EuskaraInforme anual al Parlamento Vasco 2014 Vitoria-Gasteiz 20152015-03-239. Estatistika soziologikoa. Kexagileen tipologia eta kexen formatuaGure zerbitzuetara jotzen duten pertsonei harrera egiteko modu naturalak Arartekoaren esku hartzea eskatzen duten pertsonen ezaugarriak eta baldintzak ezagutzearekin zuzeneko zerikusia dauka.Kexagileen ezaugarriak2014. urtean egindako kexen analisi soziologikoak ez du aldaketa esanguratsurik erakusten aurreko urteekin aldean.Kexa idazteko erabilitako hizkuntzaGaur egun gaztelania da kexak idazteko gehien erabiltzen den hizkuntza. Euskaraz eta bi hizkuntzetan aurkeztutakoek gorakada txiki bat izan dute. Halere, Arartekoaren erakundean herritarrei bi hizkuntza ofizialetan arreta emateko gai diren pertsonak daude. Ararteko erakundeak erreklamazioak herritarrak aukeratutako hizkuntzan izapidetzen ditu, irizpide modura. Arartekoa kexa eragindako administrazioekin harremanetan jartzean, eta ofiziozko espedienteren bat abiatzen duenean, komunikazioa EAEko bi hizkuntza ofizialetan egiten da.Kexak egiteko eraKexak egiteko moduari buruz, datuek erakusten digute eutsi egin zaiola iazko joera-aldaketari, izan ere, kexetatik %78 aurrez aurre egin dira, Arartekoaren herritarren arretarako hiru bulegoetan. Ehuneko hori dezente areagotu da aurreko urtekoen aldean (horietan, Internet zen lehenetsitako bidea). Krisiaren ondorioekin eta eskubide sozialekin lotutako kexak gehitu direlako gertatu da hori.