Eusko Legebiltzarrarentzako urteko txostena 2018
AURKEZPENA
“Pertsona orok du bizimodu egokia izateko eskubidea, bai berari eta bai bere familiari osasuna eta ongi izatea bermatuko diena, eta batez ere janaria, jantziak, bizitokia, mediku sorospena eta gizarte-zerbitzuak” (Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 25. artikulua)
Atseginez aurkezten dut Arartekoaren urteko txosten hau. Erakundeak 2018an egindako jarduerak biltzen ditu eta Eusko Legebiltzarrari, euskal administrazioei eta Euskadiko herritarrei aukera ematen die Arartekoak nagusiki zer gai aztertu dituen jakiteko. Gai horiek, batzuetan, Arartekoari jarduteko eskatu dioten pertsonek azaldu dituzte, eta beste batzuetan, erakundeak bere kabuz bultzatu ditu zenbait ekintza (ofiziozko jarduerak, topaketak, bilerak edo foroak), garrantzitsuak iruditu zaizkion alderdiak jorratzeko, bere eginkizunak betetze aldera.
Txosten honen lehen atalean ikus daitekeenez, kexak eta kontsultak izapidetzen egin du ahaleginik handiena Arartekoaren lantaldeak; orobat, azpimarragarria da era askotako jarduerak burutu direla beraien oinarrizko eskubideak baliatzeko orduan, eskubide-urratze, gabezia, arrisku edo kalteberatasun egoeran dauden taldeekin. Era berean, erakundeko kideek ohikoaz gaineko ahalegina egin behar izan dute bilerak burutzen (gizarte-erakundeekin eta herri-administrazioetako arduradunekin) mintegiak eta kanpoko ekimenak antolatzen eta haietan parte hartzen. Eta ez da ahaztu behar erakunde honek bultzada handia eman diela Europa eta mundu mailan giza eskubideak sustatzearekin lotutako ekintzei.
Zenbakiei begira, Arartekoaren jarduerak azken urteotako goranzko joerari eutsi dio 2018an, izan ere, herritarrentzako laguntzarekin eta administrazioak kontrolatzearekin lotutako 14.549 jarduera zenbatu dira; hortaz, aurten, %8 hazi da iazkoarekin alderatuta. Bideratutako kexen kopuruak zertxobait behera egin badu ere, ordainetan, aholkularitza zerbitzuak egin dira. Horrela, erabakigarriak izan dira herritarrak artatzeko bulegoek egin dituzten zerbitzuak; horiei esker, jarduera asko ez dira, formalki, kexa-
espediente bihurtu.
Zehazki, 2018an barrena, herritarrek 9.205 kexa eta kontsulta egin dizkiote Arartekoari. Gizarteratze arloan ez ezik, jarduera bizia nabari da arlo hauetan: hezkuntza; herri-
administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak; osasuna; etxebizitza; ogasuna; eta herri-administrazioen zerbitzuko langileak.
2018an, 729 kexa-espedientetan aipatu da argi eta garbi haurren eta nerabeen presentzia edo inplikazioa, alegia, Ararteko erakundeari egindako kexa guztietatik ia %27,97tan. Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren txostenean, aurten berriro egiaztatu da bere horretan dirauela etxean haurrak izatearekin lotutako pobreziaren bereizgarriak. Pobreziak eta berdintasunik ezak oso modu desberdinean eragin die gizarte-taldeei. Testuinguru horretan, gero eta txirotasun handiagoa jasateko arriskuan egon dira beraien kargura seme-alabak dituzten familiak.
Iaz oso garrantzitsua izan da ofiziozko jarduerak hastea; guztira 61 espediente hasi dira, horietako batzuk gizartean eragin handia izan dutenak, pertsona askori eragin liezaiekeelako. 78 bilera egin ditugu era askotako gizarte-erakundeekin eta 86 bilera euskal administrazio batzuekin: Eusko Jaurlaritzaren sail eta zuzendaritzekin, aldundiekin, udalekin eta beste erakunde batzuekin. Ikuskatzeko 10 bisita ere egin dira; horien bitartez, funtzionamendua, baliabideak, kudeaketa-programa, Arartekoaren gomendioen bilakaera, eta abar ebaluatu dira Durangoko Ertzain-etxean, Donostiako Udaltzaingoan, Uba lehen harrerako zentroan eta bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzako Zornotzako zentroan, eta haur babesgabeentzako Urduñako eta Loiuko egoitza-zentroetan.
Ararteko erakundearen ezaugarrietako bat denez gero, azpimarratzekoa da zeharkako ikuspegiak duen garrantzia eta balio kuantitatibo handia. Ikuspegi horretatik heltzen diogu bereizkeria, bazterketa eta berdintasunik eza eragoztearen alde egiten dugun lanari. Horretarako, herri-administrazio eskudunei zenbait ekimen proposatzen dizkiegu azterturiko kasu bakoitzaren ikuspuntutik, baina, aldi berean, ikuspegi oso eta alor anitzeko batetik begiratuta.
Guztion giza eskubideak bermatzeko ikuspuntu orokor hori oinarritzat hartuta erabaki genuen Euskal Herria energia-eredu iraunkor batera igarotzea izenburuko txosten berezia prestatzea, iaz aurkeztutakoa. Guk denok eta datozen belaunaldiek bizi-kalitatea izango badute, ezinbestekoa da euskal administrazioek erabakitasunez jardutea, eta beren jarduerak Estatuan eta Europan hartu behar diren neurriekin koordinatzea. Arartekoak, energia eta ingurumen arloan ekarpen eta proposamen teknikoak eginez, oinarri batzuk mahaigaineratu nahi izan ditu honako gai honetaz hausnartzeko: Euskadin orain daukagun energia-eredua, eta, ahalik eta eperik laburrenean, karbono gutxiko eredu iraunkor batera igarotzeko jarraibide gomendagarriak. Nabarmendu du Euskadin gizarte-itun bat lortu behar dela energia-trantsizioan hasitako bideari jarraitzeko eta neurri adostuenak bizkortzeko.
Eusko Legebiltzarrak Ararteko erakundeari eman dion eginkizuna ez da autonomien edo Estatuaren mugetan geratzen, baizik eta, gero eta gehiago, Europako eta nazioarteko konpromisoek zehazten dute. Konpromiso horiek tokiz gaindiko eta nazioz gaindiko egoeretan azaldu, gauzatu eta burutzen dira, eta maila askotako harremanen bitartez antolatzen dira. Europako alderdiak nabarmen eragiten eta oinarritzen du erakunde honen jarduera. Hori gertatu da, alde batetik, Europar Batasuneko araudia nahitaez ezarri behar delako, berezko zuzenbide gisa; eta, bestetik, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenetik (GEEHetik) eta Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunetik (EBOEG) eratorritako eskubideak bermatzeko Europako sistema ardatz nagusia eta derrigorrezko eredua delako, aginduz eta bokazioz eskubideak bermatzen dituen erakunde batentzat.
Europako alderdi hori, inspirazio-oinarria izateaz gain, estrategia-ardatz bezala barneratzen da Arartekoaren jardueran; zehazki, iaz 33 jarduera burutu ziren (horien berri ematen da txosten honen VI. atalean, Arartekoaren jardueraren garrantzia Europa eta mundu mailan izenekoan). Horrela, baterako ekimenetan eraginkortasunez parte hartu dugu giza eskubideak defendatzen diharduten Europako eta nazioarteko beste defentsa-erakunde eta organizazio batzuekin.
Horien artean, honako hauek nabarmendu behar dira: maiatzean, Gasteizen antolatu eta egin zen, anfitrioi gisa, Ombudsmanaren Nazioarteko Institutuaren (ONI) mintegi hau: Ingurumen arloko gobernantza egokia: Ombuds erakundeen eginkizuna ingurumen-eskubideak babesteko orduan; Haurren Defentsa-erakundeen Europako Sarearekin (ENOC) zerikusia duten zenbait jardueratan parte hartu dugu: bilera orokorrean eta haur eta gazteen osasun mentalari buruzko urteko 22. bilkuran, “Children’s Mental Health” mintegian eta 2018ko ENYA proiektuan:“Let’s Talk Young, Let’s Talk about Mental Health!”; edo errefuxiatuen eskubideekin lotura dutenetan, horien artean, Europako ONIren jardueren esparruan egin zen asilo-eskatzaileak eta errefuxiatuak gizarteratzeari buruzko txostenean; “General Data Protection Regulation Poldershop” deritzan ekitaldian (Europako defentsa-erakundearen lana Datuak Babesteko Erregelamendu Orokor berrira egokitzeari buruzkoa); Hizkuntza Komisarioen Nazioarteko Elkartearen urteko bilkuran edo René Cassin-en omenez eta hari Nobel saria eman ziotenetik 50. urte bete direla oroitzeko ekitaldian, besteak beste.
Kexa-espediente gehienetan, euskal administrazioek ontzat jo dute Arartekoaren proposamena eta, beraz, izapidetutako kexetatik %84 tramitazio-prozesuan ebatzi dira, gomendio edo iradokizunik egin behar izan gabe. Horrek eragin onuragarria du, dudarik gabe, Ararteko erakundeari defentsa-lana eskatu dioten pertsonen bizi-baldintzetan eta eskubideetan; orobat, onuragarria da 2018an euskal administrazio bakar bati ere ez zaiola ohartarazpenik egin behar izan.
Lorpen azpimarragarriak egin dira, euskal administrazio askoren araudi eta politika publikoetan aldaketak ekarri dituztenak, baina, tamalez, oraindik ere sarritan gertatzen da (txostenaren VII. atalean ikus daitekeenez) eragindako administrazioak ez duela behar bezain bizkor erantzuten, ez duela erantzuten edo informazio gutxiegi bidaltzen duela, argi eta garbi; horrek ondorio kaltegarria izaten du kasu bakoitzean kaltetutako pertsonengan, izan ere, laguntzarik ezak zuzenean eragiten du Arartekoari esku hartzeko eskatu diotenen bizi-baldintzetan.
Horregatik, hain arduratsuak ez diren herri-administrazioei ardura handiagoz jarduteko eskatzen diegu, erakunde honekin lankidetzan aritu daitezen, Estatutuak pertsona guztien eskubideak bermatzeko eman dion zeregina betetzeko orduan.
Arartekoak bereziki nabarmendu nahi du giza eskubideen kultura indartu behar dela, herritarrek nahiz herri-administrazioek eskubide horiek betetzeko lan egin dezaten, egunetik egunera pertsona guztien eskubideak errespetatzeko balioak eraiki eta berreraiki daitezen, alde batera utzita beraien jatorri etniko edo geografikoa (batez ere beraien herrialdeetako jazarpenetik ihes egin badute), sexu-joera edo genero identitatea, egoera ekonomikoa eta aniztasun funtzionala. Horretarako, kendu egin behar dira askotan giza eskubideak erabat baliatzea eragozten duten oztopoak, trabak, mugak eta inertziak. Aurten beharrezkoa iruditzen zait azpimarratzea oraindik ez dagoela berdintasunik, hori adierazteko modu anitzetan, gizonen eta emakumeen artean; neska-mutikoen eskubideak bermatu behar direla, batez ere sexu-abusuak gerta litezkeenean; eta gizarte-bazterketaren kontrako tresnak ziurtatu eta indartu behar direla. Alderdi horiek guztiak zehatz-mehatz aztertu dira txosten honetan.
Ez dugu ahaztu behar Martin Luther King-ek esandakoa, alegia, edonongo justiziarik ezak arriskuan jartzen duela toki orotako justizia.
Manuel Lezertua Rodríguez
ARARTEKOA
I. Atala
ARARTEKO ERAKUNDEAREN
JARDUERA KOPURUTAN
1. Oharrak eta datu orokorrak
Estatistikazko kapitulu honetan barrena, Ararteko erakundearen jardueraren ikuspegi orokorra eskaintzen ahaleginduko gara, zifratan. Horrela, erakundeari bide ezberdinak erabiliz egin dizkioten kexei buruzko datuak bereiziko ditugu, baita zuzeneko arretarako hiru bulegoen jarduera ere, euskal herri-administrazio bakoitzari dagozkion kexen gaineko datuak bilduko ditugu, eta horiek lurraldeen arabera nola banatuta dauden eta prozeduraren zein fasetan dauden adieraziko dugu.
Era berean, euskal herri-administrazioak Arartekoarekin lankidetzan zenbateraino aritu diren jakiteko informazioa ematen da.
Kapitulu honetan beste atal bat sartu dugu, alegia, erakundera etortzen diren pertsonen profilari buruzkoa, baita inkestetan gure lanaz ematen diguten iritzia ere.
Laburbilduz, informazio sistematizatu horren bidez, kapitulu honetan 2018ko jarduerari buruzko informazio kuantitatibo guztia agertzen da.
Arartekoak garrantzizkotzat jotzen du jardueren kontzeptu zabalaren barruan bi alderdiok ikusaraztea: batetik, herritarren erreklamazioen esparruan egiten duen lana, hau da, kexak eta aholkularitza hainbat modalitatetan, eta, bestetik, bestelako jarduerak, politika publikoak ebaluatzeko egiten direnak, eta, beraz, Arartekoan eskuarki planteatzen diren kasu konkretuez harago doazenak.
Horretarako, hainbat tresna erabiltzen dira, denak ere lan-arlo bakoitzaren urteko jarduera-planean egituratuak: bilerak administrazioekin, bilerak gizarte zibileko elkarteekin eta erakundeekin, ikuskapen-bisitak eta ofiziozko jarduerak.
Arartekoak 2018an egin duen jardueraren zenbakizko gutxi gorabeherako datuak estatistikari eskainitako kapitulu honetan kontsulta daitezke.
Arartekoaren web orrialdea sendotu egin da euskal herritarrei informatzeko eta haiekin harremanetan egoteko bide bezala; horren erakusgarri, aurten 185.000 bisita jaso dira, 185.000 orrialde ikusi dira eta 90.000 erabiltzaile baino
gehiago izan dira.
Era berean, Ararteko erakundearen presentzia indartu da gizarte-sareetan; horixe egiaztatzen dute, txosten hau ixteko datan, Twitterren ia 4.700 jarraitzaile, eta Facebookeko orrian (2014an zabaldutakoa) 800 pertsonak jarraitzea Arartekoari.
Oro har, 2018an, herritarrentzako laguntzarekin eta administrazioen kontrolarekin lotutako 14.549 jarduera zenbatu dira; hortaz, aurten, Arartekoaren jarduera %8 hazi da iazkoarekin alderatuta.
1. grafikoa.
Arartekoari 2018an egindako kexak eta kontsultak
2018an herritarrek 9.205 kexa eta kontsulta egin dizkiote Arartekoari eta ofiziozko 61 espediente bideratzen hasi gara. Informazio horretatik ondorio hau atera daiteke: 2010. urtearen aldean –orduan ikusten hasi ziren krisiaren ondoriorik
larrienak herritarren kexak %70 gehitu direla, arrazoi askorengatik, baina batez ere eduki ekonomikoko gizarte laguntzen gaineko kexak izugarri areagotu direlako.
2. grafikoa.
Arartekoaren jarduera guztiak 2018an
2018. urtean, informazioa eta orientabidea eskatzeko egin diren 4.950 telefono-kontsultari erantzun diegu eta 78 bilera egin ditugu era askotako gizarte-erakundeekin (horien gaineko xehetasunak urteko txostenaren V. kapituluan kontsulta daitezke, gizartearekiko harremanei buruzkoa baita). Era berean, 86 bilera egin ditugu zenbait administraziorekin: Eusko Jaurlaritzaren sail eta zuzendaritzekin, aldundiekin, udalekin eta beste erakunde batzuekin.
Ikuskatzeko 10 bisita ere egin dira. Horien bitartez, funtzionamendua, baliabideak, kudeaketa-programa, Arartekoaren gomendioen bilakaera, eta abar ebaluatu dira Durangoko Ertzain-etxean, Donostiako Udaltzaingoan, Uba lehen harrerako zentroan eta bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzako Zornotzako zentroan, eta haur babesgabeentzako
Urduñako eta Loiuko egoitza-zentroetan.
Gainera, eraginkortasunez parte hartu dugu hainbat ekitaldi, jardunaldi eta gertakizunetan; horiek batik bat administrazioek, gizarte-erakundeek eta defentsa-erakundeek sustatu dituzte, autonomia erkidegoetan nahiz Estatuan. 2018an, horrelako 178 jardueratan esku hartu dugu. Era berean, aipagarriak dira Arartekoak egindako 33 ekitaldi, Europan edo nazioartean nolabaiteko eragina dutenak (horien berri ematen da VI. atalean). Horrek guztiak halako arrasto bat ematen du Arartekoak egiten dituen jarduera ugari eta askotarikoen inguruan, batez ere erakundea osatzen duten 29 lan-
arloetako arduradunen ekimenez. Horiek zehatzago azaltzen dira II. eta III. ataletan, arlo horietako urteko jarduera-planaren berri ematean.
2018an kexa idatzien gaineko 1.658 espediente ebatzi dira. Gainera, 1.113 ebazpen eman dira. Gainontzeko kasuak gerora onartu ez diren kexak dira (beste herriaren defendatzaile batzuekiko bikoiztasuna, epailearen ebazpenaren zain dauden auziak, epai irmoa dutenak, auzibideari ekin diotenak eta abar).
Kexa-prozedurek batez beste 57 egun iraun dute 2018an.
Iaz, kexa eragin zuen administrazioaren jarduera aztertu eta gero, jarduera okerren bat zegoela iritzi diogu azterturiko kexa idatzien %53tan (hazi egin da 2017koaren aldean, ordukoa %48koa izan baitzen), eta jarduera ez zela okerra kexen %47 baino gehiagotan.
Eragindako administrazioak kexa sorrarazi zuen jarduera zuzendu eta aldatu du kasuetatik ia %84tan. Gehienetan ez da gomendio formalik egin behar izan administrazioak Arartekoaren proposamena onartzeko. Datu horrek argi erakusten du, berez, erakunde honen esku-hartzea oso eraginkorra dela.
1. taula.
Ararteko erakundearen esku-hartzearen eraginkortasun-maila
% |
% |
|
Konpondutako jarduera okerra |
83,75 |
|
Gomendiorik gabe |
93,60 |
|
Gomendio onartua |
5,12 |
|
Konpondu gabeko jarduera okerra |
16,75 |
2. Arreta zuzeneko bulegoen jarduera (aurrez aurreko kexak eta telefono bidezko aholkuak)
1996tik, Ararteko erakundeak arreta zuzeneko bulegoak dauzka Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan.
Horri esker, administrazioren batekin arazoak dituzten herritarrei hobeto lagun diezaiekegu. Bulegoetan hartutako eskarmentuak erakusten du, gainera, bertan jasotzen aurrez aurreko kexez gain, telefono bidezko kontsulta ugari ere egiten direla, eta erakundeko langileek erantzuten dituztela.
Horregatik, egiten dizkiguten kexak ez ezik, telefonozko kontsultak ere zenbatzen ditugu, ziur baikaude horien bitartez informatzeko lan interesgarria egiten dela pertsonei administrazioekin dituzten harremanetan zein eskubide dituzten adierazten. Horrela, 2018. urtean guztira 11.542 zerbitzu egin ditugu herritarren arretarako bulegoetan. Horietatik 6.592 hiru bulegoetako batean aurrez aurre egindako kexak eta kontsultak izan dira, eta ia 5.000tan telefono bidezko aholkularitza eta informazioa eman da.
3. grafikoa.
Aurrez aurreko kexak eta kontsultak eta telefono bidezko aholkuak arreta zuzeneko bulegoetan
Bulegoetako jarduerari buruz, 2018ko datuak aurreko urteetakoekin alderatuta aztertzen badira, ikusten da jarduera etengabe areagotu dela, %13tik gora 2018an.
3. Erregistratutako kexa idatziak
2018. urtean 2.522 kexa idatzi erregistratu ditugu euskal herritarrek hala eskatuta. Gainera, ofiziozko 61 jarduera hasi ditugu.
Onartu gabeko kexa idatziak
Ararteko erakundea sortu eta arautzeko 3/1985 Legearen 21. artikuluan adierazten dira zein zertzelada gertatu behar duten herritarren kexak ez onartzeko. Horrela, hainbat arrazoirengatik onartu ez diren kexak bereizi behar dira: norbanakoen arteko gatazka zelako, ordurako auzitegian azalduta zegoen arazoren bati buruzkoa zelako (epai irmoa jasota edo epailearen ebazpenaren zain), edo erakunde honen eskumen eremutik kanpo zegoelako.
Nolanahi ere, kexei ahalik eta babes juridikorik handiena eskaintzeko irizpidea mantentzen da; horrela, ahalegina egiten da prozedurazko arauak herritarrek egindako kexa onartzearen alde interpretatzeko. Onartu ez diren kexetan, erakundea kexagileari aholku ematen ahalegintzen da beti, azaldutako arazoak konpontzeko egokienak izan daitezkeen bideei dagokienez.
4. grafikoa.
Onartu gabeko kexa idatziak eta egoerak
Estatuko Herriaren Defendatzaileari edo beste defendatzaile batzuei bidalitako kexak
Estatuko administrazioaren jardueraren kontrako kexak ez ditu zuzenean Ararteko erakundeak bideratzen, administrazio hori ez baitago erakunde honen kontrolpean. Kexa horiek Estatuko Herriaren Defendatzaileari bidaltzen dizkiogu. Gainera, zenbait kexa Gaztela eta Leongo Procurador del Común erakundeari, Valentziako Síndic de Greuges-i eta Mexikoko Giza Eskubideen Batzorde Nazionalari bidali dizkiegu, haien eskumen-eremuko administrazio publikoei zegozkielako.
Estatuko Herriaren Defendatzaileari bidalitako kexak |
75 |
Beste defendatzaile batzuei bidalitako kexak |
3 |
4. Estatistika alorrez alor
Kontuan hartzen badugu kexa idatziak zein arlo tematikorekin dauden lotuta, hauxe ikusten dugu: aurreko urtearen aldean, oro har, zertxobait behera egin dutela izapidetutako kexa idatziek, eta gauza bera gertatu dela gizarte arloarekin lotutakoekin (kexa gehien eragiten dituen arloa da, oraindik ere). Gizarte arloko kexak ez dira kategoria bakarrean bilduta agertzen, hainbat arlotan azaltzen dira, ez bakarrik gizarteratze arloan, baizik eta baita ere etorkinen eta kultura aniztasunaren, buru-gaixoen, haur eta nerabeen, adinekoen, etxebizitzaren, espetxeratuen, ezinduen, eta abarren arloetan.
Horrela, 2018an behera egin dute gizarte bazterkeriaren aurka borrokatzeko bitartekoekin loturiko kexek: 713 izan dira (2017ko 829 kexen aldean), baina 2012ko 1.100etik urrun dago oraindik. 713 kexa idatzi horietatik 687k (hau da, ia %97k) Lanbideren jarduera txarrarekin loturiko hainbat arazorekin dute zerikusia, eta diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) eta etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO) kudeatzerakoan egindako jarduerekin.
Gizarteratze arloan ez ezik, jarduera bizia nabari da arlo hauetan: hezkuntza, herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak, osasuna, etxebizitza, ogasuna eta herri-administrazioen zerbitzuko langileak.
2018an kudeatutako kexa idatzien artean, ugariak dira, orobat, arreta publikoa behar duten taldeei buruzkoak.
Arartekoak bideratu dituen kexa-espedienteetatik %55ek baino gehiagok eskubide sozialekin dute lotura (hezkuntza, osasuna, gizarteratzea, etxebizitza, e.a.).
2. taula.
Hasitako kexa-espedienteen banaketa, jarduera-arloaren arabera*
Arloa |
|
% |
Gizarteratzea |
713 |
32,00 |
Hezkuntza |
267 |
11,98 |
Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak |
148 |
6,64 |
Osasuna |
144 |
6,46 |
Arreta publikoa behar duten taldeak: desgaituak, adinekoak, berdintasuna, etorkinak eta kultura aniztasuna, espetxeratuak, e.a. |
140 |
6,28 |
Etxebizitza |
113 |
5,07 |
Ogasuna |
112 |
5,03 |
Herri-administrazioen zerbitzuko langileak |
108 |
4,85 |
Hirigintza eta lurralde antolamendua |
81 |
3,64 |
Segurtasuna |
80 |
3,59 |
Ingurumena |
70 |
3,14 |
Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak |
55 |
2,47 |
Jarduera ekonomikoaren antolamendua |
43 |
1,93 |
Justizia |
35 |
1,57 |
Hizkuntz eskubideak, kultura eta kirola |
31 |
1,39 |
Haurrak eta nerabeak |
30 |
1,35 |
Lana eta Gizarte Segurantza |
20 |
0,90 |
Familiak |
17 |
0,76 |
Animaliak babestea eta edukitzea |
15 |
0,67 |
Gardentasuna, partaidetza, gobernu ona eta datuak babestea |
6 |
0,28 |
Guztira |
2.228 |
100 |
* Azpiarloen arabera xehatutako datuak Arartekoaren web orrian kontsulta daitezke, estatistika osoan
5. Estatistika, eragindako administrazioen arabera
Bideratutako kexa-espedienteek administrazio bakoitzari zer proportziotan eragiten dioten adierazten duten datuak aztertuta, aurreko urteetan bezala, 2018an Eusko Jaurlaritzaren kontra egin dira kexa idatzirik gehienak (%60 baino gehiago), gehitu egin dira autonomia erkidegoko udalen jarduerei buruzkoak (ia %27) eta %10 baino gehiagok izan dute zerikusia foru aldundiekin.
Edonola ere, espedienteetan nahastutako administrazioak ikertzeak ez du esan nahi jarduera okerrik egin dutenik, baizik eta haien jardueraren batek erreklamazioa sorrarazi duela.
Arlo eta administrazio bakoitzari zuzendutako kexen kopurua zuzen interpretatzeko era
Hasiera batean, administrazio jakin baten jarduerek kexa asko eragiten badituzte edo arlo zehatz batean kexa anitz jotzen badira, pentsa liteke horrek estua duela herritarrek administrazio horren funtzionamenduaz duten iritzi txarrarekin, zabarkeria, gehiegikeriak edo legez kontrako jarduerak egoteari dagokionez.
Hala ere, ñabardura garrantzitsuak egin behar zaizkio kexa-kopuruaren lehen pertzepzio eta interpretazio horri, ondorioak presaka ez ateratzeko, ondorio horiek okerrak eta bidegabeak izan baitaitezke eragindako administrazioei dagokienez.
Horrela, nahiz eta administrazio jakin baten jarduerak sortutako kexa-kopurua hasiera batean esanguratsua izan, are esanguratsuagoa da −eta hori da egiaz garrantzitsua− zenbat kexatan izan zituen kexagileak erakunde honetara etortzeko moduko arrazoiak, administrazio batek oker jokatu zuelako. Halaber, erakunde honen iritziz, kexa-kopuruaren datua bera baino garrantzitsuagoa da kasuan kasuko administrazioaren jokabidea, bai ezarritako epean informatzeko betebeharra betetzeko orduan, bai erreklamazioa ikertu edo aztertu ostean emandako ebazpenei dagokienez. Hau da, funtsezkoa da administrazioak gomendioak edo iradokizunak onartzen dituen ala ez egiaztatzea, administrazioak oker jokatu duela antzeman denean.
5. grafikoa.
Bideratutako espedienteen banaketa, eragindako administrazioen arabera
A) Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) bideratu diren espedienteak
Banaketa arloka
Eusko Jaurlaritzak eskumen zabala duen arloetan (gizarte babesa eta enplegua, osasuna, etxebizitza, hezkuntza eta herri-administrazioen zerbitzuko langileak) egon da kexa idatzien espediente kopururik handiena.
3. taula.
Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) bideratu diren espedienteen banaketa, arloen arabera
Arloa |
|
% |
Gizarteratzea |
609 |
55,98 |
Osasuna |
131 |
12,05 |
Etxebizitza |
88 |
8,09 |
Hezkuntza |
83 |
7,63 |
Herri-administrazioen zerbitzuko langileak |
65 |
5,97 |
Jarduera ekonomikoaren antolamendua |
20 |
1,84 |
Segurtasuna |
17 |
1,56 |
Familiak |
12 |
1,1 |
Lana eta Gizarte Segurantza |
11 |
1,01 |
Hizkuntz eskubideak, kultura eta kirola |
10 |
0,92 |
Justizia |
9 |
0,83 |
Ingurumena |
8 |
0,74 |
Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak |
6 |
0,55 |
Buruko gaixotasunak edo nahasmenduak dituzten pertsonak |
5 |
0,46 |
Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak |
4 |
0,37 |
Ogasuna |
2 |
0,18 |
Emakumeen berdintasuna eta osotasuna |
2 |
0,18 |
Gardentasuna, partaidetza, gobernu ona eta datuak babestea |
2 |
0,18 |
Ezgaitasunen bat duten pertsonak |
1 |
0,09 |
Etorkinak eta kultura aniztasuna |
1 |
0,09 |
Lesbiana, gay, bisexual, transexual eta intersexualak |
1 |
0,09 |
Talde terroristen biktimak |
1 |
0,09 |
Guztira |
1.088 |
100 |
Sailen araberako banaketa
6. grafikoa.
Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) bideratu diren espedienteen banaketa, sailen arabera
B) Foru erakundeen aurka bideratutako espedienteak
Banaketa lurraldeka
Foru erakundeen kontrako kexen artean, nabarmentzekoa da gora egin dutela Arabako Foru Aldundiaren aurka bideratutako kexa idatziek, eta behera Bizkaia eta Gipuzkoaren kontrakoek.
7. grafikoa.
Foru erakundeen aurka bideratutako espedienteen banaketa, lurraldeen arabera
Banaketa arloka
Foru eremuko kexa idatzien tipologiari begira, aldatu egin da azken urteko joera: hain zuzen, gutxitu egin dira ogasun arlokoak, gehitu egin dira adinekoei eta ezinduei buruzkoak, baita ere herri-lan, garraio eta azpiegituren arloarekin zerikusia dutenak.
4. taula.
Foru erakundeen aurka bideratu diren espedienteen banaketa, arloen arabera
Arloa |
|
|
|
|
% |
|
|
|
|
||
Adinekoak eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak |
20 |
9 |
6 |
35 |
19,23 |
Ezgaitasunen bat duten pertsonak |
12 |
16 |
2 |
30 |
16,48 |
Ogasuna |
12 |
14 |
2 |
28 |
15,38 |
Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak |
7 |
9 |
8 |
24 |
13,18 |
Haurrak eta nerabeak |
6 |
5 |
11 |
22 |
12,08 |
Herri-administrazioen zerbitzuko langileak |
5 |
2 |
2 |
9 |
4,95 |
Gizarteratzea |
1 |
4 |
3 |
8 |
4,4 |
Hizkuntz eskubideak, kultura eta kirola |
3 |
1 |
2 |
6 |
3,3 |
Ingurumena |
1 |
4 |
1 |
6 |
3,3 |
Jarduera ekonomikoaren antolamendua |
– |
2 |
1 |
3 |
1,65 |
Familiak |
– |
2 |
– |
2 |
1,1 |
Espetxeratuak |
2 |
– |
– |
2 |
1,1 |
Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak |
– |
1 |
1 |
2 |
1,1 |
Hezkuntza |
1 |
– |
– |
1 |
0,55 |
Emakumeen berdintasuna eta osotasuna |
– |
– |
1 |
1 |
0,55 |
Buruko gaixotasunak edo nahasmenduak dituzten pertsonak |
1 |
– |
– |
1 |
0,55 |
Osasuna |
– |
1 |
– |
1 |
0,55 |
Hirigintza eta lurralde antolamendua |
– |
– |
1 |
1 |
0,55 |
C) Tokiko administrazioen aurka bideratutako espedienteak
Banaketa lurraldeka
Espediente gehienak Bizkaiko udalen aurka bideratu dira, baina kontuan hartu behar da horixe dela lurralderik jendetsuena.
5. taula.
Tokiko administrazioen aurka bideratutako espedienteen banaketa
|
% |
|
Bizkaiko udalak |
216 |
45,09 |
Gipuzkoako udalak |
147 |
30,69 |
Arabako udalak |
84 |
17,54 |
Bizkaiko mankomunitateak, partzuergoak eta parkeak |
17 |
3,55 |
Arabako administrazio batzarrak |
11 |
2,30 |
Gipuzkoako mankomunitateak, partzuergoak eta parkeak |
4 |
0,83 |
Guztira |
479 |
100 |
6. taula.
Autonomia erkidegoko udalen eta administrazio batzarren aurka* bideratutako espedienteak
Arabako udalak |
|
Vitoria-Gasteiz |
57 |
Asparrena |
4 |
Laudio / Llodio |
4 |
Iruña Oka / Iruña de Oca |
3 |
Laguardia |
3 |
Amurrio |
2 |
Aramaio |
2 |
Artziniega |
2 |
Baños de Ebro / Mañueta |
2 |
Okondo |
2 |
Arraia-Maeztu |
1 |
Arrazua-Ubarrundia |
1 |
Añana |
1 |
Guztira |
84 |
Bizkaiko udalak |
|
Bilbao |
54 |
Getxo |
15 |
Gorliz |
13 |
Barakaldo |
12 |
Bermeo |
8 |
Erandio |
8 |
Santurtzi |
8 |
Sopela |
8 |
Mungia |
7 |
Sestao |
6 |
Balmaseda |
5 |
Ermua |
5 |
Leioa |
5 |
Portugalete |
4 |
Abanto y Ciérvana - Abanto Zierbena |
3 |
Arrigorriaga |
3 |
Basauri |
3 |
Berango |
3 |
Durango |
3 |
Gernika-Lumo |
3 |
Muskiz |
3 |
Valle de Trápaga - Trapagaran |
3 |
Beste batzuk* |
34 |
Guztira |
216 |
Gipuzkoako udalak |
|
Donostia / San Sebastián |
41 |
Irun |
10 |
Zarautz |
9 |
Oñati |
8 |
Arrasate / Mondragón |
7 |
Hondarribia |
7 |
Hernani |
6 |
Lasarte - Oria |
6 |
Pasaia |
5 |
Urnieta |
5 |
Usurbil |
5 |
Eibar |
4 |
Bergara |
3 |
Errenteria |
3 |
Beste batzuk* |
28 |
Guztira |
147 |
* Zerrenda osoa Arartekoaren web orrian kontsulta daiteke estatistika osoan.
Banaketa arloka1
Normalean gertatzen den bezala, tokiko administrazioen jarduerek eragindako erreklamazioak modu nahiko homogeneoan banatuta daude udalek eskumen garrantzitsuak dituzten arloen artean. Honako arloak nabarmentzen dira: araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak, hirigintza eta lurralde antolamendua, segurtasuna, ingurumena, ogasuna, gizarteratzea.
D) Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio batzuen aurka bideratutako kexa-espedienteak
EAEko beste administrazio batzuen kontrako kexak direla eta, eutsi egin zaio 2017an agerian jarri zen gutxitzeari. Euskal Herriko Unibertsitatearen aurka egindako kexei dagokienez, gutxitu egin dira aurreko urteekin konparatuta. Halaber, gehitu egin dira Bizkaiko Abokatuen Elkargoari eta URA-Ur Agentziari buruzkoak.
7. taula.
Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio batzuen aurka bideratutako kexa-espedienteak
|
|
Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua |
6 |
URA – Ur agentzia |
6 |
Euskal Herriko Unibertsitatea |
5 |
Arabako Abokatuen Elkarte Ohoretsua |
2 |
Eusko Legebiltzarra |
1 |
Haurreskolak |
1 |
Guztira |
21 |
6. Lurralde estatistika (kexa idatzien banaketa lurraldeen arabera)
8. grafikoa.
Erregistratutako kexa-espedienteen lurralde banaketaren bilakaera, jatorriaren arabera (2008-2018)*
* Arartekoaren web orrian kontsulta daitezke, estatistika osoan, Arartekoaren jarduera hasi zenetik (1989) izan duen bilakaerari buruzko datuak.
Erreklamazioak lurraldez lurralde,
10.000 biztanleko
Lurralde historikoen arabera erregistratu diren kexa idatzien jatorriaren konparaziozko azterketa egiteko, lurralde bakoitzetik jasotakoen kopuru osoa lurralde horretako biztanleriarekin lotuko dugu. Hurrengo koadroan bildu ditugu lurralde bakoitzetik 10.000 biztanleko multzo bakoitzeko jaso ditugun kexei buruzko datuak.
Aurreko urteetan bezalaxe, egiaztatu dugu Araba Lurralde Historikoan egin direla kexa idatzi gehien, hain zuzen, Bizkaian egindakoen gainetik eta Gipuzkoakoen ia halako bi, nahiz eta hori biztanle gutxienekoa izan.
9. grafikoa.
Erregistratutako erreklamazio idatziak lurraldez lurralde, 10.000 biztanleko (2005-2018)*
* Arartekoaren web orrian kontsulta daitezke, estatistika osoan, Arartekoaren jarduera hasi zenetik (1989) izan duen bilakaerari buruzko datuak.
Banaketa lurralde bakoitzean
Kexagileak lurralde historikoko hiriburuan ala beste udalerri batzuetan bizi diren, herritarren jokabidea ez dela berdina erakusten du kexa-espedienteen banaketak. Egiaz, Bizkaian eta Gipuzkoan, handiagoa da hiriburutik kanpo bizi diren kexagileen kopurua, oso nabarmen Gipuzkoaren kasuan; Araban, ordea, kexetatik %80 baino gehiago Gasteizen bizi direnek egin dituzte.
8. taula.
Kexen banaketa, hiriburuko biztanleek edo lurraldeko gainerako udalerrietako biztanleek egin dituzten kontuan hartuta
Araba/Álava |
|
% |
Vitoria-Gasteiz |
490 |
82,77 |
Beste udalerri batzuk |
102 |
17,23 |
Guztira |
592 |
100 |
Bizkaia |
|
% |
Bilbao |
635 |
47,71 |
Beste udalerri batzuk |
696 |
52,29 |
Guztira |
1.333 |
100 |
Gipuzkoa |
|
% |
Donostia / San Sebastián |
168 |
29,17 |
Beste udalerri batzuk |
408 |
70,83 |
Guztira |
576 |
100 |
Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo etorritako kexak
Urtea zehar, beste autonomia erkidego batzuetatik eta beste estatu batzuetatik etorritako 52 kexa jaso ditugu, euskal herri-administrazioen kontrakoak.
7. Prozedurari buruzko estatistika (kexa idatzien espedienteen egoera)
Jarraian, 2018an bideratutako espedienteak tramitazioaren zein fasetan dauden aztertuko dugu.
2018. urtean 1.658 kexa-espediente bukatu dira eta 1.113 ebazpen eman dira. Arartekoak hartu dituen erabakiak aztertuta, eragindako administrazioaren jarduera okerren bat zegoen 587 kasutan, hau da, ia %53tan; ehuneko hori iazkoa baino (%48) handiagoa da. Aitzitik, ez da jarduera okerrik antzeman azterturiko espedienteetatik %47 baino gehiagotan (iaz %52 izan ziren).
Izapidetzen ari ziren espediente batzuetan, kexa aztertzen hasi ondoren, azterketa jarraitzea eragozten duten hainbat
inguruabar agertu dira: beste defendatzaile batzuekiko bikoiztasuna, epailearen ebazpenaren zain dauden auziak, epai irmoa dutenak, epai bideari ekin diotenak eta abar.
Espediente horiek Gerora ez dira onartu izenpean jaso dira ondoko grafikoetan.
10. grafikoa.
2018an bukatu diren espedienteak
Kexen egoera: euskal administrazio publikoen jarduera zuzenak eta okerrak
11. grafikoa.
Kexa-espedienteen egoera
Aurreko datuetatik ondorioztatzen denez, Arartekoak 2018. urtean sakonki aztertu dituen erreklamazio guztietatik 587 kasutan, hau da, ia %53tan ondorioztatu da jarduera okerren bat egin dela.
8. Ofiziozko espedienteak
Herritarren kexak aztertu eta ikertzeaz gain, Ararteko erakundeak, bere kabuz, hainbat gai ikertzeari ekiten dio: batzuetan, euskal administrazio publikoren batek agian oker jokatu duela iruditu zaigulako; beste batzuetan, zerbitzu berriak emateko edo laguntzeko aukera ikusi dugulako.
Otsailaren 27ko 3/1985 Legeak –Ararteko erakundea sortu eta arautzekoak– ofizioz jarduteko aukera xedatu zuen 17.1 artikuluan. Horri esker, Arartekoak bere kabuz esku har dezake, administrazioaren irregulartasunen edo akatsen baten ondorioz kalteturiko herritarren kexen zain egon barik.
2018an ofiziozko 61 espediente bideratzen hasi gara. Arloen arabera, aipatzekoak dira gizarteratzea, ingurumena, segurtasuna eta Haur eta Nerabeentzako Bulegoari dagozkionak.
9. taula.
Ofiziozko espedienteen banaketa, arloen arabera
Arloa |
|
% |
Gizarteratzea |
27 |
44,26 |
Ingurumena |
8 |
13,12 |
Segurtasuna |
7 |
11,47 |
Haurrak eta nerabeak |
7 |
11,47 |
Etorkinak eta kultura aniztasuna |
3 |
4,92 |
Herri-administrazioen zerbitzuko langileak |
2 |
3,28 |
Ezgaitasunen bat duten pertsonak |
2 |
3,28 |
Herriaren defendatzailea |
1 |
1,64 |
Hizkuntz eskubideak, kultura eta kirola |
1 |
1,64 |
Emakumeen berdintasuna eta osotasuna |
1 |
1,64 |
Justizia |
1 |
1,64 |
Etxebizitza |
1 |
1,64 |
Guztira |
61 |
100 |
Ikus daitekeenez, iaz, gizarteratze arloko lana nagusitu zen ofiziozko jardueren kopuruan. Antzeman ziren zenbait egoera edo arazorekin lotuta zeuden jarduera horiek. Bereziki aipagarriak dira EAEko 21 udali zuzendutako jarduerak; horietan, informazioa eskatu genien, ikusi baikenuen jarduera batzuetan gizarte larrialdiko laguntzak (GLL) ukatu zituztela laguntza-eskatzaileek diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) eta etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO) jasotzeko baldintzak betetzen zituztelako, kontuan hartu gabe prestazio horiek etenda edo iraungita zeuden, etete edo iraungitze horien iraupena edo Lanbideren erantzunik eza.
Gizarteratze arlotik bultzatutako ofiziozko beste jarduera batzuetan, gai hauek aztertu dira: Lanbidek DSBE amaitzea enplegu baterako hautaketa-prozesuetan parte ez hartzeagatik, jakinarazpena telefonoz egiten denean; horren ondorioz, ofiziozko espediente bat hasi zen, Arartekoak zalantzan jarri baitzuen jakinarazpenaren eraginkortasuna, izan ere, ez dago inon idatziz jasota zer egoeratan egin zen jakinarazpen hori, ezta ere hizkuntza-arazorik, arazo teknikorik edo ulermenezkorik egon zen, gestio horren edukiari eta bere ondorioei dagokienez.
Orobat, ofiziozko beste jarduera bat ere hasi dugu Lanbideren jardueraren ondorioz, bada Lanbidek balizko irabazien itxurazko kalkulu bat egiten die beren kontura lan egiten duten prestazio-eskatzaileei, haien balizko diru-sarrerak inputatu ahal izateko, kontuan hartu gabe haien jabetzako negozioa krisialdian egon daitekeela.
Nazio jakin batzuetatik (Nigeria edo Pakistan) etorritako
pertsona batzuek arazoak izan dituzte beren agiriak legeztatzeko edo beren herrialdeko ondasunen ziurtagiriak lortzeko; horren ondorioz, ofiziozko espedienteak bidali zaizkie Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari eta Estatuko Herriaren Defendatzaileari. Era berean, Estatuko Herriaren Defendatzaileari zuzendu diogu beste ekimen bat, Andaluziatik etorkin gehiegi heltzearekin zerikusia dutenak, euskal administrazio arduradunek ez baitzekiten horren berri, haiek artatzeko baliabideak eta zerbitzuak jarri ahal izateko.
Talde jakin batzuek (errefuxiatuek, etorkinek eta etnia batzuetakoek) arazo handiak izaten dituzte sektore pribatuan etxebizitza lortzeko; hori dela eta, Arartekoak Eusko Jaurlaritzara jo du, honako hau adierazteko: egoera horregatik kezkatuta dagoela eta babes juridikoko neurriak hartu behar direla agian gertatzen ari den diskriminazioari aurre egiteko.
Beharbada pertsonak salerostearen biktima diren emakumeek udal erroldan izena emateko dituzten arazoek areagotu egiten dute beraien eta beren seme-alaben kalteberatasun egoera. Horregatik, jarduera bat hasi dugu Gasteizko, Bilboko eta Donostiako Udalekin, arrisku-egoera larri horren berri emateko eta proposamen eskubide-bermatzaileago bati zer deritzoten galdetzeko.
Ingurumen arloan bultzatu diren ofiziozko jardueretan, batez ere aztertu dira ibaietara (bereziki, Araiako Arakil ibaira) baimenik gabe egindako isurketak kontrolatzeko jarduerak. Zumaiako itsasertzeko flysch-ean plastikozko hondakin asko agertu direnez gero, zenbait ekimen bideratu dira Eusko Jaurlaritzarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta udalarekin berarekin, isurketak prebenitzeko eta eragozteko zer neurri har daitezkeen zehazteko.
Donostiako gazteen lonja batean piztu zen sutearen ondorioz, jarduera bat hasi zen, arrisku hori eragozteko zer neurri zeuden ikusteko.
Orobat, gure esku-hartzea eragin zuen jolasteko eta hezteko jarduerak edo kirol jarduerak egiten dituzten ikastetxeei meteorologia-alertak jakinarazteko zein protokolo erabiltzen den jakiteak, gertakari batean ume bat zauritu baitzen.
Arartekoaren Haur eta Nerabeentzako Bulegoak ere jarduera ugari abiarazi ditu; horien artean, garrantzitsuak dira babesik gabe dauden haur eta nerabeentzako egoitza-baliabideetara egindako bisitak. Azken bi urteotan adingabe atzerritar gehiago iritsi dira Euskadira familiarik gabe; horregatik, nola artatzen dituzten jakiteko, baliabide horietako batzuk ikustera joan gara, adibidez, emantzipaziorako prestatzeko Zabaloetxe eta Urduña zentroak, eta Uba lehen harrerako zentroa. Sansoheta zentroan portaera-arazoak dituzten nerabeentzako garatzen duten programa dela eta, beste arrazoi bat izan dugu esku hartzen hasteko eta ikuskatze-bisitak egiteko: bertan bizi diren neska-mutil batzuek erasoak eta mehatxuak egin dizkiete zenbait hezitzaileri.
Ikuskatzeko bisiten atalean aipatzekoa da, halaber, neurri judizialak betetzeko Uribarri gizarte- eta hezkuntza-zentrora egindakoa. Bisita hori Tortura Prebenitzeko Mekanismo Nazionalarekin batera egin genuen, hark hala eskatuta.
2017an egindako bisitekin lotuta, iaz bukatutzat jo genituen, zegozkien ebazpenen bitartez, Zornotza, Bideberria eta Uba lehen harrerako edo larrialdi harrerako zentroekin zerikusia zuten ofiziozko jarduerak.
Era berean, ofiziozko jarduerak egin ditugu Arrisku egoera berezietan dauden adingabeak txosten berezian bakarrik dauden adingabe atzerritarrei buruz egin genituen gomendioen bilakaera aztertzeko. Horrela, informazioa eskatu diegu hiru foru aldundiei, lehen aipaturiko ikuskatze-bisitetan lortutako informazioa osatzeko.
Eskola-kirolan, hezteko eta parte hartzeko irizpideak erabili behar dira, ez lehiatzekoak, eta futbol txapelketetan neskatoen balizko diskriminazioa prebenitu behar da. Gai horrek Arartekoaren jarduera berri bat eragin du, oraingoan, Gasteizen.
Haur eta Nerabeentzako Bulegoak hasitako azken jardueran gai hau aztertzen da: arauek haurrengan duten eraginari buruzko txostenen egoera. Gai hori haurrak babesteko legeriak gehitu zuen 2015ean, legeak eta erregelamenduak egiteko prozesuko baldintza gisa.
Segurtasun arloan, 2018an ikuskatzeko bisitak egin dira Donostiako Udaltzaingora eta Durangoko Ertzain-etxera, eta ikerketa bat hasi da Ertzaintzak Donostian egindako esku-hartzean batean pertsona bat hil zelako eta hainbat ertzain zauritu zituztelako, jakin nahi baikenuen gertakariak zer egoeratan gertatu ziren eta zer neurri hartu ziren. Orobat, ofiziozko jarduera bat egin genuen, 2018an bertan bukatutakoa, Amurrioko Udaltzaingoaren egoitzaren irisgarritasuna hobetzeari buruz.
Iaz egindako gomendio orokor baten bidez, zenbait udalerritan ofizioz egindako jarduera batzuk bukatu dira. Jarduera horiek 2017. urtean hasi ziren eta desgaituek beraientzat gordetako aparkalekuetan aparkatzeko eskubidearekin lotuta zeuden. Desgaituek Bizkaibusen zituzten irisgarritasun-arazoek ere eragin zuen Arartekoaren esku-hartze bat, hori ere dagoeneko amaitua.
Genero-indarkeria jasaten duten emakumeak artatzeari buruz, Arartekoak ofiziozko zenbait jarduera egin behar izan ditu: genero-ikuspegia aintzat har dadin, Gasteizko Udalaren oinarrizko gizarte-zerbitzuetan horrelako egoerak antzeman eta aztertzeko, prestakuntza- eta prebentzio-programen bitartez; lehen arreta pribatutasunez eskain dadin, ertzain-etxeetan eta Gasteizko emakumeen kontrako indarkeria gaietako epaitegian.
Osakidetzaren 2016-2017ko deialdiko LEPean, medikuntza-espezialitate batzuetan salatu ziren irregulartasunak aztertzeko asmoz, Arartekoak ofiziozko bi jarduera hasi zituen eta jada amaituta daude txosten hau bukatzeko orduan.
Ofiziozko jarduera horiek eta beste zenbait –horietako batzuk aztergai dugun urtean bukatu dira, beste batzuk bideratzen ari dira zehatzago kontsulta daitezke txosten honen II eta III. kapituluetan, baita horri erantsitako Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren txostenean ere.
9. Estatistika soziologikoa. Kexagileen tipologia eta kexen formatua
Gure zerbitzuetara jotzen duten pertsonei harrera egiteko modu naturalak Arartekoaren esku hartzea eskatzen duten pertsonen ezaugarriak eta baldintzak ezagutzearekin zuzeneko zerikusia dauka.
Kexagileen ezaugarriak
2018. urtean egindako kexen analisi soziologikoak ez du aldaketa esanguratsurik erakusten aurreko urteekin aldean.
12. grafikoa.
Jasotako kexen banaketa, kexagileen ezaugarrien arabera
Kexa idazteko erabilitako hizkuntza
Gaur egun gaztelania da kexak idazteko gehien erabiltzen den hizkuntza. Euskaraz eta bi hizkuntzetan aurkeztutakoek gorakada txiki bat izan dute. Halere, Arartekoaren erakundean herritarrei bi hizkuntza ofizialetan arreta emateko gai diren pertsonak daude.
Ararteko erakundeak erreklamazioak herritarrak aukeratutako hizkuntzan izapidetzen ditu, irizpide modura. Arartekoa kexa eragindako administrazioekin harremanetan jartzean, eta ofiziozko espedienteren bat abiatzen duenean, komunikazioa EAEko bi hizkuntza ofizialetan egiten da.
13. grafikoa.
Kexen banaketa, erabilitako hizkuntzaren arabera
Kexak egiteko era
Kexak egiteko moduan, aldatu egin da azken urteetako joera, izan ere, ugaritu egin dira aurrez aurreko kexak, ia %59ra iristeraino, Arartekoaren herritarrak artatzeko hiru bulegoetan. Aldi berean, kexen ia %36 egin dira Internet bidez, eta nabarmen jaitsi da postaz egindakoen kopurua.
14. grafikoa.
Kexen banaketa, herritarrek erabili duten bidearen arabera
10. Erabiltzaileen iritzia
10.1. Erabiltzaileei egindako inkestaren emaitzak
Duela zenbait urte, herritarrengana hurbiltzeko bidea hasi genuen, esku hartzeko eskatu diguten pertsonen iritzia jakiteko. Erakundearen jardunbidean ahulguneak zeintzuk diren jakitea eta eskaintzen dugun zerbitzua hobetzen saiatzea ditugu helburu.
Horregatik, kexa-espediente baten izapideak amaitzen ditugunean, kexagileari galdera-sorta bat bidaltzen diogu, nahi izanez gero eta izena ipini barik, galdera batzuei erantzuteko eskatuz, emandako zerbitzuaren gainean egiten duen balorazioa jakiteko.
Emaitzak balioztatzean, garrantzitsua da honako hau kontuan hartzea: 2018an zenbait kexaren biderapen-lana amaitu da; kexa horien artean, gutxi gorabehera %53tan uste izan da eragindako administrazioak jarduera okerren bat burutu zuela.
Herritarrek Arartekoaren esku-hartzeaz 2018an egin duten balorazioa oso ontzat jo behar da. Horixe ondoirozta daiteke Arartekoaren zerbitzuak erabili dituzten pertsonetatik galdera-sortari erantzun diotenen erantzunetatik.
15. grafikoa.
Nolakoa iruditu zaizu Arartekoak bidalitako informazioa?
Hortaz, “jasotako informazioa ona edo oso ona” iruditu zaie kexaren bat egin duten herritarren %77i baino gehiagori, kexaren biderapena bukatu ondoren.
16. grafikoa.
Nolakoa iruditu zaizu Ararteko erakundeko langileek eman dizuten arreta (laguntzeko prest egotea, tratua, enpatia...)?
Arartekoak egiten duen zerbitzuari buruzko balorazio onaren adierazgarririk nabarmenena da kexagileen ia %83k ontzat edo oso ontzat jo duela jasotako arreta.
17. grafikoa.
Oro har, nolakoa iruditu zaizu Arartekoaren lana? (Azaldu duen interesa, laguntzeko prest egotea, egindako gestioak...)
Hau da, galdera-sortari erantzun dioten pertsonetatik ia %77k baino gehiagok oso ontzat edo ontzat jo dute Arartekoaren esku-hartzea.
18. grafikoa.
Administrazioarekin arazoak dituen norbaiti Arartekora joateko gomendatuko zenioke?
Beraz, kasuetatik ia %83tan Arartekora jotzea gomendatuko litzateke, administrazioarekin arazorik edukiz gero.
19. grafikoa.
Nolakoa iruditu zaizu kexa egin zenuenetik tramitazioa bukatu arteko denbora?
Erantzuna jasotzeko denborari dagokionez, %45 baino gehiagok uste dute denbora laburra edo oso laburra izan dela.
20. grafikoa.
Nolakoa iruditzen zaizu Ararteko erakundeko pertsonen profesionaltasuna?
Erabiltzaileek Arartekoko langileen profesionaltasunaz zer iritzi duten jakitea garrantzitsua dela ohartuta, azken urteotan galdera hori sartu dugu gure galdera-sortan. Horren ondorioz, inkestari erantzun dioten herritarren ia %77k (145 lagunek) uste dute erakundeko langileen profesionaltasun irudia ona edo oso ona dela; beraz, Ararteko erakundearentzako aintzatespena da.
Era berean, azken urte hauetan Arartekoaren funtsezko bi tresnari buruz galdetu dugu: alde batetik, gure web orriaz, funtsezko tresna baita gure zerbitzuez informatzeko eta
herritarrekin elkarri eraginez jarduteko (orri hori erabiltzaileen %48k ezagutzen dute); eta bestetik, Arartekoaren zerbitzu-kartaz. Bertan biltzen dira kalitateko konpromiso guztiak eta erabiltzaileek erakundearekiko dituzten eskubideak, baita eskubide horiek baliatzeko modua ere (tresna hori galdera-
sortari erantzun diotenen %38k ezagutzen dute). Galdera-
sortaren emaitzetan, oso ontzat nabarmentzen da Arartekoan gestioak egiteko erraztasuna, %80tik gorako ehunekoaz.
Beraz, emaitza horiek denek –aurreko urteetakoen antzekoak– ondorio hau aterarazten digute: Arartekoaren zuzeneko esku-hartzearekin −bere jardueraren eta giza baliabideen araberakoa− lotutako iritziak aztertzen direnean, oso ontzat jotzen da egindako lana.
Bestelako emaitza lortzen da Ararteko erakundearen erabakitzeko edo jarduteko ahalmenetik kanpo geratzen diren alderdiez galdetzen denean. Alderdi horiek gehienbat administrazioaren laguntzeko edo ez laguntzeko jarrerarekin dute zerikusia: prozesuaren iraupena (%52k baino gehiagok uste dute igarotako denbora luzea edo oso luzea izan dela), nahiz eta Arartekoan espedienteak, batez beste, 57 egunetan bideratzen diren.
Inkestetan lortzen diren datuez gain (jada azaldu direnak), kexagileek galdera-sortaren ataletako baten bidez bidal diezazkiokete Arartekoari beren iritziak eta iradokizunak.
Erakundearen funtzionamenduaz dauden iritzien eta hobetzeko iradokizunen artean, honako hauek daude: langile teknikoek emandako tratu onaren eta haien profesionaltasunaren gaineko hainbat iritzi.
Gainera, erakundearen eta bere funtzioen berri ematea proposatu dute, uste baitugu jendeak gutxi ezagutzen duela erakundeak pertsonarik ahulenak babesteko egiten duen jarduera.
Beste batzuetan, herritarrei kasu egiteko bulegoetan ordutegia luzatzeko iradokitzen da, ez itxaron behar izateko, edo, aldizka-aldizka, prozedurari buruzko informazio gehiago eman dadila. Kasuren batean, Arartekoaren ebazpenarekin desadostasuna agertu da.
Herritarrek Arartekoaren lanaren inguruan eskainitako iritzi datu horiek erantzukizun handia dira eta are pizgarriagoak eguneroko lanean.
10.2. Ararteko erakundearen zerbitzu-kartaren web inprimakiaren bitartez jasotako iradokizunak
2012. urteaz geroztik, Ararteko erakundeak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuen inguruko iradokizunak edo iritziak emateko aukera erraztu da. Arartekoaren zerbitzu-kartan egindako aldaketen ondorioz, Arartekoaren informazio publikoa eskuratzeko eskubidea sartu da, baita ere ARCO eskubideak erabiltzeko aukera ere (eskubide horiek Ararteko erakundeak dituen datu pertsonalen gainekoak dira).
Iaz lau iradokizun egin ziren.
Haietatik batean desadostasuna agertu zen Arartekoak emandako arretarekin; beste batean galdetu zen ea zer xede zuten kexarekin batera bidalitako agiriek; beste batean, Arartekoaren web orriko euskarazko informazio bat eguneratzea iradoki zen.
Horiek guztiak oso baliagarriak izan dira Arartekoarentzat, izan ere, zenbait kasutan gure zerbitzuak hobetu ahal izan ditugu, Arartekoaren Zerbitzu Kartan ezarritako moduan.
Iaz eskabide bat jaso dugu Arartekoak daukan informazio publikoa eskuratzeko, Gardentasunerako, Informazio Publikoa Eskuratzeko eta Gobernu Onerako Legearen ondoriozko eskubideak baliatuz. Eskabide horiek berehala kudeatu da, eskatutako informazioa legean ezarritako moduan eta epeetan emanez.
11. Informatzeko betebeharra
Lege antolamenduak Ararteko erakundearen modukoei esleitzen dizkien kontrol eginkizunak betetzeko ezinbestekoa da erakunde horien jarduera esparruetan sartzen diren herri administrazioen laguntza. Izan ere, administrazio horiek espedienteen ebazpen oinarritua lortzeko behar den informazio guztia eman behar dute eta, gainera, ezarritako epeetan egin behar dute hori, ikerketa- eta kontrol-lanek gutxieneko eragingarritasuna izan dezaten.
Errealitate horretaz jabetuta, Ararteko erakundea sortu eta araupetzen duen otsailaren 27ko 3/1985 Legeak,23. artikuluan, bere kontrolpean jarritako herri administrazioen betebehar hori espresuki aipatzen du, administrazio horiei eskatzen zaizkien datu, dokumentu, txosten eta argitasun guztiak lehentasunez eta premiaz aurkeztu behar dutela dioenean. Era berean, 26. artikuluan adierazten du informazioak, espedienteak edota bestelako datuak bidaltzeko eskatzen zaienean, erakundeak eskatutakoari erantzun dakion epe bat ezarri beharko duela. Betebehar hori sendotzeko, lege berberak dio, 24.2 artikuluan, herri Administrazioaren zerbitzura ari den edozein organismo, funtzionario, zuzendari edo pertsonak Arartekoaren ikerketa lanaren aurrean jarrera ezkorra edo oztopatzailea erakusten tematzekotan, txosten berezia egin ahal izango da, urteko txostenean dagokion atalean aipatzeaz gain.
Hain zuzen ere, urteko txosten honetan atal hau sartzearen helburua da Eusko Legebiltzarrak eta, era berean, iritzi publiko orokorrak jakitea zein izan diren erakundearekin lankidetzan jarduteko arreta eta gogo berezia eskaini dituzten administrazio eta organismoak, baita lankidetza hori ukatu edo atzeratzeagatik herritarrek azaldutako kexak dagokien epean konpontzeko ezintasuna eragin dutenak ere.
Komeni da azpimarratzea lankidetzan aritu beharra gogoratzeko funtzioa zuhurtziaz egiten dela, administrazioen kudeaketan eragina duten aldagaiak kontuan hartuta, eta kexa bat azaldu duen pertsonari erantzun eraginkor eta azkarra emateko ageriko helburuarekin. Baina, tamalez, ez dira gutxi arduragabekeria nabarmena islatzen duten egoerak, erakunde honen kontrol funtzioari eta, era berean, kexa azaldutako pertsonen eskubideei errespeturik gabeko jarrera aditzera ematen dietenak. Kasu horietan, hain zuzen, erakundeak ohartarazpenaren azken urratsera jotzea beste erremediorik ez du, lankidetzarik ezak eragin litzakeen ondorio penalen berri emateko asmoz (Zigor Kodeko 502.2 artikulua).
Jarraian erantsitako zerrendetan agertzen dira, alde batetik, 2018. urtean lankidetzan aritzeko prest egon diren administrazio edo beste erakunde batzuei buruzko datuak (1). Horregatik, ez da beharrezkoa izan horiei errekerimendurik egitea.
Era berean, beste alde batetik, 2018. urtean errekerimenduak bidali behar izan zaizkien administrazio eta erakundeen gaineko datuak jaso dira (2).
11.1. 2018an kexak izanda ere, errekerimendurik jaso ez duten administrazioak eta bestelako organismoak
Zerrenda honetan jaso dira errekerimendurik egin behar izan gabe, ebatzi ahal izateko 2018. urtean gutxienez informazio-eskaera bat eragin duten administrazio eta bestelako organismo guztietan izapidetutako espedienteak. Sailak zehazki azaltzen dira EAEko administrazio orokorraren eta foru aldundien kasuan. Beraz, adierazi bezala, ardura eta arreta bereziena eskainiz lankidetzan jardun duten administrazioak eta erakundeak dira.
A) Eusko Jaurlaritza
Saila |
|
Kultura eta Hizkuntza Politika HABE |
3 |
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Euskotren |
4 1 |
Hezkuntza UNIBASQ |
1 |
Ogasuna eta Ekonomia EUSTAT |
1 |
Lehendakaritza |
1 |
Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa |
2 |
B) Foru aldundiak
Arabako Foru Aldundia |
|
Diputatu Nagusia |
1 |
Euskara, Kultura eta Kirolak |
4 |
Enplegua, Merkataritza eta Turismo Sustapena |
2 |
Ogasuna, Finantza eta Aurrekontuak |
6 |
Bide Azpiegiturak eta Mugikortasuna |
1 |
Ingurumen eta Hirigintza |
1 |
Bizkaiko Foru Aldundia |
|
Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanak |
4 |
Ekonomia eta Lurralde Garapena |
3 |
Euskara eta Kultura |
2 |
Ogasuna eta Finantzak |
7 |
Gipuzkoako Foru Aldundia |
|
Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioa |
2 |
Bide Azpiegiturak |
7 |
Ingurumena eta Obra Hidraulikoak |
1 |
Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa |
1 |
C) Udalak eta administrazio batzarrak
Arabako Lurralde Historikoa
Arabako udalak |
|
Agurain / Salvatierra |
1 |
Alegría-Dulantzi |
1 |
Amurrio |
3 |
Añana |
1 |
Aramaio |
1 |
Artziniega |
1 |
Asparrena |
4 |
Elciego |
1 |
Iruña Oka / Iruña de Oca |
3 |
Legutio |
1 |
Oyón - Oion |
1 |
Arabako administrazio |
|
Asteguieta |
1 |
Lekamaña |
1 |
Nanclares de la Oca |
1 |
Rivabellosa |
2 |
Bizkaiko Lurralde Historikoa
Bizkaiko udalak |
|
Abanto y Ciérvana – Abanto Zierbena |
3 |
Alonsotegi |
2 |
Amorebieta-Etxano |
1 |
Arratzu |
1 |
Arrigorriaga |
2 |
Balmaseda |
5 |
Barakaldo |
9 |
Barrika |
1 |
Basauri |
2 |
Berango |
2 |
Ermua |
2 |
Errigoiti |
1 |
Etxebarri |
1 |
Gernika-Lumo |
3 |
Güeñes |
2 |
Igorre |
2 |
Karrantza Harana / Valle de Carranza |
2 |
Lekeitio |
1 |
Lemoiz |
1 |
Maruri-Jatabe |
1 |
Sestao |
3 |
Sopuerta |
2 |
Valle de Trápaga-Trapagaran |
1 |
Zalla |
2 |
Zierbena |
1 |
Ziortza-Bolibar |
2 |
Gipuzkoako Lurralde Historikoa
Gipuzkoako udalak |
|
Aia |
1 |
Andoain |
3 |
Aretxabaleta |
1 |
Astigarraga |
2 |
Azkoitia |
2 |
Eibar |
5 |
Elduain |
1 |
Elgoibar |
1 |
Hernani |
3 |
Irun |
9 |
Legazpi |
2 |
Legorreta |
1 |
Oñati |
8 |
Ordizia |
1 |
Tolosa |
2 |
Usurbil |
3 |
Zaldibia |
1 |
Zarautz |
3 |
Zegama |
1 |
Zizurkil |
2 |
Zumaia |
2 |
D) Beste erakunde publiko batzuk
|
|
Higizinen Jabetza – Agenteen Bizkaiko Elkargo Ofiziala |
1 |
Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua |
1 |
Enkarterriko Udal Mankomunitatea |
1 |
Uribe Kostako Udal Mankomunitatea |
1 |
Urola Kostako Udal Elkartea |
1 |
Txingudiko Zerbitzuak SA |
1 |
Universidad del País Vasco / |
4 |
11.2. Kexak direla-eta, 2018an errekerimenduren bat jaso duten administrazioak eta bestelako organismoak
Zerrenda honetan jaso dira ebatzi ahal izateko gutxienez informazio-eskaera bat eta errekerimendu bat egitea eragin duten administrazio eta bestelako organismo guztietan izapidetutako espedienteak, sailen arabera, EAEko administrazio orokorraren eta foru administrazioen kasuan. Zerrendak honako ezaugarriak ditu:
(1) Zenbat espedientetan egin den 2018. urtean informazio eskariren bat.
(2) 2018an informazioa eskatu deneko espedienteetatik zenbatetan egin den errekerimendua.
% (3) Errekerimendua egin zaien espedienteen ehunekoa, 2018an informazio eskaririk egin zaieneko guztirako espedienteen aldean.
A) Eusko Jaurlaritza
(1) |
(2) |
(3) |
|
Saila |
|
|
% |
Kultura eta Hizkuntza Politika |
7 |
1 |
14,29 |
Ekonomia Garapena eta Azpiegiturak |
|||
Euskal Trenbide Sarea |
4 |
1 |
25 |
Hezkuntza |
116 |
41 |
35,34 |
Enplegua eta Gizarte Politikak |
486 |
218 |
44,86 |
Gobernantza Publikoa eta Autogobernu |
13 |
4 |
30,77 |
HAEE / IVAP |
5 |
2 |
40 |
Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza |
59 |
22 |
37,29 |
Osasuna |
21 |
1 |
4,55 |
Osakidetza |
76 |
14 |
18,42 |
Segurtasuna |
14 |
1 |
7,14 |
Lan eta Justizia |
5 |
1 |
20 |
Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa |
|||
Kontsumobide |
6 |
1 |
16,67 |
B) Foru aldundiak
Arabako Foru Aldundia
(1) |
(2) |
(3) |
|
|
|
% |
|
Gizarte Zerbitzuak |
29 |
10 |
34,48 |
Bizkaiko Foru Aldundia
(1) |
(2) |
(3) |
|
|
|
% |
|
Gizarte Ekintza |
16 |
3 |
18,75 |
Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzea |
5 |
1 |
20 |
Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa |
2 |
1 |
50 |
Gipuzkoako Foru Aldundia
(1) |
(2) |
(3) |
|
|
|
% |
|
Gizarte Politika |
7 |
1 |
13,69 |
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka |
3 |
1 |
33,33 |
C) Udalak eta administrazio batzarrak
Arabako Lurralde Historikoa
(1) |
(2) |
(3) |
|
Arabako udalak |
|
|
% |
Baños de Ebro / Mañueta |
1 |
1 |
100 |
Erribera Goitia / Ribera Alta |
1 |
1 |
100 |
Laguardia |
3 |
1 |
33,33 |
Laudio / Llodio |
3 |
1 |
33,33 |
Okondo |
2 |
2 |
100 |
Vitoria-Gasteiz |
43 |
8 |
18,60 |
(1) |
(2) |
(3) |
|
Arabako administrazio batzarrak |
|
|
% |
Ibarguren |
6 |
5 |
83,33 |
Bizkaiko Lurralde Historikoa
(1) |
(2) |
(3) |
|
Bizkaiko udalak |
|
|
% |
Bakio |
2 |
1 |
50 |
Bermeo |
8 |
3 |
25 |
Bilbao |
45 |
1 |
2,22 |
Durango |
4 |
2 |
50 |
Ea |
2 |
1 |
50 |
Erandio |
9 |
5 |
55,56 |
Galdakao |
2 |
1 |
50 |
Getxo |
13 |
4 |
30,76 |
Gorliz |
7 |
1 |
14,29 |
Leioa |
4 |
1 |
25 |
Mungia |
6 |
1 |
16,67 |
Muskiz |
2 |
1 |
50 |
Portugalete |
4 |
1 |
25 |
Santurtzi |
4 |
1 |
25 |
Sopela |
6 |
2 |
33,33 |
Gipuzkoako Lurralde Historikoa
(1) |
(2) |
(3) |
|
Gipuzkoako udalakk |
|
|
% |
Arrasate / Mondragón |
4 |
1 |
25 |
Bergara |
5 |
2 |
40 |
Donostia / San Sebastián |
30 |
7 |
23,33 |
Errenteria |
2 |
2 |
100 |
Getaria |
2 |
2 |
50 |
Hondarribia |
8 |
1 |
12,50 |
Lasarte - Oria |
3 |
2 |
66,67 |
Oiartzun |
1 |
1 |
100 |
Olaberria |
2 |
1 |
50 |
Pasaia |
5 |
2 |
40 |
Urnieta |
4 |
1 |
25 |
D) Beste erakunde publiko batzuk
(1) |
(2) |
(3) |
|
|
|
% |
|
Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoa |
7 |
1 |
14,29 |
Haurreskolak |
1 |
1 |
100 |
Izenpe |
1 |
1 |
100 |
Loatzo Udalerrien Maniomunitatea |
1 |
1 |
100 |
Mebisa - Bilboko Metroa |
1 |
1 |
100 |
URA – Ur Agentzia |
6 |
1 |
16,67 |
1 Toki erakundeen kontra egindako kexa idatziak arloen arabera banatzen dituzten datuak Arartekoaren web orrian kontsulta daitezke, estatistika osoan.
II. Atala
EUSKAL HERRIKO ADMINISTRAZIO
PUBLIKOEN JARDUERA IKUSKATZEA
EAEko herritarren eskubideak babesteko ardura esleitu diote Arartekoari, EAEko herri-administrazioen irregulartasunen, akatsen, gehiegikeriaren eta jardun okerraren aurrean jardun dezan. Horretarako, oinarrizko bi lanabes erabiltzen ditu:
– herritarrek egiten dituzten kexa-espedienteak ebaztea. Kexa jartzeko, aurrez ezarritako bide hauek erabil daitezke: Arartekoaren hiru bulegoetako batera joan, postaz baliatu, edo internetez, Arartekoaren web orriaren bidez.
– ofiziozko jardunen bitartez (halakoetan, Arartekoak jarrera proaktiboa hartzen du), ofiziozkoa, jardun administratibo batek funtsezko eskubideren bat kaltetu dezakeela hautematen badugu, eta indarrean dagoen legeria urratu dezakeela iruditzen bazaigu.
2018. urtean era guztietako 9.146 kexa eta kontsulta egin dituzte herritarrek. Gainera, urtean zehar ofiziozko 52 espediente hasi dira. Arloen arabera, nabarmentzekoak dira Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren ekimenez hasitakoak, baita ere ingurumen eta segurtasun arloei buruzkoak.
Kapitulu honetan egituratuta daude jarduera guztiak, Arartekoaren bulegoa antolatzeko dauden 17 arloen arabera multzokatuta. Arlo bakoitzean jarduerarik adierazgarrienak aztertuko ditugu, eta arlo horretan bideratu diren kexarik garrantzitsuenak azalduko ditugu, gai multzoetan bereizita. Era berean, urtean barrena gertatutako lege-aldaketak aipatuko ditugu, halakorik izan bada.
Kexak zer arlorekin lotuta dauden kontuan hartuta, 2018. urtean ere goi-mailetan mantentzen dira, aurreko urteetan bezalaxe, gizarte bazterketaren kontra borrokatzeko bitartekoekin zerikusia duten kexak. Bereziki gailentzen dira Lanbideren funtzionamendu-arazoei dagozkienak, baita ere erakunde horrek diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren arloan burutu dituen jarduerekin lotutakoak.
Aurten, berriz ere, aurrez garatutako jarduera-planaren inguruan egituratu da arlo bakoitzeko lana. Arlo guztietan lana planifikatzeko eta homogeneoagoa egiteko tresna da eta arloen plangintza estrategikoa egiteko tresna gisa erabiltzen ari da. Era berean, arlo bakoitzaren bukaeran, arlo horrekin lotutako herritarren eskubideak baloratzeko atala agertzen da. Horri esker, begiratu azkar batean, 2018. urtean gaikako arlo bakoitzean kontua nola dagoen ikus daiteke.
Merezi du Arartekoaren lan-mekanika aipatzea, bai Estatuko Herriaren Defendatzaileari bidalitako kexa idatziei dagokienez, bai onartzen ez diren kexei dagokienez, izan ere, horietan denetan izapide laburtua egiten da, baita bideragarritasunezko eta eskumenezko azterketa ere. Horrela, kexa bakoitza banaka aztertuz, Arartekoaren jarduerarekiko bikoiztasunak ekidingo direla bermatzen da.
Horregatik, bideratzen ez diren kexetan ere dedikazio hori egiazta daiteke. Kasu askotan, horren osagarri, kexagileari aholku ematen zaio jarduteko modurik egokienaz, edo konponbide zehatzak bilatzen dira azaldutako arazo zehatzetarako –hori da Arartekoarentzat garrantzitsuena–, egin daitekeen edo egin nahi den izapidea edozein izanda ere, edo eragindako administrazioari luzatutako gomendioa alde batera utzita. Alegia, administrazio-prozeduraren aurretik, benetako konponbideak lortzea lehenesten dugu eta nolabaiteko bitartekaritza informala egiten dugu. Bitartekotza horrek oso emaitza onak izaten ditu eta kexagileak gogobetetzen ditu.
1. Arloa kopurutan
Arlo horretan guztira 31 kexa-espediente berri ireki dira 2018. urtean; hau da, Arartekoak urtean zehar izapidetzea onartutako guztien %1,39. Jarraian, espediente horien banaketa azalduko da, arloka:
• Kirol jarduerak 9
• Herritarren hizkuntz eskubideak euskal
administrazioekiko harremanetan 7
• Kultura, industria eta arte ondarearen babesa 7
• Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura administratiboa 6
• Herritarren eskubideak 1
• Beste alderdi batzuk 1
Urtean zehar izapidetutako kexen egoerari dagokionez, txosten hau ixterakoan, egoera hauxe zen:
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
81 |
60 |
21 |
14 |
5 |
1 |
1 |
Euskararen eta gaztelaniaren koofizialtasunaren eskubideei buruzko kexa gehienak, administrazioaren hizkuntza bakarreko jarduketei buruzkoak izan dira beste urte batez, bai ekitaldi edo zerbitzu publikoetan, bai partikularrei egindako jakinarazpenetan edo eskubideez baliatzeko informazio garrantzitsuak hedatzean. Bi instantziarekin lankidetzan ebatzi dira:
• Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hezkuntza Politika
Saileko Hizkuntza Politikako sailburuordearekin bildu gara, eta uneoro agertu da prest guri laguntzeko, erakunde honetan kexa jartzeko zioak izan diren unean uneko kasuak ebazte aldera, bai euskal administrazioen ingurukoak, bai estatuko administrazioen gainekoak. Ildo horretan, eta indarrean
dagoen lankidetza-hitzarmenaren arabera, Arartekoak Elebide hizkuntza-eskubideak bermatzeko zerbitzuarekin elkarlanean egin duen lana nabarmendu behar dugu.
• Udalerri Euskaldunen Mankomunitateari (UEMA) erakunde honek egindako gomendioak zabaltzen eta betetzen emandako laguntza eskertu nahi diogu, gure herriek eta hiriek Euskadiko tokiko erakundeen
apirilaren 7ko 2/2016 Legeak ematen dizkien eskumenen babespean garatzen dituzten hizkuntza politikei dagokienez.
Ildo horretan, nabarmendu behar da Osakidetzako langileen zuzendaritzaren lankidetza. 2018. urtean, eragindako kexarik jaso ez baditugu ere, harekin bildu gara, bere euskara planaren ebaluazioari eta erakunde honek horren inguruan gomendatutako neurriak erabiltzeari buruz aritzeko.
Euskararen ezagutza sustatzeko eta egiaztatzeko politikei dagokienez, Arartekok zentzu bikoitzean esku hartu du urtean zehar: alde batetik, ikasteko dauden laguntza publikoen kudeaketari dagokionez; bestetik, HABE Helduen
Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak egiten dituen hizkuntza-gaitasuneko probei dagokienez, haietan parte hartu nahi duten pertsonei eskaintzen zaien informazioa hobetzeko, eta behar bereziak dituzten pertsonentzat eskuragarriak izan daitezen, curriculumean beharrezko egokitzapenak egin ditzaten.
Bestalde, erakunde honek zenbait eskaera jaso ditu euskal administrazioek, funts publikoen karguko finantziazioaren bidez, kultura eta kirola sustatzeko garatutako jarduketen inguruko iritzia eman genezan. Hala, kontuan hartu behar da finantziazio hori prestazio-izaerako lan bat dela eta zentzua duela politika zehatz baten testuinguruan; izan ere, politika horren plangintza eta egikaritzapena, eskumen-maila desberdinetan, tokiko agintaritzei dagokie, baita foru- mailako eta autonomia erkidegoko agintaritzei ere. Horrenbestez, kasu hauetan, Arartekoaren jarduketaren oinarri izan da gure botere publikoek, berezkoak dituzten eskumenak gauzatzean, esleitzen zaien araudi-esparrua zaintzen dutela bermatzea, arreta berezia jarriz ezarrita zituzten xedeekiko koherentzia- eta motibazio-eskakizunetan, baita gardentasun, publizitate, berdintasun eta diskriminaziorik ezeko eskakizunetan ere. Irizpide horiek aplikatzeko, erakundeak mota horretako eskaeren aurrean emandako erantzunak aldatu egin dira, xede materialaren arabera:
• Kexaren xede den ekintzak edo omisioak, administrazioak burutu zezakeen bakarra ez izan arren, ordenamendua alderdi horietan urratzen ez badu, ez ditugu horien lehentasunak aztertzen. Izan ere, defentsa-
bulego honen aginduan ez da sartzen balizko esku-
hartze eredu bat edo bestea defendatzea, hori administrazioek politikak diseinatzeko dituzten ahalmenen parte delako eta eztabaida politikoaren mailan eztabaidatu behar dira horren inguruan plantea daitezkeen eragozpenak. Horrela adierazi zuen Arartekok, 2018. urtean, Gipuzkoan dagoen arautegiari dagokionez.
Horren bidez, adingabe guztiak multikirola egitera behartzen ditu kirol modalitate jakin batean espezializatuta dauden teknifikazio eskoletan izena emateko. Bestalde, Araban, bere bizilekua ez dagoen lurralde historiko bateko klubean federatzea eragozten dute, bere inguru edo lurraldeko batean federatzeko aukera badu.
• Beste kasu batzuetan, hala ere, jasotako kexek, jarduera lehiakor batzuen eta, legez, funts publikoekin sustatzea justifikatuko luketen balioen arteko kontraesana nabarmentzen zuten. Jakinarazten den urtean zehar, zenbait espediente ireki dira eskola-kirolaren inguruan, hala nola Arartekoren 2018ko ekainaren 13ko ebazpenarekin amaitu zuena. Horren bidez, Gasteizko Udalari zenbait neurri hartzea iradokitzen zion, bere instalazioetan egiten den eskola-kirola, une eta testuinguru guztietan, hezkuntza-parametroen mendean egin dadin.
Kultura-ondarea babesteko gaietan, Arartekoak babes-araubidea betetzen dela ziurtatzera bideratu du bere lana, hirigintza-jarduerei dagokienez. Partikularrek eskaerak eta herritarrek kultura-interes gisa deklaratu daitezkeen eraikin edo instalazioak identifikatu eta hautatzearen inguruan egindako ekimenak kontuan hartuz jardun dugu, haien garrantzi arkitektonikoa eta gure arkeologia industrialerako garrantzia aintzat hartuz. Balorazio-irizpideak, herritarren parte-hartzea eta izapidetzeko epeak izan dira gehien landu ditugun alderdiak 2018. urtearen aldean, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren aurrean, Donostiako eta Bilboko Udalen aurrean eta hiru lurralde historikoetako Foru Aldundien aurrean.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Udalek herritarrei egindako komunikazioetan hizkuntza ofizialak erabiltzea
Salatutako egoera
Zarauzko auzoko batek Arartekora jo zuen, izan ere, bere Udalak, kexagileak berari gaztelaniaz hitz egitea eskatu ondoren, zerga arloko espediente baten inguruan, haren ebazpen-dekretua euskaraz bakarrik jakinarazi ziotelako, eta ez zegoen ados horrela egitearekin.
Kexagilea ez zen kexatzen jakinarazpen horietan euskara erabiltzeagatik, baizik eta gaztelaniazko bertsioa ere ez emateagati, gai teknikoa zenez, ulertzeko beharrezkoa zen euskara maila espezializatuegia zelako 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta zuen pertsona batentzat, bere kasuan bezala alegia.
Arartekoaren esku-hartzea
Arartekok Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) aurrean garatutako kudeaketen barruan aztertu zuen kexa, kexa honen ebazpenean lan egiteko, eta horren antzeko beste edozein kasu ez agertzeko neurriak ezartzeko.
Horrela, lehenetsitako hizkuntza euskara bazen ere, herritar batek bere Udalarekin gaztelaniaz hitz egiteko borondatea esplizituki adierazten bazuen, kasu honetan bezala, hari bidalitako udal jakinarazpen guztietan hizkuntza hori erabili behar zuela adierazi genuen.
Halaber, apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 6.3. artikuluan ezarritakoa bakarrik kontuan hartu genuen, tokiko euskal administrazioek arlo honetan dituzten betebeharrak ezartzean, edozein dela haiek erabiltzen duten hizkuntza ofiziala, hauxe adierazten duelako: “behar diren mekanismoak sortu beharko dituzte, herritarrek karga edo betebeharrik eragingo dieten inolako formaltasun eta baldintzarik gabe baliatu ahal izan dezaten komunikazioak beste hizkuntzan jasotzeko daukaten eskubidea”.
Emaitza
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak onartu egin zuen bere barruan dauden Udalei Arartekok proposatutako irizpideak helaraztea. Testuinguru horretan, kexagileak Zarauzko Udalak bere espedientearen ebazpena gaztelaniaz ere bidali ziola jakinarazi zion erakunde honi.
2.2. Euskara ikasteko laguntza ekonomiko bat ukatzea
Salatutako egoera
Mungiako euskara ikasle batek Arartekora jo zuen, bere Udalak Euskera Eskura Txartelaren deskontua itzultzeko eskaera ez ziolako onartu. Ikasten jarraitzeko laguntza gisa eman zioten, aurreko maila arrakastarekin gainditu ostean. Administrazioaren iritziz, epez kanpo aurkeztu zuen.
Maila berrirako aurrematrikula egitean, kexagilea bonua
Herritarren Arretarako udal Zerbitzuan entregatzen saiatu zen, baina han, matrikula irekitzean, bere udal euskaltegian entregatu behar zuela esan zioten. Horrela egin zuen eskolak hastean, baina udal bulegoetara jotzeko esan zioten. Hara jo zuenean, hala ere, epea amaituta zegoen.
Arartekoaren esku-hartzea
Gertaerak argitzeko, Arartekok Administrazioaren laguntza eskatu zuen, hala ere, ez zuen ikertu kexagileak adierazitakoa. Ez zituen ukatu, baina modu espekulatiboan eman zituen argudiaketak. Adierazitakoaren arabera, udal bulegoetan bitan egindako bonuaren aurkezpenak, espedientearen egileak adierazitakoa gertatu bazen ere, garaiz kanpo egin ziren: lehenengoa, goizegi egin zuelako; bigarrena, beranduegi egin zuelako.
Ararteko bi eragozpen egin zizkion azalpen horri:
• Alde batetik, euskal administrazioen jarduketa guztiek Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 13. artikuluan jasotako eskubideek eta Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 41. artikuluak aitortutako administrazio onerako eskubideek ekarritako eskaerak ase behar dituzte. Horren arabera, euskaltegira jotzeko esan ordez, herritarren arretarako zerbitzuak bonua aurkezteko leku egokian zegoela jakin behar izan zion kexagileari, baina astebete barru egin zezakeela, orduan hasten baitzen hori egiteko epea.
• Bestalde, kexagileak zioen moduan, eta Udalak ez zuen ukatzen, bonuak eskolak hasi zirenean aurkezten saiatu bazen euskaltegian, epe barruan zegoen.
Azaldutako oinarriek azken zentzu juridikoa hartu zuten, erakunde honen ustez, herri administrazioek uneoro bermatu behar dute fede oneko eta konfiantza legitimoaren printzipioen esparruan, hain zuzen ere, 40/2015 Legearen 3.1.e). artikuluak ezartzen duen moduan. Horregatik guztiagatik, Udalari ukatutako eskubidea onartzea gomendatu zion Udalari, Arartekoren 2018ko abuztuaren 8ko ebazpenaren bidez. Hor, Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzien Salaren 2010-01-26ko Epaiak (3371/2006) jasotzen duen hausnarketa aipatu zuen: No es leal reprochar a otro no haber hecho algo que, en realidad, ya ha hecho. Y justificar esta imputación en la inobservancia de formas y plazos previstos en la ley no deja de ser un abuso de los requisitos formales, algo que ha sido tradicionalmente visto como uno de los supuestos arquetípicos de vulneración del principio general de la buena fe.
Emaitza
Mungiako Udalak beste ebazpen bat egin zuen, eta Arartekok egindako gomendioa onartu zuen. Horrenbestez, kexagileari laguntza itzuli zion eta ikasketekin jarraitzeko aukera eman zion.
3. Araudi- eta
gizarte-testuingurua
Arartekok hizkuntza-eskubideen arloan jasotzen dituen kexak 2018. urtean aurreko urteen aldean nabarmen aldatu ez baziren ere, testuinguru batean kokatuz, lehendabizi, bi gertaera garrantzitsu aipatu behar ditugu:
• Euskaltzaindiak, 50 urte lehenago, euskararen estandar batuaren oinarriak ezarri zituen toki berean, hots, Arantzazun, egindako ‘Euskara batuaren adierazpena’. Horren arrakastaren erakusgarria da, denborak ematen duen ikuspegiarekin, erakundeetako eta euskararen lurralde osoko gizarte zibilaren ordezkariek hauxe aitortu zutela, babestean: euskara batuak zin-zinezko elkargune emankorra ekarri du, euskaraz, jatorriz zein ikasbidez, ari diren guztientzat. Balorazio hori, eskubideak bermatzen dituen erakunde gisa, berretsi baino ezin dugu egin, eta berezko esanahia hartzen du urtean zehar, 2020 Euskararen Agenda Estrategikoaren barruan egindako ekimenen testuinguruan.
• Euskaraldia egitea, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean izan zen esperimentu soziologikoa, euskararen erabilera bultzatzeko. Erakundeak nahiz herri-
ekimenak sustatuta, 220.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten. Horietatik, % 74k, hiztun aktibo gisa egin zuten, eta % 26k, ezagutza pasibotik. Zenbait azterlan soziolinguistikoetan azaldutako beharrari erantzunez, Arartekok horren berri ere eman zuela, kanpainak euskararen gizarte-erabilerari erreparatu zion lehen aldiz, begirada hizkuntza ohituretan jarriz. Txosten honen ondorioetarako, interes berezia du 350 udalerrik baino gehiagok –horien artean, 10.000 biztanle baino gehiago dituztenak– parte hartu zutela, alde batetik, euskararen etorkizuna hirietan neurri handi batean jokoan dagoela, eta bestetik, erakunde honek, bere jardueraren esparru honetan, jasotzen dituen kexak arrazoi horiengatik egiten direlako.
Atal honetan aipatu behar da euskara normalizatzeko eta sustatzeko zenbait plan onartu zirela. Horien artean, nabarmentzekoa da Gipuzkoako Foru Aldundiak 2018 eta 2022 aldirako egindakoa, urte hasieran, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko Planaren bost artikulu deuseztatu zituela berretsita. Halaber, Arabako Foru Aldundiak 2019. eta 2022. urteen artean euskara sustatzeko Plan estrategikoa aurkeztu zuen. Bestalde, urte hasieran Eusko Jaurlaritzak aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzan euskararen erabilera normalizatzeko VI plana nabarmendu behar da. V. Normalizazio Planaren ebaluazioan ekartzen dituzten datuez gain (bosgarren atalean aipatuko ditugu), aldaketa metodologiko garrantzitsuak ere sartzen ditu, erakundeek datu homogeneoak izan ditzaten, Arartekok eskatzen zuen moduan, bere normalizazio planak alderatzen eta baloratzen lagun dezaten, han ezarritako helburuak kontuan hartuz.
Nazioarteko mailan, 2018. urtean, arrisku bat adierazi da, erakunde honek Parlamentuari bidalitako azken txostenean dagoeneko aipatu zuena, eta zuzenean Europako Batzordearen helburuan (merkatu bakar digitala hizkuntza anitzekoa izatea) eragiten duena. Komunikazio digitala
hizkuntza globalizatu handietan funtsean bideratzeko joera da, hizkuntza gutxiengodunetako pertsonen eskubideen kalterako. Horri aurre egiteko, Europako Parlamentuaren 2018ko irailaren 11ko ebazpena onartu zen, aro digitalean hizkuntza arteko berdintasunari buruzkoa (2018/2028(INI), horren inguruko Europako politika integrala sustatzen duena, lau esparrutan funtsean:
• Erakunde politikak, Europako Batzordean “Hizkuntza aniztasunari eta hizkuntza teknologiei” buruzko berariazko unitate bat sortzearekin.
• Ikerketa politikak, datu eta zerbitzuen Europako azpiegitura irekia sustatzeko, baliabide gehien eta gutxien dituen hizkuntzen artean teknologia transferentzia sustatzeko beharrezkoak diren hizkuntza-baliabideak partekatzeko eta garatzeko.
• Merkatu-politikak: itzulpen automatikoaren eta hizkuntza teknologien erabilera sustatzea Europako ETEen artean. Horrela, haien webguneak hizkuntza anitzetan egongo dira, eta merkataritza elektronikoa sustatzea, administrazioaren eta hizkuntzaren mugez harago.
• Zerbitzu publikoaren politikak: teknologia berritzaileen kontratazio publikoa sustatzea, hizkuntza aniztasuna sustatzeko, bai webguneetan, bai Estatuko eta eskualdeko agiri publikoetan, benetan integratuta dagoen Europa bat sortzen laguntzeko, non herritarrek eta enpresek edozein estatu kideri buruzko informazio publiko garrantzitsua beren hizkuntzan ikusteko aukera izan dezaten.
Kirol arloan jasotako kexen testuinguruari dagokionez, erreferentziarik garrantzitsuena izan da profesionalen eta gizarte zibilaren partaidetza Euskadiko Kirol arloko lanbideak betetzeko Lege Proiektuaren inguruko eztabaidetan. Eusko Jaurlaritzak 2017ko azaroaren onartuta, Parlamentura bidalitako testuak eztabaidagai izaten jarraitu du, Kirolaren etorkizuneko Legea onartzeko. Erakunde honentzat erreferentzia izan beharko du, 13.319 entrenatzaileen, 12.167 begiraleen, 1.720 kirol zuzendarien eta EAEko Hezkuntza Fisikoko 1.401 irakasleen lana egokitu beharko den esparru gisa.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Arartekoak arlo honetan duen jarduketa eraentzeko planaren garapenean, nabarmentzekoa da antolaturiko gizartearekin izan dugun lankidetza:
• Kirol-taldeak.
• Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Euskara Batzordea.
• Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
• Hizkuntz Eskubideen Behatokia. Haiekin batera aritu gara lanean, herritarrek administrazioekin euskaraz aritzeko dituzten zailtasunen ondorioz jaso dituzten kexak aztertzeko, eta eskubide hori benetan gauzatu ahal izateko sortu behar diren politika aktiboen diagnostiko orokorra egiteko.
Herritarren hizkuntza-eskubideen eremuko nazioarteko presentziari dagokionez, hiru alderdi azpimarratu behar dira:
• Hizkuntza Batzordeen Nazioarteko Elkartearen (HBNE) esparruan garatutako lana. Horri dagokionez, aipatu behar ditugu urtean zehar HBNEko gainerako kideekin partekatu dugun lineako lan-saioak, eta Elkarte horrek Pristinan (Kosovo) egindako urteko topaketa. Hor, erakunde honek aktiboki parte hartu zuen, eta txosten bat aurkeztu du. Arartekoren esperientziatik abiatuz, hizkuntza-normalizazioak Euskadin desberdinen arteko bizikidetzan egindako ekarpena aztertu zuten.
• Arartekok Hizkuntza anitzeko Europan Mugikortasunaren eta Inklusioaren gaineko Europako Proiekturako (MIME, ingelesezko siglak) egindako ekarpena. 2018an, erakundeak ekainean Bruselan egindako
Foroan aktiboki parte hartu zuen, eta lan horien ondorioz, The MIME vademecum argitaratu zuten, tresna baliotsua dena, osorik eta eguneratuta biltzen dituelako herritarren hizkuntza-eskubideak baliatzeko baliabideak eta aholkularitza Europa osoan.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
5.1. Hizkuntza gaitasuna eta funtzio publikorako sarbidea
Herritarrek euskal administrazioarekin dituzten harremanetan nahi duten hizkuntza ofiziala erabiltzeko duten eskubideak betebehar korrelatiboa ekartzen du haietan, eta bere zerbitzura dauden langileen hizkuntza-gaitasuna bermatzeaz gain, eskumena ere ematen die, konstituzioko jurisprudentziak ezartzen dituen baldintzetan, Euskadin funtzio publikorako sartzeko, euskara ezagutzea eska dezaten.
Erakunde honen betebeharra da hizkuntza normalizazioan behar horren inguruan dagoen adostasun soziala ekarri duen aurrerapen historikoa nabarmentzea, hizkuntza-normalizazioari dagokionez. Urtean zehar, adostasun hori, Arartekok aurkeztu duen nazioarteko foroetan onartu egin dute, eta apirilean, Iruñean, Espainian berezko hizkuntz koofiziala duten sei autonomia-erkidegoetako ordezkariek aurkeztu zutena.
5.2. Administrazioak euskara erabiltzea ezinbestekoa da hizkuntza normalizaziorako
Bere zerbitzura lan egiten duten langileek egiaztatuta duten euskararen ezagutzaz harago, gure administrazioek duten erronketako bat hura erabiltzea da, bai administrazio barruan, bai herritarrekin hitz egitean. Horrela adierazten dute Jaurlaritzak Eusko Jaurlaritzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko VI. Planarekin batera aurkeztu zuen ebaluazioan jasotzen diren datuek. Horien arabera, hamar funtzionarioetatik zazpik euskaraz lan egin dezaketen arren, pertsona batek gure administrazioetako bateko leihatilan hizkuntza horretan hitz egin duen aldien % 25ean, gaztelaniaz hitz egin behar du azkenean. Gure esperientzian, ehuneko hori nabarmen handitzen da Justizia Administrazioan, Osasun arloan eta Polizian, hain zuzen ere kexa kopururik handiena sortzen dutenak direnak. Horiek eta Hezkuntza Saila ez dira barne hartu ebaluazioan, beren normalizazio planak dituztelako.
Jaurlaritzaren indarreko Planak 2022. urterako euskararen erabileraren adierazleak euskal Administrazioan hamabost puntu handitzea aurreikusten du, eta erakunde guztietan, herritar guztiei euskaraz erantzuteko gai izatea. Arlo horretan herritarrek egiten jarraitzen dituzten kexak kontuan hartuz, asmo handiko xedea da, eta hori lortzeko, hiru mailetan hobetu egin beharko da:
• Langile elebidunen banaketa, publikoaren arreta eginkizunak dituen txanda edo talde guztiak, nahiz eta kide guztiak euskaldunak ez izan, euskaraz hitz egiteko moduan egon daitezen, herritarrek euskara erabiltzeari uko egitea ekartzen duten eragozpenak edo itxaroteak eragin gabe.
• Euskara lan-hizkuntza gisa erabiltzea Administrazioan. Esparru eta zerbitzu guztietan xede izan behar ez bada ere, lehen mailako eragozpen bat aurkitzen du, euskal Administrazio orokorraren lanpostuen % 34k ez duelako euskara eskatzen, eta % 40ra heltzen da 93.000 langile publikoetara zabaltzen bada.
• Euskarazko testuak sortzeko eta ebazpenak egiteko gaitasuna, Administrazioak herritarrekin egindako euskarazko komunikazioak gaztelaniatik itzuli behar ez izateko. Zalantzarik gabe 2018an aurkeztu ziren itzulpen automatikoko sistema aurreratuek horretan lagunduko dute. Hala ere, euskara, sortu den hizkuntza gisa erabiltzen da gure administrazioen % 38an, eta ehuneko hori nabarmen txikiagoa da Justizia Sailean eta Polizian, oso txikia izaten jarraitzen duelako. Ehuneko hori nabarmen handitzen ez den bitartean, erabiltzaile euskaldun gehienek euskaraz hitz egin beharko dute haiekin, lan egiten duten jatorrizko hizkuntza egitea eraginkorragoa eta berehalakoa delako haientzat.
5.3. Eskubideak eta defentsa-gabezia
Erakunde honek ikusten du zenbait administraziok saihesten dutela pertsonen hizkuntza-eskubideak babestu eta errespetatu behar direla, eta ez bakarrik tresna-izaeraren arabera, titularren defentsa-gabezia ekiditeko. Horrela, ez diote egozten ondorio juridikorik behin behinean urratzeari, baizik eta prozeduran zehar, alderdi interesdunen legezko eskubide edo interesak defendatzeko aukera txikiagotu duen neurrian.
Arartekok gogorarazi behar izan du euskararen eta gaztelaniaren koofizialtasunak ekartzen dituzten eskubideek, eta horiek Administrazioen ekartzen dituzten betebeharrek, berezko gorputz-zatia dutela. Eta neurri horretan, ezin lirateke eraginkortzat hartu, praktikan, behin behinean urratzeak administrazio egintzen baliozkotasunaren gainean ondoriorik ez balu izango, nahiz eta defentsa-gabezia ez eragin. Horrela, hizkuntz aukera garbi baten ondorioz eta hura gauzatuz
pertsona batek salaketa buletin bat berak aukeratutako
hizkuntzan jakinarazi arte sinatuko ez duela esango balu, Administrazioak egin beharko luke, eta egiten duen momentutik aurrera bakarrik jarriko lirateke martxan dagozkion izapide eta epeak (azkar ordaintzea, alegazioak...). Eta ez, bestela, dagokion egintza baliogabea izango zelako –ez litzateke horren kasua izango, defentsa-gabezia sortuko balitz izan ezik–, baizik eta jakinarazpena akastuna izango zelako, eta beraz, Administrazio prozedura erkideari buruzko 39/2015 Legearen 40.3. artikuluaren arabera, ez du eraginik izango “interesdunak, edukia ezagutzea eta jakinarazi den ebazpen edo egintzaren irismena ekartzen duten jarduerak egin, edo dagokion beste edozein errekurtso jarri arte”.
Ikuspegi hau aintzat hartzea oinarrizkoa da gurea bezalako Erkidegoko testuinguru soziolinguistikoetan, non euskaldun guztiek, salbuespen gutxi batzuk izan ezik, gaztelania ere ezagutzen duten. Aldiz, administrazioak gaztelaniaz bakarrik zuzentzen zaien pertsonek ezingo lukete euskaraz egitea exijitu, elebidun izanda ezingo luketelako babesgabetasuna argudiatu.
5.4. Hizkuntza koofizialtasuna eta eskubidearen erabilera arduratsua
Administrazioaren euskararen erabilera herritarrek harekin hizkuntza horretan aritzeko duten eskubidearekin lotuta dagoen bezala, ez du zentzurik Administrazioari hori errespeta dezala eskatzea, erabiltzeko ez bada.
Horrela adierazi behar izan zuen zenbait alditako Arartekok 2018an zehar, zerga arloko zehapen prozedurekin lotuta jasotako zenbait kexen ondorioz. Horietan guztietan, zergadunak kexa agertzen zuen bere ebazpena euskaraz ez jakinarazteagatik, izan ere, bere eskubidea zen, Administrazioari hala eskatu ziolako, espedientearen zenbait unetan, hain zuzen ere bere izapideak euskaraz ematea. Ondorioz, ebazpen erabakiak ez zuela balio zioen, jakinarazpena gaztelaniaz egin zuelako. Gertaera ikertuta, hala ere, aurkeztu zituen erreklamazio-espedienteak aztertzean, Auzitegi Ekonomiko-administratiboko langileak zergadunari euskaraz hitz egitean, ulertzen ez zuela ematen zuela jakin zuen, eta beraz, gaztelaniaz jarraitzea erabaki zutela. Halaber, interesdunak legezko ordezkari bat izendatu zuen kasu guztietan, eta jakinarazpenak gaztelaniaz egitea hain zuzen eskatu zuen.
Prozedura bere osotasunean aztertuta, azken ekintza, bere izapide eta jarduketa guztiak integratzearen emaitza da, non partikularrak, defendatzeko eta bere hizkuntza aukera adierazteko aukerak izaten dituen. Horregatik, zalantzarik ez dagoenean, eta eskubidea erabiltzeko xedea ez duenean, hots, eragin formalak besterik kontuan hartzen ez direnean, Arartekok ulertzen du ez dagoela kexagileak Administrazioarekin euskaraz aritzeko duen eskubidearen urratzerik.
5.5. Eskola kirola balioen eskola gisa
Kezkagarria da neska-mutilek bere modalitate ezagunenetan egiten duten kirola hartuz joan den norabidea, zenbait federazio eta kirol klub bere egituran hartzen ari diren eginkizunaren ondorioz. Erakunde honek egiaztatu duenez, inguruabar horren ondorioz, Eskola Kirolaren esparruan, errendimendu lehiakorrari gehiago erreparatzen dioten jarduerak ezarri dira, eskola kirolaren xede nagusiak diren hezkuntza eta partaidetza balioei erreparatu ordez.
Pribatuak izan edo ez, kirol klubek ezin dituzte hartu beraiek egokitzat jotzen dituzten neurriak. Izan ere, erabaki horiek, eta batik bat horiek eragin ditzaketen ondorioak kontuan hartu behar dituzte gure administrazioek, dagokion erakundeak titulartasun publikoko instalazioak erabili nahi dituenean, edo Programan parte hartzeko dagokion baimena behar duenean. Hori horrela den neurrian, ezarritako printzipioei jarraitu behar diete, izan ere, botere publikoak proaktiboki jardutera behartzen ditu, behin-behineko urratzea prebenitzeko eta zuzentzeko.
Horrela adierazi die Arartekok udal eta foru agintariei, horren inguruko kexak jaso dituen lurraldeetan, eta bakoitzak bere eskumen esparruan jardun dezala eskatu die, haur eta nerabeek egiten duten kirola, hezkuntza-parametroen barruan gara dadin, une eta testuinguru guztietan. Zehazki:
• Udalei, beren udalerriko kirol klubei ematen dizkien laguntzak, bai instalazioak utziz, bai diru-laguntza ekonomikoa emanez edo sustatuz, arlo horretako lege-
aurreikuspenak errespetatzea ekar dezaten. Ekimen horiek dagoeneko zenbait herritan egiten dira. Horrela, zentroek eta kirol klubek jardunbide egokien kode bat sinatzen dute, bide zuzenari jarraitzeko.
• Aldundiei dagokienez, lurralde historiko bakoitzean
Eskola Kirolaren arduradun gisa, aurreko puntuan adierazitako ekintzez gain, legeak esparru horretan eman dizkien ikuskapen eta kontrol eginkizunak egin ditzaten, ikastetxeek eta kirol klubek Programa horren jarduerak egitean, azken buruan zentzua ematen dieten printzipioei jarraituz egin ditzaten.
5.6. Udal eskolak kirol entrenamenduetarako erabiltzea, eskolaz kanpoko ordutegian
Urtean zehar zenbait gatazka adierazi zaizkio Arartekori udal eskoletan eskolaz kanpoko kirol entrenamenduetarako egindako ordutegi-banaketaren ondorioz. Guztien arrazoia arautegia zen, ikasturte bakoitzean, instalazio horiek erabiltzeko eskaerak aurkezteko unea ez zelako zehazten. Azkenean, maiatzaren 6ko 76/2008 Dekretuan erregulatu zen, eta 4. artikuluak, xede horietarako aurkezten diren eskaeren arteko lehentasun-ordena ezarri zituen, bateraezinak ziren heinean. Horren arabera, jan jasotzen diren gainerako irizpideen arabera kalifikatuta badaude, lehenago aurkeztu dutenek lehentasuna izango dute. Arazoa ez da lehentasun-ordenaren irizpidea, baizik eta aurretik aipatutako dekretu arautzailea, hondar klausula gisa ezartzen denez, ez delako adierazten zer unetik aurrera aurkez daitekeen dagokion eskaera.
Zehaztasun falta horrek ziurgabetasun juridikoa eragiten du, eta legegileak nahi dituen abusuzko egoerak ekartzen ditu. Sailaren Aholkularitza Juridikoa bat dator balorazio horrekin, baina ez zuen aldeko erantzuna eman zentzu horretan Arartekok Arartekoren 2018ko urriaren 24ko ebazpenean bidali zion gomendioaren aurrean. Horren bitartez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eta Bilboko Udalari neurriak hartzea gomendatu zien, udal eskolak eskolaz kanpoko ordutegian kirol entrenamenduetarako erabiltzeari zegokienez. Hori dela eta, azpimarratu behar dugu berrikuntza hori premiazkoa dela, bi xederekin: alde batetik, interesa duten pertsona edo erakundeek, eskaerak aurkez ditzaketen uneari dagokionez, zeri lotu jakin dezaten; bestetik, aplikatzekoak diren gainerako faktoreen arabera ezin denean ebatzi, ekitate irizpideekin egin dezaten, eskaera epe barruan eta modu egokian aurkeztu dutenen artean.
1. Arloa kopurutan
2018an, hezkuntza arloan, guztira, 267 kexa izapidetu dira. Kopuru hori erakunde honen jarduera arlo guztietan jaso diren kexen % 11,98 da.
Honako administrazioei eragin diete kexa horiek:
• Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 83
• UPV/EHU 4
• Foru administrazioa 1
Kexen edukiari dagokionez, hurrengo azpiarloei buruzkoak izan dira jasotako kexak:
• Ikasleen onarpena 160
• Eskola-garraioa 21
• Bekak eta bestelako laguntzak 19
• Beste alderdi batzuk 11
• Hezkuntza-premia bereziak 8
• Eskolako tratu txarrak edo jazarpena 8
• Eskola-jantokia 6
• Unibertsitateko irakaskuntza 6
• Lanbide heziketa 6
• Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura administratiboa 6
• Eskubideak eta betebeharrak 5
• Ikastetxeak - instalazioak 3
• Irakaskuntza artistikoak 2
• Hezkuntzako plangintza/programazioa 2
• Ikastetxeak - itunak 1
• Ikastetxeak - antolakuntza 1
• Haur hezkuntza 1
• Hizkuntzen irakaskuntza 1
Aurten kudeatutako kexen izapidetze xehetasunei dagokienez, nabarmendu behar da 2018an zehar jasotako kexa guztiak, 2018ko urtarrilaren 1ean izapidetze fasean zeudenak barne, honako egoera hauetan daudela txosten hau idazteari ekin zaion unean:
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
122 |
26 |
96 |
24 |
49 |
4 |
19 |
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Hezkuntza premia bereziak dituen neska gazte bat eskolatzea
Hezkuntza premia bereziak dituen neska gazte baten familia Arartekora bertaratu da. Izan ere, familiak kexan adierazi zuenez, hezkuntza administrazioa neska ikastetxez aldatzeko aukera aztertzen ari zen. Hortaz, administrazioak ez zuen familiaren nahia kontuan hartu, eta ikaslea lekualdatzeko prozedura-irizpidea saihestu zuen.
Urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuak ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozesua arautu zuen, eta dekretu horretan kontuan hartu beharreko salbuespen bat jasota dago hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzeari dagokionez. Ikasle horien kasuan, dagokion lurralde ordezkariaren ardura da ikaslea zein zentrotan eskolatu behar den erabakitzea; hala badagokio, horretarako ezarritako organoen laguntza izaten du ordezkariak, aldez aurretik, gurasoei eta tutoreei entzun behar die, eta dagokion Hezkuntzaren Berrikuntzan eta Prestakuntzan laguntzeko zentroaren (Berritzegunearen) Hezkuntza Premia Berezien aholkularitza-taldeak balorazioa egiten du.
Hala ere, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasle horiek eskolatzeko prozesua ikasleak onartzeko ohiko prozeduratik kanpo geratu ahal izateak, baita dagokien lurralde ordezkariek non eskolatu behar diren erabakitzeko ardura izateak ere, ezin dute ondorioz ekarri nolabait zuzenean jokatzea, kontuan hartu gabe bai urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuan espresuki aurreikusitako eskakizunak, bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako gainerako bermeak.
Urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuaren 21.2. artikuluan, zeinak lurralde ordezkariek horrelako kasuetan ikastetxea aukeratzeko aipatutako sistema ezarri baitzuen, adierazita dago entzunaldi-izapidea garrantzi handikoa dela kasu horietan, erakunde honen iritziz.
Horri prozedura osoan agertu behar diren gainerako izapideak eta bermeak gehitu behar zaizkio, legaltasun administratiboaren printzipioa aplikatuta (Konstituzioaren 103.1. artikulua). Izan ere, alderdi formal edo prozedurazkoari dagokionez, administrazioaren jardun guztiak garatu behar dira administrazio-jarduketaren efikaziaren eta herritarren eskubideen ezinbesteko babesaren artean oreka egoki bat bermatzeko xedez ezarri diren bide formalei jarraikiz, urriaren 1eko 39/2015 Legearen zioen azalpenean azaldu den moduan.
Hori guztia dela eta, Arartekoak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eman zion erakunde honen jarduketa formalizatzeak duen garrantziaren berri. Horretarako, dagokion lurralde ordezkariak ebazpena eman behar du, eta ebazpen horretan, ikasle gaztea beste ikastetxe batean eskolatzeari buruzko erabakia jaso behar da, familiak erabaki hori aurkara dezan, hala badagokio.
2.2. Adingabe bat eskolatzea ikasleak onartzeko prozesu arruntetik kanpo
Hauxe da, laburbilduz, kexaren eragile izan den egoera:
Familiak eskolatzeko eskaera izapidetu zuen 2018ko martxoaren 14an (errolda-inskripzioa egun berean egin zen), eta familiaren etxebizitza berriko eraginpeko esparruan zeuden B ereduko itunpeko hiru ikastetxeren aldeko interesa adierazi zen eskaeran.
Ia hilabete beranduago, 2018ko apirilaren 12an, hezkuntza administrazioak SMS bat bidali zion familiari, eta SMS horren bidez, ikaslea eskaeran adierazi ez zen D ereduko ikastetxe batean eskolatzeko proposamena egin zitzaion. Horrenbestez, familiak kexa bat aurkeztu zuen 2018ko apirilaren 13an, baina ez zaio oraindik kexari erantzun. Hori dela eta, familiak errepikatu zuen haien lehentasunei erantzun behar zitzaiela eta hezkuntza administrazioak berehala eskolatu behar zuela haien alaba.
Bere esku-hartzean, erakunde honek kezkatuta dagoela adierazi nahi izan du. Izan ere, ikasle hori eskolatzeko eskaera atzeratu egin da, eta, edozein kasutan, eskaera hori ahalik eta azkarren izapidetu beharko zatekeen, behin jakinda alaba eskolatzeko proposamenaren kontra azaldu zela familia.
Halaber, Arartekoak nabarmendu du familiak egindako behaketarekin ados zegoela baimendutako ratioak areagotzeari zegokionez, betiere postu hutsik ez badago berandu edo epez kanpo izapidetutako eskolatzeko eskaerari erantzuteko, are gehiago eskaera hori aldez aurretik egin bazuten beste familia batzuek, lan-arrazoiak direla eta etxebizitza aldatu zutenek.
Azkenik, hezkuntza administrazioak hartutako konpromisoa nabarmendu du erakunde honek. Izan ere, administrazio horrek ikasleak familiaren etxebizitza berriko eraginpeko esparruan dauden ikastetxeetan lehentasunez eskolatzearen alde egin behar du, honako kasu hau ematen bada: eskolatzeko eskaera egin bada familia-unitateak etxebizitza aldatu duelako –gurasoek etxebizitza derrigorrez aldatu dutelako, hain zuzen ere–; kasu honetan, halaxe izan da (alde horretatik, aplikatzekoa da ikasleak onartzeko eta eskolatzeko urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuaren 23.1. artikulua).
Egindako kudeaketei esker, lurralde ordezkariak berriz aztertu du hasieran zeukan ikuspuntua. Hala, azkenean, familiak berak konfirmatu digu adingabea itunpeko ikastetxe batean eskolatu dutela, hautatutako ereduan eta familiaren etxebizitzako eraginpeko esparruan.
2.3. Ikasleak onartzea eta guraso bakarreko familiak
Arartekoak kexa ugari jaso ditu ikasleak onartzeko prozesuetan guraso bakarreko familiei ematen zaien tratamenduaren inguruan. Antza denez, desberdintasunak daude Haurreskolak Partzuergoko haur-eskolen, Hezkuntza Sailaren menpeko ikastetxe publikoen eta itunpeko ikastetxe pribatuen artean.
Bere esku-hartzean, hainbat kexaren oinarria juridikoki mantentzeko zailtasunaren jakitun egin zen erakunde hau, kontuan izanda kexa horiek aurkeztu direla berdintasun-printzipioaren kontrako ustezko bereizkeriazko tratua baliatuz. Hala ere, hori horrela izanik ere, Hezkuntza Sail horrek esku hartu dezan eskatu du erakunde honek, jakiteko zein den sail horren iritzi arrazoitua ikasleak Hezkuntza Sailaren mende dauden ikastetxe publikoetan edo itunpeko ikastetxe pribatuetan onartzeko orduan guraso bakarreko familien egoera nolabait aintzat hartzeko aukerari buruz.
Aurreko errekerimenduari erantzuna emateko txostenean, sail horrek, alde batetik, familien egoera zehatz batzuk (besteak beste, errenta, anai-arreben kopurua, etab.) aintzat hartzeko lehentasunaren bidezkotasunaren alde egin zuen ikasleak ikastetxeetan onartzeko agindua emateko orduan. Izan ere, arreta handiagoa eman behar zaie egoera horiei guraso bakarreko familia izatearen egoerari baino. Edozein kasutan, nahiz eta txostenean horren inguruko informaziorik eman ez izana, gogoratu beharra dago egoera horiek aintzat hartzea derrigortu zuela hezkuntzari buruzko estatuko oinarrizko legediak (alde horretatik, horixe dio Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 84.2. artikuluak, hezkuntzaren kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren idazketa berriarekin bat).
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak honako ezberdintasun hauek nabarmendu ditu: alde batetik, Haurreskolak Partzuergoak egindako eskaera, eta eskaera horretan, familiei laguntza eskaintzeak garrantzi handia du; bestetik, sailak berak proposatutako hezkuntza eskaintza, eta eskaintza horrek, praktikan, 2 urteko ikasleak ere eskolatzea bermatu du (horixe adierazi du Euskadiko Eskola Kontseiluak egindako azken txostenak, “Euskadiko eskola-hezkuntza 2015-2017” izenekoak, eta txostenaren arabera: “Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko eskolatze-tasari dagokionez, Euskadi lehenengo lekuan dago Europar Batasunean. 2016-2017 ikasturtean, 2 urteko ikasleen % 93,7 eskolatu zen”).
Argudio horiek guztiak aintzat hartuta, erakunde honek familiei errepikatu behar izan die zein izan den haren lehendabiziko azterketa, bereizkeriazko tratua egon dela baliatzeko zailtasunari dagokionez. Izan ere, aintzat hartu behar dira guraso bakarreko familiei emandako tratu ezberdina justifikatzeko eman diren arrazoiak, berdintzat ezin har daitezkeen bi egoeraren aurrean.
2.4. Anai-arreba bikiak eskolatzea
Erakunde honi berriz ere proposatu zaio familien nahia aintzat har dezan anai-arreba bikiak eskolatzea erabakitzeko orduan, nola ikasgela berean hala ikasgela ezberdinetan.
Horrelako kasuak gertatzen direnean, ez dago ebidentzia zientifikorik eskolatzeko modu zehatzen bat gezurtatu edo erantzun ezinezkotzat hartzeko. Izan ere, modu guztiak egokiak dira. Hala ere, Arartekoak gogoeta gehitu nahi izan dio eztabaidari kasu honetan. Izan ere, erakunde honen iritziz, kasu bakoitzean dauden inguruabar bereziei arreta emateko egokitasuna, edo, hobe esanda, inguruabar horiek aintzat hartzeko beharra, kaltetutako adingabeen interes partikularren ikuspegitik azpimarratu beharreko zerbait da; horrez gain, seme-alaben hezkuntzari dagokionez familiek bete dezaketen eta bete behar duten eginkizuna aldarrikatuta dago behar horretan (Arartekoaren ebazpena, 2018ko uztailaren 4koa; horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari iradokitzen zaio komeni dela familien nahia kontuan hartzea anai-arreba bikiak eskolatzeko kasuetan).
Erakunde honen iritziz, planteamendu horrek adingabeen interes gorenari arreta emateko beharraren alde egiten du, eta Haurren Eskubideen Batzordearen 14. Ohar Orokorrarekin bat egiten duen planteamendurik onena da; ohar hori haurrek haien interes gorena lehentasunez kontuan hartzeko duten eskubideari buruzkoa da (3. artikulua, 1. paragrafoa), eta Arartekoak ohar hori zabaldu du beraren jarduketa askotan (jarduketa guztiei buruzko informazioa jasotzeko: Arartekoaren 2/2015 Gomendio Orokorra, apirilaren 8koa).
Halaber, honako hau hartu behar da kontuan: ikastetxeei proposatu dakieke komenigarria dela jarrera arina izatea anai-arreba biki adingabeak eskolatzeko moduari dagokionez, eta horrek ez dio haien autonomiari kalterik egiten. Izan ere, ez da zalantzan jarriko ikastetxeek eskolatzeko eredu zehatz baten edo beste baten alde egin dezaketenik. Proposatzen dena honako hau da: ikastetxeak aurrez defendatutako jarrera arintzea komeni dela adingabeen inguruabar zehatzek beren interes partikularren mesedetan hori egitea gomendatzen dutenean. Hau da, ezberdintasunak sor daitezkeen kasuetan bakarrik, adingabeen interes partikularrak edo gorenak lehenetsi behar dira, baina hori ez da interpretatu behar ikastetxeei aitortutako autonomia arbitrarioki edo arrazoirik gabe mugatzeko egoera baten moduan.
2.5. UPV/EHUn ikertzaileak prestatzeko kontratazio-deialdia
Arartekoak kexa-idazki bat jaso zuen UPV/EHUn ikertzaileak prestatzeko 2016ko kontratazio-deialdiaren inguruan. Kexaren arrazoia deialdiaren 10.1.f) oinarrian adierazitako baldintzari dago lotuta. Horren arabera, komunitatez kanpoko eskatzaileek ezinbestean aurkeztu behar zuten Espainian bizitzeko eta lan egiteko administrazio-baimenaren kopia bat, eskaera egin zen unean indarrean egon behar zena.
Kexagileak adierazi zuenez, baldintza horrek azken urteetan gure Autonomia Erkidegoaren gizartean, kulturan, mundu akademikoan eta lan-munduan integratzeko saiakera egiten ari ziren komunitatez kanpoko ikasle atzerritarrak baztertuta sentiarazten zituen, ateak itxi zitzaizkielako ikertzen edota lanean jarraitu ahal izateko. Kexagilearen iritziz, egoera hori konpontzeko modua aurreko deialdietan jarraitu den bide beretik jotzea litzateke, hau da, lan-baimena aukeratutako hautagaitzak jakinarazi ondoren eskatzea, doktorego programetan izen-emateko prozeduran gertatzen den bezala.
UPV/EHUn hainbat izapide egin eta gero, azkenean, UPV/EHUko idazkari nagusiak erakunde honi jakinarazi dio kudeaketa-arazoei aurre egitea erabaki dela, egoera hori sakon aztertu ondoren. Hala, komunitatez kanpoko hiritarrek Espainian bizitzeko eta lan egiteko administrazio-baimena entregatu ahalko dute beranduago.
3. Araudi- eta
gizarte-testuingurua
2018an zehar, Hezkuntza Sailak “Hezkuntzaren aldeko Akordioaren Oinarriak” dokumentua osatzeko prozesua sustatzen jarraitu du, etorkizuneko Hezkuntzarako Euskal Legea egin baino aurreko urrats gisa.
Euskadiko Eskola Kontseiluak maiatzaren 9ko txostenean egindako ekarpenak gehitu dira dokumentu horretan, baita parlamentuko hainbat taldek urriaren 22an antolatutako Hezkuntza Batzordean egindakoak ere.
Hala ere, hainbat alderdi politikok, sindikatuk eta elkartek haien desadostasunak adierazi dituzte, eta agerian utzi dute zaila izango zela hezkuntza itun berri bat lortzea.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Ikasle ijitoentzako ikasketa-beka eta -laguntzei buruzko ofiziozko jarduera
Jarduera horrek bi alderdi izan ditu. Lehenengoa laguntza horiek eskatu dituzten familien errenta zehazteko prozedura aztertzeko moduari buruzkoa da, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenik aurkezten ez badute, eta prestaziorik (diru-sarrerak bermatzeko errentarik) edo gizarte-laguntzarik jasotzen ez badute. Bigarrena, ordea, honako honi buruzkoa da: ea ziur aski beka baten onuradun izango diren ikasleei hasierako kuotak ordain ditzaten eskatu behar zaien edo ez jantoki zerbitzua erabiltzeagatik.
Bigarren alderdi horri dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2013ko abenduan hartutako neurriaren berri eman dio erakunde honi. Neurri horren arabera, jakinarazpen bat igorri behar zitzaien ikastetxeei, eta jakinarazpen horren bidez, honako hau gogorarazi zen: jantokiei buruzko zirkularrak ahalbidetu duela ikastetxeei ziur aski beka baten onuradun izango diren ikasleei kuotak ordain ditzaten ez eskatzea. Hori dela eta, erakunde honek izan daitezkeen iradokizun edo gomendioak proposatzeko beharra baztertu du, eta, aldiz, kuotak kobratzearen inguruko egoera horiei buruz etorkizunean gerta daitezkeen gorabeherak izapidetzearen alde (banakako kexa moduan) egin du.
Familien errenta zehazteko moduari dagokionez, azkenean, Hezkuntza Sailak jakinarazi du aintzat hartzen ari direla gizarte-zerbitzuek egin ditzaketen txostenak, bazterketa egoeran egoteko arriskuan dauden familiei buruzkoak. Horrenbestez, amaitutzat jo dugu erakunde honen jarduera.
4.2. Ikasleak Gasteizen eskolatzea
Azken txostenean, Gasteizko ikasleak eskolatzeari buruzko segimendu bat egiteko erabakiaren berri eman genuen.
2018ko urrian, Hezkuntza Sailak ikasle atzerritarrak EAEko eskola-sisteman eskolatzeari buruzko txostena idatzi zuen, hezkuntza inklusiboa, bidezkoa eta kalitatezkoa bermatzeko sailaren konpromisoei emandako erantzun gisa. Halaber, eta zehaztuta dagoen legez, txosten hori honako plan honetan dago zuzenean sartuta: 2016-2020ko eskola inklusiboaren eta kultura artekoaren eremuan ikasle etorkinei hezkuntza-arreta emateko II. Planean.
Txosten horren bitartez, konfirmatu egin da bateratze-fenomenoa eremu geografiko txiki batean gertatu dela Gasteizen kasuan. Hori dela eta, pertzepzioaren eta gehiegizko ordezkaritzaren fenomenoa gehitu zaizkio bateratze-fenomenoari.
Azterlan berri horretan proposaturiko erronka eta jarduketa-proposamenen artean, aukera berak izatea bermatzeari buruzkoak dira nabarmentzekoak, baita ikastetxeen osaketa sozialean oreka eta eskola-sistemaren kohesio handiagoa sustatzeari buruzkoak ere.
Hala ere, eskola publikoaren aldeko Gasteizeko plataformak txostena nahikoa ez dela aldarrikatu du. Izan ere, plataforma horren aburuz, txosten horretan ez dira jaso hiriko itunpeko ikastetxe batzuetan izan litezkeen arazoak ikasle etorkinak eskolatzeko orduan.
Testuinguru horretan, erreferentzia egin behar zaio Legegintzako Herri Ekimenari (LHEari), eskola inklusiboaren aldeko eta eskola-bereizketaren aurkako plataforma batek bultzatutakoari. Azkenean, Eusko Legebiltzarrak herri-ekimen horren izapidetzea baztertu du, uste baitu etorkizuneko hezkuntza legea dela txostenaren eztabaida-esparru egokia.
Erakunde honen iritziz, dokumentu eta ekimen horiek guztiek adostutako jarraipen-eginkizuna egiten jarraitu behar dela egiaztatu dute.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Hainbat urtez, erakunde honek adierazi behar izan du erroldaren datuak gehiegi erabili direla, eta gertakari hori ikasleak onartzeari dagokionez gertatutako gairik polemikoenetako bat izan da. Hala ere, nabarmendu beharra dago hori ez dela jada kasua. Izan ere, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren jarrera ausartari esker, horrelako gertakariak geldiarazi egin dira.
Gaur egun, kexak jasotzearen arrazoirik nagusienak dira ikasleak eskolatu direla ohiko epetik kanpo, batez ere berandu sartu badira EAEko eskola-sisteman.
Alde horretatik, ikasleak onartzeko erregulazio berrian (1/2018 Dekretuan, urtarrilaren 9koan) atal zehatz bat gehitu da, eta atal horretan, honako hau ohartarazi da: ikasle horiek eskolatzean, familiek adierazitako lehentasunez eta erabilgarritasunaz gain, kontuan hartu beharko dira eskola-plangintzari eta orekari lotutako beste faktore batzuk, aniztasuna ikastetxeen artean banatzeko unean.
Zehazki, azken alderdi hori (aniztasuna banatzeko unean dagoen orekari) erabili da ikasle etorri berriak itunpeko ikastetxeetan eskolatzearen alde egiteko. Hala ere, familia asko eskolatzeko proposamen horien kontra azaldu dira, besteak beste, ikastetxe batzuetako erlijio-idearioa dela eta, ikasleak eskolatzeak dakartzan gastu handiak direla eta, etab. Horren ondorioz, eta normalean (ikasleak onartzeko hurrengo ohiko prozesua), familiek ahal duten bezain laster ikastetxez aldatzea pentsatzen dute.
Hori ikusirik, erakunde honen iritziz, Eskolatze Batzordeek eskolatutako ikasleen jarraipena egin behar du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, baita banaketa-politika horren eraginkortasuna ebaluatu ere; horixe bera proposatu da sailak berak aurkeztutako txostenean, ikasle atzerritarrak EAEko eskola-sisteman eskolatzeari buruzkoan.
Batzuetan, familiek eskolatzeko proposamenak baztertu dituzte esleitutako ikastetxeetako hizkuntza eredua dela eta. Alde horretatik, erakunde honek Hezkuntza Sailak egindako barne txosten bat eskuratu du, eta txosten horretan, honako ondorio hau jaso da: familiek A hizkuntza eredua eskatzeko edo aukeratzeko eskubidea badute ere, hezkuntza administrazioak ez du eredu horretan plazarik eskaintzeko obligaziorik. Txosten horren arabera, B ereduan plaza bakar bat eskaintzeko legezko obligazioa dago, besterik gabe. Eredu horretan, curriculuma euskaraz eta gaztelaniaz irakatsiko da, eta bidezkoa izango da bi hizkuntzak erabiltzea irakats-hizkuntza gisa. Gainera, garraio eta jantoki zerbitzu osagarriak aintzat hartzea horren guztiaren mende dago.
Hala ere, kexarik aipagarrienei buruzko atalean adierazi den legez, Hezkuntza Sailak ez dio irizpide horri jarraitu kasu guztietan, dirudienez. Izan ere, Eskolatze Batzordeek proposatutako eskolatze proposamenak D ereduari buruzkoak dira orokorrean, nahiz eta familiak A eta B ereduen alde agertu izana. Hortaz, gomendagarria da zehaztea zein den batzorde horiek jarraitu beharreko irizpidea.
Arartekoaren ustez, honako hau ere aipatu behar da: jasotako kexa batzuen arabera, familiek seme-alabak A ereduan eskolatzea erabaki dute ikasleak hezkuntza premia bereziak eta/edo ikasteko zailtasunak –esate baterako, dislexia– dituzten adingabeak direlako. Kexa horiek frogatu dute gai horren inguruko kezka dagoela; erakunde honen iritziz, hezkuntza administrazioak kezka hori desagerrarazi behar du, eta, horretarako, interesdunen esku jarri behar ditu beharrezkoak diren baliabideak eta laguntza.
Hezkuntza premia bereziei buruzko atalari dagokionez, neska gazte ezgaitu baten kasuan egindako jarduketaren berri eman genuen gure azken txostenean. Neska horrek goi mailako ikasketak egin nahi zituen, eta, azkenean, bere adina gorabehera, beharrezkoa zen laguntza eskaini zitzaion.
Aurten, erreferentzia egin behar zaie jasotako kexa berriei. Kexa horietan, honako hau eztabaidatu da: ea unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren alorrean prestakuntza jasotzen jarraitu nahi duten 21 urtetik gorako gazteei laguntza ematen jarraitu behar zaien ala ez. Alde horretatik, sailak nabarmendu du hezkuntza laguntzako espezialisten eginkizuna dela ikasleek beharrezkoak diren konpetentziak lortzea zailtasunak dituzten alorretan, besteak beste, zainketa pertsonalaren alorrean (garbiketa, janztea...). Hala ere, laguntza-ekintza horiek egiteko (adibidez, ikasleak komunera joaten laguntzea), ez dago langile espezializatuen beharrik, eta ekintza horiek ez dute langile horiek kontratatu izana justifikatzen, ezein kasutan. Hori dela eta, erakunde honen iritziz, beharrezkoa da eztabaidatzea nola helduko zaion horrelako beharrak dituzten gazte horien egoerari.
Jantokiei dagokienez, erakundeak honako honen berri izateko aukera izan du: zaintza partekatuak azken urteetan izan duen bilakaeraren eta garrantziaren jakitun egin da Hezkuntza Saila, baita administrazioak zerbitzuak aztertzeko eta, hala bada, zerbitzu horiek errealitate berriei eta eskaera sozial nahiz familien eskaerei egokitzeko betebeharraren jakitun ere. Izan ere, Hezkuntza Sailak erakunde honi jakinarazi dio ikastetxe publikoetako jantokiak kudeatzeko eredua aztertzen ari direla, besteak beste, ikastetxeetako zuzendarien ordezkari, sukalde-langile eta gurasoek osatzen duten batzorde baten bitartez. Lan horretan egindako aurrerapenen arabera, lan hori erabili ahalko da eskoletako jantokietako araudia aldatzeko. Hori dela eta, testuinguru honetan, jantoki zerbitzua erabiltzen duten ikasleek ordaindu beharreko kuotak ere (jasotako laguntzaren eta familia-egoeraren arabera) aztertu ahalko dira.
Eskola-garraioari dagokionez, Arartekoak honako honen berri izan du: Hezkuntza Sailak ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari buruzko maiatzaren 19ko 69/2015 Dekretuan egin daitezkeen aldaketa posibleak aztertzeko konpromisoa hartu du, bi urteko ikasleei eskainitako zerbitzua arautzeko, 2018-2019 ikasturtearen hasieran gertatutako gorabeherak eta gero. Izan ere, familia askok ez dute garraio-aukerarik izan gorabehera hori dela eta.
Gainerako alderdiei dagokienez, jasotako kexen kasuistika aurreko ekitaldietan erregistratutako kasuistika bera da. Hortaz, erakunde honek ez du arrazoirik antzeman balorazio edo gogoeta bereziren bat egiteko. Ikasketa-beka eta -laguntzak, eskola-instalazioak, lanbide-heziketako ikasketak, unibertsitate-ikasketak eta horrelako gaiei lotutako kexez ari gara, hain zuzen ere. Edozein kasutan, nabarmendu behar da eskola-bizikidetzari buruzko kexak egin direla berriro, eta kexa horiek izapidetzeak erakunde hau bereziki kezkatzen du.
1. Arloa kopurutan
2018an 112 kexa aurkeztu dira ogasun arloan, eta erakunde honetan izapidetu diren kexa guztien % 5,03 izan da hori. Honakoa izan da eragindako administrazioen araberako banaketa:
• Tokiko Administrazioa 47
• Foru Administrazioa 28
• Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 2
Aztertzen diren gaiak edo azpiarloak kontuan hartuta, honela sailka daitezke jasotako kexak:
• Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura administratiboa 40
• Tokiko zergak 26
• Foru zergak 20
• Prezio publikoak 14
• Tasak 11
• Kontratazio-araubidea, ondarea eta administrazio-
erantzukizuna 1
Urtea ixtean aipatu arloan aztertu ditugun kexen izapidearen xehetasunari dagokionez, 2018ko abenduan honakoa izan da informazio estatistikoa:
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
176 |
102 |
74 |
25 |
22 |
21 |
6 |
Era berean, zehaztu beharra dago aurreko urteetan aurkeztu ziren herritarren kexen beharrezko kudeaketak baldintzatu duela 2018an aipatu arloan jasotako kexen azterketa, izan ere, jarduera-eskaera horien izapideak ezin izan ziren amaitu abiarazi ziren urtean.
2. Kexarik aipagarrienak
Arlo horren inguruko herritarren kexetan adierazitako arazoak askotarikoak dira, eta hortaz, oso zaila da batzuk bakarrik hautatzea. Aitzitik, aurreratu daiteke herritarren erreklamazioak, batik bat, tokiko zergei buruzkoak direla. Nolanahi ere, zenbait herritarrek, gutxiago badira ere, adierazi dute ez datozela bat udalaren tasa eta prezio publiko jakin batzuekin.
Tokiko zergei dagokienez, gero eta gehiago dira bi zerga-
figuraren inguruko kexak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren (HLBGZ) eta ondasun higiezinen gaineko zergaren (OHZ) ingurukoak, hain zuzen ere.
Zerga hori Gipuzkoan zein Araban erregulatzen zuten foru-arauak, bai eta hura Nafarroan eta lurralde erkidean erregulatzen zutenak ere, partzialki Konstituzioaren kontrakotzat jo izanak ekarri du bere garaian igorritako likidazioak zalantzan jarri ez zituzten zergadun askok, orain, erreklamazioak
aurkeztea, esanez egindako eskualdaketak ez zuela eragin lursailaren balioa gehitzea.
Udalek ukatu egin dituzte jarritako errekurtsoak, epez kanpo aurkeztu direla-eta; izan ere, errekurtsoak ez ziren aurkeztu likidazioak jakinarazi eta hilabeteko epean.
Arartekoak uler dezake ebazpen horiek herritarrei sentiarazten dizkieten frustrazioa eta harridura. Esan beharra dago zuzenbideko eremu guztietan eta, bereziki, zerga arloan, inor likidazio batekin ados ez dagoenean, errekurtsoa dagokion epean aurkeztu behar duela. Ezarritako epeetan egiten ez badu, likidazioa “irmo eta onartua” dela jotzen da eta, hortaz, ezinezkoa da errekurtsoari loturiko ohiko bideak erabiltzea horren aurka egiteko.
Gainera, kontuan izan behar da, zerga egokitze aldera, hiru lurralde historikoetan onartutako araudiek zuzendu egin dituztela, etorkizunari begira, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren arauketako alderdi batzuk, lehen konstituzio-kontrakotasuntzat jotzen zirenak. Hiru araudietako xedapen iragankorrek azpimarratu dute ez dela aplikagarria izango aldez aurreko prozedura, lurren balioa handitu den ala ez zehaztekoa, baldin eta likidazio-agiria zergaren erreforma indarrean jarri baino lehen igorri bada eta likidazioa irmoa bada, aldaketa indarrean jartzen denean.
Halaber, 2017an, ondasun higiezinen katastro-balioen eguneratzeak jarri ziren indarrean. Balorazio berrien bitartez zehaztu da OHZ gisa ordaindu beharreko kuota, eta hiru lurralde historikoetako udalerriei eragin diete, neurri desberdinean.
Katastro-balioa higiezinen egungo errealitateari egokitzeak ondorio esanguratsuagoak izan ditu Bizkaiko lurralde historikoan; han, eragin nabarmenagoa izan du zergaren kuota likidoan, azken 40 urteetan ez delako burutu balio-
proposamenak baloratzeko arau teknikoak eguneratzeko prozesurik.
Bizkaiko lurralde historikoan, katastro-balorazio berrietan izandako gehikuntza neutralizatzeko saiakera egin zen OHZ erregulatzen duen foru-arauaren bidez, zerga horri aplikatzekoa zen karga-tasa nabarmen murriztuz. Hala ere, higiezin askotan, nabarmen egin du gora OHZ gisa ordaindu beharreko kuotak.
Familiek jasandako zerga-presioak hain gorakada agerikoa izateak herritarren nahigabea ekarri zuen hasieran. Gainera, atzerapena izan da, bai esleitutako balio-katastro berrien aurka jarritako errekurtsoak eta bai Katastro eta Balorazio Zerbitzuan izena emanda zeuden ondasun higiezinen datuetan egindako akatsak zuzentzeko eskaerak ebazteko orduan.
Bizkaiko herritarrak oso kritikoak izan dira egoera horrekin, uste baitute eguneraketa modu mailakatuagoan egin behar zela, pixkanaka-pixkanaka1.
Arartekoak badaki erreklamazio-kopuru handiak izapidetzeak lan-karga handia dakarrela, eta zerbitzu horretan lan egiten dutenek ahalegin handia egiten dutela eta konpromiso pertsonal handia hartu dutela beren gain. Hala ere, erreklamazioen ebazpena nahi baino denbora luzeagoz atzeratu da. 2018an ere hainbat kexa jaso ditugu erakunde honetan, 2016ko urrian aurkeztutako erreklamazioak artean ebazteke zeudelako.
Hori dela eta, azpimarratu behar dugu oso garrantzitsua dela ebazpena emateko epeak murriztea helburu duten neurriak hartzea. Izan ere, herritarrei ondorio kaltegarriak eragiten dizkie administrazioak beren eskaeren gainean zer asmo duen ez jakiteak.
Administrazioak erantzunik ez ematea beti da desatsegina, herritarrak babesgabetasun-egoeran jartzen dituelako.
Horrez gain, denbora luzez aurkeztutako katastro-erreklamazioaren inguruko ebazpen espresurik ez emateak eragina du hurrengo urteetan ordaindu beharreko OHZren kuotetan, katastro-datuak zuzentzen ez diren artean horiek jarraituko
dutelako efikazia izaten eta zerga-oinarria osatzen. Igorritako ordainagiri horiek katastro-baliora edo hura zehazteko balio duten elementu objektiboetara jo bada ere dagokien epean ordaindu behar dira, nahitaezko diru-bilketako fasean sar ez daitezen.
Ukitutako zergadunek bereziki arbuiatzen duten OHZren kudeaketaren beste alderdi bat da zerga horren kuota likidoaren gaineko errekargua kobratzea; errekargua gehienez ere kuota horren % 50ekoa izan daiteke Arabako nahiz Bizkaiko udalerrietan, eta, Gipuzkoako udalerrietan, berriz, % 150ekoa. Errekargua ezartzea aukerakoa da toki-erakundeentzat, eta bizitegi-erabilera duten ondasun higiezinen OHZren kuota likidoari aplika dakioke hura, baldin eta subjektu pasiboaren edo errentan eman edo erabilera laga delako beste pertsona batzuen ohiko bizilekua ez bada.
Errekargu hori ezartzeko moduak eragin ditu izapidetu ditugun OHZren kudeaketari buruzko kexetako nahiko. Izan ere, toki-erakundeek, zenbaitetan, ez dute onartzen udal-erroldako datuetatik ondorioztatutako iuris tantum presuntzioa indargabetzen duten aurkako frogak aurkezterik; beste batzuetan, berriz, errealitateak agerian uzten du, egunerokotasunean, askotariko egoera objektiboak eta arrazoizkoak jazotzen direla, inondik inora ere gaitzesteko modukoak ez direnak, justifikatzen dutenak higiezinaren titularra ez egotea erroldatuta, urtarrilaren 1ean, OHZren ondorioetarako subjektu pasibo den etxebizitzan.
Azaldutakoaren erakusgarri dira Arartekoak, errekargu horren aplikazioaren harira, toki-erakundeei egin dizkien hiru gomendioak. Maruri-Jatabeko Udalari 2018ko martxoaren 14an emandako ebazpena, modu arrazoituan balora dezan kargatutako higiezina ohiko bizilekua izatearen inguruan aurkeztutako froga, eta, hala badagokio, igorritako errekargua ofizioz errebokatzen duen ebazpena eman dezan. Onartu egin da gomendio hori, eta, horrenbestez, itzuli egin zaie kexagileei errekargu gisa ordaindu zuten zenbatekoa.
Santurtziko Udalari 2018ko abuztuaren 2an emandako ebazpena, OHZ arautzen duen zerga-ordenantzaren aldaketa abiaraz dezan, hain zuzen ere, mendekotasuna errekargua aplikatzeaz salbuesteko kausa objektibotzat jotzeko, eta, horrez gain, ukitutako familiari konpentsazio ekonomikoko neurriak ezartzeko aukera aztertzeko.
Barakaldoko Udalari 2018ko urriaren 29an emandako ebazpena, berriz azter dezan aplikatutako OHZren kuotaren gain % 40ko errekargua ezarri izana. Izan ere, etxebizitza bat erostea, eta, lau hilabeteko epean, hura egokitu eta alokairuan emateak ez du adierazten interesdunak ahalmen ekonomiko handiagoa duenik, eta, beraz, errekargu batekin kargatu behar denik, herritar horren jarduna bat baitator higiezin bat jabetzan edukitzeak izan behar duen helburu sozialarekin.
Halaber, 2018an, hain zuzen ere 2018ko abenduaren 3an, Arartekoak gomendio bat egin dio Gasteizko Udalari. Horren bidez, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren 4.1.3. artikulua alda dezala eskatu zaio udal horri, ibilgailu historiko eta zaharretarako aurreikusitako hobarien onuradun izateko betekizunetako bat ez dadin izan klub edo elkarte bateko kide izatea.
Zerbitzu publikoak erabiltzeagatik ordaindu beharreko zenbatekoa ezartzeko orduan, udal prezio publikoetan zein tasetan auzotasun-irizpidea jasotzeko joerak desparekotasunak eragiten ditu erabiltzaileen artean, eta, beraz, konstituzioan jasotako berdintasun, diskriminaziorik ez egiteko eta botere publikoen arbitraltasun debekuaren printzipioen aurkakoa da.
Hori dela tarteko, 2018an, hain zuzen ere 2018ko urriaren
29an, Arartekoak gomendio bat igorri dio Portugaleteko
Udalari, kirol-zerbitzuak emateagatiko prezio publikoa erregulatzen duen araua alda dezan, eta erroldatzearen inguruko aipamena ken dezan igerilekuetako abonamendu gisa ordaindu beharreko prezio publikoak kalkulatzeko irizpideetatik.
Halaber, 2018ko azaroaren 19ko ebazpenaren bidez, Irungo
Udalari gomendatu zaio berriz azter ditzala bere kirol-
instalazioen tarifak, guraso bakarreko familiak, bai eta kide gutxiago dituztenak ere, sustatzeko ikuspegi integratzailea oinarri hartuta.
Azkenik, Arartekoak gomendio bat helarazi zion Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari 2018ko azaroaren 19an, bere zerga-ordenantza aldatzeko. Izan ere, putzu septikoak dituzten higiezinen titularrei gaur egun igortzen zaien tasaren eraketa ez dator bat zerbitzua erabiltzaile guztiei berdintasunez emateko printzipioarekin.
Herritarrek kexa ugari aurkeztu dituzte foru-zergen kudeaketaren inguruan, batik bat pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) inguruan. Erreklamazio ugari aurkeztu dira zerga-erregularizazioetan, likidazio osagarriarekin batera, berandutze-interesak ordaindu behar izateagatik. Halaber, hainbat kexatan azaldu da pentsiodunei eragozpenak eragiten dizkiela PFEZaren autolikidazioa derrigorrez aurkeztu behar izateak gehieneko diru-sarrerak ez gainditu ez arren, ordaindutako gehiegizko dirua berreskuratze aldera. Horrez gain, Estatuak egindako konturako ordainketa gisa, badira zergaren egungo erregulazioa zalantzan jartzen duten beste erreklamazio batzuk, dela salbuetsitako errenten zenbait kasu, gutxienez ere, konparaziozko bidegabekeriatzat hartzen direlako, dela izaera hori beste etekin batzuei ere aplikatzea lortu nahi duelako zenbaitek, pentsatzen baitute zergaren arauak salbuetsitako errenten antzeko ezaugarriak dituztela horiek ere.
Gainera, kasu batzuetan, zergak ez ditu aintzat hartzen lehen batean babestu beharrekoak diren inguruabar pertsonalak, eta ez die modulazio-bide berezirik eskaintzen. Faktore horiek zergaren egungo erregulazioan sartzeak –adibidez, aurrezpenaren errentek zerga-onuraren bat jasoko balute, baldin eta kobratutako errentak zergadunak berak edo ezgaitasun edo mendekotasun handia duen bere familia-unitateko kide batek behar duten tratamendua edo arreta emateko bakarrik erabiliz gero– ekarriko luke ordaindu beharreko zorra murriztea.
Zerga-administrazioaren funtzionamenduari dagokionez, herritarrek aurkeztutako errekurtsoak eta erreklamazioak berariaz eta dagokion epean ez ebaztea da, erreklamazio askotan, herritarrek Arartekora jotzeko arrazoi nagusia. Halaber, nabarmentzekoak dira bai ordainketa zatikatzeko eskaerak ukatzeari, bai ondasunen enbargoa betearazteari buruzko erreklamazioak.
Familia ugarik pairatu dituzte krisi luze eta sakonaren ondorioak, eta zerga-administrazioetan ere gertatu da herritar askok salatutako arazoa, hots, baliabiderik eza.
Oro har, zerga-administrazioak metatutako zorrak kitatzea ahalbidetzen duten akordioen alde agertzen dira. Zailtasunak sortzen dira likidazio faltak zordunarentzat egiturazko izaera hartzen duenean edo eragindako pertsonak aurreko zatikatzeren bati lotutako baldintzaren bat bete ez duenean, zor berriak betearazpen bidean sartzea utzi duelako edo ezin izan duelako hilekoren bat ordaindu.
Familia batzuek, gizarte-bazterketaren arriskuan daudenez, ezin diote metatutako zorra ordaindu beharrari aurre egin, beren ekonomia-egoera ahularekin bat datorren zatikapenaren bidez ez bada.
Ordainketa zatikatzeko eskaera gaitzetsi edo atzera bota ostean, zerga-bilketaren prozedurak aurrera jarraitzen du, eta, gehienetan, zordunaren ondasunak enbargatu egiten dira azkenean, bere kontu korronteetako saldoak erabiltzea eragotzita.
Zerga-administrazioak Prozedura Zibilaren Legean ezarritako mugak errespetatu behar ditu bere jardunean. Izan ere, lege hori eman da zordunak bere zorrak ordain ditzan, dituen baliabideak hondatu gabe.
Prozedura Zibilaren Legean soldatak eta antzeko beste errenta batzuk bahitzeko mugak ezarri dira, legegileak erabaki duelako zordun guztiei bermatu behar zaiela bizitzeko gutxienekoa dutela ohiko beharrak asetzeko. Hala eta guztiz ere, zordunari dagokio muga horiek bete diren egiaztatzea eta, hala ez bada, dagozkion baliabideak eragotzi izanaren aurkako errekurtsoa jartzea, non, Prozedura Zibilaren Legearen 607. artikuluan ezarritako muga ekonomikoak gainditu direla ulertzeko arrazoiak azaltzeaz gain, enbargoak ondasun enbargaezinei eragin diela azaldu behar duen.
Prozedura hori konplexua da, eta aholkularitza eta laguntza egokirik gabe oso zaila da giza baliabide eta baliabide ekonomiko urriak dituzten pertsonek horiei egoki aurre egitea.
3. Araudi- eta
gizarte-testuingurua
Zergen inguruko ordenamendu juridikoa da, beharbada, administrazio-zuzenbidearen alorrik dinamikoenetako bat. Izan ere, ekitaldi guztietan, zerga-arauak etengabe aldatu, eguneratu eta berrikusi egiten dira, eta zuzenketa teknikoak ere egiten zaizkie, zerga-sistema ahalmen ekonomikoaren printzipioari hobeto egokitzeko eta zerga-iruzurraren aurkako borroka indartzeko.
Araudian egindako aldaketa horietako batzuk jurisprudentzia-irizpideen ondorio dira. Helburu zehatzik izan gabe, egokia iruditzen zaigu, une honetan, Auzitegi Gorenaren bi erabaki azpimarratzea, zerga-zuzenbide positiboan eragin handia izan dute-eta: Administrazioarekiko Auzien Salaren Bigarren Atalaren epaia, 2018ko urriaren 3koa, eta Administrazioarekiko Auzien Salaren Osoko Bilkuraren epaia, 2018ko azaroaren 27koa.
Epai horietan lehenengoak aitortzen du PFEZaren Legearen
7.3.h artikuluan jasotako salbuespenak barne hartzen duela, halaber, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak ordaindutako amatasun-prestazioa. Horrek ez die bakarrik eragiten jaiotza, erditze anizkoitza edo adopzioagatiko nahiz seme-alabak ardurapean izateagatiko prestazioei, arauak berariaz aipatzen duelako amatasun-prestazioa, eta ez duelako mugatzen haren norainokoa autonomia-erkidegoek edo toki-erakundeek emandakoei, hots, ez baitu bereizten zer erakunde publikok eman behar dituen prestazio horiek.
Prestazio horiek salbuetsitako errentak direla aitortu izanari berehala erantzun diote hiru foru-ogasunek: lurralde historikoetan ere itzulketak egitea bidezkoa dela aitortu ez ezik, onura hori Gizarte Segurantzaren aitatasun-prestazioei ere aplikatu diete. Gauzak horrela, eskabide-eredu berezi bat jarri da prestazio horiek kobratu dituzten pertsonen esku, preskribatu gabeko ekitaldietan bidegabe ordaindu zituzten zenbatekoak itzul diezazkieten eskatu ahal izateko. Zergaren araua aldatuz osatu da lehenengo ekimen hori, prestazio horiek berariaz har daitezen salbuetsitako errentatzat.
Administrazioarekiko Auzien Salaren Osoko Bilkuraren
2018ko azaroaren 27ko epaiak sala horren aurreko jurisprudentzian jasotako irizpidea berreskuratu du. Horri jarraituz, hipoteka-maileguak eskrituratzeari dagokionean, mailegu-hartzailea da egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren subjektu pasiboa.
Hortaz, hipoteka-zordunari ezarri zitzaion berriz ere egintza juridiko dokumentatuaren gaineko zergaren kuota ordaintzeko betebeharra. Hori horrela izanik, 17/2018 Errege Lege-
Dekretua, azaroaren 8koa, onetsi da lurralde erkidean;
lege-dekretu horrek Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko Legearen testu bategina aldatu zuen, eta hauxe dio 29. artikuluan: “Será sujeto pasivo el adquirente del bien o derecho y, en su defecto, las personas que insten o soliciten los documentos notariales, o aquellos en cuyo interés se expidan. Cuando se trate de escrituras de préstamo con garantía hipotecaria, se considerará sujeto pasivo al prestamista”.
EAEn bestelakoa da egoera, zerga hori erregulatzen duten foru arauek ezartzen dutelako –denek ere elkarren antzera–, egintza juridiko dokumentatuen modalitatean, karga mailaz maila ezartzetik salbuetsita daudela mailegu edo kreditu bat ordainduko dela bermatze aldera eratutako hipoteken eraketa edo ezereztea dokumentatzen duten notario-eskrituren lehenengo kopiak, betiere mailegu edo kreditu hori ohiko etxebizitza erosteko edo birgaitzeko erabiltzen bada.
Nolanahi ere, sina litezkeen hipoteka-bermedun maileguek ez baliote ohiko etxebizitzari eragingo, sortutako zerga-
zorra ordaintzeko betebeharra ezarriko litzaioke mailegu-hartzaileari (hipoteka-zorduna), Estatuan ez bezala.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Espainiako Konstituzioak 31.1. artikuluan hauxe xedatzen du: “Guztiek gastu publikoei aurre egiten lagunduko dute, bakoitzak bere ahalmen ekonomikoaren arabera; horretarako, zerga-sistema zuzena ezarriko da, berdintasun- eta progresibitate-printzipioetan oinarriturik; sistema hori ez da inoiz konfiskagarri izango.”
Aipatu beharra dago nabarmen hobetu direla euskal ogasunen zerga-bilketaren emaitzak. Aitzitik, iruzurraren eta zerga-saihestearen aurkako borrokak jarraitu behar du euskal ogasunen ikuskari-lanaren ardatz izaten.
Zerga-administrazioak beharrezkoak diren erregularizazio-prozedurak burutu behar ditu, herritar guztiek modu eraginkorrean bete dezaten konstituzioak ezarritako betebehar hori.
Prozedura horiek preskribatu gabeko ekitaldi guztiek hartzen dituzte barne. Behin horiek amaituta, foru-ogasunek zergadunari bidaltzen dizkiote sartu gabeko kuotagatik dagozkion likidazio diferentzialak, bai eta aldi horretan sortutako berandutze-interesak ere.
Zergadunek onartu egiten dute akatsak zuzentzea eta likidazio diferentzialak bidaltzea, baina gogor kritikatu dute ordenamenduak errua bi alderdiena izateko aukera aurreikusi ez izana. Izan ere, ez da inola ere kontuan hartu balitekeela foru-ogasunek parte hartu izana autolikidazio horiek prestatzen, edo horietan adierazitako datu okerrak denbora luzez mantentzen.
Foru-ogasunek arreta handiagoz jarraitu behar diote beren bulegoetan egiten diren edo zergadunen etxeetara autolikidazio-proposamen gisa bidaltzen diren errenta-aitorpenen prestakuntzari, eta, gainera, ahaleginak egin behar dituzte aitorpenak aurkeztu eta berehala ekiteko berrikuspen-prozesuei.
Zerga-erregulazioko prozesu batean likidazio berriak jaulkitzeak ez du bazter uzten zigortzeko prozedurak izapidetzea zerga-arloko arau-hausteren bat egiteagatik.
Gure zerga-legeriak aukera ematen dio zergadunari espedientea kontsultatzen utz diezaioten eskatzeko, han jasotako dokumentazioaren kopia eskatzeko, beharrezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko bere eskubideak defendatze aldera, bere eskubideak eta interesak defendatzeko egokiak iruditzen zaizkion frogak egin daitezen proposatzeko, likidazioen eta zigorren aurkako errekurtsoak jartzeko, etab. Hala ere, jardun horiek prozesuaren une egokian egin behar dira, eta herritar askok zailtasunak dituzte horiek egiteko, zerga-arloko terminologiak gainditu egiten dituelako.
Katastro-balioa higiezinen egungo errealitateari egokitzea beti da beharrezkoa, eta ez luke ekarri behar familiek jasandako zerga-presioa handitzea. Horretarako, eguneratze-prozesuak nolabaiteko erregulartasunez egin behar dira, gerta litezkeen igoerak ez izateko hain nabarmenak eta ez ekartzeko gehiegizko kargarik familiei. Bizkaian ez da lortu ondorio hori ekiditea, OHZ erregulatzen duen foru-arauaren bitartez katastro-balorazio berrietan izandako gehikuntza neutralizatzeko saiakera egin bada ere, zerga horri aplikatzekoa zen karga-tasa nabarmen murriztuz.
Ekonomia-krisiaren ondorioak gainditzeak ez dizkie familia guztiei onura berberak ekarri. Hori dela eta, jarraitu behar da zorren ordainketa luzatzeko eta zatikatzeko akordioak hartzeko aukerak sortzen, ekonomia apalak dituzten pertsonen bizitza estutasunean jartzea saihesteko, aurretik hitzartutakoa bete ez badute ere eta egiturazko likideziarik ezaren egoeran badaude ere.
Pertsona batzuen zaurgarritasun egoerak oso zail egiten du zorraren ordainketari aurre egin ahal izatea, beren egoera ekonomikoa kontuan hartuta, ordainketa ez bazaie berriz geroratzen.
Zerga administrazioak aintzat hartu beharko luke, orokorrean, herritarrek ez dituztela baliabideak eta trebetasunak izaten, lehen unetik bertatik eta dagokien dokumentazioarekin aurkez ditzaten behar bezala oinarritutako eskabideak eta erreklamazioak.
Ondasunak enbargatzean, zerga-administrazioak Prozedura Zibilaren Legeak ezarritako mugetan jardun behar du. Hala eta guztiz ere, zordunari dagokio muga horiek bete diren egiaztatzea eta, hala ez bada, dagozkion baliabideak eragotzi izanaren aurkako errekurtsoa jartzea eta enbargoak ondasun enbargaezinei eragin diela agerian uztea.
Prozedura hori konplexua da eta oso zaila da giza baliabide eta baliabide ekonomiko urriak dituzten pertsonek horiei egoki aurre egitea, aholkularitza eta laguntza egokirik gabe.
Zerbitzu publikoak erabiltzeagatik ordaindu beharreko zenbatekoa ezartzeko orduan, udal prezio publikoetan zein tasetan auzotasun-irizpidea jasotzeko joerak desparekotasunak eragiten ditu erabiltzaileen artean, eta, beraz, konstituzioan jasotako berdintasun, diskriminaziorik ez egiteko eta botere publikoen arbitraltasun debekuaren printzipioen aurkakoa da. Hau da, tarifetan bereizketarik egitekotan, onura lortzen duten obligaziodunek ahalmen ekonomiko txikia izateak justifikatu beharko luke hori.
Familia-motetan izandako bilakaeraren ondorioz, herri-
administrazio guztiek, baita zerga-administrazioak ere, lehenengo ahalegin bat egin behar dute familia-eredu berriak legitimotzat hartzeko eta bermatzeko eredu tradizionalagoen tratu bera jasotzen dutela.
Arreta berezia eman behar zaie egoera bereziki ahulean dauden familiei, eta kategoria horretan sartzen dira guraso bakarreko familiak; izan ere, diskriminazio positiboko neurri zehatzak har daitezen eskatzen ari dira mota horretako familiak, diotenez, zailtasun sozioekonomiko handiagoak dituztelako beren egunerokotasunari aurre egiteko.
Halaber, botere publikoek jakin behar lukete ezgaitasuna edo mendekotasuna duen kide bat edo batzuk dituzten familiek ahalegin ekonomiko handia egin behar dutela, eta aintzat hartu behar lukete hori, pertsona horien premiak politika publiko guztien plangintzan –besteak beste, zerga-politikarenean– jasotze aldera, Espainiako Konstituzioaren 49. artikuluan jasotako konstituzio-agindua betez.
Beste kontu batzuei buruz, azpimarratu beharra dago zerga administrazioak bere jakinarazpenak egokitu behar dizkiela jakinarazpen horien hartzaile zehatzek eskatzen dituzten beharrizanei. Zergapekoa, normalean, ez da teknikari juridikoa izaten, ez eta zergen araudia eta horren prozedura desberdinak ezagutzen eta ulertzen dituen aditua ere. Hortaz, ahalegina egin beharko litzateke zerga administrazioek sarri bidaltzen dituzten jakinarazpen estandarizatuak argiagoak eta ulergarriagoak izan daitezen.
Herritar-zergadunarentzat oso garrantzitsuak diren alderdiak, hala nola ordainketa nola egin, ordaintzeko epeak, geroratzeak edo zatikatzeak eskatzeko aukera eta errekurtsoa aurkezteko epea eta aurkezteak izan ditzakeen ondorioak oso elementu garrantzitsuak dira, baina sarritan ohartu gabe daude, idazteko oso letra txikia erabiltzen baita, eta gainera, azaltzeko terminologia tekniko juridikoa erabiltzen baita.
Epeak preklusiboak izaten dira tributu gaietan, beraz, behin likidazioaren aurka egiteko emandako epea igaro denean likidazioa errekurritu ez bada, irmoa izango da, eta, hortaz, ezin izango zaio aurre egin errekurtsoaren ohiko bideetan.
Herritar askok batera aurkeztutako kexen inguruko ebazpenak (adibidez, katastroko balioak eguneratzeari buruzkoak) oinarritzeko termino orokorrak erabiliz gero, arriskuan jar daiteke zergadunen eskubideak –defentsarako eta zaintza judizial eraginkorra izateko– baliatzeko aukera, ebazpenari, hasiera-hasieratik, horren oinarri den txosten teknikoaren kopiarik eransten ez bazaio.
Azkenik, errekurtsoak ebazteko epearen barnean berariazko erantzun arrazoiturik ez emateak administrazioaren funtzionamendu zuzenaren kontrako prozeduraren patologia nagusietako bat izaten jarraitzen duela azpimarratu behar da.
Hori dela eta, azpimarratu behar dugu oso garrantzitsua dela erreklamazioak ebazteko epeak murrizteko beharrezkoak diren neurriak hartzea. Izan ere, herritarrei ondorio kaltegarriak eragiten dizkie administrazioak beren eskaeren gainean zer asmo duen ez jakiteak.
1. Arloa kopurutan
2018an zehar gizarteratzearen arloan 713 kexa-espediente izapidetu dira, alegia, erakunde honetan izapidetutako kexa guztien % 32. 2017an 829 kexa-espediente izapidetu ziren. Horrek esan nahi du 116 kexa gutxiago aurkeztu zituztela herritarrek.
Aurreko urteetan bezala, erreklamazio gehienak diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzerako abenduaren 23ko 18/2008 Legearen ondoriozko prestazio ekonomikoen, batez ere, diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren kudeaketa publikoari lotuta daude, herritar asko ez baitaude ados kudeatzeko moduarekin. Kexa horiek Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin dute zerikusia, hain zuzen ere, Lanbiderekin, hori baita prestazio ekonomikoak kudeatzen dituen antolakundea.
Udalek edo foru aldundiek kudeatzen dituzten beste prestazio ekonomiko eta zerbitzu batzuen eskaerei buruzko kexak ere jaso dira, gutxiago izan badira ere, baita pertsonek jasotzen duten gizarte-arretari buruzkoak ere.
• Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio
Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 609
• Tokiko administrazioa 30
• Foru administrazioa 8
Bertan jorratutako azpiarloen arabera, honela sailka daitezke:
• Diru-sarrerak bermatzeko errentari buruzko eta gizarteratzeko legean jasotako prestazio
ekonomikoak (diru-sarrerak bermatzeko errenta, etxebizitzarako prestazio osagarria eta gizarte behar larrietarako laguntzak) 687
• Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura 11
• Gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako prestazioak eta zerbitzuak 7
• Herritarren eskubideak 6
• Etxerik gabekoak erroldatzea 1
• Kontratazio-araubidea, ondarea eta administrazio
erantzukizuna 1
Jasotako kexen tipologia azaltzeko, gai aipagarrienak laburbildu dira jarraian.
Ezer baino lehen, nabarmendu behar dira Arartekoan kudeatzen diren kexak izapidetzean topatutako zailtasunak, Lanbidek lehenengo informazio-eskaera askori, baita erakunde honek Euskal Enplegu Zerbitzuari helarazten dizkion amaierako iradokizun eta gomendioei ere erantzuteko epea luzatu duelako. Aitzitik, hobetu egin da ematen den informazioaren edukia, eta horrek laguntzen dio Arartekoari dagokion eginkizuna betetzen.
2018an, ohikoa denez, arlo honetan jasotako kexa gehienek Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko 18/2008 Legearen ondoriozko ukapen, etete edo iraungitzearekin izan dute zerikusia (diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria), baita jaso behar ez ziren prestazioen erreklamazioekin ere. Era berean, batez ere, udalei eragiten dieten gizarte-larrialdiko egoerak edo erroldan izena emateko zailtasunak salatzeko aurkeztutako kexak izapidetu dira. Aurten, ordea, kexen kopuruak behera egin du. 2017. urtean 802 kexa zenbatu ziren DSBE, EPO eta GLL prestazio ekonomikoen gainean; aldiz, aurten 687 kexa egin dira (115 espediente gutxiago). Ildo beretik, kexa gutxiago egin dira Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren kontra, bada 2017an 744 kexa egin ziren, eta 2018an, berriz, 609. Hortaz, % 15 kexa gutxiago egin dira prestazio ekonomiko horiei buruz, eta % 18 gutxiago Eusko Jaurlaritzaren kontra).
Kexa horien arrazoiak eskakizunak betetzeko eta behar diren dokumentazioa aurkezteko zailtasunak edo prestazioen eskatzaile eta hartzaileen jokabideak izan dira; azken horietan, erakunde kudeatzaileak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, betebehar edo baldintza bat ez dela bete erabaki du.
Arartekoaren esku-hartze askotan, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria etetea, eta batzuetan, iraungitzea erabaki da, baliabide ekonomikorik eza egiaztatzeko aurkeztu den dokumentua –batez ere, Pakistanen igorritako dokumentu bat– ez dela baliagarria jo delako. Horrez gain, Nigerian igorritako dokumentuei buruzko kexak aurkeztu dira.
Hainbat kexa-espedientetan, erroldan izena eman izateaz gain, benetako bizilekua ere egiaztatzeko eskakizuna aipatzen da, hura egiaztatzeko aurkeztutako dokumentazioa ez dela baliagarria erabaki delako. Era berean, erroldan agertzen diren pertsonen kopuruak eta etxebizitzan bizi direnen kopuruak berdinak izan behar dute Lanbideren arabera, eta batzuetan, etxebizitza batean bizi diren eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren titulartasuna duten pertsonei eskatzen zaie erantzukizuna helbide hori errolda-helbide gisa eman duten, baina –etxebizitza horretan logela bat bakarrik alokairuan hartuta daukatenez– titularren jarduketa-esparruarekin zerikusirik ez duten beste batzuen jokabideagatik. EAEtik kanpora egindako bidaien iraupena ere izaten da kexen ohiko arrazoia, irteera Lanbideri jakinarazi bazaio ere. Batzuetan, prestazioak etetea edo iraungitzea ekartzen du ondorioz, baina, Arartekoaren iritziz, erabaki horiek ez dute behar besteko lege babesik, Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren prestazioak hobeto kudeatzeko proposamenak jasotzen dituen 2017ko Diagnostiko-txostenean, luze eta zabal azaldu genuenez.
Gaur egun, herritarrek, batez ere gizarte-bazterketan badaude, oinarrizko beharrei aurre egin behar izaten diete, eta, besteak beste, etxebizitza izateko zailtasunak izaten dituzte. Alokairu-prezioak eta mantentzeari lotutako gastuak direla eta, oso zaila izaten da etxebizitza bat eskuratzea, eta, hortaz, agiri baten bidez egiaztatzea ere. Bereziki zaila egiten da etxebizitza horretan diru-sarrerak bermatzeko errenta / etxebizitzarako prestazio osagarriaren beste titular bat bakarrik bizi izateari buruzko eskakizuna betetzen dela egiaztatzea; izan ere, araudiak ez du baimentzen diru-sarrerak bermatzeko errentaren titular bi baino gehiago egotea. Lanbidek zehatz-mehatz kontrolatzen ditu etxebizitza batean bizi izatea justifikatzen duten dokumentuak, bai prestazioaren eskatzailearenak, baita etxebizitzan bizi diren gainerako pertsonenak ere; era berean, kontrolatzen ditu logelen prezioak eta kopurua, baita bertan bizi diren pertsonen kopurua ere, eta errentamendu-kontratua erregistroan jasotzeko betekizunari buruzko agiriak.
Bestalde, nahikoa baliabiderik ez izatea, egoera zibila eta ezkontide edo bikotekidearekin bizi izatea egiaztatzeko eskakizunak hainbat oztopo sortzen ditu. Gauza bera gertatzen da eskatzaileei dokumentazio osagarria eskatzen zaienean, batez ere, etorkinen kasuan; arazo horiek txosten honen III. kapituluan, “Etorkinak eta kultura aniztasuna” izenburuko idatz-zatian aztertuko dira.
Hala ere, positibotzat jo behar da murriztu egin dela diru-sarrerak bermatzeko errenta / etxebizitzarako prestazio osagarriaren eskaeren ebazpenak atzeratzea eta zuzeneko arretaren bila Lanbide bulegoetara jotzen dutenei ematen zaizkien hitzorduak atzeratzea salatu duten kexen kopurua.
Era berean, Lanbidek hobetu egin du bere bulegoetako erregistroaren funtzionamendua; izan ere, gaur egun, behar bezala egiten da: eskatutako dokumentuen zerrenda xehea ematen da, eta, aurkezten direnean, egoki jasotzen dira espedientean. Gai horri dagokionez, aurten jasotako kexetan errekeritutako dokumentazioaren edukia aipatu da, baita aurkeztutako dokumentuen baliagarritasunik eza ere. Arrazoi horiek direla medio, Lanbidek eskaerak artxibatu ditu, errekeritutako dokumentazioa ez dela aurkeztu erabaki duelako.
Herritarrek Lanbiden aurkeztutako aukerako berraztertzeko errekurtsoaren onespena betetzeko epea luzeegia izaten da oraindik; zentzu horretan, hobetzeko tarte handia dagoela uste da, egindako bileretan, Lanbidek erakunde honi 2019. urtean erantzuna emateko epea laburtzeko neurriak hartuko direla informatu badio ere.
Jaso behar ez ziren prestazioen erreklamazioa kexa-espediente ugariren oinarri izan da. 2017. urteari dagokion txostenean, zenbatekoak erreklamatzeko prozedurak hasteko unea atzeratu izana aipatu genuen. Ondorioz, kasu batzuetan, zenbatekoak preskribatuta zeuden edo erreklamazio-prozedura iraungita zegoen. Lanbidek preskripzioaren eta iraungipenaren figura juridikoak aintzat hartuta aplikatu du araudia, eta, une hauetan, azkar hasten da prestazioak itzularazteko prozedura.
Erakunde honek kezkatuta adierazi behar du Lanbidetik aspaldiko zorrak –zenbateko handikoak– egoteari buruzko jakinarazpenak jaso dituzten herritarren kexak jasotzen dituela oraindik. Zor horiek diru-sarrerak bermatzeko errenta / etxebizitzarako prestazio osagarria jasotzen dituzten pertsonek baldintza edo betebeharrak ez betetzea berandu antzeman eta hainbat urtetan jasotako zenbatekoak erreklamatu direlako sortu dira. Ildo horretan, Arartekoak behin baino gehiagotan helarazi du betebeharrak ez betetzea eta baldintzak galtzea bereiz daitezkeela, batez ere, pertsona horrek gizarte-bazterketan dagoela eta baliabide ekonomikorik ez dituela frogatzen duenean. Hori dela eta, Arartekoak uste du arreta handiz deklaratu behar dela zor handia egotea; hori dela eta, tipikotasun, proportzionaltasun eta segurtasun juridikoaren printzipioak gogorarazi zaizkio Lanbideri. Arartekoak 2017ko diagnostiko-txostenean helarazi zituen gogoetak oraindik ere interes handikotzat jotzen dira, eta kontuan hartu beharko lirateke jokabide horien –ez betetzearen– aurrean ezarritako “ondorioei” dagokienez. Arartekoaren iritziz, ondorioak ezin dira berdinak izan bi egoera hauetan: prestazioen hartzaileak baldintzak galtzen dituenean, eta betebeharrak betetzen ez dituenean; hori dela eta, Arartekoak gomendatu du: araudia argitzea, jasotako prestazioak itzularazteko arrazoiak –baldintzak ez betetzeari lotutakoak– behar bezala tipifikatzea, eta gainera, betebeharrak ez betetzeari (hau da, halako jokabideei) loturiko arau-hausteen eta zigorren erregimena garatzea, arau-hauste horien artean arinak, larriak, oso larriak eta abarrak bereizteko. Laburbilduz, jasotako prestazioak erreklamatzeak, betebeharrak bete ez izana geroago antzeman direlako, proportzionaltasun-printzipioa bete dezakeela jotzen da.
Aurtengo berrikuntza moduan, diru-sarrerak bermatzeko errenta / etxebizitzarako prestazio osagarriaren titularrak izan ziren eta zorra betearazpen bidean eskatzen zaien pertsonen kexak jaso dira. Herritar horiek ez zekiten haien diru-sarrerak bermatzeko errenta / etxebizitzarako prestazio osagarriari buruzko espedientea berrikusten ari zela, prestazioen titularrak ez zirelako eta helbide-aldaketa dagokion unean jakinarazi ez zutelako. Lanbidek jakinarazi digu arazo hori aztertzen ari direla.
Arartekoak jasotako kexen beste multzo batek honako hau aipatzen du: jaso behar ez ziren prestazioak direla eta
ordaindu gabe dagoen zorra kobratzeko, diru-sarrerak bermatzeko errenta / etxebizitzarako prestazio osagarriaren zenbatekotik hilero kentzen den diru-kopurua. Lanbideren 1/2015 Zirkularra, jaso behar ez ziren prestazioak itzultzeko baldintzak zehazteari buruzkoa, aurrerapen oso garrantzitsutzat jo zen bere garaian, sortutako zorra dela eta hilean itzuli beharreko diru-kopuruaren zatikapen handiagoa ezarri zuelako, horrek kasu batzuetan bakarrik eragina badu ere.
Aurten, Arartekoak berriz azpimarratu behar izan du, behin baino gehiagotan, adingabearen interes gorena kontuan hartzeko beharra, batez ere, diru-sarrerak bermatzeko errenta / etxebizitzarako prestazio osagarria eteteko eta iraungitzeko erabakietan. Horretarako, Arartekoaren 2/2015 Gomendio Orokorra, apirilaren 8koan jasotako gogoetak gogorarazi ditu.
Jarraitu behar da nabarmentzen diru-sarrerak bermatzeko errenta / etxebizitzarako prestazio osagarriaren titularrak izateko eta prestazioak jasotzeko eskubidea mantentzeko bete behar diren baldintza eta betebeharrei buruz Lanbideren bulegoetan ematen den informazioaren garrantzia.
Gizarte-bazterketaren arriskuan dauden pertsonek, baita gizarteko prozesuan dauden etorkin batzuek ere, zailtasunak izaten dituzte administrazio-hizkuntza teknikoa eta jokabide zehatzen ondorio guztiak ezagutu eta ulertzeko.
Beste kexa-multzo batek honako gai hauekin du zerikusia: Lanbidek prestazioen eskatzaileei eta hartzaileei gurasoen eta seme-alaben arteko neurriak –seme-alaben mantenu-pentsioari dagokionez– ezartzen dituen epaia bide judizialean erreklamatzeko eskatzen die; eta egoera batzuetan, zaila izaten da. Hori guztia lotuta dago eskubide ekonomikoak baliatzeko betekizuna betetzeari; izan ere, kexa askoren arrazoia izaten jarraitzen du, dakartzan konpromisoei buruz erabiltzaileei ematen zaien informazioa hobetu dela egiaztatu arren. Gainera, egoera horiek guraso bakarreko familiei eragiten diete neurri handiagoan. Gehienak bere kargura seme-alabak dituzten emakumeak dira, gizarte-talde eta familia mota zaurgarriena eta pobrezia arriskuan, Lanbideren barne diagnostikoen eta Euskadiko Pobreziaren eta Gizarte Desberdintasunen Inkestaren arabera. Batzuetan, kasuak ikusita, agerian jartzen dira oztopo garrantzitsuak, gurasoen eta seme-alaben arteko neurriak bete behar dituen pertsona helbide ezezagunean edo beste herrialde batean dagoenean, edo bikotean genero-indarkeria egon denean.
Azkenik, datu biometrikoak jasotzeari buruzko kexa
aipatu behar da. Izan ere, 2018. urtean zehar, Lanbide bulego batzuetan eskatu zaie erabiltzaileei datu biometrikoak jasotzeko postura joateko, laster identifikazio digitala beharrezkoa izango dela azalduz. Datuak Babesteko Euskal Bulegoak eta Arartekoak hainbat kexa jaso ditu arrazoi hori dela medio. Eskumen kontua dela eta, Euskal Bulegoak Datuak Babesteko Espainiako Agentziari helarazi dio kexa, ulertu baitu IZENPE SA –ziurtagirien eta zerbitzuen enpresa– dela titulartasun pribatuko fitxategien tratamenduaren arduraduna.
2. Kexarik aipagarrienak
Atal honetan, Arartekoak 2018. urtean Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari zuzendutako ebazpen batzuk aipatuko ditugu. Aurreko urteetan bezala, erantzun gehienen arabera, sailak ez ditu onartu Arartekoaren gomendio eta iradokizunak, VII. kapituluan –Arartekoaren gomendioak eta iradokizunak zenbateraino bete diren– ikus daitekeenez.
Era berean, aipatu behar dira beste esku-hartze batzuk, gizarteratze arloan eskumena duten EAEko udalekin zerikusia dutenak.
2.1. DSBE / EPOren eskaerak artxibatzea eta eskabidean atzera egin dela adieraztea
2.1.1. Enplegua sustatzeko erakunde autonomoak eskabidean atzera egitea adierazi du eta kexagilearen eskaera artxibatzea erabaki du, ulertu baitu hiru logelako etxebizitzan lau bizikidetza-unitate bizi izatea ez dela bateragarria diru-
sarrerak bermatzeko errenta / etxebizitzarako prestazio osagarriari buruzko araudian jasotako baldintzak betetzearekin. Hala ere, Arartekoaren ustez, etxebizitza horretako erroldan izena emandako pertsona kopurua gela kopurua baino handiagoa izateak irregulartasunen bat egon daitekeela adieraz dezakeen arren, hori ez da inolako oztopoa administrazioak betekizunak betetzen diren egiaztatzeko jarduketa bat egin dezan, pertsonen oinarrizko beharrak betetzea xede duten prestazioen eskaera ukatu edo eskabidean atzera egin dela adierazi aurretik. Ordenamendu juridikoaren arabera egokiagoa den jarduketak gutxieneko bermeak –kontraesanaren printzipioari dagokionez– errespetatuko lituzke administrazio-prozeduraren instrukzioan (Arartekoaren 2018ko ekainaren 21eko Ebazpena; ez da onartu).
2.1.2. Beste kexa batean, Lanbidek zioen betekizunak agian ez zirela bete hauteman zuela eskatzailea emakume batekin ezkonduta zegoela uste baitzuen; arrazoi hori dela, entzunaldi izapide bat zabaldu zuen gai horri buruzko azalpena eskatzeko, eta ustez bere ezkontidea izaten jarraitzen zuenari buruzko dokumentazioa aurkezteko eskatu zion. Kexagileak azaldu zuen dagoeneko aurkeztu izan zuela dibortzioari buruzko dokumentazioa, eta ez zela beharrezkoa bikotekide ohiari buruzko dokumentazioa aurkeztea. Lanbidek eskaera artxibatzea erabaki zuen. Arartekoaren arabera, akats bat sortu zenez, justifikatuta zegoen ebazpena berrikustea (Arartekoaren 2018ko maiatzaren 24ko Ebazpena; onartu egin zen).
2.2. Diru-sarrerak bermatzeko errenta / etxebizitzarako prestazio osagarria ukatzea
2.2.1. Lanbidek ukatu egin zuen diru-sarrerak bermatzeko errenta / etxebizitzarako prestazio osagarrirako eskubidea, konpentsazio-pentsioari uko egitea eskubide ekonomikoak baliatzeari buruzko betekizuna ez betetzea dela ulertu zuenean. Arartekoaren iritziz, ez dago konpentsazio-pentsiorako eskubide orokorrik. Izan ere, bikote bakoitzaren gorabehera berezien arabera sor daiteke, baina ez da nahitaezkoa, ezta automatikoa ere ezkontza eten ondoren pentsio konpentsatzailea zehaztea. Hori dela eta, berriz ere, eskubide ekonomiko bat baliatzeko betebeharraren gehiegizko interpretaziotzat jo daiteke (Arartekoaren 2018ko irailaren 20ko Ebazpena; erantzunaren zain dago).
2.2.2. Lanbidek ukatu egin zizkion diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria, kexagileak erroldatuta egoteari buruzko baldintza betetzen ez zuela esanez. Kexagilea EAEn erroldatuta zegoen eta bertan bizi zen prestazioak jasotzeko eskaera aurkezteko unean. Hala ere, espetxetik atera ondoren, ez zuen formalizatu erroldan izena emateko izapidea 13 egun igaro arte. Lanbideren irizpideekin bat, erroldan agertzen diren hutsarteei dagokienez, interesdunak EAEn erroldatuta zegoen aldian bakarrik egiaztatu behar izan zuen bertan bizi izatea, eta kontu hori nekez zalantzan jar zitekeen. Gainera, Arartekoaren iritziz, 13 egun igarotze hutsa ez zen gehiegizko epea bizitoki bat aurkitzeko eta bertan erroldatzeko (Arartekoaren 2018ko martxoaren 6ko Ebazpena; ez zen onartu).
2.2.3. Lanbidek, herritar batek diru-sarrerak bermatzeko errentaren eskaeran atzera egitea erabakitzeko ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoa onetsi arren, azkenean ezetsi egin zuen errekurtsoa, arrazoi berberagatik. Arartekoaren iritziz, erroldari dagokionez, helbide batean izena ematea helbide horretan benetan bizi izatearen froga da, batez ere, egoera hori egiaztatzeko modua zehaztu duen araudirik ez badago, eta diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubidea onartzeko elementu erabakigarria dela kontuan hartuta. Espediente honetan ez dago zantzurik erroldan izena emateko orduan jasotako helbidea ez dela pertsona horren benetako bizitokia; hortaz, kexagileak egiaztatu zuen betetzen zituela diru-sarrerak bermatzeko errenta / etxebizitzarako prestazio osagarria jasotzeko baldintzak (Arartekoaren 2018ko otsailaren 8ko Ebazpena; ez zen onartu).
2.2.4. Lanbidek ukatu egin zituen diru-sarrerak bermatzeko errenta / etxebizitzarako prestazio osagarria, Katastroaren arabera, eskatzailea 9 ondasun higiezinaren jabe zelako. Hala ere, alegazioen fasean, kexagileak agerian utzi zuen ez zela Lanbidek aipatutako ondasun higiezinen jabea, eta halaxe egiaztatu zen errekurtso-fasean, Jabetza Erregistroak igorritako ohar soilaren bidez. Lanbidek ez zuen agiri hori kontuan hartu, eta kexagileak lehenago aurkeztu behar zuela adierazi zuen. Testuinguru horretan, Arartekoak gogorarazi zion Lanbideri Hipoteka Legearen 38. artikuluak erregistroaren egiazkotasun-presuntzioa ezartzen duela, kontrako frogarik ezean. Era berean, Ondasun Higiezinen Katastroaren Legearekin bat, Jabetza Erregistroan jasotako erabaki juridikoek lehentasuna dutela, Erregistroa eta Katastroa bat ez datozenean. Bestalde, erakunde honek, argudiatu zuen jurisprudentzia-doktrina oparoa oinarri hartuta, errekurtso-fasean badagoela aukera agiri berriak aurkezteko eta agiri horiek legez baliagarriak zirela (Arartekoaren 2018ko apirilaren 27ko Ebazpena; ez zen onartu).
2.2.5. Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errenta / etxebizitzarako prestazio osagarria ukatu zizkion herritar bati eskubide ekonomiko guztiak ez baliatzeagatik, herritarrak azpierrentamendu gisa jasotzen zuen zenbatekoa murriztu zuelako eta etxebizitza-kontratuak (alokairua, azpierrentamenduak eta abar) Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroan inskribatu gabe zituelako. Arartekoaren iritziz, legean oinarririk ez duen betebehar berri bat ex novo sortu zen (Arartekoaren 2018ko maiatzaren 24ko Ebazpena; ez zen onartu).
2.3. DSBE / EPO etetea
2.3.1. Lanbideren arabera, betebeharraren bat ez zela bete antzeman arren, kexagileak genero-indarkeria jasan zuela kontuan hartuta, ulertzen da bere jokabidea, eta diru-
sarrerak bermatzeko errenta / etxebizitzarako prestazio osagarria berriz emateko aukera azter daiteke. Hori dela eta, kexagilearen alde ebatzi da kexa.
2.3.2. Kexagilearen bizikidetza-unitatea kexagileak berak, bere bikoteak eta 4 seme-alaba adingabek osatzen dute. Kexagilea 8 egunean ez zen eskoletara joan, gaixorik egon zelako. Arartekoaren iritziz, prestazioak jasotzen dituzten pertsonen betebeharretako bat gizarteratzeko hitzarmena sinatzean hartutako konpromisoak betetzea da. Hala ere, hortik ezin da ondorioztatu eskoletara ez joatea debekatuta dagoenik, justifikatutako osasun arazoak baldin badaude (Arartekoaren 2018ko apirilaren 11ko Ebazpena; ez zen onartu).
2.3.3. Lanbidek eten egin zizkion prestazioaren ordainketak gizarte-bazterketan dauden lau emakume belaunaldik (birramona, amona, ama eta alaba) osatutako bizikidetza-unitateari, ulertu baitzuen herritar horiek ez zutela administrazioarekin lankidetzan aritu, gutxienez 3 aldiz dokumentazio-errekerimenduari erantzun zioten arren (Arartekoaren 2018ko irailaren 12ko Ebazpena; erantzunaren zain dago).
2.3.4. Lanbidek eten egin zuen diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa, hartzaileak erakunde “zerrendan” ez dagoen harrera-egoitzan ostatuz zegoelako. Arartekoak esan zuen ez zuela ezagutzen arau-xedapenak onartutako erakundeen zerrendarik. Halakorik egonez gero, erakunde honen iritziz, ezinbestekoa izango litzateke dokumentua jakitera ematea, bizitoki horien erabiltzaileek zein gizarteratzearen eta ekonomia-inklusioaren alde lanean diharduten elkarteek, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta/edo etxebizitzarako prestazio osagarriaren eskaerak izapidetzeko orduan nahikoa informazio izatea bermatzeko (Arartekoaren 2018ko martxoaren 21eko Ebazpena; ez zen onartu).
2.3.5. Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errenta / etxebizitzarako prestazio osagarria etetea erabaki zuen, hartzaileak etxebizitza baten jabetza soilaren ehuneko bat jarauntsi zuelako. Kexagilearen amak biziarteko gozamena du etxebizitza horren gainean, hortaz, kexagileak ez du aukerarik etekin ekonomikorik jasotzeko.
Arartekoaren aburuz, ezohiko diru-sarrera, berariazkoa, egiteko zaila den higiezin hori saltzen denean bakarrik sortuko da, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuaren 20. artikuluaren 3.e) idatz-zatian babesa izanik, eta diru-sarrera horien artean sartzen dira berariaz, ondare-salmentak sortutako baliabideak eta ohiko bizilekuan inbertitu ez direnak. Kasu hauetan egiaztatu beharko litzateke, 147/2010 Dekretuaren 20. artikulutik 24. artikulura bitartekoetan ezarritako balorazio-arauen arabera, dekretu beraren 9.3.c) artikuluan ezarritako muga gainditzen den. Muga hori gainditzen ez bada, higiezina eskualdatu eta baliabideak sortu arte itxaron beharko litzateke, bizikidetza-unitateari egotz dakiokeen ezohiko diru-sarrera sortu dela jotzeko (Arartekoaren 2018ko otsailaren 16ko Ebazpena;
ez zen onartu).
2.3.6. Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errenta etetea erabaki zuen, hartzaileak esleituko litzaiokeen hileko zenbatekoa baino etekin handiagoak zituelako; izan ere, bizi zen etxebizitzari loturiko hipoteka-mailegu osoa bere gain hartu zuen, aipatutako egunera arte, eta ezkontidearengandik banandu ondoren, maileguaren % 30 bakarrik zegokion arren, epai bidean onartutako hitzarmen arautzailearen arabera. Bestalde, interesdunak alegatu zuen higiezinaren jabetza osoa eskuratzearen truke hartu zuela bere gain etxebizitzari lotutako hipoteka zor osoa. Izan ere, bikotekide ohiak adierazi zion ezin zuela zegokion zatia ordaintzen jarraitu, eta, horrez gain, mailegua ordaindu ez izanak ondorioak ekarri zituen, ezkontide ohiak zordun solidarioak zirelako.
Lanbidek espedientea berrikusi zuen, 147/2010 Dekretuaren 20.2 a) artikulua aplikatuz; horren arabera, diru-sarrera irregularrak edo bereziak ez dira bizikidetza-unitatearen ezohiko diru-sarreratzat jotzen, ohiko etxebizitza eskuratzeko erabili badira. Hori dela eta, atzera bota zuen errekurtsoa gaitzesteko ebazpena.
2.4. DSBE / EPO iraungitzea
Lanbideren iritziz, ez da mantenurako eskubidea erabili, gurasoen eta seme-alaben arteko neurriak adostu zituen epaia betearazi ez zelako. Arartekoaren iritziz, arrazoia ez da kexagileari egozteko modukoa. Izan ere, guraso bakarreko bizikidetza-unitatearen burua da eta seme bat du bere kargura. Behin baino gehiagotan jakinarazi du Lanbiden egoera zailean egon arren, ia 10 urtean epai bidean sustatu zuen eta saiatu zen bere semearen eskubide ekonomikoak baliatzen, gutxienez bi autonomia-erkidegotan, auzialdi judizial desberdinetan; gainera, hainbat aldiz eskatu zuen doako laguntza juridikoa (Arartekoaren 2018ko apirilaren 20ko Ebazpena; Lanbidek ez zuen onartu).
2.5. Gizarte Zerbitzuekiko koordinazioa
Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errenta / etxebizitzarako prestazio osagarria etetea erabaki zuen, senar ohiak mantenu-pentsioa ordaindu izana dagokion epean jakinarazi ez zelako. Kexagileak arrazoitu zuenez, ezinbesteko egoera izan zen, une hartan jasaten zuen genero-indarkeria egoeraren ondorioz. Espediente hau aztertuta, hauteman da ez dagoela koordinaziorik zaurgarritasun-egoeran dagoen pertsona edo familia bat artatzen duten zerbitzu publikoen artean. Gauzak horrela, baliteke herri-administrazio batek genero indarkeriaren biktima den emakume bat babesteko jarritako neurriak eraginkorrak ez izatea beste administrazio baten jarduna dela-eta edo bi administrazioak koordinatu ez direla-eta, hala nola pertsona horri diru-sarrerak bermatzeko errenta eten zaiolako, nahiz eta emakume horrek egiaztatu zaurgarritasun-egoeran dagoela eta lau adingabe (horietako hiru ezgaitasun- eta mendekotasun-egoeran daude) dituela bere ardurapean Arartekoaren 2018ko otsailaren 21eko Ebazpena; ez zen onartu.
2.6. DSBE / EPO erreklamatzea
2.6.1. Lanbidek prestazio jakin batzuk itzultzeko eskatu zuen, hartzaileak alokairu errentaren ordaindu izanaren frogagiriak aurkeztu ez zituelako. Kexagileak adierazi zuen bazitekeela adierazitako hilabetetako batzuk bere banku sukurtsaleko leihatilan ordaindu izana eta, hori zela eta, beharbada ez zuela ordainketa egin izana une hartan egiaztatzeko modurik. Hala ere, gaineratu zuen hainbatetan etxebizitzako jabearen bankuko kontu-laburpenen kopia aurkeztu zuela, eta horietan, etxeko errentagatik izandako diru-sarrerak zeudela jasota. Era berean, jabearen zinpeko aitorpenak helarazi ziren; horien arabera, kexagilea ordainketa guztiak egunean zituen.
Arartekoak esan dio Lanbideri ordainketa modua alokatze-kontratuan adierazitakoa ez dela antzematen badu, egiaztatzeko beste jarduketa batzuk egin ditzakeela baldintzak betetzen direla edo betetzen ez direla egiaztatzeko; izan ere, ordainketa modua alokairu-kontratuan ezarritakoarekin bat ez etortzeak ez du arrazoi nahikoa izan behar etxebizitzarako prestazio osagarria ez dela eman zen xederako erabili ulertzeko (Arartekoaren 2018ko apirilaren 17ko Ebazpena; erantzunaren zain dago).
2.6.2. Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errenta / etxebizitzarako prestazio osagarria iraungitzea erabaki zuen, baita prestazioak itzultzeko eskatu ere, enpleguetako bati uko egin izanagatik, hartzaileak arrisku obstetriko altuko haurdunaldia zuela egiaztatu zuen arren. Aitzitik, Arartekoaren iritziz, kexagileak arrazoi justifikatua zuen lanpostuetako bat borondatez uzteko (Arartekoaren 2018ko irailaren 7ko Ebazpena; erantzunaren zain dago).
2.6.3. Beste espediente batean, Lanbidek kontuan hartu zuen pertsona batek baldintza hobeak, etorkizun ona eta familia eta lana uztartzeko aukerak zituen lan-harremana hasi zuela berehala, eta ondorioz, onetsi egin zuen prestazioak iraungitzeko ebazpenaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa. Arartekoak artxibatu egin zuen kexa-espedientea.
2.6.4. Lanbidek prestazioak itzultzeko eskatu zuen, hartzaileak ez baitzuen auzibidean eskatu gurasoen eta seme-alaben arteko neurriak ezarri zituen epai judiziala betearazteko, akzio judizial hori iraungita ez bazegoen ere. Erakunde hau argudio horiekin ados ez zegoenez, Arartekoaren 2018ko otsailaren 20ko Ebazpena eman zuen; ebazpena ez zen onartu).
2.7. Zorrak direla eta, kredituak konpentsatzea
Lanbide prestazioa emateko edo berriz ordaintzen hasteko eskaera egin denetik aitortutako prestazioa ordaindu arte sortutako kreditua konpentsatzen ari da bizikidetza-unitate horrek –aurretik bidegabe jasotako prestazioengatik– duen zorrarekin. Arartekoaren iritziz, araudiak nominan deskontu partziala aplikatuz konpentsatzea aurreikusi du. Konpentsatzeko modu hori argitu eta zehaztu du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1/2015 Zirkularrak, bidegabe jasotako prestazioak itzultzeko baldintzak zehazteari buruzkoak. Xedapen horrek aintzat hartzen du gizarte-bazterketan dauden pertsonen egoera. Erakunde hau ez dator bat ez hartutako oinarri juridikoarekin, ezta jarraitutako prozedurarekin ere, konpentsazioa ondorio juridikoak dituen betebeharra iraungitzeko modua delako eta, hortaz, ebazpen administratiboaren bidez egin behar da, administrazio-prozedura bati jarraikiz (Arartekoaren 2018ko irailaren 24ko Ebazpena; ez zen onartu).
2.8. Ikuskapenak egiteko barne-mekanismoen garrantzia
Espediente honetan, Arartekoak gomendatu dio Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari berriz azter ditzan diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria jasotzeko eskubidea eteteari buruzko eta prestazioak erreklamatzeari buruzko espedienteak, eta iradoki dio komenigarria dela barne ikuskatze-neurri batzuk ezartzea zaurgarritasun egoerak luzatzea saihesteko, batez ere, adingabeak ardurapean dituzten familien kasuetan (Arartekoaren 2018ko martxoaren 14ko Ebazpena; neurri batean onartu da).
2.9. GLL izapidetzean eta ordaintzean izandako atzerapena
Gizarte larrialdietarako laguntzen eskaerak izapidetzeko orduan izandako atzerapena salatzen duten kexak jaso dira. Izan ere, laguntza horiek emateko, hainbat izapide bete behar dira urtero, batetik, bi administrazio publikok esku hartzen dutelako: Eusko Jaurlaritzak eta udalek; eta bestetik, urteko agindua argitaratu behar delako.
2.10. GLL ukatzean nahikoa arrazoirik ez ematea
Gizarte larrialdietarako laguntzen eskaerak ukatzeari buruzko hainbat kexa izapidetu dira. Arartekoaren iritziz, ukapen horiek ez zeuden behar bezala arrazoituta. Laguntza horiek ematea edo ukatzea gizarte-zerbitzuen irizpenak baldintzatzen du, gizarte-larrialdietarako laguntzei buruzko Dekretua aldatzen duen urtarrilaren 17ko 16/2017 Dekretuaren 10. artikuluko 1.c idatz-zatian eta 21. artikuluko 1. idatz-zatian adierazitako moduan.
Ebazpen administratiboa denez, administrazio-prozedura
arautzen duten arauak aplikatu behar dira, 39/2015 Legea,
urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena betez.
Ez dirudi egokia laguntzak ukatzeko erabakia justifikatzea ebazpenean honako hauek arrazoitu gabe: beste esku-hartze edo orientazio sozialen bat, erabakia justifikatzeko balio duten beste zenbait gertaera, eta berariaz betetzen ez den zuzenbide-oinarria. Ondorioz, Arartekoak horren harira bi gomendio eman dizkio Gasteizko Udalari: 2018ko apirilaren 13ko Ebazpena (onartu egin zen), eta 2018ko irailaren 10eko Ebazpena (erantzunaren zain dago).
3. Araudi- eta
gizarte-testuingurua
Datu garrantzitsuenak
2018. urtean, enpleguak goranzko joerarekin jarraitzen du; izan ere, urte arteko igoera % 2,0 izan da hirugarren hiruhilekoan.
Enpleguaren bilakaera positiboa izan da hiru lurralde historikoetan. Araban, % 2,2 igo da, % 2,1 Gipuzkoan, eta azkenik, % 1,8 Bizkaian.
Eustaten Hiruhileko kontuak (ACET) III /2018 izenburuko txostenaren arabera, EAEko BPGd % 2,6 igo da 2018ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berarekin konparatuta.
Langabezia-tasa, 2018ko hirugarren hiruhilekoan, jaitsi egin da EAEn (% 11,6tik % 9,5era). Abenduan 1.825 langabe gutxiago dira Euskadin. EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2018ko abuztuan, Europar Batasun osoko langabezia-tasa (28 herrialdekoa) % 6,8 zen, eta Espainiakoa % 15,2.
EAEn langabezian dauden pertsonen kopuruari dagokionez, 2018ko abenduan 119.674 langabe daude: 53.017 gizon eta 66.657 emakume (iturria: Lanbide).
Batez besteko errenta pertsonala ٪ ٣,٦٩ igo da. Aitzitik, prestakuntzarik gabeko langileen batez besteko errenta ٢٤٠ euro jaitsi da. Errentaren banaketan desberdintasunak antzematen dira gizonen eta emakumeen artean; izan ere, gizonek ٢٥.٦٩٦ euroko errenta jasotzen dute batez beste; emakumeen errenta, aldiz, ١٥.٥٧٨ euro da (iturria: Eustat).
Euskal Autonomia Erkidegoak mantendu egiten du gizarte babeseko sistema baliabideen urritasunaren aurrean estaldura zabala emanez. 2018an, gutxi gorabehera 492,3 milioi euro inbertitu du urtean zehar.
2018ko abenduan, diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak 55.380 ziren (% 57,8 emakumeak). 2015. urtetik hona jaitsi egin da titularren kopurua (10.198 pertsona gutxiago). Prestazioa jasotzen duten atzerritarren kopuruak ere behera jo du: 1.383 titular gutxiago. Pentsiodunen kolektiboa ere jaitsi egin da: 1.261 pertsona gutxiago 2018. urtean zehar. 11.000 pertsona inguruk (% 12) jasotzen dute diru-sarrerak bermatzeko errenta laneko diru-sarreren osagarri moduan.
Araudiaren inguruko ekimen eta aldaketak
2018ko apirilaren 27an, Eusko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek Diru-sarrerak Bermatzeko eta Inklusiorako Lege Proposamena aurkeztu zuten.
Horrez gain, legegintzarako herri-ekimeneko lege-proposamena, Babes Sozialeko Sistema Publikoa eta Kalitatezkoa Pobrezia eta bazterketa sozialaren aurka.
Bestalde, aurten, abenduaren 28ko 28/2018 Errege Lege Dekretua onartu da, pentsio publikoak birbaloratzeko eta gizarte, lan eta enplegu arloko beste presako neurri batzuk ezartzeko. Bertan, hurrengo hilabeteetan langabezia-prestazioa laguntzen mailan arautzen duen araudia onartuko dela iragarri da. Aurten, oso eztabaida garrantzitsua sortu da honako gai hauen inguruan: pentsioen birbalorazioa, pentsioen sistema berritzea, Gizarte Segurantzako gastuaren egitura eta finantzen iraunkortasuna.
Azkenik, urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege Dekretua onartu da, trantsizio energetikorako eta kontsumitzaileak babesteko presazko neurriena, oso garrantzitsua, batez ere erabiltzaile ahulenak kontuan hartuta.
Txostenak eta azterlanak
Gizarte Bazterkeriaren aurka borroka egiteko Europako Sareak AROPE adierazlearen jarraipenari buruzko VIII. urteko txostena aurkeztu du. EAE tasa txikiena duten hiru autonomia-erkidegoen artean dago, 14,5eko tasa duelako.
Espainian, Arope tasa 2,6 puntu portzentual jaitsi da azken hiru urteetan, baina zenbakiak oso altuak dira: 2017. urtean, guztira 12.338.187 pertsona, hau da, Espainiako biztanleen % 26,6 pobrezia eta/edo gizarte-bazterketaren arriskuan daude. Emakumeei dagokien tasa % 27,1 da, eta 2011z geroztik, lehenengo aldiz, gizonezkoena baino altuagoa da. 2017an, 6,4 milioi emakume eta 5,9 milioi gizon daude pobrezia eta/edo gizarte-bazterketaren arriskuan; hau da, milioi erdi emakume gehiago daude egoera horretan.
Gainera, aurten, EAEn bizitegi-bazterketa larrian daudenen egoerari buruzko IV. azterketa egin da, gaua kalean igarotzen duten pertsonen zenbaketa jasotzen duena. Zenbaketa EAEko 26 udalerritan egin da aldi berean, urriaren 18tik 19rako gauean.
Guztira 435 pertsona, 390 gizon eta 26 emakume (gainerakoen sexua ezin zen zehaztu), topatu ziren EAEko 26 udalerritan egindako kaleko zenbaketan. Horien guztien artean, % 78,4 (341 pertsona) EAEko hiru hiriburuetako batean topatu ziren. 211 pertsona Bilbon (% 48,5); 106 Donostian (% 24,4); eta 24 Gasteizen (% 5,5). Barakaldon, biztanle gehien dituen EAEko laugarren udalerrian, 30 pertsona (% 6,9), eta gainerako 22 udalerrietan 64 pertsona guztira.
Bilakaera-datuek agerian uzten dute kalean topatutako pertsonen kopuruak nabarmen egin duela gora. 2016 eta 2018 urteen bitartean, zenbatutako pertsonen kopuru osoa 274tik 435era igo da. Bilbon eta Donostian pertsona horien kopurua igotzea izan da igoera horren arrazoi nagusia.
2018. urtean, La Caixa-ren Gizarte Behatokiak Espainiako gizartearen beharrizanei eta ongizate ekonomikoari eta materialari buruzko txostena egin du.
Ateratako ondorioen artean, gizarte mailako prestazio ekonomikoak aipatu nahi ditugu, inbertitutako baliabideak beste herrialde batzuetan baino txikiagoak direlako, eta ordaintzen diren zenbatekoak pobrezia atalasearen azpitik geratzen direlako:
Gainera, txostenaren arabera: “Sea cual sea la franja de edad considerada, muchas más mujeres que hombres carecen de ingresos propios o ganan menos del IPREM (unos 535 euros al mes). En esta diferencia pesa la brecha laboral y salarial entre hombres y mujeres, así como el desigual reparto de las tareas domésticas y de cuidados.”
Hitzarmenak eta planak
Bilboko Udalak Gizarte Politiken aldeko Ituna egin du, eta bertan, azpimarratu du bere konpromisoa erantzunak eskaintzeko eta horren premia duten pertsona, familia eta talde guztiei lagunduko dieten gizarte arloko zerbitzu, baliabide, ekimen eta proiektu integratzaile, normalizatzaile, berritzaile, pertsonalizatu eta prebentiboak bermatzeko. Proposatutako eredua komunitate-arreta da, Gizarte Zerbitzuen Legearekin bat.
Bestalde, Etxerik gabeko pertsonentzako euskal estrategia garatzeko erakunde arteko ituna 2018-2021 sinatu da. Itunak orientabideak ematea du helburu, eta hura sinatzen duten administrazioek berariazko jarduketak zehaztu behar dituzte, dagokien jarduera-esparruan. Estrategiak 9 ardatz ditu gizarte-bazterketaren egoerak prebenitzeko, etxebizitzan oinarritutako ikuspegia garatzeko, baliabideak eta programak hobetzeko, genero-ikuspegia indartzeko, eskubideak eskuratzea bermatzeko, osasun arloko hobekuntzak proposatzeko, diru-sarrerak bermatzeko, enplegua eskuratzeko, sentsibilizatzeko eta abar.
Helburua hauxe da: 2020. urtera arte, Euskadiko udalerri handietako kalean lo egiten duten pertsonen kopurua nabarmen gutxitzea –gutxienez % 20–.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren Ebazpena, 2018ko urriaren 31koa, argitaratu da. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabetuen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2018-2020ko diru-laguntzen deialdiaren berri eman da.
Horrek erraztu egingo du prestakuntzarik gabeko gazteek 2. mailako profesionaltasun ziurtagiriak jasotzea, gazte horiek laneratzea bultzatuz.
Europar Batasuneko Batzordeak gizarte babesa eskuratzeko gomendioa egin du, batez ere, Gizarte Segurantzaren sisteman behar bezalako estaldurarik ez duten langile eta autonomoei begira. Horretarako, Eskubide Sozialen Europako Zutabea aplikatzea proposatu du:
Aurten, 2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Plana onartu da, euskal administrazioek pobreziaren eta bazterketaren aurka garatzen dituzten programak jasotzen dituena. Planak zazpi xede gehitu ditu, 146 jarduketaren bidez burutuko direnak, eta helbide zehatzak ezarri ditu: mantentze-pobrezia –oinarrizko beharrei aurre egin ezin izatea– murriztea (% 20, hemendik hiru urtera); gizon eta emakumeen okupazio-tasa areagotzea (% 75era eta % 66ra, hurrenez hurren); lan-intentsitate baxuko tasa % 8 baino txikiagoa izatea; eskola uztearen tasa % 7 baino txikiagoa izatea; sexu bakoitzari dagokionez, gizarte mailaren arabera, osasun txarrean nabarmentzen diren desberdintasunak murriztea (% 10 gizonezkoen kasuan, eta % 20 emakumezkoen kasuan); eta etxebizitzaren premia duten biztanleen ehunekoa % 5 baino txikiagoa izatea.
Era berean, Familiei eta haurrei laguntzeko erakunde arteko IV. plana onartu da. Plana haurren pobreziari heltzeko tresna gisa formulatu da, bai ikuspegi ekonomikoa, bai hezkuntzan, kulturan eta gizarte parte-hartzean izan ditzakeen ondorioak aintzat hartuta.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Ofiziozko jarduerak
4.1.1. Arartekoak, jasotako kexak aztertu ondoren, ofiziozko jarduera hasi zuen. Horretan, hainbat gogoeta helarazi zizkion Lanbideri, bizikidetza-unitatearen osaera zehazteko orduan aplikatu beharreko araudian aipatzen den familia-harremanak gehitzea dela eta. 18/2008 Legearen arabera, bizikidetza-unitatea elkarrekin bizi diren eta ahaidetasun-lotura duten pertsonek osatzen dute; laugarren mailarainoko odol-ahaidetasunaren edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaidetasunaren bidezko harremanak hartu behar dira aintzat [9.1.b) artikulua].
Gizarte-babesa arautzen duten beste erregulazio batzuetan ez da aipatzen bizikidetza-unitatean familia-harreman horiek egoteko aukera. Lanbidek erantzun dio erakunde honi araudian proposatzen den aldaketan aintzat hartzen direla etxebizitza berean bizi diren pertsonak, horien arteko harreman juridiko, afektibo edo familiarra gorabehera eta bizikidetza eragin duen inguruabarra alde batera utzita.
4.1.2. Arartekoak ofiziozko jarduera hasi du diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren prestazioetarako eskubide subjektiboak iraungitzeko prozeduraren inguruan, zehazki, eskubide horiek lanpostu bat betetzeko hautaketa-prozesuetan parte-hartzea onartu ez delako edo Lanbidek telefono bidez helarazitako lan-eskaintza bati uko egin delako iraungitzen denean. Jarduketa hori Arartekoaren 2017ko diagnostiko-txostenaren 40. eta 41. gomendioak betetzearen jarraipena egitean burutu da.
4.1.3. Arartekoak ofiziozko jarduketa hasi du, Nigerian dagoen Espainiako Kontsulatuari behar bezala legeztatutako ondasunen ziurtagiria emateko eskatu zaiolako, eskatzaileek beren herrialdean ondasun higiezinik ez dutela egiaztatu ahal izateko. Lanbidek bulego guztietara instrukzio bat bidali du ondasunen ziurtagiriaren ordez zinpeko aitorpena ematea gomendatzeko, Nigeriako administrazioak igorritako dokumentazioa egiaztatzeko eta legeztatzeko prozedura asko atzeratzen dela kontuan hartuta.
Lanbidek erantzun du Espainiako Kontsulatuak ziurtagiria legeztatzeko eskaera onartu ez duenez, baldintza egiaztatzeko modua malgutu egingo duela, eta zinpeko aitorpena eskatuko duela horren ordez.
Beste ofiziozko jarduera bat ere hasi da, kasu horretan diru-sarrerak bermatzeko errenta eteteari, iraungitzeari eta prestazioak erreklamatzeari buruz, Pakistango agintariek igorritako ondasunen ziurtagiriaren baliozkotasuna zalantzan jarri delako. Arartekoak gogoeta jakin batzuk helarazi dizkio Lanbideri, agiri hori atzerritarrei eskatzearen inguruan. Gogoetak txosten honen III. kapituluan, Etorkinak eta kultura aniztasuna izenburuko atalean irakur daitezke. Gaur egun, Lanbide berriz hasten da prestazioak ordaintzen, hartzaileek eskatzen diren baldintzekin bat datorren ondasunen ziurtagiria aurkezten badute eta haien aurka salaketa judizialik jarri ez bada, eta ezeztatu egiten ditu prestazioak erreklamatzeko prozedurak.
4.1.4. Arartekoaren beste ofiziozko jarduera bat honako gai honi buruzkoa izan da: diru-sarrerak bermatzeko errenta / etxebizitzarako prestazio osagarria jasotzeko eskubidea aitortzeko espedientean, langile autonomoei gutxieneko etekin faltsua egoztea. Erakunde honek hainbat kexatan antzeman duenez, Lanbidek jardueraren fikziozko gutxieneko etekin bat egozten die langile autonomo guztiei, haiek aurretiaz egindako zerga-aitorpena izan edo ez. Ondorioz, jasotzen duten lanarengatiko prestazio osagarriaren zenbatekoa murrizten du edo eteten; gainera, ustez bidegabe jasotako zenbatekoak itzultzeko eskatzen du.
Aldi berean, interpretazio-irizpide hori aplikatzearen ondorioz, krisian dauden jardueren titularrei eskatzen zaie, ustekabean, itzultzeko Lanbideren ustez bidegabe jaso dituzten zenbatekoak, eta horrek are gehiago larriagotzen du herritar horien egoera edo gizarte-bazterketa pairatzeko arriskua. Horrez gain, batzuetan, zenbait gabezia hauteman izan ditugu Lanbideren bulegoetan emandako informazioan, eta horiek ekarri dute langile autonomoek ez jakitea jasotako zenbatekoak itzuli beharko dituztela, diru-sarrerak alegiaz egotzi zaizkiela-eta.
Arartekoaren iritziz, lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75en eta % 150en pareko den hileko alegiazko etekina egoztea krisian dauden negozioak dituzten pertsonei ez da arrazoizkoa, eta ez dator bat 18/2008 Legearen helburuarekin, are gehiago kontuan izanda, titularren zerga- eta kontabilitate-dokumentazioa aztertuta, zalantza izpirik gabe ondorioztatu zela jarduera ekonomiko jakin horrek ez zuela diru-sarrerarik.
4.1.5. Arartekoak ofiziozko jarduera bat hasi du, udal gizarte-zerbitzuekin zerikusia duena; izan ere, horren bidez, aztertu nahi da gizarte larrialdietarako laguntzak ukatzea, diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularra izateko baldintzak betetzea arrazoi hartuta, kontuan hartu gabe Lanbidek ordainketak atzeratu, eten edo iraungi izana, eta familiaren gizarte-egoeraren zailtasuna.
4.1.6. Erakunde honek ofiziozko jarduera bat hasi zuen, genero-indarkeriaren egoera egiaztatzeko moduari buruz. 18/2008 Legeak araubide berezi bat aitortzen du familia-indarkeriaren biktimentzat 9.2.b artikuluan, bizikidetza-unitatea arautzean, eta 16. artikuluan, eskubidearen titularrek bete behar dituzten baldintzak ezartzean. Aurreikuspenen artean, ez da azaltzen baldintza hori egiaztatzeko modua, baina araudiaren garapenean betekizunak egiaztatzeko aurkez daitezkeen dokumentu guztiak adierazi dira, nahiz eta ez den zerrenda itxi bat. Erakunde honek proposatu zuen lege-testuaren interpretazio sistematikoa egitea, 18/2008 Legearen 29.1 artikuluaren c) idatz-zatia l) eta m) atalekin lotuta; hortaz, pertsona horrek –babes-agindua badauka– genero-indarkeriaren biktima dela egiaztatzen duela uler daiteke; hala ere, interesdunak aurkeztutako beste dokumentu batzuekin ere egiazta daiteke egoera hori, edo Lanbidek beste administrazio publiko batzuei eskatzen dizkien txostenen bidez. Aukera hori 147/2010 Dekretuaren 29. artikuluan ezarri da.
Lanbidek helarazi dio Arartekoari etorkizunean egingo den arauen garapenean, genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko moduen artean, gizarte-zerbitzuen txostena gehitzeko asmoa duela.
4.2. Ikuskapen bisitak
Lanbideren bi bulego bisitatu dira, datu biometrikoak jasotzeko moduari buruzko informazioa eskuratzeko. 2018. urtean zehar, proiektu pilotu bat abiarazi da Lanbideren bulego batzuetan. Horren helburua datu biometrikoak jasotzea da, etorkizunean pertsonak sistema horren bidez identifikatuko direla aurreikusten delako. Une hauetan, datuak ematea borondatezkoa denez, eskaintzen den informazioari dagokionez, datuak ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko, horien aurka jartzeko, ezabatzeko eta transferitzeko eskubideak erabiltzeko moduari buruzko informazio-klausula bat jasotzen duen agiria ematen zaio erabiltzaileari. Gaurdaino, Lanbiden edozein motatako izapideak egin nahi izanez gero, ez da beharrezkoa datu pertsonalen bilketa eta tratamendua, ezta egiaztapen digital bat lortzea edo pertsonak datu biometrikoen bidez identifikatzea ere, baina arreta guneetan aztarna digitalen irakurgailua egongo dela aurreikusten da. Une hauetan, Izenpek B@k edo B@K Q ziurtagiriak lortzeko eta administrazioarekin modu telematikoan harremanetan jartzea ahalbidetzen duen identifikazio elektronikoko txartela igortzeko tratatzen ditu datuak. Txostena ixterakoan, Lanbidek ez ditu datu biometrikoak bere zerbitzuen erabiltzaileak identifikatzeko erabiltzen.
4.3. Bilerak administrazio eta zerbitzu publikoekin
4.3.1. 2018. urtean zehar, hainbat bilera egin dira Lanbiderekin, askotariko gaiak jorratzeko, besteak beste: prestazio ekonomikoak itzularazteko prozedura informazioa, jakinarazpenak, betearazpen bidea, zorra zatikatzea–; zorrak eta kredituak konpentsatzea; jatorrizko herrialdeko ondasunen ziurtagiriak; diru-sarrerak bermatzeko errenta / etxebizitzarako prestazio osagarriaren prestazioak iraungi ondorengo urtebeteko epea zenbatzeko modua; etxebizitza partekatuetan baldintzak betetzea egiaztatzeko zailtasunaren ondoriozko arazoak; etxebizitzako prestazio ekonomikoari loturiko kontuak; nazionalitatea eskuratzeko berariazko arazoak eta ondasunik eza egiaztatzen duen agiria edo aldeko epai judizialak betearazteari buruzko agiria eskatzea.
Bestaldetik, elkarreragingarritasunaren kontuak ere jorratu ziren bileretan, kudeaketaren automatizazioari lotutakoak, baita udal gizarte-zerbitzuekiko harremanak eta araudia aldatzeko bidean egindako aurrerapenak ere.
4.3.2. Horrez gain, hiru hiriburuetako eta Irungo udal gizarte-zerbitzuekin egin dira bilerak besteak beste, honako gai hau aztertzeko: udalerri horietan bizi diren etorkinen kopurua handitzea (horietako askok Europako beste herrialde batera joateko asmoa dute); gaia dagokion atalean aztertuko da, txosten honen hurrengo III. kapituluko Etorkinak eta kultura aniztasuna atalean, alegia.
Bilera horietan, gizarte-zerbitzuen mapan eta plan estrategikoan agertzen diren gizarte-zerbitzuen euskal sistemako zerbitzu eta prestazioen zerrenda zabaltzean onartutako konpromisoak betetzeaz galdetu zuen erakundeak. Arduradunek egindako jarduketen, gehitutako plaza kopuruaren, irekitako zentroen, eta oraindik garatu behar diren baliabideen berri eman zuten. Jorratu ziren beste gai batzuek honako hauekin zuten zerikusia: gizarte-larrialdiko zerbitzu eta baliabideak; arreta eriondoan; gizarte eta osasun alorreko koordinazioa gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonen kasuetan; errolda soziala; Lanbiderekiko koordinazio-harremanak; etxebizitzaren arazoa; Eudel eta botere judizialaren arteko hitzarmena baloratzea; arreta psikiatrikoa komunitatean eta erregimen irekian; buru-osasuneko arazoak dituzten pertsonek ostatua hartzeko topatzen dituzten zailtasunak.
Bileretan jakin zen udal batzuk zerbitzu edo ikuspegi propioak barnean hartzen dituzten programak garatzen ari direla gizarte-babesa hobetzeko, hala nola etxeko laguntza zerbitzua, gizarte-bazterketa egoeran daudenentzako egoitzetan bizi diren pertsonentzako arreta barnean duena, edo bestela, etxean laguntzeko programak, gizarte-bazterketan dauden pertsonentzako eguneko zentroak eta gaueko zentroak lotzen dituzten jarduerak, babesik gabeko helduen kasuak antzemateko programak, baita, Osakidetzarekin koordinatuta, etxerik gabeko pertsonei arreta psikiatrikoa emateko zerbitzuak, gaixondoan laguntzeko zerbitzuak eta tenperatura baxuei aurre egiteko neguko baliabideak ere.
Helarazi zizkiguten arazo garrantzitsuenetako bat hauxe zen: seme-alabak kargura dituzten guraso bakarreko familiek gero eta gehiagotan laguntza eskatzea, zaurgarritasun egoeren kronikotasuna, etxebizitza bat modu autonomoan bilatzeko zailtasuna, gizarte-bazterketan dauden etorkinen kopurua handitzea (horietako batzuk ahultasun handiko egoeran).
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
5.1. Ekonomia ereduak ahalbidetzen du hazkunde ekonomikoa, hazkunde hori gizartearen sektore ahulenetara heltzen ez bada ere: gizarte-bazterketan dauden pertsonak; guraso bakarreko familiak; lan-prestakuntza gutxiko langileak; muga funtzionalak, adimen-gaixotasunak, osasun fisiko eta mentaleko arazoak dituztenak; iraupen luzeko langabetuak, eta gazteak, batzuetan, gero eta egoera txarragoa jasan behar dutenak. Familia- eta komunitate-loturak ahultzea eta lanak okerrera egitea kezkatzeko modukoa dela adierazi da.
Egoera horiek aztertzeak gizarte babeseko sistema gaur egungo beharretara egokitzea ahalbidetuko duen hausnarketa ekarri behar du.
5.2. Euskal Autonomia Erkidegoan mantendu egin da pobrezia tasa txikiagoa, besteak beste, gizarte babeseko sistemari eta diru-sarrerak bermatzeko errenta / etxebizitzarako prestazio osagarria / gizarte larrialdietarako laguntza bezalako prestazio ekonomikoei esker. Bizi ahal izateko gutxienekoa bermatzea beste autonomia-erkidegoetara zabaltzen den eta estatu mailan aztertzen ari den eskaria da, gizarte-babeseko sare bat izatea garrantzitsua delako, haur-pobreziaren aurka borrokatzeko neurri gisa.
5.3. Maila desberdinetako administrazioek (estatukoek, autonomikoek, tokikoek) kudeatzen dituzten gizarte-babeseko sistema osagarriak –modu autonomoan diseinatu direnak– egoteak koordinatzeko zailtasunak ekarri ditu batzuetan, eta horiek kontuan hartu beharko lirateke.
5.4. Gizarte-politikek lehentasuna badute ere, ezin dituzte baztertu beste politika batzuk, aberastasuna banatzea, genero-berdintasuna lortzea eta gizarte-bazterketa saihestea helburu dutenak. Gainera, beharrezkotzat jotzen da apustu irmoa kolektibo kaltetuentzako klausula sozialen, enplegu babestuaren eta gizarteratze-enpresen alde. Enplegurako, prestakuntzarako eta lan-aktibaziorako politikek lehentasunezkoak izan behar dute.
5.5. Oraindik ere antzematen da gizarte-bazterketa larrian egon arren diru-sarrerak bermatzeko errenta eskuratzen ez duten pertsonen kopuru handia; ondorioz, pertsona horiek udal gizarte-zerbitzuetara jotzen dute laguntza bila.
Seme-alaba adingabeak kargura dituzten emakumeez osatutako guraso bakarreko eta etxebizitzarik gabeko familien kopuruak gora egin duenez, horretarako baliabide egokiak bideratu behar dira. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak diren emakumeen ehunekoa gizonena baino handiagoa da. Gainera, langabeziari edo batez besteko errentari buruzko adierazleak ez dira emakumeen aldekoak, beraz, premiazko bihurtzen da bultzada erabakigarria ematea berdintasun-politiken alde.
Horrez gain, prestazioa osorik jasotzeko hainbat baldintza bete behar dira, eta horiek zerbitzu publiko desberdinek baloratzen dituzte, bizi ahal izateko gutxienekoa bermatzeko aukerarik gabe; hori guztia dela eta, oso egoera zailak sortzen dira. Diru-sarrerarik ez dagoenean prestazioaren zati bat bakarrik baldintzapean jartzeak arinduko luke udal gizarte-zerbitzuek jasaten duten presioa, eta oso neurri baliagarria izango litzateke haur pobreziaren aurkako borrokan.
5.6. Euskal administrazio publikoak gizarte-babeseko politika publikoak garatzen ari dira, eta laguntzen diete gizarte-erakundeei esku-hartze sozialeko programetan. Gainera, badago diskurtso publikoa, gizarte-politiketan inbertitzea legitimatzen duena, eta hori oso positiboa da.
5.7. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak abian jarri ditu hainbat neurri, batetik, lan-prestakuntza bultzatzeko, eta bestetik, trebakuntza profesionala egiaztatzeko. Neurri horiek kolektibo kalteberei zuzenduta daude. Lan-aktibazioa, bazterketarik gabe, lehentasunezko ildoa da pertsona guztiak gizarteratzea eta ekonomian parte-hartzea lortzeko.
5.8. Kexa-espediente batzuk izapidetzean, oraindik ere ikusi da kontrol eta zainketa sakona, diru-sarrerak bermatzeko errenta / etxebizitzarako prestazio osagarriaren titularra izateko bete behar diren baldintzei eta betebeharrei dagokienez. Oro har, antzemandako ez-betetzeek ez dute zerikusirik familiek baliabide ekonomikoak edukitzearekin, baizik eta eskatzen diren baldintzak egiaztatzeko zailtasunarekin edo betebeharrak betetzearekin.
5.9. Lanbidek egiten duen kudeaketa hobetzeko bidean dago honako gai hauei dagokienez: ebazpenen arrazoiketa; dokumentuak erregistratzea; aurretiko entzunaldia; prestazioak eskatzeko eta berriz ordaintzen hasteko eskaerak ebazteko epeak; herritarrentzako arreta eta prestazioak erreklamatzeko prozedurak hasteko epeak. Oraindik ere asko atzeratzen da berraztertze-errekurtsoak ebaztea, baina epea laburtzeko neurriak hartu direla jakinarazi da. Etengabeko prestakuntza eta barne-koordinazioa funtsezkotzat jotzen dira.
5.10. Arartekoak arlo honetan egin dituen esku-hartze asko Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari zuzenduta daude, zehazki, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari. Datu interesgarri gisa, aurten behera egin du kexen kopuruak.
Kexarik gehienetan erabaki da Lanbideren jarduera bat zetorrela ordenamendu juridikoarekin; hala ere, oraindik asko dira iritzi desberdinak erakusten dituzten esku-hartzeak. Hori dela eta, sistema hobetze aldera, kontuan hartu beharreko gomendioak eta iradokizunak egin dira, baita 2017ko diagnostiko-txostenetik datozen eta oraindik bete gabe
dauden horiek ere. Aurten, azpimarratzekoak dira eskubide ekonomikoa baliatzeari buruzko baldintzaren gehiegizko
interpretazioari loturiko esku-hartzeak honako egoera hauetan: genero-indarkeriaren ondoriozko egoera larriak; gizarte-bazterketan dauden familietan bizi diren eta aniztasun funtzionala duten pertsonen kasuak; benetako bizilekuaren baldintza eta baliabide ekonomikorik eza egiaztatzeko modua; gizarteratze-programetan parte hartzen duten pertsonen aukerak; gauzatzeko zaila den ondasun moduan jasotako jaraunspenen zenbaketa; errentamendu-kontratua Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroan inskribatzeko betebeharra –errentatzailea ez den baina logela bat alokairuan hartuta duen pertsonari dagokiona–; enplegu bati uko egitea; EAEtik kanpora egiten diren irteerak, besteak beste.
Horrez gain, Arartekoak adierazi du garrantzitsua dela ikuskatzeko barne-mekanismoak ezartzea, indarkeriaren biktimak izan diren emakumeak, desgaitasuna duten pertsonak edo adingabeak zaurgarritasun egoeran babesik gabe geratzea saihesteko; bestalde, prestazioak eteteko edo iraungitzeko erabakietan, baldintzetako bat ez dela bete susmatzen bada, hobeto frogatu behar da, batez ere, tartean adingabeak edo zaurgarritasun larriko beste egoera batzuk badaude. Era berean, erakunde honek agerian utzi du ez dagoela ados Lanbidek egiten duen konpentsazioarekin, zorra daukaten eta ordaindu behar diren atzerakinak sortu dituzten pertsonen kasuetan. Gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonei zenbateko handiak erreklamatzea eta prestaziotik ehuneko handia kentzea asko zailtzen du pertsona horien gizarte-egoera. Horrez gain, Arartekoak adierazi du errekurtsoak jartzeko fasean dokumentu berriak aurkez daitezkeela, baldin eta administrazioak araudian ezarritako baldintzak betetzea modu frogagarrian egiaztatzen duen dokumentazioaren berri izaten badu.
Azkenik, Arartekoak hobekuntza batzuk proposatu dizkio Lanbideri, eta sailak esan du etorkizunean egingo den araudi-aldaketan kontuan hartuko direla; hain zuzen, honako gai hauekin zerikusia duten proposamenak egin dira: genero-indarkeriaren egoera egiaztatzeko modua; bizikidetza-unitatea osatzen duten familia-harremanak gehiegi zabaltzea; adingabearen interes gorena kontuan hartzea; edo kargura seme-alabak izateagatiko prestazioen onuradunak pentsioduntzat hartzea. Beste proposamen batzuk oraindik zain daude, besteak beste, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko denbora luzatzea, laneko diru-sarrerak eskasak direnean, baita 2017ko diagnostiko-txostenetik eta lehenago aipatu diren espedienteetatik datozenak ere.
5.11. Erakunde honek oso beharrezkotzat jotzen du, oraindik ere, gizarte-zerbitzuek diru-sarrerak bermatzeko errentari buruzko espedienteetan parte hartzea, horietako batzuetan oso garrantzitsua baita gizarte-
kalteberatasunaren egoera baloratzea. Gizarte-egoera zailean dauden pertsonek bai Lanbidera, bai udal gizarte-zerbitzuetara jotzen dutenez, lankidetza-harremanak ezarri behar dira zerbitzu publiko bakoitzean arreta ematen dieten langileen borondatetik haratago. Protokoloetan jasotako mekanismoak egoteak ahalbidetuko luke Lanbide bulego guztietan erantzun berdinak ematea. Beste administrazio publikoekin lankidetzan aritzeko bidean aurrerapausoak egin badira ere, batez ere, diru-sarrerak bermatzeko errenta / etxebizitzarako prestazio osagarriaren titularra izateko baldintzak betetzen direla zaintzean, ez da aurrera egin gizarte-egoera zailak egiaztatzean –batzuetan, funtsezkoak dira gizarte-bazterketan dauden pertsonek baldintzak eta/edo betebeharrak betetzea egiaztatzeko–, ezta arreta integratua eskaintzeko behar den lankidetzan ere.
5.12. Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legea aldatzeko hainbat ekimen bultzatu arren, ez da lortu behar den adostasuna gizartearen beharrizanetara eta hobekuntza teknikoetara egokitzeko bidean aurrera egin ahal izateko; azken horiek ezinbestekoak dira Lanbideren ebazpenei doitasun juridikoa emateko.
Araudi berriak kontuan hartu beharko lituzke gobernuak onartutako planetan jasotako konpromiso eta aurrerapen kontzeptualak eta terminologikoak.
5.13. Gora egin du etxebizitza-bazterketan dauden pertsonen kopuruak, azken zenbaketaren arabera. Gure hirietan etxerik gabeko pertsonak egotea beti deigarria izan beharko litzateke, eta gizarte-porrot onartezinari aurre egiteko neurriak abian jartzea ekarri beharko luke. Etxerik gabeko pertsonei begira aurten onartutako estrategian jasotako neurriak lehenbailehen abian jarri behar dira kontuan, batez ere genero-ikuspegia kontuan hartuta. Horien artean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko, Etxebizitza Sailburuordetzako eta foru aldundietako administrazioen arteko lankidetza eta barne-lankidetza eskatzen duten neurriak nabarmentzen dira, gizarte-zerbitzuek etxerik gabe egotea saihesteko neurriei erantzun egokia eta osotua eman diezaieten.
5.14. Etxebizitza eskuratzeko zailtasunek gizarte-zerbitzuek burutzen duten esku-hartzea oztopatzen dute, erabiltzaileak bizileku sozialetan txandakatzea galarazten dutelako; horrela, ezin dira burutu esku hartzeko planaren hurrengo faseak, zaurgarritasun egoeran dauden beste familia batzuei arreta eman ahal izateko. Batez ere, adingabeak kargura dituzten guraso bakarreko familiei eragiten die;
gehienetan emakumea da familia burua.
5.15. Zerbitzu eta prestazioen zerrendaren garapenetik ondorioztatzen diren konpromisoak betetzeko ezarritako epea amaitu ez denez, zaila da emaitzak ezagutzea. Hala ere, udal gizarte-zerbitzuen arduradunekin egindako bileretan egiaztatu ziren konpromiso horiek betetzeko borondatea eta egiten ziren ahaleginak. Halaber, agerian utzi da herritarren eskaria eta beharrizanak maparen bidez zehaztutako estaldurako aurreikuspenak baino handiagoak direla; hortaz, egindako ahaleginak gorabehera, oraindik ere badaude babesik gabeko herritar helduak. Bestaldetik, udalek garatzen dituzten programen ugaritasunak jarraitzen du errealitatea izaten.
Zerbitzu eta prestazioen zerrenda garatzean onartutako konpromisoen artean, zerbitzu batzuei dagozkien eskumenak foru-aldundien eta udalen artean aldatzea; betetzeko epea indarrean dagoen arren, gauzatzearen konplexutasuna kontuan hartuta, garrantzitsua da aurrera egitea ezarritako epeetan betetzea lortzeko. Errealitateak erakusten duenez, gizarte-arazoak dituzten pertsonek, lehenik, udal gizarte-zerbitzuetara jotzen dute; horrek behartzen ditu eskumenak dituzten gainerako administrazio publikoak dagozkien eginkizunak betetzera, udal gizarte-zerbitzuek beste baliabide publiko batzuk izan ditzaten, eta zerbitzu zentraletik bideratutako pertsonen beharrizan konplexu eta askotarikoei erantzun diezaieten.
5.16. Arartekoak positibotzat jotzen du administrazio publikoek eta gizarte-erakundeek erantzun aniztunak eta osagarriak ematea gizarte-bazterketa larriko egoerei aurre egiteko; izan ere, bazterketaren arrazoiak faktore anitzekoak izan daitezke, horregatik, arreta emateko hainbat bide batu behar dira: kalteak murrizteko programak, eskakizun txikiko zentroak, housing first, tutoretzapeko pisuak…
5.17. Gizarte-erakundeek oso eginkizun garrantzitsua betetzen dute. Koordinazioa eta eginkizunak zehaztea, baita finantzaketa-esparru egonkorra ere, erabakigarriak dira. Lehenbailehen onartu behar da onartu gabe dagoen araudia, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legean xedatutako hitzarmenari buruzkoa.
5.18. Energia pobreziak oraindik ere kezkatzen du erakunde hau, eta, behin baino gehiagotan aipatu bezala, arlo desberdinetatik heldu behar zaio: gastua konpentsatzeaz gain, energia aurrezteko bideak eta energia-eraginkortasuna sustatu behar dira. Antzemandako zailtasunetako bat hauxe da: gizarte-bonuaren eskaera aurkezteko aukera eta baldintzak ez ezagutzea, eta kontsumitzaile ahulenei buruzko xedapenen onuradunak nortzuk izan daitezkeen ez jakitea. Udal batzuek energia-gastuari aurre egiteko programak burutu badituzte ere, besteak beste, kontratatutako potentziari buruzko aholkuak emateko zerbitzua, gizarte-
bonua edo azken baliabideko tarifa eskatzen laguntzeko zerbitzua, elektrizitatearen faktura txikiagoa izan dadin, neurri horiek ez dira modu orokorrean bultzatu.
5.19. Azkenik, gizarte larrialdietarako laguntzak emateko prozedurak kudeaketa-karga handia eskatzen du, Eusko Jaurlaritzako eta udaletako ekonomia-sailak tartean daudelako, eta, urtean behin, agindu bat argitaratu behar delako. Interesgarria izango litzateke prozedura bideratzea arintzeko modua aztertzea, bai aurrekontuko partidarena, baita gainerako izapideak ere, gizarte larrialdietarako laguntzak ematerakoan atzerapenak saihesteko, erabakia urtean hainbat hilabetez atzeratzen delako. Horri sektore batzuek eskatzen duten berrikuspenari buruzko hausnarketarako aukera gehitu behar zaio.
1. Arloa kopurutan
Justiziaren arloan guztira 35 kexa-espediente berri ireki dira 2018. urtean; hau da, Arartekoak urtean zehar izapidetzera onartutako guztien % 1,57. Jarraian, espediente horien banaketa azalduko da, arloka:
• Justizia Administrazioaren eta bulego judizialaren funtzionamendua 18
• Abokatuen eta prokuradoreen elkargoak 7
• Doako laguntza juridikoa 4
• Familia elkarguneak 3
• Justizia administrazioaren giza- eta diru baliabideak 1
• Beste alderdi batzuk 1
• Kontratazio-araubidea, ondarea eta administrazio
erantzukizuna 1
• Beste elkargo profesional batzuk 1
• Herritarren eskubideak 1
Urtean zehar izapidetutako espedienteei dagokienez, txosten hau amaitzean egoera honetan zeuden
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
61 |
35 |
26 |
10 |
2 |
12 |
2 |
Hala ere, horiek ez ziren Arartekoan aurkeztu diren eta Justiziako Administrazioarekin zerikusia duten kexa bakarrak. Arlo honi dagokionez, izapidetu ezin izan ditugun beste erreklamazio batzuk jaso ditugu, honako arrazoi hauetako batengatik gure eskumen-eremutik kanpo geratzen direlako:
– Partikularren arteko gatazkak. 2018an, horrelako kexa gehienen iturriak bi kontu espezifiko izan dira:
• Familia-zuzenbidearen arloko desadostasunak, bereziki oinordetzen esparruan eta ezkontza- edo bikote-
loturaren hausturarenean. Azken horiei dagokienez, kexetan aipatu izan da alderdiren batek ez dituela bete mantenu-pentsioei edo seme-alaben eta gurasoen arteko komunikazio-araubideari buruz lortutako akordioak edo epaileak hartutako erabakiak. Arartekoaren eskumen-eremua Administrazioak eskubideak urratzen dituen egoeretara mugatzen denez, horrelako kasu guztietan Arartekoaren esku-hartzearen helburu nagusia izan da kexagileei aholku ematea auzitegietan euren eskubidea baliarazteko moduari buruz. Betiere, inpartzialtasun-printzipioa errespetatuz eta eragindako adingabeen interes gorena lehenetsiz beste ezeren gainetik.
• Kexagileek judizioko defentsaren ardura eman dioten letraduaren jarduna. Abokatuak bezeroarekiko bere gain hartzen duen konpromisoa ez da emaitza jakin bat lortzea, defendatzea baizik; hortaz, abokatua ez da erantzukizunean erortzen bezeroaren uziak ezesten badira; horrela gertatuko litzateke abokatuaren jarduera arduragabea edo etika profesionalaren aurkakoa balitz, bestela ez. Horrelako kexa bat aurkeztu izan denean bi gauza egin ditugu: batetik, abokatuak bere jokabidearen ondorioz izan lezakeen diziplina- edo ondare-erantzukizuna haren lanbide-elkargoan nahiz auzitegietan galdatzeko moduari buruz aholku ematea; bestetik, elkargoan erreklamazioa jarriz gero, elkargoak nola izapidetzen duen gainbegiratzea, ebazpena zentzuzko epean emango duela bermatzeko eta salaketan planteatu zaizkion kontu guztiei buruz, legeak eskatzen duen bezala, erantzun oinarriduna eta arrazoitua emango duela bermatzeko. Erantzun horrek kexagileak gogobetetzen dituen ala ez, hori bestelako kontua da, bai eta salatutako jarduketari buruz elkargoak lex artisaren eta kode deontologiko egokiaren argitan egindako balorazioaz kexagileek duten iritzia ere. Arartekoak ezin du bi eremu horietan esku hartu, eta inork erabakitzekotan Legelarien Euskal Kontseiluak erabaki beharko luke horri buruz.
– Estatuko administrazioaren organoen jardunak. Sortutako kexak Arartekoak Estatu mailan duen homologoari bidaltzen dizkio, informazio garrantzitsuarekin eta, hala badagokio, erakunde honen irizpenarekin batera. Txostenaren xede den urtean, balorazioak batez ere bi alderdietan egin dira: alde batetik, administrazioaren jardun batzuek zer nolako eragina duten kanporatze espedientea irekita duten atzerritarren babes judizialerako eskubidean; bestalde, aurreko txostenetan aipatu genuen arazo bat, herritarren kexa berriak eragin dituena: Erregistro Zibilak ematen dituen ziurtagiriak ez zaizkiela egokitzen familia eredu berriei eta, bereziki, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzei.
• Epaitegien erabakiak. Izan ere, duten independentzia dela eta, ezinezkoa da Arartekoak edo jurisdikzionala ez den beste edozein instantziak berrikustea. Kexa horietako batzuek ebazpenari berari eragiten zioten, eta, beraz, kasuan kasuko errekurtso-bide egokietara jotzeko esan behar izan diegu haiek aurkeztu dituzten pertsonei; beste batzuk, berriz, sub judice zeuden auzietan aurkeztutako txostenei edo frogabideei buruzkoak ziren eta, ondorioz, prozesuaren beraren esparruan haztatu behar zen haien baliozkotasuna; azkenik, zenbaitek gobernu-gaiei egiten zieten erreferentzia, eta halakoak Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salari, Fiskaltzari edo Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Ikuskapen Zerbitzuei jakinarazi dizkiegu.
Hala ere, kasu horietan ere, erakunde honen irizpidea da esku hartzeko dauden aukera guztiak agortzea, Arartekoarengana jotzen duten pertsona guztiek topatutako oztopoak gainditzeko, eta hala badagokio, auzitegietan euren bidezko eskubideak eta interesak baliatzeko. Txostenaren xede den urtean ere gauza bera egin dugu, batez ere, aurkeztutako kexen –formalki izapidetzeko aukeretatik haratago– benetako defentsa-gabeziako egoerak salatzen zituztenean. Halakoetan, gure kezka izendatuta zegoen defentsako abokatuarekin koordinatuta garatu diren kudeaketa informalen bidez helarazi diegu epaitegiei, kasu guztietan, bi printzipio errespetaturik: alderdien arteko inpartzialtasuna, eta sub iudice dauden gaietan edo jurisdikzio-bidean ebatzitako auzietan esku hartzeko eskaera orori uko egitea.
Pasa den urtean kudeaketa horietan azaldutako gaiei dagokienez, gaia askotan azaldu delako eta herritarren eskubideen eraginkortasunean eragina izan duelako, honako hauek azpimarratu behar dira:
− Atzerapenak prozedura judizialak izapidetzean. Adibidetzat har daitezkeen esku-hartzeetako batean, Euskal Autonomia Erkidegoko auzotasun zibila egiaztatzeko prozeduretan antzemandako luzamenduak gainditzea lortu zen Gasteizko Erregistro Zibilarekin elkarlanean; luzamendu horien erruz arabar batzuek ezin zuten izapidetu Izatezko Bikoteen Erregistroko inskripzioa. Beste esku-hartze batek ahalbidetu zuen, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailarekin elkarlanean, familia osoa zaindu behar zuen emakume batek presaz behar zuen doako justizia lortzea –ukatu egiten baitzioten–, onura horretarako eskubidea bazuela erakusten zuten lehenagoko erabaki judizial batzuk Administrazioaren aurrean baliaraziz, ukapena berriro ere auzitegietan aurkaratu beharrik izan gabe. Eta beste kudeaketa batzuen bitartez, ezgaitze judizialeko prozedura batzuetan tutoretzen onarpena azkartu egin zen, horren atzerapena ukitutako familiei sortzen ari zitzaien arazoak ikusita.
− Gabeziak gure epaitegi eta auzitegietako erabiltzaileei ematen zaien informazioan edo Justizia Administrazioaren zerbitzura lan egiten dutenek ematen dieten tratuan. Kudeaketa horien artean, delituen biktimei beren prozeduren nondik-norakoak eta justizia leheneratzailearen bidez jaso zezaketen erreparazio integrala jakinarazteko garatutakoak azpimarratu behar dira. Horretarako, epaitegietako Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren laguntza izan zuen Arartekoak.
− Auzitegiek eta gainontzeko eragile juridikoek aintzat hartzea pertsonek euren aurrean hartutako jarrera bereizten duten inguruabarrak, pertsona horiek, jasaten duten gizarte-bazterketaren ondorioz, inguruabarrok baliarazteko zailtasunak dituztenean. 2018. urtean horrelako esku-hartzeek erreferentzia egin diete, gehienbat, doako justiziako eta zigor-betearazpeneko espedienteei, baina esanguratsuak gertatu dira kalteberatasun bereziko pertsona atzerritarren kasuak.
Dena den, esan beharra dago gure lanaren alderdi hori ez zatekeela posible izango Epailetzak eta Fiskaltzak une oro lagundu izan ez baligute. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzari eskertu egin behar diogu izan dugun komunikazio malgua eta erraza. Haren esku-hartzea eta Justizia Administrazioaren letraduengandik jasotako harrera funtsezkoak izan dira egoera horiek ebazteko.
2. Kexarik aipagarrienak
Segidan, Arartekoak gure epaitegi eta auzitegietako erabiltzaileei emandako laguntzaren eredu diren bi esku-hartzeren adibideak emango ditugu, xehetasun gehiagoz.
2.1. Okerreko identifikazio baten ondorioz inoren prozedura penalean nahastuta gertatu zen pertsona bati eragindako kalteak
Salatutako egoera: herritar batek kexa aurkeztu zion Arartekoari, instrukzio-epaitegi batek eragin zizkion eragozpenengatik eta kalte ekonomikoagatik. Errore baten ondorioz zitazioa egin omen zioten egoitza judizialera agertzeko ikertu gisa, berarekin inolako zerikusirik ez zuten egitate batzuk zirela eta.
Akatsa, dirudienez, Polizia Nazionalak epaitegiari emandako informazioaren ondorioz sortu zen; izan ere, kexagilearen helbidea, baita bere auzokide batzuena ere, Internet bidezko iruzur bat egin zen tokiarekin nahastu zen. Ondorioz, akatsa egon zela egiaztatu eta kasua artxibatu arte, herritar horiek guztiek hainbat jarduketa prozesaletan parte hartu behar izan zuten. Kexagilearen kasuan, gainera, ofiziozko txandatik izendatu zioten abokatuak minuta ordainarazi nahi zion, kexagileari ukatu egin baitzioten doako justizia, 84 urteko erretiratua izan eta diru-sarrera bakarra hilean 688,68 euroko pentsioa bazuen ere, Palentziako higiezin baten jabe ageri zelako, bere ohiko etxebizitzaz gainera.
Arartekoaren esku-hartzea: Gertaerak egiaztatu ondoren, Arartekoak Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailari adierazi zion bidezkoa iruditzen zitzaiola eskatutako onuraren ukapena berrikustea, inguruabarrak ikusirik. Ohartarazi genuen kexagilearekin zerikusirik ez zuen akats batek eragin zuela letraduaren esku-hartzea, eta aipatutako higiezinetan kexagileak % 50eko partaidetza-kuota baino ez zuela, bere emaztea zenarekin partekatzen baitzuen titulartasuna. Azaldu genuen, azkenik, ezezkoa emateko ebazpena ez zitzaiola behar bezala jakinarazi. Izan ere, ediktuen bidez egin zen, arrazoirik adierazi gabe igorlearengana itzuli zelako. Interesdunak esan zuenez, ez zuen jakinarazpenik bere helbidean jaso, etxean beti egon arren.
Epaitegiaren jarduketari dagokionez, Arartekoak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salara jo zuen eta adierazi zion ezen, ezer hobetu beharra bazegoen, hura ez zela, erakunde honen iritziz, kexagilearen helbidea ikertutako maula egin zuenaren helbidearekin nahastu izana, zeren eta Poliziak emandako datuek eragin baitzuten akatsa. Garrantzia zuena zera zen, ez zirela hartu, kexagileari ikertu gisa zitazioa egin aurretik, akatsak berari eta beraren bizilagunei eragin zizkien kalteak arinduko zituzketen neurri batzuk, hala nola, aukera ematea lekuko gisa eman zitzaten akatsa zuzentzeko balio izan zuten azalpenak, edota delitua egin zeneko IParen atzean zegoen pertsonaren identitate osoa ikertzea. Adierazi genuen, halaber, balorazio horrekin ados egon zein ez egon, pertsona horren eskubideen defentsarako beharrezkoa zela sistema judizialak hari barkamena eskatu eta konponbideren bat eskaintzea, kexagileak ez zezan ondare-kalterik jasan, eragin zizkioten eragozpenez gainera.
Emaitza: Gobernu Salak zuzentzat jo zuen kexagilea ikertu gisa zitatu izana, gertatutakoa argitze aldera jarduteko modu horrek bermatzen omen zituelako ongien eskubideak. Egiaztatu zuen, hala ere, doako justiziaren ukatzea jakinarazterakoan formazko akatsa egin zela. Horregatik, Justizia Administrazioaren letraduak jarduketetan atzera egin zuen jakinarazpen horren aurreko unera arte, eta ofizioz esleitutako letraduak eskatzen zituen ordainsarien aurkaratzea ebazteko epea etetea erabaki zen, harik eta interesdunak doako justiziarako eskubiderik bazuen ala ez ebatzi arte.
Eusko Jaurlaritzako Justiziako sailburuak, bestalde, Arartekoari idatzi zion eta aitortu egin zuen akatsa egin zela erakunde honek aipatua zuen jakinarazpenean. Horrek bidea eman zuen kexaren xede zen ukatze-ebazpena aurkaratu ahal izateko. Adierazi zuen, halaber, bere saileko zerbitzuek interesdunarengana jo zutela telefonoz eta horren guztiaren berri eman ziotela, eta, inguruabarrak ikusirik, Bizkaiko Doako Justiziarako Batzordeak beste ebazpen bat egingo zuela, zeinak berrikusi egingo baitzuen eskatutako onuraren ukapena.
2.2. Pentsioa ez ordaintzeagatik demandarik ez jartzea
Salatutako egoera: Emakume batek Arartekoarengana jo zuen, Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren jarduketa bat zela eta bere desadostasuna agertzeko. Elkargoak ez zion eman nahi izan Lanbiderako txosten bat, non jasorik utzi behar baitzen zergatik ez zion senar ohiari erreklamatu zor zion mantenu-pentsioa, diru-sarrerak bermatzeko errenta kobratu ahal izateko eskatzen zioten bezala. Bada, ez erreklamatzearen arrazoia omen zen, horretarako izendatu zioten ofiziozko letraduak ez zuela ezer egin, lanbidean jarduteari utzi baitzion.
Arartekoaren esku-hartzea: Azaldutako arrazoiarengatik kexagileari diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria eten behar zizkiotela ikusirik, Arartekoak zuzeneko kudeaketak egin zituen Bizkaiko Abokatuen Elkargoan. Kudeaketa horien ondorioz, Elkargoko Gobernu Batzordea prest agertu zen gertatutakoari buruzko txostena emateko, baina iradoki zuen agian hori ez zela izango aukerarik onena interesdunarentzat, inguruabar sorta bat kontuan izanik, eta inguruabar horien berri eman zion erakunde honi.
Hala, gertaerak ikertu eta gero, kontua zen letraduak ez ziola lanbidean jarduteari utzi, aitzitik, baja hartu zuela ofiziozko txandan, hizpide dugun kasurako izendatu eta segituan. Hori gorabehera, kasuaz arduratzera behartuta zegoen hura amaitu arte. Kexagilea, berriz, ez zen agertu Orientazio Juridikoko Zerbitzura, zerbitzu horrek hitzordua eman zionean, doako justiziarako eskubidea zuela jakinarazi eta gero. Informazio hori kontuan hartuta, Arartekoak iritzi zion –eta hala adierazi zion Elkargoari– kexagileak ere ez zuela behar bezain arduratsu jokatu, eta eskatzen zuen txosten hori baino baliagarriagoa gertatuko zitzaiola ahalik eta arinen ofizioz
izendatzea beste letradu bat, jarri beharreko demanda
lehenbailehen jar zezan.
Emaitza: Elkargoak beste abokatu bat izendatu zuen eta gu harekin harremanetan jarri ginen kasuaren aurrekarien berri emateko. Berehala prest agertu zen proposatzen genuen moduan jokatzeko, bai mantenu-pentsioaren demandari zegokionez, bai Lanbidek eska zitzakeen azalpenei begira, baldin eta Lanbidek demanda ordura arte zergatik ez zen jarri argitu nahi bazuen. Espedientearen eragileak erakunde honi adierazi zion pozik zegoela letraduak bi eginkizun horietan egindako lanarekin.
3. Araudi- eta
gizarte-testuingurua
Mila biztanleko 93,5 auzi sartu dira, eta horrenbestez EAEko auzi-tasa Estatuko txikiena da. Urte hasieran, erantzuteko batez besteko epea jurisdikzio zibilean 4,5 hilabetekoa zen, eta Espainian, berriz, batez beste 4,8 hilabetekoa. Zenbaki horiek, gure epaitegi eta auzitegien eraginkortasuna ez ezik, beste inguruabar bat ere erakusten digute, alegia, judizio barruko eta judizioz kanpoko bitartekaritza-zerbitzuek garrantzi handia hartu dutela Euskadin, ezarri eta urte batzuetara. Arartekoak txosten berezi bat egingo die eta txosten hori hurrengo hilabeteetan aurkeztuko da. Bertan aztertuko da nola botere publikoek apustu egin duten zerbitzu horiek sendotzearen alde, gatazkak ebazteko kalitatezko aukera gisa, eta bitartekaritza-sistema integral baten esparruan haiek hobetzeko neurriak proposatuko ditu.
Hipoteka-auzietan espezializatutako EAEko epaitegiak, ordea, gainezka zebiltzan txosten honen epearen amaieran, hainbesteraino ezen haietako batzuk 2020rako egiten ari baitziren zitazioak, eta lau urterako lana zeukaten pilatuta, astean batez beste 20 auzi baino gehiago bideratu arren. Arrazoia da, beste urte batez, bankuek demanda jartzera behartu zituztela makina bat bezero, kobratutako gehiegizko diru kopuruen itzulketa erreklamatzen zietenean,
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren 2016ko abenduaren 21eko epaian eta gerora Auzitegi Gorenaren otsailaren 24ko 123/2017 epaian ezarritako irizpideen babesean.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak urtearen erdialdean erabaki zuen berriro luzatzea epaitegi jakin batzuk horrelako auzietan espezializatzeko plana. Horregatik, Euskadin haietaz arduratzen jarraitu zuten Gasteizko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiak, Donostiako 8.ak eta Bilboko 15.ak (ordura arte 11.a izan zen) “soil-soilik eta beste guztiak lan horretatik baztertuta”. Plan hori 2017ko ekainean jarri zen abian eta sei hilabeterako zegoen aurreikusita hasiera batean, orduan uste zelako banku-erakundeek onartu egingo zutela Gobernuak berariaz antolatutako judizioz kanpoko mekanismoen bitartez bideratzea itzulketak. Hain zuzen ere, eman diren epaiak ikusirik, uste horrek zentzuzkoa dirudi, gehien-
gehienak bezeroen aldekoak izan baitira: halakoak izan ziren Euskadin hipoteka-gastuen erreklamazioetan urte amaierara arte emandako epaien % 98, eta zoru-klausulen auzian, berriz, jarritako demanden % 97k egin zuten aurrera. Bankuek, hala ere, prozesua saihesteko aurretiazko akordiorik lortzeko prest ez agertzeaz gainera, epaiak errekurritu izan dituzte sistematikoki, eta, horren ondorioz, urte amaierarako probintzia-auzitegiak ere gainezka zeuden. Egoera arindu nahian, Bizkaiak sistema bat antolatu zuen, arlo zibileko gainerako bi atalak laguntza eman ziezaioten zoru-klausulen ardura duen 4. atalari. Gipuzkoak eta Arabak ezin izan zuten horrelakorik egin, arlo zibileko atal bana dutelako.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Bilerak elkarteekin
Arartekoarekin Giza Eskubideak prozesu penalean bermatzeko sistemaren eragingarritasunari buruzko elkarrizketa izan ahal duten gobernuz kanpoko erakundeetatik eta tokiko zen nazioarteko elkarteetatik jasotako eskaera guztiak aztertu ditugu.
4.2. Erakundeetako eta korporazioetako arduradunekin bilerak
Urte osoan zehar lan-bilerak egin ditugu Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salarekin eta Idazkaritzarekin, baita Fiskaltza Nagusiarekin ere. Erakunde horien guztien lankidetza lehenago aipatu ditugun kudeaketa zuzenetan jaso genuen, baita berariazko bi gairen inguruan ere:
• Alde batetik, bigarren mailako biktimizazioa saihesteko beharra, Biktimaren Estatutua onartu ondoren zigor arloko prozesuak planteatzen dituen erronkak kontuan hartuta. Emakumearen Euskal Erakundearekin (Emakunde) ere landu ditugun arazoetako bat da.
• Bestalde, judizio barruko eta judizioz kanpoko bitartekaritza zerbitzuak indartu eta hobetzea, Arartekoak gai horri buruz 2019an aurkeztuko duen txostenari begira.
Korporazio profesionalei dagokienez, harremanetan egon gara eta lankidetzan aritu gara hiru lurralde historikoetako abokatuen elkargoekin, baita Legelarien Euskal Kontseiluarekin ere, erakunde horren jardueraren aurka aurkeztutako kexetan agertzen diren bi alderdiren gainean: alde batetik, doako justiziaren inguruko auziak, bereziki bezeroak konfiantza galtzen duenean esleitutako abokatuaren aldaketan; bestaldetik, prozedura-bermeak lanbidearen kontrol deontologikoan, bereziki, espedientea ikusteko eta amaierako ebazpenen arrazoiketa ezagutzeko aukerari dagokionez.
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailarekin bildu gara. Saileko arduradunak lankidetzan aritu dira erakunde honekin jarduketa-eremu horren gainean jasotako kexetan aipatutako egitura alderdiak jorratzeko, batez ere, azpiegitura judizialei eta familia-elkarguneei dagokienez. Azken horiek zirela eta Arartekoak eginak zituen gomendioak bete egin dira 2018an, Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren txostenean azaltzen dugun bezala.
Irailean Arartekoak bilera egin zuen Biktimek egiarako, justiziarako, erreparaziorako eta berriro ez gertatzearen bermerako duten eskubideari buruzko NBEko errelatorearekin, motibazio politikoko biktimentzako erreparazioari buruzko EAEko araudiaren inguruko lan-saio baterako.
Arlo horretako erakunde arteko lankidetza, azkenik, unibertsitate-esparruan ere gauzatzen da. Aztergai dugun urtean nabarmentzekoa da Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearekin elkarlanean aritu garela askotariko gaietan (gorroto-delituak, biktimen eskubideak, haurduntza subrogatua edo terrorismo-delituetarako justizia leheneratzailea), bai eta Kriminologiaren Euskal Institutuarekin ere; hain zuzen Arartekoak emandako ikasgai batekin inauguratu zen horren ikasturtea.
4.3. Ekitaldietan parte hartzea, txostenetan parte hartzea eta materialak egitea
Arartekoaren presentzia publikoa zabala eta aktiboa izan da arlo honetan landutako gaiekin lotuta. Hainbat forotan parte hartu du, eta honako hauek azpimarra litezke:
– 17x17 Aliantzaren mintegia, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak sendotzeko, batez ere 16. GJHa: Gizarte zuzenak, baketsuak eta inklusiboak sustatzea. Bilbo, 2018ko otsaila.
– EAEko Abokatuen Biltzarra. Lantalde hauetan parte hartu genuen: Genero-indarkeriaren eta sexu-erasoen biktimak, Euskararen erabilera Justizia Administrazioan, eta Doako justizia. Bilbo, 2018ko apirilaren 26a.
– Nazioarteko mintegia: “Irlanda eta Euskadi: indarkeriaren osteko balantzea”. UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedra. Bilbo, 2018ko maiatzaren 16a.
– Auzitegi Psikiatriako Espainiako Elkartearen XXVII. Biltzarra. Erronka berriak auzitegi-psikiatriaren arloan. Bilbo, 2018ko irailaren 27a.
– Giza Eskubideei buruzko Nazioarteko Biltzarra. Hasierako saioa: “Merkatuen globalizazioa, eskubideen erlatibizazioa”. UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedra. Bilbo, 2018ko azaroaren 7a.
– Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioari buruzko jardunaldiak. Jardunaldien amaiera: Biktimak, haien beharrizanak, haien ahalduntzea. Lan eta Justizia Saila. Bilbo, 2018ko azaroaren 13a.
– Kriminologiaren Euskal Institutuaren XL. urteurrena. Ikasturtearen inaugurazioko ikasgaia: Biktimak, herritartasuna eta demokrazia: Arartekoaren esperientzia. Donostia, 2018ko azaroaren 22a.
– Indarkeria matxistaren biktimentzako erreparazio sozialari eta justizia leheneratzaileari buruzko jardunaldia. Hitzaldia: Paradigma leheneratzailea eta erantzun penala genero-
indarkeriaren esparruan. Andoaingo udaletxea, 2018ko azaroaren 22a
– Hitzaldia: “Ustelkeria eta giza eskubideak”. Ustelkeriaren Aurkako Estatuen Taldeko idazkari nagusi exekutiboa mintzatu zen, eta Bizkaiko Abokatuen Elkargoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiarekin batera antolatu zen hitzaldia. Bilbo, 2018ko abenduaren 12a.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
5.1. Hipoteka-auziak eta gizarte-erantzukizuna
Soil-soilik hipoteka-auzietako erreklamazioak bideratzen aritzen diren EAEko epaitegien lan-zama kostu sozial onartezina da eta hura lehenbailehen arindu beharra dago judizioz kanpoko konponbideen bitartez. Horrelakoen bideragarritasuna kolokan dago, ordea, bankuen jarrera prozesalaren ondorioz. Kontsumitzaileei arrazoia ematen dieten epaien portzentajea izugarri handia izan arren, bankuek jarraitu dute kontsumitzaileak auzitara jotzera behartzen dagokiena lortu ahal izateko, eta prozedurak luzatzen, aurrera egiteko aukerarik ez duten errekurtsoak jarriz.
Beraz, kreditu-erakundeen gizarte-erantzukizunera jo behar dugu, euren uziak zuzenbidez onartuak izateko dauzkaten zentzuzko aukeren arabera joka dezatela eskatzeko, auzitegietako defentsak sortzen dituen gastu eta eragozpenen aurrean kexagileek eurenak bertan behera utz ditzaten ahalegindu beharrean. Zuzenbidearen erabilera antisozial horrek bankuen bezeroei ez ezik komunitate osoari egiten dio kalte.
5.2. Herritarren konfiantza eta Justiziaren hobekuntza
2018. urtean ere gure Justizia Administrazioak konfiantza-defizitari aurre egin behar izan dio. Espainiako herritarrek justiziarengan agertzen duten konfiantza Europar Batasuneko seigarren txikiena da. Horrela adierazi zuen maiatzean Europako Batzordeak Justiziari buruzko adierazleen taulan, non enpresen % 56ra hedatzen baitziren botere judizialaren independentziaren inguruko zalantzak. Azken arazo horrengatik kezka berezia agertu zen Europako Kontseiluko Ustelkeriaren Aurkako Estatuen Taldearen (GRECO) txostenean. Bertan azaldu zen Espainiak ez zuela bete, ezta ganoraz landu ere, gai horri buruz egin zitzaizkion hamaika gomendioetatik bat bera ere. Espainiako justiziaren kalitateaz zalantzarik ez bazuen ere, GRECOk azpimarratu egin zuen agintari politikoek ez dutela esku hartu behar epaileak hautatzeko prozesuko inongo fasetan, funtsezko bi helburu lortzeko: batetik herritarrek konfiantza gehiago izateko sistema judizialean, eta bestetik epaileen artean ere arrazoi horrengatik sortzen diren kritikak baretzeko.
Hala ere, berriro agertu ziren kritika horiek epaile eta fiskalen bi mobilizaziotan, maiatzean eta azaroan. Mobilizazioetarako deia egin zuten zazpi elkarteek ezbaian jarri zuten epaileen gobernu-organoak hautatzeko sistema, eta horrekin batera lau motatako neurriak hartzeko eskatu zuten: iruzurraren aurkako borrokarako baliabide nahikoak jartzea; planta judiziala arrazionalizatzea; lan-baldintzak lehengoratzea; eta lan-
zamaren gehieneko mugak ezartzea, epaileen ebazpenen kalitatea bermatuta egon dadin, bai erantzuteko denboraren aldetik, bai arrazoitzearen aldetik. Elkarte guztiek alor horietan beharrezkotzat jotzen zituzten aldaketak “14 propuestas para la mejora de la Justicia” dokumentuan jaso ziren, eta abian jarri gabe segitzen zuten 2018. urtearen amaieran.
5.3. Genero-indarkeria
Txosten honetan aztergai dugun urtean ez dira zabaldu emakumeen aurkako indarkeriaren arloko bi epaitegi berri horiek, Eusko Legebiltzarrak, indarkeria sexistaren tratamenduaren gabeziak ikusita, Eusko Jaurlaritzari eskatu zizkionak Justiziaren Konferentzia Sektorialean, biktimei laguntza integrala eskaini ahal izateko, Arartekoak bere txostenetan eskatu izan duen bezala.
Horregatik, berriro egin behar dugu gomendio bera, eta horrekin batera gomendatu behar dugu lehendik badiren epaitegiak behar bezala hornitu daitezela funtzionatzeko behar dituzten baliabide materialez eta aurrekontuez, gaur egungo urritasuna agerikoa baita: sarritan lanaldia luzatu beharra izaten dute 10-12 orduko txandak eginez, eta langileek askotan hartzen dute baja. Biktimei zor zaien laguntza modu integralean antolatuko duen plan baten esparruan egin behar da hori guztia, halako moduan non biktimek jasan dezaketen arriskuaren detekzioa koordinatuta egongo baita biktimak eurak eta haiekin bizi diren adingabeak babesteko neurri judizialekin, eta esku hartu behar duten guardiako zerbitzuak, Fiskaltzakoak, forentseak eta psikosozialak behar bezala kontzentratuta eta hornituta egongo baitira.
Beste alde batetik, eta Eusko Jaurlaritza alor horretan egiten ari den ahalegina gorabehera, genero-indarkeriaren arloko gure epaitegiek duten azpiegiturak ez du bermatzen, behar lukeen bezala, emakumeak salaketa jartzera edo eginbideak betetzera joaten direnean harremanik ez izatea euren biktimariotzat salatu dituzten gizonekin edo horiei laguntzen dieten pertsonekin. Horrek areagotu egiten die euren inguruabarrei lotutako estresa, tentsio egoerak sorrarazten ditu, eta azken batean epaitegiko langileei egokitzen zaie tentsio hori kudeatzea. Haien asmo ona eta Biktimari Laguntzeko Zerbitzuak ematen dien laguntza aintzat hartuta ere, egoera ezin da egokitzat jo, abenduaren 28ko 5/2018 Lege Organikoak, Botere Judizialaren Lege Organikoa erreformatzen duenak, genero-indarkeriaren aurkako estatu-ituna aplikatzeko presako neurriei buruz xedatzen duenaren argitan. Presako neurri horietako bi azpimarratu behar ditugu, eragin berezia dutelako erakunde honek egiaztatu ahal izan dituen beharrizanetan: alde batetik, genero-indarkeriaren
arloko epaitegietan diharduten langileei prestakuntza espezializatua ematea, eta bestetik, epaitegi horien banaketa fisikoa egoki antolatzea, haietara jo beharra duten emakumeen biktimizazio sekundarioa eragozteko.
5.4. Eskubideak eta askatasunak
Arartekoaren alor honetako kezken artean aipamen egin behar diegu honako hauei, jurisprudentziako erabakien xede izan direlako 2018an:
• Tortura: Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren (Hirugarren Atala) 2018ko otsailaren 13ko epaiak Espainia kondenatu egin zuen, bi euskal herritarrek tratu gizagabe edo iraingarririk ez jasateko zuten eskubidea urratu zuelako. Ebazpen horrek garrantzi berezia du, lehenengo aldiz Espainiako Estatua eskubide horren urratze materialagatik kondenatu dutelako Estrasburgon. Aurreko hamar aldietan, berriz, aurkeztutako salaketak ez ikertzeagatik kondenatu zuten.
• Atxilotuen eskubideak: Konstituzio Auzitegiaren Lehen Salaren martxoaren 5eko 21/2018 epaiak pertsona bat babestu du zeinari Poliziak zer deliturengatik atxilotzen zuen jakinarazi zion, baina ez zizkion azaldu askatasunaz gabetzea justifikatzen zuten arrazoiak. Horrela zalantzan jarri da Poliziak oraindik ere maiz erabiltzen duen praktika hori, alegia, atxilotutako pertsonari ez jakinaraztea bera atxilotzea justifikatzen duten arrazoiak, baizik eta egozten zaion delitua bakarrik. Arartekoak jokabide horren aurka agertu izan da, nekez uztartu daitekeelako maiatzaren 22ko 2012/13/EB Zuzentarauarekin, zeinak oinarritzat hartzen baititu Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 6. eta 47. artikuluak, eta 2015ean Prozedura Kriminalaren Legearen 520.2 artikuluan hartaz egin zen transposizioarekin. Horren itzalpean, erakunde honek adierazia zuen, orain Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentziak baieztatu duen bezala, pertsona orok eskubidea duela bere atxiloketaren legezkotasuna aurkaratzeko, eta, horrenbestez, atxiloketa egiten duen polizia-
indarraren betebeharra dela atxiloketa erabakitzera eraman duten datuak eta argudioak ematea atxilotuari, horrela bakarrik egiaztatu ahalko baitu Prozedura Kriminalaren Legearen 492.4 artikuluak horretarako ezartzen dituen betekizunak betetzen direla: atxilotutako pertsonak egozten zaion delituan parte hartu izanaren arrastoak egotea, eta, gainera, haren aurrekariek edo egitatearen inguruabarrek pentsaraztea hura ez dela agertuko agintaritza judizialak deitzen dionean.
• Adierazpen-askatasuna: Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren (Hirugarren Atala) 2018ko martxoaren 13ko epaiak Espainia kondenatu egin zuen, espetxe-zigorra ezarri zielako bi manifestariri, “lortu beharreko helburuaren neurrikoa ez zen esku-sartze bat eginez adierazpen-askatasunean”. Terrorismoa goratzearen delituari buruzko jurisprudentziaren bilakaeran epai hori mugarri bat izan zen, hilabete berean Amnesty Internationalek “Txiokatu, ausartzen bazara” txostenean egin zituen ohartarazpenen ildo beretik. Arartekoak ere kezka hori agertua zuen Eusko Legebiltzarraren aurrean, eta urte amaieran Europako Kontseiluko Giza Eskubideetarako komisarioa ere batu zitzaion, adierazi baitzuen, Nazio Batuetako adituen txosten bat aipatuz, Zigor Kodearen 578. artikulua kantetan edo sare sozialetan esaten denari aplikatzeak “terrorismoari lotuta ez dauden portaerak kriminalizatu, eta adierazpen-
askatasuna eta beste askatasun batzuk neurriz gainetik” murriztu litzakeela.
• Behin-behineko espetxeratzea: Konstituzio Auzitegiko Lehen Salaren irailaren 17ko 92/2018 epaiak adierazten du urratu egin zela askatasun pertsonalerako eskubidea (Espainiako Konstituzioaren 17.1 artikulua), Auzitegi Nazionalaren aginduz zazpi gazte atxilotu eta behin-behinean espetxeratu zituztenean. Aurretik, lehen auzialdian jasotako kondenen aurka apelazio-errekurtsoa jarria zuten Auzitegi Gorenean, eta horrek azkenean haietako bost absolbitu egin zituen, eta beste biak kondenatu, baina zigorraren betearazpena eten egin zen. Haien familiek Arartekoarengana jo zuten atxiloketaren eta behin-behineko espetxeratzearen inguruabarrengatik kexu, neurrigabekotzat jotzen zituztelako. Arartekoak kasua aipatu zuen bere urteroko txostenean, zenbait delitutarako behin-behineko espetxealdia gehiegi erabiltzen ari zela iritzita. Era berean, auzia ebatzi duen epaiak ekarpena egingo du, erakunde honen ustez, terrorismoaren aurkako borrokaren esparruan zigor-lege substantiboaren zein prozesalaren aplikazioan nagusitu den salbuespenezkotasunari buelta emateko.
• Epaile inpartziala izateko eskubidea: Testuinguru horretan bertan, behinola beste kexa baten berri eman genuen; sub judice zegoenez, hura ere ezin izan genuen halakotzat izapidetu. Bateragune auzian kondenatutako pertsona batzuek aurkeztu zuten kexa hori. Epaile inpartziala izateko eskubideaz gabetu zituztela alegatu zuten, eta azkenean Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren (Hirugarren Atala) 2018ko azaroaren 6ko epaiak ebatzi zuen alegazioa: ondorioztatu zuen ez zela inpartziala izan demandatzaileak espetxera kondenatu zituen epaimahaia.
5.5. Justizia Administrazioaren funtzionamendua
Jada egindako gomendioez gainera, jasotako kexak izapidetzean ikusi dugu beharrezkoa dela gure epaitegi eta auzitegien eskura dauden baliabideak hobetzea hiru esparru espezifikotan:
• Bulego Judizial Berriaren eta herritarren arteko harremanak: Egiten zaizkien jakinarazpenetan, erabiltzaileek argi identifikatu behar dute zein organo judizialek hartu duen jakinarazten ari zaien erabakia. Batzuetan gertatzen da, erabilitako inprimakien ondorioz, erabiltzaileak organo hori nahastu egiten duela eginbideak kudeatzen dituzten edo erabakia betearazten duten zerbitzu eta unitate arruntekin. Beraz, saihestu egin behar dira nahasbidea ematen duten goiburuak.
• Gaixotasuneko bajak estaltzen dituzten langileen
ordezkapenak. Erakunde honen iritziz, bi arazori egin behar zaie aurre, eragin negatiboa dutelako zerbitzuaren kalitatean:
– Diagnostikoak iragartzen duenean gaixotasuna nahiko luzea izango dela, hasieratik bertatik jarri behar litzateke ordezko langilea, hiru hilabeteraino itxaron beharrean, batzuetan egiten den bezala, baja bat estaltzeko, hasieratik jakin arren gehiago iraungo duela.
– Izapidetze-lanpostuetan ordezkapenak egiten dituzten bitarteko langileek prestakuntza egokia eduki behar lukete tresna informatikoak erabiltzeko, hala ez denean gertatzen diren atzerapenak eta disfuntzioak saihesteko.
• Gurasotasunaren koordinatzailea: Aditu bat da, adingabeak euren kargura dituzten bikoteak hausteko prozeduretan esku hartzen duena, betiere agintaritza judizialaren zuzendaritzapean eta haren zerbitzuan diharduela, gurasoen arteko harreman gatazkatsuak normalizatu eta baretzeko. Horrela, onartutako gurasotasun-planak arautzen dituen eguneroko kontuen inguruan sortzen diren desadostasunak errazago ebazten dira, eta hobeto babesten dira seme-alaba komunen eskubideak.
Aztertu egin ditugu haren funtzionamendua ordenamenduetan eta beste autonomia-erkidego batzuetako praktika, besteak beste Galiziakoa, Valentziakoa, Nafarroakoa eta Kataluniakoa, eta haren erabilgarritasuna egiaztatu ondoren, erakunde honen asmoa da Euskadin hura ezartzeko aukerari buruzko gogoeta sustatzea.
5.6. Doako justizia
Urriaren 30ean onetsi zen urriaren 30eko 153/2018 Dekretua, doako laguntza juridikoarena. 2019ko urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean. Horrexen zain zeuden Euskadin 2.400 letraduk eta 300 prokuradorek osatzen duten sistemako eragile guztiak, eta haien lanbide-elkargoek txalotu egin zuten hura onesteko lortutako adostasuna. Arartekoak dekretuan islatuta ikusi zituen berak sistema hobetzeko egindako proposamenetako batzuk. Erakunde honek funtsezkotzat jotzen du doako justiziaren sistema, legearekiko berdintasuna eta gizarte-integrazioa egiazkoak izan daitezen.
Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak jaramon egin dio arlo horretako urteko aurrekontua handitzeko gomendioari eta 15 milioi eurotik gora jarri ditu 2019rako,
aurreko ekitaldian baino % 3,4 gehiago. Aurrerapenak izan dira, halaber, lanbide-korporazioek jasaten zuten kudeaketa-
zamaren murrizketa, profesionalen ordainsarietarako eta korporazioen diru-izendapenetarako erabiltzen diren baremoen igoera orokorra, eta, halaber, berariazko moduluak sortu izana genero-indarkeriaren kasuetarako eta konplexutasun berezikoetarako. Jakinarazpen elektronikoa, bestalde, hobetu egin beharko da erakunde honek zerbitzu publiko horri buruz jasotzen dituen kexetan behin eta berriz salatzen den alderdi batean (gainerakoan kalitatezko zerbitzutzat kalifikatu behar dugu): espedientea osatzen duten egintzak hura izapidetzen parte hartzen duten eragile guztiei jakinarazi zaizkiela jasorik uztea, Doako Laguntza Juridikoari buruzko urtarrilaren 10eko 1/1996 Legeak aurreikusten dituen ondorioetarako, orientazio juridikoko zerbitzuek eta doako laguntza juridikoaren probintzia-batzordeek jarduteko dauzkaten epeei eta epemugei dagokienez.
Araudi berri horren birtualtasunak bertan aurreikusitako bulego birtualaren ezarpen eraginkorra eskatuko du, nolanahi ere. Ez bakarrik herritarrek zerbitzu publikoetarako irispide elektronikoa izateari buruz araudiak agintzen duena betetzeko, baizik eta, horrez gain, erabiltzaileek ahal den neurrian saihestu ditzaten aurrez aurreko kudeaketak dakartzan eragozpenak eta denbora-galerak, erakunde honek lehendik ere bere txostenetan azaldu izan duen moduan.
1. Arloa kopurutan
Ingurumen-arloaren barruan, lurzoruari, urari edo aireari eragiten dieten kutsadura-kategoriek sortutako kalteei buruzko erreklamazioak biltzen dira. Horrez gain, giza jarduerak espazio naturalengan, florarengan eta faunarengan duen eragina aztertzen da. Guztira, 2018an, 70 kexa aurkeztu dira. Kexak azpiarloetan banatzen dira; horretarako, irizpide material bat aplikatzen da, salatutako ingurumen-afekzioarekin lotutakoa. Hala, kutsadura akustikoa, atmosferikoa, lurzoruarena eta urarena izan daiteke, baita beste eragile kutsatzaile batzuek eragindakoa ere. Horrez gain, ingurumen-kontrolari buruzko erreklamazioak eta informazioa eskuratzeko eskubidea gauzatzeari eta ingurumeneko parte-hartzeari buruzko erreklamazioak desberdintzen dira.
Eragindako administrazioen arabera, kexak modu honetan banatzen dira:
• Tokiko administrazioa 49
• Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 8
• Foru administrazioa 6
Azpiarlokako banaketaren arabera, sailkapena honako hau da:
• Kutsadura akustikoa 41
• Ingurumenaren informazioa eta parte-hartzea 10
• Ingurumenaren kontrola 7
• Natur gune babestuak. Flora eta fauna babestea 5
• Airearen kutsadura 2
• Administrazioaren funtzionamendua eta
administrazioaren prozedura 2
• Ingurumeneko beste kutsadura batzuk 2
• Lurzoruaren eta uraren kutsadura 1
Arlo honetan aurkeztutako kexen izapidetze-egoerari eta emaitzari dagokienez:
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
273 |
214 |
59 |
35 |
13 |
4 |
7 |
Zenbakien aldetik, ingurumenaren arloan, kutsadura akustikoak jarraitzen du esku-hartze askoren arrazoia izaten. Era berean, behin eta berriz agertzen dira euskal administrazio publikoei zuzendutako ingurumen-informazioaren eskaerei eman beharreko erantzuna legez ezarritako epean eman ez izana salatzen duten kexak. 2018. urtean zehar, ofiziozko 7 jarduketa hasi dira Euskal Autonomia Erkidegoko ibaietara egindako baimendu gabeko isurketen kontrolaren eta plastikoak itsasora botatzea saihestu eta erremediatzeko proposamenen inguruan.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Kutsadura akustikoa
Ostalaritzako lokalaren jarduera sortzen dituen irregulartasunak
Bergarako herritar batzuek Arartekoarengana jo dute, bi ostalaritza-establezimenduren funtzionamenduaren ondorioz irregulartasunak behin eta berriz agertzen diren arren udalak ez duela ezer egin salatzeko. Hain zuzen ere, lehenengo kasuan, auzokoek agerian utzi dute kalte handiak eragiten dizkietela lokaleko musika ozenak eta ixteko ordua behin eta berriro ez betetzeak. Haren kanpoaldean jarritako terrazaren funtzionamendu irregularra ere aipatu dute. Arazo larri horri konponbidea emateko, hainbat erreklamazio aurkeztu dituzte Bergarako Udalean, eta behin baino gehiagotan bildu dira udaleko arduradunekin. Hala ere, ez dira hartu administrazio-kontroleko neurriak, establezimenduek eragiten dituzten kalteak saihesteko. Gainera, azaldu dutenez, gauez Udaltzaingoaren zerbitzurik ez dagoenez, ez da esku-hartzerik egiten establezimendu horren gainean, ezta inguruan batzen den jendeak eragiten dituen eragozpen larrien gainean ere. Kexa aztertu ondoren, Arartekoak gomendatu dio Bergarako Udalari –2018ko azaroaren 26ko ebazpena– kexan aipatutako ostalaritza-establezimenduaren jarduera legeztatzeko prozedurari ekin diezaion.
Beste kasuan, herritarrek azpimarratu dute beste lokal baten erabilera-baldintza desegokiek zarata-eragozpen larriak eragiten dizkietela, eta aipatu dute jarduera horrek ez duela ixteko ordua errespetatzen. Esan dutenez, hainbat erreklamazio aurkeztu arren, eta, zarata-arazo larriak konpontze aldera, udalarekin zenbaitetan hitz egin arren, Bergarako Udalak ez omen die eman behar bezalako irtenbiderik. Arartekoak Bergarako Udalera jo du, hartutako neurriei buruzko informazioa eskatzeko. Hala ere, kexagileen arabera, neurri horiek ez dira nahikoak eta arazoak ez dira desagertu. Hori dela eta, 2018ko azaroaren 26ko ebazpenean, Arartekoak gomendatu dio Bergarago Udalari ostalaritza-establezimenduak sortzen dituen eragozpenak saihesteko beharrezkoak diren neurriak har ditzan, eta, lehenbailehen, ingurumen-legedia betetzeko errekeritu diezaion.
Aisialdi-jarduera nagusia osatzeko antolatzen diren musika-kontzertu txikiei buruzko udal araubidea
Herritar batek, Bermeoko hainbat ostalaritza establezimenduren sustatzaileen izenean, kexa aurkeztu zuen, honako egoera hau salatzeko: Bermeoko Udalak behin eta berriz haustea udalerrian aldian behin egiten diren jolas-jarduerek (hala nola antzerkiek edo musika-kontzertu txikiek) bete
behar dituzten arauak. Kexaren bidez, agerian utzi zuten udalak baimentzen zuela jarduerak antolatzea, sustatzaileei berariazko baimena eskatu gabe, edo emanaldi horiek egiten diren lokalen lizentzietan baimenduta egoteko eskatu gabe. Gainera, establezimenduetako askok ez dituzte betetzen emankizun horiek behar bezala gauzatzeko eta ingurukoei eragozpenik ez sortzeko gutxieneko baldintzak. Kexa izapidetzeko onartu ondoren, Arartekoak hainbat izapide egin zituen, bai Bermeoko Udalean, bai Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan, administrazio eskudunek, aldian behingo jendaurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak baimendu nahi izanez gero, nolako izapideak jarraitu behar dituzten jakiteko. Informazio osoa aztertuta, Arartekoak, 2018ko maiatzaren 7ko ebazpenaren bidez, iradoki dio Bermeoko Udalari udal ordenantza bidez arau dezan Euskal Autonomia Erkidegoko Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerei buruzko abenduaren 23ko 10/2015 Legean ezarritako baldintzen garapena, jarduera nagusia osatzen edo hori garatzen laguntzen duten jarduerak –kultura– eta gizarte-ekitaldiak, antzerkiak edo musika-kontzertu txikiak– egitea ahalbidetzeko. Azkenik, Bermeoko Udalak onartu egin du Arartekoaren iradokizuna, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerei buruzko 10/2015 Legean xedatutako baldintzen garapena arau dezan.
Udal esku-hartzea, partikularren artean sortutako zarata-arazoa dela eta
Amurrion bizi den pertsona batek kexa bat aurkeztu zuen Arartekoan, administrazioak ez baitzuen esku hartu herritarrak etxebizitzan jasaten zituen kalte larriak konpontzeko. Egoeraren arrazoiak honako hauek dira: batetik, goiko etxebizitzan bizi diren bizilagunek zarata eta eragozpen handiak sortzen dituzte; eta bestetik, bizilagunen arteko desadostasunen ondorioz, bizikidetza arazoak sortzen dira. Salatutakoa bezalako egoerak saiheste aldera, 2018ko urriaren 22ko ebazpenaren bidez, Arartekoaren erakundeak iradoki dio Amurrioko Udalari ikuskapen eta kontrol prozedura eraginkor eta objektiboa ezar dezan, bizilagunen arteko harremanen esparruan salatutako zaratak, hau da, udal ordenantzekin nahiz tokiko erabilerekin bat eginez onargarriak diren mugak gainditzen dituzten zaratak kontrolatzeko.
Beste ebazpen batzuetan, Arartekoak iradoki die Gernika-
Lumoko Udalari 2018ko urtarrilaren 10eko ebazpena eta Oiartzungo Udalari –2018ko urtarrilaren 9ko ebazpena–
neurri egokiak har ditzaten, ostalaritza establezimenduen jardueraren ondorioz inguruan sor daitezkeen irregulartasunak saihesteko.
2.2. Arabako ikastetxe batean amiantoa hautematea
Laudioko ikastetxe publiko bateko zenbait elementutan amiantoa hauteman izana salatu zuen eta hura guztiz kentzeko neurriak hartzeko eskatu zuen erreklamazio bat izapidetu du Arartekoak. Kexagileak azaldu zuen administrazio publiko eskudunek neurri egokiak hartu behar zituztela Laudioko ikastetxe publikoko instalazioetako airean dauden amianto-zuntzak inhalatzea saihesteko. Udal administrazioak amiantoa kentzeko adostutako proiektuen eta fibrozementuzko plaken egoera aztertzeko egindako txosten teknikoen berri eman dio Arartekoari. Era berean, amiantoa ikastetxeko pasabide guneetako batean dauden landare-ontzietatik eta markesinetako batzuetatik kentzeko neurriak azaldu ditu. Arartekoak amaitutzat jo du bere esku-hartzea –2018ko uztailaren 10eko ebazpena–, Laudioko Udalak dokumentazioa eskuratzeko eskaerari erantzun diola ikusita. Erakunde honek beharrezko ondorioak atera ditu eta amiantoaren mailak aldizka kontrolatzeko eta –balio-bizitza amaitu ondoren– kentzea planifikatzeko jarraitu beharreko gomendioak formulatu ditu. Nolanahi ere, Arartekoak bere ebazpenean gogorarazi du nola jokatu behar den eraikin baten instalazioetan amiantoa hautematen bada. Hasteko, amiantoa merkaturatzeko eta erabiltzeko debekua 2001eko abenduan ezarri zen. Debeku hori ezarri aurreko eraikinetan amiantoa badago, administrazio eskudunek ekintza-plan bat zehaztu behar dute, eraikin horien erabilerari eta bizigarritasunari lotuta, amianto-zuntzen eraginpean egoteak osasunerako ekar ditzakeen arriskuak saiheste aldera, harik eta material hori kendu edo haren bizitza baliagarria amaitu arte. Kasuan-kasuan hartu beharreko neurriak amianto-motaren eta haren birrinkortasunaren eta kontserbazio-egoeraren araberakoak dira. Materiala dagoen instalazioaren titularra arduratuko da dagozkion neurriak aplikatzeaz. Eraikinaren elementuetan eta materialetan amiantoa egoteak osasungarritasunari eragin badiezaioke eta osasun publikoa arriskuan jar badezake, udal-administrazioek hirigintza- eta osasun-arloko eskumenak dituzte exijitzeko arriskuak ebaluatzeko azterketa bat aurkez dadin, eta, hala badagokio, baita lan-egitasmo bat ere. Kasu horietan, ebaluatu beharko da zer esku-hartze egin behar diren (esku-hartzerik ez, egonkortzea, konfinatzea edo kentzea), lan-osasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiarekin bat etorriz –lan-administrazioaren eskumena da hori–.
2.3. Pinu-sailak kobrezko konposatuekin fumigatzeko proposamenari buruzko ingurumen-informazioa eskuratzea
Arartekoak hainbat kontsulta jaso ditu, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien eta Eusko Jaurlaritzako sail eskudunaren jarduna dela eta, pinu-sailak kobrezko konposatuekin fumigatzea baimendu izanari buruzko informazioa hedabideetan agertu ondoren. Kexagileen arabera, tratamendu horrek kalteak eragin ditzake ingurumenean eta pertsonengan, hortaz, egin aurretik, kalte horiek behar bezala ebaluatu behar dira. Kexaren azalpenean, “Konifero basoak berreskuratzeko euskal estrategia” izenburuko dokumentuaren ondorioak aipatu dira. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundietan eta Eusko Jaurlaritzan mendiak kudeatzeko eskumena duten sailek batera aurkeztu dute dokumentua. Horretan, ekintza-plan bat proposatzen da, zenbait onddo espeziek eragindako gaixotasunari aurre egiteko hainbat neurri jasotzen dituena. Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handiko pinu-sail asko kaltetu ditu “banda marroia” deitzen zaion gaitz horrek. Proposamenetako batek (tramitatzen ari da) oxido kuprosoarekin airetik fumigatzeak eskatzen duen berariazko baimena aipatzen du. Izapidetzea Nekazaritza Ministerioko organo eskudunean eskatu behar da; dagokion administrazio-tramitearen zain dago. Horri dagokionez, Europar Batasunaren Zuzentaraua (2009/128/EE Zuzentaraua) aipatu behar da, plagizidak era iraunkorrean erabiltzean bete beharreko arau-esparrua ezartzen duelako. Zuzentarauaren 9. artikuluak ezartzen du estatu kideek bermatuko dutela airetik lainoztatzeko debekua. Hala ere, Europar Batasuneko araudiak airetik lainoztatzea kasu berezietan baimentzeko aukera ematen du, zenbait baldintza ezarrita: beste aukera bideragarririk ez badago, eta airetik lainoztatzea egin behar duen estatu kideak esplizituki onartzen badu, aldez aurretik arriskuen berariazko ebaluazioa eginda. Zuzentaraua irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren bidez sartu da, eta dekretuak produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduera-esparrua ezarri du.1311/2012 Errege Dekretuaren 27. artikuluak produktu fitosanitarioak airetik aplikatzeko debekua jasotzen du, kasu berezietan izan ezik, jarduketa egingo den eremuari dagokion autonomia-erkidegoko organo eskudunak baimentzen badu, onura publikokotzat jotako plagak kontrolatze aldera. Xedapen horren arabera, produktua aplikatzeko ezinbesteko baldintza hauxe izango da: teknikoki eta ekonomikoki bideragarria den beste aukerarik ez egotea, edo dauden aukerek desabantailak izatea, giza osasunean edo ingurumenean eragin dezaketen inpaktuari dagokionez. Lainoztatuko den eremua jendea bizi edo ibiltzen den tokietatik hurbil badago, baimena emateko prozeduran aintzat hartu beharko da lainoztatzeak giza osasunean izan dezakeen inpaktua, eta arriskua kudeatzeko berariazko neurriak baimenean jasoko dira. Era berean, ur-ingurunea eta edateko ura babesteko neurriak –araudian jasota daudenak– bete behar dira. Egingo diren tratamenduetan, laborantza horretan eta plaga horrekin erabiltzeko baimendutako produktu fitosanitarioak erabiliko dira derrigorrez. Horretarako, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren berariazko onarpena –airetik aplikatzeko– jaso behar du produktuak, aplikazioak sor ditzakeen arriskuen ebaluazio espezifikoa egin eta gero. Halaber, aintzat hartu beharko dira Europar Batasuneko agintariek, gai horri dagokionez, kontuan hartu dituzten erabakiak (hala nola Batzordearen 2015/232 EB Erregelamendua; erregelamendu horrek kobrezko konposatuak substantzia aktiboak direnez onartzeko baldintzak aipatzen ditu, baita substantzia horien arriskuak ebaluatu dituzten beste azterlan batzuk, adibidez, EFSA Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren web-orrian eskuragarri dauden horietakoak). Kexa aurkeztu denean, tratamendua administrazio eskudunen baimenaren zain zegoen. Kasu honetan, Espainiako Administrazioko Nekazaritza Ministerioaren baimena jaso behar du, oxido kuprosoa erabiltzen duen tratamenduaren arriskuak ebaluatze aldera, baita foru-organo eskudunen baimena ere, 1311/2012 Errege Dekretuaren 27. artikuluan jasotako baldintzekin bat. Horrela, erakunde honek esku hartu aurretik, arloan eskumena duten administrazioetan erreklamazioa jarri behar da, iritzia eman dezan. Era berean, “Konifero basoak berreskuratzeko euskal estrategia” izenburuko agiriari buruzko dokumentuak eta ingurumen-informazioa eskuratzeko aukera planteatu behar da.
2.4. Obra-proiektu baten ingurumen eraginaren ebaluazioa
Ingurumen-elkarte batek salatu zuen Arartekoan Gipuzkoako
Foru Aldundiko Ingurumenaren eta Obra Publikoen Departamentuak ez ziola erantzun Aralarko sarbideak ordenatu eta berriztatzeko proiektua ingurumen-inpaktua ebaluatzeko ohiko prozeduraren mende ez jartzea erabaki zuen ebazpenaren aurka aurkeztutako idazkiari. Arartekoak 2018ko urtarrilaren 12ko gomendioa bidali zion Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumenaren eta Obra Publikoen Departamentuari, eta aipatu erabakiaren aurka aurkeztutako errekurtsoari esanbidezko ebazpena emateko eskatu zion. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumenaren eta Obra Publikoen Departamentuak, Arartekoari erantzunez, ez zuen gomendioa onartu, erabaki baitzuen ebazpen horren aurka ezin zela errekurtsorik jarri ingurumen-organoan. Ebazpena ingurumen-ebaluazio sinplifikatua egiteko prozeduraren baitan eman da; prozedura horretan, hain zuzen ere, ingurumen-inpaktua ebaluatzeko ohiko prozeduraren mende ez jartzea erabaki da, baina hainbat prozedura eta neurri –prebentziozkoak zein zuzentzaileak– gehitzeko eskakizuna ezarri da. Zehaztu behar da Arartekoaren gomendioak azaldu zuela administrazio publiko orok betebeharra duela herritarren eskaera guztiei erantzuteko eta planteatutako salaketaren inguruan burutu diren jarduerak interesa duten aldeei jakinarazteko. Aurkeztutako errekurtsoaren kasuan jarraitu beharreko izapide zehatzari dagokionez, Arartekoak esan zuen doktrina juridikoaren arabera, ingurumen-inpaktuari buruzko txostenak ingurumenaren aldetik baloratu behar diren proiektuak onartzeko prozeduraren barruko izapide-egintzak direla. Hala ere, Arartekoak aipatu zuen jurisprudentziak onartzen zituela salbuespenak ingurumen-inpaktuaren ebaluazioak –izapide-egintzak direnez– errekurritzeko ezintasunaren printzipioan, eta horiek garrantzitsuak izan zitezkeela kasu horretan. Gainera, salbuespen horiek administrazio-prozedura erkidean arautu dira, hain zuzen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.1. artikuluaren bidez. Bertan jasota dauden kasuetan jar daiteke errekurtsoa administrazio-bidean izapide-egintza kalifikatuen aurka. Hona hemen kasu horiek: gaiaren funtsa erabakitzen zutenak zuzenean edo zeharka, prozedurak jarraitu ezina eragiten zutenak, babesgabetasuna edo eskubide eta interes legitimoen kalte konponezina sortzen zutenak.
2.5. Otsoa espezie mehatxatuen euskal katalogoan sartzeko prozedura hastea
Euskadiko Otso Taldea elkarteak kexa jarri zuen Arartekoan Eusko Jaurlaritzako orduko Ingurumen eta Lurralde-politika Sailak ez ziolako erantzun otsoa (Canis lupus) Arriskuan dauden Espezieen Katalogoan sartzeko eskaerari. Otsoa katalogoan sartzearen ondorio nagusia izango litzateke Euskadiko otsoaren populazio maila kudeatzeko plan bat onetsi beharko litzatekeela. Kudeaketa-planak espezie baten kontserbazio-egoera egokia berrezartzera eta mantentzera daude zuzenduta; horretarako, neurriak ezarri behar dira, hain zuzen ere, dauden mehatxuak deuseztatze aldera. Elkarteak erantzunik jaso ez zuenez, 2017ko azaroan Arartekoak –2017ko azaroaren 14ko ebazpenean– gomendatu zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta
Etxebizitza Sailari ahalik eta lasterren ebatz zezan otsoa aipatu katalogoan sartzeko eskaera. Arartekoaren iritziz, erabaki hori hartzeko, sailak kontuan hartu behar zituen Bernako Hitzarmenean eta “Hábitats” Zuzentarauan jasotako espezie hori babesteko araudia, baita horietatik ondorioztatzen diren zaintza- eta kontrol-betebeharrak ere. Halaber, espezie horren egungo kontserbazio-egoera hartu behar zuen kontuan, bai bere banaketa naturaleko eremuan, bai tokiko mailan, Euskal Autonomia Erkidegoan. 2018ko irailaren 26an, Natura Ondare eta Klima Aldaketaren zuzendariaren ebazpenaren bidez, otsoa (Canis lupus) Arriskuan dauden Espezieen Euskal Katalogoan sartzeko prozedurari hasiera ematea erabaki zen. Horrela, espedienteari hasiera emanez, Arartekoaren gomendioari erantzun zitzaion.
3. Araudi- eta
gizarte-testuingurua
9/2018 Legeak, abenduaren 5ekoak, abenduaren 9ko 21/2013 Legea (ingurumen-ebaluazioari buruzkoa) aldatu du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 2014/52/UE Zuzentaraua erabat egokitzeko.
818/2018 Errege Dekretua, uztailaren 6koa, Airearen zenbait kutsatzaileren Estatuko isurtzeak gutxitzeko neurriei buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko abenduaren 14ko 2016/2284 Zuzentaraua egokitzeko onartu da. Errege Dekretu horren xedea airearen kalitate maila onak lortzeko behar diren neurriak ezartzea da, aireak giza osasunean eta ingurumenean ondorio txarrik eragin ez dezan. Horretarako, besteak beste, estatu mailako konpromisoak ezarri dira gizakiaren jardueraren ondorioz atmosferara botatzen diren isuriak murrizteko, hain zuzen, honako hauek: sufre dioxidoa (SO2), nitrogeno oxidoak (NOx), konposatu organiko hegazkor ez-metanikoak (NMVOC), amoniakoa (NH3) eta partikula finak (PM2,5).
Legebiltzarraren jarduketei dagokienez, honako testu honetan jasotako proposamenak aipatu behar dira: 78/2018 Legez besteko proposamena, ekainaren 28koa, Eusko Legebiltzarraren osoko bilkurak onartutakoa, ingurumen esparruan ematen diren arau-hauste eta delituei modu egokian aurre egiteko hartu beharreko neurriei buruzkoa. Proposamenean, Eusko Legebiltzarrak eskatu dio Eusko Jaurlaritzari erakunde arteko batzorde bat eratzeko, non honako organo hauek izango dituzten ordezkariak: Segurtasun Saila, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, foru-aldundiak eta udaltzaingoko langileak dituzten udalak; hori guztia, ingurumen-arloko arau-hauste eta delituen aurrean jarduteko euskal plana garatzeko. Halaber, Eusko Legebiltzarrak eskatu
dio Eusko Jaurlaritzari Ertzaintzan dagoen ingurumen-
delituen taldea indartzeko eta bere ikerkuntza-ahalmena bultzatzeko. Era berean, gomendatu die foru-aldundiei ingurumeneko basozaintza indar dezaten, ingurumen-eginkizunak eta agintaritzaren agenteak direnez dagozkien zereginak eraginkortasunez bete ahal izateko; udaltzaingoko plantilla duten udalei, berriz, gomendatu die behar bezala bete ditzaten ingurumen arloan dagozkien eginkizunak.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Ofiziozko jarduerak
Ofiziozko jarduketa Euskal Autonomia Erkidegoko ibaietara baimenik gabe egiten diren isurien kontrolari buruz
2018. urtean zehar, Arartekoak Euskal Autonomia Erkidegoko ibai batzuetara egin diren isurien berri izan du, komunikabideetan agertu diren albisteen bidez. Administrazioari kasu horretan esku hartzeko aukera galarazi gabe, erakunde honek egokitzat jo du ofiziozko espedientea hastea, oro har, Euskal Autonomia Erkidegoko ibaietara baimenik gabe egiten diren isuriak kontrolatzeko jarraitzen diren bide administratiboak aztertu eta ebaluatze aldera. Arartekoaren ofiziozko jarduketa hori ingurumen-kontrola hobetze aldera arloan egin daitezkeen proposamenen baitan sartzen da. Helburua ingurumen-ikuskaritzan eskumena duten administrazioen arteko protokoloetan eta komunikatzeko bideetan hobekuntza bultzatzea da, arau-hausteak (administratiboak, legez kontrakoak edo penalak) izan daitezkeen jarduketak edo ez-egiteak behar bezala antzeman, ikertu eta kalifikatzeko. Administrazio horiei dagokienez, honako hauek aipatu behar dira: URA Uraren Euskal Agentzia, Ertzaintzaren eta udaltzaingoaren ikuskaritza-zerbitzuak, eta, hala badagokio, ingurumen delituen jarraipena egiten espezializatua den fiskaltzarekiko koordinazioa.
Era berean, elkarte baten salaketa jaso ondoren (Araia industrialdearen ondoan doan Arakil ibaiaren ibilguan egindako isuriari buruz), Arartekoak jarduketa bat hasi du ofizioz, burututako ingurumen-kontroleko jarduera aztertzeko, kasu horretan, eremuak ingurumenaren aldetik garrantzitsua delako. Ibilgua Natura 2000 Sarean dago, eta 2003tik Batasunaren Intereseko Lekutzat jotzen da. Besteak beste, toki horretan bizi da bisoi europarra (Mustela lutreola), desagertzeko arriskuan dauden espezieen katalogoan jasotakoa.
Ofiziozko jarduketa plastikoak itsasora botatzea saihestu eta erremediatzeko proposamenen inguruan
2018an zehar, hainbat irudi agertu dira hedabideetan, marearen ekintzaren ondorioz Deba-Zumaia arteko itsasertzeko biotopo babestuko erreserba eremuan pilatutako hondakin solidoen kantitate handia erakusten dutenak. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ingurumen eta Turismo zuzendaritzen bitartez, deitoratu egin du Gipuzkoako kostaldeko flysch-ean agertu diren plastikoek eragindako kutsadura. Bestalde, Geogarapen elkarteak (Zumaiako, Debako eta Mutrikuko udalek euskal kostaldeko geoparkearen kudeaketarako sortu duten elkarteak) adierazi du itsasertzeko gune horretan hondakinak egoten direla; hori dela eta, garbiketa-kanpainak antolatzen ditu aldizka. Azaldutako arazoa ikusita, erakunde honek ofiziozko espedientea ireki du, noizean behin Zumaiako flysch-eko biotopo babestuko erreserba eremuan egiten diren isurketei (plastikoak eta beste hondakin solido batzuk) buruzko informazio xehea eskuratu nahian. Arartekoak jakin nahi du naturagune horren kudeaketaren eskumena duten administrazioek zer-nolako prozedura edo protokoloa jarraitzen duten marearen ondorioz Deba-Zumaia bitarteko itsasertzera heltzen diren plastiko-isurketak saihesteko eta erremediatzeko.
4.2. Txosten bereziak. Euskal Herria energia-eredu iraunkor batera igarotzea
2018ko urrian, Arartekoak txosten berezia aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarrean: “Euskal Herria energia-eredu iraunkor batera igarotzea”. Jarduera ekonomikoaren antolamenduaren atalean aipatu den txosten berezia gaur egungo energia ereduari eta eredu iraunkorrago batera igarotzeko baldintzei buruzko azterketa egiteko helburuz aurkeztu da.
Gai hori une berezian jartzen dira mahai gainean, hain zuzen, nazioarteko eta Europar Batasuneko eremuan hartutako konpromiso eta hitzarmenak –hala nola Pariseko Akordioa– eta Europar Batasunean Energiaren Batasuna sortzeko proposamenak berotegi-gasen isuriak murrizteko, aurrezpen eta eraginkortasun energetikoaren kuotak ezartzeko eta energia berriztagarriko iturrietatik datorren energiaren kontsumoa bultzatzeko zuzenduta daudenean.
Testuinguru orokor horretan, Euskal Autonomia Erkidegoak
nazioarteko komunitateak eskatzen duen gizartea deskarbonizatzeko erronkaren mailan egon behar du. Une hauetan, Euskal Autonomia Erkidegoak bi oinarrizko tresna ditu erronkari aurre egiteko: Euskal Estrategia Energetikoa 2030 eta Klima 2050, Klima Aldaketaren Estrategia. Txostenaren arabera, gaur egun EAEn dagoen energia ereduak, baliabideen erabileraren aldetik efizientea bada ere, erregai fosilak erabiltzen ditu nagusiki. Azpimarratu behar da, gainera, berotegi-gasen isuriek beheranzko joerarekin jarraitzen dutela; izan ere, 2016an, % 12 murriztu ziren 1990. urtearekin konparatuta. Bestalde, batez ere garraioaren sektorean, isuriek gora egiten jarraitzen dute; izan ere, 1990az geroztik
bikoiztu egin dira, gero eta ibilgailu gehiago erabiltzen direlako. Edonola ere, iturri berriztagarrietatik datorren energiaren kontsumoa Euskal Autonomia Erkidegoan txikia da oraindik ere, estatuko edo Europar Batasuneko batez bestekoaren aldean. Euskadin, energiaren amaierako kontsumoan, iturri berriztagarriei dagokien ehunekoa energia osoaren % 7,6 izan zen 2016an. Ehuneko hori % 14,3ra igotzen da, inguruko lurraldeetatik inportatzen den iturri berriztagarriko energia elektrikoaren ehunekoa aintzat hartzen bada. Horren harira, txostenak hainbat ondorio proposatzen ditu, eta horien artean, honako hauek azpimarra daitezke:
• Euskadiko trantsizio energetikoa uneoro lerrokatu
behar da Europar Batasunaren helburuekin (efizientzia energetikoa lehenestea, energia berriztagarrien ezarpena bultzatzea eta haien teknologiak garatzea, eta kontsumitzaileei tratu zuzena eskaintzea).
• Euskadik aurrera egin behar du energia-aurrezpenaren eta efizientziaren bidetik; izan ere, azken hamarkadan jarraitutako politikek energia-kontsumoa murrizten laguntzeko balio izan dute.
• Euskal botere publikoek jarraitu eta finkatu behar dituzte zenbait sektoretan, hala nola industrian eta
bizitegian, aurrezpenean eta efizientzian hasitako esfortzuak, eta ahalik eta lasterren bizkortu behar dituzte garraio-sektorean.
• Euskal energia-ereduko trantsiziorako gizartearen adostasunaren bultzada behar du, Euskadin energia berriztagarriaren ekoizpena handitu ahal izateko, energia berriztagarria aprobetxatzeko aukerak ikertuz, eta haien ezarpenak izan behar du esfortzu eta inbertsio publikoen ardatza.
• Energiari eta klimari buruzko erabakien onargarritasun soziala erakundeen, gizarte eragileen eta herritarren artean partekatutako erantzukizuna da.
• Pertsonek, energia-kontsumitzaile eta -ekoizle gisa, trantsizio energetiko zuzenago baten funtsezko oinarria izan behar dute. Trantsizio energetikoak bidezkoa izan behar du sektore guztientzat eta bereziki gizarteko talde kalteberenentzat.
• Karbono gutxiko ekonomia bateranzko trantsizioa aukera garrantzitsu bat da EAEko garapen ekonomiko eta industrialerako eta enplegua sortzeko.
Txostenaren bidez nabarmendu nahi da gizarte-hitzarmen bat egin behar dela, Euskadiko trantsizio energetikorantz abiarazitako bidean aurrera egiteko, eta adostasunik handiena duten neurriak bizkortzen laguntzeko (energia-aurrezpena eta -eraginkortasuna ahalik eta gehien handitzea, Euskadin energia berriztagarriak sustatzea eta energia fosilen kontsumoaren eta berotegi-efektuko gasen isuriak murriztea, garraioan bereziki).
Horrez gain, Arartekoak Euskadin karbono gutxiagoko eredu jasangarriago bateranzko trantsizio energetikoa burutzeko konpromisoa hartzen du, herritarren eta etortzeko dauden belaunaldien ongizatea bermatze aldera.
Horretarako, Arartekoak hitzematen du energia arloko gobernantza ona sustatuko duela; haren helburua, alde batetik, adostasunak eta bermeak bilatzea da, konpromiso energetikoak eta klimatikoak behar bezala bete daitezen; bestetik, agintzen du Euskadiko kolektibo zaurgarrienen gizarte-eskarien hartzaile gisa duen lana sustatuko duela eta nazioarteko zein Europar Batasuneko konpromisoak bete daitezen sustatuko duela.
4.3. Bilerak elkarteekin
Lankidetza-esparru hori erreklamazio zehatzak aurkeztuz eta aldian behingo bilerak eta dibulgazio jardunaldiak eginez garatzen da, baita teknologia berriak erabiliz ere.
Harremanen testuinguru horren barruan, harremanetan jarri gara honako elkarte hauekin: Ekologistak Martxan, Ezpitsua, Eguzki, Barakaldo Naturala, Euskadiko Otso Taldea, Seo Birdlife, Zadorra Bizirik eta Kokearen Aurkako Koordinakundea osatzen duten zenbait talde eta elkarte.
Ingurumen arloan erabiltzen dugun beste komunikazio tresna bat Arartekoaren ingurumen foroa da. 2018. urtean zehar, Arartekoak jarraitu du ingurumenari buruzko bloga argitaratzen (http://blogak.ararteko.eus/ingurumena/).
4.4. Bilerak administrazio eta erakundeekin
Arartekoaren erakundeak Auzitegi Goreneko Ingurumen eta Hirigintza Salako koordinatzailea eta fiskala den Antonio Vercher jaunaren bisita jaso zuen 2018ko uztailaren 11n eta 12an, ingurumen-kontrola eta historia eta kultura ondarearen babesa koordinatzeko proposamenak sustatze aldera. Bisitaren harira, fiskalak eta arartekoak honako topaketa eta bilera hauek izan zituzten:
– Topaketa ingurumenaren aldeko elkarteekin, ingurumena zaintzeko egiten den ekintza publikoa hobetzeko proposamenak entzute aldera.
– Bilera Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarekin, besteak beste, hegazti-
fauna elektrokuzio-arriskutik eta goi-tentsioko lineekin talka egiteko arriskutik babesteko neurrien egoeraz hitz egiteko.
– Bilera Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuarekin,
Ertzaintzaren ingurumen-unitatea indartzeko asmoei buruz.
– Udaltzaingoak Ingurumen eta Hirigintza Salako fiskalaren koordinazio-sarearekin koordinatzea. Ingurumen eta Hirigintza Salako fiskalak, Arartekoarekin batera, Bilboko alkatearekin bildu dira, ingurumen arloko delituak eta arau-hausteak esestea hobetzeko asmoz koordinaketa indartzeko proposamenei buruzko informazioa trukatze aldera.
– Era berean, Arartekoa Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko arduraduna den zinegotziarekin
bildu da, ingurumen-zarataren ondoriozko gatazkak konpontzeko udal horrek abian jartzen dituen jarduketak ezagutzeko asmoz.
4.5. Arartekoaren erakunde adierazpena, 2018ko ingurumenaren munduko egunean
Arartekoaren erakundeak parte hartu du Ingurumenaren Munduko Egunean. 2018an, plastikoaren erabilera zorrozki murriztea izan du hizpide. Hondakin horiek (egunero erabiltzen ditugun objektu txikiak: plastikozko poltsak, bilgarriak, lastoak eta plastikozko platerak) egunero botatzen ditugu, naturako ekosistementzat eta itsasoko bizitzarentzat zer-
nolako arriskua dakarten ia pentsatu ere egin gabe. Poltsa txiki eta ohiko horietatik datorren zaborra plastikozko uharte ikaragarriak (zabor uharteak) sortzen ari da, eta horiek larriki arriskuan jartzen dituzte munduko ur ekosistemak. Arartekoak nabarmendu nahi du errealitate hori aldatzeko gai garela gure eguneroko bizitzan, keinu txikien bitartez edo ohiturak aldatuz. Gure esku dago botatzeko produktu gutxiago erostea, erosketa-poltsa berrerabilgarriak baliatzea edo gehiegi paketatutako gauzak baztertzea. Europako Batzordeak plastikoaren kontrako estrategia ekonomia zirkularrean. Europar Batasuneko araudiak kontuan hartuko ditu erabilera bakarreko plastikozko hamar produktu, bada, produktu horiek, baztertutako arrantza-aparailuekin batera, Europako itsasoko zaborraren % 70 dira. Arau berrietan, debekatu egingo dira erabilera bakarreko plastikozko produktuak, eta horiek ezingo dira merkaturatu erraz eskura eta eros daitekeen ordezko baliabiderik baldin badago. Debekua ezarriko zaie plastikozko kotoi-txotxei, mahai tresnei, platerei, lastoei, edari irabiagailuei eta globo-txotxei; horiek denek material jasangarriez eginak izan beharko dute. Bestalde, plastikozko poltsa arinak desagertzeko zorian daude supermerkatuetan. Maiatzaren 18ko 293/2018 Errege Dekretua, plastikozko poltsen kontsumoa murrizteari buruzkoa, indarrean jartzearekin batera, 2018ko uztailaren 1etik aurrera, debekatu egingo da plastikozko poltsa arinak dohain ematea. Arartekoaren iritziz, Ingurumenaren Egunak aukera eman digu aurten etxeko keinu txiki batzuek ozeano eta hondartzen kutsadura nola galaraz dezaketen hausnartzeko, plastikozko uharteak gure erosketa-poltsan hasten dira eta.
4.6. International Ombudsman
Institute-ren topaketa ingurumen arloko gobernantza egokiari buruz
2018ko maiatzaren 17an eta 18an, Arartekoak Ombudsmanen
Nazioarteko Institutuaren (IOI International Ombudsman Institute) mintegi bat antolatu zuen Gasteizen. IOI munduko erakundea 1978an sortu zen, mundu osoko 90 herrialdetik gorako 188 Ombuds erakunde baino gehiago elkarlanean
aritzeko. Herriaren defentsa-erakundeak sustatu eta garatzea du helburu. Ombudsmanen Nazioarteko Institutuaren mintegiak honako hizpide hau izan zuen: “Ingurumen arloko gobernantza egokia: Ombuds erakundeen eginkizuna ingurumen-
eskubideak babesteko orduan”. Naturako eta ingurumeneko baliabideak ondo kudeatzea oso garrantzitsua da garapen jasangarria lortzeko. Hala ere, zenbaitetan ez da nahikoa izaten Espainiako eta Europako legedia, ingurumen arloko akordio aldeaniztunak eta beste ingurumen-neurri batzuk gauzatzea, batez ere garapen eta trantsizio prozesuan
dauden herrialdeetan. Gero eta adostasun handiagoa dago gai honen gainean: gobernantzak eragin handia du ingurumen arloko ekintzetan eta emaitzetan. Zuzenbide Estatua, informazioa eskuratzeko, herritarrek parte hartzeko eta justizia berdintasunez jasotzeko eskubideak dira garapen jasangarria lortzeko oinarria. Testuinguru horretan, topaketan aztertu nahi da Ombuds erakundeek nola bultza dezaketen ingurumen arloko legeria (akordio aldeaniztunak barne) eta beste neurri batzuk aplikatzea, ingurumen arloko gobernantza egokia sustatuz. Topaketan ateratako ondorioetako batzuk:
– Aarhuseko Hitzarmeneko eskubideei berezko izaera kentzeko arriskuaren aurrean, garrantzitsua da Ombudsmanek, erabakiak hartzeko prozesuak egiaztatzean, herri-administrazioei informazio argi eta egokia eman dezaten eskatzea, nahasketarik sortuko ez duena. Horrela, herritarrek modu eraginkorrean parte hartu ahal izango dute, azken erabakietan benetan eragin ahal izateko.
– Erakunde bakoitzaren tresnak erabiliz (ofiziozko jarduerak, txosten bereziak, foroak, eta abar) eztabaida piztu behar da gizartean eta erakundeen artean, energia jasangarrira igarotzeko bidean eta klima-aldaketaren kontrako borrokan azkarrago aurrera egiteko.
– Energia-trantsizio horrek barneratzailea izan behar du, herritarrak erdigunean jarri behar ditu eta pertsonarik ahulenak babestu, horiek ahaldunduz eta energiaren kudeaketan eraginkortasunez parte har dezaten bultzatuz.
– Ingurumena eraginkortasun handiagoz kontrolatzeko, Fiskaltza Nagusia eta herriaren defendatzaileak elkarlanean aritzeko aukera proposatu da.
– Biodibertsitatea babestu nahi bada, lege-esparrua zuzen ezarri behar da, baina gobernantza ez da soil-soilik legea ezartzea. Horrez gain, kontuan hartu behar da ingurumen arloko politikek berezkoa dutela gatazka.
– Naturaguneen eta espezie basatien kudeaketa-planak aukera ona dira interesdun guztiak ordezkatuta egongo diren parte-hartze prozesuak abiarazteko.
4.7. Jardunaldietan parte hartzea
Arartekoak “Iberoamerikako herri-defendatzaileak eta 2030eko Agenda” izenburuko IV. Nazioarteko Kongresuan hartu zuen parte, Iberoamerikako Herriaren Defentsa Erakundeei Laguntzeko Eskualdeko Programaren baitan. Kongresua 2018ko ekainaren 7an eta 8an egin zen, Alcaláko unibertsitatean. Ura izateko eta ingurumenaz gozatzeko eskubidearen aldeko borrokan herri-defendatzaileek daukaten eginkizunari buruz hitz egin zuen arartekoak.
Bestalde, 2018ko irailean, arartekoak hitza hartu zuen Gipuzkoako Basozainen Elkarte Profesionalak ingurumen arloko agenteentzat antolatu zuen ingurumen-delituen ikerketari buruzko ikastaroan. Ikastaroan, Arartekoaren erakundeko ingurumeneko arduradunak txostena aurkeztu zuen, erakunde honek ingurumen-kontrola erakundeen artean koordinatzean duen zeregina azaltzeko.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
– Ingurumenaren arloari dagokionez, zaratarekin zerikusia duten arazoak salatzen dituzte herritarrek gehienbat.
Kexen bidez, zaratarik gabeko etxea izateko eskubidea babesteko eskatzen dute. Horretarako, behar-beharrezkoa da administrazio publiko eskudunek jarduera zaratatsuetatik edo beste zarata-iturri batetik datorren zarataren kontrol egokia bermatzea, partikularren artean bada ere. Zarataren kontrolari buruzko araudia bete behar denez, herri agintariek legez eskatzen diren kalitate akustikoaren helburuak bermatzeko eginkizun publikoa daukatela onartu behar da. Zarateren ingurumen-kontroleko eginkizun publikoak modu planifikatuan erantzun behar du –zainketa eta ikuskaritza programen bitartez– eta ez bakarrik zarata jasan behar duten pertsonek hainbat kexa aurkeztu ondoren.
– Arartekoak aurrera egiten du ingurumen-kontrola hobetze aldera arloan egin daitezkeen proposamenekin. Helburua ingurumen-ikuskaritzan eskumena duten administrazioen arteko protokoloetan eta komunikatzeko bideetan hobekuntza bultzatzea da, arau-hausteak (administratiboak, legez kontrakoak edo penalak) izan daitezkeen jarduketak edo ez-egiteak behar bezala antzeman, ikertu eta kalifikatzeko. Horretarako, 2018an zehar, Arartekoak ofiziozko jarduera hasi du ibaietara egiten diren isuri kutsatzaileak kontrolatzeko jarraitzen den administrazio-prozedura ebaluatze aldera. Era berean, ingurumen arloko elkarte batek eskaturik, hegazti-fauna elektrokuzio-arriskutik eta goi-tentsioko lineekin talka egiteko arriskutik babesteko neurriak aztertzen ari dira. Neurri horien harira, ingurumena babesteko eskumena duten euskal erakundeekin topaketak egin dira, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltzarekin ere, ingurumen-kontrolaren inguruko erakunde-koordinazioa hobetzeko.
– Arartekoak jarraitzen du ingurumen gobernantza sustatzeko neurriak bultzatzen. Horretarako, hainbat forotan azpimarratu du ingurumen-informazioa azkar, lehentasunez eta hilabeteko epean eskuratzeko eskubidea bultzatzeko premia, herritarrek behin betiko erabakietan benetan parte hartzeko eta eragina izateko aukera izan dezaten.
– Arartekoak EAEko trantsizio energetikoari buruzko txosten berezia aurkeztu du. Txostenaren bidez nabarmendu nahi da gizarte-hitzarmen bat egin behar dela, Euskadiko trantsizio energetikorantz abiarazitako bidean aurrera egiteko, eta adostasunik handiena duten neurriak bizkortzen laguntzeko (energia-aurrezpena eta -eraginkortasuna ahalik eta gehien handitzea, Euskadin energia berriztagarriak sustatzea eta energia fosilen kontsumoaren eta berotegi-efektuko gasen isuriak murriztea, garraioan bereziki). Horrez gain, Arartekoak Euskadin karbono gutxiagoko eredu jasangarriago bateranzko trantsizio energetikoa burutzeko konpromisoa hartzen du, herritarren eta etortzeko dauden belaunaldien ongizatea bermatze aldera.
1. Arloa kopurutan
Aurten 55 kexa-espediente kudeatu dira sail honetan eta honakoa izan da eragindako administrazioen araberako banaketa:
• Foru administrazioa 24
• Tokiko administrazioa 15
• Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 6
Azpiarloen araberako banaketari erreparatuz gero, honela sailkatuko litzateke:
• Garraioak 18
• Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura administratiboa 11
• Herri-lanak eta azpiegiturak 10
• Nahitaezko desjabetzea 6
• Kontratazio-araubidea, ondarea eta administrazio erantzukizuna 4
• Obrak egitea 3
• Beste alderdi batzuk 2
• Herritarren eskubideak 1
Ekitaldiaren itxieran, sailean jasotako kexen estatistika-informazioa ondorengoa litzateke:
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
72 |
15 |
57 |
21 |
26 |
3 |
7 |
Ohikoa denez, ekitaldi honetan izapidetutako kexak arloko bi bloke material handiei dagokie: garraio publikoa, garraioko hainbat modalitateren bidez (autobusa, metroa, trena eta taxia), eta herri-lanak, beren askotariko alderdietatik begiratuta, azpiegituren proiektuak idaztea eta haiek izapidetzea, esate baterako; obrak gauzatzea; beharrezkoak diren lursail pribatuak okupatzea nahitaezko desjabetzearen edo adostutako beste formula batzuen bidez; eta, azkenik, obrak gauzatzetik sortutako arazoak.
Oro har, jarduketa desegoki bat egon dela ikusi dugunean, herri-administrazioen erantzuna arrazoizkoa izan da eta helarazi ditugun gogoetak kontuan hartu izan dira, kexa aipagarrien atalean administrazioaren lankidetzak espero zitekeen emaitzarik izan ez duten kasu batzuk adierazteko aukera alde batera utzi gabe.
Zaila da kexaren arrazoiak zertzelada batean laburbiltzea azaltzen den kasuistika sakabanatu samarra baitago. Alderdi formalari erreparatuz, ohikoa denez, administrazio prozedura ez betetzeari lotutako kontuak dira Arartekoak esku hartzeko arrazoi nagusia, eta administrazioaren isiltasunari aipamen berezia egin behar zaio, hau da, egindako eskaerari erantzun ez izanari edo kaltetuek administrazioan azaldutako arazoaren harira eskuratu duten erantzun eskasari.
2. Kexarik aipagarrienak
Atal honetan, izapidetu ditugun kexa batzuen laburpen bat jasotzen dugu, urtean zehar izandako jardueraren adibide gisa, ondoren zehazten ditugun epigrafeen arabera.
2.1. Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura
Sarreran dagoeneko adierazi den moduan, administrazioak jasotzen dituen eskaerei erantzun arrazoitua emateko betebeharra duela gogoratu behar da, urriaren 1eko 39/2015
Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) 21. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Bestalde, administrazio egintzak behar bezala arrazoitu behar dira. Administrazio-erabakiak arrazoitzeko betebehar horren berariazko alderdi bat informazio publikoa jasotzeko eskubideari dagokiona da. Hala, arrazoitu egingo dira, informazioa jasotzeko eskaerak ukatzeko ebazpenak, bai jasotzea soilik neurri batean edo eskatutakoa ez den beste modalitate bat erabiliz onartzen dutenak, eta hirugarren baten kontrakotasunaren ondoren jasotzea onartzen duten ebazpenak; hori guztia, abenduaren 9ko 19/2013 Legeak (Gardentasunari, Informazio Publikoa jasotzeari eta Gobernu Onari buruzkoa) 20. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Horri dagokionez, azpimarratu behar da ukatzeko arrazoiak kasuz kasu aztertu beharko direla, eta informazioa ez jasotzea behar bezala arrazoitu beharko dela hirugarren batzuen babestu beharreko eskubideak arriskuan daudenean.
Zenbaitetan, egiaztatu da informazio jasotzeko eskaera administrazioak bere antolaketari lotutako informazioa egoitza elektronikoaren edo webguneen bidez emateko betebeharra ez betetzearen ondorioa dela, garrantzi juridikoa, ekonomikoa izango duena, eta baita aurrekontuetan ere. Laburbilduz, herri-administrazioek aldian behin informazio eguneratua argitaratu behar dute, eta informazio hori ezagutaraztea garrantzitsua izango da jardun publikoaren funtzionamenduari eta kontrolari lotutako jardueraren gardentasuna bermatze aldera. Ildo horretan, lan asko egiteke dago oraindik.
2.2. Herri-lanak eta azpiegiturak
Azpiegiturak hobetzea eta obra-proiektuak gauzatzea herritarrentzako onura dira; hala ere, zenbaitetan, jardun publiko horrek pertsona jakin batzuk kaltetzen ditu zuzenean. Nahitaezko desjabetzea eta ondare erantzukizuna pentsatuta daude beren ondare pribatuan nahiz jasaten dituzten kalteetan (juridikoki jasan behar ez dutena) banaka eragiten dieten guztiei ordaintzeko.
Dena den, herritarrentzako zerbitzu publikoetan egindako hobekuntzek zenbaitetan pertsona batzuei kalteak eragiten dizkiete, eta azken horiek juridikoki ondarea murriztea edo galtzea jasan behar dute ordainik gabeko eskubiderik gabe.
Hala, Arartekoak Ermuko geltoki berriari lotutako kexa bat izapidetu du. Geltoki berri hori EUSKO TRENBIDE SAREAK –ETS– egin du. Trenbidearen trazadura berria kaltetutako eraikin baten fatxadatik hiru bat metrora geratzen da; aurrez, ordea, trazadura 7 bat metrora geratzen zen, hau da, bizi-kalitatea eta etxebizitzaren balioa nabarmen gutxitu dira. ETS erakunde publikoaren aburuz, lege ikuspegi batetik, eraikina trenbidearen zortasun-eremu baten barnean dago (plataformaren mugan zortzi metro luzeko banda paralelo bat barne); hala, eraikina FEVEk (une horretan trenbidearen kudeatzailea zena) 1972an emandako baimen berezi batekin eraiki zen trenbidearen zortasun-eremu batean baitzegoen.
Nolanahi ere, ETSk adierazi zuen proiektuak, egungo egoerari dagokionez, eragin bisuala arintzeko (itxitura gardena) eta soinu eragina murrizteko aurreikusitako neurriak jasotzen dituela. Beraz, Arartekoak bukatutzat jo du gai horri lotutako esku-hartzea.
Errepideen arloan, izapidetutako kexaren batek ere errepide bat hobetzeko obra-proiektu batek partikular bati eragindako kalteez hitz egiten du eta, interesdunak ondarea murrizteagatik dagokion kalte-ordaina jaso zuen arren, kaltetuak proiektu bera zalantzan jartzen zuen, bai eta aurreikusitako biribilgunearen neurria ere; izan ere, obrak lursail pribatuko zati bat nabarmen ukitzen du, eta bertan kultur intereseko elementu gisa katalogatutako eraikin bat dago. Gai horri dagokionez, Arartekoak kaltetuari adierazi zion administrazioak eskumeneko ahalak dituela irtenbide egokiena hartzeko orduan jardun horretarako ezarritako helburuen arabera.
Ahal horiek gauzatzeko mugei dagokienez, justizia-auzitegiek behin baino gehiagotan adierazi izan dute ezin dela administrazioaren diskrezionalitatea zalantzan jartzen hasi, komenigarritasun edo egokitasun handiagoko edo txikiagoko iritziak oinarri hartuta, baldin eta hautatutako irtenbidea bidezkoa eta behar bezala arrazoitua badago. Kaltetutako foru erakundearen erabakia aztertuta, proiektatutako biribilgunearen neurria justifikatuta zegoen inguruan aurreikusitako zirkulazioen arabera, eta finkatutako funtzionalitate, zerbitzu eta bide segurtasuneko helburuak betez.
Arartekoak kexa honetan, halaber, aztertu zuen adostutako proiektuaren neurria indargabetu egin behar zen proiektuak eraikin katalogatu bati ukitzen ziolako. Hala ere, foru erakunde eskudunak, gai horri buruz egindako txostena loteslea ez zenez (ondasun katalogatuak berariazko babes-araubiderik ez zuelako), ez zuen kontuan hartu gomendioa (biribilgune berriak hartuko duen azalera eraikinaren fatxadatik urruntzeko neurriak hartzeko gomendioa, alegia); arrazoitu zuenez, proiektuaren bidez konpondu nahi ziren arazoak konpontzeko aztertutako hirugarren aukera zen, eta biribilgunearen neurriak egokitzea eskatzen zuen, azkenean onartu zen moduan.
Azkenik, atal honetan lur gaineko udal aparkalekuko proiektu bat aipatu behar da. Kexa aurkeztu zuen pertsonaren ustez, jardun hori indarrean dagoen hiri antolamenduko plan orokorrari kontrajartzen zaio, bai eta udalerrian 2015-2019 legealdirako partaidetza prozesuan adostutako lehentasunei ere.
Udaleko hiri antolamenduko plan orokorrak erabilera publiko edo interes sozial baimenduen behin-behineko erabilerak ezartzeko aukera ematen zuen (plangintza gauzatzea ondoren ez dute zailduko), titulartasun publiko edo pribatuko hutsik dauden lursailetako autoen aparkalekuei aipamen berariazkoa eginez, garatu ahal izateko eskatutako hirigintza-proiektuak behin betiko onartzen ez diren artean. Egoera horiek guztiak izapidetutako proiektuan ageri ziren eta, beraz, ikuspegi horretatik, proiektua legezkotasunarekin bat zetorren.
2.3. Ondarea
Gai horri dagokionez, herri-bideei lotutako kontuak, haien kontserbazioa eta babesa dira alderdi aipagarrienak. Alor horretan, ohiko gatazka izaten da udal ondasun horiek erabiltzeak eskatzen duen egurra ateratzeko baimenak betetzen direla kontrolatzea eta zaintzea.
Alde batetik, era honetako jarduerek herri-bideak narriatzea dakarte haiek erabiltzeko udal-baimenak iraun bitartean, eta egoera horrek auzotarrei deserosotasunak eragiten dizkie; izan ere, bide horiek dira beren baserrietara iristeko modu bakarra. Bestalde, egurra atera ondoren bideak erakusten
duten egoerak ere kexa eragin du. Udalek honako hau bermatzeko betebeharra dute, eskura dituen baliabide pertsonalak eta materialak baliatuz: kontratistek eta garraiolariek, herri-bideak erabiltzeko udal-lizentzia eskuratzeaz gain, ezartzen zaizkien baldintzak betetzen dituztela, tasak eta fidantzak ordainduz, hala dagokienean.
2.4. Desjabetzea
Abiadura handiko trenaren proiektua bezalako herri-lan garrantzitsu batean, normalean, beharrezkoa izaten da hasiera batean aurreikusitako proiektuaren aldaketak izapidetzea; beraz, ondasun desjabetuak nahiz aldi baterako okupazio-epeak ere aldatzen dira hasierako aurreikuspenekin alderatuz.
Ildo horretan, pertsona kaltetu batek salatu zuen desfase bat zegoela lursailen benetako okupazioaren eta lursailen aldi baterako okupazio-aldia zabaltzeko hein batean formalizatutako akten artean, hizpide dugun obraren aldatutako proiektuak izapidetu ondoren. Nolanahi ere, aldatutako desjabetze-espedienteak egoki izapidetu ondoren, okupazioa eta balio justuaren ordainketa okupazioaren epe osoarengatik egin ziren; horrenbestez, gai hori behar bezala ebatzi zen.
2.5. Garraioak
Garraioen azpiarlo honetan, aurreko ekitaldietan gertatu zen moduan, 2018. urtean errepidea erabiltzen duten bidaiarien garraio-zerbitzua emateari buruzko kexak aztertu dira gehienbat, bai hiriko baita hiriarteko zerbitzuei dagokienez ere.
1. Ildo horretan, aipatu behar dugu Arartekoan Bizkaibusen garraio-zerbitzuko erabiltzaileen kexa asko jaso direla; kexa horiekin salatzen zuten Bermeo-Bilbo eta Gernika-Bilbo lineetako autobusak Zornotzatik 07:00ak eta 08:00ak aldera igarotzean ia beteta zeudela.
Gainera, kexetan adierazitakoaren arabera, Zornotzako erabiltzaile guztiak zutik doaz ibilgailuan, edo, bestela, kanpoan geratzen dira ez dagoelako lekurik halakoetan, hurrengo autobusaren zain egon behar izaten dute, eta berandu iristen dira lantokira–.
Arartekoak eskatutako informazio eskaerari erantzunez,
Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailak, lineak egun duen egoerari buruzko diagnostiko zehatza helarazi zigun, Zornotzako geltokietatik Bilboko noranzkoan bidaia edo autobus bakoitzeko egindako kargei buruzko datuak aztertuz, eta baita zerbitzuaren kalitateari buruz ere maiztasunari eta bidaia kopuruari dagokienez. Alde horretatik, dagoen errealitateari buruzko datu fidagarriak lortzeko asmoz, zenbait metodologia baliatu ziren eta, haiei esker, aztertuko aldian ibilgailuak izandako kargari buruzko informazioa eskuratu ahal izan zen. Gainera, Zornotzako geltokietako datuak hartu ziren erabileraren kasuistika ezberdinaren aldi esanguratsuenetan.
Eskuratutako datuak labur-labur azaldu ondoren, foru txostenak honako hau ondorioztatu du:
“Egindako azterketak agerian jarri du 7:10etik eta 7:42ra bitartean zenbait bidaietan eskariak eseritako plazen kopurua gainditzen duela, baina kasu bakar batean ere ez da gainditu ibilgailuaren edukiera osoa.
Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailak egoera hau ikusita, errefortzua emateko bi ibilgailu jarri ditu, Amorebietatik irteten direnak, bata 6:55ean lanegun guztietan eta beste bat 7:55ean astelehenetik ostegunera. Errefortzu horietan jendea ez da oinez joaten.
Berriki, 2018ko urriaren 15etik, 15 metroko autobusak jartzeko zain egonik (horrek zalantzarik gabe ordu honetan atzemandako arazoa konponduko du), beste errefortzu bat jarri da lanegunetan, A3515 Bilbo-Bermeo linea indartuz, Bermeotik 6:15ean ateratzen den eta Amorebietatik 6:55ak inguruan igarotzen den zerbitzuan.
Bestalde, Amorebietako geltokietatik igarotzeko orduetan hiru minutuko aldea dago bidaia askotan, igarotzeko ordu teorikoarekin erkatuta. Kasuren batean ez zaio kadentzia honi eutsi, bidaiaren batean autobusa atzeratu delako, baina hori gertakari puntuala izan da, eta ez egunean zehar orokortutako zerbait.
Nolanahi ere, Amorebietan Bizkaibusek eskainitako zerbitzua ez eze EuskoTrenaren eskaintza ere badute; trenbideak Bilborekiko konexioa eskaintzen du 15 minutuko maiztasunarekin, gutxi gorabehera. Amorebietatik pasatzeko orduak honakoak dira: :04, :18, :34, :48.”
Autobusetan zutik bidaiatu beharrari buruzko arazoari dagokionez, azpimarratu behar dugu, aurreko ekitaldietako txostenetan dagoeneko adierazi dugun moduan eta hala jakinarazi digu Bizkaiko Foru Aldundiak, Zirkulazioko Erregelamendu Orokorraren 48.4. artikuluak honako hau zehazten duela: “Autobus batean oinez doazen bidaiariak bidaiatuz gero hala baimenduta dagoelako, gehieneko abiadura 80 kilimetrokoa izango da orduko, udalerritik kanpoko bidea edozein izanagatik ere”
Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailak hartutako neurriak aintzat hartuta, Arartekoak gai honen gainean egindako esku-hartzea amaitutzat jo du.
2. Metroari dagokionez, Arartekoak Sondika, Derio eta Zamudioko herritarren kexa asko jaso zituen; horien bidez, beren desadostasuna erakutsi zuten Bizkaiko Garraio Partzuergoak Metro Bilbaoko 3. linea berriaren ondorioz hartutako neurri berriekin.
Jasotako kexak eragindako arazoa zen kexagileek ziotela metroko linea berria egiteko obrak hasi zirenean, Euskotrenek emandako triptiko baten bidez eta erabiltzaileekin egindako informazio-bileretan, honako hau adierazi zela: 3. linea horrek Txorierri ingurua hartuko zuela metroko sarearen barnean. Hala ere, linea berria abian jarri ondoren, metroko 1. eta 2. lineetarako tren aldaketa leku berean egiten jarraitzen da eta gainkostu bera du Barik txartela erabiliz gero; izan ere, tren aldaketa horiek beste bidaiatzat hartzen jarraitu da. Kostu gehigarri horrek Txorierritik abiatutako bidaiariei bakarrik eragiten die, 3. lineako Bilboko bide zatian hasi edo amaitzen delako horien ibilbidea.
Txorierriko erabiltzaileek uste zuten Bizkaiko Garraio Partzuergoak Txorierrin bizi diren pertsonei aplikatutako tarifak nahiz zonakatzea zuzendu egin behar zituela, Durangaldeko bidaiariekin egin zuen moduan; halaber, ezin bada hori gauzatu, zentzuzkoa irudituko litzaieke garraio-maiztasunak lehengo berberak izatea, hau da, 7,5 minuturo gutxi gorabehera.
Arartekoari beharrezkoa iruditu zitzaion Bizkaiko Garraio Partzuergoari beste lankidetza eskaera bat helaraztea. Izan ere, hartutako erabakiek oinarri zituzten arrazoiei buruzko behar besteko azalpena behar zuen, Txorierriko trenbidearen erabiltzaileek egindako alegazioei erantzun arrazoitu eta zentzuduna eman ahal izateko.
Eskaera horri erantzunez, funtsean, Bizkaiko Garraio Partzuergoak Arartekoari jakinarazi zion 3. linea Metro Zerbitzuaren barnean dagoela, 1. eta 2. lineak bezala; izan ere, dituen ezaugarri bereziengatik erakundeek bere garaian adostu zuten linea horren ibilbidea Metro Zerbitzuaren barnean sartzea, eta duen berezitasunagatik hala jasotzen da berariaz ordenantzaren 1. eranskinaren 4.4 apartatuan.
Bestalde, igorritako txostenean zehazten zen ezin zela tratu desberdinik salatu Txorierriko lineako erabiltzaileentzat metroko edozein linea erabiltzeko egin beharreko tren aldaketa ordaintzeagatik; izan ere, hori da Bizkaiko garraiobide guztietarako arau orokorra.
Bizkaiko Garraio Partzuergoak igorritako txostenak nahiz erakunde horrek emandako dokumentazioa aintzat hartuta, Arartekoak ondorio hauek atera zituen:
a) Euskotrenek, Metro Bilbaok eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak 2016ko apirilaren 21ean hartutako erabakiak, 3. linea berriaren ibilbideari buruzkoak, erakunde honek dituen kontrolatzeko aukeretatik at dagoen jardun eremu bati eragiten dio. Izan ere, trenbide sistemaren antolaketari buruzko ahalmeneko erabakia da, eskumen hori duten erakunde publikoek hartu beharrekoa.
b) Tren aldaketaren gaineko irizpidea arau orokorrean dago ezarrita Bizkaiko bidaiarien garraio publikoko sistema osorako. Hortaz, aztergai dugun kasuan, ezin da alegatu tratu desberdina ematen ari zaienik Txorierriko linearen erabiltzaileei, metroko edozein lineatara egindako aldaketak ordaindu behar badituzte ere.
c) Azkenik, erakunde publiko horiek informazio hau eman zuten, sistema metropolitarrean linea berri bat sartuko zela jakinarazte aldera zabaldutako informazio liburuxken bitartez: alde batetik, metroko 3. linea berriak egingo zuen ibilbidearen berri eman zen, eta bestalde, azpimarratu zen linea horrek loturak hobetuko zituela Txorierriko metro sistemarekin nahiz Bilbo Busturialdea eta Durangaldeko udalerriekin lotzen dituen Euskotrenen sarearekin.
3. Bestalde, ohikoak izan dira garraio txartelen arazoengatiko kexak, bereziki, txartelak baliogabetzeengatik (Mugi txartelak, batez ere); izan ere, balizko jarduera irregularrak hauteman dira tarifak bateratzeko sisteman modu iruzurtian deskontu handiagoak lortzeko asmoz. Arartekoan aztertutako kasuetan egiaztatu ahal izan zen Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak txartel horiek baliogabetzeko abiarazitako prozedura hauei egokitu zitzaiela: Gipuzkoako Lurralde Historikoan tarifak bateratzeko sistema kontratatzeko eta erabiltzeko baldintza orokorretan finkatutako irizpideei eta prozedurari (2014ko apirilaren 4an GAOn argitaratua).
4. Halaber, Arartekoaren ebazpena, 2018ko apirilaren 27koa, aipatu behar dugu. Horren bitartez, Euskal Trenbide Sareari iradokitzen zaio Durangoko tren geltokian komun publikorik ez jartzeko erabakia berriz azter dezala.
Horri buruz, aipatu behar dugu, Durangoko tren geltoki
berrian komun publikorik ez jartzeko erabakia hartzeko arrazoien gainean Euskal Trenbide Sareari egindako lehenengo informazio eskaerari erantzunez, erakunde horrek honako hau jakinarazi zigula:
“…jakinarazi nahi dizut Durangoko geltokiaren Eraikuntza Proiektuaren barruan ez zela komun publikorik instalatzea aurreikusi, geltoki horrek duen zebitzu motu kontuan izanik; esperientziak erakutsi digunez, geltokietan komunak instalatzeak arazo ugari sortzen ditu (drogak, erasoak, bandalismoa, garbiketa…). Hori dela eta, komenigarria iruditu zaigu ez instalatzea.
Amaitzeko aipatu behar da geltokien egundo diseinu arkitektonikoaren errealitatea espazio irekiak eta ondo ikusten direnak sortzea dela, erabiltzaileen eta instalazioen segurtasuna hobetzeko, batez ere.
Hori dela eta, adierazi behar dizugu, momentuz, Erakunde Publiko honek ez duela aurreikusita geltoki horretan inolako jarduketarik egiterik.”
Hori dena aintzat hartuta, Arartekoak ETSri iradokizun hori igorri zion, uste baitzuen komenigarria izango zela erakunde horrek bere azpiegiturak diseinatzean, geltokietan komunik ez jartzea erabakitzean aintzat hartutako irizpideak ez ezik, beste irizpide batzuk ere kontuan hartzea; izan ere, bada gizarte konbentzio bat erabiltzaileei pentsarazten diena geltokian komun publikoak izango direla, eta komun horiek, oro har, biztanle guztien premiak asetzen dituzte, eta bereziki adineko pertsonenak, mugikortasun urriko pertsonenak, adingabeenak eta gernu-ihesa pairatzen duten pertsonenak.
Emandako ebazpenari erantzunez, ETSk hasieran jakinarazitako jarrera errepikatu du; horregatik, Arartekoak egindako iradokizuna ez du onartu.
5. Azkenik, udal esparruan, gaurkotasuneko alor batean interesak gidaria duen alokairuko ibilgailuen zerbitzuekin bat ez datozelako, bidaiarien turismo ibilgailuen bidezko hiriko eta hiriarteko garraio publikoa, aurrerantzean taxia, izan da hizpide. Hala, Hernaniko taxilari batek kexa bat aurkeztu zuen taxilarien elkarte batek nahiz Buruntzaldeko taxi batzordeak Hernanin taxi-lizentzia bat duen titularrari adierazitako
zerbitzuaren baldintzekin ados ez zegoela eta. Bederatzi lagunentzako ibilgailu berriaren erabilera mugatzeko baldintzak, besteak beste, zerbitzuaren ordenantzarekin ez zetozen bat. Horrenbestez, ibilgailu baimenduak bederatzi lagunentzako lekua badu (eta hala du), taxilariak zerbitzua bete behar du, baldin eta muga hori gainditzen ez badu, eta udalak ezingo ditu elkarte-izaerako akordioak baliatu, dagokion lege-oinarriarekin bere gain hartu eta ebazpenean sartzen baditu salbu.
3. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Herri-administrazioek eskumen zabalak dituzte aginduta dituzten funtzioak betetzeko, baldin eta interes orokorrak asetzeko gauzatzen badira; interes horiek, gainera, egindako jarduketaren ardatz egituratzailea izango dira beti, legea eta zuzenbidea errespetatu behar dituztela ahaztu gabe. Ildo horretan, administrazioak zuzenbide publiko nahiz pribatuko pertsonekin akordioak eta itunak egin ditzake, baldin eta ordenamendu juridikoaren aurka jotzen ez badute eta transakzioak dakartzan gaiei buruzkoak ez badira. Gainera, akordio eta itun horien xedea aginduta duten interes publikoa asetzea izango da (Urriaren 1eko 39/2015 Legearen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoaren, 86.1 artikulua). Hortaz, akordio eta itun horiek behar bezala egiaztatu eta justifikatu behar dira izapidetu beharreko nahitaezko administrazio-espedientean edukia legeak dioenarekin bat etor dadin.
Administrazio prozedura betetzeko esparruan hautemandako arazoen ildo beretik, ebazpen bat arrazoitzeko balio dezaketen txosten edo irizpenen onarpena haren testuan jaso behar dira (39/2015 Legearen 88.6 artikulua). Bestalde, araudiak hala xedatzen badu salbu, txostenak eta irizpenak aukerakoak dira eta ez lotesleak (lege horren 80.1 artikulua); horrenbestez, zenbaitetan txostena bera arrazoiketaren
oinarri gisa onartzeak eskatzen du hartutako erabakiaren nondik norakoak are gehiago arrazoitzea.
Herri-lan eta azpiegituren proiektuei dagokienez eta gauzatzeko plangintzari buruzko erabakietan esku hartzeko pertsonen eskubideei dagokienez, oinarrizkoa da proiektuaren izapide-fasea eta, zehazki, jendaurrean jartzea; hala, zuzenean kaltetutako pertsonek eta jendeak, oro har, proiektua azter dezakete eta dagozkien alegazioak aurkeztu, hori egitea egokia iruditzen bazaie. Nolanahi ere, izapide horiek kaltetutako pertsonen alegazioak ezetsiz amaitzen dira sarritan, gauzatu beharreko obra eta azpiegitura proiektuen edukiari buruzko erabakiak diskrezionalitate izaera zabala baitu. Ondorio horietarako, kasu horietan Arartekoaren funtzioa hau da: hartutako erabakia behar beste arrazoituta dagoela egiaztatzea eta ez dela arbitrarioa; horrek eskatzen du administrazioak jarduketarekin lortu nahi diren helburuak egiaztatzea eta eman beharreko irtenbidea arrazoitzea.
Herri-administrazioek ere ahalegin handia egin behar dute kaltetutako ondasun eta eskubideak errematatzen eta berrezartzen azpiegiturak eta herri lanak gauzatzen direnean. Obra baterako aurreikusitako aurrekontu orokorraren aldean, zenbaitetan kaltetutako ondasunak jatorrizko egoerara itzultzeari dagozkion partiden zenbatekoak txiki samarrak dira, eta horrek kaltetutako espazioaren egokitzapen zuzenari eragiten dio.
Bestalde, herri-lanen alorrean kezka eragiten duen beste kontu bat lehendik dauden urbanizazioak hobetzea da eta haiek irisgarritasuneko araudiari egokitzea. Ondorio horietarako, Euskadiko irisgarritasuna sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legea indarrean jarri zenetik, egokitzapeneko defizit garrantzitsuak daude espazio publikoetan, bizitegi-eremu zaharrenetan batez ere; haietako asko orografia guztiz desegokiko lekuetan daude (maldak, desnibelak...).
Hori dela-eta, udalei bereziki gogorazi behar zaie, baina baita zerbitzu publikoak ematen dituzten gainerako administrazioei ere (osasuna, gizarte zerbitzuak, hezkuntza eta abar), irisgarritasun-baldintzei egokitu behar zaizkien beren titulartasuneko ondasun eta espazio publikoen katalogo bat izan behar dutela; hala, jarduketen lehentasun-hurrenkera ezarriko da, gauzatzeko egutegia eta programa ekonomiko-finantzarioa. Ondorio horietarako, apirilaren 20ko 505/2007 Errege Dekretuak, espazio publikoen eta eraikinen sarbide eta erabilpena ezgaitasuna duten pertsonentzat irisgarria eta ez diskriminatzailea izan dadin oinarrizko baldintzak onartzen dituena, honako hau xedatu du: irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren onartutako oinarrizko baldintzak nahitaezkoak izango direla 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, arrazoizko doikuntzak egiteko aukera ematen duten lehendik dauden eraikinetan (azken xedapenetako bosgarrena, 173/2010 Errege Dekretuaren 1.3 azken xedapenak aldatuta).
Arartekoak jakin badaki aurrekontuak beti mugatuak direla herri-administrazioek bere betebehar guztiei aurre egiteko; hala ere, ingurune eraikiaren erabilera normalizatuaren alde egingo duten ekintza positiboko neurriak hartzea ezgaitasunen bat duten pertsonak integratzeko politika baten aldeko eskakizun berezi bat da.
Horri dagokionez, udal mailako lizitazio-iragarkiren bat ikusi dugu irisgarritasun plana arlo horretan indarrean dagoen araudiaren arabera idazteko, eta hori nabarmendu egin
behar da zer-nolako gabeziak dauden kontuan hartuta. Jakinarazi denez, plan horrek lehendik dauden titulartasun, erabilera edo zerbitzu publikoko hiri ingurune, espazio publiko, eraikin, garraio eta informazio-sistemen irisgarritasuna bermatu eta sustatu beharko du, elementu horiek pixkanaka legean ezarritako irisgarritasun-baldintzei egokitzeko jarduketa zehatzen programa bat ezartzeaz gain.
Garraio publikoetan, lurralde historiko bakoitzeko garraio-sistema integratzeko orduan izandako aurrerapenak gai garrantzitsu bihurtu dira berriz ere, garraio-modalitate bakoitzari zuzenean lotutako kontuak eta erabiltzaileek eskatzen duten kalitatezko zerbitzu baterako arazoak alde batera utzita. Alor honetako aurrerapenetan izan daitezkeen gertaera aipagarrienen artean, honako hau aipatu behar da: Arabako Mugikortasunaren Agintaritza erakunde arteko organo gisa eratzea garraio publikoa orokorrean arautu eta koordinatzeko; hala, gainerako lurralde historikoetan dagoeneko funtzionatzen duten organoak osatuko lirateke. Organo honen funtzioetako bat da garraio sistema integral bat ezartzeko garraioko politikak eta estrategiak bateratzea, hiru erakundeek ematen dituzten politika publikoen koordinazioa hobetuz: Eusko Jaurlaritzak tranbiarekin, Gasteizko Udalak TUVISArekin eta Arabako Foru Aldundiak hiriarteko foru garraioarekin.
Laburbilduz, lurralde bakoitzean neurriak hartzeko prozesuan aurrera egiteko urratsak egiten ari dira; hala, urrats horiei esker, garraio publikoaren mugikortasuna hobetu ahalko da, bai eta hainbat garraiobidetarako ordainketa-moduen elkarreragingarritasuna ere, zerbitzuaren titulartasuna zer administraziori dagokion alde batera utzi gabe. Ildo horretan, aipamen berezia merezi dute teknologia berrien erabileran izandako aurrerapenek; haiei esker, telefono mugikorraren bidez, errazagoa eskura daiteke dauden zerbitzuei eta beste funtzio batzuei buruzko informazioa.
1. Arloa kopurutan
2018an, 43 kexa-espediente jaso dira arlo honetan, alegia, erakundeak ekitaldi honetan zehar jaso dituen kexa guztien % 1,93.
Kexa horiek honako administrazio hauei dagozkie:
• Autonomia Erkidegoko administrazio orokorra
(Eusko Jaurlaritza) 20
• Foru administrazioa 3
Azpiarloak, berriz, honakoak izan dira:
• Merkataritza, turismoa eta kontsumoa 17
• Finantza-erakundeak eta aseguru-etxeak 11
• Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta industria 5
• Telefonia zerbitzuak 5
• Administrazioaren funtzionamendua eta
administrazioaren prozedura 2
• Energiaz (elektrizitatea eta gasa) hornitzeko zerbitzuak 2
• Kontratazio-araubidea, ondarea eta administrazio-
erantzukizuna 1
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
36 |
20 |
16 |
2 |
13 |
1 |
– |
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta industria
Atal honetan 5 kexa jaso dira, ekonomiaren lehenengo eta bigarren sektoreek garatzen dituzten jardueren gaineko kontrolarekin zerikusia dutenak. Kontrol-jarduera hori gauzatzea, halakoetan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari dagokio.
Adibide gisa, aipatu Saileko Arrantza eta Nekazaritza Zuzendaritzak ezarritako murrizketaren aurka jarritako kexa
aipatuko dugu: izan ere, angula ontzitik arrantzatzeko epea murriztu egin da, hala ere, aurreko urteetan bezalako epea utzi da angula lehorretik arrantzatzeko lizentziak dituzten titularrentzat.
Horri dagokionez, sailak azaldu zuen ontzitik arrantzatzea azken hiru denboraldietan emandako lizentzien 5,6koa izan zela batez beste, eta egindako harrapaketak guztien % 37,7 izan zirela; hori dela eta, espeziearen egoera delikatua denez, ezarritako neurriak berrikusi egin ziren.
2.2. Merkataritza, turismoa eta kontsumoa
Aurreko urteetan bezala, azpiatal honetan jasotako kexa gehienak enpresa pribatuen jardunari buruzkoak izan dira; baina euskal administrazio publikorik tartean egon ez denez, erakunde honek ezin du arlo horretan esku hartu.
Oro har, mahai gainean jarritako gai zehatzaren inguruan egoki iritzitako informazioa kexa horiek aurkeztu zituzten interesatuei helarazteaz gain, jakinarazi diegu Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak eta Kontsumobide direla kexa horiek izapidetzeaz arduratzen direnak eta, legeak hala aginduta, une honetan, gure esku hartzeko ahalmena jarduerak ordenamendu juridikoarekin bat etortzen ote diren aztertzera mugatzen dela.
Izapidetu ditugun kexei dagokienez, aurreko urteetan bezala, funtsean, honi buruzkoak izan dira: interesdunek desadostasuna adierazi dute kontsumo eta turismoaren arloan Kontsumobideren aurrean aurkezten diren kexei lotutako prozedura eta artxibatzearen ondorioz; izan ere, ez da egiaztatu administrazioaren arau-hausteren bat egon den.
Ildo horretan, nabarmendu behar dugu Arartekoak Facua (Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Ekinean) elkarteak aurkeztutako hainbat kexa jaso dituela. Horien bidez, elkarteak azaldu du kontsumoaren arloko ustezko arau-hausteak hainbat aldiz salatu ondoren, elkartekide askoren ordezkaritzan, Kontsumobidek dagozkion ebazpenak jakinarazi dizkie, honako hau esanez “Erreferentziako espedientea Zerbitzu Juridikoen esku uzten da, erreklamazioaren objektu den jokabidea kontsumo legeriaren arabera hutsegite administratibo gisa tipifikatuak izan daitezkeen analizatzeko. Zure erreklamazioa artxibatua geratzen da.”
Aipatu elkartearen arabera, abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 32.d) artikuluarekin bat, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteek eskubidea dute administrazioaren zehapen-prozeduretan alde interesdun gisa agertzeko, eta, beraz, jakinarazpenak jasotzeko salatutako kontuei loturiko ikuskapenei buruz, zehapen-espedientea hasteko (edo ez) arrazoitutako erabakiari buru, baita ebazpenari buruz ere. Ildo horretan, uste dute jarritako salaketak artxibatzen badira, administrazioak dagokion zehapenak ezartzeko ahalmena gauzatzea galarazi gabe, kontsumitzaile eta erabiltzaileen banakako eta taldeko interesak defendatzen dituen elkarteak ez duela hasitako ikuskapen-jardueren izapidetze-egoera ezagutzeko aukerarik.
Gai horri dagokionez, esan behar da txostena idazten den bitartean aipatu espedienteak ebazpenaren zain daudela.
2.3. Finantza-erakundeak eta aseguru-etxeak
Bankuen eta aseguru-etxeen jardunak gatazka ugari sortzen du erakunde mailegatzaileen eta zerbitzu horiek erabiltzen dituzten pertsonen artean. Hala ere, desadostasun eta diferentzia horiek euskal administrazio publiko bati egotz dakiokeen esku-hartze edo omisio baten ondorio zuzenak edo zeharkakoak ez diren jarduketa-esparruei dagozkienez, Ararteko erakundearen ikuskatze ahalmena gainditzen duten gatazkak dira.
Hala eta guztiz ere, herritarren kexa eta kontsulta horiek jasotzen direnez, eskura dituzten erreklamazio-bideei buruzko informazioa eta jarraibideak eman nahi zaizkie kexagileei, daukaten arazoaren konponbidea bideratzeko eta, hala badagokio, haien interesen ikuspuntutik egokia den soluziobidea lortzeko.
Guren ordenamendu juridikoaren arabera, justizia-auzitegiei dagokie enpresa pribatuen jarduera aztertzea, baita harreman zibil horretan parte hartzen duten alde kontratatzaileentzat sor daitezkeen ondorioak ezartzea ere. Hala ere, auzitegietan demanda bat aurkezteko aukera ez da aseguru-poliza bat sinatzen edo finantza-produktu bat erosten dutenek hauta dezaketen jardunbide bakarra; izan ere, pertsona horiek kontsumitzaileen informaziorako udal-bulegoetara
(KIUBetara) jo dezakete, baita Kontsumobidera ere, eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak defendatzeko laguntza eskatu.
Ezin dugu ahaztu banku-produktuak eta aseguruak kontratatzen dituzten pertsonak ere kontsumitzaileak eta erabiltzaileak direla; hortaz, kontsumoko araudiak ezartzen dituen babes-estandarrak aplikagarriak dira kontratu horietan.
Bestalde, kontuan hartu behar da bai banku-erakundeek, bai aseguru-etxeek espezializatutako barneko erreklamazio-zerbitzua dutela. Banku-erakundeen kasuan, Espainiako Bankuaren Erreklamazio Zerbitzua da, eta, bigarrenen kasuan, Ekonomia, eta Lehiakortasun Ministerioko Aseguruen eta Pentsio-funtsen Zuzendaritza Nagusia.
Gatazkak ebazteko judizioz kanpoko prozedura horien abantaila nagusiak –kexak jartzen dituzten pertsonentzat– honako hauek dira: organo horiek doakoak eta espezializatuak izatea. Hala ere, azpimarratu behar da prozedura horiek ez dituztela barne hartzen jarduera ekonomikoaren esparru horietan aldeen artean sor daitezkeen arazo guztiak.
2018an Arartekora jo duten banku-produktuen kontsumitzaileek eta erabiltzaileek erakunde honi helarazi diote ez daudela ados Banco Santander bankuak Banco Popular bankua euro baten truke erosi izanarekin; izan ere, operazio horrekin, inbertsio-itxaropenak galtzeaz gain, zituzten aurrezkiak galdu dituzte, ukitutako pertsonak akziodunak baitziren Banco Popularrean. Era berean, erabateko desadostasuna adierazi dute hipoteka bat kentzeagatik, libreta edukitzeagatik edo, kontzeptua adierazita, hirugarren baten banku-kontuan dirua sartzeagatik banku-komisioak ordaintzearekin2. Bestalde, kexagileek ezintasuna ere adierazten dute bankuak haien kontuetan komisioak kargatzen dituenean. Askotan, herritarrek ez dakite zergatik kobratu den komisioa, aldez aurretik ez baitie argi eta garbi esan noiz ordaindu behar diren komisioak zerbitzu eta eragiketa jakin batzuengatik.
Aseguruei dagokienez, sinatutako polizen derrigorrezko luzapenaren erregimena salatu da nagusiki herritarrengandik jasotako kexetan, baita aseguru-etxeek eskaintzen dituzten kalte-ordainen zenbatekoa ere, etxeko eta trafiko-istripuen kasuetan.
2.4. Energia
Arartekoak pertsona baten kontsulta jaso du; pertsona horrek azken baliabidea delakoa merkaturatzen duen zerbitzu elektrikoen enpresara jo zuen urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretuan aurreikusitako gizarte-bonua eskatzeko, familiako kide bati % 33tik gorako desgaitasuna aitortu diotelako.
Kexan adierazi dunez, eskaera egin zuenetik hiru hilabete baino gehiago igaro arren, ez zuen Iberdrolaren erantzunik jaso.
Gai horri dagokionez, enpresa pribatuek kudeatzen dituzten zerbitzuei loturiko kontuak azter ditzake Arartekoak, enpresa horiek zerbitzu publiko bat ematen badute, eta, Autonomia Estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoari ematen dizkion eskumenak diren gaiei dagokienez, administrazioaren kontrolpean edo tutoretzapean baldin badaude.
2009ko uztailaren 13ko 2009/72/CE Zuzentarauarekin bat, gizarte-bonua zerbitzu publikoaren betebeharra dela aipatu behar da. Halaber, azpimarratu behar da Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen garrantzitsuak dituela gizarte-bonuaren erregulazioari eragiten dioten kontsumo eta gizarte-zerbitzuen gaietan, Estatuari dagozkion beste eskumen-tituluak galarazi gabe, hala nola ekonomiaren antolaketa orokorra eta energia erregimena (Konstituzio Auzitegiaren 62/2016 Epaia, 2016ko martxoaren 17koa).
Hala, kontsumitzaile kalteberak zein diren, gizarte-bonua eta energia elektrikoaren etxeko kontsumitzaileentzako beste babes-neurri batzuk arautzen dituen urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretuak eta geroago emandako urriaren 6ko ETU/943/2017 Aginduak kontsumitzaile kalteberaren figura definitzen dute, baita horrek gizarte bonua eskatzeko bete eta egiaztatu behar dituen betekizunak ere, hori guztia gizarte mailako, kontsumoko eta errenta mailako ezaugarrien arabera.
ETU/943/2017 Aginduak, urriaren 6koak, jasotzen du 2.7. artikuluan eskaerarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dela: IFZ edo AIZ agiriaren fotokopia eta errolda-ziurtagiria. Gizarte Segurantzako Sistemako pentsiodunen kasuan, erretiroagatik edo ezintasun iraunkorragatik pentsioa jasotzen badute, Gizarte Segurantzaren ziurtagiria ere.
Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioa osatu gabe badago, enpresa merkaturatzailea kontsumitzailearekin harremanetan jarriko da eta falta diren egiaztagiriak eskatuko dizkio.
Erreferentziako merkaturatzaileak gehienez ere hamabost egun balioduneko epea izango du gizarte-bonua aplikatze aldera burututako egiaztapenen emaitza eskatzaileari jakinarazteko, gizarte-bonuaren eskaera osoa –kasu bakoitzean behar diren egiaztagiriekin– jasotzen duen egunetik zenbatzen hasita. Eskaerari ezezkoa ematen bazaio, enpresa merkaturatzaileak ukapenaren arrazoia azaldu beharko dio eskatzaileari.
Desadostasunik egonez gero, kontsumitzaileek dagozkien kontsumo-zerbitzuetan erreklamazioa jar dezakete, kontsumitzaileak defendatzeko araudiak ezarritako moduan.
Hori dela eta, Arartekoak jakinarazi zion kexagileari autonomia-erkidegoko kontsumo-erakunde administratiboetara jo zezakeela. Era berean, jakinarazi zitzaion kontsumo-erakunde horien jarduketarekin edo –erakunde horien eskumena den zerbitzu publikoari loturiko betebeharrak direla eta– enpresen jokabidearekin ados egon ezean, Arartekoan kexa jartzeko aukera zuela, erakunde honek kontuan azter zezan.
3. Araudi- eta
gizarte-testuingurua
3.1. 2018an zehar, lehen auzialdiko epaitegien hainbat erabakitan, baita probintzia auzitegi baten erabakian ere, 2017ko esku-hartzearen aurretik sinatu diren kontratuen
–Banco Popularren akzioak erosteko– deuseztasuna deklaratu da. Ondorioz, Banco Santanderrek –akzioak erosi zituen banku-erakundeak– akziodunek egindako inbertsioaren zenbatekoa itzuli behar izan zien, kontratua sinatu zenetik sortutako legezko interesekin batera. Erabakia kontratuaren funtsezko elementuetan antzemandako akats barkagarrian oinarritzen zen: erosleek, kontratuaren inguruko borondatea adierazteko orduan, banku-erakundeak kaudimena zuela uste zuten, eta ez zen horrela. Hau da, akzioak produktu konplexutzat jotzen ez badira ere, organo judizialek erabaki dute banku-erakundeak ez zuela bete bere ekonomia-egoerari buruzko informazio argi, erreal eta osoa emateko betebeharra, eskatzen zaiona. Informazio hori erabakigarria izan zen inbertitzaileen negoziazio-borondatea sortzean.
Azkenik, aipatu behar da Auzitegi Gorenaren erabaki desberdinen segida anormala, hipoteka-bermedun maileguak eskritura publikoan jasotzen direnean, ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren subjektu pasiboa zehazteari dagokionez.
Eztabaidagaia berez zerga arlokoa bada ere, hipoteka-maileguen eskriturak egitean eragina duenez, atal honetan aipatzea komeni da.
Hasteko esan behar da Auzitegi Gorenaren Zibileko Salak, 2015eko abenduaren 23ko epaian, deuseztzat jo zituela
–abusuzkoak izateagatik– bi finantza-erakundek erabiltzen zituzten klausulak, horien bidez, inposatzen baitzieten bezeroei hipoteka-mailegu bati lotutako gastu, zerga eta komisio guztiak ordaintzeko betebeharra. Zibileko Salak kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak defendatu beharra kontuan hartuta ebatzi zuen kontua, baina zergaren ikuspuntutik aztertu gabe.
Bestalde, Administrazioarekiko Auzien Salak behin baino gehiagotan erabaki zuen, kreditu-erakundeek emandako hipoteka-maileguei dagokienez, egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren subjektu pasiboa mailegu-hartzailea zela, hala xedatzen baitu Ondare-eskualdaketen eta dokumentatutako egintza juridikoen zergari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 24ko 1/1993 Legegintzako Errege Dekretuak, 29. artikuluan. Horren arabera, notario-agirietan, ondasunaren edo eskubidearen eskuratzailea da subjektu pasiboa. Era berean, ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren arautegiaren 68. artikuluak zehazten du mailegu bermeduna eratzeko eskrituretan mailegu-hartzailea dela eskuratzailea.
2015eko abenduaren 23ko epaitik aurrera emandako epaiek ebazpen desberdinak ekarri dituzte, kontuan hartutako Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia-lerroaren arabera. Ondorioz, Auzitegi Gorenak bi kasazio-errekurtso onartu behar izan ditu izapidetzeko, iritzia argi azaltzeko eta ziurgabetasun juridikoa saihesteko.
Hala ere, liskar juridikoa behin betiko ebazteko modua ez da polemikatik libre izan. Izan ere, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salako Bigarren Atalak, bere lehenengo epaian, 2018ko urriaren 16koan, Ondare-eskualdaketen eta dokumentatutako egintza juridikoen zergari buruzko Legearen testu bategina eta dagokion arautegia aztertu ondoren, erabaki zuen azken zerga horren subjektu pasiboa ez zela mailegu-hartzailea mailegua ematen duen erakundea baizik, hau da, mailegu-emailea.
Bere epaian, Administrazioarekiko Auzien Salako Bigarren Atalak defendatu zuenez, hipoteka zen negozio inskribagarria, eta eskritura publikoan formalizatzeko eta gero hipoteka-bermea Jabetza Erregistroan inskribatzeko interesa duen bakarra mailegu-emailea zen; izan ere, “soilik aipatu inskripzioaren bidez gauza dezake hipotekatik datorren betearazpen-akzio pribilegiatua”.
Ebatzi gabe zeuden gai berari buruzko hiru kasazio-errekurtsoren ebazpena Hirugarren Salaren osoko bilkuran aurkeztu zen, eta hark, luze eztabaidatu ondoren, gehiengo egokiaren bidez, gai horren inguruan lehenago emandako jurisprudentziari eustea erabaki zuen. Horrela, Administrazioarekiko Auzien Salaren Osoko Bilkuraren 2018ko azaroaren 27ko epaiaren bidez, gaitzetsi egin ziren aurkeztutako kasazio-errekurtsoak, eta berreskuratu zen sala horren aurreko jurisprudentzian jasotako irizpidea. Horri jarraituz, hipoteka-
maileguak eskrituretan jasotzen direnean, mailegu-hartzailea da egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren subjektu pasiboa.
Hortaz, hipoteka-zordunari ezarri zitzaion berriz ere egintza juridiko dokumentatuaren gaineko zergaren kuota ordaintzeko betebeharra. Hori horrela izanik, 17/2018 Errege Lege Dekretua, azaroaren 8koa, onetsi da lurralde erkidean; lege-
dekretu horrek aldatu egiten du irailaren 24ko 1/1993 Errege Lege Dekretuaren bidez onartutako Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergari buruzko Legearen testu bategina. Izan ere, lehenago aipatutako 29. artikuluko xedapenak aldatuta, honela geratu dira:
“Será sujeto pasivo el adquirente del bien o derecho y, en su defecto, las personas que insten o soliciten los documentos notariales, o aquellos en cuyo interés se expidan.
Cuando se trate de escrituras de préstamo con garantía hipotecaria, se considerará sujeto pasivo al prestamista”.
EAEn bestelakoa da egoera, zerga hori erregulatzen duten foru arauek ezartzen dutelako –denek ere elkarren antzera–, egintza juridiko dokumentatuen modalitatean, karga mailaz maila ezartzetik salbuetsita daudela mailegu edo kreditu bat ordainduko dela bermatze aldera eratutako hipoteken eraketa edo ezereztea dokumentatzen duten notario-eskrituren lehenengo kopiak, betiere mailegu edo kreditu hori ohiko etxebizitza erosteko edo birgaitzeko erabiltzen bada.
Nolanahi ere, sina litezkeen hipoteka-bermedun maileguek ez baliote ohiko etxebizitzari eragingo, sortutako zerga-
zorra ordaintzeko betebeharra ezarriko litzaioke mailegu-hartzaileari (hipoteka-zorduna), Estatuan ez bezala.
3.2. Orain dela gutxi honako hau onartu da: 15/2018 Errege Lege Dekretua, urriaren 5ekoa, trantsizio energetikoa burutzeko eta kontsumitzaileak babesteko premiazko neurriei buruzkoa, energia gizartearentzat funtsezko ondasuna dela aitortzen duena. Etxeen kasuan, energia ezinbesteko ondasuna da oinarrizko premiak asetzeko, besteak beste argia, elikagaiak eta klimatizazioa –osasuntsu egoteko moduko erosotasun-baldintzei eutsi ahal izateko–. 15/2018 Errege Lege Dekretuak aipatzen du hauexek direla energia-sistemaren trantsizioa burutzeko gakoak: deskarbonizazioa, sortzeko prozesuaren deszentralizazioa, ekonomiaren elektrifikazioa, kontsumitzaileen parte-hartze aktiboagoa eta baliabideen erabilera jasangarriagoa. Energia-trantsizioak aukera ematen du iturri berriztagarrietatik datorren energiaren eraldaketa teknologikoa burutzeko eta kontsumoko azken prezioa murrizteko. Trantsizio horrek bidezkoa izan behar du, eta, hortaz, berariazko mekanismoak ezarri behar dira, ahalmen ekonomiko txikiagoa duten kontsumitzaile zaurgarrienak babesteko, prezio altuei aurre egin diezaieten. 15/2018 Errege Lege-Dekretuan, urriaren 5ekoan, zenbait neurri interesgarri jaso dira, kontsumitzaileak babesteko, energia-pobretasunaren aurka borrokatzeko eta autokontsumoa sustatzeko.
Autokontsumo elektriko berriztagarria. 15/2018 Errege Lege-Dekretuak, urriaren 5ekoak, jarduera hori zuzenduko duten hiru printzipio ezartzen ditu: i) energia elektrikoa doan autokontsumitzeko eskubidea aitortzen da; ii) kontsumitzaile batek edo gehiagok autokontsumoa partekatzeko eskubidea aitortzen da, eskalako ekonomiak aprobetxatzeko; eta iii) sinplifikazio administratiboaren eta teknikoaren printzipioa txertatzen da, batik bat potentzia txikiko instalazioetarako. 15/2018 Errege Lege Dekretuak, urriaren 5ekoak, 24/2013 Legearen (abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa) 9. artikulua aldatzen du, arautzeko nola kontsumitzen duten kontsumitzaile batek edo batzuek kontsumoko instalazioen antzekoak diren ekoizpen-instalazioetatik datorren energia elektrikoa. Autokontsumoak soberakinak dituela jotzen da sortzeko instalazioek, autokontsumorako energia hornitu ez ezik, soberan dagoen energia txerta dezaketenean garraio- eta banaketa-sareetan. 100 kW-etik beherako potentzia duten ekoizpen-instalazioak, soberakinak dituen autokontsumoko hornidura-modalitateei lotuta badaude, salbuetsita egongo dira argindarra ekoizteko instalazioen administrazio-erregistroan izena eman beharretik. Aitzitik, autonomia-erkidegoek alta eman ahalko diete, ofizioz, instalazio horiei kasuan-kasuko autokontsumoko administrazio-erregistroetan. Arlo horretan eskudun diren autonomia-erkidegoek dagozkion lurralde-erregistroak sortu eta kudeatu ahalko dituzte, eta horietan izena emanda egon beharko dute lurralde-eremu horretan kokatutako edozein argindarraren autokontsumo-modalitate aplikatuta duten kontsumitzaile guztiek. Behe-tentsioko sareetara –sortzeko instalazioa behe-tentsiokoa izanik eta ezarritako potentzia 100 kW baino txikiagoa izanik– konektatutako autokontsumoko kontsumitzaileen izena autonomia-erkidegoek emango dute, ofizioz, zeinek bere erregistroan. Iturri berriztagarrietan, kogenerazioan edo hondakinetan jatorria duen autokontsumitutako energia salbuetsita egongo da kargu eta ordainsari oro ordaindu beharretik. Autokontsumoaren antzeko helburuak dituzten instalazioetan banaketa-sare bidezko energia-transferentziarik eginez gero, banaketa-sare hori erabiltzeagatik aplikatzekoak diren zenbatekoak ezarri ahalko dira. Autokontsumoari lotutako sortzeko instalazioen soberakinak gainerako ekoizpen-instalazioek sortutako energia bezalaxe tratatuko dira. Halaber, autokontsumitzaileek garraio- nahiz banaketa-sarearen bidez eskuratutako energia-defizitak gainerako kontsumitzaileen defizitak bezalaxe tratatuko dira.
3.3. Gobernuak Energia-pobretasunaren aurkako estrategia nazionala onetsiko du sei hilabeteren buruan, eta, hori aurrera eramateko, ezinbesteko izango ditu autonomia-
erkidegoen nahiz toki-erakundeen parte-hartzea, bai eta ukitutako gizarte-eragile eta -taldeena ere. Kontsumitzaile zaurgarriak direla-eta, gizarte-bonua aplika dakiokeen urteko gehienezko energia % 15 igo da. Horrez gain, gizarte-bonua beste inguruabar batzuetan aplikatzea erabaki da, hala nola guraso bakarreko familien kasuan; zabaldu egin da funtsezko hornidura eta debekatu egin da gizarte-bonuaren onuradun diren eta 16 urtetik beherako inor bizi den etxeetan hornidura moztea.
Erabilera termikoetarako gizarte-bonua. Erabilera termikoetarako gizarte-bonua sortu da, eta gas naturala azken baliabide gisa hornitzeko betebeharra beren gain hartzen duten enpresa merkaturatzaileekin kontratua duten gas naturalaren kontsumitzaileei dago zuzenduta. Bonuaren zenbatekoa etxebizitza kokatuta dagoen zona klimatikoari egokituko zaio, eta etxearen zaurgarritasun mailaren araberakoa izango da. Gizarte-bonu termikoa Estatuko Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuko da. Halaber, diru-laguntzak emango dira, gizarte-bonu termiko gisa, baldin eta behar adinako
aurrekontua badago, eta, hala izatekotan, ordainketa bakarra egingo da urtean. Autonomia-erkidegoek kudeatuko eta ordainduko dute gizarte-bonu termikoa. Autonomia-erkidegoek beren aurrekontuen kargura handitu ahal izango dute kasuan-kasuan onartutako zenbatekoa.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Pasa den 2018ko urriaren 29an, Arartekoak EAEko trantsizio energetikoari buruzko txosten berezia aurkeztu zion Eusko Legebiltzarreko lehendakariari.
Txosten berezi honen helburua aldaketa horiek guztiak testuinguruan jartzea da, herritarrek EAEko energia sistemari buruzko hausnarketarako abiapuntutzat har dezaten. Azterlanaren helburuak honako hauek dira: administrazioaren maila desberdinetan garatzen ari diren politikak ezagutaraztea; gaur egungo egoeraren diagnostikoa egitea; eta energiaren etorkizunari buruz hausnartzeko funtsezkoak diren elementuak planteatzea.
Hasierako agiri hau prestatzeko, Euskadiko itzal handiko ikerketa-zentro baten laguntza izan dugu, Basque Centre for Climate Change-BC3 / Klima Aldaketa lkergai (BC3) zentroarena, alegia.
2018ko abenduaren 19an, arartekoa Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Batzordean agertu zen, txosten berezi horren gai nagusiak azaltzeko.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Oro har, azpimarratu behar da oso gutxi direla arlo honetan jaso diren kexak. Hala ere, horien guztien artean nabarmendu behar ditugu funtsezkotzat jo ditzakegun zerbitzuen erabiltzaileek aurkeztutako kexak, hala nola, gas eta elektrizitate-hornidurarekin edo telefoniarekin loturikoak. Zerbitzu horiek enpresa pribatuek ematen badituzte ere, interes orokorreko zerbitzuei dagokienez, herri administrazioak arduratzen dira aginduzko kontrolak egiteaz.
Bestalde, arlo horretan esku-hartzea ez dagokio Arartekoari, finantza- eta kreditu-erakundeen jardunaren kontrola ez baitago otsailaren 27ko 3/1985 Legeak, Arartekoaren erakundea sortu eta arautzen duenak, erakundeari ematen dizkion eskumenen artean. Hala eta guztiz ere, pertsona horiek orientatzen saiatzen gara, beren erreklamazioak eta kexak organo eskudunei aurkez diezazkieten.
Arartekoak gogorarazi du Euskal Autonomia Erkidegoan energia-pobretasunaren aurka borrokatzeko gizartean piztu den eztabaidarekin jarraitu behar dela, fenomenoaren ondorioak murriztu eta arintzeko. Horretarako, Euskadin orain arte eman diren urratsak egiturazko neurrien bidez indartu behar dira, gizarte-politiken, etxebizitzen edo energiaren kontsumitzaileen arloetan.
Orain dela gutxi onartutako 15/2018 Errege Lege Dekretuak, urriaren 5ekoak, trantsizio energetikoa burutzeko eta kontsumitzaileak babesteko premiazko neurriei buruzkoak, aitortzen du energia funtsezko ondasuna dela gizartearentzat. Etxeen kasuan, energia ezinbesteko ondasuna da oinarrizko premiak asetzeko, besteak beste argia, elikagaiak eta klimatizazioa –osasuntsu egoteko moduko erosotasun-baldintzei eutsi ahal izateko–. 15/2018 Errege Lege Dekretuak aipatzen du hauexek direla energia-sistemaren trantsizioa burutzeko gakoak: deskarbonizazioa, sortzeko prozesuaren deszentralizazioa, ekonomiaren elektrifikazioa, kontsumitzaileen parte-hartze aktiboagoa eta baliabideen erabilera jasangarriagoa. Energia-trantsizioak aukera ematen du iturri berriztagarrietatik datorren energiaren eraldaketa teknologikoa burutzeko eta kontsumoko azken prezioa murrizteko. Trantsizio horrek bidezkoa izan behar du, eta, hortaz, berariazko mekanismoak ezarri behar dira, ahalmen ekonomiko txikiagoa duten kontsumitzaile zaurgarrienak babesteko, prezio altuei aurre egin diezaieten. 15/2018 Errege Lege-Dekretuan, urriaren 5ekoan, zenbait neurri interesgarri jaso dira, kontsumitzaileak babesteko, energia-pobretasunaren aurka borrokatzeko eta autokontsumoa sustatzeko.
1. Arloa kopurutan
2018an, Ararteko erakundeak 108 kexa-espediente jaso ditu herri-administrazioen zerbitzura lan egiten duten langileen arloan. Kopuru hori erakunde honen jarduera-arlo guztien % 4,85 da.
Honako administrazio hauei eragin diete:
• Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 65
• Tokiko administrazioa 11
• Foru administrazioa 9
Edukiari erreparatuta, espediente horiek arlo hauekin izan dute zerikusia:
• Funtzio publikoan sartzeko hautaketa-prozesuak 39
• Beste alderdi batzuk 14
• Ordezkapenak 12
• Oporrak, lizentziak eta baimenak 10
• Lanpostuak betetzea 9
• Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura 6
• Hizkuntz normalizazioa 5
• Barne sustapena 4
• Ordainsariak 4
• Herritarren eskubideak 2
• Laneko jazarpena 1
• Prestakuntza 1
• Lanpostuen balorazioa 1
Urte honetan zehar kudeatu diren kexa horien (jasotakoak zein ebazteke egoteagatik horiei gaineratutakoak) izapidetze prozesuaren xehetasunei dagokienez, azpimarratzekoa da txosten hau idatzi den unean honako egoera honetan daudela:
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
156 |
69 |
87 |
20 |
53 |
1 |
13 |
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Lan-poltsak eta desgaitasuna
EAEko administrazio orokorrak sortutako lan-poltsetan dagoen pertsona batek Arartekoaren esku-hartzea eskatu du, ez baita aplikatu diskriminazio positiboko neurriak desgaitasuna duten pertsonak enplegua eskuratzen laguntzea xede duten lan-poltsa horiek kudeatzeko orduan.
Esku hartzeko aukerak aztertzean, erakunde honek kontuan hartu du Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoko Zuzendaritzak, dirudienez, bere gain hartu duela, itzulingururik gabe, lantokian beharrezkoak diren egokitzapenak egin beharra, enplegu publikoaren esparruan aukera-berdintasuna bermatzeko eta ezgaitasunagatiko bereizkeriari aurre egiteko.
Hala ere, erakunde honen iritziz, zuzendaritzak ez du aintzat hartzen beste konpromiso batzuk, aipatutakoak bezain garrantzitsuak edo garrantzitsuagoak, hala nola lanpostuak erreserbatzeko beharra, erakunde honen gomendio batean hizpide bihurtu zena (Arartekoaren 4/2013 Gomendio Orokorra, martxoaren 4koa. Aldi baterako kontratazio-burtsak erregulatzen dituzten arauetan, diskriminazio positiborako neurriak ezar daitezela, ezgaituak euren ezaugarrietarako egokiak diren lanpostuetara iritsi ahal izatea errazteko).
Era berean, zuzendaritzak ez dio erantzun kexa aurkeztu duen pertsonaren uziari; izan ere, kexaren arabera, diskriminazio positiboko neurria ezarri behar da desgaitasun larria eta mugitzeko arazo larriak dituztenei, bere kasuan bezala, deialdian lehentasuna emateko, ezaugarri berezietara egokituta dauden lanpostuak bete ditzaten. Azken batean, interesdunak proposatu du EAEko administrazio orokorrak lan-poltsak kudeatzeko sisteman sar dezan ezgaitasunak dituzten pertsonak enplegu publikoan eta lanpostu hornikuntzan sartzeko prozesua arautzen duen abenduaren 3ko 2271/2004 Errege Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoaren antzeko xedapena. Ezarpen horrek aukera ematen die ezgaitasunen bat duten pertsonei plazak aukeratzeko hurrenkera aldatzeko eskaera egin dezaten, mendekotasun pertsonalari edo joan-etorriei lotutako arrazoiengatik eta antzeko beste arrazoi batzuk direla tarteko, betiere horiek behar bezala egiaztatuz gero.
Arartekoak iritzia eskatu dionez, EAEko administrazio orokorra, arloan arautzeko gaitasunik eza aipatu ondoren, martxoaren 4ko 4/2013 Gomendio Orokorra aintzat hartzeko asmoa adierazita, eztabaida pizteko eta administrazio orokorraren sektoreko negoziazio-mahaian sindikatuen ordezkariekin akordioak bilatzeko konpromisoa hartu du, har daitezkeen neurriak negoziazio kolektiboko prozesuaren baitan hartu behar direla uste duelako.
2.2. Trukea lehengoratzea
Garai batean lanpostuak trukatzeko baimena lortu zuen funtzionario batek erakunde honetara jo du eta kexatu egin da baimena eman zion administrazioak trukea lehengoratzea eta formalizatu aurreko egoerara itzultzea erabaki duelako.
Trukea baimentzeko orduan aipatutako baldintzetako bat egoera lehengoratzeko aukera ezarri zen, lanpostuak trukatzen duten funtzionarioetako batek trukearen jatorria den zerbitzu-harremana bertan behera uzten badu, arrazoia edozein dela ere. Hain zuzen ere, beste funtzionarioaren lan-harremana eten egin da, beste administrazio batean zerbitzuak ematera joan denez, eszedentzia egoera onartu diotelako, eta ondorioz, trukea lehengoratzea erabaki da.
Funtzionarioak azaldu dio erakunde honi xedapen horrek ez zuela estaldurarik, eta horregatik, baliogabetu behar zela lehengoratzeko erabakia.
Azaldutako egoera aztertuta, Arartekoak ondorioztatu du edozein administraziok trukatzeko eskaera mota horien balizko baimenaren gainean ebaztean duen eskumenekotasun-tartea honetara mugatzen dela: lanpostuak betetzeko salbuespeneko formula hori erabiltzea justifika ditzakeen interes publikoko arrazoiak baloratzera.
Hala ere, erakunde honen aburuz, hori egitea erabakiz gero, ez da bidezkoa otsailaren 7ko 315/1964 Dekretuaren bidez onartutako Estatuko Funtzionario Zibilei buruzko Legearen 62. artikuluan jasotako erregulazioa ez betetzea; azken horren arabera, trukatzea baliogabe daiteke, baldin eta hori gertatu eta hurrengo bi urteetan trukatzaileetako batek bere borondatez erretiroa hartzen badu. Izan ere, beste era batera jokatuz gero, figura hori aplikatzea edo haren erabilera diskrezionala egiteak honako hau ekar dezake: administrazio orok bere jardunean legezkotasun printzipioa bete behar duela ez jakitea.
Behin baimendutako trukea lehengoratzeko erabakia baliogabetzeko aukerari dagokionez, eta interesdunak aurkaratu ez duenez egintza irmoa eta onartua dela egia bada ere, Arartekoaren iritziz, ez da oztopoa, legezkotasunaren arrazoiak direla medio, berriz aztertu edo baliogabetzeko. Horretarako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.1. artikuluan araututako berrikuspenari jarraitu behar zaio.
Hala ere, erakunde honek jakin badaki kasu horretan funtzionario horren lanpostua trukatzeko erabakia baliogabetzeak eragozpen batzuk izan ditzakeela; izan ere, baliogabetzeak preskripzio-epea bete behar du eta, horrez gain, erabaki hori baliogabetze partzial baten modura zehaztu beharko litzateke, berrikusi beharrekoa honako hau baita: trukatzea baimentzea baino, hura lehengoratzeari buruzko klausula edo xedapena, horixe baita ondoriorik gabe utzi nahi dena.
Nolanahi ere, hala gertatuz gero, hau da, eragozpen horiek antzemanez gero, erakunde honek ondorioztatu du ez lukeela alde batera utzi behar jardundakoa lehengoratzeko aukera, trukea lehengoratzea agintzen duen administrazio erabakiari berezko izaera aitortuz; hala, aurkaratze bereizia egiteko aukera sortuko litzateke. Trukea lehengoratzeko agindua ematen duen azken egintza horri berezko izaera aitortzeari esker, ez genuke gauzatze hutsezko berreste-egintza bat izango, eta hari ezin zaio aurkaratzerik egin; izan ere, egoera horrek, azken finean, trukatzea emateko baimenaren baldintzak berriz aztertzeko eta ezartzeko aukera zabalduko luke figura horren araubidearekin bat.
Dena den, administrazioak erakunde honen iritzia kontuan hartzeko eskaerari ezetz esan dionez, funtzionarioa administrazioarekiko auzien jurisdikzioan errekurtsoa aurkeztu behar izan du. Ondorioz, Arartekoak eten egin behar izan du bere esku-hartzea, erakundea sortzen eta arautzen duen otsailaren 27ko 3/1985 Legearen 13.1. artikuluan xedatutakoa aplikatuta.
2.3. Ospitalean egon ondoren, etxean geratzeko baimena
Funtzionario batek zalantzan jarri du erakunde honetan bere lantokia den udal administrazioak Udalhitzaren 49. artikulua erabiltzeko modua; izan ere, ahaideak ospitalean dituzten langileentzat aurreikusitako baimenaren iraupena ospitalean egotearen arabera ematen da, hau da, ospitalizazioa amaitu den ala ez kontuan hartuta. Horretarako, Auzitegi Gorenaren hainbat erabakitan oinarritzen da administrazioa, non ukatu egin baita ospitaleratze kasuetan baimenak ospitalean alta hartu bezain pronto automatikoki amaitu behar direla.
Interesdunak kexaren oinarria justifikatzeko erabili dituen Auzitegi Gorenaren erabakiak gizarte arloko jurisdikzio-ordenan hartu dira, interpretatzeko orduan Langileen Estatutuaren 37.3.b artikuluan xedatutakoa derrigorrezko erreferentziatzat hartuz. Artikulu horrek espresuki ezartzen ditu baimena emateko kasuak: heriotza edo gaixotasun larria, ospitaleratu
beharrik gabeko ebakuntza kirurgikoak, baldin eta etxean atsedena izan behar bada (horri buruzkoa da 2012ko martxoaren 5eko epaia, 57/2011 zk. errekurtsoa ebaztekoa).
Aitzitik, funtzio publikoaren arloan, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 48.a) artikuluaren gaur egungo idazketak ahaideen heriotza, istripua edo gaixotasun larria jasotzen ditu bakarrik baimena emateko arrazoien artean.
Ondorioz, herri-defendatzailea bezalako erakundeek bere garaian (2015eko abuztua) gomendatu zioten Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioari Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 48.a) artikuluan espresuki sar zezaten ahaideak edo senideak ospitaleratzean edo ospitaleratu beharrik ez duen baina etxean geratzea eskatzen duen ebakuntza kirurgikoaren kasuan hartzeko baimena, aurrekari moduan Langileen Estatutuan jasotako erregulazioa hartuta.
Egia da Udalhitz hitzarmenaren gaur egungo idazketak, baita kexan aipatutako udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste akordio osagarri batzuek ere, hobekuntzak ekarri dituztela Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan jasotako gutxieneko erregulazioaren aldean, ospitaleratze kasuetan baimena hartzeko aukerari dagokionez.
Hala ere, erakunde honen iritziz, hobekuntza horiek ez dute nahikoa indarrik gizarte-ordenan defendatu den interpretazio bera funtzionarioek eskatzen dituzten baimenetara zabaltzeko aukera planteatzeko. Izan ere, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan badaude erabakiak, kexan zalantzan jarritako praktika bermatzen dutenak. Adibidez, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak irailaren 5eko 881/2013 Epaiaren arabera (JUR 2013/359779), “ospitaleratzeari” loturiko baimenaren interpretazio bakarra osasun-zentroan sartu eta egotea izan behar da.
Hori guztia dela eta, erakunde honen iritziz, araudia proposatutako moduan aldatu arte, kexaren arrazoi bihurtu den jarduketa berrikusi behar da lan-baldintzak negoziatzeko, eta horrela, ospitaleratzean, edo ospitaleratu beharrik ez baina etxean geratzea eskatzen duten ebakuntza kirurgikoetan ere baimena ematea ahalbidetzen duten hobekuntza berriak sartzen saiatzeko.
2.4. Amatasun-baimena eta prestakuntza-ikastaroak
Amatasun-baimenean dagoen irakasle funtzionario batek erakunde honetara jo du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatutako prestakuntza-jardueran parte hartzeko edo hura egiteko eragozpenak jarri zizkiotelako.
Eragozpen horiek ikastaroaren antolatzaileek jarri zizkioten interesdunari, Hezkuntza Sailak emandako jarraibideak betetzen zituztela esanez. Hori dela eta, Arartekoak erabaki du egokiena izango dela interesdunari jakinaraztea amatasun-baimenean edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian dauden funtzionarioek badutela aukera administrazioak antolatzen dituen prestakuntza-ikastaroetan parte hartzeko [Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 49.a) eta 89.4 artikuluak], interesdunak informazio hori ikastaroaren antolatzaileei helarazteko.
Azkenean, azalpena eman ondoren, interesdunak lortu egin du prestakuntzarekin jarraitzea.
2.5. Datuak Babesteko Euskal Bulegoak izapidetutako arau-hauste
prozedurarekin zerikusia duten funtzionarioei diziplinako erantzukizunak eskatzea
Arartekoak Bizkaiko Justizia Administrazioko Langileen Batzordearen kexa jaso du. Horren bidez, erakunde honek
Datuak Babesteko Euskal Bulegoan egiten diren jarduketen berri jaso du. Jarraian, kexak Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailaren jardueran jarri du arreta, sailak ez baitio erantzun Justizia Administrazioaren zuzendariari zuzendutako idazki bati. Idazkian, besteak beste, salatutako egitateetan parte hartu zuten Justizia Administrazioko langileei erantzukizunak eskatzea eskatzen zen.
Komeni da azaltzea Datuak Babesteko Euskal Bulegoak, Bizkaiko Justizia Administrazioko Langileen Batzordearen salaketa jaso ondoren, arau-hauste prozedura hastea erabaki zuela. Prozeduran egiaztatu zen Eusko Jaurlaritzako Justizia Administrazioko Zuzendaritzak audio-grabaketa bidez Justizia Administrazioko langileen datu pertsonalak bildu zirela interesdunen baimenik gabe, lan arloko gatazka egoera bat ikertzeko hasitako jarduketa batean. Ondoren, datu horiek salatutako administrazioak erabili zituen lehenengo ikerketa horren ostean irekitako diziplina-prozedura batean.
Datuak Babesteko Euskal Bulegoak erabaki zuen egitate horietan Justizia Administrazioko Zuzendaritzak hautsi egin zuela Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 6. artikuluan xedatutakoa. Arau-hauste hori larritzat hartzen da Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 22.3.c) artikuluan, egiaztatu baitzen ez zela jaso interesdunen baimenik haien datu pertsonalak biltzeko eta diziplina-prozeduran erabiltzeko.
Jakina denez, Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 24. artikuluari jarraikiz, administrazio publikoek, erakundeek eta Zuzenbide publikoko korporazioek arau-hauste bat egiten dutenean, bulegoak, ebazpena ematerakoan, diziplinazko bidetik jotzeko ere proposa dezake. Horri dagokionez, azaldu behar da administrazio publikoetan lan egiten duten funtzionarioen eta langileen diziplina-araubidea zehazten duten legeetan ezarritakoak izango direla erabili beharreko prozedurak eta jarri beharreko zigorrak, eta ondorio horietarako, lege honetan tipifikaturiko arau-hausteak aplikatu beharreko diziplina-araubidearen osagarri izango dira.
Kexa eragin duen kasuan, Datuak Babesteko Euskal Bulegoak, Bizkaiko Justizia Administrazioko Langileen Batzordeak salaketa egin ondoren hasitako arau-hauste prozedura amaitu zuen ebazpena ematerakoan, ez zituen aztertutako egitateak diziplina arloko arau-haustetzat jo, eta ondorioz, ez zuen proposatu diziplina neurriak aplikatzea.
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburuak, bulegoak arau-hauste larritzat jotako egitateekin zerikusia izan zuten funtzionarioei diziplina erantzukizunak eskatu behar zaien ala ez galdetuta, adierazi du bat dagoela bulegoak esandakoarekin, ez baitu ikusten Datuak Babesteko Euskal Bulegoak izapidetutako arau-hauste prozeduraren baitan aztertutako egitateetan parte hartu zuten funtzionarioei diziplina erantzukizunak eskatzeko arrazoirik.
Azpimarratu eta agerian jarri behar da Datuak Babesteko Euskal Bulegoak izapidetzen dituen arau-hauste prozeduretan nolabait nahasturik egon daitezkeen langile publikoei balizko diziplina erantzukizunak eskatzeko orduan derrigorrezko erreferentzia bakarra administrazio publikoen zerbitzura diharduten funtzionario eta langileei dagokien diziplina-araubideari buruzko legedia izan daitekeela, datu-babesaren arloan antzemandako arau-hausteak alde batera utzita edo horiek gorabehera.
Gauzak horrela, Arartekoa bat dator bai Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren, bai Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailaren irizpenekin. Izan ere, ulertzen duenez, Bizkaiko Justizia Administrazioko Langileen Batzordeak salatu zituen eta dagokion arau-hauste prozedura hastea eragin zuten egitateak ezin dira jo Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten langileen diziplina araubidea arautzen duen legedian arau-hauste gisa tipifikatuta dauden jokabidetzat.
3. Bestelako esku-hartzeak
3.1. Osakidetzaren 2016-2017rako Lan Eskaintza Publikoa
Ekainaren lehenengo egunetan, Osakidetzaren 2016-2017rako Lan Eskaintza Publikoaren baitan egindako hautaketa-
proba batzuen emaitzak (batez ere, mediku-espezialitateen kasuan) ezagutu ondoren aurkeztutako salaketei buruzko albisteak agertu ziren komunikabide eta sare sozialetan.
Fiskaltzan ere aurkeztu ziren salaketa horien arabera, aditzera emandako emaitzek erakusten zuten prozesuan irregulartasunak egon zirela eta parte-hartzaile batzuei proben edukia azterketa egin aurretik jakinarazi zitzaiela, deialdiaren bidez bete nahi izan ziren mediku lanpostuak eskuratzea errazteko asmoz.
Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak berak arartekoarekin biltzeko eskatu zuen, egoera azaltzeko, proben emaitzak aztertzeko hartu ziren presazko neurrien berri emateko (txosten psikometrikoa) eta jasotako salaketen oinarria azaltzeko (informazio-espedienteak irekitzea). Bilera egin ondoren, erakunde honek ofiziozko espedientea irekitzea erabaki zuen, Osakidetzak eta IVAPek hautaketa-prozeduren inguruan egin zituzten jarduketak ezagutze aldera.
Urteko txosten hau prestatzen bukatzen den bitartean, erakunde hau –esku-hartzea bukatzeko– amaierako txostena prestatzen ari da.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Osakidetzaren 2016-2017rako lan-eskaintza publikoak alarma handia eragin du gizartean. Argi dago EAEko herritarrak beldurtuta daudela berdintasun, merezimendu eta gaitasunaren printzipio konstituzionalak hautsi daitezkeela ikusi dutelako, eta, gainera, mesfidantza larria sortu dela egindako prozesuen objektibotasun eta inpartzialtasunaren inguruan. Hori dela eta, erakunde honen iritziz, Osakidetzaren 2016-2017rako lan-eskaintza publikoak inflexio-puntua izan behar du; hortik aurrera, hausnarketa prozesua hasi behar da medikuen hautaketa “berriz pentsatzeko” eta herritarrek erakundeen jardun egokian izan behar duten konfiantza berreskuratzen saiatzeko.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak adituei iritzia eskatu izana une hauetan dagoen kezkaren seinale da; hain zuzen, batetik, lanpostuak eskuratzeko ereduan pixkanaka-pixkanaka aldaketak egiteko aukera aztertu nahi da, horretarako egindako txostenean esan bezala, talentua ezagutu eta erakartzea hobetzeko, eta hautaketa-prozesuetan berdintasun, merezimendu, gaitasun, objektibotasun, inpartzialtasun eta profesionalizazioaren printzipioak, baita gardentasuna, arintasuna eta, batez ere, fidagarritasuna eta baliagarritasuna bermatzeko; eta bestetik, belaunaldien arteko errelebuak, digitalizazioak eta automatizazioak ekarriko dituen erronka estrategikoei aurre egin nahi zaie.
Azken hori, hau da, erronka estrategiko horiei aurre egiteko beharra ez dagokio osasun sektoreari bakarrik, baizik eta euskal administrazio publiko guztietan nabaritzen da neurri berean. Horregatik, erakunde honen iritziz, txostenean jasotako proposamenetako asko funtzio publikoaren beste arlo batzuetan ere aztertzeko modukoak dira eta aztertu behar dira, jakina, arlo horietako bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuta. Horrela gertatzen da, adibidez, giza baliabideen planifikazio estrategikoaren lana burutzeko edo erronka horiei erantzutea helburu duen langileak hartzeko politika bat eratzeko premiarekin zerikusia duten proposamenen kasuan. Horiei gehitu behar zaie gaur egungo hautaketa-prozesuak, eta batez ere hautaketa-metodoak, estrategiaren aldetik berriz pentsatzeko beharrari buruzko proposamena.
Edonola ere, txosten honetan esan bezala, euskal administrazio publiko guztiek daukaten beste erronka estrategiko bat aldi baterako enplegua egonkortzea da.
Joera aldatzen hasi zela ikusi genuen azken ekitaldietan; enplegu-eskaintza publikoa gero eta handiagoa da, eta, hain zuzen ere, aldi baterako enplegua egonkortzea edo finko bihurtzea xede duten berritze-tasa berriak ezartzen dira. Izan ere, orain dela gutxi, Eusko Jaurlaritzak lan-eskaintza publiko handia iragarri du, guztira 4.402 lanpostu Hezkuntzan, Osakidetzan, Ertzaintzan eta administrazio orokorrean. Horrez gain, beste iragarki batzuk ere agertu dira, hala nola foru-administrazioenak eta udal batzuenak; horietako batzuk ere enplegu publikoko eskaintza masibo moduan aurkeztu dira.
Gogoan hartu behar da Euskal Enplegu Publikoaren Legea izapidetzea gero eta gehiago atzeratzen denez, jarrai daitezkeen hautaketa-prozesuak ezin direla planteatu sendotze-prozesu berezi gisa, aipatu legearen aurreproiektuetako batzuetan ezarritako moduan.
Hala ere, saiatu behar da prozesu horiek lehenago aipatutako beharrezko planifikazio estrategikoa egiteko lanari loturik egon behar dute. Era berean, horietan ere, sektore publikoan garatzen den hautaketa-prozesu guztiek bete behar dituzten printzipioak bermatu behar dira. Ezin da berriro heldu Osakidetzaren lan-eskaintza publikoaren kasuan aurten eragindako mesfidantza mailara.
Bestalde, azpimarratu behar dugu, berriz ere, erakunde honek administrazio publikoen zerbitzura diharduten langileen arloan egiten dituen esku-hartze askoren arrazoiak administrazio onaren printzipiotik ondorioztatzen diren eskakizunekin bat ez datozen jarduketak izaten direla.
Besteak beste, kexetan aipatzen diren administrazioen isiltasuna izaten da esku-hartzearen arrazoia. Adibide moduan, Arartekoaren 2018ko azaroaren 8ko ebazpenaren bidez amaitutako esku-hartzea azalduko dugu. Horren bidez, gomendatu diogu Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari bere isiltasun jarrera amaitu dezala eta administrazio errekurtsoa berariaz ebatzi dezala. Arartekoa ez zegoen bat sailaren iritziarekin. Izan ere, sailaren arabera, interesdunak galdu egin zituen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epeak. Ondorioz, onartezina zen ebazpena garaiz kanpo ematea, horrek kolokan jarriko baitzuen segurtasun juridikoaren printzipioa.
Bestalde, azpimarratu behar dira administrazio-espedienteak eskuratu nahi izan dituzten herritarrek sustatuko jarduketak. Aurten, erakunde honek behin baino gehiagotan gogoratu behar izan du Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia; izan ere, hautaketarako organo teknikoei aitortzen zaien eskumenekotasuna behar bezala kontrolatzeko beharrezkoa den arrazoiketaren premia zehazteaz gain, hautaketa-prozesuetan parte hartzen dutenen eskubidea nabarmendu du auzitegiak: interesdun direnez, beste hautagaiek egindako ariketak ikus ditzakete, baita horien kopiak jaso ere.
Arrazoiketa, administrazioaren jardunbidean arbitrariotasunik ezaren froga denez, erakunde honen esku-hartzeetan gehien errepikatzen diren errekerimenduetako bat izaten da. Adibide moduan, espezialitate jakin batean, irakasle ordezkapenak egin ahal izateko titulu akademiko zehatz bat onartzeari buruzko kexa aipa dezakegu. Erakundearen esku-hartzean egiaztatu da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren ezezko erantzuna –alegazioan aipatutako tituluaren kasuan (itzulpengintza eta interpretazioan lizentziadun titulua, B hizkuntza: ingelesa, C hizkuntza: frantsesa), frantsesa espezialitatea emateko 1. mailako baliokidetasuna aitortzeko eskaera ukatzea–, behar bezala oinarrituta zegoela, eskatzaileak ez zituelako nahikoa kreditu espezialitateari loturiko enborreko gaietan eta derrigorrezko ikasgaietan. Ondorio horietarako, ez ziren aintzat hartu balizko hautazko irakasgaiei dagozkien kredituak, irakasle ordezkapenak egiteko gaur egungo sisteman ez baitago hautagaien espediente akademikoak banan-banan aztertzeko aukerarik.
Gauza bera gertatu da lana eta familia uztartzeko lanaldi-
murrizketaren eskaerei loturiko hainbat kexatan. Horri dagokionez, gogorarazi behar da arrazoiketaren beharra azpimarratu zela Arartekoaren abenduaren 28ko 5/2010 Gomendio
orokorrean. Izan ere, gomendio horretan azpimarratzen
genuenez, lana eta familia uztartzeko lanaldia egokitzeko
eskaerak ukatu nahi izanez gero, behar bezala arrazoitu
behar da erabakia. Izan ere, antolamendu-zailtasun objektibo eta arrazoizkoak azaldu behar dira, eskatzen dena onartzeko ezintasuna justifikatzen dutenak. Gomendio hori nolabait berretsi edo egiaztatu egin da geroago emandako irizpen judizialetan, hala nola Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak 2012ko martxoaren 22an emandakoan (martxoaren 22ko 209/2012 Epaia RJCA 2012\213).
1. Arloa kopurutan
2018an 15 kexa jaso dira animalien babesaren arloan, alegia, erakundeak urte osoan zehar erregistratu dituen kexen %0,67.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
15 |
9 |
6 |
4 |
2 |
– |
– |
2. Kexarik aipagarrienak
Ekitaldi honetan nabarmen ugaritu da hainbat arlotan pertsonen eta animalien arteko bizikidetzan sortutako gatazkei buruz jasotako kexa kopurua.
Herritarrek erakunde honetara jotzen dute zenbait animaliek espazio publiko jakin batzuetan eragindako gertakari batzuei lotuta administrazioek esku-hartzerik ez dutela egin salatzeko.
Arartekoak jakin badaki pertsonen eta animalien artean gero eta gehiago sortzen diren bizikidetza gatazkek zerikusia dutela Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan txakur gehiago egotearekin.
Arartekoak jakin badaki ere, udalek beren eskumeneko zereginak betetzeko eskura dauden giza baliabideak mugatuak direla beti; horregatik, hain zuzen ere, baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko orduan efizientziaz eta eraginkortasunez jokatu behar da, ikuskapenak egiteak legedia benetan betetzea ekar dezan, horretarako, balia daitezkeen neurri guztiak erabiliz. Hala, eskumena duenaren ardura izango da eskura dituen mekanismoak abian jartzea salatutako egoerak egiaztatzeko dagozkion egiaztapenak egite aldera.
Ekitaldi honetan izapidetutako kasuetan, ikusi dugu kaltetutako toki-erakunde gehienek, oro har, zenbait neurri hartu dituztela etxeko animaliak dituzten pertsonen eta gainerako herritarren artean bizikidetza orekatua bermatzeko. Ildo horretan, egiaztatu ahal izan dugu zenbait udalerrik animaliak edukitzea eta babestea arautzen duten udal ordenantzak errealitate berrietara moldatu dituztela, animalien titularrei betebehar batzuk finkatuz, xede honekin: animaliek gizarteari ahalik eta arrisku txikiena eragitea. Hala, gizarte bizikidetza egoki bat bermatzen saiatuko da eta animalia modu arduratsuan edukitzeko beharra azpimarratuko, animaliarekiko tratuari nahiz udalerrian elkarrekin bizi diren gainerako herritarrekiko adeitasunari, errespetuari dagokionez. Araudian egindako aldaketa horietan, halaber, animalienganako izaera protekzionista sustatu eta nabarmendu nahi izan da, horretarako, beren izaerarekin bat datorren bizitza bermatu nahian eta jaso behar duten gutxieneko arreta jasoz tratu, higiene, babes eta garraioari dagokionez. Alde horretatik, udalerriek informazio-kanpainak egin dituztela jabetu gara animalien jabeei zer betebehar dituzten gogorarazteko eta, horrez gain, haienganako tratuan sentsibilitate maila areagotu zein sustatzeko.
Kontuan hartuz neurri horiek hartzea beharrezkoak direla bizilagunen artean sortzen diren gatazkak saihesteko, egia da ere, udalek egiaztatu behar dutela animaliek eragin ditzaketen eragozpen eta kalteen gainean salatutako gertaerak eta, hala badagokio, beharrezkoak diren neurriak hartu behar dituztela animaliak edukitzea eta babestea arautzen duten udal ordenantzetan jasotako aurreikuspenak betetzeko.
Bestalde, Ararteko hau kezkati agertu da ekitaldi honetan gai honi buruz jasotako kexa kopuruarekin: EAEko udalerri
batzuetako bizilagunek duten babesgabetasun-egoera arriskutsuak izan daitezkeen txakurren zenbait jabek erakutsitako jarrera dela-eta; izan ere, azken horiek era sistematikoan urratzen dituzte araudi aplikagarriak segurtasun arloan ezarritako betebeharrak. Egoera horri erantsi behar diogu, zenbaitetan, udal agintariek salaketen harira ez dutela inolako jardunik egin.
Martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretuaren 8. artikuluak, –50/1999 Legea, abenduaren 23koa, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzkoa, garatzen duena– agintzen du animalia horien jabeek segurtasun neurri hauek bete behar dituztela:
“1. La presencia de animales potencialmente peligrosos en lugares o espacios públicos exigirá que la persona que los conduzca y controle lleve consigo la licencia administrativa a que se refiere el artículo 3 de este Real Decreto, así como certificación acreditativa de la inscripción del animal en el Registro Municipal de animales potencialmente peligrosos.
2. Los animales de la especie canina potencialmente peligrosos, en lugares y espacios públicos, deberán llevar obligatoriamente bozal apropiado para la tipología racial de cada animal.
3. Igualmente los perros potencialmente peligrosos, en lugares y espacios públicos, deberán ser conducidos y controlados con cadena o correa no extensible de menos de 2 metros, sin que pueda llevarse más de uno de estos perros por persona.
4. Los animales potencialmente peligrosos, que se encuentran en una finca, casa de campo, chalet, parcela, terraza, patio o cualquier otro lugar delimitado, habrán de estar atados, a no ser que se disponga de habitáculo con la superficie, altura y adecuado cerramiento, para proteger a las personas o animales que accedan o se acerquen a estos lugares.
5. Los criadores, adiestradores y comerciantes de animales potencialmente peligrosos habrán de disponer de instalaciones y medios adecuados para su tenencia.
6. La sustracción o pérdida del animal habrá de ser comunicada por su titular al responsable del Registro Municipal de animales potencialmente peligrosos en el plazo máximo de cuarenta y ocho horas desde que tenga conocimiento de esos hechos.”
Arartekoan jasotako kexek espazio publikoetan aske eta muturrekorik gabe doazen eta arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak aipatzen dituzte. Izapidetutako salaketa gehienetan egiaztatu dugu, txakur bat baino gehiago dituen jabe bakarra dela. Horri dagokionez, gogora ekarri behar da, araudia betez, pertsona bakoitzak arriskutsua izan daitekeen txakur bat bakarrik pasea dezakeela.
Arriskutsua izan daitekeen animalia bat eskuratzeak haren gainean kontrol handiagoa izatea dakar, ikusi ahal izan dugun moduan, baina baita animaliaren jabearen gainean ere. Ondorio horietarako, abenduaren 23ko 50/1999 Legeak (arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzearen araubide juridikoari buruzkoa) era honetako animalia bat adoptatu nahi dutenei betekizun hauek betetzera behartzen die:
• Adinez nagusia izatea.
• Honako delitu hauengatiko zigorrik ez izatea: homizidioak, lesioak, edo sexu-askatasun, osasun publiko, askatasun eta osotasun moralaren aurka jotzen dutenak. Ebazpen judizialagatik era honetako animaliak edukitzeko eskubidea ere ez dute debekatuta izan behar.
• Arriskutsua izan daitekeen txakur bat edukitzeak eskatzen dituen gaitasun fisiko eta psikologikoa izatea.
• Hirugarrenei eragindako kalteengatiko erantzukizun zibileko asegurua egiaztatzea, 120.000 euro baino estaldura handiagokoa.
• Arau-hauste larriak egiteagatik zigortuta ez izatea abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13. artikuluaren 3. apartatuak xedatzen duenaren arabera, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari dagokionez.
Administrazioaren lizentzia 5 urtetik behin berritu behar da adierazitako betekizunak betetzen dituela berriro egiaztatuz; hau da, berritze bakoitzean beharrezkoa da beste azterketa psikofisiko bat egitea eskatzailearen gaitasun bisualak, entzumenezkoak kontrolatzeko, bai eta sistema neurologikoa zein lokomoziokoa kontrolatzeko ere.
Araudi horretan jasotako betebeharrak betetzen ez badira, zigor handiak ezarriko dira.
Beraz, araudia zehatz-mehatz aplikatu behar da; hala, gure udalerrietan gertatzen ari diren arrisku egoerak hein handi batean ekidingo dira, kontuan hartuz animalia arriskutsuen kopurua ugaritzen ari dela (ez daude beti kontrolatuta).
1. Arloa kopurutan
Aurten 148 espediente kudeatu dira sail honetan eta honakoa izan da eragindako administrazioen araberako banaketa:
• Tokiko administrazioa 114
• Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 4
• Foru administrazioa 2
Azpiarloen araberako banaketari erreparatuz gero, honela sailkatuko litzateke:
• Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio-prozedura 58
• Kontratazio-araubidea, ondarea eta administrazio-
erantzukizuna 44
• Tokiko zerbitzu publikoak 32
• Udal-erroldaren kudeaketa 10
• Informazioa eta herritarren parte-hartzea 2
• Beste alderdi batzuk 2
Aurten hainbat kexa bideratu ditugu, ekitaldi honetan jasotakoak eta aurreko ekitaldietan ebatzi geratu zirenak. Kexa horien biderapenari buruzko xehetasunak direla eta, nabarmendu behar da ondorengo egoeran daudela txosten hau idatzi den unean:
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
177 |
49 |
128 |
65 |
29 |
19 |
15 |
Arlo honetan, azaltzen den esparrua orokorra denez, gai gehienak toki administrazioetara bideratutako kexen gainekoak dira. Eduki materialaren ikuspuntutik, aurreko urteetan bezala, kexa gehienak herri-administrazioen funtzionamendu orokorrari buruzkoak dira, tokiko zerbitzu publikoekin zerikusia duten kexen kopurua nabarmena bada ere.
Horiei dagokienez, azpimarratu behar da herri-administrazioek arrazoizko denboran erantzun behar dietela herritarrek aurkeztutako eskaerei; gainera, garrantzitsua da hartzen diren erabakiei ezinbesteko arrazoiketa eranstea, batetik, egitatezko arrazoiak, eta bestetik, administrazioak hartzen duen egintza administratiboaren zuzenbide-oinarriak adierazten dituena. Herri-administrazioetan, eskumenekotasun maila handiko egintzek ere bete behar dute arrazoitzeko betebehar hori, hain zuzen ere, arrazoiketarik eza dela eta arbitrarioak izan daitezkeen jarduketetan pertsonen defentsa-gabezia saihesteko. Aurrekoaren harira, administrazio-espedientea egoki bideratzeko behar diren izapideak ez betetzeak eragiten dituen arazoak ere kexa ugariren arrazoi bihurtu dira, interesdunak defentsa-gabezia egoeran geratu baitira, administrazio-prozedurari jarraitu ez zaiolako edo herritarren eskubideak bermatzen dituzten oinarrizko izapideak bete ez direlako; azken horiei dagokienez, espresuki aipatu behar dira honako kasu hauek: administrazio-egintzarik eza, eta administrazio-egintzaren jakinarazpenak erabateko eraginkortasuna izateko beharrezkoak diren elementuak ez edukitzea.
Jaso ditugun kexa gehienen izapidetze-egoera arrazoizkoa da erantzuteko epeei dagokienez, baita herri-administrazioek ematen diguten informazioaren edukiari dagokionez ere; informazio hori beharrezkoa izaten da administrazioaren jarduna salatu duten kexagileek azaldutako kontua egiaztatzeko eta, hala badagokio, antzemandako jarduera desegokia zuzentzeko proposamena aurkeztu ahal izateko. Ildo horretan, herri-
administrazio gehienek kontuan hartu dituzte helarazi dizkiegun gogoetak. Hala eta guztiz ere, jarraitu behar dugu nabarmentzen erakunde honen eskaerei erantzuteko betebeharra, Arartekoa Eusko Legebiltzarraren goi mandataria delako; hori dela eta, bereziki aipatzen dugu informazio-eskaera bidali diogun administrazio baten laguntzarik eza.
Arloari buruzko zertzelada laburra amaitzeko, oraindik ere aurkezten dira espazio publikoetan terrazak eta mahai hankabakarrak jartzearen ondoriozko arazoei eta hiri-hondakin solidoak biltzeko edukiontzien kokapenak eragindako eragozpenei buruzko kexak.
2. Kexarik aipagarrienak
Arlo honetan izapidetutako kexa esanguratsuenak –lantzen den gaia dela eta edo kexan aipatutako gaia berria delako– laburbildu dira atal honetan; gomendioren bat jaso dutenak bereziki azpimarratu dira, dagozkien azpiarlo materialetan jarraian azaldutako epigrafeka multzokatuta.
2.1. Administrazio prozedura eta
Administrazioaren funtzionamendua
Administrazioak, Arartekoak urtero azpimarratzen duenez, objektibotasunez egin behar du lan interes orokorren alde, Konstituzioari, legeari eta zuzenbideari men eginez, eta, bere jardueran eta harremanetan, Sektore Publikoaren araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak (3. artikuluan) xedatzen dituen printzipio orokorrak bete behar ditu. Ildo horretan, Arartekoaren 2018ko apirilaren 23ko ebazpenean,
gomendatu zitzaion Pauleko Administrazio Batzarrari
berrikus zezan eta behar bezala izapidetu zezan bidezidorrei buruzko ordenantza, eduki materialari zein artikuluak aldatzeko jarraitutako prozedurari dagokionez. Gomendio hori onartu egin da.
Arartekoak jakin badaki tamaina txikiko toki-erakundeek, dauzkaten baliabide material eta giza baliabide eskasekin, ahaleginak egin behar dituztela indarrean dagoen legediak eskatzen dituen izapideak betetzeko. Hala ere, ezin dira ahaztu eska daitezkeen administrazio-prozedurak eta izapidetzeak; izan ere, horiek berdin-berdin behartzen dituzte herri-administrazio guztiak, horien tamaina eta eskuragarri dituzten bitartekoak gorabehera. Arazo bereziak sortzen dira udalerria baino maila baxuagoko lurralde-esparruko toki-
erakundeetan, hala nola Arabako Lurralde Historikoan asko zabalduta dauden kontzejuetan, aipatutako gomendioaren hizpide dena bezalakoetan. Dena den, lege-betebeharrak betetze aldera, toki-erakundeek Arabako Foru Aldundiaren laguntza eska dezakete, aholkularitza juridikoa jasotzeko, foru-aldundiak foru-araudiek aitortzen dioten eskumeneko gaietan aholkuak eta lankidetza ematen dituelako.
Bestalde, berriz aipatu behar dugu administrazioaren isiltasuna, herri-administrazioek oraindik sarriegi erabiltzen baitute baliabide hori herritarrek aurkezten dituzten eskaerei ez erantzuteko. Figura hori ez dator bat prozedura bat amaitzeko legez ezarritako modu batekin ere, prozedura bat amaitzeko ebazpena eman behar delako, edo bestela, atzera egin daiteke, eskaeraren oinarri den eskubideari uko egin (baldin eta ordenamendu juridikoak uko egitea debekatu ez badu) edo iraungitzat jo, Herri-administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 84.1. artikuluari jarraikiz.
Prozedura bat iraungitzat jotzeari dagokionez, Arartekoak aukera izan du azpimarratzeko iraungitzea ofizioz adierazi behar dela; horrela, arrazoi hori dela medio prozedura bat objekturik gabe geratu bada, administrazioak prozedura iraungi izana adierazteko erabakia hartu behar du, eta dagozkion jarduketak artxibatu, segurtasun juridikoaren printzipioa betez; horrekin bat, espedientea ezin da etengabe aribidean egon, argi baitago egoera horrek interesdunaren defentsa-gabezia eragiten duela. Horiek horrela, zehapen-espediente bat hasi izanaren ondorioz bideratutako kexa batean, interesdunak aurkeztu zituen alegazioetan, besteak beste, prozedura iraungitzat jotzeko eskatu zuen, baina udalak ez zuen ezer erabaki. Azkenean, dagokion espedientea iraungitzea adierazi zuten, herritarrak eskatu zuen moduan.
Amaitzeko, aipatu behar den beste funtsezko kontu bat, kexaren arrazoia izaten dena, legediak eskatzen dituen izapide edo administrazio-egintza guztiak behar bezala jakinaraztea da. Indarrean dagoen erregulazioak xehetasunez azaltzen du jakinarazpenaz inor arduratzen ez denean, hori espedientean jasoko dela, saialdia egin den eguna eta ordua adierazita; berriro saiatuko da (behin bakarrik) hurrengo hiru egunetan eta beste ordu batean. Jakinarazpena egiteko lehenengo saialdia 15:00ak baino lehen egin bada, bigarrena 15:00ak baino geroago egingo da, eta alderantziz, betiere saialdi bien artean gutxienez hiru orduko tartea utzirik. Bigarren saialdian ere huts egiten bada, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkiaren bidez egingo da jakinarazpena (Herri-administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. eta 44. artikuluak). Baldintza horiek guztiak bete behar dira jakinarazpena baliozkotzat hartzeko; baina horrez gain, egintzak ediktuen bidez jakinarazteak jardunbide osagarria eta salbuespenezkoa izan behar du, eta administrazioa behartuta dago justifikatzera aurrez aurre jakinarazteko izapideak egin dituela, eta, beraz, ez duela interesdunaren eskubidea urratu eta ez diola babesgabetasunik eragin (Konstituzio Auzitegiaren 138. Epaia, 2017ko azaroaren 27koa).
2.2. Udal erroldaren kudeaketa
Biztanleen errolda dela eta bideratu diren kexen arrazoiari dagokionez, kasu berriak azaldu dira. Gehiegizkotzat edo justifikatu gabekotzat jotzen dituzten dokumentuak edo egiaztatu beharreko baldintzak eskatzearekin ados ez dauden pertsonen kexez gain, administrazio-prozeduraren ondoriozko kexetan nabarmendu behar da oraindik ere izapidetzen direla ofiziozko bajari eta interesdunaren bermeei buruzko kexak.
Ildo horretan, Arartekoaren 2018ko azaroaren 5eko ebazpenean, Balmasedako Udalari pertsona bat biztanleen erroldatik ofizioz bajan emateari buruzko espedientea berrikustea gomendatu genion, eta azpimarratu genuen interesduna erroldaturik dagoen etxebizitzan bizi ez dela ziurtatzeko oinarri diren elementuen egiaztapenek eztabaidaezinak eta zalantzarik gabekoak izan behar dutela. Gauzak horrela, Uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Tokiko Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugapenari buruzko Erregelamenduaren 54. artikuluaren arabera, nahitaezkoa da erroldako tokiak “ohiko” bizitokia izatea, hain zuzen ere urtean denbora gehien bizi deneko tokitzat hartuta, baina onartu egiten da pertsona bat urteko zati batean beste etxebizitza batean egotea. Beraz, pertsona etxebizitza jakin batean bizi ez dela ondorioztatzeko, zalantzarik gabeko egiaztapena behar da. Gomendio hori onartu egin da.
2.3. Informazioa eta herritarren
parte-hartzea
Arlo honi dagokionez, kontsultak jaso dira batez ere, toki bateko biztanle izatean interesatuta dauden pertsonengandik zein udal karguak betetzen dituztenengandik, azken horiek, beren iritziz, oztopoak topatzen baitituzte dagozkion organo ordezkarietan parte hartzeko.
Herritarren kontu publikoetan parte hartzeari buruzko kontsultak ere jaso dira. Toki-erakundeek gero eta gehiagotan erabiltzen dituzte askotariko tresnak herritarrei parte hartzea errazteko. Hain zuzen ere, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 79. artikuluak xedatzen duenez, EAEko toki-erakundeek kontsulta edo deliberazio publikoko prozesuak abiaraziko dituzte, gastuaren inguruko erabaki edo alderdi puntual batzuk definitze aldera erakundea hurrengo urteko aurrekontuak prestatzen hasi behar denean. Kontsulta egin zuen pertsonak zalantzan jarri zituen prozesuan parte hartzeko arauak, alegia, udalak bere ahalmenak betez aldez aurretik ezarri zituen arauak; edozein kasutan, interesdunak ez zituen erabili prozeduraren fase desberdinetan hartutako erabakiei aurre egiteko bideak.
2.4. Herri-administrazioen ondarea
Arlo honetan, espazio publikoa modu pribatuan erabiltzeari buruzko kexei ematen zaie arreta, agerian uzten baitituzte arazo orokorrak: baimendutako erabilera pribatuko baldintzak ez betetzea, eta erabateko desoreka, herritar guztien erabiltzeko eta gozatzeko eskubideari dagokionez, espazio horien xede nagusia horixe izan arren. Hiriguneetako kaleak oinezkoentzako bihurtzea, bere garaian, kostata egin zen merkatarien erreparoak zirela medio, jarduera-aukerak galduko zituztela uste zutelako; orain, berriz, neurri hori ezartzerakoan, inguruan bizi diren auzokoak beldur dira, lehenago ibilgailuek okupatzen zuten espazioan automatikoki terrazak eta mahai hankabakarrak jartzen direlako, ingurukoei eragozpenak sortuz eta oinezkoen joan-etorri askea mugatuz.
Praktikan, nahi gabeko ondorioak sortzen dira; izan ere, erabilera orokorreko espazio publikoa handiagotu nahian, urbanizazioak berritzen direnean – besteak beste, espazioen irisgarritasuna hobetzeko– okupazio pribatua baimenduta, oztopoak sortzen direlako, desgaitasuna duten pertsonak sartzeko aukera murriztuz. Hori guztia, tolerantzia handiegia delako, eta agintariek ez dutelako baliabiderik jartzen espazio publikoa hartzeko baimena lortzeko baldintzak betetzen ote diren kontrolatzeko.
Hain zuzen ere, aurten, Arartekoaren 2018ko uztailaren 11ko ebazpena nabarmendu nahi dugu. Horren bidez, gomendatu zitzaion Bilboko Udalari hainbat neurri –hertsatzaileak eta zigortzaileak barne– har zitzan, Plaza Barrian terrazak jartzeko orduan espazio publikoei buruzko ordenantza betetzeko. 2015. urtean, espazio bera bihurtu zen erakunde honen beste gomendio bateko hizpide. Udalak erantzun zion erakunde honi espazio publikoa kontrolatzeko ikuskapenak egiten zituztela eta ez zegoela kontuan hartu beharreko arau-hausterik, unean uneko kasu batean izan ezik; azken horretan, titularra ohartarazi zuten, eta hartutako espazioa baimenaren arabera mugatu zuenez, ez zen beharrezkoa espedienterik irekitzea. Hain zuzen ere, erantzuki horixe zen arrazoietako bat neurri hertsatzaileak eskatzeko, 2015eko gomendioan dagoeneko aipatu ziren eta behin baino gehiagotan antzeman ziren ez-betetzeak ikusita. Bestalde, arkupeetan jarritako kupel erdiak ez dira kendu, eta oztopo horiek, erakunde honen iritziz, legearen aurka daude. Ebazpenak jasotzen zituen beste kontuei buruz ezer aipatu ez zutenez, esku-hartzeari amaiera eman zitzaion, gomendioa ez zela onartu ulertuta.
Dena den, proposamen positibo gisa jasota utzi da, ezartzeak ekarriko duen emaitzaren zain, Bilboko Udalak Plaza Barria barnean hartzen duen “Terrazen Plan Gidaria” abiaraztea iragarri zuela, mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetze aldera.
Bestalde, espazio publikoari loturiko bestelako baimenei dagokienez, oraindik ere jasotzen dira kalez kaleko salmentarako postuak (azoka bereziak antolatzen direnean) esleitzeko moduari buruzko kexak; izan ere, hautsi egiten da erregulazio aplikagarria, horrek eskatzen baitu irizpide argi, ulergarri, objektibo eta aurreikus daitezkeenak ezartzen dituen deialdiko oinarrien bidezko lehia publikoa, edo bestela, zozketaren bidez esleitzea. Horren harira, Arartekoaren 2018ko ekainaren 26ko ebazpenean, gomendatu zitzaion Bermeoko Udalari San Martin azokan espazio publikoa okupatzeko baimenaren arauketa berrikusi eta legezkotasunera egokitu zezan. Izan ere, udalak dagoeneko jaso zuen gai horri buruzko gomendio bat, 2016. urtean. Gomendioa ez da onartu.
Ondare publikoaren kudeaketari dagokionez, Arartekoaren 2018ko azaroaren 14ko ebazpenaren bidez, gomendatu zitzaion Ortuellako Udalari dagozkion jarduerak egin zitzan, behar ez bezala hartutako udalaren ondasun bat berreskuratzeko. Hain zuzen, interesdunak 15 urte zeraman “Espazio Libreen Tokiko Sisteman” sartu behar den lursail bat –hirugarren batek eskubiderik gabe hartutakoa– berreskuratzeko eskatzen. Gomendio horren erantzuna oraindik ez dugu jaso eta errekerimendua egin dugu.
2.5. Ondare-erantzukizuna
Herritarren iritziz zerbitzu publikoen funtzionamenduaren ondoriozkoak diren kalte pertsonalak eta/edo materialak direla eta ordaina jasotzeko asmoz herri-administrazioei zuzentzen dizkieten eskaerak, haien kopurua kontuan hartuta, ugari dira oraindik ere, arloan erregistratzen diren espedienteen artean.
Eskaerari ezezkoa ematen dion ebazpenarekiko desadostasunaz gain, hain zuzen ere, erreklamazioei berariazko erantzunik eza izaten da, nahi baino gehiagotan, interesdunek Arartekoan aurkezten dituzten kexen arrazoia, aribidean dauden administrazio-espedienteak amaitu gabe daudelako, denbora igaro arren.
Administrazioaren jardunbide okerraren adibidea da, eta, aurreko txostenetan nabarmendu bazen ere, ekitaldi desberdinetan –aztertzen ari den ekitaldia barne– behin eta berriro gertatzen denez, berriz aipatzea komeni da.
Kasu horietan, administrazioek dituzten baliabideen eskasiak legeak ebazpena emateko ezarri dituen epeak gainditzearekin zerikusia izan dezakeela kontuan hartuta ere, ez dago justifikatuta arrazoizko muga hori baino askoz denbora luzeagoa igarotzea; gainera, espediente batzuen kasuan, kexagileek hainbat kudeaketa egin dituzte izapidetze-egoera jakiteko, arazoaren berri Arartekoari eman aurretik.
Horiek horrela, Arartekoak, kexa bakoitzak eragindako izapide propioez gain, aldi berean, abagune horiek erabiltzen ditu administrazio arduradunei gogorarazteko esanbidezko ebazpena eman behar dutela, salbuespenik gabe; halaber, ohartarazten du isiltasunak, legearen aurkakoa izateaz gain, ondorio kaltegarriak dakarzkiela interesdunei.
2.6. Tokiko zerbitzu publikoak
Arlo honetan, hiri-hondakin solidoak biltzeko edukiontzien kokapenari buruzko kexak areagotzea da berritasun nagusia. Udal asko berrantolaketa berria ezartzen ari dira, legezko helburuei aurre egiteko asmoz, sortzen diren hondakinak birziklatzean maila handiagoa lortzeko; ondorioz, aldaketak egon dira edukiontzien kokapenean eta/edo mota batzuetako edukiontziak elkartzean, hondakin mota desberdinak bereizita uztea errazteko.
Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko 22/2011 Legeak, uztailaren 28koak, udalen betebeharrak ezartzen ditu, arlo horri dagokionez; izan ere, 22. artikuluak berariaz aipatzen du honako helburu hauek lortzea bermatzeko neurriak hartzeko betebeharra:
“a) Antes de 2020, la cantidad de residuos domésticos y comerciales destinados a la preparación para la reutilización y el reciclado para las fracciones de papel, metales, vidrio, plástico, biorresiduos u otras fracciones reciclables deberá alcanzar, en conjunto, como mínimo el 50% en peso en materia de recogida selectiva de residuos domiciliarios.”
Helburu horiek betetze aldera, praktika interesgarria eta ona da ordenantzaren edo antzeko tresna baten bidez edukiontzien kokapena zehazteko oinarrizko irizpide batzuk ezartzea, hala nola:
• Zerbitzua bermatzea, edukiontziak taldekatuta egoki kudeatzeko, prebentzioa eta berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestaketa oinarri.
• Zerbitzua erabiltzaileengandik hurbil egotea.
• Bide segurtasuna.
• Kokalekuaren irisgarritasuna.
Irizpide orokor horiek zehaztu eta gero, adostutako kokapenak behar bezala arrazoitu behar dira, eta herritarrei jakitera eman, hartutako erabakia arbitrariotzat jo ez dezaten. Aurreko urteetan behin baino gehiagotan azaldu genuenez, neurriak hartu behar dira zerbitzuaren erabiltzaileek hondakinak era ordenatuan uztea eraginkorra izan dadin (kontzientziazio-kanpainak, ikuskapenak, zehapenak eta abar); era berean, ahal den heinean, zarata maila kontrolatzeko behar diren zuzenketak egin behar dira, jarduerak zalantzarik gabe badituen ondorio negatiboak murrizte aldera.
Hondakinak biltzeko jarduerak sortzen duen zarataren kontrolari dagokionez, azpimarratu behar da herritarrek jasan dezaketen zarataren parametroak ez direla berdinak, eta ordu-tarteen arabera aldatzen direla. Ondorio horietarako, 213/2012 Dekretuak, urriaren 16koak, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoak, baimendutako muga-balioak ezartzen ditu. Hain zuzen ere, dekretu horren
I. eranskinak hiriguneek kalitate akustikoari (zarata) dagokionez bete behar dituzten helburuak jasotzen ditu (B taula).
Hona hemen ezarritako parametroak: 45/45/35 egunez, arratsaldez eta gauez, hurrenez hurren, geletako etengabeko zaratari dagokionez; eta logeletako zaratari dagokionez, berriz, 40/40/30.
Kasu horretan, frogatzen bada jarduera horren ondoriozko zaratek egoitza-eremuetan onartzen diren mugak gainditzen dituztela, deskantsatzeko eskubidea eta jasotze-zerbitzuen beharra bateragarri egitea xede duten neurriak hartu beharko dira, ahalik eta modu eraginkorrenean.
Beste oinarrizko udal zerbitzuak emateari dagokionez, ur-hornidura aipatu behar da, oraindik ere izaten baita kexen arrazoi; izan ere, zerbitzua azpiegitura orokorretik eta hiri-lurzoruetatik urrundutako landa-eremuetan ematea salatzen da, baita horniduraren kalitatea eta zerbitzua emateko modua ere. Horren harira, Getxoko auzokideen komunitate batek aurkeztutako kexa aipatu behar dugu: horren bidez, ur-ihes bat konpontze aldera giltza nagusia ixteko eskaerari erantzun ez izana salatu zuten. Komunitateak salatutako erantzunik eza azkenean zuzendu egin zen arren, kexaren gaia aztertzean agerian utzi zen Getxoko Udalak ez zuela bete Arartekoaren 2011ko azaroaren 2ko ebazpena. Izan ere, ebazpenean gomendatu zitzaion Getxoko Udalari lehenbailehen erregula zezan bere lurralde-eremuko bigarren mailako sarearen bidez urez hornitzeko zerbitzua, hau da, behar bezala zehatz zitzan, besteak beste, erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak, prozeduraren bermeak, arau-hauste eta zehapenen erregimena. Udalak ez zuen bete urez hornitzeko zerbitzua arautzeko ordenantza izateko betebeharra.
3. Ofiziozko espedienteak
Aurten ez da ofizioz irekitako espedienterik egon, hala ere, iaz izapidetutako ofiziozko espediente baten (hain zuzen, “Abiadura murriztaileak hiri eta hiriarteko bideetan” izenburuko Arartekoaren abenduaren 14ko 10/2011 Gomendio Orokorrarekin lotutako espedientearen) jarraipena egiteko, esan beharra dago Eusko Jaurlaritzak 2018ko urriaren 22ko agindua eman duela, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko zeharbideetan abiadura-murriztaileak instalatzeko instrukzio teknikoa onartzeko dena.
Gainera, udalerrietan instalatutako abiadura-erreduktoreak berrikusteko beharrari buruz iaz adierazitakoaren harira, kontuarekin zerikusia duten udal obrak egiteko proiektuak daude eta batzuek dauden sakanguneak kentzea proposatzen dute, berrurbanizatzeko proiektuak egitean.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Araubide juridikoaren arloan herritarren eskubideen egoera laburbiltzean, iaz bezala, ezer baino lehen, administrazio-
prozedura aipatu behar da, herritarrek herri-administrazioekiko harremanetan dituzten eskubide eta betebeharren hari nagusia delako. Prozedura administratiboa, oro har, Herri-administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari
buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean araututa dago.
Horrez gain, Arartekoaren aurrean aurkezten diren kontu guztiek prozedurarekin zerikusia duen ildo bat izaten dute beti, erakundearen iritzipean jarritako kontuaren eduki materialetik haratago.
Ikuspuntu horretatik, administrazio-espedienteak izapidetzean antzemandako irregulartasunekin zerikusia duten kontuen intzidentzia gatazka-iturri nagusia da bideratutako kexetan. Kontu berberak urtero-urtero aipatu arren, jarraitu behar ditugu nabarmentzen administrazioan aurkeztu diren eta erantzunik jaso ez duten eskaerei lotutako ez-betetze kasu horiek, interesdunek eskaerei erantzuna behin eta berriz eskatzen dutenean, eta, are gehiago, administrazioaren jardun zehatz baten emaitza eskatzen duenean. Bestalde, oraindik ere bideratzen dira administrazio-prozeduratik datozen bermeak ez betetzea salatzen duten kexak; jakinarazpenak egitean antzemandako irregulartasunak aipatzen dira bereziki, arlo horretan nabarmendutako kexei buruzko atalean aipatu dugunez.
Azkenean, legezkotasuna ez betetzea ere aipatu behar da: udal mailari dagokionez, batez ere ordenantza eta erregelamendu propioak oker aplikatzeari eta/edo –legeak eskatu arren– erregulaziorik ez izateari lotuta daude kasu horiek. Toki erakundeek arautzeko duten ahalmena ordenantzak eta araudiak onartzeko gaitasunean gauzatzen da, eta halakoak derrigorrez bete beharreko arau juridikoak dira haien hartzaileentzat, indarrean dagoen ordenamendu juridikoaren esparruan. Gainera, erregulazio horrek esan nahi du aurretik ezagutzen direla bai zerbitzu publikoa erabiltzen duten pertsonen betebeharrak, baita dagozkien eskubideak ere.
Bestalde, Herri-administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak dakartzan berritasunak herri-administrazioetan ezartzea atzeratu egiten da. Izan ere, erregistro elektronikoa, enplegatu publiko gaituen erregistroa eta administrazioaren sarbide-puntu elektroniko orokorra 2020ko urriaren 2ra arte abian jarriko direla proposatu da, abuztuaren 31ko 11/2018 Errege Lege Dekretuaren bidez. Administrazioarekin harremanetan jartzeko baliabide elektronikoak erabiltzea pertsonen eskubidea da, baina, bete-betean aplikatzeko, ahalegin handia eskatuko du, administrazio-antolakuntzan egin behar den aldaketaren konplexutasuna dela medio. Administrazioarekin baliabide elektronikoen bitartez harremanetan jartzeko eskubideak
aipatuta, bide hori erabiltzeko aukerarik ez duten edo erabili nahi ez duten pertsonen eskubideak ere aipatu behar dira. Izan ere, gerta daiteke (eta sintoma batzuk antzeman dira) administrazioa elektronikoki funtzionatzen hasten denean, pertsona fisikoen kolektibo gero eta handiagoak bide elektronikoz harremanetan jartzera behartzea, eta horretan arreta berezia jarri behar da. Gai horren inguruan hartuko diren erabakiak behar bezala justifikatu eta arrazoitu beharko dira, baliabide elektronikoak eta sinadura elektronikoa erabiltzeko orduan funtzionario gaituaren laguntza jasotzeko eskubidean arreta berezia jarrita.
Herritarren partaidetzari dagokionez, honako hau aipatu behar da: 2017ko urtarrilaren 12ko ebazpena, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearen akordioa (EHAA, 34. zk., otsailaren 17koa), Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016
Legearen interpretazio interesgarria egiten duelako. Akordioak, besteak beste, legearen 30.2. artikulua aipatzen du, Tokiko Gobernu Batzarraren bileren izaera publikoari buruzkoa. Gai horri dagokionez, artikulua akordioaren 1.D) apartatuak xedatutako moduan interpretatu behar dela azpimarratzen du ebazpenak. Ondorioz, Toki-araubidearen oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.1) artikuluko bigarren paragrafoan (araubide erkideko udalerrietarako), eta 126.5) artikuluan (biztanle-kopuru handiko udalerrietarako) xedatutakoa aplikatzen bada, Tokiko Gobernu Batzarraren bilerak ez dira publikoak.
Informazioa jasotzeko eskubideaz baliatzeari dagokionez, bideratutako kexak toki mailakoak dira nagusiki. Iaz aipatu zenez, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeak eta
abenduaren 9ko 19/2013 Legeak, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoak, xedatzen dute legeriak ezarritako mugak era murriztailean interpretatu behar direla, eta, informazioa berariaz ukatu nahi denean, lehendabizi ebaluazio sakona egingo da, kasu bakoitzean zabaldutako informazioak daukan interes publikoa aztertzeko. Jasotzen diren kexak ikusita, jarraitu behar da gai horretaz hitz egiten. Muturreko adibide bat jartzeko, izapidetutako kontsulta batean planteatu zen ea, interesdunei bilera bateko akten kopia entregatzeko, toki-erakundeak honako hau adierazten duen agiria sinatzeko eska ziezaiekeen “Akten kopiak pribatuak dira, norberak erabiltzeko, eta ezin dira prentsan argitaratu”. Erabakitzeko ahalmena duten erakundeen aktak ez dira pribatuak, eta, jakina, argitara daitezke, libre hedatzeko mugak egotea –besteak beste, datu pertsonalak babesteko beharraren ondoriozkoak– galarazi gabe. hainbat egoeratan, informazioa emateko betebeharra bereizitako informazioa emanez bete daiteke arazorik gabe, horrela errespetatzen baita datu pertsonalak babesteko eskubidea.
Tokiko zerbitzu publikoei dagokienez, herritarrek gero eta kalitate hobea eskatzen diete dagoeneko ematen diren zerbitzuei; horrez gain, beste zerbitzu batzuk jartzeko eskatzen dute. Izan ere, kale-garbiketa, parke eta lorategien mantentzea, argi publikoak, kiroldegiak eta abarrei dagokienez, askotan kexaren arrazoi izaten dira, zerbitzua nahikoa ez delako, maiztasuna desegokia delako, eduki eskasa duelako edo ongizate mailak desegokiak direlako. Herri-administrazioek ematen dituzten zerbitzuen kalitate maila zehaztu eta jakitera eman behar dute (zerbitzuen zerrendaren edo beste tresna egoki baten bidez); horrela, herritarrek aukera izango dute adostutako zerbitzu-estandarrak benetan
betetzen diren egiaztatzeko. Ildo horretan, erabiltzaileak borondatezko laguntzailetzat jo daitezke, zerbitzu publikoen eraginkortasuna eta efizientzia hobetzen laguntzen dutelako.
Kontu horri dagokionez, oraindik ere jasotzen dira kexak, zerbitzu publiko bat hobetzeko beharra ikusita ere, soluziobidea aurrekontuko kredituaren menpe geratzen delako, gehiago zehaztu gabe. Ahalegin handiagoa egin behar da administrazioaren aurreikuspenak jakinarazteko, burutzeko jarduketak lehenesterakoan kontuan hartzen diren irizpideak zehaztuta. Horrela, eduki ekonomikoaz eta aurrekontu-eskuragarritasunaz gain, eskatzen den jarduketaren xede izango den zerbitzuaren funtsezkotasuna (edo halakorik eza) edo pertsonen segurtasunean izan dezakeen eragina bezalako kontuak irizpidetzat hartu beharko lirateke erabakiak hartzerakoan. Ildo horretan, udal aurrekontuetako gastu-konpromisoak zehazteko prozesuan herritarren parte-hartzea erabakiak hartzeko bide egokia izan daiteke (Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen 79. artikulua).
Ondare-erantzukizunari dagokionez, gai horri buruzko apartatuan adierazi denez, herritarren eskaerak kalte-ordainak erreklamatzeko aurkezten dira. Izan ere, herritarrek uste dute ez dituztela ordaindu behar administrazioaren jardunbide baten ondorioz haien ondasun edo eskubideetan eragindako kalteak. Horretarako, aurreikusitako prozedura orokorrari jarraitu behar zaio, ondare-erantzukizuna dela eta sortzen diren erreklamazioei loturiko berariazkotasunak gehituta. Prozedura horiek amaitzeko, kasu guztietan, ebazpena eman behar da, dagozkion izapideak bete ondoren; ebazpenean administrazio eskudunak berariazko erantzuna eman behar die interesdunen eskakizunei.
Azkenean, ondare publikoaren kudeaketa eta defendatzeari dagokienez, gai horri buruzko epigrafean adierazitako moduan, terrazak eta mahai hankabakarrak jartzeak sortzen dituen arazoak gatazka-iturri dira oraindik ere. Herritarrek salatzen dute administrazioak ez duela ezer egiten espazio publikoaren erabilera pribatua autorizatzeko ematen diren baimenetan jasotako baldintzak betearazteko. Salaketetan aipatutako kontuen artean aipagarrienak dira instalazioen erabilera okerrak inguruko biztanleei eragiten dizkien eragozpenak, batez ere, pertsonen irisgarritasuna eta espazio publikoan joan-etorri askea oztopatzea.
1. Arloa kopurutan
Aurten arlo honetan 144 kexa jaso dira guztira. Kexa horiek zenbait azpiarlotan sailkatu dira:
• Osasun laguntza 52
• Erabiltzaileen eskubideak 50
• Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura administratiboa 20
• Itxaron zerrendak 8
• Osasun publikoa 5
• Kontratazio-araubidea, ondarea eta administrazioaren erantzukizuna 4
• Herritarren eskubideak 3
• Beste alderdi batzuk 2
Hauxe da arloan izapidetu diren kexen estatistika-informazioa abenduaren 31n.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
220 |
131 |
89 |
29 |
35 |
1 |
24 |
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Hautapena
Urte honetan, zenbait atzerritarrek kexak aurkeztu dituzte berriz ere, salatuz zailtasunak dituztela osasun-laguntza eskuratzeko.
Kexa horiek, batzuetan, interesdunek berek aurkezten dituzte zuzenean Arartekoan; beste zenbaitetan, berriz, atzerritarren osasun-laguntza sustatzeko lanean diharduten gizarte-erakundeek, hala nola Munduko Medikuak erakundeak, jartzen dituzte horiek. Batik bat, interesdunek osasun-egiaztagiria jaulkitzeko eskatu edo osasun-zentro batera laguntza eske jo dutela-eta jartzen dira kexak.
Iazko txostenean jaso zenez, Arartekoak jo zuen 252/2017 Dekretua, azaroaren 21ekoa –114/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Osasun Sistema Nazionalaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzkoa, aldatu zuena– onartzean, konpondu egingo zirela mota horretako arazoetako asko Euskal Autonomia Erkidegoan.
Aitzitik, txosten horretan adierazi zenez, Konstituzio Auzitegiaren 134/2017 Epaiak ondorerik gabe utzi zuen aipatutako dekretuetan bigarrena, eta, hortaz, baita horren aldaketa ere, jo baitzen autonomia-erkidegoek ezin dutela zabaldu osasun-laguntza jasotzen duten pertsonen espektroa, Estatuko araudiak ezarritako mugetatik haratago. Finean, epai horrek nekezago bihurtzen du aipatutako dekretuen helburua lortzea, hots, osasun-laguntza bermatzea asegurudun edo onuradun ez direnei ere.
Hori dela eta, nabarmendu beharra dago, 2018an, aurrerapauso handia egin dela gure autonomia-erkidegoan, berme hori ziurtatzeko programa eta prozedura berezi bana ezarri dira-eta. Izan ere, 2018ko urtarrilaren 25ean, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzak, instrukzio baten bitartez, onetsi egin zuen osasunaren babes integraleko programa, administrazio-egoera irregularrean dauden eta Euskadiko udalerri batean erroldatuta dauden pertsonek gaixotasunak izan ditzaten ekiditeko, horien osasuna sustatzeko eta osasun-laguntza ematekoa.
Sailburuordetza horren helburua izan da osasunaren babes integraleko programa bat sortzea, eta programa hori Osakidetzaren esparruan aplikatzeko prozedura bat ezartzea, osasun-laguntza bermatzeko Euskadiko udalerriren batean erroldatuta zeuden baina Osasun Sistema Nazionalaren asegurudun ez ziren eta, gainera, osasun-aseguru publiko zein pribatua sinatzeko behar adina baliabide ekonomikorik ez zuten pertsonei.
2.2. Erabiltzaileen eskubideak
Euskal Osasun Sistemaren erabiltzaileen eta profesionalen arteko harreman guztiak uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuak, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duenak, arautzen dituen eskubide eta betebeharren esparrukoak direla esan daiteke. Besteak beste, osasun-politika bereziei lotutako eskubideen artean, bizitzaren fase bakoitzari sexualitatea, ugalketa, haurtzaroa eta nerabezaroa– egokitutako osasun-laguntza jasotzeko eskubidea aipatzen du dekretu horrek.
Esparru horretan, nabarmendu beharra dago haurdunaldian zehar artatuko zuen ginekologiako espezialista emakumea izateko eskatu zuen emakume batek aurkeztutako kexa. Interesdunaren esanetan, ukatu egin zioten egindako eskaera, telefonoz. Kexan azaldu zuen ez zekiela zergatik ukatu zioten, Osakidetzak ez ziolako jakinarazi.
Osakidetzak erakunde honi igorritako erantzunean argitu zenez, haurdunaldian zehar artatuko zuen ginekologiako espezialista emakumea izateko eskaera ukatu zioten, hain zuzen ere, mediku espezialista bat sexuaren arabera aukeratzeak profesional hori diskriminatzea zekarrelako.
Arartekoak beste zenbaitetan adierazi duenez, ezin da ondorioztatu pazientearen erlijio-askatasunerako eskubidearen edukia nahikoa oinarri denik salbuesteko mediku eta osasun arloko profesionalek duten berdintasunerako eskubidea aintzat hartzetik –Osakidetzak bere osotasunean errespetatu behar du hori–. Hori dela eta, zuzentzat jo genuen euskal osasun-sistemak emandako erantzuna.
Hala ere, Arartekoak bere esku-hartzea amaitze aldera emandako ebazpenean adierazi zen Osakidetzak, aztergai duguna bezalako kasuetan, zenbait formula aztertzeko aukera aintzat har zezakeela. Formula horiek, profesionalak generoaren arabera aukeratzeko parada eman ez arren, haurdunaldian zein erditzean ginekologia-arretari eusteko aukera eman lezakete, esate baterako, pazienteak artatuz emakumeen kargu egon ohi den hurbileko ginekologia-zerbitzu baten bitartez; modu horretan, ekidin egingo lirateke emakumeek haurdunaldian beharrezko osasun-laguntzarik ez jasotzeak ekar litzakeen zailtasunak.
Halaber, zenbait emakumek, beren haurdunaldiaren, erditzearen eta erdiondoaren azken jarraipena egite aldera etxean jasotako osasun-laguntzagatiko gastuak itzultzeko eskaerak ukatu egin ditu Osasun Sailak, eta horrek ere kexa batzuk aurkeztea ekarri du.
Interesdunek adierazi zuten erabaki zutela etxean erditzea zela aukerarik egokiena. Horretarako, zentro pribatu baten zerbitzuak eskatu zituzten osasun-laguntza jasotzeko, eta, haien ustez, erabaki horren ondoriozko gastuak osasun-administrazioak ordaindu behar lituzke –ez da hala gertatu, ordea–.
Izan ere, Osasun Sailak ukatu egin zituen gastuak itzultzeko eskaerak, esanez etxean erditzen duten emakumeentzako arreta, berez, ez dagoela jasota Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzu erkideen oinarrizko zerrendan, ez eta Euskadiko osasun-sistemaren zerrenda osagarrian ere. Zerrenda horren arabera, zerbitzuk horiek Osasun Sistema Nazionaleko zentro eta establezimendu bereki edo itunduek emango dituzte, salbu eta justifikatzen denean ezin izan direla horrelako zentroen bitartekoak erabili interesdunaren bizitza arriskuan zegoelako. Halaber, ezartzen du, halako kasuetan, horren gastuak itzuliko direla, behin egiaztatuta ezin izan direla erabili haren zerbitzuak, eta, hortaz, ez dela salbuespenaren erabilera okerra edo gehiegizkoa egiten ari.
Aztergai dugun kasuan, kexagileentzat ere ez zen ezinezkoa izan Osakidetzako osasun-zentro batera joatea; beren borondatez erabaki zuten umea etxean izatea eta osasun-zerbitzuak zentro pribatu batekin kontratatzea. Horregatik, Arartekoaren ustez, interesdunak eskatutako osasun-gastuen itzulketari uko egiteak badu oinarria.
Osasun-zerbitzuen erabiltzaileen eskubideei dagokienez, herritar batek kexa bat aurkeztu zuen, semeari eman beharreko xurgatzaileak zirela-eta –patologia larriarekin jaio zen, eta, beraz, ez zituen esfinterrak kontrolatzen–. Kexan aipatutakoaren arabera, semeak egunean pixoihal gehiago behar
bazituen ere, ezarritakoak, hots, lau bakarrik, ordaintzen
zizkioten eguneko, baina ez zen nahikoa bere beharrak asetzeko. Aintzat hartuta justifikatutako premia bereziak zituela, Arartekoak izapidetzeko onartu zuen kexa hori, eta horren berri galdetu zion Osasun Sailari. Sail horrek, azkenean, ulertu zuen paziente horren egoera salbuespenezkoa zela, eta onartu egin zuen amaren eskaera.
Laguntza-harremanei lotutako eskubideei buruzko atalean, 147/2015 Dekretuak, uztailaren 21ekoak, intimitaterako, konfidentzialtasunerako eta norberaren datuen babeserako eskubidea arautzen du.
Hori dela eta, interesgarria da pertsona batek egindako kontsulta aipatzea. Interesdunaren esanetan, amari gaixotasun larri bat diagnostikatu ziotenean, hark ahalorde orokor bat eman zion, haren interesak defendatze aldera beharrezkotzat jotzen zituen izapideak egin zitzan. Pertsona horrek amaren historia klinikoa kontsultatzeko aukera emateko eskatu zuen, amaren ahalordea eta hark sinatutako eskaera aurkeztuz. Hala ere, osasun-erakundeak ukatu egin zion, ez zuelako aurkeztu amak zehazki horretarako emandako baimen sinaturik.
Interesdunak galdetu zigun berak aurkeztutako dokumentazioa nahikoa ote zen, eta, horri erantzute aldera, erakunde honek martxoaren 13ko 38/2012 Dekretuan (historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa) xedatutakoa aipatu zuen, zehazki 12.3. artikuluan ezarritakoa –haren arabera, pazienteak sarbide-eskubidea erabil dezake beste pertsona baten ordezkaritza ziurtatu
bidez. Horretarako, pazientearen baimen sinatua aurkeztu beharko da, non zehatz eta garbi adierazi behar baitira sarbidearen nondik norakoak–.
Hau da, pazienteak izendatu behar du, berariaz, hura ordezkatuko duen pertsona, historia klinikoa kontsultatzeko eskubidea balia dezan. Hortaz, ahalorde orokorra ezin da baliozko dokumentutzat hartu, ez duelako berariaz jasotzen ordezkatzen duen pertsonak baimena duenik historia klinikoan ageri diren datuak eskuratzeko.
2.3. Buruko gaixotasunak edo nahasmenduak dituzten pertsonak
Burutik gaixo dauden edo buruko nahasmenduren bat duten pertsonak zaurgarritasun bereziko egoeran daude, eta, beraz, Arartekoak arreta berezia ematen dio kolektibo horri. Arlo horretan egiten dugun lanak honako ikuspegi hau du oinarri: burutik gaixo dauden edo buruko nahasmenduren bat duten pertsonak eskubide osoko herritarrak direla.
Autonomia pertsonala sustatu, estigma desagerrarazi eta etengabeko zaintza ematea, horiexek izan behar dute zerbitzu publikoen, batik bat osasun-, gizarte-, hezkuntza-, lan-, justizia- eta etxebizitza-arloetako zerbitzuen, jarduna inspiratzen duten printzipioak, eta, hortaz botere publikoen jarduketak printzipio horietan oinarritu behar dira.
Kexarik aipagarrienak
Aurreko urteetan bezala, gogoz kontra ospitaleratutako zenbait pertsonak kexak aurkeztu dituzte, prozedura berezi hori erabilita barneratu dituztela-eta. Horrelakoetan, Arartekoak informazioa eskatzen du. Izan ere, erakunde honek jakin nahi du ospitaleratzeko prozedura errespetatu den, ospitaleratzearen kontrol judiziala bermatzeko ezarritako betebeharrak bete diren egiaztatze aldera.
Mediku batek hala erabakita norbait ospitaleratzeko aukera ebaluatzeko orduan, ezinbestekoa da honako hau kontuan hartzea: gogoz kontrako ospitaleratzea askatasunaren eta pertsonen borondatearen aurkako neurria izanik, helburu terapeutikoa izan behar duela erabaki horrek eta baimen judiziala behar dela horretarako. Legez, larrialdietan bakarrik ospitaleratu daiteke norbait gogoz kontra aldez aurretik
oinarrizko izapide hori egin gabe. Horrelakoetan, lekuaren arabera dagokion epaileari jakinarazi behar zaio lehenbailehen. Agintaritza judizialak, muturreko neurri hori justifikatzen duen mediku-txostena aztertu eta, hala badagokio, ukitutako pertsonari entzun ondoren, neurria baliozkotu dezake edo ez.
Bestalde, pertsona batek psikofarmako jakin bat hartzegatik ondorio negatiboak jasan izanak ere ekarri du kexa bat aurkeztea. Kexagileari jakinarazi zitzaionez, bere idazkiak kontu mediko bat zuen hizpide, eta erakunde honek ezin du bere iritzia eman osasun-langileek agindutako sendagaiak hartzeko moduaren inguruan. Hori dela eta, azaldutako desadostasunak profesional horiei helarazi behar zaizkie, haiei baitagokie pazienteei aipatutako kontuen inguruko argibideak ematea.
Berriz ere aipatu behar dugu Arartekoan burutik gaixo dauden pertsonen zaintzari buruzko kexa bat jaso dugula. Hain zuzen ere, salatu da ertzainek pertsona horiek laguntzen dituztela osasun-zentrora, arta ditzaten, eta, zentrora iritsitakoan, bertan behera uzten dela zaintza. Esate baterako, ama batek azaldu zuen, berak larrialdietako zerbitzura deitu ondoren, semea Santiagoko ospitalera eraman zutela anbulantzian, Ertzaintzak zaintzen zuela. Aitzitik, haren esanetan, ez zioten behar bezalako arreta eman.
Interesdunak bere idazkian adierazi du, osasun-zentrora iritsi zirenean, larrialdietako harreran utzi zutela bere semea, eta joan egin zirela, ospitaleko langileekin adostu gabe egoerari nola aurre egin. Hortaz, pazienteak zentrotik alde egin zuen, inor konturatu gabe. Zentro horretako psikiatriako profesionalek uste dute hori ez dela beren egitekoa, ospitaleko segurtasun-zaintzaileak dio ez dela bere erantzukizuna, eta Ertzaintzak ere argudio horixe bera baliatu du.
Arartekoak mahaigaineratutako gaiaren berri emateko eskatu dio Osakidetzari, eta, jasotako erantzunari erreparatuta, egiaztatu du zerbitzu horrek egitateei buruz emandako bertsioa bat datorrela kexagileak emandakoarekin. Diotenez, Ertzaintzak larrialdietako zerbitzura lagundu zuen pazientea, ospitaleratzeko agindu judizialik gabe, eta itxarote-eremura eraman zuen, artatu arte han egon zedin baina, berarekin batera zihoazen ertzainak han ez zirenean, zerbitzutik alde egitea erabaki zuen, eta, beraz, larrialdietako zerbitzuko osasun-langileek ez zuten izan hura baloratzeko aukerarik.
Horrez gain, Osakidetzak berariaz aitortzen du tartean diren eragile guztiek osasun-sistemak– arazoari aurre egiteko duten modua ez dela egokiena horrelako egoerei irtenbidea emateko. Halaber, zerbitzu horrek, erakunde honi igorri dion txostenean, onartu du, horrelakoetan, ezinbestekoa dela tartean diren eragile guztien –osasun-larrialdiak, Ertzaintza eta ospitaleko larrialdietako zerbitzua– arteko koordinazioa eta elkarri informazioa emateko modua hobetzea.
Jasotako erantzuna aintzat hartuta, Arartekoak Osakidetzako ordezkari nagusiari gogorarazten dio, duela zenbait urte Gipuzkoan izandako antzeko kasu batean, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak erakunde honi jakinarazi ziola egoera horietan esku hartzeko modua Gogoz kontrako ospitaleratze psikiatrikoko kasuetarako jarduketa-protokoloa izeneko dokumentuan zegoela jasota –protokolo hori 2003ko abenduaren 11n sinatu zuten Gipuzkoarako, Osakidetzak, Donostiako Epaitegiko epaile dekanoak eta Gipuzkoako Ertzaintzaren lurraldeburuak–.
Protokolo horrek xedatzen du, anbulantzian eraman beharreko paziente psikiatriko bat laguntzeko eskatzen denean, SOS Deiak zerbitzuaren bitartez, eta larrialdietako zerbitzuari “artatzeko agindua” bidalita psikiatra batek “pazientearen aldez aurretiko balorazioa egin dezan”, jarduketa egiten duen patruila, anbulantziarekin batera joateaz gain, harremanetan jarriko dela larrialdietako zerbitzuko arduradunarekin edo guardiako psikiatrarekin, patruila han egotea behar duten galdetzeko, zehaztu arte paziente hori “ospitaleratzeko agindua” emango den ala ez. Horren guztiaren helburua da ekiditea horrelako pazienteek, Ertzaintza ospitalean ez dagoela-eta, liskarrak sortzea edo ihes egitea.
Hori dela tarteko, Arartekoak galdetu zuen Araban antzeko protokolo bat ezartzerik ote zegoen, eta, esku-hartze horri erantzunez, Osakidetzak esan du, Arabako Koordinazio Soziosanitarioko Batzordearen azken bileran proposatu zela, hizpide duguna bezalako kasuetan, tartean diren eragileak harremanetan jartzen dituen gaur egungo protokoloa eguneratu eta hobetu beharra zegoela, kexa eragin duenaren antzeko egitaterik ez gertatzeko.
Jasotako erantzuna ikusita, Arartekoak amaitutzat jo du kexa honen harira egindako esku-hartzea. Nolanahi ere, hizpide duguna bezalako kasuei aurre egiteko har daitezkeen neurrien jarraipena egingo dugu.
Erakunde honek betidanik izan du buruko osasunarekiko kezka. Horren harria, aurten, bilera bat egin dugu Osakidetzako langile batekin, eta hark Araba ESIn, haur eta gazteen buru-osasunaren arloan, abian diren zerbitzuen eta programen berri eman dio Arartekoari.
Nabarmentzekoa da profesional horrek osasun-erakundeak arlo horretan dituen baliabideak aipatu dituela, eta, horren ondoren, adierazi duela iaz arte erakunde arteko lantalde bat izan zela abian, eta talde horrek oso programa interesgarriak abiarazi zituela, kasu jakin batzuk –korapilatsuenak, normalean– arrakasta handiz aurre egitea lortu dutenak.
Langile horren esanetan, talde horretan gizarte-zerbitzuen sistemako profesionalek –Arabako Foru Aldundikoak zein Gasteizko Udalekoak, eta hezkuntza- nahiz osasun-sistemakoak– hartu zuten parte. Haren ustez, parte-hartzaile guztiek gogobetetasun-maila handia zuten sortutako dinamikarekiko eta lortutako emaitzekiko, eta kexatu da talde horren lana bertan behera utzi delako (ez daki zergatik).
2.4. Osasun laguntza
Txosten hau idazteko orduan, erakunde honek artean ez zuen jasoa lankidetza-eskaerari emandako erantzunik, eta, beraz, ez da kontu horren inguruko behin betiko baloraziorik egin. Aitzitik, aipatu beharra dago kexa bana jaso dugula, erditzean arreta emateko Gurutzetako eta Basurtuko ospitaleen protokoloen inguruan. Kexagileak azpimarratu duenez, protokolo horiek Erditze Arruntaren gaineko Arreta Estrategian eta Osasun Ministerioko Jardute Klinikoko Gidetan ageri diren jarraibideak bete behar dituzten arren, bi ospitale horietakoek ez dituzte betetzen.
Interesdunaren esanetan, ondorio hori atera du aztertu ondoren zer erantzun eman dizkieten bi osasun-erakundeetako pazientearen arreta zerbitzuek eta Osasun Saileko Bizkaiko Osasuneko Lurralde Ordezkaritzak kexagileak gai horri buruz galdetzeko igorritako idazkiei.
Iruditu zaigu atal horretan sailkatutako kexa batzuk, alegia, osasun-laguntzari buruzkoak, ondare-erantzukizuneko prozeduraren bitartez bideratu beharko liratekeela, eta horren berri eman diegu erakunde honetara jo duten pertsonei. Halaber, jakinarazi diegu Arartekoak honako esku-hartze hau egiten duela horrelako kontuetan: egiaztatzen du espedienteak izapidetzeko orduan errespetatu egin direla ordenamendu juridikoan aurreikusitako bermeak (batik bat, entzunaldi-izapidea), eta, izapidetzea gehiegi luzatzen ari bada, administrazioari ohartarazten dio.
Farmazia-prestazioa dela-eta, pertsona batek kexa batean azaldu du ez datorrela bat farmazia-prestazio gisa esleitutako ekarpenaren ehunekoarekin; zehazki, ez dago ados ehuneko hori kalkulatzeko aintzat hartutako diru-sarrerekin. Interesdunak arazo horren berri eman zuen Osasun Sailean, eta han jakinarazi zioten administrazio autonomoak ez zuela ekarpen ekonomiko hori ezartzeko eskumenik, ez zuelako behar adinako babes juridikorik hura ezartzeko edo aldatzeko.
Interesdunari Estatuko Herriaren Defendatzailea 2017ko azaroaren 29ko gomendioaren kopia bat bidalita amaitu zen erakunde honen jarduna. Horren bitartez, besteak beste, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari gomendatzen zaio, herritarrek farmazia-prestazioari eusteko egin beharreko ekarpenari begira, progresibitate-printzipioa aplikatuz, erabiltzaileei esleitutako diru-sarrerek bat egin dezaten horien gaur egungo ahalmen ekonomiko errealarekin.
Azkenik, Osakidetzak onartu egin du Arartekoaren iradokizuna, Arartekoaren 2017ko irailaren 20ko ebazpenean jasotakoa: bermatzeko ebakuntzari berari lotutako alderdien (erabilitako materiala ateratzeko baimen informatuko agirian jasotakoak) berri eman ez ezik, anestesiaren inguruko kontuak ere jakinarazten direla.
Osakidetzak gai horren inguruan helarazi digun azken komunikazioan, adierazi da ohar bat igorriko dela helbide mediko guztietara, eta, horrekin batera, Arartekoaren ebazpen honen kopia bidaliko dela, eta azpimarratuko dela kontsultan informazioa emateko prozesuak hobetu beharra dagoela eta bilakaerari buruzko oharretan adierazi beharra dagoela zer informazio eman zaion interesdunari. Halaber, proposatuko da pazienteei ematen zaien baimen informatuko agiritik ezabatzea Anestesia Zerbitzura jotzeko dioen esaldia, eta, haren ordez, beste esaldi labur bat idaztea, informazioa emanez.
2.5. Itxaron-zerrendak
Ebakuntza kirurgikoak egiteko itxarote-denborari buruzko atal horretan, aurreko urteko txostenetan jasotako gogoeta
bera egin behar dugu, hots, martxoaren 21eko 65/2006
Dekretuan (prozedura kirurgiko programatuetara eta urgenteak ez direnetara iristeko gehienezko epeak ezartzeko dena), ezartzen dela, horrelako kasuetan, itxarote-denbora, gehienez ere, 180 egunekoa izango dela.
Itxarote-denbora hori gainditu zuten ebakuntza kirurgikoei buruzko kexa gehienak bideratu egin dira izapideak egin ahala. Hala ere, Arartekoak azpimarratu du, beti bezala, informazio argia eman behar zaiela egoera horretan dauden pertsonei, ziurgabetasuna murrizte aldera.
Horrez gain, zenbait kexa aurkeztu dira, kontsulten hitzorduak atzeratu eta bertan behera utzi direla-eta. Pertsona bat kexatu zen proba diagnostikoak egin eta handik 12 egunera eman ziotelako hitzordua onkologoarekin. Haren iritziz, batzuetan, denbora luze igarotzen da proba diagnostikoak egiten direnetik pazienteei horien emaitzak jakinarazi arte, eta, aintzat hartuta emaitzak oso garrantzitsuak direla eta zain egoteak larritasuna eragiten diela pazienteei, Osakidetzak prest egon behar luke azaldutakoa bezalako egoerei lehenbailehen erantzuteko, emaitzak telefonoz jakinaraziz, esate baterako.
Arartekoak ulertzen du interesdunak azaldutako egoera. Aitzitik, Osakidetzaren gogoeta ere ulertzen du, alegia, profesionalei lan handia ekarriko liekeela, herritar horren proposamena onartuz, interesdunei proba diagnostikoen emaitzak jakinaraztea mediku espezialistarekin kontsulta izan aurretik. Hortaz, kexagilearen eskaera eta Osakidetzak emandako informazioa aztertu genuen, eta ez genuen hauteman irregulartasun-zantzurik zegoenik kexa eragin zuen jardunean.
2.6. Anbulantzien funtzionamendua
Pertsona batzuek anbulantzian eramateko itxaron behar izan duten gehiegizko denborak kexak eragin ditu berriz ere.
Besteak beste, giltzurrunetik gaixo dauden pertsona batzuk kexatu dira. Interesdunek aldian behin joan behar dute Osakidetzako osasun-zentroetara dialisi-saioak jasotzera. Herritar horiek adierazi dute anbulantzia-zerbitzua kudeatzen duen enpresak tratu gizagabea ematen diela. Izan ere, gaixo kroniko horiek hiruzpalau orduko tratamendu konplexuak jasotzen dituzte, eta, saio bakoitza amaitutakoan, denbora luzez egon behar dute anbulantziaren zain etxera itzultzeko. Diotenez, zerbitzua esleitua duen enpresak ez ditu betetzen adostutako ordutegiak –horiek, normalean, dialisi-tratamenduak amaitzen diren orduarekin bat datoz–.
Osasun Sailari laguntzeko eskatu zion erakunde honek, eta jakinarazi zigun zenbait bilera egin zituela zerbitzu hori esleitua zuen enpresarekin, zerbitzuaren egoera eta giltzurrunetik gaixo dauden paziente horiek beren salaketan azaldutako arrazoiak baloratze aldera. Sail horrek azaldu zuen bilera horietan salaketen edukiaren berri eman zitzaiola enpresari, eskatu zitzaiola beharrezkoak ziren neurriak hartzeko, arreta irisgarria eta kalitatezkoa emateko, eta enpresak hori lortzeko neurri jakin batzuk aurkeztu zituela.
Osasun-arduradunaren iritziz, jarduketa horiek progresiboki ezartzearen helburua zen bermatzea interesdunei denbora egokian erantzuten zitzaiela, ez gertatzeko salatutakoak bezalako egoerarik. Gainera, adierazi zuen hiru hilabeteko epea ezarri zela neurriak abian jartzeko, eta sail horrek eta enpresa esleipendunak jarraipena egingo zutela, batera, lortutako emaitzak baloratzeko.
Kolektibo horrek ez du berriz ere erakunde honetara jo. Aitzitik, horren ondoren, antzeko beste kexa batzuk jaso ditugu; horietan, interesdunek adierazi dute anbulantziak atzeratu egin direla, eta, horren ondorioz, batzuetan, ez direla garaiz iritsi osasun-zentroetan programatuta zituzten hitzorduetara. Kontu horiei zer erantzun ematen zaien, Arartekoak baloratu ahal izango du zer emaitza izan duten Osasun Sailak aipatutako bilerek, zer egoeratan dagoen gaur egun kontu hori, eta, hala badagokio, etorkizunean, gai horri lotuta egokiak iruditzen zaizkion esku-hartzeak egin ahal izango ditu.
3. Araudi- eta
gizarte-testuingurua
2018ko uztailaren 31n jarri zen indarrean 7/2018, Errege Lege-Dekretua, uztailaren 27koa, Osasun Sistema Nazionalerako sarbide unibertsalari buruzkoa. Dekretu horrek errotikako aldakuntza dakar, Osasun Sistema Nazionalak emandako osasun-laguntza jasotzeko eskubideari dagokionean behintzat; izan ere, eskubide hori Gizarte Segurantzaren esparrutik atera eta bizilekuari lotutako herritarren eskubide unibertsal bilakatzen da, eta Espainian modu irregularrean dauden pertsonei ere aplikatzen zaie, zenbait mugarekin bada ere –2012tik zuten ukatuta eskubide hori–.
Zioen azalpenean bertan aitortu zenez, eredu horrek hautsi egiten du Gizarte Segurantzako funts publikoekin ordaindutako aseguramenduarekiko lotura, eta Espainian bizitzeari lotzen zaio, bai eta, ohiko bizilekua Espainian izan ez arren, beste edozein titulu juridikoren bitartez Espainian osasun-
laguntza jasotzeko eskubidea aitortuta duten pertsonei ere. Horiek horrela, finkatu egin zen osasun laguntza jasotzeko eskubidearen –Konstituzioaren 43. artikuluan jasotakoa– eta Gizarte Segurantzarako eskubidearen arteko bereizketa; prozesu hori apirilaren 25eko 14/1986 Legearekin (Osasunaren Lege Orokorra) hasi zen, eta, indarrean jarri zenetik, aldaketa batzuk egin dira.
Bestalde, erakunde honek jakin du, joan den azaroan, gobernuak zenbait gomendio helarazi zizkiela autonomia-erkidegoei, eskatu, erregistratu eta jaulki zezaten Espainian egon arren legezko bizilekua ez duten pertsonei osasun-laguntza jasotzeko baimena ematen dien egiaztagiria.
Gomendio horien arabera, egoera horretan daudenek, Espainian hiru hilabetez bizi izana egiaztatzen duen dokumentazioa –errolda-ziurtagiria, esate baterako– aurkeztu behar dute, eta eskatzaileak ezin badu agiri horren bitartez egiaztatu Espainian bizi izana, aurretik Espainian bizi izana egiaztatu ahalko du, gutxienez 3 hilabete lehenago, Estatuko edozein administraziok jaulkitako agiri ofizialak aurkeztuta (kontsulatuak jaulkitako bidaia-gutuna, ikastetxeetako izen-emateak, gizarte-zerbitzuetara egindako bisiten erregistroa, GKEek jaulkitako agiriak, etab).
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Banakako kexei ematen zaizkien erantzunak izan dira erakunde honek, arlo horri dagokionean, esku hartzeko arrazoi nagusia.
4.1. Bilerak
Arartekoa Hiru Hamabi elkarteko ordezkariekin bildu da. Hartutako kalte zerebrala duten umeen egoera aurkeztu du
elkarte horrek, eta, funtsean, aipatu du Osakidetzak osasun-laguntza urria ematen diela ume horiei, 6-16 urtekoei bereziki.
Erakunde honek hitzeman du esku-hartze bat egingo duela kontu horren inguruan galdetzeko, eta esku-hartze horren baitan erabakiko dela zein diren aurrerantzean egin beharreko jarduketak3.
Bestalde, Munduko Medikuak erakundearekin bildu da, eta, haren esanetan, beren horretan diraute atzerritarrek osasun-laguntza eskuratzeko arazoek.
Beste batzuetan bezala, ukitutako pertsonen aldeko irtenbidea eman zaie arazoei. Hona hemen sortutako arazoak: osasun-erakundeko langileek behar bezalako azalpenik ez ematea, osasun-zentroetako langileek informaziorik ez ematea edo informazio desegokia zein disuasiokoa ematea, eta, nahiz eta gure autonomia-erkidegoak aurrerakada handia egin duen osasunaren babes integraleko programa ezartzeari dagokionez, osasun-laguntza ukatu izana hura jasotzeko eskubidea duten pertsonei. Diotenez, kasu gehienetan, urratu egin da aplikatzekoa den araudia. Horrez gain, adierazi dute, batzuetan, fakturatu egin zaiela arreta urgentea, edo ez direla izapidetzeko onartu osasun-laguntza jasotzeko eskaerak.
Azkenik, aipatu dute zer egoeratan dagoen Bizkaia egoera irregularrean dauden etorkinek sendagaiak doan eskuratzeari dagokionez. Erakunde honek emandako informazioaren arabera, ANESVAD fundazioak zenbait urte daramatza hainbat erakundek bideratutako pertsonei sendagaiak doan eskuratzen laguntzen. 2017ko abendutik aurrera baliabide hori kudeatzeari uztea erabaki zuen fundazio horren batzordeak. Orduan, Bizkaiko Gurutze Gorriak hartu zuen bere gain kudeaketa-lan hori, eta ANESVADek, berriz, hura finantzatzen jarraitu zuen.
Aitzitik, jakinarazi digutenez, 2018ko abenduaren 31n, amaitu egingo da Bilboko sendagaien programa, ANESVADek sendagaiak finantzatzeari utziko baitio behin betiko; horrek ziurgabetasun handia dakar baliabide gutxiago dituzten pertsonen osasunerako eskubideari dagokionez.
4.2. Ponentziak
2018ko ekainaren 7an, Kursaal jauregian, “Pertsona ardatz duen osasun-arreta integrala” hitzaldia aurkeztu zuen Arartekoak. Hitzaldi horretan, osasun-laguntzaren testuinguruan pertsona ardatz duen arreta-ereduaren eraketa, Euskadin eredu horrek oinarri dituen eskubideak eta Arartekora jotzen duten pertsonek eskubide horiei lotuta aurkezten dituzten kexen edukia izan ziren hizpide.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Interesdunek nahiz Munduko Medikuak erakundeak Arartekoari igorritako kexekin eta informazioarekin bat etorriz, berriz ere gogorarazi beharra dago osasun-laguntza eskuratzeko eskaerei, bai eta hura jasotzeko eskubidea aitortzekoei ere, emandako erantzunek arazoak eragin dizkietela, batik bat, atzerritarrei.
7/2018 Lege-Dekretua indarrean jartzeaz batera egoera horrek hobera egingo duelakoan gaude. Hala ere, uste dugu oraindik ere bide luzea egin beharra dagoela osasun-estaldura unibertsala lortzeko.
Arartekoaren iritziz, ezinbestekoa da gogoz kontrako ospitaleratze psikiatrikoen kasuetan esku hartzen duten eragile guztien –osasun-larrialdiak, Ertzaintza eta ospitaleko larrialdietako zerbitzua– arteko koordinazioa eta elkarri informazioa emateko modua hobetzea. Koordinazio hori gauzatzeko aurrekari baliagarria da Gipuzkoan indarrean dagoen Gogoz kontrako ospitaleratze psikiatrikoko kasuetarako jarduketa-protokoloa.
1. Arloa kopurutan
2018an idatzizko 80 kexa aurkeztu dira segurtasun arloan, eta Arartekoak aldi horretan erregistratu dituen kexa guztien % 3,59 da hori. Eragindako herri-administrazioak eta azpiarloak kontuan hartuta, honakoa izan da kexen banaketa:
Administrazioka:
• Tokiko Administrazioa 51
• Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 17
Azpiarloka:
• Trafikoa 55
• Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura 15
• Herritarren eskubideak 3
• Beste alderdi batzuk 3
• Herritarren segurtasuna 3
• Jokoak eta ikuskizunak 1
Txostena itxi zen egunean, hurrengo egoeran zeuden urte horretan izapidetutako kexak:
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
247 |
176 |
71 |
25 |
18 |
7 |
21 |
Bestalde, honako azpi-arloetan 6 espediente izapidetu ditugu ofizioz:
• Atxiloketa zentroak 2
• Herritarren eskubideak 1
• Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura 1
• Babes zibila 1
• Trafikoa 1
2018an kexa gehien jaso dituzten administrazioak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila eta Bilboko nahiz Gasteizko Udalak izan dira. Donostiako Udalera eta beste udal batzuetara ere bidali dira kexak, gutxiago izan badira ere.
Aurreko urteetan gertatu den moduan, atal honetan eskaintzen diren zifrek ez dute jasotzen Arartekoak esku hartu ezin ahal izan duen kexarik, ukapenerako legezko kasuren batean egoteagatik nahiz herriaren defendatzailearen edo beste defentsa bulego batzuen eskumen-eremukoak izateagatik.
Administrazioek beren jarduketa zuzendu dute aurten izapidetutako zenbait kexatan.
Oro har, administrazioek modu onargarrian bete dute Arartekoarekin elkarlanean aritzeko betebeharra. Hala ere, erakunde honek bere lana egiteko zailtasunak topatzen ditu oraindik. Arartekoak egindako galderei ez erantzuteak, eskatutako informazioa emateko orduan dauden atzerapenak eta behar den dokumentazioa eskuratzeko zailtasunak jarraitzen dute izaten arazo ohikoenak. Aurten egindako gomendio batzuk dira jokabide horien adierazgarri. Administrazioak Arartekoak egindako gomendioei erantzun gabe jarraitzen du gainera, eta horregatik, erakunde honek uste du ez zaiela inolako jaramonik egin. Arartekoak berriro esan behar du bere eskaeretan azaltzen diren kontuei erantzunik ez ematea edo erantzun eskasak ematea oztopo handia direla legez esleitutako eginkizunak behar bezala betetzeko; gainera, horrek modu larrian kaltetzen ditu ordenamendu juridikoak beren interesak defendatzeko eskura jartzen dizkien tresnetako bat erabiliz erakunde honetara jotzen dutenen eskubideak.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Herritarren eskubideak
Esparru honetan 2018an izapidetutako kexa batzuk poliziaren eginkizuna gauzatzeari buruzkoak izan dira. Aurten gutxiago izan diren kexa horiek kontu errepikatuei buruzkoak izan dira berriz, esaterako: kexen barne-ikerketa; atestatuen edukiaren eta administrazio salaketen kontrola, horiek arrazoitzen dituzten egitateei dagokienez; agenteek lanbide-identifikazioa ez ematea; eta poliziaren deontologia-kodea ez betetzea agenteek beren esku-hartzeei eta botere-gehiegikeriari buruz emandako tratuari eta arrazoiketari lotuta. Halaber, bide publikoan egindako identifikazioei buruzko kontuak sortu dira berriz ere.
Aipatutako kontu asko Gasteizko Udalak aurten egindako gomendio batean aztertu dira agente baten jarduketari buruzko kexa bati erakunde honen gomendioekin bat datorren tratamendua emateko, eta honen ondorioz kexagileari ezarritako isuna berrikusteko: agenteak trafiko-araudia urratzeagatiko jarduketa horretan haren aurka jarritako salaketa (Arartekoaren Ebazpena, 2018ko abenduaren 20koa).
2018an jasotako eta behar bezala ebatzi diren kexen artean, Sopelako Udaltzaingoak identifikazioa eskatu zion herritar batek aurkeztutakoa aipatu behar da; izan ere, ez zioten esan zergatik eskatzen zitzaion identifikazio, beti nahitaez jakinarazi behar duten moduan (4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, herritarren segurtasuna babesteari buruzkoa). Udalak (herritarrak ondoren bertara jo zuen informazio hori eman ziezaion), ez zion eman, harik eta Arartekoak kexaren ondorioz bertan esku hartu zuen arte.
Aurten izapidetutako kexek erakusten dute bete gabe jarraitzen dutela erakunde honek gehiegikeriak saihesteko eta, horiek gertatuz gero, hauteman ahal izateko proposatu dituen prebentzio eta kontrol mekanismoetako askok; hemen jasotzen direnak, bereziki: 7/2011 Gomendio Orokorra, urriaren 28koa. Ondorengo 4.3. idatz-zatian, gabezia horietako batzuk azalduko dira.
2.2. Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura
Kexa baten izapidea amaitu du aurten, eta bertan, trafiko-
istripu batean hildako gazte baten familia ez zetorren bat Ertzaintzak istripuaren eta bere jarduketaren beste alderdi batzuen gainean egindako ikerketarekin.
Arartekoaren aburuz, behar besteko oinarririk ez zuen egindako ikerketaren arrazoiketaren eta nahikotasunaren gainean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak helarazi zion balorazio orokorra zalantzan jarri ahal izateko, haren izaera eta lege-xedea aintzat hartuta, bai eta lotzen zitzaizkion lege-mugak ere. Halaber, uste zuen familiak aurkeztutako salaketa izapidetzeaz arduratzen ziren organo judizialei zegokiela egitateak ikertzea; hala badagokio, aldeek proposatutako edo horiek egokitzat jotzen zituzten frogak egitea erabakitzea egitateak argitzeko eta, ezartzea, egindako ikerketaren arabera, egindako frogaren eta aldeen alegatuen baloraziotik abiatuta, zein ziren frogatutako egitateak eta horiei dagokien erantzukizuna (Prozedura Kriminalaren Legearen 282. artikulua eta hurrengoak eta 796. artikulua).
Nolanahi ere, aldi berean ulertu zuen, ezbeharrean inplikatutako beste ibilgailua gidatzen zuen pertsona ikertzean Ertzaintzak egindako alkohol proba ez zela izan legeak alkoholemia-tasa egiaztatzeko ezartzen duena (Prozedura Kriminalaren Legearen 796.1.7. artikulua, trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren 14.3. artikuluari eta Zirkulazioko Erregelamendu Orokorraren 22. eta 23. artikuluei lotuta); izan ere, neurketa bakar bat egin zen derrigorrezkoak diren bi proben ordez eta, gainera, laginketa edo hurbilketako etilometro batekin, ez ofizialki baimendutako batekin, lehen aipatutako arauek eskatzen duten moduan, arrazoi hau dela bide: hurbilketako etilometroarekin egindako neurketak emaitza negatiboa eman zuela, eta horregatik, alkoholik ez zuela jakiteko nahikoa zela pentsatu zen eta proba gehiago egitea ez zela beharrezkoa. Justizia auzitegiek adierazi dute ofizialki baimendutako etilometroak direla legez ezarritako xedapen teknikoak betetzen dituztenak, hau da, Metrologiako Espainiako Zentroak egiten duen hasierako kontrola gainditu dutenak eta, hala badagokio, geroko aldizkako egiaztapenak gainditu dituztenak, baita zentro horrek konponketa edo aldaketa baten ostean egin behar dituenak ere. Laginketako etilometroak, kexa honetan erabili zen bezala, ez ditu, aldiz, eskakizun horiek betetzen. Auzitegiek zehaztu dute alkoholemia-proba arautu bakarra dagoela eta bi neurketa arautuek osatzen dutela. Halaber, adierazi dute, probak legez ezarritako eskakizunen arabera egitea berme bat dela, bai ukitutako pertsonarentzat, bai erakundeetarako. (Auzitegi Gorenaren 531/2017 Epaia, uztailaren 11koa, besteak beste). Azaldutako doktrina jurisprudentzialak honako hauek oinarritzat hartzen dituen kasuei buruz hitz egiten du: akusazioak zantzuen araberako frogan lortutako emaitza positiboa edo legez baimendutako etilometroarekin egindako lehenengo proba. Kexa horretan ez zen halako emaitzarik izan, baina bai pertsona baten heriotza eragin zuen istripu larri bat; horregatik, erakunde honen ustez, proba berme guztiekin egin behar zen, haien artean, legeak eskatzen duenaren arabera egitea, zegokion egiaztagiriarekin dokumentatzea eta erabilitako neurketa-tresnak egokiak zirela egiaztatzen zuten agiriak aurkeztuz. Azken eskakizun hori ere ez zen bete kexa honetan, proba egin zuten agenteen adierazpenekin baino ez baitzen dokumentatu.
Azpiarlo horretan 2018an behar bezala ebatzi diren kexen artean, herritar batek 112 larrialdietarako telefonora deituta zirkulazioa arautzeko poliziak agertzeko egindako eskaera bat aipatu behar da. Izan ere, bere ibilgailua matxuratu egin zen eta galtzada-zati bat hartzen zuen zirkulazio handiko Bilboko sarrera-irteerako bide batean. Egoera horrek arrisku handia eragiten zien bideko zirkulazioari eta herritar horri berari ere. Kexagileak erakunde horretara jo zuen egindako deiari jaramonik ez egiteko zer arrazoi zeuden jakite aldera. Horren erantzukizuna Bilboko Udaltzaingoari egozten zion. Kexaren izapideak agerian utzi zuen, hala ere, Ertzaintzak Udaltzaingoari deiari buruz igorritako informazioa ez zetorrela bat egin zuen errekerimenduarekin; izan ere, SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan abisuaren ondorioz egindako informatika-jardunak ez zuen adierazi interesdunak jakinarazitako arrisku-egoera hori. Horrek eragin zuen jarduteko eskumena zuen Ertzaintza (polizia horri zegokion Udaltzaingoari gorabehera horren berri ematea) arrisku horretaz ez jabetzea eta Udaltzaingoari soilik gorabeheraren berri ematea, jakin zezan; inolako arrisku egoerarik ez zegoela esan zion, gainera. Informazio horrek eragin zuen, finean, Udaltzaingoak esku hartu ez izana. Gertaerak argitzeaz gain, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak erakunde honi jakinarazi zion zegozkion neurriak hartuko zituela kasu horretan gertatukoa bezalako egoera bat errepika ez zedin.
2.3. Trafikoa
Arartekoak zenbait gomendio igorri dizkie udal hauei:
Arrasate (Arartekoaren ebazpena, 2018ko otsailaren 27koa), Donostia (Arartekoaren ebazpena, 2018ko azaroaren 12koa) eta Oñati (Arartekoaren ebazpena, 2018ko irailaren 4koa), beren udalerrietan bide segurtasuna eta trafiko araudia betetzen dela berma dezaten. Administrazio horiei ere gomendatu die hartutako neurriei buruzko jarraipena egin dezatela; horrenbestez, sortutako arazoak konpontzeko egokiak diren egiaztatu ahalko da. Arrasaten eta Donostian, Uribe Auzoan eta Galtzaraberrin sortu ziren arazoak, hurrenez hurren, oker egindako aparkatzeengatik; Oñatin, berriz, Berezaoko industrialdeko sarbidean (Arantzazuko ama kaletik) oinezkoek duten segurtasun faltagatik.
Aurten Gorlizen, udan, aparkaleku arautuko sistema bat (TAO) ezarri izanak hainbat kexa eragin ditu, ez baitzeuden ados udala sistema ezartzeko kudeatzen ari zen moduarekin nahiz zerbitzua arautzen duen ordenantzaren alderdi batzuekin. Kexa horietako askoren ondorioz Arartekoak egin beharreko esku-hartzea, honen mende geratzen da: interesdunek aurrez udalean bertan aurkeztea; izan ere, ez da ageri halakorik egin zutenik erakunde honetara jo zutenean.
Izapidetutako kexen artean, emakume dibortziatu batek aurkeztutakoa nabarmendu behar da; horren harira,
Gorlizko Udalak ez zion uzten egoiliarren araubidea baliatzen, bere ibilgailuaren zirkulazio-baimenean senar ohia bakarrik agertzen baitzen titular gisa. Ibilgailua senar-emazteen irabazpidezko ondasunen sozietatearen zati zen, oraindik likidatu ez zena; beraz, berea ere bazen. Gainera, dibortzioaren epai irmoagatik kexagileari esleitu zitzaion, berak bakarrik erabiltzen baitzuen eta ibilgailuak sortutako gastuak ere berak ordaintzen baitzituen. Erakunde honek egindako esku-hartzearen ondorioz, udalak interesdunari ibilgailu horretarako egoiliar-araubidearen onuradun izaera aitortu zion, bai eta izaera horri dagozkion onurak ere.
Izapidetutako beste kexa batean oporretako egoiliar bat ez zetorren bat ordenantzak egoiliarrei eta oporretako egoiliarrei ematen dien tratamendu desberdinarekin, erregulazioaren beste alderdi batzuen artean. Oporretako egoiliarrentzako bonuak emateko kudeatzeko erarekin ere ez zetorren bat, interesa zuten pertsonei eragozpenak eta gastuak eragiten ari zitzaizkielako. Udalak aitortu zuen zerbitzua abian jarri izanak agerian utzi zituela berrikusi eta aldatu beharreko ordenantzaren alderdi batzuk. Egungo araubidea aldatzeak ezarpenaren lehen urteko espedientean aintzat hartuko zuela jakinarazi zuen, bai eta kaltetutako pertsonen iradokizun nahiz kexak ere; halaber, jakinarazi zuen kalterik ez eragiteko zenbait neurri iragankor hartu zituela. Aitortu zuen ere, oporretako egoiliarrentzako bonuen kudeaketak aurreikuspen guztiak gainditu zituela; hala, haiek emateko orduan atzerapenak sortzez gain, eragozpenak eragin zitzaizkien erabiltzaileei, eta eragozpen horiek arintzen saiatu ziren zerbitzuaren erabateko funtzionamendua atzeratuz. Nolanahi ere, ordenantzak egoiliarrei eta oporretako egoiliarrei ematen dien tratamendu desberdina babestu zuen. Udalak tratu desberdintasuna oinarritzeko baliatutako justifikazioa aztertu ondoren, Arartekoari egokia iruditu zaio gaia berriz azaltzea.
Arartekoak azpiarlo honetan 2018an izapidetutako zenbait kexak zehapen-araubidea aipatu izan dute, aurreko urteetan bezala, prozedurari lotutako arazoak azaldu dituzte berriz, eta haien gainean ere errepikatzen diren gaiak sortu dira, esate baterako: izapide estandarizatua, arau-haustearen froga eta jakinarazpenak. Beste gai batzuk ere sortu dira, isun bat halabeharrez gauzatzea, esaterako, aurrez haren aurka jarritako aukerako berraztertzeko errekurtsoa eta gauzatze hori eteteko eskaera oraindik ebatzita izan gabe, eta biak ala biak ebazteko epeak oraindik gainditu ez direnean.
Adierazitako kontu batzuk kexa batean aztertu dira, eta horren izapidea amaitu da Gasteizko Udalak egindako gomendio batekin. Gomendio hori onartu egin da ibilgailu bat kentzeko egintza berriz azter zezan, bai eta udaltzain batek ibilgailua kentzea eragin zuen salaketa baten ondorioz egindako zehapen-jarduketak ere (Arartekoaren ebazpena, 2018ko urriaren 30ekoa). Matrikula frantsesa duen ibilgailua bide publikotik kendu zuten ezgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatutako plaza batean aparkatuta zegoenean kexagilea titular zen pertsona horientzako aparkatzeko txartel europarra ikusgai zuela (Frantzian emandakoa); izan ere, ibilgailua kentzeko agindua eman zuen eta interesdunari jakinarazi zion agenteak uste zuen txartel hori ez zela jatorrizkoa, kopia bat baizik. Kexagileak ukatu egin zuen. Ibilgailuen udal gordailuan egiaztatu zuen autoan bertan ikusgai zuen txartela jatorrizkoa zela baina, hala ere, ibilgailua kentzeari dagozkion tasa eta isuna ordaindu behar izan zituela berreskuratu ahal izateko. Arartekoaren iritziz, udalak salaketari froga-balio osoa eman zion eta hori ez dator bat konstituzioan jasotako errugabetasun-presuntziorako eskubidearekin (Espainiako Konstituzioaren 24.2. artikulua); horrez gain, kexagileak ordaindutako isuna ez zela borondatezkoa uste zuen, udalak defendatzen zuen moduan, nahitaezkoa baizik, behin-behineko gordailu gisa, ez baitzen Espainian bizi.
Eragindako administrazioek kexen alde jardun dute azpiarlo honetan 2018an jasotako izapidetutako zenbaitetan. Hori da, adibidez, Barakaldoko Udalaren kasua. Udal horrek herritar bati itzuli egin dio udal gordailutik ibilgailua berreskuratzeko ordaindu behar izan zuen tasa (herritar horri ibilgailua bide publikoan aparkatuta zuenean kendu zitzaion), Arartekoaren esku-hartzearen ondorioz honako hau egiaztatu ondoren: kexagileak ibilgailua aparkatu zuen datan toki horretan aparkatzeko baimena zegoela eta ibilgailua kentzea eragin zuen aparkatzeko debekua aldi baterako zela (aparkatu ondorengokoa, gainera). Aipa daitezke ere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baliogabetu dituen isunei lotutako kexa batzuk. Kexetan, kexagileek zigorrek hizpide zituzten gertakariak ukatu zituzten eta, kasu horietan bat egiten zuten inguruabarrak ikusita, zalantzan jartzen zuten Ertzaintzako agenteek egindako salaketak nahikoa froga direnik errugabetasun presuntzioa indargabetzeko.
Konpondu diren 2018an izapidetutako kexen artean,
Sestaoko Udalak ondoriorik gabe utzitako isun bati buruzkoa aipatu behar da, honako hau egiaztatu baitu Arartekoak egindako esku-hartzearen ondorioz: isuna oinarritu zen interesdunari jakinarazitako salaketak ez zituela lege-eskakizunak betetzen zehapen-prozedura abiarazi ahal izateko eta isun bat ezartzeko.
3. Araudi-testuingurua
2018ean indarrean jarri da 920/2017 Errege Dekretua, urriaren 23koa, ibilgailuen azterketa teknikoa arautzen duena, eta Gidarien Araudi Orokorraren IV. eranskina, gida-baimena edo gida-lizentzia eskuratzeko eta indarraldia luzatzeko behar diren gaitasun psikofisikoei buruzkoa, aldatu egin da (PRA/375/2018 Agindua, apirilaren 11koa).
Aurten ere aldatu egin dira urriaren 16ko147/2 Dekretua, Jokoaren Euskal Behatokia sortzen eta arautzen duena, eta urriaren 23ko 151/2018 Dekretua, Euskadiko trafiko istripuen biktimen erregistroa sortzen eta arautzen duena.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Ofiziozko espedienteak
2018an izapidetu ditugun ofiziozko jardun batzuek, aurreko urteetan bezala, atxiloketa-zentroen egoera egiaztatzea izan dute helburu. Horrez gain, aztertu dugu atxiloketari buruz eta poliziaren esku-hartzeetako berme-sistemari buruz Arartekoak egindako gomendioak betetzen ote diren. 4.5. atalean, jarduketa horien laburpena egin da.
Horrez gain, aurten, ofiziozko jardun bat izapidetu da,
Ertzaintzak Donostian egindako esku-hartze baten ondorioz hildako mutil bat zer baldintzatan hil zen argitze aldera Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abiarazitako barne-ikerketaren jarraipena egiteko.
Beste kexa baten bitartez, zalantzan jarri zen genero indarkeriari lotutako delitu bat salatzeko edo babesa eskatzeko polizia-etxera jotzen duten genero indarkeriaren biktimei lehenengo arreta emateko Ertzaintzak duen modua. Kexagileak ezin izan zuen salaketa jarri, urtebete baino gehiago igaroa zelako hura eragin zuten egitateak jazo zirenetik. Aitzitik, kexa horren ondorioz, ofiziozko jardun bat abiarazi dugu, jakin nahi baikenuen nola ematen den, oro har (ez bakarrik genero-indarkeriaren biktimen kasuan), lehenengo arreta, eta nola bermatzen den lehenengo une horretan emandako informazioa ez duela entzuten esparru horretan artatzeko zain dagoen beste inork. Kexa horretan azaldutakoaren arabera, arreta hori emateko baldintzek ez dute bermatzen zerbitzua eskatzen duen pertsonari arreta ematen dion agentearen eta pertsona horren beraren artean dagoen komunikazioaren konfidentzialtasuna eta pribatutasuna.
4.2. Txosten berezien segimendua
Atxiloketa-zentroetara egindako bisitaldiek eta kexak izapidetu bitartean bildutako informazioak aukera eman diote Arartekoari Kalabozoak, Ertzaintzaren eta udalen atxiloketa egoitzak” (1991) txosten bereziaren jarraipena egiteko.
Txostena betetzeari buruz erakunde honek duen iritzia 4.5. atalean ageri da, laburtuta.
4.3. Gomendio orokorren segimendua
Arartekoak aurten izapidetu dituen kexek eta egindako ofiziozko jardunek zein ikuskapen-bisitaldiek aukera eman digute urriaren 28ko 7/201201 Gomendio Orokorraren jarraipena egiteko. Gomendio horretan, Arartekoak bere ibilbidearen hasieratik segurtasun-arloan egin dituen gomendio gehienak bildu dira.
Polizia-jardunen barne-ikerketetan gabezia handiak hautematen ditugu oraindik ere (II.1.1. atala). Ikerketak urriak izatea eta ikerketarik ez egitea dira oraindik ere irauten duten arazoetako batzuk. Gainera, egiaztatu dugu oraindik ere ez direla jarduera-protokolo argiak eta zehatzak ezartzen esparru horretan. Azaldutako gabezien adierazgarri da Bizkaiko Probintzia Auzitegiak, Ertzaintzak jaurti zuen gomazko pilota batek jota gazte bat hil izanaren harira, aurten emandako epaia (82/2018 Epaia, azaroaren 29koa), eskastzat jotzen duena polizia-kidego horrek egitateen inguruan egindako ikerketa. Gogorarazi beharra dago poliziaren jardunak, gainera, Arartekoaren esku-hartzea eragin zuela, eta erakunde honek ere agerian utzi zituela egindako ikerketaren gabeziak (Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 30ekoa).
Oraindik ere ez da betetzen Arartekoak egindako gomendioa, polizia-funtzionarioek polizia-uniformean identifikatzeko balio duen zenbakia edo erreferentzia erakuts dezaten
(V. atala). Kasu batzuetan gomendioa ez da betetzen uniformeak identifikaziorik ez duelako, edo hura ez delako arropa guztietan ageri. Besteetan, aldiz, eramaten den identifikazioa ez da nahikoa –hala gertatzen da, oro har, Ertzaintzan–. Arartekoak berriz ere azpimarratu behar du gomendioa: herritarrak agenteekin erlazionatu ohi diren distantziatik zalantzarik gabe ikusteko moduan jarri behar dela zenbaki hori.
Halaber, hauteman dugu oraindik ere gabeziak daudela atestatuen eta administrazio-salaketen kontrolean, horiek prestatzeko orduan gehiegikeriaz ez jokatzeko (II.2.3. atala).
Arartekoak hauteman du, oraindik ere, zenbait egoeratan, ez direla gomendioak betetzen prebentzio- eta kontrol-mekanismoak ezartzeari dagokionez. Aurreko urteetan bezala, aurten ere, honako egoera hauetan hauteman ditugu ez-betetzeak: barne ikerketetan; indarraren erabileran eta haren barne-kontrolean; eta atestatuen eta administrazio-salaketen gaineko kontrolean, horiek prestatzeko orduan gehiegikeriaz ez jokatzeko (II.1.1., II.2.1. eta II.2.3. atalak).
Horrez gain, atxiloketa-zentroetara egindako bisitaldiek aukera eman diote erakunde honi gomendio orokor horren III. atalean eta “Miaketa pertsonalaren dilijentzia poliziaren bulegoetan” izeneko Gomendio Orokorrean (2001eko ohiko txostena) formulatutakoaren jarraipena egiteko. 4.5. atalean, jarraipen horren emaitza jaso dugu. labur.
Trafikoari dagokion azpiarloan jarraitu dugu egiaztatzen zigortzeko prozeduren zioen atalak ez dituela beti betetzen
“Trafikoa, ibilgailu motordunen zirkulazioa eta bide segurtasuna: aurrez taxututako ereduen erabilera zehapen prozedurak tramitatzean. Zenbait arazo defentsarako eskubidearen inguruan” izeneko gomendioan (2003ko urteko txostena) adierazi genituen eskakizunak.
4.4. Gomendio orokor berriak
Arartekoak gomendio orokor bat egin du aurten ezgaitasunen bat duten pertsonentzako aparkatzeko txartelaren titularrek –txartela erregulatzen duen araudiak ezarritako baldintzetan– aparkaldi mugatuko guneetan (TAO) aparkatzeko duten eskubidearen inguruan (Arartekoaren 4/2018 Gomendio Orokorra, 2018ko urriaren 9koa), egiaztatu baitu udalaren gaur egungo erregulazioak, oro har, ez datozela bat araudi horrekin, eta, hala eta guztiz ere, aplikatu egiten direla oraindik ere; inguruabar hori dela-eta, eta erregulazio asko egotearen eta horiek argiak ez izatearen ondorioz, zailagoa da ziur jakitea zer araubide aplikatzen den udalerri bakoitzean, eta urratu egiten dira Espainiako Konstituzioan jasotako legezkotasun-printzipioa eta segurtasun juridikoaren printzipioa (Espainiako Konstituzioaren 9.3. artikulua).
4.5. Ikuskapen bisitak
Ertzaintzaren Durangoko atxiloketa-zentroa bisitatu du Arartekoak 2018an, bai eta Donostiako Udaltzaingoaren polizia-etxe berria ere.
Erakunde honek oso balorazio ona egin du Udaltzaingoaren atxiloketa-zentro berriaren instalazioen inguruan. Zentroak adingabeentzako polizia-etxe berezia du, 5/2000 Lege Organikoak, urtarrilaren 2koak, adingabeen erantzukizun penala arautu duenak (17.3. artikulua), ezarritakoarekin bat etorriz. Hala ere, adin nagusikoek eta adingabeek ziegetara eta eremu horretako beste gune komun batzuetara iristeko ibilbidearen zati bat partekatzen dute, eta adingabeak adin nagusikoekin harremanetan jar litezke han; beraz, zentro horri gomendatu diogu neurriak har ditzan halakorik ez gertatzeko. Ertzaintzaren zentroak, berriz, ez du adingabeentzako polizia-etxe berezirik, eta lege hori indarrean jarri zenetik erakunde honek bisitatu dituen Ertzaintzaren atxiloketa-zentro ia-ia guztiek dute gabezia hori. Zentro horren instalazioetan behar bezalako mantentze-lanak egin beharko lirateke.
Bi zentroek dute atxiloketa bideoan grabatzeko sistema. Ertzaintzaren zentroak atxiloketaren bideo-grabaketa sistema bat du, funtsean, 2006ko ohiko txostenean (I. kapitulua, 7.1. atala) aztertu genuen ereduari dagokiona. Gure ikuspuntuaren arabera, aztertutako sistemak ez ditu betetzen mekanismo horrek eraginkorra izateko eduki beharko lituzkeen baldintza guztiak, urriaren 6ko 81/1999 Gomendioan adierazi genuen moduan (1999ko ohiko txostena, II. kapitulua, 7.2. atala). Ertzaintzako beste zentro batzuetan gertatzen den moduan, zentroak ez ditu txertatu, oro har, atxiloketen bideo-grabaketari buruzko proposamen berriak, Inkomunikatutako atxiloketaren eremuko berme sistemari buruzko azterlana eta hobekuntza proposamenak ikerketan (2010eko ohiko txostena) eta urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorrean (III.8. atala) jaso ditugunak. Udaltzaingoaren zentroak ere ez ditu erabat betetzen erakunde honen iritziz sistema eraginkorra izan dadin beharrezkoak diren baldintzak. Azpimarratu beharra dago iruditan jasotako jarduketen ondorioz sor litezkeen erantzukizun administratiboak eta penalak preskribatu arte gorde behar dela grabatutako materiala. Halaber, ondorio horietarako, aintzat hartu behar da giza-eskubideak bermatzen dituzten erakundeek, hala nola Arartekoak, esku-hartzeko epea zein den; izan ere, behar baino epe laburragoak ezartzea –hala egiten da, etengabe, Ertzaintzaren zentroetan, eta Udaltzaingoarenetan ere, tarteka– ez dator bat aipatutako irizpidearekin, eta mugatu egiten du mekanismo horren izaera bermatzailea. Gainera, Udaltzaingoaren zentroetan, sistemak isil-gordeko elkarrizketa grabatzen du. Horrenbestez, ez dira bermatzen jarduera horren berezko ezaugarriak diren pribatutasuna eta isilpekotasuna.
Udaltzaingoak ez du adingabeen atxiloketak jasotzeko erregistro berezirik, uztailaren 30eko 1774/2004 Errege Dekretuak, urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren erregelamendua onartzen duenak, hala exijitu arren (3.5. art.).
Udaltzaingoak baliatutako eskubideen berri emateko aktaren ereduak ez du behar bezala bermatzen atxilotuak bere eskubideak ulertu dituela eta ulertutakoaren arabera erabiliko dituela. Dirudienez, Ertzaintzak eredu bera darabil polizia-kidego horren atxiloketa-zentro guztietan, eta artean ez ditu betetzen Prozedura Kriminalaren Legearen (520. artikulua) eskakizunak, doako laguntza juridikoa eskatzeko prozedurari, eta hura eskuratzeko baldintzei, nahiz egokia den kasuetan abokatuen laguntza izateko eskubideari uko egiteari dagokionez. Udaltzaingoak darabilen ereduak ere ez ditu betetzen azken eskakizun horiek. Bi zentroetako batean ere atxilotuari ez zaio uzten akta bere esku edukitzea, atxiloketak irauten duen bitartean, lege horrek eskatzen duen eta Europako Kontseiluko Tortura eta tratu edo zigor krudel edo umiliagarriak prebenitzeko Europako Batzordeak 2016an Espainiara egindako bisitari buruz 2017ko azaroaren 16ko txostenean gogora ekarri duen moduan. Izan ere, bere eskubideak jakinarazitakoan dokumentua kendu eta ez zaio berriz ematen atxiloketa amaitu arte.
Bisitatutako bi zentroetan ez zaio atxilotuari ematen, atxiloketaren unean bertan, momentu horretan bere eskubideei buruz ahoz ematen zaion informazioa jasotzen duen dokumenturik, Arartekoak hemen adierazitako eran: 7/2011 Gomendio Orokorra, urriaren 28koa (III.2 atala).
Ertzaintzaren zentroan, atxilotuari egin zaion gorputz-miaketa mota baino ez da idatziz jasotzen, orokorrean, zehazki zer izan den zehaztu gabe eta modu horretara egiteko arrazoiak azaldu gabe, miaketa biluzik egiten denean salbu. Udaltzaingoak soilik idatziz jaso du erregistroa nola egin den eta haren arrazoia miaketa biluzik egiten denean. Hiru zentroetako jokatzeko moduak urruntzen dira gure gomendioetatik (urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorraren III.5. atala eta “Miaketa pertsonalaren dilijentzia poliziaren bulegoetan” izenburuko dokumentua).
Udaltzaingoan abokatuaren laguntza ez da ematen
atxiloketa gertatzen den unetik bertatik aurrera, nahiz eta erakunde honek hasieratik eman behar dela uste izan (urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorraren III.1 atala).
Atxiloketa egin duten agenteak batera agertzen dira atestatuan bi zentroetan, ez banaka, Arartekoak gomendatzen duen moduan atxiloketa dokumentu horretan leialtasun eta zehaztasun handienarekin adierazita gera dadin eta alor honetan izan daitezkeen gehiegikeriak saihesteko (urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorraren II.2.3 atala).
Erakunde honek bi zentroetan egiaztatu zituen atxiloketak, oro har, behar bezala zeuden bideratuta, horien erregistroak behar bezala beteta eta jarduerak arrazoizko denboran eginda, disfuntzio batzuk antzeman diren arren. Horren ondorioz, gogorarazi beharra daukagu ahalik eta zehaztasun eta xehetasun handienaz adierazi behar dela nola gertatu den atxiloketa, bat ez etortzeak saihestu behar direla eta eremu horretan gerta daitezkeen balizko hutsegiteak ezagutzea eta zuzentzea ahalbidetuko duten neurriak hartu behar direla (urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorraren III.6. atala).
Udaltzaingoaren zentroan ikuskatu zen atxiloketa baten eskubideen informazio-aktan atxiloketa eragin zuten egitateei buruzko informazioa atxilotuari eman zitzaion egozten zitzaion delituagatik eta ez egitateengatik, eta horrek ez ditu betetzen Prozedura Kriminalaren Legearen 520. artikuluaren eskakizunak. Atxiloketa berean egiaztatu zen itzulpen-zerbitzua behar zuen atxilotuari ez zitzaiola jakinarazi zerbitzu hori doan jasotzeko eskubidea zuela eta itzulpen-zerbitzua ere ez ziotela eman deklarazioa hartu arte.
Ertzaintzako zentroan egindako beste atxiloketa batean, atxilotua lekuz aldatu zuten agenteek egin zioten gorputz-miaketa eta haiek egiten zuten zaintza-lana ere poliziaren bulegoetan. Erakunde honen aburuz, zeregin batzuk eta besteak egiten dituzten agenteek desberdinak izan behar dute (urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorraren III.2 eta III.5 atalak), eta irizpide orokorra aplikatu ez izana behar bezala justifikatu eta dokumentu behar da.
Bisitaldietan, era berean, martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoa, herritarren segurtasuna babestekoa, aplikatzeko moduaren jarraipena egin dugu, poliziaren bulegoetatik kanpo egindako identifikazioei eta gorputz-miaketei dagokienean (16. eta 20. artikuluak). Bi zentroei gogorarazi zaie miaketa horiei buruzko dokumentuak jasota utzi behar direla, haien arrazoiei buruzkoa, eta lege horrek ezarritako eskakizunei buruzkoa (20. artikulua), horren gainean zenbait gabezi ikusi ahal izan baitziren. Ertzaintzaren zentroan egindako identifikazio baten dokumentazioan ere ez ageri hau: identifikatuari identifikazio-eskaeraren arrazoien berri eman izana eta agenteekin batera polizia-etxera joateko egindako errekerimendua, derrigorrez egin behar den moduan (16. artikulua).
4.6. Bestelako jarduerak
Arartekoa Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Segurtasun eta Gobernantza Publikoaren Batzordean izan da aurten batzordeak hala eskatuta, erakunde horretan izapidetzen ari den honi buruzko iritzia emateko: Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen bosgarren aldaketaren lege-proiektua.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
5.1. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, Bilboko Udala eta Gasteizko Udala dira 2108an kexa gehien jaso dituzten administrazioak. Aurten aurkeztutako zenbait kexaren ondorioz, administrazioek berrikusi egin dute beren jarduera. Oro har, modu onargarrian bete dute Arartekoarekin elkarlanean aritzeko betebeharra. Nolanahi ere, erakunde honek jarraitzen du bere zereginak behar bezala betetzeko oztopo batzuk izaten, eta horrek kalte egiten die –ordenamendu juridikoak beren eskubideak babesteko eskura jarri dizkien mekanismoak erabilita– Arartekora jotzen duten pertsonen eskubideei. Arazorik ohikoenak hauek dira oraindik ere: informazioa berandu ematea, Arartekoak egindako galderei eta egiten dituen gomendioei ez erantzutea, eta eskatutako agiriak ez bidaltzea.
5.2. Aurten izapidetu ditugun kexek berriz ere izan dituzte hizpide polizia-funtzioa betetzeari lotutako ohiko kontuak; hala nola ustez zuzenak ez diren jardueren barne-ikerketa, eta atestatuak eta administrazio-salaketak kontrolatzea, horiek prestatzeko orduan gehiegikeriaz ez jokatzeko. Horrez gain, poliziaren deontologia-kodeari eta bide publikoan egindako identifikazioei buruzko zenbait kontu mahaigaineratu dira. Kontu horietako asko Gasteizko Udalari aurten egindako gomendio batean azaldu dira (Arartekoaren Ebazpena, 2018ko abenduaren 20koa).
5.3. Oraindik ere ez dira ezarri Arartekoak, atestatuen eta administrazio-salaketen edukia eta indarraren erabilera ikuskatzeko, gomendatutako mekanismoak. Oro har, erakunde honek poliziaren praktikak gainbegiratzeko gomendatu dituen mekanismo gehienak ere (urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorraren II. atala) ez dira oraindik ezarri. Ikerketaren kasuan, aurreko urteetan hauteman ditugun gabeziek bere horretan diraute. Edukia eskasa izatea eta ikerketarik ez egitea dira oraindik ere hautematen diren arazoetako batzuk. Gainera, egiaztatu dugu oraindik ere ez direla jarduera-protokolo argiak eta zehatzak ezartzen esparru horretan.
5.4. Arartekoak egiaztatu du oraindik ez dela betetzen formulatu dugun gomendioa, alegia, polizia-funtzionarioek polizia-uniformean identifikatzeko balio duen zenbakia edo erreferentzia eraman dezatela. Herritarrak agenteekin erlazionatu ohi diren distantziatik zalantzarik gabe ikusteko moduan jarri behar da zenbaki hori, eta, horrez gain, kanpoko arropa guztietan ageri behar da.
5.5. Ertzaintzaren Durangoko atxiloketa-zentroa bisitatu du erakunde honek 2018an. Zentro horrek ez du adingabeentzako polizia-etxe berezirik, beraz ez du betetzen 5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, adingabeen erantzukizun penala arautzen duena (17.3. art.); horixe bera gertatzen da erakunde honek, aipatutako legea indarrean jarri zenetik, bisitatutako polizia-kidego horren zentro ia guztietan. Donostiako Udaltzaingoaren zentro berriak –hura ere aurten bisitatu dugu– badu adingabeentzako polizia-etxe berezi bat, baina neurriak hartu behar ditu atxilotuta dauden adin nagusikoak eta adingabeak espazio komunetan harremanetan jar ez daitezen.
Atxiloketen bideo-grabaketarako sistema dute bi zentroek, baina horrek ez ditu erabat betetzen eraginkor izateko izan behar dituen baldintzak, eta izaera bermatzailea mugatzen du horrek.
Udaltzaingoak ez du adingabeen atxiloketak jasotzeko erregistro berezirik, uztailaren 30eko 1774/2004 Errege Dekretuak, urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren erregelamendua onartzen duenak, hala exijitu arren (3.5. art.).
Gorputza miatzeko eta jasota uzteko modua, zentro bietan, ez dator bat erakunde honen gomendioekin.
Bisitaldietan egiaztatu genituen atxiloketak, oro har, behar bezala zeuden bideratuta, horien erregistroak behar bezala beteta, eta eginbideak arrazoizko epean eginda. Nolanahi ere, disfuntzio batzuk hauteman genituen. Atxilotuari ez zaio uzten, bi zentro horietako ezeinetan ere, atxiloketak dirauen bitartean eskubideen berri emateko akta eskutan izaten. Aitzitik, Prozedura Kriminalaren Legeak ezartzen du horretarako eskubidea duela, eta horixe bera gogorarazi du Europar Kontseiluko Tortura eta Zigorrak edo Tratu Anker edo Apalesgarrien Prebentziorako Batzordeak. Gainera, bi zentroetako ezeinetan ere ez zaio atxilotuari ematen, atxiloketaren unean bertan, bere eskubideei buruz ahoz ematen zaion informazioa jasotzen duen dokumenturik, Arartekoak urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorrean adierazitako moduan (III.2. atala).
Udaltzaingoari gomendatu zaio mekanismo egokiak ezar ditzala bermatzeko jarduketa horietan nahiz haiekin harremanetan jartzeko orduan erabilitako hizkuntza ulertzen ez dutenei, interprete bat jartzen zaiela, doan, atxiloketan laguntzeko, eta eskubide hori ez dela bermatzen soilik deklarazioa hartzeko unean. Izan ere, egiaztatu zen zerbitzu hori behar zuen pertsona bati ez zitzaiola bere eskubidearen berri eman, eta ez zitzaiola zerbitzua eman deklarazioa hartu arte.
Bi zentro horiei gogorarazi zaie atxiloketaren legezkotasuna aurkaratzeko funtsezkoak diren jarduketen elementuak eskuratzeko eskubidea baliatzeko, Konstituzio Auzitegiak 21/2018 Epaian, martxoaren 5ekoan, horretarako ezarri duen doktrinari jarraitu behar diotela.
5.6. Egiaztatu da, zenbaitetan, ez dela bete identifikatutako pertsonei zergatik identifikatu dituzten jakinarazteko eta kanpoko gorputz-miaketak behar bezala dokumentatzeko betebeharrak, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren 16.2. eta 20. artikuluetan jasotakoak.
5.7. Arartekoak gomendio orokor bat egin du (Arartekoaren 4/2018 Gomendio Orokorra, 2018ko urriaren 9koa), udalek aparkaldi mugatuko sistemak arautzen dituzten ordenantzak (TAO) egokitu ditzaten, ezgaitasunen bat duten pertsonentzako aparkatzeko txartelaren egungo araudiarekin bat egin dezaten (1056/2014 Errege Dekretua, abenduaren 12koa, eta 50/2016 Dekretua, martxoaren 22koa) eta berma dezaten txartel horren titularrek eskubidea dutela araudi horrek [bi dekretuen 7.1.c) art.] aitortutako eremuetan behar duten denboraz aparkatzeko, hauteman baita esparru horretan, oro har, ez direla betetzen segurtasun juridikoaren printzipioa eta legezkotasun-printzipioa (Espainiako Konstituzioaren 9.3. art.).
5.8. Udalek ziurtatu behar dute, beren udalerrietan, bide segurtasuna bermatuta dagoela, eta trafikoko araudia betetzen dela. Arartekoak, aurten, gai horren inguruko gomendio bana egin die Arrasateko Udalari (Arartekoaren Ebazpena, 2018ko otsailaren 27koa), Donostiako Udalari
(Arartekoaren Ebazpena, 2018ko azaroaren 12koa) eta
Oñatiko Udalari (Arartekoaren Ebazpena, 2018ko irailaren 4koa).
5.9. Hildakoak dauden trafiko-istripu larrien polizia-ikerketetan egindako alkohola detektatzeko frogak egiteko, ofizialki baimendutako etilometroa erabili behar da, hurbiltze-etilometroarekin egindako frogaren emaitza negatiboa izanik ere. Halaber, istripuan froga egiten zaien pertsonak ez beste batzuk kaltetu izana aukera bat denean ere ofizialki baimendutako etilometroa erabiliko da. Halaber, behar bezala jaso behar da frogak egin direla. Horretarako, frogak egin izana egiaztatzen duen agiria jaulkiko da, eta alkohola neurtzeko erabilitako tresnak egokiak direla dioen dokumentazioa emango da. Horren helburua da legean ezarritakoa kontuan hartzea (Prozedura Kriminalaren Legearen 796.1.7. artikulua, trafiko, motor-ibilgailuen zirkulazio eta bide segurtasunari buruzko legearen testu bateginaren 14.3. artikuluari eta
Zirkulazioko Erregelamendu Orokorraren 22. eta 23. artikuluei lotutakoa) eta bermatzea frogak errekerimendu horien arabera egiten direla; izan ere, azken batean, eskakizun horiek betetzeak bermatzen du, legez, egindako neurketa egokia dela eta horretarako erabilitako etilometroa fidagarria dela.
5.10. Aurtengo udako hilabeteetan, Gorlizen, araututako aparkamendu sistema (TAO) ezarri izanak kexa ugari eragin ditu. Horien bitartez, zalantzan jarri da udalak sistema horren ezarpena kudeatzeko modua, bai eta zerbitzu hori arautzen duen ordenantzaren zenbait alderdi ere, esate baterako egoiliarrei eta oporretako egoiliarrei tratamendu ezberdina ematea.
5.11. Aurreko urteetan bezala, 2018an, trafikoaren
arloko zehapen-araubidearen inguruko kexa batzuk jaso dira. Batez ere prozedurari buruzkoak ziren kexak, eta hari lotutako zenbait kontu mahaigaineratu dira berriz ere, hala nola hura izapidetzeko orduan izandako irregulartasunak, izapidetze estandarizatua, jakinarazpenak eta arau-
haustearen froga. Kontu horietako batzuk aztertu ditu erakunde honek Gasteizko Udalari helarazitako bi gomendiotan (Arartekoaren 2018ko urriaren 30eko ebazpena, eta 2018ko abenduaren 20koa). Gomendioetan adierazi da
udalak salatutako arau-haustearen erabateko froga-balioa eman ziola salaketari, hori ez zetorrela bat Espainiako Konstituzioak aitortutako errugabetasun-presuntziorako eskubidearekin (Espainiako Konstituzioaren 24. artikulua), eta agenteak hura jartzeko orduan gehiegikeriaz jokatu ez duela argi dagoen salaketei bakarrik aplika dakiekeela derrigorrezko salaketei esleitutako egiazkotasun-ustea.
Berriz ere egiaztatu dugu, halaber, zigortzeko prozedurak izapidetzeko orduan ez direla beti betetzen “Ibilgailu motordunen zirkulazioa eta bide segurtasuna: aurrez taxututako ereduen erabilera zehapen prozedurak tramitatzean. Zenbait arazo defentsarako eskubidearen inguruan” izeneko gomendioan adierazi genituen eskakizunak.
5.12. Administrazio egokiaren printzipioak eta Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunean aipatutako administrazio egokirako eskubidea (41. artikulua)
–Auzitegi Gorenak aitortu egin du (Auzitegi Gorenaren 5342/2015 Epaia, azaroaren 20koa) horiek babes orokorra dutela barne-ordenamendu juridikoan– bermatzeko, ezinbestekoa da administrazioak trafikoko zehapenak nahitaez betearazi aurretik, horien betearazpena eteteko eskaera ebaztea, eta horiek ebazteko epea agortzea. Horrela egin ezean, bazter utziko lirateke betearazpena eteteko eskubidea, eskaera behar bezala aintzat hartzekoa eta hura une egokian ebaztekoa, ebazpenak zentzua izan dezan ikuspegi juridikotik. Arartekoak horixe bera pentsatzen du zehapenak nahitaez betearazteari buruz, aldez aurretik zehapenen aurka jarritako aukerako berraztertzeko errekurtsoa ebatzi gabe, eta artean hura ebazteko epea amaitu ez dela.
Aurrekariak
Egindako kexak eta kontsultak aztertzeaz gain, lan-esparru honen helburuetako bat hauxe da: datuak babestearekin eta administrazio elektronikotik eratorritako eskubideekin lotura duten herritarren eskubideen garrantzia azpimarratzea. Era berean, eskubide horiek zabaltzean eginkizun proaktiboa eduki nahi du, horien erabilerak eta babesak berrikuntza-potentzial handiagoa duten herritarrak sustatzen laguntzen dutelako uste osoa du eta.
Arlo horretan jorratutako beste eremu batek gardentasun, gobernu on eta herritarren parte-hartzearekin du zerikusia; izan ere, Arartekoak estrategikotzat jotzen ditu hiru elementu horiek, kalitatezko gobernua –demokrazia aurreratuaren printzipioetan eta irekitasunean oinarritua, eta espazio publikoa eraikitzea helburu duena– izateko funtsezko osagaiak direlakoan.
1. Arloa kopurutan
2018an, arlo honetan 6 kexa jaso ziren eta horiek ekitaldi honetan erakundeak jasotako kexa guztien %0,28 dira.
Aztertzen diren gaiak edo azpiarloak kontuan hartuta, honela sailka daitezke jasotako kexak:
• Datuak babestea 4
• Beste alderdi batzuk 1
• Gardentasuna 1
Datuen babesari dagokionez, Euskal administrazioek datuak babesteko araudia betetzen dutela kontrolatzeko erakunde espezifiko bat dago, hau da, –Datuak Babesteko Euskal Bulegoa–. Hori dela-eta, gai horren inguruko kexa gehienak aurkezten dira erakunde horren aurrean. Edozein kasutan, aztergai dugun estatistikan jasota ez dauden beste kasu batzuetan, hainbat gairi lotutako kontsultak jaso ditu erakunde honek, besteak beste, ahaztura digitalerako eskubideari edo argazkiak Interneten edo sare sozialetan erabiltzeari lotutakoak. Arartekoak laguntza eman die kontsulta horiek egin dituzten kexagileei.
2018ko maiatzaren 25ean, indarrean sartu zen 2016/679 Erregelamendua (EB), Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, betiere datu pertsonalen tratamenduari eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokionez (hemendik
aurrera, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra). Erregelamendu hori indarrean sartu denez, euskal herri-administrazioek datu pertsonalak babesteari buruzko haien prozedurak egokitu dituzte, eta, horrez gain, aldez aurreko pribatutasun-araudiak berritu dituzte. Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa onartzeak arau-multzoa osatu du, lege horrek eskubide digitalak gehitu baitzituen, Espainiako Konstituzioaren 18.4 artikulua garatze aldera.
2. Kexarik aipagarrienak
Atal honetan, 2018an jasotako kexa batzuk aipatzeaz gain, 2017an planteatutako eta informazioa ematen den urtean amaitutzat emandako beste hainbat kexa nabarmenduko dira.
2.1. Kirol-jarduerak egiteko izena emateko orri batean jasotako datu pertsonalak lagatzea
Pertsona batek esku hartzeko galdegin zion Arartekoari, agian datu pertsonalak babesteko eskubidea urratu zelako. Adierazi zigunez, bere datu pertsonalak beste batzuei laga zizkien Zallako Udalak adingabeentzako kirol-jarduerak eskaini zituen eta kexagileak bere semeak kirol anitzeko jardueran inskribatzeko orria bete zuen. Han agertzen ziren udalak besteri utzitako datu horiek. Geroago, bere semeen kirol-jardueren beri emateko bi mezu labur jaso zituen, identifikatu gabeko bi telefono mugikorretatik bidaliak, eta, gainera, ia berrogeita hamar lagunek osatutako whatsapp talde batean sartu zuten.
Kexagileak adierazi zuen ez zuela inolako baimenik eman bere datu pertsonalak erabiltzeko, kirol jardueran izena eman eta hura ordaintzea alde batera utzita. Zallako Udalak hauxe jakinarazi zigun: kirol anitzeko zerbitzua egin zedin errazteko asmoz, gurasoen harremanetarako datuak adierazi zizkiela bai zerbitzua egiten duen enpresari, bai ikastetxeko ikasleen gurasoen elkarteari (IGE).
Arartekoak, 2018ko apirilaren 17ko Ebazpenaren bidez, gomendatu dio Zallako Udalari alda dezala udal inprimakietan datu pertsonalak tratatzeari buruz agertzen den informazio-klausularen edukia, eta berma dezala argi eta labur jakinarazten dela lagapenaren ondorioz zeintzuek jasoko dituzten bildutako datuak. Udalak gomendioa onartu du.
Erakunde honek Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren eta Auzitegi Nazionalaren doktrina aipatzen du bere ebazpenean: hain zuzen ere, datu pertsonalak helburu zehatz baterako eman badira, ezin direla beste helburu baterako erabili (adibidez, whatsapp talde bat sortzeko). Hala ere, IGE elkarte pribatua denez gero, Arartekoak ezin du egintza horretaz ezer adierazi.
2.2. Hirugarren pertsonei buruzko datu pertsonalak jaso dituen administrazio-espediente bat eskuratzea
2017an, erakunde honen esku-hartzea eskatze aldera egindako kexa bat izapidetzea onartu zuen Arartekoak, datu pertsonalak babesteko eskubidearen balizko urraketa bat dela-eta aurkeztutakoa, hain zuzen. Kexa aurkeztu zen udal batek udal espediente batean jasotako kexagilearen datu pertsonalak laga zizkielako salatutako pertsonei eta Bake Epaitegiari.
Arartekoak ondorioztatu zuen udalak kasu guztiak aztertu eta haztatu behar dituela datu pertsonalak dituzten administrazio-espedienteak laga baino lehen. Espediente horiek inolako arazorik gabe laga zitezkeen salaketa egin zuen pertsonaren datu pertsonalak behin ezabatuta, edo pertsona horri baimena eskatu eta gero. Iradokizuna onartu egin dute.
2.3. Datu biometrikoak biltzea Lanbideren bulegoetan
Datu biometrikoak biltzearen inguruan jasotako kexa bat aipatu behar da. Izan ere, Lanbideren bulego batzuetan, erabiltzaileei 2018an jakinarazi zitzaien identifikazio digitala beharrezkoa izango dela laster. Horrenbestez, datu biometrikoak biltzeko gunera bertaratzeko eskatu zitzaien. Arartekoak ikuskatzeak egin ditu Lanbidek ezarritako prozedurari buruzko informazioa jasotzeko; kexa horrek izapidetze-prozesuan jarraitzen du. Datuak Babesteko Euskal Agentziak gai beraren inguruko beste kexa bat jaso du, eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziari igorri dio kexa hori, eskumen-arazoak direla eta. Izan ere, IZENPE SA ziurtapen eta zerbitzu enpresak du jabetza pribatuko fitxategiak tratatzeko ardura.
2.4. Bestelako kexak eta aurkeztutako kontsultak
Arartekoak kexa bat izapidetu du, herritar baten ziurtagiri elektronikoa ezeztatu zelako eta IZENPE SA Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresak ez zielako kexei arretarik eman. Kexa bertan behera geratu zen ziurtagiri berria bidaltzeko helbideari lotutako akats batek eragindako arazoa konpondu bezain laster.
Horrez gain, Facebooki lotutako beste hainbat kontsulta kudeatu dira. Kontsulta horietako bat irudien erabilerari zegoen lotuta, argazki bat argitaratu baitzen udal bateko Facebookeko orrian baimenik eskatu izan gabe, eta, gainera, iruzkinak egin ziren aipatu sare sozialean; beste kontsulta batean, Googlek datu pertsonalak tratatzeko modua salatu zen; eta beste kontsulta batean, erakunde finantzario bati NANaren kopia emateko derrigortasunaren inguruko galdera egin zen. Kasu horietan, Arartekoak beharreko informazioa eman die erakunde honetara bertaratu ziren pertsonei, beren eskubideez baliatzeko ahalmena izan zezaten.
2.5. Beste arlo batzuetan kudeatutako kexak eta kontsultak bideratu bitartean, informazio publikoa eta datuen babesa eskuratzearen inguruko kontuak agertu dira, eta honako hauek aipatuko ditugu, interesgarriak baitira:
Herri-administrazioen araubide juridikoei eta ondasun eta zerbitzuei buruzko epigrafean modu zabalagoan adierazi denez, hainbat kexa jaso dira informazioa jasotzeko eskubidea gauzatzeari dagokionez, bereziki toki-eremuan. Kexa horiek direla eta, Arartekoak honako hau gogorarazi du berriro ere: 2/2016 Legeak, apirilaren 7koak, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoak, eta 19/2013 Legeak, abenduaren 9koak, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoak, legezko mugak modu murriztailean interpretatu behar direla ezarri dutela.
Herritarren parte-hartzea gai publikoetan ere kontsultatu da, tokiko erakundeak herritarren partaidetza errazteko gero eta hainbat tresna gehiago erabiltzen hasi baitira.
Atal honetako herri-lanen, garraioen eta azpiegituren arloan, informazio publikoa eskuratzeari buruz aurkeztutako kexak aztertzean, honako hau aipatu zen: arrazoitu egingo direla informazioa eskuratzeko eskaerak ukatzeko ebazpenak, informazioa jasotzea soilik neurri batean edo eskatutakoa ez den beste modalitate bat erabiliz onartzen dutenak, eta hirugarren baten kontrakotasunaren ondoren jasotzea onartzen duten ebazpenak; hori guztia, abenduaren 9ko 19/2013 Legeak, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoak, 20. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Honako hau ere gogorarazi da: zenbaitetan, egiaztatu da salatutako informazioa eskuratzeko eskaera administrazioak bere antolaketari lotutako aldizkako informazio eguneratua egoitza elektronikoaren edo webguneen bidez emateko betebeharra ez betetzearen ondorioa dela, garrantzi juridikoa eta ekonomikoa izango duena, baita aurrekontuetan ere.
3. Araudi- eta
gizarte-testuingurua
• Europa mailan
Adimen Artifiziala –baita bere aplikazio ugariak ere–
eta Blockchain teknologia berrikuntzaren palanka gaur egun aktibatzen duten gailuetako bi dira, eta, Big Data Analytics delakoarekin, errealitate handituarekin eta puntako beste hainbat teknologiarekin batera, bi gailu horiek eragina izango dute 2019an, zalantzarik gabe. Horrexegatik da garrantzitsua hainbat erreferente izatea, besteak beste, Europako Ekonomia eta Gizarte Lan Taldeak egindako irizpena, honako gai honen inguruan: “Inteligencia artificial: las consecuencias de la inteligencia artificial para el mercado único (digital), la producción, el consumo, el empleo y la sociedad”. (DOUE C 440/01, 6.12.2018)
Europako Ekonomia eta Gizarte Lan Taldeak egindako irizpenean emandako gomendioen artean, honako hauek aipatuko ditugu, interesgarriak baitira:
• Giza kontrolaren beharra (human-in-comand), betiere makinak makina hutsak izango direla eta gizakiek makina horiek uneoro kontrolatu ahalko dituztela bermatzeko hainbat baldintzarekin.
• Deontologia-kode bat eratzeko eskaera, adimen artifiziala garatze, zabaltze eta erabiltze aldera, bere funtzionamenduak giza duintasunaren eta osotasun fisikoaren printzipioekin bat egiteko moduan.
• Estatu mailan
– Europako Parlamentu eta Kontseiluak 2016ko apirilaren 27an egindako 2016/679 Erregelamenduaren (EB) indarraldia
2018ko maiatzaren 25ean, Europako Parlamentu eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB) aplikatu zen bere osotasunean. Erregelamendua pertsona fisikoak babesteari buruzkoa da, betiere datu pertsonalen tratamenduari eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokionez. Erregelamendu berri horrek 95/46/CE Zuzentaraua indargabetu zuen, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren eta zuzentarau hori garatu zuen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez Espainian egokitutakoa; eta datu pertsonalak tratatuko dituzten erakunde guztiek aurkeztu beharko dituzten hainbat berrikuntza gehitu zituen. Erreforma horren xedea datuen babesa aro digitalera egokitzea da, baita herritarrek haien informazio pribatua gehiago kontrolatu dezaten ere. Halaber, beste xedeetako bat da erregulazioa Europar Batasunean homogeneizatzeko saiakera egitea.
– Datuak Babesteko Lege Organikoaren Proiektua, Espainiako legedia Europar Batasunaren 2016/679 Erregelamenduaren xedapenetara egokitzen duena
Aipatu Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra zuzenean aplikatu badaiteke ere estatu kide guztietan
–zuzentaraua ez bezala–, arauan bertan aurreikusita dago estatuen barne eskubideak arau hori zehaztu dezakeela. Espainian, zehaztapen horrek 1999ko legea ordezkatuko duen datuak babesteko lege organiko berriaren bidez egingo dela erabaki da.
Abenduaren 6an, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa argitaratu zuen Estatuko Aldizkari Ofizialak. Legeak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrera egokitu zuen Espainiako ordenamendu juridikoa, eta erregelamendu horren xedapenak osatu eta garatu zituen. Gainera, legeak X. titulua gehitu zuen –“Eskubide digitalak bermatzea”–, herritarrek dituzten eskubide digitalen multzo berria aitortu eta garatzeko
xedez, Konstituzioaren 18.4 artikuluan ezarritakoarekin bat eginez.
Aipatu beharreko ezaugarri berrien artean, legeak Interneten ahaztua izateko eskubidea zehaztu du. Era berean, 94. artikuluan modu zabalagoan dago adierazita ezabatzeko eskubideari, hau da, ahaztua izateko eskubideari buruzko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren xedapena, betiere Interneteko bilaketak egitean edo sare sozialak erabiltzean, eta, datuak eman dituen interesdunak hala eskatuta, datu horiek ezabatuko dira –adingabeei buruzko datuak beti ezabatuko dira–. Honako kasu hauetan ere ezabatuko dira datuak: baldin eta hirugarren pertsonek eman badituzte, datuok desegokiak, zehaztugabeak edo gehiegizkoak badira, baita eguneratuta ez badaude, beharrezkoak ez badira edo denbora igaro ahala aipatu ezaugarriak jaso badituzte ere. Edozein kasutan, aintzat hartuko dira datuok bildu edo tratatu zireneko helburuak, igarotako denbora eta informazioaren izaera eta interes publikoa. Laburbilduz, sare horietako edukiak kontrolatzeko betebeharra gehitu du legeak, eta erabiltzaileen jarduketen erantzulea zerbitzu-emailea izango da.
Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko Lege Organikoaren zazpigarren
xedapen gehigarriak ongi arautu zuen honako hau: interesatuak identifikatzea administrazio-egintzen iragarki eta argitalpenen bidezko jakinarazpenetan, eta ezin izango da NANari, izenari eta abizenei lotutako datuak batera argitaratu.
– Onartutako bestelako arauak:
12/2018 Legegintzako Errege Dekretua, irailaren 7koa, sareen eta informazio sistemen segurtasunari buruzkoa; horren bidez, Espainiako ordenamendu juridikora egokitu zen Europako Parlamentu eta Kontseiluaren 2016ko uztailaren 6ko 2016/1148 Zuzentaraua (EB),
Europar Batasuneko sareen eta informazio sistemen segurtasun maila komun eta handia bermatzeko neurriei buruzkoa. Dekretu horri dagokionez, funtsezko zerbitzuen operadoreek eta zerbitzu digitalen hornitzaileek neurri egokiak hartu beharko dituzte erabiltzen dituzten sareen eta informazio sistemen segurtasunaren inguruan suertatutako arriskuak kudeatzeko, kudeaketa kanpoan egiten bada ere
ECE/1166/2018 Agindua, urriaren 29koa, zeinaren bidez 30 Mb/s-ko edo gehiagoko abiadurako banda zabaleko zerbitzuak eskuratzeko estaldura emateko plana onartu baitzen. 800Mhz-ko banda-frekuentzietarako sarbidea duten eragileek –besteak beste, Telefónicak, Vodafonek eta Orangek– betearazi behar dute lege hori, eta elkarrekin osatu beharko dute 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrietako biztanleen % 90eko estaldura, 2020ko urtarrilaren 1a baino lehen.
– Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari
eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legea garatzeko Errege Dekretuaren proiektua
Iazko txostenean dagoeneko aipatu genuenez, komenigarria litzateke Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea garatzen duen araudi bat edukitzea, lege horretatik eratorritako eskubideak eta betebeharrak eta horiek gauzatzeko modua xehetasun handiagoz ezagutzeko. Halaber, komenigarria litzateke bertan jasotako manuak betetzen ez dituztenei ezarriko zaizkien zigorren katalogo bat edukitzea. Konpromiso hori Espainiak Gobernu Irekirako Aliantzaren baitan 2017ko ekainean onartu zuen Gobernu Irekiaren Hirugarren Planean (2017-2019) jasota dago (3.5. konpromisoa). 2018ko irailean, 7 ministeriok eta Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak egindako eskatutako txostena jaso zen, eta oraindik jaso behar da Gardentasun eta Gobernu Onaren Kontseiluaren txostena. Informazio publikoa 2018ko maiatzaren 3tik 31ra izapidetu zen, eta 37 ekarpen jaso ziren.
– 30/2015 Legean aurreikusitako administrazio elektronikoari buruzko neurri zehatz batzuk indarrean sartu daitezen atzeratzea
11/2018 Legegintzako Errege Dekretuak, abuztuaren 31koak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen azken xedapenetako zazpigarrena aldatu zuen ustekabean. Hala, erregistro elektronikoari, ahalorde-erregistroari, gaitutako langile publikoen erregistroari, administrazioaren sarbide elektroniko orokorrari eta fitxategi elektroniko bakarrei buruzko xedapenak indarrean sartzeko eguna beste bi urte atzeratu zen.
Horrenbestez, xedapen horiek beranduago indarrean sartzeak –aurretiaz ere atzeratu zen eguna– administrazio elektronikoari buruzko hainbat xedapeni eragiten die, eta Gobernuak honako justifikazio hau eman du: alderdi funtzional elkarreragileei babesa eman behar dieten sistema teknologikoak ez daude Administrazio Prozeduraren Legeak ezarritako betebeharretara egokituta, bereziki administrazioen arteko interoperabilitateari eragiten dietenak. Hain zuzen ere, interoperabilitate hori gertatzeko administrazio guztiek landu beharreko eraldaketa eta bilakaera ere garrantzitsuak dira. Izan ere, eraldaketa eta bilakaera horiek honako hauei eragiten diete: antolaera-, teknologia- eta langile-aldaketei, lan-prozesuetan oso garrantzitsuak direnei; prozedurak errazteko eta prestakuntzarako beharrari, baita, bereziki, erakundeen kulturari ere; halaber, oraindik guztiz garaturik ez zeuden administrazioen arteko akordioak ere eskatzen dituzte. Edozein kasutan, argi dago legezko xedapen horien eraginkortasuna atzeratzeak ez lukeela zertan helburua lortzeko presioa galtzea eragin beharko, egin beharreko jarduerak oso garrantzitsuak direlako, baita zailak ez direlako ere.
– Azterlanak
Internetek duen sarreraren alorrean Arartekoa gehien kezkatzen duen gaietako bat haurren eta nerabeen eten digitalari dago lotuta. Aurreko urtean, “Los niños y niñas de la brecha digital en España” izeneko azterlan interesgarria argitaratu zen. Ikerketa horren bidez, sareak haur, gazte eta kolektibo kalteberenei emandako aukerak eta haiei eragindako arriskuak aztertu ziren.
Interesgarria denez, azterlan horretan emandako lehenengo gomendioa nabarmendu nahi dugu: “Reconocer, identificar y asumir social y proactivamente que la tecnología tiene un impacto sobre la vida y los derechos de la infancia. Esto exige actualizar y/o desarrollar nuevas leyes y asignar recursos para garantizar un acceso a internet universal, seguro y responsable para la infancia, exigiendo a las administraciones públicas que regulen e intervengan frente a situaciones problemáticas y peligros en la red e incluyan a los niños en el debate sobre las TIC”.
• Autonomia-erkidego mailan
– Berriz ere, esan beharra dago gardentasunari eta informazio publikoa eskuratzeari buruzko araudia –autonomia-erkidego mailakoa– onartu gabe dagoela; izan ere, arlo horretan dagoen lege-erreferentzia bakarra estatuko oinarrizko legea da (ez da gauza bera gertatzen foru aldundiaren eta udalerriaren mailan, haiek berariazko araudiak dituztelako). 2018ko lehenengo lauhilekoan Gobernu Kontseiluan onartu zedin Legegintza Egitarauan aurreikusitako Legearen Proiektua lege-proposamen gisa aurkeztu zen Eusko Legebiltzarrean, 2017ko uztailaren 20an, Euskal Jeltzaleen eta Sozialisten parlamentu taldeen ekimenez. Jasotako azken izapidea Legebiltzarreko Mahaiak 2018ko otsailean aurkeztutako zuzenketak kalifikatzeari dagokiona izan da, eta ez da aurrerakuntza nabarmenik egin.
– Eusko Jaurlaritzak 2017ko abenduaren 12an onartutako Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa (PEGIP 2020)ren hainbat ekintza jarri dira martxan. Aurreko urtean egindako proiektuen artean, honako hauek dira aipatzekoak: egoitza elektroniko berria dagoela; Zerbitzuak Digitalizatzeko Plana (PDS 2018-2020) osatu dela; eta kide anitzeko organoek inbentarioa eta azterketak egiteko fasea, baita iritziak ematekoa ere, amaitu dela. Horrez gain, kide anitzeko organoek azterketak eta diagnostikoak egiteko fasea ere hasi dela aipatu behar da. Halaber, Tramitagune-PLATEA izapidetze-tresnaren beste bertsio bat dago, eta bertsio horrek plataformako hainbat tresna eta moduluen arteko integrazioa osatu du; orain, interesdunen eta haien ordezkarien datu-base bera partekatzen dute, eta horrek herritarren eta gainerako erakundeen arteko interakzio elektronikoa erraztuko du, zalantzarik gabe.
– Ekipamendu eta zerbitzu elektronikoei dagokienez, EUSTATek 2018ko lehenengo hiruhilekoko Euskadiko familiei zuzendutako Informazioaren Gizarteari buruzko Inkestan emandako datuen arabera, Euskadin Internet erabiltzen duten 15 urte eta gehiagoko pertsonen kopurua 1.461.600 da, hau da, herritarren ia % 78. Aurreko urtearekin alderatuz, % 3,6 areagotu da kopuru hori.
Internet erabiltzen duten herritarren ehunekoari dagokionez, Araba da buru lurralde historikoen sailkapenean % 81arekin. Horren atzetik, Gipuzkoa ia % 79arekin (proportzionalki, lurralde horretan hazi da gehien erabiltzaileen kopurua) eta Bizkaia % 78rekin.
Etxeen IKT ekipamenduari dagokionez, euskal familien ia % 70ak ordenagailu pertsonal bat dauka eta ia %80k Interneteko konexioa dauka. Hortaz, esan daiteke Euskadin bost pertsonetatik lauk Internet erabiltzen dutela.
Etxea da euskal herritar gehienek aukeratzen duten lekua Internetera konektatzeko (% 98).
Telefono mugikorrari dagokionez, inkestan parte hartu dutenen % 95ak adierazi dute telefono mugikor bat dutela (ia % 97ak 15 urte baino gehiagoko pertsonen kasuan). Beraz, telefono mugikorra da edozein teknologiaren eta zerbitzu digitalaren euskarritzat hartu beharreko oinarrizko tresna. Izan ere, hori da ekipamendu eta erabilerako edozein eten osorik gainditzen duen bakarra.
Lanik egin ezin duten pertsonen eta langabeen % 54,5ek Internet erabiltzen dute, eta ehuneko hori gorakadarik handiena da aurreko urtearen aldean (% 6,6ko gorakada). Hala ere, eten ekonomikoa desberdintasunen iturria da oraindik ere.
Ordenagailuak erabiltzeari dagokionez, genero-etena % 10,4koa da. Azken hiru hilabeteotan ordenagailuak erabili dituzten pertsonei dagokienez, erabiltzaileen % 71,8 gizonezkoak ziren –15 urte edo gehiagokoak–, eta % 61,5, ordea, emakumezkoak.
Internetek Euskadin duen sarrera Espainiako gainontzeko autonomia-erkidegoetan duenarekin konparatzen badugu, Espainia eta EB-28ren arteko eten digitala –Internet erabiltzen dutenen ehunekoari begira– desagertu egin da, eta autonomien arteko desberdintasuna hiru bati bakarrik dagokio 2008tik, Valentziako Ikerketa Ekonomikoen Institutuak –VIEk– eta BBVA Fundazioak orain dela gutxi egindako azterlan batean jaso den legez.
Internet erabiltzen duten pertsonen kopururik handiena duen seigarren autonomia erkidegoa da Euskadi –% 87,2–, eta Madril da buru; izan ere, % 91k erabiltzen dute Internet han. Aipatzekoa da sarerako loturarik ez duten pertsonek emandako arrazoi nagusia honako hau dela: Internet interesatzen ez zaiela eta, hortaz, ez dutela haren beharrik. Hain zuzen ere, lotura hori ez duten % 13,2ren erdiak arrazoi hori eman du Euskadin.
– Deusturen Adierazpena Giza Eskubideak Ingurune Digitalean. Interesgarria denez, ekimen hori nabarmenduko dugu. Deustuko Unibertsitateak bere gain hartu zuen ekimen hori, 2018ko azaroaren 26an, eta, haren bidez, giza eskubideen laugarren belaunaldi bat aitortu zen, alegia: aro digitaleko funtsezko eskubideen, besteak beste, Interneten ahaztua izateko eskubidearen, “ondare digital”erako eskubidearen, nortasun pertsonal eta digitalaren, sareko adierazpen askatasunaren, teknologia erabiltzean pertsona-osotasuna babesteko eskubidearen, Internet erabiltzeko guztion irisgarritasunaren, alfabetatze digitalaren, sare segurua erabiltzeko eskubidearen eta abarren belaunaldia.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
2018an, Arartekoaren erakundeak zenbait jarduketa planifikatu eta garatu ditu kexa eta kontsultak izapidetzea osatzeko. Interesgarriak direnez, jarraian zerrendatuko dira:
4.1. Arartekoaren pribatutasun-politika
Arartekoak bere pribatutasun-politika argitaratu du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 30. artikuluarekin bat eginez.
Politika horren bitartez, honako ezaugarri hauei buruzko informazioa eman da: Arartekoak erabiltzen dituen datu pertsonalen inguruan herritarrek gauzatu ahalko dituzten eskubideak, eskubide horiek gauzatzeko modua eta horretarako norengana jo behar den. Horrez gain, hartutako segurtasun neurriei eta Arartekoak egindako tratamenduei buruzko informazioa ere eman da. Zehazki, Arartekoaren 2018ko maiatzaren 19ko ebazpenak datu pertsonalen tratamendu-jardueren barne erregistroa onartu zuen eta gaur egungo tratamendu multzoa definitu zuen. Arartekoak egindako 9 tratamenduak laburtzen dira ebazpen horretan, baita honako ezaugarri hauei buruzko informazio osoa ere: tratamendu bakoitzaren helburua; ebazpenaren oinarri juridikoa; tratamendu bakoitzeko datuen kategoria; datuen hartzaileak; eta datuak ezabatzeko epeak.
Arartekoak hartutako beste erabakietako bat, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrarekin bat, Arartekoaren 2018ko ekainaren 12ko ebazpenak osatu du. Ebazpen horren bidez, datuak babesteko ordezkariaren irudia sortu eta arautu zen, eta izendapen hori 2018ko ekainaren 18ko ebazpenaren bitartez egin zen.
4.2. ELGErekin eta Europako Herriaren Defendatzailearekin elkarlanean
Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundearekin (ELGErekin) bildu zen Arartekoaren ordezkaritza bat, gardentasuna, gobernu irekia eta herritarren parte-
hartzeari buruz hitz egiteko. Bileraren helburua zen parte-hartzeko formulak ezartzea eta sinergiak sortzea bi erakundeen artean. Printzipio horiek euskal erakunde publikoen funtzionamenduan eta Arartekoaren barne-funtzionamenduan ezartzen lagunduko dute sinergiok.
Arartekoak ere erakunde horrekin parte hartu du aktiboki, ELGEk eta Europako Herriaren Defendatzaileak elkarrekin osatutako txostena argitaratzeko informazioa emanez. Hona hemen txosten horren izenburua: The Role of Ombudsman Institutions in Open Government. Zehazki, ELGEk eta Europako Herriaren Defendatzaileak egindako inkestaren emaitzak herriaren defentsa erakundeen Europako sareak (ENOk) egindako gobernu irekiari, sarearen bidezko lankidetzari eta komunikazioari buruzko mintegian aurkeztu ziren, eta Arartekoak mintzaldi horretan pare hartu zuen.
4.3. Arartekoak IOIko honako tailer honetan parte hartu zuen:
“General Data Protection Regulation Poldershop”
Erakundeko ordezkari batek honako tailer honetan parte hartu zuen: “General Data Protection Regulation Poldershop”. Tailerra Europako defentsa erakundeen lana Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrari egokitzeari buruzkoa izan zen, eta Herbehereetako Ombudsmanak (anfitrioiak) antolatu zuen, Ombudsman Nazioarteko Institutuaren mintegien esparruan. Arartekoaz gain, Europa osoko Ombudsman erakunde batzuek hartu zuten parte; guztira, hainbat herrialdetako 25 kidek. Mintegia Amsterdamen egin zen, azaroaren 5ean, eta, bertan, gogoeta handia egin zen, eta Europako erregelamendu berri hori ezartzeari buruzko debate aberasgarria egin zen. Erregelamendua erronka da, bai Ombudsman erakundeen jarrerari dagokionez –gai horren inguruan egin beharreko jarduketa publikoei lotutako eskakizunen inguruan–, bai defentsa erakundeetan izapidetze bidean dauden espedienteetako datu pertsonalak babesteari dagokionez. Honako gai nagusi hauek landu ziren: datuen xede-printzipioaren eragina, poliziak arauz kontrako administrazio-egoeran dauden atzerriko pertsonak mugitzean edo jatorrizko herrialdera bueltatzen dituztenean, edo esparru berean baimenduta ez dauden datuak lagatzen direnean; datuak minimizatzearen printzipioaren eragina eta ondorioak, kexa-espedienteak izapidetzean; datu pertsonalen inguruko informazioa mantentzeko epeak, helburu estatistiko edo historikorik ez dagoenean; interesatuen kexa-espediente elektronikoak eskuratzeko eskubidearen eragina (defentsa erakundeek ikuspuntu oso dibergenteak dituzte, jabetzari buruzko kultur juridikoaren arabera); defentsa erakundeetako langileek dauzkaten mugak kexa-espedienteak eskuratzeko; eraginari buruzko txostenak egitea (PIA direlakoak, alegia, “privacy impact assesment”) defentsa erakundeetako prozedura guztietan; hirugarren pertsonen datu pertsonalak tratatzea. Laburbilduz, hainbat jardunbide egoki ere aurkeztu ziren, eta jardunbide horiek guztiz erabilgarri suerta litezke esparru berri batean lanean hasteko, besteak beste, datu pertsonalak babestearen esparruan. Izan ere, azken horrek eragin zuzena du oinarrizko eginkizunetan, eta eginkizun horiei esker, hainbat alderditan desadostasun ukaezinak badaude ere, Europako defentsa erakundeek bat egingo dute. Mintegi horretan egindako elkartruke horren emaitza honako hau izan da: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrari buruzko talde iraunkor bat eratzea Nazioarteko Ombudsman Institutuan.
4.4. Arartekoaren parte-hartzea OGP Euskadi proiektuaren konpromiso taldeetan
OGP Euskadi Euskadin gobernu irekiari dagokionez aurrerapausoak emateko lehenengo erakunde plana da, Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzako kide gisa egindakoa. Alderdi anitzeko ekimena da, eta bere xedea da gobernuek konpromiso zehatzak hartu ditzaten ziurtatzea, betiere gardentasuna sustatze, herritarrak trebatze, iruzurraren kontra borrokatze eta gobernagarritasuna indartzeko teknologia berriak aprobetxatze aldera. Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek eta Euskadiko hiru hiriburuetako udalek sustatu dute plan hori, eta gizarte antolatu eta ez antolatuen lankidetza du. 5 konpromiso daude sartuta plan horren baitan, eta bi urtetan bete beharko dira (2020-08-31 baino lehenago).
Bost konpromiso talde horietatik hirutan parte hartzeko gonbidatu dute Arartekoa; erakunde honek hainbat bileratan parte hartu zuen 2018ko azken hiruhilekoan, eta bilera
gehiagotan parte hartuko du 2019an:
– 1. konpromiso taldea. Kontuak ematea agintaldien planen bidez. Talde honen xedea da kontu-ematea finkatzea agintaldien planen bidez eta herritarrek kontu-ematearen jarraipenean eta azterketan parte hartuz. Horrez gain, kontu publikoetan herritarrek gehiago parte hartu dezaten ere du xede.
– 2. konpromiso taldea. Open data Euskadi eta Linked Open Data. Ezagutza irekian laguntzea da
behin betiko xedea. Horretarako, datu publikoak irekiko dira, baita aberastasuna, kultura, ezagutza eta/edo kudeaketa publikoaren kontu-ematea egitean laguntza sortzeko zerbitzu berriak garatu ere.
– 5. konpromiso taldea. Integritatearen Euskal Sistema. Talde honen xedeak honako hauek dira: jokabide etikoa sortzeko tresnak garatzea; erantzukizun korporatiboa sustatzea; eta arriskuak ekiditea kudeaketa publikoaren arloan. Hori guztia egingo da herritarrek Administrazio eta hango langileekiko konfiantza berreskuratze aldera.
4.5. Q-epearekin elkarlanean
Maiatzaren 24an eta 25ean, Q-epeak antolatutako biurteko kongresua antolatu zen Bilbon. Hain zuzen ere, Euskadiko erakunde publikoen sarea da Q-epea, eta sare horien konpromisoa kudeaketa aurreratua da. Arartekoak kongresu horren batzorde antolatzailean parte hartu du aktiboki.
Batzordearen ardatz tematikoetako bat erakundeetan aldaketak egin daitezen bultzatzeko komunitatearen parte-hartzea izan da. Saioak erabilgarriak izan ziren erakundeek eta pertsonek esperientziak trukatu zitzaten inspiratzeko eta laguntzeko, baita kudeaketa-tresna berriak lantzeko ere.
Arartekoak Q-epea lantaldearen bi bileratan hartu du parte aktiboki, Gardentasunaren Legearen aplikazioa barne-
mailan aztertzeko, proposamenak egiteko eta jarraibide komunak ezartzeko, arauek zehazten ez dituzten gardentasun-informazioaren alderdietan. Horrez gain, gardentasunaren adierazleak identifikatu ahal izan dira, Q-epea taldearen mailako gardentasunari dagokionez.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
5.1. Arartekoak, pertsonen eskubideak bermatzeko eta defendatzeko sortu den erakundea denez, ohiko eginkizunen artean, bere gain hartzen ditu abenduaren 9ko 19/2013 Legea, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa, EAEko administrazio publikoetan aplikatzea zaintzeko eta kontrolatzeko ardurak, Arartekoaren erakundea sortu eta arautzeko otsailaren 27ko 3/1985 Legeak oro har esleitu dizkion eginkizunak betez.
Adostasun orokorra dago pertsonen eskubideak defendatzen dituzten erakundeek, besteak beste, Arartekoak administrazio egokia eta herritarren eskubideen defentsa kontrolatzeko eginkizunak ere burutu behar dituztela, herri-
administrazioen jardun oro interes publikoa lortzera bideratuta egotea bermatuz, interes orokorraren berme gisa.
5.2. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorretik eratorritako datu pertsonalak babesteari buruzko legezko erreformak indarrean sartzeagatik eta herritarrek erreforma horiek eskatzeagatik sortutako erronka handiei aurre egin dizkiete herri-administrazioek 2018an. Hala, aipatzekoak dira interesdunei tratamenduaren xede diren datu pertsonalen inguruko informazio gardena ziurtatzeko hartutako neurriak, baita neurri horien eraginkortasuna ziurtatzeko bitartekoak ere.
Berriki, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko Lege Orokorrak eskubide digitalen katalogo bat gehitu du, eta administrazioek, Internet eta sare sozialen zerbitzuen hornitzaileek, enpresek eta baita partikularrek ere landu beharko dituzten aldaketa askoren motorra izango da katalogo hori, zalantzarik gabe. Internet guztiok erabiltzeko eskubidea, hezkuntza digitalerako eskubidea, adingabeek dituzten Interneti buruzko eskubideak –14 urtetik aurrera gauzatu ditzakete eskubideok–, testamentu digitala, zuzenketari eta ezerezteari buruzko eskubideak gauzatzea –baita sare sozialetan ere– eta lan-esparruari lotutako eskubideak –bereziki deskonektatzeko eskubidea– bermatzea gure gizarteari aukera berriak emango dizkion horizontea da. Hainbat kasutan, erregulazio hori honako modu hauetan garatu behar da: arau bidez (adingabeek Interneti buruz dituzten eskubideak bermatzeko legea, edo testamentu digitala arautzeko errege dekretua); hitzarmen bidez (adibidez, Gobernuak eta autonomia-erkidegoek adostutako Interneterako sarbideari buruzko plana); eta aurrekontu-arau bidez, asmo handiko araudi horren eraginkortasuna ziurtatuko duenaren bidez.
Aurrerakuntza bereziak egin behar dira hainbat neurri ezartzeari dagokionez, eta, eragindako herritarrek hala eskatzen duten kasuetan, Interneteko datu pertsonalak ezabatzea ahalbidetuko dute neurri horiek. Horretarako, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian sartutako neurriak, aldizkari ofizialei buruzkoak, erabaki zuzenak dira interesdunak iragarki eta argitalpen ofizialen bidez egindako jakinarazpenetan identifikatzeko. Hala, pertsonek ez dituzte lan-esparru, esparru pertsonal eta ekonomia-esparruko ondorio kaltegarriak jasango, legezko abisu nahiz aldizkari ofizialetako eduki zehatzak ezagutzetik eratorri litezkeenak.
5.3. Herritarrek gero eta gehiago gauzatzen dute herri-
administrazioek duten informazioa eskuratzeko eskubidea; horretarako, administrazioek jarrera bermatzaileak izan
behar dituzte alde guztien eskubideekin. Izan ere, lehian dauden eskubide desberdinak haztatu behar dira eta informazio edo dokumentazio hori eskuratzea ukatzen den kasuak arrazoitu.
Arartekoaren kasuan, guk daukagun informazio publikoa eskuratzeko eskaera egin zuten herritarrek zazpi aldiz, aurreko urtean. Eskaera horiei erantzun zaie, baita baiezkoa eman ere; hala, eskatutako informazioa eman zaie herritar horiei, kasu batean izan ezik. Izan ere, kasu horretan, eskatutako informazioak erakunde honetan kexa bat aurkeztu zuen hirugarren pertsona bati eragin zion.
5.4. 2018an, ez da inolako aurrerakuntzarik egin interes taldeak –“lobbie” direlakoak– arautzeari dagokionez, Europako Kontseiluko Ustelkeriaren kontrako Estatuen Taldeak (GRECOk) argitaratutako txostenean adierazi den legez. Txosten horren bidez, diputatuen eta lobbien arteko harremana arautu dadin eskatu da, baita presio talde horien derrigorrezko erregistro bat onartu dadin ere, beste hainbat neurriren artean. Izan ere, nahiz eta aurreko urteetako askotariko ekimenak abiarazi, ekimen horiek ez dira azkenean gauzatu.
5.5. Herritarren arteko berdintasuna kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek muturreraino eraman behar dituzte neurriak, Interneterako sarbidearen eskuragarritasuna desberdintasuna sortzen duen beste elementu bat bihur ez dadin bizitza oso bat garatu ahal izateko eta gizartearen baliabideak eskuratzeko aukeretan. Horretarako, adi egon beharko dute eta eten digitalaren arriskua minimizatzen duten neurriak ezarri. Bereziki, adi egon behar dute langabezian dauden pertsonek dituzten zailtasunek eten ekonomikoko arriskua larriagotzen edo enplegagarritasuna kaltetzen ez dutela bermatzeko; baita genero, adin edo jatorriaren ondoriozko etenak sortzeko edozein arrisku ekiditeko ere.
5.6. Gero eta pertsona gehiagok aurkeztu dituzte kexak Arartekoan, elkarrekintza modu digitalean soilik egitea onartzen duten administrazioekin egindako izapideak ugaritu
direlako. Ezin da ukatu pertsona fisikoekin izapideak egiteko administrazio elektronikoaren erabilera hedatzeko tentazioa dutela administrazio askok, pertsona juridikoekin harremanetan jartzeko administrazio elektroniko horren alorrean aurrerakuntzak egin dituzten administrazioek, hain zuzen. Hala ere, ezin dugu honako hau ahaztu: administrazioarekin bitarteko elektronikoen bitartez harremanetan jartzeko herritarrek dituzten eskubideez gain, bitarteko telematikoak ez erabiltzeko –bai hori egiteko bitartekorik ez dutelako, bai nahi ez dutelako– pertsonen eskubideek ere indarrean jarraitzen dute. Hain zuzen ere, administrazioek langileak jarri behar dituzte bitarteko elektronikorik ez duten pertsonei laguntzeko (legeak bitarteko horiek derrigorrezkoak direla agintzen ez badu behintzat, pertsona juridikoen kasuan gertatzen den bezala).
1. Arloa kopurutan
2018an arlo honetan guztira 20 kexa ireki dira, eta tramitatu direnen informazio estatistikoa, abenduaren 31n, honako hau izan da:
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
21 |
10 |
11 |
1 |
6 |
– |
4 |
2. Kexarik aipagarrienak
Administrazio prozedura eta administrazioaren funtzionamendua
Kexak zerbitzuen funtzionamenduari buruzkoak izan dira, bereziki enplegu-eskaeren kudeaketari eta prestakuntza-ikastaroei lotutakoak.
Enplegu-eskaeren kudeaketari dagokionez, hura berritzeari lotutako kexak errepikatu dira, eta, justifikatutako arrazoiren bat salbu, xede horretarako finkatutako moduan eta datetan egin behar da, ildo horretan Lanbidek egindako jakinarazpenarekin zerikusirik ez duena.
Kontuan hartuta agiria berritzeko betebeharra jakinarazpen hori egitearen menpekoa ez dela, jakinarazpena ez egiteak ez du justifikatzen, ikuspegi juridikotik, DARDEa ezarritako epearen barruan ez berritzea. Hala, egia da Lanbideren jakinarazpena ez jasotzearekin batera gertatu daitekeela betebeharra duen pertsona hori gaixorik jartzea, eta berritzeko betebeharrarekin lotura duten aurrekari zehatzekin bat eginez, Arartekoaren iritziz, kontuan hartu beharreko eta aztertu beharreko inguruabarrak dira.
Alor horretan, pertsona batek kexa bat aurkeztu zuen Arartekoan; izan ere, eskaeraren berritzea data jakin batean egin behar bazuen ere, ohiko jakinarazpena jaso ez zuenez, eta egun horietan osasun-arazo baten ondorioz geldirik izan zela aintzat hartuta, data hori baino hiru egun geroago egin zuen. Horrenbestez, Enpleguko Zerbitzu Publikoak jakinarazi zion enplegu eskatzaile gisa antzinakotasuna galdu zuenez, ez zuela eskubiderik jasotzen ari zen sorospenaren luzapena eskatzeko.
Interesdunaren aldi baterako ezgaitasuna eta jakinarazpena jaso ez izanak, azken hau beharrezkoa ez bada ere, eta horri eransten bazaio langabezian zegoela DARDEa berritzeko betebeharra betez beti, alderdi horiek guztiek bultzatu dute Arartekoak Lanbideri honako hau eskatzera: interesdunaren antzinatasun-denbora eteteko erabakia berrikusteko aukera azter zezala, argudiatutako arrazoiaren justifikazioa onartuz.
Esku-hartze horri erantzunez, Lanbidek zioen berritzeko jakinarazpena igorri zela. Gainera, argudiatu zuen kexagilearen alegazioa ezetsi egin zela bere ondoezari buruzko medikuaren txostena berritze-eguna baino geroagokoa zelako. Halaber, berritze eguna baino geroago emandako ziurtagiriak baliozkoak ez izatearen irizpidea Lanbideko Lan Txertaketarako Arloak zehaztutako irizpidea dela.
Aurreko guztia aintzat hartuta, interesdunak argudiatutako inguruabarrak Lanbidek berrikusi zituenez, Arartekoak ezin zituen egin kexan azaldutako gaiari buruzko jarduketa gehiagorik.
Prestakuntza ikastaroei dagokienez, zenbait pertsonak kexak aurkeztu dituzte ez zeudelako ados, bereziki, ikasleak hautatzeko erarekin, irakasleen prestakuntzarekin eta ikastaroaren edukiarekin.
Ikasleak hautatzeko erari dagokionez, herritar batek Arartekoari jakinarazi zion ez zegoela ados ingeleseko ikastaro batean parte hartzeko eskaera ukatu izanarekin. Lanbidek diruz lagundutako ikastaroa zen eta erakunde horrekin lan egiten duen ikasketa-zentro batek emandakoa. Aipatu zuenez, bere hautagaitza baztertu egin zuten nahiz eta bera izan ikastarorako eskatutako betekizun guztiak betetzen zituen pertsona bakarra; hala, Lanbidek bere erreklamazioari emandako erantzunetik eta erakunde honetara igorritako erantzunetik ondorioztatzen denez, prestakuntza-zentroak finkatutako
oinarriak ez zituen bete hautagaiak ikastaroa egiteko onartuak izan zitezen.
Beraz, kexagileari eragindako arazoa konpontzeko aukeraz arduratu zen Arartekoa, hau da, interesdunak izena eman ahal zezakeen ingeleseko beste ikastaroren batean; horren harira, kexagileak erakunde horri jakinarazi dio, azkenean, antzeko ikastaro baterako onartu dutela.
Beste herritar batek erakunde honetara jo du Lanbideren zentro laguntzaile batek emandako ikastaro baten zenbait alderdirekin ados ez dagoela adierazteko. Lehenik eta
behin, ikastaroko ikasleak hautatzeko metodoaz ari zen, hau da, bertan parte hartzeko gutxieneko betekizun akademiko zehatz batzuk finkatu baziren ere, irizpide horiek beste helburu batzuen mende zeudela uste zuen, ikastaroa hasteko zentroak behar zuen pertsona-kopurua lortzea, esaterako (20 ikasle). Gainera, salatu zuen, izena emateko oinarrietan eskatutako titulazioa eta gaitasun-maila ez zuten ikasleek eman zutela izena.
Interesdunak aipatu zuen ere, pertsona horiek onartzeko
aitzakia izan zela prestakuntza-zentroak, Lanbideren onespenarekin, proba batzuk egin zituela ikastaroan parte hartzeko oinarrietan finkatutako betekizunak bete gabeko ikasle horiek ustez egokitzeko asmoz; gainerako ikasleek, ordea, prozedura horren baliozkotasunari buruzko informaziorik ez zuten jaso aurrez. Ikastaro horretako irakasleen prestakuntza-egokitzapenari dagokionez, kontu horren gainean Lanbidek haien egiaztapena bermatu bazuen ere, zentroko irakasleren batek emandako edukiei lotutako berariazko ezagutzarik ez zuela salatu zuen. Kexan jasotako beste kontu batek ikastaroan emandako edukiekin du zerikusia, interesdunak uste baitzuen eduki horiek sakabanatu samarrak zeudela eta ez zirela espezifikoak.
Baieztapen horiek Lanbiderekin egiaztatu ondoren, interesdunari helarazi zitzaizkion jasotako erantzunaren edukia eta bere baieztapenak ezeztatuz hari erantsitako dokumentazioa; interesdunak, baina, erakundeak emandako argudioak indargabetzeko datu berririk ez zuen eman.
3. Ponentziak
2018ko azaroaren 14an, Laneko Segurtasun eta Osasuneko Nazioarteko IV. Biltzarrean, Arartekoak txosten hau aurkeztu zuen: “Lan arriskuen prebentzioa giza eskubide gisa”, laneko osasun eta segurtasun eskubideari nazioarteko eta estatuko erakundeek emandako tratamendu eta iritzi garrantzitsuenei buruzkoa, bai eta egungo lan-arriskuen prebentzio-sistemetan duen eraginari buruzkoa ere.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Administrazio jardueraren beste alor batzuetan bezala, hemen ere arazoak sortu dira zerbitzu publikoen funtzionamenduak eraginda.
1. Arloa kopurutan
Hirigintza eta lurralde antolamenduaren arloak euskal botere publikoen jardunari lotutako erreklamazioak hartzen ditu barne. Honako hauetan esku hartzen dute botere publikoek: herri eta hirietako lurralde antolamenduan, lurzoruaren hirigintza-eraldaketako prozesuetan, hura urbanizatuz eta eraikiz, eta hirigintza legeria zaindu eta babesteko lanetan.
Hirigintza eta lurralde-antolamenduaren arloan jasotako kexak 81 izan dira guztira, hau da, aurkeztu diren erreklamazio guztien %3,64. Eragindako administrazioen arabera, kexak modu honetan banatzen dira:
• Tokiko administrazioa 77
• Foru administrazioa 1
Azpi-arloak, berriz, honakoak izan dira:
• Hirigintzako diziplina 51
• Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura administratiboa 10
• Hirigintza arloko informazioa jaso ahal izatea 9
• Hirigintzako kudeaketa 6
• Lurralde antolamendua 3
• Irisgarritasuna 1
• Beste alderdi batzuk 1
Arlo honetan jarritako kexen izapidetze-egoerari eta emaitzari dagokienez:
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
112 |
46 |
66 |
33 |
20 |
– |
13 |
2018an hirigintza arloan egindako kexak hirigintza-legedia babesteko ahal publikoak gauzatzeari dagokie, funtsean. Kexak egin izanaren arrazoi nagusia da ez zaiela benetako erantzunik eman hirigintza araudia hausteagatik egindako salaketei. Kasu gehienetan, administrazioaren jarduerarik eza Arartekoan kexa izapidetu eta gero ebazten da. Beste kasu batzuetan, Arartekoak esku hartu behar du herri-administrazioei gogorarazteko aurkeztutako salaketei erantzuteko betebeharra dutela. Beste kexa batzuk udal administrazioen betebeharrari daude lotuta, hain zuzen ere, jabeei higiezinak kontserba ditzaten eskatzeko betebeharrari. Ondare historiko eraikia defendatzearen aldeko interesa duten elkarte eta pertsonek egindako kexak nabarmendu behar dira.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Hirigintza arloko salaketa bati erantzuteko udal jarduerak
Pertsona batek kexa bat aurkeztu zuen erakunde honetan. Izan ere, Okondoko Udalak ez dio erantzunik eman hirigintza arloko salaketa bati, udalerri horretako lurzati batean egindako obra batzuk hizpide dituenari. Kexa horren bidez, pertsona horrek Arartekoak esku hartu zezan eskatu zuen, obren egoera aztertzeko eta obra horiek hirigintza legediaren araberakoak zirela egiaztatzeko. Okondoko Udalak adierazi zuen ez zitzaiola eskaera horri erantzun, obra horiek aspaldian egin zirelako. Edozein kasutan, Okondoko Udalaren hasierako jarduerak baztertu gabe, gogorarazi behar da partikularrek aurkeztutako salaketak, eskaerak, kexak eta abar hirigintza araudian aurreikusitako moduan bideratu behar direla. Horrexegatik, Arartekoak gomendio bat eman zion –٢٠١٨ko otsailaren ٢٣ko ebazpena– Okondoko Udalari, honako hau egin zezan, lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legean aurreikusitako izapidetzeak eta epeak aplikatuz: udal jarduerak gauzatzen jarrai zezan, soilik aurkeztutako hirigintza arloko salaketari erantzutekoak.
2.2. Abandonatutako hirigintza bateko ingurunean segurtasuna eta osasungarritasuna bermatzeko udalak duen eginbeharra
Gaubea udalerriko higiezin bat kontserbazio-egoera txarrean zegoela adierazi zuen pertsona batek. Izan ere, higiezin hori aspalditik abandonatu zuten. 2016ko otsailean, Arartekoak, lehenengo eta behin, gai horren inguruko kexa bat izapidetu zuen, eta ebazpena eman zion Gaubeako Udalari. Ebazpen horren bidez, udalari eskatu zitzaion zegokion administrazio-espedientea martxan jartzeko, pertsonei eragin liezaieketen kalte gertagarriak ekiditeko eta higiezinaren segurtasunari nahiz osasungarritasunari lotutako edozein arazo konpontzeko. Urtebete beranduago, kexagileak errepikatu zuen arazoa ez zela konpondu. Gaubeako Udalak argudiatu zuen ezinezkoa izan zela arazo horiek konpontzea, nahiz eta higiezinaren egoeraren berri izan, higiezinaren jabetzaren inguruko hainbat inguruabar zirela eta. Hirigintza araudiaren arabera, udal administrazioak eskumen utziezina du higiezinak kontserbatzeko eta mantentzeko legez eska daitezkeen eginbeharrak bete daitezen emandako betearazteko aginduei jarraitzen zaiela bermatzeko. Gauzak horrela, Arartekoak –٢٠١٨ko otsailaren ٧ko ebazpenaren bidez– gomendio bat eman zion Gaubeako Udalari, pertsonek jasan zitzaketen arriskuak ekiditeko eta aipatu higiezinean segurtasunari nahiz osasungarritasunari lotutako edozein arazo konpontzeko beharrezko neurriak hartzeko zegokion administrazio-espedientea martxan jar zezan.
2.3. Fatxaden baldintza estetikoak bete daitezen eskatzeko udalaren
esku-hartzea
Donostiako auzo elkarte batek aurkeztutako kexa bat izapidetu du Arartekoak. Kexa horren bidez, auzo elkarteak adierazi zuen Donostiako Udalak ez zuela esku hartu hirigintza araudia betearazteko, hain zuzen ere Alde Zaharreko lokal eta ostalaritza-establezimendu askotako fatxadetan olanak, errotuluak, plakak eta horrelako elementuak kokatzeari dagokion araudia. Elkarte horrek aspalditik salatu izan du ez direla betetzen Donostiako Alde Zaharra Birgaitzeko Plan Berezian fatxaden baldintza estetikoak erregulatzen dituzten arauak. Udalari informazioa eskatutakoan, adostutako hirigintza kontrolari lotutako jarduketen inguruko informazioa helarazi digu udal horrek. Arau horiek eragindako Donostiako Alde Zaharreko 125 lokaletako eta ostalaritza-establezimendutako olanak kendu daitezen eskatzea adostu du udal erakundeak. Halaber, udalak arauketa bat martxan jartzea aurreikusi du, betiere kultura ondarea babesteko araudiak eragindako eraikin horietako fatxadetako elementuak instalatu ahal izateko, baldintza oso zehatzetan. Edozein kasutan, Arartekoak 2018ko otsailaren 8ko ebazpena bidali dio Donostiako Udalari, honako hau gogorarazteko: udalak administrazio-espedientea izapidetzen jarraitzeko betebeharra du, hain zuzen ere, fatxaden jatorrizko egoera berrezartzeari buruzko espedientea.
2.4. Hirigintzako kontsultak ebazteko betebeharra
Pertsona batek Arartekoari jakinarazi zion Oiartzungo Udalak
ez ziola erantzunik eman hirigintzako kontsulta bati, nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiakuntza bati lotutako borda bat berrezartzeko hainbat obra egiteko aukerari buruzkoari. Kasu horretan, hirigintzako kontsulta egiteko eskaeran borda hori berrezartzeko proposamen berri bat jaso zen. Erakunde honek zuen informazioaren arabera, Oiartzungo Udalak ez zion berariaz erantzunik eman hirigintzako kontsultari. Aiako Harria parke naturalaren kudeaketaz arduratzen den foru organoari egindako derrigorrezko txosten baten eskaera baino ez zen jaso. Hirigintzako kontsultak informazioa jasotzeko eskaerak dira, eta, kontsulta horien bidez, partikularrek udal administrazioei proposatzen diete betetzekoak dituzten araudien inguruko balorazioa egin dezaten, proiektu zehatz bati dagokionez eta zenbait obra egiteko beharrezko prozedura motari dagokionez. Hirigintzako kontsulta horien oinarria informazio publikoaren printzipioan dago jasota,
lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 9. artikuluan ezartzen denean; edo, bestela, finka zehatzen bati aplikatzen zaizkion hirigintzako araubide eta baldintzei buruz informatuak izateko herritarrek duten eskubidean (urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren –Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bategina onartzen duenaren– 5.d) artikulua). Bestetik, nabarmentzekoak dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53.1.f) artikuluaren xedapenak. Izan ere, artikulu horrek honako eskubide hau arautzen du: “Informazioa eta aholkuak lortzea indarrean dauden xedapenen arabera proiektu, jarduketa edo eskaerak egitean bete beharreko betekizun juridiko eta teknikoei buruz.” Horrek guztiak, euren lursailek hirigintza legediak onartzen dizkien eraikuntza eskubideak garatzeko dituzten aukeren gaineko informazioa eta orientazioa izateko aukera ematen die obren sustatzaileei, lizentzia jasotzeko eskaria egin baino lehen. Kontsultarako eskaera jasota, dagokion administrazioa izapidetze egokia egitera behartuta dago, administrazio-prozeduran ezarritako izapideak betez. Betebehar horiek administrazio egokia izateko eskubidetik eratortzen dira, eta, horien artean, aurkeztutako idazkiak jaso izanaren agiria emateko, horiek ofizioz bultzatzeko eta azaldutako kontuei zentzuzko epean erantzuteko betebeharrak daude. Urriaren 1eko 39/2015 Legearen –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoaren– 21. artikuluak agintzen du gehienez ere hiru hilabeteko epearen barnean eman beharko dela berariaz ebazpena. Dagokien derrigorrezko txostenak jasotzeko eskaerak eragin lezake ebazpena emateko gehieneko epea etetea. Zentzu horretan, 39/2015 Legearen 22. artikuluak honako hau dio: “Administrazio bereko edo beste bateko organo bati nahitaez txostena eskatu behar zaionean, epea etenda egongo da eskaera egiten denetik txostena jaso arte –interesdunei komunikatu behar zaie gauza bat eta bestea–. Eten hori ezin izan daiteke inoiz hiru hilabete baino gehiagokoa. Txostena ez bada adierazitako epean jasotzen, jarraitu egingo du prozedurak.” Horrenbestez, behin eskaera aurkezteko epea amaituta, eskaera ofizioz bultzatzeko ardura duen udal administrazioak eskaera hori izapidetzen jarraitu beharko luke. Edozein kasutan, ez zen aurkeztutako proiektuaren inguruko udal baloraziorik jaso. Hain zuzen ere, Oiartzungo hiri antolamenduko araudiaren kasuan aplikatzekoak izan daitezkeen hirigintzako xedapenei buruzkoa zen proiektua. Une horretan, 2018ko abuztuaren 3ko ebazpenaren bitartez, Arartekoak gomendio bat eman zion Oiartzungo Udalari, alegia, abeltzaintza-ustiakuntza bati lotutako borda bat berrezartzeko proiektu bati buruz egindako kontsulta bereziki ebatzi zezala. Oiartzungo Udalak gomendio horri erantzun dio, eta nabarmendu du egindako kontsula horri erantzun zaiola. Ebazpenean udal txosten teknikoa dago jasota, erreferentziazko hirigintza araudiari buruzkoa.
2.5. Birpartzelazio proiektu batetik eratorritako hirigintza eginbeharrak betetzea
Pertsona batek –Donostiako hirigintzako jarduketa batek eragindako higiezin baten jabeak– Arartekoari jakinarazi zizkion birpartzelazio proiektua behin betiko onartzeak eragin dizkion ondorio ekonomikoak. Onartutako birpartzelazioak aitorturik zituen etxebizitza dela-eta kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, baita berriro bizilekua emateko hitzarmena ere. Hala ere, kexagileak adierazi zuen dagozkion kalte-ordainak ordaindu behar zituen enpresak ez duela ordainketa hori egin ordura arte. Donostiako Udalak hasiera eman zion ordaintzeke dagoen diru kopurua biltzeko prozedurari. Hala ere, kexagileak honako hau adierazi du: hiru urte baino gehiago igaro dira, eta, oraindik, ez da diru kopuru hori bildu. Termino horietan bertaratu da kexagilea Donostiako Udalera, eta hainbat eskari planteatu dizkio; horiek, baina, ez dute ordura arte erantzunik jaso. Erreklamazioan jasotako gaiak zerikusia du herri-administrazioen betebehar eta erantzukizunekin. Hirigintza eginkizun publikoa denez, betebehar eta erantzukizun horiek ezarri dira hirigintza-antolamendu eta -egikaritzeari buruzko xedapenak betetzen direla ikuskatzeko. Eginkizun horrek administrazio-ahalak gauzatzea hartzen du barnean, hirigintza antolamendua betearazteko –Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 4. artikulua–. Honako hau ezartzen du hirigintza antolamenduak: “Herri-administrazio eskudunek hirigintza-planetan kalitateaz, kopuruez eta egikaritze-epeez ezarrita dauden aurreikuspenak betetzen direla ikuskatzeko duten eginbeharra eta erantzukizuna”. Kasu honetan, hirigintza-jarduera horiek ukitu dituzten pertsonen ondare-eskubide eta -interesak babestea planteatu da, legerian jasotako moduan.
Lurzoru eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 45. artikuluak ezarri du zer ondorio izango dituen onespen-akordioak. Ondorio juridiko horien artean dago partzela zaharrak berriekin eraginkortasun osoz subrogatzea, eta bateragarri ez diren eskubide eta zamak iraungiaraztea. Lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 44.8. artikuluan ezarrita dagoen legez, birpartzelatzeko eragiketa guztiak derrigorrean islatu beharko dira behin-behineko likidazio-kontu batean. Jabeak hartzekodun garbiak baldin badira, hasierako finka “bakarrik dagokion kalte-ordaina aurretiaz ordainduz gero eta geroago behin betiko likidazioa egitekotan okupatu ahal izango da”. Beste alde batetik, birpartzelazioak berekin dakar likidazio-kontuaren ondoriozko saldoa ordaintzeko betebeharra. Birpartzelazioaren saldoak zor likidoak dira eta, ordaindu ezean, premiamendu bidez ere exijitzekoak. Zor horiek nahitaez biltzeko ahal publiko horiek xedaezinak dira administrazioentzat, eta gauzatu behar dituzte beren baldintzen arabera eta haiek aitortzen dituzten legeekin bat; betiere, ahalik eta ondoen eta egokien erantzun behar diete interes publikoari eta gainerako interesdunen ondare-interes eta -eskubide legitimoei. Termino horietan, Arartekoak gomendio bat eman zion Donostiako Udalari, 2018ko otsailaren 14ko ebazpenaren bidez: birpartzelazio proiektu batetik eratorritako hirigintza eginbeharrak beteko direla bermatu dezan.
2.6. Donostiako eraikin bat kultura ondare gisa babesteko eskaerari erantzuteko betebeharra
Donostiako ondare historikoa babesteko elkarte batek adierazi zuen Donostiako eraikin baten kultur balioaren jakitun zela. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari eskatu zion higiezin hori kultura ondasun kalifikatu izendatzeko espediente bati hasiera emateko. Erakundeak Arartekoari jakinarazi zion azkar jardun behar zuela, bi arrazoi zirela eta: alde batetik, elementu horietako batzuk desagertzeko arriskuan egon zitezkeelako; eta, bestetik, ez zitzaiolako eskaerari erantzun. Behin kexa izapidetuta, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Arartekoari azaldu zion elkarteari jakinarazi diola ez dela hasiera eman behar eraikuntza ondasun kalifikatu gisa babesteko espedienteari. Edozein kasutan, ebazpenak dio eraikin horrek inbentarioan jasotako ondasun gisako babes maila mereziko lukeela, egindako balorazioaren ondoren. Ildo horretan, txostenak dio inskribatu ahalko zela Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen 16. artikuluak eta hurrengoek xedatutako eran. Jakinarazpen horretan adierazita dago higiezinaren babes araubidea euskal kultura ondarearen inbentario orokorrean sartu arte indarrean dagoen Donostiako Udalaren hirigintzako plangintzan jasotakoa dela. Gauzak horrela, Arartekoak jakinarazi dio Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legeak honako hau diola 11.2. artikuluan: edozeinek eskatu dezake kalifikazio bideari ekiteko. Administrazioak eman behar dio hasiera prozedura horri, zio eta guztiko ukoa tartean izaten ez bada salbu; eta hau interesdunei jakitera eman beharko zaie. Urriaren 1eko 39/2015 Legearen –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoaren– 21. artikuluak agintzen du gehienez ere hiru hilabeteko epearen barnean eman beharko dela berariaz ebazpena. Horrenbestez, kultura ondasuna babes dadila formalki eskatu ostean, administrazioak espedientea izapidetzen jarraitu beharko du, amaitutzat eman arte. Kultura ondasuna inbentariatu gisa babesten bada, kultura administrazioak espedientea sustatu beharko du behin betiko amaitu arte, Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen 17. artikuluan jasotako zehaztapenei jarraikiz. Hori dela eta, Arartekoak gogorarazi dio Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari, higiezin horren kultura balorazioa aintzat hartuta, dagokion espedientea abiarazi beharko lukeela Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean inskribatzeko higiezin hori.
3. Araudi- eta
gizarte-testuingurua
117/2018 Dekretuak, uztailaren 24koak, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoari buruzkoak, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilera nagusia bizitegitarakoa duten eraikinen ikuskapen teknikoak bete behar dituen irizpideak eta betekizunak arautu ditu. Berrogeita hamar urte baino gehiagoko antzinatasuna duten eraikinen jabeek ikuskapen teknikoa egin eta eraikina erabili eta mantentzeko plana izan behar dute; betebehar hori araudi horretan dago ezarrita.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Ekintza-plan honetan jasotako ekimenek lotura zuzena dute ingurumen arloko planean sartutakoekin, bereziki ingurumenaren eremuan jarduten diren elkarteekin izandakoek. Aurretik aipatutako jardunez gain, honako hauek ere aipatu behar dira:
4.1. Bilerak elkarte eta erakundeekin
2018an zehar, Arartekoa hainbat talde eta elkarterekin egon da harremanetan, besteak beste, Parte Zaharrean Bizi Donostiako auzo elkartearekin.
Halaber, Arartekoa harremanetan egon da etengabe kultura ondarea babesteko interesa duten hainbat elkarterekin, besteak beste, Áncora Elkartearekin –Donostiako kultura ondarea babesteko eta defendatzeko osatutako elkarte hiritarrarekin–, baita IndustriOndare eta Herri Laneko Euskal Elkartearekin ere, ondare historiko eraikia babestearen inguruko arazoak helarazte eta hirigintza eta kultura araudia betetzen dela kontrolatze aldera.
Horrez gain, honako hau ere nabarmendu behar da: Arartekoa Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren dekanoarekin eta elkargo horren artekari gisa diharduten arkitektoen elkartearen ordezkariarekin bildu zen, erakunde honek duen bitartekaritza zerbitzua ezagutarazteko, gai zibilei eta merkataritzakoei buruzko auziak konpontze aldera.
4.2. Bestelako jarduerak. Jardunaldiak eta ikastaroak
Arartekoaren ordezkari batek hiria biziberritzeari buruzko “dinamiT(z)ando” izeneko partaidetza prozesuan hartu du parte. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak antolatu zuen, eta prozesu horren aztergaia gaur egungo oztopoak izan zen, hain zuzen ere, hiria osorik biziberritzeko politikak ezartzearen inguruko oztopoak.
“Bilbao Metropolitarra 2035. Etorkizunera begira” proiektuaren –“Itsasadarrak eta sareak” lan-taldearen barruan dagoenaren– gogoeta estrategikoari eta agertokien analisiari lotutako hainbat saiotan ere hartu du parte Arartekoak.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
– Arartekoak udal administrazioei gogorarazi die 2018an zehar hirigintza diziplinaren inguruan dituzten ahalak gauzatzeko betebehar xedaezina eta utziezina dutela. Agintari eta funtzionarioak behartuta daude lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak jasotako ahal horiek gauzatze aldera ezarritako prozedurak abiaraztera eta izapidetzera, kasuan-kasuan aurreikusitako epean.
Hirigintza alorreko salaketen kasuan, nabarmendu behar da salaketa horiek dagokion administrazio-espedientean izapidetzeko ardura duten udal administrazioen betebeharra, betiere hirigintza legeriak ezarritakoari jarraikiz eta Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin bat eginez. Ekintza publikoa gauzatzeak alde interesdunei jakinarazi beharra dakar udalaren esku-hartzea artxibatu dela, kasu bakoitzean dagozkion ekintzak eta baliabideak erabili ahal izateko.
– Hirigintza arloan, ondare historiko eraikia babesteari lotutako kexak aurkezten dira oraindik ere. Kexa horietan, higiezin berriak babesteko proposamenei erantzuteko eskatu da, bai eta toki mailan babestutako ondarea kontserbatzeko neurriak hartzeko ere, Euskal Kultura Ondareari buruzko Legearen xedapenekin bat eginez.
1. Arloa kopurutan
2018an, atzera botatako edo beste defentsa erakundeetara igorritako kexak alde batera utziz gero, Etxebizitza arloan 113 espediente kudeatu dira, hau da, Arartekoaren erakundeak izapidetutako guztien % 5,07. Dagokien administrazioen arabera, honela banatu daitezke espediente horiek:
• Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra
(Eusko Jaurlaritza) 88
• Tokiko Administrazioa 12
Bestalde, gaia kontuan izanez gero, honela banatu dira:
• Etxebizitzarako sarbidea: premia frogatzea eta
esleitzeko prozedura 45
• Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura administratiboa 27
• Etxebizitza babestuaren alokairua 22
• Beste alderdi batzuk 12
• Kalteak etxebizitza babestuetan eraikitze akatsengatik 3
• Etxebizitza erosi eta birgaitzeko laguntzak 2
• Herritarren eskubideak 2
2018an kudeatutako erreklamazioen tramitazio xehetasunari dagokionez, dela 2018an jasotakoak dela 2018ko urtarrilaren 1ean, txosten hau idazten hasitakoan, indarrean jarraitzen zutenak kontuan izanez gero, hau da arloko egoera:
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
153 |
36 |
117 |
39 |
38 |
24 |
16 |
Aurreko ekitaldiekin alderatuta, Ararteko erakundearen etxebizitza arloak ez du berritasun handirik izan herritarrek kexa edo kontsulta moduan helarazi dituzten kontu garrantzitsuenen gainean. Babes publikoko etxebizitzarako edo zuzkidura bizilekurako sarbide kontuek hartzen dituzte erreklamazio gehien, bai eta errentarien eta administrazio nahiz erakunde publiko errentatzaileen arteko eztabaidek ere.
Jaso diren kexen izapidetze egoerari dagokionez, nabarmendu beharra dago Arartekoak administrazio eta erakunde publikoei aurten bidali dizkien gomendio eta iradokizun gehienak ez direla onartu.
Ildo horretan, aurtengo 2018ko gomendio eta iradokizun askotan, Arartekoak etxebizitza duina eta egokia eskuratzeko orduan sortzen diren arazoak aztertu ditu.
Halaber, kexa ugari jaso dira, etxebizitza arloko lurralde-ordezkaritzek “Etxebide” Etxebizitza Babestuen Eskatzaileen Erregistrotik kentzea erabaki dutela salatzeko.
Oro har, arlo horretan diharduten administrazioek modu onargarrian bete dute Arartekoarekin elkarlanean aritzeko betebeharra. Hala ere, erakunde honek bere lana egiteko zailtasunak izaten ditu oraindik. Gehienetan, arazoak lurralde-ordezkaritzek bidalitako erantzunetatik datoz, erantzun horiek batzuetan nahikoak ez direlako.
Arartekoak esan behar du bere eskaeretan azaltzen diren kontuei epean ez erantzutea edo erantzun eskasak ematea oztopo handia dela legez esleitutako eginkizunak behar bezala betetzeko; gainera, horrek modu larrian kaltetzen ditu erakunde honetara jotzen duten pertsonen eskubideak.
Hala ere, aipatu behar da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, herritarren erreklamazioei eta Arartekoaren eskaerei erantzuteko, egunero egiten duen ahalegina.
Azkenik, Konstituzio Auzitegiaren 97/2018 Epaiak, irailaren 19koak, baietsi egin ditu Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legean aurkaratu diren artikulu gehienak, eta horrek ahalbidetuko du, hemendik aurrera, arau-xedapen asko erregelamendu bidez garatzea. Hori guztia, Arartekoaren iritziz, etxebizitza duin eta egokia legez okupatzeko eskubidearen eraginkortasuna bermatzeko.
2. Kexarik aipagarrienak
Aurreko urteetan bezala, etxebizitza arloa osatzen duten gaien sailkapena kontuan hartuta, herritarren erreklamazioetan azaldu diren kontu nagusiak aztertuko dira.
2.1. Etxebizitzarako sarbidea: premia frogatzea eta esleitzeko prozedura
Aurten, areagotu egin dira herritarren kexak eta kontsultak. Horien bidez, kexagileek azaldu dute urgentziaz babes publikoko etxebizitza bat alokairu erregimenean behar dutela, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak ez diela behar bezala erantzuten haien eskaerei.
Kexa-idazkietan, kexagileek agerian utzi dute “Etxebide” Etxebizitza Babestuen Eskatzaileen Erregistroan izena emanda urte asko eraman arren, ez zaiela etxebizitzarik esleitu, eta, diru-sarrera txikiak dituztenez, ezin dituztela alokairu pribatuko prezioak ordaindu.
Hain zuzen ere, behartsuenek etxebizitza pribatuen merkatuko alokairu-erregimenean sartzeko dituzten zailtasunak direla medio, Arartekoak ofiziozko jarduera ireki du, 4.1. puntuan azalduko den moduan.
Etxebizitza berehala eskuratzeko premia herritarrek kexa moduan helarazi diete Bilboko Udaleko Etxebizitza Arloari atxikitako Tokiko Erakunde Autonomoari eta Etxegintzari (Donostiako Etxegintza Enpresa Erakunde Publikoari).
Dena den, erakunde honek aztertutako kasu gehienetan, kexagileek babes publikoko etxebizitza bat berehala esleitzeko eskatzen zutenean, emandako erantzuna babes publikoko etxebizitzak esleitzeko prozedurak erregulatzeko araudiarekin bat zetorrela iritzi du; kexa horiek, berriz ere, agerian uzten dute administrazio publikoek dituzten etxebizitza publikoen kopurua herritarren premia baino askoz txikiagoa dela.
Ildo horretan, Arartekoak ikusi du kexa askotan titularrak eskubide subjektiboa etxebizitza duin eta egokia legez okupatzeko– aitortua izan arren, eskubide hori ez zela eraginkortasunez bete, hau da, ez zitzaiela etxebizitza bat esleitu.
Gauzak horrela, erakunde honek 2018. urtean jaso dituen kexen eta kontsulten kopuruak konstante bat adierazten du babes publikoko etxebizitza alokairu-erregimenean eskuratzeko premiaren planteamenduan.
Hori guztia dela eta, Arartekoak jakin badaki “Etxebide” Etxebizitza Babestuen Eskatzaileen Erregistroan izena emanda dauden 65.000 pertsonek baino gehiagok daukaten premiari –etxebizitza duin eta egokia legez okupatzeko–
behar bezala erantzuteko, herritarren eskari horrekin bat datorren ahalegina egin behar dela, aurrekontuari dagokionez.
Egoera horri dagokionez, komeni da Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 7.4. artikulua gogoraraztea. Artikuluak ezartzen duenez, Eusko Jaurlaritzak eta administrazio publikoek etxebizitza arloan eskura dituzten baliabideak batez ere alokairu-erregimeneko etxebizitzak sustatzera bideratu behar dituztela, kolektibo behartsuenei begira. Horrela, artikuluaren arabera, birgaitze-lanak egitera bideratutako baliabideak salbu, etxebizitza arloko baliabideen % 80 alokairuaren inguruko politiketara bideratu behar dira. Gainera, ehuneko hori % 100era igoko da 2020ra arte, lege beraren laugarren azken xedapenarekin bat.
2.2. Etxebizitza babestuaren alokairua
Aurten, 2018. urtean, batez ere errentarien eta administrazio eta erakunde publiko errentatzaileen arteko eztabaiden ondorioz, kexa ugari izapidetu ditu Ararteko erakundeak etxebizitza arloan.
Hala ere, behin eta berriz errepikatzen dira aldeen artean sortzen diren desadostasunak, alokairu publikoen zenbatekoa dela eta. Kasu batzuetan, administrazioak hileko errenta kalkulatu eta ekonomia-egoeraren araberako aldaketak aplikatu zituenean, ezinezkoa izan zen ordaintzea. Ondorioz, errenta horiek ordaintzen ez zirenez, kasu batzuetan, errentariak alokairu-erregimenean esleitutako babes publikoko etxebizitza utzi behar izan zuen.
Gainera, aurten, merkatu libreko etxebizitza bat “Bizigune” Etxebizitza Hutsen Programan sartzeko asmoz Alokabide
sozietate publikoari laga dioten jabeen kexak agertu dira
berriro.
Beste urte batez, erakunde honek jasota utzi nahi du Alokabidetik jasotako laguntza. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari atxikitako sozietate publikoak lagundu du babes publikoko edo “Bizigune” Etxebizitza Hutsen Programako etxebizitza bat errentan hartzen dutenek planteatutako eztabaida asko errentariaren alde ebazten.
Aitzitik, 2018. urte honetan, erakunde honek jakin du Alokabide sozietate publikoak ez zuela onartu Arartekoaren 2017ko abenduaren 14ko ebazpena. Hala ere, Arartekoak ikusi du gogoeta batzuk baietsi egin zirela Barakaldoko
Lehen Auzialdiko 2. zenbakiko Epaitegiaren 142/2018-T
hitzezko judizioan, 2018ko uztailaren 17koan. Hain zuzen ere, erakunde honen iritziarekin bat, epaiak onartu egin zuen zorpetutako hileko errentari dagozkion zenbatekoak ordaintzea, egiaztatu baitzuen ondasuna titularraren eskura jarri arren, sozietate publikoak jarraitu zuela konpontze-lanak egiten, eta jabeak ezin zuela etxebizitza erabili.
Azkenik, aurreko urteetan bezala, behin eta berriz agertu dira babes publikoko etxebizitzak alokairu-araubidean hartuta duten errentarien kexak. Pertsona horiek etxebizitza handiago bat esleitzeko eskatzen zuten, bizikidetza-unitatearen osaera aldatu zelako eta esleitutako etxebizitzak legez ezarritako gutxieneko ratioa (pertsonako 15 m2 ) betetzen ez zuela egiaztatu zelako.
Kontu zehatz horri dagokionez, Arartekoak beharrezkotzat jotzen du bai etxebizitza arloko lurralde-ordezkaritzek, bai Alokabide sozietate publikoak eta Bilboko Udaleko “Udal Etxebizitzak” toki-erakunde autonomoak, funtsean, banan-banan azter ditzaten gehiegizko okupazioaren zergatiak, eta beste etxebizitza bat eslei dezaten, ahalik eta lasterren. Hori guztia, etxebizitza duin eta egokia izateko eskubide subjektiboa betetzea bermatzeko, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen xedapenak betez.
Hala ere, herritarrek beste etxebizitza bat eskatzeko aurkeztutako eskaerei dagokienez, Alokabidek hainbat eskaera onartu dituela aipatu behar da. Izan ere, Arartekoak egiaztatu du sozietate publikoak baimendu zuela beste etxebizitza bat esleitzea, kexagileak osasun arazo larriak zituela egiaztatzen zuenean.
Behin eta berriz agertzen diren arazoetako bat hauxe da: Alokabide sozietate publikoak ez duela bermearen zenbatekoa itzultzen, errentamendu-kontratua amaitu eta gero. Bermeak itzultzeari uko egitea justifikatzeko, honako arrazoi hauek erabiltzen dituzte: errenta-zenbateko batzuk edo antzekoak ordaindu ez izana; edo etxebizitzan gabeziak eta kalteak egotea, errentari orok bere gain hartzen duen betebeharra –etxebizitza egoera onean mantentzeko– ez betetzea agerian uzten dutenak.
Arartekoaren esku-hartze gehienetan, Alokabide sozietate publikoak aditu gaitek egindako txosten teknikoak igorri ditu. Txosten horietan egiaztatu egin da egindako atxikipenaren arrazoia, eta ezin izan da ondorioztatu administrazioak ardurarik gabe edo gaizki jokatu zuenik.
Hala ere, Arartekoak behin baino gehiagotan aipatu duenez, errentariek helarazitako alegazioak ikusita, komenigarria izango litzateke Alokabide sozietate publikoak, alokairu-
kontratua amaitu aurretik, jakinaraz dezan zer-nolako konponketek, oro har, ekar dezaketen utzitako bermea ez itzultzeko erabakia hartzea, kontratuan onartutako betebeharrak bermatze aldera.
Babes publikoko etxebizitza errentan hartzen duten baina, etxebizitzak familia-unitateko kideko 15 m2-ko ratioa betetzen ez duenez, etxebizitza duin, egoki eta ekonomikoki eskuragarria izateko eskubide subjektiboa bete ez dela uste duten pertsonen kexek aipamen berezia merezi dute aurten.
Arartekoak aurreko urteetako txostenetan dagoeneko ohartarazi zuenez, gero eta handiagoa da etxebizitza babestuen parkeko etxebizitza aldatzeko eskatzen zuten errentarien eskaeren kopurua, eta “etxebizitza-ibilbideei” buruzko araudi berria ezarri beharko litzateke, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 39. artikuluan agindutakoaren babesean.
Aurten, Arartekoak egiaztatu du, gainera, kexagileetako batzuen etxebizitzek ez dutela betetzen legez ezarritako ratioa (bizikidetza-unitateko kide bakoitzeko eskatzen den metro kopurua); era berean, egiaztatu da gehiegizko okupazioa dagoela eta urratzen ari dela etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea.
Laburbilduz, etxebizitza babestuen parkeko etxebizitza aldatzeko eskatzen zuten errentarien kopurua gero eta handiagoa dela ikusita, erakunde honek ohartarazi nahi du “etxebizitza-ibilbideei” buruzko erregulazio berria ezarri behar dela, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 39. artikuluan agindutakoaren babesean. Halaber, sumatzen denez, komenigarria izango litzateke administrazio publikoek, logela-premiari lotutako beste egoera batzuei erantzuna ematea alde batera utzita, behar diren baliabideak jartzea, etxebizitza babestuaren ibilbideak gauzatu daitezen eta gizarte alokairuko etxebizitzak pertsona eta familia errentarien beharrei egokitu daitezen lortzeko, bizitzako etapa guztietan.
2.3. Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura administratiboa
Arartekoaren esku-hartzearen ondorioz, hain zuzen, 3/2016 Gomendio Orokorraren ondorioz (“Babestutako etxebizitza eskatzaileen erregistroko bajak norbanakoari jakinarazteko beharra, etxebizitza duina edukitzeko eta gizarte bazterketarako arriskua saihesteari begirako prestazio ekonomikoetarako eskubide subjektiboan duen eraginagatik”), aurten, 2018an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, jakinarazpenak egitean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikulutik 46. artikulura bitartekoetan ezarritakoa betetzen jarraitu du.
Horrela, Arartekoak egiaztatu du sailak baztertu egin duela erakunde honek askotan kritikatutako praktika.
Hala ere, gero eta kexa gehiago jasotzen dira honako gai honen inguruan: lurralde-ordezkaritzek “Etxebide” Etxebizitza Babestuen Eskatzaileen Erregistrotik kentzea erabakitzen dutela, eskatzaileak babes publikoko etxebizitza bat alokairu-erregimenean esleitzeko proposamenari espresuki erantzuten ez badio edo entzunaldi-izapideari erantzuten ez badio, administrazio-egintza aurrez aurre jakinarazi ezin delako.
Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren arabera, “Ezinbestekoa da esleipen bati berariaz uko egiteko egintza eta esleipena epe batean ez onartzeko agintza (isilbidezko ukapena) parekatzea, etxebizitzak luzaroan esleitu gabe eta, hortaz, hutsik egotea saihestu nahi bada. Beraz, berariazko ukoak baja ekartzen badu, berariazko onarpenik ezak edo isilbidezko ukapenak, agerikoa denez, ‘zigor’ bera eduki behar du”.
Hori dela eta, zuzena dirudi pentsatzea sailak, esleipenduna “Etxebide” Etxebizitza Babestuen Eskatzaileen Erregistrotik kendu baino lehen, pertsona horren nahia ezagutzeko ahalegindu behar duela.
Arartekoaren iritziz, jakinarazpen guztien azken helburua aktaren edukia interesdunari helaraztea da; betiere bermatu behar da defentsa-gabeziarik eza eta erantzuteko aukera, eta formaltasunek helburu horren zerbitzura egon behar dute.
Ildo horretan, erakunde honek gomendatu dio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari eskura dituen baliabideak erabil ditzan Etxebizitza Babestuen Eskatzaileen Erregistroan izena emanda dagoen interesdunaren helbidea ezagutzeko (2018ko urtarrilaren 29ko ebazpena, 2018ko urriaren 31ko ebazpena eta 2018ko azaroaren 29ko ebazpena).
Horretarako, Arartekoak gogorarazi du izena emateko espedientean, jakinarazpenak egiteko helbideaz gain, telefono-zenbakiak eta helbide elektroniko bat ere agertzen direla. Gainera, askotan, erregistroan izena eman dutenek bide telematikoa aukeratzen dute sailarekin harremanetan egoteko lehentasunezko modua hautatzerakoan.
Azaldutako guztia dela eta, “Etxebide” Etxebizitza Babestuen Eskatzaileen Erregistrotik kentzeak dakartzan ondorio larriak kontuan hartuta, Arartekoak jakinarazpena ediktu bidez egiteari buruz daukan iritziaren berri eman dio sailari eta, interesdunaren helbidea ezagutzeko, eskatzen den arduraz joka dezan gomendatu dio. Kasu gehienetan, nahikoa izango litzateke espedientean bertan jasotako harreman-datuak begiratzea. Iritzi beraren alde egin zuen Konstituzio Auzitegiak, martxoaren 13ko 65/2000 Epaian. Izan ere, eskatzaile bati babesa eman zion, erabaki baitzuen administrazioak eskatzailearen helbidea ezagutu behar zuela, espedientean telefono-zenbakia jasota zegoelako.
Tamalez, saila ez da iritzi berekoa, eta horregatik, helarazi zaizkion gomendioetako bat ere ez du onartu.
Azkenik, Arartekoak nabarmendu nahi du Visesaren (Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.) laguntza, garaje-lursail libre batzuk merkaturatzea dela eta, herritarrek izena emateko eta ondorengo zozketa egiteko prozedurarekiko desadostasuna adierazteko asmoz aurkeztu dituzten hainbat erreklamazio izapidetzean.
2.4. Herritarren eskubideak
Arartekoak hainbat aldiz aipatu du guraso bakarra izatea ez dagoela legean definituta. Familia-unitatearen kide diren pertsonek guraso bakarreko familia direla onartzeko edo izaera hori mantentzeko bete behar dituzten baldintzak ere ez daude zehaztuta.
Era berean, Pobreziaren eta Gizarte Desberdintasunen Inkestak, 2016ko txostenean, agerian utzi zuen guraso bakarreko familiak zaurgarritasun bereziko egoeran daudela.
Testuinguru berean, European Institute for Gender Equality erakundeak adierazi du kezkatuta dagoela emakumeak buru dituzten guraso bakarreko familien zaurgarritasun-egoeraz; izan ere, honezkero, Europar Batasuneko guraso bakarreko familia guztien % 85 dira.
Ildo horretan, Arartekoak Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren erabakiko desadostasuna adierazten zuen kexa bat jaso zuen, erakunde horrek, eskatzailea etxebizitzaren premia berezia duten kolektiboetakoa ez zela jo zuenez, eskaeran 10 puntu kendu zizkiolako. Hain zuzen ere, Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak argudiatu zuen puntuak kendu zituela, bizikidetza-unitatea osatzen zuen alabetako bat adin-nagusitasunera heldu zela egiaztatu zuelako.
Kexa izapidetu bitartean, Arartekoa konturatu zen sail bakoitzak beste barne-irizpide bat erabiltzen zuela, guraso bakarraren kontzeptuari dagokionez.
Hori dela eta, arlo horretan indarrean dagoen araudia aztertu eta konparatu ondoren, familia-unitate bat guraso bakarrekoa den ala ez esateko, seme-alaben mendekotasun ekonomikoa –ez bakarrik haien adina– kontuan hartu behar zela erabaki zuen Arartekoak. Azken irizpide hori honako hauetan erabili zen, besteak beste: Kataluniako Erkidegoko Familiei Laguntzeko uztailaren 4ko 18/2003 Legea garatzen duen irailaren 29ko 151/2009 Dekretuan; eta orain dela gutxi onetsitako Balearretako Familiei Laguntzeko uztailaren 31ko 18/2018 Legean (7. artikulua).
Horrez gain, guraso bakarreko familia izatea aitortzeko eskatzen den adinari dagokionez, berritasun moduan, Arartekoak jakinarazi zuen Consellek martxoaren 9an emandako 19/2018 Dekretuak, Valentziako Erkidegoan guraso bakarreko familia izatea aitortzeko prozedura arautzen duenak, 26 urtera igo zuela guraso bakarreko familia-unitateko kide izateko adina.
Hori guztia dela eta, Arartekoak gomendatu zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
Sailari, Arartekoaren 2018ko urriaren 22ko ebazpenean
berrikus zezan barne-irizpidea, eta sar zitzan izen-ematearen titularra eta bere bizikidetza-unitatea etxebizitzaren premia bereziko taldean, 10 puntu gehigarriak emanez.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak oraingoz ez ditu kontuan hartu gomendioan azaldutako gogoetak.
3. Araudi- eta
gizarte-testuingurua
Etxebizitza arloari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren politikek, 2018koek eta 2020ra arte garatuko direnek, Etxebizitzaren Gida Plana izango dute jarduera eremu.
Hala ere, arlo horretan jorratu behar diren kontu nagusiek, aurreko urteetan bezala, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearekin dute zerikusia. Legea urte bereko irailaren 26an jarri zen indarrean. Hasieran esan bezala, Konstituzio Auzitegiak, irailaren 19ko 97/2018 Epaian, baietsi egin zuen aurkaratutako artikuluetako asko.
Laburbilduz, Konstituzio Auzitegiak aurkaratutako arauetako hiru eta laugarren baten idatz-zati bat bakarrik deusezak zirela adierazi zuen. Hain zuzen ere, 9.4., 74. eta 75.3. artikuluak, guztiak hipoteka-exekuzioen ondoriozko etxegabetze-prozeduretan sartuta eta gizarte-larrialdiko egoera berezietan dauden pertsonen kasuetan etxebizitzaren erabileraren aldi baterako desjabetzeari buruzkoak, eta 6.1. artikulua, epaitegi eta auzitegietan betetzeko akzio publikoari buruzkoa.
Gainerako aurkaratutako arauak konstituzionaltzat jo dira.
Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legeak ezarritako eskubidea etxebizitza izateko– publikoko etxebizitza edo zuzkidura-bizitoki bat alokairu-erregimenean eskura jartzean datza. Hala ere, egungo etxebizitza-parkearen mugak direla eta, eskubidea prestazio ekonomiko baten bidez gauzatzen da; prestazioak merkatu pribatuko etxebizitza bat izatea ordezkatu nahi du.
Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legearen zortzigarren xedapen gehigarriarekin bat, 2018. urtean zehar, etxebizitza duin eta egokia legez okupatzeko eskubide subjektiboa gauzatzeko, 250 euro ordaindu da, hau da, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean ezarritako zenbatekoa.
Hala ere, Arartekoaren ustez, hileko zenbateko hori ezin da inola ere nahikotzat jo, merkatu pribatuko etxebizitzen prezioak kontuan hartuta.
Eskakizunei dagokienez, oraingoz, sailak honako soluziobide hau ematen dio azken kontu horri: laugarren xedapen iragankorra aplikatzea (prestazio ekonomikorako eskubidea pixkanaka-pixkanaka aitortzea). Hain zuzen ere, 2018. urtean, 9.000 eurotik beherako urteko diru-sarrerak dituen kide batez osatutako bizikidetza-unitateak sartu dira aplikazio-esparruan, baldin eta pertsona hori “Etxebide” Etxebizitza Babestuen Eskatzaileen Erregistroan izena eman bada eta etxebizitza bat alokairu-erregimenean hartzeko eskatzaile gisa lau urte edo gehiago badaramatza.
Hala ere, Arartekoaren iritziz, etxebizitza duin eta egokia legez okupatzeko eskubide subjektiboa xedapen iragankor batez aitortu beharrean, erregelamendu bidezko garapenarekin osatu behar da behin betiko.
Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak iaz abiarazi zituen etxebizitza legez okupatzeko eskubide subjektiboa edo Etxebizitzako Prestazio Ekonomikoa delakoa garatuko duen Dekretua onartzeko behar diren izapideak.
Onartzeko agindua 2017ko uztailaren 6koa bada ere, dekretua onartu gabe dago.
Balorazio xeheak egiten hasi gabe, Dekretuaren Proiektuak berritasun ugari dakartza. Hala ere, interesgarritzat jotzen diren horiek bakarrik aipatuko dira jarraian.
Lehenik, garrantzitsua delako, aipatu behar da atzerriko nazionalitatea daukaten eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako batean errodatuta dauden pertsonak eskubidearen titularren taldean sartzea, egoitza-baimenik ez badute ere. Arartekoaren iritziz, sailak aplikazio-esparru subjektiboa irekitzea aurrerapausoa da berdintasunik eza ezabatzeko eta pertsona horiek gizarteratzeko.
Era berean, Dekretuaren Proiektuak ezarritako betekizunen artean, bizikidetza-unitatea –etxebizitza edo bizitoki bat izateko baliabide ekonomikorik eza dela eta– gizarte-bazterketaren arriskuan egotea eskatzen da.
Gizarte-bazterketari buruzko baldintza horren aurrean, sailak 6 hilabeteko gehieneko epea aurreikusten du, eskaera onartu edo ukatzeko ebazpena eman eta jakinarazteko. Gainera, gehieneko epe hori eten daiteke eskaera zuzentzeko eta dokumentu osagarriak aurkezteko errekerimenduei dagozkien izapideak burutu bitartean.
Zalantzarik gabe, Arartekoaren iritziz, gizarte-bazterketaren arriskua baldintza gisa ezartzen bada, jarduketak premiazkoa izan beharko luke, izapidea 6 hilabetez luzatzeko aukerarik gabe.
Azkenik, “Etxebide” Etxebizitza Babestuen Eskatzaileen Erregistroan alokairu-erregimeneko etxebizitza babestuaren eskatzaile gisa izena emanda egoteko epea 4 urtetik 3 urtera jaitsi da.
Era berean, 2018. urtean, honako dekretu hauek onetsi dira: 117/2018 Dekretua, uztailaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoari buruzkoa, eta 101/2018 Dekretua, uztailaren 3koa, erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza partikularretako logelei buruzkoa. Azken hori Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak onetsi du.
Azkenik, Arartekoak orain dela gutxi jakin du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Gaztelagun programa abiarazi zuela, 23 eta 35 urte bitarteko gazteen emantzipazioa sustatzeko, zuzeneko laguntza ekonomikoak ordainduz.
Hala eta guztiz ere, beste urte batez, Arartekoak kezkatuta jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan hipoteka betearazi dieten pertsonen eta etxetik botatakoen kopuruarekin. Horietako askok ezin izan dute hileko alokairua ordaindu.
Egoera tragiko horren aurka borrokatzeko asmoz, abenduaren 18an, etxebizitzaren eta alokairuaren arloko presako neurriei buruzko 21/2018 Errege Lege Dekretua, abenduaren 14koa, argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, besteak beste, Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea aldatzen duena, arlo horri dagokionez. Zehazki, hori arautzean, 441.1 ter artikulua gehitu zen, aldi baterako, Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legean; artikulu horretan espresuki xedatu zen etxe-gabetzeak geldiarazi behar zirela harik eta gizarte-zerbitzuek egokitzat jotako neurriak –beste bizitoki bat aurkitzeko– abian jarri arte. Etenaldia gehienez hilabetekoa izango zen, organo judizialak gizarte-zerbitzuen jakinarazpena jasotzen zuenetik zenbatzen hasita, edo hilabetekoa, eskatzailea pertsona juridikoa bazen.
Hala ere, 2019ko urtarrilaren 22an, Errege Dekretua Diputatuen Kongresuaren Osoko Bilkuran aztertu zen, baliozkotzeko edo indargabetzeko. Azkenean, ez zen baliozkotu eta indargabetzeko erabakia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2019ko urtarrilaren 24an.
Edonola ere, ez da alboratu behar Nazio Batuetako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko Ekonomia, Gizarte eta Kultura Eskubideen Batzordeak 2017ko uztailaren 21eko irizpenean, urratutzat jo zuela, besteak beste, adingabeek osatutako bizikidetza-unitate baten eskubidea –etxebizitza egokia izateko–, ez Espainiako estatuak, ezta autonomia-erkidegoko agintariek ere, etxebizitza utzarazteko prozedura judiziala amaituta, beste bizitokirik bermatu ez zutelako.
Horregatik guztiagatik, Arartekoaren iritziz, are funtsezkoagoa da organo judizialen eta gizarte-zerbitzu eskudunen arteko koordinazioa. Arartekoak uste duenez, horretarako, “Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Udalen Elkartearen arteko lankidetza-hitzarmena, izaera sozialeko neurriak hartzea ahalbidetzeko etxebizitza familiarretik botatzea dela-eta larritasun-egoerak hautemateari buruzkoa” berrikusi, eta horren jarraipen xehea egin behar da, bizitokiarekin zerikusia duten egoera eta premia berriei erantzuteko.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Ofiziozko jarduerak
Etxebizitza arloko planaren garapenari dagokionez, aurten, jarraitu egin da ofiziozko hiru jarduketari loturiko izapideekin; jarduketa horietan, Arartekoak eskatu zien Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiei bakoitzak bere batzar nagusian ondasun higiezinen gaineko zergaren erregulazioa aldatzeko aukera azter zezan, udal etxebizitza bat alokairuan hartuta daukatenek zerga hori ordaindu behar ez izateko.
Foru-administrazioek, erantzun bateratua eta koordenatua emateko asmoz, eskaera Zerga Koordinaziorako Organoari helaraztea erabaki zuten. Hala ere, txosten hau ixteko egunera arte, Arartekoak ez du organo horren ebazpenik jaso.
Hortaz, ofiziozko hiru espediente horiei dagozkien ebazpenak hurrengo ekitaldian emango dira.
Bestaldetik, Arartekoak kezkaz jaso ditu hainbat kolektibo eta gizarte-erakunderen kexak, talde batzuek –batez ere, gutxiengo etnikoek eta kulturalek– sektore pribatuan etxebizitza bat eskuratzeko izaten dituzten zailtasunen berri ematen dutenak.
Ildo horretan, Espainiako SOS Arrazakeria Federazioak, 2015ean, “Ixten diren ateak” izenburuko testinga egin zuen, arazo horiek agerian uzteko asmoz.
2017. urtean, Eusko Jaurlaritzak arraza, etnia edota nazio jatorriak, zein sexu-orientazioa eta –identitateak eta genero identitateak eragindako diskriminazioari aurre egiteko sustatzen duen Eraberean sareak jaso zuen egoera hori. Hain zuzen ere, sareak egindako urteko txostenaren arabera, arlo pribatuan gertatutako diskriminazio-kasuen % 46k etxebizitza arloarekin izan zuten zerikusia.
Gainera, 2018an, SOS Arrazakeriak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Berdin sareak –arrazakeria eta xenofobia delituen aurkakoak– salatu zuen egoera.
Hori guztia dela eta, Arartekoak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailera jo du, sailak diskriminazioaren aurka kontzientzia areagotzeko, kasu horiek saihesteko eta, gertatzen badira, aurre egiteko hartu dituen edo ezarri nahi dituen neurriei buruzko informazioa eskatzeko.
Txosten hau argitaratzen den egunera arte, Arartekoak ez du eskatutako informazioa jaso.
4.2. Bestelako esku-hartzeak
Aurten, 2018an, Arartekoak etxebizitza duin eta egokia izateko eskubide subjektiboari buruz duen iritzia nazioarteko mailan adierazteko aukera izan du, hain zuzen, Ombudsmanaren Iberoamerikako Federazioak azaroaren 21ean antolatutako jardunaldian.
Era berean, Harresiak apurtuz koordinakundeak gonbidatu zuen Arartekoa abenduaren 11n eta 18an antolatutako jardunaldietan hizlari moduan parte hartzera. Jardunaldietan, lehendik dagoen esparru juridikoaren inguruan eztabaidatzeaz gain, erakunde honek koordinakundea osatzen duten elkarte askoren eguneroko lana hurbiletik ezagutzeko aukera izan zuen.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Duela hamarkada batzuetatik, bai 1948ko abenduaren 10eko Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala (25.1. artikulua), bai 1966ko abenduaren 16ko Eskubide Ekonomikoen, Sozialen eta Kulturalen Nazioarteko Ituna (11.1. artikulua) eta bai 2000ko abenduaren 7an Europako Parlamentuak, Kontseiluak eta Batzordeak onetsitako Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutuna (34.3. artikulua) bat datoz etxebizitzak alde soziala duela, pertsonen eta familien bizi-baldintzak hobetzen dituelako.
Era berean, Ekonomia, Gizarte eta Kultura Eskubideen Batzordeak dagoeneko 1991. urtean adierazi zuen etxebizitza egokia izateko giza eskubidea oinarrizko eskubidea dela, eskubide ekonomiko, sozial eta kultural guztiak gozatzeko oinarria dela, eta beste eskubideei lotuta dagoela, bere osotasunean. Halaber, agerian utzi zuen etxebizitzarako eskubidea pertsona guztiei bermatu behar zaiela, haien diru-sarrerak edo baliabide ekonomikoak eskuratzeko aukerak edozein direla ere.
Ararteko erakundearen iritziz, etxebizitza duin eta egokia izateko eskubide subjektiboa pausoz pauso aplikatzea, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen laugarren xedapen iragankorrean adierazitakoa betez, neurri ona da, eta 2018. urtean zehar lagungarria izan da etxebizitza-bazterketaren arrisku larrian dauden edo etxebizitza egokia izateko premia handia duten familia askoren ongizatea hobetzeko.
Hala ere, etxebizitza duin eta egokia legez okupatzeari dagokionez, oraindik ere zailtasun materialak antzematen dira. Hain zuzen ere, Arartekoak berriz adierazi nahi du desadostasuna Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak 2012ko urriaren 15ean emandako Aginduaren 10. artikuluarekin. Agindua etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa da, eta aipatu 10. artikuluak eragozten die “Etxebide” Etxebizitza Babestuen Eskatzaileen Erregistroan izena ematea administrazio-egoera irregularrean daudenei.
Hori dela eta, Arartekoak egokia deritzo Dekretu Proiektuaren 2.3. artikuluak xedatutakoari: “Etxebide” Etxebizitza Babestuen Eskatzaileen Erregistroan izena emateko eskubidea kolektibo horri ere aplikatzea.
Hitz batez, aipatu Etxebizitzaren Legean ezarritakoa bete nahi izanez gero, EAEko administrazio publikoek arauen eta aurrekontuen bidez neurri osagarriak hartu behar dituzte, eta ahaleginak egin, gainerako gizarte-eskubideak bezala (hezkuntzarakoa eta osasunerakoa), baliabide ekonomiko urriak dituzten pertsonen eta familien bizi-baldintzak hobetzeko oinarrizkoa den eskubidea bermatze aldera; eskubide hori kolektibo osoaren kohesio sozialerako ezinbesteko bermea ere bada, kolektiboa osatzen duten pertsonen duintasuna eta berdintasuna defendatzen dituelako.
Arartekoak egiaztatzen duenez, urte batetik bestera, gero eta handiagoa da etxebizitza babestuak alokairuan hartzeko eskaeren kopurua; hala ere, bai Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, bai Bilboko Udal Etxebizitzak toki-erakunde autonomoak eta Etxegintzak (Donostiako Etxegintza Enpresa Erakunde Publikoak) aitortu dute etxebizitza-parke publikoak muga handiak dituela. Horrek presako neurriak hartzea eskatuko du, dagoen eskariaren eta alokairu-araubidean eskura daitezkeen babes publikoko etxebizitzen artean antzemandako aldea berdintzen saiatzeko.
Hitz batez, erakunde honek berriz eskatu nahi die euskal administrazio publikoei alokairu-erregimenean eskura daitezkeen babes publikoko etxebizitzen parkea zabaltzeko, Etxebizitzaren Legean ezarritako erronkei behar bezala aurre egite aldera, eta, aldi berean, denbora pasa ahala, esleitutakoa baino etxebizitza handiago bat (edo konfigurazio desberdina duena) alokairuan hartu behar duten errentari publikoen eskaerei erantzute aldera.
1 1999ko txosten arruntaren bidez, Arartekoak gomendio orokorra egin zien hiru lurralde historikoei, katastro-balorazioetan hautemandako inkoherentziak zuzentze aldera. Horretarako, besteak beste foru-aldundiei eskatu zitzaien beste balio-proposamen batzuk egin zitzatela, eta beharrezkoak ziren bitarteko pertsonalak eta materialak jar zitzatela, higiezinen katastroetan izena emanda zeuden ondasun higiezinen datuak eta deskribapenak eguneratuta izateko.
2 Arabako Probintzia Auzitegiaren Lehenengo Atalak praktika horri buruzko iritzia eman zuen 2018ko azaroaren 12ko epaian. Hain zuzen, esan zuen horren oinarrian dagoen klausula abusuzkoa dela, negoziazioan gardentasunik ez dagoelako, eta modu inposatzailean, informaziorik eta negoziaziorik gabe, ordainketa eskatzen zaion beste erabiltzaile bati eragiten diolako. Probintzia Auzitegi horrek azpimarratu zuenez, zerbitzu bera bai beste pertsona horri, bai bankuko bezeroari kobratzen zaio, bezeroak banku-kontua mantentzeagatik ordaintzen duen komisioa ere zerbitzu hori ordaintzeko erabiltzen delako. Ondorioz, banku-erakundeak praktika hori baztertu behar du, eta bankuko bulegoetara eskudirua kontu batean sartzera edo ordainagiri bat ordaintzera jotzen duten hirugarrenei komisio horiek kobratzeari utzi.
3 Informazio gehiago eskuratzeko, Haurren eta Nerabeen Bulegoaren txostena kontsulta daiteke.
1. Hizkuntz eskubideak, kultura eta kirola
2. Hezkuntza
3. Ogasuna
4. Gizarteratzea
5. Justizia
6. Ingurumena
7. Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak
8. Jarduera ekonomikoaren antolamendua
9. Herri-administrazioen zerbitzuko langileak
10. Animaliak babestea eta edukitzea
11. Herri administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak
12. Osasuna
13. Segurtasuna
14. Gardentasuna, herritarren partaidetza, gobernu ona eta datuak babestea
15. Lana eta Gizarte Segurantza
16. Hirigintza eta lurralde antolamendua
17. Etxebizitza
III. Atala
ARARTEKOAREN JARDUERAK ARRETA
PUBLIKOA BEHAR DUTEN TALDEAK BABESTEKO
Arartekoaren lan-arloak gaikako banaketaren arabera egituratu izan dira beti. Banaketa hori osatzeko, Ararteko erakundearen jarduerak sailkatu izan diren alorretan barreiatuta dauden eta ezaugarri bereziak dituzten zenbait talderen arazoen berariazko tratamendua egiten da.
Alde horretatik eta Ararteko erakundeak pertsona guztien eskubide guztiak bermatu behar dituela uste izanda, beharrezkotzat jo da beren eskubideak burutzean kalteren bat izan dezaketen talde batzuekin lehentasunez jardutea, ahultasun handiagoko balizko egoeran daude eta.
Arreta publikoa behar duten taldeen gaineko arlo horiei esker, ikuspegi praktikotik begiratuta, talde horiekin zerikusia duten gaiak bila eta aurki daitezke urteko txostenean, eta ikuspegi orokorra ematen dute. Baina garrantzitsuena zera da: talde horiek dituzten arazo eta beharrei berariaz erantzuteko eta beraien arazoak ikusarazteko jarduera-esparruak sortzeko asmoz eratu zirela. Gainera, talde horien inguruan estrategia koherentea burutzen laguntzen dute, talde bakoitzari dagokion arloko jarduera-planaren barruan.
Talde horiekin lehentasunez jarduteari eman nahi zaion garrantziak justifikatzen du urteko txostenean bakoitzak bere atala izatea, haien eskubideen gaineko berme-lan garrantzitsu hori balora dadin.
Aurreko urteetan egin zen moduan, Haur eta Nerabeentzako Bulegoa ikusgai egitea sustatu da. Bulego horrek berezko proiekzioa izango du, eta bereizitako tokia urteko txosten honetan, izan ere, txosten orokor honi erantsitako txosten batean bilduko da 2018an burutu duen jarduera.
Atal honetan, bederatzi puntutan bildu dira arreta publikoko taldeez burutu diren jarduerak:
1. Familiak
2. Emakumeen berdintasuna eta osotasuna
3. Ezintasunen bat duten pertsonak
4. Espetxeratuak
5. Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk
6. Etorkinak eta kultura aniztasuna
7. Lesbianak, gayak, bisexualak, transexualak eta intersexualak (LGBTI pertsonak)
8. Adinekoak eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak
9. Talde terroristen biktimak
Aurrekariak
Botere publikoek familiak babesteko duten betebeharrak Konstituzioaren 39. artikuluan du azken oinarri juridikoa. Halaber, Euskal Herriko Autonomia Estatutuak 10-39. artikuluetan dio familien babesa eskumen esklusibokoa dela, estatutu-arauak “komunitate-garapen, emakume kondizioaren arazo, eta haur, gazte eta hirugarren adinekoen aldeko politika” gisa definitzen dituen arloen barrukoa. Euskadin,
Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legeak eratu du familiei laguntzeko politika publikoen oinarriak finkatu berri dituen lege- eta araudi-esparrua. Lege horretan, gai horren inguruko esku-hartze publikoaren oinarriak eta printzipioak ezartzen dira eta Eusko Jaurlaritzak burututako araudi-garapenaren bidez osatu da; horrek arautu ditu seme-
alabengatiko diru-laguntzak, lana eta familia bateragarri egiteko laguntza ekonomikoak eta familia-errenta estandarizatzeko sistema.
Familiak, zalantzarik gabe, botere publiko guztien babes berezia behar du, pertsonen garapen osorako euskarri material eta afektiboa izatearen funtzio ezinbestekoa baitu, baita egiteko kuantitatibo eta kualitatibo bat ere, adingabeei, adinekoei eta gaixotasunagatik edo mendekotasunagatik premia bereziak dituzten pertsonei arreta emanez betetzen duena.
Arartekoak, arlo honetan, familiak babesteko politika publikoak bultzatu, hobetu eta indartu daitezen sustatzen du, familia-eredu askotarikoen garrantzia kontuan hartuta. Zuzenbideak aintzatetsiak ditu familia-ereduok, eta zenbait kasutan arreta berezia behar izango dute, beren funtzioak betetzeko behar dituzten prestazio guztiak erabateko berdintasunez eskuratzeko. Era berean, familiak babesteko politika publiko horiekin loturiko herritarren kexak bideratzen ditugu, baita horiei arreta eskaintzea helburu duen beste edozein jarduera publiko ere.
1. Arloa kopurutan
2018an, 17 espediente kudeatu ziren Familien arloan; espediente gehienak familiei buruzko politika publikoen ingurukoak izan dira, administrazioaren eta administrazio-prozeduraren funtzionamenduaren ingurukoak eta lana, bizitza pertsonala eta familiarra adiskidetzearen ingurukoak.
2018ko abenduaren 31n, 2018an jasotako eta 2018ko urtarrilaren 1ean izapidetze-prozesuan jarraitzen zuten kexa-espedienteen izapidetzearen egoera hauxe zen:
GUZTIRA |
Izapidetzen |
Amaituta |
Jarduera |
Jarduera |
Herritarrei |
Gerora |
|
|
|
|
|
|
|
25 |
16 |
9 |
– |
7 |
1 |
1 |
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak eta familia eta lana bateragarri egiteko diru-laguntzak jasotzeko arazoak (martxoaren 17ko 30/2015 Dekretua, seme-alabak
dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena; ekainaren 29ko 177/2010 Dekretua, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa)
Aurten ere jaso ditugu seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak eta familia eta lana bateragarri egiteko diru-
laguntzak arautzeko legeen babesean eskatutako diru-
laguntzen eskaerak ukatzeari edo artxibatzeari buruzko kexak. Horietan guztietan, arazo formalak planteatu dira, funtsean, aipatu laguntzak eskatu ahal izateko aurkeztu behar den dokumentazioari buruzkoak. Aurreko txostenetan jada, kasuistikaren eta erakunde honek gai horren gainean egindako balorazioaren gaineko azalpena eman dugu, interesdunei eman beharreko informazioan hobekuntzak proposatuz, Eusko Jaurlaritzako Zuzenean zerbitzuaren aurrean prozedura irekitzetik hasita.
• Diru-laguntzak eskuratzeko betekizunak egiaztatzen dituzten agirien jatorriarekin eta aurkeztearekin lotutako arazoak
Oro har, Arartekoak antzeman du dekretu bien ondoriozko diru-laguntzak kudeatzean –kexak batez ere seme-alabengatik diru-laguntzak jasotzeari badagozkio ere- prozedurazko arazo ugari sortzen dira eta, horien ondorioz, laguntza horiek ukatzen zaizkie (gehienetan, eskaerak artxibatu direlako edo onartu ez direlako) laguntzak jasotzeko baldintza materialak betetzen dituztenei. Herritarrek aurkeztutako eskaeren bidez hasten diren prozedurek sortzen dituzte arazoak: hain zuzen ere, horrela gertatzen da Euskal Autonomia Erkidegoan benetan bizi izandako denbora egiaztatzearen kasuan. Izan ere, askotan, eskatzaileek behar ez bezala egiaztatzen dute betekizun hori, besteak beste, ez dakitelako, edo udalek igorritako errolda-ziurtagiriek erroldatutakoen egungo egoera bakarrik adierazten dutelako, EAEn izandako erroldatze guztiak zerrendatu gabe; zerrenda hori, askotan, ezinbestekoa da EAEn bizi izandako aldia egiaztatzeko, eta horrela, diru-laguntza horiek eskuratu ahal izateko. “Errolda-ziurtagiri historikoak” deritzenek bakarrik jasotzen dituzte erroldatzeari buruzko datu guztiak. Horiek eskuratzeko, eskatzaileek udaletan berariaz eskatu behar dituzte, bestela, egungo egoerari buruzko agiriak baino ez baitituzte jasoko. Gauzak horrela, Arartekoak uste du administrazio jarduleak berak hartu beharko lukeela administrazio-agiri horiek lortzeko ardura. Izan ere, Eusko Jaurlaritza horrela jokatzen hasi da dagoeneko beste agiri batzuk egiaztatzeko orduan, adibidez, diru-sarreren egiaztagirien kasuan (foru-ogasunetan zuzenean jasotzen diren ziurtagiri fiskalak; polizia-agintariek eta Espainiako Gobernuaren ordezkaritzek, atzerritarren gaietan eskudunek, igortzen dituzten egoitza-baimenak).
Gainera, gai horri dagokionez, erakunde honi 2018an aurkeztu zaizkion kasu askotan, kexagileek desadostasuna adierazten zuten, Eusko Jaurlaritzak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 118. artikuluaren babesean, errekurtso bidean aurkeztutako dokumentazioa ezetsi zuelako, laguntzaren onuradun izateko bete behar diren baldintzak egiaztatzeko agiri horiek aurkeztu ezean, laguntza eskatzen zuten pertsonen akatsagatik edo prozedura aurretiko fasean horri buruzko informazio egokirik ezagatik. Testuinguru horretan, Arartekoak behin baino gehiagotan adierazi du komenigarria izango litzatekeela aipatu artikulua aplikatzeko zorroztasuna malgutzea, administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren erabatekotasun izaera kontuan hartuta. Izan ere, Konstituzioaren 24.1 artikuluan ezarritako zaintza judizial eraginkorra izateko eskubidearekin bat, jurisdikzio horrek aukera ematen du auzibidean ebazpena aurkaratzeko arrazoi berriak alegatzeko, bide administrazioan alegatu ez diren arren. Horrela esan daiteke, hala ere, baldin eta administrazioak –eskaera osatu gabe zegoela ikusita– prozedura nagusian egindako zuzentzeko errekerimendua nahikoa argi izan ez balitz, hasierako eskaera osatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioari dagokionez. Horrela, erakunde honetan aipatu arrazoia dela eta aurkeztutako kasuak irizpide horri jarraikiz aztertu dira, hau da, honako hauek baloratuz: administrazioak laguntzen hasierako eskaeran antzemandako akatsak zuzentzeko errekerimendua egiteko eta interesdunei jakinarazteko modua (argitasuna eta eraginkortasuna). Balorazio horretatik ondorioztatu da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 118. artikulua egoki aplikatu den ala ez.
Arartekoak 2018an gai horren inguruan emandako ebazpenen artean, azpimarragarria da Arartekoaren 2018ko urriaren 25eko Ebazpena. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatu zaio ezespen-ebazpena berrikusteko eta kexagileak eskatutako laguntza aitortzeko. Hain zuzen ere, kexagileak kargura duen bigarren semearengatiko laguntzaren mantentzeko egin du eskaera, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen martxoaren 17ko 30/2015 Dekretuaren arabera. Gomendioan modu zabalean jorratu dira, besteak beste, Arartekoak aipatu manua egoki aplikatzeko moduaren inguruan daukan jarrera defendatzeko hartutako oinarriak.
Dena den, azpimarratu behar da -erakunde honek aspalditik aldarrikatzen duenez, eta hainbatetan Eusko Jaurlaritzari helarazi dionez- komenigarria izango litzatekeela seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak eskuratzeko izapideak erraztea, diru-laguntza automatikoki eman dezan, diruz lagun daitekeen egoera bat gertatzen denean (jaiotza, adopzioa, adingabea hartzea). Ondorioz, administrazio jarduleak berak jaso beharko luke diruz lagun daitezkeen inguruabarrak egiaztatzeko behar den administrazio-dokumentazio osoa. Horrek arinduko luke izapidea, baita kudeaketa karga ere, eta erraztuko litzaieke onuradunak izan daitezkeen pertsonei laguntza horiek eskuratzeko bidea, saihestuko bailitzateke bidegabeko bazterketak, pertsona batek onuradun izateko baldintza materialak bete arren, arrazoi formalak direla medio laguntza lortzen ez duenean. Eusko Jaurlaritzak aipatu du gaur egun ezinezkoa dela diru-laguntzak lortzeko izapidea automatizatzea, horretarako baliabiderik ez dagoelako.
Arartekoaren ustez, ezinezkoa den bitartean, behintzat, diru-
laguntza lerro biei dagokienez, argiagoa eta herritarrentzat ulergarriagoa den informazio-politika bat eskatu
beharko litzateke. Informazio-politika horretan funtsezkoa da Zuzenean zerbitzuaren eginkizuna: herritarrei arreta ematea. Eusko Jaurlaritzak orain dela urte batzuk hartu zuen konpromisoa Arartekoak salatutako arazoak konpontzen saiatzeko. Horretarako, zerbitzu horrek informazio argiagoa eta zehatzagoa emango du eta hobeto azalduko ditu akatsak zuzentzeko errekerimenduak, hasierako eskaerari ez bazaio erantsi betekizunak egiaztatzeko behar den dokumentazio osoa. Era berean, hobetu egingo da gai horri buruzko informazio orokorra, Eusko Jaurlaritzak bere informazio-webgunean eskaintzen duena.
Hala ere, 2018an jasotako kexak ikusita, Arartekoak esan behar du oraindik ere hobetzeko tarte handia dagoela arlo horretan.
• Bigarren seme edo alaba kargura izateagatik
–adopzioetan– ematen diren laguntzek araudian daukaten formarekiko desadostasuna.
(Seme-alabak dituzten familientzako
diru-laguntzak arautzen dituen dekretua aldatzeko uztailaren 30eko 121/2018 Dekretuak burututako aldakuntzaren inpaktua)
Familientzako laguntza horiei dagokienez, bigarren semea adoptatu duen ama batek erakunde honen aurrean desadostasuna azaldu du, haurraren bizitzaren lehen urtean legozkiokeen laguntzak eskuratu ezin izan zituelako. Izan ere, 30/2015 Dekretuak xedatutakoarekin bat, hain zuzen, indarrean dagoen 7. artikuluaren idazketarekin bat, kexagileak laguntzak eskatu zituenean, bigarren semea edo alabagatik ematen diren laguntza horiek bigarren haurrak urtebete bete arte ematen ziren, eta ezin ziren adin-muga horretatik haratago luzatu, ezta adopzioaren kasuan ere. Ondorioz, haurra adoptatu denean izan duen adinaren arabera, bere familia ezin da hurrengo laguntzaren onuradun izan, haurra urtebetetik gorakoa bada. Horrela gertatu zen aztertzen ari garen kasuan. Hau da, kexa aurkeztu duen familiak laguntza jaso zuen bigarren semea adoptatzeagatik semeak urtebetea bete zuen urtean (laguntza hori adoptatzeagatik baitzen, beraz, haurra adoptatu zenean zenbat urte zituen kontuan hartu gabe); baina, hurrengo urtean, ezin izan zuen laguntza hori jaso, urte horretan haurrak urtebete baino gehiago bete zituelako. Gauzak horrela, haurrak urtebete zuela adoptatu zutenez, familiak jasotako diru-laguntza osoa txikiagoa zen familian jaiotako haur biologikoa balitz baino, azken kasu horretan familiak haurra jaiotzeagatik jasoko bailuke lehenengo laguntza, eta bigarrena haurrak urtebete betetzen duen urtean, bigarren semea izateagatik.
Egiaz, kexagileak azaldu duenez, erakunde hau bat dator ez dirudiela bidezkoa, formalki –laguntzak jasotzeko eskubidea sortzeko adin muga ezartzeari dagokionez– araua objektiboa eta haur guztientzat berdina izan arren, praktikan kaltegarria izatea, mantenu-laguntzak direlakoei dagokienez, batez ere, seme-alabak adoptatu dituzten familientzat, haur horiek urte gehiagorekin heltzen baitira familiara, ez jaiotakoan; ondorioz, ezin dute mantenu-laguntza jaso, hori, aipatu araudiarekin bat, bigarren semeak urtebete bete zuen urtean zegokiolako.
Hala ere, azkenaldian, funtsezko aldaketa gertatu da erregimen horretan: hain zuzen ere, uztailaren 30eko 121/2018
Dekretuak, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Dekretua aldatzeko denak (2018ko abuztuaren 1ean jarri da indarrean), oro har, bigarren haurraren kasuan ematen diren mantenu-laguntzak bi urte bete arte zabaltzeaz gain, hemen planteatutako gaiari dagokionez, kendu egiten du mantenu-laguntzak jasotzeko muga hori –adoptatutako haurraren adina kontuan hartzea–, eta horrela, familia horiek seme-alaba biologikoak dituztenekin parekatzen ditu.
Hain zuzen ere, seme-alabak kargura izateagatik ematen diren laguntzei aplikatzen zaien araudiaren funtsezko aldaketa horrekin, Eusko Jaurlaritzako Familia Politika eta Aniztasunaren Zuzendaritzak, 2018ko abuztutik, berariazko deia egin zien bigarren haurra 2016an izan zuten euskal familiei, 2018ko abendua baino lehen bigarren haur horren bi urteei dagokien mantenu-laguntzaren eskaera aurkez zezaten. 121/2018 Dekretuaren 7. artikulu berrian ezarritako arauak kontuan hartuta, familia adoptatzaileei dagokienez, aipatu 2016an adoptatutako haurrei irizpide bera aplikatu beharko litzaieke; izan ere, aipatutako familiaren kasuan, bigarren semea adoptatu zuten urtea da. Hori dela eta, Arartekoak, berrikuntza garrantzitsu hori kexagileari espresuki jakinarazteaz gain, uste du Eusko Jaurlaritzak egindako erreforma horrekin zuzendu egin duela familia adoptatzaileentzat bidegabea zen erregulazioa; hala ere, arau berriak atzerako eraginik ez duenez, ondorio positiboak mugatuta daude 2016an adoptatutako haurrek bi urte betetzera.
2.2. Familia ugariaren titulua lortzeko legezko betekizunekin zerikusia duten arazoak: Familia ugariaren titulua bikoteak apurtzen diren kasuetan, bereziki, zaintza partekatuaren kasuan
2018an, jarraitu dugu familia ugarien inguruko legediaren aplikatzearekin eta kudeatzearekin, eta bereziki, familia ugariaren titulua izateko bete behar diren lege baldintzen interpretazioarekin zerikusia duten kexak jasotzen –hori egitea foru aldundien eskumena da–. Aipatutako espedienteetan, iaz bezala, 2018an ere nabarena izan da dibortzioagatik edo banantzeagatik bikotea apurtzen denean familia ugariaren titulua guraso bati edo besteari esleitzearen inguruko kexa eta kontsulten kopurua.
Aurreko txostenetan esandakoarekin konparatuta, gutxi dira arlo horretan egindako aurrerapausoak, iragarritako erreformak, Familia ugariak babesteko azaroaren 18ko 40/2003
Legea aldatzekoak,dirudienez, ez baitu aurrera egiten estatuko legegintza-egoitzan.
Erakunde honen aurreko txostenetan Eusko Legebiltzarraren aurrean azaldu diren arazoak herritarrek Arartekoan behin eta berriz aurkezten dituzten kexetan azaltzen dira, eta haien sorburua hauxe da: aipatu estatu mailako legearen 2.2 c) artikuluak ezartzen du beharrezkoa dela bi gurasoetako bat aukeratzea familia ugariko kidearen izaera mantentzeko. Horrenbestez, beste gurasoak titulartasuna galduko luke eta familia ugaritik kanpo geratu litzateke. Gurasoen arteko adostasunik ez badago, bizikidetzaren irizpidea hartuko da kontuan, hau da, familia ugariaren titulartasuna esleitu
beharko zaio judizialki zaintza duen gurasoari –aitari edo amari–. Herritarrentzat zaila da arau hori ulertzea, batez ere, kasu batzuetan, zaintza ofizialki gurasoetako bati esleitu arren, bisiten araubidea zabala eta –seme-alaben heziketa eta ardurari dagokionez– erantzunkidetasuna bi gurasoek dutenean. Beraz, bi gurasoetako bat familia ugariaren onuretatik baztertzea ez da bidezkoa. Arazoa are larriagoa da, ahal dela, estatu mailako erregulazioak, erregimen hori elkarrekin seme-alabak dituzten eta banandu edo dibortziatu egiten
diren bikoteen kasuetan bultzatzen duten lege autonomikoak baino lehenagokoa denez, jasotzen ez duen zaintza partekatuaren araubidea esleitzen denean judizialki.
Arlo horretako legedian hutsunea dagoenez, hiru foru-aldundiek egiten duten kudeaketa eredu erkide moduan –soilik zaintza partekatuari dagokionez bada ere–, Eusko Jaurlaritzak erabaki du halako kasuetan (irizpide homogeneo gisa) gurasoek txandaka izango dutela familia ugariaren titulua (urtero aldatuko da). Formula horrek ez du konpontzen zaintza partekatua ez duten, baina, banandu eta gero, seme-alabak zaintzeak eragiten dituen erantzukizuna eta kargak de facto jasaten dituzten pertsonen arazoa. Gainera, oraindik ere, sortzen du herritarren atsekabea, arauketa horrekin ez baitira zaintza partekatuaren aukera hautatu duten gurasoen legezko itxaropenak asetzen. Izan ere, zaintza partekatua aukeratzen duten gurasoek familiei laguntzeko neurri desberdinen onurak izaten jarraitu nahi dute zaintza partekatuaren araubidea indarrean dagoen bitartean.
Arartekoaren erakundeak, azken urteetan, Eusko Jaurlaritzan planteatu du familien egoera berriak aintzat hartzen ez dituen estatuko legeria aplikatzeak disfuntzioa sortzen duela, eta, gainera, diskriminazio-iturri bihur daitekeela bikote berria osatu ondoren jaiotako seme-alaben kasuetan (banandu edo dibortziatu ondoren berriz osatutako familietan); izan ere, gurasoei bezala, azken horiei ere urtero txandakatzearen irizpidea aplikatuko zaienez, urte batean familia ugarien onurak izaten dituzte, hurrengo urtean, aldiz, baztertuta geratzen dira.
Arazo horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak, bere garaian, erantzun zion erakunde honi bat datorrela egindako diagnostikoarekin eta era aktiboan lanean ari dela iragarritako erreformak, familia ugariak babesteko 40/2003 Estatuko Legearenak, aintzat har ditzan disfuntzio horiek. Erreforma horren oinarriak autonomia-erkidegoetan eztabaidatzen ari dira. Azpimarratu behar da Eusko Legebiltzarrak ekainaren 30eko 7/2015 Legea, gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzkoa, aldarrikatu zuenetik, zaintza partekatua lehentasunezko irizpidea dela bikotekideak banantzen edo dibortziatzen direnean. Horrek esan nahi du zaintza modalitate hori hedatu egin dela euskal familietan, gurasoak banantzen direnean. Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, estatuko legearen erreformari egindako ekarpenetan, dagoeneko ohartarazi dute kontu horretaz eta aldatu behar den horietako bat dela uste dute.
Hala ere, lehenago aipatu denez, arazoa ez da konpondu, estatu mailako legegintzan ez delako ezer egin arlo honetan gero eta beharrezkoagoa den erreforma bultzatzeko. Horrek, erakunde honen iritziz, aukera planteatzen du Eusko Jaurlaritzak onurak ateratzea ahalbidetzeko beste bide batzuk aztertzeko –EAEren eskumen propioen esparruan behintzat– familia ugari horientzat. Horretarako, banandutako gurasoak dituzten familien eta, hala badagokio, berriz osatutako familien errealitatera hobeto egokituta dagoen araubidea ezarri behar da.
2.3. Guraso bakarreko familiak: udaleko kirol instalazioetako tarifak familia horiek sustatzeko ikuspegi integratzailetik egokitzeko beharra
Zerbitzu publikoen tarifetan guraso bakarreko familiak aintzat hartzeari dagokionez, agerian utzi behar da alde handiak daudela Euskadiko udalerrien artean; izan ere, toki-erakunde batzuetan kontuan hartzen da familia horien berezitasuna; beste batzuetan, aldiz, alde batera uzten da haien egoera, jarrera horrek familia horietako kideei eragiten dien kaltea agerikoa izan arren. Izan ere, besteak beste, 2018an, guraso bakarreko familia baten egoera kontuan ez hartzea salatu zuen kexa bat izapidetu da. Familia horrek ezin zuen erabili hiri horretako udal kiroldegiko tarifetan kide gehiago dituzten familientzako abantaila ekonomikorik, ahultasun ekonomikoko egoera estatistikaren bidez egiaztatu arren. Halako egoeran guraso bakarreko familien erdiak daude, diru-sarreren iturri bakarra izaten dutelako. Horri gehitu behar zaio familia ez zela aipatu udalerrian bizi; izan ere, udalerrian bizi ziren familiek tarifa hobeak ordaintzen zituzten.
Guraso bakarreko familiak ahultasun egoeran daude gure gizartean, familia unitatearentzako errenta jaso dezakeen heldu bakar bat dagoelako, eta familia mantendu eta zaintzeko ardura pertsona bakar bati dagokiolako. Abiapuntuko egoera zailago horri gehitu behar zaio, kasuen ehuneko handi batean, guraso bakarreko familia horietan emakumea dela familiaren arduraduna. Guraso bakarreko familiak feminizatuak izateak, tamalez, are larriago bihurtzen du gaur egun gure gizartean dagoen genero-desberdintasunaren arazoa.
Testuinguru horretan, Arartekoak 2018ko azaroaren 19ko Ebazpena, eman zuen. Horren bidez, Irungo Udalari gomendatzen zaio berrikus ditzan udal kiroldegiko tarifak, guraso bakarreko familien (kide gutxiko familiak barne) sustapenaren ikuspegi integratzailetik. Gomendioan, erakunde honek agerian utzi zuen herri agintariek guraso bakarreko familien berezitasuna aintzat hartzeko neurriak ezartzeko beharra, honako lege honetan ezarritakoaren babesean: 13/2008 Legea, abenduaren 12koa, Familiei laguntzekoa. Lege horrek familien eta haien kide guztien ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzera bideratuta dagoen familia-politika integratua lortzeko esparrua eta oinarriak ezartzen ditu, eta honako hau adierazten du esplizituki Zioen adierazpenean: “Gizarte honetan, oinarrizko familia da denetan ohikoena, hau da, gurasoek eta seme-alabek osatua, baina bestelakorik ere badago, eta, horregatik, lege hau familia-mota guztiei dago zuzenduta. Dakartzan laguntza-neurri batzuk orokorrak dira, baina era berezian aintzat hartzen ditu egoera bereziki ahulean dauden familien arazoak, esate baterako guraso bakarreko familienak (…); horrenbestez, lehentasuna dute legen honentzat familia horiek”.
Horri dagokionez, merezi du gogoraraztea aipatu legearen 3.2.c artikuluak zera adierazten duela “Berdintasuna eta ekitatea” izenburupean: “Euskal herri-administrazioek familia-mota guztiak errespeta daitezen sustatu behar dute, direnak direla familien osaera eta tamaina edo familia-unitate bakoitzaren oinarrian dauden bikote-harremanen eta seme-alabatasunaren izaera; eta, ekitate-printzipioa dela bide, babes handiagoa eman behar diete egoera bereziki ahulean dauden familiei”.
3. Araudi- eta
gizarte-testuingurua
Familia babestean zuzeneko eragina duten lege, araudi eta beste tresna batzuen testuinguruari dagokionez, bai estatu mailan, bai Euskal Autonomia Erkidegoaren mailan, lehendabizi, Familia eta haurtzaroaren aldeko euskal ituna aipatu behar da.
Ituna EAEko hainbat erakundek eta antolakundek sinatu dute, hala nola Eusko Jaurlaritzak eta bere sailek, hiru foru-aldundiek, Eudelek, Emakundek, baita Familiaren Euskal Kontseilua osatzen duten erakunde pribatuek ere, Elkarrizketa Zibilerako Mahaia, Gizarte Elkarrizketako Mahaia
eta gainerako ordezkaritza- eta koordinazio-erakunde osatzen duten beste erakunde eta antolakunde batzuek, itunak ukituko dituen arloetan esku hartzen dutenek. Gauzak horrela, aipatu itunak 2018an 2018-2022rako Familiei Laguntza emateko Erakundeen arteko IV. Plana egiteko balio izan du, eta Eusko Jaurlaritzak Euskadi 2020 bitarteko XI. Legegintzaldirako hartutako konpromisoei erantzuten die. Programak, helburuen artean, jaiotzen tasa haztea eta seme-alabak
dituzten familientzako laguntza gehiago izatea ezartzen ditu, honako hau onartuta: “Euskadik, Europako gizartearen
gehiengoak bezala, izaera sozial eta demografikoko politikak garatzeko erronka dauka, gizartearen zahartze mailakatuari eta jaiotza-tasa sustatzeko beharrari aurre egiteko. Horri dagokionez, gizarte politiken funtsezko bi oinarri ditugu, batetik, adineko pertsonei zuzendutako arreta, bereziki mendekotasun-egoeran daudenei, eta, bestetik, familiak eta haurrak babesteko politikak”. Egiaztapen hori abiapuntu hartuta, aipatu ituna sinatu duten hainbat antolakundek eta erakundek aitortzen dute familiak garrantzitsuak direla giza-harremanaren, heziketa sozial, afektibo eta komunitarioaren muina direlako, eta familia-ardurak dituzten pertsonei eta familia osatu nahi dutenei bizitza-proiektua ahalik eta baldintza onenetan betetzea ahalbidetzen dieten politiken aldeko apustua egiten dute, eta lanean dabiltza proiektua betetzea oztopa dezaketen ekonomia- edo lan-zailtasunak gainditzeko.
Familia eta haurtzaroaren aldeko euskal itunaren bidez lortu nahi diren oinarrizko helburuak, Familien IV. Plan berriak gauzatu behar dituztenak, honako hauek dira:
– Emakume eta gizonen ugalkortasunari loturiko itxaropenak gauzatzen aldeztea eta, Familiei Laguntzeko 13/2008 Legeak dionaren arabera, trabak ezabatzen edo murrizten laguntzea familia-proiektuari ekin eta desiratzen diren bezain bat seme-alaba izateko.
– Europako instituzioek babesturiko haurtzaroaren inber tsio-ikuspegia gauzatzea, horretarako haur eta nerabeen aukera-berdintasuna bermatuko duten neurriak artikulatuz.
– Belaunaldien arteko desberdintasuna transmititzeari aurre hartu eta ahal bezain gehien murriztea seme-alabak dituzten familien pobrezia-egora horiek.
Horrela, EAEko Familiei Laguntzeko Erakundeen arteko 2018-2022 aldirako IV. Planean (familietan inbertitu, haurtzaroan inbertitu), 2018. urtean egindakoan, jasota dago zeintzuk izango diren itunean jasotako konpromisoak gauzatzeko balioko duten estrategiak eta neurriak. Plan honen esparruan garatu beharreko ekintzek honako ardatz hauek izan behar dituzte:
ü Gazteen emantzipazioa eta familia berrien sorrera erraztea.
ü Bizitza pertsonalaren, familiaren eta lanaren kontziliazioa eta seme-alabak zaintzeko ardura partekatua erraztea.
ü Familiei laguntzea.
ü Haurren eta nerabeen ongizatea sustatzea.
ü Euskal Autonomia Erkidegoan familiaren eta haurtzaroaren arloko politiken lidergoa, ebaluazioa eta gobernantza sustatzea.
Familiei Laguntzeko Erakundeen arteko 2018-2022 aldirako IV. Planak guztira 116 jarduketa aurreikusten ditu. Jarduketak bost ardatzen inguruan eta Plana antolatzeko 18 helburuen inguruan antolatzen dira. Izaera askotariko neurri edo jarduketak dira, eta horien artean, honako hauek nabarmendu behar dira, neurrien motaren arabera: sentsibilizazio kanpainak; arauen garapenak; azterketak eta ikerketak; zerga-pizgarriak; programa pilotuak; prestazio ekonomikoak eta bekak; arreta zuzeneko zerbitzuak; hirugarren sektoreko erakundeentzako diru-laguntzak.
Neurri horiek datozen urteetan garatzeak plan horren aurreikuspenen eraginkortasuna ebaluatzeko aukera emango du, bertan ezarritako helburuak lortzeko.
Bestalde, azpimarratzekoa da 2018an egindako erreforma, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen 30/2015 Dekretuarena; erreforma seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Dekretua aldatzeko den uztailaren 30eko 121/2018 Dekretuaren bidez burutu da, eta azken hori 2018ko abuztuan jarri zen indarrean. Horren helburua diru-laguntzen zenbatekoa handitzea da, bigarren seme edo alabaren hirugarren urtean jasoko den laguntza berri bat gehituta. Erreforma horrekin, gainera, lortu nahi da diru-laguntza horien kudeaketa hobetzea, egoera
berezi iragankorrak (eskaera egin denetik diru-laguntza eman arteko aldian zaintza galtzea) aintzat hartzea, eta horrela, diru-laguntzak jasotzeko aldiak zaintzaren benetako iraupenari egokitzea; era berean, aldatu nahi da, adopzio eta tutoretza kasuetan, diru-laguntzak eskatzeko hasiera, aipatutako dies a quo edo hasierako eguna, adopzio edo tutoretzari buruzko epaian ezarri beharrean, haurra adoptatzeari edo tutoretzan hartzeari buruzko inskripzioa erregistroan egin eta hurrengo eguna izan dadin beti (Erregistro Zibilean edo, hala badagokio, bulego kontsularrean). Horrez gain, erreformaren bidez, bikote hausturan, bitartekaritzaren alde apustu irmoa egin nahi da, indarkeriarik gabeko gatazkak konpontzeko modua da eta.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
2018. urterako egindako jarduketen planaren esparruan, jarraian, arlo horretan burututako jarduketa nagusiak adierazten ditugu:
4.1. Bilerak elkarteekin
Beste urte batez, harremana eduki dugu –bileren bidez edo familien demanda eta interesen inguruko gaiekin lotutako foro eta topaguneetan parte hartuz– Euskadiko familia aniztasunaren interesak ordezkatzen dituzten elkarte ezberdinekin. Horren bidez, euren lan ildo nagusiak, beharrak eta botere publikoei eskatzen dizkieten kontuak ezagutu ahal izan ditugu.
1. Lehenik, Euskadiko familia ugarien Hirukide elkartearekin daukagun harreman estua azpimarratu behar dugu; izan ere, 2018an zehar hainbat bilera egin ziren elkarte horrekin. Elkartearen eskari nagusiei dagokienez, berarentzat garrantzitsua da euskal administrazioek seme-alabak dituzten familiengan egiten diren inbertsio publikoei bultzada handia ematearen aldeko apustu irmoa egitea, bai diru-laguntza zuzenak emanez, bai familia horiek beren seme-alabak hazi eta hezi bitartean jasan behar dituzten diru-karga bereziak zergak ordaintzeko orduan aintzat hartuz. Eskari horiei erantzunez, 2018an onartu zen familiei buruzko plan berriaren kritikak adierazi dituzte; haien iritziz, planak ez du behar bezalako memoriarik edo aurrekontu ekonomikorik bertan jasotako ekintzak –Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari esleituta ez daudenak– bermatzeko. Era berean, aipatu planaren beste ahulgune bat planteatu dute: indarraldiko lau urteetan ekintzak gauzatzeko epe zehatzik eza.
2. Era berean, harremana ezarri da guraso bakarreko familien elkartearekin, MSPE (bikotekiderik gabe ama izatea aukeratu duten emakumeen elkartea). Elkarte horrek, Familiei Laguntzeko 13/2008 Legeko aurreikuspenak garatuz, guraso bakarreko familia argi eta garbi definitzen duen esparru arautzailearen beharra azaldu du (guraso bakarraren beste egoera batzuk bereizita, adibidez, alarguntasunaren ondorioz sortu diren guraso bakarreko familiak), familia horiei eskubideak eta prestazioak modu argian eta homogeneoan esleitzeko balio duen parametroa eskuratzeko asmoz. Azaldu dutenez, udal batzuek definizio propioak ezartzen dituzte, hala nola Gasteizko Udala, baina bat gatoz ezinbestekoa izango litzatekeela kontzeptu bakarra izatea, EAE osorako homogeneoa den jarduketa-irizpidea bermatzeko. Arartekoa bat dator ideia horrekin, eta ahaleginak egiten ditu –aspalditik hainbat eztabaidagune, dokumentu eta abarrekoetan azaldutakoa– Eusko Jaurlaritzak ekimen arautzailea burutu dezan. Ados gaude Eusko Jaurlaritzak gaurdaino erakutsitako pasibotasuna ez datorrela bat autonomia mailan zentzu horretan ugaldu diren neurriekin. Bestalde, familia ugariei buruzko estatu mailako legediaren erreforma –Eusko Jaurlaritzak guraso bakarreko familiaren kontzeptua definitzeko esparru eraginkorragotzat aipatu zuena– geldituta dago gaur egun. Elkarte horien aldarrikapenak bereziki garrantzitsuak dira Arartekoarentzat une honetan, ezinbestekotzat jotzen baitu familia horiei esparru arautzaile argia ematea, beren eskariak eta premia bereziak jasotzen dituena eta haiei laguntzeko neurri eta ekintza publiko eraginkorrak lortzeko oinarriak eskaintzen dituena.
3. Azkenik, haurdunaldi subrogatuarekin zerikusia duten honako bi elkarte hauekin egindako bilera aipatu
behar da: SON NUESTROS HIJOS eta haurdunaldi subrogatuaren aldeko Espainiako elkartea (AGSE). Elkarteek Arartekora jo dute kezkatuta daudela adierazteko; hain zuzen ere, beren seme-alabak zaurgarritasun egoeran gera daitezke, haurdunaldi subrogatuaren inguruan informazio desitxuratuak ugaldu eta zabaltzen direlako; informazio horiek seme-alabak izateko teknika hori erabili duten pertsonei arrazoirik gabe delituzko ekintza
batzuk –hala nola legez kontrakoa den emakume-
gorputzaren salerosketa, haurrak erostea eta abar– esleitzea eragiten duen gizarte-giroa sortzen dute; horiek, hala ere, inola ere ez dute adierazten haien istorioa eta egoera. Horrek eragin zuzena du haien seme-alabengan, aurreiritzi horiek kaltegarriak baitira haientzat; izan ere, haurrak hazi ahala, informazio horiek eskuratzen dituzte eta urduritasun handia sentitzen hasten dira, haien bizitzako jatorriaren inguruan, baita aita eta amaren fede onaren inguruan ere. Gainera, une hauetan, begien bistakoa da haien seme-alaben zaurgarritasuna gizartean, eta
–jatorriaren arrazoia dela medio– jazarpenaren biktimak izateko erraztasuna, inguruko haurrek inguruabar horren berri izaten badute. Familia-aniztasunarekiko errespetua –hain zuzen, horrela osatutako familiekiko (beren familiekiko) errespetua– zabaltzen laguntzeko eskatu diote Arartekoari, komunikazio egokia eta –erakundeen eta hedabideen aldetik– haurdunaldi subrogatuaren arrazoiaren ezagutzarekin bultzatzeko, eta oinarritutako ezagutzaren alde egiteko, ez gaur egungo ezjakintasunaren alde, haien iritziz, azken hori teknika horrek sorrarazten duen arbuio sozialaren arrazoi nagusia delako. Laburbilduz, Arartekoak haurrak kontuan hartuta esku hartzeko eskatzen dute, haur horiek defendatzen laguntzeko, haien jatorria errespetatzen duen politika sustatzeko, eta giza ugalketaren teknika horri buruzko informazio egiazkoa eta egokia zabaltzeko. Arartekoak konpromisoa hartu du haien kezkaren eta ikuspuntuaren berri zabaltzeko, familia eredu horren ikuspegia ezagutarazi eta familia-politika guztietan kontuan har dadin, EAEko familiei laguntzeko politika guztietan bete behar den familia-aniztasunarekiko errespetuaren printzipioa betez.
4.2. Bilerak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin
2018an, lankidetza-harreman estua izan dugu Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailburuordetzako eta Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzako arduradunekin eta teknikariekin, bai Arartekoan aurkeztutako kexa-espediente batzuk izapidetzeko eta horien jarraipena egiteko, bai lana eta familia bateratzeko diru-laguntzei eta seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzei buruzko dekretuak interpretatzeko moduari buruz hitz egiteko, baita lan arlo horretan kezka orokorra sortzen duten beste gai batzuk jorratzeko ere, hala nola guraso bakarreko familien beharrak edo familia ugariaren titulua kudeatzeko arazoak.
4.3. Bestelako jarduerak
Arartekoak eta familien arloko zenbait arduradunek jarduketa-eremu horrekin lotutako zenbait jardunaldi eta forotan parte hartu dute 2016an. Bereziki nabarmendu behar dugu arartekoak parte hartu zuela UPV/EHUk 2018ko azaroan antolatutako mintegian, AMATASUN SUBROGATUA ARAUTU BEHAR AL DA? izenburukoan. Bertan emandako hitzaldian, mintegiko aurkezpenean, erakunde honetan gaiaren inguruan sortzen diren kezkak eta zalantzak azaldu zituen.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Arartekoak gogorarazi behar du familien beharrei erantzuna ematea gizarte osoaren erantzukizuna dela, batez ere, agintari publikoena. Frogatuta dago familiei laguntzeko eta beren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko politikak sustatzen eta finkatzen dituzten gizarteek ekarpen baliotsu eta eraginkorra egiten diotela giza garapenari eta kohesio ekonomiko eta sozialari. Ildo horretan, ezinbestekoa da familiei zuzendutako laguntza politika publiko guztietan aintzat hartzea, laguntza hori egoera eta osaera desberdinen ondoriozko premia askotarikoetara egokituz eta gizarte eta ekonomia arloetako politika publiko desberdinek euskal familietan duten eragina ebaluatzeko aukera emango duen zeharkako ikuspegia sustatuz.
2018. urtean zehar, aurrerapauso aipagarriak eman dira norabide horretan, adibidez, familietan egiten den inbertsioa handitzearen aldeko apustu irmoa bultzatzen duen Familien IV. Plana egitea, edo familientzako diru-laguntzen erreforma, laguntza horiek bigarren seme edo alabaren bizitzako bigarren urtean ere emateko, eta guraso biologikoen eta adoptatzaileen arteko desberdintasunak sorrarazten zituzten disfuntzio batzuk zuzentzeko. Hala ere, familientzat garrantzitsuak diren hobekuntza batzuk egin behar dira oraindik ere, eta horiek politika publikoen mailan jorratu beharko lirateke nahitaez.
Batez ere, erakunde honen iritziz, premiazkoa da neurriak hartzea, jorratu behar diren honako arlo hauetan:
• Guraso bakarreko familiei estatus berezia ematea,
beren premia bereziei behar bezala erantzuteko.
• Seme-alabak izateagatik eta lana eta familia uztartzeko ematen diren diru-laguntzak jasotzeko izapide administratiboa argitu, azkartu eta erraztea, herritarrentzat eskuragarriagoak izan daitezen eta laguntza horiek izapidetzea ahalik eta automatizatuena izan dadin.
• Familia ugarien tituluak kudeatzeko irizpideak hobetzea, batez ere, gurasoak bananduta daudenean edo bikote berria osatu dutenean edo, hala badagokio, arlo horretan erregulazio autonomiko propioa burutzea.
• Seme-alabak dituzten familietan egiten den inbertsio ekonomikoa igotzen jarraitzea, batez ere, zerga arloko neurrien bidez.
• Familiei laguntzeko zerbitzu eta baliabide publikoak areagotzea eta hobetzea, batez ere, seme-alabak, adinekoak, gaixoak, desgaituak edo mendekoak dituzten familien kasuan.
• Adinekoek osatutako familien babes eraginkorra areagotzea eta hobetzea, gero eta gehiago direla kontuan hartuta, zahartzeak dakartzan beharrak asebetetzen lagunduz.
• Familia eta lana uztartzea eta emakumeen eta gizonen erantzukidetasuna lortzea ahalbidetzen duten neurriak bultzatzen jarraitzea, familia-ardurak betez, ez bakarrik diru-laguntzen bidez, baizik eta balioak aldatzea eta ekonomia– eta enplegu-egiturak pertsonen beharretara egokitzea bultzatuz.
Familiei laguntzea oso modu eraginkorra da pertsona bakoitzari bere bizi-garapenean laguntzeko, edozein adin eta egoeratan. Azken batean, funtsezko baldintza da gizarte-
justizia lortzeko, eta botere publikoek hori bilatu behar dute, eskura dituzten bitarteko guztiak erabiliz.
Aurrekariak
Arartekoak, pertsonen eskubideak defendatzeko lanen barruan, emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipio konstituzionala (EK 14. artikulua) betetzen dela ziurtatu eta babesteko eginkizuna du. Horretarako, euskal agintari publiko guztiei eskatzen die beharrezko neurriak har ditzatela, berdintasunaren eta sexuagatiko bereizkeriarik ezaren printzipio hori, ikuspegi formaletik harago, benetakoa eta eraginkorra bihur dadin, horretarako helburu hori zailtzen duten oztopoak era aktiboan baztertuz (EK 9.2 artikulua).
Berdintasunaren eta sexuagatiko bereizkeriarik ezaren eskubidean egiten den edozein urraketari dagokionez euskal herri-administrazioen jarduerak edo jarduera-faltak kontrolatzea da, funtsean, Arartekoak berdintasunaren arloan duen funtzioa, bai ikuspegi formaletik, bai ikuspegi materialetik. Eremu horretan, geroz eta garrantzitsuagoa bilakatzen ari da administrazio desberdinei berdintasun materiala lortzeko ekintza positiboak martxan jartzeko eskatzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legeak eta emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako 3/2007 Lege Organikoak ezarritako parametroen arabera, lehen aipatutako aurreikuspen konstituzionalak garatuz.
Genero-indarkeria emakumeen giza eskubideen kontrako atentatu larria da eta, horren oinarrian, gizonen eta emakumeen arteko egiturazko desberdintasuna dago, baita balio sexisten sistema bat nagusitzea ere. Hala, arlo honetako eginkizunen artean, lehentasuna daukate genero-indarkeria ezabatzeko borrokak eta ahaleginak.
Arlo honetako jardueran proiektatzen dira, era berean, emakumeen herritartasun oso eta aktiboaren eta protagonismo sozialaren alde egiten duten ekimen desberdinen sustapen eta bultzada, oraindik emakumeak gizonen aldean gutxiesten dituzten inertzia kultural eta sozialen aurrean.
1. Kexarik aipagarrienak
Beste urtebetez egiaztatu behar dugu 2018. urtean generoarengatik edo emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunarengatik diskriminazio-egoerekin zerikusia duten kexek eragin urria izan dutela. Arrazoiren bat bilatu nahi izanez gero, zalantzarik gabe, administrazio-jardueraren eremuan ez direla argi eta garbi sexuarengatik pertsonengan diskriminazio- eta preterizio-egoera irekiak antzematen esan daiteke. Maizago gertatzen dira, ordea, partikularren arteko harremanen arloan. Egia da partikularren arteko harremanek erakunde honen kontroletik ihes egiten dutela. Horrez gain, Euskadin erakunde bereziak daude, besteak beste, Emakunde. Izan ere, berari dagokio legez salaketa hauek bideratzea. Dena den, hori ez da oztopoa aginte publikoei arreta eta zaintza bereziaren jarrera eskatzeko eta, batik bat, emakumeen diskriminazio– eta preterizio-diskurtso edo –jarrera sozial eta banakakoak prebenitzeari begira neurriak sustatzeko. Ildo horri jarraiki, aginte publikoak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko jarrera proaktiboa izatera deituak daude. Xede horrez, diskriminazioa sustatzen duten diskurtsoak antzemateko neurriak aktibatuko dituzte, gizarte-biziaren eremu guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun osoaren aldeko sentsibilizazio-ekintzekin batera. Nolanahi ere, beharrezkoak diren jarduera positiboak eragingo dituzte. Deskribatutako testuinguruan, arlo honetan 2018. urtean hauek dira gairik azpimarragarrienak:
1.1. Alokabide sozietate publikoaren inprimakiak eta galdeketak mintzairaren erabilera ez-sexistara egokitzea
2018. urtean kexa aipagarria da bi pertsona desberdinek formulatutakoa. Horien arabera, Alokabide sozietate publikoak erabilitako kontratu-ereduetan eta inprimakietan emakumeak ikusezin bihurtzen dituen mintzaira erabiltzen dela salatzen zen. Zehazki, Alokabidek jendearen esku jartzen dituen inprimaki eta galdeketez, baita etxebizitzen errentamendu-kontratuak formalizatzeko eskaintzen diren ereduez ere ari ziren. Eredu horietan pertsonekiko erreferentzia guztiak gizonezko generoan zeuden. Aurrekoaren harira, Ararteko Eusko Jaurlaritzari (Alokabide sozietate publikoa bere mendekoa baita) zuzendu zitzaion arlo honetan lege-esparruari dagokionez eta mintzaira barneratzailea nahiz ez-sexista erabiltzearen inguruan aginte publikoek dituzten betebeharrei buruz gogorarazteko Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legeak, otsailaren 18koak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako denak, 18. artikuluan xedatutakoa: “Arauak garatu eta aplikatzerakoan, bai eta planak, programak eta politika publikoak, diru-laguntzen programak eta administrazio-egintzak formulatzeko beste tresna batzuk garatu eta aplikatzerakoan ere, euskal herri-aginteek modu aktiboan izango dute kontuan emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzearen helburua.” Lege honek mintzaira ez-sexista eta barneratzailearen erabilera 4. atalean zehatzago adierazten du: “Euskal herri-aginteek ez dute hizkera sexista erabiliko, ez zuzenean, ez beste pertsona edo erakunde batzuen bitartez sortzen dituzten dokumentuetan eta euskarrietan.” Bestalde, 3/2007 Lege Organikoak, martxoaren 22koak, emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerako denak, 14.11. artikuluan hala dio: “implantación de un lenguaje no sexista en el ámbito administrativo y su fomento en la totalidad de las relaciones sociales, culturales y artísticas”. Halaber, Eusko Jaurlaritzari bidalitako idazkian ohartarazitakoarekin bat, Europan eta nazioartean tresna desberdinak daude gai bera aipatzeko eta nazioetako agintariei eskatzen diete mintzaira bateratzailea eta ez-diskriminatzailea erabiltzeko estrategiak onar ditzaten. Besteak beste, hurrengoak azpimarra daitezke: Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeko R (90)4 Gomendioa, mintzairan sexismoa deuseztatzeari buruzkoa, eta berriagoa, Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeko CM/Rec(2007)17 Gomendioa, berdintasun-arau eta -mekanismoei buruzkoa. Lege-xedapen horiekin eta Europako nahiz nazioarteko gomendioekin bat etorriz, gogorarazten zitzaien Alokabide sozietate publikoari eta Eusko Jaurlaritzari Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Emakundek zenbait gida eskaintzen dituztela administrazioaren eremuan hizkuntza ez sexista erabiltzeko; gida horiek euskal herri administrazio guztien eskura daude. Azkenik, Arartekoak azpimarratu nahi izan du aipatutako tresna juridikoetatik eratorritako lege-betebeharretik harago, Eusko Jaurlaritzak eta haren mendeko erakundeek eredugarriak izan behar dutela eta eremu honetan buru izan. Hala, ezin da onartu bi sexuen mintzaira barneratzailea erabiltzeko jarraibideak jasotzen ez duen dokumentu edo euskarririk iraunaraztea; izan ere, jarraibide horiek erabat onartuta, zabalduta daude.
Bere erantzunean, Eusko Jaurlaritzak Alokabide sozietatearen idazki bat bidali zuen eta argi eta garbi onartzen zuen aipatutako lege-esparruaren ondoriozko lege-eskakizunak nahitaez bete behar direla. Beraz, agiriak egokitzea ezinbestekoa zen. Horrez gain, idazkian bere komunikazioak bezeroei hurbiltzeko Alokabideren berezko borondatea azaltzen zen. Xede horrez, komunikazioak etengabe aztertu eta hobetzen dituzte diziplina askoko lantaldeen bitartez. Azkenik, Alokabidek herritarren esku ohiko komunikazio-kanalak erabiliz formatu egokiak, berdintasunezko mintzaira dutenak, jartzeko konpromisoa hartu zuen. Arartekoaren esanetan, horretarako, kontratuak administratu eta kudeatzeko zerbitzuari adierazpen zehatza helarazi zaio eta, bide batez, aldaketa gauzatuko du. Arartekoaren ustez, modu horretan gaia behar bezala ebatzia gelditu zen.
Era berean, Espainiako Herriaren Defendatzaileari berdintasunaren eta sexu-diskriminaziorik ezaren printzipioari buruzko kexa batzuk helarazi zaizkio. Izan ere, kexa horietan, estatu mailako administrazioen jarduketak, batez ere Gizarte Segurantzaren arloan, aipatu dira. Ustezko batean, ordea, Madrilen sexu-erasoaren kasuan poliziaren arduragabekeria saltzen zen.
1.2. Genero-ikuspegiarekin
gizarte-zerbitzuen arreta genero-indarkeriaren egoerak kontatzen dituzten emakumeen kasuetan
2018. urtean Arartekoak espediente desberdinak izapidetu ditu gai honi modu batean edo bestean eutsiz. Guztietan Arartekoak, orokorrean, genero-indarkeriaren egoeraren aurrean izan daitezkeen emakumeak udaletako gizarte zerbitzuetara joan ondoren, udalek bideratu edo jakinarazteko, baita arreta eskaintzeko ere zer bide erabiltzen dituzten jakin nahi izan du. Zehatz-mehatz esanda, ezagutu nahi da nola txertatzen den genero-ikuspegia, oro har, udaletako oinarrizko gizarte-zerbitzuen funtzionamenduari dagokionez, eta, zehazki, genero-indarkeria prebenitu, hauteman eta indarkeria horri aurre egiteari dagokionean, udaletako gizarte-zerbitzuek gizarte-laguntzaren bat eskatzen duten emakumeei emandako arreta orokorrean.
Genero-indarkeria jasaten duten emakumeei behar adinako arreta eta babesa ematen zaiela bermatzea helburu duten zenbait legezko nahiz erregelamenduzko xedapen daude, eta horietan nabarmendu behar ditugu Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen (4/2005, otsailaren 18koa) 54., 55. eta 56. artikuluak, hain zuzen ere mota horretako indarkeriaren biktima diren emakumeei behar adinako polizia-babesa, aholkularitza juridikoa eta laguntza psikologikoa bermatzea helburu dutenak.
Euskal herri-administrazioen betebeharra da, nork bere eskumenen esparruan, bermatzea emakume horiek aipatutako arreta jasotzen dutela. Gauzak horrela, udal gizarte-zerbitzuek bermatu behar dute edozein emakumek, indarkeria matxista pairatu duen zantzuak hautematen badira, aukera duela zerbitzu espezializatuen berri izateko, horien inguruko behar bezalako orientabidea jasotzeko, edo horietara bidera dezaten, behar izatekotan horiek baliatu ahal izateko. Udalek oinarrizko gizarte zerbitzuek herritarrei eskaintzen dieten arretan ikuspegi hori ez dela galtzen ziurtatu behar dute. Gainera, 4/2005 Legeak, otsailaren 18koak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako denak, xedatutakoarekin bat, berdintasun-egitura dute eta funtzio hori betetzera bideratu behar dela ulertzen dugu.
Gaiarekin zerikusia duen zenbait kexari erreparatuz, gaur egun Arartekoa kezkatuta dago udaleko gizarte zerbitzuen ohiko funtzionamenduan bitarteko egokiak gaitzearekin emakumeei gizarte zerbitzuetan eskaintzen zaien arretan udalek genero-ikuspegia sartzea ziurtatzeko. Zehazki, honako helburuak bete behar dira:
• Bermatzea udal gizarte-zerbitzuetan jarduten duten langileek prestakuntza dutela berdintasunean eta genero-indarkeriaren arretan.
• Bermatzea oinarrizko gizarte-zerbitzu horiek erabiltzen dituzten emakumeek eta beren seme-alabek jasan ditzaketen genero-indarkeriako egoerak prebenitzen eta hautematen direla.
• Bermatzea oinarrizko gizarte-zerbitzuek arreta eman bitartean genero-indarkeriaren biktima direla adierazten duten (edo horren zantzuak hautematen diren) emakumeei behar bezala jakinarazten zaiela zer eskubide dituzten, edo, behar izatekotan, arreta egokia eman diezaieketen zerbitzu espezializatuetara bideratzen direla.
Ikuspuntu horretatik aztertzen ditu Arartekoak gaiari lotutako kexak. Gainera, erakundeak kexak izan diren udalen gainean ofizioz jarduerari ekin dio. Nolanahi ere, erakunde honek jarduna 2019. urtean zehar zabaldu nahi du euskal udal gehiago aztertzeko. Helburua eremu zehatz honetan egoera orokorra gehiago ezagutzea da.
1.3. Emakunderi eta Herritarren Defendatzaileari kexa-espedienteak bidaltzea
2018an, aurreko urteetan gertatu bezala, Arartekoak lankidetza izan du Emakunderekin, erakunde biek 2008ko maiatzaren 21ean sinatu zuten Lankidetza Akordioaren baitan. Horren bidez, kexak erakunde batetik bestera bideratzen dira, erakunde bien gogoetarako aurkeztu diren gaiek helmen juridiko-pribatua edo publikoa dutenaren arabera.
Hala, Emakundetik esparru publikoan emakumeen eta gizonen berdintasunari lotuta igorri dizkiguten kexez gain, Arartekoan zenbait kexa jaso ditugu, arlo pribatuari lotuta zeudenez, erakunde honen eskumen-esparrutik kanpo gelditzen direnak eta Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunaren otsailaren 18ko 4/2005 Legearen VIII. Kapituluaren III. Tituluan xedatutakoaren baitan sartzen direnak. Horregatik, kexa horiek Emakunderi birbideratu dizkiogu, bertan izapidetu ditzaten. Kexa horien gaiari dagokionez, batez ere, honako kontu hauekin izan dute zerikusia: lan munduan sexu arrazoiengatik bazterkeria eta komunikabide pribatuetan emakumearen preterizioa edo gauza bihurtzea bultzatzen duten edo genero estereotipoak sustatzen dituzten iragarkiak.
2. Arauzko testuingurua eta soziala
2.1. Genero-indarkeriaren aurkako Estatuko ituna garatzea
Genero-indarkeriaren aurkako Estatuko ituna, Gorte Nagusiek 2017ko irailaren 21ean erabakitakoa, sinatzearen bitartez, emakumeen aurkako indarkeria deuseztatzeko aurrerapausoak ematean mugarri garrantzitsua lortu zen. Adostasun politiko zabala eragin zuen itunaren bidez iritsi nahi zen, alde batetik, estatuko aginte publiko guztiek modu aktiboagoan parte hartzera emakumeek emakume izateagatik jasaten duten edozein indarkeriaren kontrako borrokan, eta bestaldetik, hainbat sektorek aspalditik aldarrikatzen dituzten eta premiazkotzat jotzen dituzten neurriak abian jarrita, bide zail horretan aurrera egiteko oinarriak ezartzera.
Itunaren ardatzak hainbat kontu garrantzitsuren inguruan garatu dira, hala nola: sentsibilizazioa eta prebentzioa; erakundeen erantzuna hobetzea; biktimei eman beharreko laguntza ahalik eta onena lortzea; adingabeak (indarkeria horren biktima zuzenak diren haurrak) babestea; tartean dauden eragileen prestakuntza bultzatzea; gizartean fenomenoaren inguruko ezagutza zabaltzea; emakumeen aurkako beste indarkeria batzuk aintzat hartzea; eta konpromiso ekonomikoa, eraginkortasunez aurrera egiteko.
Dena den, nahiz eta itunean aurrez ikusitako neurriak gauzatzea premia duen, 2018. urtean 2017. urtean onartutako 213 neurrietatik bakar batzuk bultzatu dira. Zehatz-mehatz esanda, 9/2018 Errege Lege Dekretua, abuztuaren 3koa, genero-indarkeriaren aurkako Estatuko ituna garatzeko premiazko neurriei buruzkoa, onartu da eta hurrengo eremuetan eragin du:
• Herritarrentzat administrazio hurbilena diren neurrian, 7/1985 Legeak, apirilaren 2koak, tokiko araubidearen
oinarriak arautzen dituenak, 25.2. artikulua berrituz, udalei gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko eta genero-indarkeriaren aurka neurriak hartzeko udal-aginpidea onartu die.
• Lege-tituluak zehaztea eta halako indarkeria-motaren biktimak egiaztatzeko mekanismoak zabaltzea. 1/2004 Lege Organikoak, abenduaren 28koak, genero-indarkeriaren aurkako babes integralerako neurriei buruzkoak, 23. artikulua aldatu ostean, zigortzen duen lege-epai, legez ebatzitako kautelazko babes-agindu edo bestelako neurri eta Ministerio Fiskalak egindako txostenaz gain, genero-
indarkeriaren biktimetarako gizarte-zerbitzuen, zerbitzu adituen edo harrera-zerbitzuen txostenaren bitartez ere gauzatu ahal izango da. Are gehiago, sektorearen araudiak aurrez ikusten dituen bestelako tituluak erabil daitezke, eskubide edo baliabideak lortzea arautzen badute. Neurri horrek Emakumeen aurkako eta etxeko indarkeriaren kontrako prebentzio eta borrokaren inguruko Europako Kontseiluaren hitzarmenak 18.3. artikuluan
aurrez ikusitakoari erantzuten dio. Espainiak 2014. urtean berretsi zuen eta horri esker, genero-indarkeriaren biktimaren babesa horiek legezko ekintzak burutzearen eta egilearen aurka aitortzearen araberakoa ez da izango.
• Halako indarkeriaren biktimak diren emakumeentzat 1/2004 Lege Organikoak 27. artikuluan arautzen dituen laguntzak lortzeko aukerak zabaltzea eta erkidegoko edo tokiko beste laguntza batzuekin bateragarriak izatea, biktimak jasotzeko aukera badu.
• Adingabeak, genero-indarkeriaren emakume biktimaren seme-alabak, babestea. Horretarako, Zigor Kodearen 156. artikulua berritu da, genero-indarkeriaren aurrean dauden adingabeen esku-hartze psikologikoa eta guraso-ahala bereizteko. Modu horretan, adingabeei arreta psikologikoak guraso erasotzailearen baimena ez du beharko.
• 1/2004 Lege Organikoak, abenduaren 28koak, genero-
indarkeriaren aurka babes integralerako neurriei buruzkoak, 20. artikuluan xedatutakoa berrituz, prozesu penalean
biktimaren partaidetza hobetzea. Aldatu eta zabaldu da, biktimaren laguntza teknikoa indartzeko. Ildo horri eutsiz, prozeduraren edozein fasetan biktimari akusazio partikular modura azaltzeko gaitasuna ematen zaio.
Premiazko neurriei buruzko 9/2018 Lege Dekretua Kongresuan baliozkotu ondoren, lege proiektu modura (genero indarkeriaren aurkako Estatuko ituna garatzeko premiazko neurriei buruzko lege-proiektua, abuztuaren 3ko 9/2018 Errege Proiektu Legetik datorrena) izapidetu da eta txosten hau ixtean Parlamentuan dago.
Hala eta guztiz ere, Estatuko itunak aurrez ikusitako 213 neurrietatik oraindik zati garrantzitsua inplementatu behar da. 2018. urtea amaitu denean aplikatzeke dauden neurrien artean, Gobernuaren, autonomia erkidegoen eta tokiko erakundeen artean adostutako neurriak ageri dira, beraz, 2018. urtean garatuak egon beharko lukete. Osasunaren eremuan goiztiar antzemateko protokoloak egitea, irakasleak prestatzea edo epaitegien eta administrazioen artean jarduera-protokoloak hobetzea dira adibide aipagarri batzuk. Dena den, puntu honetan ezin daiteke bazter, epaitegien eta administrazioen arteko jarduera-protokoloak hobetzeari dagokionez, jada hiru euskal lurraldeetan genero-indarkeriaren aurkako probintziako koordinazio-batzordeak sortzen hasi direla, nahiz eta prozesua ez den amaitu euskal lurralde osoan txosten hau itxitako datan. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak sustatu ditu, probintzia bakoitzean genero-indarkeriaren kasuak erakundeen artean koordinatzeko. Organoek konposizio mistoa dute: epaileak, fiskaltza, abokatuak, prokuradoreak, Eusko Jaurlaritzako eta dagokion Foru Aldundiko ordezkariak, baita udaletakoak eta polizia-gorputz desberdinetakoak ere. Erregulartasunez funtzionatzen hasten direnean, genero-indarkeriaren biktimei arreta eskaintzean justiziaren eta gizarte zerbitzuen, polizien nahiz administrazioaren artean hain beharrezkoa den koordinazioa behar bezalakoa izatea espero da.
Dena den, orain arte Estatuko itunaren garapenari buruzko balantzea egiten bada, urria da eta berriz gogorarazi behar da hurrengo urtean premiazkoa dela ituneko gainerako neurriak biziago eta irmoago garatzea.
2.2. Genero-berdintasunaren Europako indizea eta soldata arrakala: Soldata Arrakalaren aurkako Euskal Estrategia
Joan den urtean urteko txosten berean Eusko Legebiltzarrari adierazi zitzaion bezala, genero-berdintasunari buruzko azkeneko Europako indizeak (Gender Equality Index), Genero Berdintasunerako Europar Institutuak (EIGE) bi urtez behin argitaratzen duenak eta genero-berdintasunari dagokionez Europak duen tokia ezagutzeko adierazle garrantzitsuenak jasotzen dituenak, bere ondorioetan dio arloan aurrerapausoak oraindik motel ematen ari direla. Puntuazio orokorra batez beste Europan 66,2koa da 100en gainean, bakarrik duela hamar urte baino lau puntu hobea. Jada aipatu genuen area batzuetan genero-tarteak bereziki garrantzitsuak direla eta, ondorioz, lehentasunezkoa da emakumeen jabekuntzan eta, batik bat, emakumeen eta gizonen arteko soldata arrakala deuseztatzean aurrera egitea. Gizonen eta emakumeen arteko soldata arrakala emakume eta gizonen arteko desberdintasun materialaren ondore larrienetarikoa da, baita gizonekiko emakumeen preterizio-egoera errepikatu eta betikotzen duen faktore bat ere.
Lehen bezala, emakumezkoek hartzen dituzte beren gain etxea mantentzeko lan gehienak. Ondorioz, emakumeen eta gizonen artean desberdintasunak daude, lan horiek egiteko behar den denbora erabiltzeko moduari dagokionez. Horri gehitu behar zaio lanaren arloan izandako hobekuntzak ere oso geldiak izan direla; esparru horretan neurri zorrotzak ezarri behar dira emakumeen eta gizonen artean dagoen soldata-tartea ezabatzera behartzeko; berdintasunaren arloko legean egin diren aurrerapauso guztiak gorabehera, ez da lortzen egoera hori gainditzea.
Emakundek egin ostean, Euskadin soldata arrakalaren egoerari buruzko diagnostikotik ondoriozta daiteke EAEn pertsona langile bakoitzak 2016. urtean batez beste urteko 27.480,71 euro irabazi zituela. Sexuaren arabera bereiziz gero, 31.001 euro izan ziren gizonentzat eta 23.428 euro emakumeentzat. Beraz, urteko irabazia kontuan hartuz gero, Euskadin % 24,4ko (7.573 euro) soldata arrakala dago, 2009. urtean /% 22,1) baino 2,3 puntu gehiago, alegia. Orduko irabaziari erreparatzen bazaio, Europar Batasunak egiten duen bezala, soldata arrakala 2009ko % 17,6tik 2016ko % 14,3ra jaitsi da.
Ildo horri jarraiki, bereziki aipagarria da 2018. urtean Euskadin soldata arrakalaren aurkako borrokari eman nahi izan zaion bultzada Soldata Arrakalaren aurkako Euskal Estrategia
izenekoarekin. Agiriaren ondorioak eta erantsitako plan
operatiboa Emakundek eta Eusko Jaurlaritzak aditzera eman zituzten 2018ko azaroan eta XI. legealdirako gobernu-programan onartutako konpromisoei erantzuteko, Euskadin soldata arrakala murriztea du helburu. Hala, Euskadi gizonen eta emakumeen arteko soldata arrakala txikiena duten bost europar herrialdeen mailan kokatu nahi da 2030. urteari begira. Estrategiari dagokion plan operatiboa 2018-2020 denboraldian gauzatu behar da eta hurrengo bi urteetarako 283 milioi euroz hornituta dago. Estrategia Eusko Jaurlaritzak egindako hausnarketaren ondorioa da eta kanpoko erreferentzien analisiarekin nahiz herritarrek, adituek eta ekonomia-nahiz gizarte-eragileek egindako ekarpenekin osatu da. Guztiek soldata arrakala eta zuzentzeko bitartekoak izan dituzte aztergai. Agiria dinamikotzat jo da eta plan operatiboak gauzatuz doazen neurrian ebaluazioen arabera, eguneratuz, aldatuz eta zabalduz joango da.
Arartekoaren ustez hori nahitaezko urratsa da norabide egokian. Hala, aginte publikoek dagokien lidergoa onartuko dute oso-osorik berdina den gizartea lortzeko. Euskal estrategiaren ondoriozko plangintza eta programazioa, gainera, etorkizunean ezinbesteko erreferentzia-parametro izango da emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna proaktiboki sustatzerantz politika publikoak eraginkortasunez bideratzen direla balioztatzeko.
3. Jarduera-planaren esparru bestelako
esku-hartzeak
Jarraian, arlo honetan burutu diren jarduera garrantzitsuenak azalduko dira. Hain zuzen, agerian jarriko da zeintzuk izan diren arreta-gune nagusiak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari dagokionez:
3.1. Bilerak elkarteekin
Emakumeek alardeetan parte hartzen defendatzen duten kolektiboak
Aurreko urteetan bezala, Arartekoa etengabe egon da solasean alardeetan emakumeen partaidetzari lotutako taldeekin, Irun eta Hondarribiko udalerriek bizi duten gatazka bideratzeko modua lantzen saiatzeko. Hala, elkarteen kezkak jaso ditu eta etengabe informazioa, laguntza eta orientazioa eskaini die. Bilera horietan kolektibo horiekin urtero alardearen baitan gertatzen diren erakundeen esku-hartzeekin lotutako alderdi zehatzak alderatu dira, bai eta estrategikoagoak diren gaiak ere, emakumeak alarde bietan erabat sartzeko bidean aurrera egiteko beharrezkoa den gizartearen eta erakundeen laguntza lortzeko.
Arartekoak gai horren inguruan adierazpenak egin dituen aldiro adierazi du, lanean jarraitzeko eta bere esku dauden bitarteko guziak erabiltzeko konpromiso irmoa duela, Irun eta Hondarribiko jaietan elkarbizitza demokratikoa eta gizon zein emakumeen arteko integrazio berdintsurako bidean.
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen defentsarako talde feminista
Halaber, Arartekoak etengabe hitz egin du 2018. urtean talde feminista batzuekin. Horiek indarkeria jasaten duten emakumeak defendatzen dihardute. Ildo horri eutsiz, eremuan beren kezkak eta proposamenak, gero erakundeen arteko talde teknikora (II. erakundeen arteko akordioaren ondoriozko erakundeen arteko koordinazio-gunea) helarazi direnak, jaso dira. Beraz, lan horri hurrengo lerroak eskainiko zaizkio.
3.2. Bilerak administrazio eta erakundeekin
Arloa ukitzen duten eremuetan funtzioak dituzten administrazio publikoekin bilerak egin dira eta erakunde honek Emakunderekin duen harremana azpimarratu nahi dugu. Nolanahi ere, ohiz lankidetzan biziki dihardugu, bereziki, genero-indarkeriaren arloan erakundeen arteko koordinazioari dagokionez. Hurrengo atalean zehatz-mehatz adieraziko da lankidetza hori.
3.3. Beste jarduera batzuk: jardunaldiak, foroak, zenbait ekitalditan parte hartzea
→ Foroak eta jardunaldiak
Arartekoaren erakundeko arduradunek arloan garatzen den lanari buruzko hainbat forotan hartu dute parte. Horietan artean, honako hauek nabarmendu nahi ditugu:
• Ararteko erakundearen parte-hartzea Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II. akordioaren Jarraipen Batzordean
Aurreko txostenetan dagoeneko jaso dugunez, 2011. urtetik
Ararteko erakundeak Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II. Akordioaren Jarraipen Batzordean parte hartzen du –bai batzordean bai erakundeen arteko talde teknikoan–, gure erakundearen ikuspuntua emateko helburuarekin, genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei zuzendutako jardun publikoen osotasunean sor daitezkeen hutsuneak edo arazoak agerian jartzeko eta horiek hobetzeko proposamenak egiteko.
2018. urtean Arartekoaren erakundeko arduradunek erakundeen arteko batzordearen eta talde teknikoaren bilera desberdinetan parte hartu dute. Bilera horiei esker, genero-
indarkeriaren emakume biktimen arretari buruzko alderdietan erakundearen ikuspegia azaldu ahal izan da.
Aurten egindako lanaren gauzarik aipagarriena da aniztasun funtzionala duten emakumeen gaineko genero-
indarkeriaren kasuak prebenitu eta horiei arreta eskaintzeko lehentasunak ezartzen dituen agiria onartu dela; genero-indarkeriaren biktima direnen seme-alabei arreta eskaintzeko erakundeen aurrerapausoak garatu eta ebaluatu direla; eta, azkenik, erakundeen arteko II. akordioa ikuskatu eta eguneratzeko lan plana abian jarri dela. Era berean, Euskadin lege-esparru berrirako funtsezko edukiak zehaztearen inguruan lan egin da. Hala, emakumeen
aurkako indarkeriaren kontzeptua nazioarteko gizarte- eta lege-gaurkotasunari moldatu behar zaio, emakumeen nahiz neska-mutilen aurkako indarkeriaren eragina oso-osorik onartu eta erantzun behar du eta gizaki, haur eta generoaren eskubideen ikuspegitik lanbide-jarduera ikuspuntu erkidetik finkatu behar da.
• Arartekoaren parte-hartzea NBEren prozesuan eta Euskadin indarkeria matxistaren aurkako esparru juridiko berriaren inguruko erakundeen arteko hausnarketan
Bestalde, NBEren prozesua delakoari dagokionez, hasitako lanarekin jarraitu da 2018an. Genero indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko irizpide komunak ezartzera bideratuta dago prozesua, azken finean, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta emateko nazioarteko kalitate estandar komunak finkatzeko. Emakundek jarraitu du Euskadin prozesu horren buru izaten. NBEren zenbait agentziarekin egindako koordinazio-lanaren baitan garatzen da prozesua, eta Nazio Batuen Biztanleria Funtsa eta NBE Emakumeak tartean daude. Horren helburua indarkeria jasan duten emakumeei arreta emateko gutxieneko estandarrak zeintzuk izan behar duten zehaztuko duen mundu mailako akordio batera iristea da. Horretarako, Euskadin genero-indarkeriaren aurkako akordioan parte hartu duten pertsona eta erakundeen babesa izan du eta bereziki, erakundeen arteko lantalde teknikoarena, Arartekoaren parte-hartzea ere baduena, baita gizarte zibileko erakundeen, zerbitzuak ematen dituzten erakundeen eta beste eragile batzuen parte-hartzea ere. Prozesuak, hobetu behar diren esparruak edo alderdiak zehazteaz gain, lehenetsi behar direnak bereizita, eta arloka esku hartzeko estrategiak eta planak diseinatzeaz gain, indarkeria jasaten duten emakumeei arreta hobea emateko balizko Erakundeen arteko III. Akordioaren oinarriak ere ezarri nahi izan ditu. Nazioarteko zuzentarauekin eta EAEn egindako hausnarketaren ondorioz ikasitakoarekin koherentea izango den kalitatezko arreta bermatzea da akordioaren helburua.
2018. urtean prozesua amaitu da eta hainbat proposamen egin da lege-esparru berria lortzeko. Helburua Euskadin emakumeen aurkako indarkeria prebenitu eta deuseztatzea da, biktimei arreta eskaintzearekin batera. Halaber, horrekin etorkizunean erakundeen arteko III. akordioa onartzeko oinarriak ezarri dira, nahiz eta hurrengo urteetan itxi behar diren. Hala, egungo akordioa sinatu zenetik estatuan, Europan eta nazioartean izandako gizarte- eta lege-aldaketak jasoko ditu.
• EHUko Zuzenbide Fakultateko Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoan parte-hartzea
Era berean, 2018an zehar, erakundeko arduradunek Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoaren hainbat bileratan hartu dute parte, EHUko Zuzenbide Fakultatearen egoitzan. Ekimen horretan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren eta sexuagatiko bereizkeriarik ezaren printzipioaren aplikazio materialarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira.
• Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako Jardunaldiak
Arartekoaren erakundeak Herrien Defendatzaileen Koordinaziorako XXXII. Jardunaldietan parte hartu zuen. 2018. urtean, hain zuzen, “genero indarkeriaren biktima diren emakume eta adingabeei arreta” gaia landu zuten. Topaketa egin baino lehen, defendatzaile parte-hartzaileek txostenak egin zituzten, legeak aurrez ikusitako genero-indarkeriaren aurkako babes integralaren inguruko neurriak balioztatzeko. Jardunaldietan ondorio nagusi batzuk azpimarratu behar badira, hain fenomeno gorrotagarriaren errealitateari buruzko daturik ez dago eta behar bezala antzeman gabeko biktima anonimo asko ageri da, gizartean eta lan-merkatuan sartzeko neurriak edo etxebizitza lortzekoak ez dira eraginkorrak, aurrekontuan hornidura nahikoa ez delako; azkenik, aginpideen sarea konplexua da eta horrek zailtasunak eragiten ditu. Beraz, horiek guztiak kontuan hartuta, administrazioaren maila desberdinen arteko kooperazioa, koordinazioa eta leialtasuna hobetu behar da. Gai hauek eta beste batzuk zehatz-mehatz aztertu ostean, ondorioak aditzera eman ziren eta, besteak beste, hurrengoak nabarmen daitezke: bai Estatuak, bai autonomia erkidegoek, bakoitza bere aginpideen esparruan, abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren indarreko testua ikuskatu, eguneratu eta moldatu behar dutela, lege-aldaketak bultzatzearekin batera, genero-indarkeriaren kontzeptua Istanbuleko hitzarmenak dituen emakumeen kontrako indarkeria-mota guztietara zabaltzeko.
→ Adierazpen instituzionalak eta jakinarazpen publikoak
Bestalde, Arartekoak 2018an zenbait adierazpen instituzional egin ditu nazioarteko ekitaldi batzuk direla bide, eta adierazpen horiek emakumeen eskubideen urratzea desagerrarazteko lan egiteko beharra azpimarratzen duten gertaerak oroitzen dituzte. Aipatutako ekitaldi horiek honako hauek dira:
Horretan gogorarazitakoaren arabera, gizonen eta emakumeen arteko eskubideei buruzko berdintasunaren eremuan aurrerapauso ukaezinak eman arren, oraindik desberdintasun-azalpen ugari dago, hortaz, ahaleginak argi eta garbi ez dira nahikoak. Hori bereziki lan-munduan gertatzen da. Emakumeen langabezia-tasak gizonenak baino handiagoak dira, emakumeek enplegu ezegonkorra dute eta generoaren ondorioz soldata-tartea ere bai. Noski, horrek pentsio-tartea izatera darama eta, ondorioz, emakume asko oso egoera prekarioan dago. Gaur egun oraindik emakumeek familiaren
eta pertsonen zaintzaren arloetan zama handiagoak dituzte. Arrazoi sendo horiengatik, Arartekoak emakumeen egunean oroitu zuen aginte publikoak eraginkortasunez eta irmoki nahasi behar direla soldata- eta pentsio-arrakala antzeman
eta kalkulatzean, baita beste lan baldintza batzuez gozatzean ere. Horrez gain, arrazoiak identifikatu beharko dituzte. Horri eutsiz, deia egin zuen desberdintasunak gainditzeari begira ekintza positiboak sustatzeko, ez bakarrik administrazio publikoen eremuan, baita lan-esparru pribatuan eragina izanez ere.
• Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna
Egun hori dela-eta, Arartekoak gogorarazitakoarekin bat, emakumeen segurtasunaren aurkako atentatu bakoitza indarkeriarik gabeko gizarterantz aurrerapausoak ematean gizarte- eta erakunde-saiakeren porrotari buruzko azalpen tamalgarria da. Ildo horri eutsiz, indarkeria matxistak urtero bizi errugabeak eramateaz gain, segurtasun fisiko eta moralaren kontra etengabe erasotzen du eta, aldi berean, matxismoaren muturreneko adierazpenaren lazturarekiko bizirik atera arren, beren biziak hautsiak, nahigabetuak, ezinduak ikusten dituztenen duintasunaren aurka doa. Horregatik, Arartekoak biktima horiek, hildakoak eta bizirik atera direnak, oroitzea eskatzen zuen. Nolanahi ere, horiek defendatzeko, batetik, berdintasun-politikak indartu eta premiaz jada erabaki diren neurri guztiak gauzatu behar dira eta, bestetik, hausnarketa autokritikoari ekin behar zaio, jada existitzen diren neurriak ebaluatu eta areagotzeko, baita dugun gizarte-ereduaren inguruan pentsatzeko ere. Halaber, pertsona eta erakunde orok, geure haurrei balioak helarazteko orduan, eraginarekiko erantzukizun indibidualaren kontzientzia hartu behar dugu. Xede horrez, Arartekoak aho betean biziaren arlo guztietan emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko etikaren aldeko erantzukizun indibidual eta soziala aldarrikatzen du, bakarrik erabat berdina den gizarteak ez baitu indarkeria matxistarik izango.
• Jakinarazpenak Irungo eta Hondarribiko alardeen gainean
Era berean, Arartekoaren erakundeak 2018. urtean bi komunikatu egin ditu Irungo eta Hondarribiko alardeen inguruan, ekainaren 30ean (Irun) eta irailaren 8an (Hondarribia), hurrenez hurren. Bietan azpimarratutakoaren arabera, aginte publikoek funtsezko funtzioa dute emakumeek eta gizonek eskubideak berdintasun eraginkorraren baldintzetan goza ditzaten sustatzeko orduan. Ildo horri eutsiz, jai-eremuan bizikidetza zailtzen duten oztopoak saihestuko dituzte. Arartekoaren ahalegina gai horren gainean elkarrizketa sozial lasaia sortzea izan da orain arte, eta etorkizunean ere helburu hori lortzen ahaleginduko da, elkarrekiko konfiantzazko giro batean, beharrezkotzat jotzen den erakundeen babesarekin. Ildo horretan, Arartekoak tartean dauden sektore eta talde guztiei gonbita luzatu zien pertsona guztiek tokia izango duten eta gozatu ahal izango duten jai bat elkarrekin prestatzen saia daitezen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioa demokratikoki errespetatuz.
→ Bisitak eta ikuskapenak
Arartekoaren erakundeko arduradunek zenbait ikuskapen bisitaldi egin dituzte poliziaren bulegoetan (Durangoko Ertzaintzan eta Donostiako Udaltzaingoan). Horien xehetasunak txosten honen beste atal batean –segurtasunari buruzkoan– eman dira. Bisitaldietan, besteak beste, genero-indarkeriaren kasuetan poliziaren bulegoetan jarraipena egiteko modua aztertu da.
Durangoko Ertzaintzari dagokionez, genero-indarkeriaren kasuetan arriskua eta jarraipena bi gizonek egiten dute. Eurek kontatutakoarekin bat, kasuak gehitu dira. Are gehiago, bisitaldian 140 kasu jarraitzen ari ziren, baina esleitutako kasuei arreta eskaintzeko giza baliabideak falta direla aipatzen zuten. Aurrekoaren harira, baieztatutakoaren arabera, arriskua neurrizkoa bada, biktimarekin telefonoz harremanetan hilabete eta erdiz behin jartzen da; bien bitartean, beste kasu batzuetan kontaktua 15 egunez edo hilabetez behin egiten da.
Bestalde, Donostiako Udaltzaingoari burututako bisitaldian, genero-indarkeriarengatik salaketak nola hartzen diren ikuskatu zen. Beren esanetan, joan den urteetako datuekin erkatuz gero, aurten kasuen kopurua murriztu da. Jasotako informazioaren arabera, biktimei korridoreko azken bi aretoetan hartu eta arreta eskaintzen zaie, pribatutasuna eta arreta hobeak izateko. Ahal izanez gero, emakume bat aritzen da jardun horretan. Biktimak instruktorea du lagungarri eta salaketa egitean pribatutasuna behar du. Salaketen harrera-sistemak (gelak, langileak, etab.) bi horiek kontuan hartzen dituela ondorioztatu genuen.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Gaur egun gure gizarteak erronkak ditu Euskadin lege-esparrua aplikatu eta betearazteko eta, bide batez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatzeko eta halabeharrez nazioarteko testuinguruari lotuak daude: batetik, pentsamendu-korronte eta ekintza feministak, gero eta indar gehiagoz, egiturazko matxismoarekin eta bere ondorioekin
amaitzeko gure ereduaren eraldaketa sakona eskatzen baitute; eta, bestetik,erronka horiek, tamalez, emakumeen giza eskubideen aurkako goranzko erreakzioari, generoaren aurreiritzi eta estereotipoei, emakumeen aurkako gizarte-
jarrera sexistei eta diskriminatzaileei, bereziki, gorrotorako zirikaldi sexistei erantzun behar dizkiete. Euskadin, azkeneko urteetan erakunde eta pertsona askoren ahaleginari esker, aurrerapausoak ukaezinak dira, baina oraindik aginte-egitura desberdinek diraute, generoarengatik ez da indarkeria etetea lortu, prozesu politikoetan eta erabakiak hartzean emakumeen partaidetza oraindik mugatua da, lan ezegonkorrak dituzte eta pobrezia feminizatua dago. Hori oso errealitate hedatua da.
Horietan guztietan oinarrituta, erronka asko dago eta gero eta irmotasun eta uste osoagoaz lehentasuna eman behar
zaio bitartekoez hornitzeari emakumeek erabaki politikoak eta ekonomikoak har ditzaketela, berdintasun-baldintzetan kalitatezko enplegura iristen direla eta baliabide ekonomikoak lortzen dituztela ziurtatzeko. Gainera, bateratzearen ondoriozko beharrei aurre egin beharko zaie. Nolanahi ere, arrazoi izaten jarraitzen dute, neurri handian, kultur balio sexistek eta gizonek nahiz emakumeek eskubide berdinez gozatzeko gizarte- eta ekonomia azpiegitura urriek.
Azkenik, ezinbestez ulertu behar da legeak, politikak, programak eta proiektuak onartzen direnean, estuki lotuta doala bitarteko ekonomikoen eta giza baliabideen hornidura berezia. Euskal politika guztietan genero-berdintasunaren zeharkakotasunak eta genero-berdintasunerako erakunde-mekanismoak sendotzeak, euskal administrazioen maila guztietan, jarraitu behar du beharrezkoa den finantzaketa-esleipenarekin, bestela, mekanismoak ez dira eraginkorrak. Neurri horiek gaitu eta sendotzeko premiak Euskadin emakumeen eta gizonen berdintasuna hobetzeko orduan etorkizuneko aurrerapausoak markatuko ditu.
Arartekoaren ustez, Euskadiko agenda politikoak lehentasuna eman behar die honako erronkei:
→ Emakumeen kontrako indarkeria: premia dago Estatuko ituna garatzeko eta prebenitu nahiz deuseztatzean aurrerapausoak emateari begira Euskadin esparru berri bat ezartzeko
Estatuko ituna 2017. urtean adostasun politiko zabalarekin onartu zen, baina 2018. urtean ez du esperotako garapena izan eta oraindik neurri ugari dago inplementatzeke. Dena den, Euskadin premiaz eta zirt edo zart jardun behar da eremu horretan. Horretarako, berezko aginpide guztiak erabili behar dira, gizarte-gaitz horren aurkako borroka hobetzen eragin badezakete, estatu-mailan proposatzen diren berrikuntzen aurrerapausoak alde batera utzita.
Estatu Itunarekin batera sortutako esparru berria, baita Europan genero-indarkeriaren aurka borrokatzeko eta biktimak babestu eta haiei laguntzeko ezarri diren lehentasunak ere, aukera ona dira EAEko erakundeen erantzuna hobetuko duten neurriak proposatzeko. Testuinguru horretan, ezinbestekoa da iragarritakoari jarraiki, erakundeen arteko akordioa –egun Euskadin indarrean dagoena– sinatu duten erakunde guztien konpromisoa berritzea, eta bai estatuko esparru berrira, bai Europako eta nazioarteko eskakizunetara egokitzeko asmoz berrikusteko proposamena egitea; halaber, oinarri sendoagoak ezarri behar dira genero-indarkeriaren kontra borrokatzeko erakundeen artean beharrezkoa den koordinazioa lortze aldera.
Era berean, premiazkoa da euskal lege-berrikuntza edo -ekimenetan aurrera egitea, gure administrazio publikoek berezkoak dituzten esku-hartzeen eremuetan biktimei arreta, laguntza eta babesa eskaintzean eraginkortasuna ziurtatu eta biziagotzeko. Bereziki, honako arloei erreparatu behar zaie: gizarte-zerbitzu, hezkuntza, osasun eta polizia-babesari. Horrez gain, justiziarekin koordinatu behar da, batetik, isileko indarkeriaren kulturarekin amaitzeko eta, bestetik, erasotzailea salatzearen urrats zaila ematen duten eta indarkeriarik irtetearen bide konplexuari ekiten dioten emakumeak nahikoa lagundu eta babesteko.
→ Ekonomia-tartearen aurka borrokatzea eta zaintza-lana banatzean desberdintasunari aurre egitea: soldata arrakalaren aurkako euskal estrategia garatzearen erronka
Urteko txosten honetan bertan, jada 2017. urtean erakunde honek aipatutakoaren babesean, funtsezkoa da Euskadin emakumeen eta gizonen artean ordainsari desberdinei eragiten dizkieten faktoreak eta horien garrantzia zehazteko azterketari eustea. Lan horren ondorioz, bidegabekeria horren aurka eraginkortasunez borrokatzeko estrategia proposatu behar da. Ildo horri jarraiki, Emakundek 2018. urtean Euskadin soldata arrakalaren egoerari buruzko diagnostikoa argitaratu zuen eta ondoriozta daiteke EAEn urteko ordainsariak kalkulatzen badira, % 24,4ko soldata arrakala edo kalkulua orduka eginez gero, % 14,3koa dagoela. Datu hori eztabaidaezina da eta egiaztatuta dago, beraz, goresgarria da Euskadin soldata arrakalaren aurkako borrokan 2018. urtean eman nahi izan den bultzada. Xede horrez, Soldata Arrakalaren aurkako Euskal Estrategia, izenekoa egin da eta akordiora iritsi ere bai. Helburua emakumeen eta gizonen arteko tarte ekonomiko bidegabe eta iraunkorra murriztea da, baita horrekin amaitzea ere. Hala, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan horrekin elkartzen dira lehentasunezkotzat jotako europar helburuak, 2016-2019 denboraldirako Genero Berdintasunerako europar Estrategiak jasotzen dituenak. Izan ere, horrek 2020rako Europar Estrategiaren genero ikuspegia lantzen du. Europako estrategia horretan ezarritako lehentasunen artean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari dagokionez, honako hauek dira azpimarragarriak: emakumeek lan-munduan duten parte-hartzea areagotzea; haien independentzia ekonomikoa gehitzea; emakumeen diru-sarrera eta pentsioei dagokien aldea –gizonekiko– gutxitzea, horren bidez emakumeen artean pobrezia handiagoari aurre egiteko; erabakiak hartzerakoan emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea.
Lehentasun horiek finkatzearekin batera, gainera, euskal gizartean, esparru bat ezarri da, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun ekonomikoaren arloko jarduerak bultzatzeko eta lehentasunezko helburuak betetzeko. Arartekoaren iritziz, nahitaezkoa da soldata arrakalaren aurkako estrategiak ezartzen dituen neurriekin aurrera egitea, eta hurrengo urteetan lehentasunez neurri guztiak, arau- eta lege-berrikuntzak barne, egituratzea, xede horretarako badira. Aurrekoari eutsiz, ezinbestekoa da euskal administrazioek ordainsarien berdinerako eskakizunerantz egin beharreko bidean lidergoa hartzea, ez bakarrik beren langileei begira. Zuzenean edo zeharka zerbitzu publikoen eremuetan lanean diharduten langile guztiak kontuan hartuko dituzte.
Halaber, emakumeen lan-egoeran gizonen eta emakumeen artean, ordaindu gabeko lan modura, zaintza-lana banatzean desberdintasunak duen eragin negatiboari erreparatuko zaio. Ildo horri jarraiki, genero-berdintasunari buruz Nazio Batuek xedatutako itxaropenak gogoratzea komeni da. 2030 Agendaren 5. helburuak, Garapen Iraunkorrerako helburuen esparruan, egiaztatuta dagoen gertakari bati aurre egin nahi dio: batez beste ordaindu gabeko laguntza-zaintzetan eta etxeko lanetan emakumeek gizonek baino askoz ordu gehiago ematen dituzte, zehazki, hirukoitza gainditzen
da. Eskura daitezkeen datuen arabera, etxeko zereginak egiten ematen den denbora, ordaindu gabeko lanari dagokionez, generoen arteko aldearen ehuneko handi baten kausa da. Eremu honetan ere, Euskadiko aginte publikoek eragin behar dute. Neurriak hartu behar dituzte hezkuntzaren, prestakuntzaren eta gizarte-sentsibilizazioaren eremuan eta lana eta familia bateratzea ahalbidetzeko erraztasunak eman ere bai. Nolanahi ere, balioa eman behar zaio zaintza-lanari, erkidego osoaren onurarako delakoan.
Aurrekariak
Aurreko urteetan bezalaxe, atal honetan saiatuko gara desgaitasuna duten pertsonen eskubideak aldezteko 2018an azaldu dizkiguten gai guztiak aztertzen, erakunde honen jarduera esparruei buruzko zeharkako ikuspegi batetik.
Arartekoaren erakundeak, pertsona ororen eskubideak defendatzeko duen lehentasunezko eginkizuna betez, azpimarra berezia jarri izan du beti beren eskubideez baldintza- eta aukera-berdintasunean baliatzeko zailtasun handienak dituzten pertsona guztien defentsan.
Horri dagokionez, otsailaren 27ko 3/1985 Legeak honakoa dio: “Legebiltzarrak Konstituzioaren I Idazpuruak dakartzan eskubideak Legeak dionez bermatuz aldeztu, eta Autonomia-Estatutuaren 9. Atalak dakartzan demokraziazko oinarri irizpide orokorrak bete daitezenaz arduratzeko jarritako goi-karguduna da Arartekoa”. Horretarako, erakunde honen egitekoa da, herritarrek eskatuta edo bere ekimenez, administrazio publikoen jarduera kexa espedienteen bitartez ikertzea, baina, baita ere, politika publikoak eta pertsonen eskubideen babes-sistema ebaluatzea, botere publikoei gomendioak eginez nahiz pertsonen eskubideak betetzeko eta babesteko kultura indartzea xede duten txosten, analisi edo ekimenen prestakuntza sustatuz.
1. Kexarik aipagarrienak
Atal honetan zehatzago aztertuko ditugu, gure iritziz, arlo honetan interesgarriak izan daitezkeen eta ekitaldi honetan bideratu diren jarduerak eta zenbait kexaren izapidea.
1.1. Hirigintza irisgarritasuna eta mugikortasuna garraioan
Hona hemen zuzkidura publikoak eta ekipamendu kolektiboak erabiltzeko eskubidearen helburua: egon litezkeen arkitektura- eta hirigintza-oztopoak kentzea, bermatzeko zerbitzu horiek fisikoki irisgarriak direla herritar guztientzat. Ekipamenduaren edo zuzkiduraren kontzeptu horren barruan, kontuan hartzekoak dira herritarrei askotariko zerbitzu publikoak emateko beharrezkoak diren azpiegiturak (hirigintza-, garraio-, hezkuntza-, gizarte-, kultura-, osasun-zerbitzuak eta abar).
Arlo horri lotuta, ekitaldi honetan jaso ditugun kexetako batzuetan, herritarrek mahaigaineratu dute zailtasunak izan dituztela kultur etxeetara, kiroldegietara eta zenbait espazio publikotara sartzeko.
Arartekoak jakin badaki aurrekontuak beti mugatuak direla herri-administrazioek beren betebehar guztiei aurre egin ahal izateko; hala ere, erabilera publikoko eraikinen erabilera normalizatua sustatzeko ekintza positiboko neurriak hartzea ezgaitasunen bat duten pertsonak integratzeko politikaren aldeko eskakizun berezia da.
Garraioen irisgarritasunari lotutako arazoei dagokienez,
gehien errepikatzen den kexetako bat aipatu nahi dugu, alegia, zenbait erabiltzailek zailtasunak dituztela plataforma baxuko autobusetara igotzeko. Plataforma elektrikoek huts egitearen ondorioz sortzen da arazo hori; ohiko akats horien ondorioz, gurpil-aulkien erabiltzaileak ezin dira ibilgailu horietara igo, eta, igotzea lortuz gero ere, ageriko zailtasunak dituzte jaisteko.
Horren harira, egiaztatu dugu bai Bizkaibusek eta bai Tuvisak beren flotetan sartu dituzten autobus berriek bi arrapala dituztela, bata elektrikoa eta bestea eskuzkoa; horiek elkarrengandik bereizita daude, eta erabiltzailean ibilgailuetara igo ahal izatea bermatzen dute. Horri esker, edozergatik ere plataforma elektrikoak huts egiten baldin badu, eskuzko arrapala erabili ahalko da.
1.2. Hezkuntza
Hezkuntza-arloari dagokionez, gazte baten kasuaren harira egindako jarduna jaso genuen aurreko ekitaldiko txostenean. Neska horrek ezgaitasuna zuen, goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketak egin nahi zituen, eta, azkenean, beharrezkoa zuen laguntza eman zitzaion, haren adina gorabehera.
Aurten jasotako zenbait kexatan, eztabaidagaia hauxe da: 21 urtetik gorako gazteei, unibertsitateaz kanpoko prestakuntzarekin aurrera jarraitu nahi izatekotan, laguntza ematen jarraitu behar ote den. Horri dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak defendatu du hezkuntzan laguntzeko espezialisten berezko egitekoa dela sustatzea ikasleek beharrezkoak diren gaitasunak eskura ditzaten zailtasunak eragiten dieten arloetan, hala nola norberaren zainketan (garbitasuna, janztea…), baina laguntza-lan hutsetarako (besteak beste, komunera laguntzea) ez dela espezialistarik behar, eta, halakoetan, ez dagoela justifikatuta langile horiek kontratatzea. Gauzak horrela, erakunde honen ustez, eztabaidatu beharra dago nola egin behar zaion aurre egoera horri, eta zer-nolako arreta eman behar zaien horrelako premiak dituzten gazteei.
1.3. Funtzio Publikoa
EAEko administrazio orokorrak sortutako lan-poltsetan dagoen pertsona batek Arartekoaren esku-hartzea eskatu du, ez baita aplikatu diskriminazio positiboko neurriak desgaitasuna duten pertsonak enplegua eskuratzen laguntzea xede duten lan-poltsa horiek kudeatzeko orduan.
Esku hartzeko aukerak aztertzean, erakunde honek kontuan hartu du Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoko Zuzendaritzak, dirudienez, bere gain hartu duela, itzulingururik gabe, lantokian beharrezkoak diren egokitzapenak egin beharra, enplegu publikoaren esparruan aukera-berdintasuna bermatzeko eta ezgaitasunagatiko bereizkeriari aurre egiteko.
Hala ere, erakunde honen iritziz, zuzendaritzak ez du aintzat hartzen beste konpromiso batzuk, aipatutakoak bezain garrantzitsuak edo garrantzitsuagoak, hala nola lanpostuak erreserbatzeko beharra, erakunde honen gomendio batean hizpide bihurtu zena (Arartekoaren 4/2013 Gomendio Orokorra, martxoaren 4koa. Aldi baterako kontratazio-burtsak erregulatzen dituzten arauetan, diskriminazio positiborako neurriak ezar daitezela, ezgaituak euren ezaugarrietarako egokiak diren lanpostuetara iritsi ahal izatea errazteko).
Era berean, zuzendaritzak ez dio erantzun kexa aurkeztu duen pertsonaren uziari; izan ere, kexaren arabera, diskriminazio positiboko neurria ezarri behar da desgaitasun larria eta mugitzeko arazo larriak dituztenei, bere kasuan bezala, deialdian lehentasuna emateko, ezaugarri berezietara egokituta dauden lanpostuak bete ditzaten. Azken batean, interesdunak proposatu du EAEko administrazio orokorrak lan-poltsak kudeatzeko sisteman sar dezan ezgaitasunak dituzten pertsonak enplegu publikoan eta lanpostu hornikuntzan sartzeko prozesua arautzen duen abenduaren 3ko 2271/2004 Errege Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoaren antzeko xedapena. Ezarpen horrek aukera ematen die ezgaitasunen bat duten pertsonei plazak aukeratzeko hurrenkera aldatzeko eskaera egin dezaten, mendekotasun pertsonalari edo joan-etorriei lotutako arrazoiengatik eta antzeko beste arrazoi batzuk direla tarteko, betiere horiek behar bezala egiaztatuz gero.
Arartekoak iritzia eskatu dionez, EAEko administrazio orokorra, arloan arautzeko gaitasunik eza aipatu ondoren, martxoaren 4ko 4/2013 Gomendio Orokorra aintzat hartzeko asmoa adierazita, eztabaida pizteko eta administrazio orokorraren sektoreko negoziazio-mahaian sindikatuen ordezkariekin akordioak bilatzeko konpromisoa hartu du, har daitezkeen neurriak negoziazio kolektiboko prozesuaren baitan hartu behar direla uste duelako.
1.4. Gizarteratzea
1.4.1. Ekitaldi honetan aurkeztutako zenbait kexa Lanbideren jarduketek eragin dituzte. Izan ere, erakunde publikoak erabaki du diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren eskaerak ukatzea, edo aldi baterako nahiz behin-betiko etetea prestazio horiek, bizikidetza-unitateko kideetakoren batek edo batzuek ezgaitasuna izanik, eta horrek nabarmen larriagotzen du familien zaurgarritasun-egoera. Arartekoaren iritziz, erakunde publiko horrek kontu handiz jokatu behar luke, kasu jakin horietan, horrelako erabakiak hartzeko orduan. Izan ere, tartean diren inguruabarren ondorioz, azterketa zehatza eta sistematikoa egin beharra dago aldez aurretik, horrelako bizikidetza-unitateei kalte egiten dien ondoriorik ez izateko, aipatutako prestazioen helburu nagusia baita familien oinarrizko premiak asetzeak eta irauteak dakartzan gastuei aurre egitea.
Adibide gisa, erakunde honetan izapidetu dugun kasu jakin bat azaldu nahi dugu. Lanbidek erabaki zuen guraso bakarreko familia bati oinarrizko premiak asetzeko diru-
sarrerak bermatzeko errenta/etxebizitzarako prestazio osagarria etetea eta hura ordaintzeari uztea. Bost kide zituen familia horrek, ama eta lau seme-alaba adingabe, eta haietako hiruri ezgaitasuna eta mendekotasuna aitortua zien Bizkaiko Foru Aldundiak –bati ezgaitasun intelektual arina, besteari moderatua, eta hirugarrenari, II. graduko mendekotasun larria–.
Horrez gain, genero indarkeriaren biktima zela zioen egiaztagutuna zuen amak, eta haren bizilekuagatik zegokion emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak kautelazko neurriak ezarriak zituen, Zigor Prozeduraren Legearen
544. bis artikuluarekin bat etorriz. Banantzeko eta dibortzioko hitzarmen arauemaileak sinatu zituenetik (2011n eta 2012an, hurrenez hurren), bikotekide ohiak ez zion kexagileari hilero ordaindu seme-alabei zegokien mantenu-pentsioa, baizik eta bakarrik salbuespenezko kasuetan, eta, beraz, beste bitarteko batzuk baliatu behar izan zituen familiaren premiak asetzeko. Bikotekide ohiarekin aurretik bizi zen hiritik aldendu eta EAEra iritsi zenetik, bizi den herriko udalaren emakumearentzako arreta-zerbitzuaren laguntza izan du, eta Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errenta/etxebizitzarako prestazio osagarria jasotzeko eskubide subjektiboa aitortu izan dio –interesdunak hori egiaztatzen duen dokumentazioa du, bai eta familia-motari buruzko datu guztiak ere–. Badira zenbait alderdi aipatutako zaurgarritasuna eragin zutenak, besteak beste hauek: pobreziaren feminizazioa guraso bakarreko familia ugarian, interesduna etorkina izatea, familiako genero-indarkeria eta adingabeetako hiruk ezgaitasuna eta mendekotasuna izatea. Lanbideren bi prestazio horiek dira familia horrek oinarrizko premiak asetzeko dituen diru-sarrera nagusiak.
Azaldutako inguruabarrak gorabehera, eta nahiz eta salaketak jarrita zituen jasandako mehatxuak eta arma zuriarekin egindako erasoak zirela-eta, emakumeak erabaki zuen, doako laguntza juridikoaren onura baliatuta, bikotekide ohia berriz ere salatzea mantenu-pentsioa ez ordaintzeagatik: 2015eko uztailaren 22an jarri zuen lehenengo salaketa, eta 2016ko maiatzaren 31n bigarrena. Salaketa horiek jarri ondoren, senar ohiak mantenu-pentsioa ordaindu izan dio noizean behin kexagileari, bere banku kontuan (4 hileko ordaindu dizkio 2 urtetan, salaketak jarri zituenetik), eta interesdunak ez dio horren berri eman Lanbideri zegokion epean
eta moduan, azaldutako testuingurua zela-eta. Ez zuen bete Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko Dekretuaren (147/2010, maiatzaren 25ekoa) 12. artikuluaren arabera prestazio horiek jasotzen dituzten familia guztiek bete behar dituzten betebeharretako bat, eta, hortaz, Lanbidek prestazioa eten zion. Bai erreferentziazko udalaren emakumearen arreta-zerbitzuak, prozesuan lagundu zionak, eta bai Lanbidek familiaren egoera zailaren berri ematen zuten agiri ugari zituzten, eta, hala ere, Lanbidek prestazio hori eten eta hura ordaintzeari utzi zion. Etenaldiak hilabete iraun zuen soilik, eta, ondoren, berrabiarazi egin zizkioten prestazioak; aitzitik, erakunde honek badaki zer-nolako ondorioak izan zitzakeen aldi horretan diru-sarrerarik ez izateak eta, batik bat, ez jakiteak prestazioak berrabiaraziko ote zizkioten.
Espediente hau aztertuta, adierazitako guztia egiaztatu dugu, eta, horrez gain, hauteman dugu ez dagoela koordinaziorik zaurgarritasun-egoeran dagoen pertsona edo familia bat artatzen duten zerbitzu publikoen artean. Horiek horrela, baliteke herri-administrazio batek genero-indarkeriaren biktima den emakume bat babesteko xedatzen dituen neurriek eraginkortasunik ez izatea beste administrazio batek egindako jarduketa dela-eta, edo bi administrazio horiek ez direlako koordinatu, azaldutako kasuan egiaztatu denez.
1.4.2. Bestalde, diru-sarrerak bermatzeko errentari buruzko gaur egungo araudiak eta haren inguruan egindako interpretazioak ez dituzte behar bezala babesten ezgaitasunen bat duten pertsonak beren ardurapean dituzten familiak, baldin eta hori alderatzen badugu beste kolektibo batzuei, kotizazio gabeko baliaezintasuneko pentsioen onuradunei, esate baterako, ematen zaien tratamenduarekin. Arartekoak ofiziozko zenbait jardun egin ditu gai hori dela-eta, eta berriz
ere aipatu du Arartekoaren 2015eko uztailaren 21eko
ebazpenean adierazitakoa –ebazpen horren bitartez, Lanbideri gomendatzen zaio pentsioduntzat jo ditzala “seme-alabak ardurapean edukitzeagatiko esleipena” eragin duten pertsona jakin batzuk, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 9.2. a) artikuluaren xedeetarako, eta berrikusi ditzala diru-sarrerak bermatzeko errenta, pentsio osagarri modalitatean, eteteko eta iraungitzeko prozedura batzuk–.
Diru-sarrerak bermatzeko lege-proposamenean ezarritako erregulazio berriaren 20. artikuluak pentsioduntzat jotzen ditu % 65etik gorako ezgaitasuna duten seme-alabak ardurapean edukitzeagatiko prestazioa eragin duten pertsonak.
Arartekoaren iritziz, positiboa da lege-proposamen horretan aipatutako kolektiboari dagokionez proposatutako aldaketa, ukitutako pertsonek herri-administrazioen babes handiagoa behar dutelako. Hala ere, kontuan izanda proposamen hori onesteko prozedura luzatzen ari dela, Arartekoak uste du ukitutako administrazioak, gomendio hori onartu ondoren, aipatutako xedapena aplika dezakeela, gaur egungo Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko Dekretua (147/2010, maiatzaren 25ekoa) aldatuz.
1.4.3. Taxi-bonua
Ekitaldi honetan, mugikortasun urriko pertsonek jarritako kexa ugari jaso ditugu, ukatu egin dizkietelako taxi zerbitzua ordezko garraiobide gisa erabiltzeko orain arte jaso dituzten laguntzak.
2017an, mugikortasun-arazoak zituzten pertsonei, taxi zerbitzua ordezko garraiobide gisa erabil zezaten, zuzendutako laguntzak Arabako Foru Aldundiak kudeatu zituen. Arabako Lurralde Historikoko udalerri guztietara zabaldu dira diru-
laguntza horiek, 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoa, betez, eta bateratu egin dira, interesdunak zer udalerritan bizi diren, laguntzok eskuratzeko bete behar dituzten irizpideak, onuradun guztiek zerbitzu horretaz baliatzeko aukera berdinak izan ditzaten sustatze aldera.
2018ko ekitaldian aurkeztutako lehenengo eskaerak izapidetu bitartean, foru-erakunde horrek egiaztatu zuen askotan ez zirela bete deialdian ezarritako betekizunak. Behin baloratuta ezgaitasunen bat duten pertsonen zenbait elkartek egindako ekarpenak, eta eskaerak aztertu ondoren, GOFEko administrazio-kontseiluak urte horretan bertan egindako laguntzen deialdiaren oinarriak berrikusi zituen, eta, besteak beste, onetsi zuen onuradunen gutxieneko adina 12ra jaistea, eta bi baldintza kentzea, hain zuzen ere eskatzaileak bere izenean erregistratutako ibilgailurik ez izatearena eta pertsona horrek –ezgaitasuna dela-eta– ibilgailua erosteko edo egokitzeko diru-laguntzarik jaso ez izanarena (Arartekoan jasotako kexek, funtsean, kasu horiek dituzte hizpide).
1.5. Ogasuna
Erakunde honek, urtez urte, bere txostenetan adierazi izan du ezgaitasunen bat duten pertsonek zein haien familiek aparteko ahalegin ekonomikoa egin behar dutela, eta botere publikoek horren jakitun izan behar dutela, pertsona horiek aintzat hartzeko herri-administrazioetan –besteak beste, zerga-administrazioan— abiarazitako politiken plangintzan.
Horiek horrela, zerga-araudiak zenbait mekanismo ezarri behar lituzke, pertsona horiei nahiz zaintzen dituzten senideei konpentsazioa emateko, egunero egin behar duten ahalegin ekonomiko horrek dakartzan kostuengatik.
1.5.1. Hain zuzen ere horretarako proposatu zien Arartekoak hiru foru-aldundiei neurriren bat hartzea zerga-ekitaldi honetan gutxienez % 20ko karga-tasan tributatzen duten (aurrezkiaren zerga-oinarrian sartzen direla-eta) baina 12.000 eurora iristen ez diren (ondasun higiezinen etekinetatik bakarrik datozelako) diru-sarrerak dituzten zergadunei egun aplikatzen zaien zorroztasuna eta zerga-karga arintzeko. Zergadunek berek adierazi ziguten jabetzan zituzten etxebizitzen alokairuagatik jasotako diru-sarrerak, zenbait kasutan, egoitza-plaza pribatuak finantzatzeko erabiltzen zituztela, eta, beste kasu batzuetan, horixe zela beren gastu pertsonalei aurre egiteko zuten baliabide bakarra. Hala ere, aitortu behar dugu, orain arte, hiru aldundietako ezein ere ez dela agertu zentzu horretan aurrera egiteko prest.
Higiezin baten alokairuak etekin ekonomikoen iturri da, eta, beraz, PFEZari buruzko foru arauaren arabera, zergak ordaindu behar ditu. Izan ere, PFEZa zuzeneko zerga da, eta zergadunak jasotako errenta unibertsala kargatzen du. Zerga hori erregulatzen duen arauak berak ezartzen du, Hiri Errentamenduen Legearen mendeko etxebizitzetatik eratorritako kapital higiezinaren etekinen kasuan, % 20ko hobaria aplikatuko zaiola higiezin bakoitzagatik jasotako etekin osoari. Etekin horiek aurrezkiaren zerga-oinarrian sartzen eta likidatzen dira, eta aplika dakiekeen gutxieneko karga-tasa % 20 da.
Horrenbestez, errentaren arloan egindako ezgaitasunaren tratamenduan aurrerapausoak egiten jarraitu beharra dago. Izan ere, ezgaitasunen bat duten pertsonek jasotako prestazioetako batzuk salbuetsita daude, baina beste batzuk, ordea, ez.
1.5.2. PFEZari buruzko araudiaren arabera, mendekotasunagatiko eta ezgaitasunagatiko kenkari bat aplika daiteke, besteak beste, zergadunak berak duenean mendekotasuna edo ezgaitasuna. Interesdunari zer ezgaitasun-gradu aitortzen zaion, horren araberakoa izango da kenkariaren zenbatekoa. Nolanahi ere, kenkari horrek eraginkor izateari utzi dakioke zergadunak ez badu jaso zerga-atxikipena aplikatu zaion diru-sarrerarik edo errenta-iturririk. Hori ekiditeko, zerga horren arauak bi aukera aurreikusten ditu: ezgaitasuna duen pertsonak aplikatzea kenkaria zergaren autolikidazioan, edo, bestela, ezgaitasuna duen pertsona bere gain hartzen duen zergadunak aplikatzea kenkari hori zergaren banakako autolikidazioan.
Ezgaitasunen bat duten pertsonek zergaldi bakoitzean har dezakete erabaki hori, eta hura baliatzeko epea oso mugatua da, zerga horri buruzko arauan berariaz xedatutakoari jarraituz. Hori dela eta, aukera hori ezin da baliatu zergaren aitorpena egiteko borondatezko epea amaitutakoan, edo zerga-administrazioak behin-behineko likidazioa egiten duenean, hori lehenago gertatuz gero.
Gainera, ezgaitasunen bat duten zergadunek ezin dute aukera baliatu ez badute haren berri, ez zaielako ohartarazi aukera hori dutela eta erabil dezaketela. Honezkero, Araban agerian utzi da arazo hori, eta foru-ogasun horrek aldeko ebazpen zehatza eman du.
Ukitutako pertsonak, ordura arte, baterako tributazioa egina zuen beti. PFEZa banakako tributazioaren modalitatean likidatzeko proposamenak jaso zituen etxean, eta Samaniego kaleko bulegoetara joan zen bi proposamenekin, haiek berrikusteko, jakin nahi baitzuen zergatik eskaini zieten banakako tributazioaren modalitatea. Izan ere, jaso zituen diru-sarreren izaeragatik eta kontura ordainketa gutxi egiteagatik, autolikidazioan ezin zioten kenkaririk aplikatu ohiko etxebizitza eskuratzeagatik edo ezgaitasunagatik, nahiz eta horiek, lehen batean, onuragarriak izan zitezkeen berarentzat. Senarrari proposatutako autolikidaziotik ondorioztatzen zen 890 euro inguruko kuota ordaindu behar zuela. Kexagileak nabarmendu zuenez, arreta eman zion langileak adierazi zion banakako tributazioaren modalitatea, alegia, aurkeztu zietena, zela gehien komeni zitzaiena ekonomikoki, eta horregatik igorri zietela hori etxera.
Ukitutako pertsonak azpimarratu zuen ez ziotela aukera horren berri eman, etxera bidali zizkioten likidazio-proposamenetan ere ez zela aukera horri buruzko informaziorik ageri, eta, bere ustez, etxera igorri zizkioten proposamenak ez zirela benetan mesedegarrienak bere familia-unitatearen interes ekonomikoetarako.
1.6. Segurtasuna
Arlo honetan, aurten izapidetzen amaitu dugun kexa bat aipatu behar dugu. Gasteizko Udalari egindako eta hark onartutako gomendio batekin amaitu ditugu kexa horren harira egindako izapideak (Arartekoaren Ebazpena, 2018ko urriaren 30ekoa); hauxe zen gure gomendioa: berriz azter zitzala udaltzain batek jarritako salaketa baten ondorioz ibilgailu bat bide publikotik kentzeko egintza eta horri lotuta egindako zigortzeko jardunak. Ibilgailua –Frantziako matrikula du– bide publikotik kendu zuten, ezgaitasunen bat duten pertsonentzat erreserbatutako plaza batean aparkatuta zegoenean, pertsona horientzako aparkatzeko txartel europarra –Frantzian jaulkitakoa zen, eta kexagilea zen haren titularra– ikusgai zuela. Izan ere, ibilgailua kentzeko agindua eman eta interesduna salatu zuen agenteak uste zuen txartel hori ez zela jatorrizkoa, kopia bat baizik. Kexagileak ukatu egin zuen hori. Zioenez, ibilgailuen udal-gordailuan egiaztatu zuen txartela jatorrizkoa zela baina, hala ere, ibilgailua kentzeko tasa eta isuna ordaindu behar izan zituen autoa berreskuratu ahal izateko. Arartekoaren iritziz, udalak salaketari froga-balio osoa eman zion eta hori ez dator bat konstituzioan jasotako errugabetasun-presuntziorako eskubidearekin (Espainiako Konstituzioaren 24.2 artikulua). Horrez gain, erakunde honen ustez, kexagileak egindako isunaren ordainketa ez zen borondatezkoa, udalak hori esan arren, nahitaezkoa baizik, behin-behineko gordailu hori ezarri baitzioten Espainian ez bizitzeagatik.
1.7. Etxebizitza
Etxebizitza egokituen premia dela-eta, jakin badakigu etxebizitza babestuen parkeak, oro har, eta alokairu-araubideko etxebizitza egokituen parkeak bereziki, mugak dituztela gaur egun, eta, horren eraginez, herritarren eskaria herri-administrazioen eskaintza baino askoz handiagoa dela. Horren harira, ekitaldi honetan, herritar askok kexak aurkeztu dituzte, errentamendu-araubideko etxebizitza egokituen premia zuten-eta.
Arartekoak honako hau gogorarazi dio Eusko Jaurlaritzako
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari,
Etxebizitzari buruzko Legearen (3/2015, ekainaren 18koa) 7.4. artikuluarekin bat etorriz:
“Eusko Jaurlaritzak (…) erabilgarri dauden etxebizitza-baliabideak, lehentasunez, egoera txarrenean dauden kolektiboentzako alokairuko etxebizitzak sustatzera bideratuko dituzte. Lehentasun horrek esan nahi du etxebizitza-baliabideen
% 80, birgaitzera bideratutako baliabideak salbuetsita, alokatze-politiketara bideratuko dela eta babes publikoko araubidean eraikitakoaren bolumena ez dela ehuneko hori baino txikiagoa izango”.
2. Gizarte-testuingurua
Arartekoko langileek aukera izan zuten FEVASek 2018ko abenduaren 3an antolatutako jardunaldian, “Aurrerapauso bat ezgaitasunen bat duten pertsonen enplegu publikoan”, parte hartzeko.
5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, urriaren 30ekoak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duenak, kasu hori aurreikusten du 59.1. artikuluan:
“1. Enplegu publikoaren eskaintzetan bete beharreko lanpostuen ehuneko zazpiko kupoa gordeko da gutxienez, desgaitasunen bat duten pertsonek bete ditzaten, betiere, hautaketa-prozesuak gainditu, desgaitasuna egiaztatu eta desgaitasun hori bete beharreko zereginekin bateragarri dela erakutsita, horrela, arian-arian, administrazio publiko bakoitzak dituen langile guztien ehuneko bira iritsi arte. Desgaitasuna duten pertsonatzat joko dira azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretu bidez onetsitako Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei eta Haien Gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bateginaren 4. artikuluaren 2 zenbakian jasotakoak.
Gutxieneko ehuneko zazpi hori erreserbatzeko orduan gutxienez eskainitako plazen ehuneko bia adimen-desgaitasuna egiaztatzen duten pertsonek bete beharko dute eta eskainitako gainerako plazak beste edozein desgaitasun mota egiaztatzen dutenek.
2. Administrazio publiko bakoitzak hartu beharreko neurriak hartuko ditu hautaketa-prozesuan denborak eta bitartekoak arrazoizkoa den eran moldatzeko eta egokitzeko, eta, behin prozesu hori gainditutakoan, dagokion lanpostua desgaitasuna duen pertsonaren beharrizanei egokitzeko.”
Jardunaldi horretan, Bizkaiko Foru Aldundiko zenbait arduradunek foru-erakunde horrek antolatutako EPEaren berri eman zuten; deialdia ezgaitasun intelektualen bat zuten pertsonei zegoen zuzenduta, eta pertsonal urgazleko bost plaza betetzea zuen helburu. Ziotenez, EPE horrek aukera emango zuen ezgaitasun intelektualen bat zuten pertsonen lana izateko eta enplegu publikoa eskuratzeko eskubideak gauza
zitezen. Prozesu horretan, besteak beste, alderdi hauek hartu ziren kontuan: batetik, aztertu zen zer lanpostu bete zitzaketen, bestetik, ezgaitasun intelektualen bat zuten pertsonen premiei erreparatu zitzaien, eta, azkenik, foru-erakundeko antolaketaren baitan, pertsona batzuk hautatzea, prozesu hori abian jar zezaten. Halaber, azpimarratu zuten oso garrantzitsua zela erakundeak elkarlanean aritzea prozedura osoan; FEVASek, esate baterako, ezgaitasun intelektuala zer zen ulertarazi zien.
Horrez gain, adierazi zuten erabakigarria izan zela zenbait erakunderen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren,
IVAPen, Lantegi Batuak fundazioaren eta abarren esku-
hartzea eta lankidetza.
Arartekoak uste du Bizkaiko Foru Aldundiak egindako apustua jardunbide egokitzat hartu behar dela, erreferentea izan behar lukeela beste administrazio batzuentzat eta ohiko bihurtu beharko lukeela lan eskaintza publikoaren prozesu osoan.
3. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
3.1. Bilerak elkarteekin
Arartekoak betidanik pentsatu izan du EAEn eremu honetan lan egiten duten elkarteek egiten duten lanak gure zeregina aberasten duela, kolektiboaren errealitatea ezagutzera ematen duten antena gisa dihardute-eta. Hori dela eta, ezinbestean eman behar dizkiegu eskerrak, erakunde honekin etengabe lankidetzan aritzen direlako.
Ekitaldi honetan, Elkartu, Fekoor eta Euskal Gorrak elkarteekin harremanetan jarraitu dugu; gure helburua zen ezgaitasunen bat duten pertsonen kolektibo gisa eragiten dieten gaiei buruz aritzea, eta, hala bazegokion, kexak edo erreklamazioak izapidetzea.
3.2. Ofiziozko espedienteak
Amurrioko Udaltzaingoaren egoitzak dituen irisgarritasun-
arazoen berri izan genuen komunikabideen bitartez. Argitaratutako albistean adierazi zen bi urte eta erdi igaro zirela Udaltzaingoak instalazio berriak estreinatu zituenetik, baina espazioak irisgarritasun-arazo handiak zituela. Jakinarazi zenez, agenteek kalean bertan artatu behar zituzten mugikortasun-arazoak zituzten pertsonak, hiru eskailerako oztopoa gainditu beharra zegoelako polizia-etxeko sarrerara iristeko.
Arartekoak egindako eskaerari erantzunez, Amurrioko Udalak jakinarazi zigun instalazio horiek egokitzeko obrak Amurrioko
irisgarritasunari buruzko lau urteko planean jasota zeudela, obra lehentasun handikotzat jo zela, eta udaleko zerbitzu teknikoek prest zutela instalazio horiek hobetzeko proiektua. Udalaren txostenean zehaztu zen udalak aurreikusita zuela lan horiek 2019an egikaritzea. Helarazi diguzun informazioa aintzat hartuta, eta uste genuenez arazoaren irtenbidea bideratuta zegoela, Arartekoak amaitzat jo zuen bere esku-
hartzea.
3.3. Gomendio orokorra
Gure aurreko txostenean adierazi genuen hasiak ginela ofiziozko jardun bat izapidetzen. Jardun horren helburua zen egiaztatzea nola ari zen aplikatzen gure autonomia-erkidegoan ezgaitasunen bat duten pertsonentzako aparkatzeko txartelaren titularrek zuten eskubidea aparkaldi mugatuko guneetan behar adina denboraz aparkatzeko; eskubide hori aitortzen dute abenduaren 12ko 1056/2014 Errege Dekretuak eta martxoaren 22ko 50/2016 Dekretuak [bi arauen 7.1.c) art.]. Halaber, jardun horren bidez, TAOren udal erregulazioak adierazitako arauetara egokitzeko egindako jardunak ezagutu nahi genituen, eta jakin nahi genuen zer jarraibide eman zitzaizkien adierazitako eskubidearen inguruan TAOko jagoleei, eta, hala bazegokion, baita udaltzainei ere.
Jardun hori ekitaldi honetan amaitu da, gomendio bat eginda. Arartekoak gomendio orokor bat egin du, hain zuzen ere, ezgaitasunen bat duten pertsonentzako aparkatzeko txartelaren titularrek –txartela erregulatzen duen araudiak ezarritako baldintzetan– aparkaldi mugatuko guneetan (TAO) aparkatzeko duten eskubidearen inguruan (Arartekoaren 4/2018 Gomendio Orokorra, 2018ko urriaren 9koa), egiaztatu baitu udalaren gaur egungo erregulazioak, oro har, ez datozela bat araudi horrekin, eta, hala eta guztiz ere, aplikatu egiten direla oraindik ere; inguruabar hori dela-eta, eta erregulazio asko egotearen eta horiek argiak ez izatearen ondorioz, zailagoa da ziur jakitea zer araubide aplikatzen den udalerri bakoitzean, eta urratu egiten dira Espainiako Konstituzioan jasotako legezkotasun-printzipioa eta segurtasun juridikoaren printzipioa (Espainiako Konstituzioaren 9.3. artikulua).
Arartekoak honako gomendio hau helarazi die autonomia-erkidegoko zenbait udali, zehazki aparkaldi mugatuko sistemak ezarri dituzten eta horien erregulazioa ezgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartelari buruzko gaur egungo araudira egokitu ez dutenei:
– Gehiago luzatu gabe, egoki ditzaten sistema horiek ezarri dituzten udal ordenantzak txartela igortzeko eta erabiltzeko oinarrizko baldintzak erregulatzen dituen abenduaren 12ko 1056/2014 Errege Dekretuan eta txartela Euskal Autonomia Erkidegoan arautzeko martxoaren 22ko 50/2016 Dekretuan ezarritako desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatze-txartelari buruzko araudira.
– Argi eta garbi zehatz ditzaten, txartelari buruzko araudia betez, desgaitasuna duten pertsonentzako txartelaren titularrek joan-etorriak egiteko erabiltzen dituzten ibilgailuak aparkamendu mugatuko guneetan uzteko baldintzak, pertsona horien segurtasun juridikoa eta ziurtasuna bermatzeko.
– Behar diren neurriak har ditzaten, desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatze-txartelaren titularrek txartelaren erregulazio berriak aitortzen dizkien eskubideak –joan-etorriak egiteko erabiltzen duten ibilgailua aparkamendu mugatuko guneetan behar beste denboraz aparkatzeko eta onuragarriagoa den udal erregulazioa aplikatzeko– oztoporik gabe erabiltzea ahalbidetzeko.
– Aparkamendu mugatuko sistemak arautzeko ordenantzak betetzen direla zaintzeaz eta arau-hausteak salatzeaz arduratzen diren agenteei aipatu eskubideei buruzko jarraibide argiak eman diezazkieten, eta gai horri buruzko informazio orokor argi eta zehatza eman dezaten, txartelaren titular bakoitzak, bizi den tokian bizi dela ere, jakin dezan seguru zein erregulazio aplikatzen den.
– Informazio horretan erabiltzen den hizkera bat etor dadin Pertsona desgaituen eskubideei buruzko Konbentzioan eta desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritako printzipio eta helburuekin, hau da, bazter ditzan pertsona horiei zuzenean edo zeharka balio txikiagoa esleitzen dieten terminoak.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
4.1. Denbora luze igaro da abenduaren 4ko 20/1997 Legea,
Euskadiko Irisgarritasuna Sustatzekoa, indarrean jarri zenetik. Hala eta guztiz ere, zenbait espazio publiko (bizitegi-
zona zaharrenak, batez ere) eta erabilera publikoko eraikin ez daude behar bezala egokituta, eta gabezia handiak dituzte.
Hori dela eta, bereziki udalei gogorazi behar zaie, baina baita zerbitzu publikoak (osasuna, gizarte zerbitzuak, hezkuntza eta abar) ematen dituzten gainerako administrazioei ere, irisgarritasun-baldintzetara egokitu beharreko beren titulartasuneko ondasun eta espazio publikoen katalogo bat izan behar dutela, eta han ezarri behar dituztela jarduketen lehentasun-hurrenkera, horiek egikaritzeko egutegia eta programa ekonomiko-finantzarioa. Ondorio horietarako, apirilaren 20ko 505/2007 Errege Dekretuak –espazio publiko urbanizatuak eta eraikinak erabiltzerako orduan, ezgaitasunen bat duten pertsonen irisgarritasunaren eta diskriminazio ezaren oinarrizko baldintzak onetsi zituenak– honako hau xedatu du: onetsitako irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzak nahitaezkoak izango direla, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, arrazoizko doikuntzak egiteko aukera ematen duten lehendik dauden eraikinetan (azken xedapenetako bosgarrena, 173/2010 Errege Dekretuaren 1.3. azken xedapenak aldatuta).
Arartekoak jakin badaki aurrekontuak beti mugatuak direla herri-administrazioek beren betebehar guztiei aurre egin ahal izateko; hala ere, ingurune eraikiaren erabilera normalizatua sustatzeko ekintza positiboko neurriak hartzea ezgaitasunen bat duten pertsonak integratzeko politikaren aldeko eskakizun berezia da.
4.2. Nabarmentzekoa da EAEko administrazio orokorrak lan-poltsak kudeatzeko sisteman sartu behar duela 2271/2004 Errege Dekretuaren (abenduaren 3koa, ezgaitasunen bat duten pertsonek enplegu publikoa eskuratzea eta lanpostuak betetzea arautzen duena) 9. artikuluan ezarritakoaren antzeko xedapena, zeinak aukera ematen baitie ezgaitasunen bat duten pertsonei plazak aukeratzeko hurrenkera aldatzeko eskaera egin dezaten, mendekotasun pertsonala, joan-etorriak egiteko zailtasunak eta antzeko beste arrazoi batzuk direla tarteko, betiere horiek behar bezala egiaztatuz gero.
4.3. Egiaztatu dugu Lanbidek erabakitzen duela diru-
sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren eskaerak ukatzea, edo aldi baterako nahiz behin-betiko etetea prestazio horiek, bizikidetza-unitateko kideetakoren batek edo batzuek ezgaitasuna izanik, eta horrek nabarmen larriagotzen duela familien zaurgarritasun-egoera. Arartekoaren iritziz, erakunde publiko horrek kontu handiz jokatu behar luke, kasu jakin horietan, horrelako erabakiak hartzeko orduan. Izan ere, tartean diren inguruabarren ondorioz, azterketa zehatza eta sistematikoa egin beharra dago aldez aurretik, horrelako bizikidetza-unitateei kalte egiten dien ondoriorik ez izateko, aipatutako prestazioen helburu nagusia baita familien oinarrizko premiak asetzeak eta irauteak dakartzan gastuei aurre egitea.
4.4. Erakunde honek, urtez urte, bere txostenetan adierazi izan du ezgaitasunen bat duten pertsonek zein haien familiek aparteko ahalegin ekonomikoa egin behar dutela, eta botere publikoek horren jakitun izan behar dutela, pertsona horiek aintzat hartzeko herri-administrazioetan –besteak beste, zerga-administrazioan– abiarazitako politiken plangintzan.
Botere publikoei dagokie beharrezkoak diren neurriak hartzea eta baldintzak sustatzea, gizabanakoen eta taldeen berdintasuna erreala eta eraginkorra izan dadila. Ezgaitasuna duten pertsonen errenta erabilgarria handitzera bideratutako neurriak ezartzeak laguntzen du ezgaitasuna duten pertsonak gizarteratzen, eta horien parte-hartzea eta ikusgaitasuna bultzatzen ditu.
4.5. Arartekoak gomendio orokor bat egin du (Arartekoaren 4/2018 Gomendio Orokorra, 2018ko urriaren 9koa), udalek aparkaldi mugatuko sistemak arautzen dituzten ordenantzak (TAO) egokitu ditzaten, bat egin dezaten ezgaitasunen bat duten pertsonentzako aparkatzeko txartelaren araudiarekin (1056/2014 Errege Dekretua, abenduaren 12koa, eta 50/2016 Dekretua, martxoaren 22koa), eta txartel horren titularrei berma diezaieten araudiak aitortutako eremuetan behar adina denboraz aparkatzeko eskubidea [bi arauen 7.1.c) artikuluak], hauteman baita orokor samarra dela, arlo horretan, segurtasun juridikoaren printzipioa eta legezkotasun-printzipioa urratzea (Espainiako Konstituzioaren 9.3. artikulua).
4.6. Amaitzeko, aurten ere, Arartekoak erreklamatu behar du, ezgaitasunen bat duten pertsonen eskubideak bermatzeko lan egiten duten euskal herri-administrazioek etengabe mantendu behar dutela dibertsitate funtzionalaren zeharkako ikuspegia agenda instituzionalean, betiere aintzat har dadin pertsona horiei eragin diezaieketen politika publiko guztien plangintza egiteko zein haiek gauzatzeko orduan.
Horiek horrela, erabakigarria da herri-administrazioek gizartearen eraldaketa kulturala egitea helburu duten sentsibilizazio-, sustapen- eta prestakuntza-jarduerak garatzea, aukera berdintasuna eta bereizkeriarik eza oinarri hartuta, eta aukera ematea errealitate horren eta haren kausen eta ondorioen inguruko ezagutzan sakontzeko.
1. Familiak
2. Emakumeen berdintasuna eta osotasuna
3. Ezintasunen bat duten pertsonak
4. Espetxeratuak
Aurrekariak
Presoen bizi-baldintzak Arartekoaren etengabeko kezkarako arrazoia dira. Espetxeratuek beren askatasuna galdu izanak ez du esan nahi ahultasun egoera bizi behar dutenik. Aitzitik, beren eskubide guztiak normaltasunez gauzatu eta epaian zehazki mugatu ez dizkieten gizarte-onura guztiak izan behar
dituzte. Gure espetxeetako errealitateak, ordea, presoek eskubide horiek praktikan baliatzerakoan bizi dituzten mota guztietako zailtasunez hitz egiten digu.
Espetxeen kudeaketa Estatuko Administrazioari dagokionez, Arartekoak ez du ikuskatzeko eskumenik. Aldiz, zuzenean esku har dezakegu espetxean dauden pertsonen eskubideen inguruan, horien eraginkortasuna administrazio autonomikoak, foru erkidegoetakoek eta tokikoek eskaintzen edo kudeatzen dituzten zerbitzu eta ekimenen menpekoa denean. Funtsean, eskubide horiek honako hauekin zerikusia dute: osasuna, hezkuntza, garraioa, prestakuntza-programak, gizarte-ongizatea eta laneratzea.
Dena den, erakunde honek beti pentsatu izan du bere betebeharra dela egungo zigor-sistemari buruzko hausnarketa bultzatzea, legeak egotzi dion lana, hau da, giza eskubideen kultura hedatzeko lana, betez. Ildo horretan, 2018an, modu aktiboan hartu dugu parte Euskadiko espetxe eredu propioa zehaztearen gaia landu duten Legebiltzarreko batzorde eta ponentzia guztietan, baita Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak horretarako eratu duen diziplinarteko taldean ere.
Arartekoak gaiaren inguruan urtean zehar egin dituen ekarpenen ardatz nagusiak azalduko ditugu jarraian, baita eskubideen aldeko berariazko esku-hartzeak ere; horietako batzuen xehetasunak honako atal honetan jasota daude:
• Batetik, politika kriminalaren eta espetxe-ereduaren inguruan hausnartu beharra gizarteari helaraztea, eta bestetik, Eusko Legebiltzarrari gure espetxeetan espetxeratuta dauden pertsonen bizi-baldintzen eta askatasuna kentzeak benetan sortzen dituen ondorioen berri ematea.
• Espetxearen ordezko tratamenduen aukerak dibertsifikatzea, eta erregimen irekia ahalik eta gehien hedatzea.
• Gizarteratzeko bideak indartzea, bai maila soziolaboralean, bai, askatasuna kenduta duten pertsonek eduki ditzaketen behar kognitibo-konduktualen gainean esku hartuz.
• Espetxeek irekiagoak izan behar dute, lotura handiagoa izan behar dute gizarte osoarekin. Beraz, egin dezagun parte hartzeko sistemak garatzearen eta indartzearen alde, bai espetxeen barrualdean, bai antolatutako gizarte zibilarengandik datozen ekimenei dagokienez.
Ez diogu garrantzitsua iritzi espetxean dauden pertsonengandik hartutako kexen estatistika atala sartzeari; izan ere, horietako batzuk Estatuko Herriaren Defendatzaileari helarazi behar izan zaizkio, Eusko Jaurlaritzari transferitu ez zaizkion gaiak izanda, hala nola lekualdaketak, zehapenak, helmugak, gradu atzerapenak, espetxe onurak eta senideen bisitak ukatzea, eta beste autonomia-erkidegoetako espetxeetako osasun egoerari lotutako arazoak.
Eskumen-muga horiek gorabehera, txostenaren xede den urtean jasotako kexen ondorioz, hiru mailatan esku hartu behar izan dugu:
• Osakidetzaren aurrean, gure espetxeak betetzen dituzten pertsonen osasuna zaintzeko erantzukizuna baitauka; izan ere, gainerako biztanleak artatzen dituen osasun-sare berberak artatzen ditu espetxeratuak. Arreta horren funtzionamendua ona dela egiaztatu ahal izan dugu, bai diagnostikoa egitean, bai tratamendua ematean, gauza bat izan ezik: oraindik ere antzeman daitezke gabeziak buru-osasunaren arloan. Ahaleginak egin arren, gabezia horietako batzuen hasiera egiturazkoa izateak eragozten du desagerraraztea, eredua aldatzen ez bada; aldaketaren ildo nagusiak Arartekoak bere garaian aurkeztu zuen txosten berezian azaldu ziren (Askatasunik gabe dauden pertsonen buruko osasunari EAEn emandako arreta soziosanitarioa).
• 2018. urtean, Euskal Osasun Zerbitzuan egindako kudeaketa horiek lotura berezia izan dute urte osoan zehar gizarte ongizaterako foru sailetan burutu ditugunekin. Gizarteratzeko eremu naturala Euskadin duten eta EAEko espetxeetan zein EAEtik kanpo dauden zentroetan espetxeratuta zeuden gaixo larrien edo adinekoen berariazko beharretara egokitutako baliabideak abiaraztea izan da helburua.
• Era berean, esku hartu dugu, borondate oneko gestioen bitartez, seme-alaba adingabeak dituzten emakumeen moduluetako bizi-baldintzak, espetxeen sailkapena, baimenak ematea, zentroz eta helmugaz aldatzea bezalako gaietan. Kontu horiek kudeatzea Administrazio Zentralaren ardura izan arren, bai osasun arloari dagokionez, bai gizarteratu eta laneratzeko ibilbideen diseinuari dagokionez, euskal administrazioei transferitutako eskumenei zuzenean eragiten zien ebazteak. Hori dela eta, Barne Ministerioaren menpe dagoen Espetxeetako Idazkaritza Nagusiarekin batera landu ditugu gai horiek, Gobernuaren Euskadiko Ordezkaritzarekin eta Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritzarekin koordinatuta. Azken horren lankidetza espresuki aipatu nahi genuke.
Halaber, espetxe-zaintzako epaitegietatik –Bilbokotik eta zentraletik– jasotako laguntza eskertu behar dugu, bai eta, beste behin ere, gure kudeaketek Arabako, Basauriko eta Martuteneko espetxeetako zuzendaritzengan aurkitu duten jarrera harkor eta laguntzailea eskertu ere.
1. Kexarik aipagarrienak
Arartekoak bere jardueraren eremu honetan egin duen esku-hartzearen erakusgarriak izan daitezela kasu hauek.
1.1. Erregimen erdi-irekiko plaza, neurri hezigarri integral baterako
Jasotako kexa
Hamazazpi urteko adingabe baten amak Arartekora jo zuen laguntza eskatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak –zaintzaren arduradunak– kexagilearen semearekin hartutako neurri hezigarriak eraginkorrak ez zirelako. Gazteak Adingabeen Epaitegiak ezarritako neurria du, eta aita espetxean dago.
Toxikokoen kontsumoa, arau-hauste arinak eta eskola-absentismoa bezalako arazo ugari sortu ondoren, Adingabeen Epaitegiak urtebeteko zainpeko askatasuna ezarri zion semeari. Erregimen irekiko neurria hainbat aldiz urratu ondoren, horren ordez, zentro itxian erregimen erdi-irekian sartu zuten hiru hilabetez. Zigorra bete ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak bere gain hartu zuen adingabearen zaintza, gazte justizian hasitako lan hezigarria jarraitzeko asmoz. Adingabeak, gainera, zainpeko askatasunaren beste neurri bat zuen; hala ere, ez zen matrikulatuta zegoen Oinarrizko Lanbide Heziketara joaten, denbora gehiena kalean igarotzen zuen, berriro hasi zen toxikoak kontsumitzen eta ez zuen toxikoen nahitaezko kontrolik egiten. Bere amak berriz ere delitu jardueretan zebilela uste zuen.
Arartekoaren esku-hartzea
Arartekoak laguntza eskatu zien Haurren Foru Zerbitzuko teknikariei, baita erregimen irekiko neurrien arduradunei ere. Guztiak bat etorri ziren: zainpeko askatasunaren neurria berriro ere aldatzea, eta horren orden zentro itxi batean erregimen erdi-irekian sartzea aukerarik onena zela. Ama ados zegoen proposamenarekin; hala ere, ezin izan zen neurria ezarri zentro itxian lekurik ez zegoelako. Egoera are larriago bihurtu zen, amak Bizkaiko Foru Aldundian semea etxera itzultzeko aukera azaldu zuenean; izan ere, gazteak denbora gehiago igarotzen zuen kalean bere zaintzaz arduratu behar zuen Bilboko egoitza-baliabidean baino. Haurren Zerbitzuak jakinarazi zion amari zaintza uzteko erabakian atzera egin nahi izanez gero, bere semearen babesgabetasuna deklaratzeko arriskua zegoela.
Emaitza
Arartekoak hainbat gestio burutu zituen Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailean, eta horien ondorioz, kexagilearen semearentzat leku bat egokitu zen; horri esker, zainpeko askatasunaren neurriaren ordez, erregimen erdi-irekian, zentro itxian sartzeko aukera sortu zen. Horrek lagundu zitzaion adingabeari noraezeko egoera gainditzen, eta herri agintariei gaztearekin jarraitzeko esku-hartze hezigarri integrala garatzen; azken hori, amak geroago jakinarazi zuenez, arrakastatsua izan zen.
1.2. Baldintzapeko askatasuna bi presorentzat, osasun egoera eta adina kontuan hartuta
Jasotako kexa
Arartekoak Arabako Espetxeko bi presoen egoeraren berri jakin zuen. Pertsona horiek espetxean jarraitzen zuten, espetxe-tratamenduko 3. mailan sailkatuta egon arren; izan ere, Espetxeetako Erregelamenduaren 104.4 artikuluarekin bat, biek baldintzapeko askatasunean egon beharko lukete: bata, gaixotasun larriak jota eta gaixotasunaren ondorioz oso larri zegoelako; eta bestea, 90 urte zituelako, eta osasun egoera ahula, definitutako patologiarik gabe.
Hala ere, espetxetik kanpo familia- edo gizarte-laguntzarik ez zutenez, espetxean jarraitzen zuten, askatasunean geratu eta gero hartuko zituen baliabide publikorik ez zegoelako.
Arartekoaren esku-hartzea
Erakunde honek kasu bien xehetasunak galdetu zituen zentroaren zuzendaritzan; zuzendaritzak espetxetik ateratzearen alde zegoela adierazi zuen, eta horretarako egokia den gizarte-baliabide bat aurkitzeko Arabako Foru Aldundian egindako gestioen berri eman zuen. Gaixorik zeuden presoentzako baliabide bakarrek, hala ere, onuradunei GIB diagnostikoa izatea eskatzen zieten. Kasu bi horietan ez zen horrela, hortaz, erantzuna ezezkoa izan zen lehenengo presoaren kasuan; bigarrenari dagokionez, bere mendekotasun-gradua baloratu ondoren, egoitza-plaza baterako eskubidea onartu zitzaion eta itxaron zerrendan sartu zen, plaza noiz esleituko zain.
Orduan, Arartekoak laguntza eskatu zion bai Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, bai Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari, koordinazioan arituz baliabideak esleitzea eragozten edo moteltzen zuten oztopoak ken zitzaten; baliabide horiei esker, lehenbailehen aurkeztuko lirateke agintaritza judizialean (Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegia) baldintzapeko askatasuna emateko proposamenak, Zigor Kodearen 91. artikuluan eta Espetxeetako Erregelamenduaren 196. artikuluan ezarritakoarekin bat. Batez ere, honako bi inguruabar hauek aipatu nahi ditugu:
• Azken urteetan, GIBari aurre egiteko prebentzioaren eta tratamenduaren alorretan egindako ahaleginek arrakasta izan dutenez, GIBak eragin txikia du gure espetxeetan dauden presoengan. Horren ondorioz, aipatutakoa bezalako gizarte-baliabideek ondorio horietarako zuten erabilera (GIBa zuten presoak artatzea) aldatu egin da, eta, gaur egun, gizarte-bazterketa edo -zaurgarritasun arriskuan dauden presoak artatzeko balio dute.
• Dena den, legeak pertsona horien kasuan espetxetik ateratzeko ezarri dituen arrazoiak aintzat hartuta, erabakigarria da harrera-baliabide bat aurkitzea; era berean, oso garrantzitsua da ahalik eta azkarren esleitzea. Izan ere, preso bien adina eta osasun egoera ikusita, ezin da baztertu epe motz samarrean gerta daitekeen amaiera; izan ere, espetxean gertatuz gero, horrek zapuztuko luke legegilearen nahia (aipatu dugun araudian adierazitakoa).
Emaitza
Bai Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, bai Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailak, azkar eta koordinaturik erantzun zioten Arartekoak bidalitako laguntza-eskaerari. Bi presoetako lehenengoari egoitza-baliabideak eskaini zizkioten, astebeteko baimenak gozatzen hasteko eta komunitate terapeutikoaren erregimenean; bigarren presoari dagokionez, mendetasun egoera berrikusteko aukerari buruzko orientabideak emateaz gain, bere egoera salbuespentzat jo zen, egoitza publiko batean plaza emateko. Horrek guztiak kendu egin zituen preso bien baldintzapeko askatasuna tramitatzeko oztopo materialak.
2. Araudi- eta
gizarte-testuingurua
Txosten honen xedea den urtean, Eusko Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak behin eta berriz eskatu zuten Euskadik espetxe arloko eskumenak bere gain hartzea.
Arartekoak jendaurrean babestu zuen eskumen horiek eskualdatzeko beharra eta, aldi berean, deialdia egin zien gure erakundeei, bien bitartean, birgizarteratzearen alde egiten duten lana sistema integral eta koherente baten bidez hemen eta orain antolatzeko. Hain zuzen ere, une hauetan, lan hori hainbat eremutan garatzen da: eremu soziosanitarioan, sozio-juridikoan eta soziolaboralean; hortaz, ezinbestekoa da lana kudeatzen duten erakunde publikoen arteko planifikazioa eta koordinazioa, honako arlo hauek hartzen baitira barnean: Gizarte ekintza, Enplegua, Osasuna eta Justizia, baita Berdintasuna, Bakegintza eta Bizikidetza ere. Erakunde horiekin bildu ginen bakoitzean (eta bilerak autonomia-erkidegoaren mailan, foru mailan eta tokian tokikoan egin dira) helarazi genien arduradunei erakunde horiek guztiek batera lan egitea ezinbestekoa dela, hainbat urtetarako hitzarmenak eta konpromisoak har daitezen, programak eta zerbitzuak garatzeko. Azken horien xedea hauxe da: espetxeratuei berdintasun baldintzetan eta mugarik gabe (zigorretik eratorritako mugak izan ezik) gure erakundeek antolatzen eta kudeatzen dituzten gizarte-, hezkuntza-, osasun- eta lan sustapenerako zerbitzuen sare normalizatua erabiltzeko aukera ematea.
Premia hori, urtearen hasieran, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak jasota utzi zuen, Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020 izenburuko dokumentuan. Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-
aldundiek eta EUDELek bultzatuta, aipatu ditugun ondorioetarako funtsezkoak diren bi proiektu hartzen ditu barnean: alde batetik, baliabide eta esku-hartze soziosanitarioen katalogoa birdefinitzea eta onartzea; eta bestetik, baliabide soziosanitarioetarako finantzaketa-esparru egonkor bat definitzea eta adostea, bereziki baliabide instrumentaletarako (hala nola Historia Soziosanitarioa), gaur egun halakorik ez baitago zerbitzu-zorroetan.
Baliabide horien artean, bereziki adierazgarriak dira espetxeratutako pertsonen buruko osasunaz arduratzea helburu dutenak. Lege Psikiatriaren Espainiako Erakundearen XXVII. Biltzarrak, Bilbon irailean antolatutakoak, erakunde honen parte-hartzearekin, agerian utzi zituen gaiari loturiko gabeziak, baita horiek gainditzeko premia ere, ez bakarrik berariazko unitateen bitartez, baizik eta komunitate-arreta hobea emanez. Horrek ahalbidetuko luke askatasuna kentzea eskatzen ez duten segurtasun-neurriak ezartzea.
Martuteneko espetxea ordeztuko duen azpiegiturari eta bere funtzioei buruzko eztabaida izan da urtean zehar azaldu den beste kontu bat. Abuztuan, administrazio zentralak jakitera eman zuen baztertu egin zuela hasierako helburua
–tamaina ertaineko espetxea eraikitzea–; horren azken proiektua 2013koa zen. Horren ordez, hirugarren gradua duten eta askatasuna kentzeko zigorrak ez diren neurri alternatiboak betetzen dituzten presoentzako gizarteratze-
zentroa sortzeko asmoa adierazi zuen. Ikuspegi berri hori funtsean bat zetorren presoak birgizarteratzeko lanean diharduten Gipuzkoako gizarte-ekimeneko erakundeek bultzatzen duten ereduarekin; hala ere, profesionalen eta presoen kolektiboek desadostasuna adierazi zuten, Gipuzkoa espetxerik gabe geratuko litzatekeelako. Azkenean, urrian, Barne Ministerioak erabaki zuen “diseinu berezia” eta 200-300 zelda dituen tamaina txikiko espetxe bat egingo zela, eta hori gizarteratze-zentro batekin osatuko zela; horrela, bat egingo litzateke Bizkaian eta Araban aurreikusitako zentroekin. Edonola ere, urtea amaitu zenean, proiektua zehaztu gabe zegoen, hortaz, txostena amaitzerakoan ezin zen seguru jakin Martutene noiz itxiko zen.
Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, Arartekoak gogorarazi zuen eztabaida hori aukera dela bai erakundeek, bai gizarte zibilak egindako proposamenen gainean hausnarketa egiteko; horien arabera, indarrean dagoen arau-esparruari esker, posible da zigor-betearazpenaren inguruan ikuspegi desberdina eta propioa izatea. Ildo horretan, honako hau aztertzea proposatu genuen: ea planteatutako espetxe berriak baduen lekurik lortu nahi den eredu horretan ala, aitzitik, eraikuntzak gainditu nahi diren eskemen araberakoa izango den eta egitatezko bidean murriztuko duen euskal agintarien gaitasuna –Euskadik nahi duen eredua diseinatzeko–. Erakunde hau bat dator horrekin, ulertzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoan nahikoa dela “itxia” edo “zigorra betetzekoa” den espetxe bat (Arabakoa), eta Bizkaian eta Gipuzkoan tamaina egokiko eta ondo hornitutako gizarteratze-zentroak behar direla, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideetan aurrerapenak egiten ari diren askatasunik gabeko pertsonak artatzeko, baita hirugarren graduan sailkatutako presoak eta bigarren graduko modalitateetako zigorrak betetzen ari direnak artatzeko ere.
Azkenik, eta urtean zehar erakunde honetan jaso diren kexa batzuetan garrantzia duela kontuan hartuta, araudian eta jurisprudentzian izandako honako berrikuntza hauek aipatu behar ditugu:
• 2266 Ebazpena (2019), Europako Kontseiluko Batzar Parlamentarioaren Batzorde Iraunkorrarena, presoak espetxez aldatzean giza eskubideak defendatzeari buruzkoa.
• CM/Rec(2018)5 Gomendioa, Europako Kontseiluko Ministroen Batzordearena, gurasoak espetxeetan dituzten haurrei buruzkoa, 2018ko apirilaren 4an onetsitakoa; horren 16. puntuak honako hauek lotzen ditu: batetik, zigorrak bizitokitik hurbil dauden espetxeetan betetzea, eta bestetik, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanari eusteko premia, tartean dauden adingabeen intereserako.
• I-06/2018 Instrukzioa (Zigor Betearazpena eta Gizarteratzea), 2018ko abenduaren 17koa, askatasuna kentzeko zigorraren betearazpena gaixotasuna dela eta eteteari buruzkoa, otsailaren 17ko 3/2017 Instrukzioa indargabetzen duena.
• Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaia (Hirugarren Atalarena), 2018ko urriaren 23koa, Europar Batasuneko herrialdeetan betetako kondenak metatzeari buruzkoa. 2008an, Europar Batasunak 2008/675/JAI Zuzentaraua eman zuen, kideak diren herrialdeetako zigor arloko justizia bateratzen zuena; horrela, pertsona batek herrialdeetako batean betetako denbora beste herrialde batean egitate zigorgarri beragatik bete beharreko kondenatik kenduko zen. Espainiako barne legedirako transposizioak mugatu egin zuen zuzentarauaren eragina 2010eko abuztuaren 15az geroztik emandako epaietara. Ondorioz, egite berberagatik kondena Frantzian bete ondoren Espainiako espetxeetan preso zeuden hainbat pertsonak horren aurka errekurtsoa jarri zuten Giza Eskubideen Europako Auzitegian. Auzitegiaren iritziz, urratu egin zen segurtasun juridikoa; hala ere, ez zuen ikusi, kontua sakonki aztertu gabe, errekurtsogileen kasuan Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 7. artikulua (ez dago zigorrik deliturik gabe) edo Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 5.1 artikulua (askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea) urratu zenik. Ordutik aurrera, aipatu mugaketaren erreforma ekimen parlamentario berrien xedea izan da, eta eztabaidatu zain dago.
3. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
3.1. Bilerak elkarteekin
Hiru lurraldeetan bilerak egin ditugu presoen birgizarteratzean lan egiten duten gizarte ekimeneko erakundeekin eta abokatu elkargo bakoitzeko Espetxe Laguntzako Txandaren ardura duten abokatuekin.
Urtero dauzkagun topaketa horien bitartez, burutzen ditugun jardueren berri elkarri emateko esparru egonkorra izan nahi dugu, urte osoan Arartekoaren esku-hartzea eskatzen den kasu jakinei buruz daukagun harremanaz gain. Bestalde, adierazten dizkiguten kezkarako arrazoiei esker, gure espetxeetako egoeraren bilakaera ezagutzen dugu lehen eskutik.
3.2. Bilerak administrazioarekin
Organo judizialekiko eta Administrazioarekiko harremanak, kexagileak gizarteratzeko eta laneratzeko bideekin zerikusia dutenak, aipatu ditugu lehenago; horiez gain, urtean zehar honako erakunde hauekin egindako bilerak azpimarratu
behar ditugu:
• Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Justizia Sailburuordetza; horren mendekoa da Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua.
• Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.
• Gobernuaren Ordezkaritza Euskadin.
• Barne Ministerioaren menpe dagoen Espetxeetako Idazkaritza Nagusia.
3.3. Parte-hartzea ekitaldietan, ikastaroetan biltzarretan
Erakunde honek urtean zehar hainbat aldiz hartu du parte presoen egoerari buruzko eztabaidaguneetan; horien artean, honako hauek nabarmendu beharra dago:
• Unibertsitatekoan, arlo horretan egiten dugun esku-hartzearen ildoak zeintzuk diren erakusteko eta Arartekoak Euskadiko espetxeen egoeraren gainean egin duen diagnostikoa azaltzeko aukera eduki dugu, Euskal Herriko Unibertsitateko graduondoko zenbait ikastaroren harira. Era berean, UNEDekin aritu gara lankidetzan; izan ere, parte hartzen dugu UNEDeko Udako Ikastaroetan; bestalde, Arabako Espetxeko presoekin hitz egin dugu (emakume zein gizonekin), espetxean bertan antolatutako Oinarrizko Eskubideei buruzko saioetan.
• Elkarteen sarearen eremuan, espetxe-ingurunean lan egiten duten gizarte-ekimeneko erakundeek antolatutako topaketen bidez.
• Justizia Sailburuordetzak antolatutako Justizia Leheneratzailearen eta Espetxearen inguruko Nazioarteko Mintegian, Justizia Leheneratzailean adituak direnekin batera, praktika leheneratzaileak espetxeetan sartzeari buruz eztabaidatu genuen. Nazioarteko mailan ere, azpimarratu behar da Ombudsmanen Nazioarteko Institutuak antolatutako mintegian parte hartzea. Mintegia askatasunik gabeko pertsonen eskubideak bermatzen dituzten erakundeei zuzendua zegoen, eta 27 herrialdetako herriaren defentsa-erakundeetako adituak bildu zituen Kopenhagen.
• Terrorismoarekin zerikusia duten delituengatik kondenatuta edo espetxean dauden pertsonei dagokienez, Ararteko honek hainbat mintegi eta hausnarketa forotan hartu du parte, bai gizarte zibilak, bai Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritzak deitutako horietan.
• Legebiltzarraren egoitzan, erakunde honek aukera izan zuen espetxeen errealitateari buruz duen ikuspegia aurkezteko, zigorraren eginkizun leheneratzailea kontuan hartuta, Lan eta Justiziaren Batzordean eta Eusko Legebiltzarreko Euskadin Memoria eta Bizikidetza Lantzeko Ponentzian.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
4.1. Espetxeratuena da gure gizarteko talde ahulenetako bat. Horregatik, elkarrekin joan behar dira espetxe-transferentziaren eskaera eta euskal herritar guztien deia, gizartea jakitun izan dadin espetxea ez dela erakunde urruna eta besterena, eta errealitate horren gaineko erantzukizuna hartu behar dugula.
Zentzu horretan, transferentzia horren ikuspegia (zeinaren aldarrikapena Arartekoak ere sinatzen duen) eta espetxeen errealitatea komunitatean hobeto sartzeko beharra lotzea da gure lana; horretarako, presoak gure erakunde autonomikoek, foralek eta tokikoek antolatzen eta kudeatzen dituzten zerbitzuen (gizarte zerbitzuak, hezkuntza-zerbitzuak, osasun-zerbitzuak eta lana sustatzeko zerbitzuak) sare normalizatuan sartzea lortu nahi da.
4.2. Horren inguruan Arartekoak egin dituen gomendioak guztiz zentzuzkoak dira, behintzat, espetxe eredu propioari dagokionez. Bazterketa areagotzen ez duen zigor-betearazpeneko sistema integrala nahi dugu, gure espetxeetan dauden pertsona gehienak delitu egitera bultzatzen dituzten eragileak kroniko bihurtuko ez dituena.
Ildo horretan, Arartekoak ontzat jotzen du Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak erakutsitako interesa –arlo horretan eskumen-eremua ahalik eta gehien indartzeko–, baita, eskumenen eskualdaketa aurreikusita, Euskadiko espetxe-eredua antolatzeko ardatzak eztabaidatzeko asmoz sailean eratutako lantaldeak urtean zehar egindako lana ere. Erakunde honek bezala, EAEko administrazioetako, unibertsitateko, gizarte zibil antolatuko eta Espetxe Administrazioko adituak bildu zituen lantaldeak. Adituek “zigor- eta espetxe-arloko erreformei” buruzko Legez besteko Proposamena, Eusko Legebiltzarrak 2003ko azaroaren 7an onetsitakoa, eta Justizia Sailak 2006an egindako “Zigor eta Espetxe Betearazpen Politikaren ildo nagusiak” dokumentua hartu zituzten abiapuntu.
Egindako lanaren emaitza moduan, urtearen amaieran, eskumenak hartzeari begira erreferentzia izan behar duen dokumentua onartu zen: EAEn espetxe-eredu bat ezartzeko ildo estrategikoei buruzko proposamen teknikoa. Neurri zehatz eta egituratuen multzo zabal baten bidez, gure herri agintarien jarduketa integral eta koordinatua proposatzen da, baita estatu mailako politika kriminalaren esparruan ere, hiru ildo estrategikoren inguruan: espetxea ez diren zigor eta neurri gehiago izatea; birgizarteratzeko euskal sarea eraikitzea; Euskadin erregimen arrunteko eredua sortzea. Arartekoaren gomendio nagusiak –hiru gai horiei loturikoak– jasota geratu dira dokumentuan; hori dela eta, erakunde honek jarraipen berezia egingo dio dokumentua ezartzeko eta garatzeko prozesuari.
4.3. Erregimen irekiaren programak arrakastatsuak izateko, horietan parte hartzen duten pertsonak egoki baloratu behar dira; horrela, haien profilaren arabera egokienak diren birgizarteratze-baliabideak esleituko zaizkie. Askatasuna kentzea, zentzu horretan, beste eragozpen bat da EAEko administrazioek erabiltzaileak zerbitzu eta prestazio egokienetara bideratu ahal izateko. Hala ere, horrek ezin du eragin urtean zehar gertatutako egoera paradoxikoa; izan ere, horren inguruan herri agintariak ohartarazi behar izan ditugu, aurreko atalean aipatutako erakundeen arteko harremanen esparruan: gizarteratzeko baliabideen titularrak diren erakundeek, batzuetan, betekizun jakin batzuk betetzearen baldintzapean jartzen dute baliabide horien eskuragarritasuna; hala ere, espetxeratuak ez dira gai baldintza horiek
betetzeko, beren zaurgarritasun egoerarekin zerikusia duten arrazoiak direla medio (pobrezia, deserrotzea, egoera irregularra, gaixotasuna…); hain zuzen ere, egoera horrek bultzatzen ditu baliabide horiek eskatzera, horretarako sortu baitira.
Arartekoak adierazi zuen kezkatuta zegoela bai espetxe-agintariekin, bai Espetxe Zaintzako Epaitegiarekin; izan ere, espetxeetan dauden pertsonak birgizarteratzeko lanean diharduten gizarte-ekimeneko erakundeek beste urte batez planteatu zizkioten demandak aurkeztu zituen:
• Pertsona horiei berariazko arreta, espezializatua eta banakakoa, bermatu behar zaie, baita egoitza-plaza nahikoak ere, familiaren laguntzarik ez duten edo hezkuntza, psikologia, osasun edo jokabide kontrolaren arloko programa espezializatu bat behar duten presoak hartzeko, askatasunik gabe dagoen inor, espetxetik kanpo harrerarik ez badu, Gizarte Zerbitzuetara sartzeko aukerarik gabe gera ez dadin eta behar baino zigor luzeagoa bete ez dezan.
• Eskumenak eskualdatu bezain pronto, komenigarria izango litzateke Arabako, Martuteneko eta Basauriko espetxeetako Gizarte Lanaren atalak Eusko Jaurlaritzaren menpekoak izatera pasatzea, eta hortik aurrera oinarrizko gizarte-zerbitzuak izatea.
• Programei ez zaizkie eskatuko sarrera-baldintza administratibo zorrotzak, esku-hartzea galarazteko modukoak.
• Askatasunik gabe dauden atzerritarrek eskubidea izango dute behar den dokumentazioa eskatu eta eskuratzeko, eta beren egoera administratiboak ez ditu dagozkien eskubideak murriztuko.
4.4. Txosten hau ixterakoan, esaten dugunaren froga moduan, baldintzapeko askatasunean dauden presoak (edo Espetxeetako Erregelamenduaren 86.4 artikulua aplikatuta) hartzeko etxebizitzetan sartu ahal izateko baldintza berriak gehitu zituen Arabako Foru Aldundiak. Izan ere, batetik, baliabide horiek gizarte-bazterketan daudenak artatzeko zerbitzuak bihurtuko dira, hortaz, bertan sartzen direnek aldez aurretik gizarte-bazterketari buruzko balorazioa izan beharko dute; bestetik, etxebizitzan hartzeko, ezinbestekoa da espetxean sartu aurretik Araban erroldatuta edo errotuta egotea.
Aldaketa horiek hasiera batean arreta arrazionalizatzeko egokiak direla pentsa daiteke; baina erakunde honek antzeman dituen bi arrazoiren ondorioz, ez da horrela. Batetik, baloratzeko tresnak ez dira egokiak, ez baitute kontuan hartzen espetxearen berezitasuna –bazterketa eragiten duen elementua izatea–; bestaldetik, foru zerbitzuen eta Espetxe Administrazioko gizarte-zerbitzuen arteko koordinazioa hobetu behar da, balorazioa ez atzeratzeko eta batzuetan horren funtzionamenduan sortzen diren arazoak saihesteko.
Hori guztia dela eta, eta faktore horien eragina gutxitzeko beharrezko neurriak hartu arte, babesgabetasun egoerak saihestu behar direla azpimarratu beharra dago. Harrera-etxebizitzetan ematen den arreta, baita espetxean dauden eta komunitatean moldatzen hasten diren pertsonentzako beste zerbitzu eta baliabide batzuk, egokiak eta profesionalak dira. Pertsona horiek espetxeko talde teknikoaren eta Espetxe Zaintzako Epaitegiaren balorazioak eta erabakiak dituzte, gizartean berriz sartzeko prozesuaren ikuspuntutik egokiena den unea aukeratzeko. Gizarte eta hezkuntza arloan, baita harrerari dagokionez ere, lan handia egiten ari da, eta egiten jarraitu beharko litzateke, baina legean ezarritako kartzelatik ateratzeko eta birgizarteratzeko neurrien onuradun izan daitezkeen pertsonei espetxean eta komunitateko harrerarik gabe mantendu ezin dituzten baldintzak betetzea eskatu gabe.
4.5. Baliabideak prestazioen eta zerbitzuen zerrenda berrian, memoria ekonomikoan eta gizarte-zerbitzuen mapan jasotako irizpide berriekin lerrokatuta, gure administrazio guztiek kontuan izan behar dituzte Euskadiko espetxeetako errealitateari lotutako gizarte-bazterketaren berezitasunak. Zalantzarik gabe, eskumen batzuk eskualdatu gabe egoteak eragin negatiboa du, ematen baitu espetxeak ez direla gure erakundeen jarduera-eremu naturala. Hala ere, administrazioak espetxeen kudeaketaz arduratu arte, koordinaturik jardun behar dute, bi zentzutan: batetik, prestazio eta zerbitzuen garapen orekatua eta horiek erabiltzeko aukeren homogeneotasuna bermatzeko; eta bestetik, tartean dauden eragile guztien ahalik eta gehien inplikatzea lortzeko, ikusi dugun moduan, aipatu orekarik ezaren ondorioz sor daitezkeen erreparo guztiak gaindituz.
Hori guztia, Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoak (2016-2019) ezarritako esparruan, eta gizarte-zerbitzuen euskal sistemari dagokionez, Eusko Jaurlaritzari dagozkion koordinazio-funtzioak kontuan izanik, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 40. artikuluak ezartzen duena betez.
4.6. Oraindik ere ez zaie arretarik eman hirugarren graduan dauden presoei, Arabako espetxeko Atal Irekian jarraitzen dutenei. Atala Langraizko instalazio zaharretan dago, eta osasungarritasun baldintza txarrak, hotza eta hezetasuna bezalako arazoak ditu. Bestalde, espetxera iristeko distantzia dela eta, barneratuek denbora gehiago behar izaten dute osasun-arreta eta espetxe batek eskaini behar dituen gainerako zerbitzuak jasotzeko. Egoera bereziki penagarria da beren instalazioetan asteburu osoan geratu behar dutenentzat.
4.7. Erakunde hau behin eta berriz saiatu arren, ebatzi gabe jarraitzen du behar terapeutikoen ondorioz espetxetik kanpo bizitza egin behar duten zigortuei diru-sarrerak bermatzeko errenta ukatzearen arazoak. Dagozkien mantenu-gastuek ez dute inolako estaldura instituzionalik jasotzen, baina beren egoeran, gainerako betekizunak betetzen baldin badira, hirugarren graduan daudenei diru-sarrerak bermatzeko errenta ematea justifikatzen duten arrazoi berberak daude, eta azken horiek jasotzen dute. Espetxeko egoera horrek ez du ez horien birtualtasuna, ez laguntzaren funtsa deuseztatzen.
Hori dela eta, azpimarratu behar dugu berriro Espetxeetako Erregelamenduaren 182. artikuluaren bidez hirugarren gradua ezartzeak ezin dezakeela diru-sarrerak bermatzeko errentaren jasotzeko aukera kendu, eta egoera horretan dauden pertsonei prestazioa ukatzeak, berdintasun-printzipioa urratzeaz gain, larri kaltetzen dituela zaurgarritasun bereziko egoeran dagoen kolektibo bat gizarteratzeko aukerak. Halaxe jaso zuen, berariaz, erakunde honek Arartekoaren 2016ko abenduaren 22ko ebazpenean. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio berriz azter dezala diru-sarrerak bermatzeko errentaren etete bati eusteko erabakia.
4.8. Txosten honen xedea den urtean, Arartekoak jarraitu du terrorismo-delituen zigor arloko eta espetxeko tratamenduari buruzko kexak jasotzen; Eusko Legebiltzarrak berriz aldarrikatu du horren erreforma.
Arlo horretan erabili den espetxe-politika, bai legeak ezartzerakoan, bai haiek interpretatu eta aplikatzerakoan, terrorismoaren aurkako borrokak erabaki eta baldintzatu du azken hamarkadetan. Gure aburuz, ETAk esplizituki eta behin betiko bere jarduera kriminala utzi izanak ahalbidetzen du, erakunde honek beti aholkatu duenez, birgizarteratze irizpideetatik, haren presoei zigorrak betetzeko araubide orokorra aplikatu ahal izateko interpretatzea legea.
Beraz, berretsi behar dugu komenigarria dela espetxe politika zentzu horretan aldatzea, Euskadiko edo gure autonomia erkidegotik gertuko kartzeletara aldatzeari, baimenen aplikazioari, baldintzapeko askatasunei, espetxe onuren zenbaketari edo gaixotasun larri eta sendaezinak pairatzen dituztenak kartzelatik ateratzeari dagokienez. Ildo horretan jardun du Arartekoak urtean zehar gizarte-erakundeetan eta beste hainbatetan, eta lanean jarraituko du, hala agintzen baitu bere mandatuak. Era berean, jarraituko du indarkeriaren biktima guztiak defendatzen, euskal gizartearen garaipena terrorismoaren gainean pertsona guztien eskubideekiko errespetuan oinarritutako bizikidetza ereduaren garaipena ere izan dadin.
4.9. Beste urte batez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hainbatetan adierazitako beharraren berri eman nahi dugu eta geure egiten dugu, 2016-2020 aldirako beharren artean Gasteizen espetxe-zaintzarako epaitegia sortzea, gaur egun dagoen bakarrak lan karga handia duelako eta lan horren zatirik handiena, bere dimentsioagatik logikoa denez, Arabako espetxetik datorrelako.
Aurrekariak
Arartekoak arreta berezia jartzen die ijito herriaren zailtasun eta beharrizanei. Gutxiengo kultural horrek bazterkeria sozial eta politikoa jasan du mendeetan zehar, eta berdintasuna sustatzeko, bereizkeriaren aurka borrokatzeko eta bere nortasun kulturala aitortzeko politikak zor zaizkio. Ijitoei dagozkien Arartekoaren jarduketak azaltzen ditugu atal honetan, eta aurten nabarmendu behar diren elementu adierazgarrietariko batzuk aipatzen ditugu.
1. Arloa kopurutan
Ijitoek erakunde honetara jotzen dute batez ere etxebizitza bat lortzeko eta izateko zailtasunak dituztelako, prestazio ekonomikoak edo hezkuntza bekak ukatu, eten edo iraungitzeari dagokionez, edo udal erroldan inskribatzeko eta udalerriko bizilagun gisa hartzeko. Kexatzeko beste arrazoi bat ijitoen bizitza eta kulturako alderdiei lotutako informazioaren tratamenduan datza. Nabarmendu beharreko datu gisa aipatu behar da ijitoek sustatutako kexak ez direla asko. Nolanahi ere, ez daukagu zifra zehatzik, erakundean aurkezten diren kexei buruzko zifrak txostenaren beste atal batean jaso direlako; zifrak zenbatu edo kategorizatzean ez da etnia edo kulturaren araberako banaketarik egiten. Hala, atal honetan komunitate horri lotutako zenbait kexa aipatu ditugu, txosten honetako II. Kapituluaren beste epigrafe batean, tartean gizarteratzea, etxebizitza edo hezkuntza ataletan edo Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren txostenean ere horri lotutako jarduketak eta kexak kontsulta daitezkeen arren.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Bizilagunen arteko harremanak
2017. urteko txostenean aipatutako arazo bat mantendu egin da 2018. urtean; arazoaren larritasuna dela eta, Arartekoak hainbat esku hartze egin ditu. Familia ijito bat Gasteizko auzo batera joan zen bizitzera 2016. urtean etxebizitza bat bereganatuz. Zenbait auzokideren ustez familia auzora iritsi izana oso negatiboa zen auzorako, eta, hortaz, auzokideen erreakzioa familia horrekiko xaxatze eta arbuioa izan zen,
familiaren jokabidea eta etxebizitza lortzeko justifikazio legala zalantzan jarriz. Familia horren hasierako arazo batzuk, erroldari, eskolaratzeari edo gizarte babesari zegozkionak, bideratu egin ziren. Hala ere, etxebizitza duin batera sarbidea izatea konpontzeke geratu zen, familia hark auzo hartan
zuen etxebizitzan jarraitzea ezinezkoa zela ikusi baitzen.
Gasteizko Udaleko gizarte zerbitzuek familia artatu zuten gizarte bazterketako egoeran dauden familiak artatzeko eskuragarri dauden gizarte baliabideen bitartez; familian, gainera, kide zaurgarriak daude. Halaber, titulartasuna dela bide dagozkien eskubideak erabiltzeko orientazioa ere eskaini zitzaien. Ondoren, Etxebide Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuak babes ofizialeko etxebizitza bat esleitu zion familiari Gasteizko beste auzo batean. Handik gutxira identifikatu gabeko zenbait pertsona esleitutako etxebizitza hartara sartu ziren hainbat aldiz, eta bertan kalte larriak eragin zituzten. Konponketa lanak luzatu egin dira auzokideen erkidegoak atariko giltza aldatu zuelako saila etxebizitzara sartzea eragozteko, berehala konpontzeko; hala, egoera konpontze aldera bide judizialera jo behar izan zen. Etxebizitza Sailak atariko giltza lortu ahal izan zuen, eta, horri esker, etxebizitza konpondu zen; horretarako segurtasun langileen babesa behar izan zuten. Hala ere, familiak ezin izan du etxebizitza hartu ondoren indarkeria episodioak izan direlako, eta horrek beldur arrazoitua eragin du pertsonen integritateari eta adingabeen eskubideei dagokienez. Bitartean, Gasteizko Udaleko gizarte zerbitzuek familia artatzen jarraitzen dute.
Arartekoak erakunde arteko hainbat mahaitan hartu du parte, pertsonen eskubideak eta jokoan dauden aldeen interesak uztartzeko modua eztabaidatuz, betiere ordenamendu juridikoa errespetatuz, baita gizarte demokratiko batean arazoak konpontzeko aurreikusitako bideak ere.
Erakunde honen iritziz, eskubide zibiletan eskumenak dituzten administrazio publikoek familia ijitoen eskubideak babestuz jokatu dute. Hala ere, familia honek pairatutako kalte eta xaxatzea auzokideen erantzuna da; erantzun horretan pertsona ugari inplikatuta egoteak eta plan antolatua izateak zalantzan jartzen du neurri zigorgarrien eraginkortasuna; bidenabar, garatu beharreko jarduketak eztabaidatsuak izatea ere eragiten du. Nolanahi ere, kultura gutxiengoen aurkako diskurtso sozial estigmatizatzaileen gaineko kezkak zenbait arlotan neurriak jartzea eskatzen du, herritarren eskubideen balorazioari buruzko atalean aipatu bezala.
2.2. Etxebizitza
Ijitoei kalte egiten dieten kexa kopuru handienak etxebizitza lortzeko zailtasunarekin du lotura. Bizitoki egoki bat izatea oinarrizko betekizuna da edozein pertsonaren bizitza garatzeko, prestakuntza eta lan gaikuntzarako aukera izateko eta gizarteratze eta parte hartze ekonomikorako. Erakunde hau oso kezkatuta dago ijitoek etxebizitza bat alokatzeko dituzten zailtasunak direla medio; horri lotuta, ofiziozko jarduketa bat hasi du erakunde honek, beste epigrafe batean aipatu dena, eta urteko txostenetan nabarmendu da.
Bestalde, Etxebizitza Arloan izapidetzen diren kexen artean beste kokapen bat eskatzeari buruzkoak nabarmendu behar dira, kide kopurua areagotzeagatik pertsona bakoitzeko m2 ratioa gainditzen den kasuetan. Kasu hauetan, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordetzak onartu egin ohi du beste kokapen bat lortzeko eskaera, baina itxaroteko epea, askotan, luzatu egiten da.
2.3. Diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria prestazio ekonomikoak etetea eta ukatzea
Beste batzuetan nabarmendu dugun moduan, prestazio ekonomikoak eten eta ukatzeari buruzko kexak izapidetzean, antzemandako zailtasun nagusiek lotura daukate Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO) prestazioei buruzko araudian jasota dauden baldintza jakin batzuk betetzea egiaztatzearekin, egoera txarrean egon eta Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 1. artikuluan ezarritako baldintzak bete arren.
Ijitoek pairatzen dituzten oztopo handienen artean, aipatu bezala, benetako etxebizitza eta bizitokia egiaztatzea dago. Etxebizitza bat lortzea oso gai larria da komunitate honentzat ijitoenganako gaitzespen soziala eta aurreiritziak direla eta, baita komunitateko kideek, batzuetan, etxebizitzen jabeei alokairua ordaintzeko zailtasunak izaten dituztelako ere. Etxebizitza batean bizikidetza unitate kopurua mugatzen duten betekizunek (adibidez, adingabeak kargura eta familia harremanak daudenean, bi urteko muga dago) edo etxean jasotzen diren DEB kopuruak, bizikidetza unitateko kideak hiru baino gehiago izan arren kopurua aldatzen ez bada ere, bereziki egiten die kalte. Ijitoen kulturan familia handietan bizitzea eta familia barruko elkartasuna oso elementu esanguratsua da, eta kasu batzuetan ez da ondo konpontzen prestazio horietara sarbidea izan eta mantentzeko betekizunekin.
Horren haritik, familia harremanak luzatzeari lotutako beste kexa bat aipatu da; horren ondorioz, familia nukleoaren diru-sarrera ekonomikoak hartzen dira aintzat, laugarren mailara arteko odol kidetasun harremanak edo bigarren mailara arteko afinitatea barne; horrek prestaziora sarbidea izatea zailtzen du eta, etxebizitza lortzeko zailtasunekin batera, ijito batzuk oso egoera kalteberan uzten ditu. Arazo hau Gizarteratze Arloari buruzko atalean aipatu da, txostenaren II. Kapituluan, eta horra jotzen dugu; bizikidetza unitatearen osaera zehazteko familia harremanen luzera aurreikusteko moduari buruzko ofiziozko jarduketa bertan ageri da.
Jasotzen ditugun kexen artean zenbait betebehar bete behar
zituztela jakin gabe, betebeharrak ez betetzeagatik prestazioak eten edo iraungitze kasuak berariaz nabarmendu behar dira.. Hori dela eta, urtero azpimarratzen dugu kolektibo horren kasuan oso garrantzitsua dela diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrei, baita bizikidetza-unitateko gainerako kideei ere, dagozkien betekizunak eta betebeharrak betetzeari buruzko eta betekizunak ez betetzeak eragiten dituen ondorioei buruzko nahikoa informazio eta informazio egokia eta egoerari egokitutakoa ematea. Gure iritziz, informazioa eta komunikazioa hobetzeko ahaleginak kudeaketaren eraginkortasuna areagotzen, nahi gabeko ez-betetzeak saihesten eta, gainera, ijitoak gizarteratzen eta laneratzen lagunduko du.
2.4. Arartekoak kexa bat bidali zion Herriaren Defendatzaileari, 2016ko azaroaren 25ean Teleobjetivo saioan eskainitako “vecinos en pie de guerra” telebista saioan eskainitako informazioaren haritik; saioa, Radio Televisión Española katean eskaini zen Kexa horretan erakundeak, bidenabar, erabilitako tonu eta edukien gaineko kezka ere plazaratu zuen.
Herriaren Defendatzaileak Etnia edo Arraza Bereizkeria Ezabatzeko Batzordera igorri zuen kexa, aztertze aldera. Jasotako erantzunaren arabera, Etnia edo Arraza Bereizkeriaren Biktimak Laguntzeko Zerbitzuaren aburuz etnia edo arraza bereizkeria eragin dezaketen balorazioak daude, eta horrek eragina izan dezake ijitoen gutxiengoak duen irudi negatiboa orokortzen, eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi direnena. Horren ondorioz, RTVEra jo zuen, eta handik erantzun zutenez, kasu hura erakunde publikoaren hiru hilabeterik behingo txostenean jasoko zuten, bereziki nabarmenduz Zerbitzuak aurkeztutako kexa agerraraziko zela. Hala ere, Batzordeak Herritarren Defendatzailearen Bulegoari berriki erantzun dionez, ez du antzeman konpromiso hori ekintzetan islatu denik, eta, hortaz, kasuaren jarraipena egiten jarraituko duela eta lortuko diren emaitzen berri emango duela jakinarazi du.
3. Araudi- eta
gizarte-testuingurua
Aurten Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2018-2020 onartu da, eta estrategiaren esku hartze ildoen artean hauek daude: ijitoen bizitza kalitatea hobetzea, parte hartze soziala, elkarbizitza hobetzea eta ijitoen kulturaren ezagutza sustatzea. Estrategian bildutako neurrien helburua ebatzi gabeko beharrizanei erantzuna ematea eta ijitoek baliabide, zerbitzu eta aukeretara sarbidea izatea eragozten duten oztopoak ezabatzen laguntzea da, hala ijitoen komunitateak abiapuntutzat duen desberdintasunak gainditu ahal izateko. Horrez gain, baieztapen proposamenak eta ijitoen kultura eta nortasuna aitortzen aurrera egiteko jarduketak ere bildu ditu, kulturen arteko bizikidetza hobetzeko gako gisa.
Ministroen Kontseiluak, 2018ko apirilaren 6an bilduta, apirilaren 8a “Ijito Herriaren Egun” gisa aitortzea onartu zuen. Akordio horrekin ijitoen bandera erabiltzea ere aitortu zen (urdina eta berdea, 16 radioko gurpil gorri batekin), baita “Gelem Gelem” ekitaldi eta hitzordu instituzionaletan ereserki gisa erabiltzea ere.
Europako Parlamentuak erkidego mailako arau berriak eskatu ditu EB osoan gutxiengoak errespetatzea bermatzeko, bereizkeriak irauten duela aintzat hartuta. Eurodiputatuek eskaera egin diote Europako Batzordeari EBn gutxiengoentzako gutxieneko estandarrei buruzko zuzentarau proposamena aurkez dezan, tartean kide diren estatuetan bereizkeria saihesteko neurriak bilduz. Eurodiputatuek kezka berezia agertu dute erromanien egoerari dagokionez, askotan “gizartearen bazterretara” zokoratuta baitaude.
Jarraian, Espainiaren partaidetza duten nazioarteko itunetatik eratorritako nazioarteko erakundeen zenbait txosten aipatuko dira:
Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Itunaren Jarraipen Batzordearen Espainiako seigarren txostenari buruzko azken oharren artean bereizkeriaren aurkako lege integral bat onartzearen garrantzia nabarmendu da berriz ere. Horrez gain, bereizkeria iraunkorra saihestu eta horren aurka borrokatzeko ahalegina indartzeko beharrizana nabarmendu da, bereziki ijito eta erromanien aurkakoa, Itunak aitortutako eskubideak erabat baliatu ahal izatea bermatze aldera. Batzordeak Espainiako estatua ohartarazi zuen bereizkeriarik eza eta eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalei buruzko 20 (2009) Ohar Orokorrean. Eskola segregazioa ere arazo modura jaso zen; izan ere, kasu batzuetan horren ondorioz egoitza segregazioa ere eragiten du, eta bereziki erasaten die talde ahul eta minoritarioei, ijitoei, esaterako. Estatua sustatu da eskola goiz utzi eta bigarren hezkuntzan errepikatzeari lotutako indizeak murrizten jarrai dezan, abiaraziko den estrategian hezkuntza lehenago uzteko erabakietan eragina izan dezaketen faktore sozio-ekonomikoak landu ditzan eta talde ukituenei beharrezko arreta eman diezaien, bereziki haur eta nerabe ijito eta erromaniak, besteak beste.
Europako Kontseiluaren azken txostenean, Europako Batzordearen arrazakeria eta xenofobiaren aurkakoa Espainiari dagokionez, zenbait gomendio plazaratu ziren bereizkeriaren aurkako borrokari lotuta, baita adingabeko ijito eta hezkuntza arloko gomendioak ere, ikasketetan aurrera egitea lortzeko; halaber, gorroto diskurtsoari aurre egiteko gomendioak ere jaso dira.
Ijitoen bereizkeriari dagokionez, honako azterlan hauek aipatu behar dira:
Interesekoa denez, Giza Eskubideen Agentzia Europarraren txostena aipatu da; bertan dakarrenez, ijitoen aurkako jarrerak iraun egiten du EBko estatu kideetan, ekimen ugari abiarazi diren arren; oztopo izugarria da komunitatea gizarteratzeko. Txostenean nabarmendu da ijitoek Europako leku batzuetan pairatzen dituzten bizi baldintzek ez diruditela Europar Batasunekoak, leku batzuetan ez baitaukate urik, elektrizitaterik edo osasun asegururik.
Europako Batzordearen Jokabide Kodeari buruzko azken behatoki europarrak agerian utzi du Interneten salatzen diren edukien alderik okerrena ijitoei dagokiela. Bestalde, Google eta Facebook, Whatsapp eta Twitter sare sozialak eduki salatu gehiago ezabatzen hasi dira. Gorroto eduki gutxien ezabatzen zituen herrialdea zen Espainia, baina Europako gainerako mailen parera iritsi da (%73,8, eta lehen %17,2 zen).
Aipatu beharreko beste argitalpen bat Era Berean-en txostena da. Azken urtean (2017) 76 balizko kasu artatu direla dio. %71 balizko arrazakeria eta/edo xenofobia kasu gisa hartu da, hau da, etnia, jatorri edo nazionalitate jakin batekoak izatearen ondoriozko bereizkeria edo gorroto gisa. Arrazakeria eta/edo xenofobia kasuetan, 42 kasu Migrazioen kategoriakoak izan dira (guztiaren %55) eta 12 ijito herriaren kategoriakoak izan dira (guztiaren %16). Kasu gehienak, %46, etxebizitzaren esparruan gertatu dira.
Euskadiko Gorroto Gertakariei buruzko 2017ko Txostena argitaratu da, Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrak egindakoa. 2017an Euskadin 143 gorroto gertakari jazo ziren; horietatik 129 delituak izan ziren, eta 14, aldiz, administrazio arau hausteak. Erregistratutako 129 delitu horietatik %55 arrazakeria edo xenofobia izaerakoak izan ziren.
Azkenik, Ijitoen Idazkaritza Fundazioaren txostena aipatu
behar da, Bazterkeria eta Ijito Komunitateari buruzko
XIV. Txostena. Txostenean bazterkeria kasuak ageri dira, eta bazterkeria intersekzionala bereziki aztertu da, modu berezian erreparatuz emakume ijitoen egoerari, eta jardunbide on eta aurrerapenak ere bildu dira.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Ikasle ijitoentzako ikasketa beka eta laguntzei buruzko ofiziozko jarduera
Hezkuntza Arloari dagokionez, laguntza horien familia eskatzaileen errenta erabakitzeko erari lotutako ofiziozko jarduera aipatu da, familia horiek, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ) aitorpena ez aurkezteaz gain, ez dutenean inolako prestazio edo gizarte laguntzarik jasotzen (diru-
sarrerak bermatzeko errenta...). Jarduketa horretan jantoki zerbitzua erabiltzeko aldez aurreko kuotak ordaintzeko eskaera ere aztertu zen, ziurrenik bekak jasoko dituzten ikasleen kasuan.
4.1.2. Arartekoak, nazioarteko erakundeen gomendioei jarraikiz, ofiziozko jarduera hasi eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordetzari helarazi dio, eta Etxebizitzaren Legea aplikatzeko neurriak martxan jartzeko eskatu du, baita, legea bideratzeko planean, higiezinen agentziei eta etxebizitzak alokairuan ematen dituztenei zuzendutako ekintzak jasotzeko ere, etxebizitza gehienak jabe pribatuen eskuetan daudela kontuan hartuta. Arartekoaren iritziz, etxebizitzarako eskubidea bermatzeko betebeharrak barne hartu behar lituzke zenbait kolektibok etxebizitzak eskuratzea ekiditen duten jokabide diskriminatzaileei aurre egiteko neurriak.
4.1.3. Ijitoei dagokien Arartekoaren beste ofiziozko jarduera batek lotura du langile autonomoei irudimenezko gutxieneko errendimenduaren inputazioarekin DBE/EPO eskubidea emateko espedientean, Gizarteratze Arloan aipatu bezala; atal horretara jotzen dugu. Ijito askok autonomo gisa egiten dituzte jarduerak eta, hortaz, aipatutako ofiziozko jarduerak aztertutako arazoak ijitoen kexua eragin du.
4.2. Adierazpen instituzionalak
Arartekoak, Tolerantziaren aldeko Nazioarteko Egunean,
harreman publiko eta pribatuetan tolerantzia gizarte eta lege eskakizun bezala aldarrikatzeko egunean, adierazpen instituzionala egin zuen eta besteen aurkako aurreiritzi eta bazterketa sustatzen dituzten jarrera eta diskurtsoen aurka pertsona orok konpromiso tinko izan beharra nabarmendu zuen.
“Konpromiso hori inoiz baino beharrezkoagoa da orain, Europako gure gizartean ugaritu egin baitira begirunerik eza, xenofobia, ezberdina gaitzestea, baita ere atzerritarren edo kultura-gutxiengoetako pertsonen aurkako indarkeria eta larderia erakusten duten ekintzak”.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
5.1. Aurten kultura gutxiengoak eta jatorri nazional desberdinetakoak dituzten auzoetan auzokideen arteko elkarbizitza hobetzea lantzeko garrantzia nabarmendu da. Eskubide sozialetan eragina daukaten gizarteratzeari buruzko neurriak oso garrantzitsuak dira, baina baita kultura arteko komunikazioari dagokionez auzokideen arteko harremanak sustatzen dituztenak ere. Gatazkak sortzea eragozte aldera, elkarbizitza egokia, tolerantzia eta auzokideen arteko harremanak izatea, eta ijitoen edo beste edozein komunitateren aurkako gorrotoa sustatzen duen edozein diskurtso baztertzea nahitaezkoa da eskubideak aitortu eta errespetatzeko.
5.2. Bazterkeria jarreren oinarrietan dauden estereotipo eta aurreiritziak oraindik ere badira, eta horien aurrean euskal administrazio publikoek neurri zehatzak hartu behar dituzte. Aurten onartutako 2018-2020 aldirako Ijito Herriarekiko Euskal Estrategian arazo sozial larri honi aurre egiteko neurriak aurreikusi ziren.
Gutxiengoetako pertsonen eskubideak ez onartzea, bazterkeria jarrerak eta komunitate jakin batzuetako pertsonen aurkako indarkeria ez datoz bat, hain zuzen ere, gure gizartean kohesio sozialak eta elkarbizitzak oinarritzat dituzten printzipio eta balioekin, eta gizaki bakoitzaren berezko duintasunean kalte larria eragiten dute.
5.3. Ijitoak hizpide dituzten albisteen tratamendu mediatikoaren garrantzia oso alderdi garrantzitsu gisa hartzen da oraindik ere, gizartean duen eraginagatik gizarte justu eta kohesionatua lortzeko, gutxiengoen eskubideak errespetatuko dituena eta talde ahulenen progresio soziala bultzatuko duena. Horren haritik, ematen ari diren erantzunak aski diren hausnartu behar da, esaterako Etnia edo Arraza Bereizkeria
Ezabatzeko Batzordera bideratzea. Europar Batasunaren eta Europako Kontseiluaren gomendioak funtsezkoak dira
gorroto diskurtsoari aurre egiteko neurri egokiak bultzatzeko, eta, hortaz, bete egin beharko lirateke: Europako Kontseiluaren Ministro Kontseiluaren 97. Gomendioa, komunikabide eta tolerantzia kultura sustatzeari buruzkoa, eta Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako Europako Batzordearen 15. Gomendioa eta azalpen memoranduma, 2015eko abenduaren 8an hartutakoa Estrasburgon.
5.4. Ijitoak gizarteratzeko estrategia nazionalen esparru europarrean, Ijito Populazioa Gizarteratzeko Estrategia Nazionala zein euskal estrategian ijito herriarekiko hartutako konpromisoak eraginkortasunez garatu beharko lirateke ijitoen parte hartze sozial, ekonomiko eta lan arlokoa sustatzea lortzeko. Aurreikusitako epea 2020. urtean bukatuko da. Epe horretan ijitoen egoera hobetu egin beharko litzateke Europar Batasunean, batez ere hezkuntza, enplegu, etxebizitza eta osasun arloetan, baina baita ijito populazioaren parte hartze sozial eta politikoaren esparruan ere, eta ijitoen kultura sustatu eta ezagutzea hobetzen; alderdi horiek kontuan hartu dira Euskal Estrategian. Halaber, generoaren zeharkako ikuspegia eta bazterkeriaren aurkako ikuspegia ere baditu.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako Kontseiluaren parte diren ijitoen elkarteen parte hartzearekin prestatutako eta sinatutako neurriak ezinbestekoak dira hartutako betebeharrak betetzea lortzeko, Europa eskalan adostutako estrategiaren azken ebaluazioari erreparatuz.
5.5. Ijitoen egoera Europa mailan aztertu duten txostenetan oso egoera desberdinak antzeman dira ikertutako estatu edo eskualdearen arabera; bazterkeriaren aurkako borroka eta sustapen politika publikoak erabakigarriak dira. Agerian geratu diren gabezien artean, ijito populazioaren hezkuntzan jarraitutasunak duen garrantzia nabarmendu behar da, lan merkatuan sartzeko beharrezko kalifikazioa lortze aldera. Horri gehitu behar zaio pertsona horiek dituzten beharrizan indibidualizatuak kontuan hartuko dituen lan prestakuntzara sarbidea izateko aukera. Abiapuntuko gizarte bazterketako egoeran, kasu askotan, beharrezkoa da ijitoek dituzten ezaugarri zehatzetara egokitutako neurriekin laguntzea, laneratzeko ibilbidea errazte aldera. Hortaz, kualifikazio baxuko gazte langabetuen gizarte eta lan aktibaziora zuzendutako prestakuntza ekintzak berriki onartzea oso modu positiboan hartu da ijitoen sarbidea ere ahalbidetzen duelako, horien onuradun izan ahalko direlako.
5.6. Politika publikoen eraginkortasunak lotura handia du proposatutako esku hartzean eragina daukaten berezitasunak gertutik ezagutzearekin. Hortaz, berriz ere gogorarazi behar da ijitoen eskubideak babesten lan egiten duten elkarteen parte hartzea oso garrantzitsua dela. Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia berriak hainbat neurri jaso ditu hirugarren sektoreko erakundeekin elkarrizketa izateko aurreikusitako hainbat organotan parte hartze hori sustatzeko; hala, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legeak ezarritakoa ere betetzen da.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun eta Osasun sailek ijitoen elkarteekin komunikazioa errazteko ekintzak abiarazi dituzte eta, ziurrenik, horrek ijitoen beharrizan eta egoerara egokitutako neurriak eragingo ditu.
5.7. Aurten ere ijitoek etxebizitza bat lortzeko dituzten zailtasunak azpimarratu behar ditugu. Egoera azaltzeko arrazoien artean auzokideek etxebizitzen jabe alokatzaileengan jartzen duten presioa eta ijitoen komunitateak pairatzen duen bazterkeria daude. Etxebizitza lortzeko zailtasunei aurre egiteko jarduketa zehatzak behar dira bai sentsibilizazioaren arloan, bai bazterkeriaren aurkako borrokan; bidenabar, sarbidea errazteko bestelako neurriak ere behar dira.
Aurrekariak
Atal honetan Arartekoaren jarduketetako batzuk jaso ditugu, etorkinen eskubideei eragiten dietenak, etorkinak euskal administrazio publikoen politiken xede diren aldetik. Halaber, etorkin eta errefuxiatuen harrera eta integrazioari eta bere eskubideei eragiten dizkieten berritasun nabarmenenak azaltzen ditugu.
EAEn erroldatutako atzerritarren kopuruari dagokionez, 206.175 lagun dira. Azken urtean, jatorri atzerritarra duten biztanleen kopuruak gora egin du, 9.586 pertsona gehiago, hau da, guztira % 9,4, biztanle guztiekin konparatuta. Espainiako batez bestekoaren azpitik dago oraindik ere (% 13,6), baita Europako batez bestekoaren azpitik (% 11,2) eta Europar Batasuneko 15 herrialdeetako batez bestekoaren azpitik ere (% 13,1). Azken urtean Euskadira heldu diren pertsonen jatorriari dagokionez, gehienak (% 70) latinoamerikarrak izan dira (Nikaragua, Honduras, Kolonbia eta Venezuelatik). EAEn bizi diren atzerritar guztien jatorria aztertuz gero, ehuneko handiena Latinoamerikakoei dagokie (% 47,8); gero, Europar Batasunean jaiotakoak dira (% 18,6) eta Magrebekoak (% 14). Sexuaren araberako banaketari dagokionez, jatorri atzerritarra duten biztanleen erdiak baino apur bat gehiago (% 52,6) emakumeak dira (iturria: Ikuspegi).
Ikuspegik egindako nazionalizazioen inpaktuari buruzko
Begirada ale eguneratuaren arabera, azken urteetan EAEn gora egin du nazionalizazioen kopuruak: 2003 eta 2009. urteen artean nazionalizatu ziren 11.201 pertsonatik 33.622 pertsonara. Hortaz, guztira 44.823 pertsona nazionalizatu ziren, 2017ra arte erregistratutako aldi osoan.
2017an, EAEk jarraitu zuen migrazio-saldo positiboa izaten; hain zuzen, joan zirenen eta etorri zirenen arteko aldea 10.725 pertsonakoa zen, hau da, 2016an baino handiagoa (8.871 pertsona), Eustat-Euskal Estatistika Erakundeak jasotako azken datuen arabera. % 58 jatorri atzerritarra zuten: 4.539 gizon eta 6.186 emakume.
Ikuspegik egindako jatorri atzerritarra duten biztanleen inguruko pertzepzio eta jarrerei buruzko 2018ko Barometroak berriz erakutsi du euskal biztanle gehienek ez dutela gizarte mailako arazotzat jotzen etorkinak egotea. Euskal gizartea ohartzen da pertsona guztientzako gizarte-babesaren garrantziaz eta eskubide unibertsaltzat jotzen ditu osasun-arreta eta hezkuntza publikoa; hala ere, ez dago kanpo Ongizate Estatuari eutsiko zaion beldurra helarazten duten zurrumurru eta aurreiritzietatik, eta baliozkotzat hartzen du, zerbitzu eta prestazioak eskuratzeko, administrazio-egoera legearekin bat etortzea, baita lan egiteko aukera izatea ere.
Mundu mailan, Nazio Batuen arabera, 68,5 milioi pertsona baino gehiago behartuta egon dira lekualdatzera. Munduko biztanleen % 3,4 migratzaileak dira (2000. urtean % 2,7 ziren).
Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren Bulegoak egindako txostenak, “Bidaia etsiak” izenburua duenak, azken hamabi hilabeteotan Europara Mediterraneotik heltzen saiatu ziren migratzaileen eta errefuxiatuen lekualdaketak eta horien bilakaera aztertzen ditu, eta azpimarratzen du Europako kostaldeetara iritsi zirenen kopurua % 25 jaitsi egin zela, aurreko urtearekin konparatuta (139.300 ziren, 172.324ren aldean), Espainiara heltzen den Mendebaldeko bidea aukeratzen dutenak gehiago izan arren: % 131 gehiago (2017an 28.300 ziren; 2018an, berriz, 65.400). Era berean, azaltzen du Europako herrialde batzuetako immigrazio-politiketan izandako aldaketen eraginez, pertsona asko eta asko itsas zabalean blokeatuta geratu ziren denbora luzez, lehorreratzeko baimenaren zain. Ondorioetan aipatzen da salbamendu-lanen kopurua jaitsi izanak munduko hilgarriena bihurtu duela itsasbide hori. Izan ere, Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen txostenaren arabera, 2018. urtean zehar, 2297 pertsona hil dira Mediterraneoko itsasoan.
NBEk jasotako datuekin bat, mundu osoan, 2000. urtetik hona, 60.000 migratzaile hil ziren ibilbide arriskutsuetan;
Mediterraneoko nazioarteko uretan aurkitutako migratzaileen % 85ek Libiara itzuli behar zuten, 2018ko uztailetik abendura bitartean, Europar Batasunak salbamendu-lanen koordinazioa Ipar Afrikako herrialde horren esku utzi zuenean, giza-eskubideen urraketak salatzen ziren arren. “Berrikuntza nagusia 2018ko azken seihilekoan antzemandako aldaketa da, Europan sartzeko gune nagusitzat Espainia –Italia edo Greziaren ordez– duten bideetan”. Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen arabera, 58.525 pertsona heldu ziren Espainiara pateretan.
1. Arloa kopurutan
Etorkinek, gainerako herritarrek bezalaxe, administrazio publikoen jarduketei buruzko kexak aurkezten dituzte, eta azken horiek erakundearen lan arlo guztiekin dute zerikusia. Azpimarra daiteke kexa asko gizarte-eskubideei dagozkiela; hortaz, kolektibo horrek aurkezten dituen kexek, batez ere, gizarteratze, hezkuntza, etxebizitza eta osasun arloei eragiten diete. Adingabe atzerritarrei dagozkien kexak Haur eta Nerabeen Bulegoko txostenean aztertu dira. Haren txostena geure egiten dugu. Bestalde, Estatuko Administrazio Orokorrarekin zerikusia duten kexak Herriaren Defendatzailearen Bulegora bideratzen dira. Hori guztia dela eta, zaila da kolektibo horrek aurkezten dituen kexen kopurua zehaztea.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Arloan izapidetu diren kexa garrantzitsuenen artean Euskal Autonomia Erkidegora Andaluziako kostaldetik bideratu edo heldu diren atzerritarren kopurua igotzeari buruzkoak daude; pertsona horietako batzuek bidaiatzen
jarraitzeko asmoa dute. EAEko administrazio publikoek ematen zieten arreta nahikoa ez izatea salatzen zen kexa horietan.
Arartekoak ikerketa bat hasi du, aurtengo ekainetik hona gora egin baitu Euskal Autonomia Erkidegora heltzen diren etorkinen kopuruak; txosten hau amaitzeko egunean, ikerketak irekita jarraitzen du. Lehenengo helduera 2018ko ekainaren 28an izan zen. Egun horretan, Saharaz hegoaldeko 46 etorkin heldu ziren Donostiako autobus-geltokira. Dirudienez, Europako iparralderantz bidaiatzen jarraitu behar zuten, baina, ezagutzen ez den arrazoi batengatik, ez zuten jarraitu eta autobus-geltokian geratu ziren. Komunikabideek gertakizun horren berri zabaldu zutenez, gizarte-alarma sortu zen. Egun horretaz geroztik, autobus gehiago heldu ziren, Donostiara, baita Bilbora eta Irunera ere; aste batzuetan batez beste 200 pertsona heldu ziren, abuztuaren amaieratik aurrera,
kopurua jaisten hasi zen arren. EAEko administrazioek hainbat jarduketa-ildo jarri zituzten martxan, eta koordinazio-
harremana ezarri zen Euskadiko Gurutze Gorriarekin. Hala ere, etorkin batzuk Euskadiko Gurutze Gorriak jakin gabe heldu ziren.
Erakunde honi jakinarazi zaionez, Andaluziako kostaldeetara heltzen diren etorkinak 72 orduz egoten dira polizia-bulegoetan, 30 eguneko epean herrialdetik irtetea agintzen duen ebazpenaren bidez aske utzi arte; hortik aurrera, hainbat
gizarte-erakunde arduratzen dira pertsona horietaz. Euskadiko Gurutze Gorriak herri batzuetako udalekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean 6.500 etorkin artatu zituen, abendura arte. Koordinazioa sustatzeko, erakundeak koordinatzeko hainbat mahai antolatu dira. Eusko Jaurlaritzak eta Gurutze Gorriak parte hartu dute, baita hiru foru-aldundiek, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Irungo udalek ere, eta honako erakunde hauek: Harresiak Apurtuz, Caritas, CEAR, Sos Arrazakeria eta Gobernuaren Ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoan. Ondorioz, pertsona horiei arreta emateko hainbat baliabide jarri dira martxan, generoaren arabera espezializatutakoak barne, hala nola haurrak kargura dituzten familientzako edo osasun premia bereziak dituztenentzako baliabideak.
Gizarte zibilak hainbat plataforma antolatu ditu, Bilbo, Donostia eta Irungo udalerrietako biztanleek parte hartzeko. Biztanleen elkarkidetasunarekin, etorkinen premiei erantzun zaie (arropa, ostatua, janaria, laguntza eta orientabideak…), horietako batzuei Gurutze Gorriaren egoitzetan aurreikusitako egun guztiak igaro ondoren (hasieran 3 egun, eta gero, 5 egun ziren), edo Gurutze Gorriaren programan arreta jasotzeko baldintzak betetzen ez zirenean.
2.2. Arartekoak hainbat kexa jaso ditu Santurtziko Udalak
udalerri horretan zeuden etorkinei ematen zien gizarte-arreta dela eta, udalak pertsona horien premiei erantzun ez zielako; hain zuzen, ez zizkien eman janari, dutxa, ostatu eta arropa egokirik. Kexan adierazi zen ez zirela bete Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko urriaren 6ko 185/2015 Dekretuan ezarritako konpromisoak.
Gainera, aipatu zen arazoaren konponbidean ez zela kontuan hartu gizarte-erakundeen parte-hartzea. Arartekoa alkatearekin bildu zen eta gertaera horiei buruzko informazioa eskatu zion. Jasotako erantzunean jakinarazi zitzaion erakunde honi udalak 2017ko udaberritik jakin zuela udalerrian albaniarren taldeak zeudela, baina ez zela konturatu pertsona horiek gaua kalean edo udalerriko espazio publikoetan igarotzen zutela. Informazioa emateko, hainbat jarduketa eta bilera egin zituzten erakunde publikoekin eta gizarte-erakundeekin, eta martxan jarri zuten gaueko harrera egiteko zerbitzu berezia, udalerritik kanpo, jardun-protokolo zehatza betez, eta gainera, Bilbon dauden baliabideei buruzko informazioa eman zuten. Gizarte zerbitzuek ez zuten esku hartzeko premiarik ikusi, pertsona horien helburua ez baitzen Euskal Autonomia Erkidegoan geratzea; izan ere, argi eta garbi adierazi zuten Britainia Handira heltzeko asmoa zutela, bertan herrikideen erkidego bat dagoelako ezarrita eta uste zutelako erkidego horrek hartuko zituela, bizitza-proiektu
berri bat hasten laguntzeko, hau da, bertan Euskadin ez
zituzten babesak izango zituzten, beraz, migratzeko arrazoia, funtsean, ekonomikoa zen. Udalak erantzun zuen, gainera, betetzen zituela Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko urriaren 6ko 185/2015 Dekretuak –hain zuzen, 1.8 fitxak– ezarritako konpromisoak, Mapan aurreikusitako eskariaren plazak kontuan hartuta;
halaber, udaltzainek kalean bizi diren pertsonak topatzen
dituztenean –batez ere eguraldi txarra egiten duenean–
erabiltzen duten protokoloaren berri eman zuen.
Santurtziko Udalak adierazi zuen ez zuela antzeman janaria jasotzeko eta dutxa hartzeko premiarik erabiltzaileen artean; informatu zuen jangela soziala astelehenetik ostiralera irekita dagoela, eta dutxa hartu nahi izanez gero, gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonentzako eguneko zentrora jo dezaketela, Portugaleten. Gainera, udalak erakunde honi helarazi dio giza-premiako egoerei erantzun nahi diela, besteak beste, eguraldi txarrarekin lotutako egoerei edo bat-batean pertsonei eragin diezaieketen osasun-arazoei. Intereseko informazio gisa, gogorarazi egin dute oso garrantzitsua dela Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara jotzea premia-egoerak balioztatze aldera eta pertsonak baliabide egokietara orientatzeko, gizarteratzeko prozesuak abian jartzeko. Azkenik, Santurtziko Udalak azaldu zuen prest zegoela gizarte-arretako premiei erantzun ahal izateko behar den komunikazioa mantentzeko. Arartekoak egokia deritzo Bizkaiko udal horren jarduketari, eta uste du udalak ahaleginak egin zituela antzemandako arazoei erantzuteko. Horrek ez du esan nahi udalerriaren kokapenak eta migratzaileen jarioak handitzeak zaurgarritasun egoerei arreta berezia emateko premia ekarriko ez duenik; hori dela eta, 2019. urtean zehar, Arartekoak martxan jarriko diren neurri eta erantzunen jarraipena egingo du.
2.3. Iraungitzearen ondorioz, erroldan baja ematea
Hainbat kexa jaso dira, iraungitzearen ondorioz erroldan baja ematea dela eta. Kexa horiek izapidetu bitartean, gogorarazi zen erakunde honek 2005. urtean egindako gomendio orokorra, hain zuzen, “Udalek Europako erkidegokoak ez diren atzerritarren erroldako izen-ematea eta iraungipena erabakitzeko eta datuak beste administrazio publiko batzuei uzteko erabiltzen duten prozedurari buruzko zenbait gogoeta”. Bertan aztertu zen atzerritarren erroldako izen-ematea eta horren iraungipena.
Han, ondorio hau atera zen: “Erroldako izen-ematea iraungi dela adierazteak, interesdunari aldez aurretik jakinarazi gabe, atzerritarren eskubideak mugatzen ditu; beraz, udalei gomendatzen zaie atzerritarrei toki eta une egokian jakinaraztea errolda berritu behar dutela, eta, horrez gain, erroldan baja eman baino lehen, jakinarazi diezaietela errolda ez berritzeak dituen ondorioak; eta hori guztia hizkera ulerterrazean, alarmarik sortu gabe, eta udalerrian atzerritarrek hitz egiten duten hizkuntzetara itzulita”.
Arartekoaren ustez, aurretiazko jakinarazpena beharrezko bermea da, nahitaezkoa ez bada ere, Europako Batasunetik kanpo datozen eta egoitza-baimen iraunkorra ez duten atzerritarren erroldako izen-ematea iraungi dela erabakitzeko prozedurari buruzko jarraibideak bete nahi izanez gero.
Kexak aztertzean, egiaztatu zen eragindako udalek baja ematea agintzen duen ebazpenaren aurretik jakinarazteko prozedura bat ezarri zutela. Agindutako bajaren arrazoia herritarrak helbidean hasierako jakinarazpenaren komunikazioa ez jasotzea da; hortaz, Arartekoaren iritziz, aintzat hartu egin da aurreko gomendioa.
2.4. Sustraitze txostenak
Zenbait kexa sustraitze-txostenak egitean izandako atzerapenari buruzkoak izan dira (txosten horiek aurkeztu behar dira administrazioaren behin-behineko baimenaren eskaera izapidetzeko). Eusko Jaurlaritzako Familia Politika eta Aniztasunaren Zuzendaritzari horren berri eman ondoren, konpondu egin da arazoa.
2.5. Heldutasunera iritsita adingabeentzako egoitza-zentroa babesik gabe utzi behar izan duten eta –Euskal Autonomia Erkidegoan familiarik ez dutenez– bakarrik dauden gazte atzerritarren egoera eta premiak direla eta, hainbat kexa jaso ditu Arartekoak. Hori dela eta, arazo horiei buruzko ikerketa hasi du.
2.6. Beste kontsulta batzuk
Arartekoak atzerritarrekin loturiko kontuei buruzko kontsultak jasotzen ditu, hala nola: dokumentuak legalizatzea, bi aldeko hitzarmenak –itun aldeaniztunen gainetik daudenak– sinatu dituzten herrialdeetako herritarren kasuan; jatorriko herrialdean “kafala” erregimenean bizi den adingabe batentzako egoitza-baimenaren eskaera; egoitza-baimena berritzeko zailtasunak, besteak beste, Espainiatik kanpo 6 hilabete baino gehiago igarotzeagatik.
2.7. Gizarteratzearen arloan izapidetutako kexak: Diru-sarrerak
bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria ukatzea, etetea eta iraungitzea
2.7.1. Aurten, berriz nabarmendu nahi da ezkontidea atzerritarra dutenei bakarrik eragiten dieten arazoa, ezkontideak familia elkartzeko baimenerako baldintzak betetzen ez dituenean.
Atzerritarrek badute diru-sarrerak bermatzeko errenta/etxebizitzarako prestazio osagarriaren prestazio ekonomikoak eskuratzeko eskubidea, baldin eta legeak ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Arazoa zera da: baldintza horietako batzuk egiaztatzea etorkinentzat bereziki zaila izatea. Ondorioz, kexak aurkezten dira Arartekoan, ezkontideak jatorriko herrialdean bizi denean eta Euskal Autonomia Erkidegora etorri eta bizitzen geratu ezin denean, diru-sarrerak bermatzeko errenta iraungi dela salatzeko.
Aurreko urteetako txostenetan adierazi denez, ezkontidea edo ezkontzaren antzeko egoeran dagoen bikotekidea jatorriko herrialdean bizi denean, ezin du egiaztatu bizikidetza-unitatea osatzeari buruzko baldintza, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuaren 9.1 artikuluan aipatutakoa.
5.1 a) artikuluan ezarritakoarekin bat, diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubidea bi urtez erabil daiteke, baina familia epe horretan elkartzen ez bada, diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubidea iraungi egiten da. Herritarrak Espainiako nazionalitatea badu, ez du hasierako bi urte horietarako eskubiderik. Arartekoak 2017ko Diagnostiko-txostenean, Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren prestazioak hobeto kudeatzeko proposamenak jasotzen dituenean, aztertu du arazo hori.
Erakunde honen iritziz, betekizunaren interpretazio bermatzaileagoa egin liteke. Horrela, familia elkartzeko eskaera ukatzen denean, diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularra izan ahalko litzateke. Edonola ere, bizikidetza-unitate kasu berriak zehaztu ditzake Eusko Jaurlaritzak (maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuaren 5.4 artikulua). Interesgarria litzateke aukera hori aztertzea, bai berdintasun-printzipioa betez, bai justizia materialeko kontua delako. Lanbidek ez du artikulu horrek ematen dion gaitasuna erabili, interesgarritzat jotzen denean, gizarte-dinamikak, dibortzioen eta bizikidetza modalitate berrien kopurua kontuan hartuta.
2.7.2. Lanbidek 147/2010 Dekretuaren 9.3 artikuluan aurreikusitako baldintza, hain zuzen “baliabide nahikorik ez edukitzea” egiaztatzeko eskatzen duen dokumentu bat aurkezteko zailtasuna salatu duten kexa ugari jaso dira aurten. Baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko modua, atzerritarren kasuan, jatorrizko herrialdeko ondasunen ziurtagiria aurkeztea da. Atzerritarrek zailtasun handiak izaten dituzte dokumentu hori aurkezteko, eta, Arartekoaren iritziz, horren balioa zalantzazkoa da. Agiria eskatzen hasi denetik, Lanbide bulegoetan eman den informazioa nahasgarria izan da, 2017ko diagnostiko-txostenean aztertu zen moduan. Arartekoak urte hauetan azpimarratu izan du legezko euskarri egokiago baten edo irizpide ezagun baten falta sumatzen zela, eskakizun horri lotuta, eta dokumentuek, eskaera izapidetzean baliozkoak izan zitezen, bete behar zituzten betekizunei zegokienez. Norbaitek jatorrizko herrialdean ondasunik ez duela frogatzen duen egiaztagiria eskatzea berria da, eta, dokumentu hori jaulki ahal izateko, ezinbestekoa da administrazioak modernoak izatea eta informatizatuta egotea, eta pertsona horiek ondasunik ez dutela jasotzen duten erregistro zentralizatuak izatea. Orain arte ez da sinatu nazioarteko lankidetza-hitzarmenik, arautzen duenik agiri horiek modu fidagarrian jaulki ote diren, edo zer betekizun bete behar dituzten agiri horiek.
Arartekoaren iritziz, nahikoa da behar adina baliabide ez izatea egiaztatzea, probarako bitarteko ezberdinen bitartez, eta ez bakarrik agiri espezifiko batekin.
Arartekoari helarazitako arazoen artean, legeztatutako ziurtagiria aurkezteko ezintasuna agertzen da, Nigeria, Ginea-
Konakry eta Ghanatik datozen pertsonen kasuetan, Espainiak herrialde horietan dauzkan enbaxadetan ez baita ziurtagiria legeztatzen; bestalde, etorkin batzuek ezin dute ziurtagiria jaso, adibidez, jatorriz Britainia Handikoak diren edo Espainiako nazionalitatea eskuratu duten pertsonek. Hori dela eta, Arartekoak behin eta berriz azaldu behar izan ditu agiri hori aurkezteko eskatzeak sortzen dituen arazoak. Agiria izapidetzea, jatorriko herrialdearen arabera, bidaiak egitea eta gastu handiak ordaintzea eskatzen die gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonei, eta, batzuetan, ezinezkoa da agiria lortzea; hori dela eta, baldintza betetzen dela egiaztatzeko, beste dokumentu batzuk erabiltzea gomendatzen da. Arartekoaren iritziz, ez da nahikoa gizarte- edo giza-gatazkan, edo gudan dauden herrialdeetako herritarrak salbuestea.
Jatorriz pakistandarrak direnen kasuan, kexa ugari jaso dira aurten, aipatu agiria aurkezteko eskakizuna dela eta. Herrialde horretatik datozenei, hasieran, ez zitzaien eskatzen agiria aurkezteko, eskuratzeak zailtasunak sortzen zituelako. Geroago, Federal Board of Revenue edo FBR ziurtagiria aurkeztu zuten, eta horren baliozkotasuna –pertsonak jatorriko herrialdean duen ekonomia- eta ondare-egoera egiaztatzeko– zalantzan jarri zen. Gainera, kasu batzuk bide penalean ikertzen ari dira, agiria behar ez bezala aldatu ote den ikusteko; ondorioz, hainbat prozedura judizial ireki dira, eta, txosten hau ixteko egunera arte, horietako batzuk artxibatu egin dira dagoeneko. Lanbidek FBR ziurtagiria aurkeztu duten pakistandar guztiei eten eta iraungi zien diru-sarrerak bermatzeko errenta. Geroago, prestazioa berriz ordaintzen hasi zen prozedura judizial batean salatuak ez ziren pertsonen kasuetan, baldin eta pertsona horiek ziurtagiri berria aurkeztu bazuten (Affidavit, Pakistango Kanpo Arazoetako Ministerioaren eta Espainiak Islamabaden daukan enbaxadaren zigiluekin). Bestaldetik, ezeztatu egiten ari dira prestazioen erreklamazioak. Arartekoak oraindik ez ditu itxi kexa-espediente batzuk, prestazioaren ordainketek etenda jarraitzen dutenean eta prestazioak erreklamatu direnean; kasu horietan, aztertzen ari da ea Lanbideren jarduna berdina den espediente guztietan ala diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubidea ez den berriz onartu, inguruabar bereziak direla medio. Arartekoaren iritziz, agiri bat faltsutu den zantzuak
baldin badaude, dagokion prozedura penala abiarazi behar
da susmo horiek argitzeko. Eta pertsona horrek agiriak faltsutzeagatik prozedura penal bat abiarazita baldin badu, administrazio-prozeduraren izapideak eten egin behar dira, lehentasuna jurisdikzio penalak duelako eta prozedura biek lotura estua dutelako. Prozedura penala artxibatzen denean, etendura kendu eta prestazioetarako eskubidea berriz aitortu behar da.
2.7.3. Beste kexa batzuek honako gai honekin dute zerikusia: indarrean dagoen pasaportea aurkezteko zailtasunak, herrialde batzuek oztopoak jartzen dituztelako herrialdetik kanpo dauden herritarrei pasaportea emateko orduan. Horrela gertatzen da, adibidez, Ginea Espainiarretik edo Aljeriatik datozenen kasuetan, administrazio-egoera irregularrean daudenean, edo Mendebaldeko Saharatik datozenen kasuetan, pasaportea Aljeriak igorri duenean. Pertsona horiek indarrean dagoen pasaportea aurkezten ez badute, arazoa konpontzea beren esku ez badago ere, Lanbide eten egiten du diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubidea.
2.7.4. Benetako bizilekua egiaztatu ez zuelako diru-
sarrerak bermatzeko errentarako eskubidea ukatu zitzaion pertsona baten kexa aztertu du Arartekoak. Pertsona horrek Ekuatore Gineara joan behar izan zuen, bere pasaportea berritzera. Pasaporte berria ematea hainbat hilabetez atzeratu egin zen, besteak beste, Malabon, Ekuatore Ginean, atzerritar-txartela galdu zuelako. Arazo hori zela eta, luzatu egin zen Ekuatore Ginean egindako egonaldia, Schengen bisa berria igortzeko eskatu behar izan zuelako, horretarako prestatutako postuetatik Espainiara sartu ahal izateko. Lanbideren arabera, pertsona horrek ez zuen betetzen benetako bizilekuari buruzko baldintza, hiru hilabete baino gehiago kanpoan igaro zituelako.
Arartekoaren iritziz, ezin dira alde batera utzi Ekuatore Gineako egonaldia luzatzea justifikatzen eta azaltzen duten arrazoiak eta Espainiara lehenago bidaiatu ezin izanarenak. 90 egunez per se kanpoan egoteak benetako bizilekuaren betekizuna ez betetzea dakarrela iriztea ez da zentzuzkoa, honako hau kontuan hartu gabe: ez zela borondatezkoa izan, baizik eta Schengen espazioan sartu ahal izateko finkatutako lege-aurreikuspena betetzeko beharraren ondorioa izan zela, are gehiago, indarrean dagoen egoitza-baimenarekin arazorik ez zuenean. Ondorioz, Arartekoak 2018ko irailaren 20ko Ebazpena eman zuen; ez zaio erantzun.
2.7.5. Herriaren Defendatzailearen bulegora bideratzen diren kexei dagokienez, aztertzeko eskumena duen erakundea delako, aurten berriz aipatu nahi dira Espainiako nazionalitatea eskuratzeko prozedurarekin zerikusia dutenak. Azaroaren 6ko 1004/2015 Errege Dekretuak arautu du prozedura.
Nabarmentzeko modukoak dira egoera oso bereziak, nazionalitatea eskuratzeko azterketa egiteko ezintasuna justifikatzen dutenak; horietako batzuk egoitzagatik Espainiako herritartasuna emateko prozeduren izapidetzeari buruzko irailaren 30eko JUS/1625/2016 Aginduan aurreikusi dira, baina beste kasu berezi batzuk kontuan hartu gabe daude.
Herriaren Defendatzaileak Arartekotik bideratutako kexei eman dizkien erantzunak ikusita, ondorioztatzen da atzerapen handia dagoela nazionalitatearen eskaerak ebaztean eta horrekin lotutako arazoak –prozedura berria onetsi zenetik sortzen ari direnak– konpontzean.
2.8. Beste arlo batzuetan izapidetutako kexak
Hezkuntza arloan, txosten honen II. kapituluan, ikasleak eskolatzearekin zerikusia duten jarduketen berri eman da; bereziki aipatu dira Gasteizko ikasle atzerritarren kasuak.
Gainera, aztertutako kexa batean, zalantzan jartzen da UPV/EHUko ikertzaileen trebakuntzarako kontratazio-deialdietan sartu den eskakizuna; izan ere, horren arabera, Europako Erkidegokoak ez diren eskatzaileek Espainian bizitzeko eta lan egiteko aurretiazko administrazio-baimena, eskaera aurkezten den egunean indarrean dagoena, aurkeztu behar dute.
Kexa aztertu bitartean, egiaztatu da 2017ko deialdian Europar Batasunaren kide ez diren herrialdeetatik zetozen eskatzaileek hiru hilabeteko epea zutela Espainian bizi eta lan egiteko administrazio-baimenaren kopia aurkezteko, kontratazioa onartzeko ebazpena ematen zen egunetik zenbatzen hasita. Arartekoaren iritziz, Euskal Herriko Unibertsitateak konpondu egin du sortutako arazoa.
Osasun arloan, Osasunaren babes integralerako programa martxan jarri arren, osasun laguntza eskuratzeko zailtasunak salatzen dituzten atzerritarren kexak aipatzen dira.
Bestalde, arlo horretan, aurten, haurdunaldian zehar artatuko zuen ginekologiako espezialista emakumea izateko eskatu zuen emakume batek aurkeztutako kexa nabarmendu behar da.
3. Araudi- eta
gizarte-testuingurua
Aurten, Migrazio Seguru, Ordenatu eta Arautuaren aldeko Munduko Ituna onetsi da; Marrakexeko gailurreko osoko bilkuran 150 herrialdek sinatu zuten, 2018ko abenduaren 10 eta 11n. Izan ere, immigrazioaren arloan, herrialdeen artean lankidetzan aritzeko lehenengo akordioa da mundu mailan. Ituna 23 helburu nagusiren inguruan egituratuta dago. Horien artean, helburu orokor batzuk daude, hala nola migrazioa eragiten duten arrazoiak elkarren artean jorratzea edo legezko migrazio-bideak hobetzea. Horrez gain, konpromiso zehatzak ere badaude: pertsonen salerosketaren eta trafikoaren aurkako neurriak; familiak banantzea saihesteko moduak; migratzen duten pertsonen atxiloketa azken aukera moduan erabiltzea; edo egoera irregularrean dauden etorkinei helmuga-herrialdean osasun-arreta eta hezkuntza jasotzeko eskubidea aitortzea. Gainera, estatuek konpromisoa hartzen dute hobetu egingo dutela lankidetza etorkinen bizitza salbatzeko orduan, pertsonak bilatzeko eta salbatzeko misioetan, legeak “humanitarioa bakarrik” den laguntza ematen dutenak zigortuko ez dituela bermatuta. Halaber, gobernuek konpromisoa hartzen dute deportatutako immigranteak modu “seguru eta duinean” itzultzeko, eta ez kanporatzeko, pertsona horiek hiltzeko edo torturak zein bestelako tratu gizagabeak jasateko “aurreikus daitekeen benetako arriskuan” badaude. Era berean, konpromisoa hartzen dute etorkin guztiek identitate juridikoaren frogagiria eta dokumentazio egokia izango dutela, oinarrizko zerbitzuak eskuratu ahal izango dituztela, eta etorkinak zein gizarteak ahaldunduko direla erabateko gizarteratzea eta kohesio soziala lortzeko edo diskriminazio mota guztiak ezabatzeko, baita oinarri enpirikoa duen diskurtso publikoa sustatzeko ere, migrazioaren inguruko pertzepzioak aldatze aldera.
Tamalez, Estatu Batuek itunari men egin ziotenetik, beste herrialde batzuek ere gauza bera egin zuten, legearen aldetik loteslea ez izan arren, eta estatuen subiranotasuna –haien mugak eta migrazio-politikak kudeatzeko– errespetatzen duen arren.
Eusko Jaurlaritzak herritartasunaren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren esparruan jarduteko EAEko V. plana onartu du. Planak antolakuntzari loturiko erronkak jasotzen ditu, eta hezkuntza, enplegu, bizikidetza, osasun eta etxebizitzaren arloetako jarduketak aurreikusten ditu. Gainera, arreta berezia behar duten kolektiboak identifikatzen ditu. Planak lehentasunezko jarduera-ildo batzuk ezartzen ditu: “egungo eta geroko euskal gizarteak honako hauek izan ditzan: berdintasuna, herritarrek eskubideak izateari dagokionez; Euskadin bizi diren pertsona guztientzako aukera-berdintasunaren sustapena; gizarte-trinkotasuna, eta elkartasun handiagoa gizarte-kolektibo behartsuenekin; begirunea pertsona eta kultura guztien dibertsitatearekin; eta gizarte-interakzioaren aldeko testuinguruaren sustapena”.
Eusko Jaurlaritzak Migraziorako Euskal Itun Soziala abiarazi du. Herritarrei irekita dagoen dokumentua da, eta aldatu ahal izango da kolektibo eta erakundeek hurrengo hilabeteetan egingo dituzten ekarpenak gehitzeko. Jasotako konpromisoen artean honako hauek nabarmentzen dira: errefuxiatuen eta asiloa eskatzen dutenen harrera eta integrazioa kuantitatiboki eta kualitatiboki hobetzea, eta erantzun humanitario egokia ematea zaurgarritasun egoeran dauden etorkinei, batez ere, emakumeei, haurrei eta giza eskubideen urraketak jasan dituztenei.
Eusko Jaurlaritzak honako honen berri eman du: Share proposamena, hau da, migrazioaren erronkaren aurrean, Europar Batasunean erantzukidetasunaren printzipioa zeharka aplikatzeko bidea. Izan ere, zera proposatzen da: Europa mailan migratzaileak hartzeko eta gizarteratzeko ahalegina lurraldean banatzeko modua adostea, hiru aldagai aintzat hartuta: zerga sarrerak (% 50), biztanleria (% 30) eta langabeziaren indizea (% 20). Proiektu horrek errefuxiatuei eragingo lieke, baita egoera irregularrean dauden etorkinei eta bakarrik dauden adingabe atzerritarrei ere (MENA direlakoei), eta estatuak, autonomia-erkidegoak, udalerriak eta eskualdeak lotuko lituzke.
Aurten ere, Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komunitate islamikoekin lankidetzan izenburuko programa onartu da.
Programaren barnean dagoen zati teorikoak premisa eta erronkak jasotzen ditu; bigarren zatian, berriz, lan-plana dago, eta horrek lau jardun-ardatz ditu, hain zuzen: gizartearen kohesioa eta kulturen eta erlijioen integrazioa Euskadin; Segurtasuna eta polizia-lanak (prebentzioa eta erantzuna); prebentzioa gizartean eta hezkuntzan indarkeriazko erradikalizazioa ez gertatzeko; eta laugarrenik, jarrera politikoa, EAEn eta nazioartean.
Herriaren Defendatzaileak 2018. urtean zehar, hainbat jarduketa bultzatu ditu, besteak beste, itzularazte-espedientea (Estatuko Fiskaltza Nagusiarekin) irekita duten atzerritarren adina zehazteko prozedurekin zerikusia dutenak; eta errefuxiatuak hartzeko azpiegitura egokienak finkatzeari buruzkoak. Halaber, Asilo eta Babes Bulegoaren (OAR) egoera “eutsiezina” dela ohartarazi du.
Azpimarratu behar da 7/2018 Errege Lege Dekretua,
uztailaren 27koa, Osasun Sistema Nazionalerako sarbide
unibertsalari buruzkoa, osasun laguntzarako eskubidea herritarren eskubide unibertsala dela ezartzen duena.
Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordeak (CEAR), Gipuzkoako SOS Arrazakeriarekin elkarlanean, “Herritarrak diskurtso politiko xenofoboen aurka. Suteen aurkako gida” argitaratu du. Horretan, zenbait tresna proposatzen ditu, gorroto xenofoboa bultzatzen duten diskurtsoei erantzuteko.
Azkenik, Ikuspegik prestatutako Begirada aipatzen da:
“Atzerritarren ondorengo diren gazteak EAEn: (oker izendatutako) bigarren belaunaldiak”.
Atzerritarren ondorengoak diren eta Euskadin bizi diren 0 eta 24 urte bitarteko gazteen egoera aztertu da dokumentu horretan. Horretarako, azken Biztanleria eta Etxebizitza Erroldak, 2011n eginak, emandako datuak erabili dira. Txostenean jasotakoaren arabera, 2011. urtean, EAEko gazte guztien % 15,9 atzerritarren ondorengoak dira. Gazte horiek bertakoek baino adierazle okerragoak dituzte, adibidez, ikasketa maila eta laneratzea bezalako gaietan; azterlanak azpimarratzen du datu hori, gazte horien gizarteratzean izan ditzakeen ondorioak direla eta.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Ofiziozko jarduerak
4.1.1. Arartekoak ofiziozko jarduera hasi eta Herriaren Defendatzaileari bidali dio, gizarte-erakundeek bideratutako etorkinak Euskal Autonomia Erkidegora heltzeari loturiko inguruabar batzuen berri emateko. Inguruabar horiek, izan ere, Estatuko Administrazio Orokorrarekiko koordinazioarekin dute zerikusia, baita zaurgarritasun egoera batzuekin eta Frantziak legez kontrako etorrerak saihesteko abian jarri dituen kontrol-baliabideei loturiko kontuekin ere.
4.1.2. Arartekoak, nazioarteko erakundeen gomendioei jarraikiz, ofiziozko jarduera hasi eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordetzari helarazi dio, eta Etxebizitzaren Legea aplikatzeko neurriak martxan jartzeko eskatu du, baita, legea bideratzeko planean, higiezinen agentziei eta etxebizitzak alokairuan ematen dituztenei zuzendutako ekintzak jasotzeko ere, etxebizitza gehienak jabe pribatuen eskuetan daudela kontuan hartuta. Arartekoaren iritziz, etxebizitzarako eskubidea bermatzeko betebeharrak barne hartu behar lituzke zenbait kolektibok etxebizitzak eskuratzea ekiditen duten jokabide diskriminatzaileei aurre egiteko neurriak.
4.2. Gomendio orokorren jarraipena
Arartekoaren ekainaren 27ko 6/2013 Gomendio Orokorraren jarraipenari dagokionez, aurten, kexa bat jaso da, jendearentzat zabalik dagoen establezimendu batean sartzeko orduan diskriminazio egoera salatu duena. Izan ere, gomendioa jendearentzat zabalik dauden establezimendu pribatuetan sarrera ukatzeko eskubidea baliatzeari eta diskriminazioa debekatzeari buruzkoa izan da, besteak beste, baita erreklamazioak izapidetzean erabilitako zigor-prozedura eta berme-sistema arautu eta aplikatzeari buruzkoa ere. Arartekoak jakinarazi zion kexagileari zer prozedura jarraitu behar zuen salaketa hori onarpen-eskubidearen neurriz kanpoko erabilera zigortzeko eskumena duen administrazioan aurkeztu nahi izanez gero, eta prozeduraren emaitzak Arartekoari helarazteko eskatu zion; geroago, ez zen kontu horri buruzko informaziorik jaso.
4.3. Baliabideetan egindako bisitak
Arartekoko langileak herritarren plataforma batek Andaluziako kostaldeetatik etortzen ziren immigranteei harrera emateko asmoz sustatu zuen baliabidera joan ziren. Herritar horien arabera, ostaturik gabe eta behar bezalako arretarik gabe zeuden etorkin horiek. Baliabidea Deustuko Erriberan –Zorrotzaurren– dagoen industria-eraikin batean jarri da, hain zuzen, “Cadenas VICINAY” enpresaren garai bateko egoitzan; orain, BIZINAHI deitzen zaio, eta jabeek Erriberako auzokideen elkarteari laga zieten, kultura-jarduera interesgarriak antolatzeko. Azpiegitura horri esker, etorkinei harrera eman ahal izan zaie. Hain zuzen, egunero 100-150 gizon gazte artatu dira, Kamerun, Senegal edo Ginea-Konakrytik etorritakoak. Baliabidea herritarren elkartasunari eskera egokitu zen, eta ostatua, janaria, arropa, informazioa, laguntza eta orientabideak eskaini ahal izan ziren, baita, behar izanez gero, osasun-arreta ere (Osakidetzak emandako laguntza publikoa, modu positiboan baloratua), beste jarduera eta zerbitzu batzuen artean. Baliabidea hainbat hilabetez egon zen irekita, eta etorkinek kudeaketan parte hartu zuten. Arartekoko langileek bisita egin ondoren, informatu zuten baliabidea antolatzeko talde lan solidarioa egin zela eta herritar askok modu desinteresatuan parte hartu zutela. Lehenago, antzeko esperientziak egon ziren Bilbo auzo batzuetan.
Herritarren plataformak modu espontaneoan eta solidarioan sortu ziren, etorkinen premia-egoera ikusita, bai Bilbon, baita Donostian eta Irunen ere.
4.4. Bilerak administrazio publikoekin
2018. urtean zehar, hainbat bilera egin dira Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin eta udalekin. Bertan, etorkinei eman behar zaien arretak eta harrerak eragiten duten kezka helarazi da. Bileretan, EAEko beste administrazio batzuekin eta gizarte-erakundeekin koordinaturik, batez ere 2018ko ekainaren 28tik aurrera Euskal Autonomia Erkidegora iritsi diren etorkinen premiei erantzuteko abian jarritako zenbait ekimen ezagutu ahal izan dira. Egun horretan, hain zuzen, agerian utzi zen Andaluziako kostaldetik Espainian sartu ziren etorkinen helduera.
Bilbo, Donostia, Gasteiz, Getxo eta Irungo udalekin egindako bileretan, burututako jarduketen berri eman zen, eta, eman beharreko erantzunei dagokienez, planteamendu desberdinak daudela jakinarazi zen.
4.5. Bilerak elkarteekin
Aurten, zenbait bilera egin dira elkarteekin, Andaluziako kostaldeetatik iritsitako etorkinen beharrizanen eta haiei arreta emateko asmoz jarritako baliabideetan antzemandako gabezien berri emateko. Horrez gain, beste bilera bat aipatu da: bertan, esku hartzeko eskatu zitzaion Arartekoari, gazte eta adingabe atzerritarrek prestakuntza eta trebakuntza eskuratzeko izaten dituzten zailtasunak direla eta.
4.6. Arartekoak interesez jarraitu du etorkinen eta errefuxiatuen eskubideen eta bizitzaren alde diharduten pertsonei buruzko salaketen ondoriozko informazioa. Ildo horretan, giza eskubideen aktibista eta “Caminando Fronteras” kolektiboko kidea den Helena Maleno Garzón aipatu behar da. Bere espediente judiziala Tangerren oraindik irekita dagoenez, Arartekoa, 2017. urtearen amaieran, harremanetan jarri zen Marokoko homologoarekin (Médiateur du Royaume), eta helarazi zion EAEko kolektiboek interes eta balio handia ematen diotela Helena Malenok hegoaldeko mugan egiten duen lanari. Era berean, Andaluziako herriaren defendatzailearekin batera, Proem-AID GKEko boluntario moduan Mediterraneoan errefuxiatuak salbatzeko lanean laguntzen aritu zirenean, Lesbosen atxilotutako hiru suhiltzaileen aurka aurkeztutako salaketaren jarraipena egin du.
4.7. Adierazpen instituzionalak
Arartekoak, Errefuxiatuen munduko eguna (ekainak 20) dela eta, hauxe deklaratu du: “Gatazka belikoetatik edo jazarpenetik ihes egiten duten pertsonenganako elkartasuna ezinbesteko kohesio-osagaia da Europa eraikitzeko orduan”.
Arartekoaren erakundeak aurtengo Arrazagatiko bereizkeria deuseztatzeko nazioarteko egunean (martxoaren 21ean) egindako adierazpen instituzionalean, kolektibo batzuek etxebizitza eskuratzeko ezintasuna azpimarratu zen,
horrek oztopatzen baitu pertsona horien garapena, baita gainerako oinarrizko eskubideak gauzatzea ere.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
5.1. Euskal administrazio publikoek jarraitu dute berdintasunerako eskubidea errespetatzen duten politika publikoak garatzen, jatorria kontuan hartu gabe eskubide eta zerbitzu publikoak eskuratzeko aukera emanez, edo berdintasun hori araudi berrian aurreikusiz (hala nola etxebizitza legez okupatzeko eskubide subjektiboa edo etxebizitzako prestazio ekonomikoa arautuko duen dekretuaren proiektuan).
Hala ere, atzerritarrek administrazio-egoera erregulatzeko izaten dituzten zailtasunak oraindik ere oztopo handia dira lana lortzeko eta, adibidez, desgaitasun eta mendetasunaren ondoriozko babes bereziak eskuratzeko. Estatuak eta EAEk dituen eskumenen arteko orekarik eza ez da lagungarria biztanleen lekualdaketek eta migrazio-mugimenduek sortzen dituzten erronkei erantzun orohartzailea emateko, eta ez du laguntzen gizarteratzeko eta gizartean, politikan, ekonomian eta kulturan parte hartzeko erabakigarriak diren kontuetan.
5.2. Migrazioaren aldeko munduko ituna onartzea nabarmendu behar da, garrantzitsua izan delako. Izan ere, migrazio-jarioak modu orohartzailean kudeatzeko nazioarteko mailako saialdia izan da; bertan jasotako helburu eta erronkak interesgarriak dira, eta kontuan hartu beharko lirateke immigrazioari eta errefuxiatuei buruzko politika publikoetan, datozen urteotan.
5.3. 2019. urtean zehar, honako jarduketa hauek aurreikusita daude: V. Jarduketa Plana; Migraziorako Euskal Itun Soziala; Share programa; babes komunitarioa sustatzeko programa; Auzolan programa; Eusko Jaurlaritzaren Jarduera Programa, Euskadiko komunitate islamikoekiko bizikidetza sustatzeko; baita Harrera programa indartzea ere. Arartekoak oso iritzi positiboa du horien guztien inguruan, orain dela gutxi onartutako Migrazioaren aldeko Munduko Itunean jasotako helburuekin bat datozelako, eta, EAEko gizarte-egoerari erantzuteko orduan, ardura publikoa erakusten dutelako. Adostutako neurriek euskal gizartearen aniztasunak eta pluraltasunak sortzen dituen erronkei erantzuna emateko interesa eta konpromisoa adierazten dituzte, EAE migrazio-jarioen helmuga eta errefuxiatuak solidaritatez hartzen dituen tokia dela kontuan hartuta.
5.4. Euskal gizartea plurala denez, berariazko neurriak hartu behar dira pertsonak integratzen eta gizarteratzen laguntzeko, biztanleen lekualdaketen ondoriozko egoeren aniztasuna kontuan hartuta. Arreta emateko orduan, hasiera-hasieratik, pertsona guztiak aintzat hartuko dituzten neurri eraginkorrak erabiltzea modu bakarra da biztanleriaren zati baten gizarte-urraketa saihesteko eta gizarteratzea bultzatzeko, bereziki, talde zaurgarrienen kasuan, hau da, guraso bakarreko familien –seme-alabak kargura dituzten emakumeak– edo gazte atzerritarren kasuetan. Migrazio-saldoak gora egin duenez, ezinbestekoa da hezkuntzan, etxebizitzetan, osasunean eta gizarte-zerbitzuetan inbertitzea, egoera horrek ekarritako onurak eta ekarpenak gizarte mailan gaizki ulertzea saihesteko. Parte hartzen duten eragile publiko eta sozialen esperientziak eta ezagutzak hartu beharreko neurrien eraginkortasuna bermatzen dute, eta horren adierazle zorrotzena etorkinek eta beren seme-alabek gizartean parte-hartzea izango da.
5.5. Adingabe eta gazte atzerritarrei arreta ematea da erronkarik konplexuena, bereziki zaurgarria den kolektiboa delako, eta, gizartean inbertitzeko eredu moduan, baliabideak jartzea eskatzen duelako; talde horren etorkizuna aurreikusteko eta bermatzeko beharra dela eta, ezinbestekoak dira gizartearen babesa eta kalitatezko hezkuntza. Pertsona horien kopurua igotzea oztopo bihurtzen da arreta egokia emateko; arreta hori, berriz, halabeharrezkoa da
gizarte-arriskuak saihesteko. Gainera, gazte atzerritarrek 18-23 urte bitarteko aldian, hau da, arreta berezia eskatzen dutenean, gizarte-babes egokirik ez jasotzea ez dator bat euskal administrazio publikoek adostutako plan eta printzipioekin.
5.6. Aurrerapauso oso positibotzat jotzen da Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren eta prestakuntza maila txikia duten gazte langabetuen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak bultzatzeko asmoa. 2017ko urteko txostenean, gabezia handia zela aipatu zen, gazte atzerritarren lanbide-prestakuntza oztopatzen zuelako.
5.7. Erakunde honek, beste urte batez, jarraitu behar du nabarmentzen diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko araudian jasotako lege-xedapenek eta horien interpretazioak, Lanbidek egiten duenak, sortzen dituzten arazoak. Horrela, ezkontide atzerritarra denean, diru-sarrerak bermatzeko errenta / etxebizitzarako prestazio osagarriaren titularrarekin bizi izatea eskatzen da, familia elkartzeko
eskaera ukatu bada ere, edo jatorrizko herrialdeko ondasunen ziurtagiria eskatzen da, hura lortzeko zailtasunak eta ondasunik eza ziurtatzeko fidagarritasun zalantzagarria kontuan hartu gabe; ondorioz, argi dago gizarte-bazterketan dauden atzerritarrei eskatzen zaizkien betekizunak oso zailak direla.
5.8. Beste erronka garrantzitsu bati ere egoki heldu behar zaio, hain zuzen, etxebizitza-politikari. Izan ere, kontuan hartu behar dira, batetik, etxebizitza eskuratzeko zailtasunak eta, bestetik, bizitokia edukitzeak familien bizitzan duen garrantzia, batez ere, familian adingabeak daudenean, baita etxebizitza mailan gerta daitekeen edozein bereizketak pertsonen etorkizunean, bizikidetza-harremanetan eta estereotipoak sortzean izango duen gizarte-inpaktu negatiboa ere.
5.9. Aurten, Andaluziako kostaldeetatik bideratutako etorkin asko eta asko iritsi dira Euskadira, ibilbide horretako migrazio-jarioa handitu egin delako. Kolektibo honen barruan, pertsona batzuen asmoa da bere senideekin edo lagunekin elkartzea beste leku batzuetan eta horiei “iragaitzazko migratzaileak” deritze. Euskal administrazio publikoek martxan jarri dituzte hainbat neurri pertsona horien premiei erantzuteko, baina, zalantzarik gabe, haien zailtasunak eta beharrizanak oso handiak dira (osasun arazoak, indarkeriaren biktimak diren emakumeak); horri bidean jasandako sufrimendua gehitu behar zaio. Ondorioz, gizarte zibilean mugimendu solidarioa sortu da, euskal gizartearen konpromisoa adierazten duena. Arartekoaren ustez, oinarri irmoak ezarri behar dira egoera horri eta askotariko premiei erantzuteko (osasun-arreta, gizarte-babesa…), gizarte-larrialdiko zerbitzuak gainezka egitea saihesteko moduko aurreikuspenarekin. Gizarte-fenomeno horren egitura-elementuek oinarri irmoa behar dute, beharrezko erantzunek segurtasun juridikoa izan dezaten.
5.10. Azken barometroaren arabera, tolerantzia-indizeak gora egin duen arren, diskriminazioaren aurkako borrokak oraindik ere neurri egokiak eskatzen ditu, esparru publikoetan, eta batez ere pribatuan, antzematen diren jokabideek erantzun egokirik gabe ez uzteko. Helburua istilu arrazistak saihestea da, eta kolektibo zehatz batzuk iraintzen dituzten sineskeriak ez sortzea. Hori dela eta, giza eskubideak errespetatzen dituen diskurtso publikoaren garrantzia nabarmentzen da, berdintasunerako eskubidea azpimarratuz, zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoaren alde, eta behin eta berriz gogorarazten da diskurtso iraintzaile populistak desegiten dituzten datuak jaso eta zabaltzeko premia handia.
5.11. Diskriminazioa dela eta azken urteotan jaso ditugun kexa gehienek kolektibo batzuek merkatu pribatuan etxebizitza aurkitzeko izaten dituzten zailtasunekin dute zerikusia. Horri gehitu behar zaizkio gehiegikeriak, jendearentzat zabalik dauden establezimenduetan sartzeko orduan. Arartekoak hainbat jarduketa burutu ditu, jokabide diskriminatzaile orori aurre egitearen garrantzia nabarmenduz, praktika horiei aurre egiteko behar den ahalmena eta legea egon badagoela kontuan hartuta, tresna horiek hobetzeko modukoak badira ere.
5.12. Europa mailan, beharrezkoa bihurtzen da adostutako neurriak batzen dituen marko bat izatea, Europar Batasuna osatzen duten balioak errespetatzen dituen politika erkide bat lortzeko. 2015ean onartutako birkokapen-programaren eraginkortasuna txikia izan zen arren, migrazio-jarioei modu solidarioan erantzungo dien eta estatu kideen arteko lankidetza lehenesten duen programa berri bat pentsatzeko balio beharko luke esperientzia horrek.
5.13. Aurten, agerian geratu dira Europa mailan adostasuna lortzeko zailtasunak, hain zuzen, Italiak eta Maltak gizarte-erakundeen erreskate itsasontziak sartzea galarazi ondoren, eta etorkinak Europar Batasun osoan banatzearen inguruko adostasunik eza. Gainera, Espainiako agintariek itsasontzi batzuk itsasoratzeko oztopoak jartzen dituzte, eskatzen diren segurtasun irizpideak betetzen ez dituztela esanez. Jazarpenetatik, gerratik, bizitza salbatzeko edo demokraziaren bila ihes egiten duten pertsonen lekualdaketek zuzenbide humanitarioaren mailako erantzuna eskatzen dute. Mugak eta portuak ixteak, eta kanporatutako eta itzulitakoen kopurua areagotzeak, salbamendu-neurri egokirik edo inguruko herrialdeekiko hitzarmenik ezak ez dituzte biztanleen lekualdaketak saihestuko, baizik eta demokraziarekin eta giza eskubideekiko errespetuarekin bateraezina den basakeriaren seinale dira.
5.14. Arartekoak bat dator Herriaren Defendatzailearekin, nazioarteko babesaren eskatzaileei harrera emateko sistema hobetu behar dela. Hain zuzen ere, aurten, martxan jarri da Euskadiko lehen harrerako zentroa, estatuko harrera-
sistematik kanpo geratu diren pertsonentzat.
5.15. Azkenik, Arartekoa oraindik ere kezkatuta dago, etorkinen eskubideen aldeko borrokan diharduten aktibistak “kriminalizatu” eta “iraindu” egiten direlako, pertsona horiek etorkinen zaurgarritasun egoerarekiko solidaritatea erakusten duten arren. Halaber, giza eskubideak defendatzen dituzten erakundeei babes irmoa erakutsi die, Europa mailan, jokabide humanitarioak eta antolakunde kriminalen jarduketak argi bereiziko dituen arau-esparrua behar dela azpimarratuz.
Aurrekariak
Arartekoak arlo honetan egiten duen lanak Konstituzioaren 14. artikuluan du oinarria; izan ere, pertsona guztiak berdinak direlako printzipioa ezartzen du, eta bereizkeria debekatzen. Era berean, eta eremu horretan egiten duen lanaren bidez, Yogyakartako printzipioetan ezarritakoa bete eta errespetatu behar dela babesten du Arartekoak; bai eta lesbianen,
gayen, bisexualen, transexualen eta intersexualen eskubideen alde lan egiten duten Europako eta nazioarteko erakundeen erabakiak, jarraibideak eta aholkuak errespetatu behar direla ere. Giza eskubideei buruzko nazioarteko legedia ezartzearen ingurukoak dira aipatu Yogyakartako printzipioak, sexu-joerari eta genero-identitateari dagokienez. Sexu-joera edo genero-identitatea ezin da diskriminatzeko arrazoi bihurtu, eta euskal botere publikoei dagokie pertsona guztien berdintasuna benetakoa eta eraginkorra izan dadin eragozten duten oztopoak kentzeko betebeharra.
Giza duintasunaren defentsan eta pertsona guztiek sexu-
joera eta genero-identitate librea izateko giza eskubidearen defentsan dago oinarrituta eremu honetan egiten den lana. Horrekin, LGBTI pertsonek eskubide guztiak berdintasunez eta guztiz erabiltzen dituztela ziurtatu nahi du Arartekoak. Ildo horretan, euskal herri-administrazioek beharrezko neurri eta jarduerak garatzea bultzatu nahi da, pertsona horiek baztertzeko edozein kausa kentzearren eta haien eskubideak berdintasun osoz gauzatzea lortzearren. Gai horrekin zerikusia duten kexak izapidetzeaz gain, hainbat jarduera nabarmentzen dira, euskal administrazioetan, talde horren
eskubideak erabat integratzearekin loturiko funtzionamendua hobetu eta hobekuntzak bultzatu eta sustatzeko. Hiru xede hauei begira daude jarduera horiek:
• Euskal herri-administrazioek euren jarduera guztietan berdintasuna erabat errespeta dezaten eta sexu-orientazio eta genero-identitatearen ondoriozko bereizkeriarik egin ez dezaten lortzea, eskubide horien gauzatzea benetakoa eta eraginkorra izateko beharrezkoak diren neurriak abian jarriz.
• Euskal gizarte osoan, bazterkeriarik ezan eta aniztasun afektibo-sexualari eta genero-aniztasunari lotutako eskubideen errespetuan oinarritutako kultura zabaltzea.
• Homofobia edo transfobiaren aurka borrokatzea (edozein formatan agertzen bada ere), Euskadin LGBTI pertsonen egoeraren gaineko ezagutza eta sentsibilizazioa zabalduz.
1. Kexarik aipagarrienak
Beste urte batez egiaztatu ahal izan dugu kexa gutxi izan dela 2018. urtean LGTBI pertsonen eskubideen inguruan. Halaxe da, zalantzarik gabe, administrazioaren jardunaren eremuan ez direlako erraz antzematen sexu-orientazioaren edo genero-identitatearen ziozko diskriminazio edo bazterkeria egoera irekiak. Egoera horiek maizago agertzen dira, ordea, partikularren arteko harremanen esparruan. Egia esan, partikularren arteko harremanak erakunde honen kontrolari itzurtzen zaizkio, baina hori ez da eragozpena botere publikoei arreta eta zaintza berezia eskatu ahal izateko eta galdatu ahal izateko, pertsonen sexu-orientazioaren edo genero-identitatearen ziozko banako diskriminaziozko edo bazterkeriazko gizarte jokabideei edo diskurtsoei aurrea hartzeko. Botere publikoek, ildo horretan, jokabide aktiboa izan behar dute LGTBI pertsonen eskubideen errespetua sustatzeko, eta horretarako, gorroto edo diskriminazio diskurtsoak antzemateko neurriak abiarazi behar dituzte, baita aniztasunean elkarrekin bizitzearen aldeko sentsibilizaziorako ekintzak –pertsona guztiek eskubide berdinak dituztela oinarri izanik- edo, hala denean, beharrezkoak diren jarduketa positiboak sustatuz ere. Azaldutako testuinguru horretan, bi alderdi nabarmentzen dira arlo horretan 2018an:
1.1. Lesbianak, gayak, bisexualak eta transexualak diren pazienteen tratamenduari buruzko gai bat Osakidetzako EPEko psikiatria lanpostuan sartzearekiko desadostasuna
Osakidetzako familiako mediku batek erakunde honetan adierazi zuen ez zegoela ados “Lesbianak, gayak, bisexualak eta transexualak diren pazienteen tratamendua” izenburu pean aztergai espezifiko bat psikiatria lanposturako gaitegian sartzearekin - Osakidetzako Enplegu Publikoko Eskaintzako 2018ko deialdiaren baitan-, kexagileak “iraingarria, atzerakoia eta onartezina (sic)” irizten ziolako.
Pertsona guztien berdintasun printzipioan kokatu behar da aztergai dugun auzi honen esparrua, sexua eta sexu-orientazioa edo –identitatea edozein delarik (Konstituzioaren 14. artikulua). Hori ikusita, hasiera batean, eta berdintasun printzipioaren ikuspegi zorrotzetik eta formaletik, ezin bereiz daitezke pertsonak ezaugarri horien arabera azterketa mediko-psikiatrikoa edo bestelako azterketak egiterakoan. Alabaina, pixka bat zailagoa da zehaztea, talde jakin batzuek, bereziki gizartean baztertuta daudenek, zein neurritan merezi duten edo ez haien ezaugarrietarako eta berezitasunetarako berariazko tratamendua ematea, hain zuzen ere berdintasun printzipio formal hori gauzatu ahal izateko, hots, pertsona horientzako berdintasuna errealitatea izan dadin lortzea, Konstituzioaren 9. artikuluan ezarritako zentzuan.
Beren jarduketetan botere publikoei eskatu beharreko genero-ikuspegiaz gain, bestelako adibide asko aipa daitezke, zeinetan adostasun soziala eta juridikoa dagoen ekintza positiboak deritzenak legitimatzeko ideiaren inguruan, hau da, hainbat arrazoi tarteko –sexua, jatorri etnikoa, ekonomikoa, aniztasun funtzionala, erlijioa, hizkuntza, etab.– gizartean baztertuak izan diren eta horren ondorioz botere publikoen babes berezia behar duten taldeei tratamendu berezia ematera bideratzen direnak; babesa emateko, askotan, hainbat arlotan laguntza eman behar dien sektore publikoko profesionalen trebakuntza berezia behar izaten da –haien zailtasunak eta bizitza-testuingurua sakonago ezagutzera bideratuta–. Hala, berdintasun ikuspegia bermatzen da zerbitzu publikoetan emango zaien arretan.
Alabaina, gogoratu beharra dago alde horretan berdintasun erreala eta eraginkorra bermatzera bideraturiko ikuspegi horrek aintzat hartu behar duela ez homosexualitatea ez transexualitatea ezin har daitezkeela eritasuntzat, medikuntzan eta Osasunaren Munduko Erakundeak nagusiki onartutako irizpideekin bat etorriz (aspaldi eman ziren irizpide horiek homosexualitaterako eta berrikiago transexualitaterako), LGTBI taldeen aldarrikapen historikoa betez. Izan ere, 2007an ere, Yogyakartako Printzipioak1 deritzenetan, giza eskubideen nazioarteko legeria sexu-orientazioaren eta genero-identitatearen inguruan aplikatzeko oinarriak ezarri ziren, honako hau aldarrikatuta: “kontrakoa dioen edozein sailkapenen aurka, pertsona baten sexu-orientazioa eta genero-identitatea ez dira, berez, baldintza medikoak eta ez dira artatu, sendatu edo desagerrarazi behar”.
Beraz, erakunde honen aburuz –erreklamazio hau dela-eta Osakidetzari helarazi zitzaion bezala–, Osakidetzak osasun pertsonaleko zenbait sektoreri exijitu beharreko prestakuntza espezializatuagoari buruz hartutako erabakiak hartzeko, talde horien egoerari buruzkoak, emandako bi irizpide
horien arabera justifikatu behar dira: hots, alde batetik, botere publikoek oztopoak desagerrarazteko eta berdintasuna errealitate izateko neurriak bideratzeko duten betebeharra, hain zuzen ere bereziki baztertuak edo diskriminatuak dauden taldeen alde. Izan ere, askotan eta zuzen jokatuta, haiek artatuko dituzten profesionalen prestakuntza espezializatua eta sentsibilizazioa eska ditzakete; eta bestetik, pertsonen sexu-orientazioaren edo genero-identitatearen ziozko ez-patologizazioaren printzipioa. Besteak beste, honako hau eskatzen du printzipio horrek zalantzarik gabe: psikiatria aldez aurretik ez ezartzea pertsona horiek artatzeko beharrezko arlotzat.
Taldearen berezitasuna eta balizko behar mediko espezializatuak direla-eta, aparteko aipamena merezi du esku-hartze medikoak sexu biologikoa pertsona transexualek bere sentitzen duten sexura egokitzera bideraturiko prozesu medikoetan. Hala, bada, transexualen osasun eskubideei dagokienez, nahitaez jakin beharra dago Osasunaren Munduko Erakundeak, giza ugalketari buruzko programaren baitan eginiko sexu osasunaren eta giza eskubideen gaineko txosten batean zioenez (izenburua: “Sexual health, human rights and the law”, World Health Organization- human reproductive programme, 2015), besteak beste, norbanakoaren beharren arabera, transexualek eta generoa aldatu duten2 pertsonek trantsizioarekin edo trantsituarekin lotutako hainbat zerbitzuren beharra izan dezakete bizitzako une desberdinetan. Txosten horretatik ondorioztatzen denez, oraindik ere urriak
dira transexualentzako eta generoa aldatu duten pertsonentzako osasun zerbitzu egokiak eta diskriminaziorik gabekoak, zerbitzu eskuragarriak. Izan ere, patologizazioa ezartzen da zerbitzu horietan, ez dira bermatzen laguntza eta isilekotasuna eta ez da informaturiko erabakia hartzeko banako prozesurik lehenesten. Ildo horretan, OMEk gogorarazten du arlo horretako giza eskubideen estandarrek osasunari buruzko informazioa eskuragarria egotea eta kalitatekoa izatea exijitzen dutela transexualentzat eta
generoa aldatu duten pertsonentzat, eta zerbitzuetara jotzen duten pertsonen duintasuna errespetatuz artatu behar dira nahitaez, inolaz ere diskriminatu gabe.
Hala ere, txosten horretan bertan gogorarazten denez,
berariaz egiaztatu da askotan osasun profesionalek ez dutela gaitasun teknikorik arlo horretan, hain zuzen ere nazioartean urriak direlako transexualen eta generoa aldatu duten pertsonen osasuna zaintzeari buruzko azterketa osoa dakarten profesionalen prestakuntza programak, osasun estandarrak eta curriculum medikoak. Bestalde, Transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko 14/2012 Euskal Legean, beren beregi ezarri da 10 b) artikuluan pertsona horiek duten eskubidea: “esperientzia nahikoa duten profesionalen arreta jasotzea, nola tratamenduari dagokion espezialitate zehatzean hala transexualitatearen arloan oro har”.
Hortaz, erronka berria dugu osasun zerbitzuentzat: prozedurak eta egitura materialak eta giza egiturak pertsona horien banakoaren eta askotariko beharretara egokituz joan beharko dute. Horretarako, arestian esandako printzipioen arabera bideratu beharko dituzte beren jarduketak. Azaldutako testuinguru horretan ebaluatu behar da Osakidetzak psikiatria lanpostuan aritzeko nahitaezko gaitegian gai espezifikoa sartzeko neurria, hots, “lesbianak, gayak, bisexualak eta transexualak diren pazienteen tratamendua” izenekoa. Egia esan, Arartekoak gai horretan esku hartu ondoren, gai eztabaidagarria psikiatria lanposturako gaitegitik kendu zuela jakinarazi zion Osakidetzak Arartekoari. Hala eta guztiz ere, osasun zerbitzuek gaia etorkizunean landu dezaten, erakunde honen ustez kontuan izan beharko litzateke Osakidetzaren jardunetan errespetatu egin behar dela sexu-
orientazioaren edo genero-identitatearen zioz pertsona bati patologia medikoa edo psikiatrikoa aldez aurretik ez ezartzeko printzipioa. Alabaina, hori ez da eragozpena honako hau gomendagarria izan dadin: sendagileek eta osasun pertsonalak afektibitate-sexu askatasuna erabat errespetatzera bideraturiko prestakuntza jasotzea, baita pertsonen genero-identitatearen ziozko balizko behar medikoei buruzko jakintza ere, betiere aipaturiko pertsonal horrek aztergai ditugun pertsonek izan ditzaketen behar mediko bereziak patologiatzat hartu gabe eta norbanakoaren askatasuna errespetatuz artatzeko nahikoa sentsibilitate eta jakintza dutela bermatuz, bereziki transexualei dagokienez, genero-identitatea bere sentitzen duten sexura egokitzeko jarraitu nahi dituzten prozesu medikoak direla eta.
1.2. Termino desegokiak
ezkontza-ziurtagirien ereduetan
2018an deigarri egin zaigun beste gai bat azken urteetan erakunde honetan heldu izan diren hainbat kexa dira, hain zuzen ere hizkeraren erabilera desegokiagatik, sexu bereko bikoteak daudela ahaztuta ezkontzekin eta filiazioekin loturiko inprimaki ofizialetan. Bereziki ezkontza-ziurtagirien eremuan azken urteetan izandako arazoa aipatu behar da. Hala, erakunde honen eskura dauden datuen arabera arazoa dagoeneko konponduta dagoela ematen du familiako kideen zehaztapena behar duten inprimakietan. EAEren eremuan, ordea, badira oraindik termino egokiak erabiltzen ez dituzten Estatuko Administrazioaren zenbait eredu. Horregatik, erakunde honek Espainiako Herriaren Defendatzaileari igorri dizkio gai honen inguruko kexak, zuzenketa egiteko erakunde eskuduna den aldetik. Kasuren batean, Gizarte Segurantzak seme-alabaren jaiotzeagatiko prestazioen eskubideei buruzko inprimakietan esaterako, A gurasoa eta B gurasoa sartzea lortu da aita eta ama agertu beharrean. Hala ere, testuinguru horretan, Espainiako Herriaren Defendatzaileak Arartekoari berriki jakinarazi dionez, ofiziozko jarduketa bat abiarazi du, Justiziako Estatu Idazkaritzak sexu bereko pertsona ezkonduentzat honako disfuntzio hau argitu dezala eskatzeko: ezkontza-ziurtagiriaren indarreko ereduan, nahiz eta erregistroan ezkondu diren pertsonak “A ezkontidea” eta “B ezkontidea” izendatuta egon, oraindik “senarra” eta “emaztea” azaltzea.
2. Araudi- eta
gizarte-testuingurua
2.1. EAEko eta estatuko esparrua
Azken urteotan, LGBTI pertsonen eskubide zibilak legez parekatu dira gure inguruko herrialdeetan, bai sexu bereko pertsonak ezkontzeko aukerari dagokionez, bai transexualen genero-identitatea sentitzen duten sexura legez egokitzeko ahalmenari dagokionez. Hala, gure lurralde-eremu zehatzean, izatezko bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legea onartu zen lehendabizi; ondoren, Kode Zibilaren erreforma, uztailaren 1eko 13/2005 Legearen bidez egina, zeinak Kode Zibila aldatzen baitu ezkontzeko eskubideari dagokionez; eta azkenik, martxoaren 15eko 3/2007 Legea, pertsonen sexuari buruzko erregistroko aipamena zuzentzea arautzen duena.
Hori dela eta, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko ekainaren 28ko 14/2012 Legea onetsi zuen Eusko Legebiltzarrak. Lege horren helburua da transexualei arreta integrala ematea eta transexualen izaera edo egoera pertsonal edo sozialagatik legedian dauden diskriminazio guztiak gainditzeko bidean aurrera egitea. Azkenik, 2015eko abenduan, abenduaren 22ko 234/2015 Dekretua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, transexualen administrazio-dokumentazioari buruzkoa hori. Horren bidez, aipatu 14/2012 Legearen 7. artikulua garatuz, transexualek –nazionalek zein atzerritarrek–, Erregistro Zibilean edo beren jatorrizko herrialdean sexua zuzendu artean, Euskadin erabili ahal izango duten administrazio-dokumentazioa erregulatu da, horrela, modu askean zehaztutako genero-identitatearen araberako tratua jaso dezaten.
Arau multzo horren bidez, esparru juridiko egonkorra eratu da EAEn, LGTBI pertsonen eskubideen lege-aintzatespenerako eredua finkatzen duena. Alabaina, errealitateak erakusten digu oraindik eremu askotan urratu egiten direla LGTBI pertsonen eskubideak. Egia esan, 2018an ez zen emaitzarik izan LGTBI taldeek estatuko zeharkako legea sortzeko eskaeran, hain zuzen ere gorroto diskurtsoari eta sexu-orientazioaren edo genero-identitatearen zioz beren eskubideak urratuta ikusten dituzten pertsonen askotariko egoerei aurre egiteko. Hortaz, estatu mailan egiteke dagoen zerbait da, zeren eta lege hori hainbat eskumenetan oinarrituta hedatuko bailitzateke, baina eskumen horien gaineko legeak egiteko ahalmen autonomikoa gainditzen da eginkizunotan.
2.2. Nazioarteko eta Europako esparrua. Europan LGTBIen eskubideak hobetzeko lehentasunezko ekintzak
Europako Batzordeak aitortzen duenez, Europar Batasuneko estatu askotan, bazterkeria eta erasoak egunero jasateko arriskua dute LGTBI pertsonek (lesbianak, gayak, bisexualak, transexualak eta intersexualak). Homosexualitatearen, transexualitatearen, sexu-orientazioaren gaineko aniztasunaren eta genero-identitatearen inguruan dauden aurreiritziak, nahasmena eta ez-jakintasuna direla-eta, jokabide intoleranteak eta jokamolde erasokorrak ugarituz doaz komunitate horrekiko. Europako Zuzenbideak pertsona guztien tratu-berdintasuna bermatzen du, sexua edo sexu-orientazioa edozein delarik ere enpleguaren eta ikasketen testuinguruan. EBko itunek, EBko Oinarrizko Eskubideen Kartak eta Enplegurako Berdintasunari buruzko Zuzentarauak bermatu egiten dute diskriminaziorik eza, eta EBren jokabide aktiboa ere eskatzen dute horrelako diskriminazioaren aurka egiteko.
Nazioarteko Zuzenbidean ere LGTBI pertsonen eskubideak finkatu dituzte Nazio Batuek giza eskubideei, sexu-orientazioari eta genero-identitateari buruz 2011ko ekainean emandako Ebazpenaren bidez. Arlo horretan bereziki esanguratsua da Europako Kontseiluak betetzen duen eginkizuna ere, EBko estatuetako Ministroen Batzordearentzako Gomendioarekin. Sexu-orientazioaren edo genero-identitatearen ziozko diskriminazioaren kontrako borrokarako neurriei buruzkoa da gomendioa.
Hala ere, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agentziaren (FRA) hainbat txostenetan nahiz EBko 27 estatuetako legeriaren konparaziozko azterketari buruzko txostenean edo LGTBI pertsonen gizarte eta ekonomia bizitzako hainbat arlotan duten konparaziozko analisi sozialean (lana, hezkuntza eta osasun zerbitzuak eskuratzea) ageri denez, oraindik ere arazoak dira Europan: LGTBI pertsonekiko diskriminazioa eta gorroto delituak.
Bestalde, LGTBI pertsonek munduan duten egoerari dagokionez, Europako agentzia horrek 2017an ere azpimarratu zuenez, honako hauek izan behar dute lehentasunezko jarduketek: jatorrizko herrialdean jazarriak direla-eta Europan asiloa eskatzen duten pertsonek. Helburu hori izanik, kausari dagozkion asilo-eskaerei buruzko balorazioak nola egiten diren azaltzeko txostena argitaratu zuen, non pertsona horiei harrera egiteko berariazko neurriak aztertzen diren Europako herrialdeetan. Txostenean nabarmentzen zuenez, arlo horretako datu eskuragarririk ez dago zenbait herrialdetan, Espainian edo Frantzian esate baterako. Ildo horretan, ezin ahantzi daiteke LGTBI pertsonek Europatik kanpoko beste herrialde batzuetan aurre egin beharreko egoera zaila.
Hori guztia –bigarren une batean bada ere– gizarteari eta euskal erakundeei ere axola behar zaie, gure lurraldera datozen migratzaileak (hainbat arrazoi tarteko) gizarteratzeko politikak egoki zehazterakoan. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Berdindu zerbitzuak argitaraturiko datuen arabera, hedatuta daude LGTBI pertsonekiko aurreiritziak, diskriminazioa eta gorroto diskurtsoa; are gehiago, instituzionalizatuta daude, hain zuzen jokabide homosexualak edo nagusi den genero-identitatearekin bat ez datozen jokabideak munduko 70 herrialdeetako baino gehiagoko zigor kodeetan sartuta, askotariko genero orientazio, identitate eta adierazpenak zapaltzeko arauak barne. Ezin ahantzi daiteke ere gaur egun oraindik heriotza-zigorra dagoela jasota LGTBI pertsonentzat zenbait herrialdetan. Pertsona horien kontrako zapalketak eta gorroto diskurtso sozialak eta instituzionalak gorrotozko krimen kontaezin eragiten dituzte. Hori dela-eta, ikaragarri hazi da egoera dramatiko horrengatik azken boladan asiloa eskatzen duten pertsonen kopurua.
Bestalde, EBko agentzia horrek, EBko oinarrizko eskubideei buruzko 2018. urteko txosteneko 3.3. kapituluan, LGTBI pertsonen berdintasuna eta diskriminaziorik eza aipatzen dira, eta nabarmendu egiten du garrantzizkoa dela Europako legegileek bermatzea Europar Batasuneko lurralde osoan babes osoa eskaintzea pertsonen oinarrizko esparruetan, sexua, arraza, etnia, erlijioa, sinesmenak, desgaitasuna, adina edo sexu-orientazioa eta genero-identitatea direla-eta gertatzen den diskriminazioa galarazteko, eremu horretarako zeharkako arauak aldarrikatuta hain zuzen. Europar Batasuneko estatuek, FRAren iritziz, berariazko neurriak hartzen eta abiarazten jarraitu behar dute, lesbianek, gayek, bisexualek, transexualek eta intersexualek beren eskubideak osorik erabiltzen dituztela bermatze aldera. Horretarako, ekintzen zerrendan (List of actions by the Commission to advance LGBTI equality) finkaturiko lehentasunak eredutzat hartzea gomendatzen da; izan ere, Europako gidalerroak dira EBko estatuetako administrazio publikoek 2016 eta 2019 bitartean sustatu beharreko neurriak ezartzeko.
Horrez gain, EBko oinarrizko eskubideei buruzko 2018ko txostenean, Oinarrizko Eskubideen Europako Agentziak (FRA) ondorioztatu duenez, diskriminazioa eta berdintasunezkoa ez den tratua orain ere zati batez ikusten diren errealitateak dira, datuetan behar bezala agerrarazten ez direnak. Horregatik, aipaturiko agentziak azpimarratu egiten du garrantzitsua dela errealitate hori egoki zenbatzea eta datu errealak sendo eta finko ateratzea argitara.
Besteak beste, EBri berari eta EBko estatuetako administrazioei gomendatzen zaie erakunde eskudunek (EBkoak edo horietako administrazio deszentralizatuetakoak) datu fidagarriak eta irmoak biltzeko diru-laguntza eman dezaten, baita datu horiek Eurostat erakundeari eta bere estatistika bulegoei eman diezazkieten ere, berdintasunezko tratua eta baztertzailea ez den tratua sustatzeko neurri eta programak garatzen laguntzeko, berariazko programa egokiak. FRAren aburuz, ahal den neurrian, sexuaren eta adinaren arabera bereizi beharko lirateke, baina jatorriko etniaren, desgaitasunaren eta erlijioarena arabera ere bai. Euskal administrazioek ere horrela jokatu beharko lukete.
3. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
3.1. Afektibitate-sexuaren eta generoaren gaineko aniztasunari erantzuna ematea hezkuntzaren arloan
Haurren eta nerabeen afektibitate eta sexu aniztasunaren gaineko beharretan eta babes eraginkorrean aurrera egiteko, Arartekoak oso komenigarri irizten dio Eskola Segurua Erakundeen Arteko Taldeak abiarazitako lanari berriz ekitea, 2017an eten ondoren. Ezinbestekoa da ikastetxeen eta euskal hezkuntza erakundeen arteko baterako lana, tresnak sortzera eta eskolak benetan inklusiboak eta haurrentzat toki seguruak direla ziurtatzeko mekanismo eraginkorragoetan sakontzera bideratuta, sexu- edo genero-identitatea edozein dela ere.
3.2. Genero-identitate edo -adierazpen anitza duten haurrei arreta egokia ematea
Askotariko genero-identitate edo -adierazpenak dituzten haurrak edo arauzkoak ez diren genero-esperientziak bizi izaten ari diren haurren eskubideak urratu ez daitezen (adostasunik ez dagoelako eta askotan pertsona helduen orientazioa nahasgarria edo okerra delako) eta pertsona gisa osotasunean eta askatasunez garatzeko, ezinbestekoa da gogoetarako eta eztabaidarako erakundeen arteko foroak bultzatzea, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko 14/2012 Euskal Legearen itzalpean eskaini beharreko prestazio publikoak egokiago eta haurren eskubideei egokituta definitzeko. Gune horiek helburu hau izan behar dute: arlo horretan jarduteko ahalmena duten erakundeen artean irizpide argiak ezartzea, haur eta nerabeen interesa eta eskubideak beren jardueren erdi-erdian jarriz. Horretarako, aintzat hartu beharko dituzte haurrak babesteko legeetan eta araudian xedatutakoa eta LGBTIen eskubideak babesteko hemengo eta nazioarteko tresnetan eta gizon-emakumeen berdintasunari buruzko legerian ezarritako printzipioak. Gai hori aztertu zen Eusko Jaurlaritzaren Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendariordearekin egindako bileran, eta iritzi bera adierazi zuen.
3.3. Lehentasunezko ekintza-esparrua Euskadiko LGTBI pertsonen egoera hobetzeko
Oinarrizko Eskubideen Europako Agentziak (FRA) oinarrizko eskubideei buruz eginiko 2018ko azken txosteneko ondorioak kontuan hartuta, eta Europar Batzordeak datozen urteetarako finkaturiko lehentasunezko ekintzen zerrenarekin bat etorrita (List of actions by the Commission to advance LGBTI equality), egokia izango litzateke euskal administrazio eskudunek honako lehentasun hauek helaraztea EAEri:
• EAEko LGTBI pertsonen oinarrizko eskubideen benetako egoerari buruzko datu fidagarriak, sendoak eta finkoak biltzea, diskriminazioaren kontrako programa egokiak eta berariazkoak egiteko eta neurriak hartzeko oinarriak izan daitezen. Horretarako, besteak autonomia, foru eta toki mailako botere publikoek ikerketa sustatu behar dute;
• LGTBI pertsonei eta euren senideei dagoeneko aintzatetsitako eskubideen eraginkortasuna jarraitzeko eta monitorizatzeko balio duten baliabideak ezartzea, EAEren kasuan, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko ekainaren 28ko 14/2012 Legean aintzatetsitako eskubideei dagokienez;
• herritarrengan eragina duten neurriak, hala nola aniztasunaren sustapena eta diskriminaziorik ezerako prestakuntza eta sentsibilizazio neurriak, betiere aldez aurretik lorturiko datu horiek ikusita garrantzitsuenak diren alderdiak azpimarratuta;
• LGTBI pertsonen eskubideen berdintasuna sustatzeko eta aurrera egiteko funtsezko eragile arduradunei laguntzea;
• LGTBI pertsonen eskubide zibilei dagozkien eta mugaz gaindiko eragina duten gaiak aztertzea.
Botere publikoek, Europar Batasuneko estatuetako gainerako administrazioek bezala, erronka bati egin behar diote aurre, hots, Europako lehentasun horiei erantzuna ematea euren lurralde mailan. Horretarako, nahikoa marko juridikoa dute, eta zalantzarik gabe, hori guztia testuinguru ona da talde horretako pertsonen eskubideen alde lanean aurrera egiteko.
Aurrekariak
Kapitulu honetan Arartekoak bi norabideetan egindako jardunak aurkeztuko dira, batzuetan aldi berekoak direnak. Batetik, gizarte zerbitzuek eta zerbitzu soziosanitarioek mendekotasun egoeran edo arriskuan dauden pertsonei emandako arreta, adinari erreparatu gabe. Horrela, gai honen inguruan jasotako kexa guztiak zenbatu dira eremu honetan, baina ezgaitasuna duten pertsonei dagozkienak (65 urtetik beherakoak), zehatzago aztertuko dira III.3. atalean, ezgaitasuna duten pertsonei dagokiena, eta mendekotasuna duten haurrei dagokien ikerketa kualitatiboa Haur eta Nerabeen Bulegoaren txostenean egingo da.
Bigarrenik, eremuaren interesekoak dira adineko pertsonengan bereziki eragina duten gai guztiak, horien artean mendekotasuna. Giza-eskubideetan oinarritutako ikuspegi berriek (eskubideen titulartasunaren printzipioa), adineko pertsonen ahalduntasuna azpimarratu nahi dute, eskubidea duten subjektutzat joz, eta ez bakarrik gizarte asistentzia jasotzen duten pertsonak bezala bakarrik. Ikuspegi honek Herritartasun berri bat dakar, beharrezko bermeez gozatzen duena, rol eta aukera berriak hartzen dituena eta euren autonomia sustatu eta indartzen duena.
1. Arloa kopurutan
Arartekoaren jarduerek, adineko pertsonen arloan, aurreko aurkezpenaren ildo beretik, herritarren kexen ikerketa hutsa gainditzen dute zabaltzeko, sentsibilizatzeko edo, era zabalean, adin-talde horretan sartzen diren pertsonei eragiten dieten politika publikoak hobetzen laguntzeko esku-hartzeak sartzeko. Azken horiei buruz informazio xehea emango da atal honetako 4. idatz-zatian, eta orain herritarrek kexa edo kontsulta gisa agertutako kontuei helduko diegu. 2017an 44 izan dira, haiek guztiak mendetasunari arreta emateko gizarte zerbitzuei (edo soziosanitarioei) lotuta.
Aurten ez da ofiziozko jarduketarik egin arlo horretan, eta elkarteek nahiz taldekako erakundeek ez dute kexarik aurkeztu. Partikularrek egin dituzte kexak eta kontsultak, nahiz eta horietako hiru era bateratuan izapidetu izana, gertakari bera salatzeko egin baitira.
Espedienteen erdiaren kasuan, Arabako Foru Aldundiko
Gizarte Zerbitzuen Saila izan da aztertutako administrazioa, eta baita Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako Sailaren % 25 ere. Gipuzkoako Foru Aldundia (Gizarte Politiken Saila)
zalantzan jarri da kasuen % 7,7an, eta gainerako kasuak hainbat udaletan (Sestaokoan, Muskizekoan, Erandiokoan, Donostiakoan eta Getxokoan) gertatutako kasu bati edo biri dagozkie.
Ixte-balorazioari dagokionez, aztertutako jarduketak ez dira gomendatu, ez eta iradoki ere. Horrenbestez, ukitako administrazioak “jarduera okerrik ez” balorazioa eman du, eta kexagileari, ordea, “aholkuak eta informazioa” balorazioa eman dio. Hala ere, eta alde horretatik, adierazi behar da Arabako aldundiak erantzunak berandu eman dituela maiz. Izan ere, txostena amaitutako egunean, azaroa baino lehen egindako informazioa eskatzeko lau eskaerari erantzun behar
zien oraindik.
2. Kexarik aipagarrienak
Erakunde honek gomendiorik edo iradokizunik eman ez badu ere, kexa asko egin dira Arabako lurraldean egoitza-
plaza publikoak eskuratzeko atzerapen luzeak direla eta.
Aurkeztutako kasu guztietan, pertsonek aitortuta dute Arabako sare publikoan egoitza-plazak eskuratzeko eskubidea. Hala ere, plaza hutsik ez dagoenez, pertsona horiek egoitza pribatuetan bizi dira, eta egoitza horien zati bat finantzatzeko,
Zerbitzuari Lotutako Prestazio Ekonomikoa –ZLPE– jasotzen dute (betiere haien mendetasun-graduaren eta ahalmen ekonomikoaren arabera). Hala ere, plaza hutsak esleitzeko itxaronaldiak hainbat hilabeteko iraupena du. Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailak emandako informazioaren arabera, baliabideak esleitzeko zerrendan daude hainbat pertsona, eta, gaur egun, honako egun hauek eman dituzte zerrendan, batez beste (ZLPE dutenak eta ez dutenak ere aintzat hartuta): 649 egun, hau da, 21 hilabete baino gehiago. 2018an zehar plaza publiko hori eskuratu duten pertsonei galdetzean zenbateko denbora igaro zen plaza hutsak esleitzeko zerrendan sartu zirenetik, 348 egun igaro zirela adierazi zuten, batez beste.
Mendetasun-egoeran dauden profil psikogeriatrikoa duten pertsonen kasuan, errealitate hori areagotu egiten da. Izan ere, pertsona askoz gehiago daude plaza publikoren bat eskuratzeko zain (498, hain zuzen ere, eta 111k plazaren bat eskuratu zuten, laguntza jasota), eta denbora luzeagoa behar dute plaza hori lortzeko (hain zuzen ere, 401 egun; 2018an, 308 egun igaro ziren).
Zenbaki horien atzean dagoen errealitatea da mendetasun-
egoeran dauden pertsonen beharrei erantzuteko egoitza-
plaza gutxi daudela lurralde horretan. Arabako gizarte
zerbitzuen maparen arabera, 1.038 egoitza-plaza zeuden 2015ean, eta 736 pertsona gehiagok plaza pribatuak bete zituzten, Zerbitzuari Lotutako Prestazio Ekonomikoaren bitartez. Mapan ezarritako xedeak nabarmendu zuen 80 plaza berri zeudela 2017an, baina, gaur egun, 1.041 plaza daude, eta 951 pertsona gehiago plaza pribatuak betetzen ari dira, ZLPEren bitartez. Benetan, eskaerak gora egin du, eta pertsona horiei (1.992ri 2018an; 2015ean, ordea, 1.801i) aitortutako eskubideari erantzuten ari zaio prestazio ekonomikoak areagotuz, eta ez plaza publikoak sortu edo hitzartuz; azken hori gizarte zerbitzuen eta mendetasunari arreta emateko legeen muinaren eta postulatuen kontra doa. Izan ere, zerbitzuak emateko erantzun bikain eta iragankortzat hartzen dituzte lege horiek prestazio ekonomikoak.
Gainera, mendetasun arineko egoeran edo mendetasun-arriskuan dauden pertsonei arreta emateko udalek eman behar dituzten egoitza-baliabideei eragiten die plazen gabezia horrek. Gauzak horrela, Gasteizeko Udalak jakinarazi du Foru Aldundiak ez duela erantzunik eman hainbat pertsonak egindako sarbide-eskaerei. Pertsona horiei arreta ematen ari zaie udal egoitza batean, eta haien mendetasun-egoera larritu denez, arreta eman behar zaie laguntza handiagoa eskaintzeko bereziki prestatutako egoitzetan, kasu honetan, foru egoitzetan. Udal baliabideei lotutako ondorio negatiboak, besteak beste, honako hauek dira: alde batetik, baldintza materialak, baita arreta profesionala emateko baldintzak ere, ez direla aproposak behar duten arreta handia emateko pertsona horiei, haien mendetasun-egoera aintzat hartuta –baliabidea ez da jada egokiena–; bestetik, foru egoitzetako plazak betetzen ez direnez eta, hortaz, udal baliabideetakoak ez direnez hutsik geratzen, mendetasun arineko egoera edo mendetasun-arriskua aitortuta dituzten eta arreta behar duten beste pertsonek ezin dituzte udal baliabideak erabili; izan ere, baliabide horiek existitzen dira –eta, ziur aski, nahikoak dira haien beharrei erantzuteko–, baina beste pertsona batzuek okupatu dituzte.
Hala ere, gogoratu behar da EAEko Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa (2016-2019) 2019an amaituko den denbora-horizonte baterako proposatu zela. Hortaz, oraindik denbora nahikoa dago aurreikusitako estaldura-helburuak betetzeko, eta, hori dela eta, erakunde hau ez zen 2018an Foru Aldundira bertaratu gomendioak emateko xedez. Izan ere, foru erakundeak jakinarazi du Gasteizen, 2019an, 28 egoitza-plaza berri lizitatuko direla aurreikusita dagoela, baita 14 plaza berri ere, lurralde historikoaren landa-eremuan. Bestalde, plaza gehiago daude Gasteizen, eta hori positiboa da, modu horretan beste hainbat kexari erantzungo baitzaie; familiartekoak egoitzez aldatzeko –izan ere, plaza publiko bat betetzen ari ziren, baina Arabako beste udalerrietako egoitzetan bizi ziren– eta Gasteizeko haien etxebizitzetatik gertuago dauden beste egoitzetara eramateko igarotako denbora luzea dela-eta egin ziren kexa horiek. Hala, familiarekin gehiago elkartzeko aukera handituko da, eta joan-etorriek eragindako denbora- eta diru-kostuek behera egingo dute.
2019an, Arartekoak aztertuko du administrazioek Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoan hartutako konpromisoak betetzeko modua, besteak beste, paragrafo hauetan azalduko dena eta erakunde honen interesekoa dena. Nahiz eta planean bertan tarteko ebaluazioak (2017ko lehenengo seihilekoa) eta urteko jarraipen-txostenak (2016, 2018 eta 2019koak) aurreikusita egon, erakunde honek ez ditu dokumentu horiek eskuratu.
2019a honako hau aztertzeko urtea izango da, gainera: ea nola definituko eta diseinatuko diren unitate psikogeriatrikoak mendetasun-egoeran dauden pertsonei zuzendutako egoitza-baliabideak arautzen dituen dekretu berrian, Eusko Jaurlaritzak iragarritakoan. Orain arte, askotariko beharrei arreta emateko askotariko tipologiak bereizi dira (beste hainbeste plaza huts esleitzeko zerrenden bidez ere), baina bereizketa horrek ez zuen definiziorik izan, ez eta arauzko erregulaziorik ere.
3. Araudi- eta
gizarte-testuingurua
3.1. Nazioartean, errepikatu behar da Nazio Batuek ez dutela oraindik adinekoen giza eskubideak zehazki lantzeko nazioarteko tresnarik (hitzarmenik, trataturik, itunik...), aditu independenteak 2016an egindako txostenean –adinekoek giza eskubide guztiez gozatzeari buruzkoan–
emandako gomendioa gorabehera (aditua izendatu zuten Giza Eskubideen Kontseiluak emandako 24/30 ebazpenaren bidez, 2013ko irailaren 27an). Txosten horretan, adituak estatuei eskatu zien esfortzu handiagoa egin zezaten adinekoen giza eskubideen babesa indartzeko modurik onena zehazteko, baita aurkeztutako hainbat proposamen aintzat har zitzaten ere, bereziki adinekoen eskubideen inguruko hitzarmen bat egiteari zegokionez.
Horrelako tresnarik ez dagoenez, mundu osoko adinekoen egoerari buruzko hainbat ebazpen onartu ditu Biltzar Nagusiak, eta ebazpen horien artean, honako hauek nabarmendu behar dira: 46/91 ebazpena; horren bidez, adinekoen aldeko Nazio Batuen printzipioak adierazi ziren. Halaber, ebazpenak “alienta a los gobiernos a que introduzcan en sus programas nacionales cada vez que sea posible los principios siguientes: independencia, participación, cuidados, autorrealización y dignidad”.
Europan, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen
Gutunak berariazko artikulu bat dauka adineko pertsonen eskubideei buruz. Artikulu horrek onartu eta errespetatzen du pertsona horiek bizitza duin eta independentea izateko eta bizitza sozial eta kulturalean parte hartzeko duten eskubidea.
3.2. Adinekoentzako egoitzak arautzeko dekretu berriaren izapidetze-prozesua oso aurreratuta dago jada. Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako ordezkariak emandako informazioaren arabera, oinarrizko honako osagai hauek gehitu dira arau berrian: pertsonengan oinarritutako arreta integrala; kudeaketa eredua; kalitatea ebaluatzea eta etengabe hobetzea; eta eskubideak bermatzea.
3.3. Urtarrilaren 30eko 5/2018 Foru Dekretua onartu da Araban, eta dekretu horrek, babesari lotutako maila gehigarriaren baitan, Arabako autonomiarako eta mendetasunari arreta emateko sistemaren prestazio ekonomikoen gehieneko zenbatekoa gaurkotu du; prestazio horiek indarrean egon ziren 2018an.
2018ko urtarrilaren 1ean, abenduaren 12ko 24/2017 Foru Dekretua sartu zen indarrean Gipuzkoan. Dekretu horrek mendetasun-sistemaren prestazio ekonomikoak arautzeko foru araudia aldatu zuen.
3.4. Urtearen hasieran, Euskadiko arreta soziosanitarioaren lehentasun estrategikoak (2017-2020) aurkeztu ziren publikoki. Lehentasun horien bitartez, arreta soziosanitarioari buruzko Euskal Kontseiluak pertsonei eman nahi die arreta, bereziki behar soziosanitariorik handienak dituen biztanleriak osatzen dituen xede-kolektiboei; horien artean, mendetasun-egoeran dauden pertsonak daude. Bi sistema, xede bat: pertsonak lelopean, ibilbide-orri bat ezarri da 2017-2020 aldirako, eta ibilbide-orri horren baitan, hainbat proiektu daude jasota, modu koherentean. Proiektu horien xedea ondasun erkide bat eraikitzen laguntzea da,
eta ondasun horren ardatzak osasuna eta gizarte zerbitzuak izango dira, betiere pertsona bakoitzari zuzendutako bizitza-proiektu pertsonala garatzeko. Hala, erantzunkidetasun partekatuaren, konpromisoaren eta zerbitzurako bokazioaren balioak finkatuko dira.
3.5. Abenduaren amaieran, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak pertsona nagusiekiko gobernantzarako euskal estrategia (2019-2022) aurkeztu zuen, baita estrategia hori praktikoki aplikatzeko eredua ere, alegia, Agenda Nagusi. Azken hori Gobernuko agendaren eta hiritarrenaren arteko elkargunea da, eta haren helburua da gizarte zahartu baten erronkei erantzutea, non adinekoek honako alderdi hauek eskatzen baitituzte: zeregin aktiboa izatea bizitza publikoan eta haien bizi-baldintzei eragingo dieten erabaki publikoei ezagutzak emateko ahalmena.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Apirilaren 25ean, “Zahartze aktiboaren irudia, estereotipoak eta gizarteari egiten dion ekarpena” jardunaldia egin zen Bilbon. Arartekoak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatu zuten jardunaldi hori. Gogoetarako gune horren xedea Arartekoak eta adinekoen gizarte erakundeek 2017. urtearen amaieran egindako bileran ezarri zen. Erakunde horiek adierazi zuten kezkatuta zeudela komunikabideek adinekoei buruz normalean eskaintzen duten irudiaz. Eztabaidan adingabeen ahalduntzea nabarmentze eta adingabeak gure gizarteko aktibo garrantzitsua direla sinestarazte aldera, jardunaldiaren xedea izan zen bizipen eta egoera ezberdineko adingabeek eta komunikabideetako adituek hitz egiteko espazio bat sortzea, modu horretan aztertu ahal izateko ea aditu horiek modu egokian islatzen ari diren ala ez adingabeetako asko protagonista diren errealitate “aktiboa”, edo, behintzat, ea lekua ematen ari dioten “adineko pertsonak” edo “adinekoak” termino inondik inora homogeneoen azpian dauden gaur egungo egoeren aniztasun handiari.
4.2. 2018an, Arartekoko langileek erreferendumaren
aurreko pentsioei buruzko Estatuko Mahaiko ordezkariei egin zieten harrera berriro. Ordezkari horiek pentsioen blindaje konstituzionalaren inguruko kexa aurkeztu zuten berriz ere. Aurretik gertatu den legez, Arartekoak konpromisoa hartu zuen bileraren eta aipatu Estatuko Mahaiaren guraren –alegia, Espainiako Gobernuarekin interlokuzioa izateko guraren– berri emateko Espainiako herriaren defentsa erakundeari, hori guztia defentsa erakundearen esku uzteko xedez.
Azaroaren amaieran, bilera bat antolatu zen Zainketa Aringarrietarako Euskadiko Elkartearekin, Arinduzekin, gai horren inguruan Arartekoak aurreikusitako jardueren antolaketari buruzko kontrastea egiteko.
Arartekoa Hiru-hamabi elkartearekin bildu zen egun horietan. Hartutako kalte zerebrala duten umeen egoera aurkezteko asmoa zuen elkarte horrek, baita, funtsean, ume horiei –6-16 urtekoei bereziki– Euskadin osasun-arreta eta laguntza urria ematen zaiela –bere iritziz– adierazteko asmoa zuen ere.
4.3. Gasteizeko Udaleko Gizarte Politikoen eta Osasun Publikoaren Sailarekin antolatutako bileretan, besteak beste, udal administrazioak mendetasun arineko egoeran edo mendetasun-arriskuan dauden pertsonei emandako arretari lotutako gaiak landu ziren, hala nola: abian dauden zerbitzuak, zailtasunak, etorkizuneko aurreikuspenak, etab.
4.4. Ekitaldi, foro eta jardunaldietan izandako parte-
hartzea:
• Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak (2017-2020) txostenaren aurkezpenera joatea.
• Pertsona nagusiekiko gobernantzarako euskal estrategia (2019-2022) txostenaren aurkezpenera joatea. Agenda Nagusi.
• UPV/EHUk Eusko Legebiltzarrarekin batera antolatutako Egungo pentsio-sistemaren jasangarritasuna uda ikastarora joatea.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
5.1. Balorazio orokorrenen inguruko aurkezpenaren atariko gisa, iruzkin labur bat jaso dugu lehenengo atal honetan, urtean zehar egindako kexak eragin dituzten gai guztiei buruz.
Kexa kopururik ugariena egoitza-zerbitzuei dago lotuta, bereziki Arabako lurraldean. Kasu gehienetan, kexa horietan jaso da denbora luzea itxaron behar izan dutela erabiltzaileek plaza publikoren bat eskuratzeko (ikusi kapitulu honen 2. atala), edo egoitzez aldatzeko eta haiek nahi zuten egoitza publikora joateko. Halaber, jasotako tratuarekin ados ez zeudela jaso zen kexetan, baina neurri txikiago batean.
Aipatu lekualdaketei dagokienez, EAEko lekualdaketak nabarmendu behar dira, hango lurralde batetik bestera egiten direnak, hain zuzen ere; hori egiteko, Espainian egoitza batetik ateratzeko eta beste batera sartzeko protokolo bera aplikatzen da. Printzipioz, horrek ez luke arazorik eragin beharko, baina, benetan, administrazio-prozeduraren alderdi guztiak urratu gabe, emaitza honako hau da: mendetasun-egoeran dauden pertsonak –aztertutako kasuan, behintzat– hiru egoitza-baliabide ezberdinetan zehar “igaro” behar izan ziren hainbat hilabetetan. Horrenbestez, pertsona horiek deskokatuta sentitzen ziren, leku berri eta pertsona erreferenteetara berriro egokitu behar ziren, etab. Errealitate hori modu zehatzagoan aztertu behar dela uste dugunez
–balizko proposamenak egin aurretik–, Arartekoak ofiziozko ikerketa bat egingo du 2019an, pertsonengan oinarritutako arretaren eta haien eskubideak bermatuko direneko printzipioa aintzat hartuta.
Bigarren kexa kopururik ugariena prestazio ekonomikoei dago lotuta. Zenbait kasutan, kexa horiek beste zerbitzuekiko bateragarritasun gutxiago dagoenari daude lotuta, eta kexa horiek analizatuta, zuzenak izan direla egiaztatu da. Puntu honetan, zerbitzuen eta zerbitzu eta prestazioen arteko bateragarritasunari lotutako aztertutako bilakaera aipatu behar da; zehazki, Arartekoak ezaugarri hori gomendatu zuen aurretiaz.
Mendetasun-prestazio ekonomikoak arautzen dituen dekretu berria aplikatu denez Gipuzkoan, beste hainbat kexa egin dira. Familia-ingurunearen zaintzarako prestazio ekonomikoez ari gara, eta prestazio horien kasuan, baremo berriek eragin negatiboa izan dute jaso beharreko kopuruan, edo zaintzaileek % 65etik gorako ezgaitasunik ez izatearen inguruko baldintzak eragina izan du baremo horien gainean. Azken kontu hori oraindik aztertzen eta izapidetzen ari da erakunde hau. Edozein kasutan, gogoratu behar da arreta emateko beste proposamen batzuk daudela jasota Aldundiak egoera horiek jasan dituzten pertsona guztiei emandako erantzunean, eskainitako zaintza mantentzeko edo, are gehiago, hobetzeko xedez.
Zaintzaileak zendu izanak, baita prestazio ekonomiko eta zerbitzuen arteko bateragarritasunak ere, arazoak eragin dituzte Bizkaian berriro. Izan ere, txosten hau idatzi zen egunean, lurralde horrek ez zuen bere araudia aldatu, Arartekoak 2016an eta 2017an iradoki zuen legez.
Azkenik, desadostasunak egon dira mendetasun-egoeran dauden pertsonen gaitasun ekonomikoa berrikustetik eratorritako hainbat gutxitzerekin, eta gutxitze horiek gertatu dira aurreko urteetan dohaintzak egin zirelako edo herentziak jaso zirelako. Antzeko egoerak gertatu dira beste zenbait kexatan, egoitzetan ordaindu beharreko prezio publikoak
zehazteari lotutakoetan.
Berriz ere, desadostasunak egon dira arreta goiztiarreko zerbitzuen funtzionamenduarekin, honako arrazoi hauek direla eta: atzerapenak gertatu direlako tratamenduaren hasieran; esku-hartzea amaitu delako, 6 urteak igaro ondoren; eta Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Taldeko (AGETko) tratamenduaren orduak murriztu direlako.
Ezgaituei eskainitako arreta eta zaintzak zalantzan jarri dira beste kexa batzuetan, kasu batean kuradoretza bat luzaro atzeratu zelako arrazoirik gabe, eta, beste kasu batzuetan, juridikoki tutore izendatutako erakunde edo pertsonak tratu ustez desegokia eman zuelako. Jarduketa hori aztertu izanak eragin du Arartekoak gizarte zerbitzuaren sistemaren jarduketaren eta koordinazio soziosanitarioaren aldeko interesa erakustea, pertsona helduen babesik ezari dagokionez. Erakunde honek azken kontu hori jorratuko du 2019an, “ofizioz”, eta, urte horretan, Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020 txosteneko 4.1. helburuaren emaitzak ebaluatzeko txostena eskuratu beharko luke.
Zehazki, honela formulatzen da helburu hori lehentasun estrategiko horiei buruzko txostenean: “Euskadi osoko adineko pertsonenganako tratu txar fisiko eta ekonomikoak detektatzeko tresna zabaltzea”.
Kopurua gero eta txikiagoa bada ere, desadostasunak daude oraindik mendetasun-egoeraren balorazio batzuen emaitzekin. Aurreko urteetan gertatu den legez, Arartekoak eskatzaileei jakinarazi die euren desadostasuna profesionalek egindako adituen irizpenei buruzkoa dela, eta behar den espezializazioa eta erakunde honen esku-hartze eremuaz kanpoko irizpide teknikoak dauzkatela profesional horiek. Paraleloki, txostenaren kopia eskatzera bideratu ditu (eduki ezean), behar besteko eta zuzen arrazoitutako balizko kexa bat egiteko.
Gainerako kasuak honako gai hauei daude lotuta: etxeko laguntza zerbitzuari (atal honetako beste puntu batean helduko diogu zerbitzu horri, xehetasun gehiagorekin), eguneko zentroetako bajei (ikusi 2017ko txostena), askotariko beharrei –konplexuak direnei– arreta emateko baliabide egokirik ezari, administrazio-prozeduraren hainbat ezaugarriri eta laguntza teknikoak emateko atzerapen bati; ez da atzerapen hori baloratuko, ikerketa prozesuan baitago oraindik.
5.2. Oraindik nabarmentzekoa da euskal herri-administrazioek hartutako konpromisoa, autonomia sustatzeko eta mendetasunari arreta emateko. Konpromiso horrek finantzaketa-maila gehigarriak dakartza (Estatuko Administrazio Orokorrak emandako gutxieneko mailen gainekoak), eta gizarte zerbitzuen sistemak mendetasun-egoeran dauden pertsonei emandako arretaren arrazoizko egoera azaltzen du horrek. Edozein kasutan, eta etorkizunari begira, egoera hori mantendu eta bere eraginkortasuna hobetu behar da.
Era berean, pozten gaitu ikusteak administrazio horiek 2018ko hasieran aurkeztutako dokumentuan, lehentasun estrategiko soziosanitarioak ezarri dituenean, jasotako konpromisoa hartu dutela. Konpromiso hori, hain zuzen ere, baliabide eta esku-hartze soziosanitarioen katalogo bat adosteari, sortzeari eta onartzeari dagokio, eta katalogo horrek erantzungo lioke Arartekoak Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluari 2017an emandako gomendioan jasotako elementuetako bati.
Egindako akordioak eragindako pertsona guztiek onartu ez badituzte ere, txosten honetan bertan egindako eta 2017an proposatutako gogoeta egin da aurten, Euskadiko pentsioen sistema publikoaren jasangarritasunari buruzkoa, betiere zahartzeak gertatzen diren eta lan-merkatua sakon aldatzen den testuinguru demografiko batean.
Era berean, balioa eman behar zaie hainbat ekimeni –Euskadik ekimen horiek gauzatzeko konpromisoa hartu du–, adineko pertsonen parte-hartzea errazteko eta gizarte aldaketari egindako ekarpena aitortzeko; hala, gizarte esku-hartzean eta bitartekaritzan merezi duten protagonismoa eta gaitasuna emango zaie pertsona horiei. Pertsona nagusiekiko gobernantzarako euskal estrategiari (2019-2022) emandako bultzadak edo Euskadi Lagunkoia adinekoekin lagunkoiak diren udalerrien sareak honako hau iradokitzen dute: bi elementu horiek aldarrikatzeko, beharrezkoak dira elementu berak garatzeko behar diren baliabideak.
5.3. 2017ko txostenean jasotako hainbat kexa indarraldi osoan daude oraindik, eta, horrexegatik, berriro aurkeztu dira. Zehazki, honako kexa hauez ari gara:
• Mendetasun-egoeran dauden pertsonentzako egoitza-
baliabideetan, plaza (publiko eta/edo itundu) gehiago jartzea, Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoen eta indarrean dauden lurraldeko gizarte zerbitzuen mapetan jasotako helburuei eta neurriei erantzunez. Baita plangintza tresna horietan jasotzen den dimentsioan ere.
• Zerbitzuak zuzenean egin ordez ematen diren prestazio ekonomikoen erabileraz hausnartzea, bereziki, zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoaren erabileraz eta ondorioez. Esaten zenez, erregulazioa behar du horrek. Izan ere, egoera batzuetarako aldi baterako irtenbide gisa dago pentsatuta, zorroaren zerbitzu bat preskribatuta izanik, hura nahikoa estalita ez egoteagatik bermatu ezin denerako, eta beharrizanei prestazioaren bitartea erantzuteak arriskua dakar hasiera batean unean uneko zerbitzurik eza dena iraunkor bihurtzeko.
• Pertsonari bere bizi prozesu osoan arreta bermatzea. Hortaz, goiz antzemateko alderdiak hobetu behar dira, ahultasun, kalteberatasun edo arrisku egoerak ere artatzeko baliabideak eman ahal izateko, egun baino askoz lehenagotik. Halaber, horretarako antolamendu eta buru egiturak eta kulturak ere gainditu behar dira, zeinetan erantzun estankoak nagusi baitira, pertsonak euren beharrizan aldakorrentzat egokien diren zerbitzu eta programetatik igarotzea zailtzen duelako horrek. Horrek esan nahi du koordinazioa hobetu behar dela lehen eta bigarren mailako arreta-zerbitzuen artean, sailen eta arloen artean, are sail edo modalitate bereko zerbitzuen artean, baina baita prest egon behar dela berritzeko eta arreta formula berrietara zabaltzeko, osotasunean eta pertsona ardatz izatea printzipio gidari izanik.
• Arretari buruzko erkidego-eredua bultzatzeko beharra, bereziki sustapenaren eta prebentzioaren ikuspegia, bai eta hurbileko zerbitzuak ere. Etxeko laguntza zerbitzuaren kasu zehatzean, eta Gizarte Zerbitzuen 2016-2019 Plan Estrategikoan adierazitakoarekin bat, “arreta-orduen eta gastuen aurreikuspenera iristeko estrategia bat bultzatu behar da. Zerbitzu hori oso garrantzitsua da eredu komunitarioa garatzeko eta, batik bat, etxeko arreta ahalbidetzeko eta prebentzio-ikuspegia finkatzeko, baina hala ere, zerbitzua geldituta dago, honako arrazoi hauengatik: zerbitzuaren diseinuan malgutasunik eta berrikuntzarik ez dagoelako, kostuen gorakadarengatik, ezkutuko ekonomiaren lehiagatik eta prestazio ekonomikoen garapenagatik, edo ordaintzera behartuta daudenen parte hartzeko irizpide ekonomikoen definizioagatik (“koordainketa”)”.
Amaitzeko, eta euskal administrazioetatik at dauden eremuetarako proposamenak errepikatuz –Arartekoarentzat garrantzi handikoak direnak–, beharrezkoa da adinekoen giza eskubideen aldeko babesa indartzea. Hainbat ekimenek lagun dezakete xede hori lortzen, baina, haien artean, adineko pertsonen eskubideei buruzko hitzarmen bat egitea sustatzen duena azpimarratuko dugu, Nazio Batuetako aditu independentearen gomendioarekin bat etorrita.
Gomendio bera eraman liteke Europako eremura. Han, adierazi denez, adineko pertsonen eskubideak Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren artikulu batean baino ez dira berariaz jasotzen.
1. Arloa kopurutan
2018. urtean talde terroristen biktimen arloarekin lotutako bi esku-hartze eskaera jaso ditugu.
2. Kexarik aipagarrienak
2018. urtean, Arartekoaren esku-hartzea eskatu da bi kasutan.
Terrorismoaren biktima bati kalte-ordaina jasotzeko eskubidea ukatu zitzaion, eta, hortaz, Arartekora zuzendu zen aholku eske, alegia, honako egoera hau kontuan hartuta zer egin behar zuen jakiteko: Giza Eskubideen Europako Auzitegiak haren eskaera izapidetu zedin onartu ez zuela, errekurtsogileak errekurtsoaren barnebideak agortu ez zituela usteagatik.
Arartekoak jakinarazi zion zein den erakunde honen esku hartzeko esparrua, eta nabarmendu zuen biktimak zituen aukerak urriak eta ziurrenik epe luzekoak zirela, GEEAk eskaera izapidetu zedin behin ez onartuta.
Proposatu zen Nazio Batuetara bertaratzeko aukera, eta bi modu daude hori egiteko:
a) Eskubide Zibil eta Politikoen Itunaren bitartez Nazio Batuetako Batzordera bertaratzea, banakako errekurtsoa jartze aldera. Hori egiteko, 1996ko Hautazko Protokoloak ezarritako irizpideak betetzen direla egiaztatu behar da, itunean adierazitako edozein eskubide urratzearen biktimak direla alegatu dutenek salaketak aurkeztu ditzaten.
b) Egia, justizia, erreparazioa eta berriz ez gertatzeko bermea sustatzeari buruzko errelatore bereziarengana jotzea.
Horrez gain, beste aukera bat ere aintzat hartu behar da, emaitza ez-ziurra ere duena: EBko Batzordeak Europar Batasuneko Justizia Auzitegira eraman dezan Espainia, “biktimei buruzko zuzentaraua” deritzona ez betetzeagatik.
Arartekoak amaitutzat eman zuen bere esku-hartzea, jarduteko aukera guztiak agortu baitziren.
Bestetik, Terrorismoaren Biktimen Elkarketak (Covitek)
Arartekoaren esku-hartzea eskatu zuen, honako gai honi zegokionez: “los recibimientos y homenajes celebrados en honor de presos de la organización terrorista ETA cuando regresan a sus municipios tras salir de prisión”. Elkarteak adierazi du horrelako 77 ekintza egin zirela Euskadin eta Nafarroan 2017. urtean, bai eta 2018. urtean egoera hori berriro gertatu dela ere –elkarte horretako erradikalizazioari buruzko behatokiak bildutako datuen arabera–, horrelako ia 200 ekintza egin baitira; ekintza horietatik, 63 ETAko kideei egindako omenaldiak izan ziren.
Coviteren ustez, “estos recibimientos y homenajes, con participación de niños, constituyen una exaltación del terrorismo y un atentado contra la dignidad de las víctimas”. Nabarmendu duenez, “con independencia de si tales actos son o no delictivos, lo que sí es evidente es que son contrarios a la Ley Vasca de Reconocimiento y Reparación de las Víctimas del Terrorismo”. Ildo horretatik, arau horren 4. artikulua aipatu du, zeinaren bidez EAEko herri-aginteei neurriak hartu ditzaten eskatu baitzaie, honako hau egiteko: “prevenir y evitar la realización de actos efectuados en público que entrañen descrédito, menosprecio o humillación de las víctimas o de sus familiares, exaltación del terrorismo, homenaje o expresión pública de distinciones a los terroristas”.
Covitek tamaina handiko kontu bat planteatu du. Izan ere, zuzenbide estatu batean funtsezkoak diren eskubideak baliatzeari buruzko analisi juridikoa egin dadin eskatzen du, besteak beste, elkartzeko eta adierazpen askatasunerako eskubidea, bai eta terrorismoaren biktimen eskubideak errespetatzea ere, ez-zilegi penalak izan litezkeen ekintzak egitearen aldean. Covitek berak honako hau eskatu du, jurisdikzio bideari jarraikiz: kartzelatik ateratako ETAko kideei harrera egiteko ekintzak derrigortu daitezen, bai eta elkartearen ustez terrorismoa goratzen dituzten bestelako ekintzak ere.
Orokorrean, Auzitegi Nazionaleko instrukzioko epaitegi nagusiek kontu horri erantzun diote, horrelako ekintzak derrigortzeko kautelazko neurriak ez hartzea erabakitzeko autoen bidez. Horien bitartez, epaitegiek Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo edo Segurtasun Sailari eta Estatuko Segurtasun Indarrei eskatu zieten ekintza horiek kontrolatu eta horien jarraipena egin zitzaten, bai eta honako hau egiteko beharrezkoak ziren neurriak hartu zitzaten ere: “para evitar que en el curso de los mismos se realicen actos que pudieran ser constitutivos de delito de enaltecimiento o justificación de delitos terroristas o de quienes hayan participado en su ejecución o de descrédito, menosprecio o humillación de las víctimas o de sus familiares”.
Jakin badakigunez, Zigor Kodearen 578. artikuluak honako hauek zehatu ditu: “jendaurrean goretsi edo bidezkotzea kode honen 572. artikulutik 577.erakoetan jasotako delituak, horien egikaritzan parte hartu duten pertsonak, edota terrorismo-delituetako biktimen edo beraien ahaideen izen ona zikintzea edo horiek gutxietsi nahiz umiliatzea dakarten egintzak”. Hala badagokio, auzitegi eskudunei dagokie zehaztea, kasu zehatz orotan, ea kartzelatik ateratako presoei harrera egiteko ekintza polemikoetako batean aipatu manuaren kontra egiteagatik ez-zilegi penaltzat jo litezkeen jarduerak egin diren. Beste kasu batzuetan, horrelako ekintzen aurkako errekurtsoak jarri dira administrazioarekiko auzien jurisdikzioan.
Kartzelatik ateratako ETAko presoei “ONGI ETORRI” deritzonak egiten jarraitu da, eta harrera horiek politikaren arloan eztabaidatu dira. Hala, Eusko Legebiltzarrak, alderdi politiko gehienek horren alde egin baitzuten, legez besteko proposamenari egindako erdibideko zuzenketa bat onartu zuen. Proposamen hori omenaldiak arbuiatzeari buruzkoa da, bai ETA erakunde terroristako langileei egindakoak, bai erakunde horren ekintzei modu honetan lotuta zeuden pertsonei egindakoak:
“Eusko Legebiltzarrak arbuioa adierazten die ETAko kide izateagatik edo helburu politikoak lortzeko indarkeria erabili edo justifikatu zuten pertsonei egindako omenaldi publikoei. Omenaldi horiek giza eskubideak defendatzearen kontrakoak dira, eta berriz biktimizatzen dituzte biktimak”.
Bestetik, aurkako boto bakar bat izaki, Senatuak mozio bat onartu zuen, zeinaren bidez Gobernuari eskatu baitzitzaion terrorismoaren biktimei dagozkien egia, justizia eta erreparazioari buruzko eskubideak garatzen jarraitzeko, bai eta haiei zor zaien aitorpena, erreparazioa eta justizia adierazteko politikak bermatzeko ere. Mozio horren bitartez, Euskadin eta Nafarroan kartzelatik ateratako ETAko presoei egindako harrerak eta omenaldiak landu ziren, eta horrelako ekintzak arbuiatu ziren.
Ildo horretatik, 2018ko apirilaren 11n egindako Senatuaren 34. Osoko Bilkurak Talde Parlamentario Popularrak egindako mozioa (espediente-zenbakia: 662/000105) onartu zuen, zeinaren bidez Gobernuari eskatu baitzitzaion terrorismoaren biktimei dagozkien egia, justizia eta erreparazioari buruzko eskubideak garatzen jarraitzeko, bai eta haiei zor zaien aitorpena, erreparazioa eta justizia adierazteko politikak bermatzeko ere. Horrez gain, Legebiltzar Talde Mistoaren zuzenketa ere (sarrerako erregistro-zenbakia: 104.550) gehitu zen, testu honekin:
“1. El Senado manifiesta su rechazo a los homenajes públicos que se realicen a personas bien por su condición de pertenecientes a ETA o bien porque utilizaron o justificaron la violencia como medio para conseguir fines políticos. Dichos homenajes son contrarios a la defensa de los derechos humanos y suponen una revictimización para las víctimas”.
Omenaldiak egiteko ekintza horien tratamendua lege-mailako eta/edo zigor bidezko baino haragotzat jotzen da. Balio demokratikoak eta etikoak errespetatzeari buruzko ikuspegia aintzat hartuta, biktimentzat eta Euskadiko gizartearen zati handi batentzat iraingarriak diren hainbat ekintza egiten dira. Ekintza horiek biktimizazio bikoitza dira, eta zailtzen dute balio demokratikoetan eta ezberdinak direnekiko errespetuan oinarritutako erabateko bizikidetzarako bidean aurrera egitea.
3. Araudi- eta
gizarte-testuingurua
2018ko gertaerarik adierazgarriena terrorismoaren biktimen esparruan honako hau da: maiatzaren 3an, azkenik, ETAk Genevan jakinarazi zuen behin betiko desagertuko zela, “ETAk Euskal Herriari egindako azken adierazpena” izenburupeko testu baten bidez. Terrorismoaren behin betiko amaieraren adierazpena egin eta sei urte eta erdi beranduago, azkenik, ETAk erakundea desagertuko zela adierazi zuen jakinarazpen horren bidez.
Araugintzaren alorrean, arau berriak eman dira 2018. urtean, eta, hala, terrorismoaren biktimen aldeko neurriak hartu dira. Alde horretatik, nabarmendu beharra dago Errioxako Autonomia Erkidegoko terrorismoaren biktimen aldeko neurriei buruzko apirilaren 10eko 4/2018 Legea onartu zela, bai eta Madrilgo Erkidegoko terrorismoaren biktimak babesteko, aitortzeko eta oroitzeko urriaren 17ko 5/2018 Legea ere.
Jarraian, terrorismoaren biktimei aitortutako eskubide batzuk aztertuko dira.
3.1. Justizia eta egiarako eskubidea
Justiziarako eskubidea Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko ekainaren 19ko 4/2008 Legearen 3. artikuluan jasotzen da. Lege horren zioen azalpenean beran, honako hau adierazi da: “eskumen-arrazoiak direla-eta, lege honen kasuan, artikulu horrek bere edukia mugatzen du justizia-eskubidearen osagarrizko alderdiak arautzera, Estatuari baitagokio funtsean hori arautzea”.
Eskubide hori terrorismoaren biktimek eta euren elkarteek gehien eskatzen duten aldarrikapenetako bat da. Biktimak, testigantza ezberdinetan, beti erreklamatu dute justizia egiteko beharra, eta Ongizatearen Estatuaren funtzionamendu egokian duten konfiantza adierazi dute.
Covite elkarteak askotan egin du konpondu gabeko ETAk egindako hirurehunetik gorako hilketak argitzeko aldarrikapena. Zentzu berean, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, Terrorismoaren Biktimen Fundazioak hala eskatuta, 2011n txosten bat egin zuen argitu gabeko ETAren krimenen gainean, eta ondorioetan adierazi zen momentu hartan 349 hildako zeudela ebazpen judizialik gabe.
Bestetik, 2014ko abenduan, garai hartako Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak erakunde terroristek 1960 eta 2014 bitartean hildakoak eragin zituzten atentatuen auzi egoerari buruzko txosten bat egin zuen. Txosten horretan, beste gai batzuen artean, erakunde terroristek (ez bakarrik ETAk, baita Batallón Vasco Españolek, GALek eta ezezagunek egindako beste batzuk ere) egindako argitu gabeko krimen kopuru handi bat existitzen dela ageri da, kasuak artxibatuta daudelako.
Herriaren Defendatzaileak, 2017ko otsailaren 21ean, honako gai honi buruzko azterketa aurkeztu zuen Herriaren Defendatzailearekiko Harremanetarako Batzorde Mistoan (Kongresua-Senatua): “ETAren biktimen eskubideak. Egungo egoera”.
Aipatu txostenaren 2. ondorioan, “argitu gabe dauden krimenen kopurua altua” dela gogorarazi zuen, eta, gainera, “errealitate horrek larriagotu egiten duela eragindako senideen egoera mingarria, baita zaurituen egoera ere”.
Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Elkarketak (Covitek) defendatu du ETAk hildako 300 pertsonen ebatzi gabeko kasuak –preskribatu diren edo ez aintzat hartu gabe– argitzeko premia, justiziarako eta egiarako eskubideak uztartuko dituen azalpen duin baten bidez.
Alde horretatik, aipatu beharra dago “Terrorismoaren biktimen egia-eskubidea” dokumentua, Terrorismoaren Biktimen Elkarteak egindakoa, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak hala aginduta; 2018ko ekainean argitaratu zen. Dokumentu horren bidez, honako hau egiten lagundu nahi da: “Terrorismoaren biktimek egia jakiteko eskubidea dute. Horretan laguntzeko egin dugu lan hau, aitortzen baitugu eskubide hori justizia-eskubidearen funtsezko elementu bat dela eta zuzenbide-estatu orok daukala biktimei eskubide hori bermatu beharra, batez ere terrorismoaren biktimei”.
Azterlanaren helburua da Auzitegi Nazionalak emandako ebazpen judizialetan bildutako egia juridikoa osatzea; egia historikoa modu sakabanatuan dago jasota argitalpen guztietan. Azterlanaren ardatza honako hau da: Euskal Autonomia Erkidegoan hildakoak eragin zituzten ETAk egindako atentatu terroristak. Atentatu terroristak aztertu dira zehatz-
mehatz azterlanean, eta adierazi da ETAk Euskadin hildako 295 biktima daudela, bai eta egile materiala kondenatu ez dutela ere. Kopuru horrek arazoaren magnitudearen berri ematen digu. Izan ere, ez dira beste hainbat erakunde terroristak eragindako hildakoen kasuak gehitu, ez eta erakunde horiek Euskaditik kanpo eragindakoak ere.
3.2. Terrorismoaren biktimen partaidetzarako eskubidea
Jakin badakigunez, Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko ekainaren 19ko 4/2008 Legearen 6. artikuluak Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluaren sorrera xedatu du, zehazki, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseilua sortzeko otsailaren 23ko 55/2010 Dekretuaren bidez gauzatu dena.
Dekretu hori Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluaren maiatzaren 17ko 75/2016 Dekretuaren bidez indargabetu zen.
Dekretuaren 5. artikuluan herri-administrazioek eta gizarte zibilak parte hartzea xedatzen da, honela, hain zuzen:
“5. artikulua.– Osaera.
1. Honako hauek izango dira Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluko kideak, kontseiluburuaz gain:
a) Administrazio publikoen aldetik:
– Eusko Jaurlaritzan terrorismoaren biktimei laguntzeko eskumena duen idazkari nagusia edo sailburuordea.
– Eusko Jaurlaritzan terrorismoaren biktimei laguntzeko eskumena duen zuzendaria.
– Eusko Jaurlaritzan terrorismoaren biktimei laguntzeko eskumena duen zuzendaritzaren ordezkari bat, kontseiluko idazkaria ere izango dena.
– Eusko Jaurlaritzan hezkuntza-arloan eskumena duen saileko zuzendari bat.
– Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria.
– EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearen edo udalen ordezkaritza nagusia duen elkartearen bi ordezkari.
b) Gizarte zibilaren aldetik:
– Bost lagun, Euskadiko Autonomi Erkidegoan elkarte egoitza edo ordezkaritza duten terrorismoaren biktimen elkarteak ordezkatzeko.
– Lagun bat, terrorismoaren biktima bati lotuta sortutako Euskadiko Autonomi Erkidegoko elkarte fundazioak ordezkatzeko.
– Lagun bat, Euskadiko Autonomi Erkidegoko elkarte bakezaleak ordezkatzeko.
2. Foru aldundiek aukera izango dute Kontseiluaren bileretan parte hartzeko; hitza izango dute, baina botorik ez. Horretarako, bilera bakoitzaren deialdiaren berri emango zaie.
3. Horrez gain, Kontseiluak egokitzat jotzen dituen pertsona guztiak gonbidatu ahal izango ditu bilkuretara; horiek guztiek hitza izango dute, baina botorik ez. Ildo horretan, hezkuntzaren arloko edo bizikidetzarako ekarpenen programetan esperientzia duten bi biktima gonbidatu ahal izango dituzte. Kontseiluak berak erabakitzen duen prozedurari jarraituz izendatuko ditu horiek”.
2018. urtean zehar, parte hartzeko organo hori hainbat saiotan bildu da, eta terrorismoaren biktimen eskubideetan eragina duten gaiak jorratu ditu.
3.3. Bakean eta aske bizitzeko eskubidea: indarkeria terroristari aurrea hartzeko heziz terrorismoari zilegitasuna kentzea
Terrorismoaren biktimei erakundeek emandako arretari buruzko txostenean, Arartekoak honakoa azpimarratu zuen: “Etorkizuneko biktimizazioak ekiditeko biktimek duten eskubideak eskatzen du herritarrak gorroto eta beldurrik gabe heztea, balio demokratikoak etengabe babesteko konpromisoa hartzea, eta helburu pertsonalak zein politikoak lortzeko bitarteko demokratiko eta baketsuak erabiltzea, horrela bermatuko baita askatasunezko eta justiziazko bizikidetasuna”.
Txosten horretan honakoa gomendatu zen: “Kontzientziaziorako eta bizikidetzarako hezkuntzarako programen diseinuak eta ebaluazioak, ikasle taldeei eta gizarte zibileko foro guztiei zuzenduak, biktimen euren parte-hartzea eduki behar dute. Gainera, haien lekukotza pertsonalak eta programen hartzaileekin aurrez aurre aritzeko dauden aukerak saihestezinak dira programen eraginkortasuna eta parte-hartzaileen gogobetetasuna baloratzeko”.
Horregatik, oso era positiboan baloratu da Adi-adian Modulua
hezkuntza-esparruan sustatzea. Izan ere, horren bidez zenbait talde terroristaren biktimen lekukotza geletara eraman da; “elkartasuneko, enpatiako eta giza duintasuneko hezkuntza-esperientzia” bat izan da, eta aurreko legegintzaldietan garatutako esperientziei jarraipena eman die.
2018. urtean, irakasleei zuzendutako unitate didaktikoak eta hainbat bideo jasotzen dituen “Herenegun!” izeneko ekimena jarri zen martxan. Ekimenaren helburua honako hau da: “ikuspuntu historiografikotik abiatuta, 1960-2018 aldirako sarrera-esparrua eskaintzea, memoriaren politika publikoek Memoria Hurbila deitzen duten aldi horretan laburpena egitea”.
Terrorismoaren biktimen elkarte eta fundazio batzuek programa horren kontra egin dute bortizki, material horiekin maila ezberdinean ados ez zeudela adierazi baitzuten. Hori egiteko abiarazitako prozesuan, hainbat alegazio jarri ziren, eta, momentu honetan, ekimenak kontu polemikoagoak planteatu behar ditu oraindik.
3.4. Memoria eta egiarako eskubidea
Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko 4/2008 Legearen 8. artikuluak terrorismoaren biktimek memoriarako duten eskubidea barne hartzen du.
Agindu horretan aitortzen da euskal botere publikoek “bakean eta askatasunean oinarritutako elkarbizitza lortzen eta biolentzia erabat eta errotik deslegitimatzen lagunduko duen memoria kolektiboa finka dadin” sustatzeko ageriko agindua dutela.
Biktimek eta euren elkarteek uste izan dute memoria, biktimen testigantzen bidez, euren eskubideak errespetatzen dituen terrorismoaren amaierarako giltza dela.
Hori dela eta, oso garrantzitsua da Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren –Gogora– eta
Terrorismoaren Biktimen Oroitzapenezko Zentroaren zeregina, funtsezko tresnak baitira memoria behar bezala kontserbatzeko.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Elkarte eta fundazioekiko harremanak
Erakundearen ordezkariak ekitaldi, foro eta mintegi ezberdinetara joan dira 2018an. Bertan, terrorismoaren biktimen eskubideen inguruan eztabaidatu da edo pertsona hauekin lotuta politika publikoetan nagusitu behar duten printzipioak aldarrikatu dira. Horrela, erakunde honetako ordezkari batzuk Fernando Buesa eta Jorge Díez oroitzeko “In Memoriam” ekitaldira joan ziren, 2018ko otsailean. Era berean, Fernando Buesa eta Jorge Díezen oroigarri gisa jasotako monolitoan egin zen lore-eskaintzan izan ziren.
Halaber, arartekoak Gregorio Ordóñez saria emateko ekitaldian parte hartu zuen, bai eta Covitek antolatutako jardunaldian ere, “20 urteko aktibismoa” izenekoan.
4.2. Administrazio publikoekiko harremanak
Arartekoak eta bere taldeak Bake eta Bizikidetza Idazkaritzarekin eta Eusko Jaurlaritzako Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritzarekin izan dituzte bilera eta topaketak, bizikidetzari eta biktimen eskubideei lotutako gaiak jorratzeko.
Horrez gain, Arartekoaren hainbat ordezkarik terrorismoaren biktimak oroitzeko hainbat erakunde-ekitalditan hartu dute parte.
Besteak beste, Bilboko Indautxu plazan ekitaldi bat antolatu zen Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna ospatzeko, martxoaren 10ean.
Gainera, Memoriaren Egunean Eusko Legebiltzarrean antolatutako ekitaldian agertu ziren, baita Gogora institutuak Bilbon antolatutako Memoria Egunaren ospakizunean ere. Halaber, Terrorismoaren Biktimen Oroitzapenezko Zentroak antolatutako Memoriaren Egunean ere agertu ziren.
ETAk hil zuen José María Lidón ere omendu zuten lore-eskaintza baten bitartez, bere hilketaren urteurrenean.
Bestetik, Arartekoa Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako “Oroimen izpiak. Artea eta hitzak, ETAren basakeriari aurre” erakusketara bertaratu zen.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
• 2018. urtean, erakunde terroristek ez dituzte bizitza, askatasun eta norberaren askatasunerako eskubidea urratu dituzten ekintzarik gauzatu.
• “ETAk Euskal Herriari egindako azken adierazpena” deritzon jakinarazpenaren bitartez, erakundea desagertu egin zen, eta amaiera eman zitzaion sufrimenduz eta giza eskubideen urraketa larriz betetako urte askori.
• Terrorismoaren biktimek duten justiziarako eta egiarako eskubideak argitu gabeko hildakoak sortu zituzten ehunka atentatu terroristak argitzea exijitzen du.
• Hezkuntzaren bidez terrorismoari zilegitasuna kentzea funtsezkoa da indarkeria terroristari aurrea hartzeko. Arlo horretan egingo diren ekimenek adostasun zabalena izan behar dute.
• Era positiboan azpimarratu beharrekoak dira terrorismoaren biktimen eta orokorrean euskal gizartearen memoriarako eskubidea sustatzera zuzendutako politika publiko ezberdinak.
• ETAko kartzelatik ateratako presoei harrera eta omenaldiak egiteko ekintza publikoak, auzitegien lege-mailako eta/edo zigor bidezko balorazioaz harago, iraingarriak dira biktimentzat. Halaber, ekintza horiek beharrezkoa ez den kalte erantsia eragiten diete, eta haien biktimizazio bikoitza dakarte. Horrez gain, ekintzok ez dute inondik inora bakearen balioetan oinarritutako eta eragindako kaltea eta biktimen eskubideen errespetua aitortzen duen bizikidetza osoa eta demokratikoa biltzeko beharrezko pausuak ematen laguntzen.
1 Legelarien Nazioarteko Batzordeak eta Giza Eskubideetarako Nazioarteko Zerbitzuak 2007ko martxoan egina, giza eskubideen erakundeen koalizio baten izenean. Horren xedea da estatuek giza eskubideen arloko indarreko nazioarteko legeriaren arabera bete beharrekoak biltzea eta argitzea pertsona guztien giza eskubideak sustatzeari eta babesteari dagokienez, betiere berdintasuna eta diskriminaziorik eza oinarri hartuta.
2 Kontzeptu horretan sartzen dira sexu bat edo bestea ezinbestean aukeratzen ez dutenak, edo bere sentitzen duten sexuaren arabera bizi arren, ezinbestean sexua aldatzeko tratamendu medikoak jarraituko ez dutenak.
5. Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk
6. Etorkinak eta kultura aniztasuna
7. Lesbianak, gayak, bisexualak, transexualak eta intersexualak (LGBTI pertsonak)
8. Adinekoak eta menpekotasun egoeran dauden pertsonak
9. Talde terroristen biktimak
IV. Atala
ARARTEKOAREN BESTE TRESNA BATZUK
ADMINISTRAZIO ONA IZATEKO ESKUBIDEA SUSTATZEKO
Herritarrek beren eskubideak urratu direlakoan edo indarreko legea bete ez delakoan administrazio publikoen aurka aurkezten dituzten kexen gainean ebaztea da Arartekoaren oinarrizko eginkizunetako bat.
Bere funtzio adierazgarria hori izanik, Ararteko erakundeak administrazioaren kontrol eta orientazio jarduera proaktibo ugari burutzen ditu asmo orokorreko beste tresna batzuen bidez. Horien helburuak administrazioaren jardueran praktika onak edo aldaketak proposatzea, esparru jakin bateko herritarren eskubideen betetzeari buruzko ikerketa eta eztabaida sustatzea edo horien hedapena bultzatzea dira.
Kapitulu honetan 2018. urtean zehar bideratutako jardueren emaitzaren laburpena gaineratu dugu eta Arartekoaren web orrira bidaltzen ditugu horien inguruko informazio zehatzagoa nahi dituztenak.
1. Txosten bereziak
2. Gomendio orokorrak
3. Udako ikastaroa
4. Arartekoaren jardunaldiak
5. Arartekoaren argitalpenak
6. Aldizkari digitala
1. Txosten bereziak
1.1. 2018an argitaratutako txostena: Euskal Herria energia-eredu iraunkor batera igarotzea
Txosten hori urriaren 29an eman zitzaion Eusko Legebiltzarreko lehendakariari. Bertan zenbait oinarri proposatu nahi dira gai hauek hausnartzeko: alde batetik, Euskadiko oraingo energia-eredua, eta, bestetik, zer jarraibide izan daitezkeen gomendagarriak Euskadi energia-eredu iraunkorrago batera igarotzeko.
Energia-estrategia iraunkor baten oinarrizko zutabeak abiapuntu hartuta (energiaren kostua eta prezioa, hornidura ziurtatzea, ingurumenean eta kliman duen eragina, gizarte-eragina eta herritarren onargarritasuna), txostenean azaldu nahi da gai horiek zer egoeratan dauden Euskal Herrian, aurre egin beharreko erronka nagusiak aipatuz. Era berean, zenbait gomendio egin nahi zaizkie gai horretan esku hartzen duten eragile nagusiei.
Egindako diagnostikoan, aipagarria da adostasun zabala
behar dela gure planetak gizartea karbonogabetzeko erronkari aurre egin diezaion.
Nahiz eta, energia-baliabideak erabiltzeari dagokionez, euskal energia-sistema eraginkorra izan, gaur egun energia fosilak erabiltzean oinarritzen da batez ere (%80 eta %90 bitartean, 2000-2014 aldian) eta Euskadik, energia arloan, kanpokoaren mendekotasun handia du oraindik ere. Gainera, Euskal Herrian iturri berriztagarrietatik datorren energiaren bukaerako kontsumoa eskasa da, Estatuko edo Europar Batasuneko batez bestekoarekin konparatuta.
Diagnostiko horretatik abiatuta, zenbait proposamen egin dira gai horren gainean, besteak beste, honako hauek:
Txostenean 59 gomendio egin dira; adierazgarrienetako bat, honako hau: Arartekoak trantsizio energetikoari buruzko gizarte-hitzarmena sustatzea gomendatzen du.
Hitzarmen horrek Euskadiko trantsizio energetikorantz abiarazitako bidean aurrera egiten lagundu beharko du. Halaber, bide emango du adostasunik handiena duten neurriak bizkortzeko (energia-aurrezpena eta -eraginkortasuna, energia berriztagarrien sustapena eta energia fosilen kontsumoaren eta berotegi-efektuko gasen isurien murrizketa, garraioan bereziki).
1.2. 2018. urtean egiten ari den txosten berezia: Euskal Autonomia Erkidegoan bitartekotza egitea
Arartekoak hurbiletik aztertu du EAEn bitartekotzak izan duen bilakaera eta sendotzea, eta sistema alternatibo hori sustatu du gure lurraldeko herritarren gatazkak konpontzeko, bai herritarren artean, bai euskal herri-administrazioekin.
Ohiko justiziaren formula alternatibo edo osagarri gisa bitartekotzarako programa eta zerbitzuak eta bitartekotza bera finkatu ostean, Arartekoaren ustez, iritsi da bitartekotzaren ezarpena ebaluatzeko unea, hasierako diseinuetatik abiatuz eta operadore juridiko eta erabiltzaileen artean izan duen eraginkortasuna eta onarpena aztertuz. Horretarako, kontuan hartuko dira urteotan gertatu diren legegintza berrikuntzak eta Estatuan eta nazioartean izandako beste esperientzia batzuk, baita estatistika emaitzak ere.
Txosten berezi horren bidez, informazio kontrastatu eta objektiboa eman nahi da bitartekotza zerbitzu publikoen jardueraz, baita horiek euskal herritarrei ekartzen dizkieten onurez ere. Era berean, lortutako emaitzak gatazkak modu baketsu eta eragingarrian kudeatzeko baliagarriak ote diren balioztatzen saiatuko gara. Azkenik, baldin eta, azterlan horretan, hobekuntzak egin behar direla ondorioztatzen bada, zenbait gomendio egingo dira.
Urteko txosten hau ateratzeko orduan, argitaratzear dago txosten berezi hau: Euskal Autonomia Erkidegoan bitartekotza egitea.
2. Gomendio orokorrak
Arartekoaren 4/2018 Gomendio Orokorra, 2018ko urriaren 9koa.
Desgaituentzako aparkatzeko txartelaren titularrek eskubidea dute aparkamendu mugatuko guneetan (TAO) aparkatzeko, txartelari buruzko araudiak ezartzen dituen baldintzetan.
Desgaituentzako aparkatzeko txartelaren zenbait titularrek Arartekoari azaldu ziotenez, aparkamendu mugatua (TAO) arautzen duten udal ordenantzak ez dira egokitu, oro har, egungo araudira. Besteak beste, arau horiek ibilgailua gune horietan behar beste denboraz uzteko eskubidea aitortzen diete.
Gainera, azaldu zutenaren arabera, TAOren zaindariak Estatuko eta autonomia erkidegoko araudirekin bat ez datozen udal ordenantzak ezartzen jarraitzen dute oraindik ere.
Kexagileek adierazi dute oro har desadostasuna dagoela TAOren udal-arautegien eta desgaituentzako aparkatzeko txartela arautzen duen araudi berriaren artean. Horrekin batera, TAOren zaindariek ez dute jarraibide argirik ezarri behar duten araudiari buruz, eta, gainera, udal erregulazio ugari daude. Horrek guztiak segurtasun-falta juridikoa eta ziurgabetasuna sortzen dizkie txartelaren titularrei, ez baitakite zer araubide ezartzen duen udalerri bakoitzak, ezta ere udalerri bakoitzean zer arau bete behar dituzten.
Alderdi eztabaidagarriei dagokienez, aparkatzeko txartela arautzen duen araudia Estatukoa eta autonomikoa gure erkidegoan nola ezartzen ari den jakiteko, Arartekoak laguntza eskatu zien hainbat udali eta Eudeli.
Jasotako informazioak egiaztatu egin du araudiak heterogeneoak direla, ordenantzak ez daudela egokituta desgaituentzako txartela arautzen duen oraingo araudira, eta nekez jakin daitekeela ziur zer araudi ezartzen den udalerri bakoitzean, askotariko araudiak ezartzen direlako eta batere argiak ez direlako.
Beraz, Arartekoak hauxe gomendatu die autonomia erkidegoko udalei: gehiago atzeratu gabe, desgaituentzako aparkatzeko txartela arautzen duen araudira egokitu ditzatela aparkamendu mugatuko sistemari buruzko beren ordenantzak, txartelaren titularrei beren ibilgailua aparkamendu mugatuko eremuetan behar beste denboraz aparkatzeko eskubidea aitor diezaiela, eta udal erregulaziorik mesedegarriena ezar diezaiela.
3. Arartekoaren udako ikastaroa
EHUren Uda Ikastaroen XXXVII. edizioan, Arartekoak honako izenburuko ikastaroa antolatu zuen uztailaren 5 eta 6an, Donostiako Miramar jauregian: “Haurrenganako sexu-abusua: gizarte osoa interpelatzen duen errealitate konplexua”.
Umeenganako sexu-abusuak mutikoaren edo neskatoaren muga intimoak hausten ditu. Alderdi ugari ditu; horregatik, ezinbestekoa da administrazioko eragile eta organo ezberdinek esku hartzea, baita ere haur eta nerabeak hartzen dituzten erakunde publiko eta pribatuek edo zerbitzuek, horietan horrelako portaerak antzeman baitaitezke.
Arartekoak antolatutako ikastaro horretan, hausnarketarako eta profesionalen eta sektoreen arteko trukerako gunea sustatzen ahalegindu zen, sentsibilizazio, konpromiso eta interes komunaren bitartez, elkarri ezagupenak eta eskarmentua helarazi ahal izateko haur eta nerabeen kontrako sexu-indarkeriazko kasuak prebenitzen, antzematen eta horietan esku hartzen. Horrela, abiapuntu bat finkatu nahi izan da partekatutako estrategiak berreraikitzeko, haur eta nerabeenganako jarduera egokiak eta tratu ona garatu ahal izateko.
Zehazkiago, ikastaro horren bitartez, gai hauetan lagundu nahi zen:
Ikasturtearen inaugurazioan, Manuel Lezertua arartekoak azaldu zuen kezkatuta dagoela “botere publikoak nahiz gizartea haurren kontrako sexu-abusuen errealitateari ematen ari gatzaizkion erantzunagatik”.
Horri lotuta, adierazi zuen “ezinbestekoa dela botere publikoek zeharkako esku-hartzea burutzea; horretarako, nahitaezkoa da lidergoak haurra edo nerabea eskubideen jabe dela oinarri hartzea, eta ziurtatzea adingabearen interesa erabat errespetatuz jarduten dela, indarkeriaren aurkako babesa jasotzeko eskubidea bermatze aldera”.
4. Arartekoaren jardunaldiak
4.1. Hausnartzeko jardunaldia: “Zahartze aktiboaren irudia, estereotipoak eta gizarteari egiten dion ekarpena”
Arartekoak, Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak antolatua, Nagusiak eta Euskofederpen adinekoen elkarteen eta Bizkaiko Medikuen Elkargoaren lankidetzarekin, jardunaldi hori apirilaren 25ean izan zen, Bizkaiko Medikuen Elkargoaren ekitaldi aretoan (Lersundi 9, Bilbo).
Jardunaldiak hauxe zuen helburu: hedabideetan adinekoei buruz proiektatzen diren estereotipoez eta proiektatu nahiko liratekeenez hausnartzea eta horiekiko sentikorrago bihurtzea, eta adinekoek gizarteari benetan egiten dioten ekarpena aztertzea.
4.2. Haurren eta nerabeen eskubideei buruzko Hitzarmenaren urteurrena. “Último tren a Treblinka”
antzerki-lana antzeztu zen
Azaroaren 20an, Arartekoak, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak elkarrekin ospatu zuten haurren eta nerabeen eskubideei buruzko Hitzarmenaren urteurrena. Horretarako, Bilboko Campos Elíseos antzokian, “Último tren a Treblinka” antzerki-lana antzeztu zen, haurren bizitza duintzeko borroka aldarrikatzen duen istorioa baita.
Lan horrek 1942ko abuztura eramaten gaitu, Varsoviako umezurztegi batera. Bertan 200 ume judu bizi dira, “haur errepublika” moduko batean, beraien arauekin, Janusz Kòrczak mediku eta pedagogoaren zuzendaritzapean.
Bertaratuei ongietorria egin zieten ekitaldia antolatu zuten erakundeetako ordezkari nagusiek, hau da, Manuel Lezertua arartekoak, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak. Gero, Vaivén Producciones-ek “Último tren a Treblinka” antzerki-lana antzeztu zuen.
4.3. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 70. urtemuga ospatu du Arartekoak
Gianluca Espositoren hitzaldia, Ustelkeriaren Aurkako Estatuen Taldeko (GRECO) idazkari nagusi exekutiboa baita
Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren urteurrena ospatzen dela eta, Arartekoak, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuak eta Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak Bilbon hitzaldi bat ematera gonbidatu dute Gianluca Esposito Ustelkeriaren Aurkako Estatuen Taldeko (GRECO) idazkari nagusi exekutiboa.
GRECO taldea Europako Kontseiluak babestuta sortu zen, ustelkeriaren kontrako borrokan estatu kideei ezartzen zaizkien neurrien bilakaera aztertzeko.
GRECO taldea orain hogei urte sortu zen. Txostenak egiten ditu eta egiaztatzen du Europako kontinenteko eta Amerikako Estatu Batuetako 49 herrialdek betetzen dituztela ustelkeria prebenitzeko hartu zituzten konpromisoak. Horretarako, urtero bisita bat egiten dute estatu bakoitzera, ustelkeriaren kontrako borroka bi arlo zehatzetan aztertzeko.
Espainiaren kasuan, aurten ikuskatze-lana batez ere arlo parlamentarioan eta judizialean egin da, eta 2019ko urtarrilean aztertuko dira Gobernu zentralaren eta Estatuko polizia indarren eremuetako ustelkeria-arriskuak.
Gianluca Espositok Europako Kontseiluan hasi zuen bere ibilbidea, 1995ean. Han, honako hauek negoziatzen parte hartu zuen: Europako Kontseiluaren ustelkeriaren kontrako hitzarmenak, Ziberdelinkuentziari buruzko Hitzarmena eta horren protokolo gehigarria, Justiziaren eraginkortasunari buruzko Europako Batzordea, gizakiak salerostearen kontrako borrokaz eta dirua zuritzeaz eta terrorismoa finantzatzeaz Europako Kontseiluak onartutako hitzarmenak.
5. Arartekoaren argitalpenak
Argitara eman dira 2018ko uztailean egindako XXXVII. Uda Ikastaroko ponentziak. Haurrenganako
sexu-abusua: gizarte osoa interpelatzen duen errealitate konplexua
Argitalpen horretan bildu dira Arartekoak Donostiako Miramar jauregian joan den uztailean antolatu zuen ikastaroko ponentziak. Ikastaro horretan parte hartu zuten hainbat adituk.
Arartekoak antolatutako ikastaro honetan, hausnarketarako eta profesionalen eta sektoreen arteko trukerako gunea sustatzen ahalegindu gara, sentsibilizazio, konpromiso eta interes komunaren bitartez, elkarri ezagupenak eta eskarmentua helarazi ahal izateko haur eta nerabeen kontrako sexu-indarkeriazko kasuak prebenitzen, antzematen eta horietan esku hartzen.
6. Aldizkari digitala
Arartekoak etengabe egiten du apustu berriztatzearen alde, baita herritarrei gure lanaren berri emateko bideak hobetzearen alde ere, eta, horri esker, 2018an “e-albisteak” aldizkari digitala sendotu da. Oso tresna erabilgarria da herritarrei erakunde honek gauzatzen dituen jarduera guztien berri emateko. Bi hizkuntzatan argitaratzen da eta erraz irakurtzen da. Aldizkari honen formatua malgua da, eta, bertan, Arartekoaren jarduerarik garrantzitsuenetako batzuk jasotzen dira: gomendioak, artikuluak, argitalpenak, ebazpenak...
Informazio eguneratua eskaintzeaz gain, aldizkari digitalak, era berean, zuzeneko esteken bitartez web orriko beste eremu batzuetara sartzeko aukera ematen du; adibidez, Haur eta Nerabeentzako Bulegora, arreta publikoko kolektiboetara, ebazpenetara, gomendioetara, ohiko txostenetara eta ezohiko txostenetara.
Gobernuz kanpoko erakundeak eta gizarte zibil antolatua buletin honen xede garrantzitsua dira, baita herri-administrazioak, komunikabideak eta Arartekoak egiten duen lanaren informazio eguneratua izan nahi duten herritar guztiak ere. 2018an 25.000 bidalketa inguru egin ditugu.
V. Atala
GIZARTEAREKIKO HARREMANAK ETA
ERAKUNDEEN ARTEKO LANKIDETZARAKO JARDUERAK
1. Gizarte erakundeekiko harremanak
Gobernuz kanpoko erakundeak eta antolatutako gizarte zibila, Arartekoaren ustez, euskal gizartearen arazoen begiak eta belarriak dira. Haien informazioari esker, jardunak hasten ditu ofizioz eta politika publikoen ebaluazio egokiagoa egiten du Arartekoak. Horregatik, erakunde honek beti nabarmendu izan du erakunde horiek eta boluntarioek modu konprometituan eta eskuzabaltasunez egiten duten lan baliotsua.
Gizarte esku hartzeko hirugarren sektorea, une honetan, Euskadin pertsonen eskubideen gizarte sistemaren bideragarritasunaren zutabeetako bat da. Orain bizi dugun krisialdi ekonomiko eta sozialean inoiz baino argiago ikusten dugu haien lana zein garrantzitsua den. Era berean, inoiz baino babes publiko handiagoa behar dute haiek beren baliabide ekonomikoei eusteko, horiei esker esku hartzen baitute gizartean. Bidezkoa da hori aitortzea eta gizartearen eta erakundeen aurrean hala aldarrikatzea. Gizarteak eta erakundeek laguntza eman behar diete egunetik egunera eta trukean ezer eskatu gabe beren lanarekin gizartearen eta baztertuen edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonen arazorik larrienak beren gordintasun osoan ager daitezen galarazten dutenei. Bazterketa gero eta zifra kezkagarriagoak lortzen ari da, eta gizarte-baliabiderik sekula jaso ez zuten pertsona askori eragiten ari zaie pixkanaka; horrela, eraldatzen ari da krisialdia piztu arte zegoen profila, hau da, pobrezia handian zeuden pertsonena.
Arartekoa pertsonek eta pertsonentzat asmatutako erakundea da, euskal administrazioak kontrolatzeko funtzioa herritarren arazoen arabera betetzen baitu. Horrek Arartekoak hiru planotan jardutea dakar:
– Salatutako administrazioak indarrean dagoen legeriaren arabera jardun duen egiaztatzea.
– Administrazioetan jardunbide egokia bultzatzea, herritarren eskubideei arreta hobea emateko eta tratu hobea eta eraginkorragoa emateko.
– Kasuan bitartekari lana egitea. Izan ere, askotan, administrazioak zuzen jokatu duen arren, gure esku hartzearekin, hurbileko tratua emanez, errealitatearen edo jardun den kasu zehatzaren ikuspegi ezberdina eskainiz edo araua modu malguagoan interpretatuz, pertsonen arazo zehatzak konpondu ahal izaten dira, edota berdintasun ezeko, babesik gabeko eta bidegabeko egoerak eragozten dira.
Eginkizun horiek bete eta lortu nahi diren helburuak lortu ahal izateko, gizarte-elkarteak ezinbesteko lankideak dira. Horrexegatik sustatzen dugu horiekin harreman jarraitua izatea.
2018. urtean erakundearekin bilerak egin dituzten elkarteak eta taldeak
2018. urtean, Arartekoak gizarte eragileekiko harremana zaintzen jarraitu du bere ohiko jardunean. Batez ere, egoera txarrean dauden pertsonei laguntzeko edo askotariko gizarte arazoak konpontzeko lanean aritzen diren elkarte, erakunde eta taldeekin: giza eskubideen aldeko taldeak, atzerritarrei, presoei edo baztertuta daudenei laguntzekoak, etxerik gabekoei laguntzekoak eta abar.
Urte hauetako esperientziak erakutsi digu, izan ere, erakunde eta talde ugari giltzarriak izan daitezkeela gure gizarteko sektore baztertuen edo oso ahulen eta Arartekoaren eta halako erakundeen arteko bitartekari lanetan; hala, beren eskubideen eta gatazkak konpontzeko bideen jakitunago egin ditzakete, beren aldarrikapenak adierazteko laguntza eman, administrazioei herritarrentzako zerbitzu arretatsua eman dezaten eskatu, eta, modu horretan, erakundeetan konfiantza handiagoa izateko eta gizarte kohesio handiagoa lortzeko modua egin.
Hala, 2018. urtean, Arartekoak lankidetza harremanak izan ditu, estuagoak edo ez hain estuak, honako elkarte, erakunde eta gizarte talde hauekin:
Txosten honetako III. ataleko arreta publikoko kolektiboen arloetako ataletan, erakunde horiekiko lankidetzari buruzko erreferentzia zabalagoak daude.
2. Estatuko herriaren defentsa-erakundeei loturiko jarduketak
2.1. Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako
XXXIII. Jardunaldiak
Genero indarkeriaren biktima diren emakumeak eta adingabeak artatzea
Manuel Lezertua arartekoak, erakundeko ordezkari batzuekin batera, Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXXIII. Jardunaldietan parte hartu du urriaren 23 eta 24an, Alacanten. Gai hau eztabaidatu dute bertan: “Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak eta adingabeak artatzea”.
Topaketa hori egin baino lehen, herriaren defentsa-erakundeek zenbait txosten prestatu dituzte, genero-indarkeriaren kontra legean ezarrita dauden babes osoko neurriak balioesteko. Erakunde bakoitzak azaldutako egoera gorabehera, defendatzaile guztiek hainbat ondorio atera dituzte elkarrekin.
Lehena, genero-indarkeriaren biktimak oso agerikoak direla, baina izengabeak eta ezezagunak. Egiaz, datu gutxi daude, biktimek gutxitan azaltzen baitiete arazo hori defentsa-erakundeei.
Bigarrena, gizarteratzeko, laneratzeko eta etxebizitza bat lortzeko neurriak ez direla eraginkorrak, aurrekontuetan behar baino diru-kopuru urriagoa izendatzen delako horretarako.
Eta, azkena, arazoak sortzen direla Estatuaren, autonomien eta toki erakundeen eskumenen ondorioz, izan ere, nahitaez hobetu behar dira erakundeen arteko lankidetza, koordinazioa eta leialtasuna.
Jardunaldi horietan gai horiek guztiak aztertu dira, eta, amaieran, ateratako ondorioak ezagutarazi dira.
Ondorio horien artean, hauxe nabarmendu daiteke: herriaren defendatzaileek Estatuari eta autonomia erkidegoei eskatu diete berriz aztertu, eguneratu eta egokitu dezatela abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren indarreko testua, eta beharrezkoak diren legegintza-aldaketak bultza ditzatela “genero-indarkeria” kontzeptua zabaltzeko, bere baitan har ditzan Istanbulgo Hitzarmenean jaso ziren emakumeen kontrako eta etxe barruko indarkeria mota guztiak.
2.2. Ombudsmanaren Nazioarteko Institutuaren topaketa1
Ingurumen arloko gobernantza egokia: Ombuds erakundeen eginkizuna ingurumen-eskubideak babesteko orduan
Ombudsmanaren Nazioarteko Institutuak (International Ombudsman Institute, IOI) topaketa bat egin du maiatzaren 16 eta 17an Vitoria-Gasteizko Europa jauregian, Arartekoak babestuta, gonbidatzaile eta antolatzaile izan baita. Gai hau jorratuko da bertan: “Ingurumen arloko gobernantza egokia: Ombuds erakundeen eginkizuna ingurumen-eskubideak babesteko orduan”.
Gero eta adostasun handiagoa dago gai honen gainean: gobernantzak eragin handia du ingurumen arloko ekintzetan eta emaitzetan. Zuzenbide Estatua, informazioa eskuratzeko, herritarrek parte hartzeko eta justizia berdintasunez jasotzeko eskubideak dira garapen jasangarria lortzeko oinarria.
Testuinguru horretan, lantegi honen bidez aztertu da Ombuds erakundeek nola indartu dezaketen ingurumen arloko legeria (akordio aldeaniztunak barne direla) eta beste neurri batzuk, ingurumen arloko gobernantza egokia sustatuz.
IOI munduko erakundea 1978an sortu zen, mundu osoko 90 herrial