EuskaraHaur eta Nerabeentzako Bulegoaren txostena 20162017-03-271. 2016ko jarduera-esparrua2016rako lan-ardatz eta lan-ildoek luzatu egin dituzte, gauza batzuk eguneratuta, Arartekoak 2010-2014 aldirako jarduera-esparruan bildu zituenak. Esparru hura zehazki azaldu zen 2010. urteko txostenean.Erakundearen gainontzeko eremuetan bezala, Haur eta Nerabeentzako Bulegoak adingabeek aurkezten dituzten edo eurengan eragina duten kexak eta eskaerak jaso eta aztertzen ditu. Kexak eta eskaerak modu zuzenean edo legezko ordezkarien bitartez aurkeztu ditzakete. Lan hori modu batean norbaitek (pertsona batek, kolektibo batek) edo zerbaitek (komunikabideen bitartez edo beste bideren bitartez ezagutu den eskubideen urraketa posible bat) aurkezten digunaren aurrean ¿erreakzionatzean? datza eta lan-ildo proaktiboagoen bidez osatzen da. Azken horien artean jarduera hauek daude: sarean, modu kolektiboan eta lankidetza erabiliz egindako lana sustatzera eta haurren eskubidearen kultura zabaltzera zuzendutako jarduerak, bereziki, adingabeen parte hartzea eta euren ahotsa entzunarazteko aukera bultzatzen dituztenak.Ararteko erakundeak gain hartu duen ¿matrize-eredua? dela-eta, eremu materialetan espezializatutako sektore-arloak zeharkako begiradek osatzen dituzte, kasu honetan, haurren eta nerabeen eskubideenak. Horren xedea elkar aberastea eta lan koherente eta sinergikoa lortzea da. Haur eta Nerabeentzako Bulegoa berezko langileen hornidura txikiarekin egituratu da, haurrei eta nerabeei maiztasun handiarekin eragiten dieten gaien arloko aholkularien laguntzarekin batera.2016ko jarduera planak (esan dugunez, 2010-2014 aldirako estrategiaren esparruan azaldutakoa) han azaldutako lan-ildoak zehaztu ditu, esku artean dugun denboraldirako. Plan hori gure bidaia orria da eta horri esker adierazitako bidean zehar aurrera egin dezakegu ahaleginak batuz eta gure helburuak ahalik eta modu eraginkorrenean lortzeko beharrezkoak diren sinergiak sortuz. Ondorengo kapituluetan aipatuko diren jarduerak plan horren emaitza dira.