EuskaraLa aplicación de la ley de promoción de la autonomía personal y atención a la dependencia en la CAPV2012-07-273.5. Banakako Arreta Programa (BAP)Txosten honetako 2.9.i)atalean BAPen prestaketari buruzko alderdi kualitatiboei heldu zaie.Azterketa kuantitatiboari dagokionez, Bizkaian, 2007an, 12.105 BAP egin ziren, 2008an, 17.400, eta 2009an, 13.101. Araban, hiru urte horiei dagokienez, guztira 3.645, 1.902 eta 1.690 izan ziren, hurrenez hurren.Ez daukagu Gipuzkoari buruzko daturik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren sistema informatikoak ez duelako informazio hori jasotzen, eta SISAADen modulu estatistikoak (IMSERSOren sistema) ere ez du islatzen.Arabako Foru Aldundiak baino ez digu eman urte bukaeran egiteke zeuden planen kopuruari buruzko datua: 122 (2007an), 229 (2009an) eta 354 (2009an).