3.2. EAEko erakundeen jarduna nerabeen droga kontsumoaren arloan txosten bereziaren jarraipena
2010eko apirilaren 10ean, EAEko erakundeen jarduna nerabeen droga kontsumoaren arloan txosten berezia aurkeztu genion Eusko Legebiltzarreko lehendakariari, eta geroago, 2010eko ekainaren 23an, euskal ganberako Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordeari aurkeztu zitzaion.
Txostenean, erakundeek nerabeen kontsumoaren errealitate horri nola erantzuten dioten aztertzen da, horri buruz azken urteetan gure erkidegoan egin diren azterlan ugarietako datuak abiapuntutzat hartuz.
Bertan, argiro nabarmentzen dira behintzat hobetzeko beharra duten bi arlo handi:
Txosten bereziaren jarraipena egiten hasteko, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailari alderdi hauen gaineko informazioa eskatu genion:
Mendekotasunari buruzko VI. Planari dagokionez (Gobernu Kontseiluaren 2011-12-13ko erabakia), txosten berezian jasotako 21 gomendioetako zein sartu diren planean, zenbaterainoko estaldurarekin edo indarrarekin sartu diren eta zein neurri eta/edo jarduketaren bidez zehaztu diren.
Txosten hau amaitu genuen egunean artean ez genuen informazio hori jaso izanaren berririk.