I. atala.
Txostenaren aurkezpena
1. Eskerrak
Txosten bereziaren aurkezpenarekin hasi aurretik, Arartekoak eskerrak eman nahi dizkio txosten honen burutzapen prozesuari euren bizipenak, esperientziak eta ezagutza eskaintzeko eta partekatzeko gure gonbidapena onartu duten pertsona guztiei.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Eusko Jaurlaritzaren, foru aldundi eta udalen (zehaztasun gehiagorako ikusi Metodología atala) erakunde eta organismoen eta Hirugarren Sektorearen ordezkaritzan txosten berezi honi balioa eransteko aukera eskaini diguten pertsonei eskainitako denborarengatik eta gure gonbidapenari erantzuterakoan adierazitako eskuzabaltasunarengatik, izan ere, gure lana Euskadin e-inklusioaren eta parte hartzearen esparruan egunero lan egiten dutenen errealitatearekin eta hurbiltasunarekin lotu dute.
(1. irudia)
Lan mahaietan sortutako buruko mapak
Gure eskerren artean ezin dugu ahaztu EAEko herritarrekiko aipamen berezia, lan honen esparruan bideratutako telefono bidezko inkestaren bidez txosten honetan hasieratik aurkeztu ditugun galdera askori buruzko euren iritzia eskaini baitigute.
Halaber, eskerrik asko Arartekoko Haur eta Nerabeen Kontseiluko neska-mutilei euren freskotasunarengatik eta Euskadiko e-inklusioari eta e-parte hartzeari buruz eztabaidatzeko lansaio bikainetako bat gurekin partekatzeko aldez aurretiko jarrera onarengatik.
Eskerrik asko guztiei beraien laguntzagatik.
2. Sarrera
Gaur egungo moduko une batean, finantza eta ekonomia krisiak gizarte eragineko kuotarik altuenenetan daudenean, informazioaren eta komunikazioaren teknologieiburuz (aurrerantzean IKT) hitz egitean gizarte justizia, integrazioa, berdintasuna eta eskubideak bezalako kontzeptuak aipatu behar dira. Azken finean, hainbat arau onartu behar ditugu, hala nola, e-inklusioari eta e-parte hartzeari buruz hitz egiteak honako galderak egitera eraman behar gaituela: e-inklusioa gizarte inklusioaren bizkortzaile izan daiteke? hau da, Euskadiko herritarren ehuneko handiago batek IKTen erabileran gaineratzeak hainbat gizarte taldek bizi dituzten gizarte-etenak murrizten lagunduko du?; e-parte hartzea IKTen erabileran herritarren ehuneko handiagoa lortzeko aukera al da eta, aldi berean, gizartean eta eremu publikoan herritarrak parte hartzera hurbiltzeko eta modernizatzeko tresna al da?
Arartekoak urte asko daramatza herritarrek informazioaren eta ezagutzaren teknologien inguruan dituzten eskubideei balioa eskaini nahian eta, duela gutxiago, baita administrazio elektronikoari dagokionez herritarrek dituzten eskubideei ere, horien hedapenean funtzio proaktiboa eginez. Arartekoak uste du eskubide horien erabilerak eta babesak berritzeko potentzial gehiago duten herritar inklusiboagoak lortzea sustatzen dutela, eta hori lehen ordenako elementu estrategikoa da. 2010ean IKT eta datuen babeserako alorra sortzea Arartekoko lan-esparru gisa ikuspegi horrekiko onespena izan zen.
Ararteko erakundeak, halaber, berrikuntza eskaera gisa barneratu du bere lana zabaltzeko moduan teknologia eta metodologia ezberdinen bidez eta, batez ere, herritarrekiko eta erakunde sozialekiko informazio eta lankidetza tresnak burutzean, gizartearekin jarduteko bitartekoak eta formatuak birpentsatuz, lankidetza sortzeko eta gizarteak parte hartzeko ekimenak sustatuz.
Azterketa eremua gai bereziki berritzailea ez bada ere, izan ere ikerketaren ikusmiran dago duela hainbat urteaz geroztik, berriro ere agertu zaigu interes berrituarekin Europako Batzordeak Europako agenda digital berria sortzeko Informazioaren Gizartea garatzeko politiken inguruan egin berri duen berrikuspenari esker eta azken lau edo bost urteetan lurralde garapenerako ardatz nagusi gisa berrazterketa akademikoan egondako hazkundeari esker. Bi ikuspuntu horietatik, IKTen erabilera herritarren artean unibertsalizatzeko beharraren aldeko ap
ustua egiten da, euren bizi-kalitatea areagotzeko eta gizarte erronka berriak konpontzen aktiboki parte hartzeko aukera eskainiz.
“La sociedad digital debe entenderse como una sociedad que supondrá ventajas para todos. El despliegue de las TIC se está convirtiendo en un elemento crítico para la consecución de objetivos políticos tales como el ap
oyo a una sociedad que envejece, el cambio climático, la reducción del consumo energético, la mejora de la eficiencia del transporte y de la movilidad, la autonomía de los pacientes y la inclusión de las personas con discapacidad”. [Una Agenda Digital para Europa, comunicación de la Comisión al Parlamento Europeo, al Consejo, al Comité Económico y Social Europeo y al Comité de las Regiones. Bruselas 2010, COM (2010) 245 final]
Arartekoaren Gizarte Harremanetako, Azterlanetako eta Modernizazioko Zuzendaritzak sustatutako txosten berezi honen helburua, beraz, e-inklusioak eta parte hartzeak Euskadin IKTen bidez gizartean eta eremu publikoan duten egoera aztertzea da, IKTek gizarte ahalduntzerako tresna gisa duten boterearen onespenari buruzko gure azterketa sortuz, herritarrei eraldaketan eta erabakiak hartzean aktiboki parte hartzeko aukera berriak eskaini ahal izateko, euren testuinguruko lurralde eta gizarte garapena eta garapen pertsonala konfiguratuz.
Amaierako emaitza gisa, gogoeta, datu kualitatibo eta kuantitatiboak eta interes handiko ondorioak lortzeaz gain, Arartekoak euskal herri administrazioei IKTen inguruan epe labur eta ertainean azpimarratu beharreko alderdien inguruan zuzendutako gomendioen katalogoa erdietsiko da, eten digitalen erradikazioan aurrera egiten jarraitzeko, gizartean ahulenak diren gizarte talde, gutxiengo etniko eta taldeak gizarte ongizatean sartuko direla bermatzeko, horien ahalduntzearen bidez.
Arartekoaren ustez txosten berezi hau erronka garrantzitsua da eta, aspalditik, esparru ezberdinetako profesionalen zeregina bildu duen ikerlanarekiko ekarpen xumea. Ikerlan horretan, Euskadiko eten digitalen egoerari buruzko azterketa zuhurra bilatzen dute, baita Europa eta mundu mailan une honetan erronkarik handienetako baten inguruko ustezko lan-ildoen definizioa ere; erronka hori, hain zuzen ere, gizartea eraldatzeko IKTen bidezko herritarren ahalduntzea da.
Horretarako, gure azterketa esparru horietan ospe ona eta ezagutza handia duten iturriek eskaintzen diguten informazioan oinarrituta abiatzea erabaki dugu. Berrikuspenaren bidez ekoizpen intelektual eta estatistiko garrantzitsu batekin harremanetan jartzera eramaten gaitu, Euskadin dauden eten digitalei buruzko adierazpen zabala eskaintzen diguna, baina osatugabea txosten berezi honen interesetarako.
Hori dela-eta, azterketa eta informazio-iturriak handitu behar izan ditugu, tresna kualitatibo eta kuantitatibo sorta garrantzitsua erabiliz. Horri esker, IKTak eskuratzea, herritarrek parte hartzeari buruz dituzten motibazio edo pertzepzioak edo Euskadin e-parte hartzea garatzeko benetako kultura eta azpiegitura baten existentzia gradua bezalako errealitateetan zehaztasun gehiagorekin sakondu ahal izan dugu.
Txosten berezi honen bidez e-inklusioari eta e-parte hartzeari buruz Euskadin dauden ohiko galdera askori erantzuna eman nahi diogu, baina bere helburuen artean galdera berriak sortzea ere badago, ikertzen eta lan egiten jarraitzeko gure beharra sustatzen dutenak talde, gizarte talde eta gutxiengo etniko ezberdinek IKTetan lagun bat topa dezaten euren gizarte sustapenerako, eskubideak eta betebeharrak onartu eta erabiltzeko, eta gizartean eta arlo publikoan parte hartzeko bideetarako sarbidea lortzeko, Euskadin presentzia eta hitz gehiago eskainiz.
3. Laburpen exekutiboa
3.1. Txosten bereziaren helburua
Zer egin nahi izan dugu?
Arartekoak esleituta dituen funtzioak giza eskubideen babesa eta bermearekin lotuta daude, administrazioen herri jarduera eta politikek pertsonen eskubideak behar bezala zaindu ditzaten saiatuz eta desberdintasuna, diskriminazioa eta bazterkeriaren aurka eraginkortasunez borrokatuz. Printzipio horiek oinarritzat hartuta, txosten berezi honen bidez, herritarrek gizartean eta eremu publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) bidez duten e-inklusioari eta parte hartzeari buruzko azterketa sakona egin nahi izan dugu.
Zergatik e-inklusioari eta e-parte hartzeari buruz?
Une honetan IKTak gure bizitzen osagarri edo zati bat izatetik horiek zeharka eta etengabe zeharkatzera igaro dira. Eskolan, lanean, administrazio eta banku erakundeekiko harremanetan, dibertitzeko eta komunikatzeko moduan... ageri dira. Horrenbesteko presentzia dute non pentsa genezake horiek ez ezagutu ezta erabiltzeak ere gure uneko gizartean bazterkeriaren faktore sortzailetzat jo zitezkeela.
Bestalde, egunerokotasunak argi uzten digu arazoak konpontzeko antzinako formulek ez dutela funtzionatzen. Mundu mailako krisiko eta gizarte ezinegoneko testuinguruak argi uzten du erronka berriak eta zaharrak daudela, jarduteko modu berriak eta herritarren parte hartzea eskatzen dituztenak. Bigarren lan-hipotesi gisa IKTek herritarren parte hartze hori erraztu eta bultzatu dezaketela bere gain hartuta, zera aztertu nahi izan dugu: zein da euskal gizartearen e-inklusio maila? Nor ari da geratzen “informazioaren gizartea” deiturikotik kanpo? Zergatik? Behar bezain heldua da, digitalki hitz egiten, euskal gizartea IKTen bidez parte hartzeko? Bide eta baliabide nahikorik al dago hori hala izateko? Benetan al dago parte hartzeko interesik? Beharrezkotzat jotzen al da eta ondorio antzemangarriak al ditu? Zerk motibatzen gaitu parte hartzera?
Zertarako honen moduko txosten berezia?
Galdera hau eta beste asko ikerketa prozesuan zehar erantzuten saiatu garenak dira. Helburua argi gehiago eskaintzea da, euskal herri administrazioei zuzendutako gomendioen katalogoa burutu ahal izateko Euskadi inklusiboago bat lortzera bideratuta eta gizartean zein eremu publikoan IKTen bidez herritarren parte hartzea sustatzeko.
3.2. Metodologia. Nola egin dugu?
Honen moduko azterketa eremu zabala eta sakona mugatu ahal izateko, trena kualitatiboak eta kuantitatiboak tartekatzen dituen metodologia mistoaren aldeko ap
ustua egin dugu, informaziorik ez zegoen lekuan errealitatea kuantifikatzen eta txosten berezi honen baterako sorkuntzan parte hartu duten pertsona guztien iritzi, esperientzia-truke eta ezagutzaren bidez aberastu eta zabaldu zitezkeen ikerketa-xedearen beste alderdi horiek aztertu, hausnartu eta eztabaidatzen.
Atal hori txostenaren metodologiaren epigrafean zehaztasunez azaltzen bada ere, honakoak dira ikerketa prozesuan erabilitako teknika nagusietako batzuk: Euskadiko hiru lurralde historikoetako 5% 40 laguni e-inklusioari eta e-parte hartzeari buruz egindako telefono bidezko inkesta; arloan adituak direnei elkarrizketak egitea, sakonki aztertu eta hausnartzeko lan-mahaiak burutzea (bai oztopoak identifikatzeko bai gomendioak proposatzeko); euren iritzi eta bizipenekin Arartekoko Haur eta Nerabeen Kontseiluari parte hartzeko egindako gonbidapena; Eusko Jaurlaritzari, foru aldundieieta Euskadiko hiri eta landa guneetako hainbat udalordezkariri egindako gonbidapena IKTen bidez herritarrek parte hartzeko eskura dituzten baliabideei buruzko informazioa eskain zezaten; ikertu beharreko gaiari buruzko argitalpen, ikerketa, azterlan, txosten... adituen azterketa; praktika onenmapeoa, toki, nazio eta nazioarte mailan, e-inklusioari eta e-parte hartzearidagokienez, baita 2.0 kanalen erabilerari ere (blog + wiki + Twitter eta Facebook kontuak) bide egokiak ireki ahal izateko gainerako euskal gizarteak ikerketan parte har zezan.
3.3. Ikuspuntu teorikoa
Txosten berezi hau egiteak e-inklusio eta e-parte hartzearen kontzeptualizazioa bere gain hartzea eragin du. Eredu edo ikuspuntu teoriko bat diseinatzea, aztergaiaren errealitatea erraz ulertzeko aukera eskaintzen diguna eta informazioa aztertu eta interpretatzeko esparru gisa balioko diguna, baita amaierako gomendioak idazteko ere.
(2. irudia)
Ahalduntze digitaleko mailaren bilakaera
Ikuspuntu hori ahalduntze digitalaren eredua izan da. Eredu horrek herritarrak etengabeko bilakaera prozesu batean kokatzen ditu eta, irisgarritasuna, erabilera eta IKTak eskuratzea bezalako faktoreen arabera, ahalduntze digitaleko estatu edo maila ezberdinak irudikatzen dira.
Eredu horrek, beraz, pertsona guztiak barne hartzen ditu IKTekin duten harremanean, bai infobaztertze fasean egonda IKTak erabiltzen ez dituztenak, bai oso modu oinarrizkoan erabiltzen dituztenak. Beste fase aurreratuago batean (e-inklusioko etapari dagokiona) pertsonek IKTak eskuratzen dituzte eta horri esker erabilera berriak ezagutu eta aurkitu, erabileratik sortutako onura hobeak lortu eta IKTak euren bizi kalitatea eta gizarte egoera hobetzeko tresna eta bide gisa erabili ditzakete. Hori herritarren ahalduntze fasearen aurreko urratsa da, pertsonek IKTak erabiltzen dituzte erabilera pertsonaletik haratago. Heldutasun maila horri esker lankidetza tresnak eta banakoak (banaka edo elkarte zein talde baten bidez) parte hartzeko aukera eskaintzen duten bideak erabil daitezke bere inguru hurbilenean zein eremu publikoan.
Pertsonak ahalduntze digitalaren fase edo estadio batean zein bestean egoteak eten digital ezberdinez hitz egitera eramaten gaitu, eta argudio-ildo horrek, agiri honen egitura ardazteaz gain, bere azterketa ere bideratuko du.
Horrela bada, gure txostenean jaso ditugun eten digitalak honakoak dira:
Errealitatea ahalduntze digitalaren estadioetan eta eten digitaletan banatzeak eten digital batzuetan eta besteetan dauden pertsonak edo taldeak zeintzuk diren ikertzeko beharra aurkezten digu, baita eten horien atzean dauden faktoreak eta herri politiketatik eten digital horien arintzea sustatzeko aukera eskaintzen duten neurri zuzentzaileak ikertzeko beharra ere.
3.4. Sarbidearen eten digitala
Zalantzarik gabe, eten digital horri buruz jaso izan da informazio gehien argitaratutako azterlan ezberdinetan. Beharbada, IKTak dituzten etxeen ehunekoa azken urteetan izugarri bilakatu dela ikusi izanak gainditutako eten digitala dela ondorioztatzera eramaten gaitu, ondorio okerra bada ere.
(3. irudia)
Familien IKT ekipamenduen bilakaera (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez)
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Txosten honetarako lortutako datuek islatzen dutenez, berriz, oraindik ere eten honetan arreta jartzera behartzen gaituzten zantzuak daude. Horrela bada, euskal familien % 34,2k ez du interneterako konexiorik. “Herritarrak” edo “familia” termino orokorrak alde batera utzita, honako galdera honi erantzuna emateko beharrean gaude: zeintzuk dira sarbide-eten digital hori neurri handienean pairatzen duten taldeak?
Zifrek adierazten dutenez eten digitaletan oraindik ere hainbat faktore demografiko eta sozioekonomiko daude. Horrela bada, adina, sexua, familia mota, ikasketa maila, lan egoera edo diru-sarrera maila garrantzitsuenetarikotzat sailka genitzakeen batzuk dira.
Datuek adierazten dute hori. 65 eta 74 urte bitarteko pertsona batek osatutako euskal familien % 73,4 ez du Interneterako konexiorik.
Modu arinagoan izan arren, sexua IKTetarako sarbidean desberdintasunak sortzen dituen faktore gisa ageri da oraindik ere. Ezberdintasun hori areagotu egiten da adin-taldeetan gora egiten dugun heinean.
Bestalde, ikasketa maila baxuak edo langabezian egoteak eta hileroko diru-sarrera baxuak izateak faktore erabakigarriak dira IKTetarako sarbide txikiagoa sortze aldera. Horrela bada, 1.800 eta 2.700 € bitarteko hileroko diru-sarrera garbiak dituzten Euskadiko familien % 88,6k Interneterako konexioa duten bitartean, ehuneko hori % 33,7ra murrizten da hileroko 1.100 euroko diru-sarrerak gainditzen ez dituzten pertsonen artean. Orokorrean, eta ikerketan zehar lortutako datuen bidez egiaztatu ahalko den moduan, gizarte-etenen faktore komunak eten digitalenak ere badira.
Zifra horiek esaten digutenaren osagarri gisa, IKTetara sartzen ez diren pertsonek argudiatzen dituzten arrazoiak ezagutu nahi izan ditugu.
(4. irudia)
Etxebizitzan Interneterako sarbiderik ez izateko arrazoiak (16 eta 74 urte bitarteko pertsonak)
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Bitxia bada ere, eta orokorrean onartzen ohi diren argudioetatik urrun (”oso garestia da”), inkestetako datuek adierazten dute pertsona horiek Interneten ez sartzeko adierazten dituzten arrazoi nagusiak “ez dut nahi, ez dut behar” (% 27,9) eta “ez dut ezagutza egokirik” (% 7,6) dira. Arrazoi horiek are gehiago areagotzen dira gure azterketa pertsona helduen taldean oinarritzen dugunean, adibidez: “ez dut nahi, ez dut behar” (% 69,8); “ez dut ezagutza egokirik” (% 26,1).
Horrek informazio baliagarria eskaintzen digu, izan ere, Gomendioen kapitulura eramaten dugu sarbiderako eten digitala neurri handiago batean pairatzen duten talde horietarako berariaz diseinatutako ekintza berritzaileak abian jartzearen proposamena, ez daitezen soilik bideratu IKT tresna horien sarbide ekonomikoa bermatzera, baizik eta IKTen erabilgarritasuna hedatzera, euren errealitateekin bat egiten duten intereseko zentroen bidez teknologiak talde horiei hurbiltzera eta ikerketan parte hartu duten adituen taldeek eskainitako sarbide-eten digitala eratzen duten beste faktore batzuk jorratzera ere, hala nola: gizarte-etenak, ap
likazio eta zerbitzu askoren irisgarritasun eta erabilgarritasun arazoak, esperientzia frustragarriak diseinu egokirik ez duten etxeko gailu komunekin, Internet bezalako hainbat zerbitzuren kontsumo gastuak edo erakargarriak zein erabilgarriak diren eduki eta zerbitzu interesgarririk ez egotea.
3.5. Erabilera-eten digitala
Etxebizitza batean IKT ekipamendua egoteak edo eskura izateak, adibidez, ez du bermatzen kide guztiek erabiltzen dutenik. Eta hala izango balitz, azterlanean lortutako datuek islatzen digute adina, ikasketa maila edo lan egoera bezalako faktoreen arabera motibazio eta erabilera maiztasun ezberdinak dituztela.
Eustaten 2011ko inkestaren (ESIF) datuen arabera, 10 eta 74 urte bitarteko Euskadiko herritarren % 67,8k ordenagailua erabiltzen dute, % 65,3k Internet eta % 97,8k telefono mugikorra. Txosten horretan burututako bilakaera azterketek islatzen dute zifra horiek hazkunde nabarmena jaso dutela azken urteetan, baina gertakari hori ez da nahikoa erabileraren benetako eten digitala aztertzeko.
Zer pertsona daude ehuneko horien atzean? Zer nolako motibazioak dituzte IKTak erabiltzeko? Zer nolako maiztasunarekin erabiltzen dituzte? Loturarik al dago IKTen erabileraren eta ongizateari edo bizi kalitateari loturiko eremuen artean, hala nola, enplegua, osasuna, prestakuntza…?
Ikerlanak adierazi izan du adina, sexua, ikasketa maila, diru-sarrera maila edo lan egoera bezalako faktoreak, besteak beste, herritarren artean IKTen erabilera ezberdintasunen atzean dauden elementuak direla. Horrela bada, 65 eta 74 urte bitarteko euskal herritarren % 12,9k bakarrik adierazi du Internet erabiltzen duela. Sexuari dagokionez, oraindik ere ezberdintasunak daude erabileraren ehunekoen artean eta ezberdintasun horiek areagotzen dira adin-tarteetan goraka goazen heinean gizonen alde. Ildo horretan bertan, lehen hezkuntzako edo gutxiagoko ikasketak dituzten pertsonen % 23,4k eta langabezian dauden pertsonen % 35,6k besterik ez dute Internet erabiltzen.
Zifra horiek gogoeta bat egitera behartzen gaituzte. Nabarmena da IKTak oso lagungarriak izan zitezkeela aipatu ditugun talde horien bizi kalitatea eta gizarteratzea hobetzeko. Hala eta guztiz ere, lortutako datuek adierazi digutenez talde horiexek dira IKTen erabileran ezberdintasun gehien erregistratu dituztenak.
Horren inguruan sakontzeko, euren arrazoien berri izan nahi izan dugu, sarerako konexioak gobernatzen dituzten “zergatien” berri hain zuzen.
(5. irudia)
10 eta 74 urte bitarteko Euskadiko herritarrek Internet erabiltzeko dituzten arrazoiak (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki
Azterketaren ondorioak itxaron genitzakeenak dira: informazio bilaketa, posta elektronikoa, komunikabideen kontsulta, aisialdia eta programa edo komunikabideen erabilera dira motibazioen rankingaren buruan daudenak. Taularen postu baxuagoetara joan beharra dago IKTen erabilera osasunari buruzko informazio kontsultak egiteko, lana bilatzeko, prestakuntza ekintzetan sartzeko edo prestakuntzari buruzko informazioa lortzeko erabiltzen dela ikusi ahal izateko.
Egoera hori, gainera, are gehiago areagotzen da motibazio horiek aurretik aipatu ditugun faktoreekin gurutzatzen direnean (adina, ikasketa maila, lan egoera…). Horren adierazle diren adibide batzuk: lehen hezkuntzako edo gutxiagoko ikasketak dituzten pertsonen % 5,7k bakarrik aitortu du Internet enplegua bilatzeko erabiltzen duela; langabezian dauden pertsonen kasuan, lana bilatzea IKTak erabiltzeko motibazioen rankingaren zazpigarren postuan dago.
Gizarte ongizatearekin eta bizi kalitatearekin loturiko alderdiei dagokienez “Internetetik espero dudana” eta “Internetek niregatik egin dezakeena”ren arteko desadostasun horren bidez honako hipotesia sor dezakegu: IKTen erabileraren arteko ezberdintasun horien atzean, desadostasun argiak daude hainbat talderen (pertsona helduak, prestakuntza profil baxuak dituzten langabeak, landa guneetan bizi diren pertsonak…) eta sarearen benetako ahalmenaren (zerbitzuak, edukiak…) artean.
Hori dela-eta, Gomendioen kapituluan gaineratu behar izan dugu erabilera-eten digitalean dauden taldeei zuzendutako prestakuntza ekintzak, lantegi adierazleak, etab. areagotzearen premia. Horien berariazko helburua euren interesguneekin eta bizi kalitatea eta ongizatea hobetzeko aukerekin lotzen diren alderdietan IKTek dituzten aukerak sustatzea da (hala nola, pertsona helduen zahartze positiboa; langabean dauden herritarrei zuzendutako lan eta prestakuntza bilaketa; IKTen erabileraren areagotzea lanerako prestakuntzaren prestakuntza-diseinuetan, etab.).
Osagarri gisa, herritarren kapa ia gehienen artean ospea eta onespena lortu duten gailuen erabilera ere gomendatzen da, hala nola, telefono mugikorra, halako ekintzen ahalmena eta euren eragin maila handitze aldera.
3.6. Eskuratze-eten digitala
Azterketarekin ahalduntze digitalaren ereduaren ikuspegitik jarraituz, hirugarren heldutasun estadioa da IKTak eskuratzearena. Hau da, une horretan herritarrak ohartzen dira IKTek onurak eta hobekuntzak sortzen dizkiela euren bizitzetan, horien erabilera intentsibo eta aurreratuagoa egitera bultzatuz. Fase horretan ez dugu oinarrizko IKT tresnen noiz behinkako erabileraz hitz egiten, une honetan pertsonek ikertu ere egiten dute IKTen erabilera berritzaileek, euren bizitzen ohiko eta eguneroko alderdietan ap
likatuta (lana, gizarte harremanak, osasuna…), hobekuntza eragina sortzen ote duten.
Beraz, eskuratze-eten digitalaren azterketa jorratzeko, IKTen oinarrizko erabilerarekin konformatzen diren edo hura eskuratzean heltze digitalaren prozesu partikularrean aurrerago joan nahi ez duten pertsona horien atzean dauden arrazoiak aztertu nahi izan ditugu.
Horretarako, azterketa IKTen eskuratzean gakotzat jo dugun alderdien inguruan ardaztu dugu:
IKTen erabilgarritasuna hautematea. Zentzu horretan, ikerketaren prozesuan zehar inkestatu genituen eta Internet erabiltzen duten herritarren % 13,5ak adierazi du Interneten eta gainontzeko IKTen erabilerak ez duela inolako hobekuntzarik edo abantailarik sortu euren bizitzetan. Kezkagarria da % 20ra arte igotzen dela 55 urte baino gehiagoko pertsonen ehunekoa. Bestalde, Internet erabiltzen duten etorkinen % 65,5ak adierazi du IKTek bereziki hobetu dituztela euren gizarte harremanak, hala ere, ez dute uste lana bilatzen laguntzen dietenik ezta Euskadin lan baldintzetan hobekuntza eragin dutenik. Gogoeta horrekin bat egiten dute lehen hezkuntzako edo gutxiagoko ikasketak dituzten eta Internet erabiltzen duten Euskadiko herritarrek, horien artean % 1,3ak bakarrik uste du IKTek euren lan egoera hobetu duela. Zer ezkutatzen da orduan zifra horien atzean? Azterketak azaltzen digu lotura argia dagoela IKTen inguruko ezagutza mailaren eta horien erabilera-maiztasunaren eta onurak antzematearen artean (IKT ezagutza oinarrizkoagoak eta erabilera maiztasun baxuagoak gure bizi kalitatean duten eragina edo erabilgarritasunaren hautemate baxuagoa dakarte). Baieztapen hori agerian geratzen da, adibidez, IKTen ezagutza-profil altua duten eta tresna horien erabilera intentsiboa egiten duten pertsonek IKTak erabilera aurreratuetarako (hala nola, administrazioekiko izapideak, bankuko kudeaketak, lan-bilaketa edo erosketak Internet bidez egitea) erabil daitezkeenaren aintzatespen handiagoa dutela ikustean. Era berean, lan egoera edo ikasketa maila bezalako beste faktore batzuk berriro ere funtsezkoak dira IKTek euren bizitzetan eskainiko dutenaren pertzepzioan ezberdintasunak nabarmentzerakoan (ikasketa maila baxuagoek eta kontrako lan egoerek erabilera aurreratuetan erabilgarritasunaren hautemate baxuagoekin bat egiten dute).
Ez erabiltzeak dakarren arriskua hautematea. IKTak eskuratzean eten digitalaren sortzaile gisa har daitezkeen beste irizpideetako bat IKTak gure bizitzetan gaineratzen ez baditugu gure bizitzen alor ezberdinetan (gizarte harremanak, lana, ikasketak, etab.) aukerak galdu edo gizarte-eten bat pairatzeko aukerak handiagotu genitzakeenaren jakitun izatea da. Euskadiko herritarrei galdetzen diegunean zeintzuk diren IKTak ez erabiltzearen arriskuak rankingaren hiru lehen postuak honako erantzunek osatzen dituzte: informazio falta, zaharkitua eta ez eguneratuak geratzea eta gizarte isolamendua. Beste era batera esanda: behar bezalako informaziorik ez edukitzea, eguneratuta ez egotea eta gizarte harreman onik ez izatea. % 11,1ak adierazi du ez duela uste horrek inolako desabantaila edo arriskurik dakarrenik. Ehuneko horri aurpegia jartzen saiatzean egiaztatu dugu (txostenean islatzen den moduan) eten digitalak pairatzeko zaurkortasun handiagoa duten taldeak direla, hain zuzen ere, IKTak ez erabiltzea inolako arriskurekin lotzen ez dituztenak.
Zertxobait gehiago sakontzen dugunean eta Internet erabiltzen duten herritarrei galdetzen diegunean IKTak ez erabiltzea gizarte-etenaren faktore larrigarria izan zitekeela uste ote duten, herritarren % 56,5ak besterik ez du hori uste.
Nik behar ditudan gaitasun digitalak zeintzuk diren ezagutzea, gaitasun horien eskuratze maila eta eskuratzeke ditudan gaitasunak eta nola eta non eskuratzea jakitea. Datu nabarmena da, zalantzarik gabe, inkestatutako herritarren % 56,8 IKTen oinarrizko erabiltzailetzat jotzen dela. Faktore demografiko eta sozioekonomikoen arabera, neurri handiago batean oinarrizko erabiltzaile gisa identifikatzen diren profilak erretiratuak eta pertsona helduak, emakumeak, lehen hezkuntzako edo gutxiagoko pertsonak, etorkinak eta aniztasun funtzional motaren bat duten pertsonak dira. Ahalduntze digitalaren ereduaren gakoetako bat pertsonek heldutasun estadio ezberdinen artean mugitzeko duten aukera da. Horretarako, ikasi behar da, probatu, praktikatu, batzuetan ikasketa-etenekin edo behar ditudan gaitasun digitalak zeintzuk diren identifikatzeko edo horiek eskuratzeko nora jo behar dudan jakiteko zailtasunekin zerikusi handia duen teknologiaren erabileran heldutasun bide pertsonal moduko batekin jarraitu.
Jendeak ba al daki ahalduntze digital baten bidean sartuta dagoela eta aurrera jarraitzeko gaitasuna edo beharra duela? Inkestatutako herritarren % 15,4k adierazi du ez duela inolako beharrik antzeman IKTen erabileran ikasten edo sakontzen jarraitzeko, une honetan euren esku dagoenarekin konformatzen dira. Ehuneko horrek ikasten jarraitzeko beharra edo nahia onartzen duten Interneteko erabiltzaile diren euskal herritarren multzo handi bat ere aipatzen du. Eta nola egiten dute?
Herritarren % 94,5ak adierazi du IKTen gaineko ikasketa gehien bat autodidakta izan dela (edo metodologia hori aldian behingo prestakuntza ekintzekin bateratuta). Egoera hori adin-tarte gazteenen artean nagusitzen da bereziki. Azterketaren fokua IKT prestakuntzara bideratutako prestakuntza ekintza publiko edo pribatuetan jartzen dugunean, pertsona helduak eta aniztasun funtzionala duten pertsonak dira modalitate hori erabiltzen dutenak gehien bat.
Eta ikasketa prozesu hori etengabeko eguneratzea eskatzen duen continuum gisa ulertzen al da? Zifrek oso argi uzten dute, behintzat, eguneratze hori ez dela ikastaroak egitera lotzen. IKTei buruzko ikastaroak egin dituzten herritarren % 53,3k duela bi urte baino gehiago egin dute eta horietatik % 33,7k azken ikastaroa duela bost urte baino gehiago egin dute.
Ikertu nahi izan dugu loturarik antzematen ote den IKT gaitasunen eta enplegua bezalako bizi-esparruetan duten erabilgarritasunaren artean. Horrela bada, gaur egun lan-merkatuak eskatzen dituen gaitasun digitalak dituztela uste ote duten galdetzerakoan, % 15ak ezetz aitortzen du eta % 25 zalantzan dago edo zuzenean ez dakite. Eta badakite nora jo beharko luketen gaitasun horiek eskuratzeko? Inkestatutako pertsonen % 25,7k aitortu du ez dakiela nora jo behar duen lan munduari ap
likatutako gaitasun digital horiek eskuratu behar izanez gero.
(6. irudia)
Internet erabiltzen duten 16 urte eta gehiagoko pertsonak “Jakingo al zenuke non eskura ditzakezun lan-merkatuak gaur egun eskatzen dituen gaitasun digitalei buruzko ezagutzak?” galderari emandako erantzunaren arabera (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
Alderdi horiei erantzuteko, Gomendioak kapituluan hainbat neurri proposatu ditugu. Hona hemen horietariko batzuk: IKT prestakuntza prozesuetan berrikuntza gehiago ikasketa-etenaren antidoto gisa; IKTen erabileren dibertsifikazio handiagoa gaztetatik hasita, IKTen erabilera aurreratuen ikasketa sormena, zaletasun zientifikoa edo elkartasuna bezalako eremuekin lotzen duten jardueren bidez; gaitasunen katalogo global baten definizioaren premiazko beharra (adostua eta hezkuntza, lana, gizarte harremanak… bezalako bizitzaren hainbat eremu jasotzen dituena), pertsonek beharrezkoak diren gaitasunak identifika ditzaten eta gaitasun digitalen eskuratze maila kontrasta dezaten; edo Euskadin gaitasun digitalak eskuratzeko baliabide-mapa bat sortzeko ahalegina, herritarrek errazago identifika dezaten nora jo behar duten, zer eskaintzen duen baliabide horietako bakoitzak eta zein neurritan egokitzen diren horiek euren beharretara (hizkuntza etorkinen kasuan, ekipamenduen irisgarritasuna eta aniztasun funtzionala duten pertsonentzako ap
likazioak, etab.).
3.7. Partaidetza-eten digitala
Ahalduntze digitalaren laugarren estadioan, e-parte hartzearenean, pertsonak IKTen eskuratze maila egokia dauka eta gizartean eta eremu publikoan parte hartzeko helburuarekin erabiltzeko gai da, erabakiak hartzerakoan eta bere ingurua eraldatzean protagonismo gehiago izate aldera. Hainbat ekintzetarako eskatutako IKTen erabilera ez ezagutzea edo zenbait kanaletan parte hartu ezin izatea (irisgarritasun arazoak, adibidez) eten digital handia sor dezaketen arrazoietako batzuk besterik ez dira, hainbat talderi aukera berdintasuna gabetuz IKTen bidez parte hartzeko eskubidea erabiltzerakoan.
Gaur egun, gogoetara eraman behar gaituzten hainbat egoera daude. Alde batetik, hitza goratzeko eta kudeaketan gardentasun nabarmenagoa eta erabakiak hartzean parte hartze handiagoa eskatzeko behar publikoa berpiztu duen eta haziz doan gizarte ezinegona. Bestetik, gobernuen irekiera, gardentasuna eta herritarren parte hartzea bultzatzen duten mekanismo eta baliabide berriak abian jartzea aldarrikatzen duen nazioarte mailako mugimendua.
Bi bide horiek lotzea ez da erraza. Alde batetik, testuinguru bateko arrakasta ereduek ez dutelako zertan funtzionatu beste testuinguru batean eta, bestetik, herritarren ahalduntzea bultzatzen duen partaidetza-kultura beharrezkoa delako.
Partaidetza-eten digitalaren azterketa jorratzerakoan, oztopoak identifikatzen saiatzeko eta, beraz, hobekuntza gomendioak proposatu ahal izateko ezinbestekotzat jotzen ditugun hainbat kontu identifikatu ditugu. Hain zuzen ere:
Horren inguruko lehen zifrak ez dira bereziki adore-emaileak. Inkestatutako herritarren % 37,4k adierazi du gehiago parte hartu nahiko lukeela. Horrek esan nahi du euskal herritarren % 60,6k ez dutela gehiago parte hartzeko interesik adierazi. Parte hartze horretan, gehiago parte hartu nahiko luketen pertsonen kasuan, % 39,9k Internet bidez izatea nahiagoko luke eta % 28,6k, berriz, aurrez aurreko bideen aldeko ap
ustua egiten du.
Euskadin bizi diren biztanle etorkinen artean, gizartean eta eremu publikoan duten parte hartzea handitu nahiko luketen pertsonen ehunekoak % 75,1eraino egiten du gora (35 portzentaje-puntuko aldea etorkinak ez diren herritarrekiko). Parte hartze hori, etorkinak ez diren pertsonekin alderatuz, gizarte onurara bideratuago dago, onura pertsonalera baino.
Azterketaren ildo honekin jarraituz, gakoetako bat zifra esanguratsu batean aurkitu dugu: etorkinak dira, neurri handienean, euren parte hartzeak azkenean erabilgarritasun gutxi duela uste dutenak.
(7. irudia)
Internet erabiltzen duten 16 urte eta gehiagoko pertsonak euren parte hartzearen erabilgarritasunaren inguruko iritziaren arabera eta herritar etorkinak (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
Baieztapen horrek, printzipioz arestian eskainitako gainerako datuekin guztiz kontraesankorra litzatekeenak, argi uzten du interesaren, parte hartzeko nahiaren eta erabilgarritasunari buruzko gure iritziaren artean talka gertatzen dela. Beharbada parte hartzeko prozesuetan dagoen gardentasun faltarengatik? Gure parte hartzeak sortzen duen eraginari buruzko informazio falta? Gaur egun dauden kanalen muga?
Baieztapen horiek ederto bideratu zitezkeen parte hartzera, beti egon den horretara, aurrean “e”rik ez daramanera. Zer eginkizun dute orduan IKTek herritarren parte hartzean?
Ikerketak argi uzten du IKTak gehiago erabiltzea (adibidez, Internet gehiago erabiltzea) zuzenean lotuta dagoela gehiago parte hartu nahi izanarekin, parte hartze horren erabilgarritasunaren pertzepzio handiagoarekin eta parte hartzerakoan arrazoi nagusi gisa gizarte onura lortzea eta erabakietan parte hartzea izatearekin. Beraz, badirudi guztiz desegokia izango zela aukera horri bizkarra ematea. Azter dezagun, beraz, ezinbestekoa den parte hartzearen beste aldeetako bat: parte hartzeko bideen eskuragarritasuna. ¿Zein egoeratan dauden euskal administrazioek eskainitako bitarteko eta bideak1 bide digitalen bidez herritarrek parte har dezaten sustatzeko?
Orokorrean ohikoenak diren akats batzuk azpimarra ditzakegu, txosten honetan jarraitutako ikuspuntuaren arabera bide horien bitartez herritarrek parte hartzeko oztopo gisa ikusten ditugunak:
Horrela bada, gomendioak idazterakoan, datuek bultzatzen gaituzte e-parte hartzea sustatzeko eta zabaltze ekintza berriak abian jarriko lituzkeen helmuga baterantz zuzentzera; une honetan bideratzen ari diren herritarren parte hartzeari buruzko praktika onen ikusgarritasunera edo e-parte hartzerako aholkularien irudia sortzera. Azken horiek parte hartzea tokiko esparrutik IKTak erabiliz parte hartzea dinamizatzeaz arduratuko lirateke, nahia eta motibazio partikularra edo parte hartzearen erabilgarritasuna bezalako alderdietatik sortutako ustezko oztopoak lantzeko.
Era berean, IKTen bidez herritar guztiek parte hartzeko aukerak areagotzen eta bermatzen dituzten neurrien burutzapena azpimarratzeko beharra ondorioztatzen da, eskainitako kanaletan irisgarritasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko ekintzen bidez; gizartean mugikorra barneratu izana erabili behar da m-government delakoaren zerbitzu berriak garatzeko; eta estrategia eta arau esparrua garatu behar da herritarrek parte hartzeko duten eskubidea bermatzeko (bai Eusko Jaurlaritzatik, bai aldundi eta udaletatik) plan zuzentzaileak, estrategiak eta araudiak idatziz (legeak, dekretuak, erregelamenduak), bertan herritarren parte hartzearen helburuak, eskainiko diren mekanismoak, horien kudeaketa, IKTen zeregina edo bere jasangarritasunerako baliabideen bermeak argi eta garbi arautu daitezen.
1 Ikerketa prozesuan zehar parte hartzera gonbidatutako herri administrazioen azterketari buruzko datuak, txosten berezi honen atal metodologikoan behar bezala zehaztutakoa.
3.8. Ararteko erakundeak eten digitalei aurre egiteko euskal herri-administrazioei eta erakundeei helarazitako gomendioen xehetasunak biltzen dituen koadroa
Ondorengo koadroak txosten berezi honetan egin diren hainbat gomendioen eta sarbide-, erabilera-, eskuratze- eta parte hartze-eten digitalen arteko gurutzatzea eskaintzen du. Horrela, identifikatutako errealitatea eta hobetzeko proposamenak errazago ulertu ahalko dira.
Gomendioa | Sarbide-eten digitala | Erabilera-eten digitala | Eskuratze-eten digitala | Parte hartze-eten digitala |
Tokiko agenda digitalen sorrera sustatzea | X | X | X | |
Interneterako sarbidea funtsezko eskubide gisa bultzatzea | X | |||
Ekintza berritzaile eta elkarlaneko ekintzak sustatzea eten digitalak murrizteko | X | X | ||
Jarrerak eraldatzea, zabaltzeko eta sentsibilizatzeko ekintzak abian jarriz | X | X | X | |
IKT eta ikaskuntza bizitzan zehar | X | X | ||
Gaitasun digitalen gaineko marko estrategikoa definitzea | X | X | ||
Eten digitalak murrizteari lotutako ekimen publiko, pribatu eta hirugarren sektoreko ekimenen baliabide eta tresna guztien ikuspena hobetzea | X | X | X | |
Gaitasun digitalak eskuratzeko prozesuetan berrikuntzak sartzea | X | X | ||
Gizarteratzeari eta gizarte sustapenari lotutako gaitasun digitalen gaineko prestakuntza ekintzak areagotzea | X | X | X | |
Arriskuan dauden edo eten digitalak dituzten kolektiboei e-administrazioa gerturatzea | X | X | ||
E-inklusioari lotutako profil profesional berriak sortzea | X | X | X | |
IKT eta adinekoen arteko gerturatzea bultzatzea | X | X | X | |
Aniztasun funtzionala pairatzen duten eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala sustatzea IKTen bidez | X | X | X | |
Prestakuntza okupazionaleko programetan IKT gaikuntza areagotzea | X | |||
Internetaren erabilera segurua bultzatzea ikuspegi global eta integratzaile batetik abiatuta | X | X | X | |
IKTen arloan, elkartasunaren, konpromisoaren, sormenaren eta berdintasunaren balioei lotutako prestakuntza lantzea biztanle adingabe eta gazteen artean | X | |||
Arriskuan dauden edo gizarte bazterkeria pairatzen duten gazte eta adingabeei arreta berezia eskaintzea | X | X | ||
IKTen gaineko jarrerak eta erabilerak hizpide dituzten azterlanak eta ikerketak areagotzea (oztopoak, inhibitzaileak, motibatzaileak...) | X | X | X | X |
Informazioaren gizarteari buruzko estatistika ofizialetan kolektiboak barne hartzea eta adierazle berriak sortzea eta gaineratzea | X | X | X | X |
Gaitasunak eta zerbitzu bikoiztuak berriro antolatzeko protokoloa | X | X | X | X |
Berdintasunaren bermea funtzio publikoan | X | X | X | |
Eusko Jaurlaritzako herri-administrazioen atarien irisgarritasuna eta erabilgarritasunaren bermea | X | X | X | X |
Herritarrek IKTen bitartez Euskadiko gai publikoetan parte hartzeko daukaten eskubidea aitortzen eta arautzen duen araua (lege maila duena) eratzeko proposamena | X | |||
Euskadin, IKTen bidez, herritarren parte hartzeari buruzko agiri estrategikoa eratzea | X | |||
Informazioaren ardura partekatuaren eredurantz iragaitea sustatzea, informazio neutral, objektibo eta kalitatekoa bermatuz | X | |||
Euskal Autonomia Erkidegoko udalek herritarren parte hartzea, IKTen bidez, erregulatzen duten araudiak onar dezaten sustatzea | X | |||
Kultura parte hartzailea sustatzea herritarren artean, Eusko Jaurlaritzako politikak eratzerakoan parte hartuz | X | |||
Adingabeen parte hartzearen irekiera bultzatzea | X | |||
Biztanleen artean herritarren parte hartzearen motibazioak eta onurak (“zertarako”) zabaltzea | X | X | ||
Administrazio orokorraren, tokiko administrazioaren eta foru aldundietako funtzionarioak prestatzea eta sentsibilizatzea herritarren parte hartzearen arloan (IKTen bitartez) | X | |||
Herritarren ekimenak aitortzea eta laguntza eskaintzea | X | |||
Herritarren ekimenak aitortzea eta laguntza eskaintzea | X | X | ||
Identitatea kudeatzeko teknologiak garatzea | X | |||
Parte hartzeko teknologia irekiak | X | |||
E-parte hartzerako egokitutako kanal digitalen irisgarritasuna eta erabilgarritasuna ziurtatzea | X | X | ||
Open data herritarrei hurbiltzea (kontsumoa dinamizatzea herritarren parte hartzea handitzeko) | X | |||
Mobile government (mGov) zerbitzu publikoetan eraginkortasun eta inklusio handiagoa lortzeko | X | X | X | |
Herritarrek parte hartu dezaten tresna berriak diseinatzeko jarraitu beharreko irizpideak | X | |||
Euskadin, gizartean eta eremu publikoan e-parte hartzeari buruzko azterlanak eta ikerketak areagotzea | X |
4. Txosten bereziaren metodologia
Txosten bereziaren bulego teknikoa
CTIC Zentro Teknologikoa fundazioa izan da kontratuaren erakunde esleipenduna, hau da, txosten berezia egin duena eta Ararteko erakundearen ikerketa, modernizazio eta gizarte harremanen zuzendaritzaren koordinazioarekin eta sustapenarekin proiektuaren bulego teknikoa osatu du. Hala, oinarrizko txostena egiteaz gain, kapitulu honetan zehaztuko diren informazioa biltzeko eta aztertzeko hainbat faseen gauzatzearen ardura gain hartu du.
CTIC Informazioaren eta Komunikazioaren Zentro Teknologikoa irabazi asmorik gabeko fundazio pribatu bat da, interes orokorreko eta gizarte intereseko helburuak dituena eta behin betiko izaera duena. 2003ko abenduaren 5ean eratu zen, abenduaren 26ko 50/2002 Legearekin bat eginez. Berezko izaera juridikoa dauka, haren helburuak erdiestera zuzendutako ondare autonomoa eta erabateko ahalmen juridikoa eta gauzatzeko ahalmena.
Bere helburua eta xedea enpresa lehiakortasuna eta herritarren ahalduntzea hobetzea da, ikerketaren eta berrikuntza teknologikoaren bitartez, betiere, lurraldearekiko konpromisoa erakutsiz, garapen teknologikoaren, berrikuntzaren eta enpresentzat zein herritarrentzat ezagutzaren gizarte inklusiboa eraikitzen laguntzeko interesaren bitartez.
Haren balio korporatiboen artean, hauexek daude:
aplikatuta.
Metodologia
Euskadin gizartean eta eremu publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologien bitartez e-inklusioa eta herritarren parte hartzeari buruzko txosten berezia egiteko honako ikuspegi hau hartu dugu abiapuntutzat: onartu dugu ‘sarearen barruan egotea’2 naturala dela eta saretik deskonektatuta egotea, aldiz, ez da batere gomendagarritzat jotzen; izan ere, “saretik deskonektatuta” egote hori gure ahalduntze digitalaren fasearen araberakoa izango da. Beraz, gizartearen gaitasun digitalei, trebetasunei, ahalduntze digitalari, eskuratzeari, eta gizarte ahalduntzeari buruz ari gara, gizartean eta eremu publikoan parte hartzen duen eta erabakitzeko ahalmena duen eragilea baita.
Hizpide dugun sare horri dagokionez, deskonektatuta egoteak esan nahi du zenbait eten digitalen inguruan lan egiteko beharra dagoela. Francis Pisanik3 hiru eten digital handi aipatu ditu. Berak dio gizarte gisa, horiei aurre egin behar diegula (sarbide-etena, erabilera-etena eta eskuratze-etena). Dena den, laugarren bat ere gaineratu daiteke: gizartean eta eremu publikoan partaidetza-etena.
Errealitate horren aurrean eta esku-hartzeko ildo posibleak aintzat hartuta, txosten bereziaren xedea lau eten digital horien egungo egoeraren berri edukitzea eta horiek aztertzea izan da. Azterketaren bidez, eten digital horien arrazoi posibleen inguruan hurbilketa bat egin nahi izan da, ikuspegi bikoitzetik abiatuta:
Teknika kuantitatiboen ikuspuntu zehatzenetik.
Hainbat dimentsiotako (pribatua-publikoa-gizartea) eragileen eta adituen azterketaren eta hausnarketaren ikuspegitik, informazioa biltzeko eta azterketa kualitatiboak egiteko teknologien bitartez.
Horregatik, txosten bereziak aipatutako 4 eten digitalen azterketaren arloan sakondu nahi izan du (ekipamendua, erabilera, eskuratzea eta parte hartzea) eta bereziki azpimarratu nahi izan ditu infobaztertzea pairatzeko arriskurik handiena duten kolektiboen eta gizarte taldeen kasua. Hori guztia ikuspegi anitzeko edo mistoko planteamendu batetik abiatuta, teknika kualitatibo zein kuantitatiboekin nahastuz.
Horretarako, e-inklusioari eta parte hartzeari buruzko datuen azterketek, txostenek eta estatistikek eman diguten ‘argazki finkoan’ oinarritu gara (funtsean, Euskal Autonomia Erkidegoari, Espainiari eta Europari buruzkoak) eta, horrela, abiapuntua xehetasunez ezagutu ahal izan dugu. Azterketa horren ostean, berehala datuen inguruan sakontzeko, egiaztatzeko eta aintzat hartzeko beharra sortu zen eta alderdi “kualitatiboa” gailendu zen (ez horrenbeste zenbakizko datu soila); izan ere, lan-taldeen, elkarrizketen eta gizarte taldeekin garatutako lan zuzenaren bidez (hala nola, Ararteko erakundearen Haurren eta Nerabeen Kontseiluko gazteekin egindakoa; zorionez horietako batzuek zenbait lanetan parte hartu baitute) hasierako azterketatik atetarako lehenengo ondorioak egiaztatu ahal izan ziren. Jasotako ekarpen guztien laburpena behin eginda, datu kuantitatiboari ekin diogu berriro ere: herritarrei egindako inkesten bidez eta administrazioari eskatutako datuen bitartez. Horrela, ondorioak atera ahal izan dira, galdera asko mahai gainean jarri dira eta hainbat gomendio bildu dira, txosten berezi honetan jaso direnak hain zuzen ere. Espero dugu erabilgarri suertatzea politika publikoen ebaluazioa egite aldera.
2 Castells, M. (2006): La Sociedad Red. Alianza Editorial.
3 Pisani, F. (2008): Inauguración del Espacio Red de Prácticas y Culturas Digitales, UNIA. http://practicasdigitales.unia.es/.
4.1. Informazioa biltzea
Nola egin dugun
Metodologia irekia erabili da, txosten honen garapenean parte hartu duten hainbat eragileren orientazioak eta ekarpenak integratzeko gai dena. Horrela errealitatearen azterketa egite aldera garrantzi handikoak diren faktoreak identifikatu ahalko dira, hala nola, erabileraren inhibitzaileak, antzemandako oztopoak, asebetetze maila, estali gabeko beharrak, alderdi motibatzaileak erabilera handiagotzeko edo IKTen erabilera aurreratuagoa izan dadila eta gizartean eta eremu publikoan parte hartzearen aurkako erresistentzia.
4.1.1. Informazio iturriak
(8. irudia)
Informazioa biltzeko faseak
Txosten bereziaren lan-metodologian kontsultatutako eta gaineratutako informazio iturriak ikerketak hizpide duen unibertsoaren dimentsioekin duten loturaren arabera aurkeztu dira (dimentsio publikoa, pribatua edo gizarte dimentsioa).
(1. taula)
Informazio iturriak
Gizarte dimentsioa | Dimentsio publikoa | Dimentsio pribatua | |
EAEko etxebizitzak (gutxienez 16-74 urte bitarteko pertsona bat barne hartzen dutenak) eta hiru lurralde historikoetan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) bizi diren pertsonak, 10 eta 75 (edo gehiago) urte bitartekoak | X | ||
E-inklusioaren eta gizartean zein eremu publikoan parte hartzearen arloan adituak (langile ikertzaileak, unibertsitatea, zentro teknologikoak eta/edo berrikuntza zentroak, KZgunea sareko langile teknikoak) | X | X | X |
EAEko administrazioa (Osasun eta Kontsumoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa, Enplegua eta Gizarte Gaiak, Justizia eta Herri Administrazioa) | X | ||
IKTen eremuan euren lana garatzen duten elkarteen eta erakundeen mugimendua, infobaztertzea pairatzeko arriskurik handiena duten kolektibo eta gizarte taldeekin harreman zuzena daukatenak | X | X | |
EAEko IKTen sektoreko enpresak | X |
4.1.2. Informazioa biltzeko teknikak
Informazioa biltzeko erabili diren tresnei esker, xehetasun handiagoarekin ezagutu ahal izan ditugu EAEko eten digitalei lotutako alderdirik garrantzitsuenak, izan ere, hainbat dimentsio edo planoetatik datorren informazioa bildu da eta horrek azterketari zenbait ikuspegi gaineratu dizkio. Jarraian informazioa biltzeko erabili diren tresnen eta hori guztia ap
likatu den dimentsioen (gizarte dimentsioa, publikoa eta pribatua) arteko nahasketa zehaztu da:
(2. taula)
Biltzeko teknikak
Gizarte dimentsioa | Dimentsio publikoa | Dimentsio pribatua | |
Inkesta | X | ||
Herri-administrazioari datuak eskatu | X | ||
Elkarrizketak | X | X | X |
Eztabaida taldeak | X | X | X |
Argitaratutako beste ikerketa batzuen gaineko azterketa | X | X | |
Praktika onen bilketa | X | X | X |
2.0 kanalak | X | X | X |
Inkestak
Eustat (Estatistikaren Euskal Erakundea) izenekoarekin lankidetzan arituz ikerketa bat burutu da eta interes berezia eskaini zaio herritarren artean dauden erabilerari, eskuratzeari eta gizartean zein eremu publikoan parte hartzeari lotutako etenen azterketari (Euskadi mailan eta IKTen bitartez). Aurretik egindako beste inkesta batzuetan (sarbide-etenak hizpide zituztenak) erabilitako metodologiak errespetatuz, Gizarte Kapitalari buruzko Inkestaren (2010)4 eta Euskadin Informazioaren gizarteari buruzko inkesta –IGI– Familiak (2011) izenekoaren bitartez lortutako datuak xehetasunez aztertu dira5, hori guztia lurraldean e-inklusioari eta e-parte hartzeari buruzko erradiografia osoagoa eta fidagarriagoa lortzeko helburuarekin.
Berritasun eta datu garrantzitsu gisa, esan dezakegu inkesta horretan erabilitako eta Eustaten Gizarte Kapitalaren gaineko Inkestatik datozen datuak honen emaitza direla: datu horien ustiapen estatistiko berriaren fruitua, inkesta aztertzeko aldagaien eta “Internetaren erabilera” aldagaiaren arteko gurutzatzearen emaitza.
Horri berariaz egindako telefono bidezko inkesta bat gehitu behar zaio. Inkesta 5% 40 pertsona baino gehiagok erantzun dute eta Euskadin erabilera aurreratuen, eskuratzearen eta IKTen bitartez parte hartzearen gaiak jorratu dira. Bertan, EAEko etxebizitzek (gutxienez 16-74 urte bitarteko pertsona bat barne hartzen dutenek) eta hiru lurralde historikoetan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) bizi diren pertsonek, 10 eta 75 (edo gehiago) urte bitartekoek parte hartu dute. Telefono bidez inkesta horri lotutako landa-lana Invesmark enpresak burutu du eta 2011ko abendua eta 2012ko urtarrila bitartean gauzatu zen.
Erabili den laginketa motari etapa anitzeko laginketa deritzogu (udalerria–familia bakarreko etxebizitza–15 urte baino gehiagoko pertsona), baita geruzatua ere, lehenengo etaparen unitateen barruan.
Udalerriak geruzetan taldekatu dira (lurralde bakoitzaren barruan) eta tamainari erreparatuta bost geruza ezarri dira:
Erabilitako esleipen sistema proportzionala da sexuari eta adinari lotutako aldagaiei dagokienez, eta sinplea lurralde mailari dagokionez, beraz, lagin tamaina bera ezarri da hiru lurraldeetan (170 inkesta). Horrela, lurraldeen artean, azterketa konparatiboak egin ahal izan dira, antzerako errore-marjinekin. Hori ez litzateke posible izango lurraldeen arteko esleipen sistema proportzionala aukeratu izan ez balute. Ondoren, lagina orekatu egin da lurralde bakoitzaren pisu erreala aintzat hartuta.
Inkestatu beharreko etxebizitza hautatzeko ausazko aukeraketa sistema erabili da eta, horren barruan, ausaz hautatu da sexuari eta adinari lotutako kuota betetzen duten pertsonen artean.
Laginarentzako errore-marjina +/-% 4,4koa da, lurralde bakoitzaren kasuan, berriz, marjina +/-% 7,7koa da. Bi kasuetan, konfiantza maila % 95,5koa da kontrako egoeran (p=q=0,5).
Harremanetan jartzeko erabilitako metodoa telefono bidezkoa izan da (CATI) eta deiak etengabe egin dira, goizeko 9:30etik gaueko 21:30era hain zuzen ere. Modu horretan, harremanetan jartzeko zailtasunak dituzten profilak dituzten pertsonek ere ikerketan parte hartu ahal izan dute, hau da, oro har, ikasleek eta lanpetuak dauden pertsonek.
Administrazioari informazio-eskaera egitea
EAEko errealitateari buruzko informazioa biltzeko fase honetan e-parte hartzeari buruzko galdeketa bat ere gaineratu nahi izan dugu, Google docs formatuan, eta informazioa biltzeko hiru mailatan: Eusko Jaurlaritzako txostena, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bilboko, Gasteizko, Donostiako, Amurrioko, Irungo eta Zallako Udalak. Tresna horri esker, gaur egun zenbait sailetik gauzatzen ari diren jardueren inguruko informazioa biltzeko aukerara izan dugu (Hezkuntza, Osasuna, Herri Administrazioak, Industria, Lana eta Gizarte Ongizatea), betiere, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien bidez gizartean eta/edo honako kolektibo hauen eremu publikoan gizarteratzearen eta/edo parte hartzearen sustapenaren ikuspuntua barne hartzen badute: etorkinak, adingabeak, gazteak, adinekoak, ezintasunen bat duten pertsonak; bai eta, aipatutako politika zehatzen eta jardueren gauzatzearen diseinuan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren zeharkako ikuspegia ere.
Euskadiko herri-administrazioetako atarien berrikuspena
Herri-administrazioei helarazitako informazio eskaera osatzeko, euren web atarien berrikuspena burutu da eta atari horietan herritarrek parte hartu dezaten dauden tresnak, kanalak eta mekanismoak identifikatzeko saiakera egin da.
Berrikuspen hori eskuz egin da, parte hartze prozesuetako hainbat faseren betetzeari lotutako irizpideetan oinarrituta: informazioa – herritarren ekarpena – itzultzea (prozesuaren ebaluazioa, emaitzen gaineko informazioa, ap
likazioa, etab.)
Elkarrizketak
Eusko Jaurlaritzako, enpresa eremuko, aholkularitza eremuko eta hirugarren sektoreko 14 aditurekin elkarrizketak egiteak EAEn dauden eten digitalen inguruan dauden zenbait ikuspegi biltzeko aukera eman digu, baita horiek murrizteko gomendioak eta lan-ildoen proposamenak entzuteko aukera ere, gai hauen inguruan dituzten ideiak eta esperientziak xehetasunez ezagutzera zuzendutako galderen bitartez:
(9. irudia)
Elkarrizketak
Jarraian, 2011ko uztailaren 11 eta 22a bitartean egindako elkarrizketetan parte hartu duten eragileak barne hartzen dituen zerrenda jaso da:
(3. taula)
Elkarrizketari erantzun dioten eragileen zerrenda
Adela Mesa | Euskal Herriko Unibertsitateko Politika Zientzia eta Administrazioko irakasle titularra. Politikaren eta administrazioaren, administrazio modernizazioaren eta politika publikoen arteko harremanak ikertzen lanean aritu da. Orain dela zenbait urte, bere ikerketek e-government (e-administration, e-democracy) delakoa daukate hizpide, baita oro har gobernantzari buruzko azterlanak ere |
Asier Gallastegi | Aholkularia; berrikuspena, coaching, familia terapia eta irakaskuntzaren arloko zenbait erakunderekin lankidetzan aritzen da. Gizarte hezitzailea. Familia Terapiaren Euskal Nafar Eskolan psikoterapeuta sistemikoari dagokion titulua atera zuen |
Javier Elzo | Deustuko Unibertsitateko Soziologian katedraduna eta gizarte ikertzailea |
Jorge Flores | Pantallas Amigas delakoaren sortzaile eta zuzendaria. Informatikan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. IKTen erabilera seguruari lotutako argitalpen eta tresna didaktiko batzuen zuzendari eta egilea; grooming, ciberbullying eta sexting bezalako gaiak bereziki azpimarratu ditu |
José Miguel Azkoitia | Tecnalia Reserah & Innovation delakoan Negozioaren Garapena-Osasunaren dibisioa atalaren zuzendaria. Euskal Herriko Unibertsitateko doktore ingeniaria |
Joseba Zalakain | Eguía-Careaga fundazioaren SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko zuzendaria. Kazetaritzan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean |
Juan Manuel Cabasés | Ekonomia Zientzietan lizentziatua eta doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. Ekonomiako irakaslea izan da hainbat unibertsitatetan. Une honetan Ekonomian katedraduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Behin-behinean Munduko Osasun Erakundearen (MOE) eta Garapenerako Banku Inter-amerikarraren aholkularia izan da. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko zuzendari nagusia izan da (1988-91), baita Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Informazioaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusia ere (1987) |
M.ª Antonia Ozcariz Rubio | Hezkuntza Saileko sailburuordea. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila |
Mireia Espiau Idogaya | EUDELeko (Euskal Udalen Elkartea) programen arduraduna. Soziologoa eta eragilea aukera berdintasunaren arloan. Generoan eta garapenean espezializatua, irakaslea da Espainiako zenbait unibertsitatetako graduondoko ikastaroetan eta, eremu horretan, berdintasunaren aldeko organismoekin eta garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin lankidetzan aritzen da |
Patxi Leturia | Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zuzendariorde tekniko ohia (Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politika eta Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikia). Matia fundazioko Gizarte Zerbitzuaren eremuko zuzendaria izan zen |
Pilar Irurzun Huici | Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordetzaren aholkulari juridikoa. Administrazio elektronikoaren Arauak Garatzeko Atalaren arduraduna |
Reina Ruiz Bobes | Emakundeko (Emakumeren Euskal Institutua) aholkularia |
Rosabel Argote | CEAR izenekoaren (Euskadin Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordea) Erania: hausnarketarako eta kulturen arteko ekintzarako eremuko gizarte ikertzailea. Los Scribas izeneko taldearen bazkide sortzailea (idazlez, sortzailez eta ilustratzailez osatutako taldea) |
Susana del Río | Ikertzailea. Gobernantza Demokratikoaren Institutuan Europa ataleko zuzendari akademikoa. Science, Society and Governance delakoan Europako Batzordeko Aditu Independenteen Batzordeko kidea, baita Citizens and governance in the knowledge based society, Task 4: “Democracy in a supranational context” programa markoko kidea ere. Herritarren parte hartzearen eta Europako ekintza komunikatiboaren arloan aholkularia |
Elkarrizketak egin eta gero, bildutako ‘ideia sendo’ nagusiak nabarmendu ziren eta horiekin agiri bat egin zen. Ondoren, txostenean zehar parte hartu zuten eragileekin partekatu zen 2.0 kanalen bitartez (aurrerago horiek guztiak zehaztuko dira).
Eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko eztabaida taldeak
Informazioa biltzeko erabilitako tresnen artean, beste bat eztabaida taldea delakoa izan da. Talde horrek ikuspegi aberastasun handia ekarri du, baita ñabardurak ere ikerketak hizpide duen gaiaren azterketan. Lan-talde horien helburua IKTen eskuratzeari eta Euskadin gizartean eta eremu publikoan parte hartzeari buruzko hausnarketa sustatzea izan da. Horretarako, talde-lana egin dute ikerketak hizpide duen errealitatea aztertuz, ikuspuntu hirukoitzetik abiatuta:
(10. irudia)
Lan-taldeen ideia sendoak
3 orduko iraupena eduki duten 4 lan-saioren bitartez, 35 parte hartzaileak zenbait taldetan eta ordutegitan banatu ziren, lan sortzaileko dinamiken bitartez landutako saioetan, adimen kolektiboarizuzenduta daudenak. Buruko mapen eta Edward de Bonoren kapelak, aukeren zirkuluak, analogiak eta ‘pentsatzeko kutxak’ bezalako tekniken bitartez, ideien ekoizpena, hitzez adieraztea eta horien defentsa sustatu ziren, bai eta modu adostuan erabakiak hartzea ere.
Talde horiei 11 gazteren parte hartzea gehitu behar zaie (10-15 urte bitarteko gazteak), Ararteko erakundearen Haurren eta Nerabeen Kontseiluko kideak hain zuzen ere. Azken horiek, Lego Serious Play® metodologiaren eta sormena lantzeko beste tekniken bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan gizartean eta eremu publikoan IKTen erabilerari eta parte hartzeari buruzko hausnarketa sustatu da, batez ere, honi lotutako eremuetan:
Jarraian, xehetasun handiagoarekin zerrendatu dira (alfabetoaren araberako ordena) 2011ko urriaren 27an eta azaroaren 4an egindako eztabaida taldeetan parte hartu zuten eragileak:
(4. taula)
Eragileen zerrenda. Eztabaida taldeak
Ainara Pérez Rodríguez | Hezitzaile/koordinatzailea Saregune-Sartu Álava elkartean |
Aitor González Angulo | ONCEko Euskadiko Lurralde Kontseiluaren presidentea |
Alberto Bokos | Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzian Sustapen eta Komunikazio Atalaren zuzendari nagusia |
Alberto Ortiz de Zárate | Herritarrentzako Arreta Saileko zuzendaria Eusko Jaurlaritza |
Alfredo Bezos | FEVASeko Multimediako arduraduna. Adimen Ezintasuna duten Pertsonen Aldeko Elkarteen Euskal Federazioa |
Ana Vitorica | Euskadi Plana Informazioaren Gizartean PESI 2010 izenekoaren Idazkaritza Teknikoaren arduraduna. Eusko Jaurlaritza |
Arantza González | Gizarte langilea Kantabriako Gobernuan. Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoko CEESPV-GHEE presidenteordea |
Cristina Ojanguren | Agintzari Gizarte Ekimeneko S. Koop. izenekoan I+G+Bko teknikaria |
David Montero de la Torre | Zuzendaria Arabako Enpresen eta Berrikuntzaren Zentroan |
Dorleta Goiburu | Gizarte Ekintzako arduraduna EUDELen |
Elena Ayarza | Ararteko erakundearen Haur eta Nerabeentzako Kontseilua |
Gari Araolaza | CTO eta CodeSyntax izenekoaren sortzailea |
Gerardo Zamora | INGEMAko zuzendariordea |
Gorka Moreno Márquez | Gizarte Laneko Unibertsitate Eskolako irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean eta ikertzailea IKUSPEGI - Immigrazioaren Euskal Behatokian |
Javier Cueva | Kirol Egokituaren Bizkaiko Federazioko presidentea eta FEKOORreko teknikaria |
José Antonio del Moral | Inbestitzailea Chicisimo.com izenekoan. Bazkide sortzailea Sequoia Internet S. L.n eta CEO Mapalia Networks delakoan |
José M.ª Chaves Rivera | Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saila |
José Miguel Azkoitia | Tecnalia Research & Innovation delakoan Negozioaren Garapena-Osasunaren dibisioa atalaren zuzendaria |
Josu Garro | A. Urdaneta ikastetxe publikoko irakaslea. Irakaslea eta gazteen tutorea (16 eta 17 urte), plastika eta ikus-entzunezko, informatika, marrazketa tekniko, lagundutako diseinu eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien irakaslea |
Juan Carlos Melero | Gizarte Proiektuen zuzendaria EDEX fundazioan. Idazkari-diruzaina Zerbikas fundazioan. EDEXeko Espetxean Droga-mendekotasunaren Taldeko koordinatzailea |
Koldo Tellitu | Ikastolen federazioko presidentea |
Leticia Baceiredo Monja | KZgunea sareko Kudeaketa Zentroa |
Lorenzo Martínez Paz | IRSE Arabako Bergizarteratze Institutua elkartea. Proiektuen arduraduna eta zuzendaritza taldeko kidea |
Maite Goñi | Irakaslea eta IKTen aholkulari pedagogikoa Mondragon Unibertsitatean. Irakaslea Jakintza ikastolan |
María Gutiérrez Manrique | Prestakuntza teknikaria EDE fundazioan. Bolunta prestakuntza foroko arduraduna |
María José Cano | FEDEAFES-Euskadiko Eri Psikiko eta Senide Elkarteen Federakuntzako kudeatzailea |
Marisa Lezkano Moya | Lan-Ekintza Bilbo. Behatoki Estrategikoaren arduraduna |
Mentxu Ramilo Araujo | Proyelia Innova S. L.ko I+G arloa. Prestatzailea barnetegi teknologikoetan |
Miren Osane Lizarralde | Aholkularia eta irakasle Mondragon Unibertsitatean |
Norma Andrade | Elkartu elkarteko Irisgarritasun Ataleko teknikaria |
Oskar Longo Imatz | Gazteriaren Euskal Behatokia |
Raquel Raposo | Programa eta Prestakuntza Arloko arduraduna Emakunden |
Roberto Vidal | Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoko CEESPV-GHEE presidentea |
Rodrigo Matamoros | HIESaren Aurkako Hiritarren Arabako Batzordea |
Xavier Mendizabal | BIHE elkarteko koordinatzailea (bigarren hezkuntzako institutuetako zuzendarien elkartea) |
Argitaratutako beste ikerketa batzuen gaineko azterketa
Informazioa biltzeko erabilitako tresnei (aurreko epigrafeetan deskribatutakoak), zenbait lanen aukeraketa baten bilduma gehitu behar zaie. Horiei esker, EAEn e-inklusioari eta gizartean eta eremu publikoan IKTen bitarteko parte hartzeari buruzko abiapuntuaren gaineko ikuspuntu osagarria ematen duen informazio kuantitatibo eta kualitatiboa eskuratu dezakegu. Datu-base estatistikoei, lurraldetik bertatik eta estatu mailatik egindako ikerketa eta txostenei buruz ari gara (Eustat, Ararteko). Azken horietan, EAEko errealitatea islatzen da e-inklusioa “ikerketa eremuari” lotutako alderdiei dagokienez.
Praktika onen bilketa
Informazioa biltzeko landa-lanek e-inklusioaren eta IKTen bidez gizartean eta eremu publikoan herritarren parte hartzearen eremuan praktika onen aukeraketa bat barne hartu dute, betiere, ikerketak hizpide duen gaiari lotutakoa eta, ondorioz, honelako alderdiekin zerikusia duena:
Aldi berean, praktika onak (baita estekak eta erreferentzia interesgarriak ere) 2.0 kanalen bitartez partekatu dira, txosten honen testuinguruan inplementatu direnak: wiki, blog eta profilak gizarte sareetan.
2.0 kanalak
Lan horrek barne hartzen duen informazioa biltzeari zuzendutako tresnen artean, interesgarria iruditu zaigu 2.0 tresnak inplementatzea. Izan ere, horien bidez, txostenaren garapenean ‘funtsezko eragiletzat’ jotzen diren erakunde eta pertsona guztiekin batera lanean aritzeko aukera eman digute, 2.0 kanalen bitartez, networking eta ezagutzaren eraikuntza kolektiboan oinarrituta daudenak. Horien bidez, metodologia irekia gaineratu da, ikerketa, osatze eta hobetze prozesuen monitorizazioa errazten duena, kanal horietan parte hartzen duten pertsonek euren ekarpenak egin ahala.
Erabilitako tresnak hauexek izan dira:
− E-inklusioari eta e-parte hartzeari buruzko proiektuaren bloga: http://blogak.ararteko.net/inclusiondigitalyparticipacion/
(11. irudia)
Proiektuaren bloga
Txostenaren garapenean zehar, blog bat sortu da (Ararteko erakundearen blogen azpiegiturari lotutakoa) pertsona guztientzako irekia eta gure lana partekatzeko kanal gisa oso baliagarria izan dena. Horrez gain, ikerketek zer ekarpen egin diguten, aztertutako datuak, etab. partekatu ahal izan dugu.
Elkarrizketetan eta eztabaida taldeetan parte hartu duten pertsonei gonbidapena luzatu diete foro horren zein parte hartzeko gainontzeko kanalen parte izan daitezen (wiki, gizarte sareak). Horretarako, elkarrizketak amaitzerakoan eta lan-taldeetan kanal horien berri eman zieten eta azaldu zieten horien bidez lehen eskutik ezagutu ahalko dituztela txosten bereziaren aurrerapenak eta euren ezagutza eta esperientziekin parte hartu ahalko dutela.
Bereziki interesgarria izan da ikuspuntu bikoitzetik abiatuta:
Proiektuarekin eta gaiarekin zerikusia daukaten postez gain, blogean berriak, ikerketak eta txostenak ikuste aldera zenbait esteka gaineratu dira. Horiei esker, eten digitalen gaineko eztabaida eta hausnarketa abian jarri daiteke, eskuratze- eta partaidetza-etenak bereziki nabarmenduz.
− IKTen bidez Euskadiko gizartean eta eremu publikoan parte hartzeari eta e-inklusioari buruzko wikia: http://inclusiondigitalyparticipacion.wikispaces.com/
(12.irudia)
Proiektuaren wikia
Tresna horri esker informazioa partekatzeko aukera ematen digun esparru bat sortu dezakegu. Bertan, modu librean eta antolatu gabean, parte hartzaileek lanak gauzatu bitartean sortu diren testuetako batzuen birformulazioak proposatu ahal izan dituzte, ideia berriak proposatu, etab.
Lan ingurune hori, Ararteko erakundearen identitate korporatiboa duena eta haren babespean sortu dena, informazioa biltzeko fasean (elkarrizketak, eztabaida taldeak...) parte hartu duten eragile guztien informazioa egiaztatzeko lana errazteko asmoz sortu da eta hausnartzeko eta/edo ikertzeko ildo berriak abian jartzeko aukera eman du.
− Gizarte sareak:
Profil horien deskribapenean (e-inklusioarekin eta IKTen bitarteko parte hartzearekin zuzeneko harremana dute), marka komun baten azpian, txosten berezi bat egitea xede duen prozesu ireki baten tresna gisa aurkeztu dira.
Edukiei dagokienez, kanal horien bitartez zabaldu dira:
(13. irudia)
Proiektuaren 2.0 kanalak
4 Azterlan honetan erabilitako eta Eustat erakundearen atarian jasotako datuen eguneratze-data: 2010.
5 Azterlan honetan erabilitako eta Eustat erakundearen atarian jasotako datuen eguneratze-data: 2011.
5. Txosten bereziaren egitura
Txosten berezi hau 5 kapitulutan egituratu da: