EuskaraEusko Legebiltzarrarentzako urteko txostena 20122013-03-226. Ingurumena1. Arloa kopurutanIngurumen-arloaren barruan, lurzoruari, urari, aireari, florari eta faunari eragiten dieten kutsadura-kategoriek sortutako kalteei buruzko erreklamazioak sartu dira. Guztira, 92 erreklamazio egon dira. Kexak azpiarlotan banatuta daude, salatutako ingurumen eragin mota aipatzen duen irizpide materiala jarraituta: kutsadura akustikoa, atmosferikoa, lurzoruarena eta urarena eta beste agente kutsatzaile batzuk.Azpiarlokako banaketaren arabera, sailkapena honako hau da:- Kutsadura akustikoa.....60- Ingurumenaren kontrola.....8- Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura.....7- Ingurumeneko beste kutsadura batzuk.....7- Ingurumenaren informazioa eta parte-hartzea.....4- Etxebizitzetarako lurzoruan sailkatutako jarduerak.....2- Atmosferaren kutsadura.....2- Kutsadura elektromagnetikoa.....1- Herritarren eskubideak.....1Eragindako administrazioen arabera, kexak honela multzoka ditzakegu:- Tokiko Administrazioa.....79- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza).....14- Foru administrazioa.....3Arlo honetan jarritako kexen izapidetze-egoerari eta emaitzari dagokionez:Alor honetan izapidetutako jarduera kopurua aurreko urteen antzekoa izan da. Erreklamazio kopuru handiagoa herritarrek euren etxebizitzetan pairatzen dituzten zarata arazoen ondorio da. Kutsadura akustikoko iturri horien fokuak aisialdiko eta industriako jarduerak edo azpiegiturak dira gehien bat. Industria iturrien igorpenetatik sorturiko atmosferaren kutsaduragatiko erreklamazioak areagotu dira. 2012an zehar Araban antzemandako ezohiko gas erreserbak erauzteak eragin ditzakeen kalteen inguruko, Kadagua Beheko airearen kalitateari buruzko edo Barakaldon hornitzeko uraren kutsaduraren inguruko erreklamazioak ere jaso dira.Arartekoak alor honetan duen eraginkortasun mailari dagokionez, kontuan hartu behar dugu ingurumenari buruzko Arartekoaren ebazpen kopurua handitu dela. 2012an zehar 18 ebazpen burutu dira, gure web orriko dagokion atalean kontsulta daitezkeenak. Bertan, azaldutako arazo ezberdinei buruzko gomendioak, iradokizunak eta ondorioak aurkezten ditugu. Aipatu beharra dago administrazioaren esku zegoen ingurumeneko informazioa eskuratzeko oztopoak salatzen zituzten hainbat erreklamazio ebatzi direla. Ikusi dugu, hiri-lurzoruan kokatutako jarduerek sortzen dituzten zarata-arazoei dagokienez, erreklamazio gehiagotan jarri direla halako arazoak konpontzeko bitartekoak, erakunde honek hala eskatuta. Horrela bada, aipatu beharra dago neurriak hartu izan direla tabernek edo diskotekek sortutako zaraten kontra edota gazteen lokalek edo udaleko pilotaleku batean musika bezalako beste jarduerek eragindako kalteen kontra.Arartekoaren lanaren eraginari dagokionez, aipamen berezia merezi du Euskadin izapidetzen diren hirigintza antolamenduko planen ingurumen ebaluazioa arautzen zuen legezko esparruaren aldaketak. Zehazki, gai hori ebaluazio estrategikoaren prozeduratik kanpo geratzen ziren hiri antolamendurako plan partzialen eta plan berezien aurrean azaldu zen, baita ingurumenean eragin esanguratsuak izan zitzaketenean ere. Horregatik, Arartekoak gai horri buruzko gomendio orokor bat egin zuen 2008an Eusko Legebiltzarrari aurkeztutako urteko txostenean. Halaber, Ingurumen Sailari gai hori jorratuz 2009ko abenduaren 23ko ebazpena bidali genion. Arartekoaren gomendio horien ondotik Legebiltzarrean hainbat jarduera bideratu ziren. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak jakinarazi zigun ebazpen horien ondorioekin bat zetorrela. Azkenik, Planen eta programen ingurumen ebaluazio estrategikorako prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren onarpenaren berri izan dugu. EAEko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998Lege Orokorreko I.eranskineko A atalaren aldaketak barne hartu ditu ingurumenaren gainean eragin esanguratsuak izan ditzaketen hiri antolamendurako plan partzialak eta hiri antolamendurako plan bereziak.Oraindik izapidetzen ari diren aurreko ekitaldietako kexei dagokienez, nabarmendu behar dugu administrazio batzuk asko luzatzen direla eskatutako informazioa bidaltzeko eta erakunde honi laguntza emateko orduan. Informazio hori epean bidaltzeko beharra bete ez duten bi administrazioren kasua bildu dugu. Hain zuzen ere, Azpeitiko Udala eta Durangoko Udala.2. Kexarik aipagarrienakArartekoak ingurumenaren arloan egin dituen jarduketa nagusiak hiri-lurzoruko jolas-jarduerek, bizitegitarako eraikinekin muga egiten duten industria-jarduerek edo bide-azpiegiturak ondoan izateak sortzen duten kutsadura akustikoari dagozkionak izan dira. Badira herritarrak kezkatzen dituzten beste ingurumen-kutsatzaile batzuk ere, hala nola atmosferaren kutsadura, lurzoru kutsatuak, kontsumoko uren kutsadura eta eremu elektromagnetikoak.Beste kexa batzuetan, administrazioen esku dagoen ingurumen-informazioa behar bezalako baldintzetan eskuratzeko zailtasunei loturiko arazoak azaldu dira, edo gabeziak daudela ingurumen-erabakietan parte hartzeko eskubideari dagokionez.Bestalde, jarduera batzuen funtzionamenduak ingurumenari edo pertsonen osasunari asko eragiten ez badiote ere alderdi txarrak izan ditzakeela-eta gizartearen erantzun sutsua eragin duten jardueren ondoriozko jarduketak ere sartu ditugu ingurumen-atalean.2.1. Ingurumenaren informazioa eta parte-hartzeaAtal honetan, administrazioek ingurumen-informazioa eskuratzeko eta ingurumenaren arloko erabakietan parte hartzeko eskubideei dagokienez gaizki funtzionatzearen ondoriozko erreklamazioak bildu dira.Aurten hainbat erreklamazio jaso ditugu ingurumen-informazioa eskuratzeko eskubidea baliatzeko orduan izaten diren zailtasunen inguruan. Aipatzekoa da Arartekoaren ebazpena, 2012ko maiatzaren 22koa. Horren bidez amaiera ematen zaio bi elkarte ekologistek sustatutako kexa-espedienteari. Bertan, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailari eskatutako ingurumeneko informazioa ukatu zaiela salatzen dute. Ararteko erakundetik informazio publikoa azkar, erraz eta interesdunentzako ahalik eta koste txikienarekin eskuratzeko eskubideak duen garrantzia azpimarratzen dugu. Eskuratzea ukatzeko arrazoiak araudiak azaltzen dituen arrazoi zehatzetara mugatu behar dira, interes publikoan edo hirugarrenen eskubideetan oinarrituta daudenak. Zentzu horretan, agiriak bere esku dituen administrazioak du informazioa eskaintzeko beharra. Legeriak ez du eskatzen administrazio hori informazio horren titular izatea edo administrazio bultzadarako eskumena izatea. Ukapena amaitu gabe dauden datuak edo agiriak direlako bideratzen bada, aginpidea informazioa burutzapen prozesuan modu aktiboan duen kasuetara mugatu behar da. Era berean, herri administrazioek bitartekoak eskuratu behar dituzte euren esku dagoen informazioa erreproduzitzeko eta eskuratzeko errazak diren euskarri elektronikoetan eskuratzeko aukera eskaintzeko.Ingurumen gaietako parte-hartze publikoari dagokionez, Arartekoak bi ebazpen burutu ditu Euskal Autonomia Erkidegoan garrantzia berezia duten bi konturen inguruan, ondoren ingurumen-kontrolean aipatuko ditugunak. Ebazpen horietan gehien kutsatzen duten industriek ingurumen-kontrolaren kudeaketan duten parte-hartzea baloratzen dugu, hala nola, Muskizeko petrolioa fintzeko plantaren kasuan. Era berean, erabaki publikoetan parte hartzeko hainbat proposamen jaso ditugu, besteak beste, Euskadin antzemandako ezohiko gas-hobien erauzketa, Euskadiko estrategia energetikoan gaineratu dena.2.2. Ingurumenaren kontrolaAtal honetan, proiektuek eta jarduerek ingurumenean duten eragina ebaluatzeko egiten diren prozedura administratiboak aipatzen dira. Prozedura horien barruan honako hauek sartzen dira: ingurumen-eraginaren ebaluazioa, ingurumen-baimen integratua eta jarduera sailkatuetarako lizentziak edo jarduera jakinaraziak.<ul><li>- Petrolioa fintzeko planta Muskizen. Petrolioa fintzeko planta baten ingurumen-kontrolari buruzko ebazpena eman dugu, 2011 eta 2012. urteetan zehar hainbat auzokide eta ekologista elkarteri erantzunez. Arartekoaren aurrean aurkeztutako kexek, Muskizen, Abanto Zierbenan kokatutako PETRONOR SA petrolioa fintzeko planta baten funtzionamendutik ingurumenerako eta pertsonen osasunerako sor daitezkeen ustezko kalteak azaltzen dituzte. Gure ondorioetan azaldu genuenez, egindako salaketei erantzuna emateko, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak ezarritako neurriak erabat betetzen direla kontrolatzen eta aztertzen jarraitu behar du, ingurumen zaintzarako programan jasotako urteko informazioaren babesean eta industria jardueraren jarraipenerako dituen kanpoko kontroleko mekanismoen babesean. Mota ezberdinetako gertakarien ondorioz sortutako ingurumenarekiko eta fabrikaren inguruan bizi diren pertsonen osasunarekiko ustezko kalteen aurrean aurkeztutako herritarren salaketei dagokienez, Arartekoak ingurumen kontrolean, osasun publikoan eta industria arriskuan eskumena duten administrazioei kalteengatik, herritarren osasunean eragina izateagatik eta hiri ingurumenean kalteak sortzeagatik aurkeztutako erreklamazioentzako egokia izan daitekeen izapidea -ofizioz edo salaketa bidez- eman dezaten eskatzen die. Aurkeztutako salaketen izapidearen inguruan jarraitu beharreko prozedurari dagokionez, Arartekoak beharrezkotzat jotzen du hainbat proposamen helaraztea dagozkien administrazioek balora ditzaten: Erreklamazio horiei erantzuna emateko jarraitutako administrazio neurri zehatzen inguruan, Arartekoak egokitzat jotzen du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari eta Osasun eta Kontsumo Sailari proposatzea osasunarentzat kaltegarrienak diren konposatu organiko lurrunkorrekiko esposizio handietarako mugako balioak ezartzeko aukera balora dezaten. Horixe da, besteak beste, bentzenoaren kasua. Industria arriskuen prebentzioaren politikari dagokionez, Arartekoak industria jarduera arriskutsuen arriskuak saihesteko eska daitezkeen plangintzako tresna ezberdinen informazio eta hedatze egokia bermatzearen garrantzia azpimarratzen du.</li><li>- Fracking-a Araban. 2012ko azaroan fracking izenarekin ezagutzen den teknikaren bitartez ezohiko hobietatik gasa erauzteari buruzko ebazpena jendaurrean aurkeztu genuen. Ebazpen horrek, funtsean, Fracking Ez Araba plataformak aurkeztu zuen kexari erantzuten dio. Kexak Araban, ¿Enara?·baimenaren barruan, ezohiko gasa esploratzeko eta ondoren erauzteko aurreikuspenak zituen hizpide. Ebazpenean gasa erauzteko sistema hori eta ingurumenean, herritarren osasunean, energia-politiketan eta klima aldaketaren aurkako borrokan dituen eraginak aztertu ditugu. Euskadin ezohiko gasa esploratzeko eta ustiatzeko proiektuei dagokienez, ingurumenean duten eragina aztertu dugu, bai Euskadi Energia Estrategia 2020 izenekoaren kasuan, bai izapidetzen ari diren zundaketa putzuen esplorazioaren kasuan. Ondorio gisa zera mahaigaineratu genuen: haustura hidraulikoak ingurumenarentzat eta, kasu batzuetan, pertsonen osasunarentzat inpaktu eta arrisku handiak barne hartzen dituen sistema da. Inpaktu horiek ohiko gas erauzketaren sistemak eragiten dituen inpaktuak baino handiagoak dira. Bereziki, teknika horrek behar duen erauzketa putzuen dentsitate altuak eragiten dituen ondorio sinergiko eta metatze-ondorioak gailendu dira. Estatu espainolean eskumena duten botere publikoek ezohiko hobietatik baliabide natural hori eskuratzeko erabaki estrategiakoaren gaineko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-balorazio bat egin beharko lukete. Prozesu hori amaitu arte, proiektu horien gauzatzeari dagokionez luzapen bat onartzea egokia litzateke, esplorazio zein ustiapen fasean. Euskadiko testuinguruan, erakunde honek azpimarratu nahi du euskal botere publikoek, Eusko Jaurlaritzak bereziki, Euskadiko energia-estrategiaren barruan dauden xedapen eta helburuak baliatu behar dituztela Euskal Autonomia Erkidegoan dauden gas naturalaren hobien esplorazio eta ustiapenaren ingurumen-inpaktuari buruzko gogoeta gaineratzeko. Kasu honetan, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Energia Estrategia 2020 izenekoaren ingurumen-ebaluazio estrategikoa burutzeko jarraitu duen prozedurari dagokionez, uste dugu izapidetzean zehar akats garrantzitsuak antzeman daitezkeela. Horregatik, Ararteko erakundearen iritziz, Euskadiko Energia Estrategia 2020 behar bezala berrikusi beharko litzateke, betiere, gomendioan azaldutako irizpideekin bat eginez.</li></ul>2.3. Kutsadura akustikoaAtal honen barnean, batez ere zaratak eragiten dituen arazoei buruzko erreklamazioak sartu ditugu. Hiri-lurzoruan, industria-lurzoruan eta lurzoru urbanizaezinean dauden jarduera sailkatuei buruzko erreklamazioak jaso ditugu. Baita administrazioak egiten dituen lanek edo azpiegiturek ateratzen duten zarataren ondoriozko erreklamazioak ere.Kexetan aipatzen da toki-administrazioek ez dutela ezer egiten, nahiz eta hainbat jolas-jarduerek (tabernak, jatetxeak edo jolas-elkarteak) zein supermerkatuek edo bestelako merkataritza establezimenduek, ezarriak zaizkien neurri zuzentzaileak betetzen ez dituztenez gero, eragozpenak sortzen dituzten, batez ere zaratagatik eta usainengatik.Alde horretatik, organo publiko eskudunak ezinbestean erabili behar du ordenamendu juridikoak hirugarrenei eragozpenak edo kalteak ekar diezazkieketen soinu-immisioak prebenitzeko eta, hala badagokio, saihesteko ematen dion ahalmena. Administrazio publikoek jarduera sailkatuak kontrolatzeko eta ingurumen-legedira egokitzeko esku hartu beharra ez da soilik aukerako kontu bat; aitzitik, interes orokorraren defentsan eta legediaren ondoriozko betebeharrak beteko direla bermatzeko ordenamendu juridikoak egozten dien ahalmen publikoa baliatzea dakar.<ul><li>- Batetik, ikusi dugu jarduera batzuek klandestinoak liratekeela, irekitzeko lizentziaren jakinarazpenik gabe edo, areago, zenbait kasutan jarduteko lizentziarik gabe ere funtzionatzen ari direlako. Lizentzia izateko eskakizuna, alkatearen eskumenekoa, ezin da saihestu eragozpenak, administrazioaren atzerapenak edo beste arrazoi pribatu batzuk alegatuta.</li><li>- Jarduerak eska daitezkeen lizentziak izanez gero, zehaztu beharra dago jarduera-lizentziek lotura iraunkorra sortzen dutela eta horren xedea interes publikoa babestea dela, baimendutako jarduera garatzeak eragin ditzakeen gertakarien aurrean. Zentzu horretan, argi geratu behar da jarduera beti interes publikoko eskakizunetara egokitzeko baldintza inplizituaren mendekotzat jo behar dela. Eskakizun horiei esker, Administrazioak beti izango du baimendutako jardueran esku hartzeko aukera, beti ere proportzionaltasunez jokatuta; eskumen horri esker, jarduerak behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko beharrezkoak diren zuzentzeko eta egokitzeko neurriak jarri ahal izango dizkie jardueraren sustatzaileei, baita ofizioz ere, eta azkeneko baliabide gisa, baimena baliogabetu ahal izango du ezinezkoa bada interes publikorako eskakizunetara egokitzea, izan ere, hala egin ezean zaintza, segurtasuna, elkarbizitza eta ordena publikoa bermatzeko betebehar nagusien kontrako utzikeria izango litzateke.</li></ul>2.4. Lurzoruaren eta uraren kutsaduraAtal honetan, hala jabari publiko hidraulikoko nola itsas-lurtarreko uren eta itsasaldearen ingurumen-kalitateari eragiten dioten isurketen ondoriozko kexak jaso ditugu. Horren barnean sartzen da kutsadura biologikoak eta lurzoruaren kimikak ingurumenean duten eragina.Barakaldon Oiola urtegiko ura gizakientzat erabiltzeagatiko kezka azaltzeko hainbat pertsona eta elkartek aurkeztutako erreklamazioa azpimarra genezake. Espediente horren ondorioz Oiola urtegiko uraren kalitatea bermatzeko hartutako neurriei buruzko ebazpena sortu da. Ebazpen horretan zera ondorioztatu dugu: Oiola urmaelean lindanorako xedatutako parametroak urratu direla antzeman ondoren zaintza jarduerak kontsumorako uren kalitatearen araudian bildutako xedapenetara egokitu dira. Osasun publikoaren administrazio arduradunak, uraren kalitatea kontrolatzeko eta zaintzeko sarean eskumena duten gainontzeko agenteen lankidetzarekin, zuzentzeko eta prebentziorako neurriak bideratu ditu, egun arte Oiolako urak duen lindanoaren (antzemandako HCHko isomeroetako bat) kutsaduraren kontrol parametriko egokia bermatzeko balio izan dutenak. Ebazpen horretan azaltzen dugunez, urtegiak hornidura sarearekin duen lotura berriro ere baloratu aurretik, protokoloan finkatutako parametroak betetzen zirela egiaztatu eta justifikatu behar zen. Era berean, Oiolako urtegian HCH lehentasunezko substantzia arriskutsu gisa dagoela ebaluatu behar da, eskumeneko administrazio hidrauliko eta ingurumenekoarekin batera, substantzia hori uretik kentzera zuzendutako neurriekin jarraitzeko. Bestalde, Osasun eta Kontsumo Sailak, osasun agintari gisa, eta administrazio erantzuleen taldeak, batera duten beharra gogorarazi dugu, hau da, elkarteari eta interesa duten beste pertsonei Oiolako urmaelaren ur kalitatearen kudeaketari buruzko informazio zehatza, nahikoa eta eguneratua emateko beharra. Azkenik, Osasun eta Kontsumo Sailak parte hartze mekanismoak eta informazio sistemak eskaini behar ditu kontsumo uren kalitatearen kudeaketaren inguruan.2.5. Flora, fauna eta bioaniztasunaAzken aldian hainbat espezie ugaritu izanak sor ditzaketen kalteengatiko kexak eragin ditu. Kalte horiek botere publikoen esku-hartzea eskatzen dute, eremu publiko eta pribatuetan higiene eta osasungarritasun baldintza egokiak bermatzeko. Nolanahi ere, neurri horiek gogoan izan behar dute animali horien eta ordezkatzen duten bioaniztasunaren defentsarako interes publikoa. Duela gutxiko Arartekoaren ebazpen batean, Bizkaiko Foru Aldundiko organo eskudunari proposatu genion jarduera plan bat bideratu zezan hiri inguruetan habia egiten duten kaioek pertsonen osasun eta segurtasunerako ondorio kaltegarriak eragin ez ditzaten. Plan hori udalekin eta elkarte ekologistekin hitzartu behar da, Ondare Naturalari eta Bioaniztasunari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legeak jasotzen duenaren babesean.3. Araudi-testuinguruaLehenik eta behin ingurumen alorreko premiazko neurriei buruzko abenduaren 19ko 11/2012 Legea aipatzen dugu. Gorte Nagusiek arau hori onartu dute, hitzaurrean azaltzen den moduan, eremu babestuak, hondakinak edo lurrazpiko urak bezalako arloetako ingurumen arauen administrazio sinplifikazioa eta arintzea bilatzen duena.Eusko Legebiltzarrak 7/2012 Legea, apirilaren 23koa onartu du, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa. Lege horrek ingurumen baimeneko hainbat prozedura Erkidegoko zuzenbidera egokitu ditu. Aipatzekoa da ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren aldaketa, sailkatutako jardueren aldez aurretiko jakinarazpena jasotzen duena.Ingurumenari buruzko arauetan eragina duten zenbait dekretu ere onartu dira. Hala nola, Planen eta programen ingurumen ebaluazio estrategikorako prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 Dekretua. Egun berean, 212/2012 Dekretua, urriaren 16koa, ingurumen-lankidetzako erakundeak arautzen dituena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzen duena.Zaratari dagokionez, 213/2012 Dekretua, urriaren 16koa argitaratu da, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa. Dekretu honen xedea da, batetik, hots-kutsadurari aurre hartzeko, hura murrizteko eta zaintzeko arauak ezartzea, hots-kutsadurak pertsonen osasunean, ondasunetan eta ingurumenean eragin ditzakeen kalteak saihesteko eta urritzeko eta, bestetik, mekanismoak ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumeneko kalitate akustikoa hobetzeko. Dekretu honetan arautzen dira orobat eraikin berriak akustikoki babesteko eskakizunak.Intereseko beste xedapen batzuen artean 214/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko itsas uretako eta erkidego barruko arroetako inguru kalteberak izendatzen dituena eta 183/2012 Dekretua, irailaren 25ekoa, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena aipa ditzakegu.4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak4.1. Ofiziozko jarduerak2012ko abenduan ofiziozko jarduera bat hasi dugu ingurumeneko legezkotasuna betetzen denetz kontrolatzen duen poliziaren funtzionamenduari buruz. Ingurumeneko legerian ezarritako eskumen banaketako sistemak garrantzia berezia eskaintzen dien udalei administrazio lizentzien bidez eta ondoriozko ikuskapenen bitartez. Hala eta guztiz ere, ingurumeneko legezkotasuna betetzearen kontrol eraginkorra udal bakoitzaren giza baliabideen, baliabide teknikoen eta baita borondatearen mende ere dago. Udal guztiek ez dute udaltzaingorik lan horiek egin ahal izateko. Kontrol lausoko egoera hori hobetu daiteke Ertzaintzaren barruan duela gutxi sortutako ingurumeneko polizia unitateari esker. Testuinguru horretan egokitzat jo dugu ofiziozko jarduera bat hastea ingurumeneko legeriaren kontrolean hobekuntza proposamenak aztertu eta baloratzeko.4.2. Bilerak elkarteekin2012. urtean, ingurumen-ataleko helburu nagusia mantendu dugu, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ingurumenari loturiko elkarteekiko harremanak indartzen jarraitu dugu. Lankidetza-esparru edo bilera-foro hori, nagusiki, Ingurumena 2.0 proiektuaren barruan gune birtual bat sortuta garatuko da.Aurten honako auzokideen eta ekologisten elkarteekin izan dugu harremana neurri handiago edo txikiago batean: Ekologistak Martxan, Ezpitsua, Txipio Bai, Eguzki, Lamiako Vive, Fracking Ez Araba, Anti Coke koordinatzailea eta Kadagua Beheko auzoko koordinatzailea.Bileren helburu nagusia izan da gobernuz kanpoko erakunde horiei hainbat jarduketa-proposamen helaraztea ingurumenari dagokionez, batez ere informazioa eskuratzeko eta ingurumenean parte hartzeko eskubidea baliatzeari dagokionez. Era berean, Arartekoaren ingurumeneko foroan parte hartzeko aukera helarazi diegu.Elkarte horiekin bileraren bat izan dugu Arartekoak bideratutako jardueren inguruan.2012ko otsailean bilera bat izan genuen Fracking Ez Araba plataformarekin, Araban ezohiko gasa erauzteko haustura hidraulikoaren teknika erabiltzearen kontrakoa denarekin. Plataformak ezohiko gasa hausturaren teknikaren bidez erauzteak gizartean, ingurumenean eta gizakien osasunean edukiko dituen kostuen ondorioz, proiektu horrek eragin dituen zalantzen berri eman zigun.Bestalde, 2012ko martxoan bilera bat egin zen Kadagua Beheko auzoko koordinatzailearekin (Zorrotzako auzo elkartea, Lutxanako auzo elkartea, Burtzenako auzo elkartea, Olabeaga Bizirik, gurutzetako familien auzo elkartea, Castrejanako auzo elkartea, Kanala auzo elkartea eta Ekologistak martxan). Bileraren helburua Bilbon eta inguruetan dauden usainak eta kutsadura akustikoa salatzea izan da. Usainen jatorria Nerbioi Behera/Kadagua Behean identifikatzen saiatu izan da.Anticoke koordinatzailearen kasuan, Turruntero elkartea, Por Muskiz bai taldea edo Kima berdea bezalako hainbat elkarterekin batera, Petronorren plantatik sor daitezkeen kalteen administrazio kontrolaren ebazpena jorratu da.4.3. Bilerak administrazioekin eta zerbitzuekinAurten hainbat bilera izan ditugu udal administrazioekin ostalaritza jarduerek eragiten dituzten kutsadura akustikoko arazoak direla-eta. Gai horren inguruan Gasteizko Udaleko eta Durangoko Udaleko ingurumen alorreko arduradunekin bilerak izan ditugu. Halaber, Hernaniko alkatearekin bildu ginen sagardotegi garaian zehar lokal eta eremu publikoetan pertsonak pilatzeak dakartzan arazoak jorratzeko.Bestalde, Ingurumen Kalitateko Zuzendaritzarekin bilera bat izan dugu Bizkaiko hainbat zonaldetan atmosferaren kutsaduragatik eta airearen kalitatearen kontrolarengatik aurkeztutako salaketen inguruan bideratutako jarduerak ezagutze aldera.Ezpitsua elkarteak hala eskatuta, 2012ko irailean URA Uraren Euskal Agentziarekin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzarekin bilera bat izan genuen, Oiola urtegian HCHgatik antzemandako kutsaduraren ondoren uren kalitatearen kontrolari buruzko zenbait kontu argitzeko.4.4. Webgunearen, intranetaren eta gizarte-sareetako foroen kudeaketa2012. urtean zehar ingurumeneko alorrak Arartekoaren ingurumenari buruzko blogean parte hartzen jarraitzen du. Foro hori ingurumenaren esparruan jarduten duten elkarteekin eta oro har herritarrekin ingurumenaren gaineko kontuei buruz gogoeta egiteko leku gisa proposatu dugu, batez ere informazioa eskuratzeko eta ingurumenean parte hartzeko eskubideari buruz gogoeta egiteko. 2012an zehar hiru elkarte batu zaizkio ekimen honi (Eguzki, Lamiako Vive eta Lantzarteko auzokideak).Bestalde, hogeita hamar sarrera egin dira, hainbat gairen inguruan. Blog horrek jendearen artean duen eraginari dagokionez, pertsona interesdunen hirurogeitik gora iruzkin jaso ditugu, eta 10.500 bisita inguru.4.5. Iritzi artikuluak eta erakundeen adierazpenakArarteko erakundetik erakunde adierazpen bat onartu genuen 2012ko Ingurumenaren Munduko Egunaren ospakizunarekin bat egiteko, ¿Ekonomia berdea: zu ere hartzen zaitu?? lemarekin ekainaren 5ean planeta osoan burutu zena. Aurten aukeratutako lemak pertsona, erakunde eta agente ekonomiko guztien erantzukizun maila bat eskatzen du giza ongizaterako helburu hori lortzeko. Era berean, herritarrek parte hartzeko bidea da. Adierazpen horretan gizarte talde eta elkarteek erakunde eta agente ekonomikoekin batera gure ingurumenaren defentsan burutzen duten lan garrantzitsua azpimarratu zuen Ararteko erakundeak.4.6. Parte hartzeko foroak, eskubideak bultzatzeko eta sustatzeko ekitaldiak2012ko azaroan Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak Euskadi 2012ko garapen jasangarriaren lehen txostena aurkezteko antolatutako jardunaldia gauzatu zen: Euskadiko garapen jasangarriaren foroa 2012. EcoEuskadi 2020 Garapan Jasangarrirako Estrategiaren helburuetako bat hiru zutabetan -ekonomia, gizarte garapena eta ingurumenarekiko errespetua- oinarritutako garapena sustatzea da.Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Parte-hartze Jardunaldian eta 2012-2016 Zarata Planean parte hartu genuen. Bertan, Foru Erakundeko Ingurumen Saileko Bizkaia Soinuduna estrategia eta 2007-2012 Zarataren Ekintza Planaren Balantzea jorratu ziren eta ondoren datozen bost urteetan burutu beharreko lehentasunezko jarduerak identifikatu ziren.V. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa<ul><li>- 2012. urtean zehar Arartekoa elkarteekin eta herritarrekin, orokorrean, harreman hurbilagoa izaten eta finkatzen saiatu da, ingurumenari eta osasun publikoari dagokionez euren kezka eta arazo errealak ezagutzen saiatzeko.</li><li>- Herritarren kezka nagusienetako batek hiri inguruetan arnasten dugun airearen kalitatea da. Bizkaiko hainbat herriren kasuan (Bilbo, Barakaldo, Muskiz, Abanto-Zierbana) herritarrek bereziki industria jardueretatik datozen usainen zenbait gertakari azaltzen dizkigute. Atmosferaren kutsadura horrek eremu publikoetan eragina dauka eta etxebizitza partikularretan sartzen da. Euren etxeetan sartzeak ezinegona sortzen du eragindakoengan eta, batzuetan, osasunerako arazo garrantzitsuak ere. Beste hainbatetan herritarren kontsumorako uraren kalitateagatiko kezka adierazi da.</li><li>Agente kutsatzaileek (kimikoak, elektromagnetikoak edo zarata) etxebizitzaren bortxaezintasunerako eskubidea errespetatzeko botere publikoek esku hartu behar dute balizko edozein urraketa saihesteko eta legeriak onartutako gehienezko mugak betetzen direla egiaztatzeko.</li></ul><ul><li>Gure ebazpenetakoren batean azaldu dugun moduan, ezinbestekoa da ingurumeneko kontrolean, osasun publikoan eta industria arriskuan eskumena duten administrazioek kalteengatik, herritarren osasuneko arazoengatik eta hiriko ingurumenaren eraginengatik egindako erreklamazioei egokitu ahal zaien izapidea ematea.</li><li>Erreklamazio horiei erantzuna emateko jarraitu beharreko administrazio neurri zehatzen inguruan, Arartekoak Ingurumen Sailari eta Osasun Sailari proposatu dio osasunarentzat kaltegarrienak diren konposatu organiko lurrunkorrekiko esposizio handietarako mugako balioak ezartzeko aukera balora dezaten. Horixe da, besteak beste, bentzenoaren kasua.</li></ul><ul><li>- 2012. urteko beste kontu garrantzitsuenetako bat Eusko Jaurlaritzak Araban antzemandako ezohiko gas hobien erauzketa sustatzeko egindako proposamena izan da. Kasu honetan ingurumen egokiaz gozatzeko eskubidea eta baliabide naturalen arrazoizko erabilera egiteko botere publikoei emandako agindua aztertu dira. Haustura hidraulikoak ingurumenarentzat eta, kasu batzuetan, pertsonen osasunarentzat inpaktu eta arrisku handiak barne hartzen dituen sistema da. Horregatik, eskumena duten botere publikoek ezohiko hobietatik baliabide natural hori eskuratzeko erabaki estrategiakoaren gaineko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-balorazio bat egin behar dute. Prozesu hori amaitu arte, proiektu horien gauzatzeari dagokionez luzapen bat onartzea egokia litzateke, esplorazio zein ustiapen fasean. Eusko Jaurlaritzak Euskadi 2020 estrategia energetikoaren berrikuspenean Euskal Autonomia Erkidegoko gas naturaleko hobien azterketak eta ustiaketak duen ingurumen eraginari buruzko gogoeta gaineratu behar du.</li><li>- Ingurumenaren arloko beste helburu estrategikoetako bat da Aarhusko Hitzarmenak ingurumen-demokraziaren hiru zutabeak bermatzeko ekarri dituen konpromisoak gure antolamenduan izandako gaineratzearen balorazioa egitea: ingurumenaren arloko informazioa, parte-hartzea eta justizia eskuratzea.</li><li>Ararteko erakundetik informazio publikoa azkar, erraz eta interesdunentzako ahalik eta koste txikienarekin eskuratzeko eskubideak duen garrantzia azpimarratzen dugu. Eskuratzea ukatzeko arrazoiak araudiak azaltzen dituen arrazoi zehatzetara mugatu behar dira, interes publikoan edo hirugarrenen eskubideetan oinarrituta daudenak. Zentzu horretan, agiriak bere esku dituen administrazioak du informazioa eskaintzeko beharra. Legeriak ez du eskatzen administrazio hori informazio horren titular izatea edo administrazio bultzadarako eskumena izatea. Ukapena amaitu gabe dauden datuak edo agiriak direlako bideratzen bada, aginpidea burutzapen prozesua modu aktiboan duen kasuetara mugatu behar da. Era berean, herri administrazioek bitartekoak eskuratu behar dituzte euren esku dagoen informazioa erreproduzitzeko eta eskuratzeko errazak diren euskarri elektronikoetan eskuratzeko aukera eskaintzeko.</li><li>Ingurumeneko gaietako parte hartze publikoari dagokionez, Arartekoak interesgarritzat jotzen du industria kutsatzaileenen ingurumeneko kontrolaren kudeaketan parte-hartzea sustatzea, hala nola, Muskizeko petrolioa fintzeko plantan. Era berean, erabaki publikoetan parte hartzeko hainbat proposamen bildu ditugu, besteak beste, Euskadiko ezohiko gas hobien erauzketa eztabaidagarriaren kasuan.</li></ul>