EspañolEUSKO LEGEBILTZARRARENTZAKO URTEKO TXOSTENA 20152016-03-039. HERRI-ADMINISTRAZIOEN ZERBITZUKO LANGILEAK1. Arloa kopurutan2015ean, Ararteko erakundeak 88 kexa-espediente bideratu ditu herri-administrazioen zerbitzura lan egiten duten langileen arloan. Kopuru hori erakunde honen jarduera-arlo guztien %4,36 da.Honako administrazio hauei eragin diete: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) ...........60 Tokiko administrazioa ...............................................................................................8 Foru administrazioa ..................................................................................................6Kexa gehienek EAEko Administrazio Orokorrarekin dute zerikusia. Erraz uler daiteke, irakaskuntza, osasuna eta polizia bezalako sektore garrantzitsuak kudeatzea administrazio horri dagokiola kontuan hartzen bada.Edukiari erreparatuta, espediente horiek arlo hauekin izan dute zerikusia: Funtzio publikoan sartzeko hautaketa-prozesuak .................................................31 Ordezkapenak ......................................................................................................17 Beste alderdi batzuk .............................................................................................12 Administrazioaren funtzionamendua etaadministrazio prozedura ........................................................................................11 Oporrak, lizentziak eta baimenak ..........................................................................4 Laneko jazarpena ..................................................................................................2 Hizkuntz normalizazioa .........................................................................................2 Barne sustapena ...................................................................................................2 Lanpostuak betetzea .............................................................................................2 Diziplina-araubidea ...............................................................................................2 Ordainsariak .........................................................................................................2 Lanpostuen balorazioa ........................................................................................1Jasotako kexen erdiak baino gehiago aldi baterako beharrizanak betetzeko (ordezkapenak egiteko) hautaketa- prozesuekin lotuta egon dira. Gure iritziz, horrek erakusten du herritarren sentiberatasun berezia gai horrekiko; izan ere, enplegu publikoetan sartzeko prozesuak berdintasun-printzipioa hautsi gabe eta merezimenduari eta gaitasunari buruzko irizpideei jarraitu beharko lieke.Urte honetan zehar kudeatu diren kexa horien (jasotakoak zein ebazteke egoteagatik horiei gaineratutakoak) izapidetze prozesuaren xehetasunei dagokienez, azpimarratzekoa da txosten hau idatzi den unean honako egoera honetan daudela:Egia da, 2014an jaso diren kopuruarekin konparatuz gero, aurten arlo horretan erregistratu diren kexen kopuruak behera egin duela nabarmen. Gure aurreko txostenean azaltzen genuenez, kexen kopurua nabarmen handitu zen, salatutako prozesuetan pertsona ugarik parte hartu baitzuen, eta ondorioz, eragindakoak asko izan ziren. Hortaz, behera egite horrek lehendik erregistratu ohi ziren jarduera-mailetan kokatzen du arloa, erakundearen jarduera osoaren %4 inguru izanik.2. Kexarik aipagarrienak2.1. UPV/EHU: irakasle elkartuen kontratuak adjudikatzeko lehiaketa publikoaIrakasle elkartuen lanaldi partzialeko kontratuak (besteak beste, Estomatologia Saileko plaza batzuk barnean egon dira) adjudikatzeko UPV/EHUren lehiaketan parte hartu diren pertsona batzuek izan dituzten aurkako interesak direla eta, kexak izapidetzea luzatu egin da eta bereziki eztabaidatua izan da. Izan ere, hainbat administrazio-errekurtsio aurkeztu dira, baita administrazioarekiko auzien jurisdikzioko ekimen batzuk ere.Erakunde honetara jo duen izangaiaren kasuan, hain zuzen, azkenean, errektorearen erabakiak interesik eza erabili du aitzakia gisa, kexagileak aurkeztutako azken errekurtsoak ebaztea saihesteko. Horregatik, interesatuak guri eskatu digu, erakunde garen aldetik, hautaketa-prozesuan zehar gertatutakoa aztertzeko eta horri buruzko iritzia emateko.Gure esku-hartzearen gorabehera zehaztu eta espedientean jasotako dokumentu guztiak aztertu ondoren, ikusi dugu dokumentazioaren zati batek (prozesuan zehar egin diren lehen bi ebaluazioei buruzkoak) nahiko argi erakusten duela gertatutakoa eta ikuspegi orokorra izateko aukera ematen duela.Izan ere, horri dagokionez, espedientean jasota dauden dokumentu batzuek zalantzan jartzen dute eta argi gaitzesten dute ebaluazio-batzordeen osaera, baita egindako lana ere. Honako agiri hauek izan dira: Estomatologia Sailaren isilpeko txostena; Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zk.ko Epaitegiak otsailaren 10ean emandako 8/2014 epaia; Aldezlearen txostena; eta kexagileak aurkeztutako errekurtsoak zati batean baiesten dituzten ebazpenak.Hirugarren ebaluazioarekin eta horren inguruan gertatutakoarekin zerikusia duten dokumentuei buruz, aldiz, ezin da gauza bera esan. Errektorearen azken erabakiak -kexagileak aurkeztutako errekurtsoak ez onartzeko- kendu dizkigu horiek egiaztatzeko edo ezeztatzeko elementuak. Bestela, aurkeztutako errekurtsoen mamia ezagutzea erabakiz gero, izango genituzke elementu horiek.Edonola ere, kexa izapidetzean egindako jarduerei esker, lehiaketari buruzko espedientean jasotako dokumentuak ikusteko eskubidea bermatzeko orduan kexagileak izan dituen zailtasunez ohartu gara. Izan ere, lehiaketaren antolatzaileek arduragabe jokatu dute, ez baitiote eman kexagileari -prozesuan interesa duenari- beste izangai batzuek aurkeztutako errekurtsoen berri, eta ondorioz, ez dira behar bezala defendatu kexagilearen interesak. Gainera, deigarria iruditu zaigu Unibertsitateak, erakunde honek esku hartu eta errekerimendua egin arren, hilabete bat baino gehiago atzeratu egin duela aurkeztutako errekurtsoei buruzko ebazpena ematea, eta azkenean, interesik ezagatik gaitzestea erabaki duela.Aurreko guztia kontuan hartuta, uste dugu ezin dela esan, irakasle elkartuen lanaldi partzialeko kontratuak adjudikatzeko lehiaketa publiko hori kudeatzeko orduan, halako prozesuetan kontuan hartu beharreko eskakizunak bete direnik. Ildo horretan, hainbat irregulartasun eta jardunbide desegokiak ikusi ditugu, eta horiek, gure iritziz, zalantzan eta arriskuan jartzen dituzte administrazio ona izateko eskubidetik eratorritako eskakizunak.2.2. Txingudiko Zerbitzuak-Servicios de Txingudi, S.A. elkartea: ingurumeneko teknikari laguntzaile bat hautatzeko deialdiaDeialdi horren iragarkiak hainbat kexa aurkezteko arrazoi bihurtu da.Erakunde honetara jo duten pertsonen arabera, deialdiaren oinarriak berdintasun-printzipioaren kontra zeuden, justifikatu gabe mugatzen baitzuten lanpostua lortzeko aukera, adierazitako titulazio-eskakizunak direla eta. Era berean, interesatuen arabera, oinarri horiek onartzeak elkartean erkidetuta dauden herrietako biztanleen hizkuntz eskubideak urratzea eragin du, izangaiei euskara-gaitasun nahikorik eskatu ez zaielako. Azkenik, Epaimahaiko kideen inpartzialtasuna zalantzan jartzeaz gain, interesatuen ustez, hautaketa-prozesuaren konfigurazioari dagokionez, ¿desoreka garrantzitsuak antzeman dira alderdi subjektiboko eta objektiboko puntuazioen artean?.Dagokion jarduera hasita, Txingudiko Zerbitzuak-Servicios Txingudi SA elkarteak jakinarazi zion erakunde honi deialdiaren oinarriak aldatzeko eskaera zati batean onestea erabaki zuela. Izan ere, elkarteak erabaki zuen, eskatutako titulazioen artean, goi mailako Lanbide Heziketako tituluak ere kontuan hartzea, hain zuzen, honako espezialitate hauek: Ingurumen Kimika, Ingurumen Osasuna edo Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola. Era berean, Ingurumen Zientzietan graduatuak edo lizentziadunak ere aipatu dira eskatutako titulazioen artean. Halaber, erabaki dute euskara-maila altuagoa eskatzea, zehazki, B2 gutxienez, eta 8 puntu ematea, C1 edo C2 izanez gero. Gainerakoan, elkartearen esanetan, oinarriek indarreko araudian ezarritako printzipioak betetzen zituzten.Jakina, aurkeztutako errekurtsoen aurrean elkarteak izan duen erreakzioa ikusita, ondorioztatu dugu deialdiak bat datorrela elkarteak bete behar dituen enplegu publikoa lortzeko printzipio gidariekin.Edonola ere, eta Epaimahaiko kideen inpartzialtasunari buruzko zalantzak aintzat hartuta, berriz ere esku hartzeko prestutasuna erakutsi genien kexagileei. Behar izanez gero, etorkizunean, deialdia izapidetzen ari den bitartean, ezinbesteko arrazoiketa errekeritzeko eta balorazio arbitrarioak saihesteko ahaleginak egingo genituzke. Azken inguruabar hori, zorionez, ez da gertatu.2.3. EuskoTren: gidatzearekin eta merkataritza-arretarekin lotutako lanpostuak betetzeko lan-poltsa eratzeko xedez iragarritako deialdiaDeialdi horretan, lehenengo faseko hautaketa-probak gainditu ondoren aldez aurretik aukeratutako 400 hautagairen artean, guztira 69 pertsonak ez dute gainditu eskatutako euskara-maila egiaztatzeko bigarren proba. Ondorioz, prozesutik kanpo geratu dira, erreserba-zerrendan sartzeko aukerarik gabe. EuskoTrenek deialdia indarrean egongo denean (4 urteetan) lan-poltsa osatzen duten pertsonen kopurua handitzea beharrezkoa dela ikusiz gero, sortuko luke zerrenda hori.Hala ere, eta hauxe zen kexagileak salatu zuen bereizkeriazko tratua, 400 hautagaien artean aurrez aukeratu ez ziren hautagaiek euskara-maila egiaztatzeko proba egin ahal izan zuten, txostenean ageri ziren arrazoiak zirela-eta, eta ez zuten erreserba-zerrendara sartzeko eragozpenik eduki, azken proba hori gainditu ez bazuten ere; izan ere, eta horrela arrazoitu da erantzun-txostenean, pertsona horiek ez zuten euskararen ezagutza maila egiaztatu beharrik, enpresak, beharrezkoa zela ikusita, prozesua zabaltzea erabaki arte.Garrantzitsua da adieraztea modu horretan hautagai batzuk zigortzen direla, izan ere, oposizioko lehenengo fasean emaitza hobeak eduki zituzten arren, alboratuta geratu dira merezimendu gutxiagoko beste hautagai batzuen mesederako; euskara maila egiaztatzea lortu gabe, berriro saiatzea uzten baitzaie horiei, deialdi berria egotekotan.Gaia lantzean, erakunde honen aldetik defendatu dugunez, ez dugu funtsik edo arrazoirik aurkitu hautagai batzuei bestelako tratua ematea justifikatzeko edo babesteko, azken batean, auzitegiak hartutako erabakien ondorioz, guztiz parekagarria den egoeran baitaude; izan ere, enpresak berak aurreikusi du prozesuarekin ¿jarraitzeko? aukera, etorkizunean beharrezkoa balitz zerrenda osatzen duten pertsonen kopurua handitzea. Hain zuzen ere, oposizioko lehenengo faseko proba guztiak gainditu dituzten hautagaiak dira, multzoan hartuta horiek, baina ez dutenak euskara maila egiaztatzea lortu eman zaien lehenengo aukeran.Horregatik ulertu dugu baztertu beharrekoa dela tratu bereizi hori, tratu arbitrarioa baita, eta berdintasun printzipioaren aurka jotzen baitu. Ondorioz, gomendatu diogu EuskoTreni (Arartekoaren 2015eko azaroaren 26ko Ebazpena) berrikusi dezala gidatzearekin eta merkataritza arretarekin lotutako lanpostuak estaltzeko lan poltsa eratzeko xedez iragarri duen deialdiaren markoan argitaratutako erreserba-zerrenda 69 hautagai horiek sartuz aipatu zerrendara, hots, lehenengo faseko probak zuzendu ondoren aurrez aukera tutako 400 hautagaien artean egonik, ez dutenak euskararen ezagutza maila egiaztatzea lortu sartuz.EuskoTrenek gomendioa onartu ez duela jakinarazi dio erakunde honi, segurtasun juridikoko arrazoiak alegatuz. Hain zuzen, beraien iritziz, gomendioa onartuko balute, alde batera utziko lituzkete deialdiaren oinarriak, Epaimahairen ahobatezko erabakiak, eta, azken batean, erreserba osatzen duten langileen bidezko interesak.2.4. Haurreskolak Partzuergoa: hezkuntzako langileen merezimenduen baremazioa egiteko prozesuaOhikoa denez, Haurreskolak Partzuergoak onetsi egin du hezkuntzako langileen merezimenduen birbaremazio-deialdia, lanpostu hutsak eta ordezkapenak behin-behinean betetzeko ordezkoen zerrenda osatzeko.Prozesu horretan parte hartu zuen irakasle batek gure esku-hartzea eskatu zuen, partzuergo horrek lanpostu hutsak behin-behinean bete eta ordezkapenak egiteko lurralde- eremua esleitzerakoan egindako akatsa zuzentzeko aukera ukatu egin ziolako. Kexan azaldutakoaren arabera, okertu egin zen eta Bizkaia aukeratu zuen baina, benetan, bere nahia zerbitzuak Gipuzkoan eskaintzea zen.Interesatuaren errekurtsoari buruzko erabakian, Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeak argudiatu zuen kexagilearen eskaera onartzeak eta kontrako ebazpena emateak deialdiaren 3.4 manua ¿modu irekian haustea? ekarriko zuela (¿Zerrendetako hautagai guztiek (bai barematutako zein ez barematutako hautagaiek), Haurreskolak Partzuergoan lanaldi- eta lurralde-aukerei dagokienez gaur egun dauden datuak aldatzeko eskatu ahal izango dute, eskabideak aurkezteko emandako epearen barruan. Epe hori igaro ondoren, prozesutik ateratzen den barematutako zerrendako kideek ezingo dituzte datu horiek berriz aldatu, harik eta hurrengo birbaremazioa egin arte?).Erakunde honek azpimarratu du ulertuko genukeela manu hori (3.4. artikulua) aintzat hartzeko beharra interesdunaren nahia hauxe izango balitz: lurraldeari lotutako aukerak aldatzea, xede horrekin ezarritako epea behin amaituta. Hala eta guztiz ere, kexan adierazi den moduan, interesatuaren asmoa oso bestelakoa da. Izan ere, bere nahi bakarra eskaeran zerbitzuak eskaintzeari dagokionez lurraldea hautatzerakoan egin zuen akatsa zuzentzea da eta, gure ustez, frogatu egin du bere kexan, hezitzaile bezala egin dituen lan guztiak Gipuzkoan izan direla azaldu ostean, bere mugikortasun aukerak galarazi edo zaildu egiten dituzten familia karga larriei erreferentzia egiten dienean.Halaber, erakunde honek azpimarratu duenez, gure ustez, interesdunaren eskaera onartzeak ez dakar derrigorrez deialdiaren 3.4. artikuluan xedatutakoa ¿modu irekian haustea?. Guk uste dugu, kontrakoa gertatzen dela, hau da, bi manuak modu integratuan aplikatu daitezkeela, interesatuak eskaera osatzerakoan egin zituen akatsak zuzentzeko aukera emanez (lurraldeari lotutako aukera bada ere), epez kanpoko aldaketa bat ez dela ondorioztatuz (izan ere, azken hori berariaz debekatuta dago) eta nahi gabe egindako akats bat zuzentzea dela ulertuz. Gainera, kexagilearen kasuan eta mahai gainean jarri diren inguruabar pertsonalak aintzat hartuta, azken hori nahikoa frogatua geratu da.Horregatik guztiagatik, gomendatu diogu Haurreskolak Partzuergoari (Arartekoaren 2015eko irailaren 8ko Ebazpena) berrikus dezala hartutako erabakia eta zuzendu dezala kexagileak hezkuntzako langileen merezimenduen baremazio/birbaremazio prozesuaren baitan bere eskaera osatzerakoan egin zuen akatsa.Gomendio hori, tamalez, ez da onartu.2.5. EAEko Administrazio Orokorreko Herri Administrazio eta Justizia Saila eta bitarteko funtzionarioen euskara-ikastaroetan parte hartzeko aukeraDuela hilabete batzuk, kexa-idazki bat jaso zen erakunde honetan, 2014-2015 ikasturtean euskara ikasteko Herri Administrazio eta Justizia Sailak iragarri zuen deialdi orokorraren inguruan. Deialdia Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia administrazioetako langileen euskarazko hizkuntza-gaitasuna hobetzea helburu duen euskalduntze eta alfabetatze programaren barruan egin da.Kexaren bidez, bereizkeria-egoera bat salatu zen. Izan ere, kexagileen arabera, bitarteko funtzionarioen kolektiboa ez zen berdin tratatzen, pertsona horiek ezin baitzuten eskatu 5 orduko ikastarorik, ezta autoikaskuntza ikastarorik ere.Arartekoak ondo daki eta beti kontuan izaten du bai autoantolaketarako gaitasuna bai diru-baliabideak eragile edo osagai erabakigarriak izan daitezkeela Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia administrazioetako langileen euskarazko hizkuntza-gaitasuna hobetzea helburu duen euskalduntze eta alfabetatze programaren barruan programatutako ikastaroak antolatzeko orduan. Hala ere, gure iritziz, eragile horietako bat ere ez, hau da, ez autoantolaketarako gaitasuna, ezta diru-baliabideak ere, ezin direla erabili EAEko Justizia Administrazioan aurretik egituratu den hizkuntza normalizazioaren prozesua edo aldez aurretik hartutako langileekiko konpromisoak aldatzeko.Horregatik, gure esku-hartzeari heltzeko unean, zehaztu egin dugu kexan horretan benetan eztabaidatzen zen kontua: hain zuzen, aztertu behar zen EAEko Justizia Administrazioak bete ote zuen bere gain hartutako konpromisoa, alegia, administrazio horren langileen lan-baldintzak arautzeko orduan, EAEko Justizia Administrazioaren eremuan ezarritakoekin parekatzeko asmoa. Eremu horretan, izan ere, euskara ikastaroetan parte hartzeko aukerari dagokionez, bitarteko funtzionarioei karrerako funtzionarioentzat ezarritako araubide bera aplikatzen zaie.Bestalde, gure ustez azpimarratzekoa ere bada erakunde honetara jo duten interesatuek, salaketan jasotakoa indartzeko nahian, leporatu dietela Herri Administrazio eta Justizia Saileko arduradunei ezarritako praktika ez datorrela bat iraupen jakineko lanari buruzko 1999ko ekainaren 28ko 1999/70/EE Zuzentarauarekin. Horretarako, aipatu dute Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren 2011ko irailaren 8ko epaia. Izan ere, horren arabera, Zuzentarauaren eranskinean jasota dagoen iraupen jakin bateko lanari buruzko esparru-akordioko 4. klausula honelaxe interpretatu behar da: bitarteko funtzionarioei eta karrerako funtzionarioei dagokienez, iraupen jakin bateko zerbitzu-harremana izate hutsagatik egon daitekeen edozein bereizketa baztertu behar da, baldin eta tratu desberdina justifikatuko lukeen arrazoi objektiborik ez badago.Edonola ere, Ararteko erakundea garen aldetik, gogoan dugu, jakina, Herri Administrazio eta Justizia Sailari dagokiola EAEko Justizia Administrazioan garatu nahi den hizkuntza-normalizazioaren prozesuaren inguruko erabakiak hartzea, baita prozesu horren zatia den eta langileen euskarazko hizkuntza-gaitasuna sustatzea helburu duen euskalduntze eta alfabetatze programa definitzea eta zehaztea ere. Gure ustez, betiere, sailaren esku egongo da aurretik onartutako araubidea berrikusteko proposamena egitea, adibidez, langileak trebatzeko aukeren inguruko jarduketa aldatzeko helburuz. Hori bai, gogoan izan behar du, aurreko lerroetan aipatu dugun bezala, debekatuta dagoela aldi baterako langileei bereizkeriazko tratua ematea.Alabaina, hori gertatu arte, langileen gaikuntzari buruzko xedapenak ekainaren 29ko 174/2010 Dekretuan jasota dauden horiek dira, eta are garrantzitsuagoa, tartean funtzionarioak parekatzeko konpromiso bat -adibidez, abuztuaren 31ko 223/2010 Dekretuan hartutakoa bezalako konpromisoa- baldin badago, erakunde honen ustez, ez dago parekotasun hura zalantzan jartzerik eta programatutako ikastaroen hartzaileak hautatzeko orduan egon daitekeen edozein desadostasun berehala gainditu behar da, Justizia Administrazioko funtzionarioak Euskal Administrazio Orokorreko funtzionarioekin parekatzeko konpromisoa kontuan hartuta, besterik gabe.Laburbilduz, gomendatu diogu administrazioari (Arartekoaren 2015eko azaroaren 2ko Ebazpena) berrikus ditzala bitarteko funtzionarioek 5 orduko ikastaro trinkoak eta autoikaskuntza ikastaroak eskatzeko aukerak mugatzen dituzten baldintzak, EAEko Justizia Administrazioko langileen euskarazko hizkuntza-gaitasuna sustatzea helburu duen euskalduntze eta alfabetatze programaren barruan egiten diren euskara ikasteko deialdi orokorretan, abuztuaren 31ko 223/2010 Dekretuak onartutako EAEko Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden funtzionarioak EAEko Administrazio Orokorreko funtzionarioekin parekatzeko konpromisoari jarraiki.2.6. Seme-alabak zaintzeko lanaldi-murrizketa eta ordutegi murriztua zehazteaUdaleko langile baten kexa jaso dugu. Seme-alabak zaintzeko, onartu egin diote bere lanaldia %33 murriztea, hala ere, udal horretako langileen lan-baldintzak arautzen dituen Erabakiaren artikulu baten esanahiari jarraiki, ez diote baimenik eman ordutegia aldatzeko, lana eta familia bateratzeko beharren arabera egokitze aldera.Gaiari heltzeko, erakunde honek nabarmendu du langileen lana eta familia bateratzea errazteko helburuarekin arauen bidez hartutako neurrien dimentsio konstituzionala, baldintza pertsonalengatik diskriminatuta ez egoteko eskubideari begira (Espainiako Konstituzioaren 14. artikulua) zein familia eta haurrak babesteko aginduaren ikuspegitik (Espainiako Konstituzioaren 39. artikulua). Izan ere, azken horrek nagusitu behar du, eta jarraibide gisa baliatu behar du, lana eta familia bateratzeari eragiten dion xedapen bat kasu zehatz batean aplikatzean interpretazioaren inguruan sor daitekeen edozein zalantza ebazteko orduan.Ildo honetan, azpimarratu genuen ez zela baztertu behar horren hertsia izango ez zen beste interpretazio bat egitea, interesatuaren eskaera aintzat hartzeko aukera emango zuena.Gure saiakerek ez dituzte izan espero diren emaitzak, baina, azkenean, egoitza jurisdikzionalean aitzat hartu da interesatuaren eskaera, gure planteamenduarekin bat egin eta hura egiaztatu zuen erabakiari esker.3. Araudi- eta gizarte-testuingurua2015ean zehar, jarraitu dugu Euskal Enplegu Publikoaren Legearen proiektua izapidetzen.Txosten hau amaitutakoan, jakin dugu Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu egin duela proiektua. Hemendik aurrera, legebiltzarrean izapidetzen jarraituko da.Proiektua aurkezteko orduan, azpimarratu nahi da horren helburua, hau da, 1989az geroztik indarrean dagoen Funtzio Publikoari buruzko legeak duela 25 urte araututako enplegu publikoaren sistema eguneratzea. Nobedade nagusien artean, nabarmendu da lege berriarekin batera EAEko herri-administrazio guztiek kontsolidazio-prozesu bereziei heldu ahal izango dietela, aldi baterako enplegua egituraren aldetik finkatzeko. Horrek langile publiko guztiei karrera profesionala izateko bidea irekiko die, eta aurrerabidea izango da lana eta familia bateratzearen arloan.Halaber, 2015. urtean, Espainiako Administrazioak arauak onartu ditu, ekonomia-hazkuntzaren bidea berreskuratzean oinarrituta. Horien bidez, berriz planteatzen hasi da aurretik hartutako eusteko neurrietako batzuk (irailaren 11ko 10/2015 Errege Lege Dekretua, Estatuko aurrekontuan aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak jasotzea onartzen dituena eta enplegu publiko eta ekonomia susperketaren arloan beste neurri batzuk abian jartzen dituena).Ildo honi jarraituz, datorren 2016. urterako aurrekontuetan erelangileak birjartzeko tasek gora egin dute hezkuntza, osasuna edo polizia bezalako sektore garrantzitsuetan, baita garrantzi handiko beste arlo batzuetan ere, adibidez, gizarte-zerbitzuetako erabiltzaileei zuzeneko arreta ematen dieten langileen arloan. Ezarritako tasa %100eraino iritsi daiteke, gehienez ere.Edonola ere, orain arte bezala, murriztuta dago aldi baterako langileak kontratatzea eta aldi baterako pertsonal estatutarioa edo bitarteko funtzionarioak izendatzea.4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioaOro har, kexek hizpide dituzten administrazioek jarrera egokia izan dute eta behar izan duen laguntza eman diote erakunde honi. Kasu bakar batean ere ez zen beharrezkoa gure lana eragotzi digutela jasotzea.Zenbait urtetan egoerari eusteko neurri garrantzitsuak -langile berriak sartzea murriztu dutenak- aplikatu ondoren, pentsa daiteke berriro ere agertuko direla enplegu publikoari buruzko iragarkiak, eta posible izango da langileak birjartzea, behar bezalako plantillak lortzeko eta zerbitzu publikoak egoki eta eraginkortasunez emateko.Horrela, gutxienez, saihestuko dira Ertzaintzaren 25. Promozioaren deialdian gertatutakoa bezalako gatazkak. Kasu horretan, Estatuko Administrazioak deitutako lanpostuen kopuruaren aurka egin du.Dena den, aitortu beharra dago hezkuntza, osasuna eta polizia bezalako sektore garrantzitsuetan egon diren enplegu-eskaintza publikoek ez dutela eragin kexen kopuru nabarmena, agian, halako prozesuen kudeaketan esperientzia sendoa duten sektoreak direlako.Edonola ere, kontu eztabaidagarri ugari jaso ditugu, eta laster ebatziko direlakoan gaude. Horietako batek Euskal Herriko Poliziaren kidegoko eskala eta kategorietan sartzeko hautaketa-prozesuetan ezarritako adin-mugekin du zerikusia. Gure azken txostenetan behin baino gehiagotan aipatu dugu hori, eta orain, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia epaiketa aurreko arazoa formulatzen ari da Europar Batasuneko Justizia Auzitegian aurkezteko (EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren autoa, 2015eko maiatzaren 20koa).Kezkatzen gaituen beste arazo bat da Osakidetzak dislexia eta arreta galeragatiko eta hiperaktibitateagatiko asaldura duten izangaiei ematen dien tratua. Beste sektore batzuetan -adibidez, irakaskuntza publikoan- ez bezala, Osakidetzan, pertsona horiek ezezkoa jasotzen dute, probak egiteko orduan egokitzapenak eskatzen dituztenean.Gure iritziz, irakaskuntza-sektoreko esperientziak erakusten du administrazioak gero eta ohartuago daudela aukeren berdintasuna bermatzeko eta dislexia eta arreta galeragatiko eta hiperaktibitateagatiko asaldura bezalako gaixotasunen ondorioz premia bereziak dituzten pertsonak diskriminatzea saihesteko neurriak abian jartzeko beharraz, iraganeko mugak gaindituz.Izan ere, IVAPekin harremanetan jarri dugunean, arduradunak ados zeuden egokitzapenak izateko eskaera horiek onartu behar direla. Beraien ustez, egokitzapen horiek enplegu publikora sartzeko interesa duten herritar guztien aukeren berdintasuna bermatzeko balio dute, ez bakarrik %33ko ezgaitasuna duten pertsonen kasuetan, edozein zailtasun -behin-behinekoa ere izan daiteke- dituztenen kasuetan ere bai (bular-emaileak, hausturak dituzten eta horregatik probak normaltasunez egin ezin dituzten izangaiak, etab.).Alabaina, esan bezala, parte-hartzaile asko izaten dituzten prozesu horietatik kanpo geratzen dira zuzendu beharreko praktiken berri eman diguten kexak.Aukeratutako kexen zerrendan, besteak beste, aipatu dugu UPV/EHUko irakasle elkartuen deialdiaren inguruan garatutako jarduera. Unibertsitateak hausnarketa egingo duelakoan gaude, eta espero dugu etorkizunean antolatuko diren lehiaketak izapidetzean antzemandako irregulartasunak eta jardunbide desegokiak berriz gertatzea saihesteko konpromisoa hartuko duela.Era berean, Txingudiko Zerbitzuak-Servicios Txingudi SA erakunde publikoak iragarritako deialdiaren berri eman dugu: Baina ez da kasu bakarra izan. Beste erakunde publiko batzuek antolatutako langile-hautaketak ere kexa aurkezteko arrazoi bihurtu dira. Adibidez, Arabako Lanak SA eta BizkaiKOA erakundeak antolatutako prozesuak.Kexa horiek direla eta, azpimarratu behar dugu pertsonifikazio-forma horiek ez dutela saihesten erakundeak Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 55. artikuluan jasotako printzipioei lotuta egotea. Estatutuak, berdintasun, merezimendu eta gaitasun-printzipio konstituzionalak ezartzeaz gain, zehazten ditu enplegu publikora sartzean kontuan hartu behar diren printzipio gidariak: deialdien eta oinarrien publikotasuna, gardentasuna, hautaketa-organoetako kideen profesionaltasuna, eta azkenik, independentzia eta diskrezionalitate teknikoa hautaketa-organoen jardueran.Aldi baterako beharrizanak (ordezkapenak) betetzeari dagokionez, aitortu behar da lan-poltsak edo ordezkapenak egiteko zerrendak eratzeak, oro har, printzipio berberak kontuan hartzea ekarri duela, aldi baterako enpleguak esleitzeko orduan.Hala ere, batzuetan, lan-poltsa eta/edo zerrenda horiek interesatuek prozedura guztietan dituzten berme formalak kontuan izan gabe kudeatzen dira. Hautatutako kexen artean, Haurreskolak Partzuergoaren kasua aipatu dugu. Horri dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egindako gomendioa (Arartekoaren 2015eko urriaren 21eko Ebazpena) aipatu behar dugu. Horren bidez, interesatua irakasleen ordezkapenak egiteko zerrendetatik kanpo uzteko erabakia berriz aztertzea gomendatu dugu.Bestela, garrantzitsua iruditzen zaigu azpimarratzea, 2015. urtean, ugari izan direla langile publikoen lana eta familia bateratzeko premiarekin loturiko kexak. Lanaldi murriztuak zehazteko eskaerak izan dira, eta zerbitzuak bertaratu gabe -telelanaren bidez- emateko modalitatea ere eskatu da.Kasu horietan guztietan, erakunde hau saiatu da nabarmentzen langileen lana eta familia bateratzea errazteko helburuarekin arauen bidez hartutako neurrien dimentsio konstituzionala, baldintza pertsonalengatik diskriminatuta ez egoteko eskubideari begira (Espainiako Konstituzioaren 14. artikulua) zein familia eta haurrak babesteko aginduaren ikuspegitik (Espainiako Konstituzioaren 39. artikulua). Izan ere, azken horrek nagusitu behar du, eta jarraibide gisa baliatu behar du, interpretazioaren inguruan sor daitekeen edozein zalantza ebazteko orduan.Honi dagokionez, azaldu den bezalaxe, etorkizunean onartuko den Euskal Enplegu Publikoaren Legeak lana eta familia bateratzeko aukera gehiago ekarriko dituelakoan gaude, egungo gizartean ezinbestekoak baitira.