EuskaraEusko Legebiltzarrarentzako urteko txostena 20122013-03-18I. Atala. Ararteko erakundearen jarduera kopurutan1. Oharrak eta datu orokorrakEstatistikazko kapitulu honetan barrena, Ararteko erakundearen jardueraren ikuspegi orokorra eskaintzen ahaleginduko gara, zifratan. Horrela, zuzeneko arretarako hiru bulegoen jarduera bereiziko dugu, euskal herri-administrazio bakoitzari dagozkion kexen gaineko datuak bilduko ditugu, eta horiek lurraldeen arabera nola banatuta dauden eta prozeduraren zein fasetan dauden adieraziko dugu.Era berean, euskal herri-administrazioak Arartekoarekin lankidetzan zenbateraino aritu diren jakiteko informazioa ematen da.Kapitulu honetan beste atal bat sartu dugu, alegia, Arartekora etortzen diren pertsonen profila, baita inkestetan gure lanaz ematen diguten iritzia ere.Laburbilduz, informazio sistematizatu horren bidez, kapitulu honetan 2012ko jarduerari buruzko informazio kuantitatibo guztia agertzen da.Aurreko txostenean esan dugun bezala, Arartekoak garrantzizkotzat jotzen du jardueren kontzeptu zabalaren barruan bi alderdiok ikusaraztea: batetik, herritarren erreklamazioen esparruan egiten duen lana, hau da, kexak, kontsultak eta herritarrei arreta emateko bulegoetara egindako bisitak; eta, bestetik, bestelako jarduerak, politika publikoak ebaluatzeko egiten direnak, eta, beraz, Arartekoan eskuarki planteatzen diren kasu konkretuez harago doazenak.Eremu horretan, hainbat tresna erabiltzen dira, denak ere Arartekoaren lan-arlo bakoitzaren urteko jarduera-planean egituratuak: bilerak administrazioekin, bilerak gizarte zibileko elkarteekin eta erakundeekin, ikuskapen-bisitak eta ofiziozko jarduerak. 2012. urtean, 89 bilera egin ditugu era guztietako gizarte-erakundeekin (horiei buruzko xehetasunak jakin nahi izanez gero, urteko txosteneko V. kapitulua kontsulta daiteke, gizartearekiko harremanei buruzkoa, eta 55 bilera egin ditugu hainbat administraziorekin: Eusko Jaurlaritzako sailak eta zuzendaritzak, aldundiak, udalak eta beste entitate batzuk.Ikuskatzeko 19 bisita egin ditugu. Horien bitartez, funtzionamendua, baliabideak, kudeaketa-programa, Arartekoaren gomendioen betetze-maila eta abar ebaluatu ditugu honako hauetan: 3 polizia-etxe (2 Ertzaintzarenak eta bat Udaltzaingoarena), 5 familia elkargune, Lanbideren 3 bulego, Osoko Balorazio Forentseko Gasteizko Unitatea, portaera-arazoak dituzten nerabeentzako 3 egoitza eta gizartean baztertuta dauden pertsonentzako 4 egoitza.Gainera, modu aktiboan hartu dugu parte era guztietako ekitaldi, jardunaldi eta ekitaldietan, batik bat gizarte-erakundeek sustaturiko ekimenekin loturikoetan; horrek guztiak ematen du halako arrasto bat Arartekoak, batez ere erakundea osatzen duten 29 lan-arloetako arduradunen ekimenez, egiten dituen jarduera ugari eta askotarikoen inguruan. Esku-hartze horien zehaztapen handiagoa II. eta III. kapituluetan ematen da, arlo horietako urteko jarduera-plana azaltzean.Arartekoak 2012an egin duen jardueraren zenbakizko gutxi gorabeherako datuak estatistikari eskainitako kapitulu honetan kontsulta daitezke (informazio osoa eskuragarri dago Arartekoaren webeko estatistika atalean).Oro har, 2012an, herritarrentzako laguntzarekin eta administrazioen kontrolarekin lotutako 11.770 jarduera zenbatu dira (telefono-kontsultak, bisitak, kexak, kontsultak eta ofiziozko jarduerak); 2011. urtean, ostera, 8.252 izan ziren, beraz, % 42,60ko igoera izan da arlo honetan.(1. grafikoa)Herritarrei laguntzearekin lotutako Ararteko erakundearen jarduerak2012. urtean, informazioa eta orientabidea eskatzeko egindako 1.757 telefono-kontsultari erantzun diegu, eta 7.001 pertsona hartu ditugu herritarrei arreta emateko ditugun hiru bulegoetan, sortu zaizkien arazoen inguruan informazioa eta aholkua eskatzera etorriak denak. Bisita guztietatik, 1.657k kexei eman diete bide, hau da, % 23,66k. Beraz, agerian geratu da aurretiaz lan garrantzitsua egiten dela zuzeneko arreta emateko bulegoetan; izan ere, ez dira onartzen arrazoi batengatik zein besteagatik Arartekoak ikertu ezingo dituen erreklamazioak. Gainera, Internet izan da erreklamazioak aurkezteko gehien erabilitako bidea.2012. urtean, herritarrek guztira 2.943 erreklamazio egin dituzte Arartekoan (2.347 2011n) eta ofiziozko 69 espediente izapidetzen hasi gara. Kontuan hartzen bada 2011n % 26 hazi zirela aurreko urtearen aldean, nabarmendu behar dugu azken bi urteotan herritarren kexak gutxi gorabehera % 50 gehitu direla, batik bat ikaragarri ugaritu direlako eduki ekonomikoa duten gizarte-prestazioen gaineko kexak.2012. urtean 1.810 kexa-espediente ebatzi dira (ugaritu egin dira 2011. urteko 1.791 kexen aldean). Horietatik 1.144 aurtengoak dira eta 666 aurreko urteetakoak.Iaz, kexa eragin zuen administrazio-jarduera aztertu ondoren, % 55etan iritzi diogu jardueraren bat oker egin dela (zertxobait hazi dira 2011. urtearekin alderatuta) eta % 45etan jarduera ez zela okerra. Eragindako administrazioak kexa sorrarazi zuen jarduera zuzendu eta aldatu du kasuetatik % 85,78tan; beraz, ehunekoa 2,47 puntu igo da iazkoarekiko. Kasurik gehienetan ez da gomendio formalik bidali behar izan administrazioak Arartekotik helarazitako proposamena onar zezan.(1. taula)Ararteko erakundearen esku-hartzearen eraginkortasun-maila% % Konpondutako jarduera okerra85,77Gomendiorik gabe88,28Gomendio onartua13,63Onartu gabeko gomendioa18,09Konpondu gabeko jarduera okerra14,232. Arreta zuzeneko bulegoen jarduera (bisitak eta telefono bidezko kontsultak)1996tik, Ararteko erakundeak arreta zuzeneko bulegoak dauzka Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan. Horri esker, administrazioren batekin arazoak dituzten herritarrei hobeto lagun diezaiekegu. Bulegoetan hartutako eskarmentuak erakusten du, gainera, bertan jasotzen diren bisitez gain, telefono bidezko kontsulta ugari ere egiten direla, eta erakundeko langileek erantzuten dituztela.Horregatik, bisitak ez ezik, telefonozko kontsultak ere zenbatzen ditugu, ziur baikaude horien bitartez informatzeko lan interesgarria egiten dela pertsonei administrazioekin dituzten harremanetan zein eskubide dituzten adierazten. Horrela, 2012. urtean guztira 8.758 kontsultari erantzun diegu. Horien artean, 1.757 telefono bidezko kontsultak izan dira, eta 7.001, berriz, hiru bulegoetakoren batera joan diren pertsonenak. Beraz, % 66,70 areagotu dira 2011. urtearen aldean.(2. grafikoa)Telefono bidezko kontsulta eta bisiten kopurua arreta zuzeneko bulegoetan- Arreta zuzeneko bulegoetara egindako bisitetatik zenbat bihurtu diren kexaArreta zuzeneko hiru bulegoetan jasotako bisitetatik 1.657 kexa bihurtu dira, hau da, bisita guztietatik % 23,66.(3. grafikoa)Kexa bilakatutako bisitakGainerako bisitei dagokienez, batzuetan erakunde honen jarduera-eremutik kanpoko gaiei loturikoak ziren; horrenbestez, ezin ziren kexa moduan bideratu; beste batzuetan, agiri gehiago behar ziren edo aurretiazko gestioak egin behar ziren administrazio-organo eskudunetan; eta azkenik, beste zenbait kasutan, azaldutako arazoek kexa bihurtzeko funtsik ez zuten, bisitak kexa-espediente baten biderapenarekin zuen zerikusia edo erreklamatzaileak bere arazo zehatzean zein izapide egin behar zituen jakin nahi zuen.3. Jasotako kexak2012. urtean 2.943 erreklamazio jaso ditugu guztira: 2.764 kexak izan dira, eta 179 idatzizko kontsultak. Gainera, ofiziozko 69 jarduera hasi ditugu. Honekin batera doan grafikoan ikus daitekeen bezala, kopuru hori Arartekoa sortu zenetik handiena da eta % 50 hazi da, gutxi gorabehera, azken 2 urteotan.(4. grafikoa)Jasotako kexen kopuruaren bilakaera(2000 -2012)** 1989az geroztiko segida osoaren informazioa Arartekoaren web guneko Berrikuntza eta Estatistika atalean kontsulta daiteke.Horietatik 2.529 (1999 izan ziren 2011n) tramiterako onartu dira, Arartekoak aztertu eta iker ditzan. Geroago, benetan tramiterako onartutakoak sailkatuko ditugu, Arartekoaren lan-arloak oinarritzat hartuta.- Onartu gabeko kexakArarteko erakundea sortu eta arautzeko 3/1985 Legearen 21. artikuluan adierazten dira zein zertzelada gertatu behar duten herritarren kexak ez onartzeko. Horrela, hainbat arrazoirengatik onartu ez diren kexak bereizi behar dira: norbanakoen arteko gatazka zelako, ordurako auzitegian azalduta zegoen arazoren bati buruzkoa zelako (epai irmoa jasota edo epailearen ebazpenaren zain), edo erakunde honen eskumen eremutik kanpo zegoelako.Nolanahi ere, kexei ahalik eta babes juridikorik handiena eskaintzeko irizpidea mantentzen da; horrela, ahalegina egiten da prozedurazko arauak herritarrek egindako kexa onartzearen alde interpretatzeko. Onartu ez diren kexetan, erakundea kexagileari aholku ematen ahalegintzen da beti, hark azaldu dituen arazoak konpontzeko egokienak izan daitezkeen bideei dagokienez.(5. grafikoa)Onartu gabeko kexak eta egoerak- Estatuko Herriaren Defendatzaileari edo beste defendatzaile batzuei bidalitako kexakEstatuko administrazioaren jardueraren kontrako kexak ez ditu zuzenean Ararteko erakundeak bideratzen, administrazio hori ez baitago erakunde honen kontrolpean. Kexa horiek Estatuko Herriaren Defendatzaileari bidaltzen dizkiogu. Gainera, kexa batzuk beste autonomia erkidego batzuetako parlamentuetako ordezkariei igortzen dizkiegu, horien eskumen-eremupean dauden herri-administrazioei dagozkielako.Estatuko Herriaren Defendatzaileari bidalitako kexak108Beste defendatzaile batzuei bidalitako kexak3- Fiskalari bidalitako kexakJustizia administrazioaren eta bulego judizialaren funtzionamendua2- Arlo eta administrazio bakoitzari zuzendutako kexen kopurua zuzen interpretatzeko eraHasiera batean, administrazio jakin baten jarduerek kexa asko eragiten badituzte edo arlo zehatz batean kexa anitz jasotzen badira, pentsa liteke horrek estua duela herritarrek administrazio horren funtzionamenduaz duten iritzi txarrarekin, zabarkeria, gehiegikeriak edo legez kontrako jarduerak egoteari dagokionez.Hala ere, ñabardura garrantzitsuak egin behar zaizkio kexa-kopuruaren lehen pertzepzio eta interpretazio horri, ondorioak presaka ez ateratzeko, ondorio horiek okerrak eta bidegabeak izan baitaitezke eragindako administrazioei dagokienez.Horrela, nahiz eta administrazio jakin baten jarduerak sortutako kexa-kopurua hasiera batean esanguratsua izan, are esanguratsuagoa da -eta hori da egiaz garrantzitsua- zenbat kexatan izan zituen kexagileak erakunde honetara etortzeko moduko arrazoiak, administrazio batek oker jokatu zuelako. Halaber, erakunde honen iritziz, kexa-kopuruaren datua bera baino garrantzitsuagoa da kasuan kasuko administrazioaren jokabidea, bai ezarritako epean informatzeko betebeharra betetzeko orduan, bai erreklamazioa ikertu edo aztertu ostean emandako ebazpenei dagokienez. Hau da, funtsezkoa da administrazioak gomendioak edo iradokizunak onartzen dituen ala ez egiaztatzea, administrazioak oker jokatu duela antzeman denean.4. Estatistika alorrez alorKontuan hartzen badugu kexak zein arlo tematikorekin dauden lotuta, hauxe ikusten da: aurreko urtearen aldean, oro har, gora egin du gizarte eremuarekin zerikusia duten kexen kopuruak. Azken kexa horiek kategoria bakarrean bilduta agertzen ez badira ere, hainbat arlotan azaltzen dira, ez bakarrik gizartean baztertuta edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonen kategorian, baizik eta baita ere etorkinen, buru-gaixoen, haur eta nerabeen, adinekoen, etxebizitzaren, espetxeratuen, ezintasuna duten pertsonen, eta abarren arloetan.Aurkeztutako kexek hizpide duten gai-arloaren arabera 2012an gizarte bazterkeriaren aurka borrokatzeko bitartekoekin loturiko erreklamazioak izugarri igo direla antzeman dugu: 1.010 2011ko 329 kexen eta 2010eko 32 kexen aurrean. Kexa horiek hirukoiztu baino gehiago egin dira aurreko urtearekin parekatuz eta % 3.056eko igoera izan dute bi urtetan. 1.010 kexetatik 875 (hau da, ia % 90) Lanbideren funtzionamendu txarrarekin loturiko hainbat arazori buruzkoak eta diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria kudeatzerakoan izandako jarduerei buruzkoak dira.Gizarteratzearen arloaz gain, modu esanguratsuan euren jarduera handitu duten eremuak aztertuz gero, ondorioztatu dezakegu hauexek direla jarduna gehien handitu dutenak: Administrazioaren zerbitzurako langileak, eta Herri-administrazioen ondasun eta zerbitzuak. Ogasuna, Osasuna eta Jarduera ekonomikoaren antolamendua arloek ere handitze nabarmenak izan dituzte. Etxebizitza arloko kexa-kopuruak behera egin du 2012. urtean.Ararteko erakundean jasotako kexen % 56k gizarte-eskubideekin lotura dute (hezkuntza, osasuna, gizarte babesa, etxebizitza, etab.)Modu berean, esan dezakegu kexen % 50ek (gizarteratzeko arlokoak barne) pertsona guztien berdintasun erreal eta eraginkorra bermatzera zuzendutako politika publikoekin zerikusia daukatela. Politika horien xedea pertsona jakin batzuei: emakumeak, gizarte bazterkeria pairatzen duten edo pairatzeko arriskua duten pertsonak, adinekoak, haurrak eta nerabeak, ezintasunen bat duten pertsonak, homosexualak -gay zein lesbianak- edo transexualak, etorkinak, ijitoak, etab., eskubide hori behar bezala gauzatzeko aukera galarazten edo eragozten dieten oztopoak kentzea da.Kexen % 65 gizarte estatuaren exijentzien ondoriozko prestazioei, baliabideei eta politika publikoei buruzkoak dira.(2. taula)Jasotako kexen banaketa, jarduera-arloaren araberaArloaKop.% Kexak% Kontsultak% Gizartean baztertuta edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak1.00439,798942,08158,38Lehentasunezko taldeak: ezinduak, adinekoak, berdintasuna, etorkinak, espetxeratuak, e.a.1927,591677,112513,97Hezkuntza1787,041697,1995,03Herri-administrazioen zerbitzuko langileak1455,731375,8384,47Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak1335,261174,98168,94Etxebizitza1214,781094,64126,71Herrizaingoa501,9847231,67Trafikoa712,81672,8542,23Ogasuna993,91903,8395,03Osasuna973,84903,8373,91Ingurumena923,64853,6273,91Haurrak eta nerabeak672,65672,8500Hirigintza eta lurralde antolamendua602,37542,363,35Jarduera ekonomikoaren antolamendua582,29451,91137,26Kontsulta381,580,343016,76Justizia341,34271,1573,91Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak301,19281,1921,12Hizkuntz eskubideak, kultura eta kirola261,03261,1100Lana eta Gizarte Segurantza220,87180,7642,23Animaliak babestea eta edukitzea70,2870,300Informatzeko eta ezagutzeko teknologiak eta datuak babestea50,230,1321,12Guztira2.5291002.3501001791005. Estatistika eragindako administrazioen araberaAdministrazio bakoitzari eragiten dioten kexen proportzioari buruzko datuen arabera, joan den urtean bezala, 2012an Eusko Jaurlaritzaren kontra egin dira kexarik gehienak (% 65,83), eta kexa gutxiago egin dira autonomia erkidegoko udalen jardueren gainean (% 20,02).Edonola ere, espedienteetan inplikatutako administrazioak ikertzeak ez du esan nahi jarduera okerrik egin dutenik, baizik eta haien jardueraren batek kexa sortarazi duela.(6. grafikoa)Zuzenean bideratutako kexen banaketa, eragindako administrazioen araberaA) Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) egindako kexak- Banaketa arlokaEusko Jaurlaritzak eskumen zabala duen arloetan (gizarte babesa eta enplegua, hezkuntza, etxebizitza, herri-administrazioen zerbitzuko langileak, osasuna eta herrizaingoa) egon da kexa-kopururik handiena.(3. taula)Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) egindako kexen banaketa, arloen araberaArloaKop.% Gizartean baztertuta edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak94759,52Hezkuntza1378,61Etxebizitza996,22Herri-administrazioen zerbitzuko langileak915,72Osasuna905,66Herrizaingoa563,52Jarduera ekonomikoaren antolamendua201,26Lana eta Gizarte Segurantza201,26Haurrak eta nerabeak181,13Buruko gaixotasunak edo nahasmenduak dituzten pertsonak181,13Hizkuntz eskubideak, kultura eta kirola150,94Ingurumena140,88Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak120,75Familiak110,69Ezintasunen bat duten pertsonak70,44Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak60,38Ogasuna50,31Justizia50,31Etorkinak50,31Espetxeratuak30,19Emakumeen berdintasuna eta osotasuna20,13Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk20,13Talde terroristen biktimak20,13Hirigintza eta lurralde antolamendua20,13Gaixo kronikoak20,13Lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta transexualak10,06Animaliak babestea eta edukitzea10,06Guztira1.591100- Sailen araberako banaketa(7. grafikoa)Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) egindako kexen banaketa, sailen arabera** Sail batzuk bikoiztuta daudela dirudi, abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuarenbidez izan zen gobernu aldaketa dela-eta.B) Foru administrazioen aurka egindako kexak- Banaketa lurraldekaForu aldundien aurka aurkeztutako erreklamazioen artean, nabarmentzekoa da ugaritu egin direla Bizkaiko Foru Aldundiaren aurkako kexak, guztizkoaren % 52,40 eta gutxitu egin direla Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurkakoak.(8. grafikoa)Foru administrazioen aurka egindako kexen banaketa, lurraldeen arabera- Banaketa arlokaOhikoa denez, gizarte ekintzaren arloak sortarazten ditu foru administrazioen aurka jasotzen diren kexetatik gehienak.(4. taula.)Foru aldundien aurka egindako kexen banaketa, arloen araberaArlolaAraba/ÁlavaBizkaiaGipuzkoaGuztiraKexakGizartean baztertuta edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak3171510739,48Ogasuna51983211,81Adinekoak eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak61773011,07Haurrak eta nerabeak1385269,59Ezintasunen bat duten pertsonak965207,38Hirigintza eta lurralde antolamendua442103,69Herri-administrazioen zerbitzuko langileak21693,32Buruko gaixotasunak edo nahasmenduak dituzten pertsonak43-72,58Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak-5272,58Hizkuntza eskubideak, kultura eta kirola-3362,21Gaixo kronikoak32-51,85Ingurumena21-31,11Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak11131,11Jarduera ekonomikoaren antolamendua-1120,74Familiak1--10,37Kontsulta1--10,37Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk1--10,37Etorkinak--110,37Guztira8314246271100C) Tokiko administrazioen aurka egindako kexak- Banaketa lurraldekaKexa gehienak Bizkaiko udalen aurkakoak izan dira, baina kontuan hartu behar da horixe dela lurralderik jendetsuena.(5. taula)Tokiko administrazioen aurka egindako kexen banaketaKop.%Bizkaiko udalak24149,8Gipuzkoako udalak11724,17Arabako udalak10020,66Arabako administrazio batzarrak122,48Bizkaiko mankomunitateak,partzuergoak eta parkeak112,27Gipuzkoako mankomunitateak,partzuergoak eta parkeak30,62Guztira484100(6. taula)Autonomia erkidegoko udalen eta administrazio batzarren aurka egindako kexakArabako udalakKop.Vitoria-Gasteiz76Laudio/Llodio6Beste batzuk*18Guztira100Bizkaiko udalakKop.Bilbao75Getxo24Barakaldo21Erandio13Santurtzi11Beste batzuk*97Guztira241Gipuzkoako udalakKop.Donostia-San Sebastián35Irun10Errenteria7Tolosa7Lasarte-Oria6Beste batzuk*52Guztira117* Zerrenda osoa Arartekoaren web gunean kontsulta daiteke, Berrikuntza eta estatistikaatalean.- Banaketa arlokaNormalean gertatzen den bezala, tokiko administrazioen jarduerek eragindako kexak modu nahiko homogeneoan banatuta daude udalek eskumen garrantzitsuak dituzten arloen artean. Honako arloak nabarmentzen dira: gizarte-bazterketa, adinekoak, haur eta nerabeak eta ezinduak.D) Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio batzuen aurka egindako kexakUdalen, aldundien edo Eusko Jaurlaritzaren aurkako kexa horiez gain, beste administrazio batzuen aurkako zenbait erreklamazio ere jaso dira: hain zuzen, erakunde eta organismo publikoen, elkargoen eta abarren aurkakoak. Estatuko administrazioaren aurkako kexak ere atal honetan jasotzen dira. Arartekoak modu informalean ikertu ditu kexa horiek, nahiz eta Estatuko administrazioaren jarduera gure erakundearen kontrol-eremutik kanpo egon.Euskal Herriko Unibertsitatearen aurka aurkeztutako kexei dagokienez, asko gutxitu dira iaz izandakoekin alderatuz.(7. taula)Euskal Herriko Unibertsitatearen aurka egindako kexakGuztiraHezkuntza6Herri-administrazioen zerbitzuko langileak3Guztira96. Lurralde estatistika (kexen banaketa lurraldeen arabera)(9. grafikoa)Kexen lurralde banaketaren bilakaera, jatorriaren arabera (2000-2012)Kapituluan zehar adierazi izan dugun bezala, lurraldez lurralde aurkeztutako kexak aztertzen baditugu, herritarrei arreta emateko bulegoetara egindako bisitekin gertatu bezala, Arabako lurraldeak izan du progresiorik handiena kexen kopuruan, ondoren Bizkaiak, eta, neurri txikiagoan, Gipuzkoak.- Kexak lurraldez lurralde, 10.000 biztanlekoLurralde historikoen arabera kexen jatorriaren konparaziozko azterketa egiteko, lurralde bakoitzetik jasotako kexen kopuru osoa lurralde horretako biztanleriarekin lotuko dugu. Hurrengo koadroan bildu ditugu lurralde bakoitzetik 10.000 biztanleko multzo bakoitzeko jaso ditugun kexei buruzko datuak.Aurreko urteetan bezalaxe, Araba Lurralde Historikoan egin dira kexa gehienak, ia Gipuzkoan halako lau.(10. grafikoa)Kexak lurraldez lurralde, 10.000 biztanleko (2000-2012)- Kexen banaketa lurralde bakoitzeanKexagileak lurralde historikoko hiriburuan ala beste udalerri batzuetan bizi diren, herritarren jokabidea ez dela berdina erakusten du kexen banaketak. Egiaz, Bizkaian eta Gipuzkoan, handiagoa da hiriburutik kanpo bizi diren kexagileen kopurua; Araban, ordea, kexetatik % 87,11 Gasteizen bizi direnek egin dituzte.(8. taula)Kexen banaketa, hiriburuko biztanleek edo lurraldeko gainerako udalerrietako biztanleek egin dituzten kontuan hartutaAraba/ÁlavaKop.% Vitoria-Gasteiz78487,11Beste udalerri batzuk11612,89Guztira900100BizkaiaKop.% Bilbao62044,32Beste udalerri batzuk77955,68Guztira1.399100GipuzkoaKop.% Donostia-San Sebastián21737,41Beste udalerri batzuk36362,59Guztira580100- Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo etorritako kexakUrtean zehar, beste autonomia erkidego batzuetatik eta beste estatu batzuetatik etorritako kexak jaso ditugu. 7. Prozedurari buruzko estatistika (kexen egoera)Jarraian, Arartekoari egindako kexen biderapena zein egoeratan dagoen aztertuko dugu. 2012. urtean 1.509 ebazpen eman dira. Horietatik 911, urtean zehar egindako kexei buruzkoak izan dira, eta gainerakoak, 598, aurreko urteetan egindako kexak ziren, azaldu ziren urtean bertan osorik ezin izapidetu izan zirenak.Arartekoak 2012an emandako ebazpenen arabera, 830 kasutan, eragindako administrazioak jarduera okerren bat burutu zuen, hau da, kasu guztietatik % 55etan; portzentaje hori iazkoa baino handiagoa. Hala ere, ez da jarduera okerrik antzeman aztertu ditugun espedienteetatik % 45etan.2012. urtean egindako kexei dagokienez, Arartekoak 911 ebazpen eman ditu, eta 499 kasutan ez du jarduera okerrik antzeman.Izapidetzen ari ziren espediente batzuetan, kexa aztertzen hasi ondoren, azterketa jarraitzea eragozten duten hainbat inguruabar agertu dira: beste defendatzaile batzuekiko bikoiztasuna, epailearen ebazpenaren zain dauden auziak, epai irmoa dutenak, epai bideari ekin diotenak eta abar. Espediente horiek Gerora ez dira onartu izenpean jaso dira ondoko grafikoetan.(11. grafikoa)2012an hasi eta bukatu diren kexak(12. grafikoa)2012an bukatu diren kexak- Kexen egoera: euskal administrazio publikoen jarduera zuzenak eta okerrak(13. grafikoa)Kexa-espedienteen egoeraAurreko datuetatik ondorioztatzen denez, Arartekoak 2012. urtean sakonki aztertu dituen erreklamazio guztietatik 830 kasutan, hau da, % 55etan ondorioztatu da jarduera okerren bat egin dela.8. Ofiziozko jarduerakHerritarren kexak aztertu eta ikertzeaz gain, Ararteko erakundeak, bere kabuz, hainbat gai ikertzeari ekiten dio: batzuetan, euskal administrazio publikoren batek agian oker jokatu duela iruditu zaigulako; beste batzuetan, zerbitzu berriak emateko edo laguntzeko aukera ikusi dugulako. Otsailaren 27ko 3/1985 Legeak -Ararteko erakundea sortu eta arautzekoak- ofizioz jarduteko aukera xedatu zuen 17.1 artikuluan. Horri esker, Arartekoak bere kabuz esku har dezake, administrazioaren irregulartasunen edo akatsen baten ondorioz kalteturiko herritarren kexen zain egon barik.2012an ofiziozko 69 espediente bideratzen hasi gara (74 aurreko urtean). Arloen arabera, aipatzekoak dira Haur eta Nerabeentzako Bulegoari dagozkionak, baita herritarren segurtasunaren eta ogasunaren gainekoak ere.Antzeman daitekeen moduan, ofiziozko jardueren irekierari dagokionez, haurren eta nerabeen bulegoaren jarduera nagusitu da. Hala, ikuskapen bisitaldietan ateratako ondorioen bidez, haurren egoitza baliabideen eta familia elkarguneen gainbegiratzea burutu da (horren ondorioz gai horri lotutako gomendio orokor bat onartu da) eta arrisku egoera berezian dauden adingabeen gaineko txosten berezian jasotako gomendioan jarraipena egin da, baita Arabako hezkuntza konpentsatzailearen partzuergoaren desagerpenari buruzkoa ere.Modu berean, herrizaingoaren arloan, izaera bereko hainbat ekimen burutu dira: Ertzaintzaren jarduerei (horietan, Iñigo Cabacas eta Xuban Nafarrate heriotza eragiteraino eta larriki zaurituak izan ziren, hurrenez hurren) lotuta gauzatutakoak; Ertzaintzak eta tokiko poliziek trafikoko istripu bat izan duten eta osasun zentroetara eraman dituzten biktimen senideei ematen dieten informazioa ezagutzea helburu dutenak (horrek guztiak Arartekoaren Gomendio Orokor bat eragin du); edo Ertzaintzak eta tokiko poliziek jarraitzen duten prozedura ibilgailuak gidatu bitartean gidaria substantzia estupefazienteen edo analogoen eraginpean dagoen ala ez antzemateko proben emaitza positiboa denean; eta, amaitzeko, Ertzaintzaren terrorismoaren aurkako taldearen bideo bidezko zaintzarako grabazioen kopien jarraipenari lotutakoak.Halaber, aipatu behar ditugu ere Ogasunaren arlotik abian jarritako ofiziozko jarduerak: hutsik dauden etxebizitzen zaborren tasari lotutakoak; etxeko langileen PFEZaren zerga tratamenduari buruzkoak; hiri izaera duten lursailen balioaren handitzeari buruzko zergan lursailaren balioaren minusbalioaren gainekoak; edo, PFEZari dagokionez, ondare irabaziaren kalifikazioa burututako etxebizitzetan, besteak beste.Buruko osasunari eta mendekotasunari buruzko txosten berezien jarraipenaren bidez, zenbait ekimen abian jarri dira adinekoen edo buruko gaixotasun edo gaixotasun kroniko bat duten pertsonen eremuan.(9. taula)Ofiziozko jardueren banaketa, arloen araberaKop.% Haurrak eta nerabeak1318,84Herrizaingoa1318,84Ogasuna1115,94Gizartean baztertuta edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak68,69Adinekoak eta mendekotasun egoeran daudenpertsonak45,79Osasuna34,35Ezintasunen bat duten pertsonak34,35Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak34,35Buruko gaixotasunak edo nahasmenduak dituzten pertsonak22,9Ingurumena22,9Hizkuntz eskubideak, kultura eta kirola22,9Emakumeen berdintasuna eta osotasuna11,45Espetxeratuak11,45Justizia11,45Informatzeko eta ezagutzeko teknologiak eta datuak babestea11,45Herri-administrazioen zerbitzuko langileak11,45Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak11,45Etorkinak11,45GUZTIRA69100Izaera enblematikoa duelako, Gasteizen Green Capital delakoaren egoitza gisa aukeratutako eraikinak irisgarritasun fisikoari lotuta zituen arazoen ondorioz garatutako jarduera azpimarratu nahi izan dugu.Horren eta ofiziozko beste jarduera batzuen gaineko informazio osatuagoa txosten honetako II. eta III. kapituluetan aurkitu daiteke, bai eta Haurren eta Nerabeen Bulegoaren txosten erantsian ere.9. Estatistika soziologikoa. Erreklamazioak egiten dituzten pertsonen tipologia eta erreklamazioen formatuaGure zerbitzuetara jotzen duten pertsonei harrera egiteko modu naturalak Arartekoaren esku hartzea eskatzen duten pertsonen ezaugarriak eta baldintzak ezagutzearekin zuzeneko zerikusia dauka.- Erreklamazioak egiten dituzten pertsonen ezaugarriak2012. urtean egindako kexen analisi soziologikoak ez du aldaketa esanguratsurik erakusten aurreko urtearen aldean. Hala ere, zehatzago aztertuta, hauxe ikusi dugu: gizartean baztertuta dauden pertsonen arloan (horrek hartzen du iaz egindako kexen zati handi bat) gizonek kexa gehiago egin dituztela emakumeek baino.(14. grafikoa)Jasotako kexen banaketa, kexagileen ezaugarrien arabera- Kexa idazteko erabilitako hizkuntzaGaur egun gaztelania da kexak idazteko gehien erabiltzen den hizkuntza. Euskaraz eta bi hizkuntzetan aurkeztutakoek gorakada txiki bat izan dute. Halere, Arartekoaren erakundean herritarrei bi hizkuntza ofizialetan arreta emateko gai diren pertsonak daude.Ararteko erakundeak erreklamazioak herritarrak aukeratutako hizkuntzan izapidetzen ditu, irizpide modura. Arartekoa kexa eragindako administrazioekin harremanetan jartzean, eta ofiziozko espedienteren bat abiatzen duenean, komunikazioa EAEko bi hizkuntza ofizialetan egiten da.(15. grafikoa)Kexen banaketa, erabilitako hizkuntzaren arabera- Kexak aurkezteko eraKexak aurkezteko moduari buruzko datuek erakusten digute azken urteotan joera aldatu egin dela, izan ere, kexetatik % 55 aurrez aurre egin dira, Arartekoaren herritarren arretarako hiru bulegoetan eta 2011. urtean, berriz, Internet izan zen kexak jartzeko bide nagusia. Gizarte-eskubidekin lotutako kexak ikaragarri gehitu direlako gertatu da hori.(16. grafikoa)Kexen banaketa, aurkezteko eraren arabera- Arreta zuzeneko bulegoetara bertaratutako pertsonen ezaugarriak(17. grafikoa)Arreta zuzeneko bulegoetara egindako bisitakIkus daitekeenez, aurten izugarri gehitu dira zuzenean arreta emateko bulegoetara egin diren bisitak, batez ere Gasteizko eta Bilboko bulegoetara, horietan ia bikoiztu egin baitira aurrez aurre artatutako kasuak. Ehunekoei begira, bisitak % 66,70 gehitu dira 2012. urtean.(18. grafikoa)Arreta zuzeneko bulegoetara bertaratutako pertsonen ezaugarriak. EAE(19. grafikoa)Arreta zuzeneko bulegoetara bertaratutako pertsonen ezaugarriak(20. grafikoa)Arreta zuzeneko bulegoetara bertaratutako pertsonen ezaugarriak(21. grafikoa)Arreta zuzeneko bulegoetara bertaratutako pertsonen ezaugarriakIkusten denez, zuzeneko arretarako bulegoetara joaten diren pertsonen ezaugarriak ez dira asko aldatzen EAEn kexak egin dituzten pertsona guztien ezaugarriekin konparatuta, eta kexagileen artean gizonezkoen presentziaren ehunekoa aldatzen dute, gorantz, aurreko urteen aldean.- Arreta zuzeneko bulegoetara etortzen diren pertsonen adinaAdin-multzoei buruzko datuak aztertuta, ez dago aldaketa nabarmenik aurreko urteen aldean.(22. grafikoa)Arreta zuzeneko bulegoetara etorritako bisitarien banaketa, adin multzoka10. Erabiltzaileen iritzia10.1. Erabiltzaileei egindako inkestaren emaitzakDuela zenbait urte, herritarrengana hurbiltzeko bidea hasi genuen, esku hartzeko eskatu diguten pertsonen iritzia jakiteko. Erakundearen jardunbidean ahulguneak zeintzuk diren jakitea eta eskaintzen dugun zerbitzua hobetzen saiatzea ditugu helburu.Horregatik, kexa-espediente baten izapideak amaitzen ditugunean, kexagileari galdera-sorta bat bidaltzen diogu, nahi izanez gero eta izena ipini barik, galdera batzuei erantzuteko eskatuz, emandako zerbitzuaren gainean egiten duen balorazioa jakiteko.Emaitzak baloratzeko orduan garrantzitsua da honako hau kontuan hartzea: 2012an guztiz izapidetu diren kexetatik, % 55etan iritzi diogu eragindako administrazioak oker jokatu duela.Herritarrek Arartekoaren esku-hartzeaz 2012an egin duten balorazioa bikaintzat jo behar da, Arartekoaren zerbitzuak erabili dituztenen emandako erantzunetatik ondoriozta daitekeenez.(23. grafikoa)Nolakoa iruditu zaizu Arartekoak bidalitako informazioa?Hortaz, ¿jasotako informazioa ona edo oso ona? iruditu zaie kexaren bat egin duten herritarren % 87,50i, kexaren biderapena bukatu ondoren.(24. grafikoa)Zenbateraino zaude ados Arartekoak zure kexari buruz erabaki edo proposatu duenarekin?Arartekoak ematen duen zerbitzuaren balorazio onaren adierazgarririk nabarmenena da kexagileek % 87,50etan onartu dutela Arartekoak beraien kexaz emandako ebazpena.(25. grafikoa)Oro har, zer iruditu zaizu Arartekoaren lana?(Hau da, azaldu duen interesa, laguntzeko prest egotea, egindako gestioak...)Hau da, galdera-sortari erantzun dioten pertsonetatik % 87,50ek oso egokitzat jotzen dute Arartekoaren esku-hartzea.(26. grafikoa)Administrazioarekin arazoak dituen pertsonaren bati Arartekora joateko gomendatuko zeniokeBeraz, kasuetatik % 75etan Arartekora jotzea gomendatuko litzateke, administrazioarekin arazorik edukiz gero.(27. grafikoa)Nolakoa iruditu zaizu kexa aurkeztu zenuenetik tramitazioa bukatu arteko denbora?Erantzuna jasotzeko denborari dagokionez, % 63k uste dute denbora laburra edo oso laburra izan dela.Beraz, emaitza horiek denek ondorio hau aterarazten digute: Arartekoaren zuzeneko esku-hartzearekin -bere jardueraren eta pertsonazko baliabideen araberakoarekin- lotutako iritziak aztertzen direnean, oso ontzat jotzen da egindako lana.Bestelako emaitza lortzen da Ararteko erakundearen erabakitzeko edo jarduteko ahalmenetik kanpo geratzen diren alderdiez galdetzen denean. Alderdi horiek gehienbat administrazioaren laguntzeko edo ez laguntzeko jarrerarekin dute zerikusia: prozesuaren iraupena (% 37,50ek uste dute igarotako denbora luzea edo oso luzea izan dela).Inkestetan lortzen diren datuez gain (jada azaldu direnak), erreklamazioak egin dituzten pertsonek galdetegiko ataletako baten bidez bidali ahal dizkiote Arartekoari beren iritziak eta iradokizunak. Horien bidez adierazi nahi dugu berriro ere Arartekoren ebazpenak garrantzitsuak eta herri administrazioentzat nahitaez bete beharrekoak zirenaren proposamen orokorra. Zentzu berean, Arartekoaren funtzioa sustatzea proposatzen da herritarren eta administrazioen arteko arbitro gisa, bere erabakiak derrigorrezkoak izanik.Erakundearen funtzionamenduaren hobekuntza proposamenen artean, herritarrekiko bide telematikoak handitzearena eta ziurtagiri elektronikoak erabiltzearena gaineratzen dira, baita erreklamatzaileei noizean behin informazio formulak gaineratzea espedientearen egoeraren eta horren inguruan gertatzen diren berrien inguruan. Bi kontu horiek Arartekoa ezartzen ari den berrikuntzen artean daude.Gainera, erakundearen eta bere funtzioen berri ematea proposatu dute.Herritarrek Arartekoaren lanaren inguruan eskainitako iritzi datu horiek erantzukizun handia dira eta are pizgarriagoak eguneroko lanean.10.2. Ararteko erakundearen zerbitzu-kartaren web inprimakiaren bitartez jasotako IRADOKIZUNAK2012ko martxoan, Ararteko erakundearen bulego birtualaren sorrerarekin batera, Ararteko erakundeak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuen inguruko iradokizunak edo iritziak aurkezteko aukera sustatu zuen.Akats baten ondorioz modu hori erabiliz jaso ditugun kexak alde batera utzita (internet bidez aurkeztutako kexen ohiko izapidera bideratu dira) lau iradokizun aurkeztu dira:Horietako hiruk Bulego Birtualean sartzen diren pertsonek erabiltzen dituzten ziurtagiri digitalei lotutako kontu teknikoak dituzte hizpide.Iradokizun bat Ararteko erakundeak egoera ekonomiko larrian dauden pertsonen aurrean, herritarren elkartasuna sustatu dezala haren bitartekotzaren bidez.Horiek guztiek behar bezalako arreta jaso dute, Ararteko erakundearen Zerbitzuen Kartan ezarritako terminoetan eta epeetan.11. Informatzeko betebeharraLege antolamenduak Ararteko erakundearen modukoei esleitzen dizkien kontrol eginkizunak betetzeko ezinbestekoa da erakunde horien jarduera esparruetan sartzen diren herri administrazioen laguntza. Izan ere, administrazio horiek izapidetzen ari diren espedienteen ebazpen oinarritua lortzeko behar den informazio guztia eman behar dute eta, gainera, ezarritako epeetan egin behar dute hori, ikerketa eta kontroleko lanek gutxieneko eragingarritasuna izan dezaten nahi bada behintzat.Errealitate horretaz jabetuta, Ararteko erakundea sortu eta araupetzen duen otsailaren 27ko 3/1985 Legeak -23. artikuluan- bere kontrolpean jarritako herri administrazioen betebehar hori espresuki aipatzen du, administrazio horiei eskatzen zaizkien datu, dokumentu, txosten eta argitasun guztiak lehentasunez eta premiaz aurkeztu behar dutela dioenean. Era berean, 26. artikuluan ohartarazten du informazioak, espedienteak edota bestelako datuak bidaltzeko eskatzen zaienean, erakundeak eskatutakoari erantzun dakion epe bat ezarri beharko duela. Betebehar hori sendotzeko, lege berberak dio, 24.2 artikuluan, herri Administrazioaren zerbitzura ari den edozein organismo, funtzionario, zuzendari edo pertsonak Arartekoaren ikerketa lanaren aurrean jarrera ezkorra edo oztopatzailea erakusten tematzekotan, txosten berezia egin ahal izango da, urteko txostenean dagokion atalean aipatzeaz gain.Hain zuzen ere, urteko txosten honetan atal hau sartzearen helburua da Eusko Legebiltzarrak eta, era berean, iritzi publiko orokorrak jakitea zein izan diren erakundearekin lankidetzan jarduteko arreta eta gogo berezia eskaini dituzten administrazio eta organismoak, baita lankidetza hori ukatu edo atzeratzeagatik herritarrek azaldutako kexak dagokien epean konpontzeko ezintasuna eragin dutenak ere.Komeni da azpimarratzea lankidetzan aritu beharra gogoratzeko funtzioa zuhurtziaz egiten dela, administrazioen kudeaketan eragina duten aldagaiak kontuan hartuta, eta kexa bat azaldu duen pertsonari erantzun eraginkor eta azkarra emateko ageriko helburuarekin.Ezinbesteko arreta beharrezkoa duten zirkunstantzien artean hauek dira nabarmenenak: Informazioa eskatu deneko arazoaren izate materiala, eskaera egin zaion erakundearen administrazio eta burokrazia sarearen konplexutasuna, jorratu beharreko prozeduren behin-behineko pilaketa, kontrolatutako erakundeen eraketan eragina duten eta hauteskunde garaien ondorio diren aldi baterako aldagaiak, arduradun eta funtzionarioen ordezkapen edo/eta errotazioa, etab.Baina, hala eta guztiz ere, ez dira gutxi arduragabekeria nabarmena islatzen duten egoerak, erakunde honen kontrol funtzioari eta, era berean, kexa azaldutako pertsonen eskubideei errespeturik gabeko jarrera aditzera ematen dietenak. Kasu horietan, hain zuzen, erakundeak ohartarazpenaren azken urratsera jotzea beste erremediorik ez du, lankidetzarik ezak eragin litzakeen ondorio penalen berri emateko asmoz (Zigor Kodeko 502.2 artikulua).Jarraian erantsitako zerrendetan agertzen dira 2012. urtean lankidetzan aritzeko prest egon diren administrazio edo beste erakunde batzuei buruzko datuak (1). Horregatik, ez da beharrezkoa izan horiei agindeirik egitea.Errekerimenduak jaso dituzten administrazio eta erakundeen gaineko datuak ere jaso dira (2).Azkenik, kasu larrienak nabarmendu dira, hau da, ohartarazpenak jaso dituzten erakundeetako arduradunen kasuak (3).Egokitzat jo dugu azpimarratzea Eusko Jaurlaritzako zenbait sail lehenengo zerrendan (esan dugun moduan, bertan euren lankidetza dela-eta gailendu diren administrazio eta erakundeak ageri dira) agertzearen arrazoia honen ondorioa dela: EAEko administrazioaren egitura berria (EAEko administrazioaren sailak sortzeko, deuseztatzeko eta aldatzeko lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012Dekretua). Izan ere, egiaztatu ahalko den moduan, sail horietako batzuek bigarren zerrendan korrelatiboa dute eskumenen ikuspuntutik. Bigarren zerrenda horretan errekerimendu bat jaso duten administrazio eta erakundeak jaso dira.Aurten ere, eskerrak eman behar dizkiogu Bilboko Udalari bere lankidetzagatik eta orain arte izan duen jarreragatik. Izapidetutako espedienteen bolumena gorabehera, ez dugu ezein momentutan errekerimendurik egiteko beharrik eduki.2012. urtean errekerimendu bat jaso duten administrazio eta erakundeei dagokienez, erabateko datu erlatiboak erakundearen web orrialdeankontsultatu daitezke. Hala ere, beharrezkotzat jo dugu ondorengo administrazio eta erakundeen gaineko berariazko aipamena egitea: txosten hau ixterakoan, erantzuteke dauden errekerimenduak dituztenak. Administrazio eta organismo horiek honako hauek diraEusko JaurlaritzaHezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila9 errekerimenduEnplegu eta Gizarte Gaietako Saila34 errekerimenduOsasun eta Kontsumo Saila8 errekerimenduEtxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila9 errekerimenduArabako Foru AldundiaToki Administrazioaerrekerimendu 1Ingurumenaerrekerimendu 1Gipuzkoako Foru AldundiaBerrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Departamentuaerrekerimendu 1Arabako udalakLaguardiaerrekerimendu 1Vitoria-Gasteizerrekerimendu 1Bizkaiko udalakLezamaerrekerimendu 1Sestaoerrekerimendu 1Karrantza Harana/Valle de Carranza2 errekerimenduGipuzkoako udalakAtaunerrekerimendu 1Azpeitia2 errekerimenduDonostia-San Sebastiánerrekerimendu 1Beste erakunde batzukBizkaiko Sendagileen Elkargo Ofizialaerrekerimendu 1Amaitzeko, sentitzen dugun arren, adierazi behar dugu ohartarazpen kopurua ez dela murriztu. Aurten, guztira, 12 alkatetzek ohartarazpenak jaso dituzte. Horietatik bik oraindik ez diete erakunde honek egindako errekerimenduei erantzun (Artziniega eta Barakaldoko Udalak). Beste bi kasutan, (Karrantza Harana eta Urduliz) erakundeak izapidetutako espedienteetan bere esku-hartzea bertan behera utzi behar izan du aipatutako alkatetzen lankidetza lortu gabe.11.1. 2012an kexak izanda ere, errekerimendurik jaso ez duten administrazioak eta bestelako organismoakZerrenda honetan jaso dira errekerimendurik egin behar izan gabe, ebatzi ahal izateko 2012. urtean gutxienez informazio-eskaera bat eragin duten administrazio eta bestelako organismo guztietan izapidetutako espedienteak. Sailak zehazki azaltzen dira EAEko administrazio orokorraren eta foru aldundien kasuan.Beraz, adierazi bezala, ardura eta arreta bereziena eskainiz lankidetzan jardun duten administrazioak eta erakundeak dira.A) Eusko JaurlaritzaSaila*Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna1Ekonomia eta Ogasuna3Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura10Lehendakaritza7Osasuna2Segurtasuna2 Abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuarenbidez sortutako sail berriakB) Foru aldundiakArabako Foru AldundiaDiputatu Nagusia1Euskara, Kultura eta Kirolak1Ogasuna, Finantza eta Aurrekontuak11Bizkaiko Foru AldundiaKultura1Ogasuna eta Finantzak14Ingurumena2Lehendakaritza2Ekonomia Sustatzea1Gipuzkoako Foru AldundiaKultura, Gazteria eta Kirola1Diputatu Nagusia2Ogasuna eta Finantzak9Ingurumena eta Lurralde Antolaketa2Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa2C) UdalakArabako Lurralde HistorikoaArabako udalakAlegría-Dulantzi1Amurrio2Armiñón1Arrazua-Ubarrundia1Ayala/Aiara1Campezo/Kanpezu2Laudio/Llodio1Ribera Alta1Yécora1Arabako administrazio batzarrakCaicedo-Yuso1Heredia1Lagrán1Menagarai2Navarrete1Rivabellosa1Santa Cruz de Campezo1Trespuentes1Bizkaiko Lurralde HistorikoaBizkaiko udalakAbanto y Ciérvana-Abanto Zierbena1Alonsotegi2Artzentales1Areatza1Arrigorriaga2Bakio2Barrika2Basauri1Berango2Berriz1Bilbao63Durango5Galdakao6Gamiz-Fika1Gatika1Güeñes1Igorre2Ispaster1Leioa3Lekeitio1Mundaka1Ondarroa1Portugalete3Santurtzi8Sondika1Ugao-Miraballes1Urduña/Orduña1Valle de Trápaga-Trapagaran1Zalla2Gipuzkoako Lurralde HistorikoaGipuzkoako udalakAndoain1Anoeta1Arrasate/Mondragón2Azkoitia1Beasain3Bergara1Deba1Elgoibar1Ezkio-Itsaso1Getaria2Hernani2Ibarra1Legorreta1Oiartzun2Oñati1Orexa1Pasaia1Soraluze-Placencia de las Armas1Tolosa7Usurbil3Zarautz3Zumarraga2D) Beste erakunde publiko batzukEuskal Herriko arkitektoen elkargo ofiziala1Vitoria-Gasteizko UNED ikastetxe elkartua1Bizkaiko doako laguntza juridikoaren batzordea1Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa6Bizkaiko garraio partzuergoa2Osabidezko Hezkuntza eta Lanerako Prestakuntzarako Pedro Anitua Partzuergoa1Gasteizko Arte eta Lanbide Eskola fundazioa1Gipuzkoako Urak SA1Izenpe1Eusko Legebiltzarra1Txingudiko Zerbitzuak111.2. Kexak direla-eta, 2012an errekerimenduren bat jaso duten administrazioak eta bestelako organismoakZerrenda honetan jaso dira ebatzi ahal izateko gutxienez informazio-eskaera bat eta errekerimendu bat egitea eragin duten administrazio eta bestelako organismo guztietan izapidetutako espedienteak, sailen arabera, EAEko administrazio orokorraren eta foru administrazioen kasuan. Zerrendak honako ezaugarriak ditu:(1)zenbat espedientetan egin den 2012. urtean informazio eskariren bat.(2)2012an informazioa eskatu deneko espedienteetatik zenbatetan egin den agindeia.(3)agindeia egin zaien espedienteen portzentajea, 2012an informazio eskaririk egin zaieneko guztirako espedienteen aldean.(4)2012an agindeirik zenbat espedienteri egin zaion, aurreko urteetan egindako informazio eskariei buruzkoak izanik.A) Eusko JaurlaritzaSaila1234Kultura5240-EITB5240-Kirol Egokituaren Euskal Federazioa1---Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa1395136,694Enplegu eta Gizarte Gaiak69418126,081Enplegu eta Gizarte Politikaka3512,86-Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa7114,291Herrizaingoa571322,815Justizia eta Herri Administrazioa14323,08-Ingurumena, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza9111,11-Uraren Euskal Agentzia4250-Osasuna eta Kontsumoa3625,55-Kontsumobide2---Osakidetza661928,793Etxebizitza, Herri Lanak eta Garraioak553665,454Eusko Trenbideak3---Euskal Trenbide Sarea5120-B) Foru aldundiakArabako Foru Aldundia(1)(2)(3)(4)Toki Administrazioa11100-Ingurumenaeta Hirigintza5120-Ekonomia Sustapena eta Foru Administrazioa11100-Gizarte Zerbitzuak7179,862Bizkaiko Foru Aldundia(1)(2)(3)(4)Gizarte Ekintza11565,221Nekazaritza2150-Herri Lanak etaGarraioak6116,67-Gipuzkoako Foru Aldundia(1)(2)(3)(4)Foru Administrazioa eta Funtzio Publikoa7114,29-Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismoa111001Gizarte Politika2428,33-C) UdalakArabako Lurralde HistorikoaArabako udalak(1)(2)(3)(4)Artziniega111001Baños de Ebro/Mañueta---1Barrundia11100-Elciego11100-Iruña Oka/Iruña de Oca2150-Labastida/Bastida--201Laguardia31--Peñacerrada-Urizaharra--33,331Valdegovía---1Vitoria-Gasteiz711216,93Arabako administrazio batzarrak(1)(2)(3)(4)Durana11100-Caranca y Mioma11100-Gipuzkoako Lurralde HistorikoaGipuzkoako udalak(1)(2)(3)(4)Aretxabaleta2150-Asteasu11100-Astigarraga---1Ataun2150-Azpeitia4250-Donostia-San Sebastián27725,931Errenteria7342,86-Hondarribia4375-Irun8--1Lasarte-Oria8112,5-Lazkao2150-Zaldibia1--1Zumaia1--1Bizkaiko Lurralde HistorikoaBizkaiko udalak(1)(2)(3)(4)Abadiño1--1Amorebieta-Etxano2150-Barakaldo12216,67-Bermeo3133,33-Busturia3266,67-Derio2--1Elorrio11100-Erandio12216,671Ermua---1Gernika-Lumo21501Getxo19210,531Gorliz---1Iurreta2150-Karrantza Harana/Valle de Carranza---2Lezama11100-Mungia41251Muskiz1--1Ortuella4125-Plentzia2150-Sestao5240-Sopelana5240-Zierbena11100-D) Beste erakunde publiko batzuk(1)(2)(3)(4)Arabako Abokatuen Elkargoa2150-Bizkaiko Sendagileen Elkartea11100-Bizkaiko soroAdministratzaileen Lurralde Kolegioa11100-Haurreskolak3133,33-Euskal HerrikoUnibertsitatea7228,57211.3. Arartekoak 2012. urtean egindako ohartarazpenen zerrendaA) Eusko JaurlaritzaSailaArduraTitularraErreferentzia (esp. zenb.)Azalpena (Kexa eragin duen gaia)Ohartarazpenaren dataEtxebizitza, Herri Lanak eta GarraioakZerbitzu zuzendariaPaloma Usatorre Mingo279/2011/23Santa Juliana auzoko ebazpenari buruzko jarraipena2012/6/04B) Foru Aldundia- Arabako Foru AldundiaSailaArduraTitularraErreferentzia (esp. zenb.)Azalpena (Kexa eragin duen gaia)Ohartarazpenaren dataToki AdministrazioaForu diputatuaJavier Ruiz de Arbulo Cerio2288/2011/29Kontzejuen finantzazioarekiko desadostasuna2012/12/03C) UdalakArabako Lurralde HistorikoaSailaArduraTitularraErreferentzia (esp. zenb.)Azalpena (Kexa eragin duen gaia)Ohartarazpenaren dataArtziniegaAlkateaAgurtzane Llano748/2012/29Udalaren jarduerarik eza bide publiko baten inbasioaren aurrean2012/11/29Bizkaiko Lurralde HistorikoaSailaArduraTitularraErreferentzia (esp. zenb.)Azalpena (Kexa eragin duen gaia)Ohartarazpenaren dataBarakaldoAlkateaAntonio J. Rodríguez1297/2012/29Udalerriko asteko azoka txikietan hutsik dauden postuak esleitzeko irizpidea2012/11/30ErandioAlkateaJoseba Goikouria1666/2010/28Kutsadura akustikoa2012/05/04Karrantza Harana/ Valle de CarranzaAlkateaJosé Luis Portillo414/2011/23Lursaila ixteko baimenaren ukapena2012/06/04UrdulizAlkateaJavier Bilbao1502/2011/23Hirigintzako legezkotasuna berriro ezartzeko eskaerari erantzunik ez ematea2012/06/04OrtuellaAlkateaOskar Martínez Zamora1068/2012/29Erroldatzea ukatzea2012/11/14Gipuzkoako Lurralde HistorikoaSailaArduraTitularraErreferentzia (esp. zenb.)Azalpena (Kexa eragin duen gaia)Ohartarazpenaren dataAstigarragaAlkateaAndoni Gartzia Arruabarrena2099/2011/23Enpresa baten isuria landa-lurzoruan dagoen kutxatila batean2012/10/17Donostia-San SebastiánAlkateaJuan Carlos Izagirre1273/2011/29Aparkalekuaren fidantza itzultzeko eskaera2012/1/18Lasarte-OriaAlkateaPablo Barrio Ramírez594/2012/29Bere etxebizitzara sartzeko eta zerbitzuekin konektatzeko bidearen gauzatze okerra2012/11/14OrioAlkateaBeñat Solabarrieta526/2011/28Kutsadura akustikoa2012/08/03