4. GIZARTERATZEA
1. Arloa kopurutan
2015ean zehar gizarteratzearen arloan 755 kexa-espediente izapidetu dira, alegia, erakunde honetan izapidetutako kexen guztizkoaren %37,42.
Erreklamazio asko diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzerako abenduaren 23ko 18/2008 Legearen ziozko prestazio ekonomikoei lotuta daude, batez ere, diru-sarrerak bermatzeko errentari eta etxebizitzarako prestazio osagarriari. Horrez gain, udalek kudeatzen dituzten gizarte behar larrietarako laguntzak ukatu izanari lotutakoak ere jaso dira. Kexak eragin dituzten beste arrazoi batzuek gizarteratzeko prozesuak abiarazteko zailtasunak jorratu dituzte, hain zuzen, udal erroldan izena emanda edukitzeari eta behar bezalako etxebizitza bat ez edukitzeari lotutako baldintzak ez betetzeagatik.
Kexa gehienak gizarte zaurgarritasun egoeran dauden pertsonek aurkeztu dituzte1 diru-sarrera ekonomikoak ez edukitzeagatik, prestazio ekonomikoak ukatu edo eteteagatik edo prestazioon jasotzaile izateko baldintzak ez betetzeagatik. Gizarte zerbitzuen eskutik jasotako gizarte arretari lotutako kexak ere jaso ditugu.
Eragindako herri-administrazioa, batez ere, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Saila da. Tarteko administrazioaren araberako banaketa honako hau da:
• Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) ....................612
• Tokiko administrazioa ........................................................................................................14
• Foru administrazioa .............................................................................................................2
Bertan jorratutako azpiarloen arabera, honela sailka daitezke:
• Diru-sarrerak bermatzeko errentari buruzko eta
gizarteratzeko legean jasotako prestazio ekonomikoak
(diru-sarrerak bermatzeko errenta, etxebizitzarako
prestazio osagarria eta gizarte behar larrietarako laguntzak). .........................................739
• Gizarte bazterkeria egoeran dauden
pertsonentzako prestazioak eta zerbitzuak ..........................................................................8
• Administrazioaren funtzionamendua eta
administrazio prozedura .......................................................................................................7
• Herritarren eskubideak ......................................................................................................1
2015ean izapidetutako kexen egoerari dagokionez, txosten hau ixterakoan, egoera hauxe zen:
Badira lau urte (2011ko abenduaren 13a) Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Saila, Lanbide, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria laguntza ekonomikoak kudeatzen hasi zenetik.
2012an kexak nabarmen ugaritu ostean, 2013an eta 2014an gutxitu egin ziren, %12,6 eta %31 hurrenez hurren, batez ere, diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitzarako prestazio osagarrien eskaerak izapidetzerakoan jazotako atzerapenak kexa izateari utzi ziolako.
2015ean, ordea, Lanbidek bidegabe jasotako prestazioak eskatzearen ondotik bideratutako kexa kopurua ugaritu egin da, jarraian aztertuko dugun moduan.
2015ean kexak, batez ere, prestazioak ukatu, eten edo iraungi izanari eta bidegabe jasotako prestazioak eskatu izanari buruzkoak dira. Izan ere, organismo horrek, 2014. urte amaieratik eta 2015ean bidegabe jasotako prestazio ekonomiko gisa zenbatekoak eskatzeari ekin dio.
Prestazioaren kudeaketako lehen urteetan, Lanbidek arreta eskaerak ebazteari, eskubideak aitortzeari eta izapide epeen murrizketari jarri zion arreta eta lan-orientazio eta –aktibazio lanak abiarazi zituen inklusio aktiborako hitzarmenak sinatuz. 2014an eta 2015ean aurrera egin du espedienteak berrikusteko prozeduretan eta bidegabe jasotako zenbatekoak eskatzerakoan eta arrazoi hori dela-eta kexa kopurua ugaritu egin da eta aurrerago jorratuko ditugun ofiziozko zenbait jarduera bideratu dira.
Hasiera batean kudeaketan izandako zailtasunak handiak izan ziren. Horregatik eta Enplegu eta Gizarte Politika Sailarekin lankidetzan aritzeko asmoz, Arartekoak 2013an txosten-diagnostiko bat egin zuen. Bertan, herritarren arretari lotutako zenbait arazo aztertu genituen, Lanbideko bulego nagusietako zerbitzuei dagokienez, ebazpen eta errekurtso fasean, eta prestazio ekonomikoak eten, berrabiarazi eta berritzeko prozedurei dagokienez. Horrez gain, araudi aplikagarriaren interpretazioaren inguruan zenbait desadostasun ere aipatu genituen. Hala, titularrak izateko baldintzei dagokienez (adibidez, egiazki leku baten bizitzea, edo ezkontide atzerritarra jatorrizko herrialdean bizi dela egiaztatzeari lotutakoa edo balio gutxiko ondasun higiezin baten titularra izateari lotutakoa), edo seme-alaba ardurapean izateagatik pentsiodun gisa bizikidetza-unitatetzat edo maileguak ez diren ez-ohiko diru-sarreratzat jotzeari dagokionez, besteak beste. Diagnostikoaren beste atal batzuetan arauzko aldaketak eta garapenak proposatu genituen, adibidez: prestazioak etetea eragiten duten jokabideak argitzea; etetearen iraupena argitzea prestazioen jasotzaileen jokabideen arabera; zigortzeko prozedurak izapidetzeko aukera; tipikotasun, proportzionaltasun eta segurtasun juridikoaren printzipioen aplikazioa; edo ondare- mugen aplikazioetako desberdintasunak; baliabide ekonomikoak egonez gero, hilero-hilero jasotzen badira edo jasotzen ez badira edo diru-sarrerak jasotzen direnean diru-sarrerak bermatzeko errentaren titular izatean. Horrez gain, prestazioak eten edo iraungitzeko prozeduren aurreko entzunaldi izapideari lotutako hobekuntzak ere proposatu genituen eta bidegabe jasotako prestazioak eskatzearen inguruan ere proposamenak egin genituen. Txosten-diagnostikoa 41 gomendiorekin amaitu zen. Hala, esan behar dugu aztertu genituen alderdi askotan aurrerapausoak eman direla, oraindik hobetzeko gauza egon badaude ere.
Aurten Enplegu eta Gizarte Politika Sailak kudeaketaren alderdi garrantzitsuak garatzeko asmoa duela helarazi digu, adibidez, prestazio ekonomikoen erregulazioa hobetzea, baita lanbide prestakuntzari, lan merkaturako bitartekotzari eta, azken batean, laneko inklusioa sustatzeari eragiten dioten eta dagozkion funtzioetan sakontzeko asmoa ere. Horrez gain, hausnarketarako elementu gisa enplegurako estimuluak jasotzeko aldi baterako mugak gehituko genituzke, laneko bizitza aktiboa izateak eta, gainera, prestazio osagarria jasotzeak dakartzan ondorio oso positiboen ondotik zenbait kexek hizpide izan duten gaia. Beste kasu batean kontrako efektua ekar dezake eta laneko sustagarria kentzea eragin.
2016an egiaztatuko dugu iragarri dizkiguten hobekuntza alderdien inguruan aurrerapausoak eman ote diren.
Oro har, onartu onartzen dugu hobekuntza orokorren bat egon dela eskaerak eta, argi eta garbi, ebazpen administratiboak ebazteko epeetan eta jakinarazpenen eta aurretiko entzunaldi izapidearen legezko araubidea betetzean aurrera egin da, baita ebazpenen arrazoiketan ere, gomendio orokor batek jorratu zuen gabezia hain zuzen: Arartekoaren urtarrilaren 20ko 1/2014 Gomendio Orokorra.Lanbidek arrazoitu egin behar ditu eskubideak mugatzen dituzten ebazpenak. Herri-administrazioekin harremanetan egotean oinarrizko eskubideak baliatzeari lotuta daude hobekuntza horiek eta Arartekoak oso positibotzat jo ditu.
Halaber, araudiaren interpretazioko zenbait irizpide ere egokitu dira, interpretazio bermatzaileagoak eragin dituztenak, adibidez, ezkontideenaren harremanen antzekoak diren harremanetan frogaren zamari lotutakoa. Lan eskaintza edo prestakuntza prozesu bati lotutako hautapen-prozesu batean parte hartzeari uko egiteak dakartzan ondorioei buruzko informazioa hobetzeke dago oraindik. Halaber, prestazioen iraungitzea xedatzen duen prozeduran aipatu ukoa berariaz eta zalantzarik gabe jasota egoteko mekanismo bat ezartzeke dago oraindik, are gehiago aipatu ukoak berekin dakartzan ondorioak kontuan hartuta. Horregatik, aipatu ukoak dakartzan ondorioen gaineko informazioa bilduko duten baliabide bermatzaileak erabili beharko lirateke eta hausnarketarako aukera eman.
Herritarrei emandako arreta arretarako behar bezalako epeetan bideratzen ari da eta, oro har, baldintzen eta aurkeztu beharreko agirien berri ematen ari dira, herritarrei arreta emateko eredu komun bat ezarri gabe badago ere. Ildo horretan, herritarrei informazioa ematerakoan zailtasunak dituzten eta eskaerak jasotzeko eta espedienteak osatzeko agiriak jasotzeko orduetan atzerapenak izaten dituzten bulegoek diraute. Horrek guztiak Zuzenean herritarren arretarako zerbitzu orokorrera jotzea dakar.
Zenbait kexa-espedienteri eragiten dien beste elementu kezkagarri bat da diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazio-eskaera bat ukatzearen ondotik errekurtso bat balioesten duen ebazpen bat betetzearen inguruan hilabete batzuetan izandako atzerapena. Pertsonak hasieratik eskubidea izan ote zuen diru-sarrerak bermatzeko errentaren eskaerarako eta, errekurtsoa balioetsi bada ere, prestazio horren onarpena atzeratzen jarraitzen ari da, zailtasun egoera luzatzen ari da eta, ondorioz, zaurkortasun egoera larriagotzen ari da.
Azkenik, gure ustez, nabarmen hobetu den beste funtsezko elementu bat bidegabe jasotako prestazioen itzultzerako baldintzak xedatzen dituen 1/2015 Zirkularraren onarpena da. Horren bidez zor diren zenbatekoak itzultzeko aukera ematen da, ahalmen ekonomikoa, bizileku-gastuak kontuan hartuta, edo bestela 18 urte baino gutxiagoko adingabeak dauden, ezgaitasunen edo mendetasunen bat duten pertsonak dauden eta guraso bakarreko bizikidetza-unitate bat den aintzat hartuta.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Eskaerak artxibatzea, herritarrentzako arreta
Kexak hizpide duen espedientean, Lanbidek eskatutako agiriak ez aurkezteagatik prestazioak jasotzeko eskaera hiru aldiz artxibatu behar izan zuen, agiriok aurkezteko ziurtagiria eman bazen ere eta kexagileak agiri horiek guztiak aurkeztu bazituen ere. Aurkeztu beharreko dokumentazioa zein den ez jakiteak dokumentazio hori ebazpen bat egiteko nahitaezkoa den ala ez baloratzea zailtzen du. Arartekoaren iritziz (2015eko otsailaren 26ko ebazpena), eskatutako agiriak ez aurkeztearen ondotik prestazioak jasotzeko eskaera artxibatzea arrazoitu egin behar da eta eskatu diren eta aurkeztu ez diren agiriak zehaztasunez azaldu behar dira.
2.2. Prestazioak ukatzea
2.2.1. Kexak diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria ukatzea du hizpide, erroldari eta benetako bizilekuari lotutako baldintza ez betetzeagatik, EAEtik 62 egunez atera izanagatik. Espedienteak barne hartutako agirietan egiaztatu da kexagilea 2011/09/28tik erroldatuta dagoela. Herrian etenik gabe bizitzen egon dela egiaztatu da.
Gure iritziz, bi hilabete baino zertxobait gehiago modu ez-jarraituan Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo igarotzeak ez du hausten EAEn bizi izatearen jarraitutasuna, ezta errolda-erregistroan jasotako inskripzioaren presuntzioa ere. Ez du esan nahi betebeharren bat ez duenik konplitu, kexagileak artean ez baitzuen diru-sarrerak bermatzeko errenta eskatu, beraz, ezin zitzaion eskatu eskubidearen titulartasunak dakartzan betebeharrak bete zitzan. Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 19koa.
2.2.2. Beste espediente batean Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria onartzea ukatu dio genero indarkeria pairatu duen pertsona bati haren bikotekidearekin bizitzen jarraitzen duela uste baita. Lanbideren erabakiak Bilboko Udaleko Herritarren Segurtasun Saileko Udaltzaingoak egindako bizikidetza-txosten bat izan du oinarri. Arartekoak prestazioen ukapena berrikus dadin gomendatu du: 2015eko irailaren 18ko ebazpena.
2.2.3. Kexagilea, EAEn etenik gabe 2010etik bizi dena, prestazio ekonomikoen eskatzailea zen. Lanbidek eskaera ukatu zion erroldari lotutako baldintza ez betetzeagatik, ez baitzen kontuan hartu udaleko harrera-zentroetan emandako aldia –denbora horretan ez zegoen erroldatuta-, haren arduradunek espedientearen izapidean berretsi eta egiaztatu bazuten ere. Erroldan izena eman gabe igarotako espazio hutsak bazterkeria larriko egoerari lotuta daude eta horren ondorioz, udaleko zenbait aterpetan bizi behar izan zuen. Arartekoak prestazio jasotzeko eskubidea onar diezaioten iradoki du, 2015eko martxoaren 9ko ebazpenaren bidez.
2.2.4. Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubidea onar diezaioten ukatu dio astebete haren ahizparekin bizitzen egon den pertsona bati, pertsona bakarreko bizikidetza-unitateak familia lotura dela-eta izaera independentea galdu zuelako. Horregatik, kexagileari eskatu zitzaion berriz ere urtebeteko epea igaro zedila diru-sarrerak bermatzeko errenta eskatzeko. Arartekoa ez zegoen ados araudiaren interpretazio horrekin eta, horregatik, Arartekoaren 2015eko martxoaren 5eko ebazpena eman zuen.
2.3. Prestazioak etetea
2.3.1. Kexak prestazioak eten izana dauka hizpide, kexagilea EAEra adierazi zuen eguna baino egun bat beranduagoa iritsi zelako. Hanka apurtu zuelako izan zela egiaztatu zuen. Lanbidek prestazioa eteteko ebazpena arrazoitu zuen, 2014ko urtarrilean onartutako irizpideak aplikatuz. Espedientean jasotako agirietan egiaztatu da kexagileak eskatutako eginbidez jardun zuela. Horregatik, Arartekoaren 2015eko ekainaren 16ko ebazpena eman genuen.
2.3.2. Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria eten zituen laneko diru-sarrerak zituztela oinarri hartuta, diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa baino gehiago, baita enplegurako estimuluak aplikatzeko gehienezko denbora igaro zela oinarri hartuta ere.
Eragindakoak 2013ko ekitalditako haren PFEZ aitorpena aurkeztu zuen. Bertan, urteko diru-sarrera gordinak jasota zeuden eta, hori horrela izanda ere, Lanbidek esan zuen kalez kaleko saltzaile baten diru-sarreren gutxieneko zenbatekoa lanbide arteko gutxieneko soldataren %150 dela. Arartekoak 2015eko otsailaren 11ko ebazpenean gomendatu zuen eskubidea behin-behinean eteteko ebazpena berrikus zezan eta prestazioa aurreko ekitaldiko PFEZen aitortutako diru-sarrerak bakarrik oinarri hartuta kalkula zedin.
2.3.3.Lanbidek kexagilearen diru-sarrerak bermatzeko errenta eten zuen telefonoz egindako eduki zehaztugabeko enplegu-eskaintza bat ukatzeagatik. Kexagilearen eta Lanbideren eskutik jasotako informazioa ikusita, ezin izan da xedatu hautapen-prozesu batean parte hartzeko eskaintza bat zen edo eskaintza zehatz bat zen, lan kontratu bat sinatze aldera. Jakinarazpena egiteko baliatutako bidea kontuan hartuta, ez zen jasota geratu kexagileak ukatu zuen eskaintzaren edukia. Edozelan ere, Lanbidek alegatu zuen eskaintza ukatu zuela Lanbidek eskainitako prestakuntza ikastaro bati lotutako nahitaezko praktika batzuen amaierako aldiarekin bat egin zuelako.
Espediente horretan Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errentaren titular bati aplika dakiokeen iraungipenaren ondorioak aplikatu zituen, ez baitzuen aukerarik eman prestazioa eten zenetik urtebetez prestazioa berrabiarazteko. Arartekoaren 2015eko irailaren 1eko ebazpenaren bidez Lanbideri gomendatu zitzaion ondoriorik gabe utzi zezala etetea ez baitziren gutxieneko bermeak antzeman.
2.4. Prestazioak iraungitzea
2.4.1. Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria iraungitzea xedatzen du kexagileak haren eskubide ekonomikoak baliatu ez dituela ulertzen duenean, kexagilearen seme-alaben mantenurako eskubidea onartzen zuen epaia betearaz zedin ez eskatzeagatik. Espedienteak barne hartutako agirietan egiaztatu da kexagilearenak ez diren arrazoiak izan zirela demanda aurkeztea eragotzi zutenak. Zehazki, ofiziozko txandaren bidez izendatutako abokatuak baja hartu zuen gaixotasunagatik eta disfuntzioa jazo zen abokatu horren baja ordezkatzean. Hortaz, Arartekoaren 2015eko azaroaren 2ko ebazpena eman genuen.
2.4.2. Lanbidek prestazioa iraungi zuen lanaldi murrizketa bat hartu izanagatik. Interesdunak diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen zuen, lanaren osagarri gisa, eta 10 urteko neskato bat zuen eta ez zuen norekin utzi lanean zegoenean.
2014ko urtarrilean haren Lanbide bulegoan lanaldi murrizketa bat hartzeak izan zitzakeen ondorioei buruzko informazioa eskatu zuen eta erantzuna izan zen, haren gizarte langilearen behar bezalako txostena eransten bazuen, murrizketa horrek ez ziola prestazioa etetea eragingo.
Erakunde honen ustez, txosten horrekin behar bezala egiaztatuta geratu zen interesdunak eskatutako lanaldi murrizketarako premia-egoera. Hala ez izanez gero, pertsona bat kontratatu behar izango zukeen eta murrizketarekin jasotzeari utziko zion soldata bera edo handiagoa ordaindu. Horregatik, 2015eko martxoaren 2ko ebazpena eman zen.
2.4.3. Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubidea iraungi zion gozamen-eskubide baten titularra zen pertsona bati. Diru-sarrerak bermatzeko errenta eskuratzeko baldintza ekonomikoak betetzen diren edo ez aintzat hartzeko gozamen-balorazioaren arauak aplikatu beharrean, Lanbidek jabetza soila baloratzeko xedatutako arauak aplikatu zituen.
Egiazki onartu zen balorazioan akats bat jazo zela. Beraz, ondoriorik gabe utzi zen diru-sarrerak bermatzeko errentaren iraungipena ildo horretan egin genuen gomendioa onartu ostean, Arartekoaren 2015eko ekainaren 10eko ebazpenean jasotakoa.
2.5. Prestazioak berritzea
Lanbidek ez zuen prestazioa berritu eta iraungitzea erabaki zuen kexagileak prestazioa eteteko kausaren bat edo jokabideren bat izan baitzuen. Prestazioa berritzeko prozeduran ez-betetzeren bat antzematen bada, pertsonari jakinarazi behar zaiola adierazi genuen, akats hori konpon dezan eta prestazioaren etetea xeda dadin ez-betetze horretarako aurreikusi den iraupenerako. Etetea eragin zuen arrazoia indargabetuz gero, prestazioa berritzea xedatu beharko litzateke edo prestazioaren onarpenerako prozedura berria izapidetu. Bestela, beste tratamendu bat dago, betebeharren ez-betetze bat antzematen bada prestazioa indarrean dagoen bitartean (prestazioa behin-behinean etetea eragiten du) edo prestazioaren berritzea izapidetzen ari denean. Ez du zentzurik prestazio bat berritzeko aukerarik ez egoteak etetea eragin zuen arrazoia indargabetu bada, aplikazio informatikoan horretarako aukerarik ez dagoelako. Hori Arartekoaren 2015eko azaroaren 4ko ebazpenean jasota dago.
Aurten diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren berritzea ukatu dela hizpide duten zenbait kexa izapidetu ditugu, hain zuzen Lanbidek berritzeko prozeduran betebeharren bat konplitu ez zela uste izan baitzuen. Lanbidek hasiera batean ebazpen ezeslea oinarritzeko arrazoiak hauek izan ziren: pertsonak iraungitzeko kausaren burutu izana edo arau-hauste edo iruzurren bat egin izana. Ondoren, erakunde honekin izandako bileren ostean, prestazioak ez berritzea xedatzen zuen arrazoiketa aldatzea onartu zuen. Halaber, antzemandako arazoari eman beharreko erantzuna aztertzeko konpromisoa hartu zuen, bai ikuspegi materialetik bai aplikazio informatikoen egokitzapenaren ikuspegitik ere.
2.6. Araudia interpretatzeko modu desberdinak
2.6.1.Lanbidek murriztu egin du bizikidetza-unitate batek jaso beharreko zenbatekoa, 200€ inguruan, ez-ohiko sarreratzat jo baitu diru-sarrerak bermatzeko errentaren hartzailea izan aurretik formalizatutako mailegu pertsonala, lehenengo ohiko etxebizitza eros zezan gauzatu zena. Gure iritziz, titularra ez da aberastu, loteriaren, herentziaren edo dohaintzaren kasuan gertatzen den bezala, eta Arartekoaren 2015eko uztailaren 3ko ebazpenean adierazi genuen hori.
2.6.2.Lanbideren ustean, kasu horretan, kexagileak ez zituen araudian ezarritako betekizunak betetzen, ez baitzen umezurtza aitaren aldetik, nahiz eta hark abandonatu egin zuen, egokitu lekiokeen laguntza materialik gabe utziz, Kode Zibilaren 142. eta 143. artikuluak aplikatuta.
Diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko 18/2008 Legeak 23 urtetik gorakoa izateko beharra ezarri du diru-sarrerak bermatzeko errentaren hartzailea izan ahal izateko betekizunen artean. 18 urtetik gorako eta 23 urtetik beherako pertsonen kasuan, umezurtza amaren eta aitaren aldetik izatea eskatzen du, bizirik dagoen gurasoak seme-alaba abandonatu duen aintzat hartu gabe. Ondorioz, egoera mota horiek ez daukate babes egokirik.
Arartekoaren ustez, legegileak kontuan hartu beharko lukeen zaurgarritasun egoera da azaldutakoa, eta horregatik idatzi genuen Arartekoaren 2015eko uztailaren 7ko ebazpena.
2.7. Bidegabe jasotako prestazioen erreklamazioa
Lanbidek idazki bat bidali ostean jo zuen kexagileak Arartekora. Idazki horretan, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarri gisa bidegabe jasotako zenbatekoengatik 11.160,43 euroko zorra sortu zela adierazi zioten. Kexagileak aurkeztutako dokumentaziotik argi eta garbi ondorioztatu genuen akatsa egon zela kexagileak Euskaditik kanpo egindako irteera baten iraupenean; izan ere, 2011ko azaroaren 26an itzuli zen, eta zorra sortu zela adierazten zuen ebazpenean (baita aurretiko etete baterako ebazpenean ere) data bera ageri zen, baina 2012. urtearekin. Hortaz, guztira 37 egun egin zituen kanpoan, eta ez urtebete eta bost aste.
Arartekoak Lanbideri gomendatu zion, 2015eko uztailaren 14ko ebazpena, berrikus zezala bidegabe jasotakoak erreklamatzeko prozedura. Lanbidek gure gomendioa onartu zuen, eta efekturik gabe utzi zuen zorra adierazten zuen ebazpena. Bestetik, zorra murriztu zuen, kexagileak Euskaditik kanpo egindako 37 eguneko aldian jaso zuenari egokituz hori.
2.8. Gizarte behar larrietarako laguntzen ukapena
Barakaldoko Udalak gizarte behar larrietarako laguntzak ukatu zizkion 2014an pertsona bati, kexagileak gainditu egiten zuelako laguntza horien onuradun izateko aurreikusita zegoen ondare-muga. Alabaina, gizarte behar larrietarako laguntza jasotzeko muga diru-sarrerak bermatzeko errentari dagokion zenbatekoa aintzat hartuta kalkulatzen da, bitartekorik ez dagoen kasuetan, 18/2008 Legearen 20.1. artikuluak ezarri duen bezala, eta Arartekoaren 2015eko abuztuaren 13ko ebazpenean jaso genuen hori.
Udalak jakinarazi digu ez dituela 2014ko laguntza-ukapenak berrikusiko, baina irizpideak aldatuko dituztela eta 2015ean emandako laguntzak berrikusiko dituztela adierazi digu. Berrikuspenarekin, ondare-mugari dagokion betekizuna egiaztatuko da, udaleko laguntza ekonomikoak emateko oinarri arautzaileetan aurreikusitako mugarekin bat eginez (2009ko ekainaren 25ean onartu ziren).
3. Araudi- eta gizarte-testuingurua
3.1. Desberdintasuna areagotu egin dela islatu duten datuak (2015ean argitaratuak)
Europan pobrezia eta gizarte bazterketa egoera areagotu egin dela islatu dute esku artean dauzkagun datuek eta txostenek, nahiz eta helburua gutxienez 20 milioi pertsonatan murriztea izan Europa 2020 estrategian.
OXFAM Intermon-ek egindako 2015eko txostenean, hau da, “Europa gehiengoarentzat, ez eliteentzat, berehala alda dadila desberdintasunaren eta pobreziaren norabidea Europan” txostenean, Europar Batasunean pobreziarako arriskuan dauden pertsonen kopurua igo egin dela ondorioztatu da, eta 123 milioi pertsona daudela egoera horretan, hots, Europar Batasuneko biztanleriaren laurdena, 2008an ziren 116 milioi pertsonen aurrean. Horietatik, 50 milioi pertsonak material gabezia larriak jasaten dituzte, ez baitute behar besteko dirurik euren etxebizitzetako berogailua ordaintzeko edo ustekabeko gastuei aurre egiteko.
Aipatu txostenean azaldu da 2010etik herritarrei egokitu zaiela doikuntzen kostua, eta, gainera, bost urtez baino gehiagoz, enplegu eta sarreren murrizketari egin behar izan diotela aurre. Txosten beraren arabera, Europar Batasuneko pobrezia ez da krisi garaiko eskasia kontua, aberastasunaren banaketaren arazoa baizik. Credit Suisse-k balioztatu du europar aberatsenen %1ek (Europar Batasuneko kide ez diren herrialdeak ere kontuan hartuta) daukala eskualdeko aberastasunaren ia herena. Zera ondorioztatu du txostenak, atzeraldirako oso egokiak ez diren politika publikoak aplikatzearen ondorio ere badirela pobrezia eta desberdintasuna, izan ere, murriztu egin dira gizarte segurantzaren transferentziak, mugatu egin da kalitatezko zerbitzu publikoetarako sarbidea, aurrekontu-saldoei eman zaie lehentasuna enplegu duinari eman beharrean, eta ahuldu egin dira negoziazio kolektiboa, elkarrizketa soziala, eta, azken batean, demokraziak.
Zentzu horretan, Euskadiko datuek, 2015a baino lehenagokoek, hala nola, Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Europar Sarearen Inkestak edo Gizarte Zerbitzuen Eskaria-Gizarte Premiak 2014 Inkestak, krisi garaietan erregistratu den desberdintasunaren igoera nabarmendu dute, eta argi islatzen da hori klase ertainaren murrizketan. Aipatu igoera txikiagoa izan da Espainiar Estatuan erregistratu denarekin alderatuz gero.
Aurten, Gipuzkoako Pobreziari eta Gizarte Bazterketari buruzko Inkestan (EPDSG) jasotako informazioa aipatuko dugu (2015ean argitaratu da). Inkestak, batetik, Gipuzkoako pobrezia egoeren hedapena, gabezia, desberdintasuna edo bazterketa aztertu ditu, eremu horretako ohiko adierazleak erabilita, eta, bestetik, gipuzkoar biztanleriaren bizi-baldintzak aztertu ditu, berariaz aztertuta pobreziak eta gizarte bazterketak zein eragin duten egoera horiek eragindako herritarren ongizatean.
Horren arabera, pobrezia puntu bat jaitsi da 2012aren eta 2014aren artean, 2012an 120.000 baitziren egoera horretan zeuden pertsonak (biztanleriaren %16,8), eta 2014an 111.000 pertsona zeuden horrela Gipuzkoan, hau da, Gipuzkoako biztanleriaren %15. Horietatik, biztanleriaren %5,4, hots, 38.000 pertsona baino pixka bat gehixeago, pobrezia larriaren atalasetik behera daude. Datuek okerrera egin dute, batez ere, adin txikikoen, emakumeen eta etorkinen artean.
Aurten, pobreziaren eta gizarte bazterketaren behatokia sortu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Kide anitzeko organoa da, aholku emailea, eta bere helburua da informazio sistema bat eratzea eta mantentzea, lurralde osoko egoera horien errealitatea ezagutzea ahalbidetuko duena. Lehenengo txostenean, 249.716 pertsona pobreziarako eta gizarte bazterketarako arriskuan daudela adierazi dute, bizkaitar biztanleriaren %22,1 litzatekeena. Duela lau urtetik hona, puntu eta erdi hazi da ehuneko hori. Egoera hori, konparazioan, hobea da Europako eta Espainiar Estatuko batez bestekoak baino, eta Bizkaiko AROPE indizea handiagoa da Gipuzkoakoa edo Arabakoa baino.
Azkenik, SIISek euskal herri-administrazioen laguntzaz egindako EAEn bizitegibazterketa larrian daudenen egoerari buruzko II. ikerketak 2014ko urriaren 29tik 30erako gauean EAEko hamar udalerrietan aldi berean egindako egoitza bazterkeria egoeran dauden pertsonen gaueko kontaketaren ondorioak jasotzen ditu.
Bertan azpimarratu beharreko datuen artean, egoera honetan 1.836 pertsona topatu zirela adierazi behar dugu. Guzti horietatik 323, hau da, %17,6, kontaketan parte hartu zuten hamar udalerrietako batean zeuden, 1.513 (%82,4) etxerik gabeko pertsonentzako egoitza errekurtsoetan 297 Araban (%16,2), 904 Bizkaian (%49,2) eta 635 Gipuzkoan (%34,6).
Identifikatutako pertsona guztien laurden bat –guztira 489 pertsona- etxerik gabeko pertsonatzat jo daitezke, hau da, ohiko egoitzarik gabekoak dira, denboraldi txiki baterako bada ere. Talde honetan kalean edo azpiegitura publikoetan eta pertsonak hartzeko bideratuta ez dauden espazioetan dauden pertsonak sartzen dira, harrera zentroetan edo gaueko babeslekuetan, gauean iraupen laburreko babesa soilik eskaintzen dutenak.
Aldi berean, zenbatutako hamar pertsonetatik zazpik (%70,2) estalpea izateko aukera izango luke baina ez etxea. Pertsona hauetako gehienak ostatuetan eta etxerik gabeko pertsonentzako zentroetan bizi dira denboraldi batez. Geratzen diren %3 ez egokitzat jotako etxebizitzetan hautemandako pertsonak dira (karabanak…).
%77 gizonak dira, %52 atzerritarrak eta %40k 35 urte baino gutxiago dauka. Etxerik gabeko pertsona kopurua EAEn egonkor mantentzen da, baina Gipuzkoan hazi da.
Interesgarria zaigun informazioaren artean, aipatu dugu pertsona hauen %18k diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutela eta jasotzen ez dutenen herenak prestazio hau ezagutzen ez duela dio. Inkesta egindako pertsonen %90 erroldatuta daude eta noizbait kalean lo egin izan dutenen %60 delitu baten biktima izan dira, emakumeen artean bereziki altua delarik.
Azkenik, 2015. urtean kalean gutxienez etxerik gabeko hiru pertsona hil dira. Beraz, beharrezkoa da arreta sistemetan inbertitzen jarraitzea, osasuna oso kaltetuta duen kolektibo bat da eta.
3.2. Gizarteratzeko politika publikoen inguruko txostenak
BBVA Fundazioaren eta Ivie Zerbitzu publikoak, lurraldeen arteko ezberdintasunak eta aukera berdintasunak-en ikerketak ondorioztatu du Euskadi, Asturiasekin batera, Hezkuntzan, Osasunean eta Gizarte Babesean gehien inbertitzen duten erkidegoak direla.
Aipatu dugun beste txosten bat Europar Batzordearen laguntza duen gizarte politiketan aditu independenteen sareak egindakoa da, “Social Investment in Europe A study of national policies 2015”. Bertan, Europar Batasuneko estatuetako gizarte politikak eta egindako aurrerapenak aztertu dira eta Europan gizarte babesa modernizatzen jarraitu behar dela aitortu da.
OITak “Soldatak 2014/2015, soldatak eta diru-sarrera ezberdintasunak-ri” buruzko Mundu mailako txostenean adierazi du besteren artean soldaten eta ordaindutako lanaren banaketa desberdintasunaren duela gutxiko joeren oinarri erabakigarria izan dela. Horrek erakundeen eta lan merkatuaren politiken garrantzia islatzen du; bereziki gutxieneko soldatarena eta negoziazio kolektiboarena, errentaren banaketan eragina dutenak.
Gizon eta emakumeen arteko eta nazionalen eta atzerritarren arteko soldata ezberdintasunak garrantzitsua izaten jarraitzen du, eta zati batean bakarrik da esperientzia, hezkuntza, okupazioa eta lan-merkatuaren gainontzeko ezaugarriengatik. Justizia sozial handiagorantz eta desberdintasun gutxiagorantz aurrera egiteko modu zehatz bat diskriminazioaren aurkako politika eraginkorrak ezartzea da, soldata ezberdintasun horien oinarrizko arrazoien beste politikekin batera. Txostenak erakutsi du, gainera, diru-sarrera gutxien dituzten taldeek gizarte transferentzien edo enplegu independenteen gehiegizko menpekotasuna dutela. Egiazki, herrialde gehienetan diru-sarrera iturriak anitzagoak dira goiko eta beheko muturretan, familia errentaren banaketaren erdialdean baino gehiago, non etxeek soldaten menpe dauden batez ere. Horrek soldata politiken eta gizarte babesaren arteko koherentzia lortzeko garrantzia adierazten du, ordaindutako lana sortzearekin batera, desberdintasuna murrizteko.
3.3. Beste neurri batzuk
Eusko Jaurlaritzak Konstituzio Epaitegian agindu zehatz batzuk errekurritu ditu (bigarren aukerako mekanismoari, finantza karga murriztapenari eta gizarte ordenako beste neurri batzuei buruzko otsailaren 27ko 1/2015 Errege Dekretu-Legearen 8. artikuluko 9 eta 11 atalak eta lehendabiziko azken xedapena), Gizarte Segurantzaren enpresaritza kuoten hobari sorta bat martxan jarri du.Exekutibo autonomoak enplegua sortzea erraztera bideratutako politika aktiboak direla ulertzen du, eta EAEren eskumenekoak, beraz, ez lirateke Estatuko Enplegu Publikoko Zerbitzuaren aurrekontuan sartu behar, Euskadiko Autonomia Erkidegoko ardura baita bere lurraldean ezar daitezkeen hobariak ezartzea. Jarritako konstituzioaren aurkako laugarren errekurtsoa da, enpleguko politika aktiboko eremuko eskumena urratu dela ulertzen delako.
Era berean, Eusko Jaurlaritzak Gurutze Gorriarekin batera laguntza lerro bat ezarri du zailtasun ekonomiko larriak dituzten eta Gizarte Behar Larrietarako Laguntza eta diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen ez duten familiei argia, ura eta gas fakturak ordaintzea errazteko.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Ofiziozko jarduerak
4.1.1. Oker jasotako prestazioen erreklamazioa
2014. urtean hainbat kexa jaso ziren Lanbidek 2012an oker ordaindu zituen prestazioak erreklamatuz bidalitako 10.000 baino jakinarazpen gehiagori lotutakoak. Arartekoak ofiziozko jarduna abiarazi zuen, 2015. urtean amaitu dena. Horren bidez, Lanbideri bere iritzia helarazi zion, ondorioztatuz zorraren jatorriari buruzko informazio eskariak xehetasunez erantzuteko dispositibo nahikoa ez izateak zalantzak sortu zituela eta babesgabetasuna sortu ahal izan zuela. Era berean, pertsonei erreklamatzen zaion kantitatearen jatorriari, arrazoiei eta kontzeptuei buruz xehetasunez jakinarazteko esfortzuekin jarraitzeko garrantzia azpimarratu dugu, eta kontuan izateko aurkezten diren alegazioak, kaltetutakoek zorraren jakinarazpen idatziarekin ados daudela esan badute ere. Azkenik, Arartekoaren 2015eko ekainaren 8an, zorraren zatitzearen garrantzia helarazi genuen, bermatutako diru-sarrerak gutxitzeak bazterkeriaren aurkako borroka dispositiboen eraginkortasuna zailtzen baitu. Beraz, itzultzeko gehienezko ehunekoa kuantifikatzeko orduan, kontuan hartu beharko lirateke egoitza gastuak, familian haurrak dauden eta bizikidetza-unitatea guraso bakarrekoa den.
Lanbidek 2016ko otsailean indarrean sartuko den oker jasotako prestazioen itzulera baldintzen zehaztapenari buruzko 1/2015 zenbakidun Zirkularra onartu du, positiboki baloratu duguna.
Bestalde, Lanbidek, 2015ean, zenbatekoak eskatzeko prozedura hasi aurretiko hainbat jakinarazpen bidali dizkie, ez masiboki baizik eta banakako espedienteetan, diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren hartzaileei. Jakinarazpen horietan, organismo horrekin zorra zutela jakinarazi zitzaien, denbora tarte jakin bati zegokiola zor hori eta borondatezko ordainketa egin zezaketela.
Horrek ofiziozko jardun berri bat abiaraztea sortu zuen, duela gutxi amaitu duguna. Kasu batzuetan kantitate oso handiak dira. Hori dela eta, Arartekoaren bigarren esku-hartze honen helburuak erreklamatzen ari diren kontzeptuetan ere du eragina, prestazioen onuradunak izateko irizpideak betetzen diren eta zorraren jatorria prestazioen etetea edo iraungitzea sortu duen betebehar bat ez betetzea den kasuetan, jasotako kopuruen erreklamazioa neurrigabekoa da eta ez du oinarri legal argirik. Horregatik egin dugu Arartekoaren 2015eko abenduaren 22ko Ebazpena, prestazio ekonomikoen erreklamazio prozeduraren analisi bat duena eta Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari hainbat gomendio helarazi dizkiona. Azkenik, araudia aldatzea baloratzeko aukera helarazi diogu, ebazpen honen edukiari eta eskubideak aitortzeko jardueren berrikuspenari buruzko legezko aurreikuspenei egokitu dakien.
4.1.2. Amaitu dugu diru-sarrerak bermatzeko errenta eta gizarteratzeari buruzko 18/2008 Legearen ondorioetarako Gizarte Segurantzaren “Menpeko seme-alabengatiko asignazioa” familia prestazioa sortu duten pertsonak pentsiodun gisa jotzeari dagokion ofiziozko jarduna.
Kexa eta kontsulta ugari jaso ditu, Arartekoak, partikularrengandik zein erakundeetatik. Horien bidez kexagileek desadostasuna adierazi dute Lanbidek 18 urte bete dituzten eta %65eko edo hortik gorako urritasuna duten pertsonei ematen dien tratuarekin; pertsona horiek, Gizarte Segurantzako prestazio ekonomikoa, “Seme-alabaren baten ardura izateagatik” prestazioa jasotzea eragin dute, horren titularrak ez badira ere.
Lanbidek seme-alabaren baten ardura izateagatik prestazioa jasotzen dutenak umezurtzak diren kasuetan soilik jotzen ditu pentsiodunen bizikidetza-unitatetzat, bai prestazioaren titularrak direnean, bai titularrak ez direnean, legez ezgaituak daudelako.
Arartekoak 2015eko uztailaren 21eko ebazpenean gomendatu du Eusko Jaurlaritzak pertsona hauek berezko bizikidetza- unitatetzat definitzeko eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren pentsioen osagarri modalitatearen etete eta iraungitze prozedurak berrikusteko, ez delako egoeren aldaketarik egon hura aitortu zenetik eta ez direlako eskubideen aitorpen administrazio jardunak berrikusteko ezarritako aurreikuspenak bete (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 102-106. artikuluak).
4.1.3. Lanbideri 2014an Lanbideko bulegoetara egin genituen bisiten ondorioz sortutako jardunari dagokion ondorioa ere helarazi diogu. Bertan egiaztatu genuen herritarrentzako arreta bulegoen artean. Lanbidek arreta eredu bakarra ezartzen zuen asmoa helarazi zigun, lanpostuen zerrenda ezarri ostean. 2016an Arartekoak aurrerapenak ezagutzeko jardunak egingo ditu.
Erregistro funtzioei dagokienez, bulegoetan zailtasunak daudela hautematen jarraitu dugu, Zuzenean zerbitzura dokumentazioa aurkeztera joatera behartzen dutenak epeak ez betetzea ekiditeko edo prestazioen aitorpena aurreratzeko.
Uste dugu interesgarria dela errekeritutako dokumentazioaren erregistro prozedura bat egotea, aurkezten diren dokumentuen identitatea bermatzeko helburuz, horretarako proposamen zehatzak helarazi ditugularik. Lanbidek jakinarazi digu erregistroaren funtzionamenduaren gaineko informazio orriak egingo dituela, duten garrantziagatik oso positiboki baloratzen duguna. Era berean, jakinarazi digu bulegoek dokumentazioa jasotzen duen aurretiko hitzordurik gabeko arreta zuzeneko zerbitzua izateko lanean ari dela.
Aurrerapenik ikusi ez dugun beste gai batzuk dira enplegua lortu ezin dutenentzat (pentsiodunak edo beste arrazoi batengatik) Lanbideren bulegoaren arreta prozedura alternatibo bat definitzeari dagozkionak edo euren ezaugarri pertsonalak direla-eta behar bereziak dituzten eta enplegua lor dezaketen pertsona horiei arreta osagarriari dagozkionak. Kasu honetan kolektibo hauen laguntzarekin lotura handiagoa duten hirugarren sektoreko erakunde eta entitateen parte-hartze formalagoa ikusi zen. Lanbidek erakunde honi erantzun zionean erabiltzaileak koordinatu eta bideratzeko kolaborazio protokolora 251tatik 124 udalerri atxiki ziren eta aplikazio informatiko bat egin zen. Arartekoak Lanbideri helarazi dio udal gizarte zerbitzuen kolaborazioa ezinbestekoa zela, batez ere kolektibo zehatz batzuei dagokionean.
4.1.4.Arartekoak Lanbide ezartzen ari zen irizpideari dagokion ofiziozko jardun bat abiarazi zuen, diru-sarrerak bermatzeko errenta prestazioa eskatzeko etxebizitza baten okupazio titulu juridiko baliozkoa izatea egiaztatzeko beharrean eragina zuena. Lanbidek jakinarazi digu barne irizpideen hurrengo berrikuspenean aldatuko duela, eta pertsonek titulu fede-emaile baten edo “froga baliagarri” baten bidez egoitza eraginkorra egiaztatzearekin nahikoa izango dela, Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietarako Salaren epaian jasotzen den bezala (2012ko abenduaren 28ko 991/12 zenbakidun Epaia). Beraz, titulu juridiko bat egiaztatu gabe denbora batez etxebizitza batean bizi direla egiaztatu duten pertsonak kaltetzen zituzten izapidetu ditugun kexak berbideratu dira.
4.1.5. Erakunde honi Arartekoaren 2014ko uztailaren 17ko ebazpena beteko zela jakinarazi arren, zeinaren bidez Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari gomendatu zitzaion Lanbideren ebazpenen aurka jarritako berraztertzeko aukerako errekurtsoen aldeko ebazpenak errekurtsoa jarri duen pertsonaren asmoei buruzko adierazpen bat izatea eskubidearen aitorpenean atzerapenak ematen jarraitzen delako, errekurtsoa onartu arren. Aurten, hura betetzeko beharra errepikatu dugu Arartekoaren 2015eko ekainaren 30eko ebazpenean.
4.1.6. Era berean, Lanbidek prestazioen eskarien ebazpenetan ezartzen dituen irizpideek araudi xedapen izaera izateko garrantziari dagokion ofiziozko jardun bat amaitu dugu. Lanbidek erantzun digu kategoria hori izateko lanean ari direla eta adierazi dute 4/2011 Legak aldatutako abenduaren 23ko 18/2008 Legearen egiteke dagoen araudiaren garapena abiaraziko dela, eta horretarako instrumentu juridiko bat idazteko konpromisoa helarazi digute, bai Enplegu eta Gizarte Politiken Sailburuaren Agindu baten bidez edo Lanbideren Zuzendari Orokorraren Ebazpen baten bidez, Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dena. Arartekoak oso positiboki baloratzen du hartutako konpromisoa.
4.1.7. Aurten Bilboko Udalaren aurreikuspenekin lotutako ofiziozko jardun bat abiarazi dugu, gizarte laguntzen kontrol eta berrikuspenerako.Aurreikuspenen artean, laguntzak emateko momentuan bere etxera sartzeko baimena ematen duen pertsonaren etxean sartzea aurreikusten da. Baita ere aurreikusi da udaltzaingoak bizikidetza-txosten bat egitea, erroldako datuen eta etxebizitza baten egoera errealaren artean kontraesanak ematen diren egoeretan, ikertutako etxebizitzan benetan zenbat pertsona bizi diren eta beraien arteko harremana zein den. Arartekoak gai honen gaineko hainbat gogoeta helarazi zituen. Horien artean, aipatuko ditugu euren garrantzia dela eta, etxebizitzan sartzeko baimenean eragina dutenak, oinarrizko eskubidean eragina duen aurreikuspena dela ulertzeagatik (EK 18. art.), beraz, etxebizitzan sartzea laguntzen eskaria aurkezten den une berean eskatzeak pertsonaren determinazio askean eragina izan dezake. Gainera, kontuan hartu behar da laguntza hauek udaleko Gizarte Zerbitzuek kudeatzen dituztela. Udal gizarte zerbitzuen eta gizarte langileen funtzioak pertsonen eskubideei eta euren beharrei lotuta daude. Gizarte Zerbitzuen 12/2008 Legeak aurreikuspen mota hauekin bat ez datozen printzipio eta eskubideak ezartzen ditu. Kontuan hartzen badugu gizarte laneko lanabesik garrantzitsuena gizarte langilearen eta zerbitzuko erabiltzailearen arteko harremana dela, konfiantza eza aipatutako lege esparruan agindutako funtzioak garatzeko oztopo handia litzateke. Baita ere aipatu ditugu Udaltzaingoaren txostenak izan behar duen edukiari dagozkion gogoetak.Funtzionarioak, prestazioen itzulera adosten duen administrazio prozedura bateko froga izango den txosten bat egin duenak, materiaren eremuan eskumena izan behar du eta bere jardunean kasu bakoitzerako ezarritako irizpideak behatu behar ditu. Legezko baliagarritasunari begira, oso garrantzitsua da aipatu txostena egiteko modua.
Erabateko froga-izaera herri-administrazioak egiazkotzat dituen datuak islatzen dituzten agirientzat mugatu behar da. Bestalde, froga betea ez da txostenak eduki litzaketen interpretazio edo balio-judizioetara ere hedatzen. Jurisprudentziak adierazi du dokumentu publikoek horiek emateko data eta egilea egiaztatzen dituztela, baina ez horietan jasotako adierazpenen egiazkotasun erabatekoa, izan ere, gainerako frogabideek atzera bota ditzakete horiek.
Bilboko Udalak erantzun digu azkenean adosten den prozeduran kontuan hartuko direla Arartekoak helarazitako gogoetak. Beraz, gure esku-hartzea amaitutzat joko dugu aurrerago azkenean Bilboko Udalak adostutako jarraibideak ezagutzeko berriz irekitzeari edo hura banakako kexen izapidetzean aztertzeari kalterik egin gabe.
4.2. Gomendio orokorrak
Arartekoak apirilaren 8ko 2/2015 Gomendio Orokorra egin du: “Adingabearen interes gorena kontuan hartu beharko da derrigorrez bai politika publikoetan baita, bereziki, diru-sarrerak bermatzeko sisteman ere”.
Bertan, haur pobreziaren egoera eta Europar Batasunak hari aurre egiteko egindako gomendioak aztertu genituen eta gomendatu da diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria prestazioak eteteari eta iraungitzeari dagozkion erabakietan, bizikidetza-unitatean haur bat dagoenean, adingabearen interes gorena ebaluatzeko, interes hori garrantzi handienekoa izatea eta prestazioen onuradunak diren bizikidetza-unitateko kideek betebeharra ez betetzea neurtzea (gurasoak edo tutoreak, batez ere). Era berean, adierazi genuen prestazioen etete edo iraungitze prozedura batean adingabearen interes gorena gordetzeko prestazioaren (edo prestazioen) eskubidea mantendu behar dela ondorioztatzen denean, dagokion zigor prozedura abiarazteko betebeharra ez betetzeari dagokionean.
Lanbideri hura betetzearen gaineko informazioa eskatu diogu. Duela gutxiko espediente batzuetan, Lanbidek erantzun digu kontuan hartzen ari dela eta hori dela-eta prestazioaren eskubidea mantendu dela. Prestazioaren titularrak izateko irizpideetan eraginik ez duten betebeharren ez-betetzeak dira.
Arartekoak positiboki baloratu du prestazioaren eskubidea mantendu izana.
Azkenik, aurten Eusko Jaurlaritzari energia-pobreziaren eta hari aurre egiteko euskal estrategia bat ezartzeko beharrarengainean dugun ardura helarazi diogu.
4.3. Bilerak
Lanbiderekin izan ditugun hainbat bileretan prozeduraren gaineko zein araudi interpretatzearen gaineko gaiak jorratu ditugu. Horietan, Arartekoak kapitulu honetan zehar aipatutako ebazpenetan errepikatu ditugun gaiak helarazi ditugu. Lanbidek prestazioaren kudeaketa hobetzeko aurreikuspen ezberdinak jakinarazi dizkigu.
Hainbat gizarte erakunderekin ere elkartu gara: Argilan, Gipuzkoako diru-sarrerak bermatzeko errentak kaltetutakoen plataforma, “Brujas y Diversas” elkartea, edo SOS Arrazakeria Bizkaia elkartea. Erakunde hauek prestazio ekonomikoen onuradunek Lanbiderekin harremanetan dituzten arazoak helarazi dizkigute eta, zehazki, genero indarkeriaren biktima diren emakumeena bezalako kolektiboen zailtasunak. Gainera, oker jasotako prestazioak erreklamatzeko Lanbidek jarraitu duen prozeduraren gaineko bere iritzia helarazi digu.
4.4. Adierazpen instituzionalak
Erakundeen hainbat adierazpen egin dira Pobreziarekin amaitzeko nazioarteko eguna (urriak 17) eta Gizarte lanaren nazioarteko eguna (martxoak 17) dela-eta. Data horretan Arartekoak eta Euskadiko gizarte laneko ikastetxe profesionaletako lehendakariek elkarrekiko adierazpena ezagutarazi dute. Gainera, gizarte langileen iritzia eta 2014ko ekainean egindako Gizarte Langileen Ikastetxearen eta Arartekoaren arteko lan jardunaldiko beste partaideen iritzia jasotzen du. Topaketa horretan Arartekoaren ez-ohiko txostenaren ondorioak eta gomendioak aztertu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko oinarrizko gizarte zerbitzuen egoeraren ingurukoa.
Jardunaldiko ondorioen artean ez-ohiko txostenaren gomendioak betetzeko bide egokiak martxan jartzeko beharra azpimarratu genuen eta eredu komun bat ez izateak eta finantza ezegonkortasunak sortutako zailtasunak adierazi genituen, baita udalerrien zatikatze handiegia eta tamaina aniztasuna. Azpimarratu genuen ere gizarte lan komunitarioa indartzeko garrantzia, baita instituzioen artean akordioak hartzeko eta zerbitzuak eta pertsonen gizarte arreta hobetzen duen araudia egiteko beharra. Administrazioen arteko kolaborazioa eta koordinazioa, batez ere Lanbiderekin, garrantzi handikoa da.
4.5. Parte-hartzea jarduera eta jardunaldietan
Era berean, gizarte bazterkeria egoera larrian dauden pertsonen arazoak eztabaidatu ziren jardunaldi eta jardunetan parte hartu dugu. Horien artean Hatento Behatokiaren “etxerik gabeko pertsonen gorroto-delituen eragina eta ahulgarritasun faktoreak” inguruko ikerketaren ondorioak aurkezteko jardunaldian parte-hartzea azpimarratu genuen. Horien artean benetan larriak diren datuak daude, hala nola, etxerik gabeko hiru pertsonetatik batek irainak jaso dituela edo tratu iraingarria jaso duela eta etxerik gabeko bost pertsonetatik batek eraso fisikoak jaso dituela. Etxerik gabeko pertsonek pairatzen dituzten delituen inguruan egin den lehendabiziko ikerketa da. Behatokiak beste txosten batzuk ere egin ditu: “Galdera asko. Erantzun batzuk” eta “Jarraibide batzuk. Erronka asko”. Bertan, babesaren marko juridikoa eta gaiaren egoera aztertu da, eta aurkeztu diren salaketak eta erasoak jasan dituzten pertsonen testigantzak jaso dira. Biktimak babestea onartzeko kategoria berezitzat hartzeko garrantzia azpimarratu da, eta larritasunari egokitzen zaion garrantziarekin jorratzeko. Duen hedapenari lotutako gizarte sentsibilizazioaren beharra jaso da, eta haren ezaugarrien ezagutza handiago batena. Gainera, nazioarteko erakundeen gomendioei jarraiki, Europar Batasuneko OSCE eta FRA bezalakoak, honakoa eskaintzen duten polizia jardun protokoloak egitea proposatu du “polizia kidegoen agenteei zuzendutako arau edo jarraibide komunak, jarrera edo arazo diskriminatzaileak identifikatu, egoki jasotzeko eta kodetzeko, eta jarraitu beharreko jardun polizialetan kontuan hartu beharreko elementu zehatzak determinatzea”.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Atal honetan eremuan egin den lanari lotutako ondorio eta gogoeta batzuk azpimarratu ditugu.
5.1. Gizarte babesaren politikek lehentasuna izan behar dute krisi ekonomikoa dagoen garaian gizarte bazterkeri prozesu larriagoak ekiditen dituztelako, eta oinarrizkoak dira iraupen luzeko langabeziari aurre egiteko. Politika hauek giza eskubideen errespetuan eta pertsona guztien duintasunaren aitorpenean oinarritu behar dira.
Finantza krisiak (ekonomia krisia eragin zuenak), langabeziaren eta gizarte desberdintasunaren igoera eta laneko prekarietatea eragin du. Nazioarteko instantziek proposatutako doikuntza-politikek ez dute Ongizate Estatuaren garapena hobetu.
Horretaz gain, azpimarratu behar da Euskadin ahalegin handia egin dela ezinbestekoak diren zerbitzu publikoak mantentzeko eta gizarte babesean inbertitu da. Horrek, 66.000 familiak prestazio ekonomikoak jasotzea eta gutxieneko duintasun mailarekin bizitzea ekarri du. Gizarte kohesioaren onurez gain, sistemak lanpostu ugari mantentzen laguntzen du eta BEGan eragina du. Euskadiko gizarte babesaren sistemak pobrezia eta bazterketa indizeak estatu eta europar mailako bataz bestekoak baino txikiagoak izatea lortu du.
5.2. Hazkunde ekonomikorantz eta lanaren sorrerarantz joera aldaketa egon bada ere, askotan lana prekarioa da eta horrek gizarte babesaren sistemaren laguntza beharrezkoa egiten du (enplegu estimuluak), denbora muga izan beharko ez lukeena, gaur egun duena bezala.
Enpresen enplegu eskaria eta gizartearen enplegu eskaria oso ezberdinak dira. Informazioaren gizarteak sektore batzuetan lanpostu gutxiago behar izatea eragin du, baina beste batzuetan, hala nola hezkuntzak, osasunak edo zaintza pertsonalak edo senideen zaintzak, langile gehiago behar ditu. Enplegu duina eta gizarte babes egokia gizarte kohesiorako, gizarte desberdintasunerako eta demokraziarako ezinbesteko faktoreak dira.
5.3. Gizarte bazterkeria egoeran dauden eta prestazio ekonomikoak jasotzen ez dituzten pertsona kopuru handiak egoten jarraitzen du.
Garrantzitsua da diru-sarrerak bermatzeko sistemak diru-sarrerak bermatzeko errentaren, etxebizitzarako prestazio osagarriaren eta gizarte larrialdiko laguntzen eskubidea eduki gabe uzten duten eskakizun batzuk berrikustea. Gehiegizko dokumentazioa eskatzeak eta irizpide formalak betetzeko errekerimenduak, askotan gehiegizkoak, errekurtso ekonomikoak (edo huts larriak) ez dituztela egiaztatzen duten baina araudian ezarritako muga ekonomikoen barruan dauden pertsonei eginikoak, alde batera uzten dituzte ahulgarritasun egoeran dauden pertsonak. Era berean, oinarrizkoa da bete beharreko irizpideen eta betebeharren inguruko informazioa eta irizpideen galerak edo betebeharrak ez betetzea dakarren ondorioak hobetu eta egokitzea. Hobekuntza honek bulegoetan zein beste dispositibo batzuen bidez (web orria, informazio-orria, etab.) ematen den informazioan eragina izan behar du, handitzeaz gain, hartzaileen ezaugarriak kontuan hartzen dituen hizkuntza ulergarrian egin behar dena.
5.4. 2015. urtean Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari hainbat ebazpen bidali genizkion, onartuak izatea espero dugunak eta haztatutako analisi baten oinarri izatea espero dugunak. Prozeduraren oinarrizko bermeei eta gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonen eskubideei dagozkion ebazpenak dira. Kapitulu honetan zehar horiei buruz hitz egin dugu.
5.5. Lanbidek oinarrizkoak diren alderdietan aurrera egin du, adibidez prestazioen etete, iraungitze edo ez berritze prozeduretan audientzia bermatzean, ebazpenen motibazioa hobetuz, eta jakinarazpenen legezko erregimena betetzean. Era berean, oker jasotako prestazioen itzuleraren baldintzak zehazteko prozedura ezarri du, aurretik ezartzen ari zena baino aldekoagoa dena. Prozedura hau kexa-espediente ugariren oinarri izan da. Arartekoak askotan adierazi die administrazio publiko kudeatzaile ezberdinei (aurretik foru aldundiei eta gaur egun Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari), kontuan izan behar dutela adierazi dugun kolektiboa gizarte bazterketa egoeran dagoela. Beraz, prozesua larritzea ekiditeko eta gizarte eta laneko inklusioa errazteko, onartu ezinak diren kargarik gabe, zorra zatikatzea baimentzen duen berme prozedura eman behar da. Lanbidek 2015. urte amaieran zorraren “arrazoizko” zatikatze baten aukera adostu du, modu positiboan baloratu dena, adierazi bezala. Arartekoak prozedura hau jarraituko du 2016. urtean zehar.
Hobetzeko alderdi garrantzitsuak geratzen dira, hala nola, herritarren arretarako eredu bakarra ezartzea, informazioa optimizatzea, herritarrak kolektibo batzuen xehetasunak kontuan hartuz bideratu eta arreta ematea, araudiaren alderdi batzuetan berme gehiago eskaintzen dituen interpretazioa burutzea eta adingabearen interes gorena kontuan hartzea, edota zigor prozeduraren araudi garapena jorratzea eta, baita ere, betebeharrak ez betetzeari erantzun proportzionala ematea, prestazioak jasotzeko irizpideak betetzen direnean prestazioak etetea edo iraungitzea ekiditen duena, edota araudia egokiagoa den araudi xedapenaren bidez interpretazio irizpideak positibatzea, besteren artean.
5.6. Etxea ez izatearen gizarte gertaerak euskal herri-administrazioek kolektibo honi arreta emateko errekurtsoek gora egitea eragin dute eta dispositibo zehatzak dituzten udalerriek gora egin dute. Fenomenoa eta hedapena aztertzen duten txosten eta ikerketak ere egin dira, eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen sailari eta gizarte zerbitzuen plan estrategikoari buruzko urriaren 6ko 185/2015 Dekretua onartu da. Etxerik gabeko pertsonen egoerari aurre egiteko estrategia bat egiteke dago, etxebizitza bat lortzeko eta bertan irauteko gaitasuna ematen diena. Lortzeko ezinbestekoa da eskaini beharreko erantzunak berritu eta dibertsifikatzea eta praktika onei arreta ematea, “housing first” bezala, kalitatezko larritasun egoitzak, neguko dispositibo nahikoak eta egokiak ezartzea edota eskubideen titulartasuna eta gauzatzea eta pertsonen jarrera ezberdintzen duten esku-hartze programak martxan jartzea. Europar Batasunak laguntza goi-funtsa (FEAD) zuzendu dio kolektibo honi, kontuan hartzea garrantzitsua dena. Bestalde, salaketa publikoari eta etxerik gabekoen aurkako gorroto-delituen biktimei edo biktima posibleen babesari lehentasuna eman behar zaio, baita fenomenoaren analisiari eta sistemak gertaera hauek ekiditeko eskaintzen dituen erantzunei ere.
5.7 Aurten udalerri batzuk ere gizarte larrialdiko laguntza eskariei aurre egiteari zuzendutako diru-partidak handitu behar izan dituzte; beste batzuk ezin izan dute aurrekontua handitu eta hori dela-eta ezin izan dituzte eskari guztiak erantzun. Gainera, handitzen ari den gastua da energia gastuarena, eta horrek beharrezkoa egiten du, gaur egungo laguntza sistema kontuan hartuz, debeku hauei aurre egiteko neurri eraginkor eta jasangarriena aztertzea pobrezia larri eta energia-pobrezia egoerak ekiditeko.