EuskaraEusko Legebiltzarrarentzako urteko txostena 20112012-07-274. Ararteko erakundearen beste jarduera batzuk4.1. Arartekoaren Informazio-guneak egoitza publikoetanArartekoak euskal herritarrei egiten duen lanaren berri emateko zereginarekin jarraitzen du, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsona guztiek jakin dezaten erakunde honek zein zerbitzu publiko eskaintzen duen, eta nola izan dakiekeen erabilgarri. 2009an, Arartekoak informazio-kanpaina bat hasi zuen, hau da, EAEko udaletxeetan informazio-gune batzuk jarri zituen, eskultura baten antzeko euskarri bat, kartoi-harrizkoa, erakundearen inguruko informazio interesgarriarekin (zer den, zer egiten duen, noiz jo Arartekoarengana, nola aurkeztu kexa bat...).Lehenengo fasean, informazio-gune horiek EAEko udal bakoitzean jarri ziren, ikus daitezkeen eta normalean jendea askotan ibiltzen den tokietan. Bigarren fasean, informazio baliabideak hiru foru aldundietako eta Eusko Jaurlaritzako bulegoetara bidali ziren.Arartekoaren erakundea euskal gizarteari hurbiltzeko eta gauzatzen dituen zereginak gehiago eta hobeto ezagutzera emateko, 2011n ekimen berri bat jarri zen martxan: lau hilez behingo dibulgazioko aldizkari bat bidaltzea informazio-guneetara, hain zuzen. Modu labur eta entretenigarrian azaltzen du Arartekoak azken hilabeteetan gauzatu dituen jarduera batzuk (ezohiko txostenak, gomendioak, kexak eta kontsultak...). Gainera, liburuxka zabalgarri batzuk egin ziren, eta, bertan, bost hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta arabieraz) jaso ziren Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikuluak.4.2. Buletin digitalaArartekoak etengabe egiten du apustu modernizazioaren alde, baita herritarrei egiten dugun lanaren berri emateko bideak hobetzearen alde ere, eta, horri esker, 2011n beste ekimen bat gauzatu da: "e-albisteak" buletin digitala, alegia. Oso tresna erabilgarria da herritarrei erakunde honek gauzatzen dituen jarduera guztien berri emateko. Bi hizkuntzatan argitaratzen da eta erraz irakurtzen da. Aldizkari honen formatua malgua da, eta, bertan, Arartekoaren jarduerarik garrantzitsuenetako batzuk jasotzen dira: gomendioak, artikuluak, argitalpenak, ebazpenak...Eta informazio eguneratua eskaintzeaz gain, buletin digitalak, era berean, zuzeneko esteken bitartez weborriko beste eremu batzuetara sartzeko aukera ematen du; adibidez, Haur eta Nerabeentzako Bulegora, arreta publikoko kolektiboetara, ebazpenetara, gomendioetara, ohiko txostenetara eta ezohiko txostenetara.Gobernuz kanpoko erakundeak eta gizarte zibil antolatua buletin honen xede garrantzitsua dira, baita herri-administrazioak, komunikabideak eta Arartekoak egiten duen lanaren informazio eguneratua izan nahi duten herritar guztiak ere.4.3. Arartekoaren eta haren ondokoaren jarduerarik esanguratsuenak, hitzaldiak emateari dagokionez, eta administrazioek eta gizarte erakundeek antolatutako ekitaldietan parte hartzeari dagokionezBaloreak eta giza eskubideak sustatzeko lanean, Arartekoaren erakundeak urte osoan zehar jarduera ugari gauzatzen ditu, adibidez, gizarte-erakundeek antolatutako ekitaldietan parte hartzen du, giza eskubideekin lotutako gaien inguruko foroetan hitzaldiak egiten ditu, erakundearen helburuekin estuki lotuta dauden ekitaldi instituzionaletan esku hartzen du, etab.Jarduera horien guztien katalogoa web orrian dagokion ataleankontsulta daiteke. Ondoren, Iñigo Lamarca arartekoak egindako jarduera batzuen laburpena eskaintzen dugu:

Otsailean Loiolan Soziokaritatezko Pastoralaren Topaketan parte hartu zuen, balio demokratikoei eta krisi ekonomikoari buruz eztabaidatzeko.

Martxoan tortura eta tratu txarrak prebenitzeko mekanismoak aplikatzeko beharrari buruzko hitzaldi batekin esku hartu zuen Giza Eskubideen eta Euskal Herriko Bakearen aldeko Foroan, Gernikan.

Ekainean hitzaldi bat eman zuen Alcalá de Henaresko Unibertsitateak Herriaren Defentsarien rolari buruz antolatutako Nazioarteko Biltzarraren esparruan.

Ekainean, era berean, hitzaldi bat eman zuen A Coruñan, "Joera sexoafektibo homosexuala eta identitate transexuala giza eskubideak dira" izenburukoa.

Abuztuan EHUn "Adinekoen gizarte-partaidetza gizarteko erronka handien aurrean" izenburuko udako ikastaro batean esku hartu zuen Donostian.

Irailean Burladan mahai-inguru batean esku hartu zuen, "Emakumearen eskubideak baieztapen politiko, legal eta moral gisa" gaiari buruz hitz egiteko.

Urrian abenduaren 26a Fundazioak Madrilen antolatutako adineko LGTBei buruzko I. Jardunaldian parte hartzera gonbidatu zuten.

Urrian, era berean, Arartekoak Donostian Giza Eskubideen XV. Ikastaroari hasiera emateko hitzaldia eman zuen, "Giza eskubideen kontrako merkatuak" izenburukoa.

Urrian bertan, Bilbon Osasun Mentalari eta Giza Eskubideei buruz egin ziren III. Jardunaldietan mahai-inguru bat moderatu zuen.

Azaroan Sevillan Espainiako Herriaren Defentsarien bulegoen lan-jardunaldi batean -krisi ekonomikoari eta Defentsarien bulegoen paperari buruzkoa- parte hartu zuen.

Hona hemen Julia Hernández Arartekoaren ondokoak egin dituen edo partaide izan den ekitaldirik esanguratsuenak:

2011ko urtarrilaren 27an, Arartekoaren albokoa, Julia Hernández Valles, Euskalerriaren Adiskideen Elkartekokide zenbakidunaren sarrera-lezioa egin zen.Sarrera-lezio horren leloa "Haurren sexu-ustiapenaren bezeroak" izan zen.

Urriaren 4an eta 5ean, Arartekoaren albokoak, Puerto Ricoko agintaritza legegileak gonbidaturik, Puerto Ricon "Pertsonen Salerosketa Iberoamerikan" izenburuko tailerretan parte hartu zuen.Tailer horietan, adingabeen turismo sexualaren gaia jorratu zuten, herrialde desberdinetako egoerak eta sustatzen diren lege bidezko konponbideak analizatu zituzten, herrialde hartzaileen edo helmuga-herrialdeen ikuspuntutik nahiz herrialde kontsumitzaileen edo jatorri-herrialdeen ikuspuntutik. Horrez gain, gai horren inguruan dauden nazioarteko arauei buruz ere mintzatu ziren, zehazki, espainiar legeriari buruz, bezeroari buruz eta haren zigorrari buruz.Halaber, urriaren 6an eta 7an hainbat bilera egin ziren FIOren (Ombusdmanaren Federazio Iberoamerikarra) emakumeen sarearekin.

2011ko azaroaren 15ean, arartekoaren albokoak, Julia Hernándezek, Donostiako Kursaal Jauregian ordutegien arrazionalizaziorako VI. Biltzarrean parte hartu zuen, eta, bertan, "Ordutegiak, gai sozial bat" izenburuko mahai-inguruan esku hartu zuen.

2011n, FIOren (Ombusdmanaren Federazio Iberoamerikarra) topaketa Genero-indarkeriari buruzkoa izan zen. FIOren kide diren herrialdeetako legeriak nahiz genero-indarkeria desagerrarazteko mekanismoak analizatu ziren. Defentsariaren bulegoaren emakumeen sareak ere -Arartekoaren albokoa sarearen kide da- gaiari heldu zion, zehazki, FIOren programaren barruko lan-jardunaldi batekin, eta FIOren Batzarrak onartutako konpromisoen parte bihurtu zen adierazpen bat egin zen.

Julia Hernándezek immigrazioari buruzko zenbait jardunalditan parte hartu du. Besteak beste, aipatzekoa da "Migrazioaren Nazioarteko Jardunaldia"; nazioarteko migrazioei buruzko munduko Forumaren harira egin zen abenduaren 19an, Gasteizen. Aipatzekoa da, halaber, Bilbon abenduaren 14an egin zen "Euskadin Immigrazioaren aldeko Gizarte Ituna Bultzatzeko Jardunaldia"n ere esku hartu zuela.