EuskaraEusko Legebiltzarrarentzako urteko txostena 20112012-07-27V. ATALA. TXOSTEN BEREZIAK1. 2011. Urtean aurkeztutako txosten bereziak1.1. Txosten berezia: EAEko garraio sistema publikoak duen irisgarritasunari buruzko diagnostikoaMartxoaren 15ean eskuratu zitzaion Eusko Legebiltzarreko lehendakariari EAEko garraio sistema publikoak duen irisgarritasunari buruzko diagnostikoa izenburuko txosten berezia. Gero, 2011ko ekainaren 15ean, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordeari aurkeztu zitzaion1.Txostenaren gaia:Ezinduen taldeak aurre egin beharreko arazoak ugariak eta anitzak dira: hirigintza- eta arkitektura-oztopoak; garraioetako irisgarritasuna, lan mundura sartzekoa, hezkuntzakoa, teknologia berriak erabiltzekoa; zerga neurriak; arreta goiztiarra; elbarritasun mailen balorazioa; laguntza teknikoak aukera berdintasuneko bizitza bat garatzeko...Txostenaren helburua EAEn garraio sistema publikoak ageri dituen gabeziak eta urritasunak identifikatzea izan da, mugikortasun urriko pertsona multzoarentzat joan-etorriak seguruak eta funtzionalak izatearen baitan.Aipatu dugun mugikortasun urriaren ideia oso honen baitan, esan daiteke egun EAEn bizi den biztanleriaren % 37,3 talde horretakoa dela. Ehuneko hori areagotuz joango da, etorkizunean Euskadin zahartze tasa areagotzea proiektatu baita. Beraz, biztanleriaren zati handi bati eragin diezaiokeen arazo baten aurrean gaude.Diagnostiko azterlanak Euskadiko hiru lurralde historikoetako garraio publikoko sistemaren sare osoa hartzen du, hura izaera erregularrekoa eta erabilera orokorrekoa denean eta jatorria edota destinoa EAEn duenean. Hori dela eta, azterketak hauek hartzen ditu: 15 trenbide linea; martxan dauden bi tranbia sistemak (Bilbon eta Gasteizen); Bilboko sistema metropolitarra; hiri lineak, hiri artekoak eta ibilbide luzekoak hartzen dituen errepidetiko sistema, eta, azkenik, hiru euskal aireportuak.Bertatik bertarako lan guztia elementu grafikoen bidez (argazkiak) eta ikerketa-fitxak betez egin da, eta halaxe sartu da azterlanean. Argazki eta fitxa horiei esker, xehetasun baliotsuak eskuratu dira; izan ere, garraio-sistema bakoitzean hainbat elementu konparatzea ahalbidetzen du.Ondorioak eta gomendioak:Lanak agerian jartzen du zer jarduera burutu behar diren lehenbailehen geltokietako sarreretan, trenbide-pasaguneetan, nasetarako sarreretan, eta abarretan benetako arrisku egoerak saihesteko edo beste zenbait gertaera saihesteko, adibidez, Euskal Herriko udalerri batzuetan taxi egokiturik ez izatea.Txostenean ondorio zehatzen atala agertzen da, garraio-sistemen arabera bereizita. Atal hori osatzeko, bukaerako ondorio bat atera da: hain zuzen, oraindik lan asko dagoela egiteko gure autonomia erkidegoko garraio publikoan irisgarritasun unibertsala lortu nahi badugu.Egindako diagnostikoan, behar-beharrezkoa iruditu zaigu kontuan hartzea oso garrantzitsua dela joan-etorrien katea osoan irisgarritasuna bermatzea, jatorritik helmugaraino, zenbat etapa egin diren eta zer garraiobide erabili diren alde batera utzita.Oinarrizko ondorio gisa, honako hauek aipatu behar dira:

1. EAEko tren bidezko garraio sistema ia iristezina da.

2. Bilboko metro sistemak, oro har, kalifikazio ona lortu du irisgarritasunaren arloan.

3. Tranbia sistemak hiriko garraio publikoaren irisgarritasun unibertsalaren erreferenteak dira.

4. Autobusen terminal nagusien egoera kontuan hartuta, baita autonomia erkidegoko lurralde osoko geralekuena ere, errepide sistemak ez dira onak, irisgarritasun mailari dagokionez.

5. Taxi egokituen zerbitzua EAEko udalerri askotan ez da iristen biztanleria osoari erantzuteko parametroetara.

6. Airetiko garraioan, adierazi behar da ezinduen eskubideei buruzko erkidegoko araudiaren ondorioz, euskal aireportuen sarean nahitaezkoa dela ezinduari hegaldiaren zikloko aldi guztietan laguntza ematea.

Gomendioak (guztira, 18) garraio sistemen arabera antolatu dira eta, horien barruan, administrazio eskudunen edo azpiegituraren eragileen edo kudeatzaileen arabera, modu sistematikoagoan ikusteko.1 Agerraldiaren testu osoaeskura daiteke Arartekoaren web orrialdean.1.2. Txosten berezia: arrisku egoera berezietan dauden adingabeakMaiatzaren 3an eman zitzaion Eusko Legebiltzarreko lehendakariari Arrisku egoera berezietan dauden adingabeak izenburuko txosten berezia. Gero, 2011ko urriaren 19an, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordeari aurkeztu zitzaion.2Txostenaren gaia:Txosten hau Arartekoan urte askotan zehar eta hainbat egoeratan bideratutako segimenduzko lan jarraituaren ondorioa da. Egoera horiek guztiek izendatzaile komuna dute, partekatutako ezaugarria: haurrengan eragina dute eta, bereziki, eskubideei dagokienez arrisku egoera berezietan dauden haur eta nerabeengan. Beraz, ez da haurrei buruzko diagnostiko orokorra, arrisku egoera bereziko kasu jakin batzuei buruzkoa baizik. Horrek ez du esan nahi, bestalde, txosten honetan aztertu ez diren beste egoera batzuetan ere 18 urtetik beherako pertsonen eskubide-urratzerik edo hobetu beharreko alderdirik ez dagoenik.Laburpen-txostena da, egun arte haurtzaroaren inguruan argitaratutako Arartekoaren txosten berezi guztiak -edo haurtzaroari zuzenduriko atal berreziak dituztenak- etengabe aipatzen dituena. Hori dela-eta, zenbaitetan aurreko txosten monografikoen berezko luzera, sakontasuna eta xehetasuna alde batera utzi behar izan dugu txosten argiagoa eta zehatzagoa lortzearren, eta beharbada, baita dibulgazio maila handiagokoa ere.Aipaturiko beste txosten berezi horietatik bereizten duen funtsezko ezaugarria hauxe da: txosten honetan beste ikuspegi bat eskaini nahi izan dugu. Ikuspegi horren bitartez, agerian jarri eta nabarmendu egin nahi izan ditugu egoera ezberdinen artean dauden loturak, horien artean batzuetan izaten den jarraitutasuna, horiek denek, gehixeago edo gutxixeago, partekatzen dituzten arazoak. Izan ere, pentsa genezake elkarren artean loturarik ez duten egoeren aurrean gaudela, elkarren arteko erlaziorik gabeko adingabe-talde ezberdinen aurrean. Baina ez da horrela. Askotan, harrera-zentro batean gaur aurkitu dugun neskatoa edo nerabea, edo eskolatu gabe edo eskolan porrot egiten ikusi duguna, bihar barneratze-zentro batean aurki dezakegu, edo denbora jakin bat igaro ondoren, berriz aurki dezakegu, arrisku bereziko beste egoera batean. Horrek agerian jartzen du gure gizartean oraindik ere baztertzeko benetako zirkuituak edo ibilbideak daudela, horietako askok lotura dutela familiarik ez izatearekin, familiak gaitasunik ez izatearekin edo, besterik gabe, familiak porrot egitearekin, adin txikikoari eusteko, hura hezten eta haren beharrak asetzen laguntzeko funtsezko elementu gisa. Ondorioak eta gomendioak:Horregatik, txostenean, azterturiko ahultasun-egoera bakoitzari bilakaerazko begiratu bat eman ostean, zeharkako elementu batzuk azpimarratu dira. Elementuok eragina dute aztertu diren sektore guztietan edo askotan, eta haien beharrei ematen zaien erantzuna baldintzatzen ari dira. Gure sistemetan gertatzen diren eta bereziki adierazgarriak diren 11 ahultasun dira (beraz, familia ingurunea bezalako beste elementu garrantzitsuak -funtsezkoak aztertutako egoera askotan- alde batera uzten dituzte, baita hainbat egitura faktore ere, kasu askotan arrisku egoera berezien jatorrian daudenak):

1. Zerbitzu espezializatuen eta ohiko artapen-sareen artean erantzukizuna hartzeko eta erlazionatzeko arazoak.

2. Administrazio eta sail ezberdinetako erakunde eta zerbitzuen arteko koordinazio-arazoak.

3. Planifikaziorik eza eta, batez ere, esku hartzeen eraginkortasuna balioesteko aukera emango duten ebaluazio publikorik eza.

4. Hazten ari diren edo azkar hazten diren beharrizanei erantzun egokiak emateko zailtasunak.

5. Konpentsaziozko neurriak (berdintasuna bilatzekoak) zein prebentziozkoak (ghettoak agertzea edo irmotzea saihestekoak) hartzeko erresistentziak.

6. Detekzio eta arreta goiztiarraren arazoak.

7. Irteera eta emantzipazio programen ahulezia.

8. Informazioaren tratamenduan konfidentzialtasuna bermatzeko mekanismo eta irizpide argirik eza.

9. Populazio osoari zabaldutako umeen eskubideen kultura baten hutsunea.

10 Adingabeen eskubideen defentsa eta bermerako egungo tresnen mugak.

Txosten honetan orokorragoak diren gomendioen artean honako hauek aipa daitezke:

Haurren eskubideei buruzko gizarte kontzientzia indartzea eta zabaltzea.

Parte hartzeko eta entzuna izateko eskubidea praktikan jartzea.

Familiei euren kide adingabeei dagokienez dituzten eginkizunak ondo burutzen laguntzea.

Haurtzaroarentzako arretan erakundeen erantzukizunak eta hirugarren sektorearen zeregina hobeto argitzea.

Erakundeen lidergoa behar diren baliabideak sortu eta defendatzeko.

Lortutako emaitzen ebaluazio sistematiko eta publikoa.

Zerbitzuen eta profesionalen arteko koordinazioa hobetzea adingabeekin izandako esku-hartzeetan koherentzia handiagoa bermatzeko bide eraginkor gisa.

Konpentsatzeko politikak eta bereizkeriaren edo estigmatizazioaren aurkako neurriak uztartzea.

Urrakortasun egoera ezberdinen eta bilakaeraren aldian aldiko azterketa.

2 Agerraldiaren testu osoaeskura daiteke Arartekoaren web orrialdean.1.3. Txosten berezia: EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari arreta emateko legearen aplikazioaEkainaren 28an eman zitzaion Eusko Legebiltzarreko lehendakariari EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari arreta emateko legearen aplikazioa izenburuko txosten berezia. Gero, 2011ko azaroaren 2an, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordeari aurkeztu zitzaion.3Txostenaren gaia:Indarrean jarri zenetik, Norberaren Autonomia sustatzeari eta Menpekotasun egoeran dauden pertsonei Arreta emateari buruzko Legea (AMAL) gizarte-politiketan egindako aurrerapen eztabaidaezina iruditu zaio Ararteko erakundeari, eta aukera egokia ere bai menpekotasun egoeran dauden pertsona guztiei gizarte-babes egokia bermatzeko.Txosten hau eginez -osorik Arartekoaren berezko baliabideekin egin dugu- tresna bat sortu nahi izan dugu AMALek gure erkidegoan izan duen eragina zenbaterainokoa izan den jakiteko.Lan egiteko metodologiak lau jarduera-mota biltzen ditu:

1. Berriz aztertu dugu Estatuan, gure erkidegoan eta foru aldundietan norberaren autonomiari eta menpekotasunari buruz indarrean dagoen araudia, baita hainbat agiri espezializatu ere.

2. Elkarrizketa biografikoak -bizitza historiak- egin eta aztertu dira.

3. SISAADek (Autonomiarako eta Menpekotasunari Arreta emateko sistemaren Informazio Sistema) hilero argitaratutako datuak eta eragindako euskal herri-administrazioek emandako informazioa aztertu dira, baita ere menpeko pertsonen eta haien familia eta gizarte inguruko pertsonen ordezkari diren elkarteek, gizarte-erakundeek eta erakundeek egindako balorazioak.

4. Arretaz aztertu dira herritarrek egindako kontsultak eta kexak, eta ofizioz hasitako kexa-espedienteak ere bai.

Ondorioak eta gomendioak:Menpekotasunari eta norberaren autonomia sustatzeari buruzko araudia ezartzea dela eta, analisi kuantitatiboak EAEren argazki positiboa eskaintzen du, Estatu osoaren argazkiaren aldean. Menpekotasunaren benetako egoerak sobera gainditu ditu Estatuko Administrazio Orokorrak 2007ko maiatzean egin zituen aurreikuspenak eta balioespenak. Horrela bada, EAEn 77.352 pertsonari onartu zaie menpekotasun egoera, bere garaian aurreikusitakoei baino 22.808 pertsona gehiagori, edo, bestela esanda, aurreikusitakoei baino %41 gehiagori. AMAL indarrean jartzeak, dirudienez, ez du lagundu azken urteotan gizarte-zerbitzuen arloan gure administrazioek egin duten apustu sendoan.Antzeman dugunez, hiru lurralde historikoetan AMAL ez da berdin aplikatu, eta horrek era askotako alderdietan du eragina. Aplikazio ezberdin horrek herritarrentzat ulertezinak diren egoerak sortzen ditu eta, zenbaitetan, eskubideak modu desberdinean baliatu ahal izatea. Autonomiarako eta Menpekotasunari Arreta emateko Sistema abiarazi aurretik ez zela behar bezalako plangintza egin antzematen da,Sistemak legezko bizilekurik ez duten atzerritarren taldea bere babesetik kanpo utzi ohi du, baina batzuetan atzerritarrei edo adin txikikoei buruzko araudietara jotzeko adierazten du.Ez dago informatzeko sistema zorrotzik, ezta ere sistema horretan datuak biltzeko eta ustiatzeko irizpide bateraturik.Egiaztatu denez, funtsezko eginkizuna betetzen dute elkarteek, gizarte-erakundeek eta menpekotasun egoeran dauden pertsonak ordezkatzeko erakundeek, eta txostenerako balio handikoa izan da arlo horretan Arartekoari salatu dizkioten egoerei buruzko informazioa eskura izatea.12 gomendio egin zaizkie, zenbaitetan gomendio-multzoak, euskal herri-administrazioei. Horietako batzuk azpimarratuko ditugu hemen:

1. Lurraldeen artean dauden desorekak gaindituko direla bermatu behar da, eta gaiarekin zerikusia duten administrazioen artean (udal, foru eta autonomia administrazioak) koordinazio egokia erraztu behar da, bereziki gizarte sistemaren eta osasun sistemaren artean.

2. Gizarte baliabideak sortzeko eta mantentzeko lanean jarraitu behar da.

3. Zaintzaileei prestakuntza, laguntza eta atsedena emateko tresna guztiak bultzatu eta mantendu behar dira.

4. Eragindako talde nagusiei laguntzeko asmoz elkarteek eta gizarte erakundeek eskaintzen dituzten programen eta zerbitzuen egonkortasuna bermatu behar da.

5. Antzeman diren arazo batzuk zuzendu behar dira, edo hainbat alderdi hobetu, honako gai hauetan: baremoa aplikatzea, menpekotasun-egoera onartzeko prozedura eta sistemako prestazioak esleitzea, sistemara sarbidea izateko baldintzak, prestazio ekonomikoak onartzeko eragin-data, eta abar.

6. Herritarrak babesteko neurri gehiago ezarri behar dira.

7. Zerbitzuen eta prestazio ekonomikoen arteko bateragarritasuna ahalbidetu behar da.

8. Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen hedadura eta garapena -hori presako lana iruditzen zaigu- AMALen garapenarekin eta ezarpenarekin bat etortzea ahalbidetu behar da.

9. Bultzatu eta sendotu egin behar dira sektore publiko nahiz pribatuan familia eta lana bateragarri egiteko jarduerak.

3 Agerraldiaren testu osoaeskura daiteke Arartekoaren web orrialdean2. 2011. Urtean egiten ari diren txosten bereziak2011. urtean zehar bi txosten bereziren eraketan aurrera egin da:2.1. EAEn, askatasuna kendu dieten pertsonen buruko osasunak jasotzen duen arreta sozio-sanitarioaren egoerari buruzko txostenaUrteak dira, Euskadin preso bizi diren pertsonen buruko osasuna haien eskubideen alde lanean diharduten kolektiboen eta Ararteko erakundearen kezka nagusietakoa dela. Espetxeetako biztanleriari buruzko azterlan askok agerian utzi dute preso bizi diren pertsonen buruko osasuna nabarmenki narriatzen dela. Buruko gaitzak dituzten, droga mendetasunarekin zailtasunak edota buruko ezintasunak dituzten pertsonak ugaritzen dira. Era berean, osasun arreta ematen dien sistemak gabeziak dituela hauteman da.Txostenaren helburua zera da: preso dauden pertsonen egoera ezagutzea, euren buruko osasunaren egoerari dagokionez; espetxe bakoitzean arreta sozio-sanitarioa emateko baliabideak ezagutzea; osasun arretarekin eta, espetxetik ateratzerakoan, gizarte arretarekin lankidetza hitzarmenak edo koordinazio mekanismoak eta presoen eskaera eta beharrak ezagutzea, euren buruko osasunean eragina duen edozein zailtasun barne.Modu berean, txostenak Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Ibaiondo internamendu-zentroan dauden adingabeen eskaeren eta beharren azterketa bat barne hartuko du.Egindako azterketa, bildutako informazioa eta, batez ere, ateratako ondorioak ikusita, txostenak tartean dauden administrazioei zuzendutako zenbait gomendio ere barne hartuko ditu.2.2. Euskadin, e-gizarteratzeari eta, informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez, gizartean eta eremu publikoan parte hartzeari buruzko txosten bereziaGaur egun elkarri lotutako sare batean murgildurik bizi gara eta etengabe eta berehala edonork hainbat urtetan bereganatu dezakeena baino askoz informazio kopuru handiagoa jasotzen dugu. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT), ezagutzaren gizartea edo gizarte sareak bezalako terminoak gure hiztegian sartu dira eta, era kontzientean edo ez kontzientean, egunero gure bizitzako alor guztietan agertzen dira (lana, gizartea, familia, etab.).Txosten berezi honen bidez, Ararteko erakundeak euskal gizartearen eskutik gaur egungo IKTen erabilera eta eskuratze mailaren egoera ezagutu nahi du, bai eta gizartean eta eremu publikoan IKTen bidezko parte hartze maila ere.Era berean, erabilera eta eskuratze maila desberdinei erantzuteko aukera ematen duen adierazle multzo bat eduki nahi da, une honetan zenbait informazio iturrietan dagoen informazioa osatze aldera. Adierazle horiek txostenetik ondorioztatzen diren gogoeten jarraipena eta eboluzioa erraztu behar dute, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan helburu horrekin abian jarritako politikak monitorizatzen lagundu ere.Azken xedea hauxe da: gomendioen agiri bat garatzea herri-administrazioentzako. Egindako ikerketan oinarritua dagoen agiri horrek, IKTen bidez, euskal gizartearen e-gizarteratzea eta gizartean zein eremu publikoan parte hartzea jorratzeko erronka eta ildo estrategiko berriak mahaigaineratuko ditu.Eraketaren metodologia lankidetzan oinarritutako lan esparru baten bidez definitzen da. Bertan, tartean dauden eragile guztiek parte hartu dezakete, bai eta euskal gizarte osoak ere, ezagutza sortzeko eta, beharrezkoa izanez gero, esku-hartze politikak berriro orientatzeko, gizartea ahalduntzeko IKTen erabileraren bitartez.3. TXOSTEN BEREZIEN FORMATU BERRIAK2011. urtearen hasieratik, Arartekoaren argitalpen berri guztiak gure web orrialdean sartzen dira, guztiz nabigagarria den formatuan, estekekin, eta hainbat euskarritan: pdf, html, xml. Euskarriok datuak berriz erabiltzea erraztuko dute; datu ireki guztiak (open data) kargatu ahal izango dira eta, horrela, herritarrek edo gaia ardura zaien enpresek libreki erabili ahal izango dituzte.Ohiko copyright-a kenduz, datuak berriz erabiltzeko aukera hori dagoela jakinarazteko, hain zuzen ere, creative commons lizentzia gehitu zaio; horrek txostena berrerabiltzeko aukera onartzen du, betebehar bakarrarekin: egilea nor den aipatzea.Ekimen horren bitartez, Arartekoak bat egin du zenbait administraziok -besteak beste, Eusko Jaurlaritzak- eta gizarte-konpromiso egiaztatua duten enpresa batzuek abian jarritako helburuarekin: hau da, denek aprobetxatzeko datuak ematea eta gehitzea, beste pertsona batzuek berriz aprobetxa ditzaten eta, bestek egindakoan oinarrituta, gauza berriak sor ditzaten.