EuskaraLa aplicación de la ley de promoción de la autonomía personal y atención a la dependencia en la CAPV2012-07-275.10. Prestazio ekonomikoa galtzea edo murriztea, mendeko-egoeran dagoen pertsonak hezkuntza bereziko zentrora joateari utzi eta lanerako zentro batera joaten hasten deneanAntzeko bi kasu planteatu zitzaizkigun, bata Bizkaian, eta bestea, Gipuzkoan. Bi kasuetan, urritasuna zuen adingabea etxean bizi zen, FIZPE jasotzen zuen eta hezkuntza bereziko zentro batera joaten zen (hezkuntza-sarearen mendekoa zena). Adin-nagusitasunera iritsi zenean, beste unitate batean artatzen hasi ziren -zentro berean- lanerako zentro gisa katalogatuta zegoenean (gizarte zerbitzuen sarearen mendekoa).Lehen kasuan, Bizkaian prestazioen eta zerbitzuen artean dagoen bateraezintasuna dela eta, jasotzen zuen prestazio ekonomikoa kendu egin zioten, eta bigarrenean, prestazioa jasotzen jarraitu zuen baina %50ean murriztuta.Bi erantzunak desberdinak izan ziren arren, araudiaren babesa zuten. Hala ere, kaltetutako pertsonek ez zituzten ulertzen.