14. Gogoeta orientatzeko zenbait arau-erreferentzia
Herritarrek arazo publikoetan edo zientziaren aurrerapenean (IKTen onurak barne) parte hartzeko dauzkaten eskubideetan edo aukeretan esplizituki edo inplizituki eragiten duten arau-erreferentziak, eta informazioa, jakintza, kultura, teknologiak eta abarrekoak aukera berdintasunean eskuratzeko eskubidea, berdintasun printzipioak eta bazterketa eza arautzen dituzten erreferentziak azalduko ditugu orain, gaiaren arabera eta jurisdikzioaren arabera ordenatuta.
14.1. Giza eskubideak, funtsezko eskubideak, eta herritarrek eskubide eta betebeharrak
6.3. art. Inor ezin da baztertua izan hizkuntzaren ondorioz.
9.2. art. Euskal botere publikoek, beren eskumenen eremuan:
d) Pertsonen eta dagozkien taldeen askatasuna eta berdintasuna benetakoak eta errealak izan daitezen baldintzak sortzeko eta oztopoak kentzeko neurriak hartuko dituzte.
e) Herritar guztiek EAEko bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialean parte hartu ahal izatea erraztuko dute.
20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna Sustatzekoa
Atariko titulua. Legearen xedea eta aplikazio eremua.
1. artikulua.- Xedea.
1.- Lege honen xedea da hiri-ingurunearen, gune publikoen, eraikinen, garraiobideen eta komunikabideen irisgarritasuna bermatzea, pertsona guztiek eta, batez ere, mugikortasun murriztua, komunikatzeko zailtasunak edo muga psikiko zein sentsorialak, aldi baterako nahiz betiko, dituztenek era autonomoan erabil eta goza ditzaten.
2.- Botere publikoek legea benetan aplikatzeko behar diren ekintza positiboko neurriak hartzea sustatuko dute. Egokia bada, pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten laguntza teknikoen erabilera sustatuko dute.
2. artikulua.- Legearen aplikazio eremua.
Lege hau Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan aplikatuko da, izaera fisiko edo juridikoa, publikoa nahiz pribatua, duen edozeinek hirigintza, eraikuntza, garraio eta komunikazio arloetan egiten dituen jarduketa guztietan.
Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa
1. art. Xedea. Lege honen xedea botere publikoek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari dagokionez jarduten dutenean begiratu behar dituzten printzipio orokorrak ezartzea da, eta emakumeen eta gizonen aukera eta tratu berdintasuna sustatzeko eta bermatzeko neurri multzo bat arautzea bizitzako esparru guztietan eta, bereziki, emakumeen autonomia sustatzeko eta beraien posizio soziala, ekonomikoa eta politikoa sendotzeko. Horren guztiaren xede gorena gizarte parekidea lortzea da, pertsona guztiak aske izan daitezen, bai esparru publikoan bai pribatuan, beren gaitasun pertsonalak garatzeko eta erabakiak hartu ahal izateko, sexuaren araberako rol tradizionalek inposatutako mugak desagerraraziz. Gainera, gizarte parekide honetan emakumeen eta gizonen jokabideak, asmoak eta premiak berdin-berdin kontuan hartu, baloratu eta bultzatu behar dira.
Printzipio orokorrak:
Printzipio hauen garapenak herritar informatuak, parte hartzaileak, aktiboak eta erantzuleak sortu nahi ditu, gizarte desegituraketa arintzen duen gizarte-egitura bat eratuz, herritarrei informazio egokia emanez, herritarrak proposamenak egitera bultzatuz eta erakundeekin lan egin dezala bultzatuz, baita arauak sortzeko prozesuetan eta politika publikoak planeatzeko eta ebaluatzeko faseetan laguntzera ere.
Lege aurreproiektuaren edukiaren justifikazioa.
Lege-testuaren asmoa herritarrek arazo publikoetan parte har dezatela bultzatzea da, bai norbanakoaren ikuspegitik bai taldearen ikuspegitik. Taldeen kasuan “erakundeen parte hartzea” deritzona baztertzen da. Azken hori sindikatuei eta enpresaburuen elkarteei dagokie eta, jatorri konstituzional bera daukaten arren (Konstituzioaren 9.2 artikulua), beste bide batzuetatik jorratzen da. Herritarrek politika publikoen formulazioan, jarraipenean eta ebaluazioan parte har dezatela nahi da, hartara ezarrita dauden prozeduretatik kanpo. Horretarako, testuak parte hartzeko zenbait mekanismo eta tresna aipatzen ditu. Azkenik, herritarren artean parte hartzeko kultura eta ohitura batzuk sorrarazi nahi dira, zeharka, informazioa eta kontu ematea bultzatuz, eta zuzenean, herritarren parte hartzea sustatzeko berariazko neurrien bidez.
Atariko titulua. Xedapen orokorrak (1. artikulua.- Xedea)
a) Herritarrek informazio publikoa eskura dezatela sustatzea, publizitate aktiboaren printzipioa sendotuz.
b) Herritarrak gobernuaren plangintzaz eta bere konpromiso estrategikoez informatzea.
c) Politika publikoen ebaluazioa sustatzea, bi alderditan: ebaluatzeko betebeharra eta ebaluazioaren emaitzak jakinarazteko betebeharra.
d) Arazo publikoetan erantzukizun partekatuaren parte hartzeko kultura eta ohiturak sortzea mesedetzea, bai herritarren artean bai administrazioan.
Hitzaurrea: Nazio Batuetako herriek Gutunean gizakiaren funtsezko eskubideetan, pertsonaren duintasunean eta balioan, eta gizonen eta emakumeen eskubide berdintasunean duten fedea berretsi dutenez gero, eta gizarte aurrerapena sustatzeko eta bizitza-maila askatasun kontzeptu zabalago baten barruan handitzeko erabakia hartu dutenez gero:
7. art. Denak dira berdinak legearen aurrean eta, bereizketarik gabe, legearen babes berbera jasotzeko eskubidea dute. Denek adierazpen hau urratzen duen bazterketa ororen aurrean babesa jasotzeko eta bazterketa hori sortzeko probokazioen aurkako babesa jasotzeko eskubidea dute.
21.1. art. Pertsona orok bere herrialdeko gobernuan parte hartzeko eskubidea dauka, zuzenean edo askatasunez hautatutako ordezkarien bidez.
21.2. art. Pertsona orok bere herrialdeko funtzio publikoetan sartzeko eskubidea du, aukera berdintasunean.
27.1. art. Pertsona orok komunitateko bizitza kulturalean askatasunez parte hartzeko, arteaz gozatzeko, eta zientziaren aurrerapenean eta hortik eratortzen diren onuretan parte hartzeko eskubidea du.
Errelatore bereziak iritzi eta adierazpen askatasunerako eskubidea sustatzeari eta babesteari buruz egindako txostenak kontuan izanik (Giza Eskubideen Kontseiluari batzarren 17. denboraldian eta Batzar Orokorrari batzarren 66. denboraldian aurkeztuak), Interneten adierazpen askatasuna dela-eta:
1. Adierazten du pertsonen eskubideak Interneten ere babestu behar direla, bereziki adierazpen askatasuna, mugak kontuan izan gabe eta hautatzen den edozein prozedura erabiliz aplikatu behar dena, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 19. artikuluaren arabera eta Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren arabera;
2. Interneten mundu osoko izaera eta izaera irekia aitortzen ditu, garapen mota guztietarako aurrerapenak azkartzeko indar bultzatzailea den aldetik;
3. Estatuei dei egiten die Interneteko sarbidea sustatzera eta erraztera, eta nazioarteko lankidetzan ari daitezen, komunikabideak eta informazio eta komunikazio zerbitzuak herrialde guztietan garatzeko;
4. Prozedura bereziak beren egungo agintaldietan auzi hauek kontu izatera animatzen ditu, egokia den moduan;
5. Giza eskubideen sustapena, babesa eta gozamena aztertzen jarraitzea erabakitzen du, adierazpen askatasuna (Interneten eta beste teknologia batzuetan) barne, baita Internet giza eskubideak garatzeko eta gauzatzeko tresna garrantzitsua nola izan daitekeen ere aztertzen, bere lan-programaren arabera.
3. art. Itun honetan parte hartzen duten estatuek gizonei eta emakumeei berdintasuna bermatu behar diete itunean aipatutako eskubide zibil eta politiko guztiak gozatzeko orduan.
25. art. Herritar guztiek, 2. artikuluan aipatutako bereizketak egin gabe, eta behar ez den murrizpenik gabe, ondoko eskubide eta aukera hauek izango dituzte:
a) Arazo publikoen zuzendaritzan parte hartzea, zuzenean edo askatasunez hautatutako ordezkarien bidez;
b) Aldian behin egiten diren hauteskundeetan bozkatzea eta hautatuak izatea. Hauteskundeak benetakoak izan behar dira, sufragio unibertsal eta berdinez egin behar dira, eta botoa isilpekoa izan behar da, hautesleek nahi dutena hautatzen dutela bermatzeko;
c) Berdintasun baldintza orokorretan, beren herrialdeko funtzio publikoetan sartu ahal izatea.
26. art. Pertsona guztiak berdinak dira legearen aurrean eta, bereizketarik gabe, legearen babes berbera jasotzeko eskubidea dute. Horri dagokionez, legeak bereizketa oro debekatuko du eta pertsona guztiek babes berdina eta eraginkorra daukatela bermatuko du, arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoak edo bestelakoak, jatorri nazional edo soziala, posizio ekonomikoa, jaiotza edo bestelako gizarte-inguruabarrak bereizketak egiteko arrazoi izan ez daitezen.
Hitzaurrea: Itun honetan parte hartzen duten estatuek, kontuan hartzen dute Nazio Batuen Gutunean aipatutako printzipioekin bat etorriz askatasuna, justizia eta bakea munduan lortzearen oinarria gizakien familiako pertsona guztiei berez dagokien duintasuna eta beren eskubide berdin eta aliena ezinak aitortu behar direla, eta eskubide horiek gizakien berezko duintasunez datozela aitortzen dute. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren arabera gizaki librearen ideia, beldurretik eta miseriatik aske dena, ezin da gauzatu, harik eta pertsona bakoitzak bere eskubide ekonomiko sozial eta kulturalak eskubide zibil eta politikoak bezainbeste gauzatu ahal izateko baldintzak bete arte. Kontuan hartzen dute Nazio Batuen Gutunak estatuak behartzen dituela gizakien eskubide eta askatasunak modu unibertsal eta benetakoan errespetatzea sustatzera, ulertzen baita norbanakoak, gainerako norbanakoenganako eta bere komunitatearenganako betebeharrak dituenez gero, itun honetan aitortutako eskubideak betetzen direla bermatu behar duela.
Asmoa: Hitzarmen honen asmoa desgaitutako pertsona guztiek giza eskubideak eta funtsezko askatasunak erabat eta berdintasunez gozatzen dituztela bermatzea, sustatzea eta babestea, eta beraien berezko duintasunaren errespetua sustatzea da.
Desgaitutako pertsonen artean epe luzeko gorputz, buru, adimen edo zentzumen gabeziak dituztenak sartzen dira, gabezia horiek eta zenbait oztopok gizartean erabat eta benetan parte hartzea (gainerako pertsonek dauzkaten baldintza berdinetan) galarazten dietenean.
3. artikulua: Printzipio orokorrak: Hitzarmen honen printzipioak ondokoak izango dira:
a) Norberari datxekion duintasuna, banakoaren autonomia (nork bere erabakiak hartzeko askatasuna barne) eta pertsonen independentzia errespetatzea;
b) Diskriminaziorik ez egitea;
c) Gizartean erabat eta benetan parte hartzea eta sartzea;
d) Desberdintasuna errespetatzea eta desgaitasunen bat duten pertsonak gizakiaren aniztasunaren eta izaeraren parte gisa onartzea;
e) Aukera berdintasuna;
f) Irisgarritasuna;
g) Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna;
h) Desgaitasunen bat duten haurren gaitasunen bilakaera eta beren nortasuna mantentzeko duten eskubidea errespetatzea.
2. art. Batasunaren oinarriak balio hauetan oinarritzen da: giza duintasunaren errespetua, askatasuna, demokrazia, berdintasuna, zuzenbide estatua eta giza eskubideen errespetua, gutxiengoetako pertsonen eskubideak barne. Balio hauek estatu kide guztiei dagozkie, pluraltasunak, bazterketa ezak, tolerantziak, justiziak, elkartasunak, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunak definitzen duten gizarte batean.
3.3. art. (…) Batasunak gizarte bazterketa eta diskriminazioa borrokatuko ditu, eta gizarte justizia eta babesa,emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, belaunaldien arteko elkartasuna, eta umeen eskubideen babesa sustatuko ditu.
9. art. Batasunak bere jarduera guztietan bere herritarren berdintasun printzipioa errespetatuko du. Herritar guztiek erakundeen, organoen eta organismoaren arreta berdin-berdin jasoko dute (...).
11.1. art. Erakundeek herritarrei eta beraiek ordezkatzen dituzten elkarteei, bide egokietatik, beren iritziak jendaurrean adierazteko eta trukatzeko aukera emango diete, Batasunaren jarduketa eremu guztietan.
21.1. art. Batasunaren jarduna nazioarteko agertokian bere sorrera, garapen eta handikuntzarako oinarri izan diren eta mundu osora hedatu nahi dituen printzipioetan oinarrituko da: demokrazia, zuzenbide estatua, giza eskubideen eta funtsezko askatasunen unibertsaltasuna eta bana ezintasuna, giza duintasunarenganako errespetua, berdintasun eta elkartasun printzipioak, eta Nazio Batuen Gutunaren eta Nazioarteko Zuzenbidearen printzipioenganako errespetua.
21. art. Bazterketa eza.
1. Bazterketa oro debekatzen da, batez ere ondoko hauengatik egiten dena: sexuagatik, arrazagatik, koloreagatik, jatorri etniko edo sozialagatik, ezaugarri genetikoengatik, hizkuntzagatik, erlijioagatik edo sinesmenengatik, iritzi politikoengatik edo bestelako iritziengatik, gutxiengo nazional bateko kide izateagatik, ondareagatik, jaiotzagatik, desgaitasunagatik, adinagatik edo orientazio sexualarengatik.
2. Itunak aplikatzen diren eremuan nazionalitateagatiko bazterketa oro debekatzen da, bere xedapen bereziak gorabehera.
23. art. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna alor guztietan bermatu behar da, baita enpleguan, lanean eta ordainketan ere.
Berdintasunaren printzipioak ez du galarazten gutxien ordezkatuta dagoen sexuaren alde abantaila zehatzak dakartzaten neurriak mantentzea edo hartzea.
25. art. Adinekoen eskubideak. Adinekoei bizitza duina eta independentea bizitzeko eta gizarte eta kultur bizitzan parte hartzeko eskubidea aitortzen die Batasunak.
26. art. Desgaitutako pertsonen integrazioa. Desgaitasunak dituzten pertsonei beren autonomia, gizarte eta lan integrazioa, eta komunitateko bizimoduan parte hartzea bermatzen dieten neurriak gozatzeko eskubidea aitortzen eta errespetatzen die Batasunak.
Telekomunikazio elektronikoen zerbitzuen erabiltzaileek zenbait eskubide dituzte, besteak beste:
• Enpresa batekin edo gehiagorekin kontratua egiteko eskubidea, telefonia-sareko konexioa edo sarbidea eskaintzen dituzten zerbitzuen abonatu izaterakoan. Telefonia sare baten konexioen erabiltzaileen eta hornitzaileen arteko kontratu batek gutxienez ondoko hauek agerrarazi behar ditu: hornitzailearen nortasuna eta helbidea, ematen diren zerbitzu motak (ondoko hauek barnean hartuta: larrialdi zerbitzuetako sarbidea ematen den edo ez, zerbitzuak eta aplikazioak eskuratzea edota erabiltzea mugatzen duen beste edozein baldintzari buruzko informazioa, ematen diren zerbitzuen kalitatearen gutxieneko mailak, eta abar), kontratuaren iraupena eta hura berriztatzeko baldintzak, auziak konpontzeko prozedurak hasteko metodoa eta abar;
• Operatzaileek informazio gardena eta eguneratua eskaintzea aplikatu beharreko prezio eta tarifei buruz. Informazio hori argi, zehatz eta erraz eskuratu ahal izateko moduan argitaratu behar da. ANRek enpresak behartu ahal dituzte abonatuei zenbait gairi buruzko informazioa jakinaraztera: tarifa-baldintza bereziak dituzten zenbakien edo zerbitzuen tarifak, zerbitzuak edo aplikazioak eskuratzea mugatzen duten baldintzen aldaketak eta abar;
• Operadoreek informazio konparagarria, egokia eta eguneratua argitaratu behar dute beren zerbitzuen kalitateari buruz;
• Gutxieneko exijentziak ezarri behar dira zerbitzuen kalitateari dagokionez, zerbitzuen kalitateak okerrera egin ez dezan eta sareetako trafikoa ez dadin oztopatu edo moteldu;
• Sarean hondamendien ondorioz edo ezinbestekoen ondorioz gertatzen diren matxuren kasuan telefono-sare publikoa erabili ahal izatearen bermea;
• Operadore bidez eta abonatuen zenbakiei buruzko informazio zerbitzuen bidez zerbitzuak eskaintzea.
Espainiar Konstituzioa
9.2. art. Botere publikoei dagokie inguruabar zehatzak sustatzea, gizabanakoaren eta berak osatzen dituen taldeen askatasuna eta berdintasuna benetakoak eta eragingarriak izan daitezen; oztopoak kentzea, horiek haien osotasuna eragotzi edo zailtzen badute; eta herritar guztien parte hartzea erraztea, bai bizitza politikoan, baita ekonomia-, kultura- eta gizarte-bizitzan ere.
14. art. Legearen aurrean berdinak dira espainiarrak, eta jaiotza, arraza, sexua, erlijioa, iritzia edo beste edozein egoera edo gorabehera pertsonal edo sozialarekin lotutako bereizkeria ezin da nagusi izan.
20. art.
1. Eskubide hauek aitortu eta babestuko dira:
a. Pentsamenduak, ideiak eta iritziak askatasunez adieraztea eta hedatzea, hitzez, idatziz edo beste bitarteko batzuk erabiliz.
b. Literaturako, arteko, zientziako eta teknikako ekoizpena eta sormena.
c. Katedra-askatasuna.
d. Edozein hedabideren bitartez egiazko informazioa askatasunez ematea edo jasotzea. Legeak kontzientzia-klausularako eta sekretu profesionalerako eskubidea arautuko du askatasun horiek gauzatzean.
2. Eskubide horien gauzatzea ezin da inolako aldez aurretiko zentsuraren bidez mugatu.
3. Legeak estatuaren edo edozein erakunde publikoren mendeko gizarte komunikabideen antolaketa eta Parlamentuaren kontrola arautuko ditu, eta talde sozial eta politiko esanguratsuek komunikabide horiek erabil ditzaketela bermatuko du, Espainiako gizarteko pluraltasuna eta hizkuntza guztiak errespetatuz.
4. Askatasun horien muga hemen dago: Titulu honetan aitortutako eskubideetan, titulua garatzen duten legeen manuetan eta, bereziki, ohorerako, intimitaterako, norberaren irudirako, eta gazteen eta haurren babeserako eskubidean.
5. Argitalpenak, grabazioak eta bestelako informazio-bitartekoen bahiketa epaile baten ebazpenaren bidez soilik agindu ahalko da.
23.1. art. Herritarrek arazo publikoetan parte hartzeko eskubidea daukate, zuzenean edo ordezkarien bidez, sufragio unibertsalez aldian aldiko hauteskundeetan askatasunez hautatuak.
23.2. art. Halaber, funtzio eta kargu publikoak berdintasunez lortzeko eskubidea dute, legeak ezarritako baldintzen arabera.
48. art. Gazteek garapen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalean askatasunez eta eraginkortasunez parte har dezaten baldintzak sustatuko dituzte botere publikoek.
105. art. Legeak arautuko du:
b) Herritarrek administrazioko fitxategiak eta erregistroak eskuratzeko aukera, estatuko segurtasunari eta defentsari, delituen azterketari eta pertsonen intimitateari lotuta dagoenean izan ezik.
35. art. Herritarren eskubideak.
Herritarrek administrazio publikoekin dituzten harremanetan honako eskubideak dituzte:
a) Interesdunak badira, edozein unetan jakin dezakete prozeduren izapideak zertan diren, eta prozedura horietako agirien kopiak lor ditzakete.
b) Prozedurak izapidetzeko erantzukizuna daukaten administrazio publikoetako zerbitzutan dauden agintariak eta langileak identifikatzea.
c) Aurkezten dituzten dokumentuen zigilatutako kopia eskuratzea, originalekin aurkeztean, baita originalak berreskuratzeko ere, salbu eta originalak prozeduran erabili behar badira.
d) Bere autonomi erkidegoko lurraldeko hizkuntza ofizialak erabiltzea, lege honetan eta antolamendu juridikoaren gainerakoan aurreikusitakoarekin bat etorriz.
e) Entzunaldi izapidearen aurreko prozeduraren faseetan alegazioak egitea eta dokumentuak aurkeztea; horiek kontuan izan beharko ditu organo eskudunak ebazpen proposamena egiten duenean.
f) Ez dute aurkeztu beharrik kasuan kasuko prozedurari aplika dakizkiokeen arauetan eskatzen ez den agiririk, ezta horretan diharduen administrazioak dagoeneko bere esku duen agiririk.
g) Argibideak eta aholkuak lor ditzakete, hain zuzen ere, indarrean dauden xedapenen arabera, proiektuak, jarduna edo eskabideak egiterakoan zein baldintza juridiko eta tekniko bete behar dituzten jakiteko.
h) Konstituzioan, lege honetan edo beste legeetan emandako baldintzetan Administrazio publikoetako erregistro eta artxiboetara sarbidea.
i) Agintariengandik eta funtzionarioengandik errespetuzko eta adeitasunezko tratua jasotzea; horiek beren eskubideak gauzatzeko eta beren betebeharrak betetzeko erraztasunak eman behar dizkiete.
j) Administrazio publikoei eta beraien langileei erantzukizuna exijitzea, legearen arabera egokia denean.
k) Konstituzioak eta legeek aitortzen dituzten bestelako eskubideak.
18. art. 1. Bizilagunen eskubideak eta betebeharrak hauek dira:
b) Udal-kudeaketan parte hartzea, legeetan xedatutakoaren arabera, eta, kasuan-kasuan, udaleko gobernuko eta administrazioko organoek auzotarren borondatezko lankidetza eskatzen dutenean.
Atariko titulua.
1. artikulua. Xedea. Lege honen xedea da jarduera publikoaren gardentasuna handitzea eta sendotzea, jarduera horren inguruko informazioa eskuratzeko eskubidea aitortzea eta bermatzea, eta arduradun publikoek bete behar dituzten gobernu oneko betebeharrak eta horiek ez betetzetik eratortzen diren ondorioak ezartzea.
I. titulua. Jarduera publikoaren gardentasuna. III. kapitulua: Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea.
9. artikulua. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea. Pertsona guztiek informazio publikoa eskuratzeko eskubidea daukate, Espainiar Konstituzioaren 105 b) artikuluan eta lege honetan ezarritako baldintzetan.
10. artikulua. Informazio publikoa. Informazio publikoa da titulu honetako aplikazio eremuan dauden subjektuek dauzkaten edukiak edo dokumentuak, beren funtzioak betetzean egin edo eskuratu dituztenak.
14. artikulua. Informazioa eskuratzeko eskaera.
1. Eskuratzeko eskubidea gauzatzeko prozedura eskaera egokia aurkeztuz hasiko da, administrazio organoaren titularrari edo informazioa daukan erakundeari zuzendu behar zaiona.
2. Eskaera edozein modutan aurkez daiteke, ondoko hauek agerrarazten badira:
a. Eskatzailearen nortasuna.
b. Eskatzen den informazioa.
c. Kontakturako helbide bat, ahal dela elektronikoa, komunikazioetarako.
d. Eskatutako informazioa eskuratzeko nahiago den modalitatea.
3. Eskatzaileak informazioa eskatzeko arrazoiak ere aipa ditzake, ebazpena ematean kontuan izan behar direnak. Halere, motibazio eza ez da berez eskaera ukatzeko kausa izango.
39/2006 Legea, mendetasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta arreta sustatzen dituena
Xedapen orokorrak: 1. artikulua. Legearen xedea.
1. Mendetasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta arreta sustatzeko herritarren eskubide subjektiboa gauzatzean berdintasuna bermatzen duten oinarrizko baldintzak arautzea da lege honen xedea, legeetan ezarritako terminoetan, Autonomiarako eta Mendetasunari Arreta egiteko Sistema bat sortuz, horretarako administrazio publiko guztien lankidetza eta parte hartzea jasoz, eta Estatuko Administrazio Orokorrak eskubideen gutxieneko eduki komuna bermatuz Espainiar estatuko lurraldearen zona guztietako herritar guztientzat.
3. artikulua. Legearen printzipioak. Lege honek printzipio hauek dauzka oinarri:
a) Autonomiarako eta Mendetasunaren Arretarako Sistemaren prestazioen izaera publikoa.
b) Mendetasun egoeran dauden pertsona guztiek eskuratu ahal izatea, modu unibertsalean, benetako berdintasunez eta bazterketarik gabe, lege honetan ezarritako terminoetan.
c) Mendetasun egoeran dauden pertsonei arreta integrala eta integratua ematea.
d) Mendetasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko politiken zeharkakotasuna.
e) Pertsonen premien balorazioa, benetako berdintasuna bermatzeko berdintasun irizpideak kontuan izanik.
f) Arreta pertsonalizatzea, bazterketa maila handiagoa edo aukera berdintasun txikiagoa dutelako ekintza positibo handiagoa behar duten pertsonen egoera bereziki kontuan izanik.
g) Prebentzio, errehabilitazio eta estimulu sozial eta mentaleko neurri egokiak ezartzea.
h) Mendetasun egoeran dauden pertsonak ahalik eta autonomia mailarik handienarekin bizi ahal izateko behar diren baldintzak sustatzea.
i) Mendetasun egoeran dauden pertsonek, posible den heinean, bizi diren ingurunean bizitzen jarraitzea.
j) Mendetasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko zerbitzuen kalitatea, iraunkortasuna eta irisgarritasuna.
k) Mendetasun egoeran dauden pertsonen parte hartzea eta, egokia bada, beraien familiena eta lege honetan ezarritako moduan ordezkatzen dituzten erakundeena.
l) Gizarte eta osasun zerbitzuek laguntza ematea Autonomiarako eta Mendetasunaren Arretarako Sistemaren erabiltzaileei zerbitzuak (lege honetan ezarritakoak eta autonomi erkidegoen arau egokietan eta tokiko erakundeei aplikatu beharrekoak) emateko.
m) Ekimen pribatuak autonomia pertsonala sustatzeko eta mendetasun egoerari arreta egiteko zerbitzu eta prestazioetan parte hartzea.
n) Hirugarren sektoreak autonomia pertsonala sustatzeko eta mendetasun egoerari arreta egiteko zerbitzu eta prestazioetan parte hartzea.
ñ) Administrazioen arteko lankidetza.
o) Lege honetan ezarritako prestazioak autonomi erkidegoen gizarte zerbitzuen sareetan integratzea, bere gain hartu dituzten eskumenen eremuan, eta beraien eskaintza aitortzea eta bermatzea, zentro eta zerbitzu publiko edo pribatu itunduen bidez.
p) Genero ikuspegia sartzea, emakumeen eta gizonen premiak ezberdinak direla kontuan izanik.
q) Mendetasun handia daukaten pertsonek arreta lehentasunez jasoko dute.
28. art. Informazioaren gizartea.
1. Informazioaren Gizartea garatzen duten programa publiko guztiak diseinatzerakoan eta betetzerakoan, emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipioa kontuan izan behar da.
2. Gobernuak emakumeak informazioaren gizartean erabat sartzen direla sustatuko du, berariazko programak garatuz, bereziki informazioaren eta komunikazioen teknologiak eskuratzeko eta haiei buruzko prestakuntza jasotzeko, bazterketa arriskuan dauden emakumeak eta landa-inguruan bizi direnak barne.
3. Gobernuak emakumeek sortutako edukiak sustatuko ditu informazioaren gizartearen eremuan.
4. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien eremuko proiektuetan, osorik edo zati batean diru publikoz ordaindu badira, hizkuntza eta edukiak sexistak ez izatea bermatuko da.
Telekomunikazioei buruzko azaroaren 3ko 32/2003 Legea, martxoaren 30eko 13/2012 Dekretu-legeko 38 bis, 38 ter bidez aldatutakoa (erf.: BOE-A-2012-4442)
38 ter artikulua. Gardentasuna eta informazioa argitaratzea.
1. Arau bidez, jendearentzako komunikazio elektronikoen sare publikoen edo komunikazio zerbitzuen operadoreek informazio gardena, konparagarria, egokia eta eguneratua argitaratzeko baldintzak ezar daitezke, aplikatu beharreko prezio eta tarifei buruz, kontratua amaitzean sor litezkeen gastuei buruz, eta azken erabiltzaileei ematen dizkieten zerbitzuak eskuratzeari eta erabiltzeari buruz. Informazio hori argitasunez, ulergarri eta erraz eskuratzeko moduan argitaratuko da.
2. Industria, Energia eta Turismo Ministerioak informazio konparagarria zabaltzea sustatuko du, azken erabiltzaileek erabilera modalitate alternatiboen kostua modu independentean ebaluatu ahal izateko, adibidez, gidaliburu alternatiboen bidez edo antzeko tekniken bidez. Gainera, jendearentzako komunikazio elektronikoen sare publikoen edo komunikazio zerbitzuen operadoreek argitaratzen duten informazioa gainerakoek dohainik erabili ahal izateko baldintzak arautuko ditu, gidaliburu elkarreragile horiek edo antzeko teknikak saldu ahal izateko edo haien erabilera baimentzeko.
3. Errege dekretu bidez, baldintza egokiak ezarriko dira, jendearentzako komunikazio elektronikoen sare publikoen edo komunikazio zerbitzuen operadoreek ondoko hau egiten dutela bermatzeko:
a) Abonatuei informazioa ematea prezio-baldintza berezien mendeko zenbakiei edo zerbitzuei aplikatu beharreko tarifari buruz, zerbitzuen kategorietako bakoitzari dagokionez. Informazio hori deiak egin baino lehentxeago emateko exijitu ahal da.
b) Abonatuei informatzea larrialdi zerbitzuak eskuratzean dauden aldaketa guztiei buruz edo abonatuta dauden zerbitzura deiak egiten dituzten pertsonen kokalekuari buruzko informazioan dauden aldaketei buruz.
c) Abonatuei zerbitzuen eta aplikazioen eskuraketa edo erabilera mugatzen duten baldintzetan izaten diren aldaketen berri ematea.
d) Hornitzaileak ezarritako edozein prozedurari buruzko informazioa ematea, sareko lotura agortzen edo saturatzen duen modu batean trafikoa neurtzeko eta kudeatzeko asmoz, eta prozedura horiek zerbitzuaren kalitatean eragina izan dezaketen moduari buruzko informazioa ematea.
e) Abonatuei jakinaraztea erabaki dezaketela beren datu pertsonalak gidaliburu batean sartu nahi dituzten edo ez, eta datu horiek nolakoak diren.
f) Aldian behin eta xehetasun handiz desgaitutako abonatuei jakinaraztea beraientzat dauden produktu eta zerbitzuen berri.
4. Industria, Energia eta Turismo Ministerioak jendearentzako komunikazio elektronikoetako sare publikoen operadoreei edo komunikazio elektronikoen zerbitzuetako operadoreei exijitu ahalko die dohainik eta formatu jakin batean zabal dezatela interes publikoko informazioa, abonatu zahar eta berrientzat, bidezkoa denean, beraiek abonatuekin komunikatzeko erabili ohi dituzten bide berberak erabiliz. Informazio horrek ondoko hauek hartuko ditu barnean:
a) Komunikazio elektronikoetako zerbitzuen erabilerarik ohikoenak, jarduera ilizituak egiteko edo eduki kaltegarriak zabaltzeko, bereziki hirugarrenen eskubide eta askatasunen aurkako direnean, egile-eskubideak eta antzeko eskubideak urratzea barne, baita horren ondorio juridikoak ere.
b) Segurtasun pertsonalerako, pribatutasunerako, eta datu pertsonaletarako arriskuen aurkako babes-neurriak, komunikazio elektronikoko zerbitzuak erabiltzen direnean.
Herritar izaerako giza eskubideen adierazpenak edo adierazpen-proposamenak
• “Ziberespazioko Giza Eskubideen Adierazpenerako Proposamena”, 1997. urtean formulatua. 1948ko Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko printzipioetan oinarritzen da. Beraren helburua komunikazioen sare globalean eztabaidarako dokumentua eta borondatezko konpromisoko dokumentua izatea da.
• “ Itacuruçá-ko adierazpena”. Besteak beste, adierazten du informazioaren gizartearen gaur egungo erronka nagusia jakintzaren gizartean modu demokratikoan sartu ahal izatea dela.
• “Ziberespazioaren Independentziaren Adierazpena”, John Perry Barlow-rena, 1996koa. Azaltzen du Internet eta berari lotutako sareak bide irekia direla giza izaera hobetzeko, eta askatasuna, justizia, berdintasuna eta munduko bakea lortzeko.
• “Florianopolis-go Adierazpena”. Hemen azaltzen da Latinoamerikako eta Karibeko herrialdeek 2005. urterako informazioko gizarteko erabateko kide izan nahi dutela, eraginkortasunez, berdintasunez eta iraunkortasunez, jakintzan oinarritzen den ekonomia globalaren esparruan.
• Emilio Suñé-k argitaratutako Eskubide Adierazpena, 2008koa, askozaz ere berriagoa eta berritzaileagoa. Badirudi gaur egun gertatzen ari diren fenomenoak modu praktikoan eta errealistagoan jasotzen dituela.
14.2. Gizarte inklusibo eta parte hartzailea
Gizarte inklusibo eta parte hartzaile bat sustatzeko eremuan, zehazki, kontuan izan behar diren erreferentzietako batzuk hauek dira:
18/2008 Legea, abenduaren 23koa, diru-sarrerak bermatzeari eta gizarteratzeari buruzkoa
1. art. Xedea eta eremua. Lege honen xedea Diru-sarrerak bermatzearen eta Gizarteratzearen Euskal Sistema arautzea da eta, esparru horretan, prestazio ekonomikoetarako eskubidea eta bazterketa arriskua prebenitzeko bazterketa pertsonal, sozial eta lan arlokoa arintzeko tresnetarako eskubidea arautzea, eta herritarren gizarte eskubideak benetan gauzatzeko baliabide pertsonal, sozial edo ekonomiko nahikoak ez dauzkaten pertsonak gizarteratzea erraztea.
3. art. Oinarrizko printzipioak
d) Zerbitzuak eta prestazioak eskuratzeko eta aplikatzeko berdintasuna. Diru-sarrerak bermatzearen eta Gizarteratzearen Euskal Sistemaren esparruan, euskal administrazio publikoek bermatu behar dute jendeak gizarte eta lan bazterketarako prestazio ekonomikoak eta tresnak eskuratzen dituela, berdintasun irizpideekin bat etorriz, baldintza pertsonal edo sozialei lotutako bazterketarik gabe, eta modu homogeneoan lurralde autonomiko osoan. Pertsona bat udalerri edo lurralde historiko jakin batean bizitzeak ezin du ezberdintasunik sorrarazi zerbitzuak eta prestazioak emateko eta aplikatzeko orduan, eta ezin ditu lege honetan arautzen diren prestazioen osagarri ekonomikoak arautu eta aplikatu. Halere, ekintza positiboko neurriak aplikatu ahal dira, zaurgarritasun handiena duten pertsonen kasuan.
k) Parte hartzea. Diru-sarrerak bermatzearen eta Gizarteratzearen Euskal Sistemaren esparruan, euskal administrazioek gizarte edota lan inklusioko prozesuetan parte hartzea sustatu eta bultzatuko dute, bai erabiltzaileen aldetik, bai gizarte erakundeen eta herritar guztien aldetik, modu orokorragoan.
12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa
1. artikulua.- Xedea.
Lege honen xedea Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan gizarte zerbitzuen prestazioetarako eta zerbitzuetarako eskubidea sustatzea eta bermatzea da, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema unibertsal bat arautuz eta antolatuz.
6. artikulua.- Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren xedea.
1.- Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren xedea biztanleria osoaren gizarte ongizatea sustatzea da, beste sistema batzuekin eta beste politika publiko batzuekin koordinatuta eta lankidetzan. Funtsezko helburuak hauek dira:
a) Autonomia pertsonala sustatzea, eta mendetasunetik eratortzen diren premia pertsonalak eta familiarrak prebenitzea eta arreta ematea.
b) Babesik gabeko egoerek sortzen dituzten beharrizanak prebenitzea eta arreta ematea.
c) Bazterketa egoerak prebenitzea eta arreta ematea, eta pertsonen, familien eta taldeen gizarteratzea sustatzea.
d) Larrialdi egoeretan sortzen diren pertsonen eta familien premiak prebenitzea eta arreta ematea.
2.- Helburu horiek lortze aldera, ondoko hauetarako mekanismoak artikulatuko dira:
a) Gizarte zerbitzuen eremuan arreta eman ahal zaien gizarte premiak detektatzea, eta premia horiei erantzuteko zerbitzu eta prestazio egokienak planeatzea.
b) Komunitatearen parte hartzea sustatzea gizarte zerbitzuen barruan arreta eman ahal zaien gizarte premiak konpontzeko orduan, batez ere erabiltzaileen banakako eta antolatutako parte hartzea eta gizarte zerbitzuen eremuan aktiboak diren erakundeen parte hartzea.
3.- Gizarte ongizatea, gizarteratzea eta gizarte kohesioa ez dira Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren xedeak bakarrik; gizarte babeseko beste sistema eta politika publiko batzuek ere xede horiek dauzkate. Xede horiek lortzeko orduan, beraz, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak berari dagozkion xede eta funtzioetan lankidetzan arituko da. Era berean, elkartasunaren eta bizikidetzaren sustapena eta gizarte parte hartzearen sustapena beste sistema eta politika publiko batzuen xedeak dira ere.
1. artikulua.- Xedea.
1.- Dekretu honen xedea Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan gizarte zerbitzuen erabiltzaile eta langileei dagozkien eskubide eta betebeharren gutuna finkatzea da, Gizarte Zerbitzuen urriaren 18ko 5/1996 Legearen Hirugarren Xedapen Gehigarrian ezarritako agindua betez.
2.- Era berean, dekretu honen xedea da gizarte zerbitzuen funtzionamenduan pertsonek parte hartzeko bide bat ezartzea, kexak eta iradokizunak aurkeztuz.
12. artikulua.- Parte hartzea.
1.- Gizarte zerbitzuen erabiltzaileek parte hartzeko eskubidea dute, hau da, aktiboki, zuzenean eta ordezkarien bidez, zuzenean edo zeharka, bakarka zein kolektibo gisa, eragiten dieten erabaki guztietan parte hartzeko eskubidea, erabiltzen dituzten gizarte zerbitzuen antolaketan eta funtzionamenduan.
2.- Eskubide hori benetan gauzatu ahal dela bermatzeko, erabiltzaileek ondoko hauek egin ditzakete:
a) Premien ebaluazioan parte hartzea eta, beraren ustez, berari dagozkionak definitzea, baita berari erantzuteko egokien irizten dieten zerbitzuak definitzea ere.
b) Egotekotan, aplikatuko zaien banakako arretako plana egitean parte hartzea.
c) Erabiltzen dituzten zerbitzuen antolaketan eta funtzionamenduan parte hartzea, parte hartze organoen bitartez.
d) Zerbitzuen antolaketan eta funtzionamenduan parte hartzea, iradokizun eta kexen prozeduren bitartez.
e) Zentro eta zerbitzuen funtzionamenduari buruzko salaketak aurkeztea, organo eskudunak ikuskapen prozedurak hasteko edo ez hasteko kontuan izango dituenak, martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuan ezarritakoaren arabera (EAEko gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzen dituena), baita prozedura horietan entzunak izatea eta zerbitzuen aldian aldiko prozesuetan parte hartzea ere.
Atariko titulua. Legearen xedea eta aplikazio eremua.
1. artikulua.- Xedea.
1.- Lege honen xedea da hiri-ingurunearen, gune publikoen, eraikinen, garraiobideen eta komunikabideen irisgarritasuna bermatzea, pertsona guztiek eta, batez ere, mugikortasun murriztua, komunikatzeko zailtasunak edo muga psikiko zein sentsoriala, aldi baterako zein betiko, dituztenek era autonomoan erabil eta goza ditzaten.
2.- Botere publikoek legea benetan aplikatzeko behar diren ekintza positiboko neurriak hartzea sustatuko dute. Egokia bada, pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten laguntza teknikoen erabilera sustatuko dute.
2. artikulua.- Legearen aplikazio eremua.
Lege hau Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan aplikatuko da, izaera fisiko edo juridikoa, publikoa nahiz pribatua, duen edozeinek hirigintza, eraikuntza, garraio eta komunikazio arloetan egiten dituen jarduketa guztietan.
Xedapen orokorrak.
Irisgarritasuna sustatzeari buruzko abenduaren 4ko 20/1997 Legea onartzeko xedea izan zen hiri-ingurunearen, gune publikoen, eraikinen, garraiobideen eta informazio eta komunikazio sistemen irisgarritasuna bermatzea, pertsona guztiek eta, batez ere, mugikortasun murriztua, komunikatzeko zailtasunak edo muga psikiko zein sentsoriala, aldi baterako zein betiko, dituztenek era autonomoan erabil eta goza ditzaten.
Legearen bigarren azken xedapenak arau tekniko egokiak egitea aurreikusi zuen, legezko testua garatzeko. Arau tekniko horietan hiri inguruen, espazio publikoen, eraikinen, garraiobideen eta informazio eta komunikazio sistemen irisgarritasun baldintzak zehaztu behar dira. Arauen bitartez artikulatzen diren irisgarritasunari buruzko arauak eta hirigintzako oztopoak kentzeko arauak bateratu eta harmonizatu behar dira.
Zentzu horretan, eta abenduaren 4ko 20/1997 Legean xedatutakoa betetze aldera, “guztientzako diseinu unibertsal batean” kontuan izan beharreko baldintza teknikoak, hiri ingurunerako, eraikuntzarako eta komunikazio zerbitzuetarako direnak, egin dira, eta zenbait eranskinetan sartzen dira, legea garatzeko araudi teknikoaren zati handi bat eratzen dutenak.
Artikulu bakarra.- Hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuaren IV. eranskinaren 2.4.1.3 artikuluko 4. idatz-zatiaren hirugarren puntuari, “Errotulazioari” buruzkoari, idazkuntza berria emango zaio. Honela geratuko da:
«Testua dagoenean, inprentako letrekin osatuko da, eta karaktereen artean 0,5 cm-ko tartea egon behar da. Eskegita dauden edota irteten diren karteletan, karaktereek gutxienez 4 cm-ko tamaina eduki behar dute».
10. artikulua. Baliabide izaerako eta izaera osagarriko eskubideak eta betebeharrak.
Euskadiko osasun sistemak osasuna babesteko eskubidea legez arautzetik eratorritako baliabide izaerako eta izaera osagarriko eskubide eta betebehar guztiak garatzen eta aplikatzen direla bermatuko du, bestak beste, hurrengoak bultzatuz: pertsonek osasun zerbitzuekin harremanetan jartzean nortasunaren, giza duintasunaren eta intimitatearen gehieneko errespetua izatea, diagnostiko edo terapia prozedura oron horren berri idatziz uzteko betebeharra errespetatzea eta kasuan kasuko baimena eskuratu beharra, informaziorako beharrezko baldintzak bete ondoren.
Herritarrek estaldura publikoko osasun zerbitzuetara iristeko prozedurak berdintasun eraginkorreko printzipioa bermatuko du, eta pixkanaka herritarrek osasun zerbitzu eta profesionalen gainean aukeraketa egiteko ahalmena zabaltzea eta beren eskubide eta betebeharren gainean behar duten informazioa eskuratzea ahalbidetuko duten antolamendu baldintzen alde egiten saiatuko da.
11. artikulua. Herritarren partaidetza.
Herritarrek Euskadiko osasun sisteman parte hartu ahal dezaten, arauen bidez komunitateko parte hartzeko kontseiluak sortuko dira autonomi erkidego osoaren eremurako eta osasun arlo bakoitzaren eremurako. Kontseilu horiei kontsulta eta aholkularitza eskumenak emango zaizkie, planak eta sistemaren helburu orokorrak formulatzeko, eta jarraipenerako eta gauzapenaren emaitzen azken ebaluaziorako. Beraien osaeran lurraldeko eta osasun-sektoreko ordezkaritzako irizpideak kontuan izan behar dira. Gainera, toki eta foru administrazioetako, osasuneko lanbide-elkargoetako, kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteetako, eta sindikatuetako eta enpresa-elkarteetako ordezkariak sartu behar dira.
I. TITULUA. EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN PRINTZIPIO OROKORRAK ETA XEDEAK
2.- Euskal eskola publikoak xede hauek dauzka:
a) Hezkuntzarako eskubidea, Konstituzioan jasotzen dena, benetan gauzatzen dela bermatzea, hori galarazten duten oztopo ekonomiko, sozial eta bestelakoak desagerraraziz.
b) Ikasleen nortasuna askatasunez garatzea eta beraien prestakuntza integrala sustatzea, Bizikidetza demokratikoa ahalbideratzen duten balioetan oinarrituta. Besteak beste, gaitasun eta jarrera kritikoak, berdintasuna, justizia, parte hartzea, pluraltasunaren eta kontzientzia-askatasunaren errespetua, elkartasuna, gizarte-kezka, tolerantzia, elkarrenganako errespetua eta giza eskubideen defentsa sustatzea.
c) Ikastetxe publikoen kudeaketan irakasleen, gurasoen eta ikasleen parte hartze demokratikorako eskubidea sustatzea eta eskubide hori gauzatu ahal dela bermatzea.
d) Irakasleen katedra-askatasuna benetan gauzatzen dela bermatzea. Gurasoek edo tutoreek ikastetxea hautatzeko eskubidea, lege honetan definitzen den eremuan, eta beren seme-alabentzat nahi duten erlijio-irakaskuntza, nahi badute, hautatzeko eskubidea, legeak aurreikusten dituen baldintzetan, bermatzea.
e) Kalitatezko hezkuntza ematen dela bermatzea. Irakatsi beharreko edukien balio pedagogikoari eta erabili beharreko metodoen eraginkortasunari arreta berezia ematea. Metodologia aktibo eta malguak sartzea, gure ingurunean egiten ari diren aurrerapenak eta irakasleen birziklatze egokia kontuan hartzen dituztenak. Ikasleei orientazio psikologiko, eskolako eta profesional aktiboa ematea.
f) Maila, etapa, ziklo eta gradu guztietan jardutea ikasleen jatorrizko ezberdintasunak konpentsatzeko.
g) Ikasle guztiei, aukera berdintasunean, bi hizkuntza ofizialak praktikoki dakizkitela bermatzea nahitaezko irakaskuntza aldia amaitzean. Euskararen erabilera sustatzea eta hura normalizatzen laguntzea.
h) Ikasleei euskal herriko kide diren aldetik beren nortasun kulturala aurkitzen laguntzea, beren historia eta kultura irakatsiz. Ikasleak beren ingurune geografiko, sozioekonomiko eta kulturalean sustraitzea sustatzea.
i) Ikasleengan ohitura intelektualak, laneko teknikak eta ezagutzak garatzea, modu integratzailean, jakintza-arlo guztietan.
j) Bakerako, askatasunerako eta herrien arteko lankidetza eta elkartasun ideien sustapenerako prestakuntza.
k) Ematen den irakaskuntzaren izaera hezkidea bermatzea.
l) Irakaskuntzaren edukien manipulazioak baztertzea, eta doktrinamendu ideologikoa bilatzen duten edukien irakaskuntza baztertzea.
Atariko kapitulua. Xedapen orokorrak.
1. artikulua.- Xedea eta definizioa.
1.- Lege honen xedea bizitza osoan ikasteko sistema bat antolatzea eta arautzea da, pertsonen prestakuntza iraunkorreko eta kualifikazioko premiei modu eraginkorrean erantzuten diena, beraien garapen pertsonal, sozial eta profesionala mesedetzeko, eta Euskadiren garapen ekonomiko eta sozialari ekarpena egin diezaioten. Horretarako, plan eta programa egokiak programatzeko, koordinatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko behar diren mekanismoak ezartzen ditu.
2.- Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuak, beste administrazio publikoekin eta hezkuntzako, gizarteko eta ekonomiako eragileekin koordinatuta, bizitza osoan zehar ikastea sustatuko du, norberaren sustapena lortzeko, gizarte kohesioa eta enplegagarritasuna lortzeko, eta aktibo sentitzearen eta jakintzaren gizartean parte hartzearen asebetetze pertsonala bermatzeko bitartekoa den aldetik.
3.- Bizitza osoan ikastea pertsonek eremu formalean, ez-formalean eta informalean egiten duten jarduera oro da, norbere jakintza, gaitasunak eta jarrerak ikuspegi pertsonal, sozial eta profesionaletik hobetzeko asmoz.
4.- Lege honen ondorioetarako, bizitza osoan ikasteko sistema aurreko atalean ezarritako helburuak lortzeko eremu, plan, programa, tresna eta eragileen multzoa da, behar bezala antolatuak.
Azaroaren 12ko 1494/2007 Errege Dekretua, desgaituek informazioaren gizarteko eta gizarte komunikabideetako teknologiak eta zerikusia duten produktu eta zerbitzuak erabili ahal izateko oinarrizko baldintzei buruzko araudia onetsi zuena (osorik)
Desgaitutako pertsonek informazioaren gizartearen teknologia, produktu eta zerbitzuak eta gizarte komunikazioko edozein bitarteko eskuratu ahal dutela bermatzeko oinarrizkotzat jotzen diren irizpideak eta baldintzak ezartzea da araudi honen xedea, betiere aukera berdintasunaren, bazterketa ezaren eta irisgarritasun unibertsalaren printzipioak errespetatuz.
14.3. Informazioaren eta jakintzaren gizartea
Informazioaren eta jakintzaren gizarteari dagokionez, erreferentzia hauek izan behar dira kontuan:
Bizitza osoan ikasteko lege proiektuak
Atariko kapitulua. Xedapen orokorrak.
1. artikulua.- Xedea eta definizioa.
1.- Lege honen xedea bizitza osoan ikasteko sistema bat antolatzea eta arautzea da, pertsonen prestakuntza iraunkorreko eta kualifikazioko premiei modu eraginkorrean erantzuten diena, beraien garapen pertsonal, sozial eta profesionala mesedetzeko, eta Euskadiren garapen ekonomiko eta sozialari ekarpena egin diezaioten. Horretarako, plan eta programa egokiak programatzeko, koordinatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko behar diren mekanismoak ezartzen ditu.
2.- Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuak, beste administrazio publikoekin eta hezkuntzako, gizarteko eta ekonomiako eragileekin koordinatuta, bizitza osoan zehar ikastea sustatuko du, norberaren sustapena lortzeko, gizarte kohesioa eta enplegagarritasuna lortzeko, eta aktibo sentitzearen eta jakintzaren gizartean parte hartzearen asebetetze pertsonala bermatzeko bitartekoa den aldetik.
3.- Bizitza osoan ikastea pertsonek eremu formalean, ez-formalean eta informalean egiten duten jarduera oro da, norbere jakintza, gaitasunak eta jarrerak ikuspegi pertsonal, sozial eta profesionaletik hobetzeko asmoz.
4.- Lege honen ondorioetarako, bizitza osoan ikasteko sistema aurreko atalean ezarritako helburuak lortzeko eremu, plan, programa, tresna eta eragileen multzoa da, behar bezala antolatuak.
4. artikulua.- Xedeak.
1.- Bizitza osoan ikasteko sistemak xede hauek dauzka:
a) EAEko herritar guztiei bizitza osoko ikaskuntza modu unibertsalean, berdintasun baldintzetan, eskuratu ahal dutela bermatzea, eta beren garapen pertsonalerako, gizarteratzeko, eta herritar gisa bizimodu beteagoa eta demokratikoagoa edukitzeko behar dituzten oinarrizko eskumenak eskuratu ahal dituztela bermatzea.
b) Jakintzaren eguneratzea eta laneko gaitasunen hobekuntza sustatzea EAEko herritarren artean, beraien gizarte eta ekonomia ongizatean aurrera egiteko bermerik onena delako.
c) Bizitza osoko ikaskuntzaren kultura sendoa sustatzea herritar guztien artean. Etengabeko ikaskuntzak daukan garrantzia zabaltzea, eta pertsonek beren prestakuntza-ibilbideak beren premia eta interes pertsonalei egokituta eratzeko motibatzea.
d) Beren jakintza landu eta areagotu nahi duten adineko pertsonei aukerak ematea.
Komunikazio honek inklusio digitalerako Europar Ekimena proposatu du. Hemen ondokoak sartzen dira:
A) inklusio digitaleko kanpaina bat, izenburu honekin: «Inklusio digitala, bat egin ezazu». Beraren eginkizuna 2008. urtean kontzientziazio maila eta koordinazio esfortzuak gehitzea izango da. Kanpaina amaitzeko Ministerioen Biltzarra egingo da, egindako aurrerapenak ikusteko eta konpromisoak sendotzeko.
B) ekintza-esparru estrategiko bat, Rigako Ministerioen Adierazpena aplikatu ahal izateko:
1. banda zabalaren, irisgarritasunaren eta gaitasunaren gaietan dauden ezberdintasunak borrokatuz, eta horrela jende guztiak informazioaren gizartean parte hartu ahal izateko behar diren baldintzak sortuz.
2. bazterketa arriskuan dauden taldeen benetako parte hartzea bultzatuz eta beraien bizi-kalitatea hobetuz.
3. inklusio digitaleko neurriak integratuz, beraien inpaktua handitzeko eta inpaktu horren iraupena luzatzeko.
Abenduaren 28ko 56/2007 Legea, Informazioaren Gizartea bultzatzeko Neurriei buruzkoa
Laugarren xedapen gehigarria.
9. Estatistika helburuetarako eta analisirako informazio premiak. Telekomunikazioetarako eta Informazioaren Gizarterako Estatuko Idazkaritzak pertsona fisikoei buruz egiten dituen estatistika publikoek datuak sexuen arabera emango ditu. Hori egokitzat jotzen ez bada, sexuarekin zerikusia duten beste aldagai batzuk zehaztuko dira, generoko inpaktuaren ebaluazioa errazteko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun printzipioaren eraginkortasuna hobetzeko.
Hamabosgarren xedapen gehigarria. Herritarrek informazioaren gizartean parte hartzea sustatzea. Herritarren eta dirua irabazteko asmorik gabeko erakunde pribatuen presentzia sustatzeko, eta pluraltasuna, adierazpen askatasuna eta informazioaren gizartean herritarren parte hartzea bermatzeko asmoz, babes-bitartekoak eta finantzazio-lerroak sortuko dira informazioaren gizarteko zerbitzuak garatzeko, dirua irabazteko asmorik gabekoak, herritarren erakundeek sustatuak, balio demokratikoak eta herritarren parte hartzea sustatzen dituztenak, interes orokorrari erantzuten diotenak, eta komunitate edo gizarte talde behartsuei zerbitzua ematen dietenak.
8.1. artikulua. Zerbitzuen prestazioaren murrizpena eta komunitate barruko lankidetzako prozedura. Informazioaren gizartearen zerbitzu jakin bat ondoko printzipio hauen aurkakoa bada edo beraien aurkakoa izan badaiteke, bera babesteko eskumena duten organoek, legeak ematen dizkien funtzioak betez, zerbitzu horiek eteteko edo datuak kentzeko neurri egokiak hartu ahal dituzte. Atal hau printzipio hauei dagokie:
c) Pertsonaren duintasunaren errespetua, eta arraza, sexu, erlijio, iritzi, nazionalitate, desgaitasun edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozial bat dela-eta inor ez baztertzeko printzipioaren errespetua.
Bosgarren xedapen gehigarria. Desgaitutako pertsonek eta pertsona zaharrek bitarteko elektronikoetatik ematen den informazioa eskuratu ahal izatea.
Zazpigarren Xedapen Gehigarria. Informazioaren gizartea sustatzea. (…) (Informazioaren gizartea garatzeko) planak egin beharrekoa: Gobernu eta administrazio elektronikoaren ezarpenean sakontzea, herritarren parte hartzea gainditzea, eta administrazio publikoen eraginkortasun maila hobetzea.
14.4. Gobernu ona eta administrazio publikoa, administrazio elektronikoa eta zerbitzu publiko elektronikoak
Gobernu onean eta administrazio publikoan, administrazio elektronikoan eta zerbitzu publiko elektronikoetan, ondokoa izan behar da kontuan:
Eusko Jaurlaritzaren Gardentasunaren eta Gobernu Onaren Legearen Aurreproiektua
Printzipio orokorrak:
Printzipio hauen garapenak herritar informatuak, parte hartzaileak, aktiboak eta erantzuleak sortu nahi ditu, gizarte desegituraketa arintzen duen gizarte-egitura bat eratuz, herritarrei informazio egokia emanez, herritarrak proposamenak egitera bultzatuz eta erakundeekin lan egin dezala bultzatuz, baita arauak sortzeko prozesuetan eta politika publikoak planeatzeko eta ebaluatzeko faseetan laguntzera ere.
IV. titulua. Herritarren parte hartzea (24. artikulua.- Herritarren parte hartzearen xedea eta artikulazioa).
a) lortu nahi diren xedeen, egingo den prozesuaren eta hartu diren konpromisoen berri ematea eta zabaltzea.
b) jakintza, gogoeta eta eztabaida sustatzea.
c) deliberazio-eztabaida eta zenbait ikuspegitatik eta zenbait interes-talderekin kontrastatzea.
e) proposamenak eta adostasunak bilatzea.
f) parte hartze prozesuaren ondorioen berri ematea jendeari.
Otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua, Administrazio Elektronikoari buruzkoa
Hitzaurrea:
1.- Dekretu honen xedea herritarrek administrazioarekin harremanetan sartzeko, bitarteko elektronikoak erabiliz, zerbitzu publikoak eskuratzeko eta administrazio prozedurak izapidetzeko duten eskubidea garatzea da, baita herritarrei zerbitzu publikoak elektronikoki eskuratzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 6. artikuluan aitortutako gainerako eskubideak ere.
2.- Era berean, egoitza elektronikoa, iragarki-ohol elektronikoa, herritarren eta administrazioaren identifikazioa eta autentifikazioa, ordezkarien erregistro elektronikoa, erregistro elektronikoa, komunikazio elektronikoak eta dokumentu elektronikoak eta beraien kontserbazioa arautzen dira.
1. artikulua.- Xedea.
1.- Dekretu honen xedea bere aplikazio-eremuko erakundeetako edozeinen aplikazio informatiko guztiak irekitzeko edo jendearen esku jartzeko (berrerabil ditzaten) baldintzak ezartzea du xede.
2.- Era berean, dekretu honen xedea da aipatutako erakundeek aplikazio informatikoak, beren bizi-ziklo osoan zehar, eskuratu, garatu edo mantendu baino lehen bete beharreko baldintzak ezartzea, aplikazio informatiko horiek erabiltzea ahalbideratzen dutenak, bai jarduera horiek bitarteko propioak erabiliz burutzen direnean, bai kontratazio egokia eginez erabiltzen direnean.
3.- Ukitutako aplikazio informatikoak hauek dira: beraien iturburua edo zati bat gutxienez dekretuaren aplikazio-eremuan dauden erakundeetako edozeinek eskuratuta edo garatuta daukatenak (bizi-aldi osoan egiten zaizkien aldaketen ondoriozkoak barne).
4.- Aplikazio informatiko horien zatiren batean aipatutako erakundeetakoren batek jabetza intelektualeko eskubideak eskuratzen baditu, zati hori dekretu honetan xedatutakoaren mende egongo da.
Uztailaren 8ko 1/2010 Foru Araua, herritarren parte hartzeari buruzkoa
5. artikulua. Partaidetza eskubidea.
1. Gipuzkoako lurralde historikoko egoiliarrek, bai zuzenean bai dagozkien herritar erakundeen bidez, eskubidea dute Foru Aldundiaren eskumen diren gai publikoen kudeaketan parte hartzeko, antolamendu juridikoan ezarritako baldintzetan eta, zehazki, foru arau honetan aurreikusten diren prozeduren bidez, emakumeek eta gizonek era orekatuan parte hartzea bultzatuz eta, bereziki, emakumeen parte hartze txikia duten erakunde mistoetan emakumeen parte hartzea bultzatuz.
2. Foru arau honetan aurreikusitako ondorioetarako, herritar erakunde interesatuak izango dira Partaidetzarako Herritar Erakundeen Foru Erregistroan behar bezala izen emanda daudenak, betiere izen-emate horretan aditzera eman duten interes, lurralde edo gai esparruari dagokionez. Hala eta guztiz, Foru Erregistroan izena eman gabe egoteak ez du eragotziko berariaz prestatutako prozeduraren bidez partaidetza prozesuetan parte hartu ahal izateko gaitasuna.
3. Foru arau honen esparruan, herritarren partaidetzak bi bide izango ditu gauzatzeko, batetik pertsona egoiliarren eskubide indibidualak erabiltzea eta, bestetik, partaidetza prozesuak garatzea. Prozesu hauek egituratzeko hainbat fase izango dira, informazioa, eztabaida, ondorioak, zabalkundea eta ebaluazioa alegia, eta pertsona egoiliarrek eta herritar erakundeek parte hartuko dute horietan.
6. artikulua. Partaidetza prozesuetarako informazio eskubidea.
1. Oro har, Foru Aldundiak pertsona egoiliar guztiei bermatuko die bere departamentuetako edozeinetan izapidetze bidean dauden erabakitze prozedurei buruzko informazio eskubidea, lege antolamenduan ezarritako mugen barnean betiere.
2. Foru arau honetan erregulatzen den herritarren partaidetza ahalbidetzera begira, Foru Aldundiak, bere departamentuetako bakoitzaren bidez, jendaurrera zabalduko du izapidetzea dagozkion erabakitze prozedurei buruzko informazioa. Horretarako, departamentu bakoitzak, Foru Aldundiaren informazio eta komunikazio sistemak baliatuta, prestatuko ditu izapidetzen ari den prozeduraren gaineko ezagutza eta jarraipen puntuala ahalbidetzen duten informazioa eta dokumentaziorako sarbidea. Foru departamentuek arreta berezia jarriko dute kolektibo desfaboratuenek edo ahulenek informaziorako sarbide eraginkorra izan dezaten.
3. Horretarako, bide tekniko egokiak ezarriko dira, doan, artxibo, liburutegi, komunikazio zentro, gizarte etxe eta kultura etxe publikoetan, herritarrak informatzeko bulegoetan, edo herritarrentzako sarbide errazekoa delako egokitzat jotzen den beste edonon.
4. Prozedura baten barnean foru arau honetan berariaz aurreikusitako herritarren partaidetzarako tresnak txertatzen direnean, eskumena dagokion Foru Aldundiaren departamentuak prozeduraren hasierari buruzko informazioa eman beharko dio, derrigorrean, Herritarren Partaidetzarako Foru Zuzendaritzari, gaia dela eta interesatuak diren herritar erakundeei informazioa bermatzearren; horretaz gain, bete egin beharko da kasuan-kasuan eskumena duen foru departamentuari dagokion informazio obligazio orokorra.
5. Informazio eskubidea bermatzeko, ziurtatuko da informazioa zabaltzeko sistemak berdin helduko zaizkiela emakumeei zein gizonei eta Erregistroan izen emanda dauden erakunde guztiei. Aldi berean, hizkuntza ez sexista erabiliko da zabaldutako informazioa prestatzerakoan.
7. artikulua. Partaidetza prozesuak garatzeko eskari eskubidea.
1. Pertsona egoiliarrek eskari eskubidea baliatu ahal izango dute Foru Aldundiaren organoen aurrean, honen eskumenekoa eta beren interesekoa den edozein gairi dagokionez, lege antolamenduan ezarritako baldintzetan betiere.
2. Zehazki, foru arau honetan aurreikusitako ondorioetarako, pertsona egoiliarrek Foru Aldundiaren barneko edozein erabakitze prozeduratan partaidetza prozesua egiteko eskari eskubidea erabili ahal izango dute, foru arau honek ezarritako baldintzetan.
8. artikulua. Ekimen eskubidea.
1. Zehazki, foru arau honetan aurreikusitako ondorioetarako eta berariaz ezartzen dituen baldintzetan, pertsona egoiliarrek edo herritar erakundeek eskubidea izango dute Foru Aldundiaren erabakitze prozeduretan partaidetza prozesu bat garatzeko ekimena erabiltzeko.
2. Toki entitateek ekimenerako ahalmena izango dute, halaber, foru arau honetan araututako partaidetza prozesuak irekitzea proposatzeko.
2. gogoeta. Informazioaren eta ezagutzaren sozietaterako eboluzioak Batasuneko herritar guztiengan du eragina, zehazki, ezagutza eskuratzeko bitarteko berriak eskaintzen zaizkielako.
Telekomunikazio elektronikoen zerbitzuen erabiltzaileek zenbait eskubide dituzte, besteak beste:
• Enpresa batekin edo gehiagorekin kontratua egiteko eskubidea, telefonia-sareko konexioa edo sarbidea eskaintzen dituzten zerbitzuen abonatu izaterakoan. Telefonia sare baten konexioen erabiltzaileen eta hornitzaileen arteko kontratu batek gutxienez ondoko hauek agerrarazi behar ditu: hornitzailearen nortasuna eta helbidea, ematen diren zerbitzu motak (ondoko hauek barnean hartuta: larrialdi zerbitzuetako sarbidea ematen den edo ez, zerbitzuak eta aplikazioak eskuratzea edota erabiltzea mugatzen duen beste edozein baldintzari buruzko informazioa, ematen diren zerbitzuen kalitatearen gutxieneko mailak, eta abar), kontratuaren iraupena eta hura berriztatzeko baldintzak, auziak konpontzeko prozedurak hasteko metodoa eta abar.
• Operatzaileek informazio gardena eta eguneratua eskaintzea aplikatu beharreko prezio eta tarifei buruz. Informazio hori argi, zehatz eta erraz eskuratu ahal izateko moduan argitaratu behar da. ANRek enpresak behartu ahal dituzte abonatuei zenbait gairi buruzko informazioa jakinaraztera: tarifa-baldintza bereziak dituzten zenbakien edo zerbitzuen tarifak, zerbitzuak edo aplikazioak eskuratzea mugatzen duten baldintzen aldaketak eta abar.
• Operadoreek informazio konparagarria, egokia eta eguneratua argitaratu behar dute beren zerbitzuen kalitateari buruz.
• Gutxieneko exijentziak ezarri behar dira zerbitzuen kalitateari dagokionez, zerbitzuen kalitateak okerrera egin ez dezan eta sareetako trafikoa ez dadin oztopatu edo moteldu.
• Sarean hondamendien ondorioz edo ezinbestekoen ondorioz gertatzen diren matxuren kasuan telefono-sare publikoa erabili ahal izatearen bermea.
• Operadore bidez eta abonatuen zenbakiei buruzko informazio zerbitzuen bidez zerbitzuak eskaintzea.
Batzordearen planteamenduaren printzipio zuzentzaileak.
Batzordearen planteamenduaren oinarrian zenbait printzipio daude, Batasunaren sektore-politiketan gauzatzen direnak, eta Liburu Berdearen gaineko eztabaidaren emaitzetan argitu ahal dena:
3.1. Agintari publikoen jarduna herritarrengandik hurbil dagoela ahalbideratzea.
Kontsulta egin zenean, interes orokorreko zerbitzuak herritarrengandik ahalik eta hurbilen antolatu eta arautu beharra eta subsidiariotasun printzipioa zehatz-mehatz errespetatu beharra nabarmendu ziren.
Batzordeak estatu kideen eta eskualdeko eta tokiko agintarien funtsezko papera aitortzen du interes orokorreko gaietan. Paper hori Batasunak gai honetan dauzkan politiketan islatzen da. Politika horiek zenbait esku hartze mailatan eta zenbait tresnaren erabilgarritasunean oinarritzen dira, subsidiariotasun printzipioarekin bat etorriz.
3.3. Kohesioa eta eskuratze unibertsala bermatzea.
Europar Batasunean gizarte eta lurralde kohesioa mesedetze aldera, eta oso periferian dauden eskualdeen irisgarritasun zailetik ondorioztatzen diren eragozpenak arintze aldera, ezinbestekoa da herritar eta enpresa guztiei ahalbideratzea interes orokorreko zerbitzuak, kalitatezkoak, eskuratzea, garestia ez den prezioan, estatu kideen lurralde osoan. Batzordeak konpromisoa hartu du interes orokorreko zerbitzuen benetako eskuraketa unibertsala sustatzeko eta hobetzeko, bere politika guztien bitartez.
3.8. Gardentasuna handitzea.
Gardentasun printzipioa funtsezkoa da interes orokorreko zerbitzuen inguruan politika publikoak egiteko eta aplikatzeko orduan. Printzipio horren bidez, agintari publikoek dagozkien eskumenak bete ahal dituzte, eta erabakiak demokratikoki hartzeko aukera eta erabakiok errespetatzea bermatzen da. Printzipio hori zerbitzuak emateko prozesuko alderdi guztietan aplikatu beharko litzateke, eta zerbitzu publikoaren eginkizunen definiziora, zerbitzuen antolaketa, finantzazio eta arauketara, beraien gauzapen eta ebaluaziora, eta erreklamazioak izapidetzeko mekanismoetara zabaldu beharko litzateke.
27.1. art. Estatuko, autonomi erkidegoetako eta beste toki erakunde batzuetako administrazioek udalei eskuordetu ahal diete beren interesak ukitzen dituzten gaietako eskumenak betetzea, baldin eta horrela kudeaketa politikoaren eraginkortasuna hobetzen bada eta herritarren parte hartzea areagotzen bada. Eskuordetzeko xedapenean edo erabakian eskuordetzearen irismena, edukia, baldintzak eta iraupena zehaztu behar dira. Gainera, eskuordetzea egiten duen administrazioak beretzat gordetzen duen kontrola, eta transferituko dituen bitarteko pertsonal, material eta ekonomikoak azaldu behar dira.
V. Titulua. Toki erakundeen xedapen komunak. IV. Kapitulua. Informazioa eta herritarren parte hartzea. Ondoko hauek nabarmentzen dira:
69.1. art. Toki korporazioek beren jarduerari buruzko informazio zabala emango dute, eta herritar guztiei tokiko bizitzan parte hartzeko aukera emango diete.
70 bis.1 art. Udalek, izaera organikoko arauen bidez, prozedura eta organo egokiak ezarri eta arautu beharko dituzte, bizilagunek tokiko bizitza publikoan parte har dezaten, bai udalerriaren osotasunean, bai barrutietan, baldin eta udalerrian horrelako lurralde-atalak badaude.
70 bis.3 art. Era berean, tokiko erakundeek eta, bereziki, udalerriek, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu elkarreragilean erabiltzea bultzatu behar dute, bizilagunen parte hartzea eta komunikazioa errazteko, dokumentuak aurkezteko, eta administrazio izapideak, inkestak eta, baleude, herritar kontsultak egiteko.
128.1. art. Barrutiak. Udalek, udal gaien kudeaketan eta hobekuntzan herritarren partaidetza bultzatu eta garatzeko barrutiak sortu beharko dituzte, kudeaketa deszentralizatuko organoak dituen lurralde banaketa izateko, betiere, gobernuaren batasuna eta udalerriaren kudeaketa kaltetu gabe.
4. artikuluan, adierazten du IKTen erabileran ondoko printzipio hauek kontuan izan behar direla:
1. Datu pertsonalak babesteko eskubidea eta norberaren eta familiaren ohorerako eta intimitaterako eskubidea errespetatzea.
2. Berdintasun printzipioa, administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan sartzen diren herritarren eta hala egiten ez duten herritarren artean murrizpenak edo bazterketak galarazteko.
3. Bitarteko elektronikoen bidez ematen diren informazioa eta zerbitzuak eskuragarriak izatearen printzipioa, indarrean dagoen araudian ezarritako terminoetan. Bereziki eskuragarritasun unibertsala eta guztientzako diseinua errespetatu behar dira.
4. Legezkotasun printzipioa, IKTen erabilerak ez dezan ekarri herritarren berme juridikoen murrizpenik administrazio publikoen aurrean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusiak.
5. Lankidetzaren printzipioa administrazio publikoek bitarteko elektronikoak erabiltzen dituztenean, haietako bakoitzak hartutako sistema eta konponbideen elkarreragingarritasuna bermatzeko eta, bidezkoa bada, herritarrei zerbitzuak elkarrekin eman ahal izateko asmoz.
6. Segurtasun printzipioa administrazio publikoek bitarteko elektronikoak ezartzen eta erabiltzen dituztenean.
7. Proportzionaltasun printzipioa. Beraren arabera, izapide eta jarduketen izaerari eta inguruabarrei egokitutako bermeak eta segurtasun neurriak soilik exijituko dira. Era berean, herritarrek behar-beharrezkoak diren datuak bakarrik aurkeztu beharko dituzte.
8. Erantzukizun eta kalitate printzipioa administrazio publikoek bitarteko elektronikoekin eskaintzen dituzten informazio eta zerbitzuetan.
9. Neutraltasun teknologikoaren eta tekniken aurrerapenari eta komunikazio elektronikoen sistemei egokitzearen printzipioa. Horrela, herritarrek eta administrazio publikoek alternatiba teknologikoak hautatzean independentzia bermatu behar da; gainera, merkatu libreko esparru batean aurrerapen teknologikoak garatzeko eta finkatzeko askatasuna bermatu behar da.
Ondorio horietarako, administrazio publikoek estandar irekiak eta herritarrek oro har erabiltzen dituztenak erabiliko dituzte.
10. Administrazioa sinpletzearen printzipioa, ahal den neurrian administrazio prozeduren denborak eta epeak murriztuz, administrazio jardunean eraginkortasun handiagoa lortze aldera.
11. Prozeduraren gardentasunaren eta publizitatearen printzipioa. Horrela, bide elektronikoen erabilerak administrazio jarduketen hedapen, publizitate eta gardentasun gorenak bermatu behar ditu.
3.5. art. Printzipio orokorrak. Herritarrekin dauzkaten harremanetan, administrazio publikoek gardentasun eta parte hartze printzipioak betetzen dituzte.
86.4. art. Informazio publikoa. Legeetan xedatutakoarekin bat etorriz, administrazio publikoek xedapenak eta administrazio egintzak prestatzeko prozeduran herritarren parte hartzerako beste modu, bitarteko eta bide batzuk sor ditzakete, zuzenean edo legeak onartutako erakunde eta elkarteen bidez.
39 bis.1 artikulua. Administrazio publikoen esku hartze printzipioak jarduera bat garatzeko. Norbanakoen edo kolektiboen eskubideen gauzapena mugatzen duten edo jarduera bat egiteko betekizunak betearazten dituzten neurriak ezartzen dituzten administrazio publikoek (zeinek bere eskumenen barruan) murrizpen gutxien dakarren neurria aukeratu behar dute, interes publikoa babesteko beharrezkoa dela motibatu eta lortu nahi diren helburuak egokiak direla justifikatu. Ematen den tratuan ezin da inolako bereizkeriarik gertatu.
Hitzaurrea. Instantzia publikoetan sortzen den informazioak, informazioaren gizartearen garapenak ematen dion potentzialtasunarekin, interes handia dauka enpresentzat beren jarduketa eremuetan jarduteko, hazkunde ekonomikoan laguntzeko eta enplegua sortzeko orduan. Gainera, herritarrentzat oso interesgarria da, parte hartze demokratikorako gardentasun eta gida elementua denez gero.
5.3. art. Berrerabiltzeko dauden formatuak. Abenduaren 2ko 51/2003 Legean, desgaitutako pertsonen aukera berdintasunari, bazterketa ezari eta irisgarritasun unibertsalari buruzkoan, artikulu honetako 1. atalean aipatzen diren dokumentuak eskaintzeko bitarteko elektronikoak desgaitutako pertsonek erabili ahal izateko modukoak izango dira, gaian dauden arau teknikoen arabera.
2.2. art. Sektore publikoaren dokumentuak berrerabiltzeko eta bitarteko elektronikoen bidez eskaintzeko baimen orokorra. Jendeari aldez aurretik formatu elektronikoan eskuragarri dauden dokumentu berrerabilgarriak eskainiko zaizkio, bitarteko elektronikoen bidez, modu egituratuan eta interesdunek erabili ahal izateko moduan, eta ahal bada gordinean, formatu prozesagarri eta eskuragarrietan, modu automatizatuan, estandar irekiei dagozkienak, urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuan (administrazio elektronikoaren eremuan elkarreragingarritasuneko eskema nazionala arautu zuena) ezarritako terminoetan. Era berean, dokumentu berrerabilgarriak eta dokumentu horiek eskaintzeko bitarteko elektronikoak desgaitutako pertsonek erabili ahal izateko modukoak izan behar dira, desgaitutako pertsonen aukera berdintasunari, bazterketa ezari eta irisgarritasun unibertsalari buruzko abenduaren 2ko 51/2003 Legearen arabera eta aplikatu behar den garapen-araudiaren arabera.
Zioen azalpena:
Gardentasuna, informazio publikoa eskuratzea eta gobernu onaren arauak ekintza politiko ororen funtsezko ardatzak izan behar dira. Soilik arduradun politikoen ekintza behatzen denean, eta herritarrek beraiengan eragina duten erabakiak nola hartzen diren, diru publikoa nola erabiltzen den, edo gure erakundeek zein irizpideren arabera jokatzen duten jakin ahal dutenean izango dugu gizarte kritiko, exijente eta parte hartzailea.
(...) Lege honek hiru helburu ditu: jarduera publikoan gardentasuna areagotzen eta sendotzen du. Hori administrazio eta erakunde publiko guztiek publizitate aktiboa egiteko duten eginbeharraren bidez artikulatzen da. Informazioa eskuratzeko eskubidea aitortzen eta bermatzen du, eskubide subjektibo eta objektibo zabal gisa arautua. Eta azkenik, arduradun publikoek bete behar dituzten gobernu oneko betebeharrak ezartzen ditu, baita horiek ez betetzearen ondorioz sor daitezkeen ondorio juridikoak ere (hori erantzukizun-exijentzia bihurtzen da garrantzi publikoko jarduerak egiten dituzten guztientzat).
Legeak publizitate aktiboko betebeharrak handitzen eta sendotzen ditu, zenbait eremutan. Erakunde, antolaketa eta plangintza informazioari dagokionez, bere aplikazio eremuan dauden subjektuek egiten dituzten funtzioei buruzko informazioa, aplikatu behar zaien araudia, beren antolaketa-egitura, plangintzako tresnak eta betetze mailaren maila argitaratu behar dituzte. Garrantzi juridikoa duen informazioari dagokionez, eta administrazioaren eta herritarren arteko harremanetan zuzeneko eragina duen informazioari dagokionez, legeak dokumentu multzo handia dauka, argitaratzen direnean segurtasun juridiko handiagoa emango dutenak. Era berean, ekonomian, aurrekontuetan eta estatistikan garrantzia daukan informazioari dagokionez, katalogo zabala ezarri da, herritarrek eskuratu eta ulertu ahal izateko modukoa izan behar dena, baliabide publikoen kudeaketa eta erabilera kontrolatzeko tresnarik egokiena den aldetik. Azkenik, maiztasun handienarekin eskatzen den informazio guztia argitaratu beharra ezartzen du lege honek, gardentasunaren betebeharrak herritarren interesekin uztatzeko moduan.