EuskaraE-inklusioa eta Euskadin herritarrek IKTen bitartez gizartean eta eremu publikoan parte hartzea2013-06-2114.3. Informazioaren eta jakintzaren gizarteaInformazioaren eta jakintzaren gizarteari dagokionez, erreferentzia hauek izan behar dira kontuan:Bizitza osoan ikasteko lege proiektuakAtariko kapitulua. Xedapen orokorrak.1. artikulua.- Xedea eta definizioa.1.- Lege honen xedea bizitza osoan ikasteko sistema bat antolatzea eta arautzea da, pertsonen prestakuntza iraunkorreko eta kualifikazioko premiei modu eraginkorrean erantzuten diena, beraien garapen pertsonal, sozial eta profesionala mesedetzeko, eta Euskadiren garapen ekonomiko eta sozialari ekarpena egin diezaioten. Horretarako, plan eta programa egokiak programatzeko, koordinatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko behar diren mekanismoak ezartzen ditu.2.- Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuak, beste administrazio publikoekin eta hezkuntzako, gizarteko eta ekonomiako eragileekin koordinatuta, bizitza osoan zehar ikastea sustatuko du, norberaren sustapena lortzeko, gizarte kohesioa eta enplegagarritasuna lortzeko, eta aktibo sentitzearen eta jakintzaren gizartean parte hartzearen asebetetze pertsonala bermatzeko bitartekoa den aldetik.3.- Bizitza osoan ikastea pertsonek eremu formalean, ez-formalean eta informalean egiten duten jarduera oro da, norbere jakintza, gaitasunak eta jarrerak ikuspegi pertsonal, sozial eta profesionaletik hobetzeko asmoz.4.- Lege honen ondorioetarako, bizitza osoan ikasteko sistema aurreko atalean ezarritako helburuak lortzeko eremu, plan, programa, tresna eta eragileen multzoa da, behar bezala antolatuak.4. artikulua.- Xedeak.1.- Bizitza osoan ikasteko sistemak xede hauek dauzka:a) EAEko herritar guztiei bizitza osoko ikaskuntza modu unibertsalean, berdintasun baldintzetan, eskuratu ahal dutela bermatzea, eta beren garapen pertsonalerako, gizarteratzeko, eta herritar gisa bizimodu beteagoa eta demokratikoagoa edukitzeko behar dituzten oinarrizko eskumenak eskuratu ahal dituztela bermatzea.b) Jakintzaren eguneratzea eta laneko gaitasunen hobekuntza sustatzea EAEko herritarren artean, beraien gizarte eta ekonomia ongizatean aurrera egiteko bermerik onena delako.c) Bizitza osoko ikaskuntzaren kultura sendoa sustatzea herritar guztien artean. Etengabeko ikaskuntzak daukan garrantzia zabaltzea, eta pertsonek beren prestakuntza-ibilbideak beren premia eta interes pertsonalei egokituta eratzeko motibatzea.d) Beren jakintza landu eta areagotu nahi duten adineko pertsonei aukerak ematea.Europako Batzordeak Europako Legebiltzarrari, Kontseiluari, Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeari eta Eskualdeen Batzordeari igorritako komunikazioa. Europako i2010 ekimena, inklusio digitalerako. «Informazioaren gizartean parte hartzea»Komunikazio honek inklusio digitalerako Europar Ekimena proposatu du. Hemen ondokoak sartzen dira:A) inklusio digitaleko kanpaina bat, izenburu honekin: «Inklusio digitala, bat egin ezazu». Beraren eginkizuna 2008. urtean kontzientziazio maila eta koordinazio esfortzuak gehitzea izango da. Kanpaina amaitzeko Ministerioen Biltzarra egingo da, egindako aurrerapenak ikusteko eta konpromisoak sendotzeko.B) ekintza-esparru estrategiko bat, Rigako Ministerioen Adierazpena aplikatu ahal izateko:1. banda zabalaren, irisgarritasunaren eta gaitasunaren gaietan dauden ezberdintasunak borrokatuz, eta horrela jende guztiak informazioaren gizartean parte hartu ahal izateko behar diren baldintzak sortuz.2. bazterketa arriskuan dauden taldeen benetako parte hartzea bultzatuz eta beraien bizi-kalitatea hobetuz.3. inklusio digitaleko neurriak integratuz, beraien inpaktua handitzeko eta inpaktu horren iraupena luzatzeko.Abenduaren 28ko 56/2007 Legea, Informazioaren Gizartea bultzatzeko Neurriei buruzkoaLaugarren xedapen gehigarria.9. Estatistika helburuetarako eta analisirako informazio premiak. Telekomunikazioetarako eta Informazioaren Gizarterako Estatuko Idazkaritzak pertsona fisikoei buruz egiten dituen estatistika publikoek datuak sexuen arabera emango ditu. Hori egokitzat jotzen ez bada, sexuarekin zerikusia duten beste aldagai batzuk zehaztuko dira, generoko inpaktuaren ebaluazioa errazteko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun printzipioaren eraginkortasuna hobetzeko.Hamabosgarren xedapen gehigarria. Herritarrek informazioaren gizartean parte hartzea sustatzea. Herritarren eta dirua irabazteko asmorik gabeko erakunde pribatuen presentzia sustatzeko, eta pluraltasuna, adierazpen askatasuna eta informazioaren gizartean herritarren parte hartzea bermatzeko asmoz, babes-bitartekoak eta finantzazio-lerroak sortuko dira informazioaren gizarteko zerbitzuak garatzeko, dirua irabazteko asmorik gabekoak, herritarren erakundeek sustatuak, balio demokratikoak eta herritarren parte hartzea sustatzen dituztenak, interes orokorrari erantzuten diotenak, eta komunitate edo gizarte talde behartsuei zerbitzua ematen dietenak.Uztailaren 11ko 34/2002 Legea, informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzkoa8.1. artikulua. Zerbitzuen prestazioaren murrizpena eta komunitate barruko lankidetzako prozedura. Informazioaren gizartearen zerbitzu jakin bat ondoko printzipio hauen aurkakoa bada edo beraien aurkakoa izan badaiteke, bera babesteko eskumena duten organoek, legeak ematen dizkien funtzioak betez, zerbitzu horiek eteteko edo datuak kentzeko neurri egokiak hartu ahal dituzte. Atal hau printzipio hauei dagokie:c) Pertsonaren duintasunaren errespetua, eta arraza, sexu, erlijio, iritzi, nazionalitate, desgaitasun edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozial bat dela-eta inor ez baztertzeko printzipioaren errespetua.Bosgarren xedapen gehigarria. Desgaitutako pertsonek eta pertsona zaharrek bitarteko elektronikoetatik ematen den informazioa eskuratu ahal izatea.Zazpigarren Xedapen Gehigarria. Informazioaren gizartea sustatzea. (...) (Informazioaren gizartea garatzeko) planak egin beharrekoa: Gobernu eta administrazio elektronikoaren ezarpenean sakontzea, herritarren parte hartzea gainditzea, eta administrazio publikoen eraginkortasun maila hobetzea.