EuskaraEAE-ko garraio sistema publikoak duen irisgarritasunari buruzko diagnostikoa2012-07-274. OndorioakMetroaren garraio sistemak, orokorrean, kalifikazio altua eskuratzen du irisgarritasunaren gaian; ez bakarrik geltokien eta ibilgailuen erabilera unibertsala bermatzen duten baldintzak ezartzeagatik, baizik eta gain hartu den etengabeko hobekuntza konpromisoagatik, ahotsa emanez ezgaitu taldeei beren mugikortasuna modu autonomoan hobetzeko hobekuntzak sartzeko.Testuinguru honetan, Bilboko hiri azpiko sistemaren irisgarritasuna erabatekoa izatea bilatzerakoan aintzat hartu beharreko alderdi nagusiak aipatzen dira: - Hiri zoladura gainean ukimen zerrenden bitartez seinaleztatzea igogailuetara, arrapaletara eta atondora iristeko eskaileretara sartzeko oinezko ibilbideak. - Ukimen seinaleztapena igogailutik atondo barruko elementu/zerbitzu interesgarrietarantz doazen ibilbideen gainean. - Makina saltzaileak instalatzea, erabiltzaile guztiei egokituta. - Nasara sartzeko eskailera eta arrapaletan gidatzeko sistema (plakak) jartzea, ikusmen urritua gidatzeko berak hartu nahi duen zirkulazio noranzkorantz. - Nasan ez dago gida zerrendarik ikusmen urritua bideratzeko unitate mugikorraren sarbide ateen kokalekurantz (urruneko ateak). Kasu berezia da unitate mugikor laburrenena. - Igogailuei dagokienez, ikusi da beharrezkoa dela erabilera lehentasunen sistema bat finkatu eta arautzea, eta, horrekin batera, haien gailu kopurua eta edukiera bermatzea. Horrela, geltoki berrietan eskaria behar bezala atenditu ahalko da.