EuskaraE-inklusioa eta Euskadin herritarrek IKTen bitartez gizartean eta eremu publikoan parte hartzea2013-06-213.4. Sarbidearen eten digitalaZalantzarik gabe, eten digital horri buruz jaso izan da informazio gehien argitaratutako azterlan ezberdinetan. Beharbada, IKTak dituzten etxeen ehunekoa azken urteetan izugarri bilakatu dela ikusi izanak gainditutako eten digitala dela ondorioztatzera eramaten gaitu, ondorio okerra bada ere.(3. irudia)Familien IKT ekipamenduen bilakaera (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez)Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.Txosten honetarako lortutako datuek islatzen dutenez, berriz, oraindik ere eten honetan arreta jartzera behartzen gaituzten zantzuak daude. Horrela bada, euskal familien % 34,2k ez du interneterako konexiorik. ¿Herritarrak? edo ¿familia? termino orokorrak alde batera utzita, honako galdera honi erantzuna emateko beharrean gaude: zeintzuk dira sarbide-eten digital hori neurri handienean pairatzen duten taldeak?Zifrek adierazten dutenez eten digitaletan oraindik ere hainbat faktore demografiko eta sozioekonomiko daude. Horrela bada, adina, sexua, familia mota, ikasketa maila, lan egoera edo diru-sarrera maila garrantzitsuenetarikotzat sailka genitzakeen batzuk dira.Datuek adierazten dute hori. 65 eta 74 urte bitarteko pertsona batek osatutako euskal familien % 73,4 ez du Interneterako konexiorik.Modu arinagoan izan arren, sexua IKTetarako sarbidean desberdintasunak sortzen dituen faktore gisa ageri da oraindik ere. Ezberdintasun hori areagotu egiten da adin-taldeetan gora egiten dugun heinean.Bestalde, ikasketa maila baxuak edo langabezian egoteak eta hileroko diru-sarrera baxuak izateak faktore erabakigarriak dira IKTetarako sarbide txikiagoa sortze aldera. Horrela bada, 1.800 eta 2.700 bitarteko hileroko diru-sarrera garbiak dituzten Euskadiko familien % 88,6k Interneterako konexioa duten bitartean, ehuneko hori % 33,7ra murrizten da hileroko 1.100 euroko diru-sarrerak gainditzen ez dituzten pertsonen artean. Orokorrean, eta ikerketan zehar lortutako datuen bidez egiaztatu ahalko den moduan, gizarte-etenen faktore komunak eten digitalenak ere badira.Zifra horiek esaten digutenaren osagarri gisa, IKTetara sartzen ez diren pertsonek argudiatzen dituzten arrazoiak ezagutu nahi izan ditugu.(4. irudia)Etxebizitzan Interneterako sarbiderik ez izateko arrazoiak (16 eta 74 urte bitarteko pertsonak)Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.Bitxia bada ere, eta orokorrean onartzen ohi diren argudioetatik urrun (?oso garestia da?), inkestetako datuek adierazten dute pertsona horiek Interneten ez sartzeko adierazten dituzten arrazoi nagusiak ¿ez dut nahi, ez dut behar? (% 27,9) eta ¿ez dut ezagutza egokirik? (% 7,6) dira. Arrazoi horiek are gehiago areagotzen dira gure azterketa pertsona helduen taldean oinarritzen dugunean, adibidez: ¿ez dut nahi, ez dut behar? (% 69,8); ¿ez dut ezagutza egokirik? (% 26,1).Horrek informazio baliagarria eskaintzen digu, izan ere, Gomendioen kapitulura eramaten dugu sarbiderako eten digitala neurri handiago batean pairatzen duten talde horietarako berariaz diseinatutako ekintza berritzaileak abian jartzearen proposamena, ez daitezen soilik bideratu IKT tresna horien sarbide ekonomikoa bermatzera, baizik eta IKTen erabilgarritasuna hedatzera, euren errealitateekin bat egiten duten intereseko zentroen bidez teknologiak talde horiei hurbiltzera eta ikerketan parte hartu duten adituen taldeek eskainitako sarbide-eten digitala eratzen duten beste faktore batzuk jorratzera ere, hala nola: gizarte-etenak, aplikazio eta zerbitzu askoren irisgarritasun eta erabilgarritasun arazoak, esperientzia frustragarriak diseinu egokirik ez duten etxeko gailu komunekin, Internet bezalako hainbat zerbitzuren kontsumo gastuak edo erakargarriak zein erabilgarriak diren eduki eta zerbitzu interesgarririk ez egotea.