1. Sarrera
Presoen buruko osasunaren arreta soziosanitarioaren egoera zein den sakon jakin ahal izateko, landa-azterlana egin da, eta bi fase izan ditu azterlan horrek: lehenbizikoa 2011ko lehen hileetan izan zen.
Alabaina, arlo honetan hainbat aldaketa garrantzitsu gertatzen ari zirela ikusi zen; izan ere, Eusko Jaurlaritzari espetxeetako osasunaren arloko eskumenak transferitu zitzaizkion eta Espetxeen Zuzendariordetza Nagusiak PAIEM programa bultzatu zuen. Hori guztia dela-eta, komenigarria zen ondoren landa-azterlanaren bigarren fasea garatzea, inguruabar berrien eta inguruabar horiek azken egoeran duten eraginaren azterketa sartu ahal izateko.
Arlo honetako aldaketa guztiek ondorioak izan ditzaten gutxieneko denbora behar denez gero eta ondorioak behar bezala eta nolabaiteko ikuspegiarekin egin ahal izateko, azterlanaren bigarren fasea 2013. urteko irailetik abendura bitartean gauzatu zen.