Estatistikazko kapitulu honetan barrena, Ararteko erakundearen jardueraren ikuspegi o
rokorra eskaintzen ahaleginduko gara, zifratan. Horrela, zuzeneko arretarako hiru bulegoen jarduera bereiziko dugu, euskal herri-administrazio bakoitzari dagozkion kexen gaineko datuak bilduko ditugu, eta horiek lurraldeen arabera nola banatuta dauden eta prozeduraren zein fasetan dauden adieraziko dugu.
Era berean, honako hau trantsizio-kapitulua da Arartekoaren urteko txostenaren barruan, izan ere, hurrengo txostenean, 2011. urteari buruzkoan, bi berrikuntza garrantzitsu egingo dira:
- Jardueren kontzeptua sustatuko da eta bideratu diren kexetan o
inarrituriko o
hiko estatistika gaindituko da, bada 2011. urtean sailkatzeko sistema o
rokorra aldatuko da: estatistikoki bereiziko dira kontsultetako kexak eta, gainera, lehentasun handiagoa emango zaie Arartekoaren beste ekimen batzuei. Ekimen horiek Arartekoaren lan-arlo bakoitzaren jarduera-planaren inguruan bilduta eta sistematizatuta daude. Plan hori 2010. urtean jarri da abian saio moduan eta bere baitan hartzen ditu administrazio eta elkarteekin egindako bilerak (2010ean 149 elkarterekin egon gara harremanetan), ikuskatzeko bisitak (13 zentro eta polizia-etxe), iritzi-artikuluak, gaitzea, jendaurreko esku-hartzeak, herritarren lankidetza, e.a., o
hiko lan-tresnekin batera.
- 2011. urtean, berriz, Arartekoak bere Zerbitzuen eta praktika egokien karta o
nartzeko asmoa du, eta behar bezalako tresna informatikoaren bitartez o
satuko da. Horren o
ndorioz, berriz egituratuko da estatistika azaltzeko modua, izan ere, batik bat erakutsiko du −beste datu batzuen artean− herritarrei ematen zaien zerbitzuan zenbateraino betetzen diren karta horretan finkaturiko kalitate eta eraginkortasun adierazleak.
Ararteko erakundearen jarduerara egin dugun zenbakizko hurbilketa hori estatistikazko kapitulu honetan barrena kontsulta daiteke, baina jarraian, laburpen gisa, alderdi batzuk nabarmenduko ditugu.
Oro har, herritarrei zerbitzatzeko eta administrazioak kontrolatzeko asmoz 2010 egin diren eta une honetan zenbatu daitezkeen jarduerak (telefonozko kontsultak, bisitak, kexak eta o
fiziozko jarduerak) 6.446 dira; aldiz, 2009. urtean 6.213 izan ziren. Beraz, %3,75 gehitu dira.
Telefono bidezko kontsultak | Bisitak | Kexak | Ofiziozko jarduerak | Guztira |
1.370 | 3.158 | 1.859 | 59 | 6.446 |
Horrez gain, Arartekoaren web o
rrialdea informatzeko eta herritarrekin harremanetan egoteko bide gisa sendotu da, hor 64.663 bisita jaso baitira.
2010. urtean 4.528 kontsulta egin dira, telefonoz edo gure hiru bulegoetakoren batera joanez. Guztira 3.158 bisita jaso dira. Bisita horietatik guztietatik, 734 kexa bihurtu dira, hau da, %23,24. Hortaz, agerian jarri da arreta zuzeneko bulegoetan aurrez lan garrantzitsua egiten dela, izan ere, bulego horietan ez da o
nartzen arrazoi batengatik edo besteagatik Arartekoak ikertzerik izango ez duen erreklamaziorik. Gainera, Internet kexak egiteko biderik erabiliena bezala sendotu da.
2010ean zehar, herritarrek guztira 1.859 kexa egin dizkiote Arartekoari eta o
fiziozko 59 espediente bideratzen hasi gara. O
ro har, eduki sozialeko kexak gailendu dira eta, gai edo arlo zehatzen arabera, trafikoari, hezkuntzari eta herri-administrazioen araubide juridiko, o
ndasun eta zerbitzuei buruzko kexak. Arlo horiek garrantzi handiagoa hartu dute, aurreko urtearen aldean.
2010. urtean 1.413 kexa-espediente ebatzi dira. Horietatik 773 urte horretakoak dira, eta 640, berriz, aurreko urteetakoak.
2010an erabat izapidetu diren kexei dagokienez, o
kerreko jardueraren bat burutu zela iritzi diogu aztertutako kexetatik %32,44tan. O
kerreko jardueraren bat antzeman den kexetan, eragindako administrazioak kasu guztietatik %79,85etan zuzendu du kexa sortarazi zuen jarduera.