EuskaraLa aplicación de la ley de promoción de la autonomía personal y atención a la dependencia en la CAPV2012-07-274. Herritarrek egindako kontsulten, aurkeztutako kexen eta ofizioz bultzatutako kexen azterketaArartekoak, AMAL indarrean sartu zenetik, herritarrek gaiari buruz egindako kontsultei erantzun die. Kontsultak telefonoz edo Bilbon, Donostian eta Gasteizen dauzkagun zuzeneko arretako hiru bulegoetako batean aurrez aurre egin dira. 2010eko abenduaren 31 arte guztira 121 kontsulta ziren eginak.Tarte horretan, guztira, norberaren autonomiari eta mendetasunari dagokienez, euskal herri administrazioen jarduketei buruzko 72 kexa espediente izapidetu dira. Haietako 58 itxi egin dira, honako emaitzaz:ESPEDIENTE KOP.Izapidetzen ari diren espedienteak14Espediente itxiak itxiera motaren arabera58Jarduera ez okerra29Jarduera okerra konpondua11Gerora sortutako ezespena-Bestelako zioak6Gerora sortutako ezespena-Kexa konpondua5Herritarrentzako aholkularitza eta argibideak4Jarduera okerra-Gomendio ezetsia2Konpondu gabeko jarduera okerra1GUZTIRA72Erreklamazio arrazoi nagusiak honakoak izan dira:- Atzerapena eskatutako balorazioan.- Ezadostasuna balorazioaren emaitzarekin.- Atzerapena esleitutako baliabidea emateko.- Prestazioaren erreklamazioa atzeraeraginezko ondoreekin (mendeko pertsona zendu ondoren).- Ondorio desberdinak kasu berdinetarako aldundi bakoitzak mendetasuna baloratzeko erabilitako tresna desberdinen aplikazioagatik.- Prestazio batzuen arauketarik eza.- Zerbitzuen eta prestazioen bateraezintasunak eragindako arazoak.- Desadostasunak prestazio ekonomikoei egindako murrizketekin.- Zenbait inguruabarretan prestazioak galtzea edo murriztea.- Desadostasunak ezarritako zerbitzuekin.- Baliabide publiko batzuen falta.- Arazoak etxean bertako laguntza zerbitzuarekin (ELZ).- Desadostasunak AMALen jasotako zerbitzuen eta prestazioen onuraduna izateko betekizunak betetzeari buruz.- Pertsona horienganako arretaren zenbait alderdi hobetu beharra.- Lehenago lortutako eskubideak murriztea.- Bestelako laguntzak lortzeko arazoak.- Desadostasuna prezio publikoaren kalkuluarekin.- Beste alderdi batzuei buruzko salaketak.Aurkeztutako kexa batzuek Arartekoaren gomendioak ekarri dituzte. Horren guztiaren berri eman dugu azterlan honetako bosgarren atalean.Bukatzeko, adierazi behar da txosten honetan zerbitzu eta prestazioei buruz egindako azterketak, batez ere AMALen berariaz jasotakoei heltzen diela. Hala ere, ezin dugu ahaztu euskal herri administrazioek beste zerbitzu asko eskaini dituztela eta, zalantza barik, haiek ere funtsezkoak direla norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasuneko egoerari arreta emateko. Besteak beste, honako zerbitzuei buruz ari gara: orientabidea eta balorazioa, ostatua, okupazio-zentroak, enpleguko zentro bereziak, lagundutako enplegua sustatzeko laguntzak, aisia eta astialdiko programak, atsedenerakoak, etab.