7.4. Esparru estrategiko autonomikoa
Euskadiko Agenda Digitala 2015 (AD@15), 2012ko uztailan onartutakoa, informazioaren gizartearen alorreko plan berriaren izendapena da. Plan horren bidez euskal gizarteak igoera kualitatiboa eman dezan lortu nahi da, erreferente bihurtu arte, eta horretarako IKTak ongizatearen eta bizi-kalitatearen hobekuntzaren zerbitzua jarri behar dira. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak kontsulta publikoko prozesu zabala bideratu du herritar guztiei zuzenduta plana eraikitze aldera.
Eusko Jaurlaritzaren adierazpenen arabera, plana burutzen ehunka herritarrek parte hartu dute, % 400 ideia baino gehiago bildu dira eta agenda digitalean jasotako 101 ekimen eta proiektutan zehaztu dira.
Iturri horiei jarraiki, Euskadiko Agenda Digitala 2015 abian jartzean, Eusko Jaurlaritzak estrategia baten ezarpenari hasiera emango lioke, euskal herritarrei, besteak beste, honako aukerak eskainiz:
Horretarako, Euskadiko Agenda Digitala 2015 4 esparru handiren inguruan egituratzen da (iturria: IREKIA):
Aldez aurretik, euskal gobernuak bere ekintza antolatu du EIGP 2010 Euskadi Informazioaren Gizartean Planaren bidez. Horren euskarriek Avanza Planean edo Europako Agenda Digitalean azaldutako erronkekin bat egiten dute: konfiantza eta segurtasun digitala; azpiegituren elkarreragingarritasuna; eta pertsona eta erakunde guztientzako gizarteratzea eta irisgarritasuna. Horretarako, hiru jarduera-eremutan lan egiten du, alde batetik, e-gaitasunen ahalduntzea, bestetik, zerbitzu publiko eta pribatu aurreratuen eskaintza eta, azkenik, euskarriko infoegituren sorrera eta garapena (plataformak, segurtasuna, estandarrak, egiturak eta gailuak).
Nortasun propioa eta kohesionatua duen herrialdea, oso jantzita dauden, ingurumenarekiko errespetua duten eta informazioaren eta komunikazioaren baliabide teknologiko asko erabiliz beren lanbide-jarduerak, jarduera pertsonalak eta gizarte-arlokoak etengabe eraldatzeko gai diren pertsonek eta erakundeek —enpresa-arlokoak eta gizarte-arlokoak— osatzen dutena; honako hauek sustatu eta ahalbidetzen dituena: sarean lan egitea, jakintzarako sarbidea izatea eta jakintza hori sektore pribatuan nahiz publikoan parte hartuz aplikatzea, eta eragileen, gizartearen turismo baliabideen eta euskal kulturaren presentzia munduan; eta teknologia horiek berak euskarri dituzten zerbitzu publiko eta pribatu aurreratuetarako sarbidea ematen duena, produktibitateari laguntzen diona eta bizi kalitate hobea izaten laguntzen duena.
EIGP 2010aren ikuspegia
Bere ikuspegia lortzeko EIGPk 5 helmuga proposatzen ditu, haien hedapena proiektu ugari jasotzen dituzten 18 jarduera-programak osatutako 5 ekimen abian jarriz gauzatuko da eta horrez gain seigarren ekimen bat ere gaineratu beharra dago “agenda digital instituzionalak” baita planari berari buruzko ezarpen, jarraipen eta ebaluaziorako zazpigarren ekimen bat ere.
5 helburu horiek eta txosten honen helburuari jarraiki aplikatu beharreko dagozkion ekimenak honakoak dira:
1. Herritar aktiboak: herrialde kohesionatua eta bertako herritarrak adituak izango dira, bai eduki eta zerbitzu digital aurreratuak erabiltzeko, bai, bereziki, horiek sortzeari, garatzeari eta ongizate indibidualaren eta kolektiboaren zerbitzuan jartzeari dagokionez modu aktiboan lankidetzan jarduteko. Helburu horrekin jarduera programak garatzen dira (“Bizitza osoko ikaskuntza”, “2010eko ikastetxea”, “Nire etxea Interneten”, “Inklusioa” eta “Herritarren partaidetza”) eta horien emaitzen mende dago, inolako zalantzarik txosten honetan jasotako informazioa.
Kontuan hartu beharra dago aldez aurretik adierazitako agiri estrategikoetan ez dela berariaz bideratu herritarrak gaitzera, herritarren partaidetzaren alorreko tresnak eskaintzera bideratutako ekintzen diseinua.
2. Zerbitzu publiko digital aurreratuak. Horien garapena 2008-2010eko Administrazio eta Gobernu Elektronikoen Plan Estrategikoarekin (AGEPE) eta 2006-2009ko Informatika eta Telekomunikazio Planarekin (ITP) lankidetzan egingo da. Administrazioa digitalizatzeko prozesu horretan, EIGPk gizarte ikuspegia eskaintzen du garapenerako printzipioak ezarriz, bereziki bizi-kalitatea areagotzeko herritarrekiko orientazioan.
3. Infoegiturak: herritarrak, enpresak eta euskal administrazioak IGk euren esku jartzen dituen zerbitzu eta tresnak eskuratu ditzaten sustatzea, edozein lekutan egonda ere, bide eta gailu ugariren bidez, betiere segurtasun maila altuekin. Hori guztia aukera berdintasunaren, diskriminazio ezaren eta irisgarritasun unibertsalaren printzipioei jarraiki, infoegituren diseinutik bertatik.
Aipatu beharra dago Enpresa berritzailearen ekimena, euskal enpresek IKTak sakonki eta modu hedakorrean erabil ditzaten, izan ere, euren lankidetzak eta gaitasunaren hazkundeak produktu eta zerbitzu berritzaileak garatu ahalko lituzkete euskal herritarrek horien onura lortzeko.
Azkenik, Euskadi sarean ekimenak Euskararen eta euskal kulturaren presentzia aberatsa, dinamikoa eta etengabea mantendu nahi du Interneten eta baliabide digitaletan eta, bereziki kultura eta turismoan eskumena duten administrazioak eta kulturarekin loturiko fundazio, elkarte eta bestelako erakundeak inplikatzen baditu ere, herritarrak barne hartzen ditu, bereziki web 2.0ko zerbitzuek herritar guztien artean “Euskadi sarean” marka sustatzeko eskaintzen duten ahalmenari dagokionez.
Aipatzekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko testuinguruan, “2009-2013 epeko IX. Legegintzaldiko Gobernuaren Egitasmo eta Jarduera Esanguratsuen Egutegia” onartzeko erabakiaren garrantzia Gobernuak herritarren partaidetzarako irekiera Egitasmo eta Jarduera esanguratsuak gauzatzeko, izapidetzeko, onartzeko, jarraitzeko eta ebaluatzeko prozeduran gaineratu beharreko oinarrizko printzipioen artean gaineratzeko (gardentasuna, jarraipena eta ebaluazioarekin batera). Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Koordinazioko Idazkaritza Orokorrak Sailek Gobernu-planak egiteko orientabideak agiria burutu zuen.