Eranskinak
Eman diren ebazpenak
Arartekoaren 2013ko urtarrilaren 10eko ebazpena.Horren bitartez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren ukapen bat berriro azter dezala, motibazioan akats bat egon baita.
Arartekoaren 2013ko urtarrilaren 14ko ebazpena.
Horren bitartez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren ukapen bat berriro azter dezala, motibazioan akats larria egon baita.
Arartekoaren 2013ko urtarrilaren 17ko ebazpena.
Horren bidez, Legorretako Udalari gomendatzen zaio (…) tabernak eragindako kalteak saihesteko neurri egokiak har ditzan eta jarduera horri, albait lasterren, ingurumeneko legeria bete dezala eska diezaion.
Arartekoaren 2013ko otsailaren 18ko ebazpena.
Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak «Etxebizitza Hutsaren Programa» (Bizigune) delakoan gaineratutako etxebizitzak, horien errentamendua amaitu ondoren, euren jabeei itzultzean etxebizitzek izan behar duten egoera zehazten da.
Arartekoaren 2013ko otsailaren 19ko ebazpena.
Horren bidez, Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen Sailari gomendatzen zaio balora dezala urbanizaezin gisa sailkatutako lurzoruan eraikin bat jasotzeak duen interes publikoa, Sentikortasn Kimiko Anizkoitzaren sindromea duen pertsona bat han aldi batean tratatzeko. Era berean, Erriberagoitiko Udalari iradokitzen zaio erabilera publikotzat jotzeko adierazpena aipatu bezala baloratu ondoren, lizentzia-eskaera ebatz dezala eta, hala badagokio, bere udalerrian lurzorua erreserbatzea susta dezala, kolektibo horrentzako laguntza-ekipamenduak bertan kokatzeko.
Arartekoaren 2013ko otsailaren 20ko ebazpena.Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta jakin bat berriro abian jar dezala eta Lanbidek zor dituen zenbatekoak ordaindu ditzala.
Arartekoaren 2013ko otsailaren 25eko ebazpena.
Jazotako gorabeheraren ostean, Oiolako urtegitik datozen hiri-hornidurarako uren kalitatearen kontrolaren jarraipenari buruzkoa.
Arartekoaren 2013ko otsailaren 26ko ebazpena.
Horren bitartez, Zumarragako Udalari gomendatzen zaio lursail baten gehiegizko aprobetxamenduagatik igorritako balorazioa eta ondorengo likidazioak bertan behera utz ditzala.
Arartekoaren 2013ko otsailaren 27ko ebazpena.
Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio berriro aintzat har dezan arrazoi faltagatik bideratutako diru-sarrerak bermatzeko errentaren etete bat.
Arartekoaren 2013ko martxoaren 1eko ebazpena.Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak «Etxebizitza Hutsaren Programa» (Bizigune) delakoan gaineratutako etxebizitzak, horien errentamendua amaitu ondoren, euren jabeei itzultzean etxebizitzek izan behar duten egoera zehazten da.
Arartekoaren 2013ko martxoaren 4ko ebazpena.
Honen bidez, ofiziozko bi espediente amaitzen dira, genero indarkeria jasaten zuten eta bikotekide ohiek bortizki erasota hil ziren bi emakumeren kasuan emandako polizia arretaren zioz abiarazitakoak.
Arartekoaren 2013ko martxoaren 5eko ebazpena.
Horren bitartez, Zornotzako Udalari gomendatzen zaio udalerrian egindako obra batzuen harira udalaren kontrola eskatzen duten zenbait idazkiri erantzun diezaien.
Arartekoaren 2013ko martxoaren 6ko ebazpena.
Horren bidez, Gatikako Udalari gomendatzen zaio partikularrei osoko bilkurak grabatzeko baimena eman diezaien.
Arartekoaren 2013ko martxoaren 8ko ebazpena.
Horren bidez, Artziniegako Udalari gomendatzen zaio La Dehesako bide publikoa delakoari lotutako espedientea prestutasunez izapidetu dezala.
Arartekoaren 2013ko martxoaren 13ko ebazpena.
Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari gomendatzen dio pertsona batek ohiko etxebizitza eskuratzeko jaso duen dohaintza ekonomikoa errentatzat edo diru-sarreratzat har ez dadila, ordaindutakoaren araberakoa ez den pentsioaren ondorioetarako.
Arartekoaren 2013ko martxoaren 14ko ebazpena.
Honen bidez, Gamiz-Fikako Udalari gomendioa egiten zaio udal-talde bati eskuordetutako udal-zeregina garatu ahal izateko beharrezkoa duen informazioa eman diezaion eta konfiantzazko langileen izendapena berrazter dezan.
Arartekoaren 2013ko martxoaren 18ko ebazpena.
Horren bidez HABEri gomendatzen zaio hizkuntza proben espedienteetan bideak ireki ditzan agiriak eskuratzeko eskubidea bitarteko elektronikoen bidez egin ahal izateko.
Arartekoaren 2013ko martxoaren 18ko ebazpena.
Horren bidez, Asteasuko Udalak erroldatzea ukatu izanagatik abian jarritako jarduera amaitutzat jotzen da.
Arartekoaren 2013ko martxoaren 25eko ebazpena.Horren bidez, Lazkaoko Udalari gomendatzen zaio ofizioz baliogabetu ditzala kexagileari bi ibilgailuren gainean bidali zizkioten 2009, 2010, 2011 eta 2012ko ekitaldietako TMIZen ordainagiriak, izan ere, ekitaldi horietan, ibilgailu horien zirkulazio-baimenetan ez zen agertzen Lazkao udalerria titularraren bizileku gisa.
Arartekoaren 2013ko apirilaren 4ko ebazpena. Horren bidez, Hezkuntza Sailari gomendatzen zaio Eskola 2.0 hezkuntza programara sartzeko baldintzak berrikus ditzan eta programa hori garatzeko irrati-maiztasunen igorpen-mailak murrizteko aukera eskaintzen duten neurriak ezar ditzan.
Arartekoaren 2013ko apirilaren 5eko ebazpena.Horren bidez, Astigarragako Udalari gomendatzen zaio Ergobia auzoan kokatuta dagoen (…) jardueraren sustatzaileari ingurumeneko legeria bete dezala eska diezaion.
Arartekoaren 2013ko apirilaren 8ko ebazpena.Horren bidez, Areatzako Udalari gomendatzen zaio furgoneta baten titularrari Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergarengatik (TMIZ) igorritako hainbat ordainagiri berrikus ditzan eta zerga hori arautzen duen udaleko zerga-ordenantzaren 6.2.a) artikuluan jasotako xedapena baliogabetu dezan.
Arartekoaren 2013ko apirilaren 11ko ebazpena.
Horren bidez Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari proposatzen zaio herritar bati zuzendutako diru-sarrerak bermatzeko errenta gisako prestazioen erreklamazioa ondoriorik gabe utz dezan.
Arartekoaren 2013ko apirilaren 11ko ebazpena.
Horren bidez, Iruña Okako Udalari salgai arriskutsuen tangen barneko garbiketako jardueran ingurumen araudia urratu izanagatiko salaketari erantzun diezaiola gomendatu zaio.
Arartekoaren 2013ko apirilaren 15eko ebazpena.
Horren bidez, Zumaiako Udalari gomendatu zaio industria poligono baten mugakide den urbanizazio batean zarata kontrolatzeko araudiaren betetzea egiaztatze aldera dagozkion neurriekin aurrera jarrai dezala.
Arartekoaren 2013ko apirilaren 16ko ebazpena.Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari (Lanbideri) gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren ukapen bat berriro aintzat har dezan.
Arartekoaren 2013ko apirilaren 18ko ebazpena.Horren bidez, Erandioko Udalari gomendatzen zaio lurzoru ez urbanizagarrian egindako obren udalaren kontrola eskatzeko aurkeztutako salaketak izapidetu ditzan.
Arartekoaren 2013ko apirilaren 22ko ebazpena. Horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Sailari hainbat neurri gomendatzen zaizkio Eskola Kirola Programan kimu-kategoriako kirolarientzat «errendimenduko» emakumezkoen ligarik ez dagoelako.
Arartekoaren 2013ko apirilaren 24ko ebazpena. Horren bidez, Basurto auzoan dagoen Funespañaren jabetzako eraikinetik atzerritarrak aterarazteari buruzko jarduera amaitzen da.
Arartekoaren 2013ko apirilaren 30eko ebazpena.
Horren bidez, LANBIDEri gomendatu zaio berariaz ebatz dezala enplegu autonomoa sustatzeko diru-laguntza eskaera bat.
Arartekoaren 2013ko maiatzaren 6ko ebazpena.
Honen bidez amaitzen da Legazpiko udalerrian hondakinak atez ate biltzeko sistema ezarri nahi dutela-eta egindako jarduketa.
Arartekoaren 2013ko maiatzaren 7ko ebazpena.
Horren bitartez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari gomendatzen zaio berriro aintzat har dezan arrazoi faltagatik bideratutako diru-sarrerak bermatzeko errentaren iraungitzea.
Arartekoaren 2013ko maiatzaren 9ko ebazpena.
Horren bidez, Bilboko Udaleko biztanleen erroldan inskribatzeari edota datuak aldatzeari buruzko hainbat egoeraren inguruko jarduera amaitzen da.
Arartekoaren 2013ko maiatzaren 15eko ebazpena.Horren bidez Sestaoko Udalari gomendatzen zaio barne dekoratzaile eta diseinatzaileek hainbat proiektu idatzi eta zuzentzeko duten eskumena aitor dezan.
Arartekoaren 2013ko maiatzaren 23ko ebazpena.
Horren bidez, amaitu da argazki eta bideo intimoen Internet bidezko ustezko hedapen baimendu gabeari buruz ofizioz hasitako jarduketa.
Arartekoaren 2013ko maiatzaren 31ko ebazpena.
Horren bidez, Erandioko Udalari gomendatzen zaio har ditzala bidezko neurriak (…) pub tabernak eta herriko jaietan pubaren inguruetan ipintzen den plataformak eragozpen gehiagorik sor ez dezaten.
Arartekoaren 2013ko ekainaren 10eko ebazpena.
Horren bidez Bizkaiko Foru Aldundiari, (…) adingabekoaren legezko tutorea den aldetik, hura defendatzea gomendatzen zaio, egoitza-baimena berriztatzearen ezespenaren aurrean administrazioarekiko auzi errekurtsoa eginez.
Arartekoaren 2013ko ekainaren 11ko ebazpena.Horren bidez, Gurutzetako Laguntza Psikosozialeko Moduluaren Elkarteak eta hiru erabiltzailek hasitako kexari buruzko jarduera bukatzen da, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari zenbait hobekuntza neurri bultzatzeko gomendatuz; izan ere, kexa hori egin zen osasun administrazioak elkarte horrekin izenpetutako lankidetza hitzarmena berritzeko asmorik ez zegoelako eta horrek moduluaren itxiera ekar zezakeelako.
Arartekoaren 2013ko ekainaren 12ko ebazpena.
Horren bidez erantzuna eman zaie Eroskiren eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenak merkaturatzeari buruzko kexei.
Arartekoaren 2013ko ekainaren 13ko ebazpena.Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendio bat egiten diona, diru-sarrerak bermatzeko errenta bat eta etxebizitzarako prestazio osagarri bat kentzeko ebazpena, egitate-bidetik hartua, ondoriorik gabe utz dezan.
Arartekoaren 2013ko ekainaren 19ko ebazpena.
Horren bidez Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Donostiako Udalari gomendatzen zaie futbolean aritzeko espazio publikoetan eta, bereziki, Kontxako hondartzan, neurriak har ditzaten eta txapelketa maskulinoak eta femeninoak berdintasun irizpideei jarrai joka daitezen.
Arartekoaren 2013ko ekainaren 26ko ebazpena.
Horren bidez, Laguardiako Udalari etxebizitza mugakide batean eguzki-energia atzitzeko sistema bat instalatu izanagatiko salaketa bati erantzun diezaiola gomendatu zaio.
Arartekoaren 2013ko ekainaren 27ko ebazpena.
Horren bidez, Getxoko Udalak kazetari plazak betetzeko deitu zuen oposizio-lehiaketari buruz egindako jarduerari amaiera ematen zaio.
Arartekoaren 2013ko uztailaren 3ko ebazpena.Horren bidez, Elorrioko Udalari gomendatzen zaio beharrezko neurriak sustatzea, lokal partikular batean kontserbazio–, higiene– eta osasungarritasun-betebeharrak betetzeko.
Arartekoaren 2013ko uztailaren 4ko ebazpena.
Horren bidez Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari gomendatzen zaio Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baten suntsiarazpena ondoriorik gabe utz dezala.
Arartekoaren 2013ko uztailaren 5eko ebazpena.
Horren bidez, Berangoko Udalari iradokitzen zaio beharrezko neurriak har ditzan, aisialdiko gazte-lokalek sortutako eragozpenak saihesteko.
Arartekoaren 2013ko uztailaren 5eko ebazpena.
Horren bidez, Elorrioko Udalari gomendatzen zaio hirigintza-araudia urratzeagatiko isun bat ondorerik gabe uztea.
Arartekoaren 2013ko uztailaren 13ko ebazpena.Gasteizko garraio publikoko sistemaren erabiltzaileek BAT txartelaren iraungitasunari buruzko informaziorik eza dela-eta aurkeztu dituzten kexen gaineko jarduketa bukatutzat eman duena.
Arartekoaren 2013ko uztailaren 30eko ebazpena.
Horren bidez, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio ondoriorik gabe utz dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta baten eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren ukapena, horretarako ziorik ez dagoelako.
Arartekoaren 2013ko abuztuaren 13ko ebazpena, Aste Nagusian Bilboko Udalak Europa parkea kontzertuetarako eremu gisa erabiltzeari buruzkoa.
Arartekoaren 2013ko abuztuaren 23ko ebazpena.
Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio ondoriorik gabe utz dezan diru-sarrerak bermatzeko errenta baten iraungipena babesik gabeko egoera eragin duten forma-akats larriak jazo baitira.
Arartekoaren 2013ko abuztuaren 27ko ebazpena.
Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio kautelaz etendako diru-sarrerak bermatzeko errenta berrabiaraz dezan eta kautelazko neurri horiek jakinaraz ditzan.
Arartekoaren 2013ko abuztuaren 27ko ebazpena.
Horren bidez, hauxe gomendatzen zaio Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari: betebehar bat ustez urratu zen egunera eraman dezala diru-sarrerak bermatzeko errentari eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriari buruzko espediente bat, alegazioak egin ahal izateko, izan ere, akatsak egon dira motibazioan eta ez dira behar bezala bete prozedura-arauak.
Arartekoaren 2013ko abuztuaren 30eko ebazpena.Horren bidez, Gasteizko Udalari gomendatzen zaio sinatutako kontratua bete dezala eta «….» erakusketaren katalogoa argitaratu dezala.
Arartekoaren 2013ko irailaren 6ko ebazpena.Horren bidez Sestaoko Udalari gomendatzen zaio erroldari lotutako hainbat praktika legezkotasunera egoki ditzan.
Arartekoaren 2013ko irailaren 9ko ebazpena.Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari gomendatu zaio aplikagarriak diren arauetan jasotako baldintza guztiak betetzen dituen eskatzaile bati diru-sarrerak bermatzeko errenta eman diezaion.
Arartekoaren 2013ko irailaren 9ko ebazpena.Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako Sailari gomendatzen zaio ondoriorik gabe utz dezan diru-sarrerak bermatzeko errenta baten eta etxebizitzarako prestazio osagarri baten iraungipena ez baitago hala jarduteko arrazoirik.
Arartekoaren 2013ko irailaren 11ko ebazpena.Horren bidez, Gasteizko Udalari gomendatzen zaio erantzuna eman diezaion lokal baten irisgarritasun araudiaren eta baldintza higieniko-sanitarioen betetzea ikuskatzeko egindako eskaera bati.
Arartekoaren 2013ko irailaren 12ko ebazpena.Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako Sailari gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta bat berrabiaraz dezan, ofiziozko berraztertze prozedura bat hasi dela alde batera utzita.
Arartekoaren 2013ko irailaren 12ko ebazpena.Horren bidez amaiera ematen zaio gure esku-hartzeari, auzokide-talde batek Erandion Kukularra eta Altzaga arteko lotura eta aisialdi-eremua sortzeko udal-obren proiektuarekiko desadostasuna agertzean planteatu digun kexari dagokionez.
Arartekoaren 2013ko irailaren 17ko ebazpena.Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari iradokitzen zaio salgai arriskutsuen zisternak barrutik garbitzeko jardueraren kontrolarekin jarraitzeko.
Arartekoaren 2013ko irailaren 19ko ebazpena.Horren bidez, Arabako Foru Aldundiari gomendatu zaio (…) adingabearen legezko tutorea denez, Arabako Probintzia Fiskaltzan premiamenduzko kontsulta egin dezala fiskaltzaren dekretuan adierazitako adina eta Kamerunek Madrilen duen Enbaxadan ondoren emandako pasaportean ageri den jaioteguna ez baitatoz bat.
Arartekoaren 2013ko irailaren 19ko ebazpena.Horren bidez, Arabako Foru Aldundiari gomendatu zaio (…) adingabearen legezko tutorea denez, tutore izateak eta osoko arreta eskaintzeak berekin dituen betebeharrak bete ditzala inolako salbuespenik gabe, erregulazio administratiboa lortzekoak barne.
Arartekoaren 2013ko irailaren 19ko ebazpena. Horren bidez bere jarduerari amaiera ematen zaio, GIBLZen (Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren) desagerpenaren ondoren genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen arreta- eta laguntza-egoera salatzen duen kexa bati dagokionez.
Arartekoaren 2013ko irailaren 23ko ebazpena.Horren bidez Laudioko Udalari gomendatzen zaio jabetza pribatu baten sestra gaineko erabilera publikoaren ondoriozko betebeharrak beregain har ditzala.
Arartekoaren 2013ko irailaren 23ko ebazpena.Horren bidez, Ingurumen Sailak ingurumen-informazioaren eskaera bati emandako erantzuna agerian jartzen da.
Arartekoaren 2013ko irailaren 25eko ebazpena.Horren bidez Menagarai-Beotegiko Administrazio Batzordeari Kontzejuko herritar baten sinaduraren gainean egindako azterlan grafologikoaren txostena emateko gomendatzen diona.
Arartekoaren 2013ko irailaren 25eko ebazpena.
Horren bidez, Osasun Sailari gomendatzen zaio paziente bati sendagai baten finantzazioari begira emandako ukoa berrikusteko; izan ere, gaixo honen benetako beharrizan eta premia bestelako patologia batean kontuan hartu den berbera da eta azken hori finantzatu egiten da.
Arartekoaren 2013ko irailaren 27ko ebazpena.Horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren adinekoentzako egoitzetako ikuskaritza-zerbitzuaren arreta falta salatzeko zabaldu zen 106/2012/39 kexa-espedientearen ondoriozko jarduera amaitutzat ematen da eta zerbitzu horri zenbait neurri hartzeko iradokitzen zaio.
Arartekoaren 2013ko urriaren 1eko ebazpena.Horren bidez, Zumarragako Udalari etxebizitza-eraikin bateko hezetasun-arazoak konpontzeko beharrezko neurriak hartzeko gomendatzen zaio.
Arartekoaren 2013ko urriaren 7ko ebazpena.Horren bidez, Bilboko Udaltzaingoaren atestatu batek hura bideratzea eragin zuten gertaerak behar bezala adierazi ez zituela salatzen zen kexan izan duen jarduketa amaitzen da.
Arartekoaren 2013ko urriaren 8ko ebazpena.Horren bidez, osasun-laguntza doan jasotzeko eskubidea izan dezaketen pertsonei premiazko osasun-laguntza fakturatzeari buruz abiarazitako espedientea amaitzen da.
Arartekoaren 2013ko urriaren 8ko ebazpena. Horren bidez, Laguardiako Udalak ondoko lur-zatian obrak egitearen kontrako salaketari erantzunik eman ez ziolako hasitako esku-hartzea amaitutzat ematen da.
Arartekoaren 2013ko urriaren 10eko ebazpena. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari diru-sarrerak bermatzeko errenta baten etenaldia bertan behera uzteko gomendatzen zaio hura justifikatzen duen ziorik ez dagoelako.
Arartekoaren 2013ko urriaren 14ko ebazpena.Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari gomendatzen zaio sarrerak bermatzeko errenta baten azkentzea ondoriorik gabe utz dezala, motibazioan erroreak daudelako.
Arartekoaren 2013ko urriaren 15eko ebazpena.Horren bidez Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari gomendatzen zaio berriro azter dezala benetako bizilekuaren baldintza galdu izanagatik Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta bat suntsiaraztea.
Arartekoaren 2013ko urriaren 16ko ebazpena.
Horren bidez 1541/2012/39 kexa espedientean egindako jarduketari amaiera ematen dio eta osasun administrazioaren neurri jakin batzuk hartzeko gomendatzen dio. Espediente honetan, herritar batek salatu zuen bere eskubideak urratu zizkiotela Santiagoko Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuan (Vitoria-Gasteiz) bere borondatearen aurka sartu zutelako.
Arartekoaren 2013ko urriaren 28ko ebazpena.Horren bidez, gomendatzen zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari berrazter dezan eskaera honi buruz hartutako erabakia: 2013-2014 ikasturterako ikasleen onarpen-prozesuan aurkeztutako onarpen-eskaera.
Arartekoaren 2013ko urriaren 31ko ebazpena.Horren bidez, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari prestazioak ukatzeko ebazpen bat bertan behera uzteko, jarduera interesdunak agiriak aurkeztu zituen unera atzera eramateko eta dagozkion atzerakinak ordaintzeko gomendatzen da.
Arartekoaren 2013ko azaroaren 5eko ebazpena.
Horren bidez Osakidetzari gomendatzen zaio berriz azter ditzala hildako pertsona baten dokumentazio klinikoa eskuratzeko eskaera ebazterakoan oinarritzat hartu diren irizpideak.
Arartekoaren 2013ko azaroaren 5eko ebazpena.
Horren bidez Osakidetzari gomendatzen zaio berriz azter ditzala hildako pertsona baten dokumentazio klinikoa eskuratzeko eskaera ebazterakoan oinarritzat hartu diren irizpideak.
Arartekoaren 2013ko azaroaren 7ko ebazpena. Horren bidez, jendeari zabaldutako establezimendu pribatu batean onarpen-eskubidea gehiegikeriaz eta diskriminazioz erabili izanaren ondorioz pertsona batek jarritako erreklamazioaren aurrean Gasteizko Udalak egindako jarduera salatzen duen kexa-espedientea amaitutzat ematen da.
Arartekoaren 2013ko azaroaren 11ko ebazpena.
Horren bidez, Azkoitiko Udalari gomendatzen zaio ofizioz baliogabetu ditzala kexagileari igorritako likidazioak hilerriaren 01.a) tasaren ondorioz eta tasa hori ordenantzatik kendu dezala.
Arartekoaren 2013ko azaroaren 13ko ebazpena.
Horren bidez, gomendatzen zaio Lasarte-Oriako Udalari irisgarritasun-neurriak har ditzan udal-kiroldegian.
Arartekoaren 2013ko azaroaren 18ko ebazpena.
Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiari gomendatzen zaio bete ditzala araudian exijitutako baldintza material eta funtzionalak babesik gabeko haurrentzako El Vivero zentroan, eta baztertzaileak ez diren laguntza– eta emantzipazio-programak ezar ditzala, zentroko gazteak gizarteratzeko eta lanerako gaitzeko.
Arartekoaren 2013ko azaroaren 19ko ebazpena.
Horren bidez, derrigorreko baimena ez duen terraza bat kentzea gomendatzen zaio Santurtziko Udalari.
Arartekoaren 2013ko azaroaren 21eko ebazpena.
Horren bidez, Sestaoko Udalari gomendatzen zaio kexagilea eta haren familia bizi diren helbidean errolda ditzan.
Arartekoaren 2013ko azaroaren 26ko ebazpena.
Horren bidez, bukatu du bere jarduera irakasleen ordezkapenetarako izangai batzuek egindako kexan (2279/2013/20 zenbakikoa). Lehengo Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lehen hezkuntzako irakasleentzat homologatu zuen ikastaro bat gainditu ondoren, izangai horiei ukatu egin zaie pedagogia terapeutiko eta atzerriko hizkuntza-ingelesa espezialitateetan sartzeko egin zuten eskaera, 2013ko apirilean iragarritako urteko birmaremazio-prozesuan.
Arartekoaren 2013ko azaroaren 26ko ebazpena.
Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio berrikus dezan kexagileari Eskatzaileen Erregistroan baja emateko ebazpena, ez delako egiaztaturik geratu esleitu zitzaion babes ofizialeko etxebizitzari uko egin zionik.
Arartekoaren 2013ko azaroaren 27ko ebazpena.
Horren bidez, gomendioa egin zaio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari, Euskadiko Kirol Erakundeen Erregistroaren jarduketa bati buruz.
Arartekoaren 2013ko azaroaren 27ko ebazpena.
Horren bidez, amaitu du gaixotasun larri batengatik lehen mailako ahaidetasuneko senide bat zaintzeko baimenari zegokion jarduera bat (197/2013/20 zenbakiko kexa-espedientea).
Arartekoaren 2013ko azaroaren 27ko ebazpena.
Horren bidez, kexa aurkeztu duenak, Zeinu Lengoaiaren Interpreteak ordezkatzeko izangaia denak, administrazioan eginiko erreklamazioari emandako tratamendua berrikustea gomendatzen zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari, baita deirik jaso ez izanagatik egin ez zuen zerbitzu-aldiari dagokion puntuazioa aintzatetsi diezaiola ere.
Arartekoaren 2013ko azaroaren 29ko ebazpena.
Horren bidez, EHUri gomendatu zaio Euskal Herriko Unibertsitateko lan kontratudun irakasle eta ikertzaileen II. hitzarmen kolektiboaren 32.4. artikuluaren aldaketa sustatu dezala.
Arartekoaren 2013ko azaroaren 29ko ebazpena.
Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailari Justizia Administrazioaren erabiltzaileei arreta hobea eskaintzeko hainbat neurri hartzea gomendatzen dio.
Arartekoaren 2013ko abenduaren 5eko ebazpena.
Horren bidez, gomendatzen zaio Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari ondoriorik gabe utz dezan diru-sarrerak bermatzeko errenta baten horri dagokion Etxebizitzarako Prestazio Osagarriaren etetea, arrazoirik gabea izateagatik eta prozedura-arauak bete ez izanagatik.
Arartekoaren 2013ko abenduaren 5eko ebazpena.
Horren bitartez, Errenteriako Udalari bide pribatu bat ixteko hirigintzako lizentziari ezarritako baldintza berrikusteko gomendatzen zaio.
Arartekoaren 2013ko abenduaren 9ko ebazpena.
Honen bitartez, Bilboko Udalari gomendatzen zaio etxebizitza batean esku hartzeko, haren osasungarritasunik eza dela eta.
Arartekoaren 2013ko abenduaren 9ko ebazpena.
Horren bidez, gomendatzen zaio Debako Udalari gai honengatik aurkeztutako hirigintza-salaketa izapidetu eta ebatz dezan: eraikin bateko lehen solairuan egindako obrak eta hirigintza-erabilerak.
Arartekoaren 2013ko abenduaren 10eko ebazpena. Horren bitartez, espedientea diru-sarrerak bermatzeko errenta ukatu zen unera atzera eramateko eskatu zaio Lanbideri.
Arartekoaren 2013ko abenduaren 10eko ebazpena. Horren bidez, aseguratutako gaixo bati egindako faktura berrikus dadin gomendatzen da.
Arartekoaren 2013ko abenduaren 11ko ebazpena.
Horren bidez, Bilboko Udaltzaingoak abandonatuta dauden eraikin batzuetan lo egiten zuten etxerik gabeko atzerritar batzuk aterarazteari buruzko kexa baten ondoriozko jarduna amaitu da.
Arartekoaren 2013ko abenduaren 12ko ebazpena.
Horren bidez, Donostiako udalerriko telefonia mugikorreko deien banaguneko hainbat instalazioren udal kontrola jorratu da.
Arartekoaren 2013ko abenduaren 19ko ebazpena.
Horren bidez, gomendatzen zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari Donostiako Arte Ederren eraikina kultur ondasun izendatzeko espedientea has dezan.
Arartekoaren 2013ko abenduaren 26ko ebazpena.
Horren bitartez, haize parke bat baimentzeko administrazio-izapidetzea eta haize-energiaren inguruan gizartearen adostasunaren sustapena hizpide zituen kexa-espedientea amaitu da
Grafikoen eta taulen aurkibidea
(1. grafikoa)
Herritarrei laguntzearekin lotutako Ararteko erakundearen jarduerak
(2. grafikoa)
Telefono bidezko kontsulta eta bisiten kopurua arreta zuzeneko bulegoetan
(3. grafikoa)
Kexa bilakatutako bisitak
(4. grafikoa)
Jasotako kexen kopuruaren bilakaera (2000 -2012)
(5. grafikoa)
Onartu gabeko kexak eta egoerak
(6. grafikoa)
Zuzenean bideratutako kexen banaketa, eragindako administrazioen arabera
(7. grafikoa)
Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) egindako kexen banaketa, sailen arabera
(8. grafikoa)
Foru administrazioen aurka egindako kexen banaketa, lurraldeen arabera
(9. grafikoa)
Kexen lurralde banaketaren bilakaera, jatorriaren arabera (2000-2012)
(10. grafikoa)
Kexak lurraldez lurralde, 10.000 biztanleko (2000-2012)
(11. grafikoa)
2012an hasi eta bukatu diren kexak
(12. grafikoa)
2012an bukatu diren kexak
(13. grafikoa)
Kexa-espedienteen egoera
(14. grafikoa)
Jasotako kexen banaketa, kexagileen ezaugarrien arabera
(15. grafikoa)
Kexen banaketa, erabilitako hizkuntzaren arabera
(16. grafikoa)
Kexen banaketa, aurkezteko eraren arabera
(17. grafikoa)
Arreta zuzeneko bulegoetara egindako bisitak
(18. grafikoa)
Arreta zuzeneko bulegoetara bertaratutako pertsonen ezaugarriak. EAE
(19. grafikoa)
Arreta zuzeneko bulegoetara bertaratutako pertsonen ezaugarriak. Vitoria-Gasteiz
(20. grafikoa)
Arreta zuzeneko bulegoetara bertaratutako pertsonen ezaugarriak. Bilbao
(21. grafikoa)
Arreta zuzeneko bulegoetara bertaratutako pertsonen ezaugarriak. Donostia-San Sebastián
(22. grafikoa)
Arreta zuzeneko bulegoetara etorritako bisitarien banaketa, adin multzoka
(23. grafikoa)
Nolakoa iruditu zaizu Arartekoak bidalitako informazioa?
(24. grafikoa)
Zenbateraino zaude ados Arartekoak zure kexari buruz erabaki edo proposatu duenarekin?
(25. grafikoa)
Oro har, zer iruditu zaizu Arartekoaren lana?
(Hau da, azaldu duen interesa, laguntzeko prest egotea, egindako gestioak...)
(26. grafikoa)
Administrazioarekin arazoak dituen pertsonaren bati Arartekora joateko gomendatuko zenioke?
(27. grafikoa)
Nolakoa iruditu zaizu kexa aurkeztu zenuenetik tramitazioa bukatu arteko denbora?
Taulen aurkibidea
(1. taula)
Ararteko erakundearen esku-hartzearen eraginkortasun-maila
(2. taula)
Jasotako kexen banaketa, jarduera-arloaren arabera
(3. taula)
Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) egindako kexen banaketa, arloen arabera
(4. taula.)
Foru aldundien aurka egindako kexen banaketa, arloen arabera
(5. taula)
Tokiko administrazioen aurka egindako kexen banaketa
(6. taula)
Autonomia erkidegoko udalen eta administrazio batzarren aurka egindako kexak
(7. taula)
Euskal Herriko Unibertsitatearen aurka egindako kexak
(8. taula)
Kexen banaketa, hiriburuko biztanleek edo lurraldeko gainerako udalerrietako biztanleek egin dituzten kontuan hartuta
(9. taula)
Ofiziozko jardueren banaketa, arloen arabera
Arartekoaren argitalpenak
Arartekoaren argitalpenak
Urteko txostenak
Arartekoaren gomendioak
Bestelako argitalpenak
Faksimilak
«P. Francisco de Vitoria» Giza eskubideen saila (bekadunen lanak)
«Francisco de Vitoria» Giza eskubideen bilduma Hausnartzeko eta parte hartzeko foroak
Jardunaldiak
«Juan San Martín» Giza eskubideen bilduma (bekadunen lanak)
Material didaktikoak
«Giza eskubideei buruzko jardunaldiak» bilduma