EuskaraE-inklusioa eta Euskadin herritarrek IKTen bitartez gizartean eta eremu publikoan parte hartzea2013-06-212. SarreraGaur egungo moduko une batean, finantza eta ekonomia krisiak gizarte eragineko kuotarik altuenenetan daudenean, informazioaren eta komunikazioaren teknologieiburuz (aurrerantzean IKT) hitz egitean gizarte justizia, integrazioa, berdintasuna eta eskubideak bezalako kontzeptuak aipatu behar dira. Azken finean, hainbat arau onartu behar ditugu, hala nola, e-inklusioari eta e-parte hartzeari buruz hitz egiteak honako galderak egitera eraman behar gaituela: e-inklusioa gizarte inklusioaren bizkortzaile izan daiteke? hau da, Euskadiko herritarren ehuneko handiago batek IKTen erabileran gaineratzeak hainbat gizarte taldek bizi dituzten gizarte-etenak murrizten lagunduko du?; e-parte hartzea IKTen erabileran herritarren ehuneko handiagoa lortzeko aukera al da eta, aldi berean, gizartean eta eremu publikoan herritarrak parte hartzera hurbiltzeko eta modernizatzeko tresna al da?Arartekoak urte asko daramatza herritarrek informazioaren eta ezagutzaren teknologien inguruan dituzten eskubideei balioa eskaini nahian eta, duela gutxiago, baita administrazio elektronikoari dagokionez herritarrek dituzten eskubideei ere, horien hedapenean funtzio proaktiboa eginez. Arartekoak uste du eskubide horien erabilerak eta babesak berritzeko potentzial gehiago duten herritar inklusiboagoak lortzea sustatzen dutela, eta hori lehen ordenako elementu estrategikoa da. 2010ean IKT eta datuen babeserako alorra sortzea Arartekoko lan-esparru gisa ikuspegi horrekiko onespena izan zen.Ararteko erakundeak, halaber, berrikuntza eskaera gisa barneratu du bere lana zabaltzeko moduan teknologia eta metodologia ezberdinen bidez eta, batez ere, herritarrekiko eta erakunde sozialekiko informazio eta lankidetza tresnak burutzean, gizartearekin jarduteko bitartekoak eta formatuak birpentsatuz, lankidetza sortzeko eta gizarteak parte hartzeko ekimenak sustatuz.Azterketa eremua gai bereziki berritzailea ez bada ere, izan ere ikerketaren ikusmiran dago duela hainbat urteaz geroztik, berriro ere agertu zaigu interes berrituarekin Europako Batzordeak Europako agenda digital berria sortzeko Informazioaren Gizartea garatzeko politiken inguruan egin berri duen berrikuspenari esker eta azken lau edo bost urteetan lurralde garapenerako ardatz nagusi gisa berrazterketa akademikoan egondako hazkundeari esker. Bi ikuspuntu horietatik, IKTen erabilera herritarren artean unibertsalizatzeko beharraren aldeko apustua egiten da, euren bizi-kalitatea areagotzeko eta gizarte erronka berriak konpontzen aktiboki parte hartzeko aukera eskainiz.¿La sociedad digital debe entenderse como una sociedad que supondrá ventajas para todos. El despliegue de las TIC se está convirtiendo en un elemento crítico para la consecución de objetivos políticos tales como el apoyo a una sociedad que envejece, el cambio climático, la reducción del consumo energético, la mejora de la eficiencia del transporte y de la movilidad, la autonomía de los pacientes y la inclusión de las personas con discapacidad?. [Una Agenda Digital para Europa, comunicación de la Comisión al Parlamento Europeo, al Consejo, al Comité Económico y Social Europeo y al Comité de las Regiones. Bruselas 2010, COM (2010) 245 final]Arartekoaren Gizarte Harremanetako, Azterlanetako eta Modernizazioko Zuzendaritzak sustatutako txosten berezi honen helburua, beraz, e-inklusioak eta parte hartzeak Euskadin IKTen bidez gizartean eta eremu publikoan duten egoera aztertzea da, IKTek gizarte ahalduntzerako tresna gisa duten boterearen onespenari buruzko gure azterketa sortuz, herritarrei eraldaketan eta erabakiak hartzean aktiboki parte hartzeko aukera berriak eskaini ahal izateko, euren testuinguruko lurralde eta gizarte garapena eta garapen pertsonala konfiguratuz.Amaierako emaitza gisa, gogoeta, datu kualitatibo eta kuantitatiboak eta interes handiko ondorioak lortzeaz gain, Arartekoak euskal herri administrazioei IKTen inguruan epe labur eta ertainean azpimarratu beharreko alderdien inguruan zuzendutako gomendioen katalogoa erdietsiko da, eten digitalen erradikazioan aurrera egiten jarraitzeko, gizartean ahulenak diren gizarte talde, gutxiengo etniko eta taldeak gizarte ongizatean sartuko direla bermatzeko, horien ahalduntzearen bidez.Arartekoaren ustez txosten berezi hau erronka garrantzitsua da eta, aspalditik, esparru ezberdinetako profesionalen zeregina bildu duen ikerlanarekiko ekarpen xumea. Ikerlan horretan, Euskadiko eten digitalen egoerari buruzko azterketa zuhurra bilatzen dute, baita Europa eta mundu mailan une honetan erronkarik handienetako baten inguruko ustezko lan-ildoen definizioa ere; erronka hori, hain zuzen ere, gizartea eraldatzeko IKTen bidezko herritarren ahalduntzea da.Horretarako, gure azterketa esparru horietan ospe ona eta ezagutza handia duten iturriek eskaintzen diguten informazioan oinarrituta abiatzea erabaki dugu. Berrikuspenaren bidez ekoizpen intelektual eta estatistiko garrantzitsu batekin harremanetan jartzera eramaten gaitu, Euskadin dauden eten digitalei buruzko adierazpen zabala eskaintzen diguna, baina osatugabea txosten berezi honen interesetarako.Hori dela-eta, azterketa eta informazio-iturriak handitu behar izan ditugu, tresna kualitatibo eta kuantitatibo sorta garrantzitsua erabiliz. Horri esker, IKTak eskuratzea, herritarrek parte hartzeari buruz dituzten motibazio edo pertzepzioak edo Euskadin e-parte hartzea garatzeko benetako kultura eta azpiegitura baten existentzia gradua bezalako errealitateetan zehaztasun gehiagorekin sakondu ahal izan dugu.Txosten berezi honen bidez e-inklusioari eta e-parte hartzeari buruz Euskadin dauden ohiko galdera askori erantzuna eman nahi diogu, baina bere helburuen artean galdera berriak sortzea ere badago, ikertzen eta lan egiten jarraitzeko gure beharra sustatzen dutenak talde, gizarte talde eta gutxiengo etniko ezberdinek IKTetan lagun bat topa dezaten euren gizarte sustapenerako, eskubideak eta betebeharrak onartu eta erabiltzeko, eta gizartean eta arlo publikoan parte hartzeko bideetarako sarbidea lortzeko, Euskadin presentzia eta hitz gehiago eskainiz.