EuskaraEusko Legebiltzarrarentzako urteko txostena 20132014-03-262.Izaera estrategikoa eta antolakuntzazkoa- Arartekoaren plan estrategikoa burutzea2013ko lehen seihilekoan, batez ere parte hartzeko hausnarketa estrategikoa egiten jarri du arreta Ararteko erakundeak. Horri esker, bere eginkizuna, ikuspegia, balioak, ildo eta helburu estrategikoak adostu ahal izan dira, osoko aginte-mahaia lortu arte. Bertan laburtuta daude 2013 eta 2014rako programatutako ekintza guztiak (eskuragarri dago Arartekoaren webean). - Arartekoari ardura zaizkion taldeen pertzepzioaaztertu daArartekoaren lanak duen eraginaren ebaluazioa ardatz nagusitzat hartuta, azterlan sistematiko bat garatu du, jakin nahi baitu Arartekoaren ardurako taldeek (administrazioa eta gizarte-erakundeak) zer pertzepzio duten ingurumen arloan eta Haurren Bulegoarenean, Arartekoarekin izan duten harreman-esperientziari dagokionez. Azterlan hori erabilgarri dago Arartekoaren web orrian eta horri esker zehaztu ahal izan dira Arartekoaren indarguneak, oro har egin den balorazio ona, baita hobetu beharreko arloak ere. Azken horiek berariazko ekintza-plan batean gauzatu dira.