Egun on. Oso pozgarria da niretzat Euskal Herriko Unibertsitatearen XXXIV. Uda Ikastaroen (XXVII. Europar Ikastaroen) hasiera-ekitaldi honetan parte hartzea.
- Hasteko, hauxe dudalako lehen ekitaldia a
rarteko bezala, izan ere, dakizuenez, a
tzo karguaren zina egin nuen Eusko Legebiltzarrean eta bide zirraragarri honi ekin nion eskubideak defendatzeko legebiltzarraren goi mandatari gisa.
- Bigarrenik, jarduera honetan hasi naizelako. Begi-bistakoa da EHUren uda ikastaroek lortu duen ospea berme-ziurtagiri bat dela gaur hastera goazen tankerako jarduera baterako. Horren haritik, bide batez, eskerrak eman nahi dizkiet ikastaroen a
ntolatzaileei A
rartekoarekin lankidetzan a
ritzeagatik, 1997an lehendabiziko ikastaroa elkarrekin a
ntolatu zutenetik. EHUrekin elkarlanean a
ntolatutako jarduera honetan helduarora iritsi garela esan dezakegu.
- Eta, a
zkenik, Europan urte as
koan egin dudan lan-ibilbideagatik. Sinets iezadazue, gazteek beren herritar-eskubideak gauzatzeko dituzten zailtasunak etengabeko kezka sortzen dute Europako Kontseiluan eta haren erakundeetan, eta hori oso gogoan izaten da Kontseiluak hasten dituen ekintzetan. Horregatik, a
razo hori konpontzeko, Estatuei eskatzen die ekintza positiboen a
lde egin dezatela, gaur hemen egiten a
ri garen moduan.
Eskerrak emateko orduan, unibertsitateari ez ezik –lehen a
ipatu dut hori–, hizlariei ere eskertu nahi diet A
rarteko erakundearekin lankidetzan a
ritzea jardunaldi honek a
rrakasta izan dezan, baita ere ikastaroaren hasieratik bertatik ponentzia idatziak eskura izateko egin duten a
haleginagatik, dagoeneko eskuragarri baitauzkazue gure web orrian: a
rarteko.eus.
Milesker ikastaro honetan izena eman duzuen guztioi. Espero dut ikastaroaren a
maieran pozik a
teratzea, edukiak mamitsuak eta interesgarriak izan direlako eta ondorio garrantzitsuak a
tera ditugulako. Bereziki nabarmendu nahi dut Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GKE) egiten duten lana gazteen bizimodu duinaren a
lde; erakunde horietako batzuek ordezkariak dituzte hemen. A
rartekoarentzat, GKEak gizartearen eta gizarteko taldeen begi-belarriak dira, behatzaile pribilegiatuak, eta beraiekin ditugun harreman estu eta iraunkorren bitartez, gizartearen gorabeherak ezagutzen laguntzen digute.
Eskerrik as
ko, bada, hona etorri zareten guztioi, eta goiza bukatzean, ordu hauek emankorrak izan diren sentsazioarekin etxeratzea nahiko nuke.
Egun on. Nire a
urretik hitz egin dutenek iragarri dutenez, foro honetan bildu garen guztiok kezkatuta gaude gazteak emantzipatzeko eta bizi-proiektu a
uto-nomoak eraikitzeko a
urkitzen a
ri diren eragozpenengatik. Duela hamarkada batzuetako emantzipazio-prozesu labur eta nahiko linealetatik –orduan goiz sartzen zen lan-merkatuan, langabezia tasak txikiak ziren eta lana sendo babesten zen–, pixkanaka emantzipazio-prozesu konplexuagoetara igarotzen a
ri garela ikusten dugu. Oraingo prozesuak duda-mudazkoak dira, norabiderik gabekoak, iragarrezinak, errazago a
lderantzikatu daitezkeenak, laneratzearekin ez hain lotuak.
Errealitate latz horrek ez die eragiten gizarteko subjektu a
ktiboei bakarrik, gizarte osoari baizik. Egileren batek a
dierazi duen bezala –Antonio Lópezek, kasu–, gazteen bizi-proiektuak ez dira bideragarriak, eta bideragarritasun ezak a
rriskuan jartzen du baita erakundeen legitimotasuna ere. A
txikimendurik ez izateko a
rriskuak lotura du, dudarik gabe, “erakundeen ikusezintasunarekin” eta politika publikoen bitartez laguntzarik ez ematearekin.
Gai horretan a
dituak direnentzat ez ezik, esango nuke edozein gizarte-eragilerentzat ere, errealitatearen edozein behatzailerentzat ere, herrialde bakoitzeko eta unean uneko testuinguru politiko, sozial eta ekonomikoak bete-betean baldintzatzen dituela emantzipazio-prozesuak. Honatx faktorerik erabakigarrienak eta elkarri eragiten diotenak: familiak gizartean duen betekizuna, familiaren etxean geratzeak duen babes-eginkizuna (ekonomia oparoaldian, as
katasunez a
ukeratzen zen hori eta orain ia “nahitaez” bete beharrekoa bihurtu da; eginkizun hori Estatuari legokioke, zalantza barik), testuinguru makroekonomikoa (eta nagusiki enpleguan duen eragina), ongizate Estatua garatzea eta etxebizitza sistema. Hanka sartzeko beldur handirik gabe a
dierazi behar dugu gazteen trantsizioa helburu duen edozein politika publikok diagnostiko oso bat hartu behar dutela a
biapuntu. Diagnostiko horrek bere baitan hartu behar ditu egiturazko faktore horiek denak, eta, horren a
rabera, neurri egokiak proposatu behar dira.
Osoko diagnostikoaz mintzo gara, ez boladako esaldia delako edo puri-purian dagoelako bakarrik, baizik eta egiaz uste dugulako faktore bakoitzaren eta guztien ikuspegi zabal eta oso batetik begiratuta soilik proposatu a
hal izango ditugula neurri horiek, eta, a
re garrantzitsuagoa, soilik horrela gauzatu a
hal izango ditugula. Politika publikoak ezin ditugu tankan itxitako konpartimentuak bezala ikusi edo a
ztertu, ezpada multzo bezala; multzo horren batugaiak desberdinak izanik ere, a
zken emaitza osatzen dute. Gure helburua gazteen bizi-prozesu a
utonomoak erraztu eta bultzatzea baldin bada, etxebizitza a
rloan egiten dugun edozerk ezin du izan gazte-enpleguan egiten dugunetik bereizitako neurri bat, ezta ere, a
dibidez, hezkuntza a
rloarekin zerikusia duen edozerk.
Gai eta ikuspegi ugari a
ukeratu genitzakeen ikastaro honen edukitzat. Esan genezake ez direla dauden guztiak, baina badaudela diren guztiak.
Begi-bistakoa da guk ezin dugula den-dena jorratu daukagun denboran; horregatik, a
ukeratu egin behar izan dugu eta gure a
rreta faktore horietako batzuetara erakarri, eta, halabeharrez, faktore batzuk beste batzuekin lotuta a
gertuko dira. Enpleguak eta enpleguaren gaineko politika publikoek eginkizun esanguratsua dutenez gero, batez ere a
rlo horretan kokatu dugu jardunaldi honen lan-gaia, erakunde honek bereizgarri duen ikuspegi berezitik –hau da, eskubideen ikuspegitik– begiratuta. Dudarik gabe, ez da bolada ona lirikarako, ez giza-eskubideetarako oro har, ezta ere geroko belaunaldiei eragiten dien edozertarako, baina ez gaitu ezkortasunak harrapatu behar, lanean jarraitu behar dugu, gazteen a
lde a
pustu egiten jarraitu, haien eta gure etorkizunaren a
lde. Izan ere, erakunde publikoetan eta batik bat eskubideak defendatzeko sortuak diren erakundeetan, zuribideek ez dute lekurik, lanak, konponbideak bilatzeak eta itxaropenak bakarrik dute lekua.
Horregatik guztiagatik, zentzuz eta eraginkortasunez erabili nahi dugu daukagun denbora eta topaketa honetan a
tera ditzakegun ondorio eragingarri eta benetakoak. Horretarako, jardunaldi honetan, gazteek enplegurako sarbidean bizi duten egoeraren erradiografia bat egin nahi dugu, eta ohartarazi zer-nolako desoreka dagoen egoera horren eta Konstituzioak lana izateko eta lansari nahikoa jasotzeko xedatuta daukan eskubidearen a
rtean. Helburu a
rgi eta mugatu horrekin, lanak gizarteratzeko eta nork bere a
utonomia lortzeko elementu gisa duen betekizunera hurbilduko gara, euskal a
dministrazioak gazte-enplegua sustatzeko a
biarazitako ekimenak ezagutuko ditugu eta emantzipazio-prozesu horietan eraginik handiena duten politika publikoak hobetzen lagundu lezaketen elementuak bilatuko ditugu. Jakina, jardunaldi bakar batean, hori konprometitua eta as
mo onekoa izanda ere, ezin dira a
kats guztiak zuzendu, baina espero dugu diagnostikoa egiten laguntzea eta balizko konponbideak bideratzeko bozgorailu berri bat izatea.
Helburu hori erdiesteko as
moz, hainbat pertsona ekarri ditugu hona. Nik ere eskertzen diet pertsona horiei laguntzeko prest egotea, eta ziur gaude eztabaidarako a
ztergai garrantzitsuak emango dizkigutela. Edonola ere, eztabaida horretarako beharrezkoa dugu foro honetan parte hartzen a
ri garenon esku-hartzea. Beraz, jardunaldi hau elkarrizketa-gunetzat sentitzera a
nimatzen zaituztet, politika publikoak hobetzen laguntzeko a
ukeratzat.