EuskaraEusko Legebiltzarrarentzako Txostena 20102012-07-273.8. Arartekoaren, Andaluziako herri defentsariaren eta Asturias Printzerriko prokuradore nagusiaren arteko lankidetza hitzarmenaArartekoak, Andaluziako herri defentsariak eta Asturias Printzerriko prokuradore nagusiaklankidetza hitzarmena sinatu zuten, gizartearekin harreman handiagoa eduki ahal izateko ekintza komunak garatzeko asmoz.Herri defentsari horiek lan metodoak, tresna teknologikoak eta parte hartze esperientziak konpartitzeko konpromisoa hartu zuten, zerbitzuak ematean eraginkortasuna hobetzeko asmoarekin.Zehazki, jakintza eta esperientziak trukatzeko, elkarri laguntzeko eta defentsariak herritarrengana hurbiltzeko beharrezkoak diren ekimenak garatzeko konpromisoak hartu zituzten. Zentzu horretan, herritarren eskubideak bultzatzeko baterako proiektuetan esperientzia konpartituak egin nahi dira, gizarte erakundeekin foroak egin nahi dira, haurren eta nerabeen eremuan lankidetza proiektuak egin nahi dira, eta herritarrek defentsa-erakundeekin ikus-entzunezko bitartekoen bidez zuzeneko harremana izan dezatela erraztu nahi da.