EuskaraInforme anual al Parlamento Vasco 2014 Vitoria-Gasteiz 20152015-03-2411. Talde terroristen biktimak2014. urtean ez da jaso talde terroristen biktimen arloarekin zerikusia daukan kexarik.2. Araudi eta gizarte-testuingurua2.1. Bakean eta aske bizitzeko eskubidea. Parte hartzeko eskubideaUztailaren 29an 157/2014 Dekretua, Bake eta Bizikidetza Planaren Aholku Batzordea arautzen duena, onetsi zen.Bake eta Bizikidetza Planak berak, 2013ko azaroaren 26an onartutakoak, aholku batzorde bat sortzea ezarri zuen; haren xedea hauxe da: ¿erakundeen eta gizarte zibilaren arteko harremanak sustatzea, Bake eta Bizikidetza Planaren helburua, alegia, gizartea elkartzea, bultzatzeko?. Aurreko Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Aholku Batzordearen zereginen egitura plan berriaren helburura (gizartea elkartzea) egokitzea xedatu da. Gizarteak parte hartzearen printzipioa edukiaz hornitu nahi da. Halaber, bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen sustapenean sartuta dauden gizarte-erakundeek parte hartzeko bide bat izatea nahi da, baita arloko erakundeek bat egiteko bide bat ere.Batzordearen osaketan, Eusko Jaurlaritzako, foru-aldundietako, euskal udaletako, Euskadiko Eskola Kontseiluko, UPV/EHUko, EITBko, Emakundeko eta Ararteko erakundeko zenbait sailek parte hartzea aurreikusita dago. Era berean, bakea eta bizikidetza sustatzen lan egiten duten elkarte eta erakundeetako ordezkariek hartuko dute parte, baita Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluko lehendakariak ere.2.2. Memoriarako eta egiarako eskubideaTerrorismoaren biktimek garrantzi handia eman izan diete beti egiari eta memoriari.KREIk 2013an egindako txostenean (Víctimas del terrorismo residentes en la CAPV: Desazón y esperanza en víctimas indirectas de asesinatos), inkestan parte hartu duten biktimek azpimarratu dute biktimek terrorismoa amaitzeko egin dezaketen ekarpen onena honako hau dela: ¿haien lekukotzak, memorialetan eta artxibo digitaletan eta urrutitik jasotakoak, eta, ordena honetan, geletan egotea, eztabaida publikoetan parte hartzea eta memoria sustatzeko ekitaldietan egotea?. Zentzu horretan, balorazio positibo batez nabarmendu behar da joan den 2014ko irailaren 24an Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusian sartuta, azpititulu hau zeukan agiri bat aurkeztu zuela: ¿Aldi bereko hamabost lan-ildo eta zentzuzko batasun bat?. Lan-ildo horietako bik biktimen memoriari lotutako esku-hartzeekin daukate zerikusia. Horietariko bat Memoriaren Maparen burutzapena da.Ekimen hori, Memoriaren Mapa izenaz ezagutua, terrorismoak eta indarkeriak bidegabeki erail zituzten pertsonen oroimenezko ekitaldiak sustatzean datza, udalen laguntzaz. Agiriak aitortu du jarduketa horrek, aurreko legegintzaldian abian jarri baitzen, ¿garapen mugatua izan zuela?; beraz, Bake eta Bizikidetza Planean ¿Memoriaren Mapa berriro bultzatzeko? eta tokiko esparruan oroimenezko ekitaldiak sustatzeko helburua jaso zen.Oso garrantzitsua da tresna horrek emaitza positiboak edukitzea eta besteak beste zera konpontzea: pertsonak hiltzea eragin duten jarduketa terroristak egin diren udalerri gehienetan ez dela inolako neurririk hartu biktimen oroitzapena omentzeko.Euskadin terrorismoaren biktimei erakundeek emandako arreta izeneko Arartekoaren 2009ko txostenean, honako hau agerian jarri zen: ¿EAEko udalerri askotan, euren herrietan heriotzak eragin dituzten atentatu terroristak jasan dituzten arren, ez da biktimak omentzeko ekitaldirik antolatu?. Tamalez, terrorismoaren biktimak gogoratzeko eta aintzat hartzeko ekitaldi falta horrek errealitatea izaten jarraitzen du euskal udalerri askotan eta bereziki heriotzak eragin dituzten atentatuak gertatu ziren udalerri ugaritan.Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren agiri bat, ¿Memoriaren Mapa amaituz? izenekoa, bereziki beharrezkoa da eta bidegabekeria handi hori konpontzeko balio beharko luke, batez ere egintza terroristek pertsonak erail dituzten udalerri horietan. Horregatik, biktimak udal-esparruan aintzat hartzeko jarduketak egin behar direla azpimarratu behar da.Bestalde, nabarmendu behar da bigarren lan-ildoa memoria-erakundeak sortzeko laguntza dela, Bake eta Bizikidetza Planean xedatu zen bezala. Azkenean, estatuko administrazioak Terrorismoaren Biktimen Memoriala abian jarri du, irailaren 22ko 29/2011 Legean -terrorismoaren biktimak aintzat hartzeko eta erabat babestekoan- zehaztu zen moduan. Horrez gain, Eusko Legebiltzarrak azaroaren 27ko 4/2014 Legea -Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzekoa- onetsi du.Memoria etikoko premisetan oinarrituta, gutxieneko adostasun bat lortu behar da, erakunde-leialtasunetik bi proiektuak koordinatu ahal izateko, terrorismoaren biktimen oroitzapena eta indarkeriaren bestelako adierazpen bidegabeen biktimen oroitzapena omentzeko. Bi pro-iektuak bilduz, terrorismoaren biktimak eta indarkeriaren bestelako adierazpenen biktimak aintzat hartzea erdietsi beharko da. Nolanahi ere, indarkeriaren biktimen lekukotzak dokumentatzeko bidea ematen duen eduki tekniko bat eduki beharko du.2.3. Bakean eta aske bizitzeko eskubidea: indarkeria terroristari aurrea hartzeko heziz terrorismoari zilegitasuna kentzeaTerrorismoaren biktimei erakundeek emandako arretari buruzko txostenean, Arartekoak honakoa azpimarratu zuen: ¿Etorkizuneko biktimizazioak ekiditeko biktimek duten eskubideak eskatzen du herritarrak gorroto eta beldurrik gabe heztea, balio demokratikoak etengabe babesteko konpromisoa hartzea, eta helburu pertsonalak zein politikoak lortzeko bitarteko demokratiko eta baketsuak erabiltzea, horrela bermatuko baita askatasunezko eta justiziazko bizikidetasuna?.Zentzu horretan, honakoa gomendatu zen: ¿Kontzientziaziorako eta bizikidetzarako hezkuntzarako programen diseinuak eta ebaluazioak, ikasle taldeei eta gizarte zibileko foro guztiei zuzenduak, biktimen euren parte-hartzea eduki behar dute. Gainera, haien lekukotza pertsonalak eta programen hartzaileekin aurrez aurre aritzeko dauden aukerak saihestezinak dira programen eraginkortasuna eta parte-hartzaileen gogobetetasuna baloratzeko?.Horregatik, oso era positiboan baloratu da Adi-adian Modulua hezkuntza-esparruan sustatzea. Izan ere, horren bidez zenbait talde terroristaren biktimen lekukotza geletara eraman da; ¿elkartasuneko, enpatiako eta giza duintasuneko hezkuntza-esperientzia? bat izan da, eta aurreko legegintzaldietan garatutako esperientziei jarraipena eman die. Esperientzia horretan parte hartzen duten terrorismoaren biktimen eskuzabaltasuna azpimarratu behar da bereziki, gure eskola-umeei gertatu zena ezagutarazten baitiete eta terrorismoaren biktimen errealitatearen berri ematen baitiete.3. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak3.1. Elkarte eta fundazioekiko harremanakArartekoak oso modu positiboan baloratu du terrorismoaren biktimen elkarte eta fundazioak egotea, biktimen eskubideak errebindikatzeko eragile beharrezkoak dira-eta. Era berean, ezinbestekoa iruditzen zaigu gizarte-arloan bizikidetzaren eta bakearen alde lan egiten duten erakunde eta elkarteen egitekoa.Arartekoa beti hartu izan ditu ondo erakunde, elkarte eta fundazio horien ekimenak. Halaber, 2014an balio horien alde antolatu dituzten ekitaldi batzuetara joan da eta terrorismoaren biktimen eskubideei buruzko zenbait forutan parte hartu du, hitzaldiak aurkeztuz edo eztabaida-mahaietan esku hartuz.3.2. Administrazioekiko harremanakArarteko erakundea 2014an Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiarekin bildu da bakegintzaren eta bizikidetzaren arloan abian jartzen ari diren ekimenak eta pro-iektuak aztertzeko, biktimen esparruko politikei lotuta, eta bereziki memoriarako eskubideari dagokionez, baita terrorismoaren biktimei arreta pertsonalizatua emateko neurriei buruz ere.3.3. Arartekoko ordezkari batek Bake eta Bizikidetzarako Aholku Batzordearen eraketan parte hartzeaJoan den abenduaren 2an, Arartekoko ordezkari baten partaidetzaz, Bake eta Bizikidetzarako Aholku Batzordea eratu zen, barne-funtzionamenduko araudia onartu zen eta 2015ean arlo horretan jarduteko plan bat ezarri zen.4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioaAipagarria da 2011n ETAk ¿indarkeriaren behin betiko amaiera? adierazi zuenetik ez dela jarduera terroristarik egon eta horrek esan nahi duela talde terroristen jarduketek ez dutela herritarren bizitzarako, askatasunerako eta norberaren segurtasunerako eskubidea inola ere urratu.Horrez gain, euskal erakundeek terrorismoaren biktimen ordainerako, justiziarako eta egiarako eskubideak eraginkor egiten laguntzen duten jarduketetan sakondu behar dute. Era berean, batez ere udal-esparruan, terrorismoaren biktimak aintzat hartzeko jarduketak egin behar dira.