EuskaraArrisku egoera berezietan dauden adingabeak2012-07-273. Arrisku bereziko sektoreak eta egoerak3.1. Arriskuan eta babesik gabe dauden adingabeakArloaren ezaugarriakLehenengo kapitulu honetan, arriskuan eta babesik gabe dauden haurren eta nerabeen problematika aztertuko dugu. Ikusiko dugun bezala, errealitate horrek Autonomia Erkidegoko adingabe ugariri eragiten die. Lehen hurbilketa gisa, esan dezakegu 2009an foru aldundiek -arrisku eta babesgabezia larrian dauden haurrei eta nerabeei arreta ematearen arduradunak- 1.421 espediente ireki zituztela (hau da, EAEko 1.000 adingabetik 4,6ri). Alabaina, haur eta nerabe horiei ez diete soilik aldundiek erantzuten. Udaletako gizarte zerbitzuak ere arduratzen dira behar horietaz, hain larriak ez diren kasuetan.Arlo honetan aurkitu ditugun errealitate eta arazoetako batzuk honako hauek dira:- Arazo asko dituzten familietako haur eta nerabeak; besteak beste, familia horietan bat egiten dute muturreko pobreziaren egoerek, osasun mentalarekin loturiko arazoek eta toxikomaniak.- Gurasoen tratu txarrak, abandonua eta zabarkeria pairatzen dituzten adingabeak.- Jokabide arazo larriak dituzten eta gurasoek jokabide hori kontrolatu ezin dieten nerabeak.- Familia ingurunean gatazkak areagotzea.- Toxikoen (cannabisa, alkohola) kontsumo arazotsuak dituzten nerabeak, gero eta adin txikiagokoak.- Gurasoen harreman gatazkatsuak, adingabearengan eragiten dutenak. Askotan guraso bananduak izaten dira.- Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak.- Iristen zailak eta oso zaurgarriak diren taldeak: Errumaniar adingabe ijitoak, harrera zentroetan ordu gutxi batzuetan baizik egoten ez direnak...Adingabeen hazieraren eta prestakuntzaren oinarrizko erantzukizuna familiek dute, eta, ahal duten neurrian, bizi-baldintza egokiak bermatu behar dituzte haurrak eta nerabeak osoki garatzeko. Administrazio publikoek, beren eskumenen esparruan, zaindu egin behar dute aita-amek (edo, bestela, tutoreek eta zaintzaileek) behar bezala garatzen dituztela beren erantzukizunak, eta, horretarako, bide eman behar dute adingabeei eragiten dieten arloetako zerbitzu guztiak eskuratzeko.Babesgabezia kontzeptuak esan nahi du aitek, amek edo adingabearen tutoretza edo zaintza dutenek ez dituztela betetzen edo modu desegokian betetzen dituztela babes betebeharrak.Arrisku eta babesik gabeko egoerak eta horien larritasuna baloratzea eta zehaztea garrantzi handiko kontua da, eta, zeregin horretan laguntzeko, tresna tekniko balioztatuak aplika daitezke. Tresna horiek babesik gabeko egoeren larritasuna baloratu behar dute, eta arrisku arin edo moderatuko, arrisku larriko edo babesik gabeko egoerak diren ezarri, horiek baitira legeak jasotzen dituen egoerak. Balorazio horren araberakoa izango da ez bakarrik kasuan-kasuan egingo den esku-hartzea, baizik eta, adierazi dugun bezala, tokiko administrazioak (arrisku arin edo moderatuko egoeretan) edo foru administrazioak (arrisku larriko edo babesik gabeko egoera) hartzea horien ardura.Babesik gabeko egoeran dauden haurrei eta nerabeei eman beharreko arretak zerbitzu aukera zabal batean oinarritu behar du; zerbitzu horiek continuum bat osatu behar dute, eta bide eman behar dute kasuan-kasuan eta esku-hartzearen aldi bakoitzean haur eta nerabeen beharretarako egokienak diren baliabideak konbinatzeko.Zerbitzu sarearen continuum horretako lehen baliabidea familian esku hartzeko programak dira. Familian esku hartzeko oinarrizko programek, etxean eta komunitate ingurunean aplikatzekoek, adingabeei familia nukleoan eustea dute helburu. Etxeko hezkuntza programak, kaleko hezitzaileak eta eguneko zentroak sartzen dira horien barruan. Familietan esku hartzeko programa espezializatuak (esate baterako, zailtasun bereziak dituzten familietan teraupeutikoki esku hartzea edo sexu abusuko egoeretan esku hartzea) familia edo egoitza harreren neurriekin batera aplika daitezke babesik gabeko kasuetan, familia etxeko baldintzak hobetzeko, adingabea bere nukleo naturalean berriro integra dadin.Familia harrera eta egoitza harrera dira alternatiba nagusiak haurraren edo adingabearen ongizatea bermatzeko familia nukleotik bereiztea komeni den kasuetan. Adopzioa, gurasoen eta seme-alaben arteko lotura amaitzea dakarren neurrian, oso inguruabar argi eta behin betikoetan balia daiteke soilik.Familia harrera da adingabe baten zaintza, izaera administratibo edo judizialarekin, pertsona edo familia nukleo bati ematen dion neurria. Neurri hori areagotzen joan da gure erkidegoan, egoitza harreraren kaltetan, batez ere biztanleriaren sektore batean (txikienak). Faktore jakin batzuek nolabait bermatu egiten dute arrakasta izatea; garrantzitsuenetako batzuk honako hauek dira: familia hartzaileak egoki hautatzea, prestakuntza egokia izatea harreraren aurretik, jatorriko familiarekin etengabeko harremana izatea eta adingabearen ezaugarri soziokulturalak errespetatzea.Erakunde honek, bere funtzioekin bat etorriz, jarraipen berezia egin du egoitza harreraren inguruan. Beharrezko alternatiba da, eta asko erabiltzen da; hala, haurrak babesteko zerbitzuen barruko beste baliabide bat bezala hartu behar da, eta ez izan daitezkeen baliabideetan azkena balitz bezala. Baliabide horren funtzioak askotarikoak dira: ez da soilik egonaldi luzeko irtenbide bat, baizik eta beste funtzio batzuk ere betetzen ditu, hala nola larrialdietarako harrera, familia harreretarako iragaitzazko zerbitzua eta, familia harrerak porrot egin badu, harrera zerbitzua. Aukera hori izateak, neurri handi batean, gainerako aukerak ahalbidetzen ditu. Azken urteetan, ikusi dugun bezala, pixkanaka espezializatu egin da egoitza harreren sarea, eta zabaldu egin dira jokabide arazoak dituzten adingabeentzako baliabide espezifikoak; hain zuzen ere, azkenaldian alderdi horretan ari da arreta jartzen erakunde hau.Halaber, familia elkarguneen eta familia bitartekaritzako zerbitzuaren jarraipena egin da urte hauetan, baina neurri txikiagoan. Familia elkarguneak gune neutral bat dira, eta, bertan, diziplina anitzeko talde tekniko baten laguntzarekin eta segurtasun eta ongizate berme erabatekoarekin, krisi egoeran dauden familietako kideak elkartzen dira. Familiak elkarguneetara bideratzeko, ebazpen judiziala behar da berez.Kapitulu honetan, batez ere, erakunde erantzuleek -foru aldundiak eta udalak-azken urteetan babesik gabeko haurrei eta nerabeei eman dieten erantzuna izango dugu ardatz. Nagusiki, arlo hauetan jarriko dugu arreta: egoitza arreta, familia harrerak eta adopzioak -ezohiko txostenaren urteko jarraipena egin da horren inguruan-. Bakarrik dauden adingabe atzerritarren errealitate espezifikoa, azken urteetan arreta handia jartzen ari garen errealitatea, hurrengo kapituluan aztertuko dugu.AurrekariakArartekoaren Babesik gabeko haur eta nerabeentzako laguntza zerbitzuak txosten berezia 1997ko irailean argitaratu zen. Lan hori egiteko, 150 espediente aztertu genituen (50 lurralde historiko bakoitzeko) eta garai hartan gure erkidegoan zeuden 63 zentroak ere bisitatu genituen.Hala txostenean bertan nola ondoko jarduketetan, erakunde honek bereziki hobetu beharrekoak diren alderdi hauek edo lehentasunezkotzat jotzen dituen beharrizan hauek nabarmendu ditu:- araudi komuna behar da gure autonomia-erkidegoan, arretarik gabeko adingabeen funtsezko kontuak araupetzeko;- ahalik eta erantzun desberdin gehien behar da (familia-harrera, larrialdietarako zentroak, eguneko zentroak...);- erakundeen erantzunetan alde handiak ikusi dira lurralde historikoen artean;- babesik gabeko egoerak antzemateko mekanismoak hobetu behar dira;- oinarrizko gizarte zerbitzuen, hezitzaile adituen eta gure autonomia-erkidegoko beste zerbitzu batzuen arteko harremana eta koordinazioa sustatu behar da;- irteera, jatorrizko esparruko gizarteratze edo gizarte autonomiako programak egin behar dira;- haur eta nerabeek eta beren familiek parte hartzeko mekanismoak bultzatu behar dira;- zerbitzuen ebaluazio kualitatiboa eta aldizkako kontrola egin behar dira.Funtsezko arazoakOndoren, gizarte babesik gabeko adingabeentzako laguntzaren arazo edo zailtasun nagusietako batzuk azalduko ditugu.Lehenik eta behin, adierazi behar da 2005. urte arte, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko 3/2005 Legea onartu zen arte, gure erkidegoak ez duela izan arlo honen inguruan erreferentzia esparru bat eta jarduteko gutxieneko gidalerro komun batzuk ezartzeko moduko arauketa espezifikorik. Ondorioetako bat izan da foru aldundi bakoitzak haurrak babesteko bere sistema ezarri duela, eta, finkatu ere, hiru sistema finkatu dira.Desberdintasunak gorabehera, hiru aldundien jarduketa prozedurek funtzionamendu eskema berari jarraitu diote: 1) arriskua detektatzea; 2) talde tekniko espezializatuek kasua baloratzea eta zer neurri ezartzea komeni den proposatzea; 3) organo eskudunak proposatutako neurriak onartzea; 4) adostutako neurriak aplikatzea; eta 5) aplikatutako neurriak eta adingabearen eboluzioa kontrolatzea, eta, familia nukleotik bereizi bada, jatorriko familiaren jarraipena egitea.Detektatu ditugun arazo esanguratsuenetako batzuk honako hauek dira:- Oinarrizko gizarte zerbitzuek haur babesaren arloan duten prestakuntza eskasa (zerbitzu espezializatuek duten laguntza eta aholkularitza beharra).- Udaletako eta lurraldeetako gizarte zerbitzuen arteko koordinazio zailtasunak, hala balorazio faseetan nola neurriak aplikatzeko eta jarraipena egiteko faseetan.- Ingurune, prozedura eta hizkuntza arrotzak, adingabeen eta haien familien parte-hartzea zailtzen dutenak.- Zailtasunak familiekiko harremanetan: bereizteko erabakiaren berri ematean, hartutako neurriekin ados ez dauden kasu batzuetan...- Arazoak betekizun guztiak betetzen dituzten eta familia harreraren programan parte hartzeko prest dauden familiak aurkitzeko (zailtasun bereziak anai-arrebak batera hartuko dituzten familiak aurkitzeko).- Zerbitzuen sarea kontrolatzeko eta gainbegiratzeko mekanismo behar beste garatu gabeak.- Bizilagunen arbuioa adingabeentzako zentroak ireki behar dituztenean.- Egoitza baliabideetan arreta ematen zaien adingabeen profilaren aldaketa: adin handiagoa, arreta eman zaien pertsonen errealitate berriak, jokabide arazotsu gehiago (zentroetatik ihes egitea edo kideei zein hezitzaileei eraso egitea...).Hobetzeko proposamenakTxosten berezian emandako 42 aholkuetatik[9] gehienen helburua zen hala haur zerbitzu espezializatuetan nola udal zerbitzuetan detektatutako arazoak zuzentzea. Ondoko urteetan egindako jarraipenen abiapuntua gomendio horiek izan dira. Multzo hauetan egituratu ziren:- Haurrak eta nerabeak babesteko eremua, esparru juridikoa eta eskumen banaketa. Sei gomendio eman dira, arlo hauen inguruan: egoitzen eremuan babesa eta bermea behar direla, beharrezkoa dela haurrei eta nerabeei buruzko araudi bat izatea, eskubideak baliatzea eta beharrizanak gogobetetzea bermatu behar dela, gizartea sentsibilizatu egin behar dela, zerbitzuek eboluzionatu egin behar dutela eta ikuskatu egin behar direla, eta udal eta lurralde eremuetan lan egiten duten langileek prestatu egin behar dutela eta koordinatuta egon behar dutela.- Zerbitzu sarea: profesionalak. Bost gomendio eman dira, arlo hauen inguruan: etengabeko prestakuntza planak behar direla, zerbitzuetako profesionalak gainbegiratu eta lagundu egin behar direla, balorazio batzorde teknikoen osaerak malgua izan behar duela, Zerga Ministerioak batzorde horietan parte hartu behar duela eta egoera bat babesik gabekotzat jotakoan beharrezkoa dela oinarrizko gizarte langileekin harremanetan egotea.- Zerbitzu sarea: programak. Zazpi gomendio eman dira, arlo hauen inguruan: zerbitzuak dibertsifikatu egin behar direla, erkidegoko programak garatu egin behar direla, familia harrerako hainbat modalitate sustatu behar direla, bizikidetza unitate txikiak sustatu behar direla, gizarte egoitzak garatutako funtzioak dibertsifikatu behar direla, iragaitzazko programen jarraipen pertsonalizatua egin behar dela eta urte anitzeko laguntza programak egin behar direla.- Lagundutako biztanleak eta aplikatutako neurriak. Bi gomendio eman dira, arlo hauen inguruan: detekzio sistemak hobetu behar direla eta laguntza modalitateak dibertsifikatu behar direla.- Prozedurak. Zortzi gomendio eman dira, arlo hauen inguruan: beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko eta koordinatzeko mekanismoak behar direla, prozeduraren hasieratik amaierara arretaren arduradun izango den pertsona bat behar dela, espedienteetako dokumentuak arrazionalizatu behar direla eta datuak biltzeko irizpideak bateratu behar direla, haurrek eta haien familiek parte hartzeko bideak ezarri behar direla, haur zerbitzuetako instalazioak egokitu behar direla, harrera aldian oinarrizko gizarte langilearekin harremanetan egon behar dela, adingabeek eta haien familiak laguntza plan banakakoak egiten modu aktiboan parte hartu behar dutela eta periodikoki eta sistematikoki berrikusi behar direla kasuak eta ezarritako neurriak.- Egoitza zerbitzuen antolamendua eta funtzionamendua. 11 gomendio egin dira, arlo hauen inguruan: egoitza zerbitzuetako funtzioak eta helburuak zein diren adierazten duen agiri bat behar dela, zentro horiek adingabeentzako eta haien familientzako informazio txosten bat egin behar dutela, erabiltzaileek eta haien familiek erabakiak hartzeko orduan parte hartzeko mekanismoak izan behar dituztela, pribatutasunerako eskubidea bermatu behar dela, prestakuntza etengabea eta behar profesionaletarako egokia behar dela, bizikidetza arauak ezarri behar direla, baimendu gabeko absentzia kasuetan aplikatu beharreko arauak ezarri behar direla, banakako programak modu progresiboan erabili behar direla lan tresna gisa, zerbitzu espezializatuen eta hezitzaileen arteko komunikazio mekanismoak hobetu behar direla, zentroetan zenbait hobekuntza sartu behar direla eta tutoretza bikoitzaren sistema ezarri behar dela.- Zerbitzuen kontrola eta ebaluazioa. Hiru gomendio eman dira, arlo hauen inguruan: zerbitzuak periodikoki kontrolatu behar direla, zerbitzuen ebaluazio kualitatiboa egin behar dela eta fiskaltzek neurrien jarraipena egin behar dutela.JarraipenakTxostena aurkezten denetik, urtez urte, Arartekoak babesik gabe geratzeko arriskuan dauden haurren egoeraren jarraipena egin du, hainbat ekimenen bidez: ofiziozko espedienteak sail eta erakunde eskudunetan, bilera periodikoak erakundeetako arduradunekin, bisitak hiru lurraldeetako harrera zentro edo etxeetara... Jarraipenaren emaitzak erakunde honek Eusko Legebiltzarrarentzat eginiko urteko txostenetan laburtu dira.2001. urtean, ahalegin berezia egin zen txosten bereziko informazioa eguneratzeko eta argitaratu zenetik izan zuen bilakaera eta lortutako aurrerapenak baloratzeko. Horretarako, egindako bisitez gain, administrazio eskudunei informazio zehatza eskatu genien honako gai hauen inguruan: familietan esku hartzeko planak eta programak, talde profesionaletan eta erabakiak hartzeko prozeduretan egindako aldaketak, arrisku eta babesik gabeko egoerak detektatzeko egindako hobekuntzak eta hartutako adingabeen bizikidetza arauen erregulazioa. Horrez gain, hainbat datu eskatu genien arreta ematen zaien biztanleen, babes neurrien, adopzioaren, egoitza zerbitzuen sarearen eta abarren inguruan. Orduan jasotako informazio zehatz hori ondoko orrialdeetan agertzen diren datu taula gehienetan islatzen da, eta oso tresna baliagarria izan da txosten hau egiteko.2005. urtean, Bakarrik dauden adin txikiko atzerritarren egoera EAEn izeneko txosten berezia egin genuen, eta sektore horri arreta berezia jarri diogu. Gai hori, haurren babesari loturikoa hori ere, txosten honetako hurrengo atal espezifikoan aztertu dugu, urteko jarraipen txostenetan egin izan dugun bezala. Urte horretan bertan, erakunde honek esku hartu zuen beren amei emandako tratu txarrak zuzenean eragiten zien adingabeen problematikan (ikusi 2005eko txostena, V. kap., 3.1 atala).2006. urtean, Arartekoak hiru gai hauek landu zituen bereziki: familia elkarguneak, adopzioak eta bakarrik dauden adingabe atzerritarrak.Hala, bada, erakunde honek funtsean, kudeaketari dagokionez, foru aldundien eskumenekoak diren arloen gaineko jarraipena egin du. Arreta, batez ere, datu kuantitatibo batzuetan eta eboluzioaren adierazle gisa balio izan diguten arlo jakin batzuetan jarri dugu. Azken hiru urteetako datu kuantitatiboei dagokienez, honako hauek izan dira oinarrizkoenak eta gehien eskatutakoak:1. Espedienteei eta arreta ematen zaien biztanleei buruzko datuak: urte bakoitzean zenbat espediente ireki diren eta espedienteetan zenbat adingabe dauden inplikatuta.2. Familiarengandik bereizteko babes neurriei buruzko datuak: familia nukleotik bereiztea, egoitza harrerak, familia harrerak eta familia harreraren antzeko egoerak.3. Adopzioei buruzko datuak, naziokoak eta nazioartekoak bereizita.4. Egoitza zerbitzuen sareari buruzko datuak, zentro bakoitzaren inguruan honako datu hauek emanda: zentroaren izena eta helbidea, publikoa edo pribatua den (erakunde kudeatzailea), zenbat leku dauden aurreikusita, zenbat leku dauden okupatuta, plantilla eta arreta ematen zaion taldearen ezaugarriak.Informazio kualitatiboa ere eskatu dugu, zehazki urtez urte arlo hauetan egindako hobekuntzen inguruan:5. Planak, programak eta ebaluazioak.6. Talde teknikoak, profesionalak eta koordinazioa.7. Arrisku edo babesik gabeko egoeren detekzioa.8. Erabakiak hartzeko prozedurak.9. Bizikidetza arauen eta parte hartzeko eta kexak agertzeko mekanismoen araupetzea.10. Zerbitzu eta programen ebaluazioa, ikuskapena eta kontrola.Alabaina, txosten bereziko 42 gomendioetako asko zuzenean aplikatzen dira udaletan edo zuzenean eragiten diote udalen lanari; hori horrela, 2008. eta 2009. urteetan arreta berezia jarri genion haurren tokiko babesari. Horregatik, foru administrazioaren datuetan oinarrituta aurretiaz egindako jarraipenen osagarri gisa, erakunde honek tokiko erakunde ugaritara jo zuen (10.000 biztanletik gorako 40 udalerrietara), oinarrizko zenbait datu eta informazio eskatzeko. Helburua ez zen udalerri bakoitzaren ezagutza zehatz bat eskuratzea, baizik eta konparazioak egin ahal izatea, joerak aurkitzea, arazo komunak edo elementuak ezagutzea, tokiko eremuan haurrak babesteko beharrari hobeto erantzun ahal izateko.Funtsezko datuak - adierazleak - eboluzioaEskura ditugun datuak asko dira eta ezinbestekoa da hautapen bat egitea; beraz, gure ustez arreta eman zaion biztanleriak zer eboluzio izan duen eta erakundeek errealitate horri nola erantzun dioten argiago erakusten duten datuak soilik emango ditugu.1. Tokiko eremuan haurrei ematen zaien arretaJadanik adierazi den bezala, 2008. urte arte, jarraipenen arreta aldundiek (baita Gasteizko Udalak ere) ematen duten erantzunean jarri genuen, arrisku larrian edo babesik gabe dauden haurrei arreta espezializatua emateko arduradun diren aldetik.2008an biztanle gehien duten 40 udalei eskatutako informazioa funtsezko sei kontu hauen ingurukoa izan zen:1. Haurren babesaren arloan jarduten duten udalen mendeko langileak.2. Eskainitako programak edo zerbitzuak.3. Arreta emandako biztanleria.4. Arreta berezia behar duten arrisku edo babesik gabeko pertsonak detektatzea eta horietan esku hartzea.5. Beste erakunde batzuekiko koordinazioa.6. Lanaren plangintza eta antolaketa.Hogeita hamar udalek erantzun zuten epe barruan, eta haien informazioa 2008ko urteko txostenean sartu ahal izan genuen. Beste zortzi udalek errekerimenduak egin ostean erantzun zuten, 2009. urtean zehar. Soilik bi udalek, Barakaldokoak eta Andoaingoak, ez zuten erantzun oraindik txosten hau idazten ari ginela.Gure informazioa, behintzat 10.000 biztanle baino gehiagoko udalerriei dagokienez, oso osatua da (ikusi 2009ko txostena, 308-310. or.) Atera daitezkeen ondorioetako bat da herri batzuen eta besteen arteko aldea izugarria dela eta oso zaila dela konparazioak egitea zenbait daturen inguruan (esate baterako, programei buruzko datuetan, udalerri bakoitzak bere modura zenbatzen dituelako, eta arreta ematen zaien biztanleei buruzko datuetan, batzuetan familiak zenbatzen direlako eta besteetan adingabeak).Langileriari buruzko datuei dagokienez, egoerarik ohikoena da udalek ez izatea soilik haurrekin lan egiteko langilerik, dauden zerbitzuak edo programak hainbat elkarte edo profesionalekin kontratatuta egotea eta horiek koordinatzeko edo gainbegiratzeko lana gizarte zerbitzuen esku egotea, herritar guztientzat pentsatuta. Halaber, zenbait udalerritan, hala nola Gasteizen, Haurtzaro eta Senitarte zerbitzua oso ahaltsua da (20 pertsona 2009an, administrazioko langileez gain: hiru buruzagitza, zazpi psikologo, bederatzi gizarte langile, gizarte hezitzaile bat), eta egoitza harreraren sare bat ere badu, arrisku handian edo babesik gabe dauden adingabeentzat.Programa eta zerbitzuei dagokienez, udalerri batzuen eta besteen arteko aldeak oso handiak dira. Kasu bakanen batean ez dago inolako programarik, baina, gainerakoan, batzuek eskaintza mugatua dute (eguneko zentroa, laguntza sozioedukatiboko programa), eta beste batzuek oso eskaintza zabala eta programa egituratuak, plan batekin, azpiprogramekin, baliabide espezializatuekin eta halakoekin bat etorriz. Praktikan, ohikoa da programa jakin bat elkarte edo talde bati adjudikatzea, beste programa bat beste talde bati adjudikatzea... Horrek zaildu egiten du esku-hartze orokorrak egitea.Haurren inguruko planei, kontsulta organoei eta adingabeek parte hartzeko bideei dagokienez, ohikoena da halakorik ez izatea, edo, behintzat, formalizatuta ez egotea. Udalerri batzuetan, ari dira pausoak ematen ildo horretan (esate baterako, tokiko beharrak aztertzea plan bat egin ahal izateko); beste batzuetan, kontuan hartzen dute behar hori; kasurik gehienetan, parte hartzeko bide bakar gisa kexei edo iradokizunei dagokiena da.Horraino udalerrietatik beretatik lortu dugun informazio kuantitatibotik ateratako ondorio nagusiak.Udalek programak garatzeko aurkitzen dituzten arazoak eta zailtasunak nahiko antzekoak dira, eta errepikatu egiten dira, nahiz eta batzuetan batzuk gehiago nabarmentzen diren beste batzuk baino. Alde batera uzten baditugu barne arazoak (aurrekontu zailtasunak, denbora edo langileria falta, koordinazio eskasa udaletako atalen artean...) nahiz beste erakunde edo zerbitzu batzuekin koordinatzeko dauden arazoak, deigarria da adingabeen familiei loturiko arazoak behin eta berriro agertzen direla.- Esku-hartzea onartzen ez duten familiak.- Adingabeak programetara ez joatea, erreferentziako helduen utzikeriaren ondorioz.- Amaren eta aitaren arteko interferentziak, batez ere bananduta daudenean.- Etorkinekin komunikatzeko zailtasunak...Esku hartu beharra izaten den arazo edo egoera ohikoenetako asko familia egoeraren ondorio izaten dira (buruko gaixotasuna eta drogen kontsumo gehiegizkoa; familiek ez onartzea arrisku adierazleak daudela...) eta biztanleriaren sektore jakin bati loturik egon ohi dira: nerabeak.Gehien errepikatzen den beste arazo iturria da desadostasunak daudela tokiko zerbitzuen eta foru aldundietako zerbitzu espezializatuen artean edo ez dagoela oso argi horien funtzioen arteko muga non dagoen. Gipuzkoaren kasuan, oro har positiboa da eremu edo eskualdeetako taldeei -lurralde horretako bereizgarria- eta horiek lanean duten eraginari buruzko erreferentzia.Azken urteetan sumatutako joerei dagokienez, udalek nabarmentzen dute aldaketak izan direla adingabeen profilean eta, batez ere, arreta eman zaien familien tipologian: arazo asko dituzten familiak zein familia normalagoak, baina adingabeei arazoak eta mugak jartzeko arazoak dituztenak.Horrek aldaketak dakartza beharretan eta esku hartzeko moduetan (emozio zailtasunak, ekite psikoterapeutikoak...), eta, batez ere Gipuzkoan adierazi dutenez, lan kargak egokitu behar dira: gero eta kasu gutxiago bideratzen edo hartzen ditu Aldundiak; gero eta gehiago esku hartzen da tokiko eremuan. Oro har, arrisku egoerak eta eskaerak pixkanaka areagotzen ari direla jotzen da.Beste erakunde edo zerbitzu batzuekiko lankidetza eta koordinazioa hobetzeko aurkitutako zailtasunei dagokienez, udalek beren erantzunetan beste gizarte eragile batzuekin duten elkarlana ekarri dute gogora: osasun etxeak, ikastetxeak, sistema judiziala... eta, batez ere, haurren arloan espezializatutako zerbitzuak, Foru Aldundiaren mendekoak.Udalerriek emandako erantzunekin bat etorriz, zalantzarik gabe, kritika edo zailtasun handienak haurren arloan espezializatutako zerbitzuen ingurukoak dira -foru aldundien mendekoak-, Araban izan ezik. Adierazitako arazoen zerrenda oso luzea da:- Harrera eta balorazio zerbitzuko teknikariak maiz aldatzen direla.- Zailtasunak daudela saileko langileekin harremanetan jartzeko.- Ez dagoela kontsulta edo aholkuetarako gunerik udal zerbitzuetako profesionalentzat.- Ez dagoela adierazleen eskuliburu bateraturik.- Ez dagoela jarduketa protokolorik.- Alde bakarreko erabakiak hartzen direla.- Kasuak ez direla elkarrekin baloratzen.- Erantzuten oso mantsoak direla (zazpi hilabete ere izan litezke).- Daturik ez dela izaten Aldundiak kasuak bere gain hartzen dituenean...Oro har, adierazi dute protokoloak behar direla, arduradunen arteko adostasuna behar dela (ez teknikarien artean), bakoitzaren jarduketa eremuak hobeto mugatu behar direla... Ekarpen askoren atzean dagoena edo esplizituki adierazi dena da haserre daudela, zalantzan jarri delako haien irizpide profesionala (bideratutako hainbat kasu ez dira onartu) edo gutxietsiak sentitzen direla edo ez dituztela behar beste kontuan hartu (erabakiak hartu aurretik, bitartean eta ondoren).Nolanahi ere, ia denek sentitu eta adierazi dute koordinazioa hobetzeko beharra (kasu gehiago detektatu ahal izateko eta erantzuna hobea eta arinagoa izateko), eta, jadanik esan den bezala, alderdi hori nabarmendu dute gehien udalek beren erantzunetan. Hain zuzen ere, erantzun horiek -komeni da gogoratzea- kasurik gehienetan, oinarrizko gizarte langileek berek egin dituzte, edo, bestela, udaletako gizarte zerbitzuetako arduradunek.2. Foru aldundietan haurrei ematen zaien arretaBabesik gabeko haurrei ematen zaien arreta desberdina da hiru lurralde historikoetan, lehen ere adierazi dugun bezala. Urtez urte egindako jarraipenetan, bereiz aurkeztu da administrazio bakoitzaren informazioa. Oraingo honetan, sintesi bat egitea erabaki dugu, eta datuak Autonomia Erkidego osoan babesik gabeko haurrei ematen zaien arretaren eta horren eboluzioaren ikuspegi orokor bat izateko moduan ematea.Horren inguruan informazio asko dugu, eta, beraz, hemen soil-soilik adierazle kuantitatiboen gaineko datuak ematea erabaki dugu (zein biztanleri eman zaien arreta, zer neurri aplikatu diren...); izan ere, txosten honen xedeaz harago doa hiru aldundietako planak, programak, profesional taldeak, erabakiak hartzeko prozedurak eta bestelakoak eta horien eboluzioa aztertzea.Aztertutako aldiari dagokionez, komeni da adieraztea 1995. urtea hartu dela abiapuntu gisa; hori da txosten berezia egiteko erabilitako datuen erreferentzia urtea (espedienteen laginketa eta dauden zentro guztietara egindako bisitak). Bestalde, 2001. urteko datuak ere agertzen dira; izan ere, urte hartan ahalegin handia egin zen hasierako informazioa eguneratzeko. Taula batzuetan datu osatuagoak ematen dira, eta azken urteak ere hartu dira kontuan.Ezagutzea komeni den lehen datua da zein den arreta eman zaien biztanleen bolumena, hau da, gure autonomia erkidegoko zenbat adingaberi ematen dieten arreta haurren arloan espezializatutako zerbitzuek. Taula honetan, urte bakoitzean irekitako espediente berrien babespean lagundu diren adingabeen kopuruak zer eboluzio izan duen ikus daiteke:3.1.1. taula. 1995ean, 2001ean eta 2009an irekitako espedienteen babespean lagundutako biztanleak<18 urteko biztanleakIrekitako espedientea kopuruaEspedienteetan inplikatutako adingabe kopuruaPrebalentziaEAE1995384.4164685741,42001307.8401.2351.3354,320091330.59421.4211.5534,6ARABA199554.0413911362,5200143.7501491804,12009148.2991542054,2BIZKAIA1995206.96932442441,12001161.3497417414,520091168.7038528525GIPUZKOA1995123.40131331941,52001102.741345414420091113.5944154964,3Iturriak: Estatistikako Institutu Nazionala. 1995. urtea: Biztanleen errolda arteko zenbatespenak, oinarritzat 1991ko errolda hartuta. 2001. urtea: Biztanleen eta etxebizitzen errolda. 2009. urtea: Urteko biztanleen zenbatespenak, oinarritzat 2001eko errolda hartuta. 2010eko urtarrilaren 1eko datuak.Gasteizko Udala eta foru aldundiak. Geuk egina.1 2010eko urtarrilaren 1eko biztanleria datuak erabili dira, data hori dagoelako hurbilen espedienteei eta inplikatutako adingabeei buruzko datuen datatik (2009ko abenduaren 31).2 2009. urteari dagozkion biztanleria datuak INEren orritik hartu genituen, 2010eko abuztuan, eta litekeena da gerora zuzendu izana. 2010eko urtarrilaren 1eko biztanleria datuak hartu dira.3 2002ko urtarrilaren 1era arte ez daukagu urtez urteko informazio zehatzik lurralde historikoen araberako biztanleriaren banaketari dagokionez, biztanleria erroldetan izan ezik (1991, 2001). 1995. urterako, EAE guztiko 18 urtetik beherako biztanleria datu errealak abiapuntutzat hartuta, lurralde historikoen arabera biztanle horiek nola banatzen diren zenbatetsi da, 2005. urtean lurralde historiko bakoitzean zeuden 0 eta 19 urte bitarteko biztanleen portzentajeak hartuta (Araban %14,058, Bizkaian %53,84 eta Gipuzkoan %32,101). Horrek azaltzen du guztizkoan izan den aldaketa txiki hori.Datu horietan honako hau ikus daiteke:- Irekitako espediente kopurua eta horietan inplikatutako haur eta nerabe kopurua handituz joan da urteak igaro ahala. 2009. urtean, haurren arloan espezializatutako zerbitzuek EAEko 1.000 adingabetik 4,6ren egoera aztertu zuten.- 2001. urtean, 18 urtetik beherakoak gutxiago baziren ere, nabarmen ugaritu ziren irekitako espediente kopurua eta horietan inplikatutako adingabeen kopurua.- Historikoki, Araban handiagoa izan da lagundutako biztanleen proportzioa (2,5, eta Bizkaian 1,1 eta Gipuzkoa 1,5 1995ean). Horren zergatia da, segur aski, egoera arazotsuak detektatzeko ahalmen handiagoa duela, bi zerbitzu espezializatu eta bi laguntza sare dituelako (Aldundiarena berarena eta Gasteizko Udalarena).- Gaur egun, lagundutako adingabe berrien portzentajeak parekatu egin dira, eta zertxobait gehiago dira Bizkaian (5).Zalantzarik gabe, bakarrik dauden adingabe atzerritarren presentzia desberdina izateak eragina izan du eboluzio horretan.Ondoren, hurrengo taularen bidez, lurralde bakoitzean aplikatu diren familiarengandik banantzeko babes neurriek zer eboluzio izan duten aztertuko dugu.3.1.2. taula. EAEko babes neurriak, lurraldearen eta urteen arabera<18 urteko biztanleakFamilia nukleotik banantzeaEgoitza harreraFamilia harreraFamilia harreraren pareko egoerakAdopzioa1EAE1995384.4161.227 (3,2)889 (2,3)192 (0,5)113 (0,3)33 (0,08)2001307.8401.179 (3,8)759 (2,5)277 (0,9)111 (0,4)32 (0,10)2009330.5941.962 (5,9)1.172 (3,5)750 (2,3)5 (0,02)35 (0,10)ARABA199554.041242 (4,5)104 (1,9)53 (1)80 (1,5)5 (0,09)200143.750202 (4,6)126 (2,9)62 (1,4)8 (0,2)6 (0,13)200948.299345 (7,1)206 (4,3)131 (2,7)5 (0,1)3 (0,06)BIZKAIA1995206.969707 (3,4)631 (3)562 (0,3)-20 (0,09)2001161.349597 (3,7)4803 (3)532 (0,3) + 464 (0,2)-18 (0,11)2009168.7031.071 (6,3)6685 (4)380 (2,3)-23 (0,13)GIPUZKOA1995123.401278 (2,3)154 (1,2)83 (0,7)33 (0,3)8 (0,06)2001102.741380 (3,7)153 (1,5)116 (1,1)103 (1)8 (0,07)2009113.594546 (4,8)298 (2,6)239 (2,1)-9 (0,07)Iturriak: Estatistikako Institutu Nazionala. 1995. urtea: Biztanleen errolda arteko zenbatespenak, oinarritzat 1991ko errolda hartuta. 2001. urtea: Biztanleen eta etxebizitzen errolda. 2009. urtea: Gaur egungo biztanleen zenbatespenak, oinarritzat 2001eko errolda hartuta. 2010eko urtarrilaren 1eko datuak.Gasteizko Udala eta foru aldundiak. (Geuk egina).1 Eratutako adopzio nazionalei buruzko datuak.2 Familia harrera iraunkorrak.3 Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak zenbatu gabe.4 Familia harrera soila (14) eta adopzioaren aurrekoa (32).5 Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak zenbatuta.Ikus daitekeenez, familia nukleotik banantzeko neurri guztiak ugaritu dira (egoitza harrera, familia harrera eta adopzioak), nahiz eta badiren zenbait diferentzia lurraldeen artean. Hala:- Autonomia erkidegoan, nabarmen ugaritu dira familiagandik banantzeko neurriak. 2009an, 1.000 adingabetik ia seiri ezarri zaie aipaturiko neurri horietakoren bat (familia harrera edo antzekoa, egoitza harrera edo adopzioa). 1995ean 3,2ri ezarri zitzaien.- Egoitza harrera da oraindik ere hiru lurralde historikoetan gehien erabiltzen den neurria.- Familia harrerak nabarmen ugaritu dira. Autonomia erkidego osoan ia laukoiztu egin dira aztertutako aldian, nahiz eta alde handiak dauden hiru lurraldeen artean. Bizkaian, 2001. urte arte familia harreraren kopurua oso txikia zen, eta geroztik nabarmen handitu da. Dena dela, Arabako lurraldean aplikatzen da gehien harrera modalitate hori, denboran zehar gertatu den bezala.- Eratutako adopzio nazionalen kopuruak ia egonkor eutsi dio. Bizkaian eta Gipuzkoan zertxobait igo dira; Arabaren kasuan, berriz, adopzioak gutxitu egin dira, eta kopurua 1995. urtekoa baino txikiagoa da.Familiagandik banantzeko neurrietako bakoitzak zer eboluzio izan duen hobeto ikusten da hurrengo taulan: horietako bakoitzak aplikatutako babes neurrien guztizkoan zer portzentaje duen agertzen da.3.1.3. taula. Familiagandik banantzeko babes neurrien eremuko modalitateak EAEn 1995ean, 2001ean eta 2009anFamilia nukleotik banantzea (%100)Egoitza harreraFamilia harreraFamilia harreraren pareko egoerakAdopzioa1EAE19951.227889 (%72,5)192 (%15,6)113 (%9,2)33 (%2,7)20011.179759 (%64,4)277 (%23,5)111 (%9,4)32 (%2,7)20091.9621.172 (%59,7)750 (%38,2)5 (%0,3)35 (%1,8)ARABA1995242104 (%43)53 (%21,9)80 (%33)5 (%2,1)2001202126 (%62,4)62 (%30,7)8 (%4)6 (%3)2009345206 (%59,7)131 (%38)5 (%1,4)3 (%0,9)BIZKAIA1995707631 (%89,3)562 (%7,9)-20 (%2,8)20015974803 (%80,4)532 (%8,9) + 464(%7,7)-18 (%3)20091.0716685 (%62,4)380 (%35,5)-23 (%2,1)GIPUZKOA1995278154 (%55,4)83 (%29,9)33 (%12)8 (%2,9)2001380153 (%40,3)116 (%30,5)103 (%27)8 (%2,1)2009546298 (%54,6)239 (%43,8)-9 (%1,6)Iturriak: Gasteizko Udala eta foru aldundiak. Geuk egina.1 Eratutako adopzio nazionalei buruzko datuak.2 Familia harrera iraunkorrak.3 Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak zenbatu gabe.4 Familia harrera soila (14) eta adoptatu aurrekoa (32).5 Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak zenbatuta.Aurreko datuetan ikus daiteke EAE osoan aplikatutako neurria egoitza harrera dela, nahiz eta urteen joanean portzentajea gutxitu egin den (%72,5 1995. urtean eta %59,7 2009. urtean). Familia harreren portzentajea, bestalde, handitu egin da, eta adopzioena gutxitu egin da. Hiru lurraldeen artean alde handiak daude, hala:- Araban handitu egin da egoitza harreren ehunekoa 1995. urtetik, eta, azken urtean, Autonomia Erkidegoaren batez bestekoaren barruan egon da.- Gipuzkoan, familia eta egoitza harreren arteko proportzioa nahiko egonkorra izan da, %50etik gertu (egoitza harrerak azken urtean, 2009an, hartutako neurrien guztizkoaren %54,4 izan dira).- Aldaketa gehienak Bizkaian izan dira. 1995ean, babes neurrien %83,9 egoitza harrerak ziren (Arabakoen halako bi baino gehiago). Kopurua izugarria zen 2001. urtean ere, gainerako lurraldeetan baino askoz ere handiagoa. 2009an, garbi ikusten da joera hori aldatu egin dela, eta batez bestekotik gertuago dauden ehunekoetan kokatu da (egoitza harrerak aplikatutako neurrien guztizkoaren %62,4 dira orain). Nolanahi ere, komeni da ikustea bakarrik dauden adingabe atzerritarrak sartzeak edo ez sartzeak berekin dakarrela datuak eta proportzioak ez izatea beti konparagarriak.Ondoko tauletan, egoitza eta familia harrerei buruzko hiru lurraldeetako datuak agertzen dira, zenbaki absolutuetan, eta horien eboluzioa ere agertzen da, gehiago banakatuta azken bost urteetako datuetan.3.1.4. taula. Egoitza harreren eboluzioa EAEn (1995-2009)EAEARABABIZKAIAGIPUZKOA199588910463115420006581024101462001759126480115320056291393271632006575123249203200764811930722222008591216-37520091.1722066683298Iturriak: foru aldundiak. Geuk egina.1 Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak zenbatu gabe.2 2007/12/20an.3 Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak zenbatuta.3.1.5. taula. Familia harreren eboluzioa EAEn (1995-2009)EAEARABABIZKAIAGIPUZKOA19951925356832000228673312820012316253116200524187-154200676610840815020076751203971582008322129-1932009750131380239Iturriak: foru aldundiak. Geuk egina.Eratutako adopzio nazionalei dagokienez, adierazi behar da kopuruak egonkor eutsi diola urteen joan-etorrian (eratutako adopzio nazionalak 33 ziren 1995ean, eta 35 2009an). Aldiz, aurkeztutako adopzio nazionalaren eskabide kopurua dezente aldatu da. Hurrengo grafikoan, aztergai dugun aldian aurkeztutako adopzio nazional eta nazioartekoetarako eskabideek zer eboluzio izan duten ikusten da.199520012009Adopzio nazionalak21245146Nazioarteko adopzioak13952722Iturriak: aldundiak. Geuk egina.Ikus daitekeenez, adopzio nazionaletarako aurkeztutako eskabide kopurua gutxitu egin zen 2001ean, eta nazioarteko adopzioak, berriz, izugarri ugaritu ziren. Eboluzio hori bera izan zen hiru lurraldeetan.Eratutako nazioarteko adopzioen kopurua adopzio nazionalak baino askoz ere gehiago dira. 2009an, esate baterako, nazioarteko 160 adopzio eratu ziren EAEn (33 Araban, 74 Bizkaian eta 53 Gipuzkoan), eta adopzio nazionalak, berriz, 35 izan ziren.Garrantzizkoa iruditzen zaigu, besteak beste, egoitza zerbitzuen sareak izan duen garapenari buruzko eboluzio datuak ematea. Harrera egoitzak eta lekuak nabarmenki ugaritu dira hemen aztertutako epealdian.Hurrengo tauletan, honako hau ikusten da: batetik, 2009an nola zeuden banatuta sare orokorreko zentroak eta esklusiboki edo gehienbat bakarrik dauden adingabeentzat diren baliabideak; eta, bestetik, gizarte sareek zer eboluzio izan duten, zentroen ahalmenari eta titulartasunari dagokionez nahiz kudeaketa publiko edo pribatuari dagokionez. Halaber, hiru foru aldundiek hitzarmenak dituzte beste erakunde batzuekin, adingabe batzuei EAEtik kanpo dauden zentroetan laguntzeko Leku eta zentro horiek (esate baterako, bost leku zentro berean Arabaren eta Bizkaiaren kasuan, eta hamar Gipuzkoaren kasuan) ez daude zenbatuta. Gainera, lurralde guztietan daude bakarrik dauden adingabe atzerritarrak egoitza baliabideen sare orokorrean hartuta. Nolanahi ere, datu horiek balio digute esleitutako zentroak eta lekuak (eta, beraz, horietan arreta ematen zaien biztanleak) nola banatuta dauden gutxi gorabehera ikusteko.Datu orokor horiek hainbat taulatan banakatuta agertzen dira, lurraldez lurralde eta zentroz zentro, txosten honen bertsio digitalean.3.1.6. taula. Egoitza baliabideen sarea EAEn 2009an. Bakarrik dauden adingabe atzerritarren sare orokorra eta sare espezifikoaEGOITZA BALIABIDEEN SARE OROKORRABAKARRIK DAUDEN ADINGABE ATZERRITARRENTZAKO EGOITZA BALIABIDEEN SARE ESPEZIFIKOAGUZTIRAZentroakLekuakZentroakLekuakZentroakLekuakEAE62720376129911.332ARABA12122610518227BIZKAIA283811832546706GIPUZKOA2221713218235399Iturriak: foru aldundiak. Geuk egina.1 Ez dira zenbatu foru aldundiek lankidetza hitzarmenak dituzten zentroak (Nafarroako Zandueta zentroa, non hiru administrazioek baitituzte hainbat leku erreserbatuta hitzarmenen bidez, eta Kordobako Dianova zentroa, Gipuzkoaren kasuan).2 Zentro misto bat sartu da hemen, 20 lekukoa; izan ere, bakarrik dauden adingabe atzerritarrek okupatzen dute batik bat.3.1.7. taula. Arabako egoitza zerbitzuen sarea, esklusiboki edo gehienbat bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzat diren sareak izan ezik (2009)ZENTROATIPOLOGIAKUDEAKETALEKU KOP.OKUPATUTAKO LEKU KOP.PLANTILLAGeroa etxeaEgoitza harrerako oinarrizko baliabideaZuzena, GOFE8810Paula Montal etxeaEgoitza harrerako oinarrizko baliabideaGOFEren eta Nuevo Futuro elkartearen arteko lankidetza hitzarmena778Hazibide etxeaEgoitza harrerako oinarrizko baliabideaGOFEren eta Nuevo Futuro elkartearen arteko lankidetza hitzarmena7710Sendoa etxeaEgoitza harrerako oinarrizko baliabideaGOFEren eta Nuevo Futuro elkartearen arteko lankidetza hitzarmena78101Canton de Santa Maria etxeaEgoitza harrerako oinarrizko baliabideaGasteizko Udalaren eta IRSE elkartearen arteko kontratua10-1229Udal kudeaketaPablo Uranga etxeaEgoitza harrerako oinarrizko baliabideaGasteizko Udalaren eta IRSE elkartearen arteko kontratua10- 1229Udal kudeaketaFuente de la Salud etxeaEgoitza harrerako oinarrizko baliabideaGasteizko Udalaren eta Izan elkartearen arteko kontratua10-14210Udal kudeaketaTxalaparta etxeaEgoitza harrerako oinarrizko baliabideaGasteizko Udalaren eta IRSE elkartearen arteko kontratua10-1429Udal kudeaketaSansoheta etxe sozioedukatiboaJokabide arazoak dituzten nerabeakGOFEren eta Izan elkartearen arteko kontratua163320Orhy emantzipazio etxebizitzaEmantzipazio etxebizitzaGOFEren eta Kolore Guztiak elkartearen arteko lankidetza hitzarmena545Bosco Etxea harrera eta larrialdietarako zentroaNerabeentzako harrera eta larrialdietarako zentroaGOFEren eta San Frantzisko Saleskoa sozietatearen arteko lankidetza hitzarmena10 (eta erreserbako beste bi leku)1017Hazaldi harrera eta larrialdietarako zentroa0 eta 18 urte bitartekoentzako harrera eta larrialdietarako zentroaGOFEren eta Karitateko Alaben arteko lankidetza hitzarmena222320Zandueta zentro terapeutikoa (Nafarroa)Zentro edukatibo-terapeutikoa (mendekotasunak)GOFEren eta Dianova elkartearen artean hitzartutako lekuak55Iturriak: Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen Saila.1 Talde teknikoa koordinatzaile batek, psikologo batek eta gizarte langile batek osatzen dute, eta Paula Montal, Hazibide eta Sendoa etxeetarako berbera da.2 Lehenengo kopurua Foru Aldundiak emandako datuei dagokie, eta bigarrena, Gasteizko Udalak emandakoei.3 Bakarrik dauden adingabe atzerritarrek okupatutako gainerako lekuak.3.1.8. taula. Bizkaiko egoitza zerbitzuen sarea, esklusiboki edo gehienbat bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzat diren zentroak izan ezik (2009)Egoitza harrerarako oinarrizko sareaZentroaKudeaketaErakundeaLekuakTaldearen ezaugarriakUdalerriaEL REFUGIOHitzarmenaKaritateko Ama Birjina28Talde txikiak. 0 eta 12 urte bitarteko neska-mutilakBILBOHitzarmena16Nerabe taldeak. 10 eta 18 urte bitarteko neskakSTA. M. DE ARTAGAN EGOITZA-IKASTETXEAHitzarmenaSta. Maria de Artagan15Neskak. 7 eta 18 urte bitartekoak.BILBOSTELLA MARIS EGOITZAHitzarmenaAngeles Custodios2712 urte arteko neska-mutilak. 13 eta 18 urte bitarteko neskakBILBOBASAURI ETXEAPublikoaGUFE122 eta 18 urte bitarteko neska-mutilakBASAURIFORUAK ETXEAPublikoaGUFE122 eta 18 urte bitarteko neska-mutilakBARAKALDOMUNGIA ETXEAPublikoaGUFE122 eta 18 urte bitarteko neska-mutilakMUNGIAMURRIETA ETXEAPublikoaGUFE122 eta 18 urte bitarteko neska-mutilakBARAKALDOPORTUGALETE ETXEAPublikoaGUFE122 eta 18 urte bitarteko neska-mutilakPORTUGALETESAN ADRIAN ETXEAPublikoaGUFE122 eta 18 urte bitarteko neska-mutilakBILBOSANTURTZI ETXEAPublikoaGUFE122 eta 18 urte bitarteko neska-mutilakSANTURTZITXURDINAGA ETXEAPublikoaGUFE122 eta 18 urte bitarteko neska-mutilakBILBOZABALBURU ETXEAPublikoaGUFE122 eta 18 urte bitarteko neska-mutilakBILBOARGILEKU ETXEAHitzarmena/GUFEH. Kaputxinoak10 + 3Neskak. 3 eta 18 urte bitartekoak (larrialdietarako 3 leku)BARAKALDOLARRASOLO ETXEAHitzarmena/GUFEH. Kaputxinoak92 eta 18 urte bitarteko neska-mutilakBARAKALDOMAÑARIKUA ETXEAHitzarmenaCaritas122 eta 18 urte bitarteko neska-mutilakBILBOALBIA ETXEAHitzarmenaUrgatzi122 eta 18 urte bitarteko neska-mutilakBILBOIPARRAGIRRE ETXEAHitzarmenaUrgatzi122 eta 18 urte bitarteko neska-mutilakBILBOAREATZA ETXEAHitzarmenaUrgatzi122 eta 18 urte bitarteko neska-mutilakBILBOAMIGÓ ETXEA, PORTUGALETEHitzarmenaAmigó fundazioa122 eta 18 urte bitarteko neska-mutilakPORTUGALETESARRIENA ETXEAHitzarmenaBizgarri122 eta 18 urte bitarteko neska-mutilakLEIOASALTILLO ETXEAHitzarmenaCasa del Salvador92 eta 18 urte bitarteko neska-mutilakPORTUGALETEUAS DOLARETXEPublikoaGUFE200 eta 3 urte bitarteko neska-mutilakBILBOIturria: Bizkaiko Foru Aldundiko Gizartekintza Saila.Nerabeentzako harrera sare espezializatuaZentroaKudeaketaErakundeaLekuakTaldearen ezaugarriakUdalerriaOLABARRIETA ETXEAHitzarmenaBizgarri10Nerabeak. Mistoa. 12 eta 18 urte bitartekoak.GALDAKAOZABALONDO ETXEAHitzarmenaAmigó fundazioa12 + 3Nerabeak. Mistoa. 12 eta 18 urte bitartekoak. Larrialdietarako: 3MUNGIAZANDUETA EGOITZAHitzarmenaDianova5Kontsumo arazoak dituzten adingabeakZANDUETA (NAFARROA)MUSKIZ ETXEAHitzarmenaAmigó fundazioa10Nerabeak. Mistoa. 12 eta 18 urte bitartekoakMUSKIZSODUPE ETXEAHitzarmenaUrgatzi10Nerabeak. Mistoa. 12 eta 18 urte bitartekoakSODUPEIturria: Bizkaiko Foru Aldundiko Gizartekintza Saila.Ezgaitasun handia duten adingabeentzako harrera sare espezializatuaZentroaKudeaketaErakundeaLekuakTaldearen ezaugarriakMunicipioURIBARRI EGOITZAPublikoaGUFE10Mistoa. 3 eta 18 urte bitartekoak. Ezgaitasunen bat dutenakBILBOMADARIAS EGOITZAHitzarmenaAPNABI9Mistoa. 3 eta 18 urte bitartekoak. Ezgaitasunen bat dutenakERANDIOIturria: Bizkaiko Foru Aldundiko Gizartekintza Saila.3.1.9. taula. Gipuzkoako egoitza zerbitzuen sarea, esklusiboki edo gehienbat bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzat diren egoitzak izan ezik (2009)Harrera eta larrialdietarako programaZentroaHerriaKudeaketaLeku kopurua2009/12/31n okupatu zeuden lekuakPlantillaLagundutako taldeaLoistarain LHZ1DonostiaHitzarmena, Karitateko Alabak151633,502Larrialdietarako harrera egoeran dauden 0 eta 12 urte bitarteko adingabeakZikuñaga LHZHernaniKontratua, Nuevo Futuro etxeak10619Larrialdietarako harrera egoeran dauden 13 eta 17 urte bitarteko hemengo adingabeakIturria: Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua. Geuk egina.Oinarrizko programa orokorraZentroaHerriaKudeaketaLeku kopurua2009/12/31n okupatu zeuden lekuakPlantillaLagundutako taldeaLoistarain EZ3DonostiaKaritateko, Alabak hitzarmena151133,504Oinarrizko harrera programa orokorraren (OPO) barruan dauden 0 eta 12 urte bitarteko adingabeakZarategi EZDonostiaHitzarmena, Karitateko Alabak24 (3 modulutan)1731,5OPOaren barruko 0 eta 12 urte bitarteko adingabeakHeriz EZDonostiaHitzarmena, Karitateko Ama Birjina Elkarte Latindarra8710,5OPOaren barruko 0 eta 12 urte bitarteko adingabeakAltamira EZLezoHitzarmena, Karitateko Ama Birjina ordenaren Elkarte Latindarra101011,5OPOaren barruko 0 eta 12 urte bitarteko adingabeakMary Ward EZDonostiaHitzarmena, Mary Ward8810,5OPOaren barruko 0 eta 12 urte bitarteko adingabeakLarratxo EZDonostiaHitzarmena, Larratxo fundazioa8810,5OPOaren barruko 13 eta 17 urte bitarteko adingabeakErrenteria EZErrenteriaHitzarmena, Larratxo fundazioa8610,5OPOaren barruko 13 eta 17 urte bitarteko adingabeakAtegorrieta EZDonostiaHitzarmena, Gipuzkoako Hezitzaile Espezializatuen Elkartea8510,5OPOaren barruko 13 eta 17 urte bitarteko adingabeakUsandizaga EZDonostiaHitzarmena, Gipuzkoako Hezitzaile Espezializatuen Elkartea8710,5OPOaren barruko 13 eta 17 urte bitarteko adingabeakBera Bera EZDonostiaHitzarmena, Gipuzkoako Hezitzaile Espezializatuen Elkartea8410,5OPOaren barruko 13 eta 17 urte bitarteko adingabeakTolosa EZTolosaHitzarmena, Bide Berri8610,5OPOaren barruko 13 eta 17 urte bitarteko adingabeakBergara EZBergaraHitzarmena, Bide Berri8710,5OPOaren barruko 13 eta 17 urte bitarteko adingabeakAntiguo EZ5DonostiaHitzarmena, Bide Berri8710,5OPOaren barruko 13 eta 17 urte bitarteko adingabeakHondarribia EZHondarribiaHitzarmena, Nuevo Futuro etxeak8310,5OPOaren barruko 13 eta 17 urte bitarteko adingabeakFrantzia EZDonostiaHitzarmena, Nuevo Futuro etxeak8810,5OPOaren barruko 13 eta 17 urte bitarteko adingabeakAmara EZ6DonostiaKontratua, Nuevo Futuro etxeak8010,5OPOaren barruko 13 eta 17 urte bitarteko adingabeakBeasain EZBeasainKontratua, Nuevo Futuro etxeak8610,5OPOaren barruko 13 eta 17 urte bitarteko adingabeakZizurkil EZZizurkilKontratua, Nuevo Futuro etxeak8710,5OPOaren barruko 13 eta 17 urte bitarteko adingabeakIturria: Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua. Geuk egina.Egoitza sarean hartutako adingabeez gain, bi adingabe Aspaceren Goienetxe egoitzan daude eta beste bi Uli Azpi Fundazioaren adingabeentzako unitatean.Programa espezializatuakZentroaHerriaKudeaketaLeku kopurua2009/12/31n okupatuta zeuden lekuakPlantillaLagundutako taldeaNeurri judizialak jarraitzeko Urretxuko zentroaUrretxuHitzarmena, Bide Berri Elkartea2071925Barnealdi neurriak ezarriak dituzten gazteentzako justizia zentroetan dauden adingabeak, 13 eta 18 urte bitartekoakIrisasi hezkuntza zentro terapeutikoaUsurbilKontratua, Clece gizarte zerbitzuak121234,39Jokabide arazo larriak dituzten adingabeei laguntzeko programa espezializatuaren barruan dauden 13 eta 18 urte bitarteko adingabeakZandueta hezkuntza zentro terapeutikoa8Zandueta (Nafarroa)Hitzarmena, Dianova elkartea10626,75Jokabide arazo larriak dituzten nerabeei laguntzeko programa espezializatuaren barruan dauden 13 eta 18 urte bitarteko adingabeakAzpilikuetako egoitza zentroa9IrunHitzarmena, Dianova elkartea11718,75Jokabide arazo larriak dituzten nerabeei laguntzeko programa espezializatuaren barruan dauden 13 eta 18 urte bitarteko adingabeakIturria: Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua. Geuk egina.1 LHZ: Harrera eta Larrialdietarako Zentroa.2 Baliabide honetarako eta erakunde beraren OPOrako (Oinarrizko Programa Orokorra) plantilla.3 EZ: Egoitza Zentroa4 Baliabide honetarako eta erakunde beraren OPOrako (Oinarrizko Programa Orokorra) plantilla.5 Uztailean ireki zuten, Donostiako Arrasate kaleko zentroan zeuden taldea eta adingabeak hara aldatu ondoren.6 Udazkenean, adingabeak beste zentro batzuetara aldatu dituzte; izan ere, baliabide hau 12 urtetik beherakoak hartzeko erabiliko da. Berriztatzen ari dira.7 Bi modulutan banatuta: neurri judizialen jarraipena egiteko zentroa eta neurri judizialak betetzeko zentroa.8 Orientazio terapeutikoko baliabidea, gai toxikoak kontsumitzen dituztela-eta gizarteratzeko eta heltzeko zailtasunak dituzten adingabeentzat.9 Bigarren faseko orientazio terapeutikoko baliabidea, Zanduetako hezkuntza zentro terapeutikoaren ondokoa.Aipaturiko baliabideez gain, hitzarmen bat egin da Dianova elkartearekin, Kordobako Santa Elena zentroan sei leku erabiltzeko. Beste zazpi adingabe lurraldetik kanpoko harrera baliabideetan daude.3.1.10. taula. Egoitza baliabideen ahalmena 1995ean eta 2009anZENTROEN AHALMENA1-5 leku6-10 leku11-20 leku21-30 leku31-50 leku51-70 leku>70 lekuGUZTIRAZentroakLekuakZentroakLekuakZentroakLekuakZentroakLekuakZentroakLekuakZentroakLekuakZentroakLekuakZentroakLekuakEAE19957342722318262513431321642162631.011200915544473040592254160--190991.332ARABA1995--214687122------91232009151298116376132----18227BIZKAIA1995--11841116239031321642162316942009--1612524320377294--19046706GIPUZKOA199573414125113122------231942009--26224569372134----35399Iturriak: foru aldundiak eta Gasteizko Udala. Geuk egina.Aurreko taulan, zenbait joera orokor ikus daiteke, eta baita hiru lurraldeen arteko diferentziak ere. Hala, EAE osoari dagozkion datu orokorrei dagokienez, honako hau adieraz dezakegu:- Zentroak eta lekuak ugaritu egin dira EAE osoan: 1995ean 63 zentro zeuden eta guztira 1.011 leku, eta 2009an, berriz, 99 zentro zeuden, eta 1.332 leku.- Gutxitu egin da 51 leku baino gehiagoko egoitzetan dauden adingabeen kopurua, baina kopuruari eutsi egiten zaio zentro handietan (90 leku, bost bizikidetza unitatetan banatuta).- Bikoiztu egin dira txikiagoak (6 eta 10 leku bitartekoak) eta, beraz, etxeen pareko ezaugarriak dituzten egoitza unitatetako zentroak eta lekuak.- Alde handia ikusten da zentroen ezaugarrien artean, sare orokorrekoak izan edo bakarrik dauden adingabe atzerritarren sare espezifikokoak izan. Hala, zentro handienak bakarrik dauden adingabe atzerritarrei arreta emateko erabiltzen dira (sare orokorreko 720 lekuak 62 zentrotan banatzen dira, eta 612 lekuak, berriz, bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzako 37 zentrotan banatzen dira.Lurraldez lurralde aztertuz gero, honako hau ikus dezakegu:- Araban, zentroak bikoiztu egin dira. 18 zentroetatik lau Gasteizko Udaleko Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuaren egoitza zerbitzuen sarekoak dira.- Bizkaian, ez da igoera aipagarririk izan leku aldetik (12 leku gehiago), baina bai zentroei dagokienez (46 zentro, eta 1995ean, berriz, 31 ziren). Lurralde horretan besteetan baino handiagoak dira zentroak (90 lekuko zentro bat bost hezkuntza taldetan banatua, eta beste bat 50 lekukoa, biak bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzat). Lurraldeko zerbitzu espezializatuek biztanleei emandako arreta areagotzen joan da; hala, egoitza harrerako leku kopuruan izan den geldialdia lurraldeko familia harreretan izan den igoera nabarmenarekin konpentsatu da.- Gipuzkoan, lekuen %56 6 eta 10 urte bitartekoak hartzeko ahalmena duten 26 zentroetan daude. Zentro handienak 34 leku ditu bakarrik dauden adingabe atzerritarrak hartzeko.Egoitza baliabideen inguruan jakin beharreko alderdi bat zentroen titulartasunari eta kudeaketari dagokiona da. 1995. urteko datuak zentroen titulartasunari buruzkoak dira. Gerta liteke zentro bat titulartasun publikokoa izatea baina kudeaketa erakunde pribatuen esku egotea (hala gertatu zen, esate baterako, Bizkaian Zabaloetxe zentroarekin; 90 leku zituen).3.1.11. taula. Egoitza arreta emateko zerbitzuen titulartasuna 1995eanTitulartasunaZentroakLekuakEAEPublikoa26472Pribatua37539Guztira361.011ARABAPublikoa7109Pribatua214Guztira9123BIZKAIAPublikoa12299Pribatua19395Guztira31694GIPUZKOAPublikoa764Pribatua16130Guztira23194Iturriak: foru aldundiak eta Gasteizko Udala. Geuk egina.Baina, batez ere, zentroak kudeatzea (nahiz eta titulartasuna, zenbait kasutan, publikoa izan) noren eskumena den da jakin beharrekoa.3.1.12. taula. Egoitza arreta emateko zerbitzuen kudeaketa eredua 2009anKudeaketaZentroakLekuakEAEPublikoa18195Pribatua811.137Guztira991.332ARABAPublikoa18Pribatua17219Guztira18227BIZKAIAPublikoa17187Pribatua29519Guztira46706GIPUZKOAPublikoa--Pribatua35399Guztira35399Iturriak: foru aldundiak eta Gasteizko Udala. Geuk egina.Egoitza zentroen kudeaketari dagokionez, honako hau adieraz dezakegu:- Erakunde pribatuek kudeatzen dituzten zentroak beti izan dira gehiago, baina proportzioa nabarmen handitu da azken urteetan (2009an, lekuen %85,3 erakunde pribatuek kudeatutako zentroetan zeuden).- Araban, 18 zentroetako bat bakarrik da kudeaketa publikokoa (zortzi leku).- Bizkaia da kudeaketa publikoko zentro gehien duen lurraldea (ia zentroen %37 eta lekuen %26,4).- Gipuzkoan, zentro guztiak gaur egun erakunde pribatuen esku daude.Azken urteetan sumatzen den eta erakunde hau kezkatzen duen fenomenoetako bat da babes zentroak gero eta gehiago espezializatzen ari direla. Alegia, modu kezkagarrian ari direla ugaritzen jokabide arazoak dituzten nerabeentzako egoitza baliabideak, zentro bereziak, zentro terapeutikoak, neurri judizialak betetzeko babes zentroak eta abar. Errealitate hori, hein handiagoan edo txikiagoan, lurralde historiko guztietan dago presente, baina ez da erraza jakitea praktikan zenbat adingaberi eragiten dien. Soilik Gipuzkoan -zentro bakoitzaren ezaugarriak zehatz-mehatz azaldu dituen lurralde bakarra da-, lau dira jokabide arazoak dituzten adingabe atzerritarrentzako zentro "bereziak" (60 leku), eta beste hiru zentro (43) jokabide arazoak edo gai toxikoekiko mendekotasuna duten hemengo adingabeentzat dira. Bizkaian gutxienez lau zentro daude (45 leku) hainbat arazo dituzten hemengo adingabeetan espezializatuak, eta Araban zentro bat (16 leku). Nolanahi ere, ez da zehazten bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzako zentroetako zenbatek dituzten jokabide arazoak dituzten adingabeentzako baliabideen ezaugarriak."Zentro berezi" hauen antolaketa, baliabide materialak eta pertsonalekoak, diziplina araubidea eta abar egoitza harreraren baliabideei buruzko Dekretuan araututa daude (131/2008 Dekretua, 150 zenbakiko EHAO, 2008ko abuztuaren 8koa). Dekretu horretan jasotako elementu batzuen aplikazioak (esate baterako, herrietatik urrun dauden lekuetan kokatuta egotea, immobilizazio fisikoa erabiltzea, taldetik bereiztea, segurtasun zaindariak egon ahal izatea, adingabeei gorputza miatzea eta abar) kezkatu egiten du erakunde hau, zentro horietan hartutako adingabeen eskubideen defentsaren eta bermeen ikuspuntutik.Argi-itzalak erakundeen erantzuneanOndoren, laburki aipatuko ditugu gure ustez zein elementutan izan diren aurrerapen handiak eta zein diren hobetu beharreko elementuak.1. Araudi esparruaren garapena eta organo eta zerbitzuen sorkuntza2005. urtean Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko Legea onartu izana aurrerapauso handi bat izan zen EAEn erreferentzia esparru bat eta jarduteko arau komunak izateko. Nabarmendu behar da araudia garatzeko eta aipaturiko lege horren errekerimenduak betetzeko erakundeek egin duten ahalegin handia. Gure iritziz babesik gabeko adingabeentzat esanguratsuenak diren alderdiak nabarmenduko ditugu. Hala, legeak honako hau eskatzen du:- Familia bitartekaritza sustatzea; Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzorde bat eta pertsona bitartekarien erregistro bat sortzea exijitzen du. 2008an, Familia Bitartekaritzaren Legea onartu zen; urtebete geroago, Aholku Batzordearen sorrera arautu zen, dekretu bidez; eta, gau egun, erregistroaren gaineko araudia lantzen ari dira. Gainera, bitartekaritza zerbitzu bat dago hiru hiriburuetan.- Familia elkarguneak sor daitezen sustatzea. Elkargune horiek, uztailaren 1eko 124/2008 Dekretu bidez arautuak, berdin erabiltzen dituzte krisian dauden familietako adingabeek nahiz egoitza baliabideetan dauden adingabeek.- Haurren eta Nerabeen Behatokia eta haurrei eta nerabeei arreta emateko Arloko Batzorde Iraunkorra sortzea (hurrenez hurren dekretu hauen bidez sortuak: 219/2007 Dekretua, 2007ko abenduaren 20koa, eta 165/2007 Dekretua, 2007ko urriaren 16koa).- Modu espezifikoan arautzea babesik gabeko haur eta nerabeentzako egoitza harrerarako baliabideak eta neurri judizialak betetzeko zentroak. Gazteentzako justizia zentroen arauketari buruz hurrengo epigrafean jardungo dugu. Hemen komeni da gogora ekartzea babes zentroak arautzeko dekretuak, 2008an onartutakoak, lau urteko epea ezartzen duela administrazio eskudunek beren egoitza baliabideak dekretu horretan ezarritako eskakizun material, funtzional eta langileria arlokoetara egokitzeko.2. Hobekuntzak egitea arrisku eta babesik gabeko egoerak detektatzeari eta baloratzeari dagokionezHaurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko Legearen eskakizunetako bat da urtebeteko epean babesik gabeko egoeren larritasuna baloratzeko eta zehazteko tresnak lantzea eta onartzea. Inplikatutako administrazioek (Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta udalak) eta sektoreko profesionalek Balora tresna diseinatu dute elkarlanean, eta horren helburua da udaletako eta lurraldeetako gizarte zerbitzuetako profesionalei egoerak baloratzeko jarraibideak eta irizpideak ematea. Tresna hori -gaur egun ezartzeko fasean dago, nahiz eta legea onartu zenetik bost urteak igaro diren-, gainera, baliagarria izan daiteke erakunde arteko koordinazioa hobetzeko.3. KoordinazioaIa bat datoz denak garrantzitsua eta beharrezkoa dela babesik gabeko egoeretan esku hartzen duten eragile guztiek modu koordinatuan lan egitea. Alabaina, praktikan, administrazioen artean koordinatzeko bide egonkorrak ezartzea, teknikari profesionalen borondate onaz harago, konpondu gabeko kontua da oraindik.Babes zentroei buruzko arauketa autonomikoak Eusko Jaurlaritzari eta foru aldundiei protokoloak ezartzea exijitzen die, horretarako ezarritako batzorde misto baten barruan, gutxienez zerbitzu hauekin lankidetzan aritzeko eta koordinatzeko: osasun zerbitzuekin, batez ere; osasun mentalekoekin; hezkuntza zerbitzukoekin; ezgaitasunen bat duten pertsonei arreta ematekoekin; gizarteratze zerbitzukoekin; gazteentzako justiziakoekin; gazteria, kultura eta kirol zerbitzuekin; eta beste gizarte zerbitzu batzuekin.Bereziki garrantzitsua iruditzen zaigu jarduteko bi protokolo komun hauek ezartzea: bakarrik dauden adingabe atzerritarren larrialdietarako harreran jarduteko protokoloa eta baimendu gabeko absentzietan jarduteko protokoloa. Erakunde honek ofizioz jardun du bi gai horien inguruan, eta administrazio arduradunek adierazi dute badutela protokolo horiek abiarazteko borondatea eta garrantzitsua dela jarduteko irizpide komunak ezartzea; dena dela, testu hau idazten ari ginean, oraindik ez genuen protokolo komun horiek onartu izanaren frogarik.4. Adingabeen eta haien familien parte-hartzeaBabesik gabeko haurrek eta nerabeek eta haien familiek parte hartzeko duten eskubidea luze eta zabal jasota dago indarrean dagoen araudian. Nolanahi ere, askotan, betekizun formala soilik betetzen du (kexa prozeduraren bidez edo esku hartzeko programa bat sinatuta), eta ez du lortzen esku-hartzearen protagonistei ahotsa ematerik.5. Zerbitzuen kudeaketaren pribatizazio progresiboaHaurrentzako zerbitzu espezializatuen kudeaketa (egoitzak eta egoitzaz bestekoak) progresiboki pribatizatzen ari dela kontuan hartuta -batzuetan irabazteko asmorik gabeko erakundeen esku uzten da eta beste batzuetan enpresen esku uzten da-, beharrezkoa da lehenbailehen araudi espezifiko bat ezartzea babesik gabeko haurrekin esku hartzen duten erakundeen baimen, homologazio, ikuskapen eta erregistroaren inguruan.6. Familia eta egoitza harreraAlderdi nabarmenetako bat da esku-hartze programak asko garatu direla, batez ere familia eta egoitza harrerarenak. Familia harrerarako programak hiru foru aldundietan sustatu dira azken urteetan, nahiz eta lehen aipaturiko zailtasunak izan horretarako (familia-hartzaileak bilatzea, anai-arrebak batera hartzea eta abar). Komenigarria dirudi familia inguruneko harrera bide berriak aztertzea, hala nola harrera profesionalizatua (esate baterako, Gipuzkoan formula hori erabiltzen da jadanik zenbait kasutan).Egoitza harrerako programetan, nabarmentzekoa da, harrera sare orokorraren kasuan, desagertu egin direla zentro handiak, txikiagoak diren eta komunitate ingurunean integratuta dauden bizikidetza unitateen mesedetan. Alde horretatik, beharrezkoa da adieraztea foru aldundiek ahalegin handia egin dutela agertzen joan diren beharrei erantzuteko.Elementu kezkagarrienetako bat da neurri judizialen bat betetzen duten haurrentzako zerbitzu espezializatuek nerabe askori eman dietela arreta. Horri buruz adingabe arau-hausleei buruzko kapituluan jardungo dugu, baina hemen gogoetaren bat aurreratu nahi genuke. Kasu askotan, adingabeen epaitegiek ezartzen dituzten neurriak ingurune irekiko neurriak dira, eta nerabeak babes zentroetan bizi diren bitartean betetzen dira. Kasurik larrienetan, barnealdi neurri judizialen bat ezartzen den kasuetan, nerabeek (gehienak mutilak) "zirkuitu" bat egiten dute babes zentroetatik zentzatze etxeetara, eta ostera babes zentroetara itzultzen dira (kasurik onenetan), neurri judiziala betetakoan. Horrek ez du bakarrik exijitzen erakundeen artean koordinazio handia izatea -halakorik ez da gaur egun-, baizik eta, batez ere, gogoeta egitea jokabide zailtasunak dituzten nerabeentzat sortzen ari diren ibilbide edo zirkuituen gainean.Azkenik, adieraz dezakegu sumatzen dela ahalegin handia egiten ari direla hezkuntzaren arloko esku-hartzeak egituratzeko, zentroei exijitzeko aplika dezatela zentroko hezkuntza proiektu bat, hartutako adingabe bakoitzarekin banaka esku hartzeko planak, esku hartzeko fitxak eta protokoloak, iradokizun eta kexetarako prozedurak, hartutako haurren eta nerabeen eskubide eta betebeharren gutunak, eta abar. Nolanahi ere, uste dugu oraindik bide luzea dagoela egiteko tresna horiek babesik gabeko adingabeekin egin beharreko lan sozioedukatiboa egituratzeko eta errazteko tresna bihurtu arte.Kexen ikuspegiaHerritarrek arlo honetan agertu dituzten kexak batez ere foru aldundien jarduketaren ingurukoak izan dira, eta arrisku edo babesik gabeko egoera larrian dauden adingabeei buruzkoak izan dira. Azken urteetan, arlo honetako kexak ugaritu egin dira.Kexen zioari dagokionez, adierazi behar da denetarikoak izan direla, baina nabarmenenak multzo hauetan sar daitezke:- Egoitza harreraren mugak. Horri dagokionez, foru aldundien tutoretzapean dauden eta egoitza baliabideetan hartuta dauden adingabe batzuen gurasoen kexak jaso ditugu. Kexa horietan besteak beste adierazi dute ez daudela ados ezarritako bisita araubidearekin (periodikotasuna, hezitzaileek bisitak gainbegiratzea, iraupena...), ez dela nahikoa haur zerbitzuak ematen duen arreta, eta abar.Halaber, hainbat kexa jaso ditugu egoitza baliabideetako haur eta nerabeei ematen zaien hezkuntza arretaren inguruan. Batez ere, adierazi dute hezkuntza langileek zailtasunak dituztela adingabeen jokabide gatazkatsuenak gainbegiratzeko eta geldiarazteko (eskola absentismoa, osasuna arriskuan jartzen duten jokabideak...).Bestalde, hainbat kexa jaso ditugu haurrak eta nerabeak EAEtik kanpoko egoitza zentroetara edo programa espezializatuetara bideratu direla eta.- Baimendu gabeko absentziak. Seme-alabak egoitza harrerako baliabideetan dauzkaten gurasoen kezka eta kexarako beste arrazoi bat izan da hezkuntzako langileek ez dituztela behar beste kontrolatzen adingabeen irteerak, batez ere adingabea baimenik gabe zentrotik kanpo dagoenean eta non dagoen inork ez dakienean.- Haurra edo nerabea bere jatorriko familian berriro integratzea. Gizarte zerbitzu espezializatuek lagundu egin behar dute adingabeak beren jatorriko familietara itzul daitezen, familietan esku hartzeko programak eskainiz familia etxeko bizikidetza baldintzak hobetzeko. Jasotako kexa batzuetan adierazi dute foru aldundiek ez dutela behar beste egiten hori lortzeko, edo ez dutela behar besteko jarrera proaktiboa.- Guraso bananduak dituzten eta haurra bietako baten kargu dagoen familiak. Jasotako kexa batzuek zerikusia dute gurasoetako bati ematen zaion tratamenduarekin, zehazki adingabearen zaintza eta babespea esleitu ez zaion gurasoarekin. Aita eta ama horiek harreman pertsonal gatazkatsuak izan ohi dituzte, eta horrek berekin ekarri ohi ditu adostasun gabeko banantze prozedurak eta/edo gurasoen eta seme-alaben arteko neurriak erabaki judizialen bidez ezartzea. Kasu horietan haur zerbitzuak ere esku hartzen du, arrisku egoerak sumatu direlako edo gurasoetako batek laguntza eskatu duelako.- Adopzioak. Izapidetutako kexa batzuen zioa prozeduren atzerapena izan da, eta, zenbaitetan, emandako tratuan sentiberatasun handirik gabe jardun izana. Halaber, adopzio-hartzailearen eta adingabe adoptatuaren artean izan beharreko adin diferentziari buruzko kexak jaso ditugu. Arartekoak horren inguruan gomendatu zuen belaunaldi distantzia ez zedila izan muga kronologiko bat modu absolutuan, baizik eta kasuan-kasuan azter zedila, norberaren eta familiaren inguruabarrak kontuan hartuta.- Kulturarteko elementuak behar beste ez baloratzea. Kexatzeko zio izan da, halaber, kultura diferentziak ez behar beste baloratzea hazierari eta gurasoen eta seme-alaben arteko harremanei dagokienez, elementu horrek hezitzaileekiko komunikazioan eragiten duen kasuetan.- Beste kexa batzuek zerikusia dute udalek hezkuntza arloan esku hartzeko dituzten programen mugekin, ez baitituzte betetzen pertsonen espektatibak.- Halaber, oinarrizko gizarte zerbitzuek eta zerbitzu espezializatuek, osasun zerbitzuek, erroldaren ardura duten udal zerbitzuek eta bestelakoek informazioa trukatzeko eta lankidetzan jarduteko dauden zailtasunekin.Sintesi edo ondorio gisaZaila da kapitulu honen sintesia egitea, ugariak baitira problematikak, beharrak, baliabideak, inplikatutako profesionalak eta erakundeak. Gure ustez garrantzi berezia duten lau alderdi nabarmenduko ditugu, besterik gabe.Lehenik eta behin, nabarmendu nahi dugu familiekin esku hartzeak garrantzi handia duela haurrak babesik gabe dauden kasu guztietan eta prozesuaren une guztietan, nahiz eta ugariak diren horrek dakartzan zailtasunak (esku-hartzeari aurre egitea, komunikazio zailtasunak...) eta profesionalek egunero aurkitzen dituztenak. Nolanahi ere, uste dugu aski elementu badela pentsarazteko beharrezkoa dela familietan esku hartzeko eta laguntzeko apustu irmoago bat egitea. Hala:- Gero eta problema-egoera gehiago detektatzen dira eta horiek agerian uzten dute beharrezkoa dela udaletako gizarte zerbitzuek familietan esku hartzea: adingabeei mugak eta arauak ezartzeko arazoak, gai toxikoen kontsumo arazotsuak areagotu izana, etab.- Familia harreraren prozesuak arrakastatsuak izan daitezen, beharrezkoa da kalitateko konpainia eta aholkularitza izatea, baina ez soilik adingabearentzat, baizik eta, batez ere, familia hartzailearentzat. Denbora luzean egin behar zaie lagun.- Beharrezkoa da, halaber, familiarekin esku hartzea, haurrak eta nerabeak egoitza harrerako baliabide batera bideratzen direnean. Beharrezkoa bada, halako kasuetan egin behar da ahalegin handiena, familiarengandik banantzeko neurriak albait gutxien iraun dezan.Nahiz eta badirudien adostasuna badagoela familiekin esku hartzeak duen garrantziaren inguruan, zenbaitetan profesional bakar baten esku uzten da, nahiz eta bere lana talde handiago batean egin. Familiekin esku hartzeko, beharrezkoa da profesionalen talde irmo eta egonkorrek esku hartzea eta kasu bakar batean elkarrekin lan egin ahal izateko moduan egotea; era horretan, esku-hartzea osatuko da, eta arrakasta lortzeko berme handiagoa izango da. Horretarako, jakina, beharrezkoa da erakunde eskudunek horren alde irmoki egitea.Erakundeen arteko koordinazioa hobetzeko beharra garbi geratu da agerian. Ez dugu berriro errepikatuko. Udal zerbitzuak nahiz zerbitzu espezializatuak hainbat erakunderen bidez kudeatzen direla eta, nabarmendu nahi dugu garrantzi handia duela koordinazio ona izateak, taldeak prestatzeak, profesionalen lan baldintzak onak izateak eta abar, eta, horrez gainera, administrazioa dela erakunde horien bidez eman den zerbitzuaren azken erantzulea.Azken urteetan "zentro espezializatuak" ugaritu izana kezkatzeko arrazoi da Arartekoarentzat. Nerabeak zentro batera edo bestera bidaltzea, nahiz eta araututa dagoen eta betekizun batzuk bete behar dituen (besteak beste, Haur Zerbitzuak egindako beharren ebaluazioan oinarritzea), garrantzi handiko kontua da adingabe horien garapenean.Zentro espezializatuak ezartzea komeni den edo ez baloratzen hasi gabe -horren inguruan ez daude ados gizarte esku-hartzearen arloko profesionalak eurak-, ez dirudi gehiegizkoa denik administrazio erantzuleei exijitzea horni ditzatela zentro horiek (gutxi beharko lukete izan) ahalik eta baliabide material eta, batez ere, giza baliabide onenekin (ondo prestatutako taldeak, ibilbide profesional luzekoak, eskarmentudunak, egonkorrak, lan baldintza onak dituztenak...).Amaitzeko, adierazi nahi dugu beharrezkoa dela adingabeek eta haien familiek parte hartzeko bideak sustatzea. Tokiko administrazioan ez dago ia adingabeek parte hartzeko biderik, kexa eta iradokizunetarako prozedurez harago. Foru aldundien haur zerbitzu espezializatuetan, inplikatu nagusiek -haurrak, nerabeak eta hain familiak- parte hartzeko bide gehiago ezarri beharko lirateke; izan ere, oro har, bide horiek oso mugatuak dira (familian esku hartzeko plan bat proposatzen da, eta bete beharrekoa da plan hori; adingabeek gutxi parte hartzen dute balorazioa egiteko orduan, gutxi inplikatzen dira edo batere ez dira inplikatzen egoitza baliabideetan aplikatzen diren esku-hartzearen arloko hezkuntza programak egiteko orduan, eta abar).GomendioakHauek dira txosten honetan, zehazki haurren babesari dagokion atalean (ikusi 5. kapitulua), egin ditugun gomendioetako batzuk:- Instituzionalizazioaz bestelako formulak bultzatzea eta familietan esku hartzeko programak sustatzea: familietan esku hartzeko taldeak prestatzea, harrerako familiei lagun egitea, familia harrera profesionalizatua sustatzea...- Koordinazioa hobetzea haurrei arreta emateko udaletako eta lurraldeetako zerbitzuen edo zerbitzu espezializatuen artean.- Erreferentziako tutorearen kargua orokortzea eta garrantzia ematea.- Adingabeei buruzko gizarte txostenen edukia berrikustea. Halakoak egiteko eta zabaltzeko irizpideak ezartzea.- Egoitza harreraren baliabideak arautzen dituen dekretuaren garapena eta aplikazioa bizkortzea.- Egoera jakin batzuetarako protokoloak arautzea eta edukitzea: gorputz miaketak, baimendu gabeko ihesak edo absentziak, sendagaien erabilera.- Araudi espezifiko bat garatzea babesik gabeko haurrekin esku hartzen duten erakundeen baimen, homologazio, ikuskapen eta erregistroaren inguruan.- Prozedurak gero eta ohikoagoak diren egoeretara egokitzea (adingabe etorkinak, bikoteen banantze gatazkatsuak, beste kultur eremu batzuetatik datozen familiak...).- Gaur egungo zentroko ereduak berrikustea, arreta berezia jarrita zentro espezializatuetan eta kasuan-kasuan aplikatzen diren bideratze irizpideetan.Horri bakarrik dauden adingabe atzerritarrei buruzko gomendio espezifikoak gehitu behar zaizkio (hurrengo atalean aipatuko ditugu), bai eta txosten honetako lehenengo zortzi gomendioak ere, orokorrak eta hein handiagoan edo txikiagoan babes sistemei aplikatzekoak direnak.[9]Ikus http://www.ararteko.net/RecursosWeb/DOCUMENTOS/1/0_21_1.pdf3.2. Bakarrik dauden adingabe atzerritarrakSektorearen ezaugarriak"Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak" (edo beste toki batzuetan, "bakarrik dauden adingabe etorkinak", bakarrik dauden adingabeak) diogunean, legez haien arduraduna den heldu baten zaintzapean ez dauden atzerriko adin txikikoak -hau da, 18 urtetik beherakoak- aipatzen ari gara, 1997ko uztailaren 19ko Europar Batasunaren 97/C/221/03 Ebazpenean jasorik dagoenez, besteak beste.Gure kasuan, zehazki, bizimodu hobearen bila EAEra beren kabuz etorritako ehunka nerabez ari gara. Gehienak mutilak dira, 16-17 urte ingurukoak, eta Marokotik etorri dira.Adingabea izatea eta familiaren -edo gai den eta ardura hori duen helduren baten- zaintza eta gerizpean ez egotea, haurrak babesteko legeen arabera, babesik gabe egotea da, eta egoera hori erakundeek konpondu behar dute berehala. Gure artean, babesik gabeko adingabeen tutoretza foru aldundiei dagokie, haiek baitituzte babesik gabe geratzeko arrisku larrian dauden haur eta nerabeak babesteko administrazio eskumendunak.Onartu behar da bakarrik dauden adingabeak egoteak erronka handia izan dela eta badela oraindik ere babesaren ardura duten gure administrazioentzat. Duela urte gutxi, fenomenoa ezezagun samarra zen, eta esku hartzeko behar eta premiak behar izango ziren baliabideak planifikatzea zaildu du. Beste alde batetik, adingabe atzerritarrekin esku hartzen aldez aurretik esperientziarik ez zegoenez, lorpenen eta traben azterketa etengabe egin behar izan eta behar izaten da, bai eta esku-hartzea egokitzeko dagozkion doikuntzak ere.Gure babes zerbitzuetan hartu izan diren adingabe atzerritarrak gehienbat Marokokoak izan dira, orain arte behintzat. Eta itxura guztien arabera (gazte indizea, herrialdeko ekonomiazko errealitatea, estatu baten eta bestearen artean haurrak babestean dauden aldeak, eta abar), herrialde horretatik etorririko adin txikikoak ez dira gutxituko. Hala ere, babesik gabeko adingabeen kolektiboa ez da homogeneoa, eta hainbat profil, baita hainbat jatorri ere (hain zuzen, Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetakoak, ekialdeko Europakoak, Magrebeko beste herrialde batzuetakoak...), ikus daitezke haien artean.Esate baterako, 2003. urtean, gure autonomia erkidegoan harturiko adin txikikoetatik, %97 Magrebetik zetozen, eta Saharazko hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik, %0,8 baino ez. Ordea, 2009. urtean, hartutako adingabeen artean, Magrebetik zetozenen proportzioa hirutik bi zen, eta Saharaz hegoaldeko Afrikatik zetozenena, hamarretik bi izatera pasatua zen.Adingabe horiek ustez gatazkak sortzeko zuten joeragatik piztutako gizarte alarma ez dator bat kasu gehienekin; izan ere, ongi erantzuten diete administrazioen prestakuntza programei, batez ere lan munduan txertatzekoak direnei. Gazte horietako askok dakartzaten itxaropenak lege esparruaren kontrakoak dira, azken horrek eskakizun jakin batzuk bete daitezela eskatzen baitu lan egin ahal izateko, adinaren, baimenen edo tituluen aldetik nahiz lanbide gaitasunaren aldetik. Era berean, askotan hamasei urtetik gorako gazteak izaten direnez, jatorrizko herrialdeetan eta beste autonomia erkidego batzuetan aurretik izan dituzten esperientziak haien jokabidean islatzen dira. Baina gehien-gehienak, haien adin laburra gorabehera, zer nahi duten argi daukaten pertsonak dira, alegia, lan egitea; oso motibatuta daude hori lortzeko, eta haien erantzukizun handiagatik nabarmentzen dira.AurrekariakBabesik gabeko nerabeen artean, bakarrik dauden adingabe atzerritarrak berariazko ezaugarri eta beharrizanak dituen taldea da. Horregatik, azken hamar urteotan, Arartekoak lehentasunezko arreta eskaini die. Horretarako, ofiziozko jarduera anitz, zerbitzuetako profesionalekin eta arduradunekin egindako bilerak, harrera-zentro guztietara egindako aldizkako bisitak, etab. burutu dira. Horren guztiaren berri urteko txostenetan eman da. 2005ean jarraipen lanak areagotu egin ziren eta txosten berezia egin zen. Hau irailean eman zitzaion Eusko Legebiltzarreko lehendakariari eta azaroan eztabaidatu zen Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordean. Lan horren laburpena bildu zen urte hartako urteko txostenarenIV. atalean, oinarrizko arazoak eta hobetzeko gomendio eta proposamenak nabarmenduz.Urte honetako zein hurrengo txostenetan egindako bisitetan eta hainbat harrera zentrotako hezitzaile taldeekin (Zabaloetxe, Artzentales edo Eubakoekin Bizkaian, Zabaltzen edo Bideberri zentroetakoekin Araban; eta Tolosa edo Debakoekin Gipuzkoan) izandako bileretan antzeman genituen elementurik kezkagarrienak edo esanguratsuenak bildu genituen, baita bereziki kezkagarriak ziren zenbait egoeratan aurrera eramandako berariazko esku-hartzeak ere:- Hainbat zentrotan sortutako gatazkak.- Poliziak entregatutako adingabeak.- Toki batzuetan zentro berriak zabaltzeko proposamenak eragin zituen gatazkak.- Tutoretza onartzeko eta eteteko prozesu jakin batzuk.- Adingabe horien eskolatze baldintzak. Eta abar.Halako adingabeei laguntza edo babesa ematen engaiaturik dauden zenbait elkarterekin lankidetzan aritzea eragin du horrek, bai eta bilera ugari egitea ere, Gobernuaren ordezkariordeekin eta foru aldundietako gizarte ekintzako arduradunekin.Horren guztiaren berri eman dugu azken urteetako ohiko txostenetan (ikus 2009ko azken txosteneko, "Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak" atala, 322.-378. or.). Kasuren batean, Arartekoak kezka berezia sortzen duten gaien inguruan eginiko gogoeta eta proposamenez gain, herriaren defentsarako beste erakunde batzuekin baterako proposamenak ere jaso dira (ikus 2006ko txostenean "Herriaren defentsarako erakundeen adierazpena, herri administrazioek bakarrik dauden adin txikikoekiko duten erantzukizunari buruzkoa", 2006ko urrian onartua).Gehiegikeriara lerratu gabe, esan dezakegu, haurrei dagozkien gai edo sektoreen artean, azken urte hauetan guztietan Arartekoaren etengabeko arreta era berezian eskatu duen bat egon baldin bada, sektore hori bakarrik dauden adingabe atzerritarrena izan dela. Esku-hartze hori, gainera, etengabekoa izateaz gain, gero eta handiagoa ere izan da.Funtsezko arazoakOro har, urtero, eskura daitekeen informazioaren eta aurkitu diren arazoen arabera, haietako batzuk nabarmendu ditugu. Hala, esate baterako, azken ohiko txostenean, 2009koan, funtsean honako gai hauek landu ditugu (ikus 2009ko txostena, 322.-378. or.):- Adina finkatzeko proben zehaztasun falta eta babes sisteman horrek dituen ondorioak.- Adingabeen eskubideen urradura, adibidez hezkuntzarako eskubidea, babestuak izateko eskubidea eta entzunak izateko eskubidea.- Adingabeen babeserako zentroen kokalekuari gizarteak emandako errefusa.- Adingabeen lekualdatzeak autonomia erkidego batetik bestera.- Tutoretzak gain hartzeko betebeharra eta egoitza baimena eskatzekoa urratzea.- Familia harreraren aukerak...Dena dela, arrisku egoera berezian dagoen biztanleria sektore horren arazoen gaineko balorazio orokorrago bat ematen saiatu ginen Bakarrik dauden adin txikiko atzerritarren egoera EAEn (2005) txosten berezian. Delako txostenean adin txikikoen inguruko arazoak alderdiz alderdi aztertzen ditugu, alderdi juridikoak direla (1. kapitulua), haien ezaugarri eta beharrak direla (2. kapitulua), edo erakundeen erantzuna dela (3. kapitulua). Eta gai horretan, erantzuna lurraldez lurralde, eta are zentroz zentro, aztertu genuen. Gero, laburpen modura, atzemandako arazo nagusiei buruzko balorazioa eta ikuspegi orokorra eman genituen, Arartekoaren ikuspuntutik, betiere.Duela bost urte egin zen balorazio hark, funtsean, bere horretan dirau. Labur emango dugu hemen, beharrezko egokitzapen eta eguneratzeak eginda.Arazo batzuen gainetik beste batzuk nabarmentzeko hartu den ikuspegia beti bera da: eskubideak bermatzearen ikuspegia, hori baita Ararteko erakundeari dagokiona, eta arazoek euskal administrazioen eskumeneko den erantzukizunarekin duten erlazioa. Gai honen inguruan hainbat administraziok eta sailek esku hartzen dute: hiru foru aldundiak, Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa Saila, Osasun Saila, Justizia Saila, harrera-zentroei dagozkien udalak... Egia da diferentzia handiak daudela, adibidez, lurralde batzuetako eta besteetako erakunde jarduketan. Hala ere, hemen nabarmentzen diren arazoek, neurri handiagoan ala txikiagoan, horietan guztietan dutela eragina esan daiteke.Lehen ere adierazi den bezala, lehendik ditugun babes-baliabideak adin txikiko atzerritar arduradun gabeen presentziak planteatu dituen beharretara premia handiz egokitzen joan behar izan dugu. Baliabide horiek ez zeuden gazte horien beharrei aurre egiteko prestatuta. Sortutako itxaropenen eta hemen aurkitzen duten errealitatearen arteko kontraesanek zaildu egiten dute erakundeen, langileen eta gazteen arteko harremana. Gainera, gazteak hemezortzi urte betetzear daudela iristen direnez, banakako esku-hartze ibilbide bat prestatzeko denbora oso gutxi izan ohi da, eta horrek zaildu egiten du erakunde erantzunaren jarraitutasuna. Bestalde, atzerritarren araudia aplikatzeak segurtasun gabezia juridiko larria eragiten du, adin txikikoen itzulerei eman behar zaien tratamenduari buruz egiten diren interpretazio desberdinen edota kontraesankorren ondorioz. (Adibidez, jadanik indargabetuta dagoen Estatuko Fiskaltza Nagusiaren 3/2003 zk.-ko Jarraibidea eta Marokoren eta Espainiaren artean adin txikiko atzerritar arduradun gabeen aberriratze lagundurako elkar ulertzeari buruz sinatutako Memoranduma.)Ahantzi ezin diren zailtasun eta baldintza horien aurrean, eta adin txikiko horien beharrei erakunde erantzun egoki bat eman ahal izateko, adin txikikoaren interes gorenaren printzipioa betetzeak babes erakundeen inplikazioaz gain adin txikiko arduradun gabeekin harremana duten administrazio guztien eta gizarte osoaren inplikazioa ere eskatzen du.Irizpide horiek kontuan izanik, egin den azterlanari jarraiki bereziki kezkagarriak iruditzen zaizkigun hamar arazo edo gai azpimarratuko ditugu:1. Ez dago ez irizpide komunik eta ezta erakunde desberdinen arteko gutxieneko koordinaziorik ere.2. Adin txikiko horiei zuzendutako egoitzazko baliabideen mugak eta baldintzak.3. Baliabideen kudeaketari eta horietan lan egiten duten profesionalen lan-egoerari lotutako gaiak.4. Horien integrazioa erraztuko luketen prozeduratan gertatzen diren atzerapenak eta zailtasunak.5. Zailtasunak eskolatzean eta hezkuntza-erantzunean.6. 18 urte betetzean emantzipatzeko aukerei dagokienez dauden mugak..7. Adin txikiko atzerritar arau-hausleen proportzioa internamendu zentroetan.8. Gure artean arretarik jasotzen ez duten adin txikiko atzerritar babes gabeak egoteko aukera.9. Gabeziak osasun zerbitzuetan eta osasunerako eskubidea bermatzerakoan.10. Zenbaitetan adin txikiko multzo horri buruz igortzen edo indartzen den irudi soziala.1. Ez dago ez irizpide komunik eta ezta erakunde desberdinen arteko gutxieneko koordinaziorik ereAdministrazioen arteko koordinazioa funtsezkoa da adin txikikoak erkidego batek edo administrazio batek beste baten aldean eskaini ditzakeen abantailak eskuratzeko xedez erkidego edo lurralde batetik bestera lekualdatzea saihesteko. Elkarrizketa askotan ikusi dugunez, mugikortasun handia duten nerabeak eta gazteak dira; haien aurreikuspenak edo oinarrizko beharrak (egoitza, paperak, lana) hobeto edo azkarrago beteko direla usten duten leku horretara joateko prest daude. Eta, horri dagokionez, egia da, neurri handi batean, ahotik ahorakoak oso ondo funtzionatzen duela. Testuinguru honetan, jarduera-irizpide komunik ez izateak oso ondorio garrantzitsuak ditu: kolektiboaren mugikortasuna eta etengabeko fluxuak lurralde edo erkidego batetik bestera; erakunde baten eta besteren tutoretza bikoitzak gerta daitezke adin txikiko berarekin; ezinezkoa da datu fidagarriak eskuratzea... Eta hitzekin adieraztea zaila bada ere erakunde bakoitzaren ekimenak edo maniobra-gaitasuna baldintzatzen eta oztopatzen dituen arrisku bat: ondo edo besteek baino hobeto egiten duenak, horrexegatik hain zuzen ere, adin txikiko gehiago erakarriko dituela -kaleko hizkeran esanda-.2 Adin txikiko horiei zuzendutako egoitzazko baliabideen mugakAgian, baliabideetatik deigarriena, libre dagoen plaza kopuruari dagokionez ematen dien mugak dira, bereziki larrialdietarako zentroetan edo harrera-taldeetan. Horregatik, ohikoa da horiek gainezka egotea, lurralde eta urte zenbaitetan, bederen. Datu hori, berez, tentsio-iturri garrantzitsua da eta, gure iritziz, egoera gatazkatsu larriak eragin ditu.Hala ere, baliabideen mugak ez dira bakarrik plaza kopuruari dagokionez. Beste hainbat alderditara ere zabaltzen dira: tamaina; kokapena (zenbaitetan baliabide komunitarioetatik urrun eta komunikazio zailtasunekin); zenbait jarduera elkarrekin garatzeko nahikoa lokal ez egotea; Banaka erabiltzeko espazioa oso txikia izatea...Muga horiek alde batera utzita, deigarria da ia kasu guztietan aukera bakarra hautatu izana: beraiei bakarrik zuzendutako egoitzazko baliabideak edo zentroak; hau da, zentroetan adin txikiko atzerritarrak bakarrik daude, ez daude hemengoekin nahastuta (formula hori toki eta lurralde jakin batzuetan erabiltzen da, ordea), eta ez da egoitzazko harrera ez den beste bide alternatiborik eskaintzen (adibidez, familia-harrera, beste adin txikiko batzuentzat sustatzen dena).Aipagarria da egoitzazko zentroen mugek adin txikikoen eskubideetan edo bizi-baldintzetan eragina izateaz gain, beren lana egin behar duten hezitzaileen lan-baldintzetan ere eragina dutela.3. Baliabideen kudeaketari eta horietan lan egiten duten profesionalen lan egoerari lotutako gaiakEtxe funtzional batzuetan salbu, Bizkaian (bertako langileak funtzionarioak edo Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeak kontratatutakoak dira), gainerako zentro guztietan kudeaketa elkarteren edo erakunderen bati dagokio. Horrela, elkarte edo erakunde horrek, denbora-epe jakin baterako, beregain hartzen du, dagokion Foru Aldundiarekiko hitzarmenaren bidez, zentroaren zuzendaritza. Zenbait kasutan, lokal propioetan edo elkarteak alokatutako lokaletan; beste batzuetan, administrazioarenak diren lokaletan. Baina, kasu guztietan, langileen kontratazioa eta horien lan-baldintzak elkartearen esku geratzen dira, eta batzuetan aldeak oso handiak dira batetik bestera (ratioak, prestakuntza, esperientzia, eta abar).Hemen interesatzen zaigun ikuspuntutik (adingabeei erantzun egokia ematea), gai horiek, nerabeekin lan egiteak suposatzen duen zailtasunarekin eta nekearekin zerikusia duten beste batzuekin batera, eragin handia dute laneko bajak, taldeko kideen aldaketak, lan-gatazkak eta abar bezalako gaietan. Hori dela-eta, noski, zailagoa da heziketa-lana ondo aurrera eramatea eta esku-hartzeak jarraitutasuna izatea. Kasuren batean, langileen ondoeza eta bajak hainbesterainokoak izan dira, zentroa itxi egin behar izan baita edo hitzarmenari uko egin baitzaio. Profil profesionalei dagokienez, azpimarragarria da geroz eta ugariagoa izatea zaintzaileen edo segurtasuneko langileen figura. Langile horiek, askotan ez dute profil espezializaturik edo berariazko trebakuntzarik. Gainera, oraindik, hezitzaile-talde batzuetan -gero eta gutxiagoetan- ez da egoten adin txikiko horien hizkuntzak (arabiera, berberea) edo jatorriko kulturak ezagutzen dituen pertsonaren bat (zenbaitetan beste muturrera joan da, hezitzaile edo zaintzaile gehienak atzerritarrak direlarik).4. Horien integrazioa erraztuko luketen prozeduratan ematen diren atzerapenak eta zailtasunakAdin txikiko horien integratzeko prozesuak zenbait urratsi jarraitzen die. Urrats horietako batzuk erabat erabakigarriak dira: adin txikikoaren adina zehaztea, adin txikikoaren tutoretza erakundeak hartzea, erroldatzea - eskolatzea - egoitza-baimena eskuratzea - lan-baimena eskuratzea, emantzipazioa...Urte hauetan guztietan, ofiziozko jardueren bidez normalean, baina banako espedienteen bidez azkenaldian, Ararteko erakundeak hainbatetan esku hartu du gai horietan, arrakasta handiagoa edo txikiagoa erdietsiz. Hala ere, administrazio arduradunak ez dira beti erakunde honen irizpideekin ados egon; adibidez, noiz izapidetu behar den egoitza-baimena edo noiz den egokia ala ez tutoretza etetea... Bildutako datuek argi eta garbi erakusten dituzte maiz gertatu ohi diren atzerapenak (gure iritziz justifika ezinak), eta halakoek ondorio larriak izaten dituzte: adin txikikoen arrazoizko aurreikuspena zapuztu egiten dira; motibazioa galdu egiten dute, eta, ondorioz, hezitzaileek erabili zitzaketen heziketa-baliabideak ere galdu egiten dira; hartutako gazteak, 18 urte egiterakoan, emantzipatu egiten dira, haien autonomia ahalbidetuko luketen gutxienekoak eskuratu gabe, eta horrek suposatzen duen arriskuarekin: aprobetxatu ezin diren lan-eskaintzak edo baldintza irregularretan lan egin beharra...5. Zailtasunak eskolatzean eta hezkuntza-erantzuneanHartutako adin txikiko atzerritar gehienek ez dituzte gure inguruneko ohiko komunikaziorako hizkuntzen gaineko ezagupen minimoak. Ez dute ezta ere prestakuntza profesionalik. Gainera, horietako askok eskolatze-prozesu irregularra izan dute, eta prozesu hori une jakin batean eten egin zen (bai lanean hasteko, bai bizitokiz aldatzeko edo baita emigratzeko ere).Hezkuntza sistema, sarritan, ez da engaiatzen adingabe horien eskolatzean, edo ez du erantzun egokirik haien prestakuntza beharretarako. Haientzako hezkuntza baliabideen mugak, zenbaitetan, nabarmenak dira: gaztelania ikasteko eskolak, egunean ordu gutxi batzuetan haietako bakoitzarentzat; halako adingabeei haietan hasteko ongi ez datozkien iraunaldi eta epeak dituzten heziketa-modulu batzuk...6. Emantzipatzeko aukerei dagokienez dauden mugakGure babes-sistemak 18 urte arte hartutako adin txikikoen oinarrizko beharrak estaltzea bilatzen du. Adin horretatik aurrera, gazteak autonomoki bizitzeko gai izan behar du. Argi dago hori ez dela beti horrela, eta are gutxiago gurea bezalako gizarte batean, gazteak geroz eta beranduago emantzipatzen direla kontuan izanik. Erakundeek badakite hori, eta, egia esan, laguntza ekonomikoen edo tutoretzapeko etxebizitzen bidez helduen bizitzara iragatea errazten duten baliabide edo programak sortzen joan dira. Eta ez bakarrik erakundeak, hainbat ekimen bultzatzen dituzten laguntza elkarte zenbait ere bai.Ez da adin txikiko atzerritarrengan bakarrik eragiten duen arazo bat. Baina, kasu honetan, gainera, autonomia are eta gehiago zailtzen duten zenbait faktore daude: 1) ez dute familiaren babesa; 2) kasu askotan egoera irregularrean daude (paperik gabe). Arrazoizkoa dirudi, ondorioz, erakundeek iragate hori erraztea eta emantzipazio-baliabiderik ez izateak sor ditzakeen ondorioak saihesten saiatzea: babes baliabideetan jarraitzea, 18 urte bete arren; bizimodua bilatzea bizi ahal izateko (delinkuentzia-arriskua); irregularki lan egitea; eta abar.7. Adingabe atzerritar arau-hausleen proportzioaAzken urteetan, gutxi gorabehera, adingabeen epaitegietan ezarririko kautelazko hiru barneratzetik bat eta hamar barnealdi neurritik hiru adingabe atzerritarrei zegozkien. Datu hori kezkagarria da berez, eta zerbait huts egiten ari dela adierazten du; are gehiago, urte edo aldi jakin batzuetan, guztiak edo ia guztiak lurralde bakar batekoak, are zentro bakar batekoak, direnean.Baina, datu horien gainetik, kasuak eta kausak aztertu beharko lirateke. Litekeena da, esate baterako, lehen adierazitako faktore batzuk -irizpide komunik ez, babesaren eta erreformaren arteko bizi-baldintza desberdinak, paperik eta bestelako baliabiderik gabe bizimodua atera beharra- bultzatzea, objektiboki, delituzko zenbait portaera garatzera. Egia da faktore horiek ez dituztela beren portaeraren erantzukizunetik salbuesten, baina halakoak aztertuz gero balizko akatsak zuzendu litezke, eta antzeko egoerak saihestu edo murriztu litezke.Ikuspegi horretatik, saihestu beharreko bi arrisku edo egoera daude: 1) indarkeriazko edo delituzko jarduerentzako erantzun egokirik ez egotea; 2) barneratze-zentroek aukera gehiago eskaintzen dituztenez horiek adin txikikoentzako gune erakargarri bilakatzea. Horietatik eratorritako ondorio negatiboak oso nabarmenak dira: bai gizarte osoarentzat, bai gure artean bizi diren jatorri atzerritarreko pertsonentzat ere (horien irudi soziala asko kaltetzen baita), eta baita adin txikiko atzerritar arduradun gabeen kolektiboarentzat berarentzat ere.8. Gure artean arretarik jasotzen ez duten adin txikiko atzerritar babes gabeak egoteko aukeraJaso ditugu informazioen arabera, gutxienez adin txikikoen hiru talde -edo hiru taldetan multzokatu daitezkeen ezaugarriak dituzten adin txikikoak- egon daitezke:1) Prostituzio sareek harrapatutako neskak.2) Kalean, sarritan trapitxeoaz, bizi diren adin txikiko atzerritarrak.3) Gerran dauden edo gerran egon diren eta jazarpen-egoerak bizi dituzten herrialdeetatik datozen adin txikikoak.Oso zaila da egoera-mota horiek ezagutzea, eta are gehiago horien balizko hedadura neurtzea, ikusezin dirauten errealitateak dira eta. Gure iritziz, egoera-mota horiek gehiago ikertu beharko lirateke, edo horien jarraipen handiagoa egin beharko litzateke, zenbait kasutan polizia-jardueren bidez, eta bestetan kaleko hezitzaileen edo zerbitzuen bidez.9. Gabeziak osasun-zerbitzuetan eta osasunerako eskubidea bermatzerakoan, batez ere, droga-kontsumo problematiko edo buruko gaixotasunen aurrean. (Bi gai horiek txosten honetako bertako 3.9 eta 3.10 ataletan jorratuko dira.10. Zenbaitetan adin txikiko multzo horri buruz igortzen edo indartzen den irudi soziala, talde homogeneo eta bereziki konfliktiboa izango balitz bezalaHori ikusten da hedabideetan ageri ohi diren berrietan, eta oso ondorio negatiboak izaten ari da, hala nola auzoek beren inguruan harrera zentro berriak ireki daitezen arbuiatzea.Hauek dira, gure iritziz, azpimarragarrienak diren hamar arazoak, gauzatu den ikerketaren eta Ararteko erakundeari dagokion ikuspegiaren arabera. Horietako askori heldu genien -positiboki- gomendioei buruzko kapituluan, eta hura ere ondoren emango dugu laburbildurik.Hobetzeko proposamenakBakarrik dauden adin txikiko atzerritarren egoera EAEn zeritzon txostenean, Arartekoak 33 gomendio egin zituen, EAEn arloan eskumenak dituzten administrazioentzat, bai eta, kasu pare batean, lotutako beste instantzia batzuentzat ere. Jakina, gehienak goian azaldutako arazoekin dute lotura, eta haiek konpontzekok dira. Gero, beste gomendio orokorren bat egin dugu, baina ez dugu atal honetan jasoko.Oro har, sektore bat sakon aztertzen denean eta gabeziak edo arazoak atzematen direnean, nolabaiteko gizarte mailako adostasuna edo nahikoa zabalduta dagoen iritzia egoten da hobekuntzak egiteko beharrizanari dagokionez. Ez da beharrezkoa izaten horiek justifikatzea: arazoak edo mugak dira eta, horregatik, horiek gainditzeko, beharrezkoa den guztia egin behar da. Baina beti ez da hori gertatzen. Guri dagokigun gaiari dagokionez, esaterako, zenbait administraziok arazo handiak izan dituzte hobekuntza-ekimenak gauzatzeko garaian (harrera-zentro edo -etxe berriak irekitzeko orduan, adibidez).Arartekoaren ikuspuntutik, pertsona horien eskubideen defentsak izan behar du argudio nagusia eta nahikoa, eta, adin txikikoak direla kontuan hartuta, erakundeetako jarduera guztiak zuzendu behar dituen oinarri orokorra ondorengo hauxe izango litzateke: adin txikikoaren interes gorena, haurren eskubideen gaineko Konbentzioaren 3. artikuluan ezarritakoa, eta guztientzat nahitaez bete beharrekoa. Adin txikikoen interes gorena guztiaren gainetik jartzeko irizpideak gidatu behar ditu Administrazio publikoaren eta adin txikikoekin lotura duten erakunde eta pertsona guztien jarduerak. Gauzatzen diren ekimen guztiak eta hartzen diren erabaki guztiak, beraz, prisma horren pean ebaluatu beharko dira aurretik. Hala ere, oinarrizkoa eta nahikoa den argudio horretatik kanpo, gizarte mailako beste arrazoi ugari ere badago, eta eraiki nahi dugun gizarte-ereduarekin lotura dute: gizarte ireki eta integratua, ala bazterketa sustatzen duen gizarte itxia. Gomendio guztiek, zuzenean edo zeharka, adin txikiko horiek harreran hartu dituen gizartean hobeto barneratzea dute helburu; hau da, marjinalizazio- eta bazterketa arriskuak saihesten saiatzen dira.Hemen 36 gomendioen enuntziatua baino ez dugu jasotzen, multzoka bereizirik. Osorik ezagutzeko, ikus txostenaren 5. kapitulua, 211. or. eta hurreng.- Lehen multzo batean, bost gomendio egiten ditugu -orokorrenak eta baldintzatzaileenak, ziurrenik- erakundeen arteko plangintzari eta koordinazioari dagokionez. Honako behar hauek planteatzen dira: Autonomia Erkidegoen arteko jarduera-irizpide komunak. Lege mailako esparrua argitzea. Erakundeen eta lurralde historikoen arteko lankidetza edo koordinazioa. Babes-zerbitzuen eta gazte-justizia sistemen arteko lankidetza eta koordinazioa. Urte hauetako esperientzia ebaluatzea eta jardunbide egokiak elkartrukatzea.- Bigarren multzoan, bederatzi gomendio egin genituen egoitza-baliabideen ezaugarriei, baldintzei eta funtzionamenduari zegokienez, haien muga batzuk azpimarraturik genituen eta. Ondorengoa proposatzen dugu: Harrera-baliabideen eta -zentroen egitura-baldintzak berrikustea eta hobetzea. Harrera-baliabideak dibertsifikatzea. Hitzarmenak berrikustea eta berme-elementu gisa erabiltzea. Lan-taldeetan adin txikikoen hizkuntza ondo dakiten eta haien jatorrizko kulturak ezagutzen dituzten langileak sartzea. Baliabide komunitarioak erabiltzea eta gizarteratzea erraztea. Baliabideen gainbegiraketa-, kontrol- eta ebaluazio-mekanismoak hobetzea. Bakarrik dauden adingabe atzerritarren partaidetza handiagoa baliabideen antolakuntzan. Jatorrizko familiarekin komunikatzen laguntzea. Adin txikikoari bere adinari eta egoera pertsonalei egokitutako informazio osoa ematea haren eskubideei eta betebeharrei, burutuko duen prozesuari, babes-sistemaren ezaugarriei eta bere egoeran eragina izan dezaketen gainerako elementuei buruz.- Hirugarren multzoan, txostenak zazpi gomendio egiten ditu adin txikiko horien arautze administratiboa arintzeko. Ondorengoa proposatzen dugu: Hezur-proben azkartasuna eta fidagarritasuna hobetzea. Berehalako harrera-agiria eta erroldatzea. Babesgabetasun-aitorpena eta tutoretza hartzea. Agudotasuna egoitza- eta lan-baimenak nahiz asilo eskaerak bideratzean. Baimenen tramitazioen jarraipena egitea eta emaitzak ebaluazio-adierazle gisa erabiltzea. Beharrezko laguntza juridikoa ematea. Itzulera egitekotan, adin txikikoaren interesaren arabera egiten dela bermatzea.- Hiru gomendio haien beharren arabera emandako hezkuntza mailako erantzuna hobetzekoak dira: Hezkuntza mailako administrazioaren esku-hartzea areagotzea hizkuntza ikasteko programetan. Ahalik eta eskolatze normalizatuena erraztea eta bermatzea. Profil profesional berrien beharra.- Bi, osasun laguntza hobetzekoak: Osasun-sistemak adin txikiko horien oinarrizko beharrizanei eman beharreko erantzuna bermatzea. Buruko osasun arazoen eta drogen gehiegizko kontsumoaren gaineko arreta zehatza.- Beste bi, emantzipazio aukerak hobetzekoak: Autonomia-programak eta egoitza-baliabideak handitzea. Gizarteratzeko aukera ematen duten baimenak lortu arte erakundeen babesa mantentzea.- Adingabe atzerritar lege-hausleei dagokienez, honako hauek proposatzen ditugu: Babes-arduradunek eta gazte-justiziak arazoa elkarrekin aztertzea. Esku-hartzeen jarraipena eta koherentzia bermatzea.- Babesik gabeko adin txikiko atzerritarrei dagokienez: Poliziak neska adingabeak erabiltzen dituzten prostituzio-sareak ikertzea. Kalean, bakarrik dauden adin txikiko atzerritarrei jarraipena egitea eta haiekin ahal den neurrian esku hartzea. Adin txikikoen eskubideen aurrean, poliziaren errespetuzko trataera.- Eta azkenik, informazioaren tratamenduari eta beharrezko gizarte mailako sentsibilizazioari dagokionez, hauek jotzen ditugu beharrezkotzat: Komunikabideetan berriei emateko trataerari buruzko kode deontologikoa. Polizia-iturriek eskainitako datuen jarraipena. Gizarte mailako sentsibilizazioa sustatzea.JarraipenakLehen ere esan dugunez, Arartekoaren jarraipen handiago bat eskatu duen adingabe sektore bat egon baldin bada, bakarrik dauden adingabe atzerritarrena izan da hura.Tamalez, azken urteetan bakarrik dauden adingabe atzerritarren gaia bereziki problematikoa izan da -lurralde edo zentro jakin batzuetan, bederen- eta, ondorioz, Arartekoak maiz esku hartu behar izan du oso arlo batzuetan zein bestetzuetan:- bisita gehiago, eta errepikaturik zenbaitetan, egin ditu lurralde historikoetako harrera-zentroetara, harrera eta larrialdi zentroetara bereziki;- egoera problematikoen ondorioz ofiziozko jarduera gehiago gauzatu ditu;- bilerak egin ditu harrera-zerbitzuetako, fiskaltzetako eta gobernuaren ordezkariordetzetako arduradun instituzionalekin;- etorkinei laguntzeko hainbat elkarterekin bilerak egin ditu eta informazioa trukatu du;- harrera-zentrotik gertu zegoen polizia-etxeren batera egin du bisita;- prestakuntzako eta gizarte sentsibilizazioko zenbait jardunalditan parte hartu du;- tartean diren beste sail edo zerbitzu batzuetara bideratutako ofiziozko jarduerak garatu ditu...Horrekin guztiarekin, jada informazio baliotsu ugari genuen jarraipena egiteko. Hala ere, gai hau gizartean hartzen joan den garrantzia eta, orobat, arlo honetan (esaterako, harrera-zerbitzuetan) izaten ari diren etengabeko aldaketak kontuan hartuta, komenigarria iruditu zaigu, ofizioz, foru aldundietako bakoitzari zuzentzea aldian behin, babes sistemen arduradun nagusiak diren heinean, zenbait datu eta informazio urtero-urtero eguneratzeko asmoz.Kasu honetan, jarraipen lanak egiteko, gaia konplexua zenez, baita gomendioak ugariak ere, gomendio bakoitzari buruzko informazio zehatza edo xehatua eskatu ordez, egokiagoa iruditu zaigu bilakaera-adierazle gisa edo lehendik geneuzkan beste informazio batzuk osatu eta testuinguruan jartzeko erabilgarriak izango litzaizkigukeen kopuruzko zenbait datutan jartzea arreta.Hala, bada, hiru foru aldundiei egin zaizkien datu eskaerak, oro har, 4 multzotan bereizita zeuden, eta horrela iraun dute denboran zehar; horri esker, elkarrekin konpara daitezkeen datu sailak dauzkagu, eta haiek kapitulu honetako beste atal batzuetarako erabiliko ditugu. Hauek dira lau multzo horien gaiak:1) Sail bakoitzaren mendeko baliabideen sarean egindako aldaketak eta kasuan kasuko urteko abenduaren 31n zuten egoera: Adingabeen esku jarritako baliabideen zerrenda eta horiei buruzko oinarrizko datuak: ahalmena, kokapenak, ezaugarriak, instalazioen egoera, adingabe horien beharrizanei erantzuteko egokitasun maila edo ahalmena, berariaz edo soil-soilik beraientzat ez diren beste baliabide batzuen erabilera...2) Baliabideen kudeaketan eta antolaketan egindako aldaketak: Horiek kudeatzeaz arduratzen diren elkarteak edo erakundeak, indarreko hitzarmenen ezaugarriak, ikuskapen mekanismoak, figura profesional berriak, arreta-ratioak, kontratatutako segurtasun zerbitzuak...3) Artatutako biztanleei buruzko datuak direla eta:- Urtean zehar hartutako adingabe "berrien" kopurua (urtean izandako sarrera berriak).- Urtean zehar hartutako adingabeen kopurua guztira.- Abenduaren 31n hartuta zeuden adingabeen kopurua.- Abenduaren 31n emantzipazio baliabideetan zeuden gazteen kopurua.- Sailek, eskura dauden baliabideen erantzuteko ahalmenari dagokionez, artatutako biztanle kopuruaren inguruan egindako balorazioa.- Artatutako adingabeen zenbait ezaugarritan (adina, jatorria, itxaropenak, beharrizanak...) atzeman diren aldaketa esanguratsuak, halakorik atzeman bada, eta horiek zentroetan eta baliabidetan izan dituzten ondorioak.4) Adingabe horien administrazio egoerari eta erregularizazioari buruzko datuak:- Agiriak izapidetzeaz arduratzen diren zerbitzuak.- Urtean zehar hartutako tutoretza-kopurua.- Urtean eskatutako bizileku baimenen kopurua.- Urtean lortutako bizileku baimenen kopurua.- Bizileku baimena lortzeko batez besteko denbora, gutxi gorabehera.- Urtean eskatutako lan baimenen kopurua.- Urtean lortutako lan baimenen kopurua.- Lan baimena lortzeko batez besteko denbora, gutxi gorabehera.- Sail bakoitzak adingabeak beren familiarekin berriro elkartzeko egin duen eskaera-kopurua eta urtean zehar haren laguntzarekin bideratu diren elkartzeen kopurua.Datu horiez gain, gure txostenean funtsezkotzat hartutako beste gai batzuei buruz ere eskatu da informazioa, hala nola beste administrazio eta sail batzuen laguntzaren beharrari buruz. Hain zuzen ere, ikusi ahal izan den moduan, gure gomendioetako batzuk zehazki beste instantzia batzuei zuzenduta zeuden, esaterako, hezkuntza-administrazioari, osasun sistemari, gazteentzako justizia-sistemari, polizia edo udal zerbitzuei (errolda, gizarte zerbitzuak...). Eremu horietako batzuetan, Arartekoak ofiziozko jarduerak bideratu ditu erakunde arduradunen aurrean. Horregatik, informazio osagarri gisa, sail bakoitzari eskatu zitzaion jakinaraz ziezagula zer iruditzen zitzaion aipatu instantzien aldetik jasotzen zuen laguntza eta, bere ustez, zer arlo, arazo edo beharrizanetan lortu behar litzatekeen haien inplikazio handiagoa nahiz laguntza edo koordinazio handiagoa. Gainera, lurralde bakoitzean atzemandako egoeraren arabera, egungo mugak gainditze aldera baliabide edo zerbitzu berriak zabaltzeko zeuden aurreikuspenei buruzko informazioa eskatu zen.Hala bada, Arartekoak eginiko jarraipenean kopuruzko datu eta adierazleak kualitatiboak diren beste batzuekin bateratu dira, eta horri esker errealitatearen ezagutza eguneratua izan ahal izan da, eta errealitate horretan ziurtasun handiagoz esku hartu.Horrez gain, azken urtean, beste datu iturri osagarri batzuk ere erabili ahal izan ditugu, Arartekoaren beken deialdira bere garaian aurkeztu ziren hiru ikerketa proiekturen emaitzak direla bide. Funtsean, hauetaz ari gara:- Pere Tarrés fundazioko lan talde batek egindako lana; duela gutxi Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaritzak argitaratu du: Sakelako ametsak. Inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan.- Iñaki Markezek eta Fátima Pastorrek mamituriko lana: Droga-mendetasuna inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrengan (IKEDAA): kalitatezko hezkuntzarako eta osasunerako eskubidea.- Atartekoaren beka zuen hiru kideko talde batek 329 espedienteko lagin batean aurrera eramandako ikerketa lana; berrikitan plazaratu dugu izenburu honekin: de Adingabeak edo atzerritarrak? Esku hartzeko politiken azterketa, lagundu gabeko adingabe atzerritarren gainekoa.Funtsezko datuak - adierazleak - bilakaera datuakEskura dauden datu guztietatik, gure aburuz sektore honek izandako bilakaera hobeto ikustea ahalbidetzen dituztenak baino ez ditugu hemen emango, bilakaera hori hartutako adingabeen kopuruari, administraziozko erregularizazioan izandako lorpenei nahiz adingabeon esku jarritako baliabideei dagokiela, hain zuzen ere.Hirur lurralde historikoek dute eskumena arlo honetan, eta haietako bakoitzean errealitatea oso desberdina da; horregatik, sarritan, datuak lurraldez lurralde ematea aukeratu dugu. Badaude, hala ere, haien arteko erkaketa ahalbidetzen duten taula orokor batzuk.Barne hartutako aldiei dagokienez, 2005 baino lehenagoko datu gehienak urte hartan argitaratu zen txosten berezian aztertu ziren xeheki. Hemen, hortaz, geroagoko datuetan jarri dugu arreta: 2005etik 2009ra bitartekoetan, hain zuzen.Horrela, esate baterako, ondorengo taulan, lurralde bakoitzean, azken urtean izandako bilakaera ikus daiteke, beti bereizi ditugun eta oinarrizkotzat nahiz osagarritzat jo ditugun lau datu aintzat harturik:- Urte bakoitzean hartutako adingabe "berrien" kopurua (urtean izandako sarrera berriak).- Urtean zehar hartutako adingabeen kopurua "guztira" (sarrera berriengatik zein lehenagoko urteetatik zeudelako hartuta daudenak).- Data jakin batean (urte bakoitzeko abenduaren 31n) babes baliabideetan hartuta zeuden adingabeen kopurua.- Data horretan bertan emantzipazio baliabideetan zeuden adingabeen kopurua (kasu horretan, batzuetan "adin txikikoak" dira, baina beste askotan dagoeneko 19 urte bete dituzten gazteak dira).Urtean zehar hartutako adingabe "berrien" kopuruaUrtean zehar hartutako adingabeen kopurua, guztiraAbenduaren 31n hartuta zeuden adingabeen kopuruaAbenduaren 31n emantzipazio baliabideetan zeuden gazteen kopuruaEAE200554167020612220066628663795820076391.0205188220088061.3256547520095871.275576203ARABA200542541610200638541616200741594011200814117897192009122123310113BIZKAIA20053654611411122006471610265422007442707332712008440776336562009346702359732GIPUZKOA200513415549-200615320298-2007156254146-2008225371221-20091193340116 (+6 nagusi)1174Iturriak: foru aldundiak. Arartekoren jarraipen espedienteak. Guk egina.1 Zazpi birsarrera kontuan hartu gabe.2 169 urtean zehar.3 33 birsarrera barne.4 Horiez gain, 121 lagun egiteko zenbait programatan zeuden, baina egoitzarik eman gabe.Datu horien bitartez, azken urteetan, lurralde bakoitzean izan den bilakaera desberdina ikus daiteke. Horrela, adibidez:- Bizkaian, beste bi lurraldeekin konparatuta, alde handiz bakarrik dauden adingabe gehien hartzen duen lurraldea izanik ere, nolabaiteko egonkortasuna lortu da datuetan (400 sarrera berri inguru urtero; edo 350 adingabe inguru hartuta urte bakoitzaren amaieran)- Araban, alabaina -bakarrik dauden adingabe atzerritarrei dagokienez, gutxien izan dituen lurraldea da, normalean-, 2007tik 2008ra berebiziko igoera gertatu zen (sarrera berriak 3,5 aldiz gehiago izan ziren; abenduaren 31n hartuta zeudenak, 2,4 aldiz gehiago).- Gipuzkoan ere gehikuntzarik nabarmenena urte horietan gertatu zen, nahiz eta ez hain neurri handian (69 sarrera gehiago aurreko urtean, 2008an; edo 75 adingabe gehiago hartuta urtearen bukaeran).Datuek, ordea, jendearen artean oso zabaldurik dagoen iritzi bat: kolektibo hori etengabe hazten ari dela. Zehazki, 2009ko datuek erakusten dute kopuru gehienek behera egin dutela, bai EAEn oro har, bai lurralde bakoitzean, Araban izan ezik.Hori begiraldian ikus daiteke ondorengo grafiko osagarrietan:20052006200720082009EAE541662639806587ARABA423841141122BIZKAIA365471442440346GIPUZKOA134153156225119Iturriak: foru aldundiak. Arartekoren jarraipen espedienteak. Guk egina.EAEARABABIZKAIAGIPUZKOA20056705456115520068665461020220071020597072542008132517877637120091275233702340Iturriak: foru aldundiak. Arartekoren jarraipen espedienteak. Guk egina.EAEARABABIZKAIAGIPUZKOA200313818110102004173141401920052061614149200637916265982007518403321462008354973362212009576101359116Iturriak: 2003-2004 urteetarako, Zabaltzen, Zabaloetxe eta Urnietako eta Martuteneko zentroak. 2005-2009 urteetarako: foru aldundiak. Arartekoren jarraipen espedienteak. Guk egina.Lurralde bakoitzean gertatu den bilakaera hobeto ikus daiteke datu sail osoa hartzen baldin badugu, datuak eskuratu ziren lehen urtetik hasirik (ez bakarrik azken bost urteak harturik).1997199819992000200120022003200420052006200720082009Este8714610305050545459178233Iturriak: 1997-2004 urteetarako: Zabaltzen zentroa. 2005-2009 urteetarako: Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen Saila. Guk egina.19961997199819992000200120022003200420052006200720082009512233052349266194228365471442440346Iturriak: 1996-2004 urteetarako: Zabaloetxe zentroa. 2005-2009 urteetarako: Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saila. Guk egina.2003200420052006200720082009Este10194998146221116Iturriak: 2003-2004 urteetarako, Urnietako eta Martuteneko zentroak. 2005-2009 urteetarako: Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua. Guk egina.Ikus daitekeenez, lurralde bakoitzean urteren batean -edo urte pare batean- adingabeen kopuruaren gorakada handi samarra izaten da, eta horrekin batera arduratu beharreko beharrek ere azkar gora egiten dute:- Hala gertatu zen Bizkaian 2001. urtean (hartutako adingabe atzerritarren zenbatekoa ia zazpi aldiz handiagoa izan zen).- Edo 2008an eta 2009an Araban (bi urtetan, 59 adingabetik 233ra pasatu zen).- Edo 2007an eta 2008an Gipuzkoan...Esperientziak erakutsi duenez, adingabe kopurua eta, ondorioz, arduratu beharreko beharrak azkar gehitu direnean, dena delako lurraldean arazoak ere asko ugaldu izan dira, edo zentro jakin batzuetan behintzat (ia beti, lehen harrerako edo larrialdiko zentroetan, gainezka egoki).Horrek esplika dezake, neurri batean, bederen, Gipuzkoan 2008an, edo Araban 2009n, izan ziren arazoak; hain zuzen, Arartekoak etengabe esku hartu behar izan zuen egoera haietan, eta xehetasunez islatu dira zegozkien urteko txostenetan (ikus 2008ko eta 2009ko ohiko txostenetako bakarrik dauden adingabe atzerritarrei buruzko atalak).Orain arte emandako datu guztiak hartutako adingabeen gainekoak ziren, harrera beharrei buruzkoa. Behar horiei ematen zaien erantzuna neurri handiagoan edo txikiagoan izan daiteke arduratsua edo legeak eskatzen duenerako egokia, eta erantzun horren lorpenak neurri handiagoan edo txikiagoan izan daitezke arrakastatsuak...Funtsezko alderdia da administrazio erregularizazioan izandako lorpenena, eta hari buruzko jarraipen sistematikoa egin dugu, hain zuzen. Oinarrizko gai bat da, pertsona horiek gizarteratzeko edo lan munduan txertatzeko aukera oro baldintzatzen duelako, adin nagusira iristen direnean, nagusiki.Lurralde bakoitzean izandako emaitzen zati bat ondorengo tauletan ageri da:2003200420052006200720082009Hartutako adingabeen kopurua, guztira5050545459178233Urtean zehar hartutako tutoretza-kopurua--1612254127Eskatutako bizileku baimenen kopurua6151312173634Lortutako bizileku baimenen kopurua313711113027 (7 erabakitzeke)Bizileku baimena lortzeko batez besteko denbora, gutxi gorabehera--7 hilabeteUrtebeteHilabete180 egun10 hilabete eta 24 egunEskatutako lan baimenen kopurua2-72114Egoitza harreran dauden gazteak--1111-Jarraipena egiten zaien gazteak--61---Lortutako lan baimenen kopurua2-72014-Egoitza harreran dauden gazteak--11---Jarraipena egiten zaien gazteak--61---Lan baimena lortzeko batez besteko denbora, gutxi gorabehera--20 hilabete28 hilabeteHilabete1425 egun20 hilabete eta 17 egunIturriak: 2003. eta 2004. urteetarako: Zabaltzen zentroa. 2005-2009 urteetarako: Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen Saila. Arartekoren jarraipen espedienteak. Guk egina. 1 Bizileku edo lan baimena lortzeko batez beste behar den denborari buruzko datuetan, irizpide aldaketa gertatu zen 2007an. Urte hartan eskaera egiten zenetik erantzuna lortu arte igarotako denbora kontuan hartu zen, baina guk egokiagotzat jo dugu beti lehen harreratik baimen hori lortu bitarteko denborak kontuan hartzea.2000200120022003200420052006200720082009Hartutako adingabeen kopurua, guztira52349266194228461610707776702Urtean zehar hartutako tutoretza-kopurua-----112203221225187Eskatutako bizileku baimenen kopurua2120427465910989202225191Lortutako bizileku baimenen kopurua124169373373681011751121Bizileku baimena lortzeko batez besteko denbora, gutxi gorabehera.Harreratik------10,7 hilabete14 hilabete12,93 hilabete13,01 hilabeteEskatzen denetik-------4,5 hilabete4,5 hilabete5,34 hilabeteEskatutako lan baimenen kopurua123710362044122317Lortutako lan baimenen kopurua12173014244482017Lan baimena lortzeko batez besteko denbora, gutxi gorabehera-----3-6 hilabete2 hilabete2 hilabete3,5 hilabeteHilabeteIturriak: 2000. eta 2004. urteetarako: Zabaltzen zentroa. 2005-2009 urteetarako: Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saila. Arartekoren jarraipen espedienteak. Guk egina. 1 Gutxi gorabeherako datua.2003200420052006200720082009Hartutako adingabeen kopurua, guztira--155202254371340Urtean zehar hartutako behin-behineko tutoretzen kopurua--531127412024Urtean zehar berritutako tutoretzen kopurua--27816911063Eskatutako bizileku baimenen kopurua53--684581Lortutako bizileku baimenen kopurua71--423973Bizileku baimena lortzeko batez besteko denbora, gutxi gorabehera----85 egun-12 hilabeteEskatutako lan baimenen kopurua21--11155Lortutako lan baimenen kopurua2---8106Lan baimena lortzeko batez besteko denbora, gutxi gorabehera----94 egun-24 hilabeteIturriak: 2003-2004 urteetarako, Urnietako eta Martuteneko zentroak. 2005-2009 urteetarako: Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua. Arartekoren jarraipen espedienteak. Guk egina.Taulak ongi interpretatzeko, ohartarazi behar da datuen iturriak foru aldundiak edo harrera erakundeak berak izan direla. Iturria ez da izan, horrenbestez, guk eginiko espediente laginketa bat (hori egin genuen txosten berezirako, 75 espedienteko lagin bat harturik), ez eta Arartekoaren beka duten pertsonen taldeak eginiko laginketa bat ere (hain zuzen antzeko lan bat egina dute 329 espedienterekin).Nolanahi ere, joera nabarmenenak antzekoak dira, erabili den iturria edo metodoa edozein delarik ere:- Hartutako tutoretzen kopurua asko aldatzen da urtearen arabera eta, bereziki, lurraldearen arabera. (Nabarmentzekoa da Arabako Foru Aldundiak 2009. urtean hartu zuen tutoretza kopuru guztiz txikia -27 baino ez, guztira 233 adingabe zeudela hartuta-, hainbat arazoren iturri eta hainbat espedienteren jatorri Arartekoan.)- Horren inguruan arauetan ezarrita dagoenagatik ere, gutxitan lortzen da bizileku baimena bederatzi hilabetean. Neurri batean, atzerapena administrazio zentralari egotz dakioke, baina denbora gehiena eskaera aurkeztu aurreko urratsetan xahutzen da, eta azken hori gure babes erakundeen eskumena da.- Erregularizazio prozesua bizileku baimena eta lan baimena lortuz gero burutzen dela ulertzen baldin badugu, gutxi dira horretaraino iristen direnak, hartuta dauden guztien aldean.Hala bada, baldin azken urtean (2009) lurralde bakoitzean lortutako bizileku baimenak adibide gisa hartzen baditugu, hona hemen daukaguna: 27 baimen lortu ziren Araban (guztira 233 adingabe hartuta egonik; hau da, baimenak %11,5 izan ziren). 112 baimen lortu ziren Bizkaian (guztira 702 adingabe hartuta egonik; hau da, baimenak %16 izan ziren). 73 baimen lortu ziren Gipuzkoan (guztira 349 adingabe hartuta egonik; hau da, baimenak %21,4 izan ziren).- Aurkeztu ziren eskaeren eta lorturiko baimenen arteko proportzioa, hala ere, oso handia da kasu gehienetan. Esan nahi baita, aldez aurreko agiri guztiak eskuratu eta haren eskaera aurkez dezaten lortzen duenak, aukera asko ditu baimena erdiesteko, bizileku baimena zein lan baimena izan, arrazoizko epe batean. Eta horrek biziki errazten du bai gizarteratzea bai lan munduan txertatzea.Hirugarren alderdi bati buruzko datuak ere ematea iruditzen zaigu beharrezkoa: "harrera sarea" antolatzeko moduari buruz ari gara, alegia, adingabe horientzako harrera eta laguntza bermatu behar dituzten baliabideak (gehienbat egoitzazkoak) antolatzeko moduari buruz.Hartu beharreko adingabe atzerritarren kopuruen inguruko datuak ikusirik, ulertzekoa da baliabide sareak etengabe aldatu eta ia beti handitu behar izana. Hiru foru aldundiak egoitza baliabide gehiago sortuz edo gaituz joan dira, eta horretarako zailtasun handiak gainditu behar izan dira zenbaitetan.Horri dagokionez, hau izan daiteke daturik esanguratsuena: azken bost urteetan, 7 zentrotik 37 zentrora pasatu da (hau da, bost aldiz ugaritu dira), eta adingabe atzerritarrentzat 112 plaza egotetik 612 plaza egotera (500 plaza gehiago bost urtean). Datu horrek agerian jartzen dute erakundeen ahalegin handia.Baliabide horiek lurraldeka duten banaketa ondorengo taulan ageri da:ZentroakPlazakEAE200471112200937612ARABA2004112200962105BIZKAIA20044382200918325GIPUZKOA2004218200913182Iturriak: foru aldundiak. Arartekoren jarraipen espedienteak. Guk egina. 1 Sagrada Familia zentroa kontuan hartu gabe, Bizkaian (neska atzerritarrak hartzen zituen, baina ez zen berariazko zentroa) ez eta emantzipaziorako etxebizitzak ere (gehiago gazteentzat dira, adingabeentzat baino). 2 Emantzipaziorako hiru etxebizitza barne harturik. 3 G. M. de Ibarra zentroa (Urduña), 30 plazakoa, 2004/06/21ean itxi zuten, eta haren ordez hiru bizikidetza unitate ezarri ziren, guztira 20 plazarekin. Zentro eta plazen kontaketan, Urduñakoa ez da kontuan hartzen.Taulan "soilik edo gehienbat" bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzako zentroetako plazak bildu dira (ez beste harrera zentro batzuetan haientzat gordetako edo haiek erabilitako plazak, azken horietan proportzioak eta irizpideak asko aldatzen baitira lurralde batetik bestera edo urte batetik bestera). Horrela, ikus dezakegu 2009. urtearen bukaeran adingabe atzerritarrentzako plazak honela daudela banaturik: %17 Araban; %53 Bizkaian; eta %30 Gipuzkoan. Zenbateko horiek neurri handian datoz bat lurralde bakoitzak duen biztanleria proportzioarekin.Datu orokor horiek hainbat taulatan ikus daitezke lurraldeen arabera nahiz zentroen arabera xehaturik txosten honen bertsio digitalean.Bertsio digitalean, zentroaren arabera, ematen diren datuei dagokienez, elementu esanguratsu batzuk nabarmenduko ditugu. Horrela, adibidez:- Ia zentro guztiak (Bizkaiko 7 bizikidetza unitate izan ezik, haiek Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundekoak baitira eta erakunde horretako langileak baititu) elkarte, enpresa edo kongregazioren batek kudeatzen ditu, ia beti berariazko hitzarmenen edo kontratuen bidez.- Badauden oraindik ere oso plaza kopuru handia duten zenbait zentro, Bizkaian batik bat.- Zentro batzuk oso urruti daude hiri inguruneetatik edo gizarteratzea ahalbidetzeko moduko aukerak eta baliabideak dituzten inguruneetatik...Nolanahi ere, gogorarazi behar da azken urteetan sarea etengabe aldatu izan dela. Hala, 2009ko datuak, tauletan ageri direnak, esate baterako, urte horren abenduaren bukaerarako dira baliozkoak, baina horrek ez du esan nahi egun hauetarako aldatu ez direnik edo, areago, urte hartako uneren batean aldatu ez zirenik. Alabaina, goian nabarmendu diren hiru joerek bere horretan jarraitzen dute.Erakundeen erantzunaren argi-itzalakAurreko atal batzuetan nabarmendu dugu dagoeneko Arartekoaren ikuspegitik bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzako laguntzaren funtsezko arazotzat jotzen ditugunak: irizpide komunik ez eskumenak dituzten erakundeen artean; egoitzazko baliabideen mugak; profesionalen lan egoera; erregularizazio prozeduren atzerapenak, eta abar. Ez diegu hemen berriro ere helduko.Beste alde batetik, aipaturiko arazo eta muga guztiak gorabehera, aurreko atalean emandako datuek argi erakusten dute aldundiek egin duten ahalegina beren baliabide sarearen harrera ahalmena handitzearren, bai eta hura une bakoitzeko beharretara egokitzearren ere.Atal honen izenburua "argi-itzalak" denez, eta itzalak, guk uste, beste atal batzuetan behar bezala agertu ditugunez, urte hauetan ikusiriko alderdi positibo batzuk nabarmentzera mugatuko gara hemen, hain zuzen ere, gure iritziz ia zabaldu beharreko jardunbide egokitzat aurkez daitezkeen alderdi batzuk.Batez ere praktikoa den ikuspegi batetik, "argi" horietako sei nabarmenduko ditugu:1. Emantzipazioa errazten duten baliabideak jartzeaBatez ere, alokatutako etxebizitzak dira, eta haietan 4 edo 5 gazte atzerritar bizi dira, dagoeneko 18 urte bete dituztenak, baina oraindik autonomoak izan gabe, eta laguntza eta jarraipen zerbait behar dutenak. Hiru foru aldundiek abian jarri dute horrelako baliabideren bat, baina Bizkaian ugaldu dira gehienbat (etxebizitza kopuruari eta lagundutako gazteen kopuruari begiratuta). Horrez gain, badaude elkarte batzuek sustatutako beste emantzipazio baliabide batzuk (adibidez, Hemen programa Bizkaian), edo harrera zentroren batek sustatutakoak (Zabaloetxeren tutoretzapeko zentroak, horiek ere Bizkaian), erakundeen laguntza handiagoa edo txikiagoa jasorik.Lortu den arrakasta handia izan da: gazte gehienek erabateko autonomia erdiesten dute epe labur batean (urtebete inguruan). Txanponaren beste aldea da hartutako gazte guztiak ezin direla sartu etxebizitza horietan 18 urte betetakoan (sartu ahal izateko, irizpide batzuk bete daitezela eskatzen da). Gainera, administrazio horiek beldur dira baliabide horiek -beste toki batzuetan halakorik ez badago- beste erakartze faktore bat bihurtzeko. Nolanahi ere, hiru foru aldundiek sustatu dituzte mota horretako programak.2. Gizarteratzea lantzea. Gizartearen arbuioari aurre egiteaGizartean "adingabe gatazkatiak" izatearen irudia zabaldu denez, horrek eragin du pertsona batzuek, era antolatuan, beren hiri edo auzoan zentro berriak jartzearen aurka jardutea. Askotan lortu egin dute, hain zuzen, dena delako zentroa ireki ez dadin. Esperientziak erakutsi digu badirela halako errefusak errazago edo zailago egiten dituzten zenbait faktore:- Baliabideari buruzko informazioa ematen den modua eta unea.- Agintariek hartzen dituzten jarrera aktiboa (bereziki tokiko agintariek).- Dena delako tokian kokatutako elkarte mugimenduaren gogaidetasuna (gazte elkarteak, gobernuz kanpoko erakundeak, parte-hartzeko organoak, eta abar).- Komunikabideen laguntza...Faktore horietako batzuk oso baliagarriak dira, errefusak saihesteko ez ezik, ingurunean integratzeko ere.3. Prestatzea eta lan munduan sartzea arrazoizko epe bateanHarreran dauden adingabe atzerritar gehienek oso argi dute beren helburua: lehen baino lehen lanean hastea (ia beti, jatorrizko familiari laguntzeko dirua irabazte aldera). Eta badakite edo ikasten dute horretarako beren egoera erregularizatu behar dutela, hizkuntza maila jakin batean jakin behar dutela, prestakuntza jakin bat izan...Esperientziak erakutsi digunez, prestakuntzarako eta egiaztapenerako prozesu hori ez baldin bada urteetan luzatzen (agiriak lortzen, behar dituzten ezagutzak eskuratzen badituzte...), adingabe horien arrakasta edo gizarteratze maila oso handia da: motibazio handia izaten dute ikasteko; lan eskaintzak dituzte; irakasleen edo enpresaburuen balorazioa oso positiboa da...Aitzitik, baldin eta prozesuak luzatu egiten badira edo ez badira burutzen, etsitzeko arrisku garbia dago, edo delinkuentziara edo bizirauteko jardueretara jotzeko arriskua.4. Laguntzeko taldeetan haien kultura bereko pertsonak sartzeaZentroetako profesional taldeetako askok arabieraz dakiten pertsonak, Magrebekoak direnak eta abar hartu dituzte (hezitzaile, zaintzaile, animatzaile, interprete...). Horrek komunikazioa errazten du (hasieran, behintzat, adingabeek harrera tokiko hizkuntza ez dakitenean), eta, zenbaitetan, konfiantza indartzen du. Hori, alabaina, beste arazo baten iturri ere izan daiteke.5. Eragileen arteko esku-hartze protokoloakBatzuetan (egoera arazotsuren batzuei erantzuna ematearren edo halakoak saihestearren, noiz edo noiz) eragile zenbaiten artean jarduera protokoloak taxutu dira batera, era koordinatuan jardute aldera, edo antzeko irizpideekin: poliziakideak, fiskalak, babes erakundeak, adina zehazteko talde medikoak, eta abar ditugu agenteok. Erakunde honen iritziz, komeniko litzateke, egoera jakin batzuetarako, behintzat, jarduera protokolo komun bakar bat egotea, gure 19. gomendioan planteatzen denez.6. Etxe integratuak eta normalizatuakNahiz eta eredurik zabalduena tamaina zerbait duen zentro batena den, eta bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzat soil-soilik, badago esperientzia beste zentro normalizatuago batzuekin, hala nola etxe mistoekin, auzo komunitate batean integraturik, lurralde batzuetan gehiagotan erabiltzen direla beste batzuetan baino. Guztiak aditzera ematen du zentro horietan bizikidetza askoz hobea dela eta gizarteratzeko haien aukerak handiagoak direla.Ildo horretan, beste ekimen batzuk ere dira aipatzekoak: eskolatzekoak; kultura eta kirol taldean parte hartzekoak; gizartea sentiberatzeko jarduerak antolatzekoak; eskualdean kokatuta dauden jatorri bereko helduen komunitateekin lankidetzan aritzekoak, emaitzak gorabeheratsuak izan diren arren; bertako familia batzuek adingabe atzerritarrei laguntza afektiboa ematekoak...Arau esparrua bakarrik dauden adingabe atzerritarrei dagokienezAdingabe atzerritarrei buruz ari garenean, garrantzitsua da argi uztea aplikatu beharreko araudia haur eta nerabeei dagokiena dela. Adingabe izaera da, lehenik eta behin, aintzat hartu beharrekoa, berdintasunaren eta bereizkeriarik ezaren printzipioak nagusi direlako, eta, hortaz, ez dagoelako inola ere bereizterik haien herrialde jatorriagatik eta aplikagarriak ez direlako atzerritar helduei dagozkien arau xedapenak, adingabeei dagozkienak baizik. Haur eta nerabeen eskubideak bete behar dira, jatorriz zer herrialde duten begiratu gabe.Haurren Eskubideen Batzordeak, 6. Ohar Orokorrean, jatorrizko herrialdetik kanpo bakarrik edo familiarengandik bereizita dauden adingabeei eman beharreko tratuari buruz, hau dio: "Estatuaren betebeharrak, hitzarmenaren arabera, Estatu horren mugen barruan aplikatzen dira, baita herrialdearen lurraldean sartzen saiatzean Estatuaren jurisdikzioaren azpian gelditzen diren adingabeentzat ere".Arau esparrua, horrenbestez, haur eta nerabeei aplikatzen zaiena da. Atzerriko adingabeak izatearen berezitasuna dela eta, garrantzitsua da, arau esparru orokorrean jasotakoez gain, zenbait jarduera printzipio nabarmentzea, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenetik (HEH) eta Errefuxiatuen Estatutuari buruzko Genevako Hitzarmenetik datozenak, berezkoak izanik.Adingabearen interes gorenaren printzipioaHaurraren interes gorena adingabe bakoitzaren egoeran oinarritu behar da, haren familia egoera, jatorrizko herrialdearen egoera, haren segurtasuna, izan ditzakeen arriskuak, harrerako herrialdean duen gizarteratze maila, eta haren gorputz zein buru osasuna kontuan harturik (HEHko 3. artikulua).Bereizkeriarik ezaren printzipioaAdingabe guztiek tratu bera izateko eta eskubide berak erabiltzeko eskubidea dute, haien administrazio egoera edozein izanik ere, etorkin izaera bigarren mailan geratzen baita (HEHko 2. artikulua).Parte-hartzearen printzipioaAtzerritar adingabeek entzunak izateko eskubidea dute, eta, horrenbestez, kulturaren edo hizkuntzaren aldetik, adingabeek parte har dezaten oztopo izan daitezkeen alderdiak aintzat hartu behar dira (HEHko 12. artikulua).Informazioa izateko eskubideaBadute eskubidea hizkuntza ulergarri batean informazioa jasotzeko haien eskubideei buruz, erabil ditzaketen zerbitzuei buruz, asilo prozedurari buruz, familia bilatzeari buruz, eta haien jatorrizko herrialdeko egoerari buruz. Halaber, informatu behar dira dituzten erantzukizunez eta haiengandik espero den jokabideari buruz, eta haurrek ulertzen duten hizkuntza batean egiten duten interpreteak eduki behar dira (HEHko 13., 17. eta 22.2 artikuluak).Intimitaterako eskubideaAdingabeek konfidentzialtasunerako eskubidea dute, haien familia-kideak arriskuan jar ditzakeen informazioa ezagutzera ez emateko eskubidea, dena delako adingabeak baimena eman ezean, mutil edo neska babesteko behar diren bermeekin (HEHko 16. artikulua).Gizarte ongizaterako eskubideaZaintzak, osasun laguntzak eta hezkuntzak haien behar kulturalak aintzat hartu behar dituzte, kaltegarriak edo bereizkeriazkoak badira izan ezik (HEHko 8. eta 29 1.artikuluak).Ez itzultzeko printzipioaEzin dira errefuxiatuak kanporatu edo itzuli, ez eta inola ere mugan jarri ere, muga horretako lurraldean haien bizia edo askatasuna arriskuan dagoenean haren arrazagatik, erlijioagatik, nazionalitateagatik, gizarte talde jakin batekoa izateagatik, edo haren iritzi politikoengatik (Errefuxiatuen Estatutuari buruzko Genevako Hitzarmeneko 33. artikulua).Europan, Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik dauden adingabe atzerritarrak, helduren batekin ez daudenak, ugaritu izanaren ondorioz, Europar Batasunak zein Estatuak arau xedapenak sortu dituzte kolektibo horren berezitasunak kontuan harturik. Europan adingabe atzerritarrak egoteak administrazioen arreta erakarri du azken urteetan. Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko eta haien gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoan, abenduaren 11ko 2/2009 Lege Organikoak emandako testuan, jasota dago, 35. artikuluan, adingabe atzerritar bat aurkitzen denerako jarduera prozedura, bai eta zerikusia duen administrazio eta erakunde bakoitzaren betebeharrak ere, adingabe izaerak eskatzen dituen bermeekin batera.Hirugarren herrialdeetako herritarrak diren eta bakarrik diren adingabeei buruzko Europar Batasuneko Kontseiluaren 1997ko ekainaren 26ko Ebazpenak dagoeneko zehaztu zuen aplikazio eremua: "hirugarren herrialderen bateko herritarrak diren 18 urtetik beherakoak, Europar Batasuneko Estatu bateko lurraldera haien ardura -legez edo usadio eta ohituren arabera- duen pertsona heldurik lagun ez dutelarik iristen direnean, praktikan haien ardura duen nagusi baten zaintzapean ez dauden heinean; bai eta hirugarren herrialderen bateko herritarrak diren adingabeak, Europar Batasuneko Estatuetako lurraldean sartu eta gero, bakarrik utzi dituztenean"[10].Adingabe atzerritarren errealitatea Europar Batasunaren Stockholmeko programan jasorik dago (2010/C 115/01); hain zuzen, programa horretan legegintza eta jardun arloetako programazioaren estrategiazko orientabideak zehazten dira askatasuneko, segurtasuneko eta justiziako esparrurako. Han planteatzen da arrisku egoera berezietan dauden haurrei laguntza berezia emateko beharra, besteak beste, bakarrik dauden adingabeei. Behar hori prebentzioko, babeseko eta itzultzen laguntzeko hainbat neurritan mamitzen da, adingabearen interes gorena aintzat harturik betiere.Kezka horren ondorioz, Bakarrik dauden Adingabe Atzerritarrei buruzko Jarduera Plana sortu du: Europako Batzordea (COM(2010)213 behin betikoa, 2010.5.6).Planak jarduera esparru bat ezartzen du bakarrik dauden adingabe atzerritarrei dagokienez, eta hark hiru oinarri ditu: jatorrizko herrialdeetatik ez ateratzeko prebentzioa; haien adingabe izaera babestea, Europako lurraldean dauden bitartean; eta beren herrialdeetara itzultzeko neurriak.Atzerritarrei eragiten dien Europar Batasuneko araudiaren artean, itzulerari buruzko zuzentaraua aipatu behar da[11]. Zuzentarau horrek ezartzen du zer araudi aplikatu adingabeak itzultzen direnean eta barneratzean. Bai Bakarrik dauden Adingabe Atzerritarrei buruzko Jarduera planean bai itzulerari buruzko zuzentarauan berariaz aipatzen da Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena.Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko eta haien gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoan, eta ondoren egin zaizkion aldaketetan, abenduaren 11ko 2/2009 Lege Organikoak emandako testuan, kontuan hartu da Itzulerari buruzko Zuzentarauan xedatutakoa; hain zuzen ere, zuzentarauaren transposizioa legea aldatzeko arrazoietako bat izan zen. Nolanahi ere, bai hura interpretatzean bai aplikatzean Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean ezarritakoa aintzat hartu behar da.Badugu, horrenbestez, Europan zein barneko esparruan, aplikatu beharreko araudi bat (atzerritarrei buruzko legedia), atzerritarrak -"hirugarren herrialderen batekoak"- Europar Batasunean sartu, kokatu eta lan egiteko irizpide murrizgarriak ezaugarritzat dituena, bai eta Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenetik datorren araudi bat, adin txikikoei doakien edozein erabaki hartzerakoan nagusitu beharreko irizpidea adingabearen interes gorenaren printzipioa dela ezartzen duena.Arazoak sortzen dira halakoak aplikatzean lehenik atzerritarra izatea kontuan hartzen denean, eta adingabe atzerritarrak era masiboan sartzeko beldurra. Atzerriko helduei eragiten dieten xedapenak, aipatu dugunez, oso murrizgarriak dira Europar Batasuneko estatu batean sartzeari edo kokatu eta lan egiteari dagokionez. Beste alde batetik, babesik gabeko adingabeak baldin badira, babestu egin behar dira, eta horrek aurrekontu konpromiso handiak dakartza. Azken batean, bai immigrazio politikak bai babesik gabeko adingabeei laguntzeagatik sortzen den kostuak eragina dute eskumena duten agintariek gai honen inguruan hartzen dituzten erabakietan. Hala ere, adingabeak dira, eta horregatik eskubide jakin batzuk aitortu zaizkie, haien jatorrizko herrialdeagatik bereizi gabe, eta garrantzitsua da hori gogoan izatea.Adingabe atzerritarrei, oro har, eta bakarrik dauden adingabe atzerritarrei, bereziki, aplikatu beharreko arau esparruaAtzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko eta haien gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoan, eta ondoren egin zaizkion aldaketetan (AEEALO aurrerantzean), adingabe atzerritarrei dagozkien eskubideak arautzen dira, hala nola hezkuntzarako eskubidea eta osasun laguntza jasotzeko eskubidea.Osasun laguntza gainerako adingabeentzako baldintza beretan jasotzeko eskubidea bermatzen du legeak. Hezkuntzarako eskubideari dagokionez, Konstituzio Auzitegiak, azaroaren 7ko 236/2007 epaian, konstituzioaren aurkakotzat jo zuen Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko eta haien gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoko 9.3 artikuluan, abenduaren 22ko 8/2000 Lege Organikoko 1. artikuluko 7. puntuak emandako testuan, ageri zen "egoiliarrak" tartekia. Konstituzio Auzitegiak adierazi zuen hezkuntzarako eskubidea ez duela loturik bertako herritarra edo atzerritarra izatearekin edo administrazio egoerarekin. Epaiaren arabera, adin txikiko atzerritarrek derrigorrezkoa ez den hezkuntzan sarbidea izateko eskubidea edukitzea hezkuntzaren eskubidearen testuinguruaren barrukoa da, eta sarbide hori izateko merezimenduaren eta gaitasunaren eskakizunen pean jar daiteke, baina beste ezein egoerari lotu gabe, hala nola adingabearen administrazio egoerari. Abenduaren 11ko 2/2009 Lege Organikoak emandako testu berrian ere jasotzen da derrigorrezkoa ez den hezkuntzan sartzeko eskubidea adingabe atzerritarrentzat.Esan dugunez, atzerritarren eskubide eta betebeharrak arautzen dituen araudiko xedapenek ordenamendu juridikoak adingabeei onartzen dizkien eskubideak bete behar dituzte, adingabeon herrialdearen aldetiko jatorriarekin loturarik ezarri gabe. AEEALOko 35. artikuluan aplikatu beharreko erregimen juridikoa eta abian jarri beharreko jarduerak ezartzen dira bakarrik dagoen adingabe atzerritar bat aurkitzen denerako. Transkribatu egingo dugu, haren garrantzia dela bide:35. Artikulua. Bakarrik dauden adingabeak:1. Gobernuak jatorrizko herrialdeetan lankidetza hitzarmenak ezar daitezen sustatuko du, era integratuan immigrazio irregularraren prebentzioa eta bakarrik dauden adingabeen babesa eta itzulera barne hartuko dituztenak. Autonomia erkidegoei hitzarmen horiek berri emango zaie.2. Autonomia erkidegoek hitzarmenak egin ahalko dituzte jatorrizko herrialdeekin, adingabeentzako laguntza eta haien gizarteratzea jatorrizko ingurunean gerta daitezen. Hitzarmen horiek behar bezala ziurtatu beharko dute adingabeen interesaren babesa, eta autonomia erkidegoek adingabeen egoeraren jarraipena egin ahal izateko mekanismoak ezarri beharko dituzte.3. Estatuaren segurtasun indar eta kidegoek agiririk gabeko adingabe bat aurkitzen dutenean haien adingabetasuna ziurtasunez ezarri ahal izan gabe, dagozkien zerbitzuek behar duen laguntza emango diote berehala, adingabeen babes juridikoko legedian xedaturik dagoenari jarraituz, eta gertaera horren berri emango diote Fiskaltzari segituan. Azken horrek, dena delakoaren atzerritarraren adina zehazteko aginduko du, eta dagozkien osasun erakundeek lagunduko dute horretan, beharrezko probak. lehentasunez, egienez.4. Behin adina zehaztu eta gero, adingabea baldin bada, Fiskaltzak kasuan kasuko autonomia erkidegoan adingabeak babesteko eskumena duten zerbitzuen ardurapean utziko du.5. Estatuko administrazioak txosten bat eskatuko du adingabearen familia egoerari buruz jatorrizko herrialdearen diplomaziako ordezkaritzari, aberriratze prozedura bat abiarazteko erabakia hartu baino lehen. Behin prozedura abiaraztea erabaki eta gero, adingabeari entzun ondoren, aski zentzu badu, eta aldez aurretik adingabeak babesteko zerbitzuek eta Fiskaltzak txostena eginda, Estatuko Administrazioak dagokiona ebatziko du jatorrizko herrialdera edo haren senitartekoak dauden herrialdera itzultzeari buruz, edo, bestela, Espainian geratzeari buruz. Adingabearen interes gorenarekin bat, jatorrizko herrialdera aberriratzea aurrera eramango da edo familia-elkartzearen bidez edo adingabeak babesteko zerbitzuen ardurapean utziz, zerbitzu horiek tutoretzapean hartzeko baldintza egokiak egonez gero.6. Hamasei urtetik hemezortzi urtera bitartekoei gaitasuna onartuko zaie prozedura honetan ezarririko aberriratze prozeduran jarduteko, bai eta, xede bererako, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan jarduteko ere, eta pertsonalki zein haiek izendatutako ordezkariaren bitartez parte hartu ahal izango dute.Hamasei urtetik beherakoei dagokienez, aski zentzu dutenean eta haien tutoretza edo ordezkaritza daukanaren aurkako borondatea adierazi dutenean, prozedura etengo da, haiek ordezkatzeko defendatzaile judiziala izendatu arte.7. Ondorio guztietarako, aintzat hartuko da bizileku egoera erregularizatzea Espainian administrazio publiko batek edo, ebazpen judizial bat dela medio, beste edozein erakundek tutoretzapean dauzkan adingabeentzat. Tutoretza duen erakundeak hala eskatuta eta behin familiarengana edo jatorrizko herrialdera itzultzea ezinezkoa dela frogaturik geratu eta gero, dena delako adingabeari bizileku baimen bat emango zaio, eta haren ondorioak adingabe hori adingabeak babesteko zerbitzuen ardurapean gelditu zen unera joango dira atzera. Bizileku baimenaren faltak ez du eragotziko adingabea izateagatik dagozkion eskubide guztiak onar dakizkion eta erabil ditzan.8. Bizileku baimen bat ematea ez da oztopo izango geroago aberriratzeko, adingabearen interes gorenerako denean, artikulu honetako laugarren idatz zatian ezarri diren eskakizunekin bat.9. Arautegi bitartez ezarriko da zer baldintza bete beharko dituzten bizileku baimena duten tutoretzapeko adingabeek adin nagusitasunera iristen direnean baimen hori berritzeko, edo bizileku eta lan baimena eskuratzeko. Kontuan hartuko dira eskumena duten erakundeek aurkeztutako txosten positiboak, halakoak aurkeztea egokia izanez gero, gizarteratzeko ahaleginari, aurrera eramaten ari diren prestakuntzaren edo ikasketen jarraitutasunari, eta, praktikan edo aukera gisa, laneratze prozesuari dagokienez. Autonomia erkidegoek beharrezko politikak garatuko dituzte adingabeak adin nagusitasunera iristean lan merkatuan txertatzea ahalbidetze aldera.10. Estatuaren segurtasun indar eta kidegoek beharrezko neurri teknikoak hartuko dituzte agiririk gabeko adingabe atzerritarrak identifikatzeko, halakoak babesteko ardura duen Espainiako edo atzerriko erakunde publikoren batean haiei buruz dauden erreferentziak, halakorik egonez gero, ezagutzearren. Datu horiek ezin izango dira erabili idatz zati honetan ezarritakoa ez den beste helburu baterako.11. Estatuko Administrazio Orokorrak eta autonomia erkidegoek hitzarmenak egin ahalko dituzte adingabeak babesten diharduten gobernuz kanpoko erakundeekin, fundazioekin eta entitateekin, bakarrik dauden adingabe atzerritarren tutoretza arrunta halakoei esleitzeko helburuarekin.Hitzarmen bakoitzean zehaztu egingo da dena delako erakundeak tutoretzapean zenbat adingabe hartzeko prest dagoen, non biziko diren, eta zer baliabide material erabiliko dira adingabeoz arduratzeko.Adingabeak zaintzapean dauzkan autonomia erkidegoa egongo da legitimaturik tutoretza era dadin sustatzeko. Horretarako, adingabea biziko den lekuaren arabera eskumena duen auzitegira jo beharko du, eta han dagokion hitzarmena eta tutoretza hartzekoa den erakundearen adostasuna aurkeztu.Tutoretzaren erregimena Kode Zibilean eta Prozedura Zibilaren Legean xedaturikoa izango da. Horrez gain, bakarrik dauden adingabe atzerritarrei aplikagarriak izango zaizkie adingabeak babesteko Kode Zibilean eta gai horren inguruan indarrean den legedian jasoriko xedapenak.12. Autonomia erkidegoak akordioak egin ahalko dituzte bakarrik dauden adingabe atzerritarrak dauden autonomia erkidegoekin tutoretza eta zaintza hartzeko, adingabeei gizarteratzeko baldintza hobeak bermatze aldera.Legea garatzeko arautegia onartzeke dago, eta horregatik indarrean jarraitzen du abenduaren 30eko 2393/2004 Errege Dekretuaren bitartez onartutako arautegiaren 92. artikulua, hori izanik arautegi aplikagarria 4/2000 Lege Organikoa aldatzeko abenduaren 11ko 2/2009 Lege organikoko Hirugarren Azken Xedapenean ezarritakoa betetzen ez den bitartean.Aurreikusita dago arautegi berrian eztabaida sortu duten egoeretako zenbait argi daitezen, hala nola adina zehaztearen inguruko jarduerak nahiz adingabeen erregistroaren funtzionamenduaren ingurukoak.Deigarria da arauetako xedapenak zein zehazte mailara iritsi diren; izan ere, Estatuko araudiak zehatz-mehatz ezartzen ditu tartean diren administrazio eta erakundeek aurrera eraman behar dituzten jarduerak bakarrik dagoen adingabe atzerritar bat aurkitzen dutenean, eta lehen ere esan dugunez, autonomia erkidegoek dute eskumena adingabeentzako babesaren alorrean (EAEn eskumena foru aldundiena da).Adingabeen eskubidearekiko errespetuaren garrantzia eta eskumena duten administrazioak zein bere modura jardun izana izan daitezke indarrean den arau xedapenaren xehetasuna esplikatzen duten arrazoietako batzuk. Atzerritarrei buruzko araudian hain jarduera xedapen xehea dagoen arren, oraindik ere jarduteko modu desberdinak atzematen dira adingabea zein lurraldetan dagoen[12].Haurren Behatokiaren 2005eko osoko bilkuran, gainera, jarduera protokolo bat onartu zen, Arautegiko (2392/2004 Errege Dekretua) 92. artikuluko jarduerak garatzeko, bai eta bakarrik dagoen adingabe atzerritar bat aurkitzen denetik jardun behar duten erakunde arduradunak zehazteko ere.Hainbat erakundek aurrera eraman beharreko jarduera horiek guztiak antolatu eta koordinatzeko, Haurren Behatokian lan talde bat eratu zen, "Bakarrik dauden adingabe atzerritarrekin esku-hartzea Espainian eta haien gizarteratzea" izenekoa eta Lan eta Immigrazioko Ministerioko Immigrazio eta Emigrazio Estatu Idazkaritzako Immigranteen Integrazioko Zuzendaritza Nagusiak koordinatua.Protokolo hori eredutzat erabili da autonomia erkidegoetan zenbait protokolo taxutzeko, aurrera eraman beharreko jarduerak nahiz esku hartzen duten administrazio eta erakundeen ardurak jasota.Era berean, Estatuko Fiskaltza Nagusiak hainbat jarraibide eman ditu, bakarrik dauden adingabe atzerritarrei dagokienez fiskaltzak berak izan beharreko jardunaren ingurukoak:- EFNaren 3/2001 Zirkularra, Fiskaltzaren atzerritarrei buruzko gaietako jardunaren gainekoa.- Estatuko Fiskaltza Nagusiaren uztailaren 27ko 2/2006 Zirkularra, atzerritarrek Espainian duten erregimenari lotutako hainbat alderdiren gainekoa.- 2/2001 Jarraibidea, Atzerritarrei buruzko Legeko 35. artikuluaren interpretazioaren gainekoa.- Azaroaren 26ko 6/2004 Jarraibidea, bakarrik dauden adingabe atzerritarren tratamendu juridikoaren gainekoa.- Leonen, azaroaren 5ean eta 6an, adingabeetan espezializatutako fiskalen jardunaldietan finkaturiko ondorioak.- Azaroaren 10eko 1/2009 Kontsulta, bakarrik dauden adingabe atzerritarren adina zehazteko espedienteei lotutako zenbait alderdiren gainekoa.- Adingabe eta atzerritarretan espezializatutako fiskalen topaketaren ondorioak. Madril, 2010eko apirilaren 20a.Bakarrik dauden adingabe atzerritarren arrisku bereziko eta babesgabetasuneko egoera dela medio, haurren eskubideak babesten diharduten hainbat erakundek gomendioak egin dituzte eman behar zaien tratuaren inguruan. Halakoen artean, ondorengoak nabarmenduko ditugu:- Haurren Eskubideen Batzordearen 6/2005 Ohar Orokorra, "Jatorrizko herrialdetik kanpo bakarrik eta familiarengandik bereizita dauden adingabeen tratua" gaiaren gainekoa.Ohar horretan, nabarmendu egiten da halako adingabeak dauden egoera batzuek eragindako eskubide urraketa, eta azpimarratu egiten da aurrera eramaten diren jardueretan adingabeen interes gorenaren irizpidea aplikatzearen garrantzia. Batzordeak, horretarako, uste du funtsezkoa dela bakarrik edo familiarengandik bereizita dagoen adingabea izatea finka dadin sarrera portura iritsi bezain laster, edo agintariek herrialdean dagoela jakin bezain pronto. Neurrien artean, adina zehazteak egon beharko du, eta horretarako, pertsonaren itxura fisikoa ez ezik, haren heldutasun psikologikoa ere kontuan hartu beharko da. Horrez gain, ebaluazioa zientziazko, segurtasunezko eta inpartzialtasunezko irizpide batzuei jarraituz egin beharko da, adingabeen interesa nahiz genero alderdiak aintzat hartuz, haien osotasun fisikoaren edozein bortxaketa saihestuz, haien giza duintasuna behar bezalako begirunez hartuz, eta, ziurtasunik ez egonez gero, dena delako pertsonari zalantzaren onura emanez, adingabe bat dela hipotesitzat hartuta, halakotzat tratatuz, hain zuzen.- Nazio Batuetako Haurren Eskubideen Batzordearen 2010ko irailean Espainiari eginiko oharretan (crc/c/esp/co/3-4) ere batzordeak bere kezka agertu zuen bakarrik dauden adingabe atzerritarren egoeragatik. Zehazki, bakarrik dauden adingabeen adina zehazteko erabiliriko metodoengatik, nahitaezko edo nahi gabeko aberriratzeetan poliziak bakarrik dauden adingabeei emandako tratu txarrengatik, batzuetan behar diren bermeak gabe deportatzen direlarik gainera (abokatu batekin egoteko aukerarik gabe, interpretazio zerbitzurik gabe, haurraren interes gorena kontuan hartu gabe, eta entzunak izateko duten eskubidea errespetatu gabe); bakarrik dauden adingabe horiek (marokoarrak bereziki) mugako agintarien esku uzten dira, eta ez jatorrizko herrialdeko gizarte zerbitzuen esku, eta batzordeak jatorrizko herrialdeko segurtasun indarren eta mugako agintarien abusu eta atxiloketaren biktima izan daitezkeela ohartarazi zuen. Batzordeari kezka iturri zaio, era berean, bakarrik dauden adingabeei legezko bizilekurako estatusa aldi baterako ematea agintariek ez betetzea -hain zuzen, horretarako eskubidea dute legez- gizarte ongizateko sailean eskaerek izaten dituzten atzerapenengatik, eta egoitza emateko egoera txarra eta ardurarik eza Kanaria uharteetako larrialdi zentroetan, bereziki La Esperanzan, Tenerifen, bai eta Espainiako enklabeetan ere, zehazki Ceutan. Hala, honako gomendio hauek egin zituen: Beharrezko neurriak hartzea bakarrik dauden adingabeak kanporatzean prozedura irregularrak erabil daitezen prebenitzearren. Harrera zentro abegitsuak jartzea, han zaintzapean dauzkaten haurren kexak jaso eta izapidetzeko mekanismo eraginkorrak dituztenak, eta haurrei emandako tratu txarren kasuak ikertzeko gaitasunarekin. Jatorrizko herrialdeekin koordinatzea, Marokorekin bereziki, haurrak aberriratzen direnean, haietaz arduratu nahi duten senitartekoen esku edo gizarte zerbitzuko agentzia egoki baten esku uzten direla bermatzearren. Adina zehazteko metodo protokolo uniformea taxutzea eta ziurtatzea adina zehazteko prozedurak modu zientifiko eta seguruan, adina eta generoa aintzat harturik, eta bidezko eran, haurraren osotasun fisikoaren edozein bortxaketa saihesturik. Bakarrik dagoen adingabetzat identifikatu eta gero, pertsona bakoitzaren egoera banaka aztertuko dela bermatzea, haren interes gorena nahiz entzuna izateko duen eskubidea kontuan hartuta. Bakarrik dauden adingabeei informazioa ematea Espainiako nahiz nazioarteko legearen arabera dituzten eskubideez, asiloa eskatzeko eskubideaz ere bai. Lurralde arteko koordinazio egokia bermatzea Estatuko, autonomia erkidegoetako eta tokiko administrazioen artean, bai eta segurtasun indarrekiko koordinazioa ere. Kanaria uharteetako larrialdi zentroen baldintzen kalitateari buruzko egoerari heltzea. Bakarrik dauden adingabeekin diharduten langileei asiloaren inguruko gaiei buruzko nahiz haurren berariazko beharrei buruzko prestakuntza ematea, bai eta bakarrik edo familiarengandik bereizita dauden adingabeei buruzko informazioa ematea ere mugetako funtzionario publiko eta poliziakideei, babesa behar duten haurrekin lehen harremana duten pertsonak izan daitezke eta. Prestakuntzaren barruan, pertsonen trafikoaren inguruko nahiz egoera traumatikoak bizi izan dituzten haurren trataeraren inguruko gaiak sartu beharko lirateke. 6. Ohar Orokorra (2005), "Jatorrizko herrialdetik kanpo bakarrik edo familiarengandik bereizita dauden adingabeei eman beharreko tratuari buruz" diharduen oharra, hain zuzen, aintzat hartzea.- Era berean, garrantzitsua da aipatzea ACNURek 1997. urtean emandako jarraibideak bakarrik edo familiarengandik bereizita dauden eta asiloa eskatzen duten adingabeez arduratzeko politika eta prozedurei buruz, bai eta Save the Children erakundearen Jarduera Egokien Adierazpena ereErakundeak izapidetutako kexetan ikusi diren esparru juridikoko elementu batzukBakarrik dauden adingabe atzerritarrak, bakarrik egonik, babesik gabeko egoeran daude, ez baitute ez gurasorik ez haien ardura hartzen duen beste heldurik lagun. Babes zerbitzuak, horrenbestez, lagundu egin behar diete. Ohikoena da egoitza baliabide batean sar daitezen, hau da, tutoretza egoitza harreraren bitartez gauza dadin (familia harrera ere egin daiteke, baina bakanagoa da), Kode Zibileko 172. artikulua eta hurrengoak. AEEALOko 35.11 artikuluan xedatuta dago aplikagarriak izango direla Kode Zibilean eta Prozedura Zibilaren Legean jasoriko tutoretza erregimena eta adingabeak babesteko Kode Zibilean eta gai horren inguruan indarrean den legedian jasoriko gainerako xedapenak.Babes erakundeek (EAEn, foru aldundiak) dute adingabe horien ongizatearen ardura. Haiek aurkeztu behar dituzte, adingabeen ordezkari gisa, bizileku baimenerako eskaera gobernuaren dagokien ordezkariordetzan, itzulera ezinezkoa dela frogatuta geratu eta gero.Babesik gabeko adingabe atzerritarrek badute bizileku baimen baterako eskubidea, aipatutako AEEALOko 35.7 artikuluaren arabera.Arau xedapen hori ez da betetzen askotan: babes erakundeek ez dute tutoretza beren gain hartzen, itxura fisikoagatik adinez nagusiak direla uste dutelako eta azterketa medikoek, fiskaltzaren dekretuarekin batera, nagusitzat jotzen dituztelako; adingabeak autonomia erkidego batetik bestera aldatzen dira, erkidego batzuetan beste batzuetan baino aukera hobeak dituztelako; eskaerak ez direlako arrazoizko epe batean aurkezten gobernuaren ordezkariordetzaren aurrean, eta abarrengatik. Zailtasun horiek, beste batzuekin batera, eragiten dute bakarrik dauden adingabe atzerritar horiei ematen zaien laguntzak eztabaida pitz dezan eta Arartekoan kexa ugari egin daitezen.Aurrera eraman ditugun esku-hartzeek honako arazo hauek zituzten loturik:- Adina finkatzeko proben zehaztasun falta eta babes sisteman horrek dituen ondorioak.- Pasaporte arloko agintaritza judizialaren esku adingabeak jartzea, adinaz zehazteko eginiko probek nagusiak direla aditzera ematen dutelako.- Adingabeen eskubideak urratzea, hala nola hezkuntzarako eskubidea, defentsarako eskubidea, eta entzuna izateko eskubidea.- Harrerarako protokolo komunen beharra, bai eta babes zentroetatik baimenik gabe alde egiten dutenetarako ere.- Adingabe atzerritarren autonomia erkidego batetik besterako lekualdaketak kontrolatzeko zailtasuna.- Atzerapenak eskumena duen foru aldundiak tutoretza bere gain hartzean edo tutoretza hori ez hartzea, eta, ondorioz, bizileku baimenerako eskaera gobernuaren ordezkariordetzaren aurrean atzerapenez aurkeztea edo ez aurkeztea.- Tutoretza etetea autonomia erkidego batetik bestera lekualdatzeagatik.- Bizilagunekiko gatazkak, herri batzuetan adingabeak babesteko zentroak kokatzearen aurkako errefusa.- Eskumena duen foru aldundiak gizarteratze txostena egiteari uko egitea -adinez nagusi izatean, gobernuaren dagokion ordezkariordetzaren aurrean salbuespenezko zirkunstantziengatik bizileku baimenerako eskaera aurkeztea errazten duen txosten bat, alegia-, eta adingabearen jokabideari buruzko txosten negatiboak egitea, horrek bizileku baimena berritzean eragina duelarik.- Bizileku baimenerako eskaera izapidetzean, lagun ez egitea eta aholku ez ematea.- Gizarte bazterketako egoera larrian dauden helduentzako gizarte larrialdiko udal baliabideak erabiltzea, eta egoitza egokirik ez egotea adingabeez arduratzen diren zentroak gainezka daudelako.- Erroldan ez inskribatzea.- Babes zentroetako hezkuntzaren aldetiko laguntza.Ondoren, polikiago aztertuko ditugu esparru juridikoari dagozkion Arartekoren esku-hartzeak. Hain zuzen ere:1. Adingabe atzerritarren adina zehaztea eta jarduera protokoloen beharra.2. Babes erakundeek tutoretza hartzean izaniko atzerapenen edo hura ez hartzearen inguruan nahiz bizileku baimenerako eskaera eskatzean izaniko atzerapenak edo hura ez aurkeztearen inguruan aurrera eramandako jarduerak. Bizileku baimenen berritzeei aplikatu beharreko erregimen juridikoa.3. Egoitza zentroei eta babes erakundeen erabakiei dagozkien jarduerak.4. Aberriratzeen eta defentsarako eskubidearen inguruko jarduerak.1) Adingabe atzerritarren adina zehaztea eta jarduera protokoloen beharraAplikatu beharreko araudian xedaturik dago, adingabe bat agiririk baldik ez badu, Fiskaltzak baimena emango duela adina zehazteko probak egin daitezen.Halako probak egin dira bai kasu horretan bai adingabeak pasaporte bat zeramanean, eta horrek eztabaida handia piztu du pasaporteak adina egiaztatzeko duen balioari buruz. Era berean, babes erakundeen zenbait jarduera eragin ditu; hala, esaterako, Arabako Foru Aldundiak salaketa ipini zuen agiri-faltsutzeagatik pasaportean adina zehazteko probek adierazi baino adin txikiagoa jasota zuten adingabeen aurka.Salaketa horiek, oro har, artxibatu egin dira, eta horrek ekarri du pasaporteen baliozkotasuna, haurren zerbitzuek adingabeez arduratzen jarraitzea, eta bizileku baimenak izapidetzea. Baina, era berean, haurren zerbitzuko arduradunekiko nahiz egoitza zentroetako hezitzaileekiko harremanak okertzea ekarri du.Adingabeek, zenbait kasutan, bizileku baimenak babes baliabideetan zeudenean jaso dituzte, eta, berriz, beste kasu batzuetan -2010. urtean zehar Araban gertatu denez-, adinez nagusiak zirelarik, gobernuaren ordezkariordetzak bizileku baimena salbuespenezko zirkunstantziengatik ematea erabaki du, lehen aipatu den arautegiko 92.5 artikulua aplikaturik[13].Pasaporteen baliozkotasunaren gaineko eztabaida, pasaporteok benetakoak izan zein ez, bakarrik dauden adingabe atzerritarren adina zehazteko espedienteei lotutako zenbait alderdiren gaineko azaroaren 10eko 1/2009 Kontsultan planteatu da, eta Arartekoaren esku-hartze ugari eragin duen arazo bat da[14]. Estatuko Fiskaltza Nagusiaren 2/2006 Zirkularrak dagoeneko adierazi zuen, baldin eta aurkeztutako agiriek faltsu izateko zantzuak bazituzten, adina zehazteko probak egiteko baimena eman zitekeela.1/2009 Kontsultaren arabera, herrialde batzuetako erregistroak ez omen dira fidagarriak, eta, horrenbestez, halakoek emandako pasaporteek ez omen dute adina egiaztatzeko balio. "Horren ondorioetarako, agiririk gabekotzat hartu behar dira, ez bakarrik batere agiririk ez dutenak, baizik eta beren adina eta nortasuna ustez faltsu diren agiriekin egiaztatu nahi dutenak -EFNaren 2/2006 Zirkularrean dioenez- eta, beren nortasuna erakusteko, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Organikoko 25 artikuluan aipatutako agirietako edozein erabiltzen dutelarik, ageriko datu faltsuak, beste agiri batzuetakoekin kontraesanean dauden agiriak, edo adina zehazteko fidagarriak ez diren agiriak erabiltzen dituztenak, azken kasu hori dagokionez, interesdunaren jaiotegunari, jaiolekuari edo seme-alabatasunari buruz pasaportean jasotzen diren datuen egiazkotasuna edo fidagarritasuna bermatzen ez dituen administrazioa daukan herrialderen batetik datozelako. Halakoen artean sartzen dira, era berean, ustezko adingabeari elkarrekin bat ez datozen seme-alabatasunak edo jaiotegunak jasotzen dituzten agiri batzuk aurkitzen zaizkion kasuak".Arartekoaren iritziz, ezin ondoriozta daiteke pasaporte bat ez dela baliozkoa pertsona bat identifikatzeko, baldin eta faltsua, okerra edo iruzurrez egina izateko zantzurik ez badago. Pasaportea herrialde batek nazioarteko balioarekin jaulkitzen duen agiri bat da, legezko arau, nazioarteko itun eta segurtasun neurri jakin batzuei jarraituz. Nazioarteko komunitateak, NBEren eta Hegazkintza Zibilaren Nazioarteko Erakundearen (HZNE) bitartez, jardunbideak eta estandarrak ezarri ditu nazioarteko bidaietarako eta dagozkien dokumentazio prozeduretarako. Pasaporteak pertsonen nortasuna eta herritartasuna zehazteko agiri ofizialak dira. Hegazkintza Zibilaren Nazioarteko Erakundea (HZNE) Nazio Batuen erakunde espezializatu bat da, Chicagoko Hitzarmenak sortutakoa; hain zuzen, hitzarmen hori 1947. urtean sartu zen indarrean, nazioarteko hegazkintza zibila era seguru eta antolatuan gara zedin sustatze aldera. Hitzarmenean 188 estatuk parte hartzen dute. Erakunde horrek hegazkintzaren jarduera segurtasunerako, babeserako, eraginkortasunerako nahiz erregulartasunerako beharrezkoak diren arau eta arautegiak ematen ditu. Halaber, irakurketa mekanikoko pasaporteak ekoitzi eta erabiltzeko gomendioak egin ditu. Nazio Batuen Biltzarrak jarduera ugari eraman du aurrera kontrolen eraginkortasuna sustatzeko eta estatuek beren pasaporteen segurtasuna eta osotasuna areago dezaten eta elkarrekin lankidetzan ari daitezen. Adingabeek oro har eramaten dituzten pasaporteei baliorik ez ezagutzea ez zaigu iruditzen erakunde publiko baten jokabide egokia, eta ez zaigu iruditzen, era berean, adingabearen interes gorenaren alde jarduten denik.Arartekoaren iritziz, pasaportean pertsonak identifikatzeko baliozko agiria da. Faltsua delako edo akatsak edo hutsegiteak daudelako zantzuak daudenean, edo iruzurrezkoa delako aztarnak daudenean, beharrezko egiaztapenak egin behar dira.AEEALOko 35.3 artikuluan "agiririk gabeko atzerritar" bat aurkitzea aipatzen da, eta pasaportea duen atzerritar bat atzerritar agiridun bat da, eta pasaporte horrek adin txikikoa dela aditzera ematen baldin badu, horrenbestez, adingabeak babesteko eskumena duten zerbitzuek laguntza eman behar diote.Lege bereko 4. artikuluak honela dio: "Espainiako lurraldean dauden atzerritarrek haien nortasuna egiaztatzen dituzten agiriak, jatorrizko edo etorkizko herrialdean eskumena duten agintariek emanak, gordetzeko eskubidea eta betebeharra dute, bai eta Espainian duten egoera egiaztatzen dituzten agiriak ere". Betebehar hori pasaporteari dagokio. Pasaportea da atzerritarrek mugetatik sartzeko -salbuespeneko egoeretan izan ezik, hala nola asilo-eskatzaileen kasuan- eduki behar duten agiria, dagokion bisarekin batera halakoa eskatzen denean, edo bizileku baimena eskatzeko edo berritzeko behar duten agiria, edo udal erroldan izena eman ahal izateko eta osasun laguntzaren onuradunak edo Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren onuradunak izateko. Auzitegiek esan dute pasaportearen egiazkotasun presuntzioa kontrako frogen bidez deuseztatu behar dela[15].Pasaportea iruzurrez eginda egoteko, edo akasduna edo okerra izateko, zantzurik baldin badago, Egoera Zibilari buruzko Nazioarteko Batzordearen (EZNB) 9. gomendioa betez jardun beharko litzateke (egoera zibilaren arloko agiri iruzurraren aurkako borrokari buruzkoa eta azalpenezko txostena, Strasbourgeko Biltzar Nagusiak 2005eko martxoaren 17an onartua).Hain zuzen ere, erakunde horren helburua da egoera zibilaren alorrean nazioarteko lankidetza sustatzea eta herrialdeetako egoera zibilaren inguruko zerbitzuen funtzionamendua hobetzea. Erakunde horrek hitzarmen multilateralak onartu ditu, eta nahitaez bete beharreko tresna juridikoak dira halakoak; era berean, Estatuei gomendioak egiten dizkie.Gomendioak[16] Estatuak ohartarazten ditu agiri batek, bai bera bai dauzkan datuak benetakoak izan daitezen, bete beharreko eskakizunen gainean, eta -agiria egin edo idatzi zen egoerari lotuta- agiri bat akasduna, okerra edo iruzurrezkoa izan daitekeela aditzera eman dezaketen aztarna batzuk aipatzen ditu, bai eta -kanpoko elementuei lotuta- agiri bat akasduna, okerra edo iruzurrezkoa izan daitekeela aditzera eman dezaketen aztarnak ere.Gomendioan jasotzen da, aztarnek aurkezturiko agiriko datuen zehaztasuna edo sinaduren, zigiluaren nahiz agiriaren beraren benetakotasuna zalantzan jartzen dutenean, arlo horretan eskumena duten agintariek beharrezko egiaztapen guztiak egingo dituztela, interesdunarekin batik bat. Behar izanez gero, ahal den neurrian eta dena delako tokiko agintariekin adosturik, jatorrizko estatuko erregistroetan akta hori badagoela eta aurkezturiko agiriarekin bat datorrela egiaztatuko dute. Iruzurrezkoa dela ondorioztatzen baldin bada, ez zaio emango inolako ondorerik emango agiriari, eta akasduna edo okerra dela ondorioztatzen baldin bada, eskumena duten agintariek agiriari ondoreren bat eman dakiokeen erabakiko dute, daukan akats edo okerragatik ere.Gomendio horrek ez dio agiriak, pasaporteak oraingoan, baliorik ez duenik, baizik eta, faltsua, okerra edo iruzurrezkoa izateko zantzurik baldin badago, beharrezko egiaztapenak egin behar direla, adierazten dituen datuak egiazkoak diren ala ez jakite aldera.Gomendio hori, oraingoz, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2006ko martxoaren 20ko jarraibide bat eragin du; jarraibidea egoera zibilaren arloko agiri iruzurra prebenitzeari buruzkoa da, eta Espainiako erregistro zibiletan, udal erregistroetan, kontsulatu erregistroetan eta Erregistro Zentralean da aplikagarria.Laburbilduz, ez gatoz bat pasaporte guztiei balioa ez ematearekin, ez eta kasu guztietan adina zehazteko probak egitearekin ere. Adingabearen adinak ez luke zalantzarik eragin beharko, baldin eta itxura fisikoagatik adingabea dela eztabaidaezin gertatzen bada edo haren adina aditzera ematen duten agiriak badaramatza, agirion egiazkotasuna zalantzazkoa ez delarik[17].Egiten ari diren frogantza bakarrak adinak zehazteko proba medikoak dira, alegia, hezurren heldutasuna kalkulatzeko probak, eskumuturrean zein, zenbaitetan, lepauztaian, eta hortzen mineralizazioari buruzko probak.Hona hemen ikusi ditugun arazoak:Adingabe guztiei adina zehazteko probak modu orokorrean egitea, adingabeen erregistroan erregistratu diren arren, beste autonomia erkidego batzuetan aditu bidezko probak egin diren arren, edo beste adin bat aditzera ematen duten agiriak dauden arren; bakarrik dauden adingabe atzerritarrei egiten zaizkien probetan fidagarritasunik edo arintasunik falta egotea; adingabeei informaziorik ez ematea edo adingabeoi ez entzutea; gazteei iruzur egitearen edo agiriak faltsutzearen ustezko delituak egoztea...Erakunde honek, nolanahi ere, nabarmendu egin du adina zehazteko probak beharrezkoak irenean baino ez liratekeela egin beharko. Une honetan badaude Estatuko Fiskaltza Nagusiak probak egiteko moduari buruz emandako jarraibide batzuk, interes handikoak.Hala, bada, egiaztatu behar da[18] ea adingabe berari buruzko idatzoharrik badagoen bakarrik dauden adingabe atzerritarren erregistroan, hau da, lehen aipatutako 2393/2004 Errege Dekretuaren bidez onartu zen arautegiko 111. artikuluan arautzen den erregistroan (gorputzean egiten den interbentzio bat da, eta, arina izan arren, ez da ez positiboa ez beharrezkoa errepika dadin, horrenbestez, ez dator bat adingabearen interes gorenarekin errepikapena). Adingabeak uko egiten baldin badio probak egiteari, ezin dira hertsapenez inposatu[19]"adingabeak osotasun fisiko eta moralerako duen eskubidea tartean dago eta". Adina zehazteko probak egitea komeni den, horretarako dauden irizpide medikoak kontuan izanik aztertu behar da, eta daitekeena da egokia izatea, probaren indikazioaren inguruan zalantza handia sortzen duten kasuetan, adingabea aldez aurretik auzitegi medikuarengana igortzea, irizpen bat eman dezan. Fiskalak berak informatu beharko du medikuntzaren zein legearen aldetik funtsezkoak diren alderdiei buruz, proben emaitzen arabera, sortuko liratekeen ondorio juridikoei buruz, eta probak egiteari uko eginez gero egongo liratekeen ondoreei buruz; izan ere, uko-egite hori "adin nagusitasunaren zantzutzat hartu ahal izango da, espedientean jasorik dauden gainerako datuekin batera. Zantzu sendoa izango da, baina ez erabakigarria, zeren eta oinarrizko joera izango baita egiazko adingabe bat, tematia edo beldurtia dena, adinez nagusitzat bidegabe trata dadin saihestea". Premiazko arrazoiak daudenean eta behar gabeko lekualdatzerik ez egitearren, halakoek atzerapenak sor dezakete eta, proba fiskalaren aurrera eraman gabe egitea erabaki daiteke.Adina zehazteko dekretu berriak egiteari dagokionez, 1/2009 Kontsultan bertan hau esaten da: "ez da sistematikoki aldatu behar" adingabea beste lurralde batera iristen delako bakarrik. Dekretu berriak "nahikoa arrazoiturik egon beharko du, eta bertan zehatz-mehatz azaldu beharko dira azterketa hori justifikatzen duten berezko arrazoiak".Berrikitan, auzitegi medikuntzako erakundeek ere gomendioak eman dituzte[20] probak egiteko, hala nola probak prestakuntza berezia duten profesionalek egin ditzatela eta emandako txostenak kalitate kontroleko sistemaren batetik igaro daitezela, balorazioak auzitegi medikuntzako erakundeko mediku adituek egin ditzatela, probak egiteko behar bezalako denbora behar dutelarik; era berean, azterketak aztertzen den pertsonaren duintasuna eta segurtasuna zaindu beharko ditu, ustezko adingabearentzat ulergarria izan beharko du, eta hark berariaz onartu beharko du... Horrez gain, nabarmendu zuten erabiliriko metodoak errakuntza tarte handiak dituela. Eta, besteak beste, haiek ere garrantzia eman zioten azterketak errepika daitezen eta pertsonak berriro esposizioan jar daitezen saihesteari.Horiek ez dira gauzatzen ari diren praktikak. Erakunde honek. izapidetu dituen kexa espedienteetan, ikusi du adina zehazteko dekretu batzuetan ez zegoela errakuntza tarterik eta, aitzitik, adinerako data doi bat ematen zela, edo esaten zela dena delako gazteak "gutxi gorabehera, 18 urte" zituela, edo, bestela, ikusi da balorazioa ez zutela Auzitegi Medikuntzako Erakundeko mediku adituek egin, ez eta Estatuko Fiskaltza Nagusiaren jarraibideetan ezarririko bermeekin (baimen informatua, eta abar) ere; era berean, ez zen kontsultarik egiten Adingabeen Erregistroan, edo, are gehiago, azterketa ez da egin adingabea lehenago joan delako, eta adinez nagusia zela adierazten zen, adingabeak zitazioaren berri ere ez zuelarik.Prozeduraren alderdi garrantzitsuen artean adingabearekin entzunaldia egitea legoke; hartan, informazioa emango litzaioke egingo dizkioten probei buruz nahiz haien nondik norakoei buruz, bai eta, probak egiteari uko eginez gero, horrek izango lituzkeen ondorioei buruz ere. Baimen informatu horrek garrantzi handia du; hain da horrela, azterketaren balioa zalantzan jarri baita hura gertatzen ez bada.Adina zehazteko dekretua behin-behineko izaera du; errekurtso egin ezin dakiekeen eginbide prozesal batzuk dira. Horrekin batera babes erakundearen tutoretza etete den kasuetan, tutoretzaren eteteari auzibidez errekurtsoa jartzean, proba medikoen baliozkotasuna zalantzan jarri ahal izan da, beste agiri batzuen baliozkotasunaren aldean, hala nola pasaportearen aldean edo adingabearen jaiotza agiriaren aldean; baina, beste batzuetan, ustezko adingabeei probak egin, eta adinez nagusitzat jo dituztenean, erabaki horri errekurtsorik aurkeztu ezinean utzi dituzte.Fiskaltzak erabakitzen duen adina zehazteko dekretuaren garrantzi eta munta direla eta, beharrezkoa da aintzat hartzea ustezko adingabeen eskubideak babesteko abokatu laguntzaren komenigarritasuna, polizia kidegoek aurkitzen dituztenetik bertatik.Adingabea aurkitu, eta haren adina zehazteko proba medikoak egin behar direnean, askatasun-gabetzea gertatzen da, adingabeak babesteko zentro batean sartzea erabakitzen den arte, edo, bestela, aske uztea edo zehapen espedientea abiaraztea -estatuan modu irregularrean egoteagatik- erabakitzen den arte. Abokatu laguntzak ahalbidetuko luke adingabeak bere eskubideen berri izatea, eta adina zehazteko proba medikoak egin baino lehen beharrezko informazioa emateko entzunaldia egin dela egiaztatzeko balioko luke. Abokatu laguntza hartzeko aukera hori adingabe atzerritarrei buruzko Gipuzkoako jarduera protokoloan jasota dago, baina ez da garatu, Eusko Jaurlaritzak finantzatzen duen ofiziozko txandan aurreikusitako laguntza bat ez baita.Arartekoak foru aldundiei adingabeen defentsarako eskubidearen garrantzia gogorarazi die. Gure autonomia erkidegoko araudian, eskubide hori Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko 3/2005 Legeko 17. artikuluan eta gizarte babesik gabeko haur eta nerabeentzako egoitza harrerako baliabideak arautzeko uztailaren 8ko 131/2008 Dekretuko 23. artikuluan dago arauturik. Estatuko Fiskaltza Nagusiak bere iritzia eman, eta adierazi du Herritarren Segurtasunari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoko 20.2 artikuluko askatasun-gabetzearen antzekoa litzatekeela, Espainiaren Konstituzioko 17. artikuluko bermeen pekoa, eta halakoek ez dutela abokatu laguntzarik behar. Hala eta guztiz ere, gure iritziz, abokatu laguntza behar dute, ondorengo arrazoiak direla medio: ustezko adingabeak egoten diren arrisku egoera; adinez nagusitzat edo adingabetzat jotzeko erabakiaren garrantzia -horrek dituen ondorio juridikoengatik-; proben nolakotasunaz eta helburuaz behar bezalako informazioa ematen zaiela kontrolatzea -informazio hori, askotan, ez da Fiskaltzaren aurrean ematen, baizik eta poliziaren instalazioetan edo babes baliabideetan, eta horrek interes gatazka ekar dezake-; eta, praktikan, askatasunaz gabeturik egon daudela.Arartekoak ofiziozko jardun bat abiarazi du jarduera protokoloaren beharraren inguruan, protokolo horretan adina zehazteko probei loturiko bermeak eta defentsarako eskubidea jaso daitezen. Eusko Jaurlaritza litzateke protokolo hori egitea sustatzeko eskumena lukeen erakundea.Egoitza harrerako baliabideak arautzeko uztailaren 8ko 131/2008 Dekretuko Seigarren Xedapen Gehigarrian aurreikusita dago jarduera protokolo erkide bat egin dadin, bakarrik dauden adingabe atzerritarren premiazko harrerari dagokionez: "Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek, beren sail eskudunen bitartez, inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarren premiazko harrerarako jardun-protokolo komun bat adostuko dute esku hartzen duten gainerako erakundeekin, fiskaltzekin eta segurtasun-indarrekin bereziki. Protokolo hori Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde osoan esku hartzeko baldintzak, pertsona horien eskubideen errespetua bermatuko duten baldintzak aplikatzeko izango da".Adinaren gaineko zalantzak egoteak eta adingabeei gizarte laguntza emateko beharrak tartean diren erakundeen lankidetza eta koordinazioa beharrezko egiten dituzte (polizia, fiskaltza, Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak, eta abar), adina modu bizkorrean, ahalik eta doiena, eta adingabeen berme eta eskubideak -defentsarako eskubidea kasu- betez zehazte aldera[21].2) Babes erakundeek tutoretza hartzean izaniko atzerapenen edo hura ez hartzearen inguruan nahiz bizileku baimenerako eskaera eskatzean izaniko atzerapenak edo hura ez aurkeztearen inguruan aurrera eramandako jarduerak. Bizileku baimenen berritzeei aplikatu beharreko erregimen juridikoaAurkitu ditugun arazoak izan dira babes baliabideetan dauden adingabe atzerritarrentzat bizileku baimena ez eskatzea edo atzerapenez eskatzea. Horrek eragin du adingabe askok zentroetatik alde egin dezaten.Zenbait kasutan, bizileku baimenerako eskaera ez aurkezteko arrazoia jatorrizko herrialdearen kontsulatua edo enbaxada pasaportea izapidetzen luzatzea izan daiteke. Pasaportea izapidetzeko, adingabearen jatorrizko herrialdeko agintaritzak eskatzen dituen agiriak aurkeztu behar dira. Jatorrizko agintariek eman behar dituzte agiri horiek, eta zailtasunak egoten dira halakoak eskuratzeko, adingabeek, batzuetan, ez baitute harremanik haiei laguntzeko senitartekoren batekin edo beste pertsonaren batetik. Zenbaitetan, familiakoek dagokion erregistroraino joan behar dute, edo gastuak ordaindu behar dituzte, dirurik ez dutelarik. Beste alde batetik, pasaportea emateko, beharrezkoa da jatorrizko herrialdearen kontsulatura edo enbaxadara joatea, eta, horrenbestez, adingabearen legezko ordezkariak edo hark eskuordetutako pertsonak kontsulatua edo enbaxada dagoen hirira lagundu behar dio. Adingabe horiek agiriak biltzeko dituzten zailtasunak handiak dira oso. Zailtasun horiek ezagutzea baliagarria litzateke adingabeari halakoak eskuratzea errazago egiteko jardueraren bat aurrera eraman daitekeen aztertzeko (adingabeak dira, eta ez dute, beraz, agirien kudeaketari buruzko ezaguerarik). Beste kasu batzuetan, hala nola Araban, adingabeek bazeuzkaten agiria, baina babes erakundeak ez zuen tutoretza bere gain hartzen, eta ez zuen aurkezten bizileku baimenerako eskaera; horrek Arartekoaren ebazpen bat ekarri zuen[22]. Horren ondorioz, kasu batzuetan adingabeak adin nagusira iristen dira bizileku baimenik izan gabe, eta egoera hori oso kaltegarria da adingabeen intereserako. Bizileku baimenak gizarteratzea eta laneratzea errazten du. Atzerapena ere kaltegarria da; izan ere, adingabeak administrazio egoera erregular baten jarraitutasunari eutsi izana egiaztatzeak iraupen luzeko bizileku baimen bat lortzea ahalbidetzen du, haren erregimen juridikoa onuragarriagoa delarik, edota Espainiako herritartasuna eskatzea (Kode Zibileko 22.2 art.), frogatu beharreko eskakizunen artean, urtebeteko administrazio baimena izan izana eta babes erakunde baten tutoretzapean bi urte egon izana baitaude. Erakunde honek ez du berririk izan babes erakunderen batek tutoretzapeko adingabeentzat Espainiako herritartasuna inoiz eskatu izanaz.Komeniko litzateke bizileku baimenerako eskaera aurkezten ez atzeratzea, oso handia baita atzerapen hori, Bakarrik dauden adin txikiko atzerritarren egoera EAEn txosten bereziaren jarraipenean helaraziriko informazioaren arabera, 2009. urtekoei dagokienez: Gipuzkoan, bizileku baimena lortzeko batez bestekoa, baliabidean sartuz geroztik, 24 hilabete zen; Bizkaian, 13 hilabete; eta Araban, 10 hilabete (hala ere, Araban ez da hori izan egoera 2010. urtean, tutoretza hartzen ez zelako eta eskaera aurkezten ez zelako, lehen aipatu dugunez).Adingabe eta atzerritarretan espezializatutako fiskalen 2010eko apirilaren 20ko topaketaren ondorioetan, jarduteko jarraibide batzuk ere eman ziren, oso interesgarriak iruditzen zaizkigunak, hala nola tutoretza hiru hilabetean eratu beharko litzatekeela eta aberriratzea posiblea den erabakitzeko gestioak ahalik eta azkarrena egin beharko liratekeela, eta, horrenbestez, hilabete baten buruan abiatu beharko liratekeela bizileku baimena emateko behar diren izapideak[23].Azkenik, babes erakundeen txostenek badute garrantzia bizileku baimena berritzeko espedientean edo -bizileku baimenik eskuratzea lortu gabe adin nagusira iritsi denean- salbuespeneko zirkunstantziengatik bizileku baimen bat eskatzeko espedientean. Donostiako Administrazioarekiko Auzien Lehen Epaitegiak 2010eko otsailaren 9an emandako epai batean, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzaren ebazpen bat deuseztatu zen, babes erakunde batek adingabearen jokabidearen gainean taxuturiko txosten batean oinarrituz bizileku baimena berritzea onartzen ez zuena. Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzak bizileku baimena foru aldundiaren txostenean oinarriturik ukatu zuen; hain zuzen, txosten horretan interesdunari gizarteratzeko baliabiderik ez zitzaiola esleitu adierazi zen, haren ibilbide desegokiaren kausaz. Epaiak hau zioen: "Autoetan jasotako agirien arabera, egia da Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkako txostena eman zuela errekurtsogilearen jokabide negatiboagatik, baina, era berean, egia da Gurutze Gorriaren eta Donostiako Lanbide Hastapeneko Zentroaren txostenak positiboak direla haren lanbide heziketari dagokionez, hori oso garrantzitsua delarik prestakuntza pertsonalerako, eta maila pertsonaleko bilakaera positiboa islatzen duelarik. Epaitegi honek bilakaera hori kontuan izan behar du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren txostenaren eragin negatiboa arinduta".Babes erakundeen txostenak, horrenbestez, ez dira erabakigarriak, eta oro har aztertu behar dira.Epai hori oso interesgarria da, bizileku baimenak berritzean aplikatu behar den erregimen juridikoa aztertzen duelako eta Herriaren Defendatzailearen iritzia aipatzen duelako. Erakunde horrek nabarmendu du ezin bat etorraraz daitekeela bizileku baimenaren iraungitze eguna adin nagusitasunerako egunarekin, legean ez baitago horren inguruko xedapenik.Lehengo epaian irizpide hori jasotzen da: "epaile honek ez du aurkitu xedapen edo printzipio juridikorik tutoretzapeko adingabearen aldi baterako bizileku baimenaren iraungitzea adingabe hori adin nagusira iristen den egunaren bezperarekin bat etorraraztea justifikatzen duenik, zeren eta, behin adin nagusira iritsi ondoren, Espainian atzerritar guztiei aplikagarria zaien lege erregimen berari atxikita bailegoke, eta egun batetik bestera, hitzez hitz, errekurtsogilearen batere parte-hartzerik gabe, atzerritar adingabe erregular eta agiridun bat izatetik adin nagusiko atzerritar irregularra eta agiririk gabekoa izatera pasatuko bailitzateke, hari horrek dakarzkion ageriko kalteak eraginda.Era berean, epaile honek ez du ikusten administrazio arloko jarduera horrek inolako logikarik duenik atzerritarrak Espainian gizarteratzeko ikuspegitik, helburu hori urtarrilaren 11ko 4/2000 Legearen izenburutik bertatik eta etorkinak eta harrera egiten dien gizartea erabat bat egitea -ekonomian, gizartean, kulturan eta politikan parte har dezaten sustatuz- lortzearren bizikidetza baketsu eta integratuko esparru bat bilatzeko nahikari laudagarritik ondorioztatzen den helburu bat izanik.Laburbilduz, biziki eztabaidagarria da, eraginkortasun juridikoaren nahiz sen onaren aldetik, Espainiako erakunde publikoen tutoretzapeko adingabe atzerritarrak, zeinei prestakuntza eta babesa emate aldera diru baliabide publiko handiak erabiltzen baitira, gauetik goizera, bat-batean egoera irregularrean eta agirik gabe gera daitezen, aurretik, adingabeak zirelarik eta gerizpe publikoaren tutoretzapean zeudelarik, pertsona agiridun eta erregularrak zirenean, harrerako gizartean erabat integratu besterik nahi ez zutenak".Baimen-berritzeak salbuespenezko zirkunstantziengatik ematen den bizileku baimenari zegozkion izapideak bete zituen. Hau da, gobernuaren ordezkariordetzak 2393/2004 Errege Dekretuko 92.5 artikulua aplikatu zuen, aurretiaz babes erakundeak aldeko txostena eginik, adin nagusira bizileku baimenik eskuratu gabe iristen diren adingabeei halako baimenak emateko aukera ematen duen artikulua. Hala ere, adingabeak bazuen bizileku baimena eskuratua lehenago, eta, horrenbestez, aipaturiko 92.5 artikulu hori ez zen aplikagarria.Gobernuaren ordezkariordetzak, beste alde batetik, Herriaren Defendatzailearen irizpideaz baliatzen ari zela adierazi zuen. Gobernuaren hainbat ordezkaritza eta ordezkariordetzatara helarazitako irizpidea, baina, bestelakoa zen. Herriaren Defendatzailearen arabera, laburbilduz, gobernuaren ordezkariordetzek emandako bizileku baimenek, AEEALOko 35. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, halabeharrez atzerritarrei buruzko legedian ezarritako erregimenari jarraitu behar diotela, erregimen orokorretik salbuesten dituen xedapenik ez dago eta. Aplikatu beharreko araudian ez dago berariazko erregimenik arauturik, ez da kontuan hartu nahi izan haren egonaldi egoera, eta ez da lotu nahi izan adingabearen erregulartasuna administrazio publiko baten tutoretzapean eman duen denborarekin, hau da, ez dago arau xedapenik horren inguruan: "Aurreko guztiak horrela, ubi lex non distinguit nec nos distinguere debemus printzipioa betez, bakarrik eta administrazio publiko baten tutoretzapean dauden adingabe atzerritarren bizileku egoera 31.2 artikuluan jasotako irabazi asmorik gabeko bizileku egoeretako bat dela ulertu beharko da".Herriaren Defendatzaileak planteatzen du bizileku baimen horiek izan beharreko erregimena 2393/2004 Errege Dekretuaren bidez onarturiko AEEALO garatzeko arautegiko 36.2 artikuluan jasotako erregimena dela. Hasierako aldi baterako bizileku baimenak urtebeteko iraunaldia izango du.Era berean, baldin eta, hasierako bizileku baimen hori amaituta, adingabeak erakunde publikoaren tutoretzapean jarraitzen badu, baimen hori bi urterako berritu beharko da, aipaturiko arautegiko 37.4 artikuluan ezarrita dagoenez.Tutoretzapeko adingabe bati ematen zaion lehen bizileku baimenaren indarraldiaren hasiera data finkatzeko, adingabeak babesteko zerbitzuen ardurapean jarri zen eguna aintzat hartu behar da.Iraungitze eguna ezin izan daiteke adingabea adin nagusira iristen den eguna, 2393/2004 EDaren bitartez onartutako arautegian xedatutakoa baizik (urtebeteko hasierako baimen bat, bina urteko bi berritze, eta, azkenik, bizileku baimen iraunkor bat).Nahiz eta araudian aurreikusirik dagoen baimen hori 4/2000 Lege Organikoaren arautegiko 75.2.c) artikulua aplikatuz amaitzea, interesduna gure gizartean erabat integratuta eta lan merkatuan txertatuta dagoen kasuetan ez du zentzurik proposatzeak adingabe horiek agirien aldetiko egoera irregularrean gera daitezela 18 urte dituztenean eta, askotan, Espainian hainbat urte eman dituztenean.Dugun informazioaren arabera, irizpide horiei jarraitzen die orain Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzak.3) Egoitza zentroei eta babes erakundeen erabakiei dagozkien jarduerakArartekoak esku hartu du hezkuntzaren aldetiko laguntzari doazkion zenbait kexa direla eta; kexa horien ondorioz, halaber, bisitak egin dira egoitza zentroetan, zentroaren egoera, dauzkan instalazioak eta eguneroko bizitzaren errealitatea ezagutze aldera.Hala, esate baterako, Deban (Gipuzkoa) adigabeentzako Oilur zentroa ireki ondoren, Arartekoak ebazpen bat eman zuen[24], non zentrora bidalitako adingabeek jasotzen zuten arreta aztertu baikenuen, eta zentro horretara bidalitako adingabeei eragiten zieten kexa batzuk izapidetu zituen.Deban adingabe atzerritarrei ematen zitzaien laguntzan atzemaniko gabezia nagusiak honako hauek izan ziren: jarduerarik aurrez prestatu ez izana; erreferentziako tutorerik aurrez ezarri ez izana; banakako hezkuntza programarik ez egotea; eta zentroa kudeatzeko oinarrizko tresna batzuk ez egotea, esperientziarik eta prestakuntza egokirik gabeko langileak kontratatzeaz gain eta neskez arduratzeko baldintzarik ez edukitzeaz gain.Ebazpenean aztertu genuen funtsezko alderdi bat izan zen ihes eginiko adingabeei tutoretza eteteko erabakia izan zen. Adingabeek ez zuten inolako irteerarik egiteko baimenik. Adingabeek alde egiten zutenean, tutoretza eteteko prozedura bat abiarazten zen. Erakunde honen iritziz, baliabidetik joatea ezin izan zitekeen tutoretza eteteko arrazoi bat. Iritzi bera izan zuten fiskalek Leonen, azaroaren 5ean eta 6an, adingabeetan espezializatutako fiskalen jardunaldietan finkaturiko ondorioetan: "Funtsezkoa da bertan behera gera dadin batzuetan aurkitu den praktika bat, alegia, adingabe batek babes zentro batetik ihes egiten duenean, erakunde publikoak tutoretza iraungitzat jotzen duen ebazpen bat ematea. Kode Zibilean ezarririko kausengatik baino ezin eten daiteke tutoretza; horrenbestez, bere garaian tutoretza bere gain hartu zuen autonomia erkidegoak hartaz arduratzen jarraitu behar du, nahiz eta adingabea beste autonomia erkidego batean aurkitzen den; hala ere, zaintza ordezkari bitartez gauza daiteke beste erakunde publiko batekin, autonomia erkidegoen artean dauden akordioen arabera".4) Aberriratzeen eta defentsarako eskubidearen inguruko jarduerakAberriratzeen eskumena Estatuko Administrazio Orokorrari dagokionez, Arartekoa ezin ardura daiteke administrazio horri doazkion jarduerez. Hala ere, aipatu egin behar dira, haien garrantzia dela medio. Gure autonomia erkidegoan familia-elkartzeak aurrera eramateko zenbait saio egin dira, eta batzuetan gauzatu egin dira. Foru aldundiek espediente guztietan aberriratze prozedura abiaraz dadila eskatzen dute, baina zailtasun handia egoten da adingabeen familien gaineko informazioa eskuratzeko. Ebazpena gobernuaren ordezkariordetzaren eskumena da.Adingabeen interes gorenaren eta familiarekin berriz elkartzeko duen eskubidearen arabera gertatu behar du itzulerak, adingabeen osotasunerako arriskurik baldin ez badago, betiere; hala, bada, adingabe horien familiek izaten duten egoera gogorrak, batetik, eta jatorrizko herrialdean babes politika eraginkorrik ez egoteak, bestetik, zaildu egiten dute aberriratzeko erabakia adingabeen interes gorenagatik hartzen dela ondorioztatzea.Fiskaltzaren atzerritarrei buruzko gaietako jardunaren gaineko 3/2001 Zirkularraren eta Fiskaltzaren 6/2004 Jarraibidearen arabera: "Aberriratzea ez da helburu absolutu bat, kosta ahala kosta lortu beharrekoa, zeren beste interes batzuk ere jokoan baitaude, hala nola bizia, osotasun fisikoa edo psikikoa, eta adingabeen oinarrizko eskubideen errespetua. Azken horiek, hain zuzen, eragin dezakete adingabeen interes gorenaren balantza azkenean gure herrialdean geratzearen alde makur dadin".Azken urteetan, autonomia erkidego askotan emandako aberriratze ebazpenak zuzenbidearekin bat ez datozela ebatzi dute ebazpen judizial askok, batez ere adingabeen entzunak izateko eskubidea ez errespetatzeagatik eta administrazio prozedura batek izan behar dituen bermeak ez betetzeagatik, adingabeen eskubide eta interesei hainbeste eragiten zaienean, batik bat, aberriratzeen kasuan bezala. Horixe gertatu zen Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren 2009ko martxoaren 10eko epaian: "Hain zuzen ere, adingabeak entzuna izateko eskubide du aberriratze prozeduran, bai eta eskubidea ere entzunaldi horiek interesdunarentzako berme handiekin egin dadin, izapide hori ezin ordezka daitekeelarik beste prozedura batekin egindakoarekin edo beste administrazio batek gauzaturikoarekin. Izapide hori funtsezkotzat jo behar da, eta ezin bazter daiteke, eta adingabearentzat defentsa gabezia materiala sortzen da, ondorengo ebazpenean eragina izateko -hala badagokio- moduko alegazioak egiteko duen une bakarra baita; ebazpen hori alderdi bati entzun gabe eman denez, defentsa-gabezia material, erreal eta egitezkoa gertatu da, eta ez formal hutsa, adingabeari ordenamendu juridikoak bere eskubideak babes ditzan haren esku ipintzen duen tresna bat ukatu zitzaiolako".Halako adingabeak aberriratzeko, beharrezkoa da familiak jatorrizko herrialdean duen egoera ezagutzea, eta eskakizun hori fidagarritasunez betetzea oso zaila da. Herrialde batzuekin aberriratzeak aurrera eramatea errazago egiten duten akordio batzuk izenpetu dira[25].Arartekoak Herriaren Defendatzaileari igorri zion ofiziozko espediente bat abiarazi zuen, bakarrik dauden adingabe atzerritarren aberriratzeak arautzen dituen erregimen juridikoa legez argitzeko komenigarritasunari buruz nahiz adingabe beraren tutoretza beren gain hartzen duten autonomia erkidego eta foru diputazioen arteko koordinazioaren beharrari buruz. Herriaren Defendatzaileak Immigranteen Integrazioko Zuzendaritza Nagusiaren txosten bat jaso zuela jakinarazi zigun, non bakarrik dauden adingabe atzerritarrak aberriratzeko prozedura garatzeko protokoloa taxutze aldera egiten ari ziren lanen berri ematen baitzion. Protokolo horretan, aberriratzeko ebazpena gauzatzeko eperik ez egoteari loturiko arazoa islatzen da. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea dela aplikagarria ondorioztatu zuten, eta, horrenbestez, ebazteko epeek lege horretantxe ezarritakoekin bat etorri behar dute. Kasu askotan epe horiek betetzeko gertatzen den ezintasunari dagokionez -adingabearen familiari buruzko edo, bestela, jatorrizko herrialdeko adingabeak babesteko zerbitzuari buruzko txostena enbaxadatik edo kontsulatutik jasotzean gertatzen den atzerapenagatik-, aditzera ematen dute horri dagozkion gestio guztiak "prozeduraren aurretiko jardueratzat" hartzen direla, eta, horrela, aberriratzeko prozedura ez da abiarazten delako txosten hori jasotzen ez den arte. Planteatu genion beste gaiari dagokionez, hau da, aberriratu den adingabe bat berriz ere tutoretzapean hartzen denean edo aberriratzeko ebazpena tutoretza gauzatzen den tokikoa ez den gobernuaren beste ordezkariordetza batek ematen duenean sortzen den egoerari dagokionez, jakinarazi ziguten erregistro bakarra sortuko zela, ADEXTRA fitxategiaren bitartez, Atzerritarrei buruzko gaietako eta Mugetako Komisaria Nagusiaren ardurapean. Ondorioz, adingabeari buruzko informazio bakarra egongo da, aberriratzeko prozeduran eskumena duten sailen eskura egon dadin, edozein autonomia erkidegotan egonda ere, eta prozedura bikoiztea saihestuko da.Erakunde honen iritziz, halako adingabeek babes erakundeekin edo gobernuaren ordezkariordetzekin duten harremana abokatu bat egotea beharrezko bihurtzen duten interes gatazka batzuk sortzen ari da, abokatu horrek adingabeen eskubideak era independente eta espezializatuan begira ditzan.Konstituzio Auzitegiak, 2008ko abenduaren 22an, defentsarako eskubideari dagozkion bi epai eman zituen. Lehen epaiak, 3321-2007 babes eskeko errekurtsoari buruz, elkartearen eskubidea onartzen du adingabe bati eragiten dion administrazio jarduera bat aurkaratzeko, elkartearen bidezko interesa egiaztatzen denean, hau da, elkartearen xedeen artean edozein gizarte bazterketa motatako arazoak dituzten pertsonak -adingabeak eta gazteak bereziki- gizarteratzea eta sustatzea dagoenean, halako pertsonen oinarrizko eskubide eta askatasunak babesteko egokitzat jotzen dituzten akzio judizialak barne.Bigarren epaiak, 3319-2007 babes eskeko errekurtsoari buruz, organo judizialak entzun diezaien edo galde diezaien adingabeek duten eskubidea onartzen du, haien eremu pertsonalari eragiten dioten neurriak hartzerakoan. Horrenbestez, aditzera ematen du berezko iritzia eratzeko egoeran dauden adingabeek entzunak izateko eskubidea dutela haientzat eragina dakarren prozedura judizial edo administratibo orotan, zuzenean, ordezkari baten bitartez, edo organo egoki baten bitartez.Konstituzio Auzitegiak epaian beste epai batzuk eta indarrean den ordenamendu juridikoa aipatzen ditu erreferentziatzat. Hala, bada, eskubide hori Konstituzio Auzitegiaren lehenagoko beste epai batzuetan aitortu zela dio: azaroaren 25eko 221/2002 epaian eta urtarrilaren 30eko 17/2006 epaian; bai eta 1989ko azaroaren 20ko Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean, Adingabeen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 11/96 Lege Organikoan, eta Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunean ere.Aurrerago, honako hau ondorioztatzen du: "prozesuko gaitasunari buruzko arauak interpretatu eta aplikatzeak pro actione printzipioaren mende egon behar du, eta Konstituzioaren aldetik lotutako zirkunstantziak aintzat har daitezela eska daiteke, ez hertsia ez neurriz kanpokoa ez den erabaki bat, garrantzi berezia duten interes batzuk alde batera uzten ez dituena, hartze aldera. Aipaturiko interes horien artean badago zalantzarik gabe, eta lehen ere azaldu denez, nahikoa gaitasun eta heldutasun duen edozein adingabe auzibidean entzuna izateko duen eskubidea, haren eremu pertsonalari eragiten dioten neurriak hartzerakoan, auzitegi honek behin baino gehiago esan duenez, Espainiako Konstituzioko 24.1 artikuluaren edukiaren zati delako. Horrela, arrazoi handiagoz, eta kasu askotan haren premisa logikoa denez gero, 24.1 artikuluaren funtsezko edukiaren zati bada, orobat, nahikoa gaitasun eta heldutasun duen edozein adingaberi ahalbidetzea edozein jurisdikzioko organo judizialei galdegin diezaien haren eremu pertsonalari eragiten dioten interesak gorde ditzatela, baita haren legezko ordezkaritza dutenen nahiaren aurka ere".Epai horien garrantzia handia da, adingabeen defentsarako eskubidea ezagutzen dutelako. Bakarrik dauden adingabe atzerritarrek auzibidean beren burua defendatzeko beharra dute eragiten dieten erabakien aurrean; horregatik, genioenez, abokatu laguntza izan behar dute adinez nagusia ala adingabea den eta egoitza zentro batean sartzen den ala ez edo haren tutoretza hartzen den ala ez erabakitzeko prozeduran edo adingabe bat aberriratzeko prozeduran, bai eta haren eskubide eta interesei doazkien beste arazo batzuetan ere, babes erakundearekin interes gatazka dagoenean, halako gatazkak defendatzaile judiziala izendatzea ez dakarrenean. AEEALOko gaur egungo 35.6 artikuluan berariaz onartzen da interes gatazka gerta daitekeela adingabearen eta haren tutoretza duenaren artean, eta defentsarako eskubidea aitortzen da aberriratzeko prozedurarako.Adingabeen ikuspegiaBakarrik dauden adin txikiko atzerritarren egoera EAEn txosten berezia egin genuenean, elkarrizketa pertsonalak egin genituen 38 pertsonako lagin batekin (33 mutil eta 5 neska), gure autonomia erkidegoan adingabetzat hartuta zeudenetatik. Era horretan, bizitza historia batzuk osatu ahal izan genituen, eta txostenean bertan haien ahotsari berezko entitatea ematea (ikus, bereziki txosteneko 2.4 atala -Adin txikiko atzerritarren ahotsa: ibilbideak, itxaropenak, beharrak- eta 7. eranskina: Elkarrizketatutako 38 adin txikikoek jasotako harreraren gainean egindako balorazioak (testigantzen laburpena).Geroago, harrera zentroetara egin ohi ditugu aldian behingo bisita guztietan, han dauden adingabeetako batzuei egiten diogu elkarrizketa, banaka gehienetan eta taldeka salbuespenez. Eta haien iritzi eta proposamenak jaso ohi ditugu gure ohiko txostenetan, dagokien atalean.Badugu, beraz, haien balorazio eta itxaropenei buruzko ezaguera zabala, beste instantzia batzuek, errealitatera hurbiltzeko bide horiek ere erabiliz, eginiko ikerlanekin sendotutakoa (ikerlanon artean, esate baterako, Sakelako ametsak. Inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan dugu).Haien ekarpenetako asko, haien aburuz, jasotzen duten laguntza balioztatzekoak izaten dira, unean dauden zentroan edo aurreko beste zentro batzuetan; hain zuzen, azken horiekin konparazioak egin ohi dituzte. Baina ekarpenotan, orobat, haien ibilbideari, itxaropenari edo beharren inguruko funtsezko beste gai batzuk sartzen dira. Horrela, adibidez:- familia egoeraren ingurukoak;- lehenago izaniko ibilbidearen ingurukoak;- haien bizi proiektuaren ingurukoak;- haien unean uneko interesen ingurukoak;- haien zailtasun eta frustrazioen ingurukoak, eta abar.Espero izateko desberdintasunengatik ere (zenbaitetan, adinaren, jatorriaren edo sexuaren araberakoak izaten dira), elementu asko errepikatu egiten dira, eta areago, halakoek haiei buruz hedaturik dauden aurreiritzi edo estereotipo jakin batzuk kolokan jartzen dituzte. Hala, horra hor oso uste zabaldu batzuk zalantzan jartzen dituzten ezaugarri komun batzuk, haiek gogorarazte aldera, besterik gabe:- Adingabe horietako gehienek badute harremana (normalki, aldian behin eta telefonoz) jatorriko familiarekin; guztiak ez datoz bat, horrenbestez, Marokoko hirietako "kaleko haurrak" izatearen profilarekin, askotan egozten zaienez.- Hona hainbat saioren ondotik etorri ohi dira, beste toki askotan zortea saiatu ondoren eta/edo hemen -iristen zaien informazioaren edo entzuten dituzten zurrumurruen arabera- gizarteratzeko helburuak errazago erdietsi ahal izango dituztela uste dutelako. Nolanahi ere, toki jakin batera jotzeko hautua erlatiboa da beti, berriz azter daitekeena, eta haien itxaropenak lortzearen mendekoa beti.- Haien "migrazio proiektua" -nahiko argia, oro har, nagusienen artean batik bat- ahalik eta azkarrena lanean hastea da. Badakite eta onartu egiten dute horretarako baimen jakin batzuk eskuratu behar dituztela eta lanbide prestakuntza jakin bat lortu behar dutela.- Aurrera eramaten dituzten prestakuntza jarduerek -beren denbora gehiena, eta motibazio handiz, horretan erabiltzen dutelarik- lan egiteko helburu hori lehen baino lehen lortzearekin dute zerikusia. Batez ere, lanbide bat edo gehiago ikastea eta gaztelaniaz ongi egitea bilatzen dute.- Harreran dauden adingabe atzerritarretako askok ia ez dute harremanik bertako pertsonekin (hezitzaileez gain, noski). Batzuek kirol talderen batean parte hartzen dute edo lan jardueraren batean dihardute, baina beste askok diote etorkinak ere diren beste gazte batzuk direla haien lagunak, herrialde berekoak gehienetan.- Etorri aurretik dituzten itxaropenen eta topatzen duten errealitatearen arteko talka handia da, eta hori mamitzen da, batez ere, paperak lortzeak dakarren prozesu luzean, lanean hasi ahal izan arte.- Zenbaitetan, aurkituriko zailtasunek edo harturiko tratuak eragin dute produktu toxikoak kontsumi ditzaten edo jokabide arazoak izan ditzaten.Hartzen duten laguntzaren inguruko balorazioari dagokionez, zentroaren araberakoa izaten da neurri handi batean (askotan, zentro hobeen eta okerragoen egiazko ranking bat ere izaten dute, haien irizpideen araberakoa), bai eta bakoitzaren itxaropenen eta presaren araberakoa ere: ez da gauza bera 15 urte izan eta emantzipatu arteko eskakizun guztiak erdiesteko aurretik oraindik hiru urte edukitzea eta 18 urte betetzekotan egon eta oraindik bizileku baimena ez izatea... Horri gehitzen zaio, gainera, bakoitzak izan dezakeen presioa, jatorrizko familiari lagundu ahal izateko itxaropenak betetzeari dagokionez.Gure esperientziaren arabera, harrera zentroa egonkorturik dagoenean eta taldeari gehiago edo gutxiago egokitzen zaion erantzun bat emateko ahalmena duenean, oro har, elkarrizketatutako gazteek gehien bat positiboa den balorazio bat eman ohi dute, nahiz eta, hala ere, kritikak ere egiten dituzten (agiriak izapidetzearen inguruan, esate baterako, edo bizikidetza arauen, elikaduraren, eta abarren inguruan). Aitzitik, zentroa gainezka dagoenean, kexak ugaritu eta orokortu egiten diru, eta, are gehiago, istiluen zantzuak ere badira, gure ohiko txostenetan zenbait kasutan jaso dugunez (Tolosa, Urduña, Deba, Artzentales...).Zentroetan eginiko bisita eta elkarrizketez landara, zentro batzuetan gatazka egoerekin batera gertatu ohi diren beste bi adierazle ere baditugu: erreforma espediente edo neurrien kontzentrazioa zentroetako batzuetan (hala gertatu da Gipuzkoako zenbait zentrotan hainbat urtetan); adingabeek berek Arartekoari aurkeztutako kexak (horrela gertatu da Araban, esaterako, azken urtean).Laburpen edo ondorio gisa. Elementu nabarmengarrienakNabarmen dezagun, lehenik eta behin, hemen laburpen bat emateko zailtasuna. Bakarrik dauden adingabe atzerritarren inguruan jasotako informazioak, sortutako arazoak eta urte hauetan Arartekoak aurrera eramandako esku-hartzeak hainbeste izan dira, non ez da batere erraza egoeraren ikuspegi orokor, sintetiko, bat ematea. Egoera hori, bestalde, etengabe aldatzen ari da, lurralde batzuetan bereziki.Alde batetik, gure txostenean azterturiko arazoetako askok bere horretan jarraitzen dute: harrera baliabide batzuk gainezka egotea; agirien izapideen moteltasuna; adingabeen beharretarako egokia den hezkuntzazko esku-hartze bat gauzatzeko zailtasuna; emantzipatzeko zailtasunak; eta abar. Beste alde batetik, arazo berri batzuk sortzen dira edo areagotzen dira: gatazkatsuak izatearen irudia eta baliabideak sortzearen aurkako arbuioa; drogen kontsumo problematikoak; adina zehazteko edo tutoretza hartzeko irizpideak aldatzea...Erakunde honi dagokion ikuspegitik, pertsona guztien defentsaren ikuspegitik, alegia, badira elementu bereziki kezkagarri batzuk, nabarmentzen jarraitu behar ditugunak, azken urteetako jarduerak ikusita. Horrela, adibidez, honako hauek nabarmendu behar ditugu:- Kasu batzuetan, laguntza integraleko harrera zentroen ordezko formulak zabaldu dira, hala nola apopilo etxeak edo aterpetxeak. Halakoetan, hezkuntzazko laguntza urria da, eta adingabeen eskubideetarako berme gutxiago dago.- Harrera zentro batzuek ez dituzte behar diren gutxieneko baldintzak halako adingabeei laguntza nahikoa eta duina emateko. Horrek, askotan, honako hauekin du lotura: zentroen egiturazko baldintzekin eta edukierarekin; ratioekin edo profesional taldeen baldintzekin; prestakuntzazko jarduera egokiak antolatzeko edo beste programa, zerbitzu edo baliabide komunitario batzuk aprobetxatzeko gaitasunarekin; zentro askoren kokalekuarekin, hiri inguruneetatik oso urruti eta, beraz, komunitate baliabideez baliatzeko oso aukera gutxi dutelarik...- Hezitzaile talde batzuk, beren lana aurrera eramateko dituzten baldintzak direla bide, behin eta berrio "erre" egiten dira, eta horrek, ondorio pertsonalez gain, esku-hartzearen jarraitutasuna eragozten du.- Gizartean askotan helarazten den irudia, batez ere ezagutzera ematen den gatazka bat gertatzen den bakoitzean, egiaz latza izaten da adingabeentzat berentzat nahiz etorkinentzat oro har, eta gure gizartean jarrera xenofoboak sustatzeko baino ez du balio.- Ez da ematen ari erantzun egokirik edo behar bezalakorik adingabe horietako batzuei eragiten dieten drogen kontsumoari loturiko egoera arazotsuetarako edo buru osasuneko arazoetarako...Arartekoak azken bi urteetan aurrera eraman dituen esku-hartzeei begiraturik, honako arazo hauek izan dituzte ardatz:1. Adina finkatzeko proben zehaztasun falta eta babes sisteman horrek dituen ondorioak.2. Adingabeen eskubideak urratzea, hala nola hezkuntzarako eskubidea, defentsarako eskubidea, eta entzuna izateko eskubidea.3. Adingabeen babeserako zentroen kokalekuari gizarteak emandako errefusak.4. Adingabe atzerritarren autonomia erkidego batetik besterako lekualdaketak kontrolatzeko zailtasuna.5. Tutoretzak gain hartzeko eta egoitza baimena eskatzeko betebeharrak ez betetzea.6. Harrera egoitzaren mugapenak.Batzuetan, alde handiak daude lurralde batetik bestera. (Ikus esku-hartze horien laburpen zabal bat 2009ko txostenean, 369.-401. or.)Ziurrenik, faktore horiek eta beste batzuk, oro har, ari dira bihurtzen hain zail eta arazotsu populazio sektore horrentzako laguntza, bai eta tartean diren administrazioek esku hartzeko irizpide bateraturik ez edukitzea ere (azken hori nabarmendu dugu eta nabarmentzen jarraitu behar dugu). Horri dagokionez, berriz ere gogorarazten dugu hemen "Herriaren defentsarako erakundeen adierazpena, herri administrazioek bakarrik dauden adin txikikoekiko duten erantzukizunari buruzkoa", 2006ko urrian onartua; urte hartako txostenean eman genuen (ikus 2006ko txostena), eta hemen ere ematen dugu bertsio digitalean.GomendioakDagoeneko aipatu dugu gomendio eta proposamen ugari aurreko ataletan: gure 2005. urteko txosten berezian bertan egin zirenak, herriaren defentsarako erakundeen 2006. urteko adierazpenean jaso zirenak...Hemen, txosten honetako 5. kapituluan eginiko gomendioak baino ez ditugu aipatuko, populazio sektore honi zuzenago aplikatzekoak dira eta.- Lehenik, 18. gomendiotik 20.era bitarteko gomendioak, bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzako laguntza berariaz hobetzekoak; hauek egin behar direla planteatzen da haietan: Administrazio guztien arteko oinarrizko akordio bat lortu, bakarrik dauden adingabe atzerritarren harrerari buruz. Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak hartzeko protokolo komun bat eduki gure autonomia erkidegoko hiru lurralde historikoetarako (adina zehazteko prozedura bereziki aintzat harturik). Defentsa juridikorako eskubidea era zuzenean erabiltzea ahalbidetu, babes erakundeen erabakien eta adingabeen beren interesen arteko gatazka gerta daitekeen egoeretan.- Beste alde batetik, babes sistemei dagozkien gainerako berariazko gomendioak daude (9. gomendiotik 17.era bitartean): Erakundeetan sartzearen ordezko formulak bultzatzea, hala nola familia profesionalizatuen harrera. Lehen mailako eta bigarren mailakoa laguntza zerbitzuen koordinazioa hobetzea adingabeen babesaren alorrean. Erreferentziazko tutoreak orokor bihurtzea eta haien irudiari entitatea ematea. Adingabeei buruzko gizarte txostenen edukia berraztertzea eta txosten horiek egin eta zabaltzeko kontuan izan beharreko irizpideak ezartzea. Egoitza harrerako baliabideak arautzeko uztailaren 8ko 131/2008 Dekretuaren garapena eta aplikazioa azkartzea. Harrera zentroetako gorputz miaketak arautzea eta protokoloak edukitzea baimendu gabeko hutsegitetarako eta sendagaien erabilerarako. Kasu honetan, justifikatu gabeko hutsegiteetarako, kontuan izanez adingabe horiek beste autonomia erkidego batzuetara lekualdatzeko aukera. Segurtasun juridiko handiagoa ematea, bai eta zerbitzu-ematean berme handiagoak ere, zentroak baimendu, erregistratu edo ikuskatzeari buruzko xedapenak, edo kudeaketa formulak, garatuz. Prozedura egoera berrietarako moldatzea, hala nola, bakarrik dauden adingabe atzerritarrei dagokienez, familiarekin hitz egiteko zailtasunak daudenerako edo hitz egiten ez denerako. Gaur egungo zentro ereduak berraztertzea, zentro "espezializatuak" bereziki kontuan harturik, bai eta kasu bakoitzean aplikaturiko bideratze irizpideak ere.- Halakoei gomendio orokorretako batzuk gehi diezazkiekegu, sektore honetan aplikatzekoak zeharo. Adibidez: Haurren eskubideei buruzko gizarte kontzientzia sendotu eta hedatzea (1. gomendioa). Parte hartzeko eta entzuna izateko eskubidea praktikan jartzea (2. gomendioa). Erakundeen buruzagitza populazio sektore honi laguntza egokia emateko beharrezkotzat jotzen diren baliabideak sortzen eta babesten (5. gomendioa). Lorturiko emaitzen ebaluazio sistematiko eta publikoa (6. gomendioa). Zerbitzuen eta profesionalen arteko koordinazioa hobetzea, adingabeekin egiten diren esku-hartzeetan koherentzia handiagoa bermatze aldera (7. gomendioa). Populazio honen segregazio edo estigmatizazioaren aurkako neurriak ezartzea (8. gomendioa).IzenaUdalerriaTitulartasunaKudeaketaPlazak2004Zabaltzen zentroaVitoria-GasteizPribatuaSalestarrak1220091Bideberri2 zentroaVitoria-Gasteiz-Ixuri elkartea32Zabaltzen zentroaVitoria-Gasteiz-Ixuri elkartea30Estibalizko monasterioko ostatua-Ixuri elkartea24Carlos Abaitua emantzipaziorako etxebizitzaVitoria-Gasteiz-San Frantzisko Saleskoaren lagunartea6Xabier emantzipaziorako etxebizitzaVitoria-Gasteiz-San Frantzisko Saleskoaren lagunartea6Aukera emantzipaziorako etxebizitzaVitoria-Gasteiz-Kolore Guztiak elkarte interkulturala7Iturria: Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen Saila. Arartekoren jarraipen espedienteak. Guk egina. 1 Babes sareko beste zentro batzuetan bete diren 34 plazak kontuan hartu gabe. 2 2009ko ekainean inauguratu zuten. Irekin zen arte, Jesús Obrero fundazioaren lokaletan 8 plaza gaitu ziren, eta beste 24 plaza Aita Beneditarrek Estibalizko Monasterioaren ingurumarietan daukaten etxean. Behin-behineko lokal horiek Ixuri elkarteak kudeatu zituen.IzenaUdalerriaTitulartasunaKudeaketaPlazakErabiltzaileen ezaugarriak2004Zabaloetxe egoitzaLoiuPublikoaHirugarrendar Kaputxinoekiko hitzarmena62Bakarrik dauden ading. atzerritar. MutilakSan Adriango bizikidetza unitateaBilboPublikoaPublikoa. GUFE7Bakarrik dauden ading. atzerritar. MutilakSan Ignazioko bizikidetza unitateaBilboPublikoaPublikoa. GUFE7Bakarrik dauden ading. atzerritar. Mutilak2009Basauriko bizikidetza unitateaBasauriPublikoaPublikoa. GUFE6Bakarrik dauden ading. atzerritar. MutilakZabaloetxe egoitza zentroaLoiuHitzarmena/ GUFEHirugarrendar Kaputxinoak90 (5 taldetan)Bakarrik dauden ading. atzerritar. Mutilak 12-18 urteZornotzako lehen harrerako zentroaZornotzaHitzarmenaLandalan50Bakarrik dauden ading. atzerritar. Mutilak 12-18 urteZurbarango bizikidetza unitateaBilboPublikoaGUFE13Bakarrik dauden ading. atzerritar. Mutilak 12-18 urteLarreagaburuko bizikidetza unitateaBilboPublikoaGUFE12Bakarrik dauden ading. atzerritar. Mutilak 12-18 urteAukera bizikidetza unitateaBarakaldoHitzarmenaBerriztu14Bakarrik dauden ading. atzerritar. Mutilak 12-18 urteLarreagaburuko unitate erdiautonomoaBilboPublikoaGUFE6Bakarrik dauden ading. atzerritar. Mutilak 16-18 urteLarrakotorreko unitate erdiautonomoaBilboPublikoaGUFE6Bakarrik dauden ading. atzerritar. Mutilak 16-18 urteSanturtziko Itsas Etxea unitate erdiautonomoaSanturtziHitzarmena/ GUFEHirugarrendar Kaputxinoak10Bakarrik dauden ading. atzerritar. Mutilak 16-18 urteBasauriko unitate erdiautonomoaBasauriPublikoaGUFE6Bakarrik dauden ading. atzerritar. Mutilak 16-18 urteSan Adriango unitate erdiautonomoaBilboPublikoaGUFE6Bakarrik dauden ading. atzerritar. Mutilak 16-18 urteAita Patxi unitate erdiautonomoaBilboHitzarmena/ GUFEUrgatzi6Bakarrik dauden ading. atzerritar. Mutilak 16-18 urteAutonomiako unitate erdiautonomoaBilboHitzarmena/ GUFEUrgatzi6Bakarrik dauden ading. atzerritar. Mutilak 16-18 urteLeioako unitate erdiautonomoaLeioaHitzarmena/ GUFEBizgarri6Bakarrik dauden ading. atzerritar. Mutilak 16-18 urteErandioko unitate erdiautonomoaErandioHitzarmena/ GUFEBizgarri6Bakarrik dauden ading. atzerritar. Mutilak 16-18 urteEl Vivero zentroaGaldakaoHitzarmena/ GUFEUrgatzi25Bakarrik dauden ading. atzerritar. Mutilak 16-18 urteEl Garmo zentroaArtzentzalesHitzarmena/ GUFEUrgatzi18Bakarrik dauden ading. atzerritar. Mutilak 16-18 urteIzurtzako egoitza zentroaIzurtzaHitzarmenaLandalan20Bakarrik dauden ading. atzerritar. Mutilak 12-18 urteDeustuko zentroaBilboHitzarmena/ GUFEUrgatzi25Bakarrik dauden ading. atzerritar. Mutilak 16-18 urteIturria: Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saila. Arartekoren jarraipen espedienteak. Guk egina. 1 Bakarrik dauden adingabe batzuk Etxeen Oinarrizko Sarean hartzen dira (etxe bakoitzean, 1 edo 2 gutxi gorabehera).IzenaUdalerriaTitulartasunaKudeaketaPlazakErabiltzaileen ezaugarriak2004Larrialdiko harrera zentroaUrnietaPribatuaGurutze Gorria9Larrialdiak: mutilak-neskak. 14-17 urteBakarrik dauden adingabe atzerritarrentzako egoitzaDonostiaPribatuaGurutze Gorria9Egonaldi luzeak: mutilak-neskak. 14-18 urte20091IzenaUdalerriaTitulartasunaKudeaketaPlazakErabiltzaileen ezaugarriakUbako larrialdiko harrera zentroaDonostiaKontratuaDianova34 (2 modulutan)Larrialdiko harreraUraldeko egoitza zentroaLezoKontratuaClece Gizarte Zerbitzuak10Bakarrik dauden ading. atzerritar. 12-18 urteLegorretako egoitza zentroaLegorretaKontratuaUrgatzi10Bakarrik dauden ading. atzerritar. 12-18 urteUrretxuko egoitza zentroaUrretxuKontratuaUrgatzi10Bakarrik dauden ading. atzerritar. 12-18 urteAzpeitiko egoitza zentroaAzpeitiaKontratuaUrgatzi10Bakarrik dauden ading. atzerritar. 12-18 urteArrasateko egoitza zentroaArrasateKontratuaUrgatzi8Bakarrik dauden ading. atzerritar. 12-18 urteIgeldoko egoitza zentroaDonostiaKontratuaUrgatzi10Bakarrik dauden ading. atzerritar. 10-18 urteArrasateko emantzipaziorako etxebizitzaArrasateHitzarmenaBide Berri6Bakarrik dauden ading. atzerritar. 16-18 urteOstalaritzako baliabideak (apopilo etxeak)2-KontratuaClece Gizarte Zerbitzuak eta Bide Berri-Bakarrik dauden ading. atzerritar. 16-18 urteUrretxuko neurri judizialen jarraipenerako zentroaUrretxuHitzarmenaBide Berri24 (bi modulutan)13 urtetik 18 urtera bitarteko adingabeak, bertakoak eta atzerritarrakIturriotz-Azpi hezkuntza eta terapiako zentroaAiaHitzarmenaDianova16Bakarrik dauden ading. atzerritarrak, 13-18 urte bitartekoak eta jokabide arazo larriak dituztenakMendixka egoitza zentroaErrenteriaHitzarmenaDianova10Bakarrik dauden ading. atzerritarrak, 13-18 urte bitartekoak eta jokabide arazo larriak dituztenakOilur zentroa3DebaHitzarmenaGipuzkoa Babesten SL24Bakarrik dauden ading. atzerritarrak, 13-18 urte bitartekoak eta jokabide arazo larriak dituztenakAixola zentroaElgetaHitzarmenaGipuzkoa Babesten SL10Bakarrik dauden ading. atzerritarrak, 13-18 urte bitartekoak eta jokabide arazo larriak dituztenakIturria: Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua. Guk egina. 1 Gainera, badago hitzarmen bat Dianova elkartearekin 6 plaza erabiltzeko Kordobako zentro batean. Debako Oilur zentroaren bigarren fase gisa erabili da. Ategorrietako, Bera Berako, Errenteriako, Frantziako, Herizeko, Larratxoko, Tolosako eta Usandizagako zentroetan ere hartu dira bakarrik zeuden adingabe atzerritar batzuk. 2 Baliabide horietan artatutako adingabeen kopurua pixkanaka murriztu da, eta hartuta zeuden adingabeak edo emantzipatu dira edo beste baliabide batzuetara bidali dira. Azken bi adingabeak urte hasieran emantzipatu ziren. 3 2009ko otsailean ireki zuten. 2010eko urtarrilean itxi zuten, hobetzeko lanak egiteko eta beste programa baterako erabiltzeko."HERRIAREN DEFENTSARAKO ESTATUKO ERAKUNDEAK ADIERAZPENA ADMINISTRAZIO PUBLIKOEK BAKARRIK DAUDEN ADINGABE ATZERRITARREI BURUZ DITUZTEN ERANTZUKIZUNEN GAINEAN2006ko urriko adierazpenaSarreraAzkeneko hilabeteotan bakarrik datozen adingabe atzerritarrak heltzen ari dira, berriro, Kanarietako Erkidegora Adingabe horiek azkeneko urteotan gure herrira helduz joan diren Afrikako iparraldeko beste gazte batzuekin batzen dira. Denak batera, ikaragarri erronka handia dira gure erakundeentzat, eta gure gizartearentzat ere, gazte horien harrera, babes, prestakuntza eta gizarteratze ikuspegietatik.Egoera horrek berehalako harrerarako ahalmeneko arazo handia sortu dio Kanarietako Erkidegoari, heldu zein adingabeentzako arreta baliabideek gainezka egin diotelako. Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak, eta autonomi erkidegoek akordio bat lortu dute, duela gutxi, Kanarietara heldutako 800 bat adingabe horietatik 500 edo Estatuko lurralde desberdinen artean banatzeko.Gizarte politikak diseinatu eta garatzerakoan immigrazioaren fenomenoak eragin ditzakeen erronkak alde batera utzita, herriaren defentsarako Estatuko erakundeak bat gatoz honetan: beharrezkoa da Estatuko administrazio publikoen artean akordioak lortzea adingabeen eskubideen ikuspuntutik hain garrantzitsua den gai batean. Era berean, ohartarazi nahi dugu, horien garrantzia gorabehera, lehen urratsa baino ez dela administrazio publikoek adingabearen interesen alde egiteko duten derrigorrezko betebehar horretan, horixe ezartzen baitu Haurraren Eskubideen Konbentzioaren 3. artikuluak. Horren arabera, Espainian dagoen beste edozein adingabek dituen eskubide berdinak aplikatuko zaizkie adingabe horiei ere (adingabearen babes juridikorako 1/1996 Legea). Gogoratu behar dugu, halaber, Haurren Eskubideen Konbentzioaren 2.1. artikuluak esplizituki debekatzen duela adingabea bere jatorriarengatik baztertzea. Halaber, Espainiako legeriak argiro ezartzen du adingabeak, beste ezer baino lehen, adingabeak direla, eta printzipio horrek nagusitu behar duela atzerritar izatearen aurrean.Adingabeen Defendatzaileen Europako Sareak (ENOC, European Network of Ombudspersons for Children), azkeneko urteko bileran adierazpen bat onartu zuen, Europako Kontseiluko kide diren herrialdeei bakarrik dauden adingabeen eskubideak bermatzeko beharrezko neurriak har zitzaten eskatzeko. Horrek garbi erakusten du zelako garrantzia daukan fenomeno honek Europa mailan, eta justifikatzen du, Espainiaren kasurako garrantzi berezia duenez, herriaren defentsarako erakundeok adierazpen bat aurkez dezagun, Espainiako gizarteari adingabe hauen eskubideak berma daitezen zaintzeko ardura daukagula jakinarazteko. Azpimarratu gura ditugu Administrazio publiko desberdinek adin txikiei buruz dituzten eginbeharrak, eta adingabeen eskubideak bete daitezen indartzeko ekintza batzuk gomendatuko ditugu.Jarduera printzipioak1) Autonomi erkidego desberdinetan eskudun diren administrazio publikoek adingabearen tutoretzaren ardura beren gain hartu behar dute, berehala, adingabearen eta jatorrizko famili nukleoaren errealitatea aztertzen den bitartean. Saihestu behar da adingabearen egoera aztertzen den bitartean, adingabeak, praktikan, gizarte eta hezkuntza baliabideetara eta lan prestakuntzara sartzerik ez izatea.2) Administrazio eskudunek adingabea dokumentatzen eta bizilekua izapidetzen familiarengana itzul dadin zailtasuna frogatzen denean hasi behar dute, atzerritarrek Espainian dituzten eskubideen eta askatasunen eta gizarteratzearen gaineko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren 35.4 artikuluak dioenez, Arautegiak (2393/2004 Errege Dekretua, abenduaren 30ekoa) finkatzen dituen bederatzi hilabeteak igaro daitezen itxaron barik, epe hori, legearekin bat datorren interpretazio baten arabera, gehienezko epe modura hartu behar baita.3) Ez dira adingabeak beren sorterrietara bidali behar, jatorrizko famili nukleora itzultzea (edo babes baliabide alternatiboa) adingabearentzat onena dela bermatzen ez bada. Erabakiak kontuan hartu behar du adingabearen beraren ikuspegia -entzun diezaioten eskubidea baitu-, eta bere sorterrian dauden baliabideak arretaz aztertu ondoren soilik egin ahalko da.4) Adina zehazteko aurretiazko froga medikoak zalantza kasuetan egingo dira, eta aditu independenteen aholkuarekin eta teknologia modernoarekin egingo dira, froga fisiko, sozial eta psikologikoak konbinatuz.5) Egindako azterketa medikoetatik ateratzen den adinik txikiena hartuko da erreferentzia modura, beti.6) Adingabeek Administrazioaren mende ez dagoen laguntza juridikoa jasoko dute, adibidez, bazkuneko ofizioko txandakoa, prozesu administratiboak edo judizialak adingabearen interes gorena kontuan hartuz burutuko direla ziurtatzeko.7) Autonomi erkidegoek bakarrik dauden adingabe etorkinen arretarako ereduak koordinatu behar dituzte, adingabeek tutoretza eta bizileku prozesuak ondoen bermatzen dituzten eta gizarte eta hezkuntza baliabide onenak eskaintzen dituzten erkidegoetara ihes egin dezaten saihesteko.8) Orobat, autonomi erkidegoek eta Gobernuaren Ordezkaritzek beren jarduerak koordinatuko dituzte, bakoitzaren bere eskumenen esparruan, disfuntzioak ekiditeko eta proposamena adingabe bakoitzaren interesarentzat onena dela ziurtatzeko. Erakundeen arteko koordinazioa errazteko, bakarrik dauden adingabe etorkinen erregistro bateratua eduki behar da, gai horretan eskuduntzarik duten administrazio publikoek partekatuta.9) Bakarrik dauden adingabe atzerritarren arretan, osotasunean gara daitezen eta hartzen dituen gizartean ondo txerta daitezen errazteko behar diren baliabideak diseinatu eta planifikatu behar dira.10) Administrazio publiko guztiek bakarrik dauden adingabe atzerritarren arretan dituzten ardurak beren gain hartu behar dituzte.11) Garrantzitsua da autonomi erkideetako gobernuek beren lurraldeetako tokiko administrazioekin akordioak hitzartzea, bakarrik dauden adingabeen arreta eta integrazioa ondoen bermatuko duten baliabideak eta estrategia egokiak batera diseinatzeko.. Bereziki garrantzitsua da batzuetan adingabe hauen harrera eta babes neurriekin batera gizartean sortzen diren gaitzespen jarrerak gainditzea.12) Bakarrik dauden adingabe etorkinak hartzeko zentroek espazio, osasun eta hezkuntza bermeak izan behar dituzte. Autonomi erkidegoek bermatu behar dute adingabeek arreta jaso dezaten zirkuitu normalizatutik, jarduketak adingabe heldu berriei hezkuntza eta maitasun erreferente egonkorrak emango dizkieten 24 orduko zentroetan bilduz".Beste alde batetik, emantzipazioari buruzko datuek, adingabeekin berekin eginiko elkarrizketek eta, batez ere, haiekin egunez egun esku hartzen dutenen iritzi eta balorazioek (hezitzaileak, zuzendariak eta beste profesional batzuk) ezkutuko errealitate bat erakusten dute, gizartearengana ia iristen ez dena: adingabe horietako gehien-gehienak, horretarako behar diren gutxieneko baliabideak dituztenean, aurrera ateratzen direla eta gure gizartean modu produktiboan txertatzen direla. [10]Europar Batasunak, geroago, aberrigabeak sartu ditu jarraibideetan: "hirugarren herrialderen bateko herritarrak edo aberrigabeak diren 18 urte beherakoak, Europar Batasuneko estatuetako lurraldera haien ardura -legez edo usadio eta ohituren arabera- duen pertsona heldurik lagun ez dutelarik iristen direnean, arduradun nagusi batek praktikan dena delako adingabea zaintzapean hartzen ez duen bitartean, edo Europar Batasuneko estatuetako lurraldean sartu eta gero, bakarrik uzten den edozein adingabe" (2001/55/EE Zuzentarauko 2.h art. 2003/9/EE Zuzentarauko 2.f art., eta 2003/86/EE Zuzentarauko 2.f art.).[11]Prozedura eta arau bateratuak haien lurraldean legezkoa ez den egoeran dauden hirugarren herrialdeetako herritarren itzulerarako, Europako Parlamentuaren 2008ko ekainaren 18ko Legegintza Ebazpena, haien lurraldean legezkoa ez den egoeran dauden hirugarren herrialdeetako herritarren itzulerarako Europar Batasuneko estatuen prozedura eta arau bateratuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseilu Europarraren proposamenari dagokionez (COM(2005)0391 - C6-0266/2005 - 2005/0167(COD)).[12]Kanarietara adingabe atzerritar kopuru handi bat iritsi zela eta, Bakarrik dauden Adingabe Atzerritarrak Lekualdatzeko eta Ardurapean Hartzeko Programa abian jarri zuten Kanaria Uharteetatik lekualdatutako adingabeentzat, 2006ko urriaren 20an.[13]"5. Adingabeak babesteko eskumena duten zerbitzuen ardurapean uzten denetik bederatzi hilabetera, 2. idatz zatiarekin bat, eta behin familiarengana edo jatorrizko herrialdera eramaten saiatu eta gero, aberriratze hori ezinezkoa gertatu baldin bada, adingabeari urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoko 35.4 artikuluan aipatutako bizileku baimena emango zaio adingabeari. Nolanahi ere, bizileku baimenik ez izateak ez du oztopatuko eskumena duen erakundearen iritziz adingabearentzat onuragarriak izango diren hezkuntzako edo prestakuntzako jarduera edo programetan sarbidea izan dezan.Bizileku baimena izatea ez da traba izango adingabea aberriratzeko, artikulu honetan xedatutakoarekin bat geroago aurrera eraman daitekeenean. Adingabeak babesteko eskumena duen erakunde baten tutoretzapean dauden adingabeak adin nagusira iristen direnean bizileku baimen hori eskuratu gabe, delako erakundeak gizartera daitezen programatu dituen prestakuntzetan eta jardueretan modu egokian parte hartu baldin badute, erakunde horrek aldi baterako bizileku baimena salbuespeneko zirkunstantziengatik emateko gomendioa egin ahalko du, eta baimen horri urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoko 40, j artikuluan xedaturikoa ere aplikatuko zaio."[14]Arartekoaren ebazpena, 2010eko maiatzaren 25ekoa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiari gomendatzen zaio Arabako Lurralde Historikoan babesgabezia-egoeran dauden adingabeen tutoretza bere gain hartzeko duen legezko beharra bete dezan, tutorea izanagatik dagozkion babes-neurriak burutu ditzan, adina zehazteko probak egin behar direnean aurreikusitako eskubideak eta bermeak bete ditzan, eta adin nagusitasunera egoitza-baimenik gabe heltzen badira, egoitza-baimena ematea gomenda dezan.[15]Santanderreko Lehen Auzialdiko Epaitegiaren 2004ko maiatzaren 6ko epaia; Madrilgo Justizia Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Salaren Zazpigarren Atalaren 424/2006 epaia; Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren 2007ko abenduaren 18ko epaia; Donostiako Lehen Auzialdiko Hirugarren Epaitegiaren 2010eko otsailaren 25eko autoa, borondatezko jurisdikzioko 156/2010 prozedura.[16]Egoera Zibilari buruzko Nazioarteko Batzordearen (9.) Gomendioa, egoera zibilaren arloko agiri iruzurraren aurkako borrokari buruzkoa eta azalpenezko txostena, Strasbourgeko Biltzar Nagusiak 2005eko martxoaren 17an onartua.[17]EFNaren 2/06 Zirkularra: "Agiririk gabeko adingabe atzerritarra, haren ezaugarri fisikoengatik, zalantzarik gabe adin txikikoa bada, edo 35. artikuluko kasua gertatzen bada, adingabeak babesteko erakunde publikoaren esku utzi beharko da, erreferentziazko arauan jasoriko probak premiaz egin gabe; hala ere, gero adingabearen adina doitasunez zehazteko izapideak egin ahalko dira gero, garrantzi handiko ondore juridikoak izan beharrekoak, haren legezko tutoreak aurrera eraman beharreko izapideak direlarik horiek".[18]Estatuko Fiskaltza Nagusiaren 2/2006 Zirkularra, «erregistroan begiratzean, proba hori egin dela (erradiologikoa) jasorik baldin badago, eskatutako proba berria baztertu beharko da, salbu eta, salbuespenezko arrazoiren batzuengatik, beste erabakiren bat hartzea komeniko balitz».[19]Estatuko Fiskaltza Nagusiaren 1/2009 Kontsulta, "Bakarrik dauden adingabe atzerritarren adina zehazteko espedienteei lotutako zenbait alderdiren gainekoa".[20]Bakarrik dauden Adingabe Atzerritarren Adina Auzitegietan Zehazteari buruzko Jardunaldiaren ondorioak. Espainiako auzitegi medikuntzako erakundeen arteko jardunbide egokietarako adostasun agiria. Herriaren Defendatzaileak (jardunekoa) antolatua, Madrilen, 2010eko urriaren 7an.[21]Bakarrik dauden adingabe atzerritarren defentsarako eskubidea beste txosten batzuetan ere aztertu da, hala nola Herriaren Defendatzailearen Informe sobre Asistencia Jurídica a los extranjeros en España izenburuko txostenean, Herriaren defentsarako erakundeen adierazpena, herri administrazioek bakarrik dauden adin txikikoekiko duten erantzukizunari buruzkoa (2006) delakoan, eta Espainiako Abokatuen Kontseilu nagusiaren Bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzako laguntza juridikoari buruzko gomendioa (2007ko urtarrilaren 19an onartua) delakoan. Adingabeek administrazioarena ez den laguntza juridikoa jaso beharko luketela adierazi da haietan guztietan, elkargoko ofiziozko txanda den moduan, prozedura administratiboak edo judizialak adingabeon interes gorena kontuan hartuta gauzatzen direla bermatze aldera. Honako hau ere ageri da UNICEFen Realidad jurídica y social de los menores extranjeros en España deritzon 2009ko txostenean: "Berariaz arautu eta bermatu behar da abokatu laguntzarako eskubidea adingabeari arlo juridikoan doazkion gai guztietan. Fiskaltzaren esku-hartzeaz gainera, beharrezkoa da abokatu laguntza hori ematea, adingabeen interesen eta Administrazio Publikoaren artean sortzen diren gatazkak direla bide. Abokatu laguntza hori tratu pertsonalagoa emango die, bai eta haien eskubideen defentsarako berme bat ere".[22]Arartekoaren ebazpena, 2010eko maiatzaren 25ekoa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiari gomendatzen zaio Arabako Lurralde Historikoan babesgabezia-egoeran dauden adingabeen tutoretza bere gain hartzeko duen legezko beharra bete dezan, tutorea izanagatik dagozkion babes-neurriak burutu ditzan, adina zehazteko probak egin behar direnean aurreikusitako eskubideak eta bermeak bete ditzan, eta adin nagusitasunera egoitza-baimenik gabe heltzen badira, egoitza-baimena ematea gomenda dezan.[23]Adingabe eta atzerritarretan espezializatutako fiskalen topaketaren ondorioak. Madril, 2010eko apirilaren 20a.[24]Arartekoaren ebazpena, 2009ko irailaren 14koa. Horren bidez, elkarte batek Gipuzkoako Foru Aldundiak tutoretzapean dituen adingabe atzerritarrak Debako Oilur Zentrora bidaltzearen inguruan aurkeztutako erreklamazioa amaitutzat ematen da.[25]Espainiak hainbat akordio izenpetu ditu adingabeen jatorrizko tokia izaten diren beste Estatu batzuekin, adingabeok aberriratzea errazago izan dadin: Errumaniaren eta Espainiaren arteko akordioa, Espainian bakarrik dauden adingabe errumaniarren babesean lankidetzan aritzeko, haiek aberriratzeko, eta haien esplotazioaren aurka borrokatzeko, Madrilen 2005eko abenduaren 15ean izenpetua; Senegalgo Errepublikaren eta Espainiako Erresumaren arteko akordioa, bakarrik dauden adingabe senegaldarren immigrazioa prebenitzen lankidetzan aritzeko, haiek aberriratzeko, eta haien esplotazioaren aurka borrokatzeko, Ad Referendum izenpetua, Dakarren 2006ko abenduaren 5ean; eta Marokoko Erresumaren eta Espainiako Erresumaren arteko akordioa, bakarrik dauden adingabe marokoarren emigrazioari, haien babesari eta haien aberriratzeari buruzkoa, Ad Referendum izenpetua, 2007ko martxoaren 6an.3.3. Adingabe lege-hausleakSektorearen ezaugarriak eta arau-markoaAdingabe lege-hausleekin egindako esku-hartzea nabarmen aldatu da, 1998. urtean Arartekoaren txosten berezia argitaratu zenetik. Aldaketa horiek, funtsean, 2001. urteko urtarrilean indarrean jarri zen 5/2000 Lege Organikoa, adingabeen erantzukizun penala arautzen duena, onartu zenetik gertatu dira (hemendik aurrera 5/2000 Lege Organikoa esango diogu).Beharrezkoa da adin penal txikia kontzeptua argitzea, lehenik eta behin. 1995eko Zigor Kodeak adin-nagusitasun penala 16 urtetatik 18 urtetara igo zuen, baina arlo hori arautuko zuen berariazko lege bat onartu arte ez zuen indarrean jarri. 5/2000 Lege Organikoa indarrean sartzeak adin-nagusitasun penala adin-nagusitasun zibilarekin parekatzen du, eta hala, arlo horri buruzko nazioarteko araudia betetzen da, eta batez ere, 1989ko Haurren Eskubideen Hitzarmena.Halaber, 5/2000 Lege Organikoak erantzukizun penala izateko gutxieneko adina aldatu zuen, 12 urtetik 14 urtetara igoz. Hala, 14 urte baino gutxiago dituzten pertsonak ez dira erantzule penala eta ez zaie lege hori aplikatuko, baizik eta adingabeen babesari buruzko arauak, eta familia- eta babes-esparruetan lantzeko nahikoa dela uste da.Beraz, adingabe arau-hausleei buruz hitz egitean, Zigor Kodean edo zigor-lege berezietan hutsegite edo delitu gisa tipifikatutako ekintzak egin dituzten 14 eta 18 urte arteko pertsonei buruz ari gara.5/2000 Legea onartzeak zenbait printzipio eman zituen aditzera:- Haurraren interes gorenaren nagusitasuna (juridikoak ez diren zientzien esparruan adituak diren profesionalen taldeek irizpide teknikoen bidez baloratzen dute).- Kasu jakinaren egoerak direla-eta aholkatutako neurriak hartzean eta betetzean malgutasuna izatea, eta adingabearen interesaren arabera aplika daitezkeen neurri-sorta handi bat.- Prozedura eta adingabe arau-hausleei aplika dakizkieken neurriak formalki penalak dira, baina berez zigortzaileak eta hezitzaileak.- Gutxieneko esku-hartzea egiteko printzipioa.- Lurraldean bertan legea betetzea eta autonomia-erkidegoetako erakundeen eskumena egikaritzean. Neurrien egikaritzearen kontrol judiziala.- Biktimaren interesei eta beharrei arreta jartzea, gurasoen, tutoreen, abegi-pertsonaren edo gordetzaileen ekintzen erantzule den adingabearekin elkartasunezko ardura izateko printzipioa sartuz eta biktimen parte hartzeko eskubidea lortzeko bitartekari-lanak eginez.- Konstituzio-eskubideak errespetatzetik eta adingabearen interesaren betekizun berezietatik eratortzen diren prozesu-berme guztiak berariaz aintzatestea. Zerga Ministerioaren estatus garrantzitsua, Justiziaren ekintzaren, eta haurren legaltasunaren eta eskubideen defentsaren sustatzaile gisa.- Zenbait adin-tarte bereiztea (14-16 urte eta 16-18 urte).- Egindako kaltea konpontzeko aukera eta biktimarekin adiskidetzea.Legearen oinarrizko printzipioetako bat zigor-erantzuna adingabearen baldintza jakinetara egokitzeko gogoan datza, eta horretarako, neurri-sorta zabal bat ezartzen da. Printzipio horrek positiboki baloratua izatea merezi du, eta salbuespen garrantzitsu bat du, -gure ustez- araudiaren puntu kritiko nagusietako bat dena. 16 eta 18 urteko gazteek egindako oso ekintza larrientzat zentroren batean sartzeko zigorra modu objektiboan hartzeari eta larriagotzeari buruz ari gara. Legearen jatorrizko idazketaren arabera, oso ekintza larriak dira, baldin eta berrerortze kasuak edo terrorismoko delituak badira, besteak beste. 5/2000 Lege Organikoaren erreformak, abenduaren 22ko 7/2000 Lege Organikoak egindakoa legea indarrean sartu baino lehen, zigorra larriagotzeko kausa hori azpimarratzen du, zigorraren zorroztasuna handituz konstituzio-printzipioekin bateragarriak ezin izan daitezkeen mugetaraino.Abenduaren 4ko 8/2007 Lege Organikoa da 5/2000 Legeari egindako azken aldaketa, txosten hau idazteko unera arte. Hauek dira sartzen dituen aldaketa batzuk, araudia gogortzea berekin dakartenak: erregimen itxian barneratzeko neurriak ezar daitezkeen ustezko kasuak ugaritzea; 18 eta 21 urte artean dituztenei Legea aplikatzeko aukera kentzea; biktimarengana hurbiltzea edo biktimarekin komunikatzea debekatzen duen neurri berri bat sortzea; barneratzeko kautelazko neurrien iraupena handitzea, luza daitezkeen hiru hilabete izatetik, beste hiru gehitu eta luza daitezkeen sei hilabete izatera pasatzen da; epaileari eskumena ematea erabakitzeko erregimen itxian barneratze-neurri bat betetzen ari den adingabeak, hemezortzi urte betetzean, neurri hori espetxe batean bete behar duela; zaintzapeko askatasuna ezartzeko aukera; gizarte- eta hezkuntza-lanak egitea; eta falta gisa kalifikatutako ekintzak egitean asteburuko egonaldia. Halaber, neurri batzuetan ere aldaketak egiten dira.Hauek dira Legeak ezartzen dituen neurriak, eskubideak zer neurritan murrizten dituzten kontuan hartuz ordenatuta:- Erregimen itxian barneratzea. Pertsonak zentroan bizi dira, eta hezkuntza-, prestakuntza- eta aisialdi-jarduerak bertan garatzen dituzte.- Erregimen erdi irekian barneratzea. Pertsonak zentroan bizi dira, eta jarduerak zentrotik kanpo gara ditzakete.- Erregimen irekian barneratzea. Pertsonak zentroan bizi dira, baina jarduera guztiak inguruneko zerbitzu normalizatuetan egiten dituzte.- Barneratze terapeutikoa erregimen itxian, erdi irekian edo irekian. Asaldura psikikoak, toxikoei mendekotasuna edo pertzepzio-asaldurak dituzten pertsonentzat berariazko tratamendua.- Tratamendu anbulatorioa.- Eguneko zentro batera joatea.- Astebeteko egonaldia. Etxean edo zentroan egotea, gehienez 36 ordu.- Zaintzapeko askatasuna.- Biktimarengana edo epaileak zehazten dituen senideekin edo beste pertsona batzuengana gerturatzeko eta haiekin komunikatzeko debekua.- Beste pertsona, familia edo hezkuntza-talde batekin batera bizitzea.- Gizartearentzat zerbitzuak ematea. Ezin da ezarri adingabearen baimenik gabe eta kaltetutako ondasun juridikoarekin lotura duten zerbitzuek lehentasuna izango dute.- Gizarte- eta hezkuntza-lanak egitea.- Kargu-hartzea.- Ziklomotorrak eta motor-ibilgailuak gidatzeko baimena, baimen hori izateko eskubidea, edo ehizatzeko edo edozein arma mota erabiltzeko administrazio-lizentziak izateko eskubidea kentzea.- Erabateko gaitasungabetzea.Halaber, estatu-mailan 5/2000 Lege Organikoaren Erregelamendua onartu da (uztailaren 30eko 1774/2004 Errege Dekretua), Polizia Judizialaren jarduerari buruzko alderdiak, neurriak egikaritzeko erregelak eta zentroen diziplina-erregimenaren arautzea jasotzen dituena.Autonomia-erkidegoaren mailan azpimarratu behar da 2005. Urtean 3/2005 Legea, Haurrak eta Nerabeak Zaintzekoa eta Babestekoa, onartu zela. Legeak hiru helburu ditu: 1) ordenamendu juridikoak haurrei eta nerabeei aitortzen dizkien eskubideak gauzatuko direla bermatzea; 2) haurren eta nerabeen eskubideak eta ongizatea sustatzeko jarduerak zer jarduketa-esparrutan gauzatu behar duten ezartzea; eta 3) babes-esparruan eta adingabe arau-hausleekin esku hartzeko esparruan jarduteko printzipioak, eta eskumen- eta erakunde-markoa zehaztea. Legeak bere IV. Tituluan adingabe arau-hausleei gizarte- eta hezkuntza-arreta emateko printzipioak eta neurriak gauzatzeko modalitateak (batez ere, barneratze-neurria) jasotzen ditu, eta aurreikusten du autonomia-erkidegoko administrazioak arautu behar dituela barneratze-zentroek bildu behar dituzten betekizun materialak, funtzionalak eta langile-betekizunak. 80/2009 Dekretuak, apirilaren 21ekoak, askatasunaz gabetzeko neurriak betearazten dituzten EAEko ikastetxeei buruzkoak, egin zuen arautze hori.Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailari dagokio EAEren eskumena den 5/2000 Lege Organikoak araututako neurriak egikaritzea. Urte hauetan, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioak dokumentu hauetan antolatu du bere esku-hartzea:- Adingabeen epaitegiek emandako neurri judizialak betearazteko Plana, 1998koa, 1996ko urtarrilaren 1eko eskumena onartu ondoren egina.- EAEko Adingabeen epaitegiek emandako neurri judizialak gauzatzeko Plana (2004-2007).- 2008-2012 aldirako III. EAEko Gazte Justizia Plana.III. Gazte Justizia Planak, egun indarrean dagoenak eta 2004-2007 aldirako Planaren ebaluazioa oinarri hartzen duenak, EAEko Gazte Justiziaren printzipioak xedatzen ditu, 2008-2012 aldirako ildo estrategikoak, helburu orokorrak eta berariazkoak, kudeaketa-eredua, ekonomia-aurreikuspen orokorrak eta giza baliabideak. Plan horretan, hau xedatzen da: "2004-2007ko Planaren betearazpenak gazte-justiziako funtzionamendu-eredu bat ahalbidetu du, baita 5/2000 Lege Organikoaren aplikazioaren ondorioz gazte-neurriak betearazteko eskari handiari behar bezala erantzuteko zentroen, baliabide materialen eta horretarako gaituriko pertsonen sare bat ere, 2001etitk aurrera. Hurrengo aldirako erronka, zentro eta baliabideen gehikuntza baino gehiago, hezkuntza-kalitatearen hazkundean dago, sailen eta erakundeen arteko koordinazio hobean eta neurrien betearazpenean esku-hartzeak izan behar duen osotasunean".Bukatzeko, komeni da adieraztea Eusko Jaurlaritzak 2009an argitaratutako Evaluación de la intervención educativa y análisis de la reincidencia en la Justicia de Menores de la EAE izeneko ikerketaren ondorioetan sektorea bereizteko lagungarriak diren elementu hauek jasotzen direla:- Adingabe arau-hausleen profila EAEn delituzko egitate bakar bat egiten duen eta berriz deliturik egiten ez duen pertsona batena da.- Lehen delituzko egitatea batez bestean 16 urterekin egiten da, eta ehuneko handi batean lapurreta-jokabideekin lotuta dago. Oro har, EAEn jaiotako adingabe batek egiten du beste adingabe batzuen laguntzaz.- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin (%40 inguru) eta ijito etnikoekin (%11) zerikusia duten adingabeen gehiegizko ordezkaritza dago.- Ikastetxeetan neurria betetzen duten adingabeek gizarte- eta familia-esparruetan arrisku egoera handiko profila izaten dute.AurrekariakAdingabe arau-hausleekin egindako esku-hartzeari buruzko Arartekoaren txosten berezia 1998an argitaratu zen eta Legebiltzarreko presidenteari eman zitzaion. Txostenak oro har nahiz txostenak jasotzen dituen gomendioek eragina dute zenbait erakundetan, batez ere bi erakundetan: botere judizialean -fiskaltza eta adingabeen epaitegiak-, prozedurei, neurriak hartzeari, eta neurrien jarraipena eta ebaluazioa egiteari dagokionez; eta Eusko Jaurlaritzan, batez ere Justizia Sailari -neurrien betetzeari, eta horrenbestez, haien eskura jarritako baliabide eta tresna multzoari dagokienez-.Gure jarduketak, Lege aginduz, Eusko Jaurlaritzak bete behar dituen gaietan eta proposamenetan jartzen du arreta. Arartekoak arlo horretan egin dituen jarduketak, funtsean, hauek izan dira:- Barneratze-zentroetara bisitak: instalazioak behatzea, elkarrizketak adingabeekin eta profesionalekin.- Kexak izapidetzea.- Informazio-eskaerak, ofiziozko eskaera, dagozkien Sailei egindako eskaerak (funtsean, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailari).Informazio-eskaerak aldatu egin dira urtetik urtera, beste gai batzuk sartuz edo faktoreetara edo gertatu diren gertaeretara egokituz, bai eta sistemaren bilakaerara egokituz ere. Oro har esan daiteke administrazioari egindako informazio-eskaerak lau gai hauen ingurukoak izan direla:- Barneratze-zentroen sarea eratzea: beharrei erantzuteko ahalmena, profesionalen lan-egoera, etab.- Koordinazio- eta lankidetza-sistemak sareko beste zerbitzu batzuekin, batez ere hezkuntza- eta osasun-arretarekin.- Adingabeak ateratzeko eta emantzipatzeko aukerak.- Barneratze-zentroen araudia arautzeko beharra.- Neurrien bilakaera.- Adingabeen arau-hausteen biktimei emandako arreta.Oinarrizko arazoakAdingabe arau-hausleekin egindako esku-hartzeei buruzko txosten bereziak zenbait arazo adierazten ziren, erakunde hau batez ere kezkatzen zutenak:- Aurreko legerian aurreikusitako neurri batzuk, hezkuntza-helburuak eta helburu sozializatzaileak lortzeko ahalmen handia dutenak, oso gutxi erabiltzen dira.- Gertaeren eta neurrien gauzatzeen artean, sarritan, denbora gehiegi igarotzen da.- 1995eko Zigor Kodea onartu zenetik (adin-nagusitasun penala 18 urtera igo zuena) sortu zen behin-behinekotasun egoera gaindituko zuen legeriarik ez da izan.- Adingabe arau-hausleei erantzuteko garaian ohiko sistemek inplikazio eskasa izan dute.- Hiru lurraldeen artean aldeak daude praktika judizialean.- Adingabe horien eskubidea bermatzean zenbait gabezia ikusi dira.Txosten bereziaren ondoko lanetan (urteko txostenetan egindako gai horri buruzko ataletan), erakunde honen ustez kezkagarriak diren edo hobetzeko beharra duten zenbait gai adierazten joan dira. Hauek dira azpimarragarrienak eta behin eta berriz errepikatzen direnak:1. Neurrien kopurua asko handitzeak eragindako erantzun-arazoak (kate osoan dute eragina arazo horiek: organo judizialetan, talde psikosozialetan, Eusko Jaurlaritzaren Gazte Justizia Zerbitzuaren kudeaketa-ahalmenean, zentroen harrera-ahalmenean, ingurune irekian hartzen diren neurrien kudeaketak eta jarraipenean...).2. Batzordeak erantzuteko gehiegizko denbora igarotzea, delituzko gertaera gertatzen denetik neurria gauzatzen den arte.3. Babes-sistematik datozen adingabe arau-hausleen ehuneko handia. Barneratze-neurrian eta bakarrik dauden adingabe atzerritarren kasuan, kopurua nabarmenki handia da.4. Barneratze-neurriak aplikatzen zaizkien adingabeei hezkuntza- eta osasun-arreta emateko zailtasunak.5. Terrorismoko jardueretan inplikatutako adingabeen kasuan, neurriak familia-ingurunetik gertuago betetzeko aukera emango duten formulak garatzeko beharra. Kasu horietan Auzitegi Nazionaleko Adingabeen Epaitegi Nagusiak parte hartzen du.6. Araudiaren erregulazio egoki bat ez egotea.7. Emantzipazio-zerbitzuak ez izatea edo gutxiegi izatea.Hobetzeko proposamenakTxosten berezianegiten ziren 46 gomendioetako gehienak aurreko atalaren hasieran adierazten ziren arazoen zuzenketari buruzkoak dira. Ondoko urteetan egindako jarraipenak gomendio hauek ditu abiapuntutzat. Gomendio horiek bloke hauetan egituratzen dira:- Teoria-markoa, marko juridikoa eta eskumen-banaketa. Lehengoratzeko justiziaren printzipioak aplikatzeko 4 gomendio; adingabe arau-hausleekin esku hartzeko araudi erregulatzailea estatu-mailan onartzea; neurriak gauzatzeko baliabideen araudi erregulatzailea autonomia-erkidegoko mailan onartzea; eta Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko eskumen-arazo bat ebaztea.- Zerbitzu-sarea. Prozesuan parte hartzen duten agenteak (polizia, epaileak, fiskalak, abokatuak, talde teknikoak) prestatzeari eta espezializatzeari buruzko 11 gomendio; polizien bulegoak, talde teknikoak, eta agertzeak eta entzuteak egiteko aretoak egokitzea.- Artatutako biztanleria. Hiru Lurralde Historikoetan estatistika uniforme bat egiteari buruzko gomendio bat.- Prozedurak. Adingabeak atxilotzeari eta polizien bulegoetan egoteari, eta argiketa sistematikoki Adingabeen Fiskaltzara bidaltzeari buruzko 7 gomendio; adingabeentzat eta haien ordezkari legalentzat informazio-liburuxkak egitea; eta prozedura-fase guztietan erabiltzen den denbora murriztea.- Neurriak aplikatzeko jarraibideak. Neurriak (ingurune irekian, asteburuan sartzeko neurriak, neurri terapeutikoak, barneratze itxiko neurriak mutilentzat) betetzeko baliabideez hornitzeari buruzko 16 gomendio; barneratze-zentroei eta ingurune irekiko neurriei buruzko informazio-liburuxkak egitea; ingurune irekiko neurriak gauzatzeko epeak murriztea; barneratze-zentroak (egiturazko hobekuntzak, erregimen zigortzailea, pribatutasunerako eskubidearen bermea, baimendu gabeko urruntzeak, trantsizio-programak); parte hartzeko eta erreklamatzeko mekanismoak hobetzea, neurriak gauzatzeko ardura duten profesionalen prestakuntza jarria.- Erakundeen arteko koordinazioa eta lankidetza. Hezkuntza-, osasun- eta gizarte zerbitzuekin batera lan egiteari buruzko 3 gomendio.- Zerbitzuen kontrola eta ebaluazioa. Neurriak gauzatzeko zentroen eta zerbitzuen aldian aldiko kontrolari buruzko 4 gomendio; zerbitzuen ebaluazio kualitatiboa; Fiskaltzak neurriei jarraipena egitea; eta neurrien gauzatzearen kontrol judiziala.Egindako gomendio batzuk (hala nola araudiaren garapenari, eskumen-gaiei, parte hartzen duten agente judizialen espezializazioari eta baliabide-sarearen garapenari buruzkoak) gainditu dira, baina beste batzuk oraindik indarrean daude, hurrengo orrialdeetan ikusiko den bezala.JarraipenakUrtetik urtera gomendioen jarraipena egin da, zenbait gai azpimarratuz, hautemandako bilakaeraren edo jasotako kexaren baten arabera. Jarraipen-txostenak erakunde honek egiten duen Eusko Legebiltzarrerako Urteko Txostenean laburbildu dira, eta txosten horiek egiteko, funtsean, elementu hauek edo informazio-iturri hauek hartu dira kontuan:- Barneratze-neurri judizialak betetzeko zentroetan, behaketaren eta elkarrizketen bidez (adingabeei eta profesionalei) in situ jasotako informazioa.- Sailburuordetzetako eta Zuzendaritzetako pertsona arduradunekin izandako bilerak. Neurriak aplikatzeko zerbitzuak pertsona horien mende daude.- Beste profesional batzuekin, hala nola Justiziako talde psikosozialekoekin, izandako bilerak.- Kexak edo informazio-eskaerak direla eta Justizia Sailetik jasotako informazioak.- Justizia Administrazioaren Euskal Behatokiaren memoriak.- Gazte Justizia Zerbitzuak egindako memoriak eta jarduketa-planak.Justizia Sailari zuzendutako informazio-eskaeretan, erabaki da zenbait datu kuantitatibotan eta bilakaera-adierazle gisa erabili diren zenbait gaitan arreta jartzea batez ere. Azken urteetan datu hauek eskatu dira:1. Dagokion urtean gauzatutako neurrien bilakaera eta Sailak datuei buruz egindako analisia.2. Barneratze-zentroen sarean sartutako aldaketak (leku kopurua, zerbitzuak hobetzea, langileen egoera...).3. Ingurune irekiko zerbitzuei buruzko datuak: taldeak, profesionalak, baliabideak...4. Indarrean dagoen araudia aplikatzeko zer urrats eman diren.5. Babes-sistemekiko lotura (babes-sistematik datozen adingabeen proportzioa, koordinazio-mekanismoak, kasuen jarraipena...).6. Zentroetan emandako hezkuntza- eta osasun-arretari buruzko datuak eta lankidetza hezkuntza- eta osasun-zerbitzuekin.7. Sisteman egindako hobekuntzak.Datu nagusiak - adierazleak - bilakaera-datuak2009an, 14 eta 18 urte arteko nerabeak, 66.382 neska-mutil guztira[26], Euskadiko guztizko biztanleriaren %3,1 eta biztanleria adingabearen %20,4 ziren. Azken ehuneko hori, 1998. urtean %30,5ekoa zena, jaisten joan da, azken urte hauetan %20-22 ehunekoetan kokatu den arte.Zaila da jakitea 14 eta 18 urte arteko adingabeen zer ehuneko den zehazki arau-hauslea, eta horrenbestez, gazte justizia sistemarekin harremanetan jartzen den. Izan ere, urtero aplikatutako neurrien kopuruari buruzko datuak ditugu, baina ez dakigu zenbat adingaberengan izan duten eragina. 2009an, guztira 1.233 neurri gauzatu ziren. Kopuru hori 14 eta 18 urte arteko biztanleriaren %1,9 izango zen, adingabe bakoitza neurri judizial bakar baten xede izan balitz (ehuneko hori 2004ko %1,4aren eta 2007ko %1,7aren artean ibili da, eta azken urtekoa izan da ehunekorik handiena).Gazte Justizia sistemarekin harremanetan jartzen diren neska-mutil gehienak behin bakarrik egiten dute. Badago zenbait delituzko ekintza (bakar bat ere ez oso larria) egin dituztenek osatzen duten bigarren talde bat. Adingabe horiek dagokien neurria egin ondoren, berriz ez dute lege-hausterik egiten. Eta badago hirugarren talde bat, neurriren bat betetzen dutenen %5-7, delituzko jarduera ugari egiten dituztenak eta urte berean 5 neurri judizial baino gehiago ezartzen zaizkienak.Orain, zenbait datu kuantitatibo aurkeztuko ditugu, neurri judizialen gauzatzeari buruzkoetan analisi zehatzagoa eginez.DelituakArabaBizkaiaGipuzkoaKop.%Kop.%Kop.%Jabetzaren aurkakoa indarkeriarik gabe49%33703%57340%49Jabetzaren aurkakoa indarkeriarekin26%17185%1538%5Sexu-askatasunaren aurkakoa1%19%114%2Bizitzaren eta osotasun fisikoaren aurkakoa18%12236%20130%19Etxeko indarkeria edo genero-indarkeria14%967%662%9Beste batzuk (ordena publikoaren aurkakoa, desobedientzia eta erresistentzia, agirien faltsifikatzea, osasun publikoaren aurkakoa...)41%288%1113%16Iturria: Estatuko Fiskaltza Nagusia. 2009 Memoria. Guk eginda.Datuetan ikus daitekeen bezala, Adingabeen Fiskaltzetan bideratzen diren arau-hauste gehienak, hiru Lurralde Historikoetan, indarkeriarik gabeko jabetzaren aurkako delituak dira. Ondoren, bizitzaren eta osotasun fisikoaren aurkako arau-hausteak eta jabetzaren aurkako delituak indarkeriarekin daude.Bestetik, azken urteetan, beste delitu mota batzuk agertu dira (hala nola seme-alaben eta gurasoen arteko indarkeria), eta horrek eskatzen du profil horien berariazkotasunera egokitutako beste hezkuntza-lanketa batzuk egitea. 2003. eta 2006. urteen artean, nabarmen handitu zen, eta 2007. urtean egonkortu zen. Azken urtean, 2009an, familia barruko eta bikotearen aurkako indarkeriarekin zerikusia duten delituak %30 ugaritu dira.Adingabeen aurkako salaketen ehuneko handi bat neurri judizial bat hartu gabe ebazten da. Izan ere, kasu batzuetan ez dira erreforma-espediente bihurtzen artxibatzeagatik eta atzera egiteagatik. Zentzu horretan, alde handiak daude lurraldeen artean, hauen arten ibiltzen dira: %37 Araban, %77 Bizkaian eta %51 Gipuzkoan. Gainera, erreforma-espediente bihurtzen diren adingabeek egindako arau-hausteen ia laurdena artxibatu egin ziren 2008. urtean.Oso larriak ez diren delituak edo faltak direnean, legeak aurreikusten du espedientearen jarraipenean atzera egiteko aukera dagoela, biktimarekin adiskidetzen bada edo biktimari eragindako kaltea konpontzeko konpromisoa norberaren gain hartzen bada. Epaitegietako Talde Psikosozialetako profesionalak adiskidetzeko eta kaltea konpontzeko bitartekaritza-prozesuen arduradunak dira. Talde horiek Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren mende daude. 2006. urtean, prozesuen %82,5 arrakastatsu gisa baloratu zituzten talde arduradunek, eta hori dela eta, ez zen beharrezkoa izan neurri judizialik aplikatzea. Halaber, adiskidetze- eta konponketa-prozesuen aplikazioa ez da berdina Adingabeen Epaitegietan (2006. urtean, Bizkaiko Lurralde Historikoan garatu zen prozesuen %60a).Arartekoaren adingabe arau-hausleei buruzko esku hartzeko ildo bat izan da legearen ahalmen guztiak sustatzea eta garatzea, aurreikusitako neurri multzoari dagokionez, eta batez ere, hezkuntza-ahalmen handiagoa izateagatik askatasuna gutxiago murrizten duten neurriei dagokienez. Baliabideen eskuragarritasun handiagoa edo txikiagoa izatea faktore erabakigarria izan ohi da neurriak aplikatzean, eta urte hauetan, horri jarri diogu gure arreta guztia, neurriak gauzatzea autonomia-erkidegoko administrazioaren eskumena baita.Urteko jarraipen-txostenetan ezarritako neurriei buruzko informazioa eskaini da. Eusko Legebiltzarrari egindako 2000., 2004. eta 2007. urteetako txostenetan, datu eta balorazio zehatzagoak eskaini ahal izan ziren, aurreko urteetako Gazte Justizia Zerbitzuaren jardueren memoria baikenuen. Memoria horri esker, besteak beste, jakin zitekeen gertaeren eta neurria hartzearen artean zenbat denbora pasatzen zen, neurriek zer iraupena zuten, lurraldeen artean zer desberdintasun zeuden, neurri gogorragoen eta murriztaileagoen eta arrisku-egoeren artean zer harreman dagoen, etab.Taula honetan aurkezten diren datuen bidez argi azaltzen dira joera orokor batzuk. Agian, joera esanguratsuena da neurrien guztizko kopurua handitu egin dela, bai eta lege guztietan eta lege bakoitzean ere, batez ere 2001. urtetik aurrera (5/2000 Lege Organikoa urte horretan sartu zen indarrean) 2004. urtera arte. Lau urte horietan oso igotze handiak izan ondoren, 2005. urtetik aurrera nolabaiteko egonkortasuna hauteman zen neurrien handitzean (handitzeak %3-5 ziren). 2008. urtean joera hori eten egin zen, eta neurri judizialak %9,1 gutxitu zirela ikusten da. 2009. urtean, neurrien kopurua %18,2 handitu zen berriz ere, 2007ko kopurua gaindituz.Neurri judizialak1997199819992000200120022003200420052006200720082009Zaintzapeko askatasuna53605665135176191259201207216317340Gizartearentzat zerbitzuak ematea53397783123185321430506469444298313Tratamendu anbulatorioa439726311825331610821Gizarte- eta hezkuntza-lanak egitea----202747669573141158185Hezkuntza-talde batekin harrera hartzea eta bizitzea----23354310108Eguneko zentro batera joatea-------2126271934Astebeteko egonaldia5815164262718866147129102150Zentroan barneratzea1223151646398110142137186170131182GUZTIRA1371412082354115827611.0171.0541.1071.1471.0431.233Aurreko urtearekiko aldaketa-46727176171179256375340-104190Aurreko urtearekiko % handitzea-%2,9%47,5%12,9%74,9%41,6%30,7%33,6%3,6%5%3,6%-9,1%18,2Iturria: Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila. Guk eginda.1 Zentroetan izandako barneratze kopuruak zenbatzeko irizpideak aldatu egin ziren 1998. urtetik aurrera. Hala, 1997. eta 1998. urteetako datuak adingabeei buruzkoak dira, eta urte horietatik aurrerakoak neurri kopuruari buruzkoak dira (ez adingabeenak).Oro har, esan daiteke neurri mota guztiak ugaritu direla, eta batez ere, ingurune irekian aplikatutako neurri batzuk. Ingurune irekian aplikatzen diren neurriak, askatasuna kentzen ez dutenak, dira gehienak (guztizko neurrien %72-80 2001. eta 2009. urteen artean).Ingurune irekia1Barneratzea21997%80,29%19,711998%72,34%27,661999%68,27%31,732000%%65,96%34,042001%74,45%25,552002%72,51%27,492003%76,22%23,782004%77,38%22,622005%80,74%19,262006%69,92%30,082007%73,93%26,072008%77,66%22,342009%73,07%26,93Iturria: Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila. Guk eginda.1 Ingurune irekian aplikatzen diren neurriak: zaintzapeko askatasuna, gizarteari zerbitzuak ematea, tratamendu anbulatorioa, gizarte- eta hezkuntza-lanak, hezkuntza-talde batekin harrera hartzea eta bizitzea, eguneko zentrora joatea.2 Barneratzeak: asteburuko egonaldiak eta barneratzeak erregimen irekian, erdi irekian, itxian eta barneratze terapeutikoak.1997199819992000200120022003200420052006200720082009Ingurune irekia0,80290,72340,68270,65960,74450,72510,76220,77380,80740,69920,73930,77660,7307Barneratzea0,19710,27660,31730,34040,25550,27490,23780,22620,19260,30080,26070,22340,2693Iturria: Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila. Guk eginda.2000. urtea erreferentziatzat hartuta (5/2000 Lege Organikoa indarrean jarri aurreko azken urtea) eta azken urteetako kopuruekin alderatuta, joera hauek ikus ditzakegu ingurune irekian aplikatzen diren neurrietan:- Zaintzapeko askatasunaren neurriak urtetik urtera handitu dira, eta 5 aldiz handiagoak izatera ere iritsi dira (65 izatetik 340 izatera pasatu dira). Zaintzapeko kautela-askatasunen kopurua egonkorra izan da azken hiru urteetan (30 neurri inguru izan dira). Eusko Jaurlaritzak 2009an argitaratutako berrerortzeari buruzko azterketan, egiaztatu da ingurune irekian aplikatzen den neurri hori dela berrerortze gehiena ekartzen dituena.- Gizarteari emandako zerbitzuak ugaritu egin ziren 2005. urtera arte. Urte horretatik aurrera, behera egiten hasi zen, eta 2008. urtean beherakada oso nabarmena izan zen. 2009. urtean badirudi neurri hori egonkortu egin dela, baina aurreko urteetan lortutako kopuruetatik oso urrun dago, urte horietan laurehun kasu baino gehiago lasaitasunez gainditu baitziren (2005. urtean 506 ere izan ziren).- Gizarte- eta hezkuntza-lanak egiteko neurriak handitzen jarraitzen du. 2007. urtean, kopurua ia bikoiztu egin zen aurreko urtearekin alderatuta, eta ordutik, handitzen jarraitu du, baina neurriz. Neurri horrek berrerortze-tasa txikiagoa dakar berekin.- Eguneko zentroetara joateko neurria ere ugaritu egin da, nahiz eta oraindik gutxien erabiltzen den neurrietako bat izan.- Tratamendu anbulatorioek bilakaera irregularragoa izan dute. 2001. urtean ugaritze izugarria izan zuten, baina 2005. urtean murrizten hasi ziren berriz ere. Azken urtean, tratamendu anbulatorioen kopuruak berriz ere behera egin du.- Ingurune irekian aplikatzen diren neurrietan, zaintzapeko askatasun neurriak aplikatzeko, eta gizarte- eta hezkuntza-lanak egiteko joera ageri da, 2008tik aurrera nabarmenagoa den gizarteari zerbitzuak emateko neurriaren ordez. Justizia Sailaren arabera, joera hori 5/2000 Lege Organikoaren azken aldaketarekin lotuta dago (abenduaren 4ko 8/2006 Lege Organikoa. BOE 290, Abenduaren 5ekoa). Aldaketa horretan arautzen da faltatzat kalifikatutako gertaeretan zaintzepeko askatasuna, gizarte- eta hezkuntza-lanak egitea eta asteburuko egonaldiak egiteko neurriak har daitezkeela (bai eta esku-hartze txikiagoko neurriak ere, hala nola kargu-hartzea, gizarteari zerbitzuak ematea, gidatzeko baimena kentzea eta urruntze-aginduak).Neurri murriztaileenen bilakaeraren ezaugarri nagusia izan da handitu egin direla azken urte hauetan:- Asteburuko egonaldiak edo barneratzeak ugarituz joan dira, eta ia 2000. Urteko kopurua hirukoiztera heldu dira.- Barneratze-neurriak ere hazi egin dira, baina ingurune irekian egiten diren neurriekiko proportzioak egonkorra izaten jarraitu du. 2009. urtean, barneratze-neurriak %24ko ugaritzea izan zuen aurreko urtearekiko. Halaber, neurrien iraupena, finkoena nahiz kautelazkoena, handitu egin da. Barneratze-neurriaren batez besteko iraupena 1999. urtean 4,48 hilabetekoa zen, eta 2006. urtean, berriz, 10 hilabete baino gehiagokoa. Neurri kopuruen eta neurrien iraupenaren handitzeak eragin du zentroek gutxi gorabehera %100eko okupazio-tasak izatea 2009an.Kezkagarria da azken urteetan kautelazko neurrien ugaritzea eta neurri horien iraupena handitzea, Legearen azken aldaketaren ondorioz. Aldaketa horretan barneratzeko kautela-neurriaren iraupena hedatzen da (luza daitezkeen hiru hilabete izatetik, beste hiru gehitu eta luza daitezkeen sei hilabete izatera pasatzen da).2006200720082009Kautelazko barneratzea30343867Barneratze finkoa15616393115GUZTIRA186170131182Iturria: Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila. Guk eginda.Barneratzeko kautela-neurrien igoera oso esanguratsua izan da azken urtean. Ezarri diren barneratzeko hiru kautela-neurritatik bi atzerrian jaiotako pertsonei ezarri zaizkie, gehienbat Marokon jaiotakoei. Kautelazko neurriak indarkeria edo larderia erabiltzen duten lapurreta-delituei, familia barruko edo bikotearen aurkako indarkeria kasuetan aplikatzen zaizkie batez ere.Datuen analisi kualitatiboago bat egiten bada, batez ere eskura dugun Gazte Justizia Zerbitzuaren azken Memorian, 2006koan, jasotako datuenak, 2004-2007 aldirako II. Gazte Justizia Planaren ebaluazioaren ondorioenak, eta 2009ko azken jarraipen-espedienteko datenak, zenbait elementu kezkagarri nabarmentzen dira, besteak beste:- Salatutako gertaeren biktimak adingabeak izan diren kasuen ehuneko handia (bitartekaritza-konponketa kasuen %33a 2006. urtean).- Neurriak aplikatzeko garaian, epaitegi batzuen eta besteen artean dauden desberdintasun handiak.- Gertaeren eta neurria ezartzearen artean igarotako gehiegizko denbora (2006. urtean, batez besteko denbora-tartea 10 hilabetekoa zen).- Delituetan parte hartzen duten adingabeen, babes-sistemetatik datozenen, ehuneko handia. 2009. urtean, neurri judizialen bat bete zuten adingabeen guztizkoaren %27,6 babes-sistemetatik zetorren, eta barneratze-kasuetan, kopuru hori %51,9koa da. 2009an, hauek izan ziren bi sistemetan gehien parte hartu zuten taldeak: 1) bakarrik dauden adingabe atzerritarrak; 2) Latinoamerikan eta Errumanian jaiotako adingabeak, familia-erreferentzia urriak eta parekideen taldearekiko mendekotasun handia zutenak; 3) familia-markoan erasotzen duten adingabeak; 4) emantzipatzeko benetako aukerak ez dituzten 18 urtetik gorako pertsonak; eta 5) babes-zentro batean bizi diren adingabeak.- Gazte babes-sisteman, eta batez ere barneratzeko neurrian, artatu diren atzerritar-jatorriko adingabeen ehuneko handia (%30,7 2009an), 2009an, barneratzeko kautela-neurria bete zuten 3 adingabetatik ia bi atzerritarrak ziren (gehienak Marokokoak).- Familia barruko indarkeriarekin eta bikotearen aurkako indarkeriarekin zerikusia duten delituen igoera (%30eko igoera 2009. urtean).- Delitu ugari egiten dituzte adingabeek ehuneko txikia osatzen dute (%5-7), baina diru-inbertsio eta esfortzu handiak eskatzen dituzte. Talde horrekin esku hartzea oso konplexua da, adingabe horien bizitza-egoerak desegituraketa handia baitu.Orain arte, zenbait datu kuantitatibo aztertu ditugu. Orain, urte hauetan aztertu eta jarraitu ditugun gai batzuen bilakaera aurkeztuko dugu modu laburtuan (ikusi gai horiei buruzko atalak urteko txostenetan, xehetasun gehiagoren berri izan nahi bada).- Barneratze-zentroen sarearen eratzea. Barneratze-zentroen sarea nabarmen hazi eta bilakatu da urte hauetan. 2001. urtean 5/2000 Lege Organikoa, adingabeen erantzukizun penala arautzen duena, indarrean jartzeak berekin ekarri zuen neurri judizialen mendean dauden adingabeen kopurua handitzea (ikusi neurrien bilakaera hurrengo atalean).Arartekoaren jarraipenak baliabideen sarearen egituran jarri du arreta (sarearen garapena, eskariari nahikoa arreta ematea...) eta ekipamendu jakinetan, batez ere barneratze-neurriak betetzen dituzten zentroetan (adingabeen eskubideak, parte-hartzea, hezkuntza-arreta, erregimen zigortzailea, arkitektura-barrerak...).Urteetan, Andoiuko (neskentzat aurreikusia zegoena), Ortuellako eta Aramaioko ikastetxeek osatu zuten barneratze-zentroen sarea. 2001. urtean, Zumarragako zentroa irekitzea aurreikusita zegoen, baina ETA taldearen atentatu batek hondamendi material larriak eragin zituen zentroa eraikita eta ekipatuta zegoenean. Horren ondorioz, zentroa 2003ko udan jarri behar izan zuten abian. Zumarragako zentroaren leherketaren ondorioak, ondorio ekonomikoak alde batera utzita, zentroen sarean igarri ziren. Izan ere, zentroen erantzuteko ahalmena mugan egon zen, erakundeek eta profesionalek esfortzu handia egin behar izan zuten.Autonomia-erkidegoko lehen egoitza Bilbon jarri zen martxan 2002ko maiatzean. Zentro haren atzetik beste hiru egin ziren, hiriburuetan banatuta.2003. urtean Uribarri ikastetxea inauguratu zen Arrazua-Ubarrundian, barneratze-neurriak betetzeko. Hala, barneratze-zentroen oinarrizko egitura behin betiko eratuta geratu zen. 2009. urtean Itxaslur zentroa jarri da abian Muskizen, asteburuko egonaldiak betetzeko.Barneratze-zentroen sarea hiru mailatan egituratzen da gaur egun: a) I. maila: Ibaiondo zentroa (Zumarraga), erregimen itxiko eta erregimen erdi irekiko neurriak betetzeko; b) II. maila: Mendixola zentroa (Aramaio), Miguel Ángel Remírez (Ortuella), Andoiu (Andoiu) eta Uribarri (Arrazua-Ubarrundia), erregimen erdi irekiko eta erregimen irekiko neurriak betetzeko; eta c) III. maila: autonomia-erkidegoko 4 egoitzak, eta egoitza horietako bat seme-alaben eta gurasoen indarkerian espezializatuta dago.IKASTETXEAMAILATOKIATOKIAKKUDEAKETALANGILEAK (2009/12/31n)IBAIONDOIZumarraga39 (mutil) 5 taldeJustizia eta Herri Administrazio Sailak kudeatzen du zuzenean64 + 12 irakasle + zerbitzuak (sukaldea, garbiketa, zainketa)MIGUEL ÁNGEL REMÍREZ (CEMAR)IIOrtuella7 (mutil)Berriztu Hezkuntza Elkarteak kudeatzen du zeharka15MENDIXOLAIIAramaioBirmoldatzen ari direlako itxita dago. 2011. urtean irekitzea aurreikusita dagoURIBARRIIIArrazua-Ubarrundia14 (barneratze) eta 4 (eguneko zentroa)Berriztu Hezkuntza Elkarteak kudeatzen du zeharka28ITXASLURIIMuskiz6 (asteburuko egonaldiak)ANDOIUIIAndoiu7 (neska)Gaztaro Ekin Elkarteak kudeatzen du zeharka16BILBOKO AUTONOMIA EGOITZAIIIBilbo6 (mutil eta neska)Berriztu Hezkuntza Elkarteak kudeatzen du zeharka8VITORIA-GASTEIZ AUTONOMIA EGOITZAIIIVitoria-Gasteiz4 (mutil eta neska)Gaztaro Ekin Elkarteak kudeatzen du zeharka6DONOSTIAKO AUTONOMIA EGOITZAIIIDonostia4 (mutil)Berriztu Hezkuntza Elkarteak kudeatzen du zeharka6DONOSTIAKO AUTONOMIA EGOITZA-2IIIDonostia6 (mutil eta neska)Bizkaiko IRSE Gizarteratzeko Euskadiko Institutuak kudeatzen du zeharka8Iturria: Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila. Guk eginda.- Zentroen kudeaketa eta profesionalen lan-egoera. Barneratze-zentro guztien kudeaketa zeharkakoa izan da, Zumarragako zentroan izan ezik. Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu zuen Zumarragako kudeaketa zuzena 2005. urtean. Arartekoaren jarraipenetan profesionalen lan-baldintzei buruzko kezka etengabea izan da, funtsean erakunde kudeatzaileek administrazioekin egiten zituzten hitzarmenak urtekoak ziren lehen urteetan. Horrek eragina zuen emandako zerbitzuaren kalitatean eta jarraitutasunean.- Osasun-arreta eta hezkuntza-arreta. Txosten bereziak jasotzen zuen alderdi kezkagarrietako bat adingabe arau-hausleen hezkuntza-arreta gabezia zen. Adingabe horiek ezin zuten bere komunitate-inguruneko ikastetxeetara joan. Erakunde honek behin eta berriz azpimarratu du beharrezkoa dela funtsezko bi arazo presaz konpontzea, hau da: 1) ahal den kasuetan, eskolatze normalizatua ematea; eta 2) barneratze-zentroan bertan egindako ikasketen baliotasun akademikoa bermatzea. Arazo horiek ofiziozko jarduketen xede izan dira Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Hezkuntza Sailaren aldetik.2001ean, azaroaren 7ko Agindua argitaratu zen, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, gazte justiziako zentroetan sartuta dauden adingabe arau-hausleen hezkuntzarako eskubidea arautzen duena. Lehen urteetako eskolatze-arazo larriak konpontzen joan ziren, gaur egungo egoera lortu arte: egun, adingabe guztiek bermatuta dute hezkuntza-arreta, bai sare arruntaren bidez, bai barneratze-zentroetako hezkuntza-arretaren bidez, komunitateko baliabideetara ezin bada joan.Adingabeen osasun-arreta Arartekoak arreta berezia jarri dion beste gaietako bat izan da. 2003ko irailean, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen Justizia Sailaren eta Osasun Sailaren artean. Ez da arazo azpimarragarririk hauteman lehen mailako arretan, larrialdiko arretan eta ospitale-arretan. Ez da horrela gertatzen toxikomanien eta buruko gaixotasunen arretan. Bi sailen arteko hitzarmenak gaixotasun psikiatrikoengatik ospitaleratzeko beharra barne hartzen du larrialdi-egoeretan (3 edo 4 aste baino gutxiago), baina ez egonaldi luzeagoak. Arreta anbulatorioa Osakidetzako Buru Osasun Zentroetan ematen da. Justizia Sailaren ustez, erantzuna ez da nahikoa izan, baina osatzen joan da sare pribatuko zerbitzuak kontratatzearen bidez eta barneratze terapeutikoak betetzeko Zumarragako zentroan berariazko zentro bat sortzearen bidez. Hala ere, erantzun hori oraindik partziala da. Haur eta gazte biztanleriaren buru osasunaren arreta Arartekoa kezkatzen duen gai bat da eta datozen urteetan sakonki aztertuko da.- Adingabeak ateratzeko eta emantzipatzeko aukerak. Lehen urteetan, barneratze-neurriak betetzen zituzten adingabeentzat emantzipazio-baliabideak izateko beharra azpimarratzen zen. 5/2000 Lege Organikoa, non barneratze-neurri guztiek zaintzapeko askatasuneko azken aldi bat barne hartzen duten, aplikatzen hasi zenetik aurrera arazo hori hobetuz joan da.- Jarraipena egin zaien beste arazo batzuk. Arartekoak behin eta berriz eskatu du zentroen araudi erregulatzaile bat behar dutela adingabeen eta profesionalen eskubideak bermatzeko elementu gisa, eta autonomia-erkidegoetan haurrak eta nerabeak zaintzeko erregulazio bat beharrezkoa dela.Halaber, urte hauetan azpimarratu da lankidetza-hitzarmen bat hartzea beharrezkoa dela, EAEko zentroetan Auzitegi Nazionaleko Adingabeen Epaitegi Nagusiak emandako barneratze-neurriak betetzeko.Adingabeen arau-hausteen biktimen (sarritan adingabeak izaten dira) arretari ere jarraipena egin dio erakunde honek.Erakundeen erantzunaren argi-itzalakOrain, erakundeek adingabe arau-hausleekin egindako esku-hartzearen elementu positibo nagusiak adieraziko ditugu laburbilduta, bai eta, Arartekoaren ustez, hobetu behar diren elementuak ere. Elementu positiboen artean hauek dira azpimarragarrienak:- Baliabideen sarearen garapen handia, Eusko Jaurlaritzak neurri judizialak gauzatzeko. Urte hauetan, Justizia Sailaren mende dagoen Gazte Justizia Zerbitzua beharrezko giza baliabide, baliabide teknikoz eta materialez hornitu da. Justizia Sailak koordinatzen du neurrien gauzatzea. Halaber, ingurune irekian egiten diren zerbitzuen sarea sendotu da (ingurune irekian egiten diren neurriak gauzatzeko hiru hezitzaile talde daude eta eguneko zentro bat Lurralde Historiko bakoitzean). Komeni da erakundeen eta entitateen artean lortu den lankidetza handia azpimarratzea, bertan gizartearentzat ematen diren zerbitzuak egin ahal izateko. Barneratze-neurriak betetzeko zentroen sarea sendotzea ere oso positibotzat baloratu da. Sare horri buruzko aipua egin da aurreko orrialdeetan. Oro har, esan daiteke garatutako zerbitzuak eta programak nahikoak eta egokiak izan direla, dagoen eskaria artatzeko, nahiz eta, batzuetan, zentroak erabat beteta egon.Barneratze-zentroakIngurune irekiaI. mailaII. mailaIII. mailaGuztiraNeurriak gauzatzeko hezitzaile-taldeakEguneko zentroak19973 zentro 26 toki--20013 zentro 27 toki2 (7 profesional)02006Zentro bat 34 toki3 zentro 26 toki3 egoitza-unitate 12 toki8 zentro 72 toki4Eguneko zentro bat- 15 toki2008Zentro bat 34 toki4 zentro 28 toki14 egoitza-unitate 20 toki9 zentro 82 toki4 (25 profesional)2 32 toki Uribarri zentroa -4 toki2009Zentro bat 39 toki5 zentro 28 toki14 egoitza-unitate 20 toki10 zentro 87 toki3 (26 profesional)3 eguneko zentro bat- 36 tokiIturria: Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila. Guk eginda. 1 6 toki gehiago asteburuko egonaldiak betetzeko.- Zentroetan barneratze-neurriak betetzen dituzten adingabeen hezkuntza-arreta hobetzea, Hezkuntza eta Justizia sailburuen Agindua onartu zenetik aurrera (2001eko azaroaren 7ko Agindua. EHAA 241, abenduaren 14koa). Gaur egun, adingabe guztiek bermatuta dute hezkuntza-arreta, bai sare arruntaren bidez, bai barneratze-zentroetako hezkuntza-arretaren bidez, komunitateko baliabideetara ezin bada joan.- Urte horietan lortu den araudi-garapenaren eta erregulazioaren maila. Estatuko erregulazioaz gain, autonomia-erkidegoaren mailan azpimarratu behar da 2005. urtean haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko Legea eta bi dekretu onartu zirela. Lehen dekretua -163/2008 Dekretua- Euskal Autonomia Erkidegoko adingabe arau-hausleei gizarte- eta hezkuntza-arreta eskaintzeko erakunde laguntzaileak baimendu, homologatu, ikuskatu eta erregistratzeari buruzkoa da. Bigarren dekretua -80/2009 Dekretua, askatasunaz gabetzeko neurriak betearazten dituzten EAEko ikastetxeei buruzkoa- 2009. urtean onartu zen azkenean, Arartekoak 10 urtean adingabeen eta profesionalen eskubideak bermatzeko elementu gisa premiazkoa eta beharrezkoa zela etengabe ohartarazi eta gero.- 2008ko uztailaren 30ean, Estatuko Administrazio Orokorrak eta Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailak hitzarmen bat sinatu zuten, Auzitegi Nazionaleko Adingabeen Epaitegi Nagusiak emandako neurriak Euskal Autonomia Erkidegoan betetzeko. Auzitegi Nazionalak epaitu behar ditu terrorismoarekin lotutako delituengatik (terrorismoa goratzea, kartelak jartzea...) kondenatutako adingabeak, eta Estatuko Administrazio Orokorrari dagokio neurri hori gauzatzea. Hitzarmena sinatzeari esker, adingabe horiek (adingabe horietako bik gizartearentzat zerbitzuak eman zituzten 2008. urtean, eta denak, baita biktimak ere, oso pozik geratu ziren) neurria familia-ingurunetik gertuago bete ahal izan dute. Erakunde honek sarritan jarri du agerian gai horrek duen garrantzia.- 2003ko urtarrilean, adingabeen bigarren epaitegi bat sortu zen Bilbon, eta orain, Euskal Autonomia Erkidegoan Adingabeen lau Epaitegi daude guztira.Hauek dira, funtsean, elementu kezkagarriak edo hobe daitezkeen alderdiak:- Barneratze-neurriak aplikatzen zaizkien adingabeen osasun-arreta, batez ere toxikomanien eta buruko gaixotasunen kasuan. Halaber, beharrezkoa da familiei arreta ematea, familia barruko indarkeria delituak dituzten adingabeen kasuan, eta familia-sistema osoarekin esku hartzea.- Babes-sistemetatik datozen adingabeen proportzio handia dela eta, premiazkoa da bi sistemen arteko koordinazio-marko egonkor eta sistematiko bat ezartzea.- Polizien bulegoei dagokienez, gogoratu behar da, oro har, atxiloketa-zentroek ez dutela berariazko tokirik adingabeak zaintzeko, toki egokitu batzuk, adinez nagusikoak direnentzat erabiltzen diren tokietatik bereizita daudenak, 5/2000 Lege Organikoak eta 3/2005 Legeak eskatzen duten bezala. Beste batzuetan adierazi dugun bezala (ikusi Urteko Txostena, Barne Saila atala), gabezia hori ez da aldatzen Ertzaintzaren ia atxiloketa-zentro guztietan, eta zuzendu egin beharko litzateke. Egindako bisitetan gure hizketakideek esandakoaren arabera, adingabeei itxarongela batean ematen zaie arretan. Polizia-arduradunek emandako informazioaren arabera, oro har, ez dago atxiloketen berariazko erregistro-liburu bat adingabeentzako (5/2000 Legearen Erregelamenduak eskatzen duen erregistroa).Nahiz eta erakunde honen eskumena ez izan botere judizialen jarduketen jarraipena egitea, egokia da gomendio batzuei eustea edo zenbait elementu kezkagarri azpimarratzea.- Sistema judiziala oso motela da. Atzerapen handiz esku hartu eta ebazten ditu kasuak. Hori guztia erro-errotik Legearen espirituaren eta hezkuntza-xedearen aurkakoa da. Izan ere, erantzuna berehala ematea oso garrantzitsua da nerabeekin hezkuntza-lana egitean. Legearen aplikazioak hutsuneak ditu oraindik, baliabideen mugaketagatik -erakunde publikoari egoz dakiokeena- baino gehiago, sistema judizialaren beraren mugengatik.- Heterogeneotasuna neurrien aplikazioan EAEko epaitegien artean. Heterogeneotasuna ere estatistika judizialetan eta fiskaltza-estatistiketan, eta horrek gazte justizia administrazioaren ebaluazioa zailtzen du.- Gure ustez, adingabe arau-hausleak artatzen dituzten profesional guztien espezializazioa eta prestakuntza hobetu behar da (ofiziozko txandako letratuak...).Kexen ikuspuntuaEsanguratsua da urte hauetan ia ez dela kexarik jaso erakunde honetan adingabe arau-hausleen arretari buruz. Ibaiondo ikastetxean barneratze-neurriak betetzen zituzten adingabeen senideek zenbait gai planteatu digutenean ere nahikoa izan da zentroko zuzendaritzarekin bitartekotza egitea eta hitz egitea. Hori dela eta, ez da beharrezkoa izan kexaren izapidetzearekin aurrera jarraitzea, eskariari irtenbide egokia eman baitzaio.2004. urtean Ibaiondo ikastetxeko segurtasun-langileen esku-hartzearen inguruan jasotako kexa bat zela eta, erakunde honek ikerketa-prozesu bati ekin zion. Prozesu horrek berekin ekarri zuen zentroa bisitatzea (instalazioak, adingabeekin eta profesionalekin elkarrizketak egitea...), eta informazio-eskaerak eta elkarrizketak egitea Justizia Saileko arduradunekin. Gomendatu zen, besteaz beste, zenbait egoeren aurrean esku hartzeko protokoloak ezartzea edo argitzea, eta adingabeekin egindako esku-hartzeak arautzeko eta esku-hartze horiei berme handiagoa emateko irizpide baliagarriak zehaztea. Ondoko jarraipenetan ikusi da arazo horiek hobera egin dutela.Adingabeen ikuspuntuaArartekoak barneratze-neurriak betetzeko zentroetara egindako bisitetan, instalazioak bisitatu eta zentroko arduradunei elkarrizketa egiteaz gain, ohikoa da zentroko adingabe batzuekin hitz egitea, haien balorazioaren eta esperientziaren berri izateko.Orain, Zumarragako Ibaiondo ikastetxean barneratze-neurriak betetzen zituzten bost nerabeko talde batek (16 eta 18 urte artean) emandako balorazioen eta informazioen laburpen bat aurkeztuko dugu, Arartekoko langileek 2007. urtearen bukaeran izandako topaketa baten markoan. Nahiz eta informazioek balio erlatiboa izan, gazte multzoaren ordezkari ez izateagatik edo datu guztiek fidagarritasun bera ez izateagatik, lagungarriak dira gazte horien errealitatera gerturatzeko eta nola bizi diren, beren esperientzia nola hauteman eta baloratzen duten hobeto jakiteko. Topaketarako, profil eta ibilbide desberdina zuten bost adingabeko hautatu ziren: hiru Lurralde Historikoetatik, bakarrik zeuden bi adingabeko atzerritar, familiadun adingabeko atzerritar bat eta babes-zentroetan esperientzia zabala zuten bi bertako adingabeko.Gai hauei heldu zitzaien:1. Polizien esku-hartzeak (atxiloketaren eta leku-aldatzearen garaian)Polizia-etxean atxilotuta egoteari buruz hauek esan ziren:- Atxiloketa-tokia: gelaxkak kasu guztietan, Ertzaintzaren polizia-etxeetan nahiz Udaltzaingoarenean.- Atxiloketa-denbora: 2 edo 3 egun gehienez, kasuen arabera.- Arakatzeko sistema: erabat biluzik uzten zituzten ("beti biluzten gaituzte").- Interpretearen erabilera: interpretearen eskaerari ez zaio kasu egiten beti (batzuk diote kasurik ez dela egiten, eta beste batzuk "egoeraren arabera" kasu egiten dela "batzuetan bai eta batzuetan ez").- Eskaintzen zaien janariaren inguruan desadostasunak daude.- Kendutako ondasun guztiak itzuli ez zaizkien kasuei buruz ere hitz egin dute (pilei, diruari, txapelei... buruzko aipuak).Leku-aldatzeei dagokienez (zentrora, epaitegira...), normalean Ertzaintzako patruila bat arduratu ohi da. Gehienek esaten dute bilurrak ipinita eramaten dituztela, eta batek agenteen "arabera" izan ohi dela.2. Esku-hartze judizialak (prozesu judizialean epaiketak egin arte)Puntu honetan, interesgarriena izan zen egindako gertaerei edo delituei ezarritako neurriak egokiak ziren ala ez baloratu zutenean. Hau ikus daiteke:- Ez zuten neurria gehiegizkotzat baloratzen beti ("Niri, lehen aldian merke atera zitzaidan").- Ez zuten ulertzen gertaera beragatik (auto bat lapurtzea) bati 6 hilabeteko kondena ezartzea eta beste bati gizarteari 40 orduz zerbitzuak eginaraztea.- Kautelazko barneratzean zeuden bi gazteak ziren kritikoenak (zenbait hilabete eta epaiketaren zain).3. Bizitza zentroan (barneratzean zehar)Bloke honetan egin zituzten kexa eta ekarpen gehien. Elkarrizketan eguneroko esperientzia baldintzatzen zuten gai ugari atera ziren:- Adiskideen arteko harremanak ("ondo moldatzen dira").- Harremanak hezkuntza-langileekin (hezitzailea nor den kontuan hartuta, alde handiak daude).- Harremanak segurtasun-langileekin (kasuen arabera ere aldeak daude).- Jardueretan parte-hartzea (positiboagoa tailerrei dagokienez, eta kritikoagoa eskolei dagokienez: "zergatik joan behar dugu eskolara derrigorrez 16 urte baino gehiago baditugu?").- Telefonoa erabiltzeko aukera (oso mugatua, haien arabera).- Bisitak ("oso laburrak").Gairik eztabaidatuena eta problematikoena arauei eta zigorrei buruzkoa izan da: "txorakeria batengatik ez dakit zenbat aste zigortuta", "guk jasan egin behar ditugu, baina haiek ez gaituzte jasaten", "ez dute nahikoa gu hemen giltzapetuta edukitzearekin, gehiago izorratu behar gaituzte gainera"...Arauen jakintza-mailari (aitortzen zuten "koaderno" bat ematen zietela, baino inork ez zuela irakurtzen), arauak finkatzean edo eztabaidatzean parte hartzeari, eta zigorrarekin ados ez egonez gero kexatzeko moduei dagokienez, azken puntuak soilik jaso zuen balorazio positibo bat. Kasu eta zigor jakinak behin eta berriz aipatu ziren, batez ere taldeen banaketari, puntu edo diru galerei, zigorra zigarretak ez emateko erabiltzeari eta abarri buruzkoak ziren. Badirudi ez zituztela zigorrak eta pizgarrien edo pribilegioen galerak bereizten.Hau izan zen elementu kezkagarri bat, ondoren zentroaren zuzendaritzarekin alderatu zena: oso irizpide desberdinak zituztela hezitzaileek erreakzionatzeko garaian edo adingabeen zenbait jokabideren aurrean hezkuntza-erantzunak erabakitzeko garaian ("hezitzaile batzuk jatorrak dira, ulertzen zaituzte...", "beste batzuei bost axola diezu"). Ondoren, zuzendaritzari proposatu zitzaion hobekuntzak egitea adingabeei bizikidetza-arauei buruz ematen zaien informazioari dagokionez. Halaber, esan zitzaion beharrezkoa zela jarduketa-irizpideak bateratzea zigorrak ezartzeko garaian, edo egokia zela zenbait irizpide berrikustea.4. Bizitza beste zentro batzuetan (normalean babes-zentroak, barneratu aurreko aldietan)Bileran parte hartu zuten bost gazteen kasuan, babes-zentroen eta barneratze-zentroen artean lehenak hobeak zirela esan zen, kasu batean izan ezik. Emandako arrazoia bera zen beti: arauak, kontrol handiagoa edo txikiagoa. ("Tolosako arauak, hemengoak bezalakoak. Hemengoa bezain itxia". "Hemen arau gehiago daude". "Toki hau okerragoa da adinez nagusikoen espetxea baino. Atera eta berriz ere istilua sortzen duzu". "Hobe da espetxea: han ez zaituzte kontrolatzen"). Erantzun mota horiek gazteek arauen gaiari ematen zioten balioa sendotzen du. Bestalde, alderaketak izan ditzakeen ondorio gaiztoei buruz ohartarazten digute (hobe da delitua egitea, espetxera joatek; edo hobe da delitua egitea Zumarragara joateko, han tailerrak baitaude...; balorazio hori entzun ohi zaie batzuetan babes-sisteman dauden adingabeei).Sintesi edo ondorio gisaOrain, aurreko orrietan aipatu diren elementu nabarmenetako batzuk aurkeztuko ditugu laburtuta:- Kezkagarria da babes-sistemetatik datozen adingabeen proportzio handia, batez ere barneratze-neurriak betetzen dituztenena.Sarritan, ibilbide bat traza daiteke: dena udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuetan hasten da, arrisku-egoera gisa baloratzen direnetan; zerbitzu espezializatuetara pasatzen da, egoera larriagotzen bada, eta babesik gabeko egoera deklaratzen da (batzuetan, administrazioak adingabearen zainketa eta tutoretza bereganatzen du, eta beste batzuetan, babes-zentroetan zaintzen dira, non ingurune irekiko neurri judizialak ere betetzen dituzten). Ondoren, gazte justiziako zentro batean barneratzen da adingabea, eta barneratzea bukatzean babes-zentrora itzultzen da edo emantzipazio-baliabideak eskaintzen zaizkio. Hau da, babes-sistemak eta gazte justiziako sistemak (instantzia judizialak eta aktiboak) etengabe harremanetan dauden ibilbide bat sortzen da.- Txosten berezia argitaratu zenetik, gazte justizia zerbitzuak beste errealitate batzuk agertu dira. Jada aipatu da kezkagarria dela barneratze-zentroetan adingabe atzerritarrak izatea. Halaber, azpimarragarria da gero eta adingabe gehiagok egiten dituztela familiako barruko eta bikotearen aurkako indarkeria-delituak.- Beharrezkoa da buru osasunaren eta toxikomanien arretan hobekuntzak egitea. Justizia Sailaren ustez, arreta hori ez da nahikoa barneratze-neurriak betetzen dituzten adingabeen kasuan (batzuetan, barneratze terapeutikoak dira).Buru osasunari dagokionez, aipatu behar da larrialdiko arreta -Basurto, Donostia eta Santiago ospitaleetako Haur eta Gazteen Psikiatria Unitateetan- eta arreta anbulatorioa -Buru Osasuneko zentroen bidez- oro har beteta dagoela, baina zenbait kasutan beharrezkoa dela terapeuta pribatuetara joatea, nahikoa ez baita izaten. Ez da hala gertatzen egonaldi ertainekin (3 edo 4 astetik aurrera), sistema publikoak ez baititu betetzen. Halaber, familia osoa hartzen duen esku-hartzea beharrezkoa denean, ematen den erantzuna ez da nahikoa (seme-alaben eta gurasoen arteko indarkeria kasuak, besteak beste).Era berean, sistema publikoak toxikomanien arreta ere sendotu behar du, batzuetan ez baita nahikoa eta sare pribatuko zerbitzuen laguntzen bidez osatu behar baita.- Adingabeek egindako delituen biktimen ehuneko handi bat adingabea da.GomendioakTxosten honetan jasotzen ditugun zortzi gomendio orokorrez gain (ikus 5. kapitulua), nerabe arau-hausleen egoerara maila handiagoan edo txikiagoan aplika daitezkeenak, beste zazpi gomendio egiten ditugu sistema judizialarekin lotuta.- Esku-hartzeen jarraipena eta jarraitutasuna hobetzea, ezarritako neurria bete ondoren.- 3/2005 Legeak eta 80/2009 Dekretuak ezarritako arau-markoa erabat aplikatzea.- Adingabeentzako berariazko polizia-bulegoak eta erregistroak ezartzea, Legeak xedatzen duen bezala.- Ofiziozko txandako abokatuen berariazko prestakuntza eta defentsa-zerbitzua hobetzea.- Babes-zerbitzuekiko harremana sustatzea, baita lehen mailako arreta zerbitzuekikoa ere.- Osasun-zerbitzuekin lankidetza hobea ezartzea, batez ere buruko osasunaren edo drogen kontsumo problematikoen kasuetan besteak beste.- Ahal bada, eta nolanahi ere, botiken erabilera kontrolatzea.[26]34.035 mutil eta 32.347 neska. Estatistikako Institutu Nazionalak 2009ko urtarrilaren 1ean zituen datuak.3.4. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleakSektorearen ezaugarriakAzken hamarkadetan aldaketa itzela gertatu da gure hezkuntza sisteman "hezkuntza berezia" izenez ezagutzen zen horretan. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak ohiko ikastetxeetan txertatzearen (barnean hartzearen) eta hezkuntza-erantzunak normaltzearen alde egitea orokorra izan da. Izan ere, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen %90 baino gehiago ikastetxe arruntetan daude eskolatuta, baina ikastetxe guztiek ez dituzte holako ezaugarriak dauzkaten ikasleak hartzen, eta are gutxiago antzeko proportzioan. Horrek arauak, kontzeptuak, antolakuntza aldarazi ditu, baliabideak birbanarazi ditu, langile mota berriak sorrarazi ditu, etab.Gogoratu edo definitu behar da zelan ulertzen dira "hezkuntza premia bereziak" edo gure hezkuntza sistemak zer premia jotzen den halakotzat. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko hezkuntza-erantzuna eskola muinbakar eta integratzailearen esparruan antolatzen duen Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 23ko 118/1998 Dekretuak honakoa xedatzen zuen:"Dekretu honen eraginetarako hezkuntza-premia bereziak izango dituzte eskolatze-aldi osoan edo epealdi batean hainbat lagungarri eta arreta berezi behar dituzten ikasleek, urritasun fisikoak, psikikoak edo sentimenekoak dituztelako, portaeran desoreka larriak adierazten dituztelako, edo gizarte edo kultura-egoera kaltetua dutelako; hezkuntza-premia bereziak izango dituzte, halaber, adimen-gaitasun handiko ikasleek, horiek ere arreta bereziak behar dituzte eta".Definizio hori izango da gure erreferentzia esparrua bai azpi-kapitulu honetan bai hurrengoetan. Hemen, atal honetan, zehazki minusbaliotasunen bati (izan fisikoa, psikikoa edo sentimenekoa, sailkapen hedatuenaren arabera) lotutako edo handik eratorritako hezkuntza premia berezietara mugatuko gara.Dekretuak berak adierazten du hezkuntza sistemak berariaz erantzun behar dien hezkuntza premia berezien tipologia; honakoetatik eratorritako premiak:- Buru-urritasuna edo garapenaren nahaste orokorra.- Gorreria eta antzumen-urritasuna.- Ikusmen-urritasuna.- Mugimenezko ezgaitasuna eta garun-paralisia.- Gaitasun handiagoa edo aparteko adimena.- Gizarte edo kultura egoera kaltetua.- Eskola-moldagabezia larria.- Ospitalizazioa eta gaixotasun luzeak.- Ikaskuntza-maila motelak eta ikaskuntzako oztopo garrantzitsuak.Ondorengo epigrafeetan emango ditugun datuetan ikusiko denez, ikasle kopuru handia da (11.000 inguru azken ikasturteetan), eta hezkuntza sistemak 3.000 inguru langile espezializatu darabiltza haien premietarako.AurrekariakErakunde honek EAEko hezkuntza-premia bereziei emandako erantzunari buruz egindako ezohizko txostena argitaratu eta Legebiltzarrean eztabaidatu zen 2001ean.Urte hartako ohizko txostenean, laburpena egin zen eta bereziki kezkagarriak ziren 10 gaiak eta egindako 21 gomendioak azpimarratu ziren. Ondoren, 2002ko ekainean, bilera egin genuen Hezkuntza sailburuarekin eta Saileko arduradun gorenekin eta, bertan, besteak beste, txostenarekin erlazionatutako kontuak eta bertan jasotako gomendioen jarraipena egiteko beharra aztertu ziren. Horretarako, erakunde honek, ofizioz, Hezkuntza sailburuarengana jo zuen hasierako informazioa, nolabait orokorragoa, izateko. Informazio hori, azkenean, 2003ko martxoan jaso zen, dokumentu luze batean. Bai agiri hori bai eskatutako informazio osagarria, baita Sailaren beste erantzuna ere, urte hartako txostenean laburbildu ziren (ikusi 2003ko txostena, 1.1.10 azpiatala).Une horretatik aurrera, urtez urte, jarraipen sistematikoa egin da, gai edo adierazle batzuei erreparatuz (ikusi 2004 eta 2009 bitarteko Urteko txostenak).Arazo nagusiakEskubideak bermatzeko ikuspegi batetik (Ararteko erakundeari dagokion ikuspegia), hemen, txostenean agertzen diren alderdi oso kezkagarriak eta, gure iritziz, lehentasunezko arreta behar duen alderdiak azpimarratu nahi ditugu.1. Arautegiaren eta eskola praktikaren arteko jauziaGure Erkidegoan ezarri beharreko arautegiak eskola muinbakarra eta integratzailea proposatzen du. Hau da, ikasle aniztasunari erantzun egokia emateko gauza diren erakundeak, eta hezkuntza-premia bereziko ikasleen hezkuntza integrazioa lortzeko ahalmena duten erakundeak. Hezkuntza-premia bereziak sor ditzakeen egoera sorta zabala jasotzen du, eta premia horiek aldi batekoak edo eskola bizitza osokoak izan daitezke. Era berean, irizpideak, prozedurak, baliabide materialak, profesionalak, laguntza zerbitzuak eta abar ere ezartzen ditu. Aurrerapauso handiak eta lorpen ikusgarriak egin badira ere, azterturiko errealitateak agerian jartzen duenez, beti ez dira lortzen integrazioa eta normalizazioa (printzipio horiek dira hezkuntza-premia bereziei eman beharreko erantzunaren euskarriak). Horretan eragina duten faktoreak asko dira eta txostenean adierazita daude:- Hezkuntza sistema nahasian eta konplexuan gidaritza gauzatzeko zailtasuna; sistema horretan ehunka ikastetxe eta milaka ikasgela nahiz gizarte eragile daude.- Eskainitako erantzun desberdina, irakasleen eta baliabide tekniko nahiz material berezien bitartez; batzuetan ez da hezkuntza komunitate osoaren inplikazioa lortzen, aniztasunaz arduratzeari dagokionez.- Bereizketaren aldeko joera historikoa (eta gizarte pentsaera).- Hezkuntza-premia bereziko pertsonak ikastetxe jakin batzuetan gehiegi pilatzea, horrek integrazioa ekidin baitezake.2. Laguntzari dagokionez, lurralde batetik bestera dagoen desberdintasunaTxosten honetan jasotako datuek agerian jartzen dutenez, lurralde batetik bestera desberdintasun handiak daude, hezkuntza-premia bereziek jasotzen duten laguntzari dagokionez:- hezkuntza-premia bereziko jasotzailetzat hartzen diren ikasleen proportzioan;- premia mota baten edo beste baten arabera sailkaturiko hezkuntza-premia bereziko ikasleen proportzioan;- giza baliabideak esleitzean...Desberdintasun horietariko batzuk historiak azaltzen ditu (adibidez, lurraldeetan hezkuntza bereziari loturiko zerbitzuen, ikastetxeen eta elkarteen ibilbidea). Beste batzuk, berriz, premia jakin bat hezkuntza-premia berezitzat eta laguntza bereziko helburutzat katalogatzeko orduan egon daitezkeen iritzi desberdinek eragin ditzakete, mota batekotzat zein bestekotzat sailkatzeko orduan. Kasuren batean, baliabideen artean ikusitako desberdintasunak, halaber, datuen iturri desberdinen arteko antzeko irizpiderik ez egotearen ondoriozkoak izan daitezke, datu horiek kuantifikatzeko orduan.Hala eta guztiz ere, desberdintasun batzuk nekez ulertzeko modukoak dira. Batik bat, esku-hartze tasei dagokienez ikusten direnak: Araban hezkuntza-premia bereziko pertsonatzat %2,6 har daitezke, Bizkaian %1,6 eta Gipuzkoan %2,1, eta ez dago hori justifika dezakeen daturik (ez biztanleriari buruzko daturik eta ez datu sozioekonomikorik). Ikastetxeen autonomiak ere ez du halako desberdintasunak azaltzeko aukerarik ematen. Desberdintasunok, batez ere, premiok detektatzeko gaitasun handiagoari edo txikiagoari egotzi behar zaizkio, baita premiei eman beharreko erantzunean eta horren ondoriozko baliabide banaketan zuzentasun handiagoa bilatzen duen irizpide komunik ez egoteari ere.3. Ez da erraza hezkuntza komunitate osoa hezkuntza-premia bereziei eman beharreko erantzunean inplikatzeaHezkuntza-premia bereziez arduratzeko, sarri askotan, ikastetxe arruntetan baliabide bereziak sartu behar dira. Izan ere, azken urteotan baliabide eta irudi profesional berriak sortu eta hezkuntza sisteman sartu dira, bai laguntza zerbitzuetan, bai ikastetxeetan euretan, bai baliabide ibiltaritzat: itsuentzako baliabideen irakasleak; eskualdeko profesional anitzeko taldeak; kontsultako irakasleak, orientazioko irakasleak, lanak ikasteko irakasleak, pedagogia terapeutikokoak, logopedak, laguntzaileak, fisioterapeutak...Txostenean jasotako balorazioek zalantzan jartzen dute profesional horietariko batzuk eskola dinamikara behar bezala sartu ote diren; aldi berean, agerian jartzen dute hezkuntza sistemako kide guztiek nekez hartzen dutela beren eginkizuntzat (eta ez langile berezien edo espezializatuen eginkizuntzat soilik) hezkuntza-premia bereziei laguntza emateko ardura. Horri buruz jasotako datuen, balorazioen eta proposamenen artean, honako hauek aipa daitezke:- zenbait eragilek (adibidez, ikastetxeetako zuzendaritza taldeak edo hezkuntza ikuskaritzak) prozesu horiek gidatzearen garrantzia;- batzuetan, giza baliabideak behar bezala ez erabiltzea, eurenak ez diren lanetan;- zerbitzuen artean koordinaziorik ez egotea edo hezkuntza-premia bereziko pertsona berberekin lan egiten duten profesionalen artean koordinazio-arazoak izatea...;- zenbait eragilek (adibidez, ikastetxeetako zuzendaritza taldeak edo hezkuntza ikuskaritzak) prozesu horiek gidatzearen garrantzia.4. Hezkuntza-premia berezien prebentzioan eta laguntzan dauden hutsuneakOso garrantzitsua da (profesionalak horretan ados daude) hezkuntza-premia bereziak antzematea, aurkitzea, diagnostikatzea eta horiek dituzten haurrei lehenbailehen laguntzea. Inork ez du zalantzan jartzen goiz antzematea eta laguntzea oso garrantzitsua dela. Gure Erkidegoko arautegiak berak ere lehentasun hori eta gizarte-osasun eremua deritzonaren barruko komunikazio premia jasotzen ditu: «Hezkuntzako Administrazioa saiatuko da hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak ahalik eta azkarren, txiki-txikitatik, antzematen, baloratzen eta ikasle horiei arreta eskaintzen. Horretarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko zerbitzu arduradunen bitartez harremanetan jarri beharko du foru aldundietako Gizarte Ongizateko eta Osasun Saileko zerbitzu arduradunekin.» (Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko hezkuntza-erantzuna eskola muinbakar eta integratzailearen esparruan antolatzen duen Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 23ko 118/1998 Dekretuko 4.2. artikulua).Batzuetan, garaiz baina txarto egindako diagnostiko batek arazoak sor ditzake. Hala eta guztiz ere, gehienetan, antolaturiko laguntza edo baliabide bereziak lortzeko bide bakarra izaten da. Txosten honetako I. eranskinetan ageri diren bizitzaren kontakizunak irakurriz gero, elkarrizketaturiko pertsonek eurek emandako testigantzan, argi eta garbi ikusten da diagnostikoak eta horren ondoriozko laguntzak euren bizitzan eta eskolatze prozesuan izan duen garrantzia.Ikasleak apurka-apurka eta gero eta gazteagoak direlarik ikastetxeetan eskolatzea, beste alde batetik, aukera irizpideen ondoriozkoa izan da, lehentasun objektiboko irizpideen ondoriozkoa baino gehiago. Atzemate eta arreta goiztiarraren premia dela-eta egoera hori berraztertu behar da.5. Zerbitzuen arteko koordinazioa eta hezkuntza sistemaren eta familien nahiz elkarteen arteko harremanakZerbitzuen eta profesionalen arteko koordinazioa eta familiaren edo legezko ordezkarien inplikazioa (seme-alaben edo ordezkatuen hezkuntza prozesua) erantzunaren kalitatean eragin handia duten faktoreak dira. Hori baliozkoa da kasu guztietarako, baina garrantzi berezia hartzen du hezkuntza-premia bereziko ikasleei dagokienez. Txostenean horri buruzko gabeziak jaso dira, bai sektoreko profesionalen ikuspegitik, bai familien eta famili elkarteen ikuspegitik. Era berean, balorazio onak jasotzen dira, familiek azken urteotan izandako parte-hartzean lorturiko aurrerakuntzei buruz.6. Praktika onen balorazioa eta trukeaAurkezpen honetan adierazitakoaren arabera, txostena egitean erabili den ikuspegi metodologikoa kalitatean oinarritzen da. Atal honetan elementu kaltegarriak, kezkagarriak edo nabarmen hobetzeko modukoak azpimarratu ditugu. Eta hori, berriz, orokorrean egiten ari gara. Alabaina, ez da ahaztu behar Euskadiko hezkuntza sistema ehunka ikastetxek eta milaka ikasgelak nahiz profesionalek osatzen dutela.Eta, jakina, praktika txarrak dauden bezala, praktika onak eta jarraitu beharreko ereduak ere badaude, adierazitako edozein alderditan: integrazioa, aniztasunari emandako erantzuna, koordinazioa, hezkuntza komunitatearen inplikazioa, premia handiena dutenei lehentasunezko laguntza ematea, antolaketa eraginkorra eta baliabideen ustiapena... Txosten honetan, beronen ezaugarriak eta helburua kontuan hartuz, behar beste garatu ez diren eta hobetu daitezkeen faktoreak azpimarratu nahi izan ditugu. Baina beti ez du zertan horrela izan.Gure sisteman kritikarik gehien jaso duen ezaugarrietariko bat, hain zuzen ere, praktika onak behar beste ez baloratzea edo ez hedatzea izan da: kasu honetan, esate baterako, eskola antolaketako adibide onak, hezkuntza-premia bereziei aurre egiteko. Praktika onak edo txarrak sarritan ez dauka kanpoko ondoriorik (ez onik eta ez txarrik) berori gauzatzen dutenentzat. Horrek, gutxienez, bi ondore kaltegarri ditu: batetik, ez dio mesederik egiten profesional edo erakunde eraginkorren motibazioari edo ahaleginari; bestetik, ez du erraztasunik ematen, beste batzuek horietatik ikas dezaten.Hobetzeko proposamenak (lehenagoko gomendioak)Oinarri hartu dugun txostenean, Arartekoak zenbait alderdiri buruzko 21 gomendio egin zituen:- Hezkuntza sistemaren antolakuntza orokorrari eta haren lehentasunei buruz.- Ikastetxeen ebaluazioari eta integrazio praktika onei buruz.- Irudi profesional batzuk eta koordinazioa indartzeari buruz.- Prozedura eta baliabideetan hobekuntzak sartzeari buruz.- Gizarte sentsibilizazioari eta gizarte agenteen inplikazioari buruz.Hemen 21 gomendioak aipatu baino ez dugu egingo (ikuspegi orokorra gogoratzeko eta bistatik ez galtzeko) baina kapitulu honetarako mugatutako hezkuntza premiei zuzenean lotutako batzuk baino ez ditugu laburki azaldu edo garatuko: minusbaliotasun fisiko, psikiko edo sentimenekoei lotutakoak. Hemen aipatu baino egingo ez diren beste gomendioak hurrengo azpiataletan azalduko dira.Gomendio guztien eduki osoa ikusteko, ikusi EAEko hezkuntza-premia bereziei emandako erantzunatxosteneko 9. kapitulua.- Lehenengo multzoan, hezkuntza sistemaren antolaketa orokorrari eta horren lehentasunei buruzko bost gomendio egin ditugu. Honakoa proposatu dugu: Bazterturiko ikasleak txikitatik hezteari lehentasuna eman. Diskriminazio positiboa, baliabideak esleitzeari dagokionez, bazterturiko ikaslerik gehien duten ikastetxeen alde. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen banaketa orekatua bermatzeko eta eskola-ghettoak saihesteko neurriak hartzea. Gizartean baztertuak dauden ikasleei eman beharreko erantzunak garatzea. LHIKen arauketa eta arauturiko nahiz arautu gabeko irakaskuntzaren arteko artikulazioa.- Bigarren multzoan ikastetxeen ebaluazioari eta integrazio praktika onei buruzko hiru gomendio egin ditugu. Honakoa proposatu dugu: Ikastetxeek hezkuntza-premia bereziei eskainitako laguntza ebaluatzea. Integrazioko praktika onak onartzea eta hedatzea. Ikasgela arrunteko esku-hartzeak eta lankidetzako dinamikak sustatzea, esaterako, ikasgela arruntean zenbait profesionalek aldi berean jardutea (ikasgela barruko, eta ez kanpoko, laguntza eta esku-hartzea) edo ikasleen arteko lankidetza dinamikak erabiltzea.- Hirugarren multzoan irudi profesional batzuk indartzeko, eta koordinazioa hobetzeko bost gomendio egin ditugu: Zuzendaritza taldeei laguntza ematea, integraziorako gidaritza gauzatzean. Profesionalen hautaketa eta heziketa bereziari dagokionez, ikasleen aniztasunari eman beharreko erantzunak kontuan hartzea hezkuntza-premia bereziez arduratzean, batez ere zuzendaritza taldeetan eta DBHko irakasleen artean, minusbaliotasuna duten langileak sartuz... Irudi profesional «berriak» eskolako dinamikan gehiago integratzea (aholkulariak, orientaziokok, logopedak, fisioterapeutak, lanen ikaskuntzako irakasleak, laguntzaileak...). Zerbitzuen arteko koordinazioa hobetzea, hezkuntza zerbitzuen artean (zerbitzu zentralizatuak, aldekoak eta ikastetxekoak) ez ezik, gizarte zerbitzuekin edo osasun zerbitzuekin ere bai. Bigarren Hezkuntzako ordutegi antolaketa berriz aztertzea.- Laugarren multzoan prozedurak eta baliabideak hobetzeko sei gomendio egin ditugu: Hezkuntza-premia bereziak hobeto detektatzea eta baloratzea, bai eskolatu aurretik (goiz detekta eta erantzutea) bai eskolatze prozesua bitartean. Irizpideak bateratzea hezkuntza-premia berezien identifikazioan eta erregistroan; hori lagungarria izango da hezkuntza-premia bereziei egiten zaien arretaren jarraipen fidagarriagoa egiteko, hezkuntza sistemak berak adierazitako datuen arabera. Jarduera protokoloak eta isilpekotasun bermeak ezarri dagokien profesional guztientzat. Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzarako trantsizioa zaintzea, unerik kritikoenetariko bat delako, bertan zailagoa baita hezkuntza-premia bereziei arreta egiten jarraituko dela bermatzea, batez ere etapa aldaketarekin batera ikastetxe aldaketa ere egiten denean, aurrekoarekin antolaketa mailako loturarik ez duen ikastetxe batera. Ikastetxeetan arkitektura-oztopoak ezabatzea, ezinbestekoa baita zenbait ezgaitasun dauzkaten ikasleak integratzeko. Teknologia berriak ustiatzea, batzuetan, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuei laguntzeko baliabide bikainak eskaintzen dituztelako; gainera, tresna egokituak eta ikaskuntza «aberastuak» eskaintzen dituzte, premia bereziak dituzten ikasleentzat.- Txosteneko azken gomendio biek honakoak hobetu nahi dituzte: Gizarte sentsibilizazioa eta hezkuntza komunitate osoaren inplikazioa. Familia eta elkarteekiko harremanak, oso baliagarriak baitira laguntzeko, bitartekaritzarako, eskariak bideratzeko, egokituriko erantzunak bilatzen laguntzeko...JarraipenakGai honetan egindako jarraipena, funtsean, EAEko hezkuntza premia bereziei emandako erantzuna deritzon txosten berezitik abiatu da; txosten hori Legebiltzarrean aurkeztu eta eztabaidatu zen, 2001ean. Une horretatik aurrera, jarduketa asko egin ditugu, bai Hezkuntza Saileko arduradunekiko bilkurak, bai ofiziozko espedienteak. Ordutik 2009ra arte lorturiko emaitza, bestalde, aurreko urteetako txostenetan adierazi da.Gure lehen jarraipen jardueretan txosteneko 21 gomendioen gaineko informazio zehatza eskatu eta jaso genuen arren, azken urteotan baliagarriagoa iruditu zaigu gomendio haietako batzuk baino ez hartzea ardatz nagusi, eta, horregatik, aurreko informazioaren arabera esanguratsuenak eta modu objektiboan aztertzeko modukoak iruditu zaizkigun proposamen eta datu zehatzak bakarrik aztertuko ditugu.Batzuetan, jarraipen orokorra egin nahi izan da; beste zenbaitetan, berriz, gomendio batzuetara mugatu gara, horien garrantzia edo hobetzeko premia kontuan hartuta. 2007an bereizi egin genituen informazio eskabideak: bat orokorragoa, beste bat arkitektura oztopoei buruzkoa eta hirugarren bat, azkenik, hezkuntza- nahiz terapia-unitateei buruzkoa. Horri dagokionez, erantzun partziala lortu genuen.Bestalde, erreferentzia-txostena eta gero, plan sorta onartu da, eta behar horiei erantzuna emateko hainbat konpromiso hartu dira. Funtsean "Hezkuntza" atalari, immigrazio planen barne dagoena eta ijitoen parte-hartzea eta integrazioari buruz ari gara. Argiago izateko eta jarraipen hobea izateko, aurten, sei atal desberdindu ditugu, eta horietako bakoitzari espediente zehatza eman zaio:1) Ezgaitasunen bati loturiko hezkuntza-premia bereziei erantzutea.2) Etorkinen populazio jakin batzuen berariazko premiei erantzutea.3) Ijitoen populazio jakin batzuen berariazko premiei erantzutea.4) Gizartean gutxiagotutako populazio jakin batzuen berariazko premiei erantzutea.5) Traba arkitektonikoak kentzea.6) Eguneko zentroak edo terapia- eta hezkuntza-unitateak.Ikusten denez, txosten honetan ere adierazitako egoerak bereizi eta euren izaera ematen diegu, haietako bakoitzari berariazko azpiatala emanez. Orain honetan, zehazki lehen sektoreari buruz jardun dugu: minusbaliotasunen bati lotutako hezkuntza-premia bereziei buruz. Eta bertan traba arkitektonikoak kentzeari buruzko informazioa sartu dugu.Ezintasunen bati lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei dagokienez, Hezkuntza Sailari urteroko datu eguneratuak eskatzen dizkiogu (eskolatze-data lurraldeka, sareak, etapak...) egoki deritzon termino edo banakatze mailan, beti ere aurreko urteetako datuekin alderatzeko aukera eduki ahal izateko. Horri esker, hurrengo paragrafoan ikusiko denez, bilakaera ikustea ahalbidetzen duten zenbait datu lortu dira.Zenbait urtez, kasu honetan arrakasta handirik gabe, sisteman zenbait irudi edo profil profesional sartzeari ere egin diogu jarraipena.Gogorarazi behar dugu erreferentziazko txostenean irakasleen aniztasuna bultzatzeari, kultura gutxituetako pertsonak edo ezgaitasunen bat dutenak sartzeari buruzko gomendio bat egin genuela (10. gomendioa, 1. atala). Gai horri dagokionez, beste txosten berezi baten harira (Pertsona ezgaituen lanerako aukerak EAEn), bere garaian zenbait datu eskatu genituen ofiziozko berariazko espediente baten bidez. 2004an sailetik jasotako erantzunean, deigarria egiten zen eginkizun eta maila profesionaletan lanean diharduten pertsona minusbaliatuen benetako kopuruari daturik ez egotea. Hori dela eta, administrazio horretatik eta beste batzuetatik jasotako erantzunen arabera, Arartekoak proposamen zehatz batzuk egin zituen:- Egungo plaza erreserbatuen kupoa %10era iritsi arte igotzea.- Haren aplikazioa kontratazio mota orori hedatzea, batez ere behin-behineko lanari, ordezkapen zerrenda edo poltsen kudeaketarako jarraibideetan berariaz sartuz.- Haien banaketa ordenatua lortzea, talde eta kategorien arabera, sustapen neurri hori ahalik eta minusbaliatu gehieni zabaldu ahal izateko.- Ezgaitasuna duten pertsonek lan publikoak errazago lortzearen aldeko neurriak agortzea, plazen erreserbatik harago, egokitzapen posibleei benetako edukia emanez.Funtsean, 2002ko urteko txostenean sartutako gomendio orokor batean ("Gordetako kuota: pertsona ezgaituak EAEko enplegu publikora heltzeko sustapen neurria" -ikusi 2002ko Txostena, VI. kapitulua-) proposatu ziren iradokizun berberak dira, baina orain uste dugu komeni dela haren edukia gehiago zehaztea, EAEko lan merkatu arruntean pertsona ezgaituak sartzeko plana delakoan onartutako proposamenen arabera.Horrekin batera, administrazioei agertu genien komenigarria zela langile ezgaituei buruzko datuen jarraipena eta tratamendua egiteko sistema ezartzea, azken finean, proposatutako ekimenak benetan noraino betetzen diren ezagutu ahal izateko (ikusi 2004ko Txostena, I. kap., 1.1.13. atala). Ondorengo urteetan hari buruzko argibideak eskatu ditugu.Jasotako erantzunen arabera, ez dirudi gomendatutakoaren ildotik aurrerapen edo aldaketa esanguratsurik gertatu denik, Lan Eskaintza Publiko batzuetan izan ezik (adibidez, Hezkuntza Laguntzako Espezialistetarako). Ez aipatu lau proposamenei dagokienez, ez langile ezgaituei buruzko datuak eskuragarri egoteari dagokionez, ez sisteman alderdi hauetan gero eta aniztasun handiagoa duten ikasleen jatorrizko hizkuntzak edo kulturak ezagutzen dituzten pertsonak sartzeari dagokionez, giza baliabide berriak sartuz edo sistemako profesionalak prestatuz.Honako hiru gaiei ere jarraipen sistematikoa egin zaie:1) Beste erakundeekin koordinatzea terapia- eta hezkuntza-unitateak abiarazteko.2) Isilpekotasun bermearen hobekuntza datuen tratamenduan.3) Oztopo arkitektonikoen ezabaketa.Lehenengoa txosten honek haur eta gazteen osasun mentalari buruz daukan azpiatalean landuko da. Beste biak, hemen laburbilduko ditugu:- Hezkuntza-premia bereziak erregistratzeari (15. gomendioa), eta jarduteko protokoloei eta isilpekotasun bermeei (16. gomendioa) dagokienez, jarraipenen bidez ezagutu nahi izan da zer berme tresna ari ziren ezartzen isilpekotasunari buruzko legezko betekizunak betetzeko.Horri buruz jasotako azken informazioa 2007ko apirilekoa da, eta bertan adierazi zen ezin izan zela aplikazio informatikoaren esperimentazio fasea amaitu, isilpekotasunari eragiten zioten arazoei antzeman zitzaiela, aplikazioa berriz diseinatzen ari zirela, proba aldi bat ekingo zitzaiola...- Bukatzeko, ikastetxeetan oztopoak ezabatzeari buruzko datuak laburbilduko ditugu (erreferentziazko txosteneko 18 eta 19. gomendioak).Arartekoak, gai horri dagokionez egindako jarduketa gehienen bidez, eskuragarri dagoen informazioa aldian-aldian eguneratu nahi izan du, batez ere gure erkidegoko ikastetxe guztietako benetako irisgarritasunaren "egoera mapa" egiteari dagokionez (hots, gure 18. gomendioaren aplikazioari dagokionez, Sailak berak formalki onartu baitzuen hura betetzea), eta ikastetxe guztietan erabateko irisgarritasuna lortzeko aurreikuspenei dagokienez.Gai horiek lantzeko, besteak beste, bilera monografikoa egin zen 2006ko otsailaren 1ean. Bilera hartan, sailaren arduradunek mapa urte hartan bukatzeko asmoa agertu zuten. Horregatik, ondorengo informazio eskaeretan, honako argibideak eskatu ditugu:1) Azken ekitaldietako aurrekontuetan oztopo arkitektonikoak ezabatzeko sartutako eta egikaritutako zenbatekoak eta, egindako obren ondorioz, oztopoak ezabatutako ikastetxe.2) Gure erkidegoko ikastetxe guztietan irisgarritasunaren egiazko "egoera mapa" benetan zegoenetz eta, hala izanez gero, zein ziren haien oinarrizko datuak: oztopodun eta oztoporik gabeko ikastetxe kopurua eta proportzioa, etapen arabera, lurraldeen arabera, etab.3) Zer egutegi zeukan sailak ikastetxe guztietan erabateko irisgarritasuna lortzeko.Zentzu horretan, sailak emandako erantzunetan ikastetxeen eta aurrekontu ekitaldietan haiei bideratutako kontusailen zerrenda bi, eta ikastetxeen eta "hurrengo urteetarako" aurreikusitako kontusailen zerrenda bat baino ez zituen ematen bakoitzean.Aurrekari horiek kontuan izanda, 2009an jarraipen espediente gehiago zuzendu genizkion sailari, ildo beretik baina informazio zehatzagoa eskatuz. Jarduketa horien ondorioz, Hezkuntza Sailaren erantzun bi jaso dira:- Lehenengoa, 2009ko maiatzaren 7an jasoa, orduko Administrazio eta Zerbitzuen saliburuordeak igorri zuen.- Bigarrena, 2010eko urtarrilaren 12an jasoa, saileko egungo Baliabide Materialen Zuzendaritzak prestatu.Txosten oso xehakatuak dira eta, adibidez, ikastetxez ikastetxe egindako edo aurreikusitako obrei buruzko datuak jaso ditu. Hemen haren edukia aipatu baino ezin dugu egin.Hola, lehenengo erantzuna 2008an, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru aldundien artean sinatutako "Ekonomia eta enplegua bizkortzeko inbertsio publikoaren dinamizazioa" izenez sinatutako erakundeen arteko hitzarmenaren esparruan, "Ikastetxe publikoetako azpiegiturak hobetzeko 2008-2012 plan berezia" delakoari buruzkoa. Plan horrek ikastetxeetan ia 350 inbertsio obrak (mota guztietako obrak, oztopoak ezabatzekoak ez ezik) egitea eta guztira 700 milioi euro gastatzea aurreikusten zuen. Jasotako txostena planaren bigarren bertsioa da, 2009ko lehenengo hiruhilekoan eguneratua. Ikastetxez ikastetxeko aurreikuspen ekonomikoei eta haiek premietara egokitzeko egin beharreko obrei dagokienez, hasieran planifikatutako aldiari buruzko (2008-2012) datuak ez ezik, 2015 artekoak ere jaso ditu, uste baita ezinezkoa izango dela behar diren obra guztiak hasieran aurreikusitako aldian egitea.Jakina denez, egun haietan (2009ko maiatzean) gobernu aldaketa egon zen. Arartekoak 2009ko azaroaren 2an Hezkuntza Sailari zuzendutako ofiziozko espediente berriaren helburua, beraz, sailaren arduradun berrien datuak eta aurreikuspenak jasotzea zen.Baliabide Materialen Zuzendaritzak egindako txosten zabala funtsean erantsitako 6 agiritan dago zehaztuta:- I. Eranskina, mugikortasun mugatua edo bestelako ezgaitasunak izanda, ikastetxeetan euren jarduerak egiteko berariazko baliabideak (gurpil-aulkiak, gurpil-aulkiei egokitutako mahaiak eta erretiluak, esku-oheak, gorputz ariketetarako materiala, material didaktiko berezia, eskorgak, komuneko aulki etzangarriak, arbel interaktiboak, etab.) behar dituzten ikasleek erabiltzeko material berezia. Eranskin hori 2008 (409.478,59 ) eta 2009. (369.106,4 ) urteetakoa da.- II. Eranskina: dauden ikastetxeetan irisgarritasunari buruzko araudira egokitzeko obra handiei buruzkoa, eraikinetan sartzeko aldapak eginez, ate handiagoak jarriz, igogailuak eraikiz, mugikortasun mugatuko erabiltzaileentzako komunak eraldatuz, etab. (2008 eta 2009. urteak); proiektuetan irisgarritasunari buruzko araudia jasotzen duten ikastetxe eraiki berriei eta dauden eraikinak handitzeari buruzkoa (2008 eta 009. urteak).- III. Eranskina, ikastetxe itunduetan oztopo arkitektonikoak ezabatzeko obrak egiteko diru-laguntzei buruzkoa. (2008an emandako diru-laguntzak. 2009ko eskaerak -ebazteko prozesuan garai hartan.)- IV, V eta VI. Eranskinak: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 2002-2009 urteetako irisgarritasun mapak, ikastetxez ikastetxeko eta urtez urteko obra aurreikuspenekin.Agiri horiek guztiak, lurralde historiko bakoitzeko irisgarritasun mapak barne, tresna erabilgarriak dira eta geroko jarraipenetan ere erabili ahalko dira, irisgarritasun osoa lortu arte.Funtsezko datuak - adierazleak- Seguruenik, aztertzen ari garen gaian adierazlerik oinarrizkoena une jakin batean (adibidez ikasturte jakin batean) "hezkuntza-premia bereziak dituen ikasle"tzat jotzen diren adingabe eskolatuen kopurua da.Hola, laburbilduta, ezgaitasunari, aparteko talentuari eta berariazko hezkuntza laguntza premiei lotutako hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei dagokienez, azken hiru ikasturteei dagozkien honako taulak eman ditzakegu:HONAKOAK DITUZTEN IKASLEAKArabaBizkaiaGipuzkoaGUZTIRA%Ikusteko urritasuna3965561601,5Entzuteko urritasuna57154792902,8Adimen urritasuna4136964601.56815Mugitzeko urritasuna801971614384,2Autismoa / GNO694631827146,8Hainbat urritasun1015491988488,1Emozio arazo larriak1987847511.73316,5Aparteko talentu intelektuala103213550,5HPB ez iraunkorrak8152.0691.7784.62244,5Ikasleak guztira1.7825.0093.67810.469100%Lurraldeko %a%17%47,9%35,1%100Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Arartekoaren jarraipen espedienterako erantzuna.HONAKOAK DITUZTEN IKASLEAKArabaBizkaiaGipuzkoaGUZTIRA%Ikusteko urritasuna4170641751,6Entzuteko urritasuna59154963092,9Adimen urritasuna4397705121.72115,9Mugitzeko urritasuna842071864774,4Autismoa / GNO / AEN795241917947,3Hainbat urritasun1065432028517,9Emozio arazo larriak1978247341.75516,2Aparteko talentu intelektuala93516600,6HPB ez iraunkorrak8082.1931.6654.66643,2Ikasleak guztira1.8225.3203.66610.808%100Lurraldeko %a%16,9%49,2%33,9%100Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Arartekoaren jarraipen espedienterako erantzuna.HONAKOAK DITUZTEN IKASLEAKArabaBizkaiaGipuzkoaGUZTIRA%Ikusteko urritasuna6015069279%2,42Entzuteko urritasuna80175111366%3,18Adimen urritasuna6761.1378242.637%22,88Mugitzeko urritasuna95281195571%4,95Autismoa / GNO78527218823%7,14Hainbat urritasun6311670249%2,16Emozio arazo larriak2488409182.006%17,40Aparteko talentu intelektuala195628103%0,89HPB ez iraunkorrak8142.2131.4664.493%38,98Ikasleak guztira2.1335.4953.89911.527%100Lurraldeko %a%18,50%47,67%33,82%100Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Arartekoaren jarraipen espedienterako erantzuna.Horrek, orokorrean, etengabeko hazkundeak erakusten ditu azken urteotan; aurreko urteetako joera berari jarraituz (aurreko ikasturteetako datuak ikusteko, ikusi Arartekoaren urteko txostenak). Azken ikasturte bietan, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen hazkundea mila baino apur bat gehiagokoa (1.058) izan da; hots, %10ekoa.Lurraldeen, sareen, etapen edo hezkuntza mailen araberako banaketari dagokionez, honakoa izan da:ArabaBizkaiaGipuzkoaGUZTIRAPub.Prib.Pub.Prib.Pub.Prib.Pub.Prib.Haur eta Lehen H.6693991.9891.0071.3999226.385DBH2732248516015385263.013Derrigor. ond. H.21831153116122GUZTIRA9636312.8711.6231.9681.4649.520GUZTIRA1.5944.4943.4329.520Gela egonkorrak1434519931691155433516Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Arartekoaren jarraipen espedienterako erantzuna.ArabaBizkaiaGipuzkoaGUZTIRAPub.Prib.Pub.Prib.Pub.Prib.Pub.Prib.Haur eta Lehen H.7194172.1011.1021.3869046.621DBH2612519156125575383.134Derrigor. ond. H.191431203018132Gela egonkorrak1193023230779154921GUZTIRA1.1107123.2792.0412.0521.61410.808GUZTIRA1.8225.3203.66610.808Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Arartekoaren jarraipen espedienterako erantzuna.ArabaBizkaiaGipuzkoaGUZTIRAPub.Prib.Pub.Prib.Pub.Prib.Pub.Prib.Haur eta Lehen H.9234262.1601.2101.4541.0077.180DBH3242508995775845173.151Derrigor. ond. H.2912231914451278Gela egonkorrak130392453820142918GUZTIRA1.4067273.3272.1682.1821.71711.527GUZTIRA2.1335.4953.89911.527Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Arartekoaren jarraipen espedienterako erantzuna.Datu horiek aldaketa txikiak erakusten dituzte ikasturte batetik bestera, era ikasle horien sareen araberako banaketari dagokionez, proportzioa, ia etengabea, seiko laukoa da: %60 sare publikoan eta %40 sare pribatuan, azken ikasturteko datuen arabera.Arestian emandako datuek (Arartekoaren urteko txostenetan emandako aurreko ikasturteetakoek legez) bidea ematen dute zenbait irakurketa egiteko. Hemen bakarra egingo dugu, lurraldeen araberako banaketari lotua bera.Gogoratuko denez, erreferentziazko txostenean azpimarratu genuen lurraldeen arteko aldeak arazo nagusietako bat zirela, berdintasunaren aurkakoa. Nekez zuritu zitekeen hezkuntza-premia bereziak dituen ikasletzat jotzen direnak Araban ikasle guztien %2,6 izatea, Bizkaian %1,6 eta Gipuzkoan %2,1. Datu edo proportzio horiek 1999-2000 ikasturtekoak ziren.Datu eguneratuei esker balora dezakegu ea egoerak dirauen ala zuzendu den eta zein neurritan.Hola, 2009-2010 ikasturtean, datu eguneratuak honakoak ziren: Araban, hezkuntza-premia bereziak dituzten 2.133 ikasle, lurraldean eskolatutako 49.613 ikasleetatik (aintzat hartutako mailetan: unibertsitatez kanpoko guztiak, HHE izan ezik), %4,3, alegia. Bizkaian, 5.495 eskolatutako 169.319etatik, %3,2, alegia. Gipuzkoan, 3.899 114.691etatik, hots, %3,4.Hortaz, hamar urte geroago, lurraldeen arteko aldeek badiraute, batez ere, alde batetik Arabaren, eta bestetik Bizkaia eta Gipuzkoaren artean. Halaber, interesgarria da ikustea azken hamar urteotan hezkuntza-premia berezien subjektutzat jotako ikasleen proportzioa nabarmen hazi dela hiru lurraldeetan. Egun, EAE osorako, 1.000 ikasle eskolatutik 34 (%3,45) hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasle sailkatzen dira.- Beste adierazle garrantzitsu bat ikasle horiez arduratzen diren profesionalen kopurua da.Laguntzako langileei dagokienez, emandako azken datuak (2008-2009 ikasturtekoak) honakoak dira:HPB duten ikasleentzako langileakNºIrakasle aholkularia343Irakasle orientatzailea246Hezkuntza-premia berezitarako aholkularitzak95Fisioterapeutak32Okupazio-terapeutak8PT irakasleak (Lehen hezkuntza)772PT irakasleak (Bigarren hezkuntza)388PT irakasleak (Helduen Hezkuntza Iraunkorra)18PT irakasleak (zereginen ikaskuntzarako gelak)48Tailerreko maisu-maistrak46Ikusteko urritasuneko irakasle adituak51Braille transkribatzaileak7Etxeko, ospitaleko eta terapia-hezkuntzako esparruetako irakasleak59Gorreria duten ikasleak eskolatzeko koordinatzaileak3Entzuteko urritasuneko irakasle adituak233Zeinu-mintzairaren interpretatzaileak8Hezkuntza laguntzako langile adituak685GUZTIRA3.042Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Arartekoaren jarraipen espedienterako erantzuna.Kasu horretan ere, aurreko ikasturteei buruzko datu asko daukagu (aurreko urteetako Arartekoaren ohiko txostenetan ikus daitezke), baina urteen arabera zenbait profesional tauletan integratzeak edo ez integratzeak, ez du fidagarri egiten konparaketa.Edonola ere, eta sartzeko irizpide baliagarritzat arestiko taulan erabilitakoa onartzen badugu, arreta eta laguntza zereginetan diharduten hiru mila profesional baino gehiago dira, gutxi gorabehera, aztertutako maila edo etapetako irakasle guztien %10.- Urteotan, bilakaera ikusten laguntzen duten beste adierazle kuantitatibo batzuk ere izan ditugu. Adibidez: ikastetxe pribatuetan hezkuntza bereziko gelako ituntzeko erabilitako aurrekontua; irakasleen prestakuntza iraunkorreko programan eskainitako ikastaro kopurua; prestakuntza eta berrikuntza proiektuen kopurua...Orokorrean, haietan guztietan, ikasturtez ikasturte hezkuntza-premia bereziei erantzuteko baliabideei eutsi edo handitu egin dira.Erreferentzia gisa, hemen 2008/2009 ikasturteari dagozkion datuak baino ez ditugu islatuko: Itunduta:- 34.537.094,30 euro hezkuntza bereziko 546 unitate ituntzeko;- 9.298.791,86 euro 195 ikastetxe itunduri laguntzako 486 aditu kontratatzeko. Hezkuntza-premia bereziei lotutako prestakuntza ikastaroak: 48 ikasturte eskaini dira 2008/2009 Garatu programan. Ikastetxeetako prestakuntza eta berrikuntza proiektuak: hezkuntza-premia berezien programari lotutako 40 proiektu eta aniztasun programari lotutako 85.Erakundeen erantzunaren argi-ilunakZalantzarik gabe, hezkuntza sistema integratzailea, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei era egoki eta normalizatuan erantzuteko gai dena, eratzea funtsezko apustuetako bat izan da gure erkidegoan, eta zenbait hamarkadaz eutsi zaio.Horrek pentsaera, lege eta antolakuntza aldaketa handiak eskatu ditu, baita premiei erantzuteko gaitasuna hobetzeko giza baliabide eta baliabide tekniko asko erabiltzea ere. Ikastetxe bereziak edo hezkuntza bereziko aula itxiak egun ia salbuespen dira eta oso egoera larri eta zail batzuetarako baino ez dira erabiltzen.Integratze osoa, ordea, xede bat da oraindik, nahi bat, lortzeko zaila. Oraindik hura zailtzen duten oztopoak daude: gizarte eta kultura oztopoak, luzaroan eutsitako sistema bereizlearen ondorioz iraun dutenak; oztopo arkitektoniko eta teknologikoak, ikastetxe guztietan orokorrean gainditzen ez direnak; antolakuntza oztopoak eskola sistemaren baitan, eskolatzea eta ikasleen taldekatzea berdintasun, integrazio, oreka... handi edo txikiagokoak izateari eragiten dietenak.Egindako jarraipenaren arabera asko dago oraindik hobetzeko funtsezko alderdi oso zehatz batzuei dagokienez: Esate baterako:- Oztopo arkitektonikoak erabat ezabatzeari edo ikasten laguntzeko baliabide teknologiko gero eta ahaltsuagoak sartzeari dagokionez.- Sisteman ezgaitasuna duten profesionalak sartzeari dagokionez.- Hezkuntza-premia bereziei goiz antzemate eta erantzuteari dagokienez, haiek eskolatze egokirako funtsezkoak izanda.- Zenbait egoera edo ezaugarri hezkuntza-premia berezitzat jotzeari dagokionez.- Datuen tratamenduko isilpekotasun bermeei dagokienez. Etab.Kexen ikuspegiaErreferentzia edo adibide Arartekoak azken urte biotan jasotako kexak hartuz gero, ikusten da zuzenean hezkuntza-premia berezientzako arretari buruzkoak askotxo direla: gutxienez 6 kexa hezkuntzari buruzko 111tik 2008an; 6 kexa 76tik 2009an; eta beste batzuk zerbitzu osagarriei buruz.Kexatzeko arrazoiei dagokienez, legeak premia horiei erantzuteko aurreikusten diren baliabide ia guztiekin dute zerikusia. Baliabide horiek multzo handi bitan bereiz daitezke:1) Irisgarritasun neurriak eta beharrezko laguntza teknikoak edo langile laguntzaileak.2) Curriculumak egokitzeko aukera esanguratsuak.Jasotako kexa gehienak lehenengo multzoari buruzkoak dira. Eta, haien artean, kexarako honako zioak bereiz ditzakegu:- Ikastetxe batzuetako irisgarritasun faltagatik edo dauden oztopoengatik: izan lehenengo eskolatzearen unean (batez ere Haurreskolak Partzuergoaren mendeko ikastetxeei eragin die), izan familiaren lekualdatzeagatik edo etapa aldatzeagatik egindako ikastetxe aldaketa dela-eta.Orokorrean, holako kexak ondo konpondu dira, oztopo arkitektonikoak ezabatzeko lanak aurreratuz.- Eginkizun batzuetarako (logopediak, fisioterapia...) laguntza edo langile espezializatu faltagatik.Batzuetan, laguntza faltari buruzko kexak "derrigorrezko" jotzen ez diren jarduera edo denbora batzuei (adibidez, ikastetxeak uda bitartean eskainitako haurtzaindegi zerbitzuaz arduratzeko), edo eskolatze egoera batetik beste batera igarotzeari (adibidez, etxeko banakako arretatik Lanbide Heziketako ikastetxe batean eskolatzera...) buruzkoak izan dira.- Zentzu horretan, seguruenik, kexarik errepikatu eta garrantzitsuena laguntzako espezialistak ordezteko zailtasunei buruzkoa izan da.Gai hori, Arartekoaren aurreko kexetan ez ezik (ikusi, esaterako 2008ko Txostenean Hezkuntza arloa), sindikatuen negoziazioetan eta legebiltzarreko eztabaidetan ere agertu da.- Azkenik, baliabide faltari edo daudenak hezkuntza-premia berezietarako desegokiak izateari buruzko beste kexa batzuk, zerbitzu egokituen premiari -esaterako, garraioa- buruzkoak izan dira.Curriculum egokitzapen esanguratsuei buruzko kexei dagokienez, haien esanahia gogoratu behar da: ezohiko neurria da eta haren bidez -egoera batzuen aurrean eta ezarritako prozedura baten bidez- curriculumeko derrigorrezko elementuetan aldaketa handiak sartzen dira, arlo bateko edo batzuetako, zikloko edo etapako... helburuen zati handi bat egokituz edo kenduz.Holako kexak aurkezten dituztenek uste izan ohi dute euren seme-alabak eskubidea behar lukeela onartzen ez zaion curriculum egokitzapen esanguratsu baterako.Horri lotuta, hemen aipa dezakegu, adibide gisa, DISLEBI, Bizkaiko dislexiaren elkartearen kexa, hezkuntza administrazioak ikasteko zailtasun hori duten ikasleen premiei erantzun handiagoa eman dezan eskatuz: bai hari antzemateari eta tratamendua emateari dagokienez, bai esku-hartze irizpideei edo irakasleen prestakuntzari dagokienez.Adingabeen ikuspegiaGai honi dagokionez ez daukagu datu bilketa sistematikorik jakiteko hezkuntza-premia bereziak dituzten adingabeek eurek zer deritzoten euren eskola egoerari.Badauzkagu, ordea, balorazio batzuk, zeharkakoagoak agian, baina argi apur bat eman diezaguketenak. Esate baterako:- Dagoeneko helduak diren eta hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonen balorazioak -edo zenbait adingaberen kasuan haien familiek egindakoak-, zeinetan ikuspegi horretatik euren historia aztertzen baitute (ikusi erreferentziazko txosteneko I. Eranskinean jasotako bizi historiak).- Kexen eta ezgaitasun honek edo hark eragindako senide elkarteen ordezkariekin izandako bileretan bildutako balorazioak.Orokorrean, esan dezakegu, hezkuntza sistemari dagokionez, balorazioak nahiko onak izaten direla, batez ere beste aukera batzuekin, esaterako lan munduan sartzearekin, alderatzen dutenean.Eskaerak, arestiko atalean ikusi denez, honakoak aipatu ohi dituzte: baliabide eskasia (esaterako, laguntzaileak edo logopedak), eskolaz kanpoko ordutegi, esparru edo jardueretan (hala nola txango edo kanpamenduetan) parte hartzeko mugak, haien ustez "hezkuntza premia berezitzat" jo behar liratekeen zenbait arazo (adibidez, dislexia) halakotzat ez jotzea...Arartekoaren txosten berri batek, bestalde, argia ematen digu gelako kideek ezgaitasunen bat duten ikasleak onartzeko edo arbuiatzeko mailari buruzko funtsezko gaiari buruz.Zentzu horretan, Adingabekoei balioak transmititzea txostenak erakusten duenez, aztertutako "desberdintasun" guztien artean (jatorriari, etniari, sexu joerari... lotutakoak) ezgaitasunagatiko desberdintasuna onartuena da -edo, nahiago bada, gutxien arbuiatzen dena-, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleek galdetegiei emandako erantzun orokorren arabera, behintzat.Horrek ez du esan nahi alderen bat ez dagoenik edo onarpena erabatekoa denik.Laburpen edo ondorio gisa. Gomendioak eta hobetzeko proposamenakHezkuntza-premia bereziei erantzuteko burututako jarraipen eta esku-hartzeen arabera, pozik egon behar dugu gure hezkuntza sistemak halako premiak, batez ere, atal honetan aztertu dugunez, ezgaitasunen batetik eratorritakoak edo haiei lotutakoak dituzten ikasleak eskolan integratzearen alde irmo egin duelako.Orokorrean balorazio ona egin arren, hobekuntza esanguratsuak sartzea, edo aplikatzen jarraitzea, beharrezkoa den jarduketa ildo batzuk aipatu behar dira: Besteak beste, eta hemen islatutakoaren arabera, honakoak azpimarratuko ditugu:- Ikastetxeetan oztopo arkitektonikoak betiko ezabatzea.- Sisteman ezgaitasunen bat duten langileak sartzea, gutxienez legeak xedatutakoaren arabera edo agindutako mailan.- Hezkuntza-premia bereziei hobeto antzematea eta erantzutea, batez ere lehenengo urteetan (0-3 urte).- Baliabide eta laguntzen banaketan berdintasun handiagoa lortzea.- Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei buruzko datuen isilpekotasuna bermatzen duten protokoloak, programak edo tresnak ezartzea.- Edozein bereizkeria mota saihestea.- Familiekiko eta elkarteekiko lankidetza hobetzea.- Planak eta baliabideak ebaluatzea.- Eskola emaitzen jarraipena egitea...Sektoreari aplika dakizkiokeen gomendio horiek eta beste batzuk txosten honetako 5. kapituluan garatuko dira.3.5. Gizarte-egoera ahuleko ikasleakSektorearen ezaugarriak eta aurrekariakAurreko atalean ezintasunen baten ondoriozko heziketa-behar bereziez jardun gara; arreta sistematikoa jaso duen gaia izan da urte askoan, eskainitako datuetan ikus daitekeen bezala. Zorionez, gure artean aspaldi egin zen horrelako beharrekiko ikasleentzako eskola barneratzailearen aldeko apustua (garai batean integratzailea esaten zitzaion haren aldeko apustua). Hori erabaki garrantzitsuetan eta horien esku jarri den baliabide bolumen nabarmenean zehaztu da. Biztanleriaren sektore hau argi bereizten da, argi identifikatzen da eta kuantifikatuta dago (eskolarako adina duten 11.000 pertsona inguru).Baina hezkuntza-premia bereziei emandako erantzunari buruzko erreferentziazko txostenak, kontzienteki eta nahita zabaldu zuen azterketa beste sektore ez hain zehaztu batera "gizarte-egoera ahuleko biztanleriara" (gizarte-, kultura-, ekonomia- egoera ahulekoa).Ikasle horietako asko gizarte-egoera ahuletan dauden ikastetxeetan kontzentratuta daude eta kasu guztietan hezkuntza-premia bereziren bat identifikatu ez bada ere, eskolako emaitzetan ondorio erabakigarriak izan ditzaketen ezaugarriak zituzten, eta azken batean, hezkuntzarako eskubidea erabiltzean ondorioak izan ditzake horrek.Aipaturiko txosten hori egiteko, ezaugarri horiekiko 84 ikastetxe aukeratu ziren, gizarte-egoera ahuleko ikasle gehien zutenak baitziren, eta horietako eskola-emaitzak eta etapa edo lurralde bereko ikastetxe guztietako batez besteko emaitzak alderatu ziren; ondorioz, alde esanguratsuak ez ezik deigarriak ere lortu genituen (eskolako "arrakasta-porrot" adierazle batzuetan ehuneko 20 eta 40 puntu arteko aldeak).Txostenaren atal honetan gure hezkuntza-sistemak gizarte-egoera ahuleko biztanleriaren sektore honi ematen dion erantzuna aztertzen saiatuko gara.Oinarrizko arazoakHemen lau arazo nabarmendu nahi ditugu, garrantzitsuak direlako:1. Gizarte bazterketa behar bezala kontuan ez hartzeaArarteko erakundeak ikerketa lan hau hastean lortu nahi izan duen helburuetariko bat hauxe aztertzea izan da: ea gure hezkuntza sistemak zein neurritan kontuan hartzen dituen gizarte bereizkeriaren edo bazterkeriaren ondoriozko hezkuntza-premia bereziak, eta ea behar bezalako erantzunik ematen ote dien.Eusko Jaurlaritzak 1998ko ekainaren 23an emandako 118/1998 Dekretuan berariaz jasota dago (lehenengoz jasota, gainera) hezkuntza-premia bereziak sortzen dituzten arrazoi desberdinen arteko kategoria hau («gizarte edo kultura egoera kaltetuen ondoriozkoak»); handik gutxira, 1998ko uztailaren 30eko agindua garatu zuen, eta, agindu horren bitartez, «hezkuntzaren arloko hainbat ekintza eta neurri arautzen dituena, gizarte edo kulturaren ikuspegitik besteak baino egoera txarragoan diren ikasleentzat eta eskolara egokitzeko zailtasun handiak dauzkaten ikasleentzat». Horrenbestez, arautegian oraintsu arte (1998) ez da kontuan hartu mugatzeko zailagoa izan daitekeen talde hori, baina horrek ere erantzun bereziak behar ditu (ez banakakoak bakarrik, baita taldekoak ere; horiek ez dute beti giza baliabide edo baliabide material berezirik eskatzen...).Hezkuntza Saileko zerbitzuek bildutako datuek agerian jarri dutenez, talde honetako pertsonei ez zaie ematen beste mota batzuetako hezkuntza-premia bereziko taldeei ematen zaien erantzuna. Izan ere, arautegian ezarritakoa oraindik ez da behar bezala aplikatu edo ez da nahiko garatu.Gizarte bazterketazko egoerak bereziki eskualde eta ikastetxe jakin batzuetan pilatzen dira; hori begi-bistakoa da. Erakunde honen iritziz, egoera horiei lehentasunezko eta konpentsaziozko laguntza eskaini behar zaie. Baina jasotako datuetan ez da halako lehentasunezko laguntzarik adierazten.2. Eskola sareen arteko desberdintasunak, hezkuntza-premia bereziei dagokienezHezkuntza-premia bereziko eskolatzeari eta emaitzei (edo, hobeto, kalifikazioei) buruzko datuek agerian jartzen dutenez, errealitatea oso kezkagarria da: halako ikasleak ez daude modu orekatuan banatuta ikastetxe eta sare guztietan; halako premiak dituzten ikasleak neurri handi batean ikastetxe jakin batzuetan pilatzeko joera dago, batez ere eskualde edo hizkuntza eredu jakineko ikastetxe publikoetan; banaketa desorekatu hori halako ikasleen kalifikazioetan ere ikusten da, ikastetxe batzuetatik besteetara desberdintasun handiak baitaude; ikastetxe batzuk «ghetto» bihurtzeko arriskua dago, eta horrela ezin daiteke integraziorik lortu...Hezkuntza-premia bereziez artatzean, proportzio eza nabarmena dago sare publikoaren eta pribatuaren artean, eta horrek lurralde, hezkuntza maila eta hizkuntz eredu guztietan dauka eragina (adibidez, 3., 6.6., 6.7., 6.9. eta 6.10. koadroak). Datuek agerian jartzen dutenez, hezkuntza-premia bereziko ikasleen integrazioa, batez ere, ikastetxe publikoetan egiten da. Eta, segurutik, proportziorik eza hori askoz ere handiagoa izango litzateke, gizarte bazterketari loturiko egoeren ondoriozko premiak jasoz gero, horietariko batzuk nahiko berriak baitira. Adibidez, atzerriko ikasleak edo gutxiengo etnikoetako ikasleak.Dirudienez, egoera hori zuzentzeko premiazko neurriak hartu behar dira -hala esaten zen 2001eko gure txostenean-. Ikasleak hezkuntza sistema osatzen duten unitate guztietan banatzea, berez, oreka handiagokoa edo gutxiagokoa izan daiteke. Baina, gainera, ikastetxe edo ikasgela batean hezkuntza-premia bereziko ikasleak eskolatzeari loturiko ratio jakin batzuk ez gainditzea komeni dela uste dute askok, eskolako integrazioa egingarria eta guztiontzako onuragarria izan dadin.Dekretu horretan ere arrisku hori jasotzen da: «Hezkuntza Administrazioa bereziki arduratuko da ingurune kaltetuetan dauden ikastetxeak ez daitezen ingurune berezitu bihurtu, integrazioaren eta normalizazioaren printzipioaren aurka». Beraz, hezkuntza Administrazioak hori lortzeko baliabideak jarri behar ditu, eta hala egin dadin arduratu.Txosten honetan egindako gomendioetako batzuek horri buruzko neurriak proposatzen dituzte; horiek eragina dute matrikulazio irizpideetan eta lekualdatzeen jarraipenean (ikasle batzuek beste ikastetxe batzuetara edo beste zerbitzu batzuetara aldatzea edo «botatzea»). Hezkuntza Administrazioak, erakunde honen iritziz, neurriok hartu beharko ditu; izan ere, hezkuntza sistema (ia oso-osorik, titulartasun publikoa edo pribatua eduki arren) fondo publikoen bitartez finantzatzen da eta arau nahiz printzipio berdin-berdinen menpe dago.3. Erantzuteko gaitasun urriko eta eskola emaitza txarreko ikastetxeak egoteaLehen esan dugunez, sarritan, bazterkeri egoerak eta, oro har, hezkuntza-premia bereziak ikastetxe jakin batzuetan pilatzen dira. Txostenean, horrelako 84 ikastetxeko lagin baten eskola emaitzak (hain zuzen ere, eskola kalifikazioak) zehatz aztertzen dira, ikastetxe guztietako datuekin erkatuz (zenbait aldagai kontuan hartuta, esate baterako, lurraldea, titulartasuna edo hizkuntza ereduak). 84 ikastetxe kritiko horietan beste zenbait datu ere aztertzen dira, adibidez, hezkuntza-premia berezikotzat identifikaturiko ikasleen proportzioa edo baliabide erabilgarriak. Horrek egoerak konparatzeko eta baloratzeko aukera ematen du.Konparazioak irakasleek erabakitako eskola kalifikazioei buruz ezartzen dira beti. Horrenbestez, ez dira proba estandar batzuetan lorturiko emaitzak konparatzen, hau da, ikastetxe guztietan irizpide berberen arabera aplikatzen diren emaitzak. Hala ere, lorturiko desberdintasunak nahiko esanguratsuak dira, erabilitako adierazle guztietan:- gainditu dutenen tasa (kasu batzuetan, 20 puntutik gorako batez besteko aldearekin);- egokia ez den adinaren tasak (ikasturtea berriro egitearen ondoriozko atzerapena, eta horrek ikastetxe batzuetan ikasle guztietatik %80an dauka eragina);- ikasturtea berriro egitearen tasak (Bigarren Hezkuntzako ikasturteetan %20tik gorakoa).Datu horiek agerian jartzen dutenez, eskola sistemak ikasleengan eragina edukitzeko duen gaitasunak ezin ditu jatorrizko desberdintasunak eta defizitak konpentsatu. Horren zergatiak, segurutik, era askotakoak dira eta ezin daitezke azaldu halako ikastetxeen baliabideak nahikoak ez direla soilik esanez. Bildutako datuen arabera, badirudi ikastetxe horiei baliabideak esleitzean (batik bat, giza baliabideak) beti ez dela egoera behar bezala kontuan hartzen, batez ere maila batzuetan.Txostenean errealitate horrekiko lehenengo hurbilketa egiten da, aukeraturiko 84 ikastetxe «kritikori» buruzko datuen ustiapenean oinarrituz. Erakunde honen iritziz, ikerketa zehatzagoak egin behar dira, lortzen ari diren emaitzen jarraipena nahiz azterketa egin behar da eta, azkenik, konpentsazio neurriak hartu behar dira, eskainitako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.Bestalde, aztertutako datuek eta beste azterketa batzuek argi uzten dituzte zentro batzuen eta besteen arteko aldeak, nahiz eta gizarte-ezaugarri berdintsuekiko ikasleak eduki. Hau da, zentro batzuek, antzeko biztanleriarekin eta baliabideekin lortzen dituzten emaitzak ezaugarri ia berdinekiko beste zentro batzuek lortzen dituztenak baino askoz hobeak dira (balio erantsia). Garrantzitsua da, beraz, horretan zer faktorek eragiten duten aztertzea eta praktika onak babestea eta zabaltzea.4. Aniztasunari eta hezkuntza-premia bereziei eman beharreko laguntzaren egoera Bigarren HezkuntzanTxostenaren helburua ez zen hezkuntza maila edo etapa bakoitzaren egoera zehatz-mehatz aztertzea. Txosten orokorra egin nahi genuen. Hala ere, informazio iturri guztiek agerian jarri dutenaren arabera, egoera kezkagarria da eta Bigarren Hezkuntzan arazoa nabariagoa da. Euren iritziz:- ikastetxe askok ez diote behar bezalako erantzunik ematen bertako ikasleen aniztasunari;- hezkuntza-premia bereziei eman beharreko laguntza ez dago modu berean onartuta, eta baliabideak ere ez dira aurreko etapetakoen bestekoak;- ikasle mota jakin bat arautu gabeko ikastetxeetara bidaltzeko joera nabaria dago;- ikastetxearen antolakuntzak eta irakasleen ordutegiek beti ez dituzte bermatzen koordinazio pedagogikorako beharrezko diren gutxienekoak;- bigarren hezkuntzako irakasleek heziketa hobea behar dute, aniztasunaz nola arduratu jakiteko...Emaitzei buruzko datuek (eskola kalifikazioek, ikasturtea berriro egiteak, egokia ez den adinaren tasek) ohar horiek azpimarratzen dituzte. Ararteko erakundeari dagokion ikuspegitik begiratuta, halako arazoak oso kezkagarriak dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, etapa hori derrigorrezkoa baita eta eskola biztanleria osoa jaso behar baitu.Hobetzeko proposamenakOinarri hartutako txostenean, Arartekoak 21 gomendio egin zituen eta aurreko azpikapituluan gogoratu ditugu. Honakoei buruzko gomendioak izan ziren:- Hezkuntza-sistemaren antolakuntza orokorrari eta bere lehentasunei.- Ikastetxeen ebaluazioari eta praktika on barneratzaileak sustatzeari.- Figura batzuk eta koordinazioa indartzeari.- Prozedura eta baliabideetan hobekuntzak sartzeari.- Gizarte sentsibilizazioari eta gizarte eragileak inplikatzeari.Hemen gizarte-egoera ahulari gehien lotutako gomendio batzuk aipatuko ditugu, bereziki lehenengo bostak:(Gomendio guztien edukia ikusteko, jo EAEko hezkuntza-premia bereziei emandako erantzunatxostenaren 9. kapitulura. 21 gomendioak oro har ikusteko, jo aurreko azpikapitulura.)1. Bazterturiko ikasleak txikitatik hezteari lehentasuna emanArarteko erakundeak behin baino gehiagotan adierazi izan du Haur Hezkuntzaren lehen zikloaren (0-3 urte) ezarketa arautu behar dela (ikus, esate baterako, 1996 eta 1999ko urteroko txostenetako gomendio orokorrak). Halaber, erantzukizunak argitu eta gizarte osasun eremua deritzonaren garapena eta koordinazioa erraztu beharra ere nabarmendu du, hezkuntza-premia bereziak goiz detektatzeko eta haiei aurre egiteko. Txosten honen aurkezpenean gai horiek kezkagarriak eta hobetu beharrekoak direla adierazi da.Erakunde honek egindako proposamenaren arabera, haur txikienak eskolatzean, erabateko lehentasuna eman behar zaie bazterturiko ikasleei buruzko irizpideei, eta ez praktikan erabiltzen diren eta aukerekin zerikusia duten beste irizpide batzuei: adibidez, eskualde jakin batean eskola eremuak edo gizarte ekimenak egoteari edo ez egoteari. Horretarako, oraingo laguntza-sarea aztertu eta gaur egungo irizpideak berriz aztertu behar dira, Haur Hezkuntza lehen aipaturiko lehentasunen arabera arautzeko eta planifikatzeko, eta, aldi berean, beharrezko koordinazio-tresnak ezartzeko, gizarte-osasunaren eremuan erantzukizuna duten gainontzeko eragileekin batera, laguntzarik onena bermatu ahal izateko.2. Diskriminazio positiboa, baliabideak esleitzeari dagokionez, bazterturiko ikaslerik gehien duten ikastetxeen aldeIkastetxe guztiei baliabideak esleitzean nolabaiteko homogeneotasuna mantentzearen aldeko joera historikoa ez da bidezkoa, ez zuzena; izan ere, errealitateak agerian jartzen duenez, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak eskualde eta ikastetxe jakin batzuetan biltzen dira eta beste batzuetan ia ez dago halako ikaslerik.Txosten honetan bildu eta aztertu diren datuetako askok adierazten dutenez, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen banaketa ez da orekatua ikastetxeen artean, ezta hizkuntza ereduen artean ere; horrenbestez, erakunde honen iritziz, neurri zuzentzaileak aplikatu behar dira: esate baterako, diskriminazio positiboa eta giza baliabideak esleitzean malgutasun handiagoa izatea (ahal den neurrian, aniztasunari erantzuna ematen dioten proiektuei loturiko baliabideak).3. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen banaketa orekatua bermatzeko eta eskola-ghettoak saihesteko neurriak hartzeaZiur asko hau izango da gomendiorik gatazkatsuena eta zorroztasun handiena eskatzen duena.Azterturiko errealitateak agerian jartzen duenez, oraingo matrikulazio eta eskolatze irizpideen eraginez, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak edo bazterturik daudenak, neurri handi batean, ikastetxe eta eredu jakin batzuetan biltzen dira. Egia da biztanleriaren banaketa geografikoak (gizartean baztertuta dagoen biztanleria alde jakin batzuetan biltzen da) eragina duela horretan. Baina hezkuntza politikari loturiko beste faktore batzuek ere eragina dute: ikastetxeen nahiz ereduen sareak, baliabide berezien banaketak, matrikulazio irizpideek edo eskola garraiorako laguntza irizpideek...Ikuspegi horretatik, oso kezkagarria da ikastetxe batzuen egoera (txosten honetan «kritiko» izenondoa jarri diegu, bertako ikasleen ezaugarri nagusiak kontuan hartuz), baita ikasgela eta eredu batzuen egoera ere, apurka-apurka benetako «eskola-ghetto» bihurtzen ari baitira.Errealitate horren ondorio kaltegarriak agerikoak dira, eta normalizazio eta integrazio irizpideen aurkakoak. Beraz, premiazko neurri zuzentzaileak hartu behar dira, egoera hori saihestu eta gainditu ahal izateko. Gure gomendioak, adibide gisa, hiru balizko neurri proposatzen ditu, eztabaidagarriak izan arren:- ikastetxe guztientzat gehieneko eta gutxieneko ratioak ezartzea, hezkuntza-premia bereziko ikasleak eskolatzeari dagokionez;- matrikulazioari buruzko arautegia berriz aztertzea, ikasle horien banaketa orekatuagoa ahalbidetzen duten mekanismoak edo tresnak bertan sartzeko, beharrezkoa bada;- ikasle horien ikastetxe aldaketak aztertzea, bidezkoak ez diren deribazioak edo estalitako kanporatzeak (familien nahiaren aurkakoak) detektatzeko eta administrazio neurri egokiak hartu ahal izateko...Erakunde honen ustez, gizarte kohesioa lortu ahal izateko, halako neurriak hartzean gogoan izan behar dira orain arte behar bezala kontuan hartu ez diren edo sortu berriak diren eskolatze egoerak, hala nola, gutxiengo etnikoetako edo atzerritar jatorriko ikasleak (inmigranteak).4. Gizartean baztertuak dauden ikasleei eman beharreko erantzunak garatzeaEkainaren 23ko 118/1998 Dekretuaz geroztik, gure Erkidegoko arautegiaren arabera, arreta berezia behar dute gizarte bazterketari loturiko hezkuntza-premia bereziko ikasleek. Bildutako datuek eta balorazioek agerian jartzen dutenez, talde horri dagokionez, arauan jasotako gaitasunak oraindik ez dira behar bezala garatu. Arautegi hori oraindik ere berria izateak eta beste premia batzuei loturiko erantzunek (ezgaitasunei loturiko premiak) aurretiazko garapen handiagoa izateak, segurutik, eragina izan du horretan. Erakunde honek, bestalde, arauaren gaitasunak ahalik eta gehien garatzea proposatzen du, eta lehentasunen artean sartzea gizarte bazterketari loturiko premiak eta erantzunak.5. LHIKen arauketa eta arauturiko nahiz arautu gabeko irakaskuntzaren arteko artikulazioaJasotako balorazioen arabera, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan gero eta joera handiagoa dago halako ikasleak arautu gabeko irakaskuntzako beste ikastetxe batzuetara bideratzeko. Horrela, lekualdaketa bat egoten da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken ikasturteetatik oraingo Lanbide Hastapenetarako Ikastegietara (LHIK). Arautegiak aurreikusi du egoera hori, eta bi baliabideen arteko harremanak estutu beharra ezartzen du.Sistemaren antolaketaren hobariak edo egokitasuna eztabaidatzen hasi barik (balorazio hori egitea ez baitagokio erakunde honi), bildutako informazioak aztertuta, badirudi egokitzapen batzuk egin behar direla, antolaketa hori argitzeko eta egituratzeko. Esaterako, dirudienez beharrezkoa da lekualdatzeen bilakaera eta horien zergatiak aztertzea, baita ere ikasle horiek bidaltzen eta jasotzen dituzten ikastetxeen arteko lotura estuagoa ezartzea edo ardurak eta eskumenak argitzea. Lekualdatze kopurua nabarmen handitzeak agerian jarriko luke ikastetxe arruntak ez direla erantzun egokirik emateko gauza; hori kezkagarria da, eta, gainera, guztientzako bakarra den derrigorrezko hezkuntza sistema okertzen ari dela adieraziko luke.* * * *Bost gomendio horiek hezkuntza-sistemaren antolakuntza orokorrari eta bere lehentasunei buruzkoak dira, hezkuntza-administrazioaren eskumen zuzenei buruzkoak.Txostenak beste 16 gomendio ere egiten ditu, mota desberdinetakoak, eta denek eragin handia dute eskuartean dugun gaian. Adibidez:- Ikastetxeek hezkuntza-premia bereziei eskainitako laguntza ebaluatzea; barruko eta kanpoko ebaluazioa, neurri zuzentzaileak hartzeko.- Integrazioko praktika onak onartzea eta hedatzea.- Zuzendaritza taldeei laguntza ematea, integraziorako gidaritza gauzatzean.- Profesionalak hautatzerakoan eta heziketa berezia ematerakoan, ikasleen aniztasuna kontuan izatea.- Bigarren Hezkuntzako ordutegi antolaketa berriz aztertzea.- Gizarte sentsibilizazioa eta hezkuntza komunitate osoaren inplikazioa.- Familia eta elkarteekiko harremanak hobetzea. Eta abar.- JarraipenakKasu honetan ere, urteetan zehar egin dugun jarraipenaren oinarrian EAEko hezkuntza-premia bereziei emandako erantzuna txostena dago eta goian aipaturiko lehenengo bost gomendioak ditu ardatz, batez ere:- Bazterturiko ikasleak txikitatik hezteari lehentasuna ematea (1. gomendioa)Lehentasunezko gaia da eta erakunde honek hainbat parte hartze egin du honi buruz azken urteetan. Bestalde, Legebiltzarreko ekimen batzuen xede ere izan dira. Urteetan zehar ofiziozko espedienteak egin dira Hezkuntza Sailari 0-3 urteko zikloan dituen planei eta jarduerei buruzko informazioa ateratzeko, gizarte-egoera txarrenean dauden sektoreak eskolatzeari lehentasuna emateko.- Diskriminazio positiboa, baliabideak esleitzeari dagokionez, bazterturiko ikaslerik gehien duten ikastetxeen alde (2. gomendioa)Gizarte-egoera txarrenean dauden ikasleentzako diskriminazio positiboari dagokionez, Sailaren erantzunak zenbat programa edo proiektutan zehazten dira, adibidez: Hezteko laguntzak. Berariazko hezkuntza esku-hartze proiektuak. Esku-hartzeko proiektu globalak...Eta alor horietako bakoitzean datu batzuk ematen ziren (irakasle kopurua, proiektuak, ikasteko erkidegoak...) aurreko ikasturteetan izandako eboluzioari buruz (horri esker, 2000-2001etik azkeneko ikasturtera arteko seriea dago eta ondorengo epigrafeetan aztertuko dira datuok).Zailagoa da horrek funtsezko alderdi batzuetan izan dezakeen eragin maila jakitea: eskolako emaitzetan, irakasle taldeen asebetetzean, ikastetxeko beharrei erantzun eraginkorra ematen dieten hezkuntza-proiektuen finkapenean, ikastetxeak bere inguruan izan dezakeen gizarte-irudiaren hobekuntzan... hori egiteko, jarraipen eta ebaluazio handiagoak behar dira.- Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen banaketa orekatua bermatzeko eta eskola-ghettoak saihesteko neurriak hartzea (3. gomendioa)Gure iritziz funtsezko gomendioa da, aurrekoaren osagarria.Nahi ez diren egoerak saihesteko gomendioak zenbait neurri zail iradokitzen ditu; batzuk polemikoak eta eztabaidagarriak dira, adibidez, ratioak ezartzea, matrikulatzeko araudia gainbegiratze edo deribazioen edo estalitako kaleratzeen jarraipena egitea...Gai hauek oso garrantzitsuak direnez, Arartekoaren jarraipena honako alderdietan oinarritu da: Proposatutako neurriren bat hartu zen edo hartzea pentsatzen zen. Ikasle hauen banaketari buruz daturen bat ba ote zegoen ikusi zen, gure txostenean azpimarratutako egoera eta arriskuekiko aldaketa esanguratsua zekarrena (gogoan izan hango datu gehienak 1999-2000koak zirela). Gure 4. gomendioa jarraituaz ("Gizartean baztertuak dauden ikasleei eman beharreko erantzunak garatzea") 118/1998 Dekretuan garatzen duen ahalmenen bat garatu ote den edo garatzeko asmotan diren ikustea.Esan beharra dago gai honi buruz gustuko erantzunik ez dugula jaso inoiz.- LHIKen arauketa eta arauturiko nahiz arautu gabeko irakaskuntzaren arteko artikulazioari buruz (5. gomendioa)Azken urteetan LHIKak edo beste izen bat izan arren antzeko ezaugarriak dituzten ikastetxeak, egungo HLPP, izan dira baztertuak dauden edo zailtasun handienak dituzten ikasle asko artatu dituztenak. Hala ikusi izan dugu eta ikusten ari gara, adibidez, bakarrik dauden adingabe atzerritarren egoera edo arrisku egoera berezietan dauden beste nerabeen egoera aztertzean.Gure txosteneko 5. gomendioaren asmoa ez zen formula hauen baliozkotasuna edo zuzentasuna zalantzan jartzea, baizik eta ikastetxe mota desberdinen arteko harremana edo artikulazioa hobetzea eta eskolatutako biztanleriaren fluxuak ikusteko datu edo adierazle batzuk izatea. Adibidez, oso garrantzitsua da jakitea: Zentzu honetan zer hobekuntza jarduera egiten ari diren. Zer datu edo adierazle dauden adin jakin bateko biztanleriaren zer ehunekok mota bateko edo besteko ikasketak egiten ari den jakiteko, edo ikasturte batetik besterako eboluzioa ikusteko...Lehen esan dugu, ordea, gai honetan eragina duten beste gomendio batzuk ere badirela txostenean; hala ere, bost hauek dira, gure iritziz, gizarte egoera ahuletan daudenei hezkuntza arloko erantzun hobea emateko garrantzirik handiena dutenak. Horregatik oinarritu da gure jarraipena horietan.Oinarrizko datuak - Adierazleak. EboluzioaGoian esan den bezala, Hezkuntza Sailak gure informazio-eskaera sistematikoei emandako erantzunek ez dituzte gai batzuk aipatu eta beste batzuetara mugatu dira. Oro har, diskriminazio positiboko neurrietara mugatu dira eta datu kuantitatiboak eskaini dituzte abian jarritako proiektu desberdinei buruz eta horien hedapen mailari buruz.Ikuspegi sintetikoa eskaintzeko, denbora zehar mantendu diren programa eta proiektuen eboluzioari buruzko datu batzuk bilduko ditugu eta ondoren azken bi ikasturteetako (2008-2009 eta 2009-2010) daturik eguneratuenen laburpena eskainiko dugu.Tradizio handieneko proiektuak edo programak eta datu batzuk ditugunak hauek dira:a) Hezteko laguntzak.b) Berariazko hezkuntza esku-hartze proiektuak.c) Esku-hartzeko proiektu globalak.Gure urteroko txostenetan horietako bakoitzari buruzko datuak jaso ditugu (irakasle kopurua, proiektuak, ikasteko komunitateak...). Horietako batzuen eboluzioa ikusiko dugu:a) Hezteko laguntza (erreferentziazko datu batzuk):- 2000-2001 ikasturtea: Laguntzeko 65 proiektu ikastetxe publikoetan, 31,5 irakasleren lanarekin.- 2003-2004 ikasturtea: 104 proiektu beste hainbat ikastetxetan, irakasleen 1.421 orduko erabateko lanarekin (orduetan kalkulatuta).- 2005-2006 ikasturtea: Erabateko 68 dedikazioari dagozkien laguntza moduluak, 112 ikastetxe kontzertatutan...b) Berariazko hezkuntza esku-hartze programak, eskola-atzerapen handia edo eskolara ez-egokitzea duten ikastetxeen eskariei erantzunez:2005-2006 ikasturtea2003-2004 ikasturteaIkastetxeakIrakasleakIkastetxeakIrakasleakAraba8111116Bizkaia5354,52856Gipuzkoa28243325,5EAE8989,57297,5Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Arartekoaren jarraipen txostenak.2006-2007 ikasturteaz geroztik, Sailak bi bideak bat egin zituen proiektuen deialdi bakarrean (ikastetxe publikoentzat eta pribatu kontzertatuentzat), baliabideak izendatzerakoan berdintasun handiagoa lortzeko deialdiaren arabera ezaugarri hauekiko ikasle kopuru handiena zuten ikastetxeentzako (DBH 1 eta 2an):a) Eskola-atzerapen egoera larrian zeudenentzat, bereziki eremu instrumentaletan eta gizarte egoera ahulei lotuta.b) Eskola ingurura egokitzen ez zirenentzat, askotan ikasteko atzerapenari lotuta.Proiektuak baloratzeko erabilitako baremoak kontuan hartzen zuen, adibidez, eskola porrot maila (DBHn gora igo gabeko eta titulatu gabeko ikasleen %) edo egoera ahuleko ikasleen eskolatze maila.Hauek dira ikasturte honetako eta ondorengoko deialdiaren ebazpen-datuak:2006-2007 IKASTURTEA2007-2008 IKASTURTEAIKASTETXEEN TIPOLOGIAIzendapena duen ikastetxe kopuruaIzendatutako irakasle kopuruaIzendapena duen ikastetxe kopuruaIzendatutako irakasle kopuruaIrakasle kopuruaren goraka %Ikastetxe publikoak96102941107,8Ikastetxe pribatu kontzertatuak11771,51248011,8GUZTIRA213173,52181909,5LURRALDE BAKOITZEAN IZENDATUTAKO IRAKASLE KOPURUALURRALDEAARABABIZKAIAGIPUZKOAIkastetxe publikoak186428Ikastetxe pribatu kontzertatuak1341,525,5GUZTIRA31105,553,5Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila / Arartekoaren jarraipen Txostena.c) Esku-hartzeko proiektu globalei dagokienez, ikastetxe osoak hartu behar du parte (irakasleek, familiek, gizarte inguruak...) eta "Ikaskuntza Erkidegoetan" zehazten dira, oro har.2007-2008 ikasturtean 19 ikastetxe ari ziren Ikaskuntza Erkidegoetan parte hartzen: 1 Araban (Lehen Hezkuntzan), 14 Bizkaian (12 Lehen Hezkuntzan eta 2 Bigarrengoan) eta 4 Gipuzkoan (Lehen Hezkuntzan).Sailak berak adierazi zuenez, ikastetxe guztiak ez dira gizarte-egoera ahulekoak, baina denetan daude gizarte desberdintasunak eta 19 ikastetxe horietatik 18 publikoak dira.Ebaluazioak adierazitako emaitzen artean nabarmenak dira, adibidez, emaitza akademikoak hobetu, absentismoa murriztu, elkarbizitza hobetu, hezkuntza erkidegoko kide guztien asebetetzea hazi... izana. Emaitza onen arabera, Sailak 2008an emandako erantzunean adierazi zuen proiektu hau finkatzeko eta zabaltzeko plan bat egiten ari zirela, bereziki "ghetto" bihurtutako ikastetxeetan.Gai honi buruz jasotako azken informazioa duela gutxikoa da: (2010eko otsailekoa), 38/2009/090 espedienteari erantzunez. Kasu honetan ere gizarte egoera ahuletako ikasleentzat diskriminazio positiboko ekintzak egitean zentratzen da (hau da, gure bigarren gomendioan) eta horretarako bost bide edo proiektu erabili dira. Hona hemen bide horiek laburtuta.1) Berariazko Hezkuntza Esku-hartze proiektuak2008-2009 eta 2009-2010 ikasturteetan Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei deialdi berriak egin zaizkie Berariazko Hezkuntza Esku-hartze proiektuak abian jar ditzaten edo jarrai dezaten, helburu hauekin:a) Gizarte-egoera ahulean dauden ikasleei hezkuntza arloko erantzun egokia eta kalitatezkoa eskaini, derrigorrezko hezkuntzako helburuak ohiko eskola inguruan errazago lortu ahal izateko.b) Eskolako egoerara egokitzen ez diren ikasleei berregokitzeko prozesuak eskaini, hezkuntza-sisteman euren beharren araberako erantzun egokia aurkitu ahal izateko.Programa 13 edo 14 urteko ikasleentzako da berez, DBHko 1. edo 2. mailan matrikulatutakoentzako, eskola-atzerapen egoera larrian baldin badaude (bereziki arlo instrumentaletan eta gizarte-egoera ahulei lotuta) edo eskolara egokitzen ez badira, askotan ikasteko atzerapenarekin batera gertatzen da hori.2009-2010 ikasturtean 15 urtekoak ere sartu daitezke, salbuespena eginda, adierazitako baldintza horiek betetzen badituzte eta irakasleek uste badute DBH 3ra igarotzeko moduan ez daudela, ezta Hasierako lanbide prestakuntza jasotzeko programa hasteko edo curriculum aniztasunekoa jasotzeko ere.Deialdi bakoitzak bere baremoak izan zituen (eskola porrotaren maila / DBH 1 eta 2ko ikasleen ratioa / Proiektuaren balorazioa / ikasle bekadunen datuak, azken ikasturteko deialdian) eta zenbait zerbitzuk hartu zuen parte (eremuko Berritzegunek, Hezkuntzako ikuskaritzak...).Deialdiak eginda, baliabideak honela esleitu ziren:2008-2009 IKASTURTEA2009-2010 IKASTURTEALURRALDEAIkastetxe kop.Irakasle kop.Ikastetxe kop.Irakasle kop.PublikoaPribatuaPublikoaPribatuaPublikoaPribatuaPublikoaPribatuaARABA131918,513131918,513GIPUZKOA33442925,5334429,926BIZKAIA5056644353556843GUZTIRA96119111,581,59911811682Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila / 38/2009/09O jarraipen Txostena.2) Esku-hartzeko proiektu globalakHeziketa zentro guztiak parte hartzen du (irakasleek, familiak, gizarte inguruak...) eta Ikaskuntza Erkidegoen Proiektuan zehazten da.2008-2009 IKASTURTEA2009-2010 IKASTURTEALURRALDEAIkastetxe kop.Ikastetxe kop.LHIBHIHHIGUZTIRALHIBHIHHIGUZTIRAARABA21142114GIPUZKOA6-177-18BIZKAIA152-17163-19GUZTIRA233228254231Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila / 38/2009/09O jarraipen Txostena.Ikastetxe guztien irakasle erdi bat liberatu zen, proiektua koordinatzeko. (Gogoan izan 2007-2008 ikasturtean 19 ikastetxe baino ez zirela.)3) Eskola Laguntza Programa (ELPR) ezartzeko proiektuaEskola Laguntza Programa honen xedea da eskola arrakastaren indizeak hobetzea, horretarako ikasleei (batez ere inguru fisiko eta estimulu egokiak ez dituztenei) laguntza eta bitartekoak eskainita bere eskola atzerapenari aurre egiteko edo aurrea hartzeko denbora osagarria eskainita, oinarrizko eskumenen garapena hobetuta (bereziki irakurketari lotutako zereginak, materia instrumentalak, lanaren antolaketa eta ikasteko ohiturak hartzea), ikasleek norbere gaitasunei buruz dituzten espektatibak hobetuta, familien eta ikastetxearen arteko harremana hobetuta...Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei eta DBHko 1. eta 2. mailakoei zuzenduta dago eta lehentasuna dute zailtasunak dituzten ikasleek eta gizarte egoera ahularen ondorioz eskola atzerapena dutenek, lehentasun hori islatzen da proiektuen baloraziorako ezarritako baremoan.Deialdien emaitzak taula honetan laburtu dira:2008-2009 IKASTURTEA2009-2010 IKASTURTEALURRALDEALHIBHILHIBHIIkastetxe kop.Talde kop.Ikastetxe kop.Talde kop.Ikastetxe kop.Talde kop.Ikastetxe kop.Talde kop.ARABA6144141123623GIPUZKOA71262112181132BIZKAIA1237155027662584GUZTIRA256325855010742139Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila / 38/2009/09O jarraipen espedientea.4) Curriculum anitzeko proiektuakCurriculum Anitzeko Programak DBHko graduatu titulua lortzeko dira. Horretarako, talde hauetako ikasleek gutxienez 18 ordu eskaini beharko dizkiete hizkuntza-gizarteko arloei eta arlo zientifiko-teknologikoei eta ikastetxeak zehaztutako alorrak sartuko dira hor. Gainerako arloak ohiko taldeetan (gutxienez 3 arlo) edo berariazko taldeetan egingo dira.Zenbait baldintza behar dira (adibidez, ikasturte jakin batzuk errepikatu izana edo gurasoak edo tutoreak aurrez informatu izana) eta berariazko baremoa ezartzen da.Azkeneko deialdien emaitzak taula honetan laburtu dira:LURRALDEA 2008-2009 ikasturtea2009-2010 ikasturteaIkastetxe kop.Talde kop.Ikastetxe kop.Talde kop.PublikoaPribatuaPublikoaPribatuaPublikoaPribatuaPublikoaPribatuaARABA1210231212112312GIPUZKOA3025442630234224BIZKAIA5435834255368043GUZTIRA967015080977014579Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila / 38/2009/09O jarraipen espedientea.5) Eskolatzeko programa osagarriakPrograma hauek ohiko eskola testuingurutik kanpo garatzen dira. Banako programak dira (ikastetxean beste neurri batzuk agortu ondoren ezartzen direnak) eta behin-behinekoak (ikasturtea amaitzean amaitzen dira eta berriro eskatu behar dira, ondorengo ikasturtean jarraitu nahi izanez gero).16 urte baino gutxiago eta 14 baino gehiagoko ikasleentzat dira, eskolara egokitzeko arazo larriak dituztenentzat eta ikastetxe bertako arretarako beste neurri batzuk nahikoa izan ez dituztenentzat. Kasu bakoitzerako jarraipen plan bat dago eta profesional eta zerbitzu desberdinek hartzen dute parte, 2002ko maiatzaren 7ko Aginduan araututakoaren arabera.Kasu honetan ez dago programa hauen hedapenari buruzko daturik.Erakundeen erantzunaren argi-ilunakAurreko epigrafeetan ikusi dugunez, jarraipenari esker zenbait datu serie ditugu gizarte-egoera ahuleko biztanleriaren hezkuntza beharrei eskainitako arretari edo erantzunari buruz.Eskura dauden ia datu guztiak gure gomendioetan aipatutako jarduera lerro bati buruzkoak dira: Diskriminazio positiboko neurriak ezarri, baliabideak esleitzeari dagokionez, bazterturiko ikaslerik gehien duten ikastetxeen alde (bigarren gomendioa).Zentzu honetan, datuek gero eta arreta handiagoa edo ikasturtetik ikasturtera baliabide gehiago adierazten dute.Zailagoa da baliabide horiekin lortutako ondorioa zein den jakitea (hau da, eskolako emaitzetan izandako eragina, adibidez), nahikoa ote diren edo ez desberdintasun bidegabeak zuzentzeko edo ezaugarri horiekiko talde guztietara iristen ote diren edo ez.Eskolatze goiztiarrari buruz ere (0-3 urte) datu ugari izan dugu zenbaitetan. Adibidez, udalerri bakoitzean Haurreskolei dagozkien unitateak nola banatuta dauden. Datu horiekin ez da erraza jakitea adin hauetarako eskola-mapa eratzeko zer irizpide erabili diren. Ez dirudi gizarte-egoera ahuleko ikasleak goiz eskolatzeari gainerako irizpideei baino lehentasun handiagoa eman zaionik.Dena dela, baliabide hauek pixkanaka zabaldu izanaren ondorioz ia toki guztietara iritsi dira, baita gizarte egoera ahulenean bizi direnengana ere.Gainerako gomendioei edo hobetzeko proposamenei dagokienez, Sailetik lortutako informazioa gutxi izan da edo bat ere ez. Bereziki garrantzitsua (eta zaila) iruditzen zaigu gure hirugarren gomendioa ezartzea: Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen banaketa orekatua bermatzeko eta eskola-ghettoak saihesteko neurriak hartzea.Beste herrialdeetako esperientziak adierazten du gai hau oso garrantzitsua dela eta gizartean ondorio garrantzitsuak dituela. Gure artean badugu Síndic de Greuges de Catalunyak (Arartekoaren antzeko erakundeak) sustatutako azterketa bat eta Erkidego horretako ikastetxeetako eskola bazterkeria eta horrek gizarte kohesiorako izan dituen ondorioak aztertzen ditu.Funtsezko gaia da, beraz, interes eta kokapen desberdinak gurutzatzen dira eta hezkuntza-administrazioak ez du oraindik berdintasun eta gizarte-kohesio handiagoa lortzeko beharrezko neurririk hartu.Kexen ikuspegiaEz da ohikoa gizarte-egoera ahuleko ikasleei eskainitako hezkuntza arretagatik banako kexak jasotzea.Baina kezka, kexa edo eskariak adierazi izan dira ikastetxe jakin batzuetako profesional edo parte hartzeko organo zehatz batzuen aldetik, baita zuzendaritza talde, elkarte edo gizarte zerbitzuen aldetik ere."Kezka, kexa edo eskaria" aipatzen dugu askotan gauzak zuzenean planteatzen baitira, bileretan edo baliabide jakin batzuetara egiten diren ikustaldietan, baita idatziz ere (adibidez, 2008an SAREAN ikastetxe publikoetako zuzendarien elkarteak hala aurkeztu zuen kexa); baina ez dira banako kasuei buruz izaten, baizik eta oinarrizko elementuak edo hezkuntza sistemako baldintzatzaileak jartzen dituzte zalantzan, bereziki ikasleak matrikulatzeko eta banatzeko irizpideekin zerikusia dutenak, desberdintasun egoera horietan orekatzeko gutxi balio dutela uste duten baliabideen izendapena... Gai horiek guztiek sistemaren orekan eragina dute, gizarteko desberdintasunak eraldatzeko gaitasunean dute eragina.Noizik eta behin ikastetxeren baten kexa izaten da programa jakin baten ezarpenari buruzko (2009ko kexa, ELPR programako finantzazio murrizketengatik heziketetan desabantaila egoeran dauden DBHko ikasle asko eskolatzen duten institutuak babesteko eta indartzeko).Elementurik azpimarragarrienak eta gomendioakAurreko orrietan adierazi denez, urte hauetan neurriak eta programak ezarri dira desberdintasunak orekatzeko eta 0-3 urte arteko eskolatze goiztiarrean aurrera egin da nabarmen. Hemen eskainitako datuek ere nolabaiteko diskriminazio positiboa adierazten dute, programa jakin batzuk burutzen dituzten edo gizarte egoera bereziki ahuletan dauden ikasleak artatzen dituzten ikastetxeetan.Gure iritziz oraindik ez da gainditu segregazioa saihesteko neurri eraginkorrak hartzea, eskolako ghettoak sortzeko arriskua gainditzea, gure Erkidegoko ikastetxeetan gizarte egoera ahulen egon eta heziketa behar berezi edo berariazkoak dituzten ikasleak orekatuago banatzea.Gure Erkidegoko errealitate honi buruz berariazko ikerketa falta da (Katalunian Síndic de Greugesek egindakoaren tankerakoa), baina eskura dauden datuek adierazten dute duela hamar urte azpimarratutako arazoak (gizarte egoera ahula behar adina aintzat ez hartzea; ikasle hauek artatzeko ikastetxe eta eskola sareen arteko alde handiak; erantzuteko gaitasun gutxiko ikastetxeak eta eskola emaitza ez egokiak...) mantendu egin direla eta litekeena da horietakoren bat areagotu ere egin izana. Horrek gizarte kohesiorako izan ditzakeen ondorio larriekin.Kontua da eskolako segregazio egoerak eta arriskuak ez finkatzea -kasu bakoitzerako neurririk egokienak erabilita-; ikastetxeen artean desberdintasun txikiagoak egon daitezen lortzea; denetan ikasleen aniztasuna egotea... Horrek neurri administratiboak ez ezik, gizarteak aniztasuna beste begi batzuekin ikustea ere esan nahi du, zerbait positiboa eta aberatsa dela ikustea.Sektore honetarako hobekuntzarako proposamen aplikagarriei dagokienez, txosten honetako 5. kapituluan egindako gomendioetatik honakoak nabarmenduko genituzke hemen:- Diskriminazio egoerak edo bazterkeria mesedetzen dutenak saihestu, horretarako neurririk egokienak hartuta (28. gomendioa).- Zailtasunik handieneko ikastetxeentzako konpentsazio politikak eta diskriminazio positiboko neurriak areagotu (29. gomendioa).- Behar bereziko egoerak hobeto hauteman eta parte hartze goiztiarra mesedetu (30. gomendioa).- Familiekin eta elkarte munduarekin lankidetza sustatu (31. gomendioa).- Planak, egungo programak, sektore hau hobetzeko baliabideak ebaluatu (32. gomendioa).- Lortzen ari diren eskola emaitzen jarraipena egin (33. gomendioa).- Aniztasuna sustatu, ez soilik ikasleena, baita ikastetxeetako profesional taldeena ere (34. gomendioa).3.6. Ikasle ijitoakSektorearen ezaugarriakAldi baterako edo sasoikako populazioa ez dugu hemen aztertuko, Arartekoak haiei buruzko txosten berezia egin baitzuen, Sasoikako langileen egoera Arabako mahats eta patata bilketan izenekoa, eta txosten honetako hurrengo azpikapituluan berariaz aztertuko dugulako. Beraz, populazio hori alde batera utziz, gure hezkuntza sisteman eskolatzen diren ikasle ijitoen kopurua kalkulatzea zaila da. Estimazio bat baino gehiago dago.Horrela, zenbait urtez 2.700 inguru zirela uste izan da, baina adingabeko ijitoen edo nahitaez eskolatu beharreko adina duten ijitoen inguruko azken estimazioek kopuru hori sobera gainditzen dute (horra hor, adibidez, Ijitoen Idazkaritza Nagusia Fundazioak egindako estimazioa Ijitoak eta enplegua. Azterlan konparatua azterlanean, 2005ekoa, edo 2009ko Osasunean berdintasunerantz izeneko azterlanean erabilitakoa, EAEn 15 urtetik beherako ijito kopurua 4.258 dela baieztatzen duena). Nolanahi ere esan behar dugu datu horietan ez dela aintzat hartzen nahiko berria den fenomeno bat: gure artean Ekialdeko Europako gero eta etorkin gehiago daude (adibidez Errumaniatik etorriak), eta haietako asko ijito etniakoak dira.Ikasle ijitoetako asko ezaugarri jakin batzuetako ikastetxeetan daude: bereziki Bizkaiko 15 ikastetxetan, Gipuzkoako 4 ikastetxetan eta Arabako 3 ikastetxetan daude.EAEko hezkuntza-premia bereziei emandako erantzunari buruz 2001ean egin genuen txosten berezian, analisi eta gogoeta bide gisa, hain zuzen ere, eskolako emaitzen arteko ezberdintasunak (hau da, eskolako arrakasta-porrot tasak, kurtsoa errepikatzea, pilatutako atzerapena...) erkatu genituen, batez ere sozialki behartsuak diren pertsonak eskolatzen dituzten ikastetxeen eta gure erkidegoko ikastetxe guztien artean. Ezberdintasun handiak atzeman genituen, aurreko atalean azaldu dugunez.Gerora, Arartekoak txosten horretan egin zituen gomendioei eginiko jarraipenean, Hezkuntza Sailak, bere erantzunetan, hezkuntza beharrizan bereziak zituzten ikasleen artean zenbait sektore berezitu zituen; haien artean ijitoak zeuden. Sektore honen egoera hobetzeko aurreikusitako edo bultzatutako jarduketak edo jardun ildoak azaldu zituen.Beraz, txostenaren atal horretan (besteen osagarri dena), eskolatzeko adinean dauden ijito jatorriko populazioaren hezkuntza beharrizan berezien erantzuna aztertuko dugu.Horretarako, kontuan izango ditugu, Hezkuntza Sailari egiten dizkiogun urteko jarraipenak eta informazio eskaerak ez ezik, ijitoen zenbait elkarterekin izandako harremana eta gure erkidegoan azken urteetan sortu diren ebaluazio edo plangintza tresnak, baita orain dela gutxi egindako azterlan batzuk ere (argitaratuak eta argitaratu gabeak). Adibidez:- Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako Lehen Euskal Plana.- Plan horri buruzko ebaluazio txostena (2008koa).- 2008-2011 denboraldirako II. Plana, oraindik indarrean dagoena.- EAEn ikasle ijitoen eskolatzea hobetzeko programa bat egiteko oinarrizko dokumentua (IX. bertsioan, 2008koa).- 2005-2006an egin zen "Ijito Herriaren egoera Euskal Autonomia Erkidegoan. Diagnostiko-txostena" izeneko ikerlana, 370 orrialdeko bertsioan, 2006ko azarokoa, oraindik ere argitaratu gabea.- Ikasle ijitoen hezkuntzako normalizazioaren ebaluazioa lehen hezkuntzan, Ijitoen Idazkaritza Nagusia Fundazioak 2002an argitaratua.- Dirua irabazteko asmorik gabeko erakundeei laguntzak emateko Hezkuntza Sailak eman dituen azken agindu eta ebazpenak, eskolaren eremuan ikasle ijitoei zuzendutako hezkuntza jardueretarako...Nolanahi ere, adierazi behar dugu jarraipen bereziki zaila dela hau.AurrekariakGai honi buruz informazio zehatza eskatu genuenean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren lehenengo erantzunak hainbat ekimen aipatzen zituen; absentismoaren aurkako protokoloa, Bizkaian gizarte zerbitzuekin lankidetzan ezarritakoa; Iniciativa Gitana eta Kale dor Kayiko elkarteak bezalako erakundeekiko lankidetza-hitzarmenak; edo ikasle ijitoak eskolatzeko plan berria prestatzeko lan batzorde bat sortzea.Informazio osagarria lortzeko egin genuen eskaeran, ekimen horiei eta ikasle horien banaketaz eskura zeuden datuei buruzko zehaztapen bat besterik ez genuen eskatu (lurralde, sare eta bestelakoen arabera). Horren guztiaren berri (2001-2002 ikasturteko datuak eta informazioa) eman genuen urte hartako txostenean (2003ko txosten arrunta).Bestalde, 2005eko txostenean eskura genituen azken datuak jaso genituen, 2003-2004 ikasturtekoak:ARABABIZKAIAGIPUZKOAGUZTIRA%Lehen Hezkuntzako ikasleak. Ikastetxe publikoak3141.2002731.78770Bigarren Hezkuntzako ikasleak. Ikastetxe publikoak7330011348619Ikastetxe itunduetako ikasleak4013011728711GUZTIRA4271.6305032.560100Ikasturte horretan ikasle ijitoak zituzten ikastetxeei dagokienez, orduan emandako datuek 199ikastetxe aipatzen zituzten, baina ikasle horien proportzioak oso desberdinak ziren ikastetxe batzuen eta besteen artean.Datuek garbi erakusten zuten ikasle ijitoen eskolatzea:- Funtsean ikastetxe publikoetan egiten zela (guztizko ikasleen %89).- Erabat murrizten zela Bigarren Hezkuntzan.- Bereziki zentro gutxi batzuetan kontzentratzen zela: 15 Bizkaian, 4 Gipuzkoan eta 3 Araban.Geroko erantzunetan, Sailak nabarmendu du kezkagarriena ez dela ikasle horien kokapena, beren eskola-arrakastaren indize baxuak baizik. Bestalde, eskola-arrakasta lortzeko dituzten zailtasunak detektatzen eta zailtasun horiek gainditzeko bideak ezartzen saiatu direla adierazi du.Ildo horretan, adibidez, 2006. urteko erantzunetan ikasle ijitoen eskolatzea hobetzeko hartutako zenbait neurri aipatu zituen; ikasle ijitoen eskolatzea hobetzeko plana prestatzeko oinarrizko agiri bat egitea, edo irakasleak ijitoen eta hiru lurraldeetako hezkuntzaren gainean trebatzeko ikastaroak, irakasleekiko lan saioak ijitoen kulturaren gaineko material interaktiboak dituen CDa aurkeztuta, etab.Aurrekari horiek kontuan hartuta, Sailari egin dizkiogun azken bi informazio eskaeretan, ikasleen banaketari buruzko datuak osatze aldera, honakoak galdetu dizkiogu, zehazki:- Ea datu gaurkoturik badagoen ikasle horien eskolako emaitzen inguruan: Lehen Hezkuntza gainditu dutenen tasak; errepikatze tasak; eskola-graduatua lortu dutenen tasak; 16 urte bete baino lehen edo DBH amaitu baino lehen ikasketak uzten dituztenen tasak...- Zer programa edo laguntza bideratzen ari diren biztanle talde honen berariazko premiei emandako erantzuna hobetzeko eta zer eragin izaten ari den eskola-emaitzen hobekuntzan.Eskolako emaitzak ezagutzea eta laguntza programa edo jarduketen benetako eragina jakitea funtsezkoa iruditzen zaigu lortutako aurrerapenak eta hartu beharreko erronkak baloratu ahal izateko.Jarraipen bide hau, ordea, erabat ezinezkoa izan da, Sailak informazio egokia eskaintzeko edo jasotzeko jarri dituen trabengatik. Horrela, gure jarraipen espedienteei emandako erantzunek inoiz ez dute eskolako emaitzei buruzko daturik ematen, eta egiten ari diren programei, proiektuei, ekimenei eta abarrekoei buruzko informazio kualitatiboak izan ohi dira. Adibidez, hauei buruz:- Absentismoa prebenitzeko programak.- Batzordeak, hainbat zerbitzutako pertsonek osatutakoak, gutxienez azken hiru ikasturteetan funtzionatu du eta ikasle ijitoen eskolatzea hobetzeko planaren lehen proposamena egin zuen.- Egiteko hau eta Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako EAEko Planean kokatutako beste batzuk garatzeko EAEn jarduketa horietaz arduratuko den pertsona bat edukitzea, edo kolaboratzaile talde bat Bizkaian eta Araban askotariko eginkizunekin (ikastetxeetan esku hartzea, trebakuntza proposamenak, materialak prestatzea, etab.).- Ikaskuntza Erkidegoak edo Eskolako Laguntza eta Indartze Proiektuak bezalako proiektuak sustatzea.- Ijitoen erakunde edota elkarteen proiektuak diruz laguntzea, beste ikastetxe batzuekin lankidetzan jardun dezaten. Jarduteko lerro horri buruz, 2007an, sailak aurreratu zuen jarduteko eremua apurka-apurka handitu nahi zuen, urte hartako 840 ikasleetatik Euskal Autonomia Erkidegoko ikasle ijito guztiengana iristeko, 2.700 ikasle inguru zirelakoan. Nolanahi ere, erakundeentzako laguntzen azken bi deialdien datuek erakusten dute programa hauetarako bideratutako diru-zenbatekoak nabarmen murriztu direla (2010eko ekitaldirako 484.321,60 euro izan ziren, eta 2009ko ekitaldirako 729.400 euro), baita diruz lagundutako erakunde edo programen kopuruan: 2010eko ebazpenaren arabera, hiru erakundek bakarrik jaso zuten laguntza: Gao Lacho Drom Araban; Kale dor Kayiko Bizkaian eta Gipuzkoan; Iniciativa Gitana Bizkaian.Ikasle hauek eskolatzeari buruzko datu kuantitatiborik ez dagoenez gero (ikastetxeetan nola dauden banatuta edo daukaten eskola-arrakastaren tasak), hori justifikatzeko esaten da ezinezkoa dela datu horiek edukitzea, ikasle ijitoa izatea ez baita inongo datu-basetan agertzen den ezaugarria. Ildo horretan, erantzunen batean adierazi da "aurkako jarduketek ukitutako pertsonen funtsezko eskubideak urratuko lituzkete". Bitxia bada ere, aurreko ikasturteetan datu horiek bageneuzkan, eta idazki berean Sailak datuak edo estimazioak ematen ditu komenigarria deritzonean (adibidez, azaltzeko zenbat ikasle ijitorengana iristen den diruz lagundutako erakundeen arreta: 500 ikasle haur eta lehen hezkuntzako mailetan, 15 ikastetxetan; bigarren hezkuntzako 340 ikasle inguru, 42 ikastetxetan eskolatuak).Batzuetan jasotzen dena elkarteen balorazioa da. Adibidez, balorazio positiboak egiten dira: eskolatzea (geroz eta erregularragoa eta luzeagoa), bigarren hezkuntzan sartzea (motela baina etengabe)... Baina hobetu beharra ere aitortzen da: "Martxan jarritako neurriak gorabehera, badakigu emaitzak ez direla oraindik oso onak eta lanean jarraitu beharra daukagula ikasle ijitoek eskola-arrakasta lortzeko, euskara komunitate horretan ere bultzatzeko, eta familiek eta irakasleek kultur arteko ekintzako egitasmoetan esku hartzeko. Lan hori guztia uneon lantzen dihardugun Ikasle Ijitoen Eskolatzea Hobetzeko Planaren bidez aurrera eraman nahi dugu...".Hobetzeko beharrizan hori, adibidez, honela islatzen da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailburuaren 2009ko azaroaren 11ko aginduaren sarreran, dirua irabazteko asmorik gabeko erakundeei ikasle ijitoei zuzendutako hezkuntza jarduerak egiteko deialdia luzatzen diena:"Hezkuntza sistemak estrategia eta baliabide nahikoak izan behar ditu ikasle ijitoek eskolako arrakasta lortzeko ijito ez direnen aukera berak izan ditzaten. (...)Umeak adin jakin batzuetan eskolatze hutsak ez du haien arteko berdintasuna bermatzen hezkuntzan.Azken urteetan haien eskolatzean aurrerapen handiak egin dira, baina haien eskola-arrakasta ez dago gure erkidegoko ikasle gehienen maila berean.Eskolako "arrakastako" aukerak gizarte bazterketa edo oztopo batzuek zailtzen dituzte, Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako Euskal Planak aitortzen duenez...".Gai hauetako batzuei buruz, sailaren erantzunak alde batera utzita, hobetutako errealitate batzuen zein beste errealitate kezkagarri batzuen berri ere izan dugu. Izan ere, datu orokor eguneraturik ez daukagun arren, errealitate honen hurbilpen partzialak badauzkagu, baita EAEri buruzko azterlan edo txostenak ere (edo izaera orokorragoak dutenak, baina beren laginetan gure erkidegoko ikastetxeak edo familia ijitoak sartzen dituztenak). Izan ere, Arartekoak berak absentismoari, eskola-arrakastari eta eskola porrotari zein curriculumeko materialetan ijito herria aintzat hartzeari buruzko datu berriak eskuratu ditu, eta errealitate kezkagarriak erakusten dituzte. Adibide gisa, honako hauek aipa ditzakegu:- Arabako sasoikako biztanleriaren eskolatzearen errealitatea, Arartekoak aztertua eta txosten honetako hurrengo atalean islatua.- Ijitoen hezkuntzako normalkuntzari buruzko zenbait azterlanetan, Ijitoen Idazkaritza Nagusia Fundazioak jakitera eman dituenak, arazo nagusiak aztertzen dira: eskolatzea, eskolako errutinak, ikasteko ohiturak, lortutako maila akademikoa, gizarte elkarreragina hezkuntzaren testuinguruan eta ikastetxean bizi den kultur artekotasuna.- Kale dor Kayiko elkarteak jaso dituen datuak, urtez urte eskolatzea eta emaitza onak dakartzatenak eta saritzen dituztenak, jardunbide egokiaren adibide gisa baloratu behar direnak ekitaldi publikoetan.- Elkarte honek berak sustatutako lan berria, "Curriculumeko materialetan ijito herria aintzat hartzeari" buruzkoa.- "Ijito Herriaren egoera Euskal Autonomia Erkidegoan" izeneko diagnostiko-txostena, 3. kapituluan, hezkuntzari buruzkoan...Datu guztien arabera, biztanle talde hori da, hain zuzen, eskola inklusioa eta eskola-arrakasta lortzeko zailtasun handienak dituenetako bat eta, beraz, berariazko arreta eskaini behar zaio.Orain dela gutxi, Arartekoak berak aparteko txosten bat argitaratu zuen, adingabekoei balioak transmititzeari buruzkoa, errealitate gordin hau berriro ere agerian uzten duena: eskolatutako ijitoek oraindik ere gaitzespen maila handia pairatzen dute beraien ikaskideen aldetik: hain zuzen ere, txostenaren datuen arabera, gaitzespen mailarik altuena bizi duen ikasle sektorea da.Funtsezko arazoakHezkuntza beharrizan berezi eta berariazkoei buruzko aurreko ataletan, Arartekoak nabarmendutako 10 arazo funtsezkoak aipatu dira dagoeneko. Beraz, ez dugu haiei buruz luze jardungo, nahiz eta asko (edo denak) errealitate honetan aplikatu ahal diren.Hemen nahiago dugu gai horri buruz "EAEn ikasle ijitoen eskolatzea hobetzeko programa bat egiteko oinarrizko dokumentuan" jaso zen informazioa berreskuratzea eta aprobetxatzea. Horretarako, dokumentuaren IX. bertsioa erabiliko eta laburtuko da, bereziki 2. atala ("Eskolatzearen egungo egoera") eta 3. atala ("Gainditu beharreko oztopoak"). Oraindik nahiko berria da dokumentu hau (2008), ez oso ezaguna, eta sektorearen beraren ekarpenekin egina."- ESKOLATZEAREN EGUNGO EGOERAIkasle ijitoen gaur egungo egoera deskribatzerakoan, azken urteetan egindako zenbait aurrerapen ikusiko ditugu, baina oraindik zailtasun askorekin.Aurrerapenen artean, ondokoak nabarmendu ahal ditugu: Ia erabateko eskolatzea lortu da nahitaezko eskolatzearen tarte handi batean. Haur eta lehen hezkuntzako eskolatze indizeak nahiko handiak dira, eta poliki-poliki bigarren hezkuntzan ematen ari dira. Ikasle batzuek bigarren hezkuntza graduatuarekin amaitzen dute eta batzuek derrigorrezko hezkuntzaren ondoko ikasketak egiten dituzte. Oraindik ez dira portzentaje altua, baina urtez urte gehiago dira eta gainerakoentzat eredugarri dira. Familia ijitoek gero eta interes handiagoa dute beren seme-alaben hezkuntzan. Eskolaren eta familien arteko hurbilketa gertatzen ari da, eta familiek gero eta inplikazio handiagoa dute hezkuntza prozesuan. Prozesu honetan, familia ijitoak eta haien elkarteak eragile ezinbestekoa dira ikasle ijitoen eskolatzea hobetzeko orduan. Zenbait ikastetxetan, irakasleak, prestakuntzan eta ikasle ijitoen eskolatzeari, inklusioari eta abarrei buruzko gogoetan oinarrituta, ikasle hauek eskola-arrakasta izan behar dutela planteatzen ari dira, eta familiekiko harremana elkarrekin jardun beharra kontuan izanik lantzea planteatzen ari dira. Batzuetan ikastetxe osoak egiten du gogoeta eta, beste batzuetan, gehienetan, irakasle batzuek bakarrik.Hauek dira zailtasunik larrienak: Hezkuntza etapa guztiak arrakastaz gainditzen dituzten ikasleak gutxi dira. Goiko mailetan ikasle ijito gutxi daude (DBHko 2. zikloan, batxilergoan, prestakuntza zikloetan...). Eskolatzea gero eta erregularragoa eta luzeagoa den arren, hezkuntza sisteman eta gizartean oro har benetako integrazioa zailtzen dituzten ikastetxeetan gertatzen da: euskalduntzea bermatzen ez duten ereduak, emaitza akademiko txarrak dituzten ikastetxeak, bigarren hezkuntzan espazio segregatuak... Ikastetxeetan ijitoen eta ijito ez direnen artean dauden harreman positiboak ez dira kalean ere gertatzen. Ikasgelan, patioan, jantokian eta abarretan sortzen diren harreman pertsonalak ez dira umeen eta nerabeen bizitzan ere ematen ikastetxetik kanpo. Eskolan edo institutuan elkarrekin egoten dira, baina kanpoan ez dute ia harremanik izaten elkarrekin. Ikasle ijitoak bigarren hezkuntzako zentroetan sartzean, alde bietatik beldurra eta gaitzespena piztu dira, bigarren hezkuntza lehen hezkuntzako zentrotik kanpo dagoenean. Era berean, orain arte, institutuetako irakasleek eta ijito ez diren ikasleek aurreiritziak eta konfiantza eza dauzkate ikastetxe hauetan sartzen ari diren nerabe ijitoen aurrean. Bigarren hezkuntzan oraindik ere asistentzia irregularra eta eskolako absentismoa handiak dira. Ijito helduen maila akademikoa oso txikia da. Horregatik, eta laneratzeko benetako aukerak ematen dituzten trebakuntza prozesuen eskaintza gutxi daudelako, helduen hezkuntzako zentroetan parte hartze txikia izaten dute eta prestakuntza akademikoak ematen dituen aukerak ez dituzte baloratzen. Horrenbestez, seme-alabak eskolatzeko prozesuan laguntza familiarra emateko zailtasunak daude.- GAINDITU BEHARREKO OZTOPOAKOro har, ikasle ijitoen aurrerapena galarazten duten dinamikak ez ezagutzeagatik eta haiei buruz gogoeta ez egiteagatik, deskribatu ditugun zailtasunak faktore indibidual edo familiarrei egotzi ohi zaizkie, adibidez, motibazio edo interes eza edo bestelako defizitak. Arazoak haienak eta haien familiarenak direla ematen da aditzera, teorian gainerako pertsonen aukera berberak dituztelakoan. Baina egoera hau ijitoek ingurunearekin, gainerako pertsonekin, erakundeekin etab (eta alderantziz) duten harremanaren emaitza da. Harreman horiek oztopoak sortu dituzte zenbait eremutan eta, zehazki, hezkuntzan. Oztopo hauek eskolako arrakasta zailtzen dute. Pertsona hauek aurki ditzaketen oztopoak ezagutu behar ditugu, egoera eraldatzea eta gainditzea ahalbideratzen duten klabeak planteatzeko. Besteak beste oztopo hauek aipatu behar ditugu:1. Ikaskuntzarako eta elkarbizitzarako oztopoak.2. Kultur ezberdintasunekin zerikusia duten oztopoak.3. Familiaren eta eskolaren arteko harremanarekin zerikusia duten oztopoak.4. Baliabideekin zerikusia duten oztopoak.1. Ikaskuntzarako eta elkarbizitzarako oztopoak Ikasle ijitoek ikasteko dituzten aukerei edo interesari buruz eskola sistemak gaur arte izan dituen espektatiba txikiak. Ikasle ijitoei buruz izan den ikuspegia, defizita azpimarratuz, eta ez gaitasunak. Curriculuma gehiegi egokitu zaio testuinguruari (soziala, familiarra, etab) ikasle ijitoentzat hezkuntzako planteamenduak egiterakoan. Horregatik, minimoen curriculuma garatu da, gaur egungo egoera gainditzen laguntzen duen maximoen curriculuma prestatu beharrean. Ikasgela barruan dauden harreman guztiek nolabaiteko ikaskuntza sortzen dutela kontuan ez izatea. Asistentzia irregularra edo epe luzeko absentismoa gertatuz gero harrera ez planeatzea. Familiek eskolarekiko duten espektatiba txikia, emaitza ezagatik, arrakasta ereduengatik, gaur egungo gizartean beharrezkoak diren ikaskuntzen informazioagatik etab. Familiek etxean ez daukate baliabide akademikorik, adibidez, entziklopediak edo liburuak. Lehen hezkuntzatik bigarren hezkuntzara igarotzean eta bigarren hezkuntzan zehar ez da jarraipenik egiten.2. Kultur ezberdintasunekin zerikusia duten oztopoak Batzuek besteen balioak, ohiturak, eta dinamikak ez ulertzea. Pertsona jakin batzuen portaera negatiboak ijito guztiei leporatzea. Ikasle ijitoen presentzia irakaskuntzaren kalitatea murriztearekin eta gatazkak areagotzearekin erlazionatzea. Ikastetxean ijitoen historia, hizkuntza eta kultura ez egotea. Eskolan ijito heldurik ez egotea.3. Familiaren eta eskolaren arteko harremanarekin zerikusia duten oztopoak Ikastetxeak familiekin duen harremana idatziz izatea. Familiek seme-alaben hezkuntza prozesuan zer esan gutxi dutela uste izatea. Ijitoen familiek eskolako testuingurua ez ezagutzea, eta haiei informazioa helarazteko kanal ezberdinak eta egokiak ez egotea. Ikastetxeetako prestakuntza eta parte hartze instantzietan ijito heldurik ez egotea, egotekotan, eta eskolen eta familia ijitoen artean ia harremanik ez egotea.4. Baliabideekin zerikusia duten oztopoak Eskolatik kanpo, familia ijitoen eguneroko ingurunean, ikaskuntza akademikoak eta instrumentalak egiteko aukera eza. Familia ijitoek diru gutxi dute euren seme-alaben ikasketak ordaintzeko. Ikastetxeek edo familiek ez dakite ikasle ijitoen eskolatzea hobetzeko programa eta jarduketak abian jartzeko helburuarekin erakundeek egiten dituzten ahaleginen berri. Dauden baliabideak ez dira optimizatzen eta koordinatzen".Hobetzeko proposamenakHemen ere gure txostenean hezkuntza beharrizan bereziei egin genituen 21 gomendioak, txosten honetako aurreko ataletan gogora ekarri ditugunak, berriro aipa genitzake.Baina nahiago dugu aurreko epigrafean erabilitako dokumentua aprobetxatzen jarraitzea. Izan ere, dokumentu horretako 5. kapituluan funtsezko zazpi helburu jarri dira, gure erkidegoan ikasle ijitoen eskolatzea hobetzeko.Dokumentuak, 7 helburu horietako bakoitzari buruzko justifikazio arrazoitua eskaintzen du eta egin beharreko ekintza sorta (batzuetan oso luzea) proposatzen du. Gure txostenaren ezaugarriak kontuan izanik, hemen 7 helburuen izenak bakarrik jasoko ditugu:"1. Ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuak hobetzea eta aberastea.2. Curriculuma kultur artekotasun klabean aberastea, ijitoen historia, kultura eta kultur erreferenteak sartuz, gure gizartearen parte diren aldetik.3. Ijitoen familiekiko lankidetza eta haien partaidetza hobetzea hezkuntza komunitatearen barruan.4. Ikastetxeetan ekintza positiboko proiektu inklusiboak egitea, ikasle ijitoen eskolako arrakasta eta kultur arteko bizikidetza hobetzeko.5. Ezberdintasunak gainditzeko neurri osagarriak jartzea.6. Emaitza akademiko txarrak dituzten ikastetxeetan eraldaketa prozesuak hastea, eskola-arrakasta lortzea mesedetzen dutenak.7. Zerikusia duten eragile guztien prestakuntza sustatzea (irakasleak, aholkulariak, administrazioa, senideak, elkarteak etab)".Oinarrizko dokumentuan jasotzen diren proposamen guztiak hobekuntza planak bilatzen dituen oinarrizko hiru helburuen zerbitzutan daude:1) Eskola-arrakastan aurrera egitea, euskalduntzea areagotzea eta ikasle ijitoek eskolan urte gehiago ematea.2) Gaur egungo gizartean beharrezkoak diren trebeziak garatzea.3) Kultur arteko bizikidetza ikastetxeetan.JarraipenakLehenago esan dugunez, gai honi buruzko jarraipena ez da erraza izan, batez ere erakunde honentzat funtsezkoa den kontu batean: biztanle sektore honen eskolako arrakasta edo porrota, edo bestela esateko, gure hezkuntza sistema zein puntura arte den kapaz haien beharrizan bereziei erantzun egokia emateko: eskolaren arrakasta edo porrota biztanleri sektore honi dagokionez.Hemen, azken bi urteetan eginiko jarraipenaren laburpen txiki bat egingo dugu. Bi urte hauetan, Hezkuntza Sailari bospasei konturi buruzko informazioa eskatu diogu:a) Ikasle ijitoen kokapenari buruz eskura dauden datuak, lurraldeka eta sareka.b) Datu gaurkotuak ikasle horien eskolako emaitzen inguruan: Lehen Hezkuntza gainditu dutenen tasak; errepikatze tasak; eskola-graduatua lortu dutenen tasak; 16 urte bete baino lehen edo DBH amaitu baino lehen ikasketak uzten dituztenen tasa.c) Biztanle sektore honen berariazko beharrei emandako erantzuna eta eskolako emaitzen hobekuntzan duten eragina hobetzeko programak edo laguntzak.d) Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako I. Euskal Planean sailak agindu zituen baina egin ez diren jarduketei buruzko informazioa.e) Ikasle ijitoen eskolatzea hobetzeko programaren egoera.f) Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako II. Euskal Planean aurreikusitako jarduketak martxan jartzeko aurreikuspenak, haiek betetzeko urratsak eman diren, bideratuko diren baliabideak eta betetzeko epeei buruzko aurreikuspenak.- Sail horren erantzunetik (2009ko urtarrilean jasoa) ondoko elementu hauek nabarmendu behar ditugu:a) Dauzkagun datuei buruz, esan behar dugu 2.700 ikasle inguruko estimazioa mantentzen dela, haietako %89a sare publikoan eskolatua.b) Eskolako emaitzei dagokienez, ez daukate daturik baina espero dute ikasle ijitoak eskolatzea hobetzeko programa martxan jartzean edukiko dituztela.c) Biztanle sektore honen beharrizan espezifikoen erantzuna hobetzeko egiten diren programa edo babesei dagokienez, sailaren erantzunean, hezkuntzako arreta ikasle guztien artean (eta batez ere gizarte sektore behartsuenen artean) hobetzea bilatzen duten zenbait programak aipatzeaz gain, zenbait jarduketa espezifiko aipatzen dira, ondoko eremu hauetan:- irakasleen prestakuntza (Garatu programaren barruan);- ikasle ijitoen eskolatzea hobetzeko ekipoa (pertsona gehiago edo gutxiagorekin eta dedikazio gehiago edo gutxiagorekin, lurralde bakoitzaren arabera);- ikasle ijitoentzako hezkuntza jarduerak egiten dituzten erakundeentzako laguntzak (2008an 700.000 euro);- ikasketa lizentzia;- material espezifikoak egitea (CD bat argitaratzea; web gunea);- ikasle ijitoen eskolatzea EAEn hobetzeko programa baten zirriborroa egitea.d) Egin ez diren I. planeko jarduketei dagokienez, sailaren erantzunean azaltzen da oso zaila dela jarduketa batzuen burutze maila baloratzea (ez baitaukate ebaluaziorako adierazlerik). Gainera, azaldu dute egin ez diren jarduketetako batzuk egiten hasi direla, eta onartu du beste batzuk egin gabe geratu direla. Egin ez direnak eta, kasuren batean, ez egiteko arrazoiak, aipatu ditu.e) Azkenik, eskolatzea hobetzeko programa egiteko faseari dagokionez, izandako atzerapena aitortzen da, zein fasetan dagoen aipatzen da (saileko zenbait helbidetara eta zenbait erakundetara bidalitako zirriborroa) eta 2009. urteko lehen hilabeteetako jardunaldi teknikoen aurreikuspena aipatzen da.- Egin genion azken informazio eskaerari 2010eko otsailaren 22an erantzun zion Hezkuntza Sail berriak. Bertan zenbait gai aipatu zituen: Ijitoen elkarteekin egindako batzarrak. II. planaren berrikuspena, batez ere hezkuntzari dagokionez. Ijitoen eskolako emaitzei buruzko "datuak" eskuratzeko zailtasunak eta aukerak...Eskolatutako biztanleriaren sektore honetan eragina duten programa edo proiektuei dagokienez, ondoko hauek aztertu dira: PROA lagungoa (%40ko gehikuntzarekin zerikusia duten zentroetan). PROA errefortzua (12 zentro; haietako 7 ikasle ijitoekin). Erakundeei laguntzak emateko agindua, haien diru-zenbatekoa eta jarraipena. Hizkuntz errefortzuko irakasleak edo kultur artekotasuneko arduradunak direnak. Ikasle ijitoen eskolatzean laguntzen duten pertsonak (Araban 1 eta Bizkaian 2). Ikaskuntza komunitateen babesa (haietako 5 ikasle ijitoekin). Irakasleen prestakuntzako mintegi eta ikastaro espezifikoak. Etab.Ikasle ijitoak eskolatzea hobetzeko planari dagokionez eta Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako II. Euskal Planean aipatutako jarduketei dagokienez, onetsi diren edo ez gorabehera eta haien garapen maila gorabehera, egiten ari diren jarduketa batzuk aipatu dira. Zehazki: zentroei laguntzea, ekintza positibo eta inklusiboko proiektuak hasteko edo finkatzeko; eskolako eremuan ikasle ijitoei eta haien familiei zuzendutako hezkuntza proiektuen garapenerako, erakundeentzako laguntzen deialdiak egitea; familiekin sentsibilizazio ekintzak egitea, ume ijitoak ahalik eta goizen eredu elebidunetan eskolatzea sustatzeko; ikasle ijitoen arrakasta zailtzen dituzten oztopoei buruz gogoeta egiteko eta hobekuntza proposamenak diseinatzeko lan-saioak; eskola-porrota duten ikasle ijito asko dituzten ikastetxeak detektatzea; eskola-porrota duten ikasle ijito asko dituzten ikastetxeak eraldatzeko prozesuak diseinatzea; ikastetxeetatik senideen prestakuntza bultzatzea; irakasleen prestakuntza eta sentsibilizazio ekintzak egitea; hezkuntza eremu formalean ijitoen kultura ikusgarri egiten duten materialak hedatzea...Funtsezko datuak - adierazleakLehenago ere esan dugu datuak eduki behar genituzkeela (adibidez, eskolatzeari buruzkoak edo eskolako emaitzei buruzkoak), jakin ahal izateko gure hezkuntza sistema zein punturaino den benetan inklusiboa edo zein neurritan eskaintzen dien erantzun egokia ikasle ijitoei. Baita bide arruntetatik eskuratzeko zailtasunei buruz ere.Eduki, ez daukagu eskolatze mailari buruzko datu fidagarririk ere, adibidez ikasleen sexuaren eta adinaren arabera edo haien ikastetxeen ezaugarrien arabera (sarea, etapak, eredua, etab.) sailkatuak.Zentzu horretan, oraindik ere uste dugu beharrezkoa dela aurrerapenak edo atzerakadak ezagutzea eta baloratzea ahalbideratzen duten datu edo estimazio fidagarriak edukitzea. Adibidez, eskolako arrakastaren eta porrotaren datuak edo estimazioak; ez dira zertan ikasle bakoitzaren mailan kalkulatu behar, baina zentro bakoitzean bildu ahalko lirateke. Datu horiek, zalantzarik gabe, eboluzioaren adierazle egokiak izango lirateke, baita abian dauden programen eraginkortasuna ebaluatzeko edo baloratzeko ere.Ez gara beharrizan hori planteatzen dugun bakarrak. Europak Kontseiluak ere planteatu du, eta Nazio Batuen Umeen Eskubideen Batzordeak berak behin baino gehiagotan aipatu du. Adibidez, batzordeak Espainiari 2002. urtean eginiko adierazpenetan Espainiari 1994. urtean egindako gomendio berak errepikatu zituen, umeen egoerari buruzko datuen bilketa hobetu beharrari buruz, Espainiak ondokoa egin zezan:"Konbentzioak barruan hartzen dituen eremu guztietan 18 urtetik beherako biztanle guztiei buruzko datuak biltzeko eta sistematikoki banakatutako datuak analizatzeko mekanismoa hobetzea, talde zaurgarrienei (hau da, ume ijitoei, familia migratzaileetako seme-alabei, heldurik gabe dauden ume migratzaileei eta ekonomikoki eta sozialki behartsuak diren familietako seme-alabei) arreta berezia emanez;Datu eta adierazle horiek modu eraginkorrean erabiltzea, Konbentzioa aplikatzeko eta gainbegiratzeko politikak eta programak formulatzeko eta ebaluatzeko".Batzuetan, zeharka, baditugu hezkuntza etapa bat amaitu duten edo arrakastaz gainditu duten ume ijitoen gaineko datu batzuk. Elkarte batzuek (hala nola Gao Lacho Drom Araban edo Kale dor Kayiko bereziki Bizkaian) datu hauek eduki ohi dituzte. Baina, nolanahi ere, elkarteek esku hartzen duten ikastetxeei buruzkoak bakarrik izaten dira datu horiek.Ikus ditzagun, adibidez, geuk jasotako datuak, Kale dor Kayiko elkarteak antolatu zuen aitortza eta sari banaketako ekitaldian, 2010eko ekainaren 22an, Deustuko Unibertsitateko Auditorioan:- Derrigorrezkoak ez diren mailetan (batxilergoa eta lanbide heziketa) bost sari banatu ziren: lau mutili eta neska bati.- DBHn, 12 aitortza egin ziren (etapa amaitzeagatik, 5 mutili eta 7 neskari) eta 10 sari banatu ziren (eskolako graduatua eskuratzeagatik, 3 mutili eta 7 neskari), 20 bat zentrotakoak (16 publiko eta 4 pribatu).- Lehen hezkuntzan, 19 aitortza egin ziren (14 neska eta 5 mutil) eta 14 sari banatu (9-10 neska; 5-4 mutil).Datu horiek eskolatzeko adinean dauden ijito guztien adierazgarri dira? Biztanleria osoaren zein portzentaje islatzen dute? Ezin dugu jakin, ez modu fidagarrian behintzat. Zenbait joera ulertzeko erabil ditzakegu dena den, adibidez:- Eskolatuta dagoen eta arrakasta duen biztanleriaren murrizpena adinak gora egin ahala (murrizpen hau bereziki esanguratsua da derrigorrezkoak ez diren mailetan).- Iraupen eta arrakasta maila, nesketan askozaz handiagoa dena mutiletan baino.Argi dago datu horietako batzuek aurrerapenak erakusten dituztela beste garai batzuen aldean, baina ezin dugu baloratu hobekuntza zenbaterainokoa izan den, ezta ere -eta hori garrantzitsuagoa da- zer dagoen oraindik hobetzeko.Argi-itzalak erakundeen erantzuneanAzken urteetan, erakundeak beren erantzunaren zati handi bat Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako I. Euskal Planaren bidez eta gero II. Planaren bidez artikulatzen saiatu dira (II. plana Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2009ko otsailaren 24ko bilkuran onartu zen eta oraindik ere indarrean dago).Plan baten eta bestearen artean, logikoa denez, ebaluazioa egiteko esfortzua egin zen, lortu ziren helburuak jakiteko edo garatu ez ziren jarduketa lerroen berri jakiteko. Horrela, hezkuntza arloari dagokionez, Kontseiluaren osoko bilkuran aurkeztu zen ebaluazio txostenaren zirriborroak (2008ko ekainaren 19an) ondoko hauek aipatu zituen egin gabeko ekintza gisa:"- Ikasle ijitoen eskolatzea hobetzeko plana egitea.- Curriculuma berrikustea, ijitoei buruzko erreferentzia esplizituak kultur arteko klabean sartuz.- Ijito asko dauzkaten ikastetxeetan ijito hezkuntzaren presentzia indartzeko ekintzak.- Ikastetxeetan ekintza positiboko proiektuak egitea, ikasle ijitoen arrakasta eta kultur arteko bizikidetza hobetzeko, berritzeguneen eta hezkuntzako ikuskaritzaren jarraipenarekin eta babesarekin.- Ikasketak babesteko bekak kudeatzea errazteko neurri osagarriak orokortzea.- Ikastetxeetatik senideen prestakuntza bultzatzea, eskola orduetan eta eskola orduetatik kanpo.- Ikastetxeak eraldatzeko bideak sustatzea, esku hartzeko proiektu globalen bidez, ikaskuntza komunitateen bidez, teknologia berrien bidezko ikaskuntzen bidez eta bestelakoen bidez.- Seme-alabak eredu elebidunetan dauzkaten pertsonen prestakuntza bultzatzea, oinarrizko euskara ikas dezaten".Dokumentu horretan bertan, analisi gisa, adierazi zen helburuak lortzeko programatu ziren 18 jarduketetatik 9 garatu zirela (batez ere ekintza positiboko neurrietakoak, senideen prestakuntzakoak eta ikasle ijito asko dauzkaten ikastetxeen eraldaketakoak) eta beste 9etan ez zela ekintzarik egin.Lorpenen artean ondoko ezaugarri hauek nabarmendu behar ditugu:"- Prestakuntza ekintzak eta irakasleak sentsibilizatzeko ekintzak egiten jarraitzen da. Nobedade garrantzitsu bat: ijitoen kultura ikusgarri egiten duten eta erreferente ijitoak islatzen dituzten materialak egiteko azterlanen lizentzia martxan jarri da.- Erakundeentzako laguntza deialdi garrantzitsu bat martxan jarri da, eskolaren eremuan hezkuntza proiektuak garatzeko, ikasle ijitoei zuzenduak.- Ikastetxeei baliabideak eman zaizkie deialdi orokor baten bidez, hizkuntza sendotzeko irakasleak sartzeko, eskola lagungoko programak ezartzeko etab.- Ghetto izaerako ikastetxeak eraldatzeko prozesuak hasi dira; halere, oraindik emaitzak ez dakizkigu".Erdietsi ez diren lorpenetan edo alderdi negatiboetan hauek daude:"- Ikasle ijitoen eskolatzea hobetzeko plana, aurreikusitako jarduketetatik garrantzitsuenetako bat, ez da martxan jarri.- Ez da ekimen esanguratsurik egin ijito helduek prestakuntza prozesuetan parte hartzea sustatzeko eta babesteko helburuarekin.- Ez da jarduketarik egin ikastetxeak eraldatzeko bideak sustatzeko, esku hartzeko proiektu globalen bidez, ikaskuntza komunitateen bidez, teknologia berrien bidezko ikaskuntzen bidez eta bestelakoen bidez".Adingabekoen ikuspegia. Familia ijitoen ikuspegiaUrte hauetan zehar, Arartekoaren erakundeak ijitoen herriko elkarteekin kontaktu asko izan ditu, bai Arartekoaren ekimenez, bai haien kexak kudeatzeko. Haien arazoak eta balorazioak zuzenean ezagutzeko modua dugu hau; interesgarria da betiere.Gainera, beste informazio iturri bat daukagu, oso ezaguna ez dena: "Ijito herriaren egoera EAEn" izeneko diagnostiko-txostena, Ikusbide elkarteak egina, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak 2005ean adjudikatutako kontratuaren bidez.Txosten horretan, oraindik ere argitaratu ez dena, EAEn bizi diren 571 familiatako 2.353 ijitoren iritziak jaso ziren. Familia horietako gehien-gehienetan adingabekoak bizi ziren. Gainera, kapitulu oso bat (hirugarrena) hezkuntzari buruzkoa da.Hona hemen datu eta informazio batzuk laburbilduta, geure txostenaren helburuarentzat baliagarri izan daitezkeelakoan.Datuek ondokoa erakusten dute, besteak beste:- Adingabekoen presentzia eta, horrenbestez, eskolatzearen beharrizanak askozaz ere handiagoak dira ijitoen familietan biztanleria orokorrean baino (ijitoen %34,7 15 urtetik beherakoak dira; biztanleria orokorrean, %11,9).- Ijitoen bi herenek ez dute ikasketarik, ezta lehen hezkuntzakoak ere (biztanleria orokorrean, %5). Ezberdintasunak aintzat hartzen dugun edozein maila edo etapatan deigarriak dira: adibidez, ijitoen %0,29ak ditu unibertsitateko ikasketak, eta biztanleria orokorrean, %20,59ak. Horrek erakusten digu azken hamarkadatan hezkuntzan sartzeko ezberdintasun handiak izan direla, poliki-poliki zuzentzen ari badira ere.- Ez da egia familia ijitoek ez dutela hezkuntza baloratzen. Adibidez, laginaren %84,1ak uste du garrantzitsua dela ume ijitoak egunero eskolara joatea.- %65,1ak konfiantza du maisu-maistrengan, baina %39,8ak uste du arazoak daudenean bakarrik deitzen dietela.- Beraien ustez, aurreko urteetatik hona hobetu edo okertu diren gauzak aipatzeko eskatzen zaienean, hezkuntzan ikusten dituzte hobekuntza gehien (%85,6ak uste du gazte ijitoen hezkuntza mailak hobera egin duela), beste gauza batzuetan baino (osasuna, etxebizitza, lana lortzea...).%85 horren ustez, zergatik hobetu da gazte ijitoen hezkuntza maila? Arrazoi ugari daude, pisu ezberdinarekin: Eskolara sarriago doaz (%65). Komunitate ijitoan hezkuntza maila handiagoa dago (%20). Ikastea beharrezkoa dela uste dute (%7). Ikastetxe gehiago daude eta hezkuntza jasotzea errazagoa da (%4). Integrazio eta berdintasun handiagoak daude (%4).- Eskolan ijito herriaren historia eta kultura sartzearen aldeko iritzia dute gehienek (%88,4) baita beraien jatorrizko hizkuntza irakastearen aldekoa ere (%80,2)...Eskolatzeko prozesuan izaten diren egoera problematikoei dagokienez, lauki hau oso esanguratsua da:Nota txarrak%34,3Beren seme-alaben portaeraren ondorioz irakasleek arreta deitzea%32,6Eskolara gustura ez joatea%32,4Kurtsoa errepikatzea edo atzeratuta joatea (adinaren arabera)%30,3Irakasleren batek tratu bidegabea ematea edo arretarik ez ematea%14,2Ijitoekin bakarrik ibiltzen da%11,9Maila bereko edo maila altuagoetako ikaskideek jazartzen dute edo gaizki tratatzen dute%11,2Ikasleak ez du arreta pertsonalizaturik jasotzen%11,2Zaintzaileren edo irakasleren batek ez dio arreta egokia ematen%10,09Iturria: Ijito herriaren egoera EAEn, Ikusbide, 2006. Txosten argitaratu gabea.Diagnostiko-txostenak beraien iritziak jasotzen ditu, eskolatzean dauden gatazkak gainditzeko beharrezkotzat jotzen dutenari buruz. Haien eskaerak hauei buruzkoak dira:- Etxeko lanak egiteko laguntza (%80,7).- Zentroetan ijitoen kultura ezagutzera ematea (%78,6).- Maisu ijitoak edo eskolan lan egiten duten ijitoak egotea (%76,4).- Atsedenaldietan jarduera gehiago egitea (%56,4).Eta beharrizanik larrienen artean ondokoak nabarmendu behar ditugu:- Materialak eskolak jarri beharko lituzke (%82,72).- Eskolako babeseko bekak eskuratzea (%76,2).- Kurtsoak gainditzeko eskolako errefortzua (%49).Laburpen edo ondorio gisaKasu honetan, ondorio gisa, Europako Legebiltzarrak onetsitako agiri baten hitzak hartu nahi ditugu. Testua legebiltzarrean ordezkatuta dauden herrialde guztiei zuzenduta dago baina gure erkidegoan aplikatu ahal da. Europako Legebiltzarraren 2008ko urtarrilaren 31ko ebazpenaz ari gara, ijitoei buruzko europar estrategia bat finkatzeari buruzkoa.Ebazpenaren testuak gai asko hartzen ditu barruan, noski. Hemen 14. atala bakarrik aipatuko dugu, hezkuntzari buruzkoa delako beren-beregi."Batzordeari eskatzen dio hezkuntzaren eremuan bazterketari aurre egiteko legeria sendotzeko aukerak azter ditzala, bazterketa desagerraraztean indarra eginez, eta ebazpen hau onesten denetik urtebeteko epean emaitzen berri eman dezala Legebiltzarrean. Errepikatzen da kalitatezko hezkuntza eskuratzerakoan berdintasuna lehentasuna izan beharko litzatekeela, ijitoentzako europar estrategia baten barruan. Batzordeari eskatzen dio estatu kideek ume ijitoak hezkuntza sistema normalizatuan txikitatik sartzeko egiten dituzten ekintzak finantzatzeko eta babesteko ahaleginak areagotu ditzala. Batzordeari eskatzen dio bigarren hezkuntzan eta goi mailako hezkuntzan (lanbide heziketa, helduen prestakuntza, ikaskuntza iraunkorra eta unibertsitateko heziketa barne) ijitoen aldeko ekintza positiboak bultzatzen dituzten programak babestu ditzala. Batzordeari eskatzen dio bereizketa gainditzeko eredu positiboak eta arrakasta-ereduak bultzatzen dituzten programen alde egin dezala (...)".Aurreko atalean bereizketa arriskuei buruz edo sozialki behartsua den biztanleriari erantzuna hobetzeko neurriak hartu beharrari buruz (3.5) planteatu dugun guztia hemen errepika genezake, ijitoetako askoren egoerari aplikatuz.Era berean, uste dugu haien egoerari hitzez hitz aplikatu ahal zaizkiela txosten honetako 5. kapituluan hezkuntza sistemari buruz egin genituen gomendio bereziak. Zehazki, beharrizan hauek planteatzen dituztenak:- Egoera baztertzaileak galaraztea, horretarako neurririk egokienak hartuz.- Politika konpentsatzaileak eta diskriminazio positiboko neurriak gehiago indartzea zailtasun gehien dituzten ikastetxeetan.- Beharrizan bereziko egoeren detekzioa hobetzea eta esku hartze goiztiarra mesedetzea.- Familiekin eta elkarteekin lankidetza mesedetzea.- Gaur egun dauden planak, programak eta sektore hau hobetzeko baliabideak ebaluatzea.- Lortzen ari diren eskolako emaitzen jarraipena egitea.- Dibertsitatea mesedetzea, ez bakarrik ikasleena, baita ikastetxeetako lantalde profesionaletan ere.3.7. Sasoikako langile diren familietako ikasleakSektorearen ezaugarriakUrtero, mahats-bilketa eta, neurri txikiagoan, patata-bilketa hurbiltzen direnean, Arabara pertsona asko eta familia osoak iristen dira aste batzuetan landan lan egiteko prest. Gehienak Arabako Errioxako herrietan agertzen dira eta batzuk Arabako Mendian eta Lautadan, irail-urria aldera, bilketa lanak iraun eta lana duten bitartean bertan geratzen dira, eta ondoren beste alde batzuetara alde egin edo euren jatorrizko lekuetara itzultzen dira. Hori dela-eta, pertsona horiei buruz hitz egitean, "sasoikako langileak" esan ohi zaie, hitz horren azpian talde osoa bildu nahian.Komeni da esatea, ordea, sasoikako langileen kolektiboa, beste edozein bezala, hainbat ezaugarri daukaten pertsonek eta taldeek osatzen dutela: jatorriaren arabera, bakarrik, talde antolatuetan edo familia taldeetan etorri diren; jatorrian kontratatuak izan diren, aurreko urteetan nekazari jakin batzuentzat lan egin duten, edo probatzearren datozen; administrazio egoera legeztatuta daukaten ala ez, atzerritarren kasuan; bilketa zereginetara bakarrik joan edo beste nekazal zereginetan ere parte hartzen duten, urte osoan, eskualdean... Horien eta beste ezaugarri batzuen arabera, haien bizi baldintzen, lan aukeren eta, orokorrean, premien artean alde handiak egon daitezke.Txosten honetan gurasoekin joan eta eskolatzeko adinean dauden adingabeen, sasoikako langile diren familien seme-alaben egoerari buruz baino ez dugu hitz egingo.Neska-mutil talde aldakorra da sasoi bakoitzean baina, azken urteotan, 541 (2000n) eta 205 (2009an) artean izan dira; haietatik, %20 eta %60 inguru (urtearen arabera) aste batzuez aipatu inguru edo eskualdeetako ikastetxeetan eskolatu dira.?Aurrekariak1995az geroztik, Ararteko erakundeak Arabako sasoikako langileen egoera jarraitu du, besteak beste, nekazaritzako lanetara familia osoarekin etortzen diren sasoikako langileen seme-alaben eskolatze-baldintzak jarraitu ditu.2002an, gai honen inguruko ezohizko txostena egin zen (Sasoikako langileen egoera Araban). Hori Eusko Legebiltzarrean aurkeztu eta eztabaidatu zen eta hainbat ekimenen jatorria izan zen: sasoikako langileei buruzko ez legezko proposizioa, Eusko Legebiltzarrak 2002ko abenduaren 12an onartua; sasoikako langileei buruzko mozioa, Arabako Batzar Nagusiek 2003ko urtarrilaren 20an onartua.Txostena egiteko mota guztietako informazio iturriak erabili dira:- ezarkuntzetarako eta bizilekuetarako bisitaldiak;- ikastetxeetara egindako bisitaldiak;- lana duten eta ez duten sasoikako langileei egindako elkarrizketak;- nekazariei egindako elkarrizketak;- laguntza programetan inplikazio zuzena duten taldeekin eta pertsonekin egindako bilerak: oinarrizko gizarte langileak, ikastetxeetako irakasle taldeak, gizarte edota hezkuntzako programak bideratzen dituzten taldeak, Ertzaintzako arduradunak...;- toki eta lurralde mailako erakundeei egindako datu eskabideak;- egindako programei buruzko urteroko memorien azterketa;- eraginpeko sailetako arduradunekin egindako bilerak (Arabako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza)...Informazioa erabilgarritasun irizpidearen arabera aukeratu da: errealitatea hobeto ezagutzeko eta bertan hobeto jardun ahal izateko baliozkoa den informazioa. Eta, neurri handi batean, behin eta berriro aipatu ditugun lau interes guneen arabera antolatu da: 1) kontratazioak; 2) bizilekuak; 3) eskolatzea; 4) gizarteratzea. Izan ere, txostenaren oinarrizko egitura (2-5 kapituluak) eta gomendioen bilketa bera ere, neurri handian, eskema horren araberakoak dira.Txostena argitaratu eta Legebiltzarraren ez-legezko proposamena eta Batzarren mozioa onartu ondoren, Arartekoaren jarraipenean, batetik, kanpaina bakoitzean burututako jarduera zehatzak eta, bestetik, epe ertaineko planak edo jarduerak bereizi dira. Horrela, adibidez, 2004ko txostenean, bereiz jaso ziren urte hartako kanpainari buruzko datuak (gomendio blokeetako bakoitzean; horietako bat, eskolatzean egindako hobekuntzak...) eta egindako urratsak, bereziki Plan Integralari, Erakunde arteko Mahaiari eta arauzko garapenerako zenbait proposameni dagokienez (ikusi 2004ko txostena, I. atala, 1.1.2 azpiatala).Usu, erakunde honen jarraipena hainbat jardueratan zehaztu da:- Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza sailburuarekin bilerak egitea.- Hasiera batean, Sasoikako Lanaren Mahaian parte hartzea, Arabako Foru Aldundiak bultzatuta, eta, ondoren, 97/2003 Dekretuaren bidez sortu zen EAEko Sasoikako Lanari buruzko Erakunde arteko Mahaian.- Arabako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailari, Hezkuntza Sailari eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari ofiziozko espedienteak zuzentzea.- Hainbat instalazio eta zerbitzutara in situ bisitak egitea; etab.Erreferenteak, ia beti, gure txosteneko 17 gomendioak eta goian aipatutako bi erakunde proposamenak izan dira, Bereziki erakunde edo sail ezberdinetan egindako ofiziozko jarduerei edo informazio eskaerei dagokienez. Hortaz:- Nekazaritza Sailari honakoei buruzko informazio eguneratua eskatu genion, esaterako, Plan Integralaren garapena, Erakunde arteko Mahaiaren funtzionamendua, sasoikako langileentzako instalazioak egokitzeko laguntza-ildoak, etab.- Hezkuntza Sailari honakoei buruzkoa: txosteneko 13 eta 14. gomendioak betetzeko abiarazitako neurriak eta jarduerak eta adingabeen eskolatzea.- Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari ondorengoen gainekoa: sasoikako langileen bizitokiek bete behar dituzten gutxieneko betekizunak arautzen dituen dekretua, etab.- Arabako Foru Aldundiari honakoen ingurukoa: sasoikako langileentzako instalazioak egokitzeko laguntzen deialdia, etab.Azken urteotan, ordea, jarraipena bera adingabeen eskolatzearen gaira mugatu dugu (ikusi 2005eko txostena eta 2006ko txostena), horri helduko baitiogu hemen.Oinarrizko arazoakIkusitakoaren arabera, sasoikako langileak diren familien egoera eta haien adingabekoena ere oinarrian honakoen araberakoa dira:- Zein diren haien kontratu baldintzak.- Zein diren haien ostatu-baldintzak.- Egiazko zer aukera daukaten euren seme-alabak eskolatzeko.- Zein den harrera egiten dieten herritarren gizarte sentsibilizazio edo inplikazio maila.Lau baldintza horiei (haiek denak berariaz aztertu dira erreferentziazko txosteneko atal banatan) arazo iturria den bosgarren elementu bat erantsi behar zaie: haien premiei erantzutea dagokien administrazio, erakunde eta zerbitzuen arteko desberdintasuna, eta halako kasuetan esku hartzen duten agente guztien artean koordinazio ona lortzeko egoten diren zailtasunak.Hemen aztertzen ari garen ikuspegitik, zehazki adingabeei buruz ari garenez, bereziki adierazitako gai edo arazoetako bi azpimarratu behar ditugu:- Maiz bizi diren ostatu-baldintzak (furgonetak, kanpamentuak, lonjak, erdi lagatako etxebizitzak...).- Eskualdeko ikastetxeetan eskolatzeko aukerak eta baldintzak.Zalantzarik gabe, heldutako gai edo arazo guztiek eragiten diote adingabeen egoerari, baina bi horiek, gure aburuz, zuzenago egiten dute eta, gutxienez, haien oinarrizko eskubide biri eragiten diete: hezkuntzari eta osasunari.Beraz, haiei helduko diegu bereziki.Hobetzeko proposamenakErreferentziazko txostenak zenbait gomendio egin zituen, zegokien administrazioei zuzenduta, sakonki aztertutako kontu bakoitzari buruz:- Erakunde eta zerbitzuen parte-hartzea eta erakundeen arteko koordinazio tresnak hobetzea.- Kontratazio-baldintzak kontrolatu eta hobetzea.- Ostatu-baldintzak hobetzea.- Sasoikako langileen familiei dagokienez, hobekuntzak egitea adingabeak eskolatzeko eta horiei laguntza emateko.- Gizartea sentsibilizatzea eta sasoikako langileak gizarteratzea.Hemen, besterik gabe, 17 gomendioakjasoko ditugu (ikuspegi orokorra ez galtzeko), eta adingabeen eskolatzea eta arreta hobetzera zuzendutako hirurak baino ez ditugu garatuko.- Erakundeen eta zerbitzuen inplikazioari buruzko hiru gomendioek honakoa proposatu zuten: Sasoikako lanaren Mahaiaren -edota antzeko tresna baten- zeregina indartu behar da, erakundeen arteko koordinazio-mekanismo gisa. Ukitutako administrazio guztien erakundeek hartu behar dute parte arazo honetan. Zerbitzu jakin batzuen erantzun-gaitasuna gehitu behar da aldi baterako behintzat, arazoa duten guneetan.- Kontratazio-irizpideak kontrolatzeari eta hobetzeari buruz, bost gomendio egin genituen: Kontratazioak euren jatorrian bultzatu behar dira. Azpikontratazioak salatu eta ikertu behar dira. Kontratazio-izapideak erraztu behar dira, eta, horrekin batera, Lan Ikuskatzailetzaren esku-hartzea gehitu behar da. Sasoikako lan poltsen sorrera edo kudeaketa sustatu behar da. Araban, nekazaritzako hitzarmena negoziatu behar da.- Ostatu-baldintzak hobetzeari buruz, adingabeen bizi eta osasun baldintzei zuzen-zuzenean eragiten dietenez, honakoa proposatu genuen: Sasoikako langileen ostatu-baldintzak arautu behar dira. Bide zehatzak antolatu edo erabili behar dira, erakundeek laguntza eman dezaten, eta, laguntza horri esker, lokalak ostatu moduan atondu edo presta daitezen. Aterpetxeak edo gizarte-ekipamenduak sustatu eta suspertu behar dira. Lokalen gaineko kontrola eta ikuskapena argitu eta garatu behar dira.- Laugarren multzo batean, sasoikako langileen familietako adingabeentzako eskolatzean eta arretan sartu beharreko hobekuntzei buruz hitz egin genuen. Horretaz luzeago jardungo dugu:Askotan, haurtxoak euren familiekin batera joaten dira nekazaritzako kanpainetara. Horregatik, zenbait pauso eman dira, haurtxo horiek eskolatzeko eta horiei laguntza emateko. Txosten honen 4. kapituluan xehetasunez azaldu dira pauso horiek, bai eta lortutako emaitzak eta erantzunak hobetzeko zailtasunak ere. Lehen esan legez, txosten honek bost gai jorratzen ditu, eta, ziur asko, hauxe da azken kontrol-urteotan gehien garatu dena eta ekimen gehiago bultzatu dituena. Gomendio hauetan, beraz, helburua ez da proposamen berritzaileak egitea. Haatik, helburua da hasitako jarduera-lerro batzuk azpimarratzea, eta horiek hobetzea eta ondorio handiagoak erdiestea.Gauzak horrela, azken urteotako eskarmentua gogoan izanik, eta hezkuntzako agenteek eurek bildutako ekarriak aintzakotzat harturik, Arartekoak honako proposamen hau egiten du: Adingabeen eskolatze-maila handitu behar da, horretarako beharrezkoak diren bide guztiak jorratuz (3. gomendioa). Maila horiek ez dira inoiz heltzen "erroldako" adingabeen %50era. Zenbait kasutan, adingabe horiek noizean behin baino ez dira eskoletara joaten, egun batean edo gutxi batzuetan.Eskolatze-maila handiagoa izan dadin eta adingabeak eskoletara gehiago joan daitezen, honako proposamen hau egiten da:* Garraio-laguntzak eta eskolako jantoki-laguntzak emateari eutsi behar zaio. Modu berean, gizarte-hezkuntzako programek laguntzak jasotzeari eutsi behar diote.* Sakon aztertu behar da talde zehatz batzuk zergatik joaten diren gehiago edo gutxiago eskoletara; horretarako, kontuan hartu behar dira faktore desberdinak, kasurako, adina, sexua, kokalekua edo jatorria. Gainera, adingabe horien egiazko eskolatzea bultzatu behar da, horretarako neurri bereziak hartuz (0-3 urte artekoentzat; 12 urtetik gorakoentzat; neskatoentzat; Portugalgo adingabeentzat...).* Alderdi guztiak sentsibilizatu behar dira, guztiek jakin dezaten eskolatzea beharrezkoa eta nahitaezkoa dela.* Gunean guneko zentro guztiek zuzeneko parte-hartzea izan behar dute.* Ahal den neurrian, eta zeharka bada ere, eskolatzea bultzatu behar da jatorrian. Eta, horrekin batera, eskura dagoen informazioa eman behar zaie agintari eskudunei. Ikastegien hezkuntza-erantzuna hobetu behar da (14. gomendioa). Horretarako honakoa proposatu da:* Jatorrizko ikastegiekin, harremanak bultzatu behar dira, bai eta informazioa eta dokumentazioa elkarrekin trukatu ere, baldin eta eskolatzea normalizaturik badago.* Fitxa edo ziurtagiri pertsonalak prestatu behar dira, hurrengo urteetan ere zentroen arteko kontrola errazteko.* Irakasleen heziketa berezia ahalbidetu behar da. Irakasleok, halaber, behar besteko aurrerapenaz izan behar dira ikastegietan, sasoikako langileak heldu aurretik ere. Gainera, irakasle horiek elkarrekin trukatu behar dituzte esperientziak eta materialak.* Ikastegietan, proiektu, programa, jarduera eta eskola-talde bereziak antolatu behar dira, adingabeen oinarrizko beharrizanak kontuan hartuta (gizarte-abilezia, trebetasun tekniko-instrumentalak...).* Eskoletan izandako esku-hartzeak koordinatu behar dira, horien bitartez eskolatik kanpoko gizarte- nahiz hezkuntza-programak garatzen diren neurrian. Oinarrizko helburuak iristeko orduan, elkar sendotzea bilatu behar da.* Eskolako dinamikaren barruan, integrazioa sustatu behar da (guneak, jarduerak, taldeak), hori egin ahal den guztietan...* Eztabaidatu behar da ea egoki ote den beste ezaugarri batzuetako irakasleak bertan izatea (portugesa dakitenak edo jatorrizko kulturetakoak direnak...). Gizarte-hezkuntzako programei eutsi behar zaie, eta horiek zabaldu egin behar dira (15. gomendioa). Programa horiek Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizate Sailaren diru-laguntza jaso dute, eta elkarte desberdinak arduratu dira haiek kudeatzeaz. Esperientzia hori guztiontzat ona izan da, kasuan kasuko helburuak erdiesteko eta hezkuntzako nahiz gizarteko beste zerbitzu batzuei laguntza emateko. Bide beretik, honako proposamen hau egiten da:* Programa horiek beste gune eta udalerri batzuetara hedatu behar dira, beste horietan ere sasoikako langileak bizi direlako.* Elkarteen eta hezitzaileen erantzukizunak argitu behar dira, beste erakunde eta profesional batzuei begira (gizarte-zerbitzuei begira, ikastegiei begira...).* Beste erakunde batzuekin koordinazioa erraztu behar da, guztiok batera xede erkideak lortzeko.- Azkenik, gizartea sentsibilizatzeari eta sasoikako langileak gizarteratzeari buruzko gomendioak egin ditugu: Gizartea sentsibilizatzeko programak eta jarduerak garatzea. Sasoikako langileei beren eskubide eta betebeharren edo erabil ditzaketen zerbitzuen berri ematea.Txosteneko 17 gomendio horiek ez ezik, hemen aipatu behar da Arartekoak 1997an egin zuen gomendio orokorra, "Sasoikako langileen eta haien familien ostatu-baldintzak".JarraipenakArestian aipatu denez, Arartekoak sasoikako langileak diren herritarren egoerari jarraipena egiteko zenbait bide erabili ditu eta egoeren arabera aldatu ditu.Adibide moduan, hemen 2007ko jarraipena laburbilduko dugu. Oso esanguratsua izan zen, urte horretan Sasoiko Lanari Arreta emateko Osoko Planaren tarteko ebaluazioa egin zelako (2004ko ekainean onartu zen plana) eta, bestalde, 2008-2011 aldirako plan berria egiteko urratsei ekin zitzaielako.Arartekoak parte hartu zuen Sasoiko Lanari buruzko Erakundeen arteko Mahaian ezarritako dinamikaren ondorioz (agiri oso xehatuak, memoriak, proposamenak, tartean diren erakunde eta sektore guztiek parte hartu ahal izateko foroak), gai horren inguruko informazioa oso zabala izan zen.Gainera, prestatzen diren agirietako asko (ebaluazio edo plangintzakoak), berrikusi eta onartu ondoren, agerian jarri dira eta Eusko Jaurlaritzan aurkeztu eta eztabaidatu ere egin dira; horregatik, ez da beharrezkoa hemen jasotzea.Bai planek bai egindako ebaluazioek erreferentziazko gure txostenean garatutako eskemari jarraitzen diote. Lau bloke handi daude (eta, horietako bakoitzerako, helburu eta jarduteko ildo batzuk):1) Kontratazio baldintzak hobetzea.2) Bizitokiak hobetzea.3) Adingabeei arreta eskaintzea.4) Gizartea sentsibilizatzea eta langile horiek komunitatean integratzea.Horri esker, nahikoa erraz ikus daiteke zeintzuk izan diren aurrerapenik esanguratsuenak eta zer alderdi eta hobekuntza lantzen jarraitu behar den.Agiri horiek oso luzeak dira eta, beraz, ez ditugu hemen laburbilduko. Interesatuta dagoen edozein pertsona edo erakundek kontsulta ditzake. Nolanahi ere, hemen, jarduteko ildo nagusiak edo lortu nahi diren helburuak gogorarazi nahi genituzke eta, ondoren, zenbait elementu nabarmendu.Lehena ondorengo koadroan laburbil daiteke:JARDUTEKO ARLOAHELBURU ETA EKINTZA NAGUSIAK1) Kontratazio baldintzak hobetzea- Kontratazioak euren jatorrian bultzatzea. - Kontratazio izapideak erraztea. - Lan Ikuskatzailetzaren eginkizuna indartzea. - Sasoikako lan poltsen sorrera edo kudeaketa sustatzea. - Nekazaritzako hitzarmen kolektiboa negoziatzea. - Lanbideko eta lanerako heziketa bultzatzea. - Laneko arriskuen prebentzioari buruzko gida praktikoa prestatzea.2) Bizitokiak- Bai banakako ustiapenetan bai bizitoki kolektiboetan sasoikako langileentzako bizitokiek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen araudia zehaztea. - Banakako ustiapenetan lokalak bizitoki gisa prestatzeko edo egokitzeko laguntza-ildoak ezartzea. - Bizitoki komunitarioen sorrera eta egokitzapena sustatzea.3) Sasoikako langileei lotuta dauden adingabeei eskainitako arreta- Adingabeen eskolatze maila handitzea. Garraiorako eta eskolako jantokirako laguntzak mantentzea. Adingabe talde ezberdinen egungo erantzuna aztertzea eta horiek eskolatzen laguntzeko berariazko neurriak planifikatzea. Jatorrizko ikastetxeekin informazioa trukatzeko bideen sorrera aztertzea. Eskolatzearen inguruko gizarte-hezkuntzako eta sentsibilizazioko programak garatzen jarraitzea. - Tartean diren ikastetxeen hezkuntza-erantzuna hobetzea. Zona bakoitzeko ikastetxe guztiek zuzenean parte har dezaten lortzea. Jatorrian eskolatze normalizatua izanez gero, bi ikastetxeen arteko harremana eta informazio trukea bultzatzea. Adingabeen eskola-ibilbidea biltzen duen fitxa prestatzea, beste zentroetan batzuetan eta ondorengo urteetan horren jarraipena errazagoa izan dadin. Irakasleen berariazko prestakuntza erraztea eta esperientzien elkartrukea faboratzea. Sasoikako langileei laguntzeko beharrezko baliabideak (bai giza baliabideak bai baliabide materialak) behar beste denbora lehenago prestatzea. Ikastetxeko proiektuak adingabeen ezaugarrietara eta beharrizanetara egokitzea. Eskolako esku-hartzeak gizarte-hezkuntzako programetan jasotakoekin koordinatzea. Ahal den guztietan, adingabeak eskolako dinamikan sar daitezen faboratzea. Beste profil bateko profesionalak izatea komenigarria ote litzatekeen aztertzea, sasoikako langileen sorterrietako hizkuntzak eta kulturak ezagutzen dituzten pertsonak barneratuta. - Gizarte-hezkuntzako programekin jarraitzea eta horiek zabaltzea. Gizarte-hezkuntzako programak sasoikako langileak hartzen dituzten zona guztietan garatzea. Programetan parte hartzen duten erakunde guztien eskumenak definitzea (gizarte zerbitzuak, ikastetxeak, elkarteak, etab.) eta arlo bakoitzean adierazitako jarduerak koordinatzea.4) Gizartea sentsibilizatzea eta langile horiek komunitatean integratzea- Gizartea sentsibilizatzeko programak eta jarduerak garatzea. Tartean diren kolektibo ezberdinak kontzientziatzea (bai sasoikako langileak bai nekazariak), bi taldeak eskubideak eta betebeharrak dituzten subjektu gisa onar daitezen. Gizartea pertsona horien bizitza eta lanaren inguruko egoerekiko sentsibilizatzea. - Sasoikako langileei beren eskubide eta betebeharren edo erabil ditzaketen zerbitzuen berri ematea. Sasoikako langileari gure inguruetan dauden zerbitzu eta baliabideen gaineko informazioa ematea.2006an egin zen bitarteko ebaluazioaren bidez helburu edo jarduteko ildo bakoitzerako ondorengoak zehaztu nahi dira:- Horien gauzatze maila.- Jarraitzearen egokitasuna edo beharra.- Aldaketa beharrezkoa den ala ez eta nola.- Hori gauzatzeaz nor arduratzen den.- Egindako gastua (hori zenbatzeko modukoa denean).Oro har, esan dezakegu helburuen betetze maila nahikoa altua dela eta, horrekin batera, beharrezkoa dela ezarritako ekintza gehienetan jartzea arreta eta horiek betetzeko lanean jarraitzea. Alderdi zehatz batzuetan, etorkizunean hobetzeko beharrak handiagoa dirudi, bereziki lehenengo bi eremuetan. Beraz, adibidez:- Sasoikako langileen kontratuak eta lan baldintzak ikuskatzea.- Jatorrian egiten diren kontratazioak arintzea.- EAErako nekazaritza-hitzarmena prestatzea.- Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak betetzeko kontrola egitea.- Bizitokien erregistroa eta kontrola egitea.- Bizitoki kolektibo eta ez-kolektiboak erabili eta lagatzeari buruzko araudia prestatzea.- Bizitokiak ikuskatzea...Une horrez gero, azken urtean Arartekoak egin duen berariazko jarraipena adingabeen eskolatzearen inguruko gaira mugatu da, bai Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzari Sailari zuzendutako ofiziozko espedientearen bidez bai Arabako Errioxako ikastetxeetakoren batera bisita eginda.Horrez gain, informazio iturri osagarri gisa, kexaren bat ere izapidetu da eta zenbait memoria irakurri dira; azken hauetan, informazioa aurki daiteke, esate baterako, askotan adingabeei ere eragiten dieten bizitoki baldintzei buruzkoa. Horren haritik, hainbat egoera onartezin ikusi ditugu, baina, 248/2006 Dekretua onartu den arren (horren bidez, sasoikako langileentzako bizitokien gutxieneko betekizunak erregulatzen dira), erakundeen esku-hartzea oso eskasa da (bai haiek erregistratu eta egiaztatzeari dagokionez bai ikuskapenei dagokienez, baita udalen esku-hartzeari dagokionez ere). Zenbait programaren bitartez, ordea, laguntza eskabide batzuei erantzun zaie.Funtsezko datuak - adierazleak. Eskolaratze adierazleakErakunde honek urtero egindako jarraipenari esker datu nahiko fidagarriak dauzkagu bai gunean dauden sasoikako langileen familietako haurrei buruz, bai bilketa kanpainako asteetan ikastetxeetan hartutakoei buruz.Orokorrean, azken urteotan gunean euren familiekin dauden adingabeak nabarmen gutxitu dira eta, aldi berean, gunean dauden bitartean eskolatze maila hobetzen joan da, zenbait adin tartetan behintzat (batez ere 3 eta 12 urte bitartean).Adibidez, 2006-2007 ikasturteko eta 2009-2010 ikasturteko datuak emango ditugu, bai "erroldatutako" adingabeei buruz bai haien ostatu eta eskolatze baldintzei buruz.Horrela, 2006ko kudeaketa txostenaren arabera, Arabako Errioxan finkatutako familia taldeetan 0 eta 16 urte arteko 203 adingabe "erroldatu" zeuden. Hori jaitsiera nabarmena da aurreko urteen aldean, eta haietako asko Portugaldik iritsi ziren. Inguruan 94 bizitoki bisitatu ziren, era guztietakoak. Erreferentziazko gure txostenean jasotako gomendioak betetzen zituzten etxebizitzetan bizi ziren adingabeen kopurua 13koa zen. Adingabe gehienak (99) lonja, borda, biltegi edo bodegetan bizi ziren. Bilarreko bi kanpalekuetan, urik gabe zeuden denda eta olanetan 15 adingabe zenbatu ziren. Beste 30 etxe zaharretan; 36 karabana edo furgonetetan...Agurain inguruan, 3 adingabe, familia berekoak zirenak, baino ez ziren detektatu nahitaezko baldintzak betetzen ez zituen espazio batean (biltegia) bizitzen. Kanpezuko Kuadrillan, adingabeak 20 izan ziren. Guztiak Portugalgoak ziren, 7 familiatakoak ziren eta gutxieneko baldintza higienikoak betetzen ez zituzten lekuetan bizi ziren.Hiru zona horietan, aurreko urteetako datuekin alderatuta, beheranzko joera ikus daiteke adingabeen kopuruan. Eskolatzeari helduz, baita Arabako Foru Aldundiak sustatutako gizarte-hezkuntzako programei ere, osasunean hezteko hainbat ekimen gauzatu dira: ikastetxeetan gosaltzea, eskolako jantokira joatea, dutxatzea, aho-hortzetako higienerako materialak zabaltzea, etab.Horrela, adibidez, ondorengo koadroan, Arabako Errioxan adina edo sexua bezalako zenbait aldagairen arabera maila ezberdinetan zenbaterainoko eskolatzea lortu den ikus dezakegu:Hezkuntza mailak0-3 urte3-6 urte (Haur H.)6-12 urte (Lehen H.)12-16 urte (DBH)GUZTIRASexuaNeskakMutilakNeskakMutilakNeskakMutilakNeskakMutilakNeskakMutilakAdingabeak guztira18724225047499685Eskolatzea00192040/4139/400259/6061/62Eskolatutako %0079,190,98285,1022,261,471,7Iturria: Arabako Foru Aldundiko Ongizate Foru Erakundea. Memoria, 2006ko kudeaketa txostena.Memoriak, alderdi positibo gisa, lortutako eskolatze ehuneko altua, horren iraupena (sei hilabete baino gehixeago Guardian, Eltziegon eta Lantziegon), edo arlo jakin batzuetan sustatutako eskola-integrazioa nabarmentzen ditu.Portugalgo adingabeei dagokienez, urte hartan, Arabako Errioxan, 87 izan ziren: haietatik, 35 eskolatu ziren; derrigorrezko eskolatze adineko eskolatu gabekoak 28 izan ziren, eta bizilekuetarako bisitetan jasotako informazioaren arabera, 59 adingabe inguru ez zeuden jatorrian eskolatuta (haietatik 34 3 eta 16 urte artekoak).Lortutako eskolatzeari dagokionez, hona hemen gogoeta esanguratsu batzuk:- 12 urtetik gorakoen artean oso gutxi eskolatzen dira oraindik ere. Legeari jarraiki, horiek institutuetara joan behar lukete derrigor. (Eskolara ez joateko oinarrizko arrazoiak honakoak dira: beste herri batera joan beharra, ikasketa maila urria...).- Datu hauek aurreko urteetakoekin alderatuta, eskolatutako adingabeen proportzioa handiagoa dela ikus daiteke: urte hartan "erroldatuen" ia %60, aurreko urteko %30ekin alderatuta. Horrek eskola-absentismoa nabarmen murriztea ekarri du.Dauzkagun azken datuak 2009ko kanpainakoak dira. Hezkuntza Sailak gure informazio eskaerari emandako erantzunetik honakoak azpimarratuko ditugu:- Ikasle hauek kanpaina garaian Arabako Errioxako zentro hauetan eskolatu dira: Víctor Tapia LHI, Guardia: Irailaren 29tik urriaren 20ra, gehienez 3-10 urte arteko 13 ikasle. Eltziego LHI: gehienez 24 ikasle, irailaren 22tik urriaren 20ra (20 LHn eta 4 Haur H.-n). Ramiro de Maeztu LHI (Oion): Irailaren 28tik urriaren 9ra; gehieneko ikasle kopurua: 8 ikasle, batzuk Kripan eta Biasteritik etortzen ziren. Bastida LHI: lau ikasle, horietatik bik zentroan jarraitu ditu mahats-bilketa amaitu ondoren. HLHI Assa Ikastola, Lapuebla de Labarca: 17 ikasle (12 LHn eta 5 HHn). Lantziego Ikastola: irailaren 18az geroztik, gehienez 14 gabe eskolatu.- Programarako zeuden babeseko irakasleei dagokienez, 9 zeuden (aurreko kanpainan bezala). Irakasle bat Oion eta Bastidan; bi Lantziegon, Eltziegon eta Guardian, irakasle bat kontratatu Assan.Arabako Hezkuntza Ordezkaritzak egindako txostenak eskolatze-datuez gain balorazio nahiko zehatza dakar, zentroz zentro eta gai desberdinei buruz:- Espazioen erabilera eta eskola-antolakuntza.- Ikasleekin egindako prestakuntza jarduerak.- Programarekin zerikusia izan duen irakasle bakoitzak egindako balorazioa, nahiz alderdi positibo nahiz negatiboena...Hobetzeko proposamen batzuk ere baditu. Hemen, oso labur, elementu horietako batzuk aipatuko ditugu, geroko jarduketak bideratzeko balio dezaketelako:- Zentro askotan lokal arazoa dago eta gela bezala liburutegia edo beste espazioren bat erabili behar izaten da, kanpaina bitartean.- Orokorrean ez dira soilik alderdi akademikoak programatzen, baita balio zibikoen prestakuntza (pertsonak eta gauzak errespetatzea edo tolerantzia) eta garbitasun pertsonaleko ohiturak ere.- Eskolako garraioa eta jangela erabiltzen dituzte oro har.- Zentroko ohiko antolakuntzan integratzeko mailak asko aldatzen dira: Haur Hezkuntzakoak erabat integratzen dira normalean, etapa horretako ohiko geletan; Lehen Hezkuntzan ikasle hauekin berariazko talde bat osatzen da gehienetan, talde egonkorretatik banatuta, baina jarduera batzuk partekatzen dituzte, hasi jolastordutik eta jangelatik eta arlo batzuen zatiak elkarrekin lantzera arte.- Irakasleek oro har lanaren balorazio positiboa egiten dute, zailtasunak ahaztu gabe, eta alderdi positibo hauek adierazten dituzte, besteak beste: irakasle taldearen arteko kooperazioa, gizarte zerbitzuekin koordinazioa, ikasleen prestutasuna, lana aberasgarria izatea sasoiko ikasleentzat eta ikasle egonkorrentzat...- Alderdi negatibo edo hobetu daitezkeen batzuk ere adierazten dituzte, esaterako, komunikazioa indartzeko irakasleen berariazko prestakuntza hobetu, familiak hobeto ezagutu edo erlazio handiagoa izan, plazak azkarrago eman beharra sortutakoan...Azkenik, gogoan izan behar dugu adingabeko horietako askorekin heziketako beste jarduera batzuk ere egiten direla, nahiz eta eskolakoak ez izan (aisiako jarduerak, garbitasun pertsonaleko edo elikadurako ohiturak garatu, osasun beharrei buruzko orientazioa...). Jarduera horiek Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen Sailak bultzatutako gizarte-hezkuntzako programei esker egiten dira.Interesgarria da datu horiek (haien iturria Eusko Jaurlaritzako Lurraldeko Hezkuntza Ordezkaritza da) Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politika eta Gizarte Zerbitzu Sailak 2009ko ekitaldiko sasoikako langileei buruz Ongizate Foru Erakundeak egindako azalpen Memorian ematen dituen datu batzuekin alderatzea edo osatzea. Memoria hori 2010eko martxoaren 11n bidali zioten Arartekoari.Horrela, sasoiko biztanleriaren eta, zehazki, gunean dauden sasoikako langileen familietako adingabeen "errolda" esan ohi diogunari dagokionez, honako datuak azpimarratu behar dira:KuadrillakAdingabe kop.Familia kop.Helduak guztiraPortugaletik iritsitakoen %Bizileku kop.Biasteri-Arabako Errioxa201661.656%60111Agurain0051%05Kanpezu-Arabako Mendia4448%657GUZTIRA205701.755%60123Iturria: Arabako Foru Aldundia / Ongizate Foru Erakundearen Memoria. 2009 / Guk eginda.Arabako Errioxako datuei helduz, ikasturte horretan eskualde horretan baino ez baitziren eskolatzeak gertatu, gunean erroldatutako 201 adingabeetatik 86 eskolatu ziren, hots, %43ko eskolatzea. Ehuneko hori, ordea, asko aldatzen da adinen edo hezkuntza etapen arabera, honako taulan ikusten denez:HEZKUNTZA MAILAADINGABE "ERROLDATUAK" GUZTIRAADINGABE ESKOLATUAKESKOLATZE %Haur H. 0-6 urte1011817,82Lehen H. 6-12 urte866474,42DBH 12-16 urte14428,57GUZTIRA2018642,79Iturria: Arabako Foru Aldundia / Ongizate Foru Erakundearen Memoria. 2009 / Guk eginda.Ez eskolatzeari (mahats-bilketak iraun bitartean, behintzat) eta horretarako arrazoiei dagokienez, honako datuak interesgarriak dira:HEZKUNTZA MAILAADINGABEEN ERROLDAESKOLATU GABEESKOLATU GABEEN % derrigorrezko eskolatze adinean0-3 urte5757-3-6 urte4426-6-12 urte862225,5812-16 urte141071,42GUZTIRA20111532Iturria: Arabako Foru Aldundia / Ongizate Foru Erakundearen Memoria. 2009 / Guk egina.Eskolatzea bera osatzeko, gogoratu behar da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak bultzatako gizarte eta hezkuntza programei esker, ohiturak landu eta adingabeen elikadurari, norberaren garbitasunari, jantziari edo osasunari buruzko jarduketak burutzen direla, familiak haurrak eskolatzera bultzatzeaz gain.Erakundeen erantzunaren argi-itzalakOnartu behar da erakundeek sasoikako langileen egoera hobetzeko egin genizkien proposamenei emandako erantzuna arretatsua eta denboran iraunkorra izan dela.Zalantzarik gabe, horretan eragina izan dute 2002an Eusko Legebiltzarrak onartutako ez-legezko proposamenak edo 2003an Arabako Batzar Nagusiek onartutako mozioak, kasu bietan gure txostena aurkeztu eta eztabaidatu ondoren. Horri esker lankidetza tresna edo bide berriak sortu ziren (hala nola Erakundeen arteko Mahaia), zenbait Planetan helburuak eta jarduketa ildoan zehaztu ziren, baita haien aldian aldiko ebaluazioa edo balorazioa ere, berariazko aurrekontua sortu zen, legebiltzarrean kontuak ematea ezarri zen...Horrela, esan dezakegu landutako gai guztietan aurrerapenak egon direla, guztietan maila berean gertatu ez arren.Hemen gehien interesatzen zaizkigun gai biei dagokienez, oraindik ere mota guztietako egoerak gertatzen dira. Hala:- Bizilekuen baldintzei dagokienez, oraindik gutxieneko osasun baldintzak betetzen ez dituzten egoera batzuk daude.- Eta zonako eskolatzeari dagokionez, baliabideak eta programak abiarazi arren, ematen du apurtzen zaila den oztopo edo sabai bat gertatzen dela, seguruenik askotan kultura faktoreengatik edo jatorrizko eskolatzeari (edo ez eskolatzeari) lotutako kontuengatik.Hortaz, lan asko egin da, baina asko dago hobetzeko.Kexen ikuspuntuaEz da erraza sasoi baterako dagoen biztanleriak, teorian bere eskubideen alde egiteko jo lezakeen zerbitzuak edo erakundeak ia ezagutu gabe, kexarik aurkeztea.Batzuetan, ingurua bisitatzen duten Arartekoaren beraren langileek, sasoikako langileekin hitz egin eta, esaterako, egindako lan bat ordaindu ez zaiela edo ostatu-baldintzak ezagututakoan, pertsona horiek salaketa jartzera bultzatu dituzte. Erantzuna, ia beti, argia izan da: "Ez genuke ezer irabaziko, eta berriz kontratatuak izateko aukerak galduko genituzke".Jasotako kexak, gehienetan, informalak izan dira eta gunean esku-hartzen duten beste pertsonen edo gizarte zerbitzuen bidez iritsi dira. Kexa arrazoiei dagokienez, aipatutakoak izan ohi dira: ezarkuntzak edo bizilekuak gutxieneko baldintzak ez betetzea; eskolara ez doazen zenbait adingabe; baliabide egokiak ez dauzkan ikastetxea...Landa-lana posible izan denean, Arartekoaren langileen bisitak eurak informazio iturri garrantzitsua izan dira Arartekoarentzat, eta zenbait jarduketa ekarri dute. Ezinezko izan denean, oinarrizko gizarte zerbitzuek, gunean gizarte eta hezkuntza programak burutzen dituzten elkarteek edo Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak berak emandako argibideak eta memoriak oso erabilgarriak izan dira.Adingabeen euren eta haien familien ikuspegiaZonako ikastetxe batera joan eta bertan eskolatutako sasoikako langileen familietako neska-mutilekin hitz eginez gero, orokorrean, garraioari, jantokiari, eskola denbora eta jarduerari, atsedenaldiari, eskolaz kanpoko jarduerei... buruzko asetasun adierazpenak ikusi eta entzuten dira.Ezarkuntza edo bizileku batera joan eta, eskolako ordutegian, eskolara joan ez diren haurrekin topo eginez gero, mota guztietako arrazoiak entzun dakizkieke, bai adingabeei eurei (batzuetan eskolara joan nahi lukete baina beste betebeharrak dauzkate) bai haien senideei.Familiek eurek euren seme-alabak ez eskolatzeko eman ohi dituzten zioak edo aitzakiak honakoak izan daitezke:- Egun gutxitan egongo dira (egonaldi laburra).- Eskola-garraioari beldurra diote.- Adingabe horrek beste adingabe batzuk zaindu behar ditu, haiek landan diharduten bitartean.- Bakarrik joan eta ondo tratatua ez izatearen beldur dira.- Heldu arduradun bat geratzen da adingabeak zaintzen (eskolatzearen ordezkapen gisa)...Horrela, esaterako, azken urtean familiek euren seme-alabak ez eskolatzeko adierazitako zioen artean, honakoak dira ohikoenak:- 0-3 urte bitarteko adingabeen kasuan, haur oso txikiak dira eta denbora laburrean egongo dira.- Nagusiagoen kasuan: denbora gutxi zonan, edo haietaz arduratzen den heldu bat dago.BilakaeraEsan denez, urtearen eta kanpainaren baldintzen arabera, gunean dauden sasoikako langileen biztanleria eta, zehazki adingabe kopurua eta haien eskolatze premiak oso aldakorrak dira.Honako tauletan ikus dezakegu. Bertan, azken hamar urteotan jasotako zenbait datu laburbildu dira.URTEAPERTSONAK GUZTIRAADINGABEAKFAMILIAK TALDEAKBATEZ BESTEKO EGONALDIA/ EGUNAKADINGABE ESKOLATUAKADINGABE ESKOLATUEN %20001.19740715519176%4320011.09329878 Familia 5 Talde15118%4020021.30828673 Familia 17 Talde13113%4020031.82431693 Familia 38 Talde1378%2520042.136434115 Familia 42 Talde1884%1920052.125366104 Familia 61 Talde20113%3120061.47620387 Familia 49 Talde20121%6020071.68621360 Familia 77 Talde1569%3320081.63719860 Familia 72 Talde2078%3920091.65620166 Familia 47 Talde1386%43Iturria: Arabako Foru Aldundia. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen urteko memoriak.URTEAPERTSONAK GUZTIRAADINGABEAKFAMILIAK TALDEAKBATEZ BESTEKO EGONALDIA/ EGUNAKADINGABE ESKOLATUAKADINGABE ESKOLATUEN %20011893010 Familia 14 Talde125%1720022083415 Familia 19 Talde115%1520032683817 Familia 15 Talde130%02004180135 Familia 19 Talde70%0200514953 Familia 15 Talde101%2020063831 Familia 4 Talde141%3320078631 Familia 14 Talde141%3320088000 Familia 9 Talde100--20095100 Familia 5 Talde130--Iturria: Arabako Foru Aldundia. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen urteko memoriak.URTEAPERTSONAK GUZTIRAADINGABEAKFAMILIAK TALDEAKBATEZ BESTEKO EGONALDIA/ EGUNAKADINGABE ESKOLATUAKADINGABE ESKOLATUEN %2005116229 Familia 13 Talde137%322006115207 Familia 11 Talde146%3020071193217 Familia 9 Talde168%252008103118 Familia 11 Talde174%3620094844 Familia 5 Talde200%0Iturria: Arabako Foru Aldundia. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen urteko memoriak.Bilakaerak, datuek erakusten dutenez, alde handiak izan ditu mahats-bilketako gunea izan (Arabako Errioxa) edo tradizioz patatagintzan diharduten guneak izan.Dagoen adingabe kopuruari eta haien eskolatzeari dagokienez, haiek baitira hemen bereziki aztertzen ari garenak, esan daiteke, eskolatze premietan jaitsiera nabarmena gertatu arren, oraindik esanguratsuak direla Arabako Errioxako eskualdean.Dauden beste datu batzuek (hemen islatu ez badira ere) gizarte esku-hartze premia indartzen dute, batez ere jatorriak eskolatze edo ez eskolatzeari buruzkoek, adibidez, Portugaldik iritsitako biztanlerian, eta adingabeak dituzten familia askoren ostatu-baldintzei buruzkoek (gehienak gutxieneko baldintzak beti betetzen ez dituzten lonja, borda, biltegi, pabilioi edo bodegetan).Sintesi edo ondorio gisa (elementu aipagarrienak)Araban urteotan sasoikako langileen biztanleriaren baldintzei buruz burututako lana erakundeen arteko lankidetza eredu ona da. Arrisku handiko biztanleriaren premiei erantzuteko egindako aurrerapenak ikusten uzten du baina, aldi berean, gizarte tradizio eta sustrai handietako egoeren aurrean esku-hartzeek dituzten mugak ezagutzen ere bai.Horrela, adibidez, adingabeen eskolatzeari dagokionez, horretarako behar diren baliabideak (garraioa, jantokia, irakasleak, gelak...) ezarri dira eta maila batean haurrak bertaratzea lortu da, baina hausten zaila den eskolatze sabai bat dago (batez ere 12 urtez gorakoen eta hiru urtez berakoen artean), eta oso zaila da zonako ikastetxeetako eskola dinamikan benetan integratzea edo ikasle horien eskolatzeak jatorrizko tokietan jarrai dezala lortzea.Aztertutako beste gai nagusietan ere antzeko aurrerapenak eta mugak ikusten dira:- Kontratazio baldintzetan (urtero jatorriko kontratazioak hazi dira, baina sasoikako langile batzuen eta nekazari kontratugile batzuen artean baino ez).- Ostatu-baldintzetan (lokal batzuk euren baldintzak hobetzen doaz eta beste batzuek oraindik ez dituzte gutxieneko betekizunak betetzen).- Gizarte sentsibilizazio eta biztanleria harreragilearen inplikazio mailan, oraindik portaeren eta konpromiso mailen artean alde oso handiak egonda.Horrek guztiak bilketa garaian zonan dauden adingabeen bizi baldintzetan eragiten du, eta hori da atal honetan aztertu nahi izan dugun gai nagusia.GomendioakArestiko orrietan gogorarazi denez, Sasoikako langileen egoera Araban izeneko txosten berezian 17 gomendio egin genituen funtsezkotzat jotzen ziren kontu guztiak hobetu nahian: erakundeen arteko koordinazioa; kontratazio baldintzak; ostatu-baldintzak; eskolatze baldintzak; gizarteratze baldintzak. Gerora, gomendio orokor zabal eta zehatzagoa egin genuen, "Sasoikako langileen eta haien familien ostatu-baldintzak" izanekoa, (haren eduki osoa txosten honetako bertsio digitalean jaso da).Atal honetan erakutsi nahi izan dugunez, gai guztietan egon dira aurrerapenak eta guztietan daude oraindik egiteke geratu diren kontuak edo hobetu behar direnak. Hobekuntza horiek -hala uste dugu oraindik- gure gomendioetan eta, era berean, urteotan onartutako planetan adierazitako ildo berean joan behar dute.Hemen kontua ez da, beraz, biztanleria sektore horrentzako berariazko gomendio berriak egitea; aitzitik, errepikatu nahi dugu egindakoek gaurkotasuna dutela eta erabilgarriak direla, eta arreta berezia eman behar zaiela adingabeen bizitzan eta eskubideetan eragin zuzenagoa duten horiei, hala nola bizi diren bizilekuen baldintzei (ibilgailuak, kanpalekuak, nekazariek utzitako lokalak...) eta guneko ikastetxeetan eskolatzen diren baldintzei.Erakundeen gogoak eta lanak urte askotan jarraitzeak baino ez dute lortuko oraindik finkatuta dauden eta arriskuan dagoen biztanleria sektore horren eskubideak kolokan jartzen dituzten portaerak gainditzea.Jakina, biztanleria sektore horrentzat txosten honetako 5. atalean hezkuntza sistemari buruz egin ditugun gomendio asko ere aplikagarriak izan daitezke.«Denboraldiko langileentzako eta horien familientzako bizilekuen baldintzak». 1997ko gomendio orokorra.Azken hiru urteotan, mahatsa edo patata biltzera etortzen diren denboraldiko langileek eta horien familiakoek nolako bizi-baldintzak dituzten aztertzen aritu da Arartekoa Arabako hainbat lekutan. Arazorik larrienak sortarazten dituzten lau arlo hauek hartu ditu batez ere kontuan:- kontratazio sistemak;- non bizi diren;- eskolatzea nolakoa den;- gizartearekiko integrazio-baztertze maila.Denboraldiko lanak egitera etortzen diren familietako seme-alaben eskolatzeari dagokionez, 1995ean gure erakundeak hainbat gestio eta zeregin burutu zituen, eta egoerak hobera egin duela ikusi dugu.lazko (1996) txostenean ere langile horien eskubideak hobetzea helburu zuten hainbat ekimen instituzional proposatu ziren. Honako hiru arlo hauek hartu ziren oinarritzat:1. Arauak garatzea eta legeak betearaztea.2. Erakundeen eta agente sozialen arteko lankidetza.3. Langileei zein eskubide eta zerbitzu dagozkien ezagutaraztea.Azken urte honetan egindako jarraipenaren bidez (txosten honen 2. kapituluan dago jasota), landutako zenbait arlotan aurrerapenak lortu direla ikusi dugu. Gainera, hasieran aipatutako arloetako bat arreta handiz aztertu dugu: denboraldiko langileak eta horien familiak non bizitzen diren. Hori izango da, hain zuzen, aztergai honen ardatza: bizilekua.Nekazaritzan aritzen direnen artean, egoera anitzak aurki daitezke. Hona hemen lau egoera-mota:a) erakundeen aterpeetan ostatu hartzen duten langileak;b) horretarako antolatutako eremu edo kanpamentuetan kanpatzen duten familiak;c) kontratatu dituzten nekazari edo enpresek egokitutako lokaletan bizi diren langile eta familiak;d) nora joan ez dutelako, gaua edonon eta edonola pasatzen duten langile eta familiak.Hainbat dira, bestalde, gai horretan esku hartzen edo laguntzen duten estamentuak. Hor ditugu: lurralde historiko honetako erakundeen ekimenak (adibidez, Arabako Foru Aldundiarenak), hala nola, aterpeak prestatzea; herri-agintariek emandako laguntza, adibidez, akanpatzeko guneak baimenduz edo prestatuz; kontratatzaileek langileentzako lokalak egokitu eta prestatu egiten dituzte (etxebizitzetan edo ardo-enpresen lokaletan)...Argi dago bizileku-premiak ez direla berdinak kasu guztietan (langileak bakarrik etortzen badira edo familia osoak datozenean...) eta beraz, ezinezkoa da premia guztiei erantzungo dien konponbide bakarra eskaintzea.Denentzat balioko duten oinarrizko irizpideak finkatu behar dira. Horrela, irizpide hoirien arabera bilatuko dira konponbideak eta agente sozial bakoitzari zein erantzukizun dagokion erabakiko da. Denboraldiko langileen eskubideak errespetatu egin behar dira beti, eta horretarako, Zuzenbidearen eremu guztiak hartu behar dira kontuan. Baina zeregin horretan guztian, ezin dugu inoiz ahaztu zein den gure helburu nagusia: talde jakin baten bizilekubaldintzak aztertu eta hobetzea.****Konstituzioan etxebizitza egokia eta duina izateko eskubidea aitortzen da, eta 1948ko abenduaren lOean eginiko Giza Eskubideei buruzko Deklarazio Unibertsalean ere jasota dago. Eskubide hori garatzeko hainbat bide erabili dira nazioartean: Hitzarmenak (Langile Migratzaileen eta horien familien eskubideak babesteko Nazioarteko Hitzarmena, 1950ekoa). Itunak (Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalei buruzko Nazioarteko Ituna, 1996koa). Deklarazioak eta gomendioak (Giza Asentamenduei buruzko Vancouvereko Deklarazioa, 1976koa). NBEk etxebizitza egokia izateko eskubideari buruz emandako ebazpenak (hainbat ebazpen: Biltzar Nagusiarenak, Ekonomi eta Gizarte Kohtseiluarenak, Giza Eskubideen Batzordearenak, Giza Asentamenduetarako Batzordearenak, Diskriminazioaren Prebentziorako eta Gutxiengoen Babeserako Azpibatzordearenak...).Hitzarmen, itun, deklarazio eta ebazpen batzuk orokorrak dira; beste batzuk, ordea, egoera jakin batzuk hartzen dituzte kontuan edo babes gutxien duten taldeen eskubideak bermatzeaz arduratzen dira. Orain ez gara hasiko horien guztien ezaugarriak adierazten edo esku artean dugun gai honetan nolako eragina izan dezaketen ikusten. Dena den, interesgarria deritzogu honako bi puntu hauek aztertzeari, garrantzi handikoak baitira: etxebizitza "egokia" zer den; eta gobernuek eta bestelako agenteek eskubide hori nola bermatu behar duten.Har dezagun, adibidez, NBEn gai honen inguruan azken aldian landu den dokumentuetako bat: Habitatari buruzko Programa (Helburuak eta Hatsapenak, Konpromezuak eta Mundu Osorako Jarduketa Plana), Giza Asentamenduei buruzko Nazio Batuen Konferentziarako Prestakuntza Batzordeak onartua (1996ko apirilaren 12ko A/KONF. 165/L.l).Habitatari buruzko programan, honela deskribatzen da etxebizitza egokia zer den:"43. Etxebizitza egokia izatea ez da aterpe hartzeko lekua izatea soilik. Honako osagai hauek ere nahitaezkoak dira: eremu pribatua; behar adina leku; eskuragarritasun fisikoa; behar besteko segurtasuna (egitura egonkor eta iraunkorrak ere barne hartzen direla); iluminazio, berokuntza eta aireztapen egokiak; ura, saneamendua eta hondakinak deusezteko zerbitzuak izango dituen oinarrizko azpiegitura, horiek ingurugiroarekin eta osasunarekin lotura estua baitute; kokagune egokia, lantokia eta oinarrizko zerbitzuak eskura izango dituena; eta horrek guztiak ez du neurriz kanpoko kosturik izan behar. Faktore horiek egokiak diren ala ez neurtzeko, interesdunarekin aztertu behar dira beti, mailaz maihkako garapena ere kontuan hartuta. Egokitasun irizpidea aldatu egiten da herrialde batetik bestera, tokian tokiko faktore kulturalen, sozialen, ekonomikoen, ingurugirokoen... araberakoa izaten baita".Aipatu dugun programan, etxebizitza egokia arian-arian lortu ahal izateko gobernuek zein neurri hartu behar dituzten ere aipatzen da, besteak beste:"d) Biztanleak nolako bizilekuetan bizi diren eraginkortasunez gainbegiratu eta neurtzea, non bizi ez dutenen eta egokiak ez diren etxebizitzen kopurua ere zehaztuko dela. Egoera horretan daudenekin hitz egin ondoren, etxebizitza-politika egokiak burutu eta arazo horiei aurre egiteko egitasmo eraginkorrak gauzatuko dira".Habitatari buruzko programan "babes gutxien duten taldeei" arreta berezia eskaintzen zaie, eta talde horretakoak dira, hain zuzen, "langile migratzaileak". Honakoa aipatzen da gai horren inguruan:"72. Babes gutxien duten taldeek ez dute berdintasunezko baldintzetan aritzerik izaten baliabide eta aukerak hrtzeko orduan. Norbait joera sozioekonomiko nagusietatik eta erabakiak hartzeko prozesuetatik kanpo eta baztertuta uzten dutenean gertatzen da hori. Talde horien egoera hobetzeko behar-beharrezkoa da hainbat arlotan sarbidea ematea: etxebizitzan, finantzaketan, azpiegituretan, oinarrizko gizarte zerbitzuetan, gizarte babeserako baliabideetan eta erabakiak hartzeko prozesuetan".Aipatu ditugun erabaki edo irizpideak orokorrak dira asentamenduak edo etxebizitzak orokorrean hartzen dituzte kontuan, ez baitituzte egoera jakin batzuk aztertzen, hala nola, denboraldiko langileena.Nazioarteko Lan Erakundeak (NLE), hainbat gomendio eta hitzarmenen bidez, irizpide jakin batzuk finkatu ditu aipatutako talde horientzat. Hona hemen zenbait adibide: Nekazaritzan lan egiten dutenen bizilekuari buruzko 16/1921 gomendioan honako hauek jasotzen dira:"Nazioarteko Lan Erakundeko kide bakoitzak nekazaritzan lan egiten dutenen bizileku-baldintzak arautuko ditu -aurretik egin ez badu bederen-, legegintzaren bidea nahiz bestelakoak erabiliz. Horretarako, kasuan kasuko herrialdeko nekazaritzan eragina duten baldintza klimatologikoak nahiz bestelakoak hartuko ditu kontuan, eta aldez aurretik, kontratatzaile eta langile erakundeekin hitz egingo du, horrelako erakunderik egonez gero bederen.Araudi hori kontratatzaileek langileentzat egokituko dituzten lokal guztietan nahitaez bete beharko da: langile bakanentzako nahiz familia osoentzako lokaletan, kontratatzaileek utzitako etxebizitza eta eraikinetan.Araudi horrek ondorengo xedapenak hartuko ditu barne:a) familiak, langile taldeak zein bakanak hartuko dituzten bizilekuetan berogailuak ezarriko dira, baldintza klimatologikoak direla-eta horrelakorik behar ez denean izan ezik;b) taldeentzako lokaletan langileek ohe bana eta behar beste altzari izango dituzte, eta baita garbitasunerako leku egokia ere; bestalde, lokal desberdinak egokituko dira emakumezkoentzat eta gizonezkoentzat. Familia osoentzako bizilekuak haurrak kontuan hartuta egokituko dira;c) zalditegiak eta kortak ez dira langileen logelatzat erabiliko.Nazioarteko Lan Erakundeko kide bakoitzak araudi horren xedapenak betearazteko behar diren neurñak hartuko ditu". 1962ko ekainaren 22an egindako Gizarte Politikari buruzko Hitzarmenak (oinarrizko arauak eta helburuak) honako irizpide hau ezartzen du seigarren artikuluan: «Lanaren ondorioz, langileak beren etxebizitzetatik kanpo bizi behar dutenean, lan-baldintzetan familien ohiko premiak hartuko dira kontuan». Era berean, bizilekua ordainsariaren barruan sartzen denean, agintari eskudunak bizileku egokia emango zaiela bermatuko duten neurri egokiak hartuko ditu. Famili erantzukizunak dituzten langileei buruzko 165/1981 gomendioak, denboraldiko langileei dagokienez, honakoa ezartzen du 21. artikuluan: langile horiek babesteko, gehienetan famili erantzukizunak izaten dituztela, lan-baldintzak behar bezala arautu eta gainbegiratu beharko lirateke. Eta artikulu horren bigarren atalean, honakoa dio gainera: denboraldiko langileen lan baldintzak, ahal den neurrian, langile iraunkorrenekin parekatu behar direla.NLEk ere finkatuta dauzka zein diren etxebizitza egokia izateko bete behar diren gutxieneko baldintzak. (Ikusi, adibidez, langileen etxebizitzei buruzko ekainaren 7ko 115/1991 gomendioa).Nazioarteko erakundeek, noski, irizpide eta gomendio orokorrak egiten dituzte, eta ez die egoera jakin edo zehatz batzuei bakarrik erreparatzen, horiek aldatu egiten baitira herrialde batetik bestera. Gobernuen zeregina da, hain zuzen, irizpide horiek (orokorrak) tokian tokiko egoerari (partikularrak) egokitzea, eta baita lurralde bakoitzeko administrazio aginpidedunarena ere. Hori dela-eta, helburu bera lortzeko (guri dagokigunez, denboraldiko langileen eta horien familien bizilekua) hainbat bide edo programa gauzatuko dira lurralde desberdinetan, bakoitzak bere egoera hartuko baitu kontuan.Horrela, denboraldiko langileen eta horien familien bizilekuari dagokionez, hainbat ekimen burutu dira gure inguruan. Hona hemen zenbait adibide: Dirulaguntzak ematea: batzuetan nekazariek jasotzen dituzte (adibidez, nekazaritza-ustiategiak berriztatzeko laguntzak, «ustiategi horietan lan egiten dutenen bizi eta lan baldintzak hobetzeko asmoz». Horiek otsailaren 9ko 204/1996 Errege-Dekretuaren 5. art.an aurreikusten dira); beste batzuetan, berriz, irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeek (adibidez, bizilekuak egokitzeko dirulaguntza, Gizarte Gaietarako Ministerioak 1994ko azaroaren 4an barne-migrazioak babesteko neurriei buruz emandako Aginduan jasota daudenak). Zenbait zerbitzuk baimena lortzeko, izena emateko, egiaztatzeko, ikuskatzeko... gutxieneko zein baldintza material eta funtzional bete behar dituzten finkatzea (adibidez, Andaluziako Juntako Gizarte Arazoetarako Kontseilaritzak, otsailaren 20ko 87/1996 dekretuari eta 1996ko otsailaren 29ko aginduari jarraiki, bide hori hartu du gizarte zerbitzuetarako zentroak arautzeko. Euskal Autonomia Erkidegoan ere, 1997ko azaroaren 12an emandako agindua betez, Kultura Sailak bide hori hartu du beste zerbitzu mota batzuk arautzeko, hala nola, haur eta gazte taldeen egonaldietarako aterpe eta instalazioak). Aztergai dugun sektoreko hitzarmen kolektiboetan, kontratatzaileak denboraldiko langileei bizilekua emateko ardura eta erantzukizuna dituela sartu da, eta bizileku horiek duinak izateko bete beharreko baldintzak ere finkatu dira (adib.: Errioxako eta Jaengo hitzarmenak). Udalbatzei langileak eta horien familiakoak babesteko laguntza eman zaie. Hainbat zerbitzu jarri dira martxan, hala nola, denboraldiko langileen seme-alabentzako haurtzaindegiak (adibidez, Andaluziako Juntako Gizarte Gaietarako Kontseilaritzak 1992ko urtarrilaren 10ean emandako agindua).Adibide horiek guztiak ikusi ondoren, argi geratu da denboraldiko langileen arazoak hainbat konponbide izan ditzakeela: berariazko arau edo hitzarmenak egitea edo horien egoera ere barne hartuko duten arau orokorragoak ezartzea. Bi bideak dira baliagarriak lortu nahi dugun helburua erdiesteko.Gaur egun, ez gure Autonomia Erkidegoan, eta ezta Arabako Lurralde Historikoan ere, nekazaritzan ez dago inolako hitzarmen kolektiborik. Baina badira, ordea, arazo hori konpontzeko balio dezaketen legegintza-ekimenak edo arauak. Legebiltzarra hasi da jadanik Nekazaritzaren Garapenari buruzko Legearen aurreproiektua bideratzen. Eta ezbairik gabe, aztergai dugun arazoari eta beste batzuei aurre egiteko aukera ezin hobea da. Horretaz gain, gaur egun indarrean dauden zenbait testu arau-emaile ere oso baliagarriak dira erakundeek ustiategiak "modernizatzeko" emango diren dirulaguntzak bideratzeko. Honakoak dira, bada, aipatutako testuak: uztailaren 30eko 210/1990 dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaustiategietarako laguntzei buruzkoa, eta uztailaren 8ko 168/1997 dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan lehentasuna duten nekazaritza-ustiategiak arautzen dituena. Esatekoa da, azken dekretu horretako zioen adierazpenean aurrerago aipatu dugun ustiategien "modernizazioa" aipatzen dela besteak beste, eta kontzeptu horrek langileen bizi eta lan baldintzen hobekuntza ere hartzen duela barne.Izan ere, lurralde honetako zenbait enpresa eta nekazarik dirulaguntza publikoak lortu dituzte denboraldiko langileentzako eta horien familientzako bizilekuak egokitzeko. Dena den, Araban bizilekuak zertan diren aztertu ondoren, zenbait puntu argitu beharra dagoela iruditzen zaigu. Hauexek, hain zuzen:a) kontratatzaileak (nekazaria nahiz enpresa izan) langileen eta horien familien premien araberako bizilekua emateko erantzukizuna duela;b) bizilekuek "duinak" izateko bete behar dituzten gutxieneko baldintza materialak eta funtzionalak zein diren;c) administrazioek (udalek, Foru Aldundiak...) baldintza horiek baimendu, gainbegiratu eta zaintzeko erantzukizuna dutela.Hori guztia kontuan hartuta, Arartekoak honakoa gomendatzen du: denboraldiko langileentzako eta horien familientzako egokitutako bizilekuek bete beharreko gutxieneko baldintzak arautzea (materialak, higienikoak eta funtzionalak). Eta araudi hori hartuko da oinarritzat dirulaguntza publikoak emateko, bizilekuak baimendu eta ikuskatzeko eta, azken finean, bizileku duinak izango dituztela bermatzeko.«Sasoikako beharginen alojamenduetako baldintzak arautzea». 2000ko gomendio orokorra1996tik Arartekok Legebiltzarrari urtero-urtero igortzen dizkion txostenetan islatu du zeintzuk diren Araban mahatsa eta patatak batzen dituzten sasoikakoen eta euren familien egoeraren gaineko kezka eta proposamenak (1996tik 1999ra arteko txostenen 1. kapitulua). Horrela bada, gehienbat lau izan dira jorratu izan diren gaiak:- kontratazio sistemak;- alojamendurako baldintzak;- seme-alaben eskolaratzea;- gizarte integrazioa eta bazterketa.Hona hemen bildutako gomendio orokorra lau gai horietariko bati baino ez dagokio: sasoikako beharginei alojamendua emateko instalazioen baldintzak, alegia.Ez da Arartekok gai honi zuzenean heltzen dion lehenengo aldia. Horrela, 1997ko txostenean sasoikakoen eta euren familien alojamendu baldintzak arautzeko beharrizanari buruzko gomendio orokorra sartu zuen eta azken urteko txostenean ere (1999) lehentasunezko trataera eman zitzaion.Edozein modutan ere, proposamenak gorabehera, ez da lortu egoerak ageriko hobekuntzarik izatea eta alojamenduen gaiak konpondu gabeko gaia da, hau da, zalantzen, arazoen eta kezken aldiro-aldiroko iturria.2000. urtean barrena, Arabako sasoikako langileen arazoari aurreko egiteko hainbat erakundek sortutako mahaiaren batzarretatik batean (otsailaren 22ko bilera) planteatu zen egokia izango zela Arartekok pertsona hauen eta euren familien alojamenduari buruzko gaia, oraindik ere konpondu gabekoa, berriro ere aztertzea eta mahaikideek erreferentzia gisara erabiltzeko agiri edo proposamenen bat egitea.Eskari horri erantzunez, Ararteko erakundeak hainbat lan bilera izan zituen gai honen inguruko eskumena duten administrazioetako zenbait arduradunekin (horietariko batzuk erakundeen arteko mahaian ez dauden Eusko Jaurlaritzako sailekin) eta, ondoren, arautzeko proposamenak jasotzen zituen txosten bat taxutu zuen; txosten hau Arabako Ongizateko Foru Diputatuari igorri zion, bera hartu behar baita mahai horren arduradun edo bultzatzailetzat, eta bestelako erakundeetara ere bidali zuen.Hona hemen bildutako gomendio orokorrak mamiz jasotzen ditu txosten horren edukia eta 2000ko maiatzean aurkezturiko proposamenak; alta, horiei, txosten hau idazteko momentuan, ez die oraindik ere erantzun zehatzik eman erakunde eskudunetariko bakar batek ere.Aurten arte gai honen inguruan Ararteko erakundeak izandako esku-hartzearen bitartez arazoa deskribatu eta aztertu nahi izan da, bai eta proposatu ere, zeintzuk diren egoera hori hobetzeko erakundeek abian jarri beharreko jarduerak, betiere legeriak emandako zereginen arabera eta beste erakunde batzuei dagozkien zehaztapenetan sartu barik. Edozein modutan ere, egindako txostenean zein gomendio honetan aurrerapauso bat gehiago egin eta egoera desblokeatzeko erabilgarritzat jotzen diren hainbat adibide eta proposamen ematen dira.Gomendioa hiru zatitan egituratzen da:1. Lehenengoa, deskribatzailea; bertan aztertutako errealitatea ez ezik bete beharreko premiak ere islatzen dira (neurri batean aurreko urteetan egindako azterlanen laburpena izan liteke).2. Beste toki batzuetako hainbat ekimen eta proiekturen berri ematen den bigarren zatia (horiek guztiak erreferentzi modura erabil litezke).3. Gaiari eskumenaren ikuspuntuaren aldetik oratzen zaion hirugarren zatia; era berean, egoera erregulatzeko lanabes juridikoak ere proposatzen dira (gomendioa eta proposamenak).1. Sasoikako beharginen eta euren familien kokaleku eta alojamenduak Araban. Aintzat hartu beharreko egoerakSasoikakoen problematika aztertzean izan ohi den arazoetariko bat da euren errealitatearen gaineko datu orokor eta fidagarririk ez egotea. Badira hainbat gairen inguruko datu partzialak (eskolaturiko adin txikikoen inguruan, informazio bulegoetara jotzen duten edo Agurain zein Biasteriko aterpetxeak erabiltzen dituzten pertsonen inguruan, Gizarte Segurantzako alta hartu duten langileen inguruan...), baina horien bitartez oso nekeza da arloaren arazoei buruzko ikuspuntu orokorra -kuantitatiboa eta kualitatiboa- ateratzea.Alojamendu eta kokalekuei buruzko datu zehatzei dagokienez, arazoa oso antzekoa da. Kasu jakin batzuetan, bai udal ekimenez bai Gizarte Ongizate Foru Institutuak sustatutako egitasmoen ekimenez, gai honen inguruko hainbat datu jaso eta ezagutu ahal izan dira. Horrela bada, azken kanpainetara mugatuz, esate baterako, erabiltzeko moduko zenbait datu iturri ditugu, nahiz eta lokal edo alojamenduen errolda fidagarririk existitzen ez den. Ziurtasun eta argitasun handiagoa eman nahian, hona hemen bilduko ditugu 1999ko kanpainari dagozkion datuak (horren inguruan memoria guztiak erabili ahal izan dira). 2000. urteko datuei dagokienez, hainbat sartu dira, betiere gomendio hau idazteko momentuan (2000ko abendua) horiek eskuratzeko modua zegoen ala ez kontuan hartuta. Horrenbestez, 1999ko kanpainei buruzko datu iturrietara joz, ondoko hauek guztiak aipatuko ditugu:- Patata batzeko eremuari dagokionez, "Cáritas" erakundeak 1999an sasoiko eta nekazariekin egindako lanaren inguruan taxuturiko memoriak datu interesgarriak ematen ditu; datu horiek guztiak Arabako Lautada, Arana Haran eta Arabako Mendialdeko 36 herritan egindako 112 inkestari esker eskuratu ahal izan ziren.- Arabako Errioxako eremuaren kasuan, oinarrizko gizarte zerbitzuen eskuhartzeak eta azken urteotan barrena Eltziegon gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko egitasmo batek ekarri dute, esate baterako, adin txikiko ugari eskolaratzea edo elikadura, osasun, higiene edo aisialdiko erabilerarekin zerikusia duten jardueretan parte hartzea ez ezik herri horretara bertaratzen diren sasoikoen eta euren familien egoerari buruzko datu orokorrak biltzea ere. Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizate Sailak diruz lagundutako egitasmo honen garapenarekin arduratzen den Hezilan heziketa taldeak urtero-urtero egindako txostenetan oso datu interesgarriak jasotzen dira etorkizunean hainbat eskuhartze bideratu ahal izateko: familien jatorria, familiaren osaketa, mahats bilketara etortzen emandako urte kopurua, eskolaratze erregistroak... Egitasmo hauek beste udalerri batzuetara (Lantziego eta Kanpezu 2000. urtean) zabaltzearen ondorioz errealitatea hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.- Gizarte Zerbitzuetako Idazkaritzak sustaturiko Arabako Errioxan egindako sasoiko lanari buruzko azterlanak eremu horretako alojamenduetako eskuragarritasun, okupazio, tipologia eta edukierari zein baldintzei buruzko ikuspuntu zabala ematen du, bai eta gai honen inguruan nekazariek eurek sentitutako zailtasunak ere. Aipatu beharra dago datu horiek guztiak inkesta bitartez jaso ahal izan direla eremu horretako ustiategietako jabeei egindako elkarrizketetan.Mahatsa biltzeko 1999ko kanpainan, gainera, aipatzen dihardugun gaiari zuzenean eragiten dion zirkunstantzia berria izan zen: aurreko urteetan Eltziegon kanpatzeko egokitu ohi zen gunea kendu izana. Jakina denez, azken bi urteetan aplikatu den erabaki honek familia askoren kokaleku baldintzei eragin die zuzenean; izan ere, aurreko urteetan bertara jotzen eta kanpatzen ohituak egon dira. Ararteko erakundeko langileek in situ egiaztatu ahal izan zuten zeintzuk izan ziren makina bat familiari, batez ere ailegatu eta lehendabiziko momentuetan, planteatu zitzaizkion arazoak eta zalantzak.Kanpatzeko gunea kentzeko erabakia hartu da, beste arrazoi batzuen artean, alde kontratugileek kontrataturiko pertsonei alojamendua emateko erantzukizuna hartzeko irizpideari jarraituz. Erakunde hau ere bat dator irizpide horrekin eta horrelaxe adierazi du uneoro. Arazoa, hala ere, sortzen da kontratugileek erantzukizun hau beren gain hartzen ez dutenean edo pertsonen duintasuna errespetatzen ez duten baldintzak edo eska daitezkeen gutxienekoak betetzen ez dituztenean. Bestalde, aipatu beharra dago gutxieneko horiek ez daudela ezarrita, horiek erregulatzeko arautegia edo zehazteko erabakia falta delako.Erakunde honen aurreko txostenetan lau egoera mota bereizi dira pertsona hauei alojamendua emateko baldintzei dagokienez:a) erakundeek bultzaturiko aterpetxeetan -eskuarki egun bat edo bitan barrenahartutako pertsonei dagokiena;b) horretarako beren beregi ezarritako gune edo akanpalekuetan kanpatzen duten familiei dagokiena;c) nekazariek edo enpresa kontratugileek egokitutako lokaletan alojamendua hartzen duten pertsona zein familiei dagokiena;d) baldintza hoberik ezin topa dezaketelako, gaua ahal duten lekuan eta moduan igarotzen duten famili zein pertsonei dagokiena.Badira bestelako desberdintasun esanguratsuak eta garrantzi handikoak. Horietariko bat da inguru horretara familiarik gabe lan egitera doazenen eta familia guztia eurekin batera eroaten dutenen artekoa. Jakina denez, beharrizanak oso desberdinak dira kasu batean eta bestean.Hona bilduko ditugu 1999ko kanpainari batez ere dagozkion hainbat datu, betiere gorago aipatutako lau egoera horietariko bakoitzari buruz. Batzuetan memorietatik ateratako informazioak dira; beste batzuetan Arartekoren langileek 1999ko irailaren 29an eta urriaren 6an kokaleku eta lokaletara egindako bisitetatik ateratako datuak dira. Era berean, men egingo diogu 2000ko urriaren 17 eta 18an egindako bisiten ondorioz aztertu ahal izan dugun egoerari.a) AterpetxeakBehin beharrezko obrak amaitu eta gero, 1998an abian jarri zen Aguraingo aterpetxe iraunkorra, Arabako Foru Aldundiak sustatua eta 31 pertsonarentzako lekua duena. Biasteriko aldi baterako aterpetxeari gagozkiola, aurreko urtean legez, udal igerilekuko lokalak prestatu dira, plaza kopuru zehatz bat kontuan hartuta (48 pertsona) eta funtzionamendurako antzeko irizpideak erabili dira (gehienez ere gau biko egonaldiak, mantenua...).Bi zerbitzu hauek hartzen dituzten eskariak eta ematen duten zerbitzua nahiko desberdinak dira: Aguraingo zerbitzuaren kasuan, eskaria txikiagoa da (93 gizonezko lau astetan barrena eta 99an gainezka egiteko ezelako problemarik izateke), eta Biasterikoaren kasuan askoz handiagoa (192 gizonezko eta 13 emakumezko, hamaika egunetan barrena 99an). Azken kasu honi dagokionez, aterpetxeak gainezka egin zuen funtzionamenduaren lehendabiziko egunetan eta, ondorioz, pertsonei harrera egiteko lekua behin-behinean handitu behar izan zen 16 plaza gehiago eskainiz. Azken urtean egoera hori intentsitate handiagoarekin gertatu da; horrela, irekita egon den hamar egunetan barrena okupazioa %100ekoa izan da, eta, azkenik, aldez aurretik ixtea erabaki da kudeaketa arazoak egon direlako.Argi dago aterpetxeen formulak badituena hainbat muga eta kontraesan. Era berean, elementu positiboak ere ageri dira: erakunde desberdinen arteko lankidetza, eremu horretako oinarrizko laguntza zerbitzuen eta boluntarioen inplikazioa, kolektiborik ahulenei -berbarako atzerriko etorkinei- eskainitako arreta (1999an Agurainen hartutako 93etarik 84 eta Biasterin hartutakoen %80 izan dira atzerriko etorkinak), alojamenduaz gainerako bestelako zerbitzuak eskaintzea (arropa, janaria, garbiketa, botika kutxa, informazioa...).Alta, zerbitzu horietako memoria teknikoetan ageri diren datu eta balorazioekin bat, azken urte honetara arte adieraz zitekeen aterpetxeen bideak, bere mugak izan arren (bi eguneko gehieneko egonaldia, ordutegiak mugatuak izatea, hainbat egunetan gainezka egitea, gizarte agenteen aldetik inplikazio maila desberdina...) zerbitzu baliagarria ematen ziola oso ahula den pertsona kolektibo bati, hots, mahatsa edo patata biltzera bere kasa edo familiartekoak ez diren taldeetan doan kolektiboari, gehienbat atzerriko jatorria duten pertsonek osatua (bereziki Magrebekoak). Azken urtean Biasteriko aterpetxean sorturiko arazoek ekarri beharko dute inguru honetan eskaintzen den zerbitzuaren balorazioa eta egoera berraztertzea. Berraztertze horretan, besteak beste, kontuan hartu beharko lirateke Biasteriko aterpetxearen behin-behineko egoera eta baldintza materialak eta segurtasunezkoak, bai eta inguru horretara bertaratzen den pertsona kopuru gero eta handiagoa ere, nahiz eta alojamendurako premiak konponduta izan ez.Zerbitzu hauetako funtzionamenduan badira sasoikakoen beharginei zuzendutako beste toki batzuetako aterpetxeen aldean bereizgarriak diren bi ezaugarri: behin-behineko harrera eskaintzen dute (kontratuak izan ez diren bitartean, ez kontratuaren epearen barruan) eta administrazioa da kostu guztiak ordaintzen dituena (AFA eta ez nekazariak). Bi ezaugarriok elkarrekin dute zerikusia eta berraztertu beharko lirateke, baldin eta aterpetxeak alojamendu iraunkorrerako formulatzat hartzen badira; izan ere, gai hori behin baino gehiagotan planteatu da irtenbide egoki modura eta gainera beste leku batzuetan badago honen inguruko esperientzia handia.b) Kanpatze guneakAipatu denez, azken bi urteetan Eltziegoko ohiko kanpatze gunea kendu da. Eremu hau, gehienbat, estatutako beste leku batzuetatik zein Portugaletik etorritako ijito etniako familiek erabiltzen zuten.Patata batzeko eremuan, gutxienik, Albainako kanpamenduari eutsi zaio aurreko urteetako antzeko baldintzetan: bi komun, elektrizitate sorgailu bat, edateko ur txorrota eta hainbat zaborrontzi. 1999an udalak komunerako lagatako ur patin bat ezarri zen, nahiz eta azken kanpainan horrelakorik egon ez den. Alta, "etxebizitzak", kasurik gehienetan, aldi baterako txabolatzat har daitezke (hamabost bat gutxi gorabehera), osagai eta material eskasez eginda daude eta ez dituzte segurtasun zein osasun arloko gutxieneko baldintzak betetzen. Orobat, esan beharra dago autobus zahar bat eta hainbat furgoneta alojamendu gisa erabiliak direla. Eremu horretako kanpatze guneei dagokienez, ez dugu zuzeneko daturik, ez baitugu bisitatu.Eltziegoko kanpatze gunea benetako alternatiba barik kentzearen ondorioz, inguru horretan kanpatze gune berriak sortu dira, txikiagoak eta, kasuen arabera, eskasia baldintza gehiago edo gutxiago dituztenak. Horrela bada, 1999ko urriaren 6an hainbat kokaleku bisitatu ahal izan genituen:- kanpatzeko lehengo gunearen aurrean, nekazari kontratugileak karabanak eta furgonetak aparkatzeko lagatako eremu batean (5 familia);- Eltziegon ere mahastietara abiatzeko eta harrera leku bihurtzeko zabaldutako bide batean (6 familia);- Baños de Ebroko baskularen ondoan (9 familia);- nekazarien lonja edo pabilioiaren baten alboko guneetan (Biasterin, Samaniegon, Bañosen, Lapueblan, Eltziego...);- eraikitze materialak pilatzeko hainbat eremutan (Villabuenan...).Kanpaldi hauek azken urte honetan ere izan dira eta berriak ere sortu dira; horietariko batzuk nahiko handiak izan dira, berbarako Elvillarren bisitaturiko bat (urriaren 18an, 12 familia handi baino gutxiago ez zituena).Oro har kanpatze eremuak nahiko familia handiek edota euren artean senideturikoek hartzen dituzte (batzuetan 40 kide baino gehiagokoak). Taldeka abiatzen dira furgoneta eta kamioietan eta, eskuarki, argi eta ur hartuneren bat eskaini ohi zaie, baina ez kasu guztietan. Gainerako zerbitzuak (komunak, dutxa, sukaldea, ur beroa, lo egiteko lekuak...) euren kontura dira. Eltziegon kanpatutako pertsonek udal igerilekuko dutxa eta bainugelak erabili ahal izan dituzte.Erakunde honetako langileekin berba egin ahal izan duten ia guztiek uste dute euren egoera txarrera egin duela aurreko urteetakoaren aldean (zerbitzu ezagatik, herriko erdiguneko urruntasunagatik, gunetara sartzeko zailtasunagatik). Baten batek adierazi du egoera nahiko antzekoa dela: "lehen bezain txarra". Era berean, bada batzuetan aintzat hartzen ez den egoera aditzera eman zuenik: nekazari kontratugileek alojamendua eskaini zieten, baina gurago zuten, euren kamioiak eta erdi-atoiak erabilita, taldeko bizimodua egin.Azken ohar honek ageri-agerian jartzen du behar bezalako alojamendua emateko zer-nolako zailtasunak ekartzen dituen horrelako lekuetara, lan egingo dutenez gain, kide guztiak biltzen dituzten familiak bertaratzea. Esperientziak erakusten digu errealitate honi (familian bertaratzearena) urterik urte eusten zaiola, eta, litekeena dela horrela izaten jarraitzea kultura eta merkatu arrazoiak direla eta. Hori ikusita, ez du ematen irtenbiderik egokiena ezikusiarena egitea denik, horiek guztiak existituko ez balira bezala.c) Alojamenduak, nekazariek edo enpresa kontratugileek eskainitako lokaletanArartekoren 1997ko urteroko txostenean egoera modu honetara laburbiltzen zen:"Nekazarien zein enpresa kontratugileen jabetzako lokaletan harrera egiten zaien pertsona eta familiei dagokienez, oso egoera desberdinak ikusi ahal izan dira: eredugarritzat jo diren lokalak (gaitasun handiko enpresa batzuek prestaturikoak) (...), gutxieneko bizi baldintzak betetzen ez dituzten guneak (sarritan familia arteko hainbat ustiategitan lanabesak gordetzeko erabiltzen diren lekuak), bai eta hainbat udalerritako nekazariek alojamendurako lokalak beren beregi konpondu eta berriztatzeko ekimen batzuk ere". Horrela bada, 1999an bereziki egindako kanpoko bisitaldietan ikusitakoak bide ematen du oinarri-oinarrian arestian esandakoari eutsi ahal izateko.Urte horretako irailaren 29tik urriaren 6ra bitartean bisitatu ahal izan ziren langileei eta euren familiei alojamendua emateko hainbat udalerritan erabiltzen diren lokalak, esate baterako Arabako lautadakoak, Arabako mendialdekoak eta Arabako Errioxakoak. Alojamendu horien baldintzak apuntatu ziren horretarako berariaz egindako ohar fitxa batean.Ikusitako oinarritzat hartuta, lokal horietako tipologiarik ohikoena honako deskripzioarekin etor daiteke bat:- Bizitzeko prestatutako lekuari dagokionez, pabilioia independenteak edota nekazarien etxebizitzari atxikitako guneak izaten dira, sarritan lanabesak edo salgaiak bildu eta gordetzeko erabili eta data horietan sasoikakoen familiei harrera egiteko garbitu edo atontzen direnak.- Baldintza zein zerbitzuei dagokienez, ohikoena izaten da ura eta argia izatea eta sukaldea zein komuna pabilioian bertan egotea edo leku hurbil batean. Espazioa banatu ohi da ezkontideen edo familien arabera, lurrean jarritako koltxoiek ematen duten tartea besterik ez dagoela; kasurik onenean mahai edo manpararen bat ere egon daiteke.Lokal horietan hartutako pertsonen kopurua oso aldakorra da kasuen arabera. Egindako bisitetan era guztietako egoerak ikusi eta aztertu ahal izan dira: 14 familia eta 43 pertsona lonja horietako batean, bai eta 10 pertsonako familia bakarrak okupatutako lokalak ere.Gai hau behar bezala baloratu ahal izateko, komeni da honakoak, bederen, gogoan izatea: egoerak oso aldakorrak izaten direla ( bai beharrizanei zein emandako irtenbideei dagokienez), alojamenduak emateko baldintza ekonomikoak zeintzuk diren ezagutzeko zailtasunak egoten direla, eta arazo handiak izaten direla enpresak edo nekazariek eskainitako objektu zein zerbitzuen eta kontratatuek eurek ekarritako ekipamenduaren artean bereizi ahal izateko.Arabako Errioxan sasoikakoen lanari buruzko txostenean, 2000ko apirilekoa eta Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetarako Idazkaritzak sustatutakoa, normalean izaten diren makina bat egoerari buruzko datu esanguratsuak jasotzen dira, ikuspuntu zehatz bat ere sartuz: kontratua egiten duten nekazariena, hain zuzen ere. 298 nekazariri egindako lagin batetik hartu diren datuek errealitatera gehiago hurbiltzea ahalbideratzen dute, betiere lagin horren baliozkotasuna eta fidagarritasuna erabatekoa ez dela jakin arren. Horrela, aztertutako laginari dagokionez, ondokoa jakin ahal izan dugu, adibidez:- Zenbatek ematen duten alojamendua (guztien %64) eta zenbatek ematen ez duten (herena baino gehiago).- Zein alojamendu mota eskaintzen duten: etxea (%33), lonja (%35), biltegia edo pabilioia (%19)...- Gutxieneko zein baldintza betetzen dituzten alojamendu hauek: edateko, argia, bainugela eta sukaldea (%40); gainera, ur beroa eta oheak (%30)...- Inguru horretan zenbat plaza egongo diren gutxi gorabehera (193 inkesta positiboetan 1.688 plaza zenbatu dira eta plaza kopurua 4.000-4.500 ingurukoa izango dela pentsatzen da).- Zeintzuk diren nekazariak sasoikako langileei alojamendua emateko dituen zailtasunak: leku egokirik ez izatea (%27); lokala berritzeko premia, mahats bilketak oso egun gutxi irauten duela eta kostua handia dela kontuan hartuta (%10); elkarbizitza arazoak eta portaeraren gaineko zalantzak (%16)...Kasu honetan gogoan izan behar da iritzi hauek guztiak nekazariek beraiek eman dituztela eta ezin izan direla kontrastatu beste iturri batzuekin edo errealitatearen zuzeneko azterketarekin.Aztertutako errealitateak, gutxienik, irtenbide hauek zailtzen dituzten bi elementu objektibo nabarmentzeko aukera ematen digute:- hainbat ustiategiren tamaina, ezaugarriak eta gaitasun ekonomikoa, hau da, beharrezko baldintzak bete beharreko alojamendua jartzeko baliabide gutxi dituztenak;- instalazio hauek urtero alojamendu modura erabiltzeko denbora tarte laburra (biltzeko kanpainak nahiko laburrak izaten dira).Jakina denez, Arabako Errioxako ardo enpresa handi baten gaitasun ekonomikoak ez du zerikusirik patata lantzeko hektarea batzuk erabiltzen dituen nekazari arrunt baten baliabideekin. Ikusi ahal izango dugunez, alojamenduaren gaineko irtenbiderik duinenak enpresa gogorrei dagozkie edo bereziki sentsibilizaturiko nekazariei edo egokitzen den azpiegitura dutenei. Hainbat kasutan, azpiegiturak egokitzeko beharrezko obrei ekiterakoan, erakundeen laguntza ekonomikoak izan dituzte.d) Alojamendurik gabeko pertsonak eta zerbitzurik gabeko kanpatze guneetan dauden familiakKanpatze guneen inguruan deskribatu eta ikusitako egoeretariko batzuk ezin hobeto sar daitezke atal honetan. Horri erantsi beharko litzaioke Biasterin zenbaitetan jazotzen den egoera, hau da, aterpetxeak ohe guztiak beteta dituen egun, edo hobeto esanda, gauetan gertatzen dena (arkupetan edo autobus geltokian lo egiten duten pertsonak...).Egoera mota hauek maizago izaten dira kontraturik ez dagoen kasuetan: beharginak inork kontratatu ez dituenean edo kontratu batetik bestera zain egoten diren bitartean. Alabaina, sarritan geratu ere egitean da, langileek kontratua izan arren, kontratugileek alojamendurako erantzukizuna beren gain ez hartzea.***Deskribatutako egoera gogoan izanik, erakunde honek aurreko aldietan ere azpimarratu gura izan ditu zenbait alderdi. Horrela eta adibide gisa, honako alderdiak nabarmendu ditu: zerbitzuak hobetu ahal izateko, erakunde desberdinen eta gizarte agenteen arteko lankidetzaren beharrizana; are arazo handiagoak sor ditzakeen egoeraren hauskortasuna; harrera egiteko sareek data zehatz hauetan gainezka egiteko duten erraztasuna; ukitutako udalerrietan udal agintaritzen inplikazio maila eta irizpide desberdinak...Onartu beharra dago eta halaxe esan behar da alderdi hauetariko batzuen gaineko erabakiak hartu direla, bai eta baliabideak jarri eta hobekuntzak lortu ere: informazioa emateko bulegoak irekitzea, sentsibilizazio kanpainetan laguntzea, profesionalen kopurua handitzea, esperientzia berriei oratu eta hasiera ematea... Guztiarekin ere, aurten ukitu nahi dugun kokaleku eta alojamenduen gai zehatz honetan ez da urrats esanguratsurik igarri.Erakunde honen iritziz, badira bi gai deskribatutako egoeren oinarrian daudenak eta benetako zailtasun bihurtzen direnak, kokaleku eta alojamenduei buruz planteatutako arazoei aurre egin eta irtenbidea eman ahal izateko:- kontratugileen betebeharrak (eta horien artean, alojamenduari dagozkionak) zehazten dituen eta lokal horiek bete beharreko gutxieneko baldintzak erregulatzen dituen arautegi edo erabakirik ez egotea;- banakako baliabideak erabilita, beharrizan batzuk betetzeko zailtasun objektiboak eta nekazarien arteko lankidetza edo erantzun erkidea aurrera eroateko ekimenik ez egotea.Lurralde honetan oraindik ere ez dago gai hauek argitu eta zehatz litzakeen nekazaritzako hitzarmenik. Oraindik ere ez dago lokalen edo laguntza zein ikuskapen baliabideen inguruan gutxieneko baldintzarik ezarriko duen arautegi zehatzik. Eta elkarren arteko arazoei irtenbidea emateko lankidetza ekimenei dagokienez, jakin dugunaren arabera, nabarmen daitekeen gauza bakarra honaxekoa izan da: UAGAk azaldutako interesa, GOAG nekazaritza konfederazioaren migrazio arloak, Kataluniaren kasuan (hainbat instalaziotara egindako bisitaldia barne), gai honen inguruan aurrera eraman dituen esperientziak ezagutu eta zabaltzeko edo Lezako Udalaren ekimena etorkizunean erabilera komuneko lokala izateko.Horrela bada, azken urteetako errealitatea gogoan izan eta batik bat zenbait nekazarik alojamendua emateko dituzten gabeziak nahiz beste batzuek familia oso-osoei harrera egiteko dituzten zailtasun objektiboak aintzat hartuta, deigarria da nekazari batzuen arteko lankidetzarako ekimenik ez egotea, horrela arazo komunei irtenbidea emateko momentuan. Baliteke, gainera, ekipamendu berririk gabe hainbat egoera konpondu ahal izatea, gaur egun diren, baina zeregin hauetarako aprobetxatu ez diren baliabideak erabilita. Esan nahi baita, baliabide egokiak izan litezke Bernedoko "Arabako Mendialdeko Gazte Alojamendua" edo Lagrango Udalak San Bartolomeko ermitaren aldamenean egin berri duen eraikina zein bertako kanpatze gunea...Bestalde, Arabako Errioxan gero eta ohikoagoa da pertsona horiek kontratatzea mahatsa bildu zein nekazaritzako bestelako lanak egiteko. Horrek ekarri du egonaldiak luzatzea eta, horregatik, arte garrantzizkoagoa izatea alojamendu baldintza egokiak arautu, kontrolatu eta bermatzeko beharrizana.Hori guztia dela eta, erakunde honek funtsean berresten ditu alojamenduari buruzko gaia arautzeko beharrizanaren alde 1997an erabilitako argudio berberak; horrek legebiltzarrari izaera orokorreko gomendioa egitera bultzatu zuen "sasoikako beharginei eta euren familiei zuzendutako alojamenduek bete beharreko gutxieneko baldintzak (materialak, higienikoak eta funtzionalak) arautzeko; izan ere, arautegi hori irizpide gisara erabil daiteke diru-laguntza publikoak esleitzeko, alojamenduak baimendu eta ikuskatzeko, eta, azkenik, alojamenduotako baldintza duinak bermatzeko."Hurrengo atalek ildo horri jarraitu nahi diote, hau da, proposamenak zehaztu eta irtenbide batzuk eskainiko dira.2. Egoera beste autonomia erkidegoetan erregularizatzeko hainbat ekimenEgoera eta irtenbiderako proposamenak ikuspuntu juridiko eta eskumeneko batetik aztertu baino lehenago (hori gomendio honen 3. atalean egingo da), interesgarria izan liteke, oso modu laburrean bada ere, beste erkidego batzuetan abian jarritako ekimenak; izan ere, horretara, planteaturiko problemak konpontzeko bideak jorra litezke. Jakina denez, ekimen horietariko bakoitzak erantzuten dio ezaugarri zehatzak dituen problematika bati eta gerta liteke hartzen diren irtenbideak baliagarriak edo nahikoak ez izatea bestelako testuinguruetan. Beraz, kontua ez da gure egoerari besterik gabe aplika dakiokeen irtenbide eredurik eskaintzea, ezpada beste testuinguru batzuetan baliagarriak izan diren alternatibak planteatzea, horiek, azken batean, argi izpiren bat eman diezaguketelakoan.Nahiko hurbil dauden eta sasoikako langile kopuru esanguratsua duten guneetara mugatuz, ondorengo ekimenak eta ezaugarriak zehatz ditzakegu alojamenduen erregulazioari dagokionez:1) Andaluzia: Andaluziako Juntak diruz lagundu eta udalek errentatutako alojamenduaterpetxeen sarea sortuz joan dira, bai gutxienez hainbat kanpainetarako bai hainbat gunetan (adibidez: olibaren kanpaina). El Egidon sortutako arazoen ondorioz, badirudi enpresa buruek langileen esku uzteko moduko alojamenduen gaiari oratu gura diotela. Familiaren beharrizanak betetzeko neurriei dagokienez, haurtzaindegi sarea antolatuta dago (barruko migrazioak). Gogora ekarri beharra dago, kasu askotan, ez dela sasoian sasoiko lan bat, ezpada urte osoko edo zati handi bateko beharra. Edozein kasutan ere, iraupen handiko kanpainak dira.2) Katalunia:COAGk zenbait urtetan barrena aurrera eroan duen esperientzia, funtsean, ezagutzen dugu; UAGAk ere horrekiko interesa azaldu du. Esperientzia horretarako ezaugarri azpimarragarri batzuk honako hauexek dira: Etorburuko kontratazioa, alojamenduen zein etxe partikularren sarea eta nekazariari zuzendutako zerbitzuen kudeaketa osoa nahasten ditu (nekazariak COAGri egiten dion ordainketaren bitartez). Udal batzuek alojamendu komunitarioak eraikitzea erabaki dute. Nekazaritzako hitzarmena dago eta alojamenduek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarrita daude. Familiarteko egoerak ez dira oso arruntak eta ez dira alojamenduen kasuan aurreikusten.3) Errioxa: Duela urte batzuetatik hona nekazaritzako hitzarmena dute; horrek alde kontratugilearen betebeharra ezartzen ditu, betiere kontratutakoen alojamendu baldintzei dagokienez. Edozein modutan ere, Bañaresko kanpamenduko egoeraren modukoek kolokan jartzen dute gai horri buruzko hitzarmena betetzen den ala ez.4) Nafarroa: Sasoikako langileen alojamendurako plana dago nekazaritza produktuak biltzeko kanpainak izaten direnean; egitasmo hori Nafarroako Gobernuko Nekazaritza Sailak aurkeztu zion Parlamentuari, Parlamentuaren 1999ko urriaren 27ko bilkurak onetsitako mozio bati erantzuteko asmoz. Kontsultatutako erakundeek "behin-behinekotzat" jotzen dute plan hori. Etxe partikularren sarea (erabiltzen ez direnak) sortzea du helburu; horiek alokatuko litzaizkioke enplegu emaileei, sasoikako langileei alojamendua eman ahal izateko. Etxean sistema honetan sartuko direla bultzatzeko, PFEZaren %20ko kenketa proposatzen du, helburu honetarako lokalak erosi edo berritzeko inbertsioa egiten dutenen kasuan.5) Aragoi: Aragoiko Gobernuak hainbat dekretu argitaratu ditu (horietariko azkena 2000ko martxoaren 10ean) "nekazaritza eta abeltzaintzako sasoikako beharginen alojamendurako zuzendutako eraikinak egokitzen laguntzeko". Dekretuaren barruan bi elementu nabarmendu behar dira:* ematen diren diru-laguntzen maila (eraikinak egokitzerakoan egindako inbertsioaren %50eraino);* lokalek bizigarritasunaren aldetik bete beharreko gutxieneko baldintzak zehatzmehatz adieraztea (dekretuaren eranskina).6) Extremadura: Cáceresko nekazaritzako hitzarmenak beren beregi ezartzen du "nekazariak langileari eskuratu beharko diola beraren familiarentzat zein harentzat bizigarritasun baldintza duinak dituen etxebizitza bat". Nekazaritzako Sasoikakoen Bulegoak 2000ko azaroan Jerte haraneko gerizaren sasoikakoen alojamenduei buruz emandako datuak askotarikoak direla esan behar da:* %50eri udalek gizarte erakundeen lankidetzarekin batera martxan jarritako aterpetxetan eta beste motatako zentroetan eman zaie alojamendua.* %30eri bizigarritasun baldintza oso desberdinak dituzten etxeetan, garajeetan edo biltegietan eman zaie alojamendu.* %19ri kanpaldietan eman zaie alojamendu, gehienbat Extremadurako Juntak abian jarritako kanpamenduan.7) Kanpatze guneei dagokienez, kanpinen gaineko arautegia alde batera utzita (Eusko Jaurlaritzaren 41/1981 Dekretua), badira udal ekimenen batzuk, esate baterako Arrasate Udalarena (ez zaio lotzen sasoikakoen lanari, ezpada familia nomada batzuen asentamenduari). Beste herrialde batzuetako hainbat udalerritan abian dagoenaren ildotik doa; izan ere, auto-karabanan bidaiak egiten dituztenei kanpatze gunea uzteko modua da: gutxieneko zerbitzuak dituen gune bat ezartzen da (argi hartunea, ura, estolda, zola...); horren erabilera arautzea (pertsonen kopurua, egonaldiaren gehieneko denbora tartea...).3. Sasoikako beharginen alojamendurako zuzendutako instalazioen baldintzak arautzea. Eskumenen eta proposamenen azterketaAzken zati honetan, gorago aipatutako gai bat aztertzea komeni da: Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde egitura politikoaren barruan nork exijitu eta arautu behar dituen nekazaritza arloko sasoikako beharginentzako instalazioen oinarrizko bizigarritasun baldintzak. Esan nahi baita, erakunde komun eta lurralde historikoen arteko harremanei dagokienez, zehaztu behar da zein den nekazaritza arloarekin eta lurralde bakoitzean bizitzeko eta kokalekua ematera zuzendutako lekuen baldintzekin zerikusia duten gaiak arautzeaz arduratzen den organoa.Egin zitekeen arren, ez diogu gai honi lan ikuspuntutik helduko; izan ere, lan baldintzak ezartzea estatuko legegileari dagokio (oinarrizko legeria) edo, hala denean, negoziazio kolektiboaren gaia da (nekazaritzako hitzarmenak...). Beste alde batetik, adierazi behar da alojamenduen gaiari besterik ez diogula oratuko.Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak jasotzen duenaren arabera, autonomia erkidegoak nekazaritza (10.9.) edo etxebizitzaren (10.31.) gaineko eskumenak ditu. Horiek bide ematen dute nekazaritzako langileen aldi baterako alojamendurako zuzendutako egoitzek aurkeztu beharreko bizigarritasunaren gutxieneko baldintzak arautuak izan daitezen. Lurralde Historikoei buruzko 27/1983 Legeak ez die foru aldundiei eskumen berezirik ematen; hori dela eta, ondoriozta dezakegu gai honen gainean arautzea autonomia erkidegoko erakunde komunen zeregina dela, Eusko Jaurlaritzarena, hain zuzen, betiere arau bidezko xedapen baten bitartez.Eskumenen banaketa hau dela eta, Eusko Jaurlaritzari eska lekioke gainerako administrazioetarako (foru aldundiak eta udalak) eta nekazaritza arlorako baliagarriak diren gutxieneko irizpideak ezartzeko, betiere sasoikako langileek alojamendu duinerako duten eskubidea babestu nahian.Beste arlo batzuetan, esate baterako turistikoan edo gazte politikakoan, badira aldi baterako egoitza erabilera mota hauen gutxieneko zerbitzuei buruzko hainbat parametro ezartzeko erabiltzen diren arauzko lanabes batzuk.Besteak beste, honako hauexek daude: Euskal Autonomia Erkidegoko Kanpinen Antolamenduari buruzko martxoaren 16ko 41/1981 Dekretua, Ume edo Gazte Taldeen Alojamendu edo Egonaldietarako zuzendutako Aterpetxe zein Instalazioen Antolamenduari buruzko urriaren 18ko 406/1994 Dekretua, Landa Inguruneko Alojamendu Egoitzak arautzeko maiatzaren 28ko 128/1996 Dekretua.Nekazaritzako langileek aldi baterako egonaldiak egitera zuzendutako instalazioen problematikari heltzean, aipatu beharreko beste gai bat lurralde eta hirigintza antolamenduari dagokio.Eragina duten lurralde eta arlokako plangintzen barruan ezarri behar izango litzateke aldi baterako ekoizpenaren eta bilketaren inguruko zereginei lotutako aldi baterako egoitza erabilera kolektiboa, batez ere Arabako Lurralde Historikoaren barruko ardogintzaren eta patataren arloetan.Ildo honi jarraituz, idazten ari diren Jarduera Ekonomikoen Lurralde eta Arlo Plangintzak, bai eta Nekazaritzako Lurzoruari buruzkoak ere, agertuko dute zein izango den erabilera mota honek ardogintzako jarduera produktiboekin izango duen beharrezko lotura, betiere sasoikako beharginen beharrezko eta aldi baterako ekarpena.Beste alde batetik, komenigarria izango litzateke Arabako Errioxako Lurralde Plan Partzialean (eskualde honetan Euskadiko ardogintzaren ia arlo osoa dago) eta Arabako Erdialdeko Lurralde Plan Partzialean (patataren ekoizpena bertan dago gehienbat) langileen alojamendurako aldi baterako egoitza erabilera arautzea, nagusiki bilketa zereginaren existentziari lotuz.Nekazaritzako ustiategiak dituzten udalek aldi baterako egoitza erabilera kolektiboa jaso behar izango lukete oinarrizko antolamendurako lanabesetan, hau da, euren arau subsidiarioetan.Horrek udalerriei ahalbideratuko lieke haziz doan edo gutxienez iraungo duen gizarte errealitate bat kontrolatzea; era berean, hirigintza politikako elementuak sar litezke udal lizentzia eta sasoikakoen egoitzara zuzendutako instalazioen existentzia zein mantentzea lotuz; horretarako, bada, Eusko Jaurlaritzako etorkizuneko dekretuak ezarriko dituen gutxieneko baldintzak hartu behar izango dira kontuan.Eskumenen banaketa diseinu hau erreferentziatzat hartzen baldin badugu, ardogintzako eta patata ekoizpenetako sasoikako beharginen alojamenduaren problematikari oratu beharko litzaioke ondoko tresna juridikoak erabiliz:1. Eusko Jaurlaritzaren Dekretua, Nekazaritza Sailak proposaturikoa; horrek ezarri beharko luke ardogintzako eta patatako ustiategiek (gutxienez sortu berriek eta gaur egungoak handitzeko proiektuek) sasoikakoei alojamendua emateko instalazioak izateko exijentzia, betiere ustiategi bakoitzak ekoizteko dituen beharrizan eta gaitasunaren neurriko proportzioan.Dekretu honetan ere instalazio hauek bete beharreko gutxieneko baldintzak eta beharkizunak jaso behar izango lirateke:- argi naturala eta aireztatze egokia;- surik hartzen ez duen koltxoia den ohea edo litera eta armairu bat;- dutxa, konketa eta komeneko zerbitzu higienikoak, hamar pertsonako;- sukalde eta harraska alikatatua eta janaria prestatzeko gutxieneko- ekipamendua;- jantokirako gunea.2. Arabako Foru Aldundiko Foru Dekretua, sasoikako langileentzako instalazioak egokitzeko deialdiaren gainekoa; horretarako, gorago aipatutako arautegi autonomikoak zehazten dituen gutxieneko beharkizunak bete beharko lirateke.Dekretu honetan ezarri behar izango litzateke arlo honetan inbertitzeko edozein laguntza, diru laguntza edo zerga onurarako baldintza izango dela Eusko Jaurlaritzaren dekretuak sasoikakoen instalazioei buruz ezarritako zehaztapenak betetzea.3. Lurraldea antolatzeko agiri estrategikoetan jaso beharko litzateke erabilera hori ezartzeko premia; izan ere, behar-beharrezko elementua da patata ustiategietarako zein ardogintzarako. Hala, ondokoak aipatu nahi ditugu eren beregi: Jarduera Ekonomikoen Arlokako Lurralde Plana (Nekazaritzako Lurzoruen Arlokako Lurralde Plana), Arabako Errioxako Lurralde Plan Partziala eta Arabako Erdialdeko Lurralde Plan Partziala.4. Ukitutako udalerri guztietako arau subsidiarioen berrikuspenean sartu beharko litzateke nekazaritzako ustiategietara lotutako etxebizitza kolektiboaren erabilera.Era berean, udaleko hirigintza plangintzari buruzko arau subsidiarioetan instalazio horiek bete beharreko beharkizunak eta parametroak sartu beharko lirateke; horretara, horiek bete ezean, udalak esku har lezake hirigintzako diziplinako tresnak erabiliz.3.8. Ikasle etorkinakArloaren ezaugarriakTxosten honetako aurreko lau ataletan, biztanle eskolatuen hainbat egoera edo sektore aztertu ditugu; izan ere, biztanle horien ezaugarriak kontuan hartuta eta sektore bakoitzean izan ohi diren desberdintasun logikoak alde batera utzita, berariaz hartu behar izaten dira kontuan, haien hezkuntza-premiei dagokienez. Atal honetan, barne diferentziak are nabarmenagoak izan daitezkeen beste sektore bat planteatuko dugu, bosgarrena: eskolatutako biztanle etorkinak. Sektore hori hemen aipatzeko arrazoia soilik da hainbat zailtasun berezi izan ditzakeela hezkuntzarako eskubidea berdintasunaren eta zuzentasunaren printzipioei jarraiki baliatzeko.Eskura ditugun datuen arabera, ikasturtez ikasturte handitzen joan da biztanleriaren sektore hori. Hala, esate baterako, 2004ko urtarrilean 8.017 ziren; 10.125 ikasle 2004-2005eko ikasturteko lehenengo hilabeteetan; 12.762 2005-2006ko ikasturtean; 16.291 2006-2007ko ikasturtean; 17.827 2007-2008ko ikasturtean; 18.737 2008-2009ko ikasturtean... Datu horiek erabiliko ditugu hemen, baina beharrezkoa dirudi lehenik horien gainean gogoeta egiteak: beti ez dago garbi zein irizpideren arabera hartzen den ikasle jakin bat etorkintzat, behintzat estatistikaren ondorioetarako -eta, beraz, kopuru horietan sartu da-, edo zergatik ez den etorkintzat hartzen nahiz eta atzerritar jatorria izan (esate baterako, portugaldar jatorriko sasoikako ikasleak, edo hemen adopzioan hartutako beste herrialde batzuetako haurrak, edo Europar Batasuneko beste herrialde batzuetatik datozenak, edo berriki espainiar nazionalitatea lortu dutenak...). Beraz, datu horiek balio erlatiboa dute, eta nabarmen alda daitezke, erabiltzen den irizpidearen arabera.Dena dela, hemen jakin nahi duguna ez da ikasle bat etorkina edo atzerritar jatorrikoa den, baizik eta hezkuntza-premia berezirik baduen edo ez (esate baterako, gure artean irakaskuntza-tresna diren hizkuntzak ezagutzen ez dituelako, edo aurrez oso eskolatze eskasa izan duelako, edo oso desberdina den hezkuntza-sistema batetik etorri delako...), eta, batez ere, jakin nahi dugu zer neurri hartzen ari den gure sistema ikasle horrek ahalik eta eskolatze egokiena izan dezan eta zein diren lortutako emaitzak. Ikuspegi horretatik, erabakigarriak izan ohi dira adina, ama hizkuntza, jatorrizko herrialdeko hizkuntza eta antzeko beste faktore batzuk.Nahiz eta beti, edo aspalditik, izan diren gure erkidegoan atzerritar jatorriko ikasleak izan dituzten ikastetxeak, oso azkar nabaritu da immigrazioak azken urteetan izan duen hazkundea, eta gaur egun ikastetxe askok edo ia denek dauzkate beste herrialde batzuetatik etorritako ikasleak, nahiz eta oso proportzio desberdinetan izan. Hain zuzen ere, gehienbat gai hauen gaineko eztabaida izan da gizartean: ikastetxearen arabera ikasleak oso modu desberdinean banatuta daudela, eskolatze batzordeek zein eginkizun edo funtzionamendu izan behar duten eta era daitezkeela gehienbat edo ia bakarrik ikasle etorkinentzat diren ikastetxeak -Europako beste herrialde batzuetan gertatu den bezala-. Arartekoak ere, txosten honetan ikusiko den bezala, arlo horiexetan esku hartu du, bai kexen bidez, bai ofiziozko jarduketen bidez.Kasu honetan, beste defentsa-bulego batzuek ere badute kezka hori, hala nola Kataluniako Síndic de Greuges erakundeak. Hain zuzen ere, erakunde horrek txosten berezi bat egin eta argitaratu zuen duela urte batzuk (2008ko maiatzean), erkidego hartako eskola-segregazioaren inguruan. Arartekoari dagokionez, horren inguruan txosten berezirik egin ez badu ere, beka bat sustatu du (Mugarik gabeko eskola. Ikasle etorkinen irakaskuntza Araban, 2006), eta berariaz jorratu du gai hori hainbat txostenetan (hala nola bakarrik dauden adingabe atzerritarrei buruzko txostena eta sasoikako langileen egoerari buruzko txostena, aurreko ataletan laburturikoak).AurrekariakJadanik adierazi dugun bezala, azken urteetan Arartekoak arreta sistematikoa jarri du ikasle etorkinengan, ia beti urteko ofiziozko espedienteen bidez.Lehenengo erantzunean, Hezkuntza Sailak ikasle etorkinen etengabeko gehikuntzari buruzko gogoeta batzuk egiten zituen; horrek hezkuntza-sistemarako dakartzan erronkak eta premiei hobeto erantzuteko antolaketa-neurri batzuk ezartzea: lurralde bakoitzeko arduradunak eta koordinatzaile orokor bat izendatzea; Eskolatzeko Lurralde Batzordeak; etorkizunean "ikasle etorkinen arretarako plana" prestatzea.Orduan, gure informazio eskaera honakoen ingurukoa izan zen:- Eskolatzeko lurralde batzordeek gure gomendioaren helburua (ikasleen banaketa orekatua bermatzea eta eskola ghettoak saihestea) lortzeko erabiltzen dituzten edo hartu dituzten irizpide, arau edo neurriak.- Ikasleen banaketaren datu gaurkotuak (lurralde historikoen, sareen eta abarren arabera).- Ikasle etorkinen arretarako plana zein fasetan zegoen.Horren guztiaren berri eman genuen 2004ko gure txostenean (ikusi I. kap., 1.1.10 atala). Eskolatze datuei dagokienez, 2004ko azaroaren 19an eguneratutakoak jaso genituen.Hurrengo urtean ere, 2005eko azaroaren 1ean eguneratutako 2005-2006 ikasturteko datuak jaso genituen gure txostenean (ikusi 2005eko txostena, V. kap., atal hau bera)."Hezkuntza premia berezietan" edo bereziki zailak diren egoeretan zentratutako txostenaren helburuaren arabera, datu globalen xehetasunen berri izateko gure nahia adierazi genion inoiz sailari, ikasle atzerritarrak beren jatorriaren arabera (EBkoak edo EBtik kanpokoak) edo gure sisteman irakasteko erabiltzen den hizkuntzaren bat ezagutzearen edo ez ezagutzearen arabera bereizi ahal izateko. Faktore horiek, gure iritziz, zailtasun handiagoa edo txikiagoa ekar dezakete gure sisteman integratzeko edo, nahiago bada, sistema honek haien berariazko premiei erantzun ahal izateko.Horri dagokionez, haur eskolatuen taldea nabarmen hazten ari denez eta horien eskolatze egokiak edo desegokiak gizarte ondorioak izan ditzakeenez, beharrezkotzat jotzen dugu informazio osagarria eskatzen jarraitzea, datuak hobeto baloratu ahal izateko. Horrela, hurrengo informazio eskaeretan informazio osagarria eskatu dugu honakoei buruz, adibidez:- Zein irizpide erabiltzen diren, estatistiketarako, ikasle bat "etorkin"tzat hartzeko ala ez (adibidez, jatorri atzerritarreko baina Europar Batasuneko ikasleak, sasoikako familietako ikasleak, hemengo familiek adoptatutako jatorri atzerritarreko ikasleak, etab. bezalako sektoreen datuetan barneratuta dauden ala ez).- Ikasle horietako zeintzuk dituzten berariazko premiak edo zein irizpide hartzen diren kontuan horiek zehazteko.- Zein ekimen hartu diren familia etorkinek behar adina informazio izan dezaten, kasu bakoitzean eskolatzeko aukera onena zein izan daitekeen erabakitzen lagunduko diena. Eta abar.Jarraipen sistematikoaren ardatza, beraz, gai hau eta beste hainbat izan dira, eta, horri esker, hainbat datu lortu ditugu. Datu horiek ondoko orrialdeetan erabiliko ditugu.Eskuarki, informazio-eskaerak eta jarraipen-jarduketak hezkuntza-premiei buruzko txostenaren jarraipenaren esparruan egin ditugu, joerak zein diren ikusteko eta zer elementu hobetu behar diren ikusteko, baina baita Immigrazioari buruzko II. Euskal Planaren hezkuntzari buruzko kapitulua edo Eusko Legebiltzarrak 2007ko martxoaren 15eko osoko bilkuran gai honen inguruan onartutako legez besteko proposamena nola aplikatzen diren baloratzeko elementu gisa ere.Bestalde, gai honen inguruan hainbat kexa izan dira, hala nola Gasteizko Ramon Bajo LHIko familiek 2008an aurkezturikoa. Horren bidez, agerian utzi dute haur etorkinek bereizkeria pairatzen dutela, baldin eta, hainbat arrazoirengatik, ikastetxe bat hautatzen badute eta ikastetxe horren osaerak galarazi egiten badie ingurune normalizatu batean sartzen edo hezten.Funtsezko arazoakJadanik adierazi dugun bezala, Arartekoak funtsezko arazo hauetan jarri du arreta:- Ikasle etorkinak zergatik dauden hain modu desberdinean banatuta, ikastetxe motaren arabera; zergatik dauden kontzentratuta, gehiegi batzuetan, erantzuteko eta gizarteratzeko zailtasunak dituzten ikastetxe jakin batzuetan.- Lurralde batzordeek zer irizpide erabili dituzten eskolatzea erregulatzeko.- Zer erantzun eman zaien ikasle horien hezkuntza-premia bereziei, zer plangintza egin diren eta horrek nola eragiten duen eskolatze egokia eta arrakastatsua izan dezaten.Lurraldearen, sarearen eta ereduaren araberako eskolatzeari eta horren banaketari buruzko datuak kapitulu honetako beste epigrafe batean emango ditugu. Baita laguntza eta indargarri gisa abian jarritako zenbait programa ere. Hemen, beraz, eskolatze-irizpideetan jarriko dugu arreta, polemikatik libre ez dagoen kontua.Eta eskolatzeko lurralde batzordeek erabiltzen dituzten irizpideei dagokienez, 2007ko apirileko erantzunean Hezkuntza sailburuordearen instrukzioei lotzen zaie, epe arruntetik kanpo ikasle etorkinen eskolatzea arautzekoei. Bertan zehazten dira aipaturiko batzordeen eginkizunak eta zenbait irizpide finkatzen dira:- Hizkuntz normalizazioko prozesuetan integratzea.- Zentroa familiaren bizilekutik hurbil egotea.- Funts publikoekin finantzatutako zentro guztien arteko oreka (publikoak eta itunduak).- Zentroetan dauden baliabideen aprobetxamendua.- Zentroan familia hizkuntza bera duten ikasleak egotea.Irizpide horiek berrikusi edo osatu egin dira jasotako azken informazioan. Bertan adierazten denez, aipaturiko batzordeek kontuan hartuko dituzte honako irizpide hauek:- Sare publikoaren eta sare itunduaren artean %60-%40ko oreka lortzea 2010. urterako.- Iritsi berri diren ikasleak beren familia ingurunean eskolatzea.- Gela bakoitzeko plaza kopurua %10 arte handitzea.- Aurreko irizpideak errespetatuz, ahalegina egingo da %30etik gorako portzentajea duten zentroek iritsi berri diren ikasle gutxiago har ditzaten.Hala ere, Sailak adierazi zuen ikasle etorkinen arretarako egungo programa ebaluatzen ari zela, berrikusi eta eguneratzeko xedez. Horretarako, ebaluazio batzorde bat eratu zuen, eta laster zirriborro berri bat prestatzeko ondorioak izatea espero zuen.Hobetzeko proposamenakBerriro ere, hezkuntza-premia bereziei buruzko txosteneko gure gomendioak aipatu behar ditugu hemen; izan ere, horietako asko hizpide dugun gaiari aplika dakizkioke, baina ez ditugu errepikatuko. Bai gogoraraziko dugu, modu berezian, horietako hirugarrena. Hain zuzen ere, hauxe proposatzen genuen: "Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen banaketa orekatua bermatzeko eta eskola-ghettoak saihesteko neurriak hartu".Gomendio hori oso-osorik jasota dago gizarteak erdeinatutako biztanleei buruzko txosten honetan (ikus 3.5 atala).Ikus daitekeenez, bertan adierazten da beharrezkoa dela hainbat neurri zuzentzaile ezartzea; horien artean, honako hauek iradokitzen dira:- ratio jakin batzuk ezartzea;- matrikulazioari buruzko arautegia berriz aztertzea;- ikasle horien ikastetxe aldaketak aztertzea.Ez da soilik etorkinen inguruko gomendioa, baizik eta hezkuntza-premia bereziak edo berariazkoak dituzten biztanle guztien ingurukoa. Nolanahi ere, nahiz eta zailtasunak izan horietakoren bat aplikatzeko, orduan jadanik berariaz adierazi genuen honako hau: "Erakunde honen ustez, gizarte kohesioa lortu ahal izateko, halako neurriak hartzean gogoan izan behar dira orain arte behar bezala kontuan hartu ez diren edo sortu berriak diren eskolatze egoerak, hala nola, gutxiengo etnikoetako edo atzerritar jatorriko ikasleak (inmigranteak)".Halako neurrien edo era berean proposa daitezkeen beste batzuen helburua argia da: segregazioa saihestea; integrazioa eta gizarte kohesioa laguntzea.JarraipenakHemen, azken urteetan egindako jarraipenak soilik aipatuko ditugu.Ikasle etorkinen berariazko premiak direla eta, aurreko urteetako datuak kontuan hartuta (esaterako, 17.827 eskolatu 2007an), bilakaera garrantzitsua izan denez eta, txostenaren ondoren, dagoeneko hezkuntza arloko neurriak eta konpromisoak biltzen dituzten bi inmigrazio-plan garatu direnez gero, neurri horien gaineko informazioa eskatu dugu, alor honetan egiten ari diren esku-hartze guztien ikuspegi zehatza izate aldera.Zehazki, honako informazioa eskatu dugu.a) Ikasleen banaketaren datu gaurkotuak lurralde historikoen, sareen eta abarren arabera.b) Gure hizkuntzetako baten aurretiazko jakintzari eta jatorriari buruzko datu eguneratuak.c) Lehen Hezkuntza gainditu dutenen tasak; errepikatze tasak; eskola-graduatua lortu dutenen tasak; 16 urte bete baino lehen edo DBH amaitu baino lehen ikasketak uzten dituztenen tasa.d) Hizkuntza errefortzuko programei buruzko datuak.e) Kulturartekotasuneko koordinatzailearen postua sartu duten ikastetxeak (ikastetxe kopurua, ikastetxe mota, banaketa irizpidea...).f) Hiru lurralde historikoetako eskolatze batzordeetan ikasturtean aurkezturiko eskabideen kopurua eta eskolatze proposamenak, hots, eskolatu diren ikastetxeak.Halaber, kulturen arteko dimentsioa, bereziki, Immigrazioaren II Euskal Planean jasotzen den konpromisoa da Horrez gain, ezohizko txostenaren gure gomendioetako bat honako hau zen: "Hezkuntza behar berezien aniztasunaren eta arretaren erantzun gisa, profesionalen berariazko hautapena eta prestakuntza". (Hezkuntza-premia bereziei buruzko Txosteneko 10. gomendioa). Horren ildotik, honako informazioa eskatzen dugu:a) Irakaslegoak garatu dituen prestakuntza ekintza eta parte hartu dituen ekintza motak eta kopurua.b) Aniztasuna ikasketen zati izan dadin egindako ekintzak: beste kulturak ezagutzea, ama hizkuntzak irakastea, erlijioak ezagutzea...Jarraipen horien emaitza oso desberdina izan da, kontuan hartutako arloen arabera. Bereziki zaila edo urria izan da horietako hirutan:- Eskolako emaitzei buruzko datuak.- Lurralde batzordeen funtzionamendua.- Dibertsitatea irakaskuntzan txertatzea.Hala, esate baterako ikasle horien eskola-emaitzei dagokienez (gainditu dutenen tasa, errepikatu dutenen tasa, eskola-graduatua lortu dutenen tasa, eskola utzi dutenen tasa...), Sailak 2008. urteko erantzunean, honako hau adierazi zuen: hezkuntza-sistemaren "bereizgarria da era guztietako ikasleek ahalik eta inklusibitate handiena izatea sustatzen duela. Horregatik ez da jasotzen ikasle etorkinen emaitzei buruzko datu bereizirik, eragin guztietarako estatistika orokorrean jasota daudelako".Ildo berean, Hezkuntza Sailak emandako azken erantzunean (2010eko ekainaren 30ekoan), horren inguruan ikuskatzaile orokorrak egindako idazki bat jasotzen da. Bertan, honako hau dio: "Hezkuntza Ikuskaritzak dituen eskola-emaitzak zentroek bidalitako ebaluazio-aktetatik hartutakoak dira. Akta horietan ez da agertzen ikasleen jatorria zein den; beraz, ezin da talde konkretu batzuen informazio bereizirik lortu, hala nola ikasle etorkinei buruzkorik".Nolanahi ere, etorkizunerako aukera hori zabalik uzten du, honako hau eransten baitu:"A este respecto, conviene señalar que el Departamento de Educación tiene intención de poner en marcha en un futuro próximo un procedimiento de matrícula online que, una vez implantado en todo el sistema educativo, puede permitir hacer un seguimiento personalizado de cada alumno o alumna y, por lo tanto, posibilitará que se pueda obtener este tipo de información relacionado con los resultados escolares".Sailari datuak eskatzeko idazkian agerrarazi genuen bezala: "Erakunde honen iritziz, eskola inklusiboa izatea ez da eragozpena hainbat parametroren arabera banakatutako eskola-emaitzak lortzeko eta aztertzeko. Datu bereiziak lortuta, hobeto ezagutuko ditugu dauden errealitateak, eta, horren arabera, hobeto erantzun ahalko diegu ikasle guztien beharrei. Ondorioz, aurten atal honetan berriro eskatuko dugu eskola-emaitzei buruzko informazioa, garrantzi handikotzat jotzen baitugu informazio hori". Bere hartan eusten diogun irizpide bat da.Funtsezko datuak - adierazleakOndoren, azken urteetan zer bilakaera izan den hautemateko bidea ematen diguten datuetako zenbait bildu ditugu:ArabaBizkaiaGipuzkoaEAE2006-2007 ikasturteaEtorkinak%Etorkinak%Etorkinak%Etorkinak%Publikoa2.30274,146.50170,192.13554,4110.93867,14Itundua80325,862.76129,811.78945,595.35332,86Guztira3.1051009.2621003.92410016.291100%19,0556,8524,1100ArabaBizkaiaGipuzkoaEAE2007-2008 ikasturteaEtorkinak%Etorkinak%Etorkinak%Etorkinak%Publikoa2.56174,846.86867,062.28154,811.71866,73Itundua86225,163.37332,941.88245,26.10934,27Guztira3.42310010.2411004.16310017.827100%19,257,4523,35100Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila / Arartekoaren jarraipen-espedienteak.ArabaBizkaiaGipuzkoaEAE2006-2007 ikasturteaEtorkinak%Etorkinak%Etorkinak%Etorkinak%A eredua2.12068,284.87752,6568817,537.68547,17B eredua77024,82.16523,381.64441,94.57928,11D eredua2156,922.22023,971.59240,574.02724,72Guztira3.1051009.2621003.92410016.291100%19,0556,8524,1100ArabaBizkaiaGipuzkoaEAE2007-2008 ikasturteaEtorkinak%Etorkinak%Etorkinak%Etorkinak%A eredua2.09661,264.79946,8646611,187.35741,26B eredua97628,512.54424,841.68040,355.19629,14D eredua35110,222.89828,32.01848,475.27429,58Guztira3.42310010.2411004.16310017.827100%19,257,4523,35100Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila / Arartekoaren jarraipen-espedienteak.Datu taula horiek eta aurreko ikasturteko datuekiko konparazioak (2005-2006) (ikus 2005eko txostena, V. kap.) hainbat joera erakusten dituzte jadanik, hala nola:- Eskolatutako ikasleen guztizko kopurua handitzea. Aurreko urteetan bezalaxe, gora egiten jarraitzen du: 17.827 iazko 16.291ren aldean eta aurreko urteko 12.762ren aldean. Ia %40ko hazkundea izan da, beraz, bi urtean.- Zentro itunduetan eskolatutako jatorri atzerritarreko ikasleen proportzioaren handitze progresiboa (%30,5etik %34,24ra pasa da).- B eta D ereduetako eskolatzea nabarmen handitzea eta A ereduko eskolatzea jaistea, nahiz eta oraindik ere gehienak azken horretan eskolatzen diren.Antzeko joerak ikusten dira aurreko ikasturteko datuekin konparatuz gero (2004-2005).ArabaBizkaiaGipuzkoaEAEEtorkinak%Etorkinak%Etorkinak%Etorkinak%Publikoa1.63781,93.89771,851.46654,27.00069,1Itundua36218,11.52528,11.23845,83.12530,9Guztira1.9991005.4221002.70410010.125100%19,7553,5526,7100Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila / Arartekoaren jarraipen-espedienteak.ArabaBizkaiaGipuzkoaEAEEtorkinak%Etorkinak%Etorkinak%Etorkinak%A eredua1.58679,33.17658,651118,95.27352,1B eredua32916,51.250231.20144,42.78027,4D eredua844,299618,499236,72.07220,5Guztira1.9991005.4221002.70410010.125100%19,7553,5526,7100Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila / Arartekoaren jarraipen-espedienteak.(Aurreko datuekin konparatzeko, ikus Arartekoaren 2003ko ohiko txostena, 84. or.).2006-2007 ikasturteko datuei dagokienez, eta jatorria edo gure hizkuntzaren bat lehendik ezagutzea bezalako irizpideen arabera zehazturiko datuak ezagutzeko gure eskaerari erantzunez, Sailak honako taula hau helarazi zigun. Datu guztiak biltzen ez dituen arren, hainbat irakurketa egiteko balio du:PUBLIKOAITUNDUAOROTARAABDGuztiraABDGuztiraBESTERIKABDGuztiraArgentina13793156386109126653005246219221691Bolivia8132343301.37717325810553619864924351.914Brasil2199513745177103412217296198178679Kolonbia8223233341.479517332101950201.3396554352.449Txina1684044252546520139722210564398Ekuador5862512351.0722183508064898046013151.729Maroko5672004411.208686473205116352645141.424Portugal16211717845738656316610200182241633Errumania3551933068549011712433164453104301.191Venezuela954266203484725120-1438991323GUZTIRA3.9241.5882.2277.7391.3921.5276973.616765.3163.1152.92411.431Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila / Arartekoaren jarraipen-espedienteak.Datu horiek, besteak beste, honako hau erakusten dute:- Ikasturte horretan eskolatutako etorkinen %70 hamar herrialdetatik etorritakoak zirela, horietatik erdiak Latinoamerikatik, eta, beraz, aurretiaz bazekitela gaztelaniaz.- Ikastetxe publikoetan edo itunduetan matrikulatutako ikasleen proportzioa asko aldatzen dela jatorrizko herrialdearen arabera (eta, beharbada, familien ahalmen ekonomikoaren arabera). Hala, esate baterako, Marokotik etorritakoen %85 sare publikoan matrikulatuta zeuden, bai eta errumaniarren %62 ere; proportzio txikiena argentinar jatorriko ikasleena da (%56 ikastetxe publikoetan; %43 ikastetxe itunduetan).- Gure artean gehien diren ikasleen hamar nazionalitateak kontuan hartuta, ikastetxe publikoetan matrikulatutakoak %68 ziren, eta ikastetxe itunduetan matrikulatutakoak, berriz, %32.- Halaber, hizkuntz ereduaren araberako banaketan hainbat desberdintasun sumatzen dira jatorriaren arabera, baina, segur aski, taulako daturik esanguratsuenak guztizkoei dagozkie: %46 dira A ereduan eskolatutakoak, %27 B ereduan eskolatutakoak, eta %26 D ereduan eskolatutakoak, hiru lurraldeak kontuan hartuta.Ikasturte horretako ikasleen datu globalei dagokienez (ez bakarrik presentzia handiena duten 10 herrialdeetatik etorritakoena), beren jatorriaren arabera, Sailak honako datu edo kalkulu hauek eman zituen: %60 Latinoamerikakoak; %16 Afrikakoak; %20 Europar Batasunekoak eta gainerako Europakoak; %4 Asiakoak eta Ozeaniakoak. Hemen hartutako ikuspegiarekin bat etorriz, horrek esan nahi du hamar ikasle etorkinetik seik aurretiaz badakitela gaztelaniaz, eta, beraz, ezagutzen dutela gure hezkuntza-sisteman irakasteko bide gisa erabiltzen diren bi hizkuntzetatik bat. Dena dela, horrek ez du esan nahi beste hezkuntza-premia berezi batzuk ez dituztenik, eta are hizkuntza indartzeko beharrik ez dutenik hizkuntza horretan bertan.Hain zuzen ere, ikasle etorkin etorri berrientzat izan ohi diren hizkuntza indartzeko programei buruzko datuetatik honako hauek nabarmenduko ditugu, ikasturte horri berari dagokionez:- Hizkuntza indartzeko proiektuen deialdia, ikastetxe publikoetarako: 250 leku, 279 ikastetxetan banatuak (indargarri batzuk hainbat ikastetxek partekatzen dituzte). Aurreko urteetako datuekin alderatuta: 2006-2007 ikasturtean 180,5 leku izan ziren: 123,5 Lehen Hezkuntzan eta 57 Bigarren Hezkuntzan; aurreko ikasturtean 148 leku eta 201 ikastetxe izan ziren.- Ikastetxe itunduetarako diru-laguntzen deialdia, 2006-2007ko ikasturtean: 122 ikastetxerentzako laguntzak, guztira 2.216,483 euro, Hau da, aurreko urtean baino %27 gehiago (106 ikastetxerentzako laguntzak, 1.735,971 euro).Indargarri horiez gain, sailak bere erantzunean adierazi zuen beste figura bat sortu zuela (kulturartekotasun koordinatzailea, Lehen Hezkuntzan ikasle etorkinen proportzioa %30etik gorakoa den ikastetxeetan eta Bigarren Hezkuntzan %20tik gorakoa den ikastetxeetan). Neurri berri hori, 2007-2008ko ikasturtean, 31 ikastetxe publikotan eta 8 ikastetxe itundutan ezarri zen.Halaber, adierazi zuen "Kulturartekotasunerako eta ikasle etorri berrien inklusiorako programa" berria ezarri zela, 2003-2004an egindako programaren ordez. Gainera, programa horren helburuak azpimarratu zituen (inklusioa eta eskola-arrakasta lortzea), eta eskolan duten garrantzia nabarmendu. Aldi berean, gogorarazi zuen beharrezkoa dela beste erakundeekiko lankidetzan aritzea.Beraz, Hezkuntza Sailak jarraipen-prozesu honetan emandako datuak, ikusi dugun bezala, bi elementu hauen ingurukoak izan dira batez ere:- Ikasle etorkinen banaketa, sarearen eta ereduaren arabera.- Ikasle horien esku jarritako baliabideak (programak, laguntzak eta pertsonak).Datu horiek xehekiago aztertuko ditugu, Sailak oraindik orain emandako datuei dagozkien azken ikasturteetan zer bilakaera izan duten ikusteko.Hala, 2008-2009ko ikasturtean, maila guztiak kontuan hartuta, irakaskuntza arautuan matrikulatutako ikasle etorkinak 18.737 ziren (aurreko ikasturtean baino %5 gehiago), hau da, eskolatutako biztanle guztien %5,75. Ehuneko hori, ordea, nabarmen aldatzen da lurraldearen arabera:- Araba: %7,65 (ikasle etorkinen ia %20 baitzeuden eskolatuta).- Bizkaia: %6,39 (guztizkoaren ia %57 baitzeuden eskolatuta).- Gipuzkoa: %3,96 (ikasle horien %23 baino zertxobait gehiago baitzeuden eskolatuta).Nolanahi ere, inguruko beste lurralde batzuetan -hala nola Nafarroan eta Errioxan- baino txikiagoak dira ehuneko horiek.Ikasle horiek, lurraldearen eta sarearen arabera, honela zeuden banatuta:ArabaBizkaiaGipuzkoaEAEZentroakEtorkinak%Etorkinak%Etorkinak%Etorkinak%Publikoak2.71273,57.22267,942.47856,1112.41266,25Itunduak97926,53.40832,061.93843,896.32433,75Guztira3.69110010.6301004.41610018.737100%19,6956,7423,57100Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila / 273/09/2008O espedientea.Eta hauxe da horien banaketa, lurraldearen eta hizkuntz ereduaren arabera:ArabaBizkaiaGipuzkoaEAEZentroakEtorkinak%Etorkinak%Etorkinak%Etorkinak%A eredua2.24360,794.45341,893437,767.03937,57B eredua1.10930,052.82826,61.74939,615.68630,35D eredua3399,193.34931,512.32452,636.01232,08Guztira3.69110010.6301004.41610018.737100%19,6956,7423,57100Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila / 273/2008/09O espedientea.Datuetan ikus daitekeenez, hemen aztergai ditugun bi arloetan (sarearen araberako ikasleen banaketa eta ereduaren araberako banaketa), lurraldeen arteko desberdintasunak nabarmenak dira. Arabak du ehunekorik handiena hala ikastetxe publikoetan nola A ereduan eskolatutako ikasleei dagokienez, eta Gipuzkoak du hala ikastetxe itunduetan nola D eredukoetan eskolatutakoen ehunekorik handiena. Bizkaiko egoera tartekoa da.Orain arte, eskolatzearen datu globalak erabili ditugu, eta ikasturtez ikasturteko bilakaera ikusi. Hemendik aurrera, ez ditugu guztizko datuak kontuan hartuko, baizik eta matrikulazio berrien datuak. Izan ere, Hezkuntza Sailak ikasturte horren inguruan emandako datu gehienak ikasle etorkinek 2007-05-30etik 2008-05-30era bitarteko epealdian lurraldez lurralde, eta are ikastetxez ikastetxe, egin zituzten matrikulen ingurukoak dira. Urte horretan egindako matrikulazio berrien datuetan, mantendu (eta are indartu) egin dira datu globaletan sumatutako joerak, hurrengo grafikoetan ikus daitekeen bezala:Haur HezkuntzaLehen HezkuntzaDBHDBHOPublikoa17825720149Pribatua29507738Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila / 273/2008/09O espedientea.ABDPUBLIKOA41118577PRIBATUA103807Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila / 273/2008/09O espedientea.Araban matrikulatutako ikasleen jatorrizko herrialdeei edo lekuei dagokienez, honako hauek nabarmentzen dira: Kolonbia (138), Maroko (108), Ekuador (70), Errumania (62), Mendebaldeko Sahara (61), Brasil (52), Aljeria (50), Portugal (43), Paraguai (42) eta abar.Haur HezkuntzaLehen HezkuntzaDBHDBHOPublikoa439495260128Pribatua17227421333Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila / 273/2008/09O espedientea.ABDPUBLIKOA541243538PRIBATUA255285152Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila / 2732008/09O espedientea.Epealdi horretan Bizkaian matrikulatutako ikasleen artean, jatorri hauek nabarmentzen dira: Errumania (272), Kolonbia (223), Bolivia (154), Ekuador (135), Brasil (134), Maroko (122), Txina (96)...Haur HezkuntzaLehen HezkuntzaDBHDBHOPublikoa17724613236Pribatua4916212926Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila / 273/2008/09O espedientea.ABDPUBLIKOA31153346PRIBATUA24172170Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila / 273/2008/09O espedientea.Epealdi horretan Gipuzkoan matrikulatutako ikasleen artean jatorri hauek nabarmentzen dira: Errumania (121), Ekuador (83), Kolonbia (82), Maroko (74), Brasil (57)...Ikasle horien eskolatze baldintzak hobetzeko laguntza edo indargarri espezifikoei dagokienez, ondoko datuok nabarmendu ditzakegu, oso modu laburtuan:- Hizkuntza indartzeko programei buruzko datuak: 275 ikasle 2008-2009ko ikasturtean, beste hainbeste ikastetxe publikotan: (Lehen Hezkuntzako 187 eta Bigarren Hezkuntzako 88); eta %20ko igoera izan zen ikastetxe itunduetarako diru-laguntzetan (aurreko ikasturtean 131 ikastetxeri eman zitzaien). Datu horiek, Sailak 2008. urteko gure espedienteari emandako erantzunetik harturikoak, zertxobait aldatuta agertzen dira azken espedienteari emandako erantzunean (2010eko ekainekoa). Kasu honetan, 2008-2009ko ikasturtean hizkuntza indartzeko irakasleak zituzten ikastetxeak publikoak 272 ziren (192 Lehen Hezkuntzan eta 80 Bigarren Hezkuntzan). Eta ikasturte horretan bertan indartze orduak zituzten ikastetxe itunduei dagokienez, emandako zerrendaren arabera, 132 ziren.- Kulturartekotasun-koordinatzailearen figura ikasle etorkinen ehunekoa %20tik gorakoa den Lehen Hezkuntzako ikastetxeetara eta %15etik gorakoa den Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetara zabaltzea (49 ikastetxe publiko 2008-2009ko ikasturtean eta 7 ikastetxe itundu 2007-2008ko ikastetxean). Datu horiek ere aldatu dira Sailaren azken erantzunean. Alde batetik, ikasle etorkinak %25 baino gehiago izatea da Lehen Hezkuntzako ikastetxeentzako irizpidea. Eta 2008-2009ko ikasturtean, guztira 61 ikastetxetan (50 publikoak eta 11 itunduak) izan dute figura hori.- Kulturarteko Hezkuntza Programarekin loturiko prestakuntza- eta berrikuntza-proiektuak (41 prestakuntza-proiektu eta 8 berrikuntza-proiektu 2007-2008ko ikasturtean).Hezkuntza Sailak bidalitako informazio berriagoa ere aztertu ahal izan dugu, guk 2010eko ekainaren 30ean jasotakoa. Funtsean, 2009. urtean (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra) ikasle etorkinek egindako matrikulazioen ingurukoa da, eta ikastetxez ikastetxe banakatutako datuak ematen dira, guztizko datu batzuekin batera. Alabaina, eskolatze datu globalak ematen ditu, eta, beraz, laburtu egin da orain arte eman izan den saila.Emandako datuen arabera, epealdi horretan matrikulatutako ikasle etorkinak 3.075 izan ziren, maila guztiak kontuan hartuta (Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko mailetaraino), ondoko banaketarekin bat etorriz:ArabaBizkaiaGipuzkoaPublikoa2881.108677Pribatua80640282Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila / 40/2009/09O espedientea.Datu horiekin bat etorriz, joera orokorrari eutsi zaio (matrikulazioen %67,4 ikastetxe publikoetan egin dira), baina alde esanguratsuak sumatzen dira hala lurraldeei dagokienez (esate baterako, urte horretan Gipuzkoako ikastetxe publikoetan matrikulatutako ikasle etorkinen ehunekoa batez bestekotik gorakoa da eta %70,5era ere iritsi da) nola hizkuntz ereduei dagokienez (D eredua hautatu dute gehienek, bai Gipuzkoan -matrikulazioen %74- eta bai Bizkaian -%37,3 izan dira, eta A ereduan, berriz, %36,2-).Jatorrizko herrialdeen artean gehiengo direnei dagokienez, honako hauek nabarmentzen dira, ordena honetan: Kolonbia (358), Maroko (289), Errumania (245), Ekuador (187), Brasil (163), Bolivia (119), Peru (104), Dominikar Errepublika (95), Txina (91), Argentina (71)... Hain zuzen, hamar herrialde horietatik datozen ikasleak epealdi horretan matrikulatutako ikasle etorkin guztien %70 dira (jatorrizko herrialdearen datua ezaguna den kasuak kontuan hartuta; izan ere, 6 kasutan ez da agertzen datu hori). Bestalde, matrikulazioen zerrendan jatorrizko 84 herrialde agertzen dira denera, eta horrek dibertsitatea zenbatekoa den erakusten digu.Argi-itzalak erakundeen erantzuneanIkasle etorkinen behar espezifikoak eta horiei erantzuteko modurik egokienak, besteak beste, 2007-2009ko epealdirako onartu den Immigrazioari buruzko II. Euskal Planean aztertu eta planifikatu dira. Plan horrek, Hezkuntzaren Arloan, oinarrizko lau gidalerro ezartzen ditu, eta horietako bakoitzerako proposamen bat edo hainbat egiten ditu, arlo hauen inguruan: zein erakunderi dagokion horiek aplikatzeko erantzukizuna, zein adierazle erabiliko diren gidalerro horiek zenbateraino bete diren ebaluatzeko, zenbat urtean gauzatuko diren eta noren lankidetzarekin gauzatuko diren.Orain dela gutxi arte indarrean egon den plan bat denez, txosten hau idazten ari ginenean horren ebaluazioaren berri ez genuenez eta jarraipenik izango ote duen ere genekienez, plan horren gidalerroak eta proposamenak jaso ditugu hemen, laburbilduta, bertan idatzita agertzen diren moduan:"1.- Hezkuntza sistema kulturarteko errealitatera egokitzeko behar diren neurriak garatzea eremu horretan.1) Ikasle Etorkinen Arreta Programari eustea eta egokitzapenak egitea.2) Eskolatze Batzordeei eustea eta eskolatze-araudia egokitzea.3) Harrera Planen lanketari buruz egindako orientazioen hedapena eta orientazio horiek Ikastetxeetan zehatz daitezen sustatzea.4) Kulturartekotasuna eta ikasle etorkinen eskolatzea EAEko Irakasleen Etengabeko Prestakuntza Planaren (GARATU) ardatz handien artean hartzea: irakasleentzako ikastaroen, mintegien, lantegien eta hausnarketa-jardunaldien eskaintza.5) Kultur Aniztasunari Erantzuteari buruz Berritzeguneetan egiten diren prestakuntza-planak iraunaraztea eta garatzea.6) Ikasle etorkinentzako bigarren hizkuntzen irakaskuntzari buruzko mintegiak eta prestakuntza-ikastaroak antolatzea irakasleentzat.7) Erakunde publiko eta pribatuentzako laguntza espezifikoak, honako hauei buruzko ikastaro eta mintegiak antola ditzaten: atzerritar ikasleen eskolatzea, kulturartekotasuna, aniztasunari erantzutea ikastetxeetan, etab.8) Itunpeko ikastetxeentzako laguntza-ildoak ezartzea eta aplikatzea, eskolan berandu sartu diren ikasle etorkinentzako hizkuntza-indargarriko neurriak gara ditzaten.9) Eskolan berandu sartu diren ikasle etorkinentzako hizkuntza-indargarriko programak iraunaraztea eta garatzea ikastetxe publikoetan.10) Kultur aniztasunarekin zerikusia duten gai eta materialak berrikustea eta osatzea, Berritzeguneetako teknikarien bitartez.11) Curriculumetan etorkinen jatorrizko kulturak eta hizkuntzak barnean hartzeko ekimenak aztertu eta tratatzea.12) Ikasketa-lizentziak sortzea hezkuntzaren kulturarteko dimentsioari buruzko curriculum-materialak lantzeko.13) Ikastetxeen hezkuntza-eskaintzan gure gizartean gehien hitz egiten diren atzerriko hizkuntzen (arabiera, txinera,etab.) ikaskuntza biltzeko formulak garatzea, eskaeraren arabera.14) Lan-talde bat sortzea jatorrizko herrialdeetan lorturiko titulazio akademikoak baliozkotzea erraztuko duten mekanismoak bultzatzearren eta Hizkuntza Eskola Ofizialen bitartez hizkuntzen titulu ofizialak lortzeko izapideak arintzearren.2.- Atzerritar gazteen hizkuntza integraziorako laguntza ematea, euskararen ikaskuntza bereziki kontuan hartuta.1) Euskarari buruzko oinarrizko informazioen eskaintza eta oinarrizko euskalduntze-ikastaroak.3.- Atzerriko ikasleen guraso, tutore eta erreferentziazko gizarte inguruneek eskola ordezkaritzako organoetan eta ikastetxeen dinamikan parte har dezaten bultzatzea.1) Euskal Hezkuntza Sistemari buruzko informazio-gida eleaniztuna egokitzea, hizkuntza gehiagotara itzultzea, eta interneten bidez hedatzea.2) Etorkinen elkarteen eta familia etorkinen eta guraso-elkarteen arteko topaketak antolatzeari bultzada ematea, eskoletako ordezkaritza-organo gorenetan parte har dezaten eta etorkinen elkarteetako kide egin daitezen sustatzeko.4.- Ikastetxeetan, atzerritar etorkinei euskara eta gaztelania irakats dakien sustatzea.1) Helduen Hezkuntza Zentroetara joaten diren ikasle etorkinen artean gure kultura- eta hizkuntza-errealitateari buruzko jakintza sustatzea".Plana aplikatzeko onartu zen epealdia amaitu baita (2007-2009), horren ebaluazioa izatea litzateke egokiena, horko 18 proposamenak zenbateraino garatu diren eta zenbaterainoko arrakasta izan duten jakiteko, aurrez ezarritako adierazleen arabera.Esan dugun bezala, ez dakigu halako ebaluaziorik egin den edo ez, eta, hala bada, zein izan diren emaitzak edo ondorioak. Hori jakiteak bide emango liguke hemen argi-itzalak oinarri handiagoarekin baloratzeko. Eskura ditugun adierazle bakarrak aurreko epigrafeetan eman ditugun horiek izan dira, urtez urte egindako jarraipenaren emaitza.Datuek erakusten duten bezala, ikasle etorkinak gure ikastetxeetan pixkanaka sartzearekin batera, hainbat baliabide ere txertatu dira pixkanaka, ikasle horiek eskolatze egokia izan dezaten: hizkuntza indartzeko irakasleak eta programak, figura profesional berriak zenbait ikastetxetan, prestakuntza iraunkorreko programak, laguntza eta orientazioa... Beraz, hezkuntza-sistema pixkanaka joan da errealitate "berri" hori bere gain hartzen eta erantzunak ematen; areago, esan liteke bere lehentasunen artean sartu duela. Zailagoa da jakitea eta baloratzea baliabideak nahikoak edo egokiak izan diren dauden beharretarako, horien banaketa bidezkoa izan den eta zein izan diren lortutako emaitzak edo izandako lorpenak.Nolanahi ere, komeni da gogoraraztea etorkinen eskola-integrazioa ez dela biztanle horien gizarteratze edo inklusioaren parte bat baino. Ikuspegi horretatik, interesgarriak dira etorkinek eurek egin ohi dituzten konparaziozko balorazioak: oro har, oso modu positiboan baloratzen dute bai hezkuntza-sistema eta bai sistema horrek ematen dizkieten aukerak, gizarteratzeko beste zerbitzu eta bide batzuekin konparatuz. Horrek ez du esan nahi haien eskari edo beharrei erantzuten dienik edo erantzun hori hobetu ezin denik.Kexen ikuspegiaLagin gisa azken urteetan etorkinen eskolatzearen inguruan jaso ditugun kexak hartzen baditugu, bi ezaugarri nahiko komun nabarmendu ditzakegu:1) Maiz ez dira banakoen kexak, baizik eta zentro edo elkarte bateko ordezkariek aurkezturikoak.2) Horiek ez dituzte zalantzan jartzen eskolatze jakin baten inguruko datuak edo baldintza zehatzak, baizik eta ikasle etorkinen eskolatze baldintza orokorrak edo, zehazkiago, horiek nola aplikatzen diren eta zer ondorio dituzten ikastetxe jakin batean edo ikastetxe multzo jakin batzuetan.Horren bi adibide esanguratsu dira 2008an Sarean eskola publikoen zuzendaritzak (481/2008/20 kexa) eta Gasteizko Ramon Bajo LHIko familia batzuek jarritako kexak (318/2008/20 kexa).Lehenengoaren kasuan, eskolatze-irizpideak nabarmendu dituzte, eta adierazi dute horiek ondore desberdinak dituztela ikastetxe batzuetan zein besteetan, duten titulartasunaren arabera (ikastetxe publikoak edo ikastetxe pribatuak). Bigarrenaren kasuan, kezka-iturri orokor hori jasotzen da ikastetxe horren adibide konkretuan ere (Ramon Bajo ikastetxe publikoa). Hain zuzen ere, ikastetxe horretan, ikasle etorkinak dira gehienak, eta pixkanaka gero eta gehiago dira, eta horrek, praktikan, urratu eta ia ezinezko bihurtzen du gizarteratzen lagunduko dieten ingurune normalizatu batean eskolatzeko eskubidea.Era horretako kezkak adierazi dizkiote Arartekoari ikastetxera egin dituen bisitetan eta eskola kontseiluekin edo zuzendaritza taldeekin izan dituen bileretan.Kontu nagusi hori alde batera utzita, banako kexaren bat ere jaso dugu eskolan ikasle etorkinekin izaten den bizikidetzaren inguruan.Nolanahi ere, komeni da nabarmentzea inkesta edo azterketa soziologikoak egitean etorkinei galdetu izan zaienean zer irizten dieten beren seme-alaben eskolatze baldintzei emaitzak oso onak izan ohi direla, batez ere gizarteratzeko beste baliabide edo aukera batzuen balorazioarekin konparatuz gero.Adingabeen euren ikuspegiaArartekoak, oraindik orain, Adingabekoei balioak transmititzea izeneko txosten luzea argitaratu du. Bertan, hala Lehen Hezkuntzako nola DBHko EAEko 1.829 ikaslek egindako balorazioaren lagin adierazgarri bat jaso eta aztertu du. Hain zuzen ere, txosten horretan sistematikoki landutako kontuetako bat da zenbateraino onartzen edo arbuiatzen duten ikasleek, etorkin diren aldetik.Ez da erraza lerro gutxi batzuetan laburtzea hainbeste datu eta ñabardura dituen txosten hori. Baina zenbait xehetasun esanguratsu adieraz ditzakegu; Hala, esate baterako:- Ikasle etorkin gehienek onartzen dute (oro har, %70 inguruk), baina badira mesfidantza edo arbuio zantzuak ere ehuneko esanguratsu batean; hain zuzen ere, egindako galderaren arabera, lau ikasletik bati ere eragiten dio.- Desberdintasunak nabarmenak dira sexuaren arabera (neskek, oro har, mutilek baino onarpen handiagoa izaten dute), eta baita eskolatuta dauden hizkuntz ereduaren arabera ere.- Onarpen-maila, oro har, handiagoa da alderdi orokor edo teorikoagoetan, eta txikiagoa kontu zehatzagoetan edo harreman pertsonalei edo eguneroko bizitzari zuzenkiago eragiten dieten arloetan.Kontu horiek eta beste batzuk eztabaidagai izan ziren Haurren Partaidetzarako Kontseiluak eta Arartekoko Nerabezaroaren Bulegoak berriki egindako bilera batean. Kasu honetan, kontseilariek, ikasle etorkinen proportzioa oso desberdina den sei ikastetxetakoek, oso iritzi eta jarrera irekia agertu zuten, behintzat eztabaidan. Areago, planteatu zuten oso garrantzitsua dela ikastetxe edo ikasgela guztietan izatea errealitate plurala, jatorri guztietako ikasleak izatea, esperientzia-iturri eta normaltasun-bidetzat jotzen baitute.Bestalde, aipatu dugun txostenak argi erakusten du ikasle etorkinek beren balioak dauzkatela, edo, nahiago izanez gero, alde handiak daudela hainbat baliori dagokienez, hala nola familiari, hezkuntzari, erlijioari, desberdintasuna onartzeari eta bestelakoei dagokienez.BilakaeraAzken urteetan zer bilakaera izan den eta hezkuntza-sistema osoan zenbaterainoko eragina izan duen modu azkarrean erakusteko, osagarritzat jotzen ditugun bi grafiko emango ditugu hemen.Horietako batean, 1999-2000ko ikasturtetik hona eskolatutako ikasle etorkinen kopurua zenbat handitu den ikus daiteke. Azken ikasturteko datu ofizialik ezean (hedabideetan argitaratutakoen arabera, 2009-2010eko ikasturtean ikasle etorkinak 20.794 baino gehiago ziren, eta 22.103 2010-2011ko ikasturtearen hasieran), jadanik kontrastaturiko datuek erakusten dute bederatzi urte eskasean ikasle hauek ia halako bederatzi gehiago direla: 2.000 baino zertxobait gehiago izatetik 19.000 inguru izatera igaro dira (2008-2009ko ikasturtean; hau da, kontuan hartu gabe azken matrikulazioak edo azken ikasturteko datu eguneratuak.Bigarrenak erakusten du ehuneko zenbat diren, eskolatutako biztanleen guztiak kontuan hartuta. bederatzi urtean, %1 baino gutxiago izatetik (%0,66) guztizkoaren %6 izatera igaro dira (%5,75 2008-2009ko ikasturtean).Datu eguneratuagoekin (prentsan argitaratuak baina ofizialki jaso gabeak), hamar urtean halako hamar bihurtu den eskola populazio batez arituko ginateke, eta jadanik gure erkidegoan eskolatutako guztien %6a ere gainditu duen populazio batez (6,6).Nolanahi ere, gogora dezagun datu hori ikastetxe guztien batez bestekoa dela eta ez daukala zerikusirik batere ikastetxe jakin batzuetan lortu den benetako ehunekoarekin. Hala, esate baterako, komunikabideetan argitaratutako azken datuen arabera, berrogeita hamar bat ikastetxek dituzte %30 ikasle etorkin baino gehiago.1999-20002000-20012001-20022002-20032003-20042004-20052005-20062006-20072007-20082008-20092009-20102.0942.9374.1185.9558.64711.51513.87516.66117.82718.73720.794%0,66%0,95%1,36%1,99%3,13%3,71%4,52%5,27%5,50%5,75%6,60Iturria: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila. Jarraipen-espedienteak 1 Kasu batzuetan, jasotako datua data jakin bati dagokio eta ez dator bat ikasturte amaierako datuekin. 2009-2010eko ikasturteko datuak prentsan agertutakoak dira.Sintesi edo ondorio gisa (elementu aipagarrienak)Gai honetan, beste hainbestetan bezala, oso zaila da jakitea zer gertatzen den gure inguruko beste herrialde batzuetan. Europako Batzordeak berak, 2008an, Liburu Berde bat egin zuen haur etorkinen eta hezkuntzaren inguruan, eta eztabaida piztu zuen estatu kideen artean, jakinik gaia oso garrantzitsua dela eta badirela errealitate horri heltzeko modu egoki antzeko batzuk. Balio beza, adibide gisa, ondoko justifikazio-paragrafo honek:"Hala nazioarteko nola nazioko datuen arabera, Europar Batasuneko haur etorkin askok hezkuntza-desabantailak dituzte sorterriko ikaskideen aldean: eskola uzteko joera handiagoa dute, eta gutxiagok egin ohi dituzte goi mailako ikasketak. Are kezkagarriagoa da zenbait herrialdetan bigarren belaunaldiko etorkin jatorriko ikasleek lehen belaunaldikoek baino emaitza okerragoak lortzen dituztela eskolan. Horrek adierazten du gizarte-zatiketa larriagotu egin daitekeela denborarekin. Bestalde, garbi sumatzen da segregaziorako joera handiagoa dagoela egoera sozioekonomikoaren arabera; izan ere, gizartean egoera onean dauden gurasoek beren seme-alabak atera egiten dituzte ikasle etorkin ugari dauden ikastetxeetatik. Ikastetxeen arteko desberdintasunak handitzen doaz denborarekin".Egia da haien kezka nagusiki Europar Batasuneko bertako barne mugikortasuna eta horrek dakartzan ondorioak direla. Eta, alde horretatik, funtsezko hiru kontu hauek nabarmentzen dira:1) nola saihestu ikastetxeen segregazioa, hezkuntza arloko berdintasuna hobetzeko;2) nola integratu ama hizkuntzen eta kultur ikuspegien dibertsitate gero eta handiagoa eta nola garatu kulturarteko trebetasunak;3) nola egokitu irakaskuntza-gaitasunak eta nola estutu harremanak etorkinen familiekin eta komunitateekin.Liburu Berdean adierazten den bezala, egindako azterlanetan hainbat arrazoi zehaztu dira etorkin askok gaur egun hezkuntza aldetik duten desabantaila azaltzeko. Zenbait faktore-giltzarri lotuta daude ikasle etorkinen banako egoerarekin: egoera sozioekonomiko txarra, hizkuntza, familia eta komunitatearen espektatibak. Alabaina, datuek erakusten dute hezkuntza-sistemak garrantzitsuak direla eta zenbait herrialdek beste batzuek baino hobeto lortzen dutela ikasle etorkinen eta sorterrikoen arteko aldeak murriztea; horrek erakusten du politikek nabarmen eragin dezaketela eskolako emaitzetan. Segregazioa, esate baterako, haurren motibazioari eta emaitzei eragiten dieten espiral negatibo bat da. Dibertsitateari aurre egiteko trebetasunen arabera batzeko edo bereizteko modu jakin batzuek are gehiago baldintzatu ditzakete emaitzak.Horri dagokionez, eta beharbada interesgarriena errealitatea hobetu nahi badugu eta nahi ez dugun ondoriorik izan nahi ez badugu, Liburu Berdeak laburki aztertzen ditu ikasle etorkinek eskolan arrakasta izateko lagungarri gerta daitezkeen politikak eta planteamenduak. Hala, nabarmentzen du hezkuntzan berdintasuna lortzeari lehentasun erabatekoa ematen dioten sistemek integratzen dituztela modurik eraginkorrenean ikasle etorkinak. Eta kontu hau tratatzeko bereziki erabilgarriak diruditen neurri politikoen artean honako hauek nabarmentzen ditu: eskolaurreko irakaskuntza, hizkuntzen irakaskuntza, hezkuntza-laguntza gehigarria (hala nola tutoretzak eta eskola partikularrak), kulturarteko hezkuntza eta familiekin eta komunitateekin osaturiko elkarteak. "Ghetto" ikastetxeen segregazioa eta desagregazioa saihestea da, itxuraz, aurretiaz behar den baldintza ikasle etorkinei benetako aukera berdintasuna bermatzeko.GomendioakHemen ere, kapitulu honetako aurreko ataletan bezala (3.4 ataletik 3.7ra), errepikatu egin beharko genuke segregazio-arriskuei buruz eta eskola-ghettoak sendotzea saihesten duten eta inklusioa laguntzen duten neurriak ezartzeko beharrari buruz jadanik esandakoa.Biztanleriaren sektore honen inguruan egin ditugun gomendio zehatzagoei edo zuzenean sektore horri aplikatzekoak diren gomendioei dagokienez, honako hauek nabarmendu beharko genituzke:- Bereizkeriazko edo bazterkeriazko egoerak saihestea, horretarako egokiagoak diren neurriak ezarrita.- Are gehiago indartzea politika konpentsatzaileak eta bereizkeria positiboko neurriak, zailtasun handiagoak dituzten ikastetxeetan.- Detekzioa hobetzea eta esku-hartze goiztiarra laguntzea premia bereziko egoeretan.- Familien eta elkarteen arteko lankidetza laguntzea.- Sektore hau hobetzeko planak, gaur egun dauden programak eta baliabideak ebaluatzea.- Eskolan lortzen ari diren emaitzen jarraipena egitea.- Dibertsitatea laguntzea, ez bakarrik ikasleen artean, baizik baita ikastetxeetako profesionalen taldeetan ere.Ikastetxe jakin batzuetan dauden ikasle etorkinen proportzioa zein handia den kontuan hartuta, bereziki beharrezkoa iruditzen zaigu aipaturiko lehenengo gomendioa aplikatzea ("Bereizkeriazko egoerak eta bazterkeria laguntzen dutenak saihestea"). Horren edukia txosten honetako 5. kapituluan jaso da (ikus 5. kapitulua, 28. gomendioa).3.9. Haur eta gazteen buru-osasunaArloaren ezaugarriakKapitulu honetan, batez ere buru-osasuneko arazo larriak dituzten adingabeei ematen zaien arreta aztertuko dugu. Bereziki, osasun-sistemak ematen duen erantzuna, baina baita beste zerbitzu batzuek duten inplikazioa ere, hala nola hezkuntza-sistemak, gizarte-zerbitzuek, babes-sistemak eta gazte justiziaren sistemak dutena.Haur eta nerabeen buru-osasuna artatzearekin edo ez artatzearekin loturiko arazoen artetik argitara irteten diren gehienak honako hauek dira: jokabide-nahasmenduak, elikadura-nahasmenduak, portaera-arazo larriak, drogen kontsumo arazotsuak, eta familian, gizartean eta eskolan egokitzeko zailtasun larriak, batez ere nerabeen artean. Segur aski, horiek dira gehien ikusten diren arazoak, baina ez dira bakarrak, ez eta, ezinbestean, larrienak ere.Kasuen eta diagnostikoen tipologia askoz ere ugariagoa da, erabiltzen den sailkapena edozein dela ere (Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenaren hamargarren berrikuspena, CIE-10; Buru-nahasmenduen Diagnostiko eta Estatistika Eskuliburuaren laugarren berrikuspena-DSM-...) Diagnostiko zehatz bat ahalik eta azkarrena izatea, zalantzarik gabe, giltzarria da garaiz esku hartu ahal izateko eta erantzun zuzen eta eraginkorrenak eskaintzeko, baina hemen ez gara horretan sartuko, nabarmenki kontu teknikoa baita hori.Arartekoari gehien interesatzen zaiona ez da hainbeste diagnostikoa zehatza izatea, baizik eta nola erantzuten zaien buru-osasuneko arazoak dituzten pertsonen beharrei, zer arreta ematen den eskolan, familian, gizartean eta bestelakoetan esku hartzeko zailtasunei dagokienez, zeinahi delarik ere halako arazoen jatorrian dagoen patologia; zailtasun horiexek jartzen dituzte arriskuan haien eskubideak, horiek egiten dituzte beharrezko programa terapeutikoak, banakako edo taldekako esku-hartzeak nahiz arreta-baliabideak, familientzako arreta eta laguntza, eta abar.Gai horretara lehenengoz hurbiltzeko modu oinarrizko samar bat izan liteke geure buruari galdetzea zenbat adingabez ari garen. Kontuak erraza dirudi: Gure erkidegoan 18 urteko 326.000 adingabe inguru badaude, horietako zenbatek dauzkate buru-osasuneko arazo larriak, arreta behar izaterainokoak? Ez da erraza erantzutea itxuraz hain sinplea den kontu horri. Jakina, badaude gure testuinguruan aplika daitezkeen zenbatespenak, ez bakarrik orokorrak, baita patologia jakin batzuetarako eta haurren sektore jakin batzuetarako direnak ere (esate baterako, jokabide-nahasmenduren bat duten nerabeen proportzioari buruzko zenbatespenak; hain zuzen ere, gizonezkoetan %6-16 eta emakumezkoetan %2-9 inguru dela kalkulatzen da). Horrek modua emango digu "beharra" zenbaterainokoa den jakiteko.Halaber, gure sistemek aldi jakin batean ematen duten arretari buruzko datuak erabil ditzakegu; horrek ez digu balio zehazki beharrak zein diren jakiteko, baina bai "eskaria" eta are "erantzunak" zein diren jakiteko. Alde horretatik, segur aski osasun-sistemak ematen ditu datu fidagarri edo ugarienak; hala, ondoko taulan laburbil dezakegu 2008. urtean unitate anbulatorio eta komunitario espezializatuetan emandako arreta.ARABABIZKAIAGIPUZKOAGUZTIRAPaziente kopurua1311 (890 mutil; 421 neska)6153 (3.968 mutil; 2.185 neska)2.3769.840Esku-hartze kopurua guztira10243 (8.955 kontsulta; 1.288, beste esku-hartze batzuk)48425 (+10.921 - Apnabi)21.47891.067Kasu berriak (2008. urtea)489 (302 niños; 187 niñas)2528 (1.543 niños; 985 niñas)1.5554.572Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Saila. Arartekoaren 42/2009/09O espedienteari emandako erantzuna.Horiek ez dira haur eta gazteen buru-osasunerako arreta ematen duten unitate bakarrak. Haur psikiatriako ospitale-unitateak ere badaude (223 haur ospitaleratu ziren 2008. urtean), bai eta eguneko zentro gisa funtzionatzen duten unitate edukatibo-terapeutikoak ere (40 leku daude gaur egun). Baina, maiz, unitate anbulatorioetan artatutako adingabe berberak izaten dira. Horregatik eman ditugu datu horiek taulan.Ikus dezakegunez, biztanleriaren sektore horren -adingabeak- %3 joaten dira osasun-sistemara laguntza eske. Alabaina, datu horiek beste sistema batzuek emandako datuekin osatu eta araztu behar dira (esate baterako, hezkuntza-sistemak emandako hezkuntza-premia bereziei buruzko datuekin -guztira 11.000 adingabe inguru dira, baina soilik horietako batzuek dauzkate buru-osasuneko arazoak- eta buru-osasuneko arazoengatik arreta behar duten eta babes-sistemaren batean hartuta dauden adingabeei buruzko datuekin). Nolanahi ere, dauden datu guztien artetik, taulako datuak dira, segur aski, hurbilketa fidagarriena gure erkidegoko adingabeen buru-osasunerako arretaren eskaria zenbatekoa den jakiteko: 10.000 adingabe inguru urtean, eta horien artean mutilak askoz ere gehiago neskak baino.AurrekariakHaur eta nerabeen buru osasunari berariaz heldu genion burutik gaixo dauden pertsonen arreta komunitarioari buruzko ezohizko txostenean (4.6, 4.7 edo 3.4 azpiatalak). Txosten hori 2000. urtean argitaratu eta eztabaidatu zen Legebiltzarrean eta, gero, jarraipena egin zitzaion elkarteekin bilerak eginda zein ofiziozko espedienteen, bisiten eta informazio eskaeren bidez (ikusi azken urteetako ohizko txostenak).Haurrei eta nerabeei dagokienez, hautemandako eta nabarmendutako premien artean honako hauek adierazten ziren:- Haurrentzako psikiatria-ekipoen deszentralizazioa.- Giza baliabide espezializatuen gehikuntza (haurrentzako psikiatrak edo psikologoak, kasu).- Lurralde historiko eta eskualde desberdinetan bitarteko egiturak sortzeko premia.- Gizarte, hezkuntza eta osasun batzordeak sustatzea.- Elikadura arazoei erantzuteko programak berrikustea.Txosteneko 18 gomendioetakoren batek ere berariaz aipatzen zuen biztanle talde hau. Horrela, 6. gomendioak hau proposatzen zuen, hitzez hitz: "Berariaz adingabeei zuzendutako zerbitzuak gehitzea" jarduketa-eremu batzuetan zehaztuta (autismoa edo elikadura arazoak, kasu), edo "haurren eta nerabeen arreta psikiatriko bideratutako baliabideak nahikoak ez direla (bitarteko egiturei dagokienez, berriz, halakorik ez izatea)" nabarmenduta.Gai eta proposamen hauek -bere garaian Osasun sailburuak berak eztabaidatutakoak- hainbatetan planteatu dizkiote erakunde honi elkarte jakin batzuek, babes sistemen arduradunek, gazteentzako justizia-sistemakoek, edo aldizka babes eta erreforma zentroetara egiten ditugun bisiten ildotik. Gai hori, gainera, Arartekoaren beste txosten eta jarraipen batzuetan ere jorratu da, nahiz eta saihetsetik izan: hezkuntza premia bereziei buruzkoan; babesik gabeko haurrentzako arretari buruzkoan; bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzako arretari buruzkoan; adingabe arau-hausleei buruzkoan; espazio soziosanitarioari buruzkoan... Esan liteke, gainera, gai errepikakorra dela, urtez urte bizikiago planteatzen dela.Azken urteetan sortuz joan diren baliabideen artean, atal honetan arreta berezia jarriko dugu zentro terapeutiko-edukatiboetan (ZTE). Zentro horiek Osasun eta Hezkuntza sailen akordio bidez sortu dira, eta erakunde honek jarraipen berezia egin du horien gainean.Gauzaturiko ekimenei dagokienez, txostena argitaratu eta hilabete gutxira, baliabide berri bat jarri zen martxan Bizkaiko Lurralde Historikoan: La Olan (Sondika) dagoen terapia- eta hezkuntza-zentroa. Ondoren, erakunde honetako langileek zentroa bisitatu zuten haren funtzionamendua ezagutzeko, in situ. Zegokion txostenean horren berri eman genuen eta datu adierazgarri batzuk eman genituen (ikusi 2003ko txostena, 1.1.9 azpiatala).Bereziki interesgarria iruditu zitzaigun gaietako bat baliabidea eta zeuden plazak (10) premiei erantzuteko zenbateraino ziren nahikoak jakitea izan zen. Hori baloratzeko, hainbat inguruabar hartzen ziren kontuan:- Era honetako zentro bakarra zegoen Bizkaia osorako.- Zerbitzua ekarri zuen lankidetza-hitzarmenak, hasiera batean, 20 erabiltzailerentzako gaitasuna duen eguneko zentro bat aurreikusten zuen.- Ohikoa zen itxaron zerrenda bat egotea (bisita egin genuenean, baldintza guztiak eta sartzeko irizpide guztiak betetzen zituzten 6 adingabe zeuden).- Nolabaiteko ezjakintasuna zegoen baliabideaz eta, beraz, izan zitezkeen premiez eta egin ere egiten ez ziren eskariez.Adin tarte bat zegoen (nerabeak), zentroan barne hartzen ez zena. Zentroko profesionalen iritziak entzun ondoren eta jasotako datuen eta balorazioen arabera, erakunde honek era horretako baliabide gehiago behar zirela ondorioztatu zuen eta hainbat aukera azaldu zituen; plazak gehitzea edo baliabide berriak sortzea, kasu. Ikastetxeak arau esparru argiagoa eta berme handiagoa ematen duena izateko premia ere planteatu zuen, eskubideei zuzenean eragiten dieten gaietan gutxienez: sartzeko irizpideak, itxaron zerrenden kudeaketa, barne araubideko araudia, txostenen konfidentzialtasunaren bermeak, etab.Bestalde, erakunde honek espazio soziosanitarioko haur eta gazteen azpibatzordeak, Osakidetzaren, Hezkuntza Sailaren eta Gizarte Ekintzaren (Gipuzkoako Foru Aldundia) partaidetzarekin, Gipuzkoarako egindako "nerabeentzako terapia- eta hezkuntza-zentroa abiarazteko proiektuaren" berri izan zuen. Proiektu horrek antzekotasunak eta desberdintasunak ditu La Olan bisitatutako zentroarekin, baina, nolanahi ere, inork zalantzan jartzen ez dituen arren gauzatzen ez ziren premiei erantzutea zuen helburu. Horregatik, Arartekoak berriz ere informazio gaurkotua eskatu zion Hezkuntza Sailari, zehazki, La Olako baliabideari dagokionez aldaketa adierazgarriren bat egin zen edo egiteko asmorik ba al zegoen, Araban eta Gipuzkoan baliabide berriak sortzeko proiektuak zein fasetan zeuden eta martxan jartzeko atzerapena zergatik izan zitekeen jakiteko.Bi sailek eman dituzten hurrenez hurrengo erantzunez luze eta zabal jardun dugu aurreko urteetako ohiko gure txostenetan: La Olako arreta-ahalmena handitzeko proposamenak; baliabidea Ortuellara aldatzea; artatutako erabiltzaile-kopurua; itxarote-zerrendak; Arabako eta Gipuzkoako baliabideen egoera eta baliabide gehiago irekitzeko zailtasunak... (ikus, esate baterako, 2005eko, 2006ko eta 2007ko txostenak).Ibilbide luze honetan badira nabarmendu nahi ditugun bi elementu erabakigarri. Batetik, 266/2006 Dekretua onartu izana (EHAO, 2007-01-05), ZTEak ez ezik ospitaleko hezkuntza eta etxeko hezkuntza ere arautzen baititu. Bestetik, Hezkuntza eta Osasun sailek 2008ko maiatzaren 1eko lankidetza-hitzarmena sinatu izana. Horri esker, 2009aren amaieran (orduan amaitu genuen txosten hau egiteko informazioa biltzen), gure erkidegoan hiru zentro edukatibo-terapeutiko ditugu, lurralde bakoitzeko bat (Ortuellan, Gasteizen eta Lasarten), eta guztira 40 leku eta lau unitate (adin guztietarako).Nolanahi ere, buru-osasuneko arazo larriak dituzten adingabeei arreta emateko ditugun baliabideetako bat da hori, eta horri atentzio handiagoa jartzeko arrazoia izan da Arartekoak gomendio zehatz bat egin zuela horren inguruan eta jarraipen berezia egin diola urte askoan. Gainera, funtsezko bi sarek -hezkuntza-sistemak eta osasun-sistemak- batera eta modu koordinatuan esku hartzen duten bitarteko baliabide bat da, eta hori ez da oso arrunta.Funtsezko arazoakArlo honetan jaso ohi ditugun gabezia edo eskari gehienak osasun-sistemaren ingurukoak dira:- arreta anbulatorioa ez dela behar bestekoa (minutu gutxi batzuetako arreta, hileroko periodikotasunarekin; familia osoaren beharrak barne hartuko dituen arreta oso bat ez ematea...);- haur psikiatrian ospitalizazio-leku gehiago behar direla (gaur egun 20 ohe daude: 4+2 Araban; 8 Bizkaian eta 6 Gipuzkoan);- leku gehiago behar dela edo leku horiek beste adin batzuetarako ere izan beharko luketela (kasu batzuetan, nerabeentzat; besteetan, haurrentzat) zentro edukatibo-teraupetikoetan eta gaur egun dauden antzeko baliabideetan;- detekzio eta arreta goiztiarrerako programak, arazoak saihesteko edo nerabezarora iritsi aurretik eteteko;- haur txikientzako eta haien familientzako laguntza intentsiborako programak:- informazio eta sentsibilizazio kanpainak;- langileriaren kontratazioa eta espezializazioa (haur psikiatriako espezialitatea);- eskasa dela behar edo kezka "berrietarako" arreta (nerabe ospitaleratuen oldarkortasuna; substantzia psikoaktiboen kontsumoa, hala nola cannabisarena, eta horien ondorioak...).Baina badira hezkuntza-sistemari edo gizarte-sistemari egiten zaizkion eskariak ere (batzuk, desberdinak; beste batzuk, antzekoak). Esate baterako:- Beharrezkoa dela hezkuntza-sisteman detekzio eta arreta goiztiarra izatea, ia haur guztiak 2-3 urteetatik eskolatuta daudela baliatuta.- Beharrezkoa dela prebentzio-jarduerak izatea osasun-arloan, tokiko eremuan, eskolan eta beste esparruetan.- Beharrezkoa dela familiei laguntzeko programak izatea.- Eskola uzteko arriskuan dauden nerabeentzako hezkuntza-baliabideak...Zenbaitetan, eskariak (askotan elkarteak edo profesionalak) arazo edo behar jakin baten ingurukoak dira:- Arreta goiztiarra.- Elikadura-nahasmenduak.- Autismoa.- Nerabezaroko jokabide-nahasmenduak...Baina, eskari zehatz bakoitzaren gainetik, bat etorri ohi dira eztabaida edo hobekuntza elementuak. Besteak beste, alderdi hauen ingurukoak izaten dira:- Dauden baliabideak nahikoak diren edo ez (beharrei edo eskariei dagokienez).- Zer erantzun zehatz eman behar zaien arazoei, nola antolatu behar diren zerbitzuak (balorazioak edo proposamenak beti ez datoz bat; batzuetan, elkarren aurkakoak dira erabat; esate baterako, anorexia-arazoak dituzten nerabeak artatzeko modurik onenari dagokionez...).- Nola kudeatu behar diren baliabideak (kudeaketa publikoa, kudeaketa pribatua, elkarteen beren baliabideak) eta zer baldintza ekonomiko izan behar dituzten).- Zein administraziok edo sailek duen eremu jakin baten erantzukizun gorena (esate baterako, diagnostiko goiztiarra emateko edo nerabezaroko jokabide-arazoei erantzuteko...)- Zein prestakuntza, espezializazio edo trebakuntza profesional den beharrezkoa.Azken urteetako jarraipenaGorago adierazi dugun bezala, Arartekoak zentro edukatibo-terapeutikoen jarraipena egin du batez ere. Alabaina, adingabeen buru-osasunean inplikatutako baliabide-sarea askoz ere ugariagoa eta barreiatuagoa da. Besteak beste, honako hauek nabarmendu behar ditugu:- Osasun-sarean: haurren arloan espezializatutako unitate anbulatorio eta komunitateak, ospitaleetako haur psikiatriako unitateak, droga-mendekotasunaren arloko prebentzio-programak...- Hezkuntza-sarean: Eremuko lanbide anitzeko taldeak, hezkuntza-premia berezien arretarako laguntza-langileak...- Tokiko eremuan, gizarte-zerbitzuak, bai orokorrak eta bai haurtzaroan espezializatutakoak...- Gizarte-ekimenean sortutako programak eta baliabideak, eskuarki familia-elkarteek sustatutakoak.- Foru aldundien mendeko adingabeen babes-sarean, jokabide-arazo larriak, droga-kontsumo arazotsuak eta bestelako arazoak dituzten nerabeen harreran espezializatutako zentroak eta baliabideak.- Gazte justiziaren sarean, talde psikosozialak, neurri terapeutikoak aplikatzeko baliabideak, barnealdi-zentroetako zenbait programa espezifiko...Hain zuzen ere, sareen eta zerbitzuen aniztasun hori da buru-osasunari dagokionez adingabeei ematen zaien arreta zenbaterainokoa den jakiteko eta baloratzeko zailtasunetako bat.Arartekoak, azken urteetan egindako jarraipenaren bidez, kontuan hartu nahi izan du egoeren aniztasun hori, eta horretarako, batez ere, lau bide erabili ditu:- Informazio-eskaera periodikoak, batez ere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, Hezkuntza Sailari eta Justizia Sailari eta hiru foru aldundietako Gizartekintza sailei ofiziozko espedienteen bidez eginikoak.- Bisitak baliabide jakin batzuetara (zentro edukatibo-terapeutikoa; haur psikiatriako ospitale-unitatea; jokabide-arazo larriak dituzten nerabeentzako harrera-zentroak; barnealdi-neurriak betetzeko zentroak...).- Bilerak eta elkarrizketak sektore guztietako profesionalekin.- Bilera periodikoak elkarteetako ordezkariekin...Horri esker, gaiaren inguruko ikuspegi gero eta zabalagoa lortu dugu, hala datuei dagokienez nola balorazio eta proposamenei dagokienez, eta horiek txosten honetan baliatuko ditugu, hainbat ataletan.Alabaina, bada kontu bat jadanik adieraztea beharrezkotzat jotzen duguna, kezkagarria iruditzen zaigulako eta nola edo hala baldintzatu egiten duelako esan edo aldeztu behar dugun guztia: oro har, argiro da positiboa osasun-sistemak haur eta gazteen buru-osasuneko arazoetarako ematen duen erantzunaren inguruan Osasun Sailak egindako balorazioa. Aldiz, gainerako sistemek argiro jotzen dute gutxiegitzat erantzun hori. Batzuetan, uste dutelako baliabide batzuk, haien ustez beharrezkoak, besterik gabe ez direla existitzen. Beste batzuetan, irizten diotelako ematen den erantzuna ez dela inola ere nahikoa beharrei erantzuteko.Harrera eta barnealdi zentroetara egin ditugun ia bisita guztietan eskatzen dute arreta gehiago, bai eta gazteen babesaren edo justiziaren sistemetako arduradunekin eta profesionalekin nahiz familia-elkarteetako ordezkariekin egin ditugun bileretan ere. Modu ez hain sistematikoan, hezkuntza-zentro arruntetan eta adingabeekin zuzenean lan egiten duten beste profesional batzuekin ditugun harremanetan ere adierazi ohi digute hori (ikasleak, orientatzaileak, adingabeen epaileak, osasun-sistemako langileak...). Izan ere, egoerarik larrienetan, sare publikoan dauden mugen ondorioz, zerbitzu partikularretara jo behar izaten da, edo gure erkidegotik kanpo dauden baliabideetara bideratu behar izaten dira, eta horrek ez dirudi aukera egokiena.Bestalde, irudipen orokortu samar bat ere badago, baina oso zaila datu objektiboekin frogatzen, biztanleriaren sektore honetan buru-osasuneko arazoek ez diotela soilik bere hartan eusten, baizik eta pixkanaka areagotzen ari direla, eta, hainbat arrazoirengatik, oraindik ez zaiela erantzun egokia ematen.Balio beza balorazio horren adibide gisa hurrengo paragrafoak, Eusko Jaurlaritzaren beraren Gazte Justiziaren Zerbitzuaren 2006ko Memoriatik ateratakoak, nerabe arau-hausleen tratamendu terapeutikoaren beharraren ingurukoak: "Tratamendu anbulatorioaren neurria betearazteko unean, deigarria da kasuen %68n eskaerei erantzuteko profesionalak edota erakunde pribatuak kontratatu behar izana. Alderdi kuantitatiboei -saioen aldizkakotasuna, iraupena, eta abar- nahiz kualitatiboei dagokienez -esku-hartze mota-, eskaintza publikoak ez du eskaera betetzeko ahalmena".Halaber, Arartekoak FEDEAFESeko ordezkariekin egindako azken jarraipen-bileretako batean, nabarmen adierazi zen buru-osasuneko arazoak dituzten haur eta gazteei ematen zaien arreta dela kezka handiena sortzen duten eta hobetzeko behar handiena duten zortzi gaietako bat.Osasun Saileko arduradunek horren inguruan idatziz emandako azken erantzuna ez zetorren bat balorazio horrekin, Arartekoari igorritako testu honetan ikus daitekeenez:"La calidad de la atención dentro de la red de salud mental infantojuvenil, medida sistemáticamente a través parámetros, tanto absolutos y objetivos (Nº de consultas, primeras consultas, tiempo de demora...), como relativos y subjetivos (Satisfacción...) recibe una valoración eminentemente positiva. Estos parámetros, que relacionan la calidad de la atención con los recursos destinados, cumplen con los objetivos fijados dentro de una escala de exigencia elevada, como la planteada en el contrato programa suscrito por el Departamento de Sanidad y los propios planes estratégicos de cada organización.Por otro lado, en un nivel comparativo, la tasa de profesionales sanitarios (psiquiatras y psicólogos clínicos) por 100.000 habitantes es la más elevada de todo el Estado tanto a nivel de las Unidades de ámbito ambulatorio y comunitario especializado, como a nivel de las Unidades de Hospitalización infanto-juvenil (Fuente Observatorio Salud Mental AEN- 2007), lo que evidencia el esfuerzo comparativo que se hace desde la red de Salud mental infanto-juvenil, para dar cobertura a las necesidades asistenciales de esta población".Nolanahi ere, Sailak berak bai adierazi du sistema konplexua dela, koordinatzeko zailtasunak daudela eta eskumen batzuk ez daudela zedarrituta."En lo referente a la percepción por parte de los profesionales que considera insuficiente la respuesta del sistema sanitario en este ámbito, se debe mencionar la disponibilidad universal de los recursos sanitarios dentro de la cartera de servicios y prestaciones establecida y el compromiso en la resolución de todas aquellas situaciones en las que pudieran peligrar los principios de equidad y accesibilidad a los recursos. Sin embargo en el nivel de la coordinación puede haber distintas situaciones, complejas y que requieren un análisis más pausado, que se producen en el contacto con otras administraciones: Diputaciones forales, Justicia, Educación, Acción social... todas ellas con distintas competencias, no siempre delimitadas, en el ámbito de los que se ha denominado espacio sociosanitario". (2009ko abenduaren 18ko idazkia. 43/2009/09O jarraipen-espedientearen erantzuna).Elementu horiek denak kontuan hartuta, Arartekoak gehien erabilitako jarraipen-bideetako bat izan da dauden baliabide eta programen inguruan informazio eguneratua biltzea, batez ere Hezkuntza Sailarena eta Osasun Sailarena, eta are horietan artatutako adingabe-kopuruaren eta haien tipologiaren inguruko informazioa biltzea ere. Horren bidez, elkarren aurka dauden balorazio subjektiboak objektibatzea edo gainditzea lortu nahi izan dugu. Hala, azken urteetan datu hauetan jarri dugu arreta:1. Haurren (18 urtetik beherakoak) buru-osasunari arreta berezia emateko osasun-sistemako zerbitzuak non kokatuak eta zeri atxikiak dauden.2. Horietako bakoitzean zenbat leku dagoen.3. Profilak (batez ere, artatzen diren haurren adina eta patologiak).4. Zerbitzu horietan zenbat profesional aritzen diren lanaldi osoz.5. Zein diren zerbitzu horiek eskuratzeko irizpideak eta sistemak.6. Itxarote-zerrendarik baden edo ez.7. Zenbat kasu izan ohi diren urtean epealdi jakin batean.Hurrengo atalean, datu horietako batzuk laburtzen saiatuko gara.Arreta-baliabideak - funtsezko datuak - adierazleakGure erkidegoan buru-osasuneko arazoak dituzten adingabeen arretan modu zuzenagoan inplikatutako baliabide edo zerbitzuen ikuspegi orokorrago bat ematen saiatuko gara hemen, kontuan hartuta zer sareri dagozkion (osasun-sarea, gizarte-sarea...), eta adierazle kuantitatibo gisa balio dezaketen zenbait datu nabarmenduta.1) Osasun-sareko baliabide nagusiakOsasun-sarearen barruan, behintzat, ospitale-arloan (ospitalizazio-unitateak) eta arlo anbulatorio eta komunitarioan ematen den erantzuna bereizi behar da. Hala:- Haur eta gazteen ospitalizazio-unitate laburrak Basurtu, Donostia eta Santiagoko ospitaleetako psikiatria-zerbitzuaren barruan daude kokatuta, eta guztira 20 ohe dituzte. Psikiatrak (5), psikologo klinikoak (3), erizaintzako diplomadunak (14) eta erizaintzako laguntzaileak (15) dituzte, eta gizarte-langileak eta terapeuta okupazionalak helduen sarearekin partekatzen dituzte. 2007. urtean, 223 ospitaleratze eta 218 alta izan ziren, eta 85 larrialdi artatu ziren. Unitatean batez beste egondako denbora 16,11 egunekoa izan ziren. Hau da, guztira lanaldi osoko 37 profesional, hiru taldetan banatuak, 2009ko amaieran.- Haur eta gazteen arretan espezializatutako unitate anbulatorio eta komunitarioak: horren barruan sartzen dira haur eta gazteen buru-osasuneko taldeak (sei Bizkaian, zehazki Galdakaon, Bilbo-Erzillan, Bilbo-Ajuriagerran, Herribitarten, Barakaldon eta Uriben, bat Araban eta beste bat Donostian), eta arratsaldeko zentro bat Donostian. Psikiatrak (20), psikologo klinikoak (23), erizaintzako diplomadunak (2), gizarte-langileak (7,5) eta administrariak (7) dauzkate. Hau da, guztira 59,5 profesional, 8 taldetan, 2009ko amaieran. Gainera, espezifikoa ez den arreta ere badago buru-osasuneko 15 zentrotan, batez ere Gipuzkoan.Sare horretara haurrei eta helduei ematen zaien lehen mailako arretatik sartzen da. Izan daitekeen itxarote-zerrendari edo erantzuteko ahalmenari dagokionez, adierazi da gutxienez 30 eguneko atzerapena izaten dela erantzuteko kasuen %70etan, bideratze-txostena egiten denetik espezialistaren kontsultara iritsi arte, eta gutxienez 15 eguneko atzerapena kasuen %90etan, ospitale-unitateetatik badatoz.2007. urtean, 3.602 lehenengo kontsulta artatu ziren, eta hurrengo 41.196 kontsulta 6.660 pazienterekin. 2008. urteko datuak 3.9.1. taulan jaso dira.Jasotako datu batzuk, behintzat, zerbitzuaren eboluzioaren adierazle gisa balio diezagukete. Esate baterako:- Hala haur eta gazteen buru-osasuneko taldeetan nola espezializazio-baliabideetan lanaldi osoz aritzen diren langileen datuak (96,5 profesional 2009aren bukaeran, hau da, profesional bat 3.425 adingabeko). Edo, konparazio zehatzagoak egin nahi izanez gero, psikiatren (25) eta psikologoen (26) datuak.- Arreta-denbora: batez beste 6 kontsulta urteko, unitate anbulatorioetan, edo 16,11 eguneko egonaldia pertsonako, ospitale-unitateetan (aldakuntzak 12tik 19ra bitartekoak dira, ospitalearen arabera), 2007ko datuetan.- Zerbitzua eskuratzeko itxarote-denbora eta horien eboluzioa. (Esate baterako, Bizkaian, honako hau izan zen 30 egunak igaro baino lehen artatutako kasuen proportzioa: %71 2007an; %64 2008an; %78 2009an.)- Arretan izandako alde handiak, mutilak edo neskak diren kontuan hartuta (horien proportzioa baliabide batzuetan 2 eta1ekoa da).- Artatutako kasu guztien artetik eskari edo proportzio handiena hartzen duten buru-osasuneko azaro-motak (esate baterako, zenbatesten da unitate anbulatorio eta komunitarioetan azken urtean artatutako arazoen herenetatik erdietara bitartean jokabide-nahasmenduei loturikoak izan direla).- Artatutako pertsonen edo haien familien gogobetetze-maila...Datu horien eta beste batzuen jarraipen eta analisi sistematiko bat egitea, zalantzarik gabe, lagungarria izango litzateke arretaren eboluzioa hobeto ezagutzeko eta egin beharreko hobekuntzak txertatzeko.2) Hezkuntza-sareaBuru-osasuneko arazoak dituzten pertsona gehienak eskolatuta daude, eta, beraz, hezkuntza-zerbitzuetan ere ematen zaie arreta, behintzat dituzten beharretatik batzuetan.Pertsona horiei hezkuntza-sisteman ematen zaien erantzuna hezkuntza-premia berezietarako arretaren barruan sartzen da. Horren inguruan txosten berezi bat egin zuen Arartekoak, eta txosten honetan bertan atal espezifiko bat eskaini diogu (3.4 atala). Bertan ikusiko den bezala, gure erkidegoan areagotzen joan da pixkanaka hezkuntza-premia bereziei ematen zaien erantzuna, hala artatutako biztanleriari dagokionez (10.808 ikasle 2008-2009ko ikasturtean eta 11.527 2009-2010eko ikasturtean) nola arreta hori ematen duten profesionalei dagokienez (3.042 profesional profil guztietakoak eta are 17 funtzio edo figura 2008-2009ko ikasturtean).Alabaina, datu horiek hezkuntza-premia berezien ingurukoak dira, ez buru-osasuneko arazo larrien ondoriozko edo horiei atxikitako premien ingurukoak. Horietako zenbat izan ote dira buru-osasuneko arazoengatik? Ez da erraza galdera horri erantzutea. Lanbide anitzeko taldeek, psikologo, pedagogo eta hezkuntza-profileko beste profesional batzuek osaturikoek, beren diagnostikoak eta jarduketako planak egiten dituzte, baina beren kategoriei eta irizpideei jarraituz, eta horiek ez datoz bat osasun-langileek erabiltzen dituztenekin. Guk dakigula, ez dago Hezkuntza eta Osasun sailen datu-baseen ustiapenik, horiek konparatzeko modua emango duenik.Eskura ditugun datuekin, gehienez ere oso gutxi gorabehera zenbatetsi genezakeen zenbateraino dauden hezkuntza-premia bereziak buru-osasuneko arazoei loturik edo pentsa genezakeen ikasle horietatik gehienei osasun-sarean ematen zaiela beren osasun-beharretarako arreta (hau da, 2008. urtean artatutako 9.840 adingabe horietan sartuta daude), buru-osasunean espezializatutako unitate anbulatorio eta komunitarioetan.3) Eguneko zentroak edo unitate terapeutiko-edukatiboak (ZTE)Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Osasun sailen arteko hitzarmenak ekarritako baliabide horien inguruan jadanik eman ditugu hainbat datu aurreko ataletan, jarraipen berezia egin baitugu horren inguruan. Hemen osatuko ditugu, 2009-2010eko ikasturtearen inguruan ditugun azken datuekin:- Arabako ZTE: 10 leku Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.- Bizkaiko ZTE: Lehen Hezkuntzako unitate bat, 10 lekukoa, eta Bigarren Hezkuntzako unitate bat, 10 lekukoa.- Gipuzkoako ZTE: 8 ikasle, hala Lehen Hezkuntzakoak nola Bigarren Hezkuntzakoak.Hala, bada, guztira 4 unitate daude; bakoitzean 8,5 profesionaleko taldea aritzen da (2,5 Osasunekoak eta 6 Hezkuntzakoak), eta 38 leku daude adin guztietako adingabeentzat; leku guztiak daude okupatuta, eta itxarote-zerrenda ere badago (Bizkaian, esate baterako, 6 ikasle zeuden sartzeko betekizun guztiak betetzen zituztenak eta hala ere lekurik ez zeukatenak informazioa jaso genuen garaian).4) Gizarte-baliabideakProblematikaren ikuspegi orokorrago bat izateko, komeni da behintzat gogoraraztea edo adieraztea badirela beste ekimen eta baliabide batzuk ere, hala nola:- Tokiko zenbait programa, hala adingabeentzat nola haien familientzat, arriskuen prebentzioaren ingurukoak (ikus Arartekoaren 2008ko eta 2009ko ohiko txostenak).- Gizarte ekimenak -eskuarki buru-osasuneko arazo larriak dituzten pertsonen familiak- sortutako eta kudeatutako programak eta baliabideak (esate baterako, APNABIk kudeatzen dituen baliabideak; datu horiek 3.9.1 taulan jaso dira, atal honen hasieran).- Babes-sisteman bertan eta gazte justiziaren sisteman sortu diren programa eta baliabide espezifikoak. Bi sistema horiek txosten honetako beste kapitulu espezifiko batzuetan aztertu baditugu ere, hemen datu batzuk nabarmenduko ditugu, duten garrantziarengatik: Babes-sarearen barruan zentro "espezializatuak" sortzeko izan den joera.Azken urteetan, lurralde bakoitzean halako ezaugarriak dituen zentro bat edo bi izatetik 14 zentro izatera igaro gara (horietatik 7 Gipuzkoan), eta guztira 197 leku izatera (horiez gain, beste 33 leku, hitzarmenen bidez, EAEtik kanpoko zentroetan). Aldundi arduradunak berak halakotzat jotzen dituen zentro espezializatuez ari gara, nahiz eta egon daitezkeen antzeko ezaugarriak dituzten beste batzuk ere.Alde horretatik, deigarriak dira lurraldeen arteko desberdintasunak.* Araba: Zentro bat + 5 leku kanpoan (babes-sistemako leku guztien %10).* Bizkaia: 4 zentro + 5 leku kanpoan (babes-sistemako leku guztien %7,5).* Gipuzkoa: 7 zentro + 23 leku kanpoan (horrek esan nahi du gutxienez erabilgarri dauden lau lekutik bat berezia dela).Batez ere jokabide-arazo larriak, buru-osasuneko arazoak edo droga-kontsumoarekin loturiko arazoak dituzten nerabeentzako zentroak edo baliabideak dira, zenbait kasutan arazo horietan espezializatuak, eta denak gutxi gorabehera halako esku-hartzeetan espezializatuta dauden elkarteek kudeatutakoak.Horietako zentro batzuetan gatazka-egoerak izan dira eta argitara atera dira. Bestalde, duela ez asko arte (2008ko abuztuaren 8an argitaratutako 131/2008 Dekretua onartu zen arte) ez zeukaten arau-esparru garbirik.Arartekoaren azken urteko txostenetan ikus daitekeenez (2006, 2007, 2008, 2009...), zentro horiek hartu dute Arartekoaren arreta, denbora eta jarraipen handiena.Tutoretzapeko nerabe horien buru-osasuneko arazoen arreta espezifikoa, eskuarki, osasun-zerbitzu arruntetara bideratu da, jadanik adierazitako mugekin. Bizkaian, muga horiek gainditzen saiatu dira, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Osasun Sailaren arteko lankidetza hitzarmen baten bidez ("Adin Txikikoak" programa); horri esker, Osasuneko zenbait profesionalek denbora gehiago eskaintzen diote sektore honi eta kasuak Bizkaiko Aldundiko bertako zerbitzuetatik bideratzen dira. Gazte justiziaren sistemaren behar eta erantzunei dagokienez, honako hauek nabarmendu ditzakegu hemen:* Tratamendu anbulatorioaren neurriei edo zentro terapeutikoetan sartzeko neurriei dagokienez (26 2001ean, 33 2005ean, 8 2008an eta 21 2009an), eboluzioa beheranzkoa izan da (ia desagertzeraino) neurri bereizi moduan, baina zenbait kasutan aplikatu da, betebehar erantsi gisa, zaintzapeko askatasun eta barnealdi neurrietan.* Gazte justiziaren sistemako profesionalek eta arduradunek berek eremu honetan adierazi dituzten arazo nagusiak honako hauek dira: osasun-sistema publikoaren erantzunak ez direla aski, atzerapenak izaten direla edo denbora gehiegi pasatzen dela (urtebete inguru) egitateak gertatzen direnetik neurriak aplikatzen diren arte; beharrezkoa dela arreta pribatuko baliabideetara jotzea; zalantza egiten dutela komenigarria ote den edo ez buru-osasunean espezializatutako barnealdi pertsonaleko zentroetan sartzea edo unitate nahiz modulu espezializaturen bat sortzea; gehiago direla beharrak edo arreta behar duten kasuak...Beste atal batean jadanik jaso dugu, hitzez hitz, Gazte Justiziaren Zerbitzuak zer irizten dion arlo honi. Amaitzeko, adierazi behar dugu osasun-sistemak adingabe horien arreta-beharrei ematen dien erantzuna hobetzea dela indarrean dagoen Gazte Justiziaren 2008-2012ko Planean sartutako helburuetako bat.Argi-itzalak erakundeen erantzuneanHemen aztertutako aldia kontuan hartzen badugu, zalantzarik ez dago hainbat aldaketa edo hobekuntza esanguratsu izan direla sisteman Arartekoak buru-gaixotasunerako arreta komunitarioaren inguruko txostena egin zuenetik edo hezkuntza-premia bereziei ematen zaien erantzunaren inguruko txostena egin zuenetik. Besteak beste, ekimen zehatz hauek egin dira:- Lehen ez zeuden hainbat baliabide sortu dira (hala nola zentro edo unitate edukatibo-terapeutikoak; gaur egun 40 leku daude).- Lehendik zeuden beste baliabide batzuen arreta-ahalmena areagotu da (hala nola ospitaleetako oheak (20) eta haur eta gazteen buru-osasunerako unitateak (8), bai eta horietan lan egiten duten profesionalak ere (96,5 2009an).- Laguntzeko profesionalak edo hezkuntza-premia berezietarako erantzuna areagotu egin da hezkuntza-sistemaren barruan.- Hainbat baliabide berezi sortu da jokabide-arazo larriak dituzten nerabeei arreta emateko babes-eremuaren barruan...Alabaina, ikusten dugu oraindik ere hainbat alderdik ez dituztela asebetetzen familiak eta profesionalak, eta zalantza egiten dutela baliabide horiek aski diren, edo egokienak diren, edo modu koherente eta koordinatuan lan egiten duten... Hori horrela, erakunde honek, batzuetan kexen bidez eta beste batzuetan elkarteekin duen harremanaren bidez, eskariak jasotzen jarraitzen du; alde horretatik, besteak beste, Familia Plataformak haur eta gazteen psikiatriako espezialitatea sortzea planteatu du, eta hainbat familiak Arartekora jo dute, sistemak ez duelako erantzun egokirik haien seme-alabentzat, adina, gaixotasuna edo bestelako ezaugarriak kontuan hartuta, eta beste baliabide batzuk bilatu behar izan dituztelako, beren lurraldetik edo EAEtik kanpo.Kontua ez da hemen konpontzeko dauden arazo edo kontu guztien zerrenda bat egitea, baizik eta itxuraz sistemaren erantzuteko ahalmena eragozten duten funtsezko itzal edo kontuak zein diren adieraztea. Duten garrantziagatik, hiru hauek nabarmenduko ditugu:1) Detekzio eta arreta goiztiarraGaur egun, haur eta gazteen buru-osasunarekin loturiko arazoetariko asko aldi jakin bati loturik daude: nerabezaroa. Arazo horiek (esate baterako, jokabide-arazoak) aldi horretan gehiago nabarmentzeak edo deigarriago gertatzeak ez du esan nahi aurreko aldietan izan ez direnik edo jatorria horietan izan ez dutenik. Baina baliteke aurretiazko aldi horiek garaiz ez detektatu, diagnostikatu edo artatu izana, eta horrek larriagotu egin ohi du horien eboluzioa.Profesional gehien-gehienak ados daude erabateko garrantzia duela detekzio eta arreta goiztiarrak, eta, hala ere, hori da oraindik ere sistemaren ahultasunik handienetako bat. Batzuetan, oso argi ez dagoelako nori dagokion oso adin goiztiarretan hori egiteko eskumena edo erantzukizuna; beste batzuetan, koordinatzeko edo informazioa aldatzeko zailtasunak daudelako zerbitzu batzuen eta besteen artean.Alde horretatik, bildutako informazioarekin bat etorriz, beharrezkoa dirudi datozen urteetan bereziki zaindu beharko liratekeen bi edo hiru jardun-ildo nabarmentzea.- Hezkuntza-sistemak eta osasun-sistemak harremana izatea, 2-3 urteko haur gehien-gehienak eskolatuta daudenez gero.- Mendekotasun Legea adingabeei aplikatzea.- Haur pediatriako eta oro har lehen mailako arretako profesionalen detekzio-ahalmena albait gehien aprobetxatzea.2) Baliabideen eta sistemen arteko koordinazio-arazoakAurreko ataletan agerian jarri den bezala, arlo bateko eta besteko sistema, zerbitzu eta profesional asko daude inplikatuta buru-osasuneko arazoak dituzten haurren arretan.- Osasun-sistemako baliabideak (hala nola ospitalizazio-unitateak, larrialdietako zerbitzuak, unitate anbulatorioak eta pediatriako zerbitzuak).- Hezkuntza-sistemako baliabideak (hala nola eremuko lanbide anitzeko taldeak eta hezkuntza-premia bereziei erantzuteko laguntza-profesionalak).- Baliabide misto edo partekatuak, hala nola unitate terapeutiko-edukatiboak.- Tokiko eremuko baliabideak (hala nola oinarrizko gizarte-zerbitzuak eta haurtzaroan espezializatutako zerbitzuak).- Foru eremuko baliabideak, haurren babesaren arlokoak (hala nola talde teknikoak eta foru zerbitzuetako balorazio-taldeak edo harrera-baliabideak kudeatzen dituzten taldeak, batez ere babes berezietarako direnak).- Gazte justiziako baliabideak (hala nola talde profesionalak eta barnealdi-zentroak)...Ez da erraza esku-hartze horiek guztiak antolatzea eta koherentzia ematea. Are gehiago kontuan hartuta denborarekin egoerak aldatzen joan diren urte luzeetako ibilbideetan esku hartu behar izaten dutela maiz.Inplikatutako zerbitzu eta eremuen arteko koordinazioa hobetzea -are informazio-truke soila- irmotasunez heldu beharreko erronka da, baina horrek ez du egon behar inplikatutako pertsonen (profesionalak) borondate onaren esku.3) Baliabide edo programa jakin batzuk aski ez izatea edo ez existitzea.Ez dagokio erakunde honi adieraztea hau edo hura den behar bati eman beharreko erantzuna antolatzeko modurik onena. Zenbaitetan (esate baterako, elikadura-nahasmenduei edo jokabide-arazo larriei eman beharreko erantzuna antolatzeko moduan) ez dago behar besteko adostasunik -profesionala, soziala- egiteko modurik onenaren inguruan: programa orokorrago baten barruan?, baliabide espezifiko batean?, pertsonak beren arazoaren arabera bereizita edo baliabide jakin batzuetan elkartuta?...Alabaina, esan daiteke, eta hala egin behar dugu, badirela hainbat hutsune eta horiei heldu behar zaiela. Esate baterako:- Hainbat adin tarte (esate baterako, 16-18 urte) baliabideetatik kanpo geratzen direla: kasu batzuetan, soilik adindunentzako baliabideak dira; beste batzuetan, berriz, eskolatze adinean dauden pertsonentzat dira soilik, edo are hezkuntza-aldi jakin batzuetan dauden pertsonentzat (unitate terapeutiko-edukatiboen kasua da hori).Ez dirudi adin jakin batzuetan edo behar jakin batzuetarako EAEtik kanpoko baliabideetara jotzea denik konponbide onena.- Ia kasu guztietan, haur eta gazteen buru-osasuneko arazoei erantzuteko, adingabearekin berarekin esku hartu behar da, baina baita haren familiarekin ere. Bildutako informazioa kontuan hartuta, ez dirudi gehitxo denik baieztatzea indartu eta hobetu egin behar direla familiak edo tutoreak babesteko programak (soziala, psikologikoa...) edo lagun egiteko programak.- Deigarria da, halaber, profesional jakin batzuk ez existitzea edo aski ez izatea (esate baterako, haur psikiatriako espezialistak), eta horrek zenbaitetan zaildu egiten du plazak betetzea edo bajan daudenak ordezkatzea.- Era berean, tutoretzapeko adingabeentzat baliabide jakin batzuk izateak eta antzeko arazoak dituzten baina tutoretzapean ez dauden baizik eta arreta familia-ingurunean bertan ematen zaien beste adingabe batzuentzat halakorik ez izateak ondorio txarrak izan ditzake eta ondorio horiek kontuan hartu beharrekoak dira.Beraz, uste dugu hobekuntzak neurri handi batean adierazitako hiru jardun-ildoetan sartu beharko liratekeela.Kexen eta buru-osasuneko arazo larriak dituzten adingabeen euren familien ikuspegiaGai honi dagokionez, nabarmendu behar dugu burutik gaixo dauden pertsonen familien elkarteak funtsezkoak izan direla Arartekoarentzako informazio-iturri eta akuilu gisa: hala FEDEAFESen sartutako elkarte orokorrak, nola elkarte espezifikoak, autismoari eta antzeko beste arazo jakin batzuei loturikoak (APNABI, ARAZOAK, GAUTENA).Jadanik 2000ko txosten berezian atal espezifiko bat sartu genuen elkarte horien balorazio eta proposamenen inguruan (ikus 3.4.2.1 atalak). Horietako batzuekin harreman periodikoak izan ditugu, eta horiek baliagarriak gertatu zaizkigu jarraipena egiteko, bai eta kexa-iturri gisa eta bai ofiziozko jarduketetarako. Batzuetan, gainera, elkarte horiek bileretan egin dituzten ekarpenak ez dira soilik ahozkoak izan; aitzitik, azterlan eta dokumentu espezifikoak ere aurkeztu dituzte haur eta gazteen buru-osasunerako arretaren inguruan (hala nola AVIFESek 2008ko abenduan aurkeztutakoa). Jendaurrean eskertu behar dugu elkarte horien lana eta lankidetza.Adibide gisa, AVIFES Buru Gaixoen eta Senideen Elkartearekin izandako azken bileran planteatutako gabezia eta behar nagusiak laburbilduko ditugu:- Hezkuntza-eremuan: nabarmendu zuten beharrezkoa dela neurri zehatz eta berehalakoak hartzea familia-eredu berriak sortutako gizarte-aldaketari, gizartearen erritmoari eta etorkinen areagotzeari erantzuteko, bai eta langileei detekzio goiztiarraren inguruan orientazio espezifikoa emateko, nerabeentzat lanean hasi aurreko prestakuntza sustatzeko eta sektorean sentsibilizazio-kanpainak martxan jartzeko ere.- Osasun-eremuan: adierazi zuten beharrezkoa dela detekzio eta arreta goiztiarreko programak izatea, eskualde eta adin tarte jakin batzuetan laguntza terapeutiko intentsiboak martxan jartzea, buru-gaixotasunean espezializatuta dauden psikiatriako eta psikologiako profesionalen kopurua areagotzea, ospitale orokorretan haurrentzako ospitalizazio psikiatrikoko unitateak sortzea eta baliabideak planifikatzeko batzorde sozio-edukatibo-sanitarioak sustatzea.- Gizarte eta familia eremuan: familien aisialdi eta atsedenerako guneak eta gurasoentzako eta haien seme-alabentzako talde psikoedukatiboak martxan jartzea eta familiak sentsibilizatzeko kanpainak eta laguntzeko programak sortzea.Sintesi edo ondorio gisa (elementu aipagarrienak)Jasotako informazioa laburbildu eta adierazi ondoren, komenigarria da ohar eta hausnarketa batzuk egitea, arartekoaren erakundeari dagokion eskubide bermearen ikuspegitik begiratuta.Haurren eta gazteen buru osasunaren arreta, izan ere, adingabeen osasun eskubidearen arretaren premiarik handienetarikoa da, eta Haurraren Eskubideen Konbentzioko 24.1 artikuluan onartuta dago. Zalantzarik gabe, buru osasuneko arazoak dituzten gazteen taldea garrantzia hartzen ari da oraingo gizartean.Haurrak babesteko politika publikoek eskaini behar duten babes integralari dagokionez, ezinbestekoa da diagnostiko zehatza egitea, arazoari erantzun egokia emateko (eraginpeko adingabe kopurua, diagnostikoak, baliabide erabilgarriak edo sorberriak, profesionalen espezializazioa, koordinazio egituran hezkuntza, osasun, familia nahiz gizarte mailan...); talde horren arretari lehentasuna eman behar zaio, berorren estaldura maila oraindik ere ez baita inondik inora ere egokia.Arartekoa kezkatuta dago errealitate hori ikusita; horrenbestez, jarraipen berezia egingo dio hurrengo urteotan. Alde horretatik, eskubideak bermatzeko beste erakunde batzuk ere kezkatuta daude, eta horrek bide eman du elkarrekin jarduteko. Hala, esate baterako, 2010eko martxoaren bukaeran, haurren buru-osasunari buruzko lantegi bat antolatu genuen, elkarrekin, Andaluziako herriaren defendatzailearen taldeak eta Arartekoak. Lantegi horretan esperientziak trukatu genituen eta arazo komunak eta proposamen partekatuak eztabaidatu genituen.Logikoki, errealitate bakoitzak bere ezaugarri, baliabide eta beharrak ditu, baina badira beste hainbat jarduketa-eremu ere bi kasuetan hobetu beharrekotzat jotzen zirenak. Horien artean gogora ditzagun aurrez jadanik adierazitakoak:1) Haurren buru-osasuneko arazoen detekzio eta arreta goiztiarra hobetzea.2) Arreta horretan inplikatutako baliabide eta sistemen arteko koordinazioa hobetzea.3) Gaur egun existitzen ez diren edo aski ez diren baliabide edo programa jakin batzuk sortzeko edo gehitzeko beharra.Erakunde honek duen izaera bermatzailearen ikuspegitik, azpimarratu behar dugu adingabeen buru-osasunaren arretari dagokionez lehentasuna eman behar zaiola botere publikoen jarduketak planifikatzeari. Gainera, arazoei erantzute hutsa gainditzen edo mugatzen duten oinarrizko premisa batzuk izan behar ditu oinarri:- Osasunaren sustapena.- Buru-osasuneko arazoen prebentzioa.- Kalitateko laguntzaren bermea.GomendioakAurreko epigrafeetan jadanik hobetzeko aukera eta proposamen ugari adierazi ditugu. Hemen, txosten horretako 5. kapituluan arlo honen inguruan egin genituen gomendioak gogora ekarri besterik ez dugu egingo.Zalantzarik gabe, gomendio zuzen eta orokorrena 49.a da: "Buru-osasuneko arazoak dituzten haur eta gazteen arreta hobetzea". Gomendio horretan, besteak beste, honako hau proposatzen dugu: haur psikiatrian profesional gehiago espezializatzea; plan integralak izatea ez bakarrik adingabeekin esku hartzeko, baizik baita haien familiekin esku hartzeko ere; arreta-denbora areagotzea eta esku-hartzeek jarraitutasuna izatea; eta buru-osasuneko zerbitzuak gehiago inplikatzea arazo larriak dituzten nerabeen babes eta barnealdi zentroei dagokienez.Aurrekoaz gain, osasun-sistemari buruzko gomendio espezifikoen multzoan, beste lau egin ditugu:- Adingabeen baimen informatua bermatzea.- Lehentasuna ematea haurren arretari eta prebentzio eta detekzio goiztiarrei.- Modu sistematiko eta publikoan erabiltzea osasunaren adierazle jakin batzuk, hala nola adingabeen osasun-eskubidearen betetze-mailaren jarraipena eta neurketa egiteko elementuak.- Osasun-sistemaren eta beste sistema batzuen arteko koordinazioa hobetzea (babes-sistema, gazte justiziaren sistema, hezkuntza-sistema...) eta espazio soziosanitarioa garatzea.Zer arazo dauden kontuan hartuta, egoera honetan berdin aplikatzekoak iruditzen zaizkigu beste gomendio orokorrago batzuk, hala nola 3. gomendioa; horren bidez, proposatu dugu familiei laguntza ematea, beren funtzioak zuzen bete ditzaten familiako adingabeekin, kasu honetan buru-gaixotasuneko arazoak dituzten familiako adingabeekin dauzkatenak.3.10. Droga kontsumo arazotsuak dituzten nerabeakAurreko bederatzi idatz-zatietan, eta baita ondorengoan ere, eskolako jazarpenari buruzkoan, egoera edo arazo batzuk aztertu ditugu, hain zuzen ere Arartekoaren partetik hainbat urtean zehar (zenbait kasutan baita hamar eta hamabost urtean zehar ere) jarraipen sistematikoa eduki duten gaiei buruzko egoera edo arazo batzuk. Horri esker, informazio zabala eduki ahal izan da eta errealitatearen bilakaera ere baloratu ahal izan da. Eta horri erantzuten zion, neurriren batean, azpititulu eta horien epigrafe ezberdinen barne antolamenduak.Idatz-zati honetan jorratuko dugun gaia (droga kontsumo arazotsuak) Arartekoaren txosten berezi baten xede izan da (EAEko erakundeen jarduna nerabeen droga kontsumoaren arloan). Txosten hori orain dela gutxi argitaratu zen, 2010. urtean hain zuzen, eta, beraz, horri buruz ezin izan dugu oraindik inolako jarraipenik egin.Horrela, bada, aurreko kapituluetan jarraitu dugun hurrenkera apurtuko dugu hemen, eta jarraian aurkeztuko diren puntuetan oinarritutako laburpen txiki bat besterik ez dugu eskainiko:- Txostenaren aurrekariak.- Topatutako arazo nagusiak eta datu esanguratsu batzuk.- Adingabeen euren ikuspegia.- Kexen ikuspegia.- Guk egindako hobekuntza proposamenak edo gomendioak.- Etorkizunean jarraipena egiteko dauden aukerak.Txostenaren aurrekariakBatzuetan, Ararteko Erakundeak egindako txosten berezietan, gutxi ezagutzen diren, gutxi landu diren edo eskaera sozial urria duten egoera edo problematikei heltzen zaie. Adibide gisa har ditzakegu bere garaian sasoikako langileei eta bakarrik dauden adingabe atzerritarrei buruz aurkeztutako txostenak. Horiek aipatu ditugu aurreko idatz-zatietan.Gaurko gai honetan, ordea, ez da holakorik gertatzen. Txosten honek Eusko Legebiltzarraren eskaerari erantzun eta gizartean maiz eztabaidatu den eta kezka sortu ohi duen gai bati heltzen dio.Izan ere, honako Legebiltzar honetan eztabaidapean jarritako hainbat proposamen eta interpelazioren gai nagusia, batzuetan, drogen kontsumoa prebenitzeko politikak izan dira, beste batzuetan, ordea, nerabe eta gazteei loturiko zenbait kontu espezifiko, hala nola, "litroak egitea" edo mendetasunaren ondorioz arazoak dituzten nerabeak artatzeko baliabide edo programa espezializatu gehiago egon behar diren edo ez.Eztabaida eta proposamen horiek, zalantzarik gabe, gizarteak gai horien inguruan duen kezkaren isla dira. Gai horiek askotan agertu ohi zaizkigu hedabideetako tituluetan, edo administrazioek esku hartzeko eskaerak sorrarazi dituzte, edo erakundeek sustatutako ekimenei bide eman diete...Hala eta guztiz ere, kasu honetan, ez gaude, inola ere, ezezaguna egiten zaigun kasu baten aurrean. Izan ere, aurreko hainbat ikerlanetan aztertu den gaia da, gutxienez azken 25 urteotan. Adibide gisa har dezakegu "Drogak eta Eskola" ikerlan saila, zazpigarren emanaldira iritsi dena. Argitaratutako ikerlan horietako gehienak epidemiologikoak dira eta adingabeek drogekin duten harremanaren bilakaera ezagutzeko behar diren datuak ematen dizkigute.Horrela, aldizka, drogen kontsumoaren bilakaera, kontsumoaren aurreko jarrerak, permisibitate mailak, jokabide eta jarrera desberdinei loturiko balio sistemak, kontsumo mailekin erlazionaturiko faktore psikologikoak, ikuspegi pedagogikoa eta abar ezagutzeko azterlanak egin dira.Are gehiago, "litroak egitea" bezalako gai espezifikoei buruzko azterlan bat edo beste egin da (adibidez, Más allá del botellón: análisis socioantropológico del alcohol en adolescentes y jóvenes izenburuko liburua, Elzo, Laespada eta Pallares, 2003; Drogak eta Eskola VI ikerlanean zehaztasunez aztertzen dena ere), era berean, leku zehatzetako eskoletako ikasleei buruzko azterlanak badaude (adibidez, Donostian, zenbait urtetan; Gasteizen, 2003an...), bai eta, biztanleriaren sektore jakin batzuen iritzia jasotzen dutenak ere (adibidez, irakasleena (2003).Hori guztia hartu da kontuan oraingo honetan aurkezten dugun txostenaren ikuspegia eztabaidatu eta erabakitzerakoan, hortaz, txosten honek aurreko azterlanetako datuak erabiltzeaz gain, jada ezagunak direnak, harago joan nahi izan du: gehienbat, egoera aldakorren aurrean erakundeek (tokikoak, autonomikoak...) ematen dituzten erantzunak aztertzen ditu; emaitzak zein diren, eragileek emaitza horri buruz duten iritzia zein den, sendotu edo hobetu beharreko jarduera ildoak zein diren... Erakundeen erantzuna eta kontsumoekiko Erkidegoko erakundeek duten erantzukizuna dira, beraz -izenburuak berak adierazten duenez-, txostenaren kontu nagusia.Topatutako arazo nagusiak eta datu esanguratsu batzukLehen hurbilketa orokor gisa, adieraz genezake txostenak azaltzen duen egoera, hasieran, kontraesankorra dela pentsa daitekeela: alde batetik, erakundeek (tokiko erakundeek, ikastetxeek...) konpromiso handia dute drogen kontsumoa edo, gutxienez, drogei lotutako arriskuak gutxitzeko helburuarekin nerabeei zuzendutako programa eta ekimenen bidez; eta, hala ere, urteak joan urteak etorri, kontsumoak eta arriskutsuak izan daitezkeen jarduerek berdin jarraitzen dute, eta adinaren arabera edo substantziaren arabera, kontsumoa eta jarduerak batzuetan areagotu egiten dira.Esaterako, azken ikasturteetako bakoitzean, ikastetxeetan egin diren prebentzioko jarduerak maila guztietako 100.000 ikaslerengana heldu ziren eta 6.000 ikasle baino gehiagok hartu zuten parte. Izan ere, DBHko 2. zikloko ikasleen %74k, edo batxilergoko ikasleen %83k euren ikastetxeetan drogei buruzko informazioa jaso dutela adierazi dute.Hala ere, kontsumoari buruzko datuak irmoak dira: EAEko ikasleen artean, %28k erretzen du (edo, beharbada, "erretzen zuen" idatzi beharko genuke, datu hauek azkar aldatzen baitira). Gazteen %40,5ek alkohola 40 aldiz edo gehiagotan probatu du bere bizitzan zehar. Azken urtebetean, %24,8k maiztasun berarekin kontsumitzen jarraitu izan du, eta %3,4k egunero hartzen du, azken hilabetean alkohola 40 aldiz edo gehiagotan edan duelako. Bizitzan zehar %44,5ek probatu du haxixa; azken urtebetean, %35,5ek, eta azken hilabetean, %26k. Erretzeko ohitura duten pertsonen artean (azken hilabetean), %8,2 cannabisaren arriskuko kontsumitzailetzat hartzeko modukoak dira. Legez kontrako drogen artean, kokainak du bigarren postua, eta gero anfetaminak daude.Noski, datuak aldatuz doaz denboran zehar, baina datuok adierazitakoaren arabera, drogen eta nerabeen arteko erlazioak hedatze handia du gure gizartean. Hala ere, ikasle gehienek noizbait drogak probatzen dituzten arren (batez ere tabakoa, alkohola eta cannabisa), egia da gehienek ez dutela drogak aldizka kontsumitzen jarraitzen denbora aurrera joan ahala. Hortaz, garrantzitsua da desberdintzea noizean behin kontsumitzea, maiz kontsumitzea, arrisku larriarekin kontsumitzea, mendetasuna... Zorionez, nerabe askok ez du drogarik kontsumitzen edo noizean behin kontsumitzen du, askotan garapen prozesuari lotuta, esperimentatzeko edo taldean sartzeko, kide berdina izanik. Horrek ez du esan nahi, halabeharrez, etorkizunean droga-mendetasuna duen pertsona izango denik.- DATUEI dagokienez, gure iritzirako azpimarragarrienak direnak besterik ez da aipatuko, txostenaren 3. kapitulutik ateratakoak, hain justu.Kontsumoen inguruko datuak Drogak eta Eskola VII ikerlanetik hartu dira, gure txostena egin zenean oraindik argitaratu gabe zegoena eta abantaila bat duena, urte batzuen zehar gertatutako bilakaerari buruzko konparaziozko datuak eskaintzen baitizkigu.Horretara, esaterako, drogak kontsumitzen hasteari dagokionez, tabakoa da nerabeek aukeratzen duten bigarren legezko substantzia, ondorengo grafikoan ikus dezakegunez, 2006. urtean ikasle erretzaileak %28 ziren, 1996an baino %8,9 gutxiago.Behin ere ezAstean 1 baino gutxiagoEgunean 1 baino gutxiagoEgunean 1-5Egunean 6-10Egunean 11-20Egunean 20 baino gehiagoErantzunik ez199662,46,13,610,39,15,920,3200671,35,63,47,56,73,810,7Drogak eta Eskola VII Txostenetik hartutako grafikoa.Hala ere, tabakoa kontsumitzen lehenago hasten ziren 2006. urtean, hamar urte lehenago baino bada, 2006an substantzia horrekin esperimentatzen gehienbat 13 urterekin hasten ziren, eta 1996. urtean, ostera, esperimentatzeko adin nagusia 14 urtekoa zen. Ikasle erretzaileen sexua aintzat harturik, ikusten da gizonezkoek eta emakumezkoek kontsumo maila bera dutela, eta horrek berretsi egiten du emakumeak ohitura horretan sartu direla, azken urteetako joeretan ageri zenez.Egunean 1 baino gutxiagoEgunean 1-10Egunean 11 eta gehiagoGizonezkoak49,249,851,9Emakumezkoak50,850,248,1N404636218Drogak eta Eskola VII Txostenetik hartutako taula, 2008.Alkoholari dagokionez, txostenean argi bereizten dira bizitzan zehar noizbehinka egindako kontsumoak (hau da, probazko edo esperientziazko kontsumoak) eta erregularragoak diren bestelako kontsumoak. Adibidez, azken hilabetean egindako kontsumoak, horren datuak jarrian agertzen direlarik:SEXUAADINAGUZTIRAGizon.Emak.dici-1314-1516-1819 eta gehiagoEdari alkoholdunak azken hilabeteanBehin ere ez38,638,538,775,243,419,213,21-2 aldiz15,113,317,27,319,517,216,23-5 aldiz14,414,214,63,612,92316,96-9 aldiz9,58,510,728,214,51310-19 aldiz8,69,47,60,95,412,318,120-39 aldiz3,84,52,90,325,2940 aldiz edo gehiagotan3,44,52,20,31,34,39,2Erantzunik ez6,77,1610,47,44,34,4Drogak eta Eskola VII Txostenetik hartutako datuak.Datuak ikusirik, era askotako irakurketak egin daitezke: adinaren araberakoa, sexuaren araberakoa, ustez, arazorik gehien agertzen duten kontsumoen maiztasunaren araberakoa... Zorionez, maiztasun handienetan ikusten ditugun gazteen ehunekoa (40 aldiz edo gehiagotan) nabarmen txikiagotzen da. Hau da, gazte askok (guztien %40,5eraino) alkoholarekin esperimentatzen dute "noizbait bizitzan zehar", alabaina, ehunekoek behera egiten dute kontsumo erregularragoa edo ohikoagoa denean, hots, "azken urtebetean" (%24,8); "azken hilabetean" (%3,4) maiztasunetan.Dena dela, kontsumoaren maiztasunaren inguruko datuak dira, kontsumitzen den alkohol kantitateak aipatu gabe. Ildo horretan, kezka sorrarazten duten datu batzuen arabera, edaten den alkohol kantitatea gehitu egin da, horrek "arriskuko edaleak" deritzon kategorian gehikuntza gertatzea zekarrelarik. Neurrizko kontsumoa da egonkorrena, antza denez. Nerabeen populazioaren heren batek, gutxi gorabehera, "neurriz" hartzen du alkohola.Neska-mutil abstemioen proportzioa handitzea da datu positibo bat, 1996. urtean, alkohola probatua zutenen kolektiboa %79,4 zen; orain, %74,3, horrenbestez, hamar urteren buruan alkoholaren kontsumora gerturatzen diren ikasle nerabeen proportzioa apur bat txikiagoa da.Halaber, azpimarratu beharra dago mutilen eta nesken alkohol kontsumoak hurbilduz joan direla azken urteotan, eta, hala, bi sexuetakoek oso antzera kontsumitzen dute. Beste era batera esanda: neskak gizonezkoen eredura hurbildu egin dira.Kalean taldeka edateko modua, hau da, "litroak egitea", alkohola merkeago eta helduek adingabeengan kontrol txikiago izanez alkohola eskuratzeko modua da. Alabaina, ez da hori azalpen bakarra; jai eta gizarte funtzionaltasuna du ere bai. Nolanahi ere, litroak egiteak gizartean oihartzun handia badu ere, praktika hori ez da nabarmen areagotu gazteen artean azken lau urteetan. Hala, 2002. urtean, %47k litroak eginak zituen noiz edo noiz, eta 2006an, ordea, %51,7k. Dena dela, praktika areagotu egin da, eta asteburuetan, 2002. urtean baino maizago egiten da.Kezkagarritzat jo dezakegu, beraz, nerabeen alkohol kontsumoei buruzko datuen zati handi bat, heldua izateko prozesuan daudenen osasunean eragina dutelako.Legez kanpoko drogei dagokienez, kontsumo eta bilakaerari buruzko datuak (1996 eta 2006 bitarteko aldian) hurrengo grafiko honetan adierazten dira:HeroinaHaluzinogenoakEstasiaKokainaAnfetaminakCannabisa19960,75,44,257,535,820060,77,14,29,28,344,5Drogak eta Eskola VII Txostenetik hartutako grafikoa, 2008.Datuok ikusirik, irakurketa positiboa egin daiteke nerabeen eta gazteen kontsumoari dagokionez, izan ere, mota horretako drogak (legez kanpokoak badira ere, eskuratzeko aukera dute) behin ere probatu ez dutenen ehunekoa, alegia, erdia baino gehiago cannabisaren kasuan eta hamarretik bederatzi baino gehiago bestelako drogen kasuan.Aldiz, 1996. urteko eta 2006. urteko datuak alderatuz gero, irakurketarik negatiboena egingo genuke seguru asko, izan ere, estasiaren eta heroinaren kasuan izan ezik (kontsumoaren ehunekoak berdin mantentzen direlako), gainerako substantzietan kontsumoak gora egin du, bereziki cannabisarena eta kokainarena.Cannabis kontsumoari dagokionez, interesa piztu da hura kontsumitzen duten pertsonentzat berariazko diagnostiko bat ezartzeko. Europar Batasunean irizpidea da azken hilabetean cannabisa 20 aldiz edo gehiagotan kontsumitu duten pertsonak arriskuko kolektibotzat har daitezkeela, hots, kontsumo eredu arazotsua garatzeko joera izan dezaketela. EAEn aztertu den kolektiboan, %8,2 lirateke, Europar Batasunaren irizpideen arabera, arriskuko kolektiboaren definizioan sartzeko moduko ikasleak.Onartu beharra dago droga hori erabiltzea normalizatu egin dela, neurri batean. Cannabisa, testuinguru batzuetan, beste garai batean tabako kontsumoa bezain normalizatua dago. Beharbada, tabakoa ordezkatu ere egin du, nerabezaroan nork bere burua kokatzeko, identifikatzeko eta irudikatzeko moduetan; hartara, tabakoak garai batean ematen zituen identitate eta heldutasun ezaugarriak orain cannabisak ematen ditu, ziurrenik.Beste alde batetik, ia ez da aldatu substantziarekin esperimentatzen hasteko adina, baina aldatu egin da, ordea, sexuaren araberako erabilera eredua. Nahiz eta gizonezko kontsumitzaileak gehiago diren eta haxix gehiago kontsumitzen duten, aldeak txikiagotu egiten ari dira pixkanaka, beste substantzia batzuen -hots, tabakoaren eta alkoholaren (legezkoak horiek)- kontsumoaren prebalentzian berresten den bezala.GUZTIRAGIZONEZKOAKEMAKUMEZKOAKAzken hilabeteanBehin ere ez70,366,574,41-276,37,63-53,63,43,96-93,943,710-193,33,33,320-392,641,140 eta +5,68,72,2EE3,73,73,7GUZTIRA4.5192.3822.104Drogak eta Eskola VII Txostenetik hartutakoa, 2008.- Datuok ikusirik, zein irakurketa egiten dute zuzenago inplikaturiko profesionalek? Nola baloratzen dute urte guzti horien zehar egindako ibilbidea? Euren iritzirako, zein dira nabarmenki hobetu beharreko alderdiak? Era berean, euren iritzirako, zein dira lehenetsi behar diren jarduketa ildoak hurbileko etorkizunean?Txostenaren 5. kapituluak adingabeekin erlazionaturiko gizarte erakunde nagusien iritziak biltzen ditu: hezkuntza erakundeenak edo hezitzaileenak, ikasleen guraso elkarteenak, osasun langileenak, udal teknikarienak, polizienak... eta oso gai ezberdinei buruzko elkarrizketak egin dira: gizarte testuinguruari eta nerabeen kontsumoetan duen eraginari buruzkoak; familiei eta irakasleei buruzkoak; hedabideen betekizunari buruzkoak; bereziki zaurgarriak diren nerabe sektore batzuei buruzkoak; prestakuntzarako eta kontsumoen joera berrietara moldatzeko beharrei buruzkoak; koordinazio handiagoa izateko beharrizanari buruzkoak...Hemen, adostasun handia eragiten duten funtsezko bi kontu nabarmenduko ditugu soilik, hain zuzen, esperientzian oinarritutako erabateko adostasuna dena. Euren iritzirako, hobetzeko premia handia duten bi arlo handi dago, behintzat:1) Arlo honetan lanean diharduten instantzia guztien koordinazioa.2) Prebentzio selektiboaren garapen handiagoa, arrisku edo zaurgarritasun egoera berezietan dauden nerabeen sektore bereziei zuzendua.Arartekoaren lehenengo gomendioek, hain zuzen ere, bi gai edo jarduketa ildo horiek dituzte helburu (erakundeen koordinazioa eta lidergoari buruzko gomendioak, prebentzio selektiboari buruzko jardueren gainekoak, bereziki zaurgarriak diren pertsonei zuzenduak).Gazteen euren ikuspegia (neska-mutil nerabeak)Nerabeek drogak kontsumitzen dituzten kasu gehienetan, ekintza horrek taldeko dimentsio bat du, eta "berezkotzat" jotzen dituzten toki eta garaietan gertatzen dira, helduen presentziatik urrun. Ondorioz, askotan, eurak dira beren jardunak, balorazioak, proposamenak... ezagutzeko informazio iturri erabilgarriena.Gure erreferentziako txostenakidatz-zati oso bat eskaintzen dio haien ahotsak eta iritziak biltzeari (5.3. idatz-zatia hain zuzen: "EAEko adingabeen diskurtsoa. Eztabaida taldeen azterketa. EAEko adingabeen ikuspegia", Txosteneko 153. orrialdetik 172.era bitarte). Are gehiago esatearren, uste dugu txosteneko kapitulu interesgarrienetako bat eta gaia gehien argitzen duenetariko bat dela.Beharrezko deritzogu nerabeen iritziak zuzen-zuzenean jakin eta aintzat hartzeari, gutxienez, bi arrazoi direla eta: 1) entzunak izateko eskubidea dutelako; eta 2) euren iritziak kontuan hartu eta parte hartzea lortuz gero, seguru asko, drogak prebenitzeko politika zuzenagoak eta arrakastatsuagoak suertatuko direlako.Gogora ekar ditzagun iritzi batzuk, jarduketa modu jakin batzuk zalantzan jartzen laguntze aldera. Esate baterako:- Informazioa jasotzea da nerabeek droga-mendetasunak prebenitzeari buruz duten kontzeptua, eta bai, informazioa jaso, jasotzen dute, gehienbat, tutoretza orduetan eskolako mintzaldien bitartez. Alabaina, modu aktiboagoan jaso nahi dute informazioa, ez entzule gisa soil-soilik, hau da, hizketan jardun eta dituzten zalantzak profesionalei planteatuz. Era berean, zalantzak jendaurrean adieraztearen beldur dira, horrenbestez, komenigarria da konfiantza giroa sortzea, bai eta, konfidentzialtasun giroa ere.- Bide parenteraleko heroinaren kontsumoa da okerren ikusten dena, eta toxikomano edo heroinaren mendekoei buruzko kontzeptua ez da horretara mugatzen. Izan ere, asteburuetan soilik edo eguneroko bizitzaren erritmoa jarraitzeko kontsumitzen dutenei zabaltzen zaie kontzeptua.- Kontsumitzeko arrazoi nagusia aisialdia eta gozamena luzatzearena da.- Argi dute zein den edozein droga mota eskuratzeko modua, eta ez dutela eragozpenik kontsumitu nahi duten substantzia lortzeko.- Adinari dagokionez, euren ustez, gazteek alkohola gero eta lehenago probatzen dute. Zenbat eta urte gehiago izan, orduan eta argiago ikusten dute alkoholaren gehiegizko erabilera oso goiz hasten dela, bai eta eragiten dituen ondorioak ere. Sarri askotan, 16 urteko neska-mutilen testigantzak oso kritiko dira 13-14 urtekoen kontsumoekiko, eta ia eskandalizatu ere egiten dira.- Gizonezkoak ez bezala, kontsumitzen duen emakumea ez dute begi onez ikusten.- "Drogak klasifikatzeari" dagokionez, eta informatuak badaude ere, oraindik mantentzen dira zenbait mito substantzia jakin batzuk kontsumitzeari loturiko arriskuen kontuan; era berean, alde batetik, legezko drogak eta droga bigunak, eta bestetik, legez kanpoko drogak eta droga gogorrak erlazionatzeko nolabaiteko nahastea dago. Horren ondorioz, -uste okerra bada ere- arriskuaren pertzepzioa txikiagotzen da legezkotzat jotako substantzietan.- Gehienak cannabisa legeztatzearen alde daude. Hain zuzen ere, haren kontsumoaren normaltasunaren eta egunerokotasunaren eta egoera juridikoaren (debekua) artean dagoen ageriko kontraesana salatzen dute.- Halaber, tabakoaren kontrako legearen egiazko betetzeari kritika handia egiten diote. Adingabeei tabakoa saltzeari dagokionez: "Ez dago esaten duten bezain araututa, nahi dutena erretzen dute, nahi duten marka erosten dute eta nonahi erretzen dute", esan du erretzen ez duen batek.- Taldean onartzen diren kontsumoei buruz eta onartzen ez direnei buruz, euren kodeak dituzte. Kode horiek, noski, aldatu egiten dira talde batetik bestera.- Oraindik ere familia hartzen dute erreferentzia nagusitzat. Alderantziz, poliziaren esku-hartzeen inguruko ikuspegi zeharo negatiboa dute.- Kontraesan handia ikusten dute helduek esaten dutenaren eta egiten dutenaren artean. Hau da, euren ustez helduek esaten dute gazteek ez dutela drogarik hartu behar, baina helduen jarrera ez dator horrekin bat.Nerabeekin antolatutako lan taldeetan jaso diren iritzi eta balioztapen horiek zein beste askok gogoeta elementu gisa balio behar digute, bai eta, gauzatzen ditugun politikak eta ondorioak berrikusteko ere.Hemen aipatu besterik egingo ez dugun beste testu bat, baina nerabeen balorazioak eta proposamenak hobeki ezagutzeko ere balio izango diguna, ikastetxe ezberdinetako ordezkari talde batek Legebiltzar Txikiko Osoko Bilkuran onetsitako Agiria da, 2007ko apirilaren 23an hain zuzen.Kexen ikuspegiaJada esan dugun moduan, Ararteko Erakundeak drogei eta nerabezaroari buruz egindako txosten berezia oso berria da oraindik. Edonola ere, familiek eta profesionalek adierazitako kexak eta kezkak aspaldikoak dira.Izan ere, gure erakunderaino iristen diren kezka, kexa eta kontsulta ohikoenak egoera bereziki zaurgarrian dauden nerabe taldeekin lan egiten duten profesionalen partetik etorri ohi dira:- babes sisteman hartutako adingabeekin jarduten dutenen partetik;- justiziako neurriak betetzen ari diren nerabeekin aritzen direnen partetik;- bakarrik dauden adingabe atzerritarrekin lan egiten dutenen partetik;- beren seme-alaben jarduerak kontrolatzeko gai ez direla sentitzen duten familien partetik...Kasu askotan, droga kontsumo arazotsuak faktore erantsi bat dira (zenbaitetan arrazoi modura, beste zenbaitetan ondorio bezala) zaurgarritasuneko egoeran bertan.Zenbait kontsumok edo jardunbidek lokal edo toki publikoetan duten permisibitateari buruz herritarrek adierazten dituzten kexak ere nahiko maiz jasotzen dira.Askotan, sektorean lan egiten hainbat urte daramatzaten profesionalek eta elkarteek adierazitako kexetan eta egindako ekarpenetan hainbat dimentsio bereiz daiteke:- Martxan dauden esku-hartze edo programen eraginkortasuna handia edo txikia izatearen inguruko kezka.- Kontsumoen bilakaerarekiko kezka edo, zehazkiago esatearren, ondorio ezagunak oraindik ez dituzten substantzien kontsumo jakin batzuekiko kezka.- Zerbitzu edo programa bakoitzak, zenbaitetan, jarduerak garatzeko dituen baldintzekiko kezka...Zenbait egoerari erantzun egoki bat eskaini ahal izateko baliabide jakin batzuk egotea edo ez egotea, baliabideen eta programen arteko koordinaziorik ez egotea, edo ebaluazioak falta izatea dira behin eta berriro kritikatzen diren alderdiak.Hobetzeko proposamenak edo gomendioakJarraian, Arartekoak egindako gomendioak adierazten dira, kasu honetan, 21 gomendio direlarik:- erakundeen koordinazioari eta lidergoari buruzko 5 gomendio;- prebentzio selektiboko jarduketei buruzko 6 gomendio;- eskola eremuari begirako 3 gomendio;- familia eremuari begirako beste 3 gomendio;- aisia eremuari begirako 2 gomendio;- eta gizarte ikuspegiari eta nerabeen parte-hartzeari buruzko beste 2 gomendio.- Gomendioen lehen blokea, erakundeen koordinazioari eta lidergoari buruzkoa, abiatu egiten da nerabezaroan eta gazterian droga kontsumoaren arriskuen prebentzioan eta murriztapenean egiten diren jarduerak ugariak eta oso ezberdinak direla egiaztatzetik (horiek, gainera, erakundeen nahiz bestelako gizarte agenteen aldetiko ekimenen emaitza dira). Aitzitik, faltan botatzen da koordinazio hobea egotea adin txikieneko biztanleriarekin esku hartzen duten agente ezberdinen artean eta, batez ere, erakunde arteko koordinazio handiagoa. Ez bakarrik zuzeneko esku-hartzeetako koordinazioa, baita zabaldu beharreko planei eta programei, helburuei eta xedeei, mezuei dagokienez ere.Ildo horretan, honako hau antzeman da: erakundeen lidergo hobearen eskaera, esku-hartze integrala sustatzeko edo, behintzat, lanaren jarraibideak argiago ezartzeko, praktika edo mezu desegokiak hartu eta zuzendu eta lortzen diren helburuak ebaluatu ahal izateko agintaritza eta gaitasuna duen instantzia baten beharra. Hori guztiari jarraiki, Arartekoak honako gomendio hauek egin ditu: Koordinazioaren hobekuntza, barrukoa zein sektore eta erakunde artekoa, planteatzea, droga-mendetasunari buruzko hurrengo planetako lehentasuneko helburu gisa (zerbitzuak eta esku-hartzeak bikoiztu ez daitezen eta baliabide pertsonalak, ekonomikoak eta materialak optimiza daitezen). Beharrezkoa denean, Droga Mendetasunen Aholku Kontseiluaren osaera eta dinamika berrikustea (koordinazio organo eta instantzia ordezkari guztien gizarte eztabaidaren foro gisa eraginkortasun handiagorekin jardun dezan). Orain dauden baliabideen prestakuntzarik eta kualifikaziorik onena sustatzea eta laguntzea.· Programen diseinuan ebaluazioa barne hartzea. Hala, ebaluazio sistematikoa, prozesuarena zein eraginarena, proiektuen eta programen erabilera eta eraginkortasuna egiaztatzeko nahitaezko praktika izan dadin. Adingabeak tartean dauden kasuetarako, polizia esku-hartzearen protokolo bateratua eta espezifikoa ezartzea.- Gomendioen bigarren blokea prebentzio selektiboari buruzkoa da, eta erantzun eman nahi dio egoera honi: gauzatutako esku-hartze gehienak, normala den bezala, biztanleria osoari zuzendu bazaizkio ere, erronka nagusitzat jotzen da hainbat faktorerengatik bereziki zaurgarriak diren pertsona talde jakinei berariaz zuzendutako prebentzioa garatzea. Horregatik, hona hemen gure gomendioak: Egoera ahulean dauden biztanleen urritasun psikosozialak eta gizarte heziketakoak (presentismoa, oldarkortasuna, autokontrol urria, nork bere buruarekiko ikuspegi urria, motibazio urria...) gainditzeko prebentzio selektiboko programak garatzea. Kontsumo problematikoak eta justiziarekin arazoak dituzten adingabeentzako programak garatzea (arazoak askotan kontsumo horien ondoriozkoak dira). Buru osasuneko arazoak dituzten adingabeentzako programak garatzea. Bereziki ahulak edo zaurgarriak diren sektoreentzako -bakarrik dauden adingabe atzerritarrak adibidez- programak garatzea (gure artean oso zabalduta ez dauden baina ondorio larriak dituzten kontsumoak -besteak beste, disolbatzaileak edo inhalatzaileak kontsumitzea- saihets edo aintzat har daitezen). Arazo eta zailtasun sozioekonomiko eta kultural asko dauden guneetan, alegia, adingabeak eskubide guztiak barne hartzen dituen bizimoduan sar daitezen zaila den eta bazterkeria egoeran geratzeko arrisku larrian egon daitezkeen guneetan, programa integralak garatzea. Hori guztia drogak maiztasun handiarekin kontsumitzeagatik, delituak egiteagatik... Kontsumo problematikoak edota jokabide arazoak dituzten adingabe edo gazteentzako prebentzioaren berariazko arretaren baliabideak bermatzea, egun dauden prebentzio selektiboko programak egokiak ez badira. Egungo baliabideak nahikoak ez badira, mota horretako baliabide berriak sortzea.- Eskolaren eremuari berariaz zuzendutako hiru gomendio dago. Eremu hori, txosteneko datu guztiak gorabehera, droga kontsumoaren prebentzioan gehien landu denetako bat izan da, ekimenen, programen eta material oso anitzen bitartez.Halaber, kasu honetan talde zaurgarrienentzako prebentzio jarduerak indartzeko beharra planteatu da, ikasle guztientzat direnak alde batera utzi gabe. Ildo horretan, hobekuntza batzuen beharra hizpide izan du txostenak, honako gomendio hauetan adieraz ditzakegunak: Babesteko faktoreak indartzeko baterako estrategiarentzat erakunde arteko konpromisoa lortzea (Hezkuntza, Osasun eta Gizarte Ekintzaren bidez); konpromiso horrek honako jarduera hauek susta ditzala: zentroei arrisku faktoreak gainditzeko erabilgarritzat jotzen diren irizpideak, orientazio eta bitarteko pedagogikoak ematea. Irakasleei prestakuntza eta motibazioa ematen zaiela sustatzea, esku-hartze handiagoa eta eraginkorragoa lortzeko; zentroei babes eta aholkularitza handiagoa ematea kanpoko profesionalen partetik... Bereziki ahulak edo zaurgarriak diren biztanle sektoreak biltzen diren edo eskola porrot edo eskola uzte tasa gehien dagoen zentroei arreta berezia ematea. Lanbide heziketarako ikastetxeetan burutzen diren edo antzeko ezaugarriak dituen beste zentro batzuetan burutu daitezkeen eskolako prebentzio selektiboko programen esperientziak (gaur egungo Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak -HLPP-) baloratu eta bultzatzea.- Familiaren eremuari zuzendutako beste hiru gomendio ere egin ditugu. Eremu honi dagokionez, txostenean kontraesankorra dirudien egoera antzeman da. Alde batetik, argi dago funtsezko testuingurua dela, alegia, babesa eman, prestatu, aholkuak eman, orientatu... behar den eremua dela, drogen kontsumoarekin zerikusia duten faktoreak gaindi daitezen edo, hala badagokio, horri lotuta egon daitezkeen jokabide edo jarrera gatazkatsuak hobeto kudea daitezen.Askotan, familiak berak -edozein motatakoa dela ere- babesik gabe dagoela edo beste eragile batzuen eskuetan uzten duen egiteko horri aurre egiteko baliabideak edo gaitasunak ez dituela sentitzen du. Hala eta guztiz ere, askotan, ikastetxeetan edo elkarteetan familientzako jarduerak ematen direnean, parte-hartzea oso txikia da edo, agian, gutxien behar duten familiena. Nolanahi ere, antzemandako muga horiek guztiak egon arren, eremu horretan familiei babesa ematen jarraitzeko beharrari buruz erabateko adostasuna dago. Babes hori honako gomendio hauetan zehatz daiteke: Familien prestakuntza, parte-hartzea eta konpromisoa ekimenen bidez sustatzea. Ekimen horiek urtetan zehar garatuak izan dira ikastetxe askotan, hala nola, gurasoen eskolak edo beste antzeko batzuk. Premia gehien duten edo arazo gehien duten familiei babesa ematea, baita bitartekotza programa edo formulekin ere. Horretarako, tartean dauden zerbitzu guztien (eskola, gizarte zerbitzuak, gizarte hezitzaileak...) beharrezko koordinazioa bilatzen da. Kontsumo problematikoak edota jokabide arazoak dituzten nerabeen eta gazteen familientzako berariazko arretaren baliabideak bermatzea, egun dauden prebentzio selektiboko programak egokiak ez badira. Egungo baliabideak nahikoak ez badira, mota horretako baliabide berriak sortzea.- Txostenak bi gomendio egiten ditu aisialdiaren eremuari zuzenduta; segur aski esku hartzeko eremu hau izango da biztanleek gutxien ezagutzen dutena. Aitzitik, nerabeek une horretan lortu eta kontsumitzen dute droga: aisialdian eta aisialdiko guneetan. Hori dela eta, kaleko lanaren eta hezkuntzaren garrantzia, errealitate jakin batzuk zuzenean ezagutu eta azpimarratzeko modu pribilegiatua baita. Ildo horretan, honako bi gomendio hauek planteatu dira: Profesional batzuk, ingurune irekian eta testuinguru soziokulturalean, burutzen ari diren hezkuntza lana aintzat hartu eta babestea. Aipatu lana askotan baliabide gutxirekin eta bereziki problematikoak diren sektoreekin egin da. Nerabeek eta gazteek erabiltzen dituzten guneetan, prebentzio selektiboko programak garatzea.- Azkenik, beste bi gomendio egin ditugu, gizarte pertzepzioari eta nerabezaroaren parte-hartzeari buruzkoak hain zuzen. Horiekin gizarte diskurtsoen inkoherentziak saihestu nahi dira, baita nerabeen iritzia edo ahotsa barne hartu ere. Horretarako, hona hemen gure gomendioak: Informazioa zaintzea eta nerabeei, bereziki, komunikabideetan emandako publizitatearen eta informazioaren bidez, helarazten zaizkien mezuetan inkoherentzia saihestea. Nerabeentzako programa edo ekimenetan, nerabeen parte-hartze aktiboa laguntzea. Prebentzioaren agente gisa duten egitekoa sustatzea.Etorkizunean jarraipena egiteko dauden aukerakOrain arte, prebentzioko politikak urte anitzeko planetan gauzatu dira gure Autonomia Erkidegoan. Ziurrenik, hemendik hilabete batzuetara, Droga Mendetasunei buruzko Plan berri bat aurkeztuko da (VI.a izango da). Horrek, aukera eman behar digu aipatutako gomendioak kontuan noraino izan diren egiaztatzeko eta horien betetze mailaren inguruko jarraipena egitea errazteko.Bestalde, espero dugu, eta hala nahi dugu, Droga Mendetasunen Behatokiak aldizkako ikerketak egiten jarraitzea. Horiei esker, fenomeno ezberdinen bilakaera ezagutu ahalko dugu, eta baita martxan dauden ekimenen arrakasta edo porrotaren berri eduki ere.3.11. Eskolako jazarpenarloaren ezaugarriakIkastetxea toki pribilegiatu bat da, eta ez bakarrik eduki akademiko jakin batzuen ikaskuntza formalerako, baizik eta, baita ere, familiarena edo auzoarena ez den beste testuinguru zehatz batean gizarte bizikidetza ikasteko, bai ikaskideen artekoa, bai helduekikoa.Ikastetxeetako bizikidetzari buruz hitz egiten dugunean, pertsonen arteko harremanen kalitateari buruz ari gara, giro jakin bat lortzeari buruz. Bizikidetza positiboko giroa lortzea hezkuntzaren helburuetako bat da, eta ez da berdindu behar gatazka jakin batzuk kudeatze edo gainditze soilarekin. Horrek esan nahi du pertsonen arteko harremanetarako arau edo esparru argia eta parte-hartzailea eduki behar dela, gizarte gaitasunak eta gaitasun emozionalak eta moralak garatzeari eman beharreko garrantzia eman behar zaiola, familiekin lankidetzan egin behar dela lan, eta abar.Gatazkak, ordea, pertsonen arteko harremanen alderdi bat dira; bizikidetzaren edozein esparrutan gertatzen dira eta, beraz, baita ikastetxeen eremuan ere. Aitzitik, gatazka nola kudeatzen den, hura positiboa izan eta garapen pertsonalean lagundu dezake, edo negatiboa izan eta kalte handiagoa edo txikiagoa ekarri dezake.Ikastetxeen eremuan gatazka tipologia oso bat dago, bai berdinen arteko gatazken baitan, bai ikasleen eta irakasleen edo ikasleen eta bestelako langile helduen arteko gatazkenean.Kapitulu honetarako erreferentzia izango den txosten berezian (Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan, Ararteko Erakundeak argitaratutakoa 2006. urtean) sei gatazka mota aztertu zen funtsean, hain zuzen ere ikastetxeetan nahiko hedatuta daudenak eta, zenbaitetan, ondorio larriak ere izan dituztenak:- eskolako absentismoa;- ikastetxean ordena eta diziplina oztopatzen duten jokabide disruptiboak;- ikasleek irakasleei egindako erasoak;- irakasleek ikasleei egindako erasoak;- bandalismoa ikastetxeko instalazio edo materialen aurka;- berdinen arteko jazarpena edo tratu txarra, botere-abusuagatik.Txostenaren idatz zati honetan arreta berezia emango diogu azken gatazka mota horri. Gaia Olweus-ek ikertu du herrialde eskandinaviarretan hirurogeita hamarreko hamarkadatik hona, eta garrantzi handia hartu du gure artean azken urteotan, batez ere Hondarribiko "Jokin kasua" bezala ezagutu den horren ondotik.Berdinen arteko tratu txarrei buruz dauden definizio ugarien artetik jarraian adieraziko duguna hartuko dugu. Erakunde honekin gai hau aztertu eta barreiatzerakoan lankidetzan aritu diren irakasle ikertzaile batzuk finkaturikoa izan da:"Pertsona arteko harreman mota maltzurra, talde baten baitan izan ohi dena eta desabantailan dagoen beste bat behin eta berriro beldurrarazi eta baztertzea ezaugarri duena. Bereziki kaltegarria den harreman mota dela esan daiteke, adibidez, ikasgela berean dauden ikaskideek edo lan sail berean diharduten lankideek osatuta egon daitekeen taldetik kanpoko irizpide zehatzaren arabera estatus bera duten, hau da, berdinak diren, baina, kidea beldurrarazi edo baztertzen duenak bere abantailazko egoeran gehiegikeriaz jokatzearen ondorioz, botere aldetik -fisikoa, psikologikoa, etab.- maila ezberdinean dauden gizabanakoen artekoa denean". (Del Barrio, Martin, Almeida eta Barrios, 2003).Berdinen arteko tratu txarrak oso modu ezberdinetan gertatu ohi dira:- gizarte bazterkeriaren bitartez edo marjinatuz;- eraso fisikoaren bitartez;- hitzezko erasoaren bitartez;- mehatxuen bitartez;- sexu jazarpenaren, jazarpen fisikoaren edo hitzezko jazarpenaren bitartez;- baliabide teknologikoak erabiltzearen bitartez...Ia beti taldeko fenomenoak izaten dira, eta, bertan, paper ezberdinak bereizi ohi dira: biktimak, erasotzaileak, lekukoak... Inolako zalantzarik gabe, tratu txarra kaltegarria da guztiontzat, baina, hemen interesatzen zaigun ikuspegitik, alegia, pertsona zaurgarrienen eskubideak defendatzearen ikuspegitik, tratu txarra bereziki suntsigarria da hura jasaten dutenentzat, hau da, biktimentzat.Ikusiko den bezala, ez da lan erraza behar bezain fidagarri izango den datu seriea edukitzea berdinen arteko tratu txarraren hedapenari eta horren bilakaerari buruz. Aitzitik, nahiko zabalduta dagoen arazo bat da eta, sarritan, Ararteko Erakundeak berak esku hartu behar izan du.AurrekariakArarteko Erakundeak arreta berezia eman dio azken urteotan ikastetxeetako bizikidetzaren gaiari, eta ez bakarrik jasotako kexei erantzuteko, baizik eta, baita ere, bere ekimenez, prebentzioa, sentsibilizazioa eta praktika onen barreiapena ere sustatzeko.Alde batetik, 2006. urtean zehar bizikidetzari buruzko azterlana egin zen Bigarren Hezkuntzako zentroetan; 2006ko abenduaren 19an eman eta argitaratu zen Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan txosten bereziaren funtsezko oinarria izan zen. Azterlan horren laburpena eskaini zen urteko txostenean. Horrela, nolabait, bi urte lehenago herritarrek parte hartzeko II. foroarekin eta gure erkidegoko Bigarren Hezkuntzako 80 zentrotako ikerketarekin hasitako prozesua amaitu zen. Txosten horretan zehatz-mehatz aztertutako gatazketako bat -bakarra ez den arren- eskolako jazarpena edo berdinen arteko tratu txarra zen.2006ko txostenean, azpiatal honetan bertan adierazten genuen, kasu bakoitzean beharrezkoak diren esku-hartze zehatzetatik aparte, aipaturiko txostenean eginiko gomendioak aplikatzeak hautemandako arazo asko konpontzeko eta eraginkortasun handiagoz esku hartzeko balio izango zuela eta, nolanahi ere, hurrengo urteetan gai horren berariazko jarraipena egin behar izango zela uste genuela.Balorazio horien arabera, Ararteko erakundeak, 2007.urtean zehar, hainbat ekimen gauzatu ditu. Besteak beste, honako sei hauek nabarmenduko ditugu:1) Herritarrek parte hartzeko beste foro baten antolaketa (Hirugarren Foroa); 2007ko maiatzean egin zen, eta ikastetxeetako bizikidetzari eta gatazkei buruzkoa izan zen. Ohiko txostenean bertan foro horri buruzko informazio sintetikoa bildu genuen (ikusi V. kap.) eta, ondoren, foro horri buruzko argitalpen monografikoa egin eta ikastetxe eta hezkuntza zerbitzu guztietara bidali genuen (Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan. Hausnartzeko eta parte hartzeko foroak, 2008).Foro horretako goizeko saioan, saio itxian, xede horretarako gonbidatutako 40 pertsona inguruk parte hartu zuen (ikastetxeetakoak, laguntza zerbitzuetakoak, ikuskaritzakoak, sistema judizialekoak, parte-hartze organoetakoak, ikerkuntza taldeetakoak...). Arratsaldeko saioan, saio irekian, 80 pertsona inguruk parte hartu zuen. Goizean jorratu ziren gaiak hauek izan ziren:1. Zeintzuk diren eskolako giroan eragin onuragarria edo kaltegarria izaten ari diren faktore nagusiak.2. Jarduera onen esperientziak eta adibideak.3. Zer egin dezakeen edo egin behar duen hezkuntza-administrazioak.4. Zer hobetu edo aldarazi ikastetxeen antolamenduan.5. Nola kudeatu ikastetxeetatik jazarpeneko edo tratu txarren egoerak.6. Beste gizarte agente batzuen esku-hartzea.7. Zer ebaluatu, ikertu, barreiatu... beharko litzatekeen.8. Zer ekarpen egin dezakeen Arartekoak.Arratsaldeko saioan, Arartekoak Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan Txostenaren laburpena eskaini zuen, eta M. Jose Diaz-Aguado irakasleak, gaian aditu, hitzaldia eskaini zuen izenburu honen pean: "Eskolako jazarpenetik ikasgeletako lankidetzara". Mintzaldi hauek eta gero, mahi-inguru luzea egin zen. Mintzaldi guztiak grabatu egin ziren eta, behin horiek transkribatuta, editatu eta goian adierazitako argitalpenaren bitartez banatu ziren.2) Hainbat hezkuntza agenterekin gai honi buruz egindako konferentziak eta bilerak, batzuetan Arartekoaren beraren ekimenez (azterlanean parte hartu zuten 80 zentroetako zuzendaritza taldeei deituta, adibidez) eta beste batzuetan, berriz, beste batzuen ekimenei erantzunez (adibidez, laguntza zerbitzuak, udal instantziak, unibertsitateak edo profesionalen elkargoak). Ildo horretan, aldizkari pedagogikoetan gai honi buruz argitaratutako artikuluak ere aipatu behar dira.3) Tratu txarren edo bizikidetza arazoen atzean dauden eta baldintzatzaile diren oinarrizko gaietako bat sakondu ahal izateko beste ikerketa bat abiaraztea: balioak. 2007. urtean zehar, Lehen Hezkuntzako zein Bigarren Hezkuntzako ikasleei balioak helarazteari buruzko berariazko azterlan bati ekin zitzaion, eta horrek, ondoren, beste txosten bat egitea ekarri zuen, 2009. urtean argitaratu zena hain zuzen (Adingabekoei balioak transmititzea).4) Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako material interaktiboa berriz argitaratu eta zabaltzeko eginiko urratsak; "ziberbullying" terminoaren bidez adierazten diren eskolako jazarpeneko beste modu batzuei heldu zitzaien bertan, arriskuak saihestu eta haien aurren defendatzeko gaitasuna handitzeko asmoz. Material interaktibo horiek eta horiei dagozkien gida didaktikoak editatu egin ziren eta ikastetxeetan eta hezkuntza zerbitzuetan banatu, Ziberbullying-a. Teknologi berrien bidezko jazarpena prebenitzeko gida eta Leihoak. Abentura ERREALA mundu BIRTUALEAN izenekin.5) Hezkuntza Sailari bidalitako hainbat espediente izapidetu dira, ofizioz, Ikastetxeetako bizikidetza eta gatazkak izeneko txosteneko gomendioak betetzen diren edo ez ikusteko.6) Herritarren partaidetzarako foro bat egin da, maiz beren sexu orientazioagatik jazarriak izan ohi diren nerabeen arazoei buruz berariaz hitz egiteko. 2008an antolatutako nerabe eta gazte lesbiana, gay, transexual eta bisexualei buruzko foro horretako ondorioak 2009. urtean argitaratu eta zabaldu ziren (Nerabe eta gazte lesbiana, gay, transexual eta bisexualak: trabak eta gaitzespenak beren garapen pertsonalean, harremanetan eta sozializazioan). Gai hori berariaz aztertuko da txosten honen hurrengo atalean (3.12).Horrela, bada, Ararteko Erakundearen lehentasunezko eta jarraikako arreta eskuratu duen gaia da, eta horretarako hainbat ekimen bideratu da. Izan ere, esan dezakegu hori kezka handienetarikoa sortu duen eta arreta handienetarikoa exijitu duen adingabeen eremuko hiru gaietako bat izan dela azken urteotan.Ekimen horietako batzuen berri ematen da txosten honetako beste atal batzuetan. Bestalde, 2007ko Ohiko Txostenean, eskaini genuen jada horietako biren nahiko laburpen zabala. Zehazki, Bigarren Hezkuntzako zuzendaritza taldeekin izandako bileretan bildutako ekarpenetatik eta Hezkuntza Sailak gure lehen datu eskaerari emandako erantzunetik bildu zen hura. Sailaren erantzuna "Bizikidetzarako, Bakerako eta Giza Eskubideetarako heztea programako 2007/2008 ekintzak eta Arartekoaren gomendioekin duten lotura" izena zuen dokumentuan zehaztu zen (Ikusi 2007ko txostena).Funtsezko arazoakGure txostena saiatu egin zen ikastetxeetako bizikidetzari eragiten zioten oinarrizko arazoak zeintzuk ziren antzematen. Aitzitik, gatazkak baziren edo ez baloratzen ere saiatu zen, tamainan.Ikastetxeetako indarkeriaren gainean gizarteak agertzen duen alarma, hedabideetan titular handiekin zenbaitetan agertzen diren albisteak, edota ikerketa zehatz batzuk eskaintzen dituzten emaitzak kontuan hartzen baditugu, ziurrenik deigarriena eta eginiko azterlanean azpimarratzeko moduko aldea izango da gure hezkuntza-komunitateko osagarri guztiak (ikasleak, irakasleak eta familiak...) nahiko pozik daudela beren ikastetxeetan sumatzen duten giroarekin. Erantzunak kritikoagoak dira hezkuntza-sistemaren giro orokorrari buruz galdetzen zaienean edo giroaren balizko hondamenari buruz hitz eginaraztean. Bakoitzaren ikastetxeari buruz galdetzean, ordea -hori da hobekien ezagutzen dutena-, bildutako balorazioak oso positiboak dira. Adibide gisa aipa daiteke familien %82k ez lukeela semea edo alaba ikastetxez aldatuko, edo familien %93,4 oso pozik dagoela semea edo alaba dagoen ikastetxean egotearekin.Txostenak beste hainbat alde positibo antzemateko aukera ematen du. Ararteko erakundeak eskubideak bermatzeko duen betebeharretik aztertuz gero, ordea, alde negatiboak azpimarratu behar ditugu eta, bereziki, ondorio larriak izan ditzaketenak edo pertsonen oinarrizko eskubideetan eragina izan dezaketenak. Ikuspegi hori kontuan hartuta, egia esan, nahikoa litzateke ikastetxeko komunitateko kide bakar bat baztertua, mehatxatua, erasota edo lotsarazia izatea, gure kezka edo esku-hartzeak zentzua izateko. Eta gure azterlanean bildutako datuen arabera, gainerakoetan bezala, mota horretako egoerak, gehienetan botere-abusuaren ondorio, ohikoak dira zoritxarrez.Azterlanak nahiz garatutako jarduerek agertzen dizkiguten kezka-elementu ezberdinen artean, honakoak azpimarra ditzakegu:1) Irakasleen eta familien artean antzeman daitekeen dibortzioaTxostenak aukera ematen du alde nabarmenak ikusteko, familien eta irakasleen artean oso jarrera ezberdinak antzemateko, hainbat konturen inguruan iritzia ematerakoan eta balorazioak egiterakoan. Horrela, esate baterako, familiek oso ikuspegi idilikoa dute irakasle eta ikasleen arteko harremanen inguruan; haien ustez beren seme-alabek ez dute ia arazorik ematen; aldiz, askoz ere kritikoagoak dira irakasleen jardunbidearekin, etab.Hala eta guztiz ere, garrantzitsuena ez da beharbada alde horiek egotea izango. Kezkagarriena, ziurrenik, sektore batek besteari errua botatzea izango litzateke, edo arazoen erantzukizun nagusia egoztea, edo batek besteak gatazkak konpontzeko duen modua zalantzan jartzea... Horrela, irakasle gehienek (%54k) uste dute ikastetxeetako diziplina-arazoen edo indarkeriaren arrazoia familiak permisiboegiak izatea dela, eta seme-alabei inolako jokabide mugarik ez ezartzea. Familia askok, aldiz, uste du, gatazkak ez direla justiziaz konpontzen ikastetxeetan, edo bide judizialari heltzea aukera egokia dela...Ararteko erakundean jasotzen ditugun kexek ere, alde horiek nabarmentzen dituzte: guregana jotzen duten familiek uste dute irakasleek edo ikastetxeetako zuzendariek arduragabekeriaz jardun dutela edo beren irudia mantentzen saiatu direla edo ez dutela nahikoa lan egin beren seme edo alabaren arazoa konpontzeko. Aitzitik, ikastetxeak behar bezala jardun duela uste du eta, zenbaitetan, familiaren esku-hartzea kaltegarria ere izan dela, gauzak zailtzea besterik lortu gabe.Kontuan hartzen badugu azterlan guztiek eta praktikak familia eta irakasleen arteko lankidetza azpimarratzen dutela ikastetxeetako bizikidetza eta giroa hobetzeko ezinbesteko faktore gisa, alde horiek izugarri kezkagarriak dira eta lehentasunezko arreta eman behar zaie.2) Sektore batzuen parte-hartze eskasa ikastetxeetako bizikidetza erregulatzen duten arauak egin, berrikusi eta aplikatzeanEginiko azterlanaren emaitzek agertzen dute bizikidetza-arauak egin eta berrikustean dagoen parte-hartzea oso eskasa dela, bai behinik behin familia eta ikasleen aldetik. Sektore horien poztasun eza galdera-sorten erantzunean nahiz eztabaida-taldeetan agertzen da.Badirudi ikastetxe batzuetan ohikoa izaten dela aurreko urteetan ezarritako arauak egokitzat jotzea, ikastetxeko komunitateko kide guztien arteko eztabaida sustatu gabe. Horietako asko kide berriak izan daitezke ikastetxean eta, beraz, gerta daiteke horien gauzatzean inoiz parte hartu ez izana.Modu berean, ez dirudi formalizazio gehien izandako parte-hartze azpiegiturek -Eskolako Kontseiluentzat bizikidetza-batzordeak diren moduan- kontua behar bezala konpontzen dutenik. Ikasle eta familien balorazioaren arabera -organo horietan parte-hartze zuzena dutenak barne-, arauen berrikuspenean edo aplikaziorako irizpideetan esku hartzeko dituzten aukerak oso mugatuak dira, irakasleek erabakitzeko duten ahalmenaren ondoan.3) Zenbait jokabide "normaltzat" hartzea; horrek zalantzan jartzen ditu errespetuzko bizikidetzarako ezinbestekoak diren hainbat balioAzterlanean ikusitako beste elementu kezkagarrienetako bat da ikasleen talde handi batek "normaltzat" jotzea zenbait jokabide, horiek ikastetxeko giro ona suntsi badezakete ere. Jokabide horiek sufrimendu handia eragin diezaiekete zenbait ikasle eta irakasleri, edota arazoei erantzun egokia emateko aukera zaildu.Nagusiki, hiru jokabide motaz ari gara. Horiek, aztertutakoaren arabera, nahiko ohikoak dira eta ikasleen talde esanguratsuak justifikatzen ditu -arrazoi harrigarriak emanez batzuetan-:- Gelako martxa etetea edo diziplina eza, txostenean antzeman daitekeen moduan, irakaslearen egonezinerako arrazoi nagusienetako bat da eta, modu berean, ikasleen aldetiko frustrazioa eta poztasun eza dakartza.- Gelakideei eginiko erasoak, haiengan izan ditzaketen ondorio negatiboak baloratu gabe.- Ezer egiten ez duen lekukoaren paperaren onarpena. Normalean, ondorio negatiboak etorriko zaizkienaren beldur, beste alde batera begiratzen dute, sufritzen ari denari babesik eman gabe edota heldu arduradunekin elkarlanean aritu gabe.Jarrera horietako batzuk irmo ageri dira berriro ere Arartekoren ondorengo beste txosten batean, Adingabekoei balioak transmititzea izenekoan hain zuzen.Txostenak dioen moduan oso zabaldurik dauden jokabide horien konbinazioak kostu pertsonal handia ari dira izaten, bai ikasleen baita irakasleen kasuan ere, eta horrek ondorio negatiboak dakartza ikastetxeetako eta geletako bizikidetza-giroan.4) Ikastetxeetatik kanpoko agente batzuen jarduera jakin batzuk izaten duten eragina, eta ez beti positiboaIkastetxeko komunitatea eta bereziki irakasleen taldeak kezka handiz ikusten du neurri batean beste agente sozial batzuen esku-hartzea, beraiena dela uste duten esparru batean. Adibide gisa, ikastetxeko jazarpen kasuen judizializazioaren inguruan adierazitako iritziak aipa daitezke, edo zenbait kasuri hedabideek ematen dioten tratamenduari buruz adierazitakoak.Litekeena da ikastetxetik "kanpoko" agente batzuen esku-hartzearen aurkako iritzi batzuk jarrera defentsiboaren ondorioz etortzea, baina aldi berean arrazoizko kezka antzematen da zenbait esku-hartzek egoera ez hobetzeaz gain, ondorio negatibo gehiago sor ditzakeelako positiboen aldean. Gauzak horrela, badirudi kasuen, hartutako neurrien eta ondorioen jarraipena egitea beharrezkoa dela.5) Irakasle askorengan ezinegon maila altua antzeman daiteke, gainezka egiten dutela sentitzen dutelakoGaldera-sortei emaniko zenbait erantzunek nahiz elkarrizketa eta irakasleekin izandako eztabaida talde jakin batzuen edukiak pentsarazten dute irakasle askok gainezka egiten duela sentitzen duela, alde batera utzita daudela, lubakian sartuta bezala, lan itzelaren aurrean beharrezkoak dituen baliabideak izan gabe: onarturiko agintea, prestakuntza egokia, tutore lanak behar bezala gauzatzeko denbora eta esparruak, administrazioaren babesa, esparru legal argiak, baliabideak, eskolari gerora egingo duenaren aurkakoa izango dena exijitzen ez dion gizartea...Irakasleen etsipenak ikastetxeetako bizikidetza-giroan hobekuntza esanguratsuak sumatzea galaraziko luke; beraz, horregatik da garrantzitsua haien parte-hartzea zaindu eta babestea. Egia da ikastetxeek, haiek bakarrik, ezin dutela gizarteko indarkeria deuseztatu, baina prebentzioa lan dezakete, agerpena gutxitu, ondorioak murriztu eta harremanetarako eredu alternatiboak eskaini.6) Zenbait jokabideren aurrean agerturiko erreakzioa ez da nahikoa, edo motelegia da, eta horrek zigorgabetasun sentsazioa sortzen laguntzen duEgia da ikastetxeen oinarrizko lana prebentzioa izan behar dela, baina zenbait egoeraren aurrean, prebentzioa ez da nahikoa. Zenbait gertakariren aurrean, jazarpen egoerak kasu, ezinbestekoa da esku hartzea eta, gainera, azkartasunez eta eraginkortasunez. Mantsotasunak edo eraginkortasun ezak ondorio negatiboak bakarrik dakartzate: jazarpena jasan behar duen pertsonarentzat noski, babesgabetasun egoeran jarraitzen duelako, baina baita jazarpena eragiten duen pertsonarentzat edo taldearentzat ere, zigorrik gabe ikusten dutelako beren burua, eta lekukoentzat ere, gelakide bat lotsarazten jarraitzen dutela ikusten dutelako apartekorik gertatu gabe.Ararteko erakundean jasotako kontsulta eta kexa gehienak (aurrerago ikusiko den moduan) ikastetxeek urtetan pairatutako desgastearen eta frustrazioaren ondotik etorritakoak izan dira. Oro har, familiek adierazitakoak izan dira, ikastetxearen aldetiko esku-hartzea moteltzat edo eskastzat jotzeagatik.7) Tratu txarren biktima direnen bakardadea eta minaBadirudi orain arte ezagututako edo salaturiko kasuak errealitatearen zati txiki bat besterik ez direla. Eskura dauden datuek, aurrerago ikusiko den moduan, benetako mugak ageri dituzte.Baina, hezkuntza-sisteman edo eskolako aro jakin batean agertzen diren jazarpen kasuen proportzio fidagarrienaren datua zein den alde batera utzita, kontua da tratu txarra pairatzen duen ikasle asko dagoela. Horietatik asko isiltasunean bizi dira, edo lagunen baten babesarekin bakarrik. Egoera horren arrazoia hura defendatu beharko luketen helduei gertatzen dena azaltzeko biderik ez izatea edo salaketak babesgabetasun handiagoa eta are ondorio kaltegarriagoak ekarriko dizkiela uste izatea izan daiteke.Egoera hori erabat onartezina da zuzenbidezko estatu batean, eta are gehiago, heztea helburutzat duen erakunde batean. Haien erantzukizun nagusia ikasleak babestea da, kasu gehienetan adin txikikoak baitira. Jarraian datorren idatz-zatian berraztertuko diren berariazko gomendioetako batzuk tratu txarraren biktima den horri behar duen laguntza ematen zaiola bermatzera zuzenduta daude, hain zuzen.Hobekuntza proposamenak (jada egindako gomendioak)Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetanizeneko txostenean, 2006koa hain zuzen, 28 gomendio egin genituen. Horietako asko prebentziorako dira, eta ikastetxeetan bizikidetza giroa hobetzea bilatzen dute. Aitzitik, horietako batzuk, prebentziora ez ezik, jazarpen egoeren aurrean -horiek gertatzen direnean- eraginkortasun handiagoz esku hartzera ere zuzenduta daude.Jarraian datorren laburpenean, gomendioen enuntziatua besterik ez dugu gogoraraziko (ikuspegi orokorra ez galtze aldera), eta berdinen arteko tratu txarreko egoerekin lotura zehatzagoa duten horietan bakarrik geldituko gara.1) Gomendioen lehenengo blokea maila orokorragokoa edo izaera arautzailekoa zen, Hezkuntza-administrazioan berezkoak. Zera proposatu genuen:- Ikastetxeen parte-hartzea bultzatzea, bizikidetzaren hobekuntzarako programa eta planetan. Praktika onak hedatzea eta esku-hartze programak barreiatzea, ebaluatu, eta eraginkorrak direla baieztatu ondoren.- Ikastetxeei babesa ematea baliabideen, aholkularitzaren, irakasleen prestakuntzaren eta bizikidetza planak martxan jartzen lagun dezaketen material zehatzen bidez.- Bazterketa ekiditea, heterogeneotasunaren alde egitea, eta arreta eta baliabide bereziak ematea arazoak pilatzen dituzten ikastetxeei edo sektore ahulenei.- Egungo esparru arautzailea berrikusi eta osatzea. Ikasleen eskubide eta betebeharren Dekretua aldaraztea (bi urte geroago aldarazi zuten, abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuaren bitartez).- Dauden jarduera protokoloak berrikustea eta beste berri batzuk garatzea, zabalduen dauden edo larrienak diren indarkeria egoerei aurre egiteko.Komenigarria da azken gomendio honetan gelditzea (txostenean 5.a), izan ere, hainbat jarduera gauzatzea eragin du.Esku hartzeko protokoloak egoteak zenbait egoerei erantzun goiztiarra ematea aurreikusten du, erantzukizunak argitzea, koordinazio bideak aurreikustea, aldeei bermeak eskaintzea, jarraipena erraztea, etab. Gure artean bada jada esku hartzeko protokolo bat, jazarpen egoeretan erabiltzeko ("Ikastetxeetan berdinen arteko tratu txarrak gertatzen direnean jarduteko gida"). Aplikazioari buruzko datu batzuk ere bazeuden.Hori gorabehera, erabileraren eta erabilgarritasunaren gaineko jarraipena egitea eskatu genuen, eta, horrekin batera, besteak beste, hurrengo alderdiak aztertzea: esku-hartze eskaeren jatorri ohikoena zein den eta kasuen izapidetzean mantentzen diren konfidentzialtasun bermeak nahikoak diren, zenbait familiak erakunde honi adierazitako kontsulta eta kexen arrazoia izan delako; salatutako gertakarien, esku-hartzearen errekerimendu dataren eta beharrezkoak diren neurriak hartzearen artean igarotzen den denbora; ikastetxeko jazarpentzat jotako egoeretan hartutako neurrien eraginkortasuna, eta jazarpentzat hartu ez arren salatu izan diren beste gertakari batzuetako neurriak.Gida horren berrikuspen edo jarraipenarekin batera, indarkeriako beste egoera batzuetarako protokolo zehatzak egitea proposatzen da, larritasuna edo hedapen maila kontuan hartuta.2) Gomendioen bigarren bloke batek eragina zuen ikastetxeen lehentasunetarako eta horien antolamendurako. Gauzak horrela, gomendio hauek egin ziren:- Bizikidetzaren hobekuntza eta edozein motatako tratu txarren gaitzespena jartzea, ikastetxe ororen lehentasunezko helburu gisa.- Ikasleen parte-hartzea sustatzea zenbait gatazken kudeaketan.- Banakako tutoretzen praktika zabaltzea.- Taldekako tutoretzetan harremanetarako gaitasunak lantzea sistematikoki.- Talde-gela bakoitzean parte hartzen duen irakasle kopurua gutxitzea ahalbidetuko duen antolaketaren alde egitea, tutoretzen egonkortasun handiagoarekin batera.- Eskola orduetatik kanpoko denborak eta esparruak aztertu eta ikuskatzen direla bermatzea.- Bizikidetza batzordeen funtzioak eta papera areagotzea. Sektore guztiek horietan parte hartuko dutela bermatzea.- Curriculuma eta metodologia egokitu eta erabiltzea, elkarrekin bizitzen ikasteko oinarrizko elementu gisa.- Ikasleen eta familien parte-hartzea areagotzea, bizikidetza arauak egin, aplikatu eta berrikusterakoan.- Gelako martxa etetea edo ikastetxeetako diziplina ezari buruzko alderdiak.- Informazioa zaintzea, familien artean prestakuntzako jarduerak sustatzea eta familia-ikastetxea lankidetza estutzea.3) Hirugarren blokea esku hartzeko berariazko gomendioek eratzen dute. Horiek ikastetxean bertan gertatzen diren jazarpen edo indarkeria egoeren aurrean erabiltzekoak izango lirateke, eta horiek dira, ziurrenik, hemen arreta gehien merezi dutenak. Honako hauek dira:- Sektore guztiak elkarrenganako errespetuaren garrantziaz jabearaztea, eta edozein motatako indarkeria erabat baztertzea (17. gomendioa)Ikastetxeko komunitatea eratzen duten gizakien taldearen ezaugarri ohikoenetako bat kideen aniztasuna da: ez bakarrik ezaugarri pertsonalenganako errespetuari dagokionez, baita bakoitzak antolaketaren barruan duen paper, funtzio edo estatusarenganako errespetuari dagokionez ere.Hain konplexua eta heterogeneoa den giza talde bateko bizikidetzak ezin ditu gatazkak ekidin, baizik eta besteenganako errespetuan kokatu. Bestalde, giza eskubideen kulturak eta gizalegezko bizikidetzak edozein motatako indarkeria deuseztatzea exijitzen du harremanetan, are gehiago izaera hezitzaileko erakunde batean.Besteenganako errespetua izatea eta indarkeria erabat gaitzestea ezinbesteko bi balore dira, beraz, eta ikastetxeko komunitateko kide guztiek horretaz jabetu behar dute, bai prebentzioko ikuspegitik, baita arazoen aurrean esku hartzeko ikuspegitik ere.- Kasu guztietan biktimari laguntzea, eta babesa eta bere segurtasuna bermatzea (18. gomendioa)Botere-abusuagatiko tratu txarreko egoeretan, ezagunak bilakatzen direnean, egin beharreko lehenengo gauza eta presa handienekoa erasoa jasan duen pertsonari berehalako laguntza eskaintzea da, harekin hitz egitea, eta bere babesa bermatzea. Hau da, lehenengo urratsetik antzeman behar du adineko arduradun bat dagoela konfiantza eskaintzeko, hark entzun, lagundu eta emaniko urratsen gaineko informazioa emateko. Harreman pertsonalak norberak bere buruari errua botatzeko saiakerak galarazteko balio behar du. Jazarpeneko jokabideak erabat gaitzetsi behar dira, justifikaziorako erabiltzen den arrazoia edo aitzakia dena dela ere.Antzeko helburuak bilatu behar dira tratu txarrak jasan dituen ikaslearen familiarekin harremanetan jartzerakoan. Informazioa eman behar zaio, eta harekin lankidetza estua mantendu behar da une oro.- Erasotzaileekin berehala esku hartzea, edozein erasoren aurrean tolerantzia zeroko mezu garbia helaraziz (19. gomendioa)Halaber, pertsona erasotzaileei eta haien familiei dagokienez, ikastetxearen parte-hartzeak azkarra, tinkoa eta argigarria izan behar du. Helburuen artean honakoa bilatu behar da: Tolerantzia zeroko mezu garbia helaraztea, eta edozein motatako jazarpena berehalakoan utzaraztea. Ekintzak ekar ditzakeen ondorio negatiboak edo taldeko defentsako erreakzioak ekiditea. Familien eta ikastetxeen arteko lankidetza sustatzea.Estatuko Fiskaltza Nagusiaren "Gazte justiziako sistematik ikastetxeetako jazarpenaren tratamenduari buruz" izeneko 10/2005 Instrukzioan adierazten den moduan: "Erasotzaileek ez badute berehalako balorazio negatibo sendoa jasotzen beren jokabideagatik, eta ez bazaie erantzun tinkoa ematen zigorrik gabe ez direla geratuko jakinaraziz, eta/edo neurri bateko saria lortzen badute entzutea eta mendetasuna eskuratuz gainerako ikasleen partetik, portaera erasotzailea jarduteko modu ohikoa bilaka daiteke, eta menderatzetik estilo normalizatua egingo du pertsonen arteko harremanetan".- Bideak erraztea ikasleek informazioa tutoreei edo ikastetxeko arduradunei helarazteko aukera izan dezaten (20. gomendioa)Galdera-sortei emaniko erantzunen arabera eta ikasleekin izandako eztabaida taldeetan eztabaidatutakoa kontuan hartuta, atentzioa ematen digu haiek erabat jabetzen direla lekukotzen dituzten jazarpen egoeretan urratsak eman ditzaketela, horiek ekidin edo gainditzeko. Are gehiago esanda, askok uste dute zer edo zer egin beharko luketela jazarritako gelakidea defendatzeko, adibidez, hura defendatzea edo duten informazioa heldu arduradun bati ematea..., baina ez dute horrelakorik egiten beldurragatik edo bide egokiak ez izateagatik. Ohartzen dira, gainera, askotan helduek ez dituztela gertakariak ezagutzen, eta, beraz, ez dutela esku hartzen horiek deuseztatzeko.Beharrezkoa da "isiltasun lege" moduko hori apurtzea, erasoa jasaten duenari kalte handia egiten diolako, baina modu berean jazarpenaren lekuko mutu direnen kontzientzia moralari ere eragiten diolako. Zenbait jokabideren balio etikoa zalantzan jartzean datza, eta modu berean, ikasleei bidea erraztea -askotan gertakariak ezagutzen dituzten bakarrak- informazioa tutoreei edo ikastetxeko arduradunei helarazteko aukera izan dezaten.- Egoeraren gaineko etengabeko jarraipena egitea eta ikerketako edo zigorreko prozedurak ez luzatzea (21. gomendioa)Ikasleen artean botere-abusuagatik gertatzen den jazarpena edo tratu txarra, oro har, denbora luzez mantendu ohi da. Hain zuzen ere, Ararteko erakundean jasotako kontsulta edo kexa gehienak urte askotan, eta batzuetan ikastetxe ezberdinetan eta hezkuntza maila anitzetan, pairatutako tratu txarreko egoerekin dute zerikusia.Esku-hartzeak, jada adierazi den moduan, berehalakoa izan behar du; ikerketa eta zigor prozedurek ahalik eta azkarrenak izan behar dute; baina aldi berean, beharrezkoa izango da etengabeko jarraipena egitea, modu horretan arazoak gainditu diren eta hartutako neurriak eraginkorrak diren baloratzeko.LOEak nahiz Adingabearen Zigor Legeak urruntzeko, edo ikastetxetik aldatu edo lekualdatzeko neurriak aurreikusten dituztela kontuan hartuta, horien jarraipena egitea beharrezkoa dela dirudi, edozein motatako urradura ekiditen saiatuz.- Jazarpen edo ikasleen arteko tratu txarreko egoeren aurrean, jarduteko aukera ezberdinen berri ematea eta orientatzea (22. gomendioa)Egun, gizarte sentsibilizazio handia dago -neurri bateko alarma ere bai- jazarpeneko egoeren aurrean, baina, aldi berean, nahasmendu handia dago horren aurrean egin beharko litzatekeenaren edo ez litzatekeenaren aurrean. Nahasmendua, adibidez, jarraitzea komeni den irizpideen gainean edo maila ezberdinen aurrean egin behar diren urratsen eta ondorioen gainean (gelako tutorearen aurrean; ikastetxeko zuzendaritzaren aurrean; hezkuntza ikuskaritzaren aurrean; bizikidetzako programaren arduradunen aurrean; Arartekoaren beraren aurrean, polizia edo epaitegien aurrean, etab.).Ona litzateke hezkuntza komunitateko osagarri guztiek (ikasleek, familiek, irakasleek, zuzendaritza taldeek, etab.) oinarrizko informazio komuna izatea, erabakiak hartzerakoan orientazio gisa balio dezan.4) Laugarren blokea beste gizarte agente batzuen esku-hartzeari buruzko gomendio batzuk eratzen dute:- Zenbait kasu epaitegietara emateari buruz.- Gai hauek hedabideetan duten tratamenduari buruz.- Beste gizarte agente batzuekin lankidetzan aritzeari buruz.5) Azkenik, azken hiru gomendioak jarraipen edo ikerkuntza beharrei buruzkoak dira. Horietan behar hauek planteatzen dira:- Errealitatearen eboluzioaren gaineko aldizkako jarraipena egitea ahalbidetzen duten azterlanak egitea.- Esku-hartze programen eraginkortasuna aztertzea (arrakasta eta porroterako faktoreak), eta, beraz, horien luzapena sustatzea edo bertan behera uztea.- Egun Hezkuntza Sailak duen protokoloaren edo Ikastetxe batean tratu txarren aurrean jarduteko gidaren aplikazioaren, eta ikastetxeetan aplikatutako espediente eta zigorren jarraipena (28. gomendioa). Jarraian datozen ataletan ikusiko den bezala, jarraipen honek arreta berezia eskuratu du Arartekoaren partetik.JarraipenakBizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan txostenaren jarraipentzat, 2007an lehenengo jarduketa bat hasi genuen ofizioz, Hezkuntza Sailari zuzenduta; horrek 2008ko urtarrilean eman zuen erantzuna eta erantzun hori urte hartako txostenean jaso genuen.Gero, 2008ko apirilean, Arartekoak beste idazki bat bidali zion Hezkuntza sailburuari, eta, haren bidez, besteak beste, berariaz eskatu zizkion azken ikasturteetan aplikatutako jazarpen egoeretarako protokoloaren datuak. Beste hainbatetan eskatu ostean eta beste espediente bat egin ostean, 2009ko otsailean jaso genuen erantzuna, aurreko urteko txostena ia amaituta zegoenean. Dena dela, txosten hartan daturik oinarrizkoenak jaso genituen, hurrengo txostenetan ostera heldu eta xehekiago aztertzeko asmoz (Ikusi 2008ko txostena).Sailaren erantzunean 2006-2007 eta 2007-2008 ikasturteetako datuak ageri ziren, baina soilik kasu hauenak: "casos denunciados que, a juicio del inspector o inspectora, previa valoración compartida con el director o directora del centro, se pueden considerar como maltrato entre iguales, entendiendo por tales los que cumplen las características principales que se citan en la Guía de actuación en los centros educativos ante el maltrato entre iguales, que son el desequilibrio de poder, la intencionalidad, la repetición en el tiempo y la situación de indefensión en la que se encuentra la víctima".Protokoloaren aplikazioaren inguruan jaso genituen datuak arlo hauen arabera zeuden banatuta: lurraldea, sarea, sexua, hezkuntza maila... Beraz, nolabaiteko analisia egiteko modua ematen zuten, bai eta zenbait joera hautematekoa ere: kasurik gehienak zein maila edo etapatan gertatzen diren, zenbaterainokoak diren "zuzeneko eraso fisikoak", zein neurri ari diren aplikatzen... Joera eta elementu horiek beste urte batzuetako ohiko txosten ezberdinetan nabarmendu ditugu.Dena dela, iruditzen zitzaigun datuak ez zirela aski balioespen egoki bat egiteko. Batez ere, arrazoi hauengatik:- Izan ere, jada esan den moduan, kopuruek "ikuskatzaileen (...) iritziz berdinen arteko tratu txar bezala har daitezkeen salatutako kasuak" hartzen zituzten bakarrik, Gidan ezarritako irizpideei jarraiki.Hala, ikasturte bakoitzeko datu orokorrak 72 (2006-2007 ikasturtea) eta 62 (2007-2008 ikasturtea) kasu ziren. Baina datu horiek balioesteko beste datu orokorrago batzuk, behintzat, falta zitzaizkigun; hala nola zenbat salaketa edo espediente izan ziren, zenbat kasutan aplikatu zen protokoloa, eta kasuak aztertu ostean horietako zenbatean erabaki zen ez zegoela jazarpen egoerarik, eta, hala erabaki bazen, zer arrazoi hartu ziren kontuan edo zer beste neurri hartu ziren.- Izan ere, oso litekeena da datuetan bertan ikusten diren aldeak (ikasturte baten eta bestearen artean, lurraldeen artean, sareen artean...) ez izatea soilik benetan gertatu diren jazarpen egoeren ondorio, baizik eta beste faktore batzuen ondorio izatea, hala nola aldeak daudelako protokoloa aplikatzeko irizpideetan eta are ikuskaritzan salaketa jartzeko edo ez jartzeko ohituran.- Izan ere, emandako datuak ezin ziren konparatu edo osatu jazarpen egoeretan esku hartzen duten beste iturri edo instantzia batzuekin, hala nola adingabeen fiskaltzekin edota Arartekoarekin berarekin. Esate baterako, ez zegoen modurik jakiteko fiskaltzetan jarritako salaketatik edo Arartekoan aurkeztutako kexetatik zein zeuden jasota eta zein ez Sailak emandako datuetan, ez eta balioespenetan bat-etortzerik edo desberdintasunik bazegoen ere.Horregatik, 2009. urtean, beste jarraipen espediente bat bidali genion Hezkuntza Sailari, eta berriro ere datuak eskatu genizkion, behintzat goian adierazitako mugetakoren bat gainditzeko. Informazio eskaera horretan, hiru atal zehaztu ditugu:1) Aurrez jasotako datuei dagokienez -2006-2007 eta 2007-2008 ikasturteei dagozkienak-, informazio osagarria eskatu dugu (hala nola jazarpenik hauteman ez den zenbat espediente ireki diren), eta ikusitako eboluzioaren edo datuen baliozkotasunaren inguruan Sailak berak egindako balioespenak.2) Jadanik amaituta zegoen 2008-2009 ikasturteko datuei dagokienez, horiek egoki balioesteko informazioa: datuak lurralde, sare eta etapen arabera banatzea; zenbat espediente ireki diren; jazarpena izan dela ebatzi den zenbat espediente ireki diren; nagusiki zer neurri edota zehapen ezarri diren halako kasuetan; Sailak berak nola balioesten duen ikusitako eboluzioa; auzibidean zenbat salaketa jarri diren...3) Nolanahi ere, protokoloaren aplikazioari buruzko datuak ikastetxeetako bizikidetza eta gatazkei buruzko adierazle kuantitatibo posible bat baizik ez dira. Beraz, adierazi genuen, datuak alde batera utzita, 2006ko gure ezohiko txostenean egindako 28 gomendioen inguruko informazioa aztertuko genuela, bete ote ziren ikusteko.Sailaren erantzuna 2009ko azaroan jaso genuen. Ikuskaritza Nagusiak egindako txosten bat zen eta, batez ere, 1) eta 2) paragrafoetan eskatutako datuak agertzen ziren, eta horien baliozkotasunari edo fidagarritasunari buruzko zenbait ohar egiten ziren; 3. paragrafoari dagokionez, Ikuskaritzak zuzenean esku hartu duen gomendioak baizik ez ziren agertzen (hala nola ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko dekretuaren inguruko gomendioa).Informazio hori guztia hobeto aztertu eta aprobetxatuko dugu kapitulu honetako hainbat epigrafetan.Funtsezko datuak - adierazleak. BilakaeraAzterlan eta ikerketa ugari saiatu egiten da berdinen arteko tratu txarrek eskola eremuan duten agerpena zenbatzen. Emaitzak, ordea, asko aldatzen dira batzuetatik besteetara, hain zuzen ere erabilitako metodologiaren, laginaren, galderen eta galdeketetan eskainitako maiztasun eskalen arabera, eta baita jazarpen gisa zer jokabide hartu den eta, ondorioz, zer datu ustiatuko den arabera. Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleei mugaturiko azterlanetan ere igartzen da hori.Guk geuk, Ararteko Erakundean, gutxienez bi azterlan monografiko ditugu eta horietan EAEko ikasleen lagin adierazgarri bateko datu ustiapena egin da. Horietatik lehenengoa 2006ko txostenari dagokio (Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan). Bigarrena berriagoa da, 2009koa hain zuzen, Adingabekoei balioak transmititzea gaiari buruz.Helburua hemen ez da horrenbeste xehetasuneko bi txosten laburbiltzea, baina uste dugu komenigarria dela horietan aztertutako datuetako batzuk gogoraraztea, adibide modura ia:Behin ere ezNoiz-behinkaDezentetanBetiAgerpenaIseka egin, gaizki hitz egin, lotsarazi naute%40,6%45,9%10,2%3,3%59,4Jo naute%78,3%17,0%3,4%1,3%21,7Ez ikusiarena egin, baztertu naute%69,7%24,0%4,4%1,8%30,3Mehatxatu edo xantaia egin didate%81,1%14,3%3,4%1,1%18,9Gauzak lapurtu edo apurtu dizkidate%65,6%26,1%5,8%2,5%34,4Hitzezko sexu-erasoa egin didate%88,7%7,9%2,0%1,4%11,3Sexu-eraso fisikoa egin didate%92,7%4,9%1,1%1,3%7,3Iseka egin, gaizki hitz egin, lotsarazi dut%40,2%49,5%8,3%2,0%59,8Jo egin dut%70,2%24,3%4,0%1,5%29,8Ez ikusiarena egin, baztertu egin dut%59,2%33,4%5,6%1,7%40,8Mehatxatu edo xantaia egin dut%81,9%14,4%2,7%1,1%18,1Gauzak lapurtu edo apurtu ditut%88,0%9,2%1,8%1,0%12,0Hitzezko sexu-erasoa egin dut%92,0%5,7%1,5%0,8%8,0Sexu-eraso fisikoa egin dut%95,1%3,4%0,6%0,9%4,9Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan txosteneko taula. Arartekoa, 2006.BIKTIMAKERASOTZAILEAKIseka egin, gaizki hitz egin13,510,3Jo4,75,5Ez ikusiarena egin, baztertu6,27,4Mehatxatu6,43,8Gauzak lapurtu edo apurtu8,22,8Hitzezko sexu-erasoa3,42,3Sexu-eraso fisikoa2,41,5Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan txostenetik hartutakoa. Arartekoa, 2006.GATAZKA EGOERAKLehen Hezkuntzako 2. ZikloaLehen Hezkuntzako 3. ZikloaIkasleei burla, barre edo irain egin diezu38,667,4Jo egin dituzu3333,1Zurekin jolastea galarazi diezu2528,9Ikaskideak mehatxatu dituzu nahi ez duten zerbait egitera behartzeko9,58Irakasleren bat iraindu duzu6,610Adingabekoei balioak transmititzea txostenetik hartutako taula. Arartekoa, 2009.Lehenengo kasuan, datuak DBHko ikasleen lagin batetik eskuratutakoak izan ziren, 2005-2006 ikasturtean. Bigarrenean, aldiz, ikasleak Lehen Hezkuntzakoak izan ziren, 2007-2008 ikasturtean. Alde nagusia, ordea, ez da hori, baizik eta kasu bakoitzean zer neurtu nahi den eta zer irizpide eta baliabideren bitartez.Datuak alderatu ahal izateko eta, horrela, fenomenoaren bilakaera baloratzeko, beharrezkoa litzateke aldizka ikerketek jarraitutasuna edukitzea, irizpide eta baliabide berdinak aplikatuta. Estatu osoarentzat bada, gutxienez, horrelako ezaugarriak biltzen dituen azterlan bat, Espainiako Herriaren Defendatzaileak sustaturikoa hain zuzen. Azterlan hori txosten ezberdinetan islatu da: Violencia escolar: El maltrato entre iguales en la ESO (2000) eta Violencia escolar: el maltrato entre iguales en la ESO 1999-2006 (2007) izenekoetan hain zuzen.Hezkuntza Sailari egindako informazio eskaerei emandako erantzunetatik datu batzuk eskuratu ditugu, baina jada aipatu diren mugak edukita. Ondorioz, ausartegia litzateke ondorioak ateratzea.Labur adieraztearren, Ikuskaritzak esku hartu duen eta berdinen arteko tratu txarrik bazegoela uste izan den kasu kopurua, azken hiru ikasturteetan eta datuak eskura edukita, hau izan da:- 2006-2007 ikasturtea: 72 kasutan jo zen berdinen arteko tratu txarrak izan zirela (10 Araban, 29 Bizkaian, 33 Gipuzkoan), guztira irekitako 106 salaketa edo espedienteen artean.- 2007-2008 ikasturtea: 62 kasutan jo zen tratu txarrak izan zirela (20 Araban, 29 Bizkaian eta 13 Gipuzkoan), guztira irekitako 114 salaketa edo espedienteen artean.- 2008-2009 ikasturtea: 40 kasutan jo zen tratu txarrak izan zirela (8 Araban, 19 Bizkaian eta 13 Gipuzkoan), guztira irekitako 77 salaketa edo espedienteen artean.Datu horien xehetasunak jarraian datorren taulan ikus daitezke:LurraldeaSarea2006-2007 ikasturtea2007-2008 ikasturtea2008-2009 ikasturteaJasotako kasuakTratu txarren frogak eduki dituzten kasuakJasotako kasuakTratu txarren frogak eduki dituzten kasuakJasotako kasuakTratu txarren frogak eduki dituzten kasuakArabaPubl.531714113Prib.87186115BizkaiaPubl.251837182010Prib.20111911159GipuzkoaPubl.3729116137Prib.11412776EAEPubl.675065384420Prib.392249243320Guztira (%)10672 (%68)11462 (%54)7740 (%52)Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila - 2007, 2008 eta 2009ko jarraipen espedienteak / Guk egindakoa.Ikasturte bakoitzeko informazioa aldagai ezberdinak gorabehera xehatuta dator. Funtsean: hezkuntza sarea; mutilak edo neskak diren; eskolatze maila; tratu txar mota eta hartutako neurriak. Horrela, esate baterako, azken ikasturteari dagokionez, datuak jarraian datozen bi tauletan laburbil daitezke:ArabaBizkaiaGipuzkoaEAEPubl.Prib.Publ.Prib.Publ.Prib.Publ.Prib.GuztiraErregistratutako kasu kop. (tratu txartzat hartu ez direnak barne)11112015137443377Tratu txar kopurua, ikuskatzailearen iritziz3510976202040Eskolatze mailaren arabera erregistratutako kasuen %a:- Haur Hezkuntza101010303- Lehen Hezkuntza3511710151227- DBH7588107252045- Batxilergoa010010112- Prestakuntza Zikloak000000000Tratu txarren kasu kop., eskolatze mailaren arabera:- Haur Hezkuntza000010101- Lehen Hezkuntza014400459- DBH336556141428- Batxilergoa010010112- Prestakuntza Zikloak000000000Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. / Esp.: 26/2009/09 / Guk egindakoa.ArabaBizkaiaGipuzkoaEAEPubl.Prib.Publ.Prib.Publ.Prib.Publ.Prib.GuztiraTratu txar motak:- Gizarte-bazterkeria011002134- Hitzezko erasoak100322358- Zeharkako eraso fisikoak001000101- Zuzeneko eraso fisikoak0252419514- Beldurraraztea / Mehatxuak / Xantaia2222115510- Sexu jazarpena/abusua001200123Kautelazko neurriak eta bestelako neurriak:- Zaintza neurriak areagotzea359576191635- Ikasgelaz aldatzea001300134- Berariazko langileen hazkundea000000000- Bestelako neurriak000110112- Diziplinazko espedientea ireki da01734111516- Salaketa badago poliziaren aurrean115000617- Txosten medikoa badago004400448- Ikuskatzaileak Fiskaltzari egindako proposamena000200022Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. / Esp.: 26/2009/09 / Guk egindakoa.Mugak edukita ere, datuek aukera ematen dute jada zenbait joera igartzeko. Adibidez:- Kasuak, batez ere, DBHn pilatzea eta, neurri txikiagoan, baita Lehen Hezkuntzan ere.- "Zuzeneko eraso fisikoak" azaltzea aintzat hartutako kasuen multzo adierazgarri batean.- Ikuskapeneko neurriak areagotzea izatea gehien egiten den edo gehien zabaldu den neurria.Deigarriak dira ere lurralde edo sare ezberdinen arabera edota lurralde berdinean egon arren maila batetik bestera igartzen diren aldeak.Datu orokorrek, lehen begiratu batean ikus daitekeen bezala, eboluzio positiboa agertzen dute. Sailak berak balorazio positiboa egiten du horien gainean (ez dira kasuak areagotu, ikastetxeen aldetik esku-hartze handiagoa egoten ari da...), eta azpimarratu egiten du Ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzko azken dekretuak eragina eduki dezakeela fenomenoaren bilakaeran.Datu hauek, ordea, alderatu eta osatu egin beharko lirateke, gutxienez tratu txarren kexen edo ustezko egoeren aurrean esku hartzen duten beste bi erakundeekin: Adingabeen Fiskaltza eta Ararteko Erakundea bera, eta, zenbait kasutan, baita Ertzaintzarekin edo beste polizia batzuekin ere. Orain arte ez da alderaketa horiek egiteko aukerarik egon, beraz, ikuspegiak partzialak dira eta ezin da multzo osoaren gaineko ikuspegirik eskaini.Argi-itzalak erakundeen erantzuneanEskolako bizikidetza, eta baita askoz ere zehatzagoa den zerbait, hain zuzen ere prebentzioa eta ikasleen arteko tratu txarrekiko erantzuna, lehentasuna bihurtu dira erakundeentzat azken urteotan.Horren adibide gisa, ekimen ezberdinak adierazi ditzakegu: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren lehentasunezko jarduera ildoen artean sartu izana; ikastetxe bakoitzean bizikidetza planak bultzatzea; irakasleei prestakuntza ematea eta lan horri uztartutako profesional batzuk sortzea, bai laguntzako programa eta zerbitzuetan, bai zentroetan bertan; Ikasleen eskubide eta betebeharren dekretua aldaraztea; tratu txarren salaketen gaineko jarraipena; protokolo edo Gida batzuk onestea egoera jakin batzuetan jarduteko; ikastetxeetako bizikidetzari buruzko Behatokiak bultzatzea...Hezkuntza sistema bezain konplexua eta sakabanatua den sistema batean, zaila da jakitea zein izan den ekimen horien eragin maila eta noraino balio izan duten ikastetxeetako giroa hobetzeko eta egoera gatazkatsuak hobeki kudeatzeko. Eskura dauden datuek erakusten dutenaren arabera, salaketa edo kexa kopuruak behintzat behera egin du pixkanaka. Badirudi horrek esan nahi duela arazoak urritu egin direla edo, hala ez izatekotan, jorratu eta konpondu ahal izan direla ikastetxeetan bertan, beste erakunde batzuetara jo beharrik izan gabe.Hala eta guztiz ere, aurreko epigrafeetan ikusi ahal izan den moduan, eskura ditugun jarraipeneko datuek muga handiak ageri dituzte, eta, ondorioz, zalantzagarria da horiek balioduntzat hartzeko aukera bilakaeraren adierazle izateko.Beharrezkoa litzateke, halaber, aldizkako datu serieak edukitzea, ikerkuntza serioetan eta antzeko irizpide, tresna eta laginak erabiltzen dituztenetan eskuratutakoak. Horrela, aurretik egin ahal izan diren azterlanekin alderatzea erraztuko da. IVEI-ISEIk azken urteotan egindako ikerkuntza ezberdinak horri buruzkoak dira, eta jazarpen edo botere-abusuko egoeren agerpen adierazgarria erakusten dute ("Ikaskideen arteko tratu txarrak Euskadin" izeneko txostena, 2005eko, 2008ko eta 2009ko datuekin landutakoa).Kexen ikuspegiaAzken urteetan, asko izan dira erakunde honetan jazarpen egoeren edo bestelako tratu txar moten inguruan jaso ditugun deiak, kontsultak, bisitak eta kexak, formalak zein informalak. Gehienak beren seme-alabei eragiten dieten gertakariek estututako gurasoen aldetik heldu zaizkigu. Gertakari horien aurrean, beren ustez, ez zen ezer egiten ari, edo oker jarduten ari ziren, ez behar bezala. Beste batzuetan, arazoak konpontzen ez zirela edota okerrera egiten zutela ikusita, gurasoek beren seme-alaba ikastetxez aldatzea erabakitzen zuten eta, hala ere, hori lortzeko zailtasunak topatzen zituzten.Hain ohikoa izan ez arren, jazarle izan diren ikasleen gurasoen deiak eta kexak ere jaso ditugu, jazarle izateagatik jasotako zehapena gehiegizkotzat jotzeagatik. Aurrez adierazi izan dugun bezala, problematika konplexua da, zalantzarik gabe, eta ez da batere erraza jarrera orekatuei eta, aldi berean, eraginkorrei eustea.Hala ere, atentzioa ematen dute, askotan, jazarpen egoerak direla eta erakunde honetara jotzen duten pertsonek helarazten duten estutasunak eta kezkak; beren ustez, aurrez izan diren instantzietan ez diete merezi adinako garrantzirik ematen bere kexei, edo inolaz ere nahikoak ez diren erantzunak ematen dizkiete, edo ez dute ezer egiten arazoaren aurrean.Kasu horietan guztietan, erantzun pertsonalizatua eta arazoarekiko proportzionala ematen saiatu gara beti, kasuak erakunde egokienetara bideratu nahian: oso kasu larriren batean, baita sistema judizialera ere; baina, gehien-gehienetan, hezkuntza sistemara bertara eta baliabideetara (ikastetxea; ikuskaritza; laguntza zerbitzuak; berariazko Bizikidetza programa, etab.), horrelako arazoei erantzun egokienak eman diezazkieketenak eta eman behar dizkietenak horiek direlakoan.Aitzitik, kasu bakoitzean behar izan diren esku-hartze zehatzetatik harago, agian komenigarria da jasotako kexa askotan ageri izan diren lau ezaugarriak azpimarratzea hemen:- Lehenik eta behin, horietako asko ez dira kexa formal bezala izapidetu. Arartekoaren esku-hartzea entzutean, arreta ematean eta harengana jotzen zuten pertsonei orientazioa ematean oinarritu da.- Bigarrenik, ikerkuntzek erakutsi ohi dutena erakutsita ere, kexa gehienak nesken arteko ustezko jazarpen kasuei buruzkoak izaten dira (eta ez mutilen artekoak).- Hirugarrenik, jazarpeneko modu edo bideen artean, geroz eta gehiago ageri da teknologia berrien erabilera (adibidez, Internet edo telefono mugikorrak).- Eta, laugarrenik, kasu askotan, eta arrakasta gutxiko hainbat saiakera egiten urteak eman eta gero, ikastetxez aldatzea erabakitzen da, eta ia beti biktima izaten da ikastetxez aldatzen dena (ez erasotzailea edo erasotzaileak). Edonola ere, erabaki horrek ez du beti balio izaten jazarpenarekin bukatzeko.Adibide adierazgarriren batJazarpen egoeren aurrean azken urteotan jasotako kexak eta kontsultak hain ugariak izan dira, hemen adibide adierazgarri ugari jarri ahalko genukeela.Aurreko epigrafean esku hartu dugun kasuetako askotan ageri diren elementu batzuk azpimarratu ditugu. Oso alderdi komunak izan dira. Kasu bakoitza, ordea, ezberdina da, eta hori ageri diren gertaerak edo jokabideak berdinak edo oso antzekoak badira ere. Horrela, bada, interesgarria iruditzen zaigu goian aipatutako ezaugarriak osatzea dimentsio pertsonalago honekin. Izan ere, tratu txarrak forma berdina hartzen badu ere, horrek eduki ditzakeen ondorioak erabat ezberdinak izan daitezke faktore pertsonalen eta jarreraren arabera eta arazoan funtsezko agente direnen esku-hartzearen edo jaramonik ez egitearen arabera. Funtsezko agente horien artean egongo lirateke lagunak, familia, irakasleak edo ikastetxeko zuzendaritza.Egoera pertsonal gogorrenak edo hondatzaileenak -jasotako kexen arabera- kaltetutako pertsonak kanpoko babesik topatzen ez duenean (edo horrelakorik ia ez duenean) gertatu ohi dira: lagun gutxi ditu; ikastetxeko zuzendaritza arazoa ezkutatzen saiatzen da edo horrek ikastetxearen irudian eraginik ez izaten saiatzen da; familiak ez daki nola jardun... Horrelako kasuetan maiz gertatzen dira depresioak edo laguntza psikologikoa behar izatea. Are maizago ikusten da ikastetxera joateko erresistentzia edo ezezkoa edo ikastetxe aldaketa bera.Jada adierazi dugun moduan, Ararteko Erakundean jasotako kexa edo kontsulta ia guztiak jazarpena jasotzen duten ikasleen gurasoek adierazi dituzte. Aitzitik, jarraibide hori jarraitu ez duten salbuespeneko kasu batzuk ere izan dira: horrela, adibidez, hainbat ikastetxetan jazarpeneko urte ugari jasandako gazte batek Erakundera jo zuen zuzenean 18 urte bete zituenean, gurasoen zalantzak gaindituta; edo beste kasu batean, hainbat pertsonak, helduak ere, ikasle garaian jasandako tratu txarraren berri eman zuen, baina ez ikertua izan zedin, baizik eta lasaitua hartzeko modu bezala ia eta gertatutakoa berriro errepika ez zedin.Ikastetxeetako tratu txarrek utz ditzaketen ondorio edo arrasto larrien adibide adierazgarriak dira.Adingabeen euren ikuspegiaAdingabeek eurek hemen jorratzen ari garen gaiaren gainean duten ikuspegia ez dugu beti eskura izaten. Kasu zehatz honetan alderantziz gertatu da. Gutxienez hiru agiri ditugu, eta horietan, une ezberdinetan eta metodologia ezberdinarekin, ikasleen hausnarketa eta proposamenak laburbildu dira indarkeriari, ikastetxeetako bizikidetzari, tratu txarren moduei, eta abarri dagokienez. Zehazki, hurrengoei buruz ari gara:- Bizikidetza eta gatazkak Ikastetxeetan izeneko gure txosteneko 4.2.1. idatz-zatia (Txosteneko 149. orrialdetik 155.era). Bertan, hamar ikastetxetan egindako 20 eztabaida talderen ekarpenak bildu dira.- Adingabekoei balioak transmititzeaizeneko gure Txosteneko hirugarren zatiko 4. idatz-zatia (334. orrialdetik 339.era). Bertan, eztabaida talde ezberdinen jarrerak laburbildu ziren.- "Ikastetxeetako bizitza eta elkarbizitza: gizarteko ongizatea"izeneko Adierazpena, 2006ko martxoaren 13an onetsia Eusko Legebiltzarrean gazteekin eta "ikasgeletako bizikidetzari" buruz egindako osoko bilkura batean. Hamabi ikastetxetako geletan egindako hausnarketa lanaren amaiera gisa egin zen.Txosten honen bertsio digitalean, esteken bitartez, aipatutako hiru agiri horietara iristerik dago. Hemen, idatzizko bertsio honetan, behin eta berriro errepikatu ahal izan den ideiaren bat jaso edo gogoraraziko dugu, paragrafo adierazgarriren bat hain zuzen, horietako bakoitzaren adibide gisa:- Gure Erkidegoko hamar ikastetxetako DBHko 1. eta 2. etapetako ikasleekin egindako 20 eztabaida taldeetan, adibidez, hurrengo alderdiak ikusi ahal izan dira: Neurri bateko balorazio kritikoa, aintzat hartutako gatazka bakoitzean ageri ziren kasuen arabera (gelako martxa etetea, berdinen arteko tratu txarra, bandalismoa...). Iseken zabalkunde handia hitzezko eraso modu gisa, oso balorazio ezberdinekin (isekak baino "txantxetan ibiltzea" uste dutenetatik hasi eta zera aitortzen duten horietarako iritsita: "Niri min handiagoa egiten dit isekak, ostiko batek baino"). Tratu txarra, beraz, ez da oso ohikoa izaten: "Kasu gehienak puntualak dira. Ez dira konturatzen jazarpena egiten ari direla eta ez dituzte jazarpeneko jarrera horiek bullyingarekin erlazionatzen". Borrokak eta bandak (halakorik egonez gero) ikastetxeetako eremutik kanpo kokatzen dituzte batez ere. Ziberbullying-a ez zaie oso maiz gertatzen denik iruditzen (gogoratu taldeko saiook 2005. urtean egin zirela). Ez zaie iruditzen neska edo mutila izatea faktore adierazgarria denik. Tratu txarraren aurrean sentimendu kontraesankorrak ikusten dira: jazarpena jasaten duen pertsonarekiko solidaritatea agertzen dutenetatik hasi, eta eraso egiten duenaren jarrera justifikatzen duten horietaraino iritsiz. "Merezi duela" uste duenik ere bada. Eta abar.- Harremanetako "indarkeria" eztabaida taldeetan nerabeekin eztabaidatu zen bost gaietako bat izan zen. Eztabaida talde hauek pare bat urte beranduago egin ziren, balioak transmititzeari buruz egindako txostena lantzen ari zelako. Hausnarketa batzuk errepikatu egiten ziren. Beste batzuk, ideia berriak edo azalpen berriak erakusten zituzten. Hala: Askok gabezia afektiboak betetzeko beharrarekin lotzen zituzten indarkeriazko jarrerak:* "Sekulakoa dela uste izateko".* "Gainerakoen gainetik dagoela sentitzeko; zu oso gizona bazara, integratu egiten zara".* "Eta taldekide sentitzeko".* "Nik ere uste dut pertsona horiei zerbait falta zaiela. Kasu askotan norberaren buruarengan segurtasunik ez dute; orduan, segurtasun hori bilatzeko, bada, horrela jarduten dute".* "Nik uste dut atentzioa erakartzeagatik ere badela, haiei zerbait ere falta zaielako. Esate baterako, etxean agian ez diete jada jaramonik egiten eta, orduan, jaramonik egiten ez dietenez, atentzioa erakartzen saiatzen dira, nonbaiten garrantzitsu direla sentitu ahal izateko". Gazteenen artean indarkeria erabiltzeko gehien azpimarratzen den beste motibazio bat estimulu berrien bilaketa da, asperkeriaren aurrean:* "Ni, adibidez, ez naiz nire gelako mutilekin irteten, baina larunbatetan ikusi egiten ditut. Eta, adibidez, esaten dute: ba, aspertu egiten gara, goazen borroka bila, eta harrapatzen duten lehenengoarengana doaz eta hari joka hasten dira, eta ez du ezer egin, baina berdin dio, borroka bilatzea gustuko dutelako eta azkenean mundu guztia jotzen amaitzen dute, eta guztia borrokak dira eta... Eta hori ere ez da ongi pasatzeko modu bat". Gehienek, edonola ere, muga gabeziaren eta neurriz gaineko babesaren ondorio gisa azaltzen dute, eta indarkeriazko portaerei aurre egiteko garaian sumatzen duten babesgabetasuna ere adierazten dute. Hala eta guztiz ere, egoera larrienetarako behintzat, hitz egitea proposatzen dute, pertsona arduratsuak bilatzea, egoeratik aldentzea... Adibide gisa, ikasle baten aipamen hau jasoko dugu:* "Egoeraren eta arazoaren larritasunaren arabera. Ikaskide batek zaplazteko bat ematen badizu iseka egin diozulako edo ongi iruditu ez zaion zerbait esan diozulako, zuk beste zaplazteko batekin erantzun diezaiokezu ere, edo zartako bat emanez, edo, besterik gabe, berriro erantzunez, iseka eginez edo min eginez. Baino hortik bestelakoetara igarotzen bada, adibidez iseka egiten badizu edo eragozpena sortzen badizu edozein unetan eta gogoak ematen diolako, hori jada ezin duzu konpondu ez joka, ezta harekin hitz eginez ere, ez dizulako entzungo, ez eta jaramonik egingo ere. Pertsona horrek, gainera, zentzu izpirik ere ez du hasteko. Kasu horretan gurasoengana jo beharko zenuke lehenik eta behin, eta, ondoren, ikastetxeko irakasleengana".- Ikastetxeetako bizikidetzari buruzko Adierazpenari dagokionez, Legebiltzarreko gazte bilkuran onetsitakoa 2006ko martxoan, azterketak, proposamenak, konpromisoak, eskaerak ikastetxeei, familiei, erakundeei, eta abarri biltzen dira. Txosten honen edizio digitalean testu osoa eskaintzen dugu. Hemen, lagin modura, zioen azalpeneko bost paragrafo besterik ez ditugu jasoko, hain zuzen ere "errealitatearen gaineko azterketari" buruzkoak, haiek ikusten duten moduan: "Irainak gero eta gehiagotan gertatzen dira eta bortitzagoak izaten dira. Gure eguneroko bizitzan gero eta arruntagoak dira. Ikasle arteko mehatxuak ere izaten dira. Lagunik gabeko pertsonak mehatxatzen dira, defentsarik ez dutelako. Zaila da hori detektatzea, ez dutelako irakasleen aurrean egiten.Gero eta bullying egoera gehiago gertatzen dira egunero. Oso kezkagarria izan arren, esan beharra dago zerbait larria gertatu arte askotan ez garela mugitzen eta arazo horien aurrean ikasleak isilik egoten garela.Zugandik espero dena egin behar duzu, eta bestela, baztertu egiten zaituzte. Garrantzitsuena taldea da eta ez gizabanakoa. Gehiago zapaltzen da jende ahula, zapaltzailea ere ahula delako eta zapaltzean indartsuago sentitzen delako.Badago beste diskriminazio mota bat: besteei gauzak puskatzea eta kentzea. Baina diskriminazio motarik mingarriena kasurik ez egitea da. Hori ikasleen artean eta ikasle/irakasleen artean gertatzen da.Egoera horiek sorrarazten dituzten kasuen inguruan hausnartu ondoren, ERRESPETUA aldarrikatzen dugu bizikidetasun-eredurako oinarri legez. Errespetuan oinarritzen baitira tolerantzia, konfiantza, adiskidetasuna, maitasuna eta antzeko beste balio batzuk".GomendioakOrain arte bideratutako jarduera guztiak ikusita, eta egindako jarraipenaren arabera, uste dugu Ararteko Erakundeak hezkuntza sistemari egin behar dizkion gomendioak, ikastetxeetako bizikidetza hobetze aldera hain zuzen, hurrengo alderdietara zuzendu behar direla:1. Ahalik eta gehien bultzatzea ikasleen parte-hartze eskubidea, zentroko dinamikan esku hartzen dutela bultzatzea (bizikidetza arauak landu, onetsi eta aplikatzerakoan; bizikidetzako batzorde edo behatokietan; bitartekari gisa esku hartuz gatazketan...).2. Familiekiko harremana eta lankidetza hobetzea.3. Bizikidetzaren gaian praktika onak aitortu eta barreiatzea (gatazkak prebenitu eta kudeatzeko gaitasunagatik, ikastetxeen antolamenduan duen islagatik...).4. Bizikidetza planak eta erabilera orokorreko beste tresna batzuk burokrazia bihurtzea saihestea.5. Ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko dekretuaren aplikazioaren gainean jarraipen sistematikoa egitea.6. Badauden edo behar diren protokoloak berrikustea eta horien aplikazioaren gainean jarraipena egitea (protokoloa bullying egoerarako, protokoloa ziberbullying egoeretarako, protokoloa irakasleen eta ikasleen arteko eraso kasuetarako...).Berariazko sei gomendio horiek dira txosten honetako 5. kapituluan egiten direnak (36.etik 41.era bitarteko Gomendioak, ikastetxeetako bizikidetzari buruzkoak).BIZIKIDETZARAKO, BAKERAKO ETA GIZA ESKUBIDEETARAKO HEZTEA.2007-2010 aldirako ekintzak(Hezkuntza Sailak emandako informazioa)Adierazi bezala, 2007. urte amaieran, lehenengo informazio eskaera egin zitzaion Sailari, gomendioak betetzearen gaineko jarraipena egiten hasteko.Arartekoaren txostenak 28 gomendio egiten ditu, eta horiek betetzeko, gehienetan, Sailak aktiboki esku hartu behar du. Hala ere, alde batetik, igarotako denbora (ia urtebete) eta gomendioen zabaltasuna eta, beste alde batetik, gai honen inguruan Sailak eginiko jarduketa eta ekimenak kontuan hartuta, hobeto iruditu zaigu, oraingoz, informazio globalaren eskaera irekia egitea, 28 hobekuntza-proposamenetako bakoitza zehaztu gabe. Horrela, gomendioen eta abian diren programa eta ekimenen argitan, Sailak berak espedientearen xederako beharrezkotzat jotzen zuen informazio zehatza helaraz ziezagun utzi genuen.Sailaren erantzuna, 2008ko urtarrilaren 28an jasotakoa, "Bizikidetzarako, Bakerako eta Giza Eskubideetarako heztea" izenburua duen dokumentu zabalean datza. Izenburuak berak aditzera ematen duen bezala, ikastetxeetako bizikidetzarekin eta gatazkekin lotura estua dutenak baino askoz ere gai zabalagoak biltzen ditu. Hain zuzen ere, lehenengo zati osoan, 2007-2010erako Sailaren esparru globala eta hezkuntza-politika eskaintzen ditu; bertan kokatzen dira hainbat helburu eta lehentasunezko jarduteko ildo, programak eta ekintzak.Besterik gabe, hemen jaso ditugu adierazitako hiru printzipio eta ardatzak:- Inklusibitatea (denentzako eskola bat)- Kalitatea (eskola hobea)- Etorkizuneko ikuspegia (XXI. mendeko gizarteko eskola)Hain zuzen ere, bigarren ardatzean ("eskola hobea") ezartzen da lehentasunezko ildo gisa "Bizikidetza eta hezkuntza-erkidegoa" eta "Bizikidetzarako, bakerako eta giza eskubideetarako heztea" programa.Ildo horretan, "ikastetxeetan eskubideetan eta betebeharretan eta pertsona guztien duintasunaren errespetuan, jokabide prosozialak eta gatazken eraldaketa etikoa sustatzen dituzten irizpide hezitzaile eta barneratzaileetan oinarritzen diren harremanak eraikitzea" da ezarritako helburua.Hortik abiatuta, bost helburu orokor eta, horietako bakoitzerako, ekintza (15) eta adierazle (22) batzuk jartzen dira.Dokumentuaren amaierako zatian ("Bizikidetzarako, Bakerako eta Giza Eskubideetarako heztea programako 2007/2008 ekintzak eta Arartekoaren gomendioekin duten lotura"), Sailak bere egiten ditu Arartekoaren txosteneko hobekuntza-asmoak edo gomendioak. 2000. urteaz geroztik bizikidetza hobetzeko lanean ari dira esplizituki, programa zehatzen bidez; beharrezkotzat jotzen du Sailaren lehentasunezko informazio Adinga beak 391 bideak berrikusi eta optimizatzea; bizikidetzaren hobekuntzan arrakastaz lan egitea lortzen ari diren ikastetxeen ekimenei berriz heltzearen garrantzia nabarmentzen du, ezagutarazteko eta sektore guztietatik sustatzeko; eta, azkenik, ondorengo taulak ematen ditu, helburuak eta gure txosteneko gomendioekin aurreikusitako ekintzak zerrendatuta:1. HELBURUA ETA BIZIKIDETZA, BAKE ETA GIZA ESKUBIDEETARAKO HEZTEA PROGRAMAKO EKINTZAK ARARTEKOAREN TXOSTENEKO GOMENDIOAKARARTEKOAREN TXOSTENEKO GOMENDIOAK1. helburua: Ikastetxean Bizikidetzako Behatokia sortzea eta Urteko Bizikidetza Plana lantzea. Ekintzak: 1.1. Urteko Bizikidetza Plana (UBP) egiteko gida bat lantzea eta Bizikidetzako Behatokia sortzea. Gidaren behin betiko diseinua. Argitalpena eta hedapena. 1.2. Ikastetxean Bizikidetzako Behatokiaren sorrera bultzatu eta errazteko orientabideak ematea. Proposamen dokumentua. Estatuko Behatokian parte hartzea. 1.3. Prozesuoi ekiten dieten ikastetxeei jarraipena egitea eta laguntza ematea. Ordu kreditua ematea (irak. erdia) 107 ikastetxeetarako. Etengabeko laguntza eta heziketa Berritzeguneko mintegietatik, monografikoak. Garatu heziketa-eskaintza.1. Ikastetxeek bizikidetza hobetzeko programa eta planetan parte har dezaten sustatzea. Praktika onak hedatzea, esku hartzeko programak zabaltzea, behin horiek ebaluatuta eta eraginkortasuna egiaztatuta. 2. Ikastetxeei laguntzea baliabide, aholku, irakasleen heziketa eta tresna espezifikoen bidez, bizikidetzako planak aplikatzen lagun diezaieten. 12. Bizikidetzako batzordeen funtzio eta paperak areagotzea. Sektore guztien parte-hartzea bermatzea.2. HELBURUA ETA BIZIKIDETZA, BAKE ETA GIZA ESKUBIDEETARAKO HEZTEA PROGRAMAKO EKINTZAKARARTEKOAREN TXOSTENEKO GOMENDIOAK2. helburua: Indarkeria-adierazpen guztiak aurkitzea eta ikasleengan gizartearen aldeko jarreren garapena bultzatzen lagunduko duten hezkuntza-irizpideekin jokatzea. Ekintzak: 2.1. ROFak berrikustea eta ikastetxearen antolakuntza zein arautegia eta zigorrak hezkuntza-irizpide hertsietara egokitzea. Horretarako ikastetxeek orientabideak izango dituzte ROF berrikusteko. Bere aldetik Ikuskaritzaren lana izango da ROFak hezkuntza-irizpidetan oinarriturik daudela egiaztatzea. Oinarrizko dokumentu bat egitea orientabideekin geroago eztabaidatzeko xedez. 2.2. Jarduteko protokoloak aplikatzea berdinen arteko edo komunitateko kideen arteko indarkeria-egoerei aurre egiteko. Horretarako ikastetxeek protokoloak izango dituzte eta, urtero, protokoloaren erabilera eta balioespenari buruzko txostena egingo dute. Jarduteko protokoloak hedatzea. Berdinen arteko tratu txarrak salatzeko ikasleentzat jarri den "Ikasle" buzoiaren jarraipena egitea. 2.2. Estrategiak diseinatu eta praktikan jartzea gizartearen aldeko jarrerak garatzeko. Ikastetxeek tresna, estrategia eta erremintak izango dituzte: Dauden tresnak bildu eta hedatzea. Multimedia tresna berrien zirriborroa egitea.5. Dauden jarduteko protokoloak berrikustea eta beste berri batzuk garatzea indarkeria-egoerarik hedatu edo larrienei aurre egiteko. 6. Bizikidetza hobetzea eta edozein tratu txar errefusatzea ikastetxe guztien lehentasunezko helburu gisa. 15. Ikastetxeetan diziplinarik ezari buruz hitz egitea. 17. Sektore guztiak elkarren errespetuaren garrantziaz eta harremanetan edozein indarkeria-mota baztertzeaz kontzientziatzea. 18. Edonoiz biktimari laguntza, babesa eta segurtasuna bermatzea. 19. Erasotzaileekin berehala esku hartzea, edozein erasori tolerantzia zeroko mezu garden bat helaraziz. 20. Bideak erraztea ikasleek tutore eta ikastetxeko arduradunei informazioa helarazi ahal izan diezaieten. 21. Egoerari buruzko segimendu jarraitu bat egitea eta ikertzeko edo zigortzeko prozedurak ez luzatzea. 22. Berdinen arteko jazarpena edo tratu txarrrak antzematen diren egoeren aurrean jarduteko dauden aukera ezberdinen inguruko informazioa eta orientazioa ematea.3. HELBURUA ETA BIZIKIDETZA, BAKE ETA GIZA ESKUBIDEETARAKO HEZTEA PROGRAMAKO EKINTZAKARARTEKOAREN TXOSTENEKO GOMENDIOAK3. helburua: Gatazkak konpontzeko bidetik indarkeria kentzea eta menperatzea/ men egitea harreman eredu gisa ezabatzea, bakerako eta indarkeriarik ezeko kultura sustatzeko xedez. Ekintzak: 3.1. Ikastetxean bertan "Vivir y convivir saludablemente" 10 orduko moduluan trebatzea eta/edo bizikidetzari buruzko eta gatazkei aurre egiteko beste ekintza hezitzaile batzuk garatzea. Hiru urteren buruan ikastetxeen erdiek bizikidetzako heziketa-ekintzak egin izatea nahi genuke. Ikastetxean bertan "Vivir y convivir saludablemente" 10 orduko moduluan trebatzea, dagokion Berritzeguneko aholkularitzaren bidez. Hurrengo ikasturterako modulua eta eskaintza berrikustea. 3.2. Ikastetxean eta ikasgeletan, gatazkei elkarrizketaren bidez aurre egiteko estrategiak era sistematikoan abiaraztea. Berritzeguneetan, gaiari buruzko tresnak eta esperientziak partekatzen dituzten mintegiak eta lantaldeak osatzea. Saileko informazioa eta materialak trukatzeko plataforma digitalen jarraipena eta mantentze lanak egitea. Garatu heziketa-ikastaroa. 3.3. Ikasgeletan lankidetzako metodologiak sartzea. Laguntza-zerbitzue praktika onen jarraipena eta balioespena egitea. Garatu heziketa-ikastaroa.1. Ikastetxeek bizikidetza hobetzeko programa eta planetan parte har dezaten sustatzea. Praktika onak hedatzea, esku hartzeko programak zabaltzea, behin horiek ebaluatuta eta eraginkortasuna egiaztatuta. 8. Banakako tutoretzen praktika hedatzea. 9. Taldeko tutoretzetan gizartearen aldeko trebeziak era sistematikoan lantzea. 10. Gela-talde bakoitzean parte hartzen duten irakasleen kopurua murrizten eta turoretzetan egonkortasun handiagoa lortzen uzten duen antolakuntza ezartzea. 11. Ez ikasteko denbora eta guneak hezkuntzaren aldetik ikusi eta gainbegiratuko direla bermatzea. 13. Curriculuma eta metodologia bizikidetza ikasteko oinarrizko osagai gisa egokitu eta erabiltzea.4. HELBURUA ETA BIZIKIDETZA, BAKE ETA GIZAESKUBIDEETARAKO HEZTEA PROGRAMAKO EKINTZAKARARTEKOAREN TXOSTENEKO GOMENDIOAK4. helburua: Giza eskubideak errespetatzean eta gizarte zuzen eta solidarioago bat eraikitzean aurrera egiten uzten duten balio, jarrera eta praktikak sustatzea. Ekintzak: 4.1. Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat gure herrialdeko egoera soziopolitikoari buruzko unitate didaktikoak lantzea. "Una sociedad que construye la paz" unitate didaktikoak lantzea. 4.2. Ikasleen parte-hartzea sustatzeko estrategia eta erremintak lantzea. Irailaren 21erako (Nazioarteko Bake eta Bizikidetzaren Egunerako) unitate didaktikoak, web eta blogen bidez. Kartel, Logo eta Laburren II. Lehiaketa: "Personas diferentes, bellezas diversas". 2008ko irailaren 21erako ekintzen proposamena diseinatu eta aurreikustea. Martxoaren 11ko erakusketaren dinamizazioa. 4.3. Gazteek Eusko Legebiltzarreko Gazteen Osoko Batzarrean parte hartzeko programazio eta dinamizazioa, gizarteko gai garrantzitsu eta adierazgarriak hizpide dituztela, Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. Lehen gaia: "La juventud construyendo la paz en nuestra sociedad". Bigarren gaia: zehaztu gabe.7. Ikasleek zenbait gatazka kudeatzeko inplikazioa sustatzea. 14. Ikasle eta familien parte-hartzea areagotzea bizikidetasun arauak landu, aplikatu eta berrikustean.5. HELBURUA ETA BIZIKIDETZA, BAKE ETA GIZAESKUBIDEETARAKO HEZTEA PROGRAMAKO EKINTZAK ARARTEKOAREN TXOSTENEKO GOMENDIOAKARARTEKOAREN TXOSTENEKO GOMENDIOAK5. helburua: Bizikidetzako proiektu integralen esperimentazioa sustatzea. Ekintzak: 5.1. Hezkuntza-komunitate osoa barne hartuko duen udal edo auzuneko plan integral bat esperimentatzea, beste gatazka batzuetarako estrapolagarria izan litekeena. Zamakola LHIko eta Ibaizabal Institutuko "La Peña, un barrio educa" proiektua. 5.2. Erakundeen arteko lankidetza-proiektuok sustatu eta ebaluatzea. Zamakola LHIko eta Ibaizabal Institutuko "La Peña, un barrio que educa" proiektuaren koordinazioa eta ebaluazioa. 5.3. Hezkuntza-komunitatea ohartaraztea ikastetxeak baliabide pertsonal eta materialak erabili behar dituela bizikidetza positiboa bultzatzeko xedez. Zamakola LHIko eta Ibaizabal Institutuko "La Peña, un barrio que educa" proiektua eta emaitzak hedatzea.1. Ikastetxeek bizikidetza hobetzeko programa eta planetan parte har dezaten sustatzea. Praktika onak hedatzea, esku hartzeko programak zabaltzea, behin horiek ebaluatuta eta eraginkortasuna egiaztatuta. 2. Ikastetxeei laguntzea baliabide, aholku, irakasleen heziketa eta tresna espezifikoen bidez, bizikidetzako planak aplikatzen lagun diezaieten. 3. Bereizketa saihestea, heterogeneotasuna babestea eta laguntza berezia eta baliabideak eskaintzea arazoak batzen direneko ikastetxeei edo hori gehien paira dezaketen sektore ahulenei. 16. Informazioa jagotea, familientzako heziketa-ekintzak sustatzea, eta familia-eskola lankidetza sendotzea. 26. Aldian aldiko jarraipena egiten uzten duten errealitatearen bilakaerari buruzko azterketak. 27. Esku hartzeko programen eraginkortasunari buruzko azterketak.3.12. Joera homosexuala (lesbianak edo gayak) edo bisexuala edo genero nortasun transexual edo transgeneroa duten adingabeakErakunde hau kezkatzen duen problematiketako bat gazte homosexualena (lesbianak eta gayak), transexualena eta bisexualena da (aurrerantzean lgtb). Joera afektibo eta sexualen aniztasuna nahiz nortasun transexuala eta transgeneroa ez daude behar bezala onartuta, eta oraindik ez dute normaltasun mailarik gure gizartean. Horrek eragin egiten du lgtb nerabe ugari egunero beren errealitatea onartzen ez duten egoeretan bizi behar izatea, eta beren familietan, eskolako ingurunean eta aisiakoan gutxiespen irekia ere bizi behar izaten dute.Arartekoak hainbatetan azpimarratu du beharrezkoa dela politika publikoak martxan jartzea eta horien bitartez baldintza egokiak sortzea lgtb nerabeek behar bezain babestuak edukitzeko beren oinarrizko eskubide hauek: duintasuna, osotasun fisikoa eta morala, nortasunaren garapen askea, askatasuna eta tratu berdintasuna, eta segurtasunerako eskubidea eta etsaitasunezkoa ez den giro batean egotekoa.Erakunde honek gaiari buruz bideratu dituen jarduerak hainbat izan dira. Besteak beste, Hausnartzeko eta herritarrek parte hartzeko V. Foroa azpimarratu nahi genuke, 2008ko irailean antolaturikoa gai honen inguruan: Nerabe eta gazte lesbiana, gay, transexual eta bisexualak: trabak eta gaitzespenak beren garapen pertsonalean, harremanetan eta sozializazioan. Foro horretan esperientziak, kezkak eta profesional ezberdinen proposamenak trukatu ziren gai ezberdinen inguruan, esate baterako, nerabeek sexu aniztasunaren aurrean dituzten jarreren, lgtb nerabe eta gazteen problematikaren aurrean gurasoek duten ikuspegiaren, bullying homofobikoaren, hezkuntza sistemako heziketa afektibo eta sexualaren, eta abarren inguruan. V. Foro horretako esku-hartzeak eta emaitzak orain dela gutxi argitaratu dira.Bestalde, 2009. urtean, Transgeneroen eta transexualen egoera Euskadin izeneko txosten berezia aurkeztu zen. Bertan, zaurgarritasun gehiagoko egoeran dauden transgeneroa duten pertsonen eta transexualen profil batzuk erakusten ziren. Horien artetik haurrak eta nerabeak azpimarratu ziren. Haurtzaroan eta nerabezaroan adierazle eta diagnostiko egokirik ez egoteak eta adingabe horiek tratamendu hormonal eta kirurgikoetatik kanpo uzteak zaurgarri bihurtzen ditu, izan ere, kasu gehienetan, sufrimendua murriztuko dien jarraipena edo arreta eskuratzeko aukeratik kanpo geratzen dira. Txostenean egindako gomendioetako batzuk hezkuntzaren esparruari zuzenduta daude, eta heldu egiten diete prebentzioko berariazko neurriak garatzeari, indarkeriako edo bazterkeriako edozein egoeraren aurrean, transgeneroa duten eta transexual diren ikasleei babesa eta laguntza emateari, nahiz mekanismoak jartzeari transexualak diren eta transgeneroa duten ikasleei beren sexu psikologikoaren araberako izena eman diezaieten.Urte horretan bertan, argitara eman zen ere Adingabekoei balioak transmititzea izeneko txosten berezia. Azterlan horretan adin ezberdineko (8 urtetik hasi eta 16 urte arte) 1.800 ikasle baino gehiagoren lagin baten jarrerak, portaerak eta aurreiritziak aztertu ziren. Azterketa hori Deustu Fundazioko ikerketa talde batek egin zuen, Javier Elzo irakaslearen zuzendaritzapean. Jorratutako gai nagusietako bat, hain zuzen ere, ikasleen jarrerena zen sexu joera ezberdinen aurrean.Ikus ditzagun txosten horretatik eskuratutako datu batzuk. Horietan, haur eta nerabeen intolerantzia, gutxiespen eta homofobia maila zein den ikus daiteke.DBHko ikasleen %23,2 ados dago baieztapen honekin: "Ez litzaidake batere gustatuko nire irakaslea homosexuala izatea". %19,9, bestalde, adostasunaren eta adostasun ezaren arteko jarrera zehaztugabean egongo litzateke. Ikus ditzagun beste baieztapen batzuen kasuan emandako erantzunak: "Lotsa emango lidake nire neba/ahizpa bere sexu bereko norbaitekin ezkontzeak": %29 ados dago eta %22,7k ez du jarrerarik adierazten. "Inoiz ez nintzateke pertsona homosexual baten laguna izango": ideia horrekin bat dator gazteen %14,1 eta %15,6k ez du gaitzesten. "Homosexualei ez litzaieke seme-alabak haztea onartu behar". %16,7 ados dago eta %17,3 adostasunaren eta adostasun ezaren artean. "Homosexualitatea gaixotasun bat da". %12,8k ideia horrekiko atxikipena du eta %12,6k ez du gaitzesten. "Homosexualitatea ez da normala eta amaitu egin beharko litzateke". %13,8 alde dago eta %16,7 ez dago aurka. Eta iritzi horren ondorio modura: "Homosexualen aldeko manifestazioak debekatu egin beharko lirateke" ideiarekin bat dator %20,7 eta ez du gaitzesten %22,9k.Erantzundako galdeketetako beste galdera batzuk (hurrenez hurren, Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailetako eta DBHko ikasleentzat hiru ezberdin egin ziren) antzeko erantzun eta datuak eskaintzen dituzte. Pertsona homosexualekiko -eta transexualekiko- gutxiespen maila oso kezkagarria da ikastetxeetako ikasleen artean. Horrek esan nahi du jarrera erasokorrak, estigmatizaziokoak edo gutxiespenekoak daudela joera homosexualeko edo nortasun transexualeko nerabe edo irakasleen aurka (eta hori hitzezko erasoak edo eraso fisikoak ez daudenean). Pertsona hauei nork ematen die babesa? Duintasunerako, osotasun fisiko eta moralerako, nortasunaren garapen librerako edo berdintasunerako oinarrizko eskubideak nola zaintzen zaizkie?Gaiaren egoera testuinguru egokian kokatze aldera, aintzat hartu behar dugu orain hogei urte besterik ez, hain zuzen ere 1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea kendu zuela buruko gaixotasunen bere zerrendatik. Gaur egun oraindik ere gutxi gora behera laurogei herrialdetan kriminalizatu egiten dute eta horietatik zazpitan heriotza zigorra dago kasu horretan. Horren muturreko adierazpenak izan ez arren, gutariko edozeinek aurki ditzake, oraindik ere, indarkeria eta sufrimendua sorrarazten dituzten egunerokotasunezko adierazpen homofoboak. Horren guztiaren ondorioz, are enfasi gehiago jarri behar da politika publiko proaktiboak eta eraginkorrak antola daitezen, horien bitartez gizarteak ahalik eta lasterren egin dezan normalizazioaren bidea eta haur eta nerabe homosexual eta transexualen oinarrizko eskubideen bermearen bidea.* * * *Egokia da txosten honetan jasotzea lehen aipatutako nerabe homosexual eta transexualei buruzko Foroko alderdi eta ondorio adierazgarrienak.Bereizkeria eta ezagutza falta orokorra. Bi hitz horiek izan ziren gehien erabili zirenak Foroan, lgtb nerabe eta gazteen errealitatea deskribatzeko. Ez dute bakarrik Euskadiren edo Espainiaren egunerokoa islatzen, baizik eta, baita ere, herrialde demokratiko guztiena, neurri handiago edo txikiagoan. Horren aurrean, presazkoa da aniztasun afektibo eta sexualarekiko errespetua lantzen duten eta homofobia deuseztatuko duten programak eta baliabideak jartzea, izan ere, errespetu falta eta homofobia horiek ondorio larriak dakartza lgtb gazteen bizitzara. Beharrezkoa da, halaber, Foroan adierazi zenaren arabera, informazio eta prestakuntza gehiago edukitzea, gizarte osoak esku hartzea, zehapenak jartzea sexu joeren eta aniztasunaren gaiko pluraltasuna bermatzeko jartzen diren betebeharrak betetzen ez direnerako, eta abar. Horiek hausnartutako lan lerroetako batzuk besterik ez dira. Lehentasunezko gai bezala azpimarratu egin zen beharrezkoa zela haurtzarotik bertatik heziketa afektibo eta sexuala bultzatzea, bai ikastetxean, bai etxean. Beste era batera esatearren, lgtb pertsonak ikasgai edo arlo guztietan eta egunerokotasunaren alderdi guztietan sartu beharko lirateke, zeharka. Edonola ere, gazteei zuzendutako hezkuntza oro eskasa bihurtzen da telebista eta Internet bezalako baliabideak erabiltzen ez badira.Suedian, legeak ikastetxeak behartzen ditu sexu eskubide eta askatasunei buruzko politika proaktiboak edukitzera, eta urtero berrikusten dira. Hori dela eta, ikastetxeak jabetzen dira zehapena jaso dezaketela eta ikasleari kalte-ordaina ordaindu diezaioketela, ikerketa bat egonez gero eta epaileek ongi jardun ez dutela erabakiz gero. Aipatutako herrialde horretan hirurogeiko hamarkadan hasi baziren ere aniztasun sexualarekiko irakaskuntza positiboa bultzatzen, egun lgtb nerabeen artean dauden erasoen kopuruak eta beren buruaz beste egiten dutenenak altuak dira oraindik. Hans Ytterberg-entzat, alegia, joera sexualagatiko bereizkeriaren kontra jarduteko ombudsman ohiarentzat, arrazoia ikasgeletan heziketa sexuala jorratzeko duten modua da: "asko aldatzen da batetik bestera eta irakaslearen mendekoa da". Gainera, "irakasleen prestakuntza oso kaskarra da". Herrialde eskandinaviarrean jabetzen dira, Ytterberg-en arabera, egiteko asko dagoela honako helburu hau erabat bermatzen den arte: lgtb pertsonak naturaltasunez sartzen ez dituen ikasgairik ez egotea. Naturaltasuna matematiketan ere bai: "Zergatik ez eman emakumeen bikote baten adibidea eta beren etxearen maileguagatik ordaindu behar duten portzentajea kalkulatu?".Eraso homofobikoen kasuen aurrean, Suedian ere gabeziak antzematen dira politika publikoetan. "Fokua erasoa jasan duen pertsonaren gainean jartzen da eta hura ikastetxez aldatzen, jazarlearen gainean jardun ordez". Hala eta guztiz ere, Ytterberg-ek dioenaren arabera, badirudi jokaera aldaketa bat igartzen ari dela. Ikastetxe batzuek ordaindu behar izandako kalte-ordainei emandako publizitateak eragina eduki du hainbat ikastetxetan. "Beren plan proaktiboen kalitatearen hobekuntzan eragina eduki du".Heziketa afektibo eta sexuala, oraindik konpontzeko dagoen arazoaForoan, gai honi dagokionez dagoen gabezia itzela ikusi ahal izan zen. Hezkuntzaren alorrean aditu den Belen Molinuevok argi eta garbi adierazi zuen: "Sexu heziketa Espainian ezereza da, eta ez da Institutura arte hasten". Iritzi orokorraren arabera, bai ikasleek, bai irakasleek programak eta prestakuntza behar dituzte. "Irakasleak oso galduta daude" gogoratu zuen "Hitz egin dezagun Homosexualitateaz" (HdH) Programaren arduradun den Jose Enrike Brosak. Programa hori Gehitu elkarteak eskaintzen die Gipuzkoako ikastetxeei. "Homofobiagatiko bullying kasuen aurrean ez dakite norengana jo", erantsi zuen.Foroan parte hartu zuten adituen aho bateko iritziaren arabera, programa afektibo eta sexual onak eskaintzeko beharrezkoa da zeharkakotasunaren aukerari heltzea, hau da, lgtb aldagaia ikasgai edo arlo guztietan sartzea. "Guztia harrapatu behar du; bestela, ez du ez sakontasunik, ez ibilbiderik edukiko" zioen haietako batek. Beste batentzat, gaia "ezin da irakaslearen borondate onaren mendeko izan".Beste hezitzaile batek iritzi hau zuen: "Heziketa afektibo eta sexuala guztion eskuetan utziz gero, azkenean ez du inork jorratuko". Argi dago heziketa afektibo eta sexualak prestakuntza handia behar duela irakasleen partetik, eta irakasleak ez direla ausartzen ikuspen eta kontzientziazio programekin ikastetxeetara joaten diren lgtb elkarteetako kideen tokia hartzera. Horregatik, mendetasun egoeran dauden irakasle izaten jarraituko dute. Argi geratu zen beharrezkoa zela oraindik ere lgtb elkarteek gai honetan laguntzen jarraitzea, beren ezagutzak eta esperientziak eskainiz ikastetxeetan.Berriro ere eskola zaharra aldatzeko ideia azpimarratu behar da, irakasleak esku harraraziz ikasleekin hitz egin dezaten eta ulermeneko eremuak lortu ditzaten. Alderdi hori funtsezkoa da EDEX Fundazioko Roberto Floresentzat -haurren arloan aditua-: "Azken batean, irakaslea da azken hitza duena". Lan nekeza bihurtzen da honakoa ikasleek burua hedabideetan dutenean eta ikastetxean gorputza besterik ez dutenean.Premiazkoak diren jarduera batzukForoan, berehala egin beharko liratekeen jarduera proposamen batzuk jarri ziren mahai gainean.- Ekintza planen, hitzaldien, azterlanen eta baliabideen beharra, horietan lgtb aldagaia aintzat hartuta. Zehazkiago, Hezkuntza-administrazioak Berdintasun plan bat eduki beharko luke gazte homosexual eta transexualentzat eta homofobia deuseztatzeko, eta, halaber, ikastetxe guztietan planak onesten eta horien gaineko jarraipena egiten dela bultzatu beharko luke.- Hezkuntza-administrazioak, halaber, bermatu egin beharko luke ikastetxe guztietan ipuinak eta gida didaktikoak egongo direla, horietan aniztasun sexuala eta familiakoa islatuz. Halaber, tutoretza orduetan horiek erabili beharko lirateke, berdintasun planetan xedatutakoari jarraiki.- Ikastetxeetan irisgarritasun handiagoa egon behar da informazio afektibo eta sexuala barreiatzeko (programak, hitzaldiak...) eta gazteen eta, batez ere, lgtb-en bizitza eta pentsamendu afektibo-sexuala ezagutzea ahalbidetuko duten azterlanak egiteko.- "Beste maskulinitate" baten eraikuntzan lan egitea. Egungo maskulinitateak maskulinitate matxista zaharraren hondarrak eta arrastoak ditu oraindik. Bertan, indarkeriaren erabilerari heltzea eta homosexualitatea, bisexualitatea edo gizonezkoen paperari jarri zaizkion ereduei zorrozki erantzuten ez dieten nortasun eta portaerak biziki gutxiestea berezko elementu dira maskulinitate hori eraikitzerakoan.- Diru publikoa eskuratzen duten enpresei sexu joeragatiko eta genero nortasunagatiko bereizkeriaren aurka borrokatzeko programa bat eskatzea, eta diruz lagundutako taldeei bereizkeriaren aurkako jarrerari berariazko aipamena egitea eskatzea beren estatutuetan.- Hezkuntzara zuzendutako material guztietan aniztasuna ikusgarri bihurtzea: joera sexualen eta genero nortasunen aniztasuna, sexu berdineko bikoteak nahiz guraso bakarreko familiak.- Erreferentziako irakasleak jartzea (orientatzaileak edota tutoreak), lgtb nerabeak orientatzeko eta laguntzeko, eta aniztasun afektibo eta sexuala zaintzeko.- Suedian arrakastatsua izan den lan metodo bat aplikatzea: lgtb nerabeen segurtasunaren babesean eta haien eskubideen zaintzan eraginen bat izan dezaketen gizarteko agente guztiak identifikatzea (irakasleak, astialdiko begiraleak edo kirol jardueretakoak, guraso elkarteak, hezkuntza-administrazioa, ikastetxeetako zuzendaritzak, gizarte zerbitzuak, irakasleen sindikatuak, ikastetxeetako enpresaburuak, lanbide heziketako zentroak, hedabideak, argitaletxeak, bideojokoen ekoizleak, fiskaltzak eta epaileak, polizia, eta abar), eta bakoitzaren erantzukizun esparrua finkatzea. Haiekin eseri eta, lgtb taldeek egindako ekarpenekin batera, garatu beharreko ekintza planak zehaztu.- Elkarte eta erakundeek esparru egokiak ematea eta horietan egiazko informazioa eta informazio segurua eskaintzea Sarean: web orrialde batzuetan elementu homofobikoak daude, eta homosexualei eta transexualei berariaz zuzendutako horietan informazio interesgarria falta da askotan lgtb nerabeen garapenerako eta babeserako.Transexualitatea, baztertuak baztertuen arteanTransexualitatearen gainean dagoen ezagutza falta handia azpimarratzen da, eta, ondorioz, baita haren gutxiespena ere. Foroan bat etorri ziren diagnostikoan, eta hurrengoak bezalako baieztapenak errepikatu ziren: "Gazteei gutxiespen handiagoa sorrarazten diete transexualek homosexualek baino", "Ezezagun handiak dira", "Haien inguruko guztiak morboa du", "Gutxiespena ikaragarria da"... Geletan bildutako ezagutza enpirikoak, hain zuzen ere Belen Molinuevo antropologoak eta HdH programaren arduradun den Jose Enrike Brosak emandakoa, egiaztatu egiten ditu baieztapen horiek.Ondorio moduraGaur egun gizartean nagusi diren arau eta balioei dagokienez, sexuaren eta afektibitatearen joera homosexualak eta bisexualak, edota identitate transexuala edo transgeneroa ez daude behar bezala onartuta, eta ez dira normaltasunaren mailara iristen. Horren harira, nerabe eta gazte lesbiana, gay, transexual eta bisexual askok haien autoestimurako, haien garapen pertsonalerako eta arazorik gabeko sozializaziorako kaltegarriak diren egoerak jasan behar izaten dituzte. Gainera, bere horretan diraute gorroto, gaitzespen eta beldurrean oinarritzen diren homosexualitatearekiko eta transexualitatearekiko ideia eta jokabideek. Horiek ahozko eta fisikoki egindako irain bihurtzen dira izaera homofobiko edo transfobikoa duten jazarpen edo bullying egoeretan. Adierazitako egoerak jazotzen ez badira ere, nerabe eta gazte lgtb askok onarpen eza erakusten duten jarrera edo ideiak jasaten dituzte, edo argi eta garbi adierazitako baztertzea ere beraien familiaren baitan, lagun edo gelakideekin, kirol ekintzetan edo aisialdiko ekintzetan.Beharrezkoa da horrek guztiak sozializazioan nahiz garapen pertsonalean eragiten dituen ondorioei heltzea. Era berean, askatasunaren, duintasunaren, osotasun fisiko eta moralaren, berdintasunaren eta norberaren nortasuna askatasunez garatzearen oinarrizko eskubideak baliatzean horrek guztiak zein ondorio dakartzan aztertu beharko litzateke. Aldi berean, aurkeztu diren gaiekin lotura duten politika publikoak aztertu nahi dira eta jada martxan diren politikak hobetu eta berriak ekarriko dituzten proposamenak bideratu.Aipatutako Foroan, argi geratu zen beharrezkoa zela ikerketa bultzatzea eta ikerketa horrek datu alderatuak ematea planteatutako arazoen neurriaren gainean eta prebentzio programak ebaluatzea ahalbidetzea. Programa horietan, heziketa afektibo eta sexuala zeharkako ikuspuntutik emateko dagoen beharra nabarmendu zen. Era berean, administrazioen, lgtb elkarteen, komunikabideen, eta, oro har, eragile sozial eta kultural guztien lankidetza zein garrantzitsua den azpimarratu da, eta, arreta berezia jarri da Interneten, gazte eta nerabeengandik oso gertu baitago. Pentsamoldea eta kultura aldatzeko erronka handia dugu aurrean, eta, aldaketa horren baitan, dibertsitate sexuala eguneroko arlo guztietan normaltasunez islatu beharko litzateke eta ez litzateke bazterkeriarik onartu beharko. Hori bereziki transexualekin zaindu behar da, ezezagun handiak baitira eta ezberdintasunaren aurkako borrokan ahaztutako kolektiboa izan baita.Laburpen modura, etorkizuneko proposamen nagusi bezala definitu daitezke hurrengo biak:1. Joera sexual ezberdineko gazteek haien duintasuna, eta osotasun fisiko nahiz morala, haien nortasuna libreki garatzeko eskubidea, askatasun eskubidea, laburbilduz, tratu berdina izateko eskubidea babestuta izan dezaten baldintzak sortzen laguntzen duten politika publikoak gaitzea behar-beharrezkoa da.2. Beharrezkoa da indarkeria homofobikoa eta transfobikoa prebenitzeko protokoloak bultzatzea, eta arreta berezia jarri behar da irakasleen eta ikasleen trebakuntza eta heziketan.3.13. Beste zaurgarritasun-egoera batzukAurreko idatz-zatietan haur eta nerabe batzuen problematika jorratu dugu, zaurgarritasun-egoera berezia edukitzeagatik erakunde honen arreta jarraituaren eta sistematikoaren xede izan badira. Sektore hauez gain, azken urteetan, eta oso ekimen desberdinen bidez, Arartekoak arreta berezia eskaini die beste egoera batzuei edo bereziki zaurgarriak diren taldeei. Horiei helduko diegu datozen orrialdeetan.Aurreko kapituluetan erabili dugun egitura apurtuko dugu hemen, funtsean bi arrazoi direla-eta. Batetik, aztertuko ditugun gaiak, modu batera edo bestera beste txosten edo jarduera batzuetan jorratu badira ere, ez dira txosten berezi baten edo hausnarketa foro baten xede izan berariaz, eta, beraz, ez dugu informazio zehatz eta alderaturik. Bestetik, problematika hauen bilakaeraren sintesi bat egin baino, hemen aurrerantz begiratu behar da eta lan ildoak finkatu etorkizunera begira.Jarraian ikusiko den moduan, gaien garapena ez da berdina kasu guztietan. Arrazoia, neurri handi batean, azkenaldian gai batzuei edo besteei eman ahal izan zaien arreta maila da.Adingabeak eta pobreziaAzken urteotan, bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonei zuzendutako programak edo baliabideak kudeatzen dituzten erakunde ezberdinekin Arartekoak duen harremanaren esparruan normalean, baina, baita ere, herritarrek adierazietako kexa batzuen bitartez, errealitate kezkagarri batzuk ezagutu ditugu pobrezia egoeran bizi diren haur eta nerabeei dagokienez (bizitokirik gabeko familietan bizi diren adingabeak; emakume atzerritarrak, baliabiderik gabekoak, seme-alaba jaioberriak dituztenak eta bizitokirik gabeko pertsonei gaueko harrera emateko jarri diren bizitokiez gain bestelako bizitokirik ez dutenak; gutxieneko baldintzak biltzen ez dituzten etxebizitza edo lokaletan bizi diren adingabeak; lan bila mugitzen diren sasoikako langile familietako adingabeak...).Herrialde aberatsetan haurren pobreziaren gaia jorratzen duten azterlanak eta ikerketak badaude nazioarte mailan (adibidez UNICEFen Innocenti Ikerketa Zentroak argitaratutakoak). Halaber, zenbaitetan alderaketak egitea ahalbidetzen duten datu estatistikoak, Caritasek edo beste erakunderen batek bultzatutako azterlanak... badaude. Orokorrean, ordea, gure ingurunean gehiegi landu eta ikertu ez den errealitate bat da. Euskadin haurren pobrezia tasa beste toki batzuetakoa baino txikiagoa izan daitekeen arren, zenbatetsi diren kopuruak kezkagarriak dira benetan, izan ere, biztanleriaren sektore garrantzitsu bati eragiten diote eta krisi garaian bost adingabetik bati eragin diezaioke (lautik bat Espainia osoarentzat, Caritasek argitaratu duen azkeneko txostenaren arabera).Honakoa errealitate konplexua da, eta, dudarik gabe, arreta berezia eta jarraitua eskaini beharko zaio datozen urteetan.Sexu abusuaSexu abusuen biktima diren haur eta nerabeen egoera ere izan da kezkagarri Arartekoarentzat. Gai honetan izan dugun esku-hartzea lankidetzarena izan da zenbait erakunderekin -batez ere Save the Childrenekin-, eta baita babesa eta partaidetza ere azken urteotan bideratu diren ekimen ezberdinetan.Besteak beste, "Haurren sexu abusuko kasuetan jardun bateratua bideratzeko protokoloen sustapena" gaiari buruz egindako lan mintegi batean izandako parte-hartzea azpimarratu nahi genuke. Bertan, praktika egokietarako proposamenak eta irizpideak jorratu ziren, teknologia berriekin uztartuta abusuen biktima diren adingabeak identifikatzeari buruzko adituen nazioarteko topaketa batean, adingabeen salerosketari buruzko topaketa batean... Horiek guztiak aipatu den erakundeak antolatu zituen.Haurrekiko abusua eta sexu esplotazioa dira haurren eskubideen urradura larrienetako bat, eta inpaktu eta ondorio larriak ditu haurraren oreka emozionalean eta bere garapenean.Babes sistemek, gizarte zerbitzuek, poliziaren zerbitzuek, epaileek edo eskubideen bermatzaile diren erakundeek -gurea, kasu- beti izan dituzte zailtasunak horrelako egoerak antzeman eta horietan esku hartzeko. Neurri batean, horietako asko eremu pribatuetan, opakoetan, iristea zaila den horietan, gertatzen zirelako -eta egun ere horietan gertatzen direlako-, eta horrek egoeraren berri edukitzea eta hura ikertzea zailtzen du.Azken urteotan, teknologia berriak erabiltzeak erraztu egin du, batetik, abusu modu jakin batzuk hedatzea, beste abusu modu berri batzuk sortzea, horiek barreiatzea eta antzemateko zailtasunak areagotzea eta, bestetik, anonimotasuna eta zigorrik gabe geratzea etorri dira.Biktimen babesa eta horiei eman beharreko arreta lehentasuna izan behar da, eta botere eta erakunde guztien aldetiko konpromisoa eduki behar du. Sexu abusuen biktimak adingabeak dira, zenbaitetan oso gazteak, eta, beraz, ez dira gai beren buruak defendatzeko, beren egoera aztertzeko edo hartatik irten ahal izateko erabaki autonomoak hartzeko. Jasandako sexu abusuak biktimengan dituen ondorioei buruz ez dakigu asko, baina badakigu zenbaitetan urte asko behar izaten dituztela gertatutakoa onartzeko eta hitzez adierazteko.Errealitate hau jorratzeko beharrezkoa da baliabideak, ikerketak, profesional ezberdinen berariazko prestakuntza, gizarte sentsibilizazioa, biktimei babesa ematekoa, zerbitzu eta erakunde ezberdinen arteko koordinazioa... edukitzea. Horretarako, beharrezkoa da politikaren eta erakundeen aldetiko babesa izatea.Indarkeriaren biktima diren adingabeakEdozein motatako indarkeriaren biktima diren haur eta nerabeen egoera ere izan da kezkagarri Arartekoarentzat. Gure parte-hartzea eduki duten ekimenak eta jarduerak oso anitzak izan dira, eta indarkeriazko egoera ezberdinei heltzen diete:- adingabeen aurka familiaren baitan egindako indarkeria;- indarkeria edo jazarpena ikastetxeetan (txosten honen 3.11 idatz-zatian berariaz jorraturikoa);- adingabeei eragiten dien genero indarkeria (foru aldundiek gai horri emandako arreta Arartekoaren jarraipenaren xede izan da);- indarkeria terrorista (terrorismoaren biktimei buruzko txosten berri baten xede)...Zorionez, geroz eta sentsibilizazio handiagoa dago haurren aurkako edozein tratu txar saihesteko beharraren gainean. Zentzu horretan, prestakuntza eta hausnarketa jardueretan lagundu eta parte hartu dugu, horiek haurren aurkako tratu txarra prebenitzeko beste erakunde batzuk antolatu dituztenean.Edonola ere, balioei buruzko gure txostenean orain dela gutxi egiaztatu ahal izan dugun bezala, egia da oraindik neurri bateko gizarte onarpena dagoela indarkeriaren aurrean -baita indarkeria fisikoaren aurrean ere, zaplaztekoaren aurrean adibidez-, hura haurren jokabide jakin batzuk zuzendu edo zigortzeko erabiltzen bada. Adingabeen jokabideei mugak jartzea beharrezkoa da erabat haiek hezi eta behar bezala gara daitezen. Muga horiek errespetatzea lortzeko modua, ordea, egokia izan daiteke zein ez. Indarkeria ez da inoiz egokia, eta, beraz, saihestu egin behar da, haurrengan sortzen duen kalteagatik.Haurrei eta nerabeei buruzko informazioari emandako tratamenduaHerritarrek Arartekoari kezka agertu diote beste gai baten inguruan, hain zuzen ere haur eta nerabeei buruzko informazioak hedabideetan duen barreiapenarenari buruzko kezka. Gai honi buruz aurkeztutako kexetako batzuk adingabeen irudi edo datu pertsonalen erabilerari heltzen diote (izena, ikastetxea...), izan ere, horrek haien intimitaterako eskubidea zaurtzen du eta kalte larria eragin diezaieke.Informaziorako eskubideak, adierazpen askatasunerako eskubideak nahiz hedabideen jardunak errespetatu egin behar dituzte haurren eskubideak eta, horien artean, baita intimitaterako, ohorerako eta haurren eta nerabeen euren irudirako eskubidea ere. Horrela, aintzat hartu behar da zaurgarritasun egoera berezian daudela eta, kasu guztietan, adingabearen interes gorenaren printzipioa da aplikatu behar dena.Zentzu horretan, gai batzuk azpimarratzen aritu gara, adibidez beharrezkoa dela haurraren edo nerabearen izaerari lehentasuna ematea bestelako inguruabarren aurretik (bakarrik dagoen atzerritarra, ustezko jazarlea, biktima...), aintzat hartu behar dela haurraren edo nerabearen interes gorena eduki bat barreiatzea erabaki aurretik (baloratu nola eragin diezaiokeen horrek orain eta etorkizunean), ez direla irudiak edo informazioa barreiatu behar horrek adingabearen izen ona hondatzea, duintasuna urratzea edo bere interesen aurkakoa izatea badakar (adibidez, adingabe bat arau-hausle gisa edo delitu baten biktima bezala identifikatzea, edo osasunaren alorreko datuak edo txosten psikologikoak barreiatzea), eta abar.Gai honi arreta berezia eman beharko zaio, are gehiago aintzat hartuz gero teknologia berriek eta hedabideek bilakaera azkarra izaten dutela.Adingabeak, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriakAzken urteotan hainbat jarduera eskuratu dituen gaietako beste bat informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilerarena da. Internet, posta elektronikoa, txatak, foroak, bat-bateko mezuak, gizarte sareak... aukera ugari eskaintzen dituzten tresnak dira, adibidez informazioa eskuratzeko eta pertsonen arteko komunikazioa egoteko (informazio ugari, harremanak eratzeko modu berriak, urruneko errealitateen berri edukitzeko aukera...).Internet, telefonia mugikorrarekin eta bideojokoekin batera, guztiok erabiltzen dugun zerbait da, geroz eta zabalduago dago gure adingabeen artean eta egunero mugitzen diren ingurune bat eratzen du. Askotan, gurasoak eta hezitzaileak baino trebetasun eta prestakuntza tekniko handiagoarekin mugitzen dira unibertso digitalean. Teknologia berriek eremu guztietan agerpen handia duten gizarte batean jaio eta hazten ari den belaunaldi batekoak dira.Internetek, eta, orokorrean, teknologia berriek hezkuntzarako dituzten aukerak ezin dira zalantzan jarri. Aitzitik, horien erabilera okerrak haur eta nerabeentzat eduki dezakeen arriskuan ere adostasuna dago.Adingabeek aurre egin behar diete arrisku batzuei, eta horietarako helduok ezin izan ditugu haiek prestatu -beste hainbat esparrutan ez bezala-. Izan ere, gutako askok ez ditu ezagutzen sozializazioko esparru berri honetako berezko arauak, eta iritsi berriak gara mundu digital honetara.Ziberbullying-ari buruz, teknologia berrien erabilera desegokiaren arriskuei buruz eta horiek segurtasun handiagoarekin erabiltzeko irizpide edo aholkuei buruz, Ararteko Erakundeak bi material didaktiko editatu eta banatu ditu EAE osoko ikastetxeetan. Bertan, adingabeentzako jolasak eta hezitzaileentzako gidak bildu dira: Ziberbullying-a. Teknologia berrien bidezko jazarpenari aurrea hartzeko material didaktikoa eta Leihoak. Abentura erreala mundu birtualean. Gozatu Internetez... Sarean erori gabe. Pantallas Amigas ekimenak diseinatu ditu. Material hauek interesgarri suertatu dira beste erakunde batzuentzat, besteak beste, Herriaren beste Defentsa erakunde batzuentzat nahiz Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarentzat. Azken horrek proposatu egin dio Arartekoari Lehen Hezkuntzako ikastetxeentzako 2.0 programan sartzea.Arartekoaren Adingabekoei balioak transmititzea izeneko txosten berezian, 2009an argitaratutakoa, aztertu egin zen ea noraino barneratzen dituzten edo barneratzen ez dituzten oinarrizko balio batzuk gure Autonomia Erkidegoko adingabeek, eta horrekin batera baita balio horien transmisioan gizarteko agente ezberdinek (familiaren inguruneak, ikastetxeak, berdinen taldeak...) dituzten eraginak zeintzuk diren ere. Balioen transmisioan geroz eta indar gehiago duen sozializazioko edo transmisioko agenteetako bat hedabideak eta teknologia berriak dira, eta, beraz, modu horretara ere aztertu ziren bi horiek.Azterlan berri horretan gai honi dagokionez igarritako arazo nagusietako batzuk hauek dira:- Teknologia berriak behar baino denbora luzeagoz erabiltzea.- Gurasoen aldetik kontrol eskasa egotea telebistan ikusten duten horren gainean eta sarera nola konektatzen diren edo hartan nola jarduten duten gaiari buruz. Gauzak horrela, adibidez, gure autonomia erkidegoan Internet erabiltzen duen 8 eta 10 urte arteko hamar haurretik ia lauk heldu bat ondoan eduki gabe egiten dute. Kontrol falta hori ez da beren bizitzen beste eremu batzuetan gertatzen. Gurasoen tutoretzak behera egiten du adinarekin.- Arriskuko jardunbide ugariren agerpena: benetako informazioa eta informazio pertsonala ematea (helbidea, ikastetxea...), sarean ezagututako pertsonekin geratzeari baiezkoa ematea, sarean jazartzea edo jazarria izatea... Gauzak horrela, 12-13 urteko nerabeen %40k benetako informazioa eta informazio pertsonala ematen du txatean. Bereziki kezkagarria da, gainera, benetako bizitzan monitorearen beste aldeko ezezagunekin geratzen diren horien kasua (%20). Kopuru hori beherantz doa, hazten doazen heinean.- Indarkeriazko bideojokoak edo bideojoko sexistak kontsumitzea (torturaren apologia, arrazakeriarena, emakumeekiko bereizkeriarena...). Estereotipoen transmisioa.Balioei buruzko azterlanean islatutakoetatik aparte igarri diren beste arazo batzuk zerikusia dute haurrei zuzendutako orrialdeetan eduki erotikoko edo pornografikoko eduki helduen nahasketa bereizi gabe azaltzearekin (bat-batean sortzen diren leihoak...) edo haurren foroetan elkarrekintzan aritu ahal izateko adina egiaztatzeko prozedurarik ez egotea, adibidez.Prebentzioa, familiatik hasita funtsean, badirudi teknologia berrien arriskuen aurkako babes faktore nagusietako bat dela.Balioen transmisioari buruzko txosten horretan erakunde honek egindako gomendioetako batzuk hedabideei eta teknologia berriei heltzen diete. Zehazki, honakoa gomendatzen da:- Gurasoen prestakuntza sustatzea. Gurasoei babes-tresnak eskuratzea. Belaunaldien artean gertatzen ari den "eten digitala" murriztea. Tresna baliagarriak eskuratzea (edukiak iragazteko programak, adibidez).- Adingabeek teknologia berriak nola erabiltzen dituzten hobeto ezagutzea. Itxura guztien arabera, teknologia berrien erabilera geroz eta gehiago zabaltzen ari da, Intentsitate handiagoz, eta era gehiagotan. Horrek eskatzen du jarraipen eta azterketa xeheagoa egin dadila adingabeen artean teknologia berrien erabilerek duten bilakaeraz.- Alderdi jakin batzuk arautzea adingabeen eskubideak babesteko. Teknologia horiek unibertsalak izateak zaildu egiten du arautzea eta kontrolatzea. Hala eta guztiz ere, badaude, ordea, hurbilagoko eremu batean arau daitezkeen alderdi batzuk. Adibidez: telebistako edukiak eta haien kontrola; adingabeek ziberkafetegiak erabiltzea; adingabeei eduki kaltegarriak dituzten bideojokoak saltzea; produktuak modu zuzenean etiketatzea, eta abar.- Programazioa bereziki zaintzea haurrentzako ordutegian. Ararteko Erakundeari dagokion jardun eremua kontuan harturik, gomendatzen da, haurrak bereziki babesteko ordu tarteei dagokienez, EiTBren programazioak eta publizitaterako irizpideak aldian behin berrazter daitezen, irizpide horiekin bat, eta eduki guztiak egokitu daitezen.- Telebistako produktuen kalitatea eta haietan transmititzen diren balioak sustatzea. Erakunde honen aburuz, hedabideek -titulartasun publikokoa dutenek, bereziki- haurrentzat eduki desegokiak saihestu ez ezik, telebistako produktuen kalitatea era aktiboan sustatu ere egin behar dute. Horrela, sexuen arteko berdintasuna, aldeen onarpena (jatorrikoak, etniakoak, sexu-joerak...) eta horiekiko errespetua, indarkeriaren erabileraren gaitzespena, ingurumenaren babesa, eta abar bezalako balioak bultzatuko dira. Iritzi berdinekoa da Haurraren Eskubideen Batzordea, orain dela gutxi egindako adierazpenen arabera. Adierazpen horiek Espainian haurrek bizi duten egoerari buruzko aldizkako txostenari egindako oharretan jaso dira.Gai hauek kezkaren xede dira Arartekoak azterketak eta proposamenak partekatu dituen erakunde askorentzat. Horrela, adibidez, Arartekoak hurrengoak bezalako jardueretan parte hartu du: Herriaren Defentsa-erakundeen XX. Koordinazio Jardunaldietan, eta bertan errealitate teknologiko eta mediatiko berriei buruzko agiri bat onetsi zen; Komunikazioaren Teknologien Institutu Nazionalak (INTECO) sustatutako lan batean; Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak autonomia erkidegoetako Herriaren Defendatzaileekin eta adingabearen defendatzaileekin adingabeek teknologia berriak segurtasunez eta arduraz erabiltzeari buruz sustatutako elkarrizketa mahai batean, edo Hiritartasun Digitalari buruzko Nazioarteko I. Batzarrean, 2010. urtean egindakoa.