18. Euskadiko herritarrei telefonoz eten digitalei buruz (e-inklusioa eta e-partaidetza) egin beharreko inkestaren galdetegia
Egun on / Arratsalde on, izena dut eta Euskadin teknologia berrien erabilerari buruzko ikerketa bat egiten ari naiz. Lagunduko didazu oso laburrak diren zenbait galderei erantzunez? Eskerrik asko.
1.G. Hasteko, esan ahal didazu zer maiztasunekin erabiltzen duzun internet?
1. Egunero
2. Astero baina ez egunero
3. Gutxienez hilean behin
4. Hilero ez
5. Behin ere ez
6. Ed/Ee
2.G. Zer maiztasunekin erabiltzen duzu internet honako alor hauetan?
Egunero | Astero | Gutxienez hilean behin | Hilero ez | Behin ere ez | Ez da behar | |
Lanean edo ikasketetan | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 |
Lanari lotutako gaietan prestatzeko | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 |
Lagunekin edo senideekin erlazionatzeko | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 |
Gizarte-sareetan parte hartzeko (Facebook, Twitter...) | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 |
GKE-etan, elkarteetan, borondatezko lanetan... parte hartzeko | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 |
3.G. Esan ahal didazu, mesedez, zenbat denboraz erabili zenuen atzo internet?
Idatzi: minutu
4.G. Interneten eta teknologia berrien erabilerari dagokionez, zure burua oinarrizko erabiltzailetzat, erabiltzaile aurreratutzat ala aditutzat jotzen duzu?
1. Oinarrizkoa (fitxategiak kopiatu edo mugitu, testuak idatzi, formula sinpleak erabili kalkulu-orrietan...)
2. Aurreratua (testuei formatua eman, formula aurreratuak erabili, grafikoak sortu, programak instalatu...)
3. Aditua (makroak idatzi, programatu, software eta hardwareari lotutako arazoak konpondu...)
5.G. Nola ikasi duzu edo ikasten ari zara internet edo informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzen? Erantzun anizkuna (aipatu)
1. Zeuk ordaindutako ikastaroak
2. Zure enpresaren bitartez egindako ikastaroak
3. Doako ikastaro edo tailerrak (ekimen publikoa)
4. Lagunen edo senideen bidez
5. Autodidakta
6. Ed/Ee
Ikastaro bat gutxienez egin badu. Gainontzekoak 7.G-ra
6.G. Noiz egin zenuen interneti edo teknologia berriei lotutako azken ikastaroa?
1. Duela 6 hilabete baino gutxiago
2. Orain dela 6 eta 12 hilabete bitartean
3. Orain dela urte 1 eta 2 bitartean
4. Orain dela 2 eta 3 urte bitartean
5. Orain dela 3 eta 5 urte bitartean
6. Orain dela 5 urte baino gehiago
7.G. Behar izanez gero, jakingo zenuke gaur egun lan merkatuak eskatzen dituen ezagutza digitalak non eskuratu?
1. Bai
2. Ez
3. Ez dut behar (berezkoa)
4. Ed/Ee
8.G. Zure ustez, zeintzuk dira gaur egun teknologia berriak ez erabiltzearen desabantaila nagusiak? (Berezko erantzuna)
9.G. Zure egoera pertsonala aintzat hartuta, zure bizitzako zer alderdi hobetu da gehien internet eta teknologia berrien erabilerari esker? (Berezko erantzuna)
10.G. 0-10 puntuko eskala erabiliz (0k esan nahi du ez zaudela batere ados eta 10ek guztiz ados zaudela esan nahi du), esan ahal didazu, mesedez, zein neurritan zauden ados interneti eta teknologia berriei lotutako esaldi hauekin?
11.G. Zure ustez, zenbait pertsona edo kolektibok teknologia berriak erabiltzeko aukerarik ez edukitzeak gizarte bazterkeria eragin dezake?
1. Bai
2. Ez
3. Ed/Ee
12.G. Zure ustez, zein dira zenbait pertsona eta gizarte kolektibori informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea galarazten dieten oztopoak? (Berezko erantzuna)
13.G. Pertsona horientzat teknologia berriak erabiltzeko aukera errazteko moduari dagokionez, zenbait neurri biltzen dituen zerrenda hau ordenan jarri ahal duzu, garrantziaren arabera? Hasi zaitez, mesedez, garrantzitsuenetik garrantzi gutxien duen aukerara arte.
Garrantzitsuena | 2. | 3. | Garrantzirik txikiena | |
Ekipoen eta zerbitzuen kostua murriztea | 1 | 1 | 1 | 1 |
Onurak eta erabilera praktikoa azaltzea | 2 | 2 | 2 | 2 |
Erabiltzen irakasteko ikastaroak antolatzea | 3 | 3 | 3 | 3 |
Erabiltzen errazagoak diren ekipo eta programak egitea | 4 | 4 | 4 | 4 |
14.G. Azken 12 hiletan, izapide edo kudeaketaren bat egin duzu internet bidez ...(r)ekin?
15.G. Zein neurritan zaude pozik ...(r)ekin internet bidez egindako kudeaketa gauzatzeko moduarekin? 0tik 10era bitarteko eskala erabili ezazu (0k esan nahi du ez zaudela batere gustura eta 10ek esan nahi du guztiz gustura zaudela).
Interneteko izapidea | Gogobetetasuna | ||
BAI | EZ | 0-10 eskala | |
Eusko Jaurlaritza | 1 | 2 >> | |____| |
Foru Aldundia | 1 | 2 >> | |____| |
Udala | 1 | 2 >> | |____| |
Kasuren batean gogobetetasuna 5 puntu baino gutxiagorekin baloratu baduzu baino ez. Gainontzekoak 17.G-ra
16.G. Zergatik ez zaizu esperientzia gustatu? Zer alderdi hobetu behar da? (Berezko erantzuna)
17.G. Oro har, administrazioarekin egin beharreko izapideak burutzeko zer nahiago duzu: internet bidez egin ala bulegoetara joan?
1. Internet bidez
2. Aurrez aurre
3. Berdin dit (berezkoa)
4. Izapide motaren arabera (berezkoa)
5. Administrazio motaren arabera (berezkoa)
6. Ed/Ee
18.G. 0-10 puntuko eskala erabiliz (0k esan nahi du ez zaudela batere ados eta 10ek guztiz ados zaudela esan nahi du), esan ahal didazu, mesedez, zein neurritan zauden ados teknologia berriei lotutako esaldi hauekin?
19.G. Noizbait egin duzu jarraian aipatutako jardueraren bat edozein herri-administrazioren web orrialdearen bitartez?
20.G. Zein administrazioren zein web orrialdean? (Erantzun anizkuna)
Egin zuen | Administrazioaren weba | |||||
BAI | EZ | Jaur. | Ald. | Udala | Beste | |
Jaurlaritzari eta haren politikei buruzko informazioa eskatu | 1 | 2 | 1 | 2 | 3 | |
Herritarrei egindako kontsultetan parte hartu | 1 | 2 | 1 | 2 | 3 | 4 |
Iradokizunak edo proposamenak egitea | 1 | 2 | 1 | 2 | 3 | 4 |
Kexak edo erreklamazioak mahaigaineratu | 1 | 2 | 1 | 2 | 3 | 4 |
Bat gutxienez egin badu baino ez. Gainontzekoak 24.G-ra
21.G. Erantzuna espero zenuen kasuetan, administrazioaren erantzuna jaso zenuen?
1. Bai, beti
2. Kasu batzuetan
3. Ez, inoiz ez
4. Ed/Ee
22.G. Zergatik parte hartzen duzu zure inguruan edo eremu publikoan? (Berezko erantzuna)
23.G. Zure ustez, zure parte hartzea zein neurritan izan da erabilgarria zuretzat edo gainontzeko herritarrentzat? Aipatu.
1. Oso erabilgarria
2. Nahiko erabilgarria
3. Ez oso erabilgarria
4. Ez du eraginik izan
Bakarrik ez baduzu inoiz egin. Gainontzekoak 25.G-ra
24.G. Zergatik ez duzu inoiz egin? (Berezko erantzuna)
Guztiei
25.G. Zenbait pertsona edo kolektibok erabiltzen ez dakitenez edo ezin dutenez erabili, parte hartze prozesuetan teknologia berriak gaineratu izana gizarte bazterkeria eragingo duen faktore berria izango dela uste duzu?
1. Bai
2. Ez
3. Ed/Ee
26.G. Interneten bidez Euskadiko politikari lotutako gaietan parte hartu ohi duzu, gizarte sareetan, webetan, foroetan, blogetan, egunkari digitaletan eta abarretan oharrak edo proposamenak eginez?
1. Bai
2. Ez >> P28
3. Ed/Ee >> P28
27.G. Ohar horiek herri-administrazioenak diren orrialdetan edo herri-administrazioenak ez diren orrialdetan egiten dituzu?
1. Administrazioarenak
2. Administrazioz bestekoak
3. Bata nahiz bestea
4. Ed/Ee
28.G. Euskadiko gizarte eremuan eta eremu publikoan, zure foru aldundian edo udalean parte hartze handiagoa eduki nahiko zenuke?
1. Bai
2. Ez >> D1
3. Ed/Ee >> D1
29.G. Nahiago duzu parte hartze hori internet bidezkoa izatea ala parte hartzeko esparru fisikoen bidez, hau da, aurrez aurre?
1. Internet bidez
2. Aurrez aurre
3. Biak uztartuta (berezkoa)
4. Berdin dit (berezkoa)
5. Jorratuko den gaiaren arabera (berezkoa)
6. Ed/Ee
Bukatzeko eta bakarrik zure erantzunak sailkatze aldera, esan ahal didazu...
1.D. Adina?
Idatzi: urte
2.D. Sexua:
1. Gizona
2. Emakumea
3.D. Bukatutako ikasketa maila:
1. Lehen hezkuntzako ikasketak bukatu gabe
2. Lehen hezkuntza
3. Bigarren hezkuntza
4. Unibertsitatea
4.D. Lanbidea:
1. Bere kontu lan egiten du
2. Besteren konturako langilea
3. Langabetua
4. Erretiratua
5. Ikaslea
6. Etxeko lanak
5.D. Aitortutako ezgaitasunen bat daukazu?
1. Bai
2. Ez >> D7
3. Ed/Ee >> D7
6.D. Zein motatakoa? (Erantzun anizkuna)
1. Fisikoa
2. Mentala
3. Adimenekoa
4. Zentzumenekoa
7.D. Euskadin jaio zara?
1. Bai >> D9
2. Ez
8.D. Zein da zure herritartasuna?
1. Espainiarra
2. Beste bat:
9.D. Zer udalerritan bizi zara?
10.D. Lurralde historikoa idatzi:
1. Araba
2. Bizkaia
3. Gipuzkoa
Mila esker zure laguntzagatik, egun ona opa dizut.