Atal honen hasieran adierazi bezala, atal honek udalak eskaintzen dituzten gizarte zerbitzuen eskaintzari buruzko informazio eskuragarri guztia jasotzen du, Eusko Jaurlaritzak egiten duen Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren Estatistikatik modu zehatzean erabiltzea oinarritzat hartuta. Gizarte zerbitzuen gastuei eta langileei buruzko datuak ez bezala, puntu honetan jasotako informazioak soilik 2013. urteari egiten dio erreferentzia, erabilitako zerbitzuen eta zentroen banaketa soilik eskuragarri dago 2012 eta 2013. urteei dagokienez. Ezin dira oinarrizko gizarte zerbitzuetan artatutako familia unitate edo pertsonei buruzko datuak eskaini, ezta zentro hauetan egindako lanari buruzko adierazle prestatuagoak ere (arreta ratioak, espediente biziak, eskari motak, etab.).
Lehenik eta behin, udal titulartasuneko egoitza plazen eskaintzari buruzko datuak aztertu dira, eta, bigarrenik, egoitzakoak ez diren plazen eskaintza. Hirugarren puntuak eskualde mailako zentro batzuen estaldura eta dentsitatea aztertuko ditu.
1.4.1. Egoitza plazen udal eskaintza
Guztira, 2013an, euskal udalerriek egoitza arretako ia bost mila plaza eskaini zituzten (Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren Estatistika); horietatik hiru mila pertsona nagusien egoitza zentroei dagozkie, 775 tutoretzapeko apartamentu eta etxebizitza komunitarioei pertsona nagusientzat, 428 bazterketa eta marjinazio egoeretan dauden pertsonentzako egoitza zentro eta ostatuentzat, eta 389 gizarteratze beharrak artatzeko gaueko harrera zentroetarako. Populazioari dagokionez, desberdintasun batzuk oso garrantzitsuak dira: Bizkaiak udal titulartasuneko 11,3 egoitza plaza ditu 10.000 biztanleko; Gipuzkoako ratioa, berriz, 38,8koa da, eta Arabakoa ia 28 plazakoa.
3. taula
Egoitza plazak udal titulartasuneko zentroetan lurralde historikoen arabera (2013)
Araba /Álava |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
GUZTIRA |
|
|
|
|
|
|
Pertsona nagusientzako egoitza zentroak |
278 |
921 |
1.807 |
3.006 |
Pertsona nagusientzako tutoretzapeko apartamentuak |
220 |
57 |
303 |
580 |
Pertsona nagusientzako etxebizitza komunitarioak |
48 |
19 |
228 |
295 |
Egoitza zentroak adingabeentzat/familientzat |
41 |
0 |
0 |
41 |
Egoitza zentroak eta ostatu zentroak emakumeentzat |
60 |
99 |
46 |
205 |
Egoitza zentroak eta ostatu zentroak bazterketa eta marjinazio egoeran dauden pertsonentzat |
142 |
33 |
253 |
428 |
Gaueko harrera zentroak gizarteratze premiak erantzuteko |
99 |
163 |
127 |
389 |
Beste batzuk |
0 |
18 |
8 |
26 |
Guztira |
888 |
1.310 |
2.772 |
4.970 |
Plazak 10.000 biztanleko |
27,6 |
11,3 |
38,8 |
22,7 |
Oharra: Taula honetan agertutako datuak soilik dagozkio udal titulartasuneko zentroen plaza kopuruari. Hala, bi gai zehaztu behar dira. Lehenik eta behin, udal titulartasunekoak izan arren, nabarmendu behar da taula honetan jasotako plaza guztiak ez direla nahitaez lehen mailako arretakoak. Aldi berean, pentsatu behar da lehen mailako arretako plaza guztiak ez direla udal titulartasunekoak. Bigarrenik, adierazi behar da, jasotako plaza horiez gain, badirela lehen arretako beste batzuk ere, udalek zenbait formularen bitartez finantzatutakoak, udal titulartasunekoak ez diren zentroetan. Hala, beste informazio iturri batzuekin erkatuta, badirudi azken mota horren eragina oso txikia dela eta, horrenbestez, taulak fideltasunez jasotzen du lurralde bakoitzeko egoera.
Iturria: Autoreak berak prestatutakoa, Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren Estatistikako datuetan oinarrituz 2013. Estatistika Organo Berezia. Enplegu eta Gizarte Politiken Saila. Eusko Jaurlaritza.
Aurrerago azalduko dugun moduan, langileekin ere gertatzen den bezala, plaza horien banaketa oso desberdina da aztertutako lurraldeetako bakoitzean. Horren haritik, badirudi Arabak duela egitura orekatuena; izan ere, egoitza zentroetan plazak plazen eskaintzen %31 hartzen du, etxebizitza eta apartamentuek %30 eta gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonei zuzendutako zentroek %27. Bestalde, Gipuzkoan pertsona nagusientzako egoitzek eskaintza guztien %65 hartzen dute, pertsona nagusientzako apartamentu eta etxebizitzek %19 eta gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonentzako egoitzek %15 baino apur bat gutxiago. Egitura desorekatuena Bizkaikoa da; izan ere, egoitza plazen %70 pertsona nagusientzako egoitza zentroetan daude kokatuta, eta tutoretzapeko etxebizitza eta apartamentuek egoitza zuzkidura osoaren %6 hartzen dute.
4. taula
Egoitza plazen banaketa udal titulartasuneko zentroetan zerbitzuaren eta lurralde historikoaren arabera (2013)
Araba /Álava |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
GUZTIRA |
|
|
|
|
|
|
Pertsona nagusientzako tutoretzapeko apartamentuak |
24,8 |
4,4 |
10,9 |
11,7 |
Pertsona nagusientzako etxebizitza komunitarioak |
5,4 |
1,5 |
8,2 |
5,9 |
Egoitza zentroak adingabeentzat/familientzat |
4,6 |
0,0 |
0,0 |
0,8 |
Egoitza zentroak eta ostatu zentroak emakumeentzat |
6,8 |
7,6 |
1,7 |
4,1 |
Egoitza zentroak eta ostatu zentroak bazterketa eta marjinazio egoeran dauden pertsonentzat |
16,0 |
2,5 |
9,1 |
8,6 |
Gaueko harrera zentroak gizarteratze premiak erantzuteko |
11,1 |
12,4 |
4,6 |
7,8 |
Beste batzuk |
0,0 |
1,4 |
0,3 |
0,5 |
Guztira |
100,0 |
100,0 |
100,0 |
100,0 |
Iturria: Autoreak berak prestatutakoa, Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren Estatistikako datuetan oinarrituz 2013. Estatistika Organo Berezia. Enplegu eta Gizarte Politiken Saila. Eusko Jaurlaritza.
Egoitza plazen banaketa desorekatua egiaztatu egin da egoitza zerbitzu nagusien plazak lurralde bakoitzeko populazioarekin lotuz gero. Hain zuzen ere, hurrengo taulan jaso den moduan, Gipuzkoa udal titulartasuneko pertsona nagusientzako egoitza zentroen estaldura oso altua izateagatik nabarmentzen da; Bizkaiaren kasuan, berriz, deigarria da pertsona nagusientzako tutoretzapeko apartamentu eta etxebizitzetan dagoen plaza kopuru txikia. Gizarte bazterketari lotutako zentroen estaldura ere oso txikia da Bizkaian, bereziki Arabarekin alderatuz gero.
5. taula
Egoitza plazak udal titulartasuneko zentroetan udal titulartasuneko ehunekoaren eta populazioaren arabera, lurralde historikoko plaza kopuru guztiari dagokionez (2013)
Araba /Álava |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
GUZTIRA |
|
|
|
|
|
|
Plazak 10.000 biztanleko |
||||
Pertsona nagusientzako egoitza zentroak |
8,6 |
8,0 |
25,3 |
13,7 |
Pertsona nagusientzako tutoretzapeko apartamentu eta etxebizitzak |
8,3 |
0,7 |
7,4 |
4,0 |
Egoitza zentroak eta ostatu zentroak bazterketa eta marjinazio egoeran dauden pertsonentzat |
4,4 |
0,3 |
3,5 |
2,0 |
Gaueko harrera zentroak gizarteratze premiak erantzuteko |
3,1 |
1,4 |
1,8 |
1,8 |
Udal plazen % existitzen diren plaza guztiekin erkatuta |
||||
Pertsona nagusientzako egoitza zentroak |
12,2 |
9,1 |
33,8 |
16,9 |
Pertsona nagusientzako tutoretzapeko apartamentu eta etxebizitzak |
46,1 |
8,3 |
94,7 |
42,6 |
Egoitza zentroak eta ostatu zentroak bazterketa eta marjinazio egoeran dauden pertsonentzat |
45,5 |
4,1 |
26,2 |
20,6 |
Gaueko harrera zentroak gizarteratze premiak erantzuteko |
100,0 |
74,1 |
64,8 |
75,5 |
Guztira |
21,9 |
9,2 |
33,2 |
18,7 |
Iturria: Autoreak berak prestatutakoa, Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren Estatistikako datuetan oinarrituz 2013. Estatistika Organo Berezia. Enplegu eta Gizarte Politiken Saila. Eusko Jaurlaritza.
Aurreko taulak, halaber, aukera ematen du lau zentro mota horietako bakoitzeko, hartzen duten ehunekoa aztertzeko, lurralde bakoitzean dauden mota horretako plazen eskaintza osoari dagokionez. Hala, datuetan adierazten dutenez, pertsona nagusientzako Gipuzkoako egoitza plazen heren bat udal titulartasunekoak dira (prestazio hori, printzipioz, foru administrazioari dagokio); Araban, berriz %12koa da, eta Bizkaian, ostera, %9koa. Pertsona nagusientzako apartamentu eta etxebizitzei dagokienez, lurraldeen arteko aniztasuna erabatekoa da: foru titulartasuneko plazak kopuru osoaren %46 dira Araban, %94 Gipuzkoan eta %8 Bizkaian (zuzkidura, gainera, oso baxua da; izan ere, Bizkaian udal titulartasuneko nagusientzako apartamentu eta etxebizitzen plazak, termino absolutuetan, ez dira ehunera iristen). Bazterketaren esparruan, udal zerbitzuen pisua bereziki garrantzitsua da Araban: egoitza zentroen plazen %45 eta harrera zentroen %100 udal titulartasunekoak dira, eta gainerako lurraldeetan ehuneko horiek pixka bat baxuagoak dira.
1.4.2.Egoitzakoak ez diren plazak, Gizarte Larrialdiko Laguntzak eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua
2013. urtean, euskal udaletako egoitzakoa ez den arretako 1.800 plaza baino gehiago eskaintzen ziren Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen Katalogoari dagozkion zerbitzu eta zentroetan: funtsean, pertsona nagusientzako eguneko laguntza zentroak ziren. Plaza horiei urtean zehar Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (EELZ) erabili zuten 16.000 pertsonak gehitu behar zaizkie, eta Gizarte Larrialdiko Laguntzen (GLL) 25.000 familia unitate hartzaile, baita informazio eta orientabide zerbitzuaren, gizartean eta hezkuntzan esku hartzeko eta gizarte larrialdiko beste laguntza batzuen erabiltzaile kopuru zehaztugabe bat ere (AES) . Guztira, azken zerbitzu horiek kontuan hartu gabe, euskal gizarte zerbitzuen barruan, egoitzakoa ez den arreta gaitasuna 2013. urtean 43.000 plaza/erabiltzaile baino gehiagokoa izan zen.
6. taula
Egoitzakoak ez diren plazak, GLLren hartzaileak izandako bizikidetza unitateak eta EELZk artatutako pertsonak, urtean zehar, lurralde historikoaren arabera (2013)
Araba /Álava |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
GUZTIRA |
|
|
|
|
|
|
Plazak eta erabiltzaileak |
||||
Egoitzakoak ez diren plazak |
520 |
608 |
721 |
1.849 |
GLL jasotzen dituzten bizikidetza unitateak |
2.990 |
16.124 |
6.393 |
25.507 |
EELZk urtean zehar artatutako pertsonak |
3.043 |
8.273 |
4.971 |
16.287 |
Guztira |
6.553 |
25.005 |
12.085 |
43.643 |
Plazak eta erabiltzaileak 10.000 biztanleko |
||||
Egoitzakoak ez diren plazak |
16,18 |
5,26 |
10,10 |
8,44 |
GLL jasotzen dituzten bizikidetza unitateak |
93,0 |
139,4 |
89,6 |
116,4 |
EELZk urtean zehar artatutako pertsonak |
94,7 |
71,5 |
69,6 |
74,3 |
Guztira |
203,9 |
216,2 |
169,3 |
199,1 |
Oharra: Taula honetan agertutako datuak soilik dagozkio egoitzakoak ez diren udal titulartasuneko zentroen plaza kopuruari. Lehenengo taularekin egin bezala, zenbait gai zehaztu egin behar dira. Udal titulartasunekoak izan arren, taula honetan jasotako plaza guztiak ez dira nahitaez lehen mailako arretakoak. Bestalde, lehen mailako arretako beste batzuk ere egon daitezke, udalek formula ugari erabili finantzatutakoak, udal titulartasuna ez daukaten zentroetan. Iturria: egoitzakoak ez diren plazei eta EELZk artatutako pertsonei buruzko datuak 2013ko Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren Estatistikatik atera dira, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Estatistika Organo Bereziak egindakoa. GLL jasotzen dituzten bizikidetza unitateei buruzko datuak Enplegu eta Gizarte Politiken Saileko Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzatik jaso ditugu.
Udal gizarte zerbitzuen egoitzakoa ez den arreta gaitasuna aztertuz gero lurralde bakoitzeko populazioaren arabera, orduan egoitza plazen kasuan antzemandako lurralde desberdintasun berdinak ikusten dira, eta are argiago ikusten dira lurralde bakoitzeko udal gizarte zerbitzuen gastu eta langileak aztertzerakoan. Nolanahi ere, nabarmendu beharreko lehenengo datua Bizkaiko udal gizarte zerbitzuek jarduteko gaitasun handiagoa dutenari dagokio, 10.000 biztanleko 216 plaza/erabiltzaile dituztelako, eta Gipuzkoan, ostera, 169. Arrazoia lurralde horretako GLLen estaldura handiagoa da, ziur aski Bizkaian pobrezia tasa altuagoak daudelako eta prestazio ekonomikoetara bideratuago dagoen gizarte zerbitzuen sistema existitzen delako (beste biekin erkatuta), zuzeneko arreta zerbitzuen aurrean.
1.4.3. Lehen arretako zentroen eskualde estaldura eta dentsitatea
Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren Estatistikako datuei esker jakin dezakegu nolakoa den lehen mailako arretako zentro nagusietako batzuen banaketa lurralde mailan, zenbait mugarekin. Horretarako, hurrengo taulak 2013an Euskal Autonomia Erkidegoko eskualde bakoitzean zegoen dentsitatea kalkulatzen du (hau da, zentro kopurua 10.000 biztanleko), lehen mailako arretako hiru zentro motaren arabera: pertsona nagusientzako tutoretzapeko apartamentuak, pertsona nagusientzako etxebizitza komunitarioak eta gizarteratze premiei arreta emateko gaueko harrera zentroak. Datu horiek interpretatzerakoan garrantzitsua da aintzat hartzea inkestak eskaintzen dituen datuak udal mailakoak direla, eta zentroak eskualdeka multzokatzeko euskal erakundeek analisi ondorioetarako (estatistikak, ikerketak eta azterlanak) gehien erabiltzen duten eskualdatze sistema erabili dela, baina ez dira derrigorrez bat etorri behar ondoren lurralde bakoitzean gizarte zerbitzuen sistema garatzeko erabiliko diren muga geografikoekin. Horrez gain, kontuan izan behar da edozein inkestaren kasuan zaila dela benetan existitzen diren zentro bakoitzari Zorroari buruzko Dekretuko kategoria bana esleitzea. Nolanahi ere, taulako datuei esker ikus daiteke eskualde batzuetan zenbait zentroren gabezia zein mailakoa den (2013), eta horrelako zentroak existitzen diren kasuetan, zein desberdinak diren.
Hain zuzen ere, jasotako datuen arabera, aztertutako hamaika eskualdetik zazpik ez dute pertsona nagusientzako tutoretzapeko apartamenturik, eta bostek ez dute gizarteratze premiei erantzuteko harrera zentrorik. Eskualde guztiek, ostera, badituzte pertsona nagusientzako etxebizitza komunitarioak, eta dentsitatea 10.000 biztanleko 0,15 zentro (Ezkerraldean) eta 1,47 zentro (Bilbon) artekoa da. Bilbo, Donostialdea eta Debagoiena ere nabarmendu behar dira, gaueko harrera zentroei dagokienez erregistratutako dentsitate handia dute-eta.
7. taula
Lehen mailako arretako gaueko harrera eta ostatu zentroen dentsitatea eskualdeen arabera (2013). Zentro kopurua 10.000 biztanleko
Pertsona nagusientzako tutoretzapeko apartamentuak |
Pertsona |
Gaueko harrera zentroak gizarteratze premiak erantzuteko |
|
Debagoiena |
0,00 |
0,96 |
0,16 |
Aiala |
0,00 |
1,15 |
0,00 |
Debabarrena |
0,00 |
0,18 |
0,00 |
Bilbo |
0,00 |
1,47 |
0,17 |
Bizkaia Kosta |
0,00 |
0,16 |
0,00 |
Donostialdea |
0,36 |
0,27 |
0,13 |
Durangaldea |
0,00 |
0,08 |
0,08 |
Gasteiz |
0,25 |
0,94 |
0,07 |
Eskuinaldea |
0,19 |
0,37 |
0,00 |
Ezkerraldea |
0,00 |
0,15 |
0,00 |
Tolosa-Goierri |
0,09 |
0,43 |
0,09 |
Euskal Autonomia Erkidegoa |
0,13 |
0,56 |
0,08 |
Iturria: Autoreak berak prestatutakoa, Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren Estatistikako datuetan oinarrituz 2013. Estatistika Organo Berezia. Enplegu eta Gizarte Politiken Saila. Eusko Jaurlaritza.
Zentro kopurua eta dentsitatea alde batera utzita (ez da tamaina aintzat hartzen), beharrezkoa da, halaber, zentro horiek lurralde bakoitzean duten estaldura aztertzea, hau da, eskualde bakoitzean existitzen den plaza kopurua 1.000 biztanleko. Apartamentuei dagokienez, Donostialdea eta Gasteizko estaldura handiak nabarmentzen dira, baita bost eskualdetan (Bilbo barne) mota horretako plazarik ez egotea ere, lehenago aipatu den moduan. Etxebizitza komunitarioei dagokienez, Bilboko estaldura nabarmendu behar da (1,98 plaza 1.000 biztanleko); Donostialdean, esaterako, zifra hori 0,41 da. Azkenik, gaueko harrera zentroei dagokienez, Bilbo dago Euskal Autonomia Erkidegoaren goialdean, eta 1.000 biztanleko 0,60 plaza ditu; batez besteko datua 0,24 da.
8. taula
Lehen mailako arretako gaueko harrera eta ostatu zentroen estaldura eskualdeen arabera (2013). Plaza kopurua 1.000 biztanleko
|
Pertsona |
Pertsona |
Gaueko |
Debagoiena |
0,00 |
0,40 |
0,27 |
Aiala |
0,00 |
1,33 |
0,00 |
Debabarrena |
0,00 |
0,09 |
0,00 |
Bilbo |
0,00 |
1,98 |
0,60 |
Bizkaia Kosta |
0,00 |
0,16 |
0,00 |
Donostialdea |
0,57 |
0,41 |
0,36 |
Durangaldea |
0,00 |
0,11 |
0,08 |
Gasteiz |
0,79 |
1,09 |
0,36 |
Eskuinaldea |
0,35 |
0,41 |
0,00 |
Ezkerraldea |
0,00 |
0,17 |
0,00 |
Tolosa-Goierri |
0,28 |
0,28 |
0,08 |
Euskal Autonomia Erkidegoa |
0,27 |
0,68 |
0,24 |
Iturria: Autoreak berak prestatutakoa, Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren Estatistikako datuetan oinarrituz 2013. Estatistika Organo Berezia. Enplegu eta Gizarte Politiken Saila. Eusko Jaurlaritza.