Egun on. Oso pozgarria da niretzat Euskal Herriko Unibertsitatearen XXXIV. Uda Ikastaroen (XXVII. Europar Ikastaroen) hasiera-ekitaldi honetan parte hartzea.
- Hasteko, hauxe dudalako lehen ekitaldia ar
arteko bezala, izan ere, dakizuenez, atzo karguaren zina egin nuen Eusko Legebiltzarrean eta bide zirraragarri honi ekin nion eskubideak defendatzeko legebiltzarraren goi mandatari gisa.
- Bigarrenik, jarduera honetan hasi naizelako. Begi-bistakoa da EHUren uda ikastaroek lortu duen ospea berme-ziurtagiri bat dela gaur hastera goazen tankerako jarduera baterako. Horren haritik, bide batez, eskerrak eman nahi dizkiet ikastaroen antolatzaileei Ar
artekoarekin lankidetzan ar
itzeagatik, 1997an lehendabiziko ikastaroa elkarrekin antolatu zutenetik. EHUrekin elkarlanean antolatutako jarduera honetan helduarora iritsi garela esan dezakegu.
- Eta, azkenik, Europan urte askoan egin dudan lan-ibilbideagatik. Sinets iezadazue, gazteek beren herritar-eskubideak gauzatzeko dituzten zailtasunak etengabeko kezka sortzen dute Europako Kontseiluan eta haren erakundeetan, eta hori oso gogoan izaten da Kontseiluak hasten dituen ekintzetan. Horregatik, ar
azo hori konpontzeko, Estatuei eskatzen die ekintza positiboen alde egin dezatela, gaur hemen egiten ar
i garen moduan.
Eskerrak emateko orduan, unibertsitateari ez ezik –lehen aipatu dut hori–, hizlariei ere eskertu nahi diet Ar
arteko erakundearekin lankidetzan ar
itzea jardunaldi honek ar
rakasta izan dezan, baita ere ikastaroaren hasieratik bertatik ponentzia idatziak eskura izateko egin duten ahaleginagatik, dagoeneko eskuragarri baitauzkazue gure web orrian: ar
arteko.eus.
Milesker ikastaro honetan izena eman duzuen guztioi. Espero dut ikastaroaren amaieran pozik ateratzea, edukiak mamitsuak eta interesgarriak izan direlako eta ondorio garrantzitsuak atera ditugulako. Bereziki nabarmendu nahi dut Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GKE) egiten duten lana gazteen bizimodu duinaren alde; erakunde horietako batzuek ordezkariak dituzte hemen. Ar
artekoarentzat, GKEak gizartearen eta gizarteko taldeen begi-belarriak dira, behatzaile pribilegiatuak, eta beraiekin ditugun harreman estu eta iraunkorren bitartez, gizartearen gorabeherak ezagutzen laguntzen digute.
Eskerrik asko, bada, hona etorri zareten guztioi, eta goiza bukatzean, ordu hauek emankorrak izan diren sentsazioarekin etxeratzea nahiko nuke.