3.9. Mendetasunaren onarpenen banaketa lortutako gradu eta mailaren arabera
3.9.1. Lortutako mailaketa
Honako taula eta grafikoetan hiru euskal aldundiek ebatzitako mendetasunaren onarpenetan lortutako mailaketari buruz emandako informazioa sistematizatu da. Datuak 2007, 2008 eta 2009ko ekitaldiei dagozkie.
Argitu behar da, ebatzitako mendetasunaren onarpenei buruz ari garenean, aurretik egindako balorazioaren ondorioz, eskatzailea, gradu eta maila jakin batean, mendetasuneko egoeran dagoela onartzen duten horiei buruz ari garela, Horregatik ez ditugu sartu "0 gradua" lortu zuten balorazioak, hots, pertsona autonomoa zela eta, beraz, ezin zela mendetasuneko egoeran jo ebatzi zutenak. Talde hori kapitulu honetako 3.0. eta 3.2. ataletan aztertu da.
a) 2007. urtea
MENDETASUNAREN ONARPENAK. MAILAKETA. 2007 | |||||||||||||
GUZTIRA | III. Gradua 2. maila | III. Gradua 1. maila | II. Gradua 2. maila | II. Gradua 1. maila | I. Gradua 2. maila | I. Gradua 1. maila | |||||||
Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | ||
Araba | 5.528 | 1.751 | 31,68 | 1.528 | 27,64 | 836 | 15,12 | 664 | 12,01 | 402 | 7,27 | 347 | 6,28 |
Bizkaia | 10.219 | 3.109 | 30,42 | 2.821 | 27,61 | 1.044 | 10,22 | 1.335 | 13,06 | 815 | 7,98 | 1.095 | 10,71 |
Gipuzkoa | 9.342 | 2.420 | 25,9 | 2.512 | 26,89 | 1.134 | 12,14 | 1.349 | 14,44 | 770 | 8,24 | 1.157 | 12,39 |
GUZTIRA | 25.089 | 7.280 | 29,02 | 6.861 | 27,35 | 3.014 | 12,01 | 3.348 | 13,34 | 1.987 | 7,92 | 2.599 | 10,36 |
b) 2008. urtea
MENDETASUNAREN ONARPENAK. MAILAKETA. 2008 | |||||||||||||
GUZTIRA | III. Gradua 2. maila | III. Gradua 1. Maila | II. Gradua 2. Maila | II. Gradua 1. Maila | I. Gradua 2. maila | I. Gradua 1. maila | |||||||
Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | ||
Araba | 3.852 | 483 | 12,54 | 797 | 20,69 | 625 | 16,22 | 830 | 21,55 | 517 | 13,42 | 600 | 15,58 |
Bizkaia | 9.927 | 1.492 | 15,03 | 2.289 | 23,06 | 1.422 | 14,32 | 1.785 | 17,98 | 1.174 | 11,83 | 1.765 | 17,78 |
Gipuzkoa | 14.721 | 2.064 | 14,02 | 3.687 | 25,05 | 2.155 | 14,64 | 2.830 | 19,22 | 1.754 | 11,91 | 2.231 | 15,16 |
GUZTIRA | 28.500 | 4.039 | 14,17 | 6.773 | 23,76 | 4.202 | 14,74 | 5.445 | 19,11 | 3.445 | 12,09 | 4.596 | 16,13 |
c) 2009. urtea
MENDETASUNAREN ONARPENAK. MAILAKETA. 2009 | |||||||||||||
GUZTIRA | III. Gradua 2. maila | III. Gradua 1. Maila | II. Gradua 2. maila | II. Gradua 1. maila | I. Gradua 2. Maila | I. Gradua 1. Maila | |||||||
Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | ||
Araba | 2.700 | 206 | 7,63 | 442 | 16,37 | 434 | 16,07 | 686 | 25,41 | 431 | 15,96 | 501 | 18,56 |
Bizkaia | 8.924 | 857 | 9,6 | 1.567 | 17,56 | 1.166 | 13,07 | 1.705 | 19,1 | 1.359 | 15,23 | 2.270 | 25,44 |
Gipuzkoa | 11.362 | 1.386 | 12,2 | 2.590 | 22,8 | 1.643 | 14,46 | 2.342 | 20,61 | 1.543 | 13,58 | 1.858 | 16,35 |
GUZTIRA | 22.986 | 2.449 | 10,65 | 4.599 | 20,01 | 3.243 | 14,11 | 4.733 | 20,59 | 3.333 | 14,5 | 4.629 | 20,14 |
2007an ikusten da EAEn egindako balorazioen %56,37 III. gradukoak direla (mendetasun handia). Ehuneko hori pixkanaka beherantz doa denboraren poderioz. Kasurik larrienak dira eta haien babesak lehentasuna dauka legea mailaka aplikatzeko kronogramaren arabera. Urte horretan bertan, balorazioen %25,35 II. gradukoak dira (mendetasun latza). Bizkaiak beste lurralde historiko biek baino proportzio txikiagoa dauka. I. gradua (mendetasun arina), 2007an, gutxien agertu dena da: balorazio guztien %18,28 inguru.
2008an, II. graduaren eta I. graduaren proportzioa hazi egin zen (%33,85 eta %28,22, hurrenez hurren), 2009an III. graduarekin onartutakoen ehunekoa (%30,66) II. gradukoena (%34,70) eta I. gradukoena (%34,64) baino apur bat txikiagoa izateko, azken bi horien artean ia alderik ez dagoen bitartean.
Ikusten denez, 2008 eta 2007an 1. mailari dagokion proportzioa 2. mailari dagokiona baino handiagoa da gradu guztietan.
d) 2007ko urtarrilaren 1aren eta 2010eko uztailaren 1aren artean igarotako epea
Jarraian, mendetasuneko egoera onartu zaien pertsonek lortutako mailaketari buruzko datuak jarri ditugu. Datu horiek, beraz, ez dira onarpen espedienteei buruzkoak (a, b eta c ataletan bezala), mendetasuneko egoeraren onarpena lortu duten pertsonei buruzkoa baizik.
MENDETASUNEKO EGOERAN DAUDEN PERTSONEN MAILAKETA (2007KO URTARRILAREN 1ETIK 2010EKO UZTAILAREN 1 ARTE) | ||||||||
GUZTIRA | III. GRADUA | II. GRADUA | I. GRADUA | |||||
Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | |
Araba | 13.068 | 100 | 5.835 | 44,65 | 4.418 | 33,81 | 2.815 | 21,54 |
Bizkaia | 33.390 | 100 | 14.054 | 42,09 | 10.166 | 30,45 | 9.170 | 27,46 |
Gipuzkoa | 30.895 | 100 | 13.946 | 45,14 | 9.563 | 30,95 | 7.386 | 23,91 |
GUZTIRA | 77.353 | 100 | 33.835 | 43,74 | 24.147 | 31,22 | 19.371 | 25,04 |
EAEn, ikusten denez, mendetasunaren onarpena gradurik larrienean –III. gradua– lortu duten pertsonek portzentajerik handiena daukate mendetasuneko egoeran dauden pertsona guztien artean (%43,74). Hori hiru lurraldeetan gertatu da, baina Gipuzkoan gertatutako indizea (%45,14) Arabakoa (%44,65) edo Bizkaikoa (%42,09) baino apur bat handiagoa da, azkenekoari dagokiona txikiena izanik.
II. graduko mendetasuneko egoeran dauden pertsonak guztien %31,22 dira. Talde horretan Arabako indize handiena nabarmentzen da (%33,81, Gipuzkoako %30,95aren edo Bizkaiko %30,45aren aldean).
Azkenik, I. graduan –mendetasuneko egoeran dauden pertsonen %25,04 EAE osoan– indizerik handiena Bizkaiak dauka, %27,46, eta txikiena Arabak (%21,54).
Bizkaiko Foru Aldundiak gradu bakoitzaren datuak mailaka bereizita eman dizkigu. Jarraian jarri ditugu:
BIZKAIA. MENDETASUNEKO EGOERAN DAUDEN PERTSONEN MAILAKETA (2007KO URTARRILAREN 1ETIK 2010EKO UZTAILAREN 1 ARTE) | |||||||||||||
GUZTIRA | III. GRADUA | II. GRADUA | I. GRADUA | ||||||||||
2. maila | 1. maila | 2. maila | 1. maila | 2. maila | 1. maila | ||||||||
Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % |
33.390 | 100 | 6.222 | 18,63 | 7.832 | 23,46 | 4.176 | 12,51 | 5.990 | 17,94 | 3.630 | 10,87 | 5.540 | 16,59 |
Ikusten denez, 1. mailari dagokion proportzioa 2. mailarena baino handiagoa da beti gradu guztietan.
3.9.2. Mendetasunaren mailaketaren banaketa baloratutako pertsonaren sexuaren arabera
Baloratutako pertsonaren sexuari eta haren mailaketari dagozkien aldagaiak gurutzatutakoan, honako tauletan, lurralde historikoen arabera zein Autonomia Erkidego osoari buruz, aurkeztu ditugun datuak ateratzen dira.
Arestiko ataletan adierazi denez, Arabako lurraldearen kasuan pertsona batzuk ez daude sexu edo adinaren arabera identifikatuta. Talde hori ez da inoiz mendetasunaren onarpen guztien %2 baino gehiago.
Jarraian erakutsiko diren datuak sexua eta adina ezagutzen ditugun pertsonei buruzkoa baino ez da, hots, %98ri buruzkoa, gutxi gorabehera.
Gipuzkoa eta Bizkaiari dagokienez, sexu eta adinaren aldagaiak ebatzitako mendetasunaren onarpenen %100ean daude zehaztuta.
a) 2007. urtea
MENDETASUNAREN ONARPENAK LURRALDE HISTORIKOAREN ARABERA. 2007 | ||||||||||||||||||
III. Gradua 2. maila | III. Gradua 1. maila | II. Gradua 2. maila | II. Gradua 1. maila | I. Gradua 2. maila | I. Gradua 1. Maila | |||||||||||||
Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | |
Gizonak | 592 | 918 | 667 | 543 | 870 | 813 | 340 | 352 | 387 | 293 | 490 | 500 | 185 | 311 | 289 | 170 | 416 | 448 |
Emakumeak | 1.152 | 2.191 | 1.753 | 979 | 1.951 | 1.699 | 493 | 692 | 747 | 368 | 845 | 849 | 213 | 504 | 481 | 177 | 679 | 709 |
Erkidegoko esparruaren azterketari helduko diogu ulertzen dugulako ez dagoela alde garrantzirik EAEko lurraldeen artean, 3.8.1 atalean aipatu legez, Araban mendeko biztanleriak daukan emakume proportzio apur bat txikiagotik eratorritakoak alde batera utzita.
MENDETASUNAREN ONARPENAK. EAE. 2007 | ||||||||||||||
III. GRADUA 2. maila | III. GRADUA 1. maila | II. GRADUA 2. maila | II. GRADUA 1. maila | I. GRADUA 2. maila | I. GRADUA 1. maila | GUZTIRA | ||||||||
Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | |
Gizonak | 2.177 | 25,36 | 2.226 | 25,93 | 1.079 | 12,57 | 1.283 | 14,95 | 785 | 9,14 | 1.034 | 12,05 | 8.584 | 100 |
Emakumeak | 5.096 | 30,92 | 4.629 | 28,09 | 1.932 | 11,72 | 2.062 | 12,51 | 1.198 | 7,27 | 1.565 | 9,5 | 16.482 | 100 |
Ikusten denez, mendetasunaren onarpenen %59,01ek, emakumeei dagokienez, gradurik larriena (III. gradua) lortzen dutela. Gizonezkoei dagokienez, proportzio hori %51,29koa da.
Jarraian, datu berberak aurkeztuko ditugu, baina gradu bakoitzak sexuaren arabera duen banaketa aztertu ahal izateko moduan.
III. GRADUA 2. maila | III. GRADUA 1. maila | II. GRADUA 2. maila | II. GRADUA 1. maila | I. GRADUA 2. maila | I. GRADUA 1. maila | |||||||
Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | |
Gizonak | 2.177 | 29,93 | 2.226 | 32,47 | 1.079 | 35,84 | 1.283 | 38,36 | 785 | 39,59 | 1.034 | 39,78 |
Emakumeak | 5.096 | 70,07 | 4.629 | 67,53 | 1.932 | 64,16 | 2.062 | 61,64 | 1.198 | 60,41 | 1.565 | 60,22 |
GUZTIRA | 7.273 | 100 | 6.855 | 100 | 3.011 | 100 | 3.345 | 100 | 1.983 | 100 | 2.599 | 100 |
Horrela, ikusten denez, aipatu dugun emakumeen nagusitasunak, hain zuzen ere, mendetasun gradurik larrienean dauzka mailarik handienak: III. graduko 2. mailan (emakumeak %70,07 dira eta gizonezkoak, aldiz, %29,93). Bestalde, gradu bakoitzean, gizonak proportzio txikiagoa dauka 2. mailan, emakumeak ez bezala, gradu guztietan baitauka proportzio handiagoa mendetasun handieneko egoerari dagokion maila horretan.
b) 2008. urtea
MENDETASUNAREN ONARPENAK LURRALDE HISTORIKOAREN ARABERA. 2008 | ||||||||||||||||||
III. GRADUA 2. maila | III. GRADUA 1. maila | II. GRADUA 2. maila | II. GRADUA 1. maila | I. GRADUA 2. maila | I. GRADUA 1. maila | |||||||||||||
Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | |
Gizonak | 145 | 501 | 725 | 299 | 803 | 1.266 | 233 | 513 | 793 | 323 | 654 | 1.077 | 200 | 402 | 673 | 232 | 579 | 860 |
Emakumeak | 328 | 991 | 1.339 | 478 | 1.486 | 2.421 | 384 | 909 | 1.362 | 494 | 1.131 | 1.753 | 307 | 772 | 1.081 | 363 | 1.186 | 1.371 |
MENDETASUNAREN ONARPENAK. EAE. 2008 | ||||||||||||||
III. GRADUA 2. maila | III. GRADUA 1. maila | II. GRADUA 2. maila | II. GRADUA 1. maila | I. GRADUA 2. maila | I. GRADUA 1. maila | GUZTIRA | ||||||||
Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | |
Gizonak | 1.371 | 13,34 | 2.368 | 23,04 | 1.539 | 14,97 | 2.054 | 19,98 | 1.275 | 12,41 | 1.671 | 16,26 | 10.278 | 100 |
Emakumeak | 2.658 | 14,64 | 4.385 | 24,15 | 2.655 | 14,62 | 3.378 | 18,61 | 2.160 | 11,9 | 2.920 | 16,08 | 18.156 | 100 |
Berriz ere III. graduko mendetasunaren onarpenen proportzio handia ikusten dugu emakumeen taldean (%38,79) gizonezkoenean baino (%36,38), aldea hain handia ez bada ere.
III. GRADUA 2. maila | III. GRADUA 1. maila | II. GRADUA 2. maila | II. GRADUA 1. maila | I. GRADUA 2. maila | I. GRADUA 1. Maila | |||||||
Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | |
Gizonak | 1.371 | 34,03 | 2.368 | 35,07 | 1.539 | 36,7 | 2.054 | 37,81 | 1.275 | 37,12 | 1.671 | 36,4 |
Emakumeak | 2.658 | 65,97 | 4.385 | 64,93 | 2.655 | 63,3 | 3.378 | 62,19 | 2.160 | 62,88 | 2.920 | 63,6 |
GUZTIRA | 4.029 | 100 | 6.753 | 100 | 4.194 | 100 | 5.432 | 100 | 3.435 | 100 | 4.591 | 100 |
III. graduko II. mailan –mendetasun handiko egoerari dagokiona– emakumeek (%65,97) gizonezkoen aldean (%34,03) duten proportzioak %63tik gorako balioetan jarraitzen du –balio hori aipatu dugu, orokorrean, emakumeak mendeko biztanlerian duen presentziaz hitz egiterakoan–.
2008an, aldaketa bat gertatu zen 2007an aipatutako mailen arteko banaketan. Horrela, oraingoan, salbuespen bat ikusten dugu I. graduan 2. mailak 1. mailaren aldean duen proportzio handiago horri dagokionez, emakumeen kasuan gradu guztietan antzematen genuenez.
c) 200 9. urtea
MENDETASUNAREN ONARPENAK LURRALDE HISTORIKOAREN ARABERA. 2009 | ||||||||||||||||||
III. GRADUA 2. maila | III. GRADUA 1. maila | II. GRADUA 2. maila | II. GRADUA 1. Maila | I. GRADUA 2. Maila | I. GRADUA 1. maila | |||||||||||||
Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | |
Gizonak | 80 | 300 | 542 | 168 | 511 | 921 | 178 | 438 | 600 | 292 | 585 | 851 | 165 | 457 | 570 | 185 | 702 | 668 |
Emakumeak | 119 | 557 | 844 | 258 | 1.056 | 1.669 | 247 | 728 | 1.043 | 380 | 1.120 | 1.491 | 262 | 902 | 973 | 308 | 1.568 | 1.190 |
MENDETASUNAREN ONARPENAK. EAE. 2009 | ||||||||||||||
III. GRADUA 2. maila | III. GRADUA 1. maila | II. GRADUA 2. maila | II. GRADUA 1. maila | I. GRADUA 2. maila | I. GRADUA 1. maila | GUZTIRA | ||||||||
Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | |
Gizonak | 922 | 11,23 | 1.600 | 19,48 | 1.216 | 14,81 | 1.728 | 21,04 | 1.192 | 14,51 | 1.555 | 18,93 | 8.213 | 100 |
Emakumeak | 1.520 | 10,33 | 2.983 | 20,27 | 2.018 | 13,71 | 2.991 | 20,33 | 2.137 | 14,52 | 3.066 | 20,84 | 14.715 | 100 |
2009an, III. graduko mendetasunaren onarpenen proportzioa antzekoa da gizonezkoei (%30,71) eta emakumezkoei (%30,60) dagokienez.
III. GRADUA 2. maila | III. GRADUA 1. maila | II. GRADUA 2. maila | II. GRADUA 1. maila | I. GRADUA 2. maila | I. GRADUA 1. maila | |||||||
Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | |
Gizonak | 922 | 37,76 | 1.600 | 34,91 | 1.216 | 37,6 | 1.728 | 36,62 | 1.192 | 35,81 | 1.555 | 33,65 |
Emakumeak | 1.520 | 62,24 | 2.983 | 65,09 | 2.018 | 62,4 | 2.991 | 63,38 | 2.137 | 64,19 | 3.066 | 66,35 |
GUZTIRA | 2.442 | 100 | 4.583 | 100 | 3.234 | 100 | 4.719 | 100 | 3.329 | 100 | 4.621 | 100 |
Orokorrean, gradu bakoitzak antzeko banaketa dauka: gizonezkoak %33-37 dira eta emakumezkoak %67-63. III. graduko 1. mailan eta I. graduko 1. mailan alde hori areagotzen da.
3.9.3. Mailaketaren banaketa baloratutako pertsonaren adinaren arabera
Atal honetan, baloratutako pertsonaren adinari eta haren mailaketari dagozkien aldagaiak gurutzatutakoan, ateratako datuak aurkeztuko ditugu, lurralde historikoen arabera zein Autonomia Erkidego osoari buruz; kasu bietan, informazioa 2007, 2008 eta 2009. urteei buruzkoa da.
a) 2007. urtea
MENDETASUNAREN ONARPENAK LURRALDE HISTORIKOAREN ARABERA. 2007 | |||||||||||||||||||||||||
Adin tartea | |||||||||||||||||||||||||
0-3 urte | 4-18 urte | 19-30 urte | 31-45 urte | 46-54 urte | 55-64 urte | 65-79 urte | 80 edo gehiago | ||||||||||||||||||
Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | ||
III. gradua | 2. maila | 7 | 5 | 3 | 50 | 79 | 45 | 45 | 109 | 42 | 79 | 191 | 64 | 29 | 89 | 30 | 44 | 97 | 55 | 292 | 625 | 334 | 1.198 | 1.914 | 1.850 |
1. maila | 1 | 0 | 4 | 40 | 46 | 43 | 43 | 69 | 39 | 63 | 154 | 77 | 45 | 59 | 43 | 51 | 117 | 64 | 310 | 704 | 437 | 969 | 1.672 | 1.805 | |
II. gradua | 2. maila | 3 | 0 | 2 | 30 | 23 | 17 | 44 | 50 | 19 | 81 | 83 | 48 | 38 | 51 | 38 | 51 | 66 | 55 | 167 | 238 | 207 | 419 | 533 | 748 |
1. maila | 0 | 1 | 0 | 9 | 12 | 7 | 31 | 49 | 13 | 86 | 124 | 70 | 46 | 71 | 65 | 45 | 93 | 78 | 155 | 327 | 291 | 289 | 658 | 825 | |
I. gradua | 2. maila | 0 | 0 | 3 | 2 | 7 | 3 | 13 | 30 | 11 | 43 | 89 | 46 | 29 | 48 | 26 | 31 | 55 | 53 | 92 | 208 | 194 | 188 | 378 | 434 |
1. maila | 0 | 0 | 2 | 2 | 6 | 3 | 9 | 30 | 12 | 29 | 103 | 45 | 21 | 55 | 46 | 24 | 77 | 74 | 92 | 303 | 331 | 170 | 521 | 644 |
MENDETASUNAREN ONARPENAK. EAE. 2007 | |||||||||||||||||||
Adin tartea | |||||||||||||||||||
0-3 urte | 4-18 urte | 19-30 urte | 31-45 urte | 46-54 urte | 55-64 urte | 65-79 urte | 80 edo gehiago | GUZTIRA | |||||||||||
Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Nª | % | ||
III. gradua | 2. maila | 15 | 0,21 | 174 | 2,39 | 196 | 2,69 | 334 | 4,59 | 148 | 2,04 | 196 | 2,69 | 1.251 | 17,19 | 4.962 | 68,2 | 7.276 | 100 |
1. maila | 5 | 0,07 | 129 | 1,88 | 151 | 2,2 | 294 | 4,29 | 147 | 2,15 | 232 | 3,38 | 1.451 | 21,17 | 4.446 | 64,86 | 6.855 | 100 | |
II. gradua | 2. maila | 5 | 0,17 | 70 | 2,32 | 113 | 3,75 | 212 | 7,04 | 127 | 4,22 | 172 | 5,71 | 612 | 20,33 | 1.700 | 56,46 | 3.011 | 100 |
1. maila | 1 | 0,03 | 28 | 0,84 | 93 | 2,78 | 280 | 8,37 | 182 | 5,44 | 216 | 6,46 | 773 | 23,11 | 1.772 | 52,97 | 3.345 | 100 | |
I. gradua | 2. maila | 3 | 0,15 | 12 | 0,61 | 54 | 2,72 | 178 | 8,98 | 103 | 5,19 | 139 | 7,01 | 494 | 24,91 | 1.000 | 50,43 | 1.983 | 100 |
1. maila | 2 | 0,08 | 11 | 0,42 | 51 | 1,96 | 177 | 6,81 | 122 | 4,7 | 175 | 6,73 | 726 | 27,93 | 1.335 | 51,37 | 2.599 | 100 |
Jarraian, grafikoki agertuko dugu, gradu eta maila bakoitzerako, mendetasunaren egoeraren onarpenen banaketa adin tarteen arabera EAE osorako, 2007an.
EAE Año 2007 | |||||||||
% | Adin tartea | ||||||||
0-3 urte | 4-18 urte | 19-30 urte | 31-45 urte | 46-54 urte | 55-64 urte | 65-79 urte | 80 edo gehiago | Total | |
III. gradua 2. maila | 0,21 | 2,39 | 2,69 | 4,59 | 2,04 | 2,69 | 17,19 | 68,2 | 7.276 |
III. gradua 1. maila | 0,07 | 1,88 | 2,2 | 4,29 | 2,15 | 3,38 | 21,17 | 64,86 | 6.855 |
II. gradua 2. maila | 0,17 | 2,32 | 3,75 | 7,04 | 4,22 | 5,71 | 20,33 | 56,46 | 3.011 |
II. gradua 1. maila | 0,03 | 0,84 | 2,78 | 8,37 | 5,44 | 6,46 | 23,11 | 52,97 | 3.345 |
I. gradua 2. maila | 0,15 | 0,61 | 2,72 | 8,98 | 5,19 | 7,01 | 24,91 | 50,43 | 1.983 |
I. gradua 1. maila | 0,08 | 0,42 | 1,96 | 6,81 | 4,7 | 6,73 | 27,93 | 51,37 | 2.599 |
Mailaketa tipologia guztietan, 65 urtez gorako pertsonak dagozkien gradu-mailen onarpenen %75 baino gehiago dira. Talde horren barruan, 80 urtera iritsi direnak gradu-maila bakoitzari dagozkion onarpenen %50 baino gehiago dira, III. graduan are %65 baino gehiago.
Tipologia larrienetan –III. graduko 2. maila eta III. graduko 1. maila–, 80 urtez gorakoen taldea duen pisu handiagatik nabarmentzen da: %68,20 eta %64,86 dira, hurrenez hurren; balio horiek talde horrek hain larriak ez diren tipologietan dauzkanak baino askoz handiagoak dira (%56,46 II. graduko 2. mailan, %52,97 II. graduko I. mailan, %50,43 I. graduko 2. mailan, eta %51,37 I. graduko 1. mailan).
Tipologia guztietan, arestian ikusi dugunez, 31 eta 45 urte arteko pertsonen taldea gehien agertzen den hirugarrena da –askoz atzerago bada ere–, 80 urtez gorakoen –lehenengo tokian daude haiek– eta 65 eta 79 urte artekoen –bigarren tokian– atzetik. Ezin dugu baietsi zergatik gertatzen den hori, ez dugulako aztertu, baina pentsatu dugu agian adin talde horren errepideetako eta laneko istripuek eta osasun mentaleko arazoek azal lezaketela.
Jarraian, adin tarte bakoitzak gradu eta mailen arabera daukan banaketa aztertuko dugu.
MENDETASUNAREN ONARPENAK. EAE 2007 | |||||||||||||||||
Adin tartea | |||||||||||||||||
0-3 urte | 4-18 urte | 19-30 urte | 31-45 urte | 46-54 urte | 55-64 urte | 65-79 urte | 80 edo gehiago | ||||||||||
Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | ||
III. gradua | 2. maila | 15 | 48,39 | 174 | 41,04 | 196 | 29,79 | 334 | 22,65 | 148 | 17,85 | 196 | 17,35 | 1.251 | 23,57 | 4.962 | 32,61 |
1. maila | 5 | 16,13 | 129 | 30,43 | 151 | 22,95 | 294 | 19,93 | 147 | 17,73 | 232 | 20,53 | 1.451 | 27,34 | 4.446 | 29,22 | |
II. gradua | 2. maila | 5 | 16,13 | 70 | 16,51 | 113 | 17,17 | 212 | 14,37 | 127 | 15,32 | 172 | 15,22 | 612 | 11,53 | 1.700 | 11,17 |
1. maila | 1 | 3,22 | 28 | 6,6 | 93 | 14,13 | 280 | 18,98 | 182 | 21,95 | 216 | 19,11 | 773 | 14,57 | 1.772 | 11,65 | |
I. gradua | 2. maila | 3 | 9,68 | 12 | 2,83 | 54 | 8,21 | 178 | 12,07 | 103 | 12,43 | 139 | 12,3 | 494 | 9,31 | 1.000 | 6,57 |
1. maila | 2 | 6,45 | 11 | 2,59 | 51 | 7,75 | 177 | 12 | 122 | 14,72 | 175 | 15,49 | 726 | 13,68 | 1.335 | 8,78 | |
GUZTIRA | 31 | 100 | 424 | 100 | 658 | 100 | 1.475 | 100 | 829 | 100 | 1.130 | 100 | 5.307 | 100 | 15.215 | 100 |
Talde guztietan, 3 urtez azpikoek dute III. graduko 2. mailako mendetasunaren onarpenen, hots, gradurik larrienekoen, proportziorik handiena. Horrela, adibidez, 3 urtez azpikoei egindako onarpenen %48,39tan, mendetasuneko III. graduko 2. maila lortu zuten, 80 urtez gorakoen taldekoen %32,61 baino ehuneko askoz handiagoa. Antzeko zerbait gertatzen da 4 eta 18 urteen arteko adin tartean daudenekin. III. graduko 2. mailako onarpenak %41,04 dira, bigarren handiena adin tarte guztien artean. Horrek esan nahi du kasurik larrienak baloratu zirela. Beharbada, mendetasun arinagoko egoeretan, familiek ez zuten balorazioa premiazkotzat jo, ez zuten familia ingurunean zaintzeko prestazio ekonomikoa jasotzeko aukera ezagutu edo ulertu zuten hezkuntza sistemak emandako arreta nahikoa zela. Edonola ere, datu horien aurrean, ezin dugu baztertu mendetasuneko egoeran egonda baloratu ez ziren adingabeak egotea.
19 urtetik 65 urtera, III. graduko 2. mailari dagokion ehunekoa murrizten doa, I. graduko 1. maila handitzen den bitartean.
b) 2008. urtea
MENDETASUNAREN ONARPENAK LURRALDE HISTORIKOAREN ARABERA. 2008 | |||||||||||||||||||||||||
Adin tartea | |||||||||||||||||||||||||
0-3 urte | 4-18 urte | 19-30 urte | 31-45 urte | 46-54 urte | 55-64 urte | 65-79 urte | 80 edo gehiago | ||||||||||||||||||
Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | ||
III. gradua | 2. maila | 7 | 65 | 55 | 13 | 41 | 71 | 5 | 17 | 34 | 10 | 29 | 127 | 6 | 25 | 75 | 9 | 44 | 64 | 79 | 294 | 304 | 344 | 977 | 1.334 |
1. maila | 2 | 0 | 0 | 27 | 46 | 65 | 6 | 26 | 66 | 17 | 59 | 172 | 19 | 43 | 135 | 43 | 96 | 154 | 164 | 506 | 662 | 499 | 1.513 | 2.433 | |
II. gradua | 2. maila | 12 | 51 | 30 | 23 | 30 | 50 | 21 | 26 | 61 | 35 | 69 | 144 | 35 | 56 | 83 | 35 | 71 | 109 | 157 | 323 | 444 | 299 | 796 | 1.234 |
1. maila | 0 | 0 | 1 | 27 | 21 | 39 | 30 | 53 | 59 | 59 | 116 | 204 | 51 | 86 | 147 | 61 | 121 | 190 | 195 | 491 | 661 | 394 | 897 | 1.529 | |
I. gradua | 2. maila | 3 | 15 | 31 | 6 | 13 | 12 | 10 | 23 | 33 | 32 | 69 | 128 | 36 | 50 | 76 | 42 | 89 | 112 | 125 | 302 | 477 | 253 | 613 | 867 |
1. maila | 1 | 0 | 0 | 10 | 8 | 8 | 13 | 23 | 28 | 30 | 71 | 133 | 21 | 57 | 115 | 31 | 108 | 145 | 192 | 524 | 687 | 297 | 974 | 1.115 |
MENDETASUNAREN ONARPENAK. EAE 2008 | |||||||||||||||||||
Adin tartea | |||||||||||||||||||
0-3 urte | 4-18 urte | 19-30 urte | 31-45 urte | 46-54 urte | 55-64 urte | 65-79 urte | 80 edo gehiago | GUZTIRA | |||||||||||
Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | ||
III. gradua | 2. maila | 127 | 3,15 | 125 | 3,1 | 56 | 1,39 | 166 | 4,12 | 106 | 2,63 | 117 | 2,9 | 677 | 16,8 | 2.655 | 65,91 | 4.029 | 100 |
1. maila | 2 | 0,03 | 138 | 2,04 | 98 | 1,45 | 248 | 3,67 | 197 | 2,92 | 293 | 4,34 | 1.332 | 19,73 | 4.445 | 65,82 | 6.753 | 100 | |
II. gradua | 2. maila | 93 | 2,22 | 103 | 2,45 | 108 | 2,58 | 248 | 5,91 | 174 | 4,15 | 215 | 5,13 | 924 | 22,03 | 2.329 | 55,53 | 4.194 | 100 |
1. maila | 1 | 0,02 | 87 | 1,6 | 142 | 2,61 | 379 | 6,98 | 284 | 5,23 | 372 | 6,85 | 1.347 | 24,8 | 2.820 | 51,91 | 5.432 | 100 | |
I. gradua | 2. maila | 49 | 1,44 | 31 | 0,9 | 66 | 1,93 | 229 | 6,7 | 162 | 4,74 | 243 | 7,11 | 904 | 26,46 | 1.733 | 50,72 | 3.417 | 100 |
1. maila | 1 | 0,02 | 26 | 0,57 | 64 | 1,39 | 234 | 5,1 | 193 | 4,2 | 284 | 6,19 | 1.403 | 30,56 | 2.386 | 51,97 | 4.591 | 100 |
2007. urteari dagokion atalean bezala, grafikoki agertuko dugu, gradu eta maila bakoitzerako, mendetasunaren egoeraren onarpenen banaketa adin tarteen arabera EAE osorako, 2008an.
EAE Año 2008 | |||||||||
% | Tramo de edad | ||||||||
0-3 urte | 4-18 urte | 19-30 urte | 31-45 urte | 46-54 urte | 55-64 urte | 65-79 urte | 80 edo gehiago | Total | |
III. gradua 2. maila | 3,15 | 3,1 | 1,39 | 4,12 | 2,63 | 2,9 | 16,8 | 65,91 | 4.029 |
III. gradua 1. maila | 0,03 | 2,04 | 1,45 | 3,67 | 2,92 | 4,34 | 19,73 | 65,82 | 6.753 |
II. gradua 2. maila | 2,22 | 2,45 | 2,58 | 5,91 | 4,15 | 5,13 | 22,03 | 55,53 | 4.194 |
II. gradua 1. maila | 0,02 | 1,6 | 2,61 | 6,98 | 5,23 | 6,85 | 24,8 | 51,91 | 5.432 |
I. gradua 2. maila | 1,44 | 0,9 | 1,93 | 6,7 | 4,74 | 7,11 | 26,46 | 50,72 | 3.417 |
I. gradua 1. maila | 0,02 | 0,57 | 1,39 | 5,1 | 4,2 | 6,19 | 30,56 | 51,97 | 4.591 |
2008an, mailaketa mota guztietan, 65 urtez gorako pertsonak dagozkien gradu-mailen onarpenen %76 baino gehiago dira. III. graduan eta I. graduko 1. mailan, %80 baino gehiago dira.
Kasu guztietan, 80 urtez gorakoak gradu-maila bakoitzari dagozkion onarpenen %50 baino gehiago dira. III. graduan, maila bietan, %65era iristen dira.
Taula berregin dugu adin tarte bakoitzari dagokion gradu eta mailen banaketa ezagutzeko.
MENDETASUNAREN ONARPENAK. EAE 2008 | |||||||||||||||||
Adin tartea | |||||||||||||||||
0-3 urte | 4-18 urte | 19-30 urte | 31-45 urte | 46-54 urte | 55-64 urte | 65-79 urte | 80 edo gehiago | ||||||||||
Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | ||
III. gradua | 2. maila | 127 | 46,52 | 125 | 24,51 | 56 | 10,49 | 166 | 11,04 | 106 | 9,5 | 117 | 7,68 | 677 | 10,28 | 2.655 | 16,22 |
1. maila | 2 | 0,73 | 138 | 27,06 | 98 | 18,35 | 248 | 16,49 | 197 | 17,65 | 293 | 19,23 | 1.332 | 20,22 | 4.445 | 27,15 | |
II. gradua | 2. maila | 93 | 34,06 | 103 | 20,19 | 108 | 20,22 | 248 | 16,49 | 174 | 15,59 | 215 | 14,11 | 924 | 14,03 | 2.329 | 14,23 |
1. maila | 1 | 0,37 | 87 | 17,06 | 142 | 26,59 | 379 | 25,2 | 284 | 25,45 | 372 | 24,41 | 1.347 | 20,45 | 2.820 | 17,23 | |
I. gradua | 2. maila | 49 | 17,95 | 31 | 6,08 | 66 | 12,36 | 229 | 15,22 | 162 | 14,52 | 243 | 15,94 | 904 | 13,72 | 1.733 | 10,59 |
1. maila | 1 | 0,37 | 26 | 5,1 | 64 | 11,99 | 234 | 15,56 | 193 | 17,29 | 284 | 18,63 | 1.403 | 21,3 | 2.386 | 14,58 | |
GUZTIRA | 273 | 100 | 510 | 100 | 534 | 100 | 1.504 | 100 | 1.116 | 100 | 1.524 | 100 | 6.587 | 100 | 16.368 | 100 |
2008an ere, 3 urtez azpikoak dira III. graduko 2. mailako mendetasunaren onarpen proportziorik handiena erregistratu zutenak (%46,52), eta haien atzetik 4 eta 18 urte arteko gazteak (%24,51) eta 80 urtez gorakoak (%16,22).
0-3ko adin tartean, ikusten dugunez ia ez dago 1. mailako kasurik gradu bakoitzean. Hots, gradu bakoitzean mailarik larrienean baloratzea hautatzen da.
4 eta 18 urte arteko adingabeen taldeko mailaketaren banaketari erreparatuz gero, ikusten da urte horretan, aurrekoan ez bezala, kasurik larrienak ez daudela hain proportzio handian. Seguruenik, arrazoia da kasu horiek, AMALen mailakako aplikazioaren arabera, lehenago baloratu zirela.
c) 2009. urtea
MENDETASUNAREN ONARPENAK LURRALDE HISTORIKOAREN ARABERA. 2009 | |||||||||||||||||||||||||
Adin tartea | |||||||||||||||||||||||||
0-3 urte | 4-18 urte | 19-30 urte | 31-45 urte | 46-54 urte | 55-64 urte | 65-79 urte | 80 edo gehiago | ||||||||||||||||||
Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | ||
III. gradua | 2. maila | 9 | 122 | 121 | 5 | 4 | 45 | 2 | 2 | 6 | 4 | 10 | 18 | 3 | 7 | 19 | 5 | 18 | 26 | 35 | 137 | 303 | 136 | 556 | 848 |
1. maila | 3 | 0 | 17 | 8 | 2 | 47 | 2 | 6 | 15 | 4 | 19 | 43 | 7 | 23 | 55 | 13 | 43 | 101 | 107 | 339 | 644 | 282 | 1.135 | 1.668 | |
II. gradua | 2. maila | 30 | 139 | 100 | 22 | 3 | 45 | 8 | 10 | 27 | 14 | 24 | 49 | 12 | 24 | 39 | 13 | 38 | 79 | 95 | 272 | 398 | 231 | 656 | 906 |
1. maila | 4 | 0 | 1 | 43 | 0 | 47 | 22 | 26 | 45 | 43 | 71 | 120 | 32 | 45 | 100 | 34 | 89 | 117 | 170 | 446 | 691 | 324 | 1.028 | 1.221 | |
I. gradua | 2. maila | 9 | 22 | 81 | 14 | 0 | 16 | 6 | 30 | 32 | 31 | 66 | 75 | 27 | 67 | 52 | 28 | 83 | 96 | 110 | 350 | 433 | 202 | 741 | 758 |
1. maila | 1 | 0 | 4 | 18 | 0 | 28 | 12 | 22 | 26 | 18 | 67 | 50 | 25 | 77 | 86 | 35 | 119 | 143 | 134 | 609 | 672 | 250 | 1.376 | 849 |
MENDETASUNAREN ONARPENAK. EAE 2009 | |||||||||||||||||||
Adin tartea | |||||||||||||||||||
0-3 urte | 4-18 urte | 19-30 urte | 31-45 urte | 46-54 urte | 55-64 urte | 65-79 urte | 80 edo gehiago | GUZTIRA | |||||||||||
Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | ||
III. gradua | 2. maila | 252 | 10,32 | 54 | 2,21 | 10 | 0,41 | 32 | 1,31 | 29 | 1,19 | 49 | 2,01 | 475 | 19,46 | 1.540 | 63,09 | 2.441 | 100 |
1. maila | 20 | 0,44 | 57 | 1,24 | 23 | 0,5 | 66 | 1,44 | 85 | 1,86 | 157 | 3,43 | 1.090 | 23,78 | 3.085 | 67,31 | 4.583 | 100 | |
II. gradua | 2. maila | 269 | 8,32 | 70 | 2,16 | 45 | 1,39 | 87 | 2,69 | 75 | 2,32 | 130 | 4,02 | 765 | 23,66 | 1.793 | 55,44 | 3.234 | 100 |
1. maila | 5 | 0,11 | 90 | 1,91 | 93 | 1,97 | 234 | 4,96 | 177 | 3,75 | 240 | 5,08 | 1.307 | 27,7 | 2.573 | 54,52 | 4.719 | 100 | |
I. gradua | 2. maila | 112 | 3,36 | 30 | 0,9 | 68 | 2,04 | 172 | 5,17 | 146 | 4,39 | 207 | 6,22 | 893 | 26,82 | 1.701 | 51,1 | 3.329 | 100 |
1. maila | 5 | 0,11 | 46 | 1 | 60 | 1,3 | 135 | 2,92 | 188 | 4,07 | 297 | 6,43 | 1.415 | 30,62 | 2.475 | 53,55 | 4.621 | 100 |
Berriz ere, grafikoki agertuko dugu, gradu eta maila bakoitzerako, mendetasunaren egoeraren onarpenen banaketa adin tarteen arabera EAE osorako, 2009. urterako.
EAE Año 2009 | |||||||||
% | Adin tartea | ||||||||
0-3 urte | 4-18 urte | 19-30 urte | 31-45 urte | 46-54 urte | 55-64 urte | 65-79 urte | 80 edo gehiago | Guztira | |
III. gradua 2. maila | 10,32 | 2,21 | 0,41 | 1,31 | 1,19 | 2,01 | 19,46 | 63,09 | 2.441 |
III. gradua 1. maila | 0,44 | 1,24 | 0,5 | 1,44 | 1,86 | 3,43 | 23,78 | 67,31 | 4.583 |
II. gradua 2. maila | 8,32 | 2,16 | 1,39 | 2,69 | 2,32 | 4,02 | 23,66 | 55,44 | 3.234 |
II. gradua 1. maila | 0,11 | 1,91 | 1,97 | 4,96 | 3,75 | 5,08 | 27,7 | 54,52 | 4.719 |
I. gradua 2. maila | 3,36 | 0,9 | 2,04 | 5,17 | 4,39 | 6,22 | 26,82 | 51,1 | 3.329 |
I. gradua 1. maila | 0,11 | 1 | 1,3 | 2,92 | 4,07 | 6,43 | 30,62 | 53,55 | 4.621 |
III. graduko 2. maila aztertuz gero, ikusten da 3 urtez azpikoek, urtez urte, proportzioa handitu dutela. Horrela, 2007an %0,21 izatetik 2009an %10,32 izatera igaro dira. Arrazoia izan liteke familien informazio gehiago eskuratu dutela –neonatologia, pediatria edo hezkuntza gizarte zerbitzuetako unitateek emanda– AMALek ematen dituen prestazioei buruz. Kontrako joera gertatu da 31-45eko adin tartean: 2007an %4,59 izan ziren, 2008an %4,12 eta 2009an %1,31.
Halaber, II. graduko 2. mailari dagokionez, 3 urtez azpikoei dagozkien onarpenen proportzioa 2007ko %0,17tik 2009ko %8,32ra hazi da. Eta, era berean, 31-45eko adin taldea murriztu egin da: %7,04 2007an, %5,91 2008an eta %2,69 2009an.
Aurreko urteetan bezala, gradu-maila bakoitzean, 80 urtez gorako pertsonak dira gehiengoa, eta haien atzetik 65 eta 79 urte artekoen taldea.
Larritasun handieneko tipologian, aldiz, denboraren poderioz 80 urtez gorakoen ehunekoa pixkanaka murriztu dela ikusten da: %68,20 2007an, %65,91 2008an eta %63,09 2009an.
Honako taula eta grafikoetan adin tarte bakoitzari dagokion gradu eta mailen banaketa ikus daiteke.
MENDETASUNAREN ONARPENAK. EAE 2009 | |||||||||||||||||
Adin tartea | |||||||||||||||||
0-3 urte | 4-18 urte | 19-30 urte | 31-45 urte | 46-54 urte | 55-64 urte | 65-79 urte | 80 edo gehiago | ||||||||||
Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | ||
III. gradua | 2. maila | 252 | 38,01 | 54 | 15,56 | 10 | 3,35 | 32 | 4,41 | 29 | 4,14 | 49 | 4,54 | 475 | 7,99 | 1.540 | 11,69 |
1. maila | 20 | 3,02 | 57 | 16,43 | 23 | 7,69 | 66 | 9,09 | 85 | 12,14 | 157 | 14,54 | 1.090 | 18,33 | 3.085 | 23,43 | |
II. gradua | 2. maila | 269 | 40,57 | 70 | 20,17 | 45 | 15,05 | 87 | 11,98 | 75 | 10,71 | 130 | 12,04 | 765 | 12,87 | 1.793 | 13,62 |
1. maila | 5 | 0,76 | 90 | 25,94 | 93 | 31,1 | 234 | 32,23 | 177 | 25,29 | 240 | 22,22 | 1.307 | 21,99 | 2.573 | 19,54 | |
I. gradua | 2. maila | 112 | 16,89 | 30 | 8,64 | 68 | 22,74 | 172 | 23,69 | 146 | 20,86 | 207 | 19,16 | 893 | 15,02 | 1.701 | 12,92 |
1. maila | 5 | 0,75 | 46 | 13,26 | 60 | 20,07 | 135 | 18,6 | 188 | 26,86 | 297 | 27,5 | 1.415 | 23,8 | 2.475 | 18,8 | |
GUZTIRA | 663 | 100 | 347 | 100 | 299 | 100 | 726 | 100 | 700 | 100 | 1.080 | 100 | 5.945 | 100 | 13.167 | 100 |
Berriz ere azpimarratu behar da hiru urtez azpikoei dagozkien onarpenetan gertatzen dela mailarik larrieneko mendetasun handiaren (III. graduko 2. maila) proportziorik handiena: %38,01. Adin tarte horretan, berriz ere, 1. mailek euren graduen baitan portzentaje oso txikia dute (%3,02 III. graduan, %0,75 II. graduan eta %0,75 I. graduan).
4-18ko adin taldean II. gradua, mendetasun latzekoa, gehien ageri dena da (%46.11).
19-30 urteko adin tartean, mendetasun handia onarpenen %11,03 baino ez da, mendetasun latza %46,15 eta mendetasun arina %42,81 diren bitartean.
31 eta 45 urte bitarteko adin taldean gertatzen da 1. mailako mendetasun latzaren ehunekorik handiena (%32,23). Aurreko urteari dagokionez, talde horretan nabarmen murriztu da mendetasun handiko onarpenen ehunekoa (2008ko %27,53tik 2009ko %13,50era).