EuskaraEusko Legebiltzarrarentzako urteko txostena 20112012-07-273.2. Ombudsman-aren Nazioarteko Institutuaren (IOI/IIO) esparruko jarduerakOmbudsman-aren Nazioarteko Institutua (IIO), 1978an sortua, 150 ombudsman-erakunde baino gehiagoren arteko nazioarteko lankidetzarako mundu-mailako erakunde bakarra da. Bere aldizkako biltzarrez gain, IIOk eskualde-mailan eta nazioartean informazioa trukatzea sustatzen du. Ombudsman-aren Nazioarteko Erakundea sei eskualdetan antolatuta dago: Afrika, Asia, Asia Australa eta Ozeano Barekoa, Europa, Karibea eta Latinoamerika eta Iparramerika. Erakundeak hiru lan-hizkuntza ditu: ingelesa, gaztelania eta frantsesa.Arartekoa IOI/IIOren kide da. 2011n Erakunde horrek antolatutako jardunaldi batean parte hartu du, informazioa trukatzeko lan-jardunaldi bat izan zen. Varsovian, irailaren 13an eta 14an, IOIk nazioarteko mintegi bat antolatu zuen tortura eta tratu txarrak prebenitzeko mekanismoei eta Nazio Batuen Aukerako Protokoloaren aplikazioari buruz. Arartekoaren Justizia arloko koordinatzaileak, Rafa Sainz de Rozasek, mintegi horretan parte hartu zuen, eta erakunde honek arlo horrekin lotuta egiten dituen lanak eta dituen ikuspuntuak azaldu zituen.Halaber, IOI-Europek (International Ombusdman Institute), SÃndic de Greuges-ek eta Ekonomia Zirkuluak azaroaren 21ean eta 22an jardunaldi batzuk antolatu zituzten eskubideen eta jardunbide egokien defentsa interes orokorreko zerbitzuen eskaintza pribatuan eta Ombudsman-aren egitekoagaiari buruz. Topaketa horretan, beste herrialde eta eskualde batzuetako ombudsman-ek esku hartu zuten, baita aditu nazionalek eta nazioartekoek ere. Jarduera eta zerbitzu publikoen liberalizazio eta pribatizazio prozesuen ondorio nagusia da legeriak ez dizkiola Administrazioari soilik egozten zerbitzu publikoari dagozkion betebeharrak; izan ere, gaur egun sektore ekonomiko jakin batzuei ere egozten dizkie horrelako betebeharrak, gauzatzen duten jarduera dela-eta. (Ikus II.8 kapitulua)Jardunaldi horretara gizarte-harremanetako, azterlanetako eta modernizazioko zuzendaria joan zen, Arartekoaren ordezkari gisa,