EuskaraEusko Legebiltzarrarentzako urteko txostena 20122013-03-1811. Informatzeko betebeharraLege antolamenduak Ararteko erakundearen modukoei esleitzen dizkien kontrol eginkizunak betetzeko ezinbestekoa da erakunde horien jarduera esparruetan sartzen diren herri administrazioen laguntza. Izan ere, administrazio horiek izapidetzen ari diren espedienteen ebazpen oinarritua lortzeko behar den informazio guztia eman behar dute eta, gainera, ezarritako epeetan egin behar dute hori, ikerketa eta kontroleko lanek gutxieneko eragingarritasuna izan dezaten nahi bada behintzat.Errealitate horretaz jabetuta, Ararteko erakundea sortu eta araupetzen duen otsailaren 27ko 3/1985 Legeak -23. artikuluan- bere kontrolpean jarritako herri administrazioen betebehar hori espresuki aipatzen du, administrazio horiei eskatzen zaizkien datu, dokumentu, txosten eta argitasun guztiak lehentasunez eta premiaz aurkeztu behar dutela dioenean. Era berean, 26. artikuluan ohartarazten du informazioak, espedienteak edota bestelako datuak bidaltzeko eskatzen zaienean, erakundeak eskatutakoari erantzun dakion epe bat ezarri beharko duela. Betebehar hori sendotzeko, lege berberak dio, 24.2 artikuluan, herri Administrazioaren zerbitzura ari den edozein organismo, funtzionario, zuzendari edo pertsonak Arartekoaren ikerketa lanaren aurrean jarrera ezkorra edo oztopatzailea erakusten tematzekotan, txosten berezia egin ahal izango da, urteko txostenean dagokion atalean aipatzeaz gain.Hain zuzen ere, urteko txosten honetan atal hau sartzearen helburua da Eusko Legebiltzarrak eta, era berean, iritzi publiko orokorrak jakitea zein izan diren erakundearekin lankidetzan jarduteko arreta eta gogo berezia eskaini dituzten administrazio eta organismoak, baita lankidetza hori ukatu edo atzeratzeagatik herritarrek azaldutako kexak dagokien epean konpontzeko ezintasuna eragin dutenak ere.Komeni da azpimarratzea lankidetzan aritu beharra gogoratzeko funtzioa zuhurtziaz egiten dela, administrazioen kudeaketan eragina duten aldagaiak kontuan hartuta, eta kexa bat azaldu duen pertsonari erantzun eraginkor eta azkarra emateko ageriko helburuarekin.Ezinbesteko arreta beharrezkoa duten zirkunstantzien artean hauek dira nabarmenenak: Informazioa eskatu deneko arazoaren izate materiala, eskaera egin zaion erakundearen administrazio eta burokrazia sarearen konplexutasuna, jorratu beharreko prozeduren behin-behineko pilaketa, kontrolatutako erakundeen eraketan eragina duten eta hauteskunde garaien ondorio diren aldi baterako aldagaiak, arduradun eta funtzionarioen ordezkapen edo/eta errotazioa, etab.Baina, hala eta guztiz ere, ez dira gutxi arduragabekeria nabarmena islatzen duten egoerak, erakunde honen kontrol funtzioari eta, era berean, kexa azaldutako pertsonen eskubideei errespeturik gabeko jarrera aditzera ematen dietenak. Kasu horietan, hain zuzen, erakundeak ohartarazpenaren azken urratsera jotzea beste erremediorik ez du, lankidetzarik ezak eragin litzakeen ondorio penalen berri emateko asmoz (Zigor Kodeko 502.2 artikulua).Jarraian erantsitako zerrendetan agertzen dira 2012. urtean lankidetzan aritzeko prest egon diren administrazio edo beste erakunde batzuei buruzko datuak (1). Horregatik, ez da beharrezkoa izan horiei agindeirik egitea.Errekerimenduak jaso dituzten administrazio eta erakundeen gaineko datuak ere jaso dira (2).Azkenik, kasu larrienak nabarmendu dira, hau da, ohartarazpenak jaso dituzten erakundeetako arduradunen kasuak (3).Egokitzat jo dugu azpimarratzea Eusko Jaurlaritzako zenbait sail lehenengo zerrendan (esan dugun moduan, bertan euren lankidetza dela-eta gailendu diren administrazio eta erakundeak ageri dira) agertzearen arrazoia honen ondorioa dela: EAEko administrazioaren egitura berria (EAEko administrazioaren sailak sortzeko, deuseztatzeko eta aldatzeko lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012Dekretua). Izan ere, egiaztatu ahalko den moduan, sail horietako batzuek bigarren zerrendan korrelatiboa dute eskumenen ikuspuntutik. Bigarren zerrenda horretan errekerimendu bat jaso duten administrazio eta erakundeak jaso dira.Aurten ere, eskerrak eman behar dizkiogu Bilboko Udalari bere lankidetzagatik eta orain arte izan duen jarreragatik. Izapidetutako espedienteen bolumena gorabehera, ez dugu ezein momentutan errekerimendurik egiteko beharrik eduki.2012. urtean errekerimendu bat jaso duten administrazio eta erakundeei dagokienez, erabateko datu erlatiboak erakundearen web orrialdeankontsultatu daitezke. Hala ere, beharrezkotzat jo dugu ondorengo administrazio eta erakundeen gaineko berariazko aipamena egitea: txosten hau ixterakoan, erantzuteke dauden errekerimenduak dituztenak. Administrazio eta organismo horiek honako hauek diraEusko JaurlaritzaHezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila9 errekerimenduEnplegu eta Gizarte Gaietako Saila34 errekerimenduOsasun eta Kontsumo Saila8 errekerimenduEtxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila9 errekerimenduArabako Foru AldundiaToki Administrazioaerrekerimendu 1Ingurumenaerrekerimendu 1Gipuzkoako Foru AldundiaBerrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Departamentuaerrekerimendu 1Arabako udalakLaguardiaerrekerimendu 1Vitoria-Gasteizerrekerimendu 1Bizkaiko udalakLezamaerrekerimendu 1Sestaoerrekerimendu 1Karrantza Harana/Valle de Carranza2 errekerimenduGipuzkoako udalakAtaunerrekerimendu 1Azpeitia2 errekerimenduDonostia-San Sebastiánerrekerimendu 1Beste erakunde batzukBizkaiko Sendagileen Elkargo Ofizialaerrekerimendu 1Amaitzeko, sentitzen dugun arren, adierazi behar dugu ohartarazpen kopurua ez dela murriztu. Aurten, guztira, 12 alkatetzek ohartarazpenak jaso dituzte. Horietatik bik oraindik ez diete erakunde honek egindako errekerimenduei erantzun (Artziniega eta Barakaldoko Udalak). Beste bi kasutan, (Karrantza Harana eta Urduliz) erakundeak izapidetutako espedienteetan bere esku-hartzea bertan behera utzi behar izan du aipatutako alkatetzen lankidetza lortu gabe.11.1. 2012an kexak izanda ere, errekerimendurik jaso ez duten administrazioak eta bestelako organismoakZerrenda honetan jaso dira errekerimendurik egin behar izan gabe, ebatzi ahal izateko 2012. urtean gutxienez informazio-eskaera bat eragin duten administrazio eta bestelako organismo guztietan izapidetutako espedienteak. Sailak zehazki azaltzen dira EAEko administrazio orokorraren eta foru aldundien kasuan.Beraz, adierazi bezala, ardura eta arreta bereziena eskainiz lankidetzan jardun duten administrazioak eta erakundeak dira.A) Eusko JaurlaritzaSaila*Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna1Ekonomia eta Ogasuna3Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura10Lehendakaritza7Osasuna2Segurtasuna2 Abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuarenbidez sortutako sail berriakB) Foru aldundiakArabako Foru AldundiaDiputatu Nagusia1Euskara, Kultura eta Kirolak1Ogasuna, Finantza eta Aurrekontuak11Bizkaiko Foru AldundiaKultura1Ogasuna eta Finantzak14Ingurumena2Lehendakaritza2Ekonomia Sustatzea1Gipuzkoako Foru AldundiaKultura, Gazteria eta Kirola1Diputatu Nagusia2Ogasuna eta Finantzak9Ingurumena eta Lurralde Antolaketa2Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa2C) UdalakArabako Lurralde HistorikoaArabako udalakAlegría-Dulantzi1Amurrio2Armiñón1Arrazua-Ubarrundia1Ayala/Aiara1Campezo/Kanpezu2Laudio/Llodio1Ribera Alta1Yécora1Arabako administrazio batzarrakCaicedo-Yuso1Heredia1Lagrán1Menagarai2Navarrete1Rivabellosa1Santa Cruz de Campezo1Trespuentes1Bizkaiko Lurralde HistorikoaBizkaiko udalakAbanto y Ciérvana-Abanto Zierbena1Alonsotegi2Artzentales1Areatza1Arrigorriaga2Bakio2Barrika2Basauri1Berango2Berriz1Bilbao63Durango5Galdakao6Gamiz-Fika1Gatika1Güeñes1Igorre2Ispaster1Leioa3Lekeitio1Mundaka1Ondarroa1Portugalete3Santurtzi8Sondika1Ugao-Miraballes1Urduña/Orduña1Valle de Trápaga-Trapagaran1Zalla2Gipuzkoako Lurralde HistorikoaGipuzkoako udalakAndoain1Anoeta1Arrasate/Mondragón2Azkoitia1Beasain3Bergara1Deba1Elgoibar1Ezkio-Itsaso1Getaria2Hernani2Ibarra1Legorreta1Oiartzun2Oñati1Orexa1Pasaia1Soraluze-Placencia de las Armas1Tolosa7Usurbil3Zarautz3Zumarraga2D) Beste erakunde publiko batzukEuskal Herriko arkitektoen elkargo ofiziala1Vitoria-Gasteizko UNED ikastetxe elkartua1Bizkaiko doako laguntza juridikoaren batzordea1Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa6Bizkaiko garraio partzuergoa2Osabidezko Hezkuntza eta Lanerako Prestakuntzarako Pedro Anitua Partzuergoa1Gasteizko Arte eta Lanbide Eskola fundazioa1Gipuzkoako Urak SA1Izenpe1Eusko Legebiltzarra1Txingudiko Zerbitzuak111.2. Kexak direla-eta, 2012an errekerimenduren bat jaso duten administrazioak eta bestelako organismoakZerrenda honetan jaso dira ebatzi ahal izateko gutxienez informazio-eskaera bat eta errekerimendu bat egitea eragin duten administrazio eta bestelako organismo guztietan izapidetutako espedienteak, sailen arabera, EAEko administrazio orokorraren eta foru administrazioen kasuan. Zerrendak honako ezaugarriak ditu:(1)zenbat espedientetan egin den 2012. urtean informazio eskariren bat.(2)2012an informazioa eskatu deneko espedienteetatik zenbatetan egin den agindeia.(3)agindeia egin zaien espedienteen portzentajea, 2012an informazio eskaririk egin zaieneko guztirako espedienteen aldean.(4)2012an agindeirik zenbat espedienteri egin zaion, aurreko urteetan egindako informazio eskariei buruzkoak izanik.A) Eusko JaurlaritzaSaila1234Kultura5240-EITB5240-Kirol Egokituaren Euskal Federazioa1---Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa1395136,694Enplegu eta Gizarte Gaiak69418126,081Enplegu eta Gizarte Politikaka3512,86-Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa7114,291Herrizaingoa571322,815Justizia eta Herri Administrazioa14323,08-Ingurumena, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza9111,11-Uraren Euskal Agentzia4250-Osasuna eta Kontsumoa3625,55-Kontsumobide2---Osakidetza661928,793Etxebizitza, Herri Lanak eta Garraioak553665,454Eusko Trenbideak3---Euskal Trenbide Sarea5120-B) Foru aldundiakArabako Foru Aldundia(1)(2)(3)(4)Toki Administrazioa11100-Ingurumenaeta Hirigintza5120-Ekonomia Sustapena eta Foru Administrazioa11100-Gizarte Zerbitzuak7179,862Bizkaiko Foru Aldundia(1)(2)(3)(4)Gizarte Ekintza11565,221Nekazaritza2150-Herri Lanak etaGarraioak6116,67-Gipuzkoako Foru Aldundia(1)(2)(3)(4)Foru Administrazioa eta Funtzio Publikoa7114,29-Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismoa111001Gizarte Politika2428,33-C) UdalakArabako Lurralde HistorikoaArabako udalak(1)(2)(3)(4)Artziniega111001Baños de Ebro/Mañueta---1Barrundia11100-Elciego11100-Iruña Oka/Iruña de Oca2150-Labastida/Bastida--201Laguardia31--Peñacerrada-Urizaharra--33,331Valdegovía---1Vitoria-Gasteiz711216,93Arabako administrazio batzarrak(1)(2)(3)(4)Durana11100-Caranca y Mioma11100-Gipuzkoako Lurralde HistorikoaGipuzkoako udalak(1)(2)(3)(4)Aretxabaleta2150-Asteasu11100-Astigarraga---1Ataun2150-Azpeitia4250-Donostia-San Sebastián27725,931Errenteria7342,86-Hondarribia4375-Irun8--1Lasarte-Oria8112,5-Lazkao2150-Zaldibia1--1Zumaia1--1Bizkaiko Lurralde HistorikoaBizkaiko udalak(1)(2)(3)(4)Abadiño1--1Amorebieta-Etxano2150-Barakaldo12216,67-Bermeo3133,33-Busturia3266,67-Derio2--1Elorrio11100-Erandio12216,671Ermua---1Gernika-Lumo21501Getxo19210,531Gorliz---1Iurreta2150-Karrantza Harana/Valle de Carranza---2Lezama11100-Mungia41251Muskiz1--1Ortuella4125-Plentzia2150-Sestao5240-Sopelana5240-Zierbena11100-D) Beste erakunde publiko batzuk(1)(2)(3)(4)Arabako Abokatuen Elkargoa2150-Bizkaiko Sendagileen Elkartea11100-Bizkaiko soroAdministratzaileen Lurralde Kolegioa11100-Haurreskolak3133,33-Euskal HerrikoUnibertsitatea7228,57211.3. Arartekoak 2012. urtean egindako ohartarazpenen zerrendaA) Eusko JaurlaritzaSailaArduraTitularraErreferentzia (esp. zenb.)Azalpena (Kexa eragin duen gaia)Ohartarazpenaren dataEtxebizitza, Herri Lanak eta GarraioakZerbitzu zuzendariaPaloma Usatorre Mingo279/2011/23Santa Juliana auzoko ebazpenari buruzko jarraipena2012/6/04B) Foru Aldundia- Arabako Foru AldundiaSailaArduraTitularraErreferentzia (esp. zenb.)Azalpena (Kexa eragin duen gaia)Ohartarazpenaren dataToki AdministrazioaForu diputatuaJavier Ruiz de Arbulo Cerio2288/2011/29Kontzejuen finantzazioarekiko desadostasuna2012/12/03C) UdalakArabako Lurralde HistorikoaSailaArduraTitularraErreferentzia (esp. zenb.)Azalpena (Kexa eragin duen gaia)Ohartarazpenaren dataArtziniegaAlkateaAgurtzane Llano748/2012/29Udalaren jarduerarik eza bide publiko baten inbasioaren aurrean2012/11/29Bizkaiko Lurralde HistorikoaSailaArduraTitularraErreferentzia (esp. zenb.)Azalpena (Kexa eragin duen gaia)Ohartarazpenaren dataBarakaldoAlkateaAntonio J. Rodríguez1297/2012/29Udalerriko asteko azoka txikietan hutsik dauden postuak esleitzeko irizpidea2012/11/30ErandioAlkateaJoseba Goikouria1666/2010/28Kutsadura akustikoa2012/05/04Karrantza Harana/ Valle de CarranzaAlkateaJosé Luis Portillo414/2011/23Lursaila ixteko baimenaren ukapena2012/06/04UrdulizAlkateaJavier Bilbao1502/2011/23Hirigintzako legezkotasuna berriro ezartzeko eskaerari erantzunik ez ematea2012/06/04OrtuellaAlkateaOskar Martínez Zamora1068/2012/29Erroldatzea ukatzea2012/11/14Gipuzkoako Lurralde HistorikoaSailaArduraTitularraErreferentzia (esp. zenb.)Azalpena (Kexa eragin duen gaia)Ohartarazpenaren dataAstigarragaAlkateaAndoni Gartzia Arruabarrena2099/2011/23Enpresa baten isuria landa-lurzoruan dagoen kutxatila batean2012/10/17Donostia-San SebastiánAlkateaJuan Carlos Izagirre1273/2011/29Aparkalekuaren fidantza itzultzeko eskaera2012/1/18Lasarte-OriaAlkateaPablo Barrio Ramírez594/2012/29Bere etxebizitzara sartzeko eta zerbitzuekin konektatzeko bidearen gauzatze okerra2012/11/14OrioAlkateaBeñat Solabarrieta526/2011/28Kutsadura akustikoa2012/08/03