EuskaraEusko Legebiltzarrarentzako Txostena 20102012-07-271.1. Txosten berezia: EAEko erakundeen jarduna nerabeen droga kontsumoaren arloanApirilaren 19an eskuratu zitzaion Eusko Legebiltzarreko lehendakariari nerabeen droga kontsumoaren arloan EAEko erakundeek egiten duten jardunari buruzko txosten berezia. Gero, 2010eko ekainaren 23an, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordeari aurkeztu zitzaion.1 Txostenaren gaia:Txosten honek Eusko Legebiltzarraren eskaerari erantzuten dio, eta gizartean eztabaidatzen den eta kezka sortzen duen gai bati heltzen dio: nerabeen eta drogen arteko harremana, askotan arazoak sortzen dituena.Arartekoaren txostenak datu horiek erabiltzen ditu eta, nagusiki, egoera horien aurrean erakundeek ematen dituzten erantzunak aztertzen ditu; emaitzak zein diren, eragileek emaitza horri buruz duten iritzia zein den, sendotu edo hobetu beharreko jarduera ildoak zein diren...Kontsumoari buruzko datuak irmoak dira: EAEko ikasleen artean, % 28k erretzen du, nahiz eta erretzaileen ehuneko handienak (% 7,5) egunean zigarro 1etik 5 zigarrora bitarte erretzen dituela esaten duen. Gazteen % 40,5ek alkohola 40 aldiz edo gehiagotan probatu du bere bizitzan zehar. Azken urtebetean, % 24,8k maiztasun berarekin kontsumitzen jarraitu izan du, eta % 3,4k egunero hartzen du, azken hilabetean alkohola 40 aldiz edo gehiagotan edan duelako. Bizitzan zehar % 44,5ek probatu du haxixa; azken urtebetean, % 35,5ek, eta azken hilabetean, % 26k. Erretzeko ohitura duten pertsonen artean (azken hilabetean), % 8,2 cannabisaren arriskuko kontsumitzailetzat hartzeko modukoak dira. Legez kontrako drogen artean, kokainak du bigarren postua, eta gero anfetaminak daude.Hala ere, ikasle gehienek noizbait drogak probatzen dituzten arren (batez ere tabakoa, alkohola eta cannabisa), egia da gehienek ez dutela drogak aldizka kontsumitzen jarraitzen denbora aurrera joan ahala. Hortaz, garrantzitsua da desberdintzea noizean behin kontsumitzea, maiz kontsumitzea, arrisku larriarekin kontsumitzea, mendekotasuna. Zorionez, nerabe askok ez du drogarik kontsumitzen edo noizean behin kontsumitzen du, askotan garapen prozesuari lotuta, esperimentatzeko edo taldean sartzeko, kide berdina izanik. Honek ez du esan nahi etorkizunean droga-mendekotasuna duen pertsona izango denik.Txostenak berezko izaera duten bi zati nagusi ditu: lehenengoa datuei buruzkoa; eta bigarrena iritziei buruzkoa, bertan jaso eta aztertu baititugu iritziak.Iritzien zatiari dagokionez, 5.3 kapitulu edo atalarentzat arreta berezia eskatu nahi dugu: kapitulu horretan nerabeen beren hitza islatu dugu. Hor nerabeek hainbat eta hainbat konturen gainean duten iritzia bildu dugu: zer da haientzat prebentzioa; nor da haien ustez toxikomanoa, zergatik kontsumitzen dute; drogak lortzea erraza zaien; adinak edo sexuak kontsumoan duen eragina; nola sailkatzen dituzte drogak "haiek", nola baloratzen dute eragile sozialen esku-hartzea (polizia, eskola, familia, hedabideak…). Gai honetan eta haiek tartean hartzen dituzten guztietan, oso garrantzitsua iruditzen zaigu adingabeen iritzia jasotzea: haien iritzia zuzenean ezagutzea.Nolanahi ere, eta logikoa denez gero, beste gizarte eragile batzuen iritziak ere bildu ditugu (5. eta 6. kap.); besteak beste: familiak, irakasleak eta adingabeekin lotutako beste gizarte instantzia batzuk ere.Oso garrantzitsutzat jotzen da nerabeek drogak kontsumitzeko duten jarrera aztertzea, ez isolatutako fenomeno gisa, gure gizarteko testuinguruan baizik. Ondorioak eta gomendioak:Txosten honek argi zuten du gutxienez bi arlok hobetzeko premia handia dutela:1) Arlo honetan lanean diharduten instantzia guztien lankidetza.2) Prebentzio selektiboaren garapen handiagoa, arrisku edo zaurgarritasun egoera berezietan dauden nerabeen sektore berezientzat zuzendua.Arartekoaren lehenengo gomendioek, hain zuzen ere, bi gai horiek dituzte helburu (1etik 5erako gomendioak, erakundeen koordinazioa eta lidergoari buruzkoak; 6tik 11rako gomendioak, prebentzio selektiboari buruzko jardueren gainekoak, bereziki zaurgarriak diren pertsonei zuzenduak).Gainerako 21 gomendioek aintzat hartuko diren hiru eremuak (eskola, familia eta aisia) hobetzeko proposamenak dituzte. Era berean, pertzepzio sozialean eta nerabeen beren parte hartzeari buruzkoa ere badaude (9. kapitulua). (Ikusi Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren txostenaren 5.1. atala). 1 Agerraldiaren testu osoaeskura daiteke Arartekoaren web orrialdean.