Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
AMALek oso eragin txikia izan du gaixotasun me
ntalak dauzkaten pertsonen kolektiboan, eta, zerbitzuak edo prestazioak eskuratzeari dagokionez, ez dute areagotze garrantzitsurik izan.
Administrazioaren nahiz sare sozialaren ustez, me
npekotasuna baloratzeko baremoak (MBB) gutxietsi egiten du arazo horiek dauzkaten pertsonen me
npekotasun-egoera –berez ez dago pentsatuta gaixotasun me
ntaletarako–, ez baitira behar bezala kontuan hartzen beren autonomia pertsonalerako behar dituzten laguntzak –gehiago daude lotuta ekimen– eta motibazio-arazoekin arazo funtzionalekin baino–; MBBk gaixotasun me
ntaletarako barne hartzen dituen egokitzapenak ez dira nahikoa kanpoko laguntzaren beharra edo besteekiko me
npekotasuna baloratzeko. Haien ustez, esleitutako baliabideak urriak dira, beharrezkoa da kolektibo horrentzat egoitza–, laneratze– eta gizarteratze-baliabide berriak sortzea, gaur egungoak ez baitira nahikoa, eta bereziki kezkagarria da gaixotasun me
ntalen bat duten 60 urtetik gorako pertsonen egoera.
Lurraldeen artean desberdintasunak daude me
npekotasun-egoeran dauden eta gaixotasun me
ntalak dituzten pertsonei arreta eskaintzeko baliabideen (normalean izaera sozio-sanitariokoak dira) ezarpenean eta haien finantzaketan duten parte-hartzean.
Bestalde, osasun-administrazioak ohartarazten du gizarte-zerbitzuen eta osasun-zerbitzuen artean koordinazio egokia egon ezean balitekeela banakako tratamendu-plana (BTP) –osasun me
ntaleko sarean erabilitako tresna, besteak beste, pertsona bakoitzari esleitu beharreko baliabide egokiak zein diren zehazten duena– ez etortzea bat gizarte-zerbitzuen egoitzan prestatutako Banakako Arreta Planarekin.
Kolektibo horri zuzendutako egoitza-baliabideen eskaintza, laneratzea eta gizarteratzea ez dela nahikoa ikusten dugu.