14. Informatzeko eta ezagutzeko teknologiak eta datuak babestea
3 Ezintasunen bat duten pertsonak
Arartekoaren web orriaren itxura gaurkotu da aurten. Horrela, estetika modernoagoa lortu da, webeko egungo diseinu-joerekin bat datorrena, eta mugikorretatik, tabletetatik eta smartphonetatik ikusteko egokitu da.
Arartekoa .EUS domeinuko kide egin da
Arartekoa euskara eta euskal kultura bultzatzeko .EUS Interneteko domeinuko ( http://www.domeinuak.eus/eu/domeinua/) erabiltzaileen komunitatean sartu da. .EUS domeinuaren bitartez, euskara gainontzeko hizkuntzen mailan kokatu nahi da eta, gainera, euskara normalizatzen eta nazioarteko onarpena jasotzen laguntzen du.
Arartekoa http://www.ararteko.eus domeinuaren bitartez barneratu da. Domeinu horrek lotura du Arartekoaren web orrialdearekin, non edukiaren zati garrantzitsu bat euskaraz baitago.
Erosketak kudeatzeko prozesua ezarri da
Arartekoaren lan-prozesuak kudeatzeko tresnaren barruan pixkanaka lan-prozesu gehienak sartzeko bideari jarraiki, prozesu berri bat garatu eta ezarri da 2014an: erosketa txikien prozesua kudeatzekoa. Horrek bere baitan hartzen ditu erosketaren bizitza-zikloko aldi guztiak: sarrera-erregistro orokorrean eskaintzak eskatu eta erregistratzea, ondoren eskatzeko aldia (dagokion Zuzendaritzak baimentzea eta eskaera egitea), faktura-aldia (erregistro orokorretik espedienteari lotzen zaio).
Barruko sinadura elektronikoa ezarri da
kexaren prozeduran
Kexa-espedientearen tramitazio osoan agiriak osorik daudela eta benetakoak direla bermatzeko, sartzen diren agiriak automatikoki konpultsatzen dira eta ateratzen diren agiriei sinadura elektroniko aurreratua jartzen zaie, barruko sinadura-karpeta baten bidez eta espedienteen kudeatzailean guztiz integratuta.