D) Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio batzuen aurka egindako kexak
Udalen, aldundien edo Eusko Jaurlaritzaren aurkako kexa horiez gain, beste administrazio batzuen aurkako zenbait erreklamazio ere jaso dira: hain zuzen, erakunde eta organismo publikoen, elkargoen eta abarren aurkakoak. Estatuko administrazioaren aurkako kexak ere atal honetan jasotzen dira. Arartekoak modu informalean ikertu ditu kexa horiek, nahiz eta Estatuko administrazioaren jarduera gure erakundearen kontrol-eremutik kanpo egon.
Euskal Herriko Unibertsitatearen kontra egindako kexei dagokienez, gehikuntza garrantzitsua egiaztatu dugu erlatiboki, izan ere, bikoiztu egin dira 2009. urteaz geroztik.
Guztira | |
Hezkuntza | 18 |
Herri-administrazioen zerbitzuko langileak | 5 |
Ogasuna | 2 |
Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak | 1 |
Guztira | 26 |