6.Lurralde estatistika (Kexa idatzien banaketa lurraldeen arabera)
(10. grafikoa).Erregistratutako kexa-espedienteen lurralde banaketaren bilakaera, jatorriaren arabera (2000-2013)*
* Zerrenda osoa Arartekoaren web gunean kontsulta daiteke, Jarduera eta estatistikak atalean.
Azken urteotan ohikoa denez, lurraldez lurralde aurkeztutako espediente idatziak aztertzen baditugu, herritarrei arreta emateko bulegoetako aurrez aurreko kexekin gertatu bezala, Arabako lurraldea neurriz gain ordezkatuta dago guztizko kopuruan, ziur aski bertan dagoelako Arartekoaren egoitza nagusia, baita erkidegoko erakunde komunen –besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren– egoitza ere.
– Erreklamazioak lurraldez lurralde, 10.000 biztanleko
Lurralde historikoen arabera erregistratu diren erreklamazio idatzien jatorriaren konparaziozko azterketa egiteko, lurralde bakoitzetik jasotako kexen kopuru osoa lurralde horretako biztanleriarekin lotuko dugu. Hurrengo koadroan bildu ditugu lurralde bakoitzetik 10.000 biztanleko multzo bakoitzeko jaso ditugun kexei buruzko datuak.
Aurreko urteetan bezalaxe, Araba Lurralde Historikoan egin dira erreklamazio idatzi gehienak, ia Gipuzkoan halako lau.
(11. grafikoa).Erregistratutako erreklamazio idatziak lurraldez lurralde, 10.000 biztanleko
(2000-2013)*
* Zerrenda osoa Arartekoaren web gunean kontsulta daiteke, Jarduera eta estatistikak atalean.
– Banaketa lurralde bakoitzean
Kexagileak lurralde historikoko hiriburuan ala beste udalerri batzuetan bizi diren, herritarren jokabidea ez dela berdina erakusten du kexa-espedienteen banaketak. Egiaz, Bizkaian eta Gipuzkoan, handiagoa da hiriburutik kanpo bizi diren kexagileen kopurua; Araban, ordea, kexetatik % 88,5 Gasteizen bizi direnek egin dituzte.
(8. taula).Kexen banaketa, hiriburuko biztanleek edo lurraldeko gainerako udalerrietako biztanleek egin dituzten kontuan hartuta
Araba/Álava | Kop. | % |
Vitoria–Gasteiz | 767 | 88,5 |
Beste udalerri batzuk | 100 | 11,5 |
Guztira | 867 | 100 |
Bizkaia | Kop. | % |
Bilbao | 618 | 40,7 |
Beste udalerri batzuk | 902 | 59,3 |
Guztira | 1520 | 100 |
Gipuzkoa | Kop. | % |
Donostia–San Sebastián | 201 | 36,5 |
Beste udalerri batzuk | 350 | 63,5 |
Guztira | 551 | 100 |
Urtean zehar, beste autonomia erkidego batzuetatik eta beste estatu batzuetatik etorritako 82 kexa jaso ditugu, euskal herri-administrazioen kontrakoak.