EuskaraEusko Legebiltzarrarentzako Txostena 20102012-07-272.3. Intimitaterako eskubidea eta norberaren datuak babesteko eskubideaEspainiako Konstituzioaren 18.1 artikulua"Ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta nork bere irudia izateko eskubidea bermatzen da."Espainiako Konstituzioaren 18.4 artikulua"Legeak informatikaren erabilera mugatuko du herritarren ohorea eta norberaren eta familiaren intimitatea eta beren eskubideez erabat balia tzeko aukera berma tzeko."Osasun arloan, informazio eta dokumentazio klinikoaren alorreko eskubideak eta betebeharrak kexaren xede dira oraindik ere horiek eskuratzeko eskubidea mugaturik ikusi duten gaixoen partetik. Beharrezkoa da gaixoek euren historia klinikoa eskuratzeko eskubidea erabiltzeko aukera izatea, eskubide hori ezartzen duen araudia betez, batik bat historia kliniko horietan egiten diren ustezko ohar subjektiboek eragiten dituzten interpretazioei lotuta, hain termino zabalak erabiltzen baitituzte, non, de facto, ezinezkoa egiten duten erabilera legitimoa.Poliziaren arloan, datuen babeserako eskubideari dagokion errespetua indartu beharra dago.Aipatzekoa da ikasketa zentro baten kanpoko aldean poliziak egindako ekintza bat: ikasleetako batzuk grabatu zituzten, baita identifikatu ere. Herrizaingo Sailak baieztatu zuten grabazioak suntsitu egin zituztela, modu irregularrean egin zituztela egiaztatu ondoren.Urtean zehar behin baino gehiagotan filtratu zaizkie hedabideei espediente judizialetatik azaldutako datu eta zirkunstantzia pertsonalak; gure ustez, difusio horrek, batik bat adingabeen kasuan, intimitate eskubidea urratzen zuen.Intimitate eskubidea eta administrazioek erabiltzen dituzten izaera pertsonaleko datuen babesa bermatzeko hiritarren exijentzia gero eta handiagoa da. Konfidentzialtasunarekiko errespetua exijigarria da izaera pertsonaleko datuak dituzten fitxategien kopuru handiaren aurrean, izan baliabide informatikoen bitartez zein ez, izan kalifikatuak edo ez bereziki babestuak.