EuskaraEusko Legebiltzarrarentzako urteko txostena 20132014-03-26I.ATALA.Ararteko erakundearen jarduera kopurutan1. Oharrak eta datu orokorrakEstatistikazko kapitulu honetan barrena, Ararteko erakundearen jardueraren ikuspegi orokorra eskaintzen ahaleginduko gara, zifratan. Horrela, erakundeari bide ezberdinak erabiliz egin dizkioten kexei buruzko datuak bereiziko ditugu, baita zuzeneko arretarako hiru bulegoen jarduera ere, euskal herri-administrazio bakoitzari dagozkion kexen gaineko datuak bilduko ditugu, eta horiek lurraldeen arabera nola banatuta dauden eta prozeduraren zein fasetan dauden adieraziko dugu.Era berean, euskal herri-administrazioak Arartekoarekin lankidetzan zenbateraino aritu diren jakiteko informazioa ematen da.Kapitulu honetan beste atal bat sartu dugu, alegia, Arartekora etortzen diren pertsonen profilari buruzkoa, baita inkestetan gure lanaz ematen diguten iritzia ere.Laburbilduz, informazio sistematizatu horren bidez, kapitulu honetan 2013ko jarduerari buruzko informazio kuantitatibo guztia agertzen da.Aurreko txostenean esan dugun bezala, Arartekoak garrantzizkotzat jotzen du jardueren kontzeptu zabalaren barruan bi alderdiok ikusaraztea: batetik, herritarren erreklamazioen esparruan egiten duen lana, hau da, kexak eta aholkularitza hainbat modalitatetan, eta, bestetik, bestelako jarduerak, politika publikoak ebaluatzeko egiten direnak, eta, beraz, Arartekoan eskuarki planteatzen diren kasu konkretuez harago doazenak.Eremu horretan, hainbat tresna erabiltzen dira, denak ere Arartekoaren lan-arlo bakoitzaren urteko jarduera-planean egituratuak: bilerak administrazioekin, bilerak gizarte zibileko elkarteekin eta erakundeekin, ikuskapen-bisitak eta ofiziozko jarduerak.Arartekoak 2013an egin duen jardueraren zenbakizko gutxi gorabeherako datuak estatistikari eskainitako kapitulu honetan kontsulta daitezke.Oro har, 2013an, herritarrentzako laguntzarekin eta administrazioen kontrolarekin lotutako 12.507 jarduera zenbatu dira eta horietatik 9.610 kexei dagozkie.(1. grafikoa).Arartekoari 2013an egindako kexak2013an herritarrek 9.610 kexa egin dizkiote Arartekoari (8.357 2012an eta 4.400 2010ean) eta ofiziozko 59 espediente bideratzen hasi gara. Informazio horretatik zera ondoriozta daiteke: herritarren kexak % 15 gehitu direla 2012. urtearen aldean (8.357) eta % 120 2010. urteaz geroztik (4.400). Horretarako arrazoi asko egon dira, baina, nagusiki, izugarri ugaritu direlako eduki ekonomikoko gizarte-prestazioekin zerikusia duten kexak.2013an, aurreko urteetan ez bezala, gehitu egin dira aurrez aurreko kexak herritarrei kasu egiteko gure bulegoetan, eta gutxitu beste bide batzuen bitartez (Internet, posta edo faxa) egindakoak. Horren zergatia hauxe izan daiteke: krisi egoerarekin lotuta dauden kexa gehienak konplexuagoak direla eta hainbat alderdiri eragiten dietela, eta horrek zaildu egiten duela kexa Internetez aurkeztea. Horrela, azken urteotan Internetek edo web formularioak kexak egiteko bide nagusi gisa izan zuten igoera hautsi da.Era berean, ofiziozko 59 kexa hasi dira.Arartekoaren web orrialdea euskal herritarrei informatzeko eta haiekin harremanetan egoteko bide bihurtu da; horixe erakusten du aurten 110.298 bisita jaso izanak eta 280.558 orrialde ikusi izanak.2013. urtean, informazioa eta orientabidea eskatzeko egin diren 2.746 telefono-kontsultari erantzun diegu eta 70 bilera egin ditugu era askotako gizarte-erakundeekin (horien gaineko xehetasunak urteko txostenaren V. kapituluan kontsulta daitezke, gizartearekiko harremanei buruzkoa baita). Era berean, 65 bilera egin ditugu zenbait administraziorekin: Eusko Jaurlaritzaren sail eta zuzendaritzekin, aldundiekin, udalekin eta beste erakunde batzuekin.(2. grafikoa).Arartekoaren jarduera guztiak 2013anIkuskatzeko 3 bisita ere egin ditugu. Horien bitartez, funtzionamendua, baliabideak, kudeaketa-programa, Arartekoaren gomendioen betetze-maila eta abar ebaluatu ditugu 2 polizia-etxetan (1 Ertzaintzarena eta beste bat Udaltzaingoarena) eta babesik gabeko haurrentzako Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza-baliabide batean.Gainera, modu aktiboan hartu dugu parte era guztietako ekitaldi, jardunaldi eta ekitaldietan, batik bat gizarte-erakundeek sustaturiko ekimenekin loturikoetan; horrek guztiak ematen du halako arrasto bat Arartekoak, batez ere erakundea osatzen duten 29 lan-arloetako arduradunen ekimenez, egiten dituen jarduera ugari eta askotarikoen inguruan. Esku-hartze horien zehaztapen handiagoa II. eta III. kapituluetan ematen da, arlo horietako urteko jarduera-plana azaltzean.Datu horietatik ondorio hau ateratzen da: jardueren kopurua % 12 hazi da 2012. urtearen aldean (11.170) eta % 93 2010. urteaz geroztik (6.461).(3. grafikoa).Urteko jardueren konparaketa 2013an kexa idatzien inguruko 1.930 espediente ebatzi dira.Gainera, 1.534 ebazpen eman dira. Gainontzeko kasuetan, aholkuak eta informazioa eman zaizkie herritarrei.Iaz, kexa eragin zuen administrazioaren jarduera aztertu eta gero, jarduera okerren bat zegoela iritzi diogu azterturiko kexa idatzien % 56,2tan (zertxobait hazi da 2012. urtekoarekin alderatuta), eta kexen % 43,8tan jarduera ez zela okerra.Eragindako administrazioak kexa sortarazi zuen jarduera zuzendu eta aldatu du kasuetatik % 86,22tan. Gehienetan ez da gomendio formalik egin behar izan administrazioak Arartekoaren proposamena onartzeko. Datu horrek, berez, argi erakusten du Arartekoaren esku-hartzea eraginkorra dela.(1. taula).Ararteko erakundearen esku-hartzearen eraginkortasun-maila%%Konpondutako jarduera okerra86,22Gomendiorik gabe97,24Gomendio onartua12,76Onartu gabeko gomendioa18,09Konpondu gabeko jarduera okerra13,782. Arreta zuzeneko bulegoen jarduera (aurrez aurreko kexak eta telefono bidezko aholkuak)1996tik, Ararteko erakundeak arreta zuzeneko bulegoak dauzka Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan. Horri esker, administrazioren batekin arazoak dituzten herritarrei hobeto lagun diezaiekegu. Bulegoetan hartutako eskarmentuak erakusten du, gainera, bertan jasotzen aurrez aurreko kexez gain, telefono bidezko kontsulta ugari ere egiten direla, eta erakundeko langileek erantzuten dituztela.(4. grafikoa).Aurrez aurreko kexen eta telefonozko aholkuen kopurua arreta zuzeneko bulegoetan Horregatik, egiten dizkiguten kexak ez ezik, telefonozko kontsultak ere zenbatzen ditugu, ziur baikaude horien bitartez informatzeko lan interesgarria egiten dela pertsonei administrazioekin dituzten harremanetan zein eskubide dituzten adierazten. Horrela, 2013. urtean guztira 10.935 zerbitzu egin ditugu herritarren arretarako bulegoetan. Horietatik 8.189 hiru bulegoetako batean aurrez aurre egindako kexak izan dira, eta 2.746tan telefono bidezko aholkularitza eta informazioa eman da. Beraz, % 24,85 areagotu dira 2012. urtearen aldean (8.758) eta % 140 baino gehiago 2010. urtearen aldean (4.528).2013ko bulegoetako jarduerari buruzko datuak aurreko urteetakoekin konparatuta aztertzen baditugu, egindako kexei dagokienez ikusten da goranzko joera dagoela Bilboko bulegoan (aurrez aurreko 2.156 kexa 2012an) eta Donostiako bulegoan (969 kexa 2012an), eta gutxitu egin direla Gasteizkoan (3.876 2012an), zeina bulego nagusia izan baitzen aurrez aurre artatutako herritar kopuruari begira. Ziur aski, egoera hori lurralde historiko bakoitzeko benetako biztanleriaren isla besterik ez da, eta krisi ekonomikoak hiru lurraldeetan izan dituen ondorioen intentsitate ezberdinen isla.- Arreta zuzeneko bulegoetan egindako aurrez aurreko kexetatik zenbat bihurtu diren kexa-espediente Herritarrei kasu egiteko gure bulegoetan aurrez aurre egindako kexetatik 1.658 bihurtu dira kexa-espediente, hau da, % 20,24. Horrek argi erakusten du bulego horietan aholkularitza-lan garrantzitsua egiten dela.Gainerakoei dagokienez, batzuetan erakunde honen jarduera-eremutik kanpoko gaiei loturikoak ziren; horrenbestez, ezin ziren kexa moduan bideratu; beste batzuetan, agiri gehiago behar ziren edo aurretiazko gestioak egin behar ziren administrazio-organo eskudunetan; eta azkenik, beste zenbait kasutan, azaldutako arazoek kexa-espediente bihurtzeko funtsik ez zuten, bisitak aurreko kexa-espediente baten biderapenarekin zuen zerikusia edo erreklamatzaileak bere arazo zehatzean zein izapide egin behar zituen jakin nahi zuen.3. Arreta zuzeneko bulegoen jarduera (aurrez aurreko kexak eta telefono bidezko aholkuak)2013. urtean 3.079 kexa idatzi erregistratu ditugu euskal herritarrek hala eskatuta. Gainera, ofiziozko 59 jarduera hasi ditugu. Honekin batera doan grafikoan ikus daitekeen bezala, kopuru hori Arartekoa sortu zenetik handiena da eta % 60tik gora hazi da, gutxi gorabehera, azken 3 urteotan.(5. grafikoa).Erregistratutako kexa idatzien kopuruaren bilakaera (2000 -2013)Horietatik 2.677 tramiterako onartu dira, Arartekoak aztertu eta iker ditzan. Geroago, benetan tramiterako onartutakoak sailkatuko ditugu, Arartekoaren lan-arloak oinarritzat hartuta.- Onartu gabeko kexa idatziakArarteko erakundea sortu eta arautzeko 3/1985 Legearen 21. artikuluan adierazten dira zein zertzelada gertatu behar duten herritarren kexak ez onartzeko. Horrela, hainbat arrazoirengatik onartu ez diren kexak bereizi behar dira: norbanakoen arteko gatazka zelako, ordurako auzitegian azalduta zegoen arazoren bati buruzkoa zelako (epai irmoa jasota edo epailearen ebazpenaren zain), edo erakunde honen eskumen eremutik kanpo zegoelako.Nolanahi ere, kexei ahalik eta babes juridikorik handiena eskaintzeko irizpidea mantentzen da; horrela, ahalegina egiten da prozedurazko arauak herritarrek egindako kexa onartzearen alde interpretatzeko. Onartu ez diren kexetan, erakundea kexagileari aholku ematen ahalegintzen da beti, hark azaldu dituen arazoak konpontzeko egokienak izan daitezkeen bideei dagokienez.(6. grafikoa).Onartu gabeko kexa idatziak eta egoerak - Estatuko Herriaren Defendatzaileari edo beste defendatzaile batzuei bidalitako kexakEstatuko administrazioaren jardueraren kontrako kexak ez ditu zuzenean Ararteko erakundeak bideratzen, administrazio hori ez baitago erakunde honen kontrolpean. Kexa horiek Estatuko Herriaren Defendatzaileari bidaltzen dizkiogu. Gainera, kexa batzuk beste autonomia erkidego batzuetako parlamentuetako ordezkariei igortzen dizkiegu, horien eskumen-eremupean dauden herri-administrazioei dagozkielako.Estatuko Herriaren Defendatzaileari bidalitako kexak70Beste defendatzaile batzuei bidalitako kexak74.Estatistika alorrez alorKontuan hartzen badugu kexak zein arlo tematikorekin dauden lotuta, hauxe ikusten da: aurreko urtearen aldean, oro har, zertxobait behera egin du gizarte eremuarekin lotuta bideratu diren kexa-espedienteen kopuruak. Azken kexa horiek kategoria bakarrean bilduta agertzen ez badira ere, hainbat arlotan azaltzen dira, ez bakarrik gizarteratze arloan, baizik eta baita ere etorkinen, buru-gaixoen, haur eta nerabeen, adinekoen, etxebizitzaren, espetxeratuen, ezgaituen, eta abarren arloetan.Bideratutako kexak zer arlori dagozkion kontuan hartuta, 2013an gutxitu egin dira gizarte bazterkeriaren aurka borrokatzeko bitartekoekin loturiko erreklamazioak: 883 izan dira (2012ko 1.010 kexen eta 2011ko 329 kexen aldean). Kexa horiek ia hirukoiztu egin dira 2 urtean. 883 kexa horietatik 860k (hau da, ia % 97k, 2012koaren antzeko kopurua, 875 izan baitziren) Lanbideren funtzionamendu txarrarekin loturiko hainbat arazorekin dute zerikusia, eta diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria kudeatzerakoan izandako jarduerekin.Gizarteratze arloaz gain, jarduera modu esanguratsuan hazi da honako arlo hauetan: jarduera ekonomiaren antolamendua, ogasuna, etxebizitza, hezkuntza, herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak. Orobat hazkuntza nabarmena izan dute honako hauek: segurtasuna, herri-administrazioetako langileak eta ingurumena.Arartekoak bideratu dituen kexa-espedienteen % 50k gizarte-eskubideekin dute lotura (hezkuntza, osasuna, gizarteratzea, etxebizitza, etab.)Orobat, azpimarratu behar dugu kexa-espedienteetatik % 40k (gizarteratze arlokoek barne) zerikusia dutela pertsona guztien benetako berdintasun eraginkorra bermatzeko politika publikoekin. Politika horien xedea pertsona jakin batzuei: emakumeak, gizarte bazterkeria pairatzen duten edo pairatzeko arriskua duten pertsonak, adinekoak, haurrak eta nerabeak, ezintasunen bat duten pertsonak, homosexualak -gay zein lesbianak- edo transexualak, etorkinak, ijitoak, etab., eskubide hori behar bezala gauzatzeko aukera galarazten edo eragozten dieten oztopoak kentzea da.(2. taula).Hasitako kexa-espedienteen banaketa, jarduera-arloaren araberaArloaKop.%Gizarteratzea88332,98Jarduera ekonomikoaren antolamendua2268,44Ogasuna2067,7Etxebizitza1555,79Hezkuntza1495,57Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak1485,53Arreta publikoa behar duten taldeak: ezinduak, adinekoak, berdintasuna, etorkinak, espetxeratuak, e.a.1465,45Herri-administrazioen zerbitzuko langileak1184,41Ingurumena1094,07Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak893,32Osasuna843,14Hirigintza eta lurralde antolamendua732,73Trafikoa702,61Justizia662,47Segurtasuna542,02Haurrak eta nerabeak441,64Lana eta Gizarte Segurantza250,93Hizkuntz eskubideak, kultura eta kirola180,67Animaliak babestea eta edukitzea90,34Informatzeko eta ezagutzeko teknologiak eta datuak babestea50,19Guztira26771005.Estatistika eragindako administrazioen araberaBideratutako kexa-espedienteek administrazio bakoitzari zer proportziotan eragiten dioten adierazten duten datuak aztertuta, iaz bezala, 2013an Eusko Jaurlaritzaren kontra egin dira kexa idatzirik gehienak (% 62,73), eta kexa zertxobait ugaritu dira autonomia erkidegoko udalei dagozkienak (% 26,44).Edonola ere, espedienteetan inplikatutako administrazioak ikertzeak ez du esan nahi jarduera okerrik egin dutenik, baizik eta haien jardueraren batek erreklamazioa sortarazi duela.- Arlo eta administrazio bakoitzari zuzendutako kexen kopurua zuzen interpretatzeko eraHasiera batean, administrazio jakin baten jarduerek kexa asko eragiten badituzte edo arlo zehatz batean kexa anitz jasotzen badira, pentsa liteke horrek estua duela herritarrek administrazio horren funtzionamenduaz duten iritzi txarrarekin, zabarkeria, gehiegikeriak edo legez kontrako jarduerak egoteari dagokionez.Hala ere, ñabardura garrantzitsuak egin behar zaizkio kexa-kopuruaren lehen pertzepzio eta interpretazio horri, ondorioak presaka ez ateratzeko, ondorio horiek okerrak eta bidegabeak izan baitaitezke eragindako administrazioei dagokienez.Horrela, nahiz eta administrazio jakin baten jarduerak sortutako kexa-kopurua hasiera batean esanguratsua izan, are esanguratsuagoa da -eta hori da egiaz garrantzitsua- zenbat kexatan izan zituen kexagileak erakunde honetara etortzeko moduko arrazoiak, administrazio batek oker jokatu zuelako. Halaber, erakunde honen iritziz, kexa-kopuruaren datua bera baino garrantzitsuagoa da kasuan kasuko administrazioaren jokabidea, bai ezarritako epean informatzeko betebeharra betetzeko orduan, bai erreklamazioa ikertu edo aztertu ostean emandako ebazpenei dagokienez. Hau da, funtsezkoa da administrazioak gomendioak edo iradokizunak onartzen dituen ala ez egiaztatzea, administrazioak oker jokatu duela antzeman denean.(7. grafikoa).Bideratutako espedienteen banaketa, eragindako administrazioen arabera A) Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) bideratu diren espedienteak- Banaketa arlokaEusko Jaurlaritzak eskumen zabala duen arloetan (gizarte babesa eta enplegua, hezkuntza, etxebizitza, herri-administrazioen zerbitzuko langileak, osasuna eta herrizaingoa) egon da kexa idatzien espediente kopururik handiena.(3. taula).Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) bideratu diren espedienteen banaketa, arloen araberaArloaKop.%Gizarteratzea82461,59Hezkuntza1158,6Etxebizitza1037,7Osasuna664,93Herri-administrazioen zerbitzuko langileak554,11Segurtasuna513,81Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak181,35Justizia181,35Lana eta Gizarte Segurantza161,2Familiak130,97Ingurumena100,75Hizkuntz eskubideak, kultura eta kirola90,67Jarduera ekonomikoaren antolamendua80,6Ogasuna40,3Emakumeen berdintasuna eta osotasuna40,3Ezintasunen bat duten pertsonak40,3Buruko gaixotasunak edo nahasmenduak dituzten pertsonak40,3Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak40,3Espetxeratuak30,22Etorkinak30,22Hirigintza eta lurralde antolamendua20,15Gaixo kronikoak10,07Lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta transexualak10,07Talde terroristen biktimak10,07Animaliak babestea eta edukitzea10,07- Sailen araberako banaketa(8. grafikoa).Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) bideratu diren espedienteen banaketa, sailen arabera B) Foru administrazioen aurka bideratutako espedienteak- Banaketa lurraldekaForu aldundien aurka bideratutako erreklamazioen artean, nabarmentzekoa da ugaritu egin direla Arabako Foru Aldundiaren kontrakoak (% 26,53) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurkakoak, eta zertxobait gutxitu dira Bizkaiko Foru Aldundiaren kontrakoak (% 48,30).(9.grafikoa ).Foru administrazioen aurka bideratutako espedienteen banaketa, lurraldeen arabera - Banaketa arlokaOhikoa denez, gizarteratze arloak sortarazten ditu kexa gehien foru administrazioen aurka.(4. taula).Foru administrazioen aurka bideratu diren espedienteen banaketa, arloen araberaArloaAraba/ÁlavaBizkaiaGipuzkoaGuztiraKexakGizarteratzea-4153,4Ogasuna62163322,45Adinekoak eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak151773926,53Haurrak eta nerabeak6581912,93Ezintasunen bat duten pertsonak13-42,72Hirigintza eta lurralde antolamendua1--10,68Herri-administrazioen zerbitzuko langileak43185,45Buruko gaixotasunak edo nahasmenduak dituzten pertsonak-2-21,36Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak4471510,2Hizkuntza eskubideak, kultura eta kirola-3142,72Ingurumena-1-10,68Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak23274,76Jarduera ekonomikoaren antolamendua-2242,72Lana eta Gizarte Segurantza-1121,36Emakumeen berdintasuna eta osotasuna-1121,36Hezkuntza-1-10,68C) Tokiko administrazioen aurka bideratutako espedienteak- Banaketa lurraldekaEspediente gehienak Bizkaiko udalen aurka bideratu dira, baina kontuan hartu behar da horixe dela lurralderik jendetsuena.(5. taula).Tokiko administrazioen aurka bideratutako espedienteen banaketaKop.%Bizkaiko udalak26046,1Gipuzkoako udalak17430,85Arabako udalak8915,78Arabako administrazio batzarrak101,77Bizkaiko mankomunitateak, partzuergoak eta parkeak264,61Gipuzkoako mankomunitateak, partzuergoak eta parkeak40,71Arabako mankomunitateak, partzuergoak eta parkeak10,18(6. taula).Autonomia erkidegoko udalen aurka bideratutako espedienteakArabako udalakKop.Vitoria-Gasteiz62Laudio/Llodio5Iruña Oka/Iruña de Oca4Laguardia4Beste batzuk*14Guztira89Bizkaiko udalakKop.Bilbao79Getxo26Erandio14Barakaldo12Santurtzi11Beste batzuk**118Guztira260Gipuzkoako udalakKop.Donostia-San Sebastián52Zarautz33Errenteria11Irun9Hernani5Lezo5Beste batzuk*59Guztira174 * Zerrenda osoa Arartekoaren web gunean kontsulta daiteke, Jarduera eta estatistikak atalean.- Banaketa arlokaNormalean gertatzen den bezala, tokiko administrazioen jarduerek eragindako erreklamazioak modu nahiko homogeneoan banatuta daude udalek eskumen garrantzitsuak dituzten arloen artean. Honako arloak nabarmentzen dira: gizarte-bazterketa, adinekoak, haur eta nerabeak eta ezinduak.D) Euskal Herriko Unibertsitatearen aurka bideratutako kexa-espedienteakEuskal Herriko Unibertsitatearen aurka aurkeztutako kexei dagokienez, asko gehitu dira iaz izandakoekin alderatuz.(7. taula).Euskal Herriko Unibertsitatearen aurka bideratutako kexa-espedienteakGuztiraHezkuntza10Herri-administrazioen zerbitzuko langileak4Informatzeko eta ezagutzeko teknologiak eta datuak babestea4Guztira156.Lurralde estatistika (Kexa idatzien banaketa lurraldeen arabera)(10. grafikoa).Erregistratutako kexa-espedienteen lurralde banaketaren bilakaera, jatorriaren arabera (2000-2013)* * Zerrenda osoa Arartekoaren web gunean kontsulta daiteke, Jarduera eta estatistikak atalean.Azken urteotan ohikoa denez, lurraldez lurralde aurkeztutako espediente idatziak aztertzen baditugu, herritarrei arreta emateko bulegoetako aurrez aurreko kexekin gertatu bezala, Arabako lurraldea neurriz gain ordezkatuta dago guztizko kopuruan, ziur aski bertan dagoelako Arartekoaren egoitza nagusia, baita erkidegoko erakunde komunen -besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren- egoitza ere.- Erreklamazioak lurraldez lurralde, 10.000 biztanlekoLurralde historikoen arabera erregistratu diren erreklamazio idatzien jatorriaren konparaziozko azterketa egiteko, lurralde bakoitzetik jasotako kexen kopuru osoa lurralde horretako biztanleriarekin lotuko dugu. Hurrengo koadroan bildu ditugu lurralde bakoitzetik 10.000 biztanleko multzo bakoitzeko jaso ditugun kexei buruzko datuak.Aurreko urteetan bezalaxe, Araba Lurralde Historikoan egin dira erreklamazio idatzi gehienak, ia Gipuzkoan halako lau.(11. grafikoa).Erregistratutako erreklamazio idatziak lurraldez lurralde, 10.000 biztanleko (2000-2013)* * Zerrenda osoa Arartekoaren web gunean kontsulta daiteke, Jarduera eta estatistikak atalean.- Banaketa lurralde bakoitzeanKexagileak lurralde historikoko hiriburuan ala beste udalerri batzuetan bizi diren, herritarren jokabidea ez dela berdina erakusten du kexa-espedienteen banaketak. Egiaz, Bizkaian eta Gipuzkoan, handiagoa da hiriburutik kanpo bizi diren kexagileen kopurua; Araban, ordea, kexetatik % 88,5 Gasteizen bizi direnek egin dituzte.(8. taula).Kexen banaketa, hiriburuko biztanleek edo lurraldeko gainerako udalerrietako biztanleek egin dituzten kontuan hartutaAraba/ÁlavaKop.%Vitoria-Gasteiz76788,5Beste udalerri batzuk10011,5Guztira867100BizkaiaKop.%Bilbao61840,7Beste udalerri batzuk90259,3Guztira1520100GipuzkoaKop.%Donostia-San Sebastián20136,5Beste udalerri batzuk35063,5Guztira551100Urtean zehar, beste autonomia erkidego batzuetatik eta beste estatu batzuetatik etorritako 82 kexa jaso ditugu, euskal herri-administrazioen kontrakoak.7.Prozedurari buruzko estatistika (Kexa-espedienteen egoera)Jarraian, 2013an bideratutako espedienteak tramitazioaren zein fasetan dauden aztertuko dugu.2013. urtean 1.534 ebazpen eman dira.Arartekoak 2013an emandako ebazpenen arabera, 803 kasutan, eragindako administrazioak jarduera okerren bat burutu zuen, hau da, kasu guztietatik % 56,20tan; portzentaje hori iazkoa baino handiagoa. Hala ere, ez da jarduera okerrik antzeman aztertu ditugun espedienteetatik % 43,80tan.Izapidetzen ari ziren espediente batzuetan, kexa aztertzen hasi ondoren, azterketa jarraitzea eragozten duten hainbat inguruabar agertu dira: beste defendatzaile batzuekiko bikoiztasuna, epailearen ebazpenaren zain dauden auziak, epai irmoa dutenak, epai bideari ekin diotenak eta abar. Espediente horiek Gerora ez dira onartu izenpean jaso dira ondoko grafikoetan.(12. grafikoa).2013an bukatu diren espedienteak - Kexen egoera: euskal administrazio publikoen jarduera zuzenak eta okerrak(13. grafikoa).Kexa-espedienteen egoera Aurreko datuetatik ondorioztatzen denez, Arartekoak 2013. urtean sakonki aztertu dituen erreklamazio guztietatik 803 kasutan, hau da, % 56,20etan ondorioztatu da jarduera okerren bat egin dela.8.Ofiziozko jarduerakHerritarren kexak aztertu eta ikertzeaz gain, Ararteko erakundeak, bere kabuz, hainbat gai ikertzeari ekiten dio: batzuetan, euskal administrazio publikoren batek agian oker jokatu duela iruditu zaigulako; beste batzuetan, zerbitzu berriak emateko edo laguntzeko aukera ikusi dugulako. Otsailaren 27ko 3/1985 Legeak -Ararteko erakundea sortu eta arautzekoak- ofizioz jarduteko aukera xedatu zuen 17.1 artikuluan. Horri esker, Arartekoak bere kabuz esku har dezake, administrazioaren irregulartasunen edo akatsen baten ondorioz kalteturiko herritarren kexen zain egon barik.2013an ofiziozko 59 espediente bideratzen hasi gara (69 aurreko urtean). Arloen arabera, aipatzekoak dira Haur eta Nerabeentzako Bulegoari dagozkionak, baita ingurumenaren, segurtasunaren eta ogasunaren gainekoak ere.(9. taula).Ofiziozko espedienteen banaketa, arloen araberaKop.%Haurrak eta nerabeak1830,51Ingurumena610,17Ogasuna58,47Segurtasuna58,47Osasuna46,78Adinekoak eta mendekotasun egoeran daudenpertsonak46,78Buruko gaixotasunak edo nahasmenduak dituzten pertsonak35,1Gizarteratzea35,1Hezkuntza23,39Etxebizitza23,39Espetxeratuak23,39Justizia11,69Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak11,69Herri-administrazioen zerbitzuko langileak11,69Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak11,69Gaixo kronikoak11,69Guztira59100Antzeman daitekeen moduan, Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren jarduera nagusitu da ofiziozko jarduerak hasterakoan. Jarduera horietatik asko erakundeak aurreko urteetako bere gomendioak betetzen ote diren jakiteko egiten duen azterketaren ondorio dira, adibidez, gai hauei dagozkienak: arreta goiztiarraren eredua garatzea, babesik gabeko haurrentzako egoitza-baliabideen funtzionamendua, euskal udalerri batzuetan foru aldundien tutoretzapeko adin txikikoak udal erroldan sartzeko arazoak edo ¿ebatsitako haurren? kasuak ikertzeko jarduerak. Beste jarduera batzuk, berriz, urtean barrena antzeman diren egoerei edo arazoei aurre egiteko hasi dira; horien artean, azpimarragarria iruditzen zaigu EAEn haurren malnutrizioaren adierazleak aztertzeko jarduera.Ingurumenaren arloan, nabarmentzekoak dira autonomia erkidegoko hainbat udalerritan gazteen lonjek sortutako eragozpenak direla-eta hasi diren ofiziozko 6 espediente.Orobat, segurtasunaren arloan, zenbait ekimen ezberdin burutu ditugu: horietako batzuk Deustuko ertzain-etxera eta Gasteizko Udaltzaingora egindako ikuskapen-bisiten euskarritzat hartu ditugu; beste batek, berriz, zerikusia zuen Ertzaintzaren terrorismoaren aurkako sailaren bideo-zainketa grabaketen kopien bilakaera aztertzearekin. Azkenik, beste ekimen bat dantzaleku batean baimendutakoaz gaineko tokia jartzeari buruzkoa zen.Halaber, Ogasun arloan gai hauetan abiarazi ditugun ofiziozko jarduerak ere aipatu behar ditugu: Donostiako Udalak uraren kontsumoari lotuta jarritako zabor tasa; Euskadiko 3 ogasunek doako laguntza juridikoko batzordeei zerga-datuak ematea, doako justiziaren onura jasotzeko.Buruko osasunari eta mendekotasunari buruzko txosten berezien jarraipenaren bidez, zenbait ekimen abian jarri dira adinekoen edo buruko gaixotasun edo gaixotasun kroniko bat duten pertsonen eremuan. Era berean, arlo horretan ekin zaio kronikotasunaren estrategiaren eta arreta soziosanitarioaren bilakaera aztertzeari.Beraien garrantzi eta eraginagatik, hemen nabarmenduko dugu 2013ko hasieran egindako Lanbideren egoeraren Azterketa-Diagnostikoaren bitartez hasi zen jarduera. Geroago jarduera hori erakunde horrek onartutako hobekuntzen azterketarekin osatu zen.Halaber, etxebizitza arloan, Eusko Jaurlaritzaren gainzorpetutako familiei laguntzeko zerbitzuaren funtzionamendua eta lortutako emaitzak zertan diren aztertu da.Horren eta ofiziozko beste jarduera batzuen gaineko informazio osatuagoa txosten honetako II. eta III. kapituluetan aurkitu daiteke, bai eta Haurren eta Nerabeen Bulegoaren txosten erantsian ere.9.Estatistika soziologikoa Kexagileen tipologia eta kexen formatuaGure zerbitzuetara jotzen duten pertsonei harrera egiteko modu naturalak Arartekoaren esku hartzea eskatzen duten pertsonen ezaugarriak eta baldintzak ezagutzearekin zuzeneko zerikusia dauka.- Kexagileen ezaugarriak2013. urtean egindako kexen analisi soziologikoak ez du aldaketa esanguratsurik erakusten aurreko urtearen aldean. Hala ere, zehatzago aztertuta, hauxe ikusi dugu: gizartean baztertuta dauden pertsonen arloan (horrek hartzen du iaz egindako kexen zati handi bat) gizonek kexa gehiago egin dituztela emakumeek baino.(14.grafikoa ).Jasotako kexen banaketa, kexagileen ezaugarrien arabera- Kexa idazteko erabilitako hizkuntzaGaur egun gaztelania da kexak idazteko gehien erabiltzen den hizkuntza. Euskaraz eta bi hizkuntzetan aurkeztutakoek gorakada txiki bat izan dute. Halere, Arartekoaren erakundean herritarrei bi hizkuntza ofizialetan arreta emateko gai diren pertsonak daude.Ararteko erakundeak erreklamazioak herritarrak aukeratutako hizkuntzan izapidetzen ditu, irizpide modura. Arartekoa kexa eragindako administrazioekin harremanetan jartzean, eta ofiziozko espedienteren bat abiatzen duenean, komunikazioa EAEko bi hizkuntza ofizialetan egiten da.(15. grafikoa).Kexen banaketa, erabilitako hizkuntzaren arabera- Kexak egiteko eraKexak aurkezteko moduari buruzko datuek erakusten digute azken urteotan joera aldatu egin dela, izan ere, kexetatik ia % 86 aurrez aurre egin dira, Arartekoaren herritarren arretarako hiru bulegoetan. Ehuneko hori dezente areagotu da aurreko urtekoen aldean. Krisiaren ondorioekin eta eskubide sozialekin lotutako kexak gehitu direlako gertatu da hori.(16. grafikoa).Kexen banaketa, herritarrek erabili duten bidearen arabera - Arreta zuzeneko bulegoetara bertaratutako pertsonen ezaugarriak(17. grafikoa).Arreta zuzeneko bulegoetan kexak egin dituzten pertsonen ezaugarriakIkusten denez, zuzeneko arretarako bulegoetara kexak aurrez aurre egitera joaten diren pertsonen ezaugarriak ez dira asko aldatzen EAEn kexak egin dituzten pertsona guztien ezaugarriekin konparatuta, eta kexagileen artean gizonezkoen presentziaren ehunekoa aldatzen dute, zertxobait beherantz, aurreko urteen aldean.2013an gure bulegoetara etorri diren pertsonen artean, ia % 46k lehendik ere izan zuen harremana Ararteko erakundearekin.10.Erabiltzaileen iritzia10.1. Erabiltzaileei egindako inkestaren emaitzakDuela zenbait urte, herritarrengana hurbiltzeko bidea hasi genuen, esku hartzeko eskatu diguten pertsonen iritzia jakiteko. Erakundearen jardunbidean ahulguneak zeintzuk diren jakitea eta eskaintzen dugun zerbitzua hobetzen saiatzea ditugu helburu.Horregatik, kexa-espediente baten izapideak amaitzen ditugunean, kexagileari galdera-sorta bat bidaltzen diogu, nahi izanez gero eta izena ipini barik, galdera batzuei erantzuteko eskatuz, emandako zerbitzuaren gainean egiten duen balorazioa jakiteko.Emaitzak baloratzeko orduan garrantzitsua da honako hau kontuan hartzea: 2013an guztiz izapidetu diren kexetatik, % 56,20tan iritzi diogu eragindako administrazioak oker jokatu duela.Herritarrek Arartekoaren esku-hartzeaz 2013an egin duten balorazioa bikaintzat jo behar da. Horixe ondoirozta daiteke Arartekoaren zerbitzuak erabili dituzten pertsonetatik galdera-sortari erantzun diotenen erantzunetatik.(18. grafikoa).Nolakoa iruditu zaizu Arartekoak bidalitako informazioa?Hortaz, ¿jasotako informazioa ona edo oso ona? iruditu zaie kexaren bat egin duten herritarren % 87,50i, kexaren biderapena bukatu ondoren.(19. grafikoa).Nolakoa iruditu zaizu Ararteko erakundeko langileek eman dizuten arreta (laguntzeko prest egotea, tratua, enpatia...)?Arartekoak ematen duen zerbitzuaren balorazio onaren adierazgarririk nabarmenena da kexagileen % 81,25ek ontzat edo oso ontzat jo duela jaso duen arreta.Zehazki herritarrei kasu egiteko bulegoetan jaso duten tratuaz galdetzean, ehuneko hori zertxobait handiagoa da, % 82,4 hain zuzen.(20. grafikoa).Oro har, nolakoa iruditu zaizu Arartekoaren lana? (Azaldu duen interesa, laguntzeko prest egotea, egindako gestioak...)Hau da, galdera-sortari erantzun dioten pertsonetatik % 80k oso egokitzat edo egokitzat jo dute Arartekoaren esku-hartzea, eta bakar batek ere ez du desegokitzat jo.(21. grafikoa).Administrazioarekin arazoak dituen pertsonaren bati Arartekora joateko gomendatuko zenioke? Beraz, kasuetatik % 100etan Arartekora jotzea gomendatuko litzateke, administrazioarekin arazorik edukiz gero.(22. grafikoa).Nolakoa iruditu zaizu kexa aurkeztu zenuenetik tramitazioa bukatu arteko denbora? Erantzuna jasotzeko denborari dagokionez, % 65ek uste dute denbora laburra edo oso laburra izan dela.(23. grafikoa).Zure ustez, nolakoa da Arartekoak gizartearen eta herri-administrazioaren aurrean duen irudia eta sinesgarritasuna? Eskubideak babesteko sortu zen Arartekoa bezalako erakunde batean oso garrantzitsua da bere erabiltzaileen iritzian sinesgarritasunaren balioa agertzea. Horretaz jabetuta, aurten, lehenbizikoz, galdera hori erantsi dugu. Galdera-sortari erantzun diotenetatik % 75k uste dute erakundeak gizartearen eta administrazioaren aurrean duen irudia eta sinesgarritasuna onak edo oso onak direla, eta hori laguntza handikoa da Ararteko erakundearentzat.Era berean, aurten Arartekoaren funtsezko bi tresnari buruz galdetu dugu: alde batetik, gure web orriaz, funtsezko tresna baita gure zerbitzuez informatzeko eta herritarrekin elkarri eraginez jarduteko (orri hori erabiltzaileen % 70ek ezagutzen dute); eta bestetik, Arartekoaren zerbitzu-kartaz. Bertan biltzen dira kalitateko konpromiso guztiak eta erabiltzaileek erakundearekiko dituzten eskubideak, baita eskubide horiek baliatzeko modua ere (tresna hori galdera-sortari erantzun diotenen % 35ek ezagutzen dute).Beraz, emaitza horiek denek -aurreko urteetakoen antzekoak- ondorio hau aterarazten digute: Arartekoaren zuzeneko esku-hartzearekin -bere jardueraren eta pertsonazko baliabideen araberakoarekin- lotutako iritziak aztertzen direnean, oso ontzat jotzen da egindako lana.Bestelako emaitza lortzen da Ararteko erakundearen erabakitzeko edo jarduteko ahalmenetik kanpo geratzen diren alderdiez galdetzen denean. Alderdi horiek gehienbat administrazioaren laguntzeko edo ez laguntzeko jarrerarekin dute zerikusia: prozesuaren iraupena (% 35ek uste dute igarotako denbora luzea edo oso luzea izan dela).Inkestetan lortzen diren datuez gain (jada azaldu direnak), kexagileek galdera-sortaren ataletako baten bidez bidal diezazkiokete Arartekoari beren iritziak eta iradokizunak. Horietatik abiatuta, berriro ere proposamen hauek jaso direla adierazi behar dugu: Arartekoren ebazpenak lotesleak eta herri administrazioek nahitaez bete beharrekoak izan daitezela, ebazpen judizialen antzera.Erakundearen funtzionamenduaz dauden iritzien eta hobetzeko iradokizunen artean, honako hauek daude: langile teknikoek emandako tratu onaren eta haien profesionaltasunaren gaineko hainbat iritzi; kexagileei noizean behin informazio formulak gaineratzeko proposamena, espedientearen egoera eta horren inguruko berriak ezagut ditzaten. Azken gai hori jada hobekuntza moduan jorratu da kexaren prozeduran.Gainera, erakundearen eta bere funtzioen berri ematea proposatu dute, uste baitugu jendeak gutxi ezagutzen duela erakundeak pertsonarik ahulenak babesteko egiten duen jarduera.Herritarrek Arartekoaren lanaren inguruan eskainitako iritzi datu horiek erantzukizun handia dira eta are pizgarriagoak eguneroko lanean.10.2. Ararteko erakundearen zerbitzu-kartaren web inprimakiaren bitartez jasotako IRADOKIZUNAK2012. urtetik aurrera, Ararteko erakundeak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuen inguruko iradokizunak edo iritziak emateko aukera erraztu da. Eta joan den urrian Arartekoaren zerbitzu-kartanegindako aldaketen ondorioz, Arartekoaren informazio publikoa eskuratzeko eskubidea sartu da, baita ere ARCO eskubideakerabiltzeko aukera ere (eskubide horiek Ararteko erakundeak dituen datu pertsonalen gainekoak dira).Akats baten ondorioz bide hori erabiliz jaso ditugun kexak alde batera utzita (lau hain justu. Horiek Internet bidez egindako kexen ohiko tramitaziora bideratu dira) hamar iradokizun egin dira:Horietatik zazpik gai hauekin dute zerikusia: Bulego Birtualean sartzen diren pertsonek erabiltzen dituzten ziurtagiri digitalekin lotutako kontu teknikoak, erabilitako nabigatzaileak edo kexak ¿on line? egiteko web formularioa. Horiek denak oso baliagarriak izan dira Arartekoarentzat nahiz Bulego Birtualaren erabiltzaileentzat, izan ere, horiei esker, batzuetan egoitza elektronikoko gure zerbitzuak hobetu ahal izan dira, eta, beste batzuetan, Arartekora jo duten pertsonei aholku teknikoak eman ahal izan dizkiegu. Nabarmentzekoa da iradokizun horien gainean izan den bi aldeko truke interesgarria.Beste bi, berriz, kexa-prozeduretan hartutako erabakiekin ados ez egotearekin lotuta zeuden zuzenean. Horiei modu egokian erantzun zaie, beharrezko informazio guztia emanez.Azkenik, iradokizun horietako batek esker ona helarazi nahi zuen, gaian esku hartu zuen teknikariaren profesionaltasunagatik, arduragatik eta emandako laguntzagatik.Horiei guztiei behar bezalako arreta eskaini zaie, Arartekoaren Zerbitzu Kartan ezarritako moduan eta epeetan.11.Informatzeko betebeharraLege antolamenduak Ararteko erakundearen modukoei esleitzen dizkien kontrol eginkizunak betetzeko ezinbestekoa da erakunde horien jarduera esparruetan sartzen diren herri administrazioen laguntza. Izan ere, administrazio horiek izapidetzen ari diren espedienteen ebazpen oinarritua lortzeko behar den informazio guztia eman behar dute eta, gainera, ezarritako epeetan egin behar dute hori, ikerketa eta kontroleko lanek gutxieneko eragingarritasuna izan dezaten nahi bada behintzat.Errealitate horretaz jabetuta, Ararteko erakundea sortu eta araupetzen duen otsailaren 27ko 3/1985 Legeak -23. artikuluan- bere kontrolpean jarritako herri administrazioen betebehar hori espresuki aipatzen du, administrazio horiei eskatzen zaizkien datu, dokumentu, txosten eta argitasun guztiak lehentasunez eta premiaz aurkeztu behar dutela dioenean. Era berean, 26. artikuluan ohartarazten du informazioak, espedienteak edota bestelako datuak bidaltzeko eskatzen zaienean, erakundeak eskatutakoari erantzun dakion epe bat ezarri beharko duela. Betebehar hori sendotzeko, lege berberak dio, 24.2 artikuluan, herri Administrazioaren zerbitzura ari den edozein organismo, funtzionario, zuzendari edo pertsonak Arartekoaren ikerketa lanaren aurrean jarrera ezkorra edo oztopatzailea erakusten tematzekotan, txosten berezia egin ahal izango da, urteko txostenean dagokion atalean aipatzeaz gain.Hain zuzen ere, urteko txosten honetan atal hau sartzearen helburua da Eusko Legebiltzarrak eta, era berean, iritzi publiko orokorrak jakitea zein izan diren erakundearekin lankidetzan jarduteko arreta eta gogo berezia eskaini dituzten administrazio eta organismoak, baita lankidetza hori ukatu edo atzeratzeagatik herritarrek azaldutako kexak dagokien epean konpontzeko ezintasuna eragin dutenak ere.Komeni da azpimarratzea lankidetzan aritu beharra gogoratzeko funtzioa zuhurtziaz egiten dela, administrazioen kudeaketan eragina duten aldagaiak kontuan hartuta, eta kexa bat azaldu duen pertsonari erantzun eraginkor eta azkarra emateko ageriko helburuarekin.Baina, tamalez, ez dira gutxi arduragabekeria nabarmena islatzen duten egoerak, erakunde honen kontrol funtzioari eta, era berean, kexa azaldutako pertsonen eskubideei errespeturik gabeko jarrera aditzera ematen dietenak. Kasu horietan, hain zuzen, erakundeak ohartarazpenaren azken urratsera jotzea beste erremediorik ez du, lankidetzarik ezak eragin litzakeen ondorio penalen berri emateko asmoz (Zigor Kodeko 502.2 artikulua).Jarraian erantsitako zerrendetan agertzen dira 2013. urtean lankidetzan aritzeko prest egon diren administrazio edo beste erakunde batzuei buruzko datuak (1). Horregatik, ez da beharrezkoa izan horiei agindeirik egitea.Errekerimenduak jaso dituzten administrazio eta erakundeen gaineko datuak ere jaso dira (2).Azkenik, kasu larrienak nabarmendu dira, hau da, ohartarazpenak jaso dituzten erakundeetako arduradunen kasuak (3).Berriro ere, eskerrak eman behar dizkiogu Bilboko Udalari bere lankidetzagatik eta orain arte izan duen jarreragatik. Izapidetutako espedienteen bolumena gorabehera, ez dugu ezein momentutan errekerimendurik egiteko beharrik eduki.Amaitzeko, ohartarazpenen kopurua ez dela murriztu adierazi behar dugu, zoritxarrez. Aitzitik, aurten 29 ohartarazpen egin behar izan ditugu, gehienak udal arduradunei zuzendutakoak. Hala ere, Arabako Foru Aldundiko bi arduraduni eta Osakidetzako zuzendari nagusiari ere bidali behar izan diegu ohartarazpena. Azpeitiko eta Sestaoko alkateek oraindik ez diete erantzun espediente jakin batzuetan egin zaizkien errekerimenduei. Beste zenbaitetan (Guardiako alkateari 929/2013/23 espedientean egindako ohartarazpena), erakundeak eskatutako laguntza jaso gabe bukatu behar izan du bere esku-hartzea.11.1. 2013an kexak izanda ere, errekerimendurik jaso ez duten administrazioak eta bestelako organismoakZerrenda honetan jaso dira errekerimendurik egin behar izan gabe, ebatzi ahal izateko 2012. urtean gutxienez informazio-eskaera bat eragin duten administrazio eta bestelako organismo guztietan izapidetutako espedienteak. Sailak zehazki azaltzen dira EAEko administrazio orokorraren eta foru aldundien kasuan.Beraz, adierazi bezala, ardura eta arreta bereziena eskainiz lankidetzan jardun duten administrazioak eta erakundeak dira.A) Eusko Jaurlaritza SailakexakHerri Administrazioa eta Justizia IVAP1Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura EITB4Enplegu eta Gizarte Politikak1Ogasuna eta Finantzak4Itelazpi1Ingurumena eta Lurralde Politika16Lehendakaritza Elankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia2Emakunde2Segurtasuna64B) Foru aldundiakArabako Foru AldundiakexakOgasuna, Finantza eta Aurrekontuak2Herri Lanak eta Garraioak4Bizkaiko Foru AldundiakexakNekazaritza1Ogasuna eta Finantzak5Lehendakaritza1Ekonomia Sustatzea1Gipuzkoako Foru AldundiakexakKultura, Gazteria eta Kirola1Ogasuna eta Finantzak6Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak1C) UdalakArabako Lurralde HistorikoaArabako udalakkexakAlegría-Dulantzi2Amurrio2Arrazua-Ubarrundia2Bernedo1Erriberagoitia/Ribera Alta1Iruña Oka/Iruña de Oca3Laudio/Llodio3Legutiano1Caicedo-Yuso1Murgia1 Bizkaiko Lurralde HistorikoaBizkaiko udalakkexakArrankudiaga1Arrigorriaga2Artea1Atxondo1Balmaseda1Berango1Berriatua1Berriz1Bilbao64Ermua2Etxebarri1Galdakao2Galdames2Gamiz-Fika1Gernika-Lumo5Gorliz3Güeñes1Igorre3Ispaster1Lemoiz1Mallabia1Muxika1Portugalete2Santurtzi8Sopuerta4Ugao-Miraballes1Urduliz1Urduña/Orduña2Valle de Trápaga-Trapagaran1Zeanuri1Zierbena1Gipuzkoako Lurralde HistorikoaGipuzkoako udalakkexakAia1Anoeta1Arrasate/Mondragón1Ataun1Beasain2Bergara2Deba2Eskoriatza1Hernani4Lasarte-Oria1Lazkao1Olaberria1Oñati3Pasaia3Soraluze-Placencia de las Armas1Tolosa1Urretxu2Zarautz2D) Beste erakunde publiko batzukBidegi4Bilbao Exhibition Centre SA1Bizkaiko medikuen elkargoa1Bizkaiko-Soro Administratzaileen Lurralde-Elkargo Ofiziala1Iruña Okako ur partzuergoa1¿Pedro Anitua? partzuergoa2Eudel1Gasteizko Arte eta Lanbide Eskola fundazioa1Gipuzkoako Urak SA1Haurreskolak4Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsua1Loatzo udalerrien mankomunitatea1Mebisa-Bilboko metroa1Sestao Berri 2010111.2. Kexak direla-eta, 2013an errekerimenduren bat jaso duten administrazioak eta bestelako organismoakZerrenda honetan jaso dira ebatzi ahal izateko gutxienez informazio-eskaera bat eta errekerimendu bat egitea eragin duten administrazio eta bestelako organismo guztietan izapidetutako espedienteak, sailen arabera, EAEko administrazio orokorraren eta foru administrazioen kasuan. Zerrendak honako ezaugarriak ditu:(1)zenbat espedientetan egin den 2013. urtean informazio eskariren bat.(2)2013an informazioa eskatu deneko espedienteetatik zenbatetan egin den agindeia.(3)agindeia egin zaien espedienteen portzentajea, 2013an informazio eskaririk egin zaieneko guztirako espedienteen aldean.(4)2013an agindeirik zenbat espedienteri egin zaion, aurreko urteetan egindako informazio eskariei buruzkoak izanik. (A) Eusko JaurlaritzaSaila(1)(2)(3)(4)Herri Administrazioa eta Justizia20735-Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna1218,33-Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura1212117,35-Enplegua eta Gizarte Politikak96920521,1515Ingurumena eta Lurralde Politika Euskotren1119,092Osasuna2710,37-Osakidetza731621,92-B) Foru aldundiakArabako Foru Aldundia(1)(2)(3)(4)Toki Administrazioa11100-Gizarte Zerbitzuak22522,73-Bizkaiko Foru Aldundia(1)(2)(3)(4)Gizarte Ekintza1119,09-Herri Lanak eta Garraioak5120-Gipuzkoako Foru Aldundia(1)(2)(3)(4)Gizarte Politika1516,66-C) UdalakArabako Lurralde HistorikoaArabako udalak(1)(2)(3)(4)Aramaio2150-Canpezo/Kanpezu111001Kuartango11100-Labastida/Bastida11100-Laguardia53601Laudio/Llodio---1Vitoria-Gasteiz491326,533Yécora---1Arabako administrazio batzarrak(1)(2)(3)(4)Asteguieta3133,33-Caranca y Mioma11100-Cárcamo11100-Lagran---1Menagarai-Beotegi11100-Mendiola11100-Rivabellosa---1Santa Cruz de Campezo---1Ullibarri-Gamboa11100-Zurbano11100-Bizkaiko Lurralde HistorikoaBizkaiko udalak(1)(2)(3)(4)Abadiño2150-Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena2150-Alonsotegi4375-Areatza---1Bakio3266,66-Barakaldo1119,091Barrika---1Basauri---1Bermeo5240-Durango6466,66-Elorrio2150-Erandio11436,36-Gamiz-Fika---1Getxo28828,571Leioa5240-Lekeitio2150-Loiu11100-Mungia41251Muskiz11100-Ondarroa2150-Ortuella2150-Plentzia3133,33-Portugalete---1Santurtzi---2Sestao8562,5-Sopelana7114,28-Zalla11100-Gipuzkoako Lurralde HistorikoaGipuzkoako udalak(1)(2)(3)(4)Azkoitia---1Donostia-San Sebastián451431,13Eibar11100-Elgoibar11100-Errenteria7114,28-Hondarribia22100-Ibarra---1Irun9111,112Lasarte-Oria---1Legazpi11100-Lezo3133,33-Mutriku2150-Oiartzun22100-Usurbil22100-Zizurkil11100-D) Beste erakunde publiko batzuk (1)(2)(3)(4)Gasteizko UNEDen ikastetxe elkartua---1Bilbao Bizkaia ur partzuergoa123251Enkarterriko mankomunitatea11100-Euskal Herriko Unibertsitatea14535,71-Ura-Uraren Euskal Agentzia5120-11.3. Arartekoak 2013. urtean egindako ohartarazpenen zerrendaA) Eusko JaurlaritzaSailaArduraTitularraErreferentzia(esp. zenb.)Azalpena(Kexa eragin duen gaia)Ohartarazpenaren dataSVS/OsakidetzaZuzendari nagusiaJon Etxeberria268/2013/20Lanaldia aldatzeko eta osagarria ordaintzeko eskaera2013/11/11B) Foru Aldundiak- Arabako Foru AldundiaSailaArduraTitularraErreferentzia(esp. zenb.)Azalpena (Kexa eragin duen gaia)Ohartarazpenaren dataToki AdministrazioaForu diputatuaJavier Ruiz de Arbulo2109/2013/29Isiltasuna agiriak eskuratzeko eskaera baten aurrean2013/11/20Gizarte ZerbitzuakForu diputatuaMarta Alaña440/2013/20Adinekoen egoitzetako erizaintzako laguntzaileen lanaldia2013/11/111613/2013/20Zuzkidura ekonomikoa, ezinduentzako egoitzetako begiraleen laneko jantziak erosteko2013/11/11C) UdalakArabako Lurralde HistorikoaUdalaArduraTitularraErreferentzia(esp. zenb.)Azalpena (Kexa eragin duen gaia)Ohartarazpenaren dataCanpezo/KanpezuAlkateaEsteban García602/2013/29Etzebizitza batzuetako ur zikinen araztegiaren mantentze-lanak2013/11/11LaguardiaAlkateaJosé Manuel Amézaga1784/2012/23Baimenik gabeko instalazio bat salatzea2013/03/272690/2012/29Udalbatzaren eta batzordearen aktak eskatzea2013/04/11929/2013/23Baimenik gabeko obra bat salatzea2013/07/23Vitoria-GasteizAlkateaJavier Maroto2119/2012/20Udalaren haurreskola batean eskolatzeko baldintzak2013/01/112381/2012/29Katalogo bat editatzeko kontratua ez betetzea2013/04/11YécoraAlkateaIñaki Ibáñez2440/2012/29Zuhaitzak mozteko eskaerari ez erantzutea2013/04/11Bizkaiko Lurralde HistorikoaUdalaArduraTitularraErreferentzia(esp. zenb.)Azalpena (Kexa eragin duen gaia)Ohartarazpenaren dataAlonsotegiAlkateaJosé Luis Erezuma285/2013/29Mugarriztatzeko eskaera bat ez izapidetzea2013/09/04BarakaldoAlkateaTontxu Rodríguez2723/2012/23Birkokatzeagatiko kalte-ordaina2013/05/20ErandioAlkateaJoseba Goikouria2373/2012/28Gazteentzako lonjek sortutako eragozpenak2013/11/182828/2012/23Udalaren lan-proiektuarekiko desadostasuna2013/05/201207/2013/23Hondakinak uzteko jarduera2013/11/25Gamiz-FikaAlkateaLuis Lekerika2250/2012/29Zinegotziei informaziorik ez ematea eta konfiantzako langileak izendatzea2013/02/11GetxoAlkateaImanol Landa2318/2012/29Kale partikular baten egoera juridikoa2013/04/111188/2013/28Jatetxe batek sortutako eragozpenak2013/11/28OrtuellaAlkateaOskar Martínez1068/2012/29Erroldatzea ukatzea2013/11/29PlentziaAlkateaIsabel Zarautza685/2013/29Urbanizazio bateko sarrera ixtea2013/11/11SestaoAlkateaJosu Bergara362/2013/23Kexa, planeamendua aldatzeagatik2013/10/291903/2013/29Ez erroldatzea2013/11/20Gipuzkoako Lurralde HistorikoaUdalaArduraTitularraErreferentzia(esp. zenb.)Azalpena (Kexa eragin duen gaia)Ohartarazpenaren dataAzpeitiaAlkateaEneko Etxeberria307/2012/28Zarata-eragozpenak pub batean2013/02/11609/2012/28Soinu-ekipoetan hots mugatzailerik ez jartzea2013/02/11Donostia-San SebastiánAlkateaJuan Carlos Izagirre1679/2012/29TAO txartela ukatzea, bizilekua aldatzeagatik2013/02/04559/2013/29Ez dago adinekoentzako kirol instalaziorik2013/11/11ErrenteriaAlkateaJulen Mendoza1433/2013/29Ibilgailuek espaloia hartzea2013/11/11ZizurkilAlkateaJosé Mª Luengo2147/2013/29Atez ateko zabor bilketa2013/11/20