EuskaraLa aplicación de la ley de promoción de la autonomía personal y atención a la dependencia en la CAPV2012-07-275.15. Murrizketak aurretik eskuratutako eskubideetanZerbitzuari lotutako prestazioari buruzko Arabako foru-araudiaren (24/2008 Dekretua, apirilaren 8koa) aplikaziotik eratorritako arazo multzo baten berri izan dugu, abenduaren 30eko 77/2004 foru-dekretuen eta uztailaren 3ko 53/2007 foru-dekretuen, sare publikokoak ez ziren egoitzetan mendeko-egoeran dauden pertsonak sartzeko banakako prestazio ekonomikoak emateko sistemaren araudi erregulatzailea ezartzen zutenen, arabera,mendekotasun-egoeran zegoen pertsonak antzeko laguntzak jasotzen zituen kasuetan.Kasu horietan, araudi berriak zenbateko txikiagoak aurreikusten ditu orain arte jasotzen zirenak baino, eta Administrazioak araudi hori atzeraeraginez aplikatu du, jada ordaindutako zenbatekoak eskatuz, eta horrenbestez, aurretik eskuratutako eskubide batzuk mugatuz.Erakunde hori murrizketa horien kontra dago, eta araudi berria indarrean jartzen denetik araudi hori aplikatzearen alde, segurtasun juridikoaren, kontrako zigor-xedapenen edo banakako eskubideen xedapen murriztaileen (Espainiako Konstituzioaren 9.3. artikulua) atzera-eraginezintasunaren printzipioei eta Auzitegi Konstituzionalak gai horri buruz behin eta berriz errepikatutako jurisprudentziari (97/90, 42/1986 eta 70/1988 Epaiak) jarraiki.