Oharrak eta datu orokorrak
Estatistikazko kapitulu honetan barrena, A
rarteko erakundearen jardueraren ikuspegi orokorra eskaintzen a
haleginduko gara, zifratan. Horrela, zuzeneko a
rretarako hiru bulegoen jarduera bereiziko dugu, euskal herri-administrazio bakoitzari dagozkion kexen gaineko datuak bilduko ditugu, eta horiek lurraldeen a
rabera nola banatuta dauden eta prozeduraren zein fasetan dauden a
dieraziko dugu.
Era berean, honako hau trantsizio-kapitulua da A
rartekoaren urteko txostenaren barruan, izan ere, hurrengo txostenean, 2011. urteari buruzkoan, bi berrikuntza garrantzitsu egingo dira:
- Jardueren kontzeptua sustatuko da eta bideratu diren kexetan oinarrituriko ohiko estatistika gaindituko da, bada 2011. urtean sailkatzeko sistema orokorra a
ldatuko da: estatistikoki bereiziko dira kontsultetako kexak eta, gainera, lehentasun handiagoa emango zaie A
rartekoaren beste ekimen batzuei. Ekimen horiek A
rartekoaren lan-arlo bakoitzaren jarduera-planaren inguruan bilduta eta sistematizatuta daude. Plan hori 2010. urtean jarri da a
bian saio moduan eta bere baitan hartzen ditu a
dministrazio eta elkarteekin egindako bilerak (2010ean 149 elkarterekin egon gara harremanetan), ikuskatzeko bisitak (13 zentro eta polizia-etxe), iritzi-artikuluak, gaitzea, jendaurreko esku-hartzeak, herritarren lankidetza, e.a., ohiko lan-tresnekin batera.
- 2011. urtean, berriz, A
rartekoak bere Zerbitzuen eta praktika egokien karta onartzeko as
moa du, eta behar bezalako tresna informatikoaren bitartez osatuko da. Horren ondorioz, berriz egituratuko da estatistika a
zaltzeko modua, izan ere, batik bat erakutsiko du −beste datu batzuen a
rtean− herritarrei ematen zaien zerbitzuan zenbateraino betetzen diren karta horretan finkaturiko kalitate eta eraginkortasun a
dierazleak.
Ararteko erakundearen jarduerara egin dugun zenbakizko hurbilketa hori estatistikazko kapitulu honetan barrena kontsulta daiteke, baina jarraian, laburpen gisa, a
lderdi batzuk nabarmenduko ditugu.
Oro har, herritarrei zerbitzatzeko eta a
dministrazioak kontrolatzeko as
moz 2010 egin diren eta une honetan zenbatu daitezkeen jarduerak (telefonozko kontsultak, bisitak, kexak eta ofiziozko jarduerak) 6.446 dira; a
ldiz, 2009. urtean 6.213 izan ziren. Beraz, %3,75 gehitu dira.
Telefono bidezko kontsultak | Bisitak | Kexak | Ofiziozko jarduerak | Guztira |
1.370 | 3.158 | 1.859 | 59 | 6.446 |
Horrez gain, A
rartekoaren web orrialdea informatzeko eta herritarrekin harremanetan egoteko bide gisa sendotu da, hor 64.663 bisita jaso baitira.
2010. urtean 4.528 kontsulta egin dira, telefonoz edo gure hiru bulegoetakoren batera joanez. Guztira 3.158 bisita jaso dira. Bisita horietatik guztietatik, 734 kexa bihurtu dira, hau da, %23,24. Hortaz, a
gerian jarri da a
rreta zuzeneko bulegoetan a
urrez lan garrantzitsua egiten dela, izan ere, bulego horietan ez da onartzen a
rrazoi batengatik edo besteagatik A
rartekoak ikertzerik izango ez duen erreklamaziorik. Gainera, Internet kexak egiteko biderik erabiliena bezala sendotu da.
2010ean zehar, herritarrek guztira 1.859 kexa egin dizkiote A
rartekoari eta ofiziozko 59 espediente bideratzen hasi gara. Oro har, eduki sozialeko kexak gailendu dira eta, gai edo a
rlo zehatzen a
rabera, trafikoari, hezkuntzari eta herri-administrazioen a
raubide juridiko, ondasun eta zerbitzuei buruzko kexak. A
rlo horiek garrantzi handiagoa hartu dute, a
urreko urtearen a
ldean.
2010. urtean 1.413 kexa-espediente ebatzi dira. Horietatik 773 urte horretakoak dira, eta 640, berriz, a
urreko urteetakoak.
2010an erabat izapidetu diren kexei dagokienez, okerreko jardueraren bat burutu zela iritzi diogu a
ztertutako kexetatik %32,44tan. Okerreko jardueraren bat a
ntzeman den kexetan, eragindako a
dministrazioak kasu guztietatik %79,85etan zuzendu du kexa sortarazi zuen jarduera.