3. Egitura oso zehatza
class="2-2Texto">Egitura, alde batetik, kapitulu eta azpi-kapituluen aurkibidean islatu da eta, bestetik, 3. kapituluko "gai" edo biztanleria sektore bakoitzean aintzat hartutako atal edo multzoetan. Hortaz:
class="2-2Texto12-4">1) Ikus daitekeenez, txosteneko kapituluen aurkibidean, sarrera honen ondoren honakoak eskaintzen dira:
class="2-2texto17-5">– Adingabeen ezaugarriei buruzko lehenengo kapitulua eta, haren barruan, txosten honetan "arrisku egoera berezietan dauden adingabeak" deitu duguna edo ahultasun bereziko egoerak.
class="2-2texto17-5">– Bigarren kapituluan –beren-beregi laburra–, oinarrian baino ez bada ere, adingabeentzako arreta burutzen den esparru juridikoa eta eskumenekoa aurkeztu dugu.
class="2-2texto17-5">– Hirugarren kapitulua –askogatik zabalena–, esan dugunez, txostenaren gorputza da, eta bertan bere esparrua eman zaio arestian aipatutako 13 egoera edo sektore bakoitzari.
class="2-2texto17-5">– Laugarren kapituluan, diagnostiko edo balorazio orokorragoa egin nahi izan da, errepikatzen eta aztertutako sektore guzti edo askorentzako arreta baldintzatzen duten arazo "komun" batzuk azpimarratuz.
class="2-2texto17-5">– 5. kapituluan Arartekoaren gomendioak bildu dira. Aurrerago egingo ditugu iruzkin batzuk hari buruz.
class="2-2texto17-5">– Azken kapitulua (6. kap.: Informazio iturriak) txosteneko zati substantiboaren osagarritzat hartu behar da.
class="2-2Texto12-4">2) Eta 3. kapituluan landutako 13 atal de gai horietako bakoitzaren barne egiturari dagokionez, hark, aldaketa txiki batzuekin, honako oinarrizko eskemari jarraitzen dio ia kasu guztietan:
class="2-2texto17-5">– Sektorearen ezaugarriak. (Lehenengo hurbilketa landutako gai edo sektorera)
class="2-2texto17-5">– Aurrekariak. (Lehenagoko urratsak edo jarduketak)
class="2-2texto17-5">– Oinarrizko arazoak. (Arartekoaren ikuspegitik)
class="2-2texto17-5">– Hobetzeko proposamenak. (Lehendik egindako gomendioak)
class="2-2texto17-5">– Arartekoaren jarraipenak.
class="2-2texto17-5">– Funtsezko datuak - adierazleak.
class="2-2texto17-5">– Erakundeen erantzunaren argi-ilunak.
class="2-2texto17-5">– Kexen ikuspegia. (Joerak, adibide esanguratsuren bat)
class="2-2texto17-5">– Adingabeen euren ikuspegia.
class="2-2texto17-5">– Bilakaera. Elementurik aipagarrienak (laburpen edo ondorio gisa).
class="2-2Texto">– Gomendio berriak.
class="2-2Texto12-4">Ez dira epigrafe guztiak kasu guztietan erabili. Batzuetan, batzuk batu edo baten bat alde batera utzi da, baina oinarrizko eskemari eutsi zaio eta informazioa egituratzeko balio du. Azpi-kapitulu bitan (Arau-hausleak eta, batez ere, Laguntasunik gabeko atzerritar adingabeak), haien ezaugarri bereziak direla eta, lege esparrua laburtzeko berariazko atala egin da.